3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Iragarkia

Gizarte larrialdi Egoerak arta­tze­ko Deba Kosta azpieskualdeko harrera-etxe­bizi­tza­ren Araudiaren hasierako onarpena argitaratu ondoren, eta 7/1985 Legearen 49.c artikuluan zehazten den legezko epean jendaurrean egon eta ino­lako erreklamaziorik egon ez denez, behin betiko onartu­tzat jo­tzen da.        

Ondorioz, eta Toki Jaurpidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan jasotakoari jarraiki, aipaturiko Udal Araudia osorik argitaratuko da.

Elgoibar, 2018ko abuztuaren 22a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.      (5863)

Gizarte larrialdi egoerak arta­tze­ko Deba Kosta Azpieskualdeko harrera-etxe­bizi­tza arau­tzen duen araudi proposamena.

ZIOEN AZALPENA

Araudi honen xedea ondokoa da: larrialdietan harrera egiteko, azpieskualdeko etxe­bizi­tza­ren erabilera eta sarbidea arau­tzea.

Deba Kosta azpieskualdea osa­tzen dugun udalotako (Mutriku, Deba, Mendaro eta Elgoibar) Gizarte Zerbi­tzu­etako Sailetan lojamendurako premia duten eta eran­tzu­nik eman ezin izan zaien hainbat egoera jaso dira; eta horrek agerian utzi du mota horretako baliabidea erregula­tzen duen araudia alda­tze­ko premia dagoela.

Era berean, baliabide hori erregula­tzen duen araudia alda­tze­ak eran­tzu­na emango die Udalek premiazko lojamenduaren arloan duten eskumena arau­tzen duten araudiei.

Gizarte larrialdietarako etxe­bizi­tza honen xedea da, etxe­bizi­tza hau aldi baterako erabil­tze­ko aukera eskainita, 2. artikuluan zehaztutako premia / larrialdi egoerei eran­tzu­tea. Etxe­bizi­tza hau laga­tze­ak esan nahi du zerbi­tzu publiko bat eskain­tzen dela; eta horrexegatik, Herri Administrazioen zerbi­tzu­en eskain­tza arautuko duen araubidea bete beharko dela; alegia, aldi baterako larrialdietarako etxe­bizi­tza erabil­tzen duen per­tso­nak Elgoibarko Udalarekin edo zerbi­tzu­a kudeatuko duen erakundearekin duen harremana ez da alokairuari dagokion figura juridikoa izango. Etxe­bizi­tza inola ere ez da lagako mugarik gabeko aldi baterako.

12/2008 Legeak, abenduaren 5ekoak, Gizarte Zerbi­tzu­ei buruzkoak, 42. artikuluan ezar­tzen duenaren arabera, Udalen eskumena izango da, bakoi­tza­ri dagokion udal barrutian, ondorengo fun­tzio­ak bete­tzea: Euskal Gizarte Zerbi­tzu­en Sistemako Prestazioen eta Zerbi­tzu­en Katalogoko oinarrizko arretarako gizarte zerbi­tzu­ak horni­tzea.

Era berean, 185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemako prestazioen eta zerbi­tzu­en zorroari buruzkoak, 33 2 a) artikuluan udal eskumeneko zerbi­tzu­ak, prestazioak eta lagun­tza ekonomikoak gara­tzen ditu, eta adi­tze­ra ematen du, oinarrizko arretarako gizarte zerbi­tzu­en artean, besteak beste, lojamendu Zerbi­tzu­ak / harrera-etxe­bizi­tzak egongo direla. Hala, bi motatako lojamendu Zerbi­tzu­ak edo harrera-etxe­bizi­tzak egongo dira.

1.    Gizarte larrialdi egoerak arta­tze­ko harrera-etxe­bizi­tzak. Etxe­bizi­tza hauetan lojamendua eskain­tzen zaie iraupen laburreko egonaldia behar duten per­tso­nei eta bizikide­tza unitateei, premia edo gizarte larrialdi baten ondorioz, etxe­bizi­tza gabeziari aurre egin ahal izateko.

2.    Etxe­ko indarkeriaren biktima diren emakumeak arta­tze­ko etxe­bizi­tza. Etxe­bizi­tza horietan lojamendua eskain­tzen zaie iraupen laburreko egonaldia behar duten per­tso­nei eta bizikide­tza unitateei, indarberri­tze­ko eta etxe­ko indarkeriaren egoeraren bat gaindi­tze­ko, baldin eta babeserako neurririk behar ez bada.

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea.

Araudi honen xedea da azpieskualdeko etxe­bizi­tza­ren erabilera eta sarbidea arau­tzea.

1.    Gizarte larrialdietarako etxe­bizi­tza­ren xedea izango da aldi baterako premiazko harrera egitea. Hortaz, lojamendurik ez izatearen ondorioz edota bizikide­tza arazo larrien ondorioz sor­tzen diren egoera kritikoak arta­tze­ko erabiliko da.

2.    Egoera berezietan izan ezik, zerbi­tzu hau lojamendua eskain­tze­ra mugatuko da, eta ez da ino­lako zain­tza­rik eskainiko. Era berean, etxe­bizi­tzan ez da bertan hartutako per­tso­nak zain­tze­ko langilerik izango. Hala ere, per­tso­nen, etxe­bizi­tza hau okupa­tze­ra bul­tza­tu duen egoeraren eta dagokion Gizarte Zerbi­tzu­en Sailak egingo duen esku-har­tze planaren jarraipena egingo da.

3.    Larrialdietarako Etxe­bizi­tza bera per­tso­na edota bizikide­tza unitate baten baino gehiagoren arazoak konpon­tze­ko erabili ahal izango da aldi berean, baldin eta etxe­bizi­tza­ren neurriek eta ekipamenduek horretarako aukera ematen badute. Onuradunek ezin izango dute ino­lako eskubiderik baliatu, etxe­bizi­tza horretan duten an­tzi­natasuna tarteko, etxe­bizi­tza esklusiboki erabili ahal izateko.

2. artikulua.    Definizioak.

Araudi honen ondorioetarako, etxe­bizi­tza gabeziaren ondorioz sor­tzen diren egoera kritiko­tzat hartuko dira ondorengo inguruabarren ondorioz sor­tzen direnak:

1.    Epai judizial irmoaren bidez agindutako etxe­gabe­tzeak, hau da, baliabide nahikoa ez izateagatik egiten ez diren ordainketen ondorioz, jabearen premien ondorioz, aurri adierazpenaren ondorioz edo an­tze­ko arazoen ondorioz bidera­tzen diren prozeduretan.

2.    Udalak, harrera behar duen per­tso­naren edo per­tso­nen etxe­bizi­tza kokatuta dagoen eraikinean berehalako aurri egoera adieraztea.

3.    Hondamendiak, suteak, uholdeak eta bizikide­tza unitatearen egoi­tza­tzat erabil­tzen den eraikina erabilezin bihur­tzen duten an­tze­ko fenomenoak.

4.    Familia arazo larria, per­tso­nen segurtasun fisikoa edo emozionala arriskuan jar­tzen duena.

5.    Lojamendu premia duten per­tso­nak, gizartera­tze programaren batean parte har­tzen eta bilakaera egokia izaten ari direnak. Kasu hauetan, lojamenduan egon ahal izateko, banakako arreta programan ezarritako ekin­tzak zehatz-mehatz bete beharko dira beti.

6.    Bestelako larrialdi egoerak, gizarte txos­tenaren bidez behar bezala justifika­tzen direnak.

II. KAPITULUA

ONURADUNAK

3. artikulua.  Onuradun izan daitezkeenak zehaztea. Baldin­tza orokorrak.

Deba Kosta azpieskualdean bizi diren per­tso­na edo bizikide­tza unitate guztiek erabili ahal izango dute zerbi­tzua. Horretarako, gu­txi­enez, 6 hilabeteko an­tzi­natasun jarraitua izan beharko dute erroldan, eta arestiko artikuluan zehaztutako egoeraren batean egon beharko dute.

Salbuespen gisa, erroldaren betebeharra bete­tzen ez duten per­tso­nek ere baliatu ahal izango dute zerbi­tzu hau, baldin eta salbuespenezko arrazoiek horrela jardutea aholka­tzen badute. Horretarako, aldez aurretik, gizarte txos­tena egin beharko da eta organo eskudunak onarpena eman beharko du.

4. artikulua.    Zerbi­tzu­a erabil­tzen duten per­tso­nen eskubideak eta betebeharrak.

4.1.  Eskubideak eta betebeharrak:

Oro har, harreran hartutako per­tso­nek ondorengo betebeharrak izango dituzte, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbi­tzu­en per­tso­nen eta profesionalen eskubideei eta betebeharrei eta iradokizunen eta kexen araubideari buruzko Gutuna onar­tzen duen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan aurreikusten direnak.

Hona hemen betebehar espezifiko horiek:

1.  Sarrera eska­tze­ko eta harrera-etxe­bizi­tza erabil­tze­ko eta goza­tze­ko, eta araudi honetan ezarritako arauak bete­tze­ko konpromisoari buruzko agiria sina­tzea.

2.  Zerbi­tzu hauek erabil­tze­ra bul­tza­tu duen egoera alda­tze­ko beharrezkoak diren kudeaketa administratiboak edota judizialak edota beste edozein motatakoak egitea. Gizarte Ongizate Sailaren ustetan komenigarria baldin bada, neurri hauek Gizarte Ongizate Sailak egingo duen esku-har­tze planean zehaztu ahal izango dira. Plan hau harrera kontratuaren eranskin gisa joango den eta kontratuaren parte izango den agiria izango da.

3.  Gizarte Ongizate Sailak eskatutako dokumentazioa beharrezko epean aurkeztea.

4.  Seme-alabak edo ardurapeko beste per­tso­na ba­tzuk zain­tze­az ardura­tzea.

5.  Baliabidea parteka­tzen duten per­tso­nen pen­tsa­mendu, iri­tzi, ideologia eta erlijio askatasuna errespeta­tzea.

6.  Harreran hartutako per­tso­nen artean arazoak edo desadostasunak baldin badaude, baliabidearen arduradun den erakundeak erabakitako neurriak bete­tzea.

7.  Elkarrenganako errespetuan, toleran­tzi­an eta lankide­tzan oinarritutako jarrera izatea, etxe­bizi­tzan bizi diren per­tso­nen eta auzokideen arteko elkarbizi­tza errazteko. Hala, bizilagunen erkidegoa arautuko duten arauak bete­tze­ko obligazioa ere izango dute.

8.  Etxe­bizi­tzan erabil­tzai­leen esku dauden ekipamenduak eta tresnak egokitasunez eta errespetuz erabil­tzea.

9.  Etxe­bizi­tza garbi­tze­az eta norberaren gauzez ardura­tzea. Etxe­bizi­tza familia-unitate batek baino gehiagok partekatu behar baldin badute, antolaketari buruzko eta guztiek erabil­tzen dituzten gelen (sukaldea, egongela, bainugela, eskailera, ataria) garbiketari buruzko akordioak lortu beharko dira.

10.  Baliabidearen geletan, nahita edo arduragabekeria larriaren ondorioz egindako kalteengatik eran­tzu­tea.

11.  Deba Kosta azpieskualdeko Udalek baimendu ez dituzten per­tso­nei etxe­bizi­tza okupa­tzen / erabil­tzen ez laga­tzea, per­tso­na horiekiko senidetasuna edo harremana edozelakoa delarik ere.

12.  Zerbi­tzu­aren gil­tzen kopia ez egitea, eta gil­tzak beste per­tso­naren bati ez laga­tzea. Egonaldia bukatutakoan, gil­tzak etxe­bizi­tza­ren ardura duen per­tso­nari eman beharko zaizkio.

13.  Baliabidean animaliarik ez eduki­tzea, txa­kur gidariei buruzko azaroaren 17/1997 Legean aurreikusitako kasuetan, edo baliabideaz ardura­tzen den erakundeak baimen­tzen dituen salbuespenezko kasuetan izan ezik.

14.  Etxe­bizi­tzan ino­lako irabazizko jarduerarik ez egitea.

15.  Higienearen aurkako materialik edota material arrisku­tsu­rik ez gorde­tzea. Berariaz debekatuta dago armak eduki­tzea.

16.  Legezkoa (alkohola, tabakoa) edo legez kanpokoa den ino­lako substan­tzi­arik ez kon­tsu­mi­tzea.

17.  Zerbi­tzu­an gerta­tzen diren kalte, konponketa edo hobekun­tza premia guztiak dagokion Gizarte Ongizate Sailari adi­tze­ra ematea. Ildo horretatik, erabat debekatuta egongo da edozein konponketa egitea, horretarako baimenik izan gabe. Jaiegunetan edo Udal Zerbi­tzu­en fun­tzio­namendu ordutegitik kanpo gerta­tzen diren larrialdietan bakarrik izango du per­tso­na onuradunak ma­txu­ra bat bere kabuz konpon­tze­ko aukera. Kasu horretan, ahalik eta azkarren emango da konponketaren berri, eta nolanahi ere, konponketa egin ondorengo 72 orduak igaro baino lehen.

18.  Etxe­bizi­tza­ra sar­tzen den unean, etxe­bizi­tzan dauden al­tza­rien eta tresnen inbentarioa sina­tzea. Egonaldia bukatutakoan inbentarioa egiaztatuko da, baita etxe­bizi­tza eta al­tza­riak egoera onean daudela ere. Kalteren bat baldin badago edo inbentariatutako ondasunen bat falta baldin bada, erabil­tzai­leak hori konpon­tze­ko edo erosteko gastuak ordaindu beharko ditu. Gastu horiek ordain­tze­ko epea eta baldin­tzak inbentarioaren agirian bertan jasoko dira.

19.  Ezinbestekoa izango da gaua etxe­bizi­tzan egitea. Etxe bizi­tza uzteko beharra izanez gero, dagokion Gizarte Zerbi­tzu­en Sailari eman beharko zaio horren berri, eta honek izango du egindako eskaera ebazteko eskumena.

20.  Banakako arreta-plana edo familiarena, erreferen­tzi­azko gizarte zerbi­tzu­ek egin dutena, bete­tzea. Hala badagokio Elgoibarko udalerriko erroldako inskripzioa egin beharko da. Esan, erregistro hori egin ahal izateko, beharrezkoa izango dela premia hori Esku-har­tze Planean berariaz jasota egotea.

21.  Gizarte zerbi­tzu­etako langileei edo horiek baimendutako beste per­tso­na ba­tzu­ei etxe­bizi­tzan sar­tzen uztea.

22.  Dagokion Gizarte Zerbi­tzu­etako Sailak egiten dituen adierazpen guztiak bete­tzea.

III. KAPITULUA

ETXE­BIZI­TZAN SAR­TZE­KO PROZEDURA

5. artikulua.    Prozedura arrunta.

·  Hasierako eskaera.

Etxe­bizi­tzan sar­tze­ko hasierako eskaera erreferen­tzi­azko Udalerriko Gizarte Zerbi­tzu­en bitartez egin beharko da. Zerbi­tzu­ak egoeraren larritasunak eska­tzen duen arintasunarekin tramitatu beharko du eskaera. Eskaera, berariaz formalizatutako eskaera-orrian egin beharko da, eta eska­tzai­leak edo legezko ordezkariak sinatu beharko du.

Prozesuaren edozein unetan, interesdunak bertan behera utzi ahal izango du eskaera, eta hori ida­tziz adi­tze­ra eman beharko du. Honen ondorioz, ar­txi­batu egingo da espedientea.

·  Tramitazioa eta balorazioa.

Eskaeraren tramitazioa eta balorazioa erreferen­tzi­azko udalerriko Gizarte Zerbi­tzu­etako teknikariek egingo dute. Horiek, nahitaez, txo­sten bat egin beharko dute ondorengoa zehazteko:

— Harreran hartu behar den per­tso­naren edo per­tso­nen identifikazio datuak.

— Gainerako bizikide­tza unitatearen identifikazio datuak.

— Lojamendua eska­tze­ra behar­tzen duten inguruabarrak, araudi honen 2. artikuluan zehazten direnak.

— Harreran hartutako per­tso­naren edo per­tso­nen egoera ekonomikoa.

— Lojamendua ematearen egokitasunari buruzko balorazioa. Balorazioa aldekoa bada, egonaldiaren iraupenari buruzko proposamena.

— Aldi horretan egin behar den esku-har­tze profesionala.

— Harreran hartutako bizikide­tza unitateak bere gain har­tzen dituen konpromisoak.

Txo­sten hori eta bertan adierazten diren inguruabar guztiak egiazta­tze­ko beharrezkoa den dokumentazio guztia espedientearen parte izango da. Erabilgarritasunaren arabera, eta lehentasun hurrenkera ezarrita, ebazpen proposamena egingo zaio Balorazio Ba­tzor­deari.

Arau orokor gisa, larrien­tzat har­tzen diren kasuek eta lojamendu premia handiena dutenek izango dute etxe­bizi­tza erabil­tze­ko lehentasuna.

Behin eskaera baloratu eta aztertu ostean, organo eskudunari helaraziko zaio, eta honek ebazpena emango du gizarte larrialdietarako etxe­bizi­tza laga­tze­ko eskaera onar­tze­ko edo ezesteko.

·  Ebazpena.

Ebazpena, gehienez ere, 15 eguneko epean eman beharko da, eskaera Udalaren Erregistroan sar­tzen denetik hasita.

Arestiko paragrafoan aurreikusitako epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez baldin bada, ebazpena emateko betebeharra alde batera utzi gabe, uste izango da eskaera eze­tsi egin dela, interesdunari hautazko birjarpen errekur­tso­a edo administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkezteko aukera emateko.

Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da, per­tso­na etxe­bizi­tzan sartu aurretik, etxe­bizi­tza laga­tze­ko hi­tzar­mena eta esku-har­tze plana sina­tzea. Eska­tzai­leak arestian aipatutako dokumentua sina­tzen ez baldin badu, uste izango da zerbi­tzu­ari uko egiten diola.

6. artikulua.    Premiazko prozedura.

Berebiziko larrialdiko kasuak arta­tze­ko, Gizarte Zerbi­tzu­en Saileko arduradun teknikoak edo politikoak behin-behineko baimena eman ahal izango du, beharrezkoa den agiria sinatu ondoren, nahiz eta eskaera behar bezala tramitatuta ez egon.   

Hori egin eta berehala, arestian ezarritako prozedura arruntari ekingo zaio, behin betiko ebazpena emateko. Behin betiko ebazpena, bestalde, zerbi­tzu­an sartu eta ondorengo 15 egun naturaletan eman beharko da.

Etxe­bizi­tzan premiazko prozeduraren bitartez sartu ostean, onuradunak espedientea abian jar­tzen edo tramita­tzen lagun­tzen ez badu, edo espedientea tramitatu bitartean, ebazpena ezezkoa izan behar dela egiazta­tzen baldin bada, zerbi­tzu­a uzteko betebeharra duela adi­tze­ra emango zaio. Horretarako, 10 egun naturaleko epea izango da, jakinarazpena jaso­tzen denetik aurrera. Zerbi­tzu­a uzten ez baldin bada, erabil­tzai­leak derrigorrez kanporatuko dira, 9. artikuluan aurreikusita dagoen eran.

7. artikulua.    Harreraren iraupena.

Zerbi­tzu­a ematen baldin bada, organo eskudunaren ebazpenean, harreraren iraupena agertu beharko da. Iraupena kasuaren ezaugarrien arabera ezarriko da, eta zerbi­tzu­aren beharra eragin duen egoera konpon­tze­ko aukeren arabera.           

Oro har, iraupena 4 hilabete artekoa izan ahalko da, kontratua sina­tzen den egunetik aurrera. Epe hau organo eskudunak emandako ebazpenaren bitartez bakarrik luzatu ahal izango da. Ebazpen horietan luzapenaren iraupena zehaztuko da, luza­tze­ko beharra egiaztatu ostean, baldin eta dagokion Gizarte Zerbi­tzu­en Sailak eta Balorazio Ba­tzor­deak aldeko txos­tena egiten badute. Edonola ere, udal etxe­bizi­tzan egiten den egonaldiaren gehienezko iraupena ezin izango da 8 hilabetetik gorakoa izan.         

8. artikulua.    Balorazio Ba­tzor­dearen osaera.

Ba­tzor­dea honako per­tso­na hauek osatuko dute:

— Gizarte izaerako larrialdietarako Etxe­bizi­tza­ren arduradun den gizarte langilea.

— Elgoibarko Udaleko arduradun politikoa.

— Kasua aurkezten duen Udalerriko Gizarte Langilea.

— Kasua aurkezten duen Udalerriko arduradun politikoa.               

— Deba Kosta azpieskualdeko gainerako udalerrietako Gizarte langilea, txa­ndaka izendatuko dena.

Azpieskualdeko gainerako udalerrietako gizarte langileak ba­tzor­de honetako kide gisa parte hartuko duen epea bat etorriko da legealdi bakoi­tza­ren hasierarekin eta bukaerarekin, eta fun­tzio­ hau txa­ndakakoa izango da.

Kasua aurkezten duen udalerria, eta ba­tzor­dean, gainerako azpieskualdearen ordezkari gisa diharduen udalerria bat baldin badira, berariazko kasu horretarako ba­tzor­dekide gisa, beste udalerri bateko gizarte langilea izendatuko da.              

IV. KAPITULUA

HARRERA IRAUNGI­TZEA

9. artikulua.    Harrera iraungi­tzea.

Beharrezko espedientea izapidetu ondoren, eta Balorazio Ba­tzor­dearen proposamenari jarraiki, zerbi­tzu­a aurreikusitako eguna baino lehenago iraungi­tze­ko erabakia hartu ahal izango da. Horretarako, organo eskudunak ebazpena emango du, interesdunari en­tzu­naldia egiteko aukera eman ondoren.

Ebazpen hori onuradunari jakinaraziko zaio.

Zerbi­tzu­a ondorengo arrazoiak tarteko iraungiko da:

— Harrera egiteko aurreikusi den denbora buka­tzea.

— Erabil­tzai­leak zerbi­tzu­ari uko egitea.

— Herio­tza.

— Zerbi­tzu­a eskain­tze­a eragin zuen arrazoia desager­tzea.

— Zerbi­tzu­a emateko kontuan izan diren datuak ezkuta­tze­a edo fal­tsu­tzea.

— Zerbi­tzu­a eskura­tze­ko eska­tzen den baldin­tza­ren bat gal­tzea.

— Zerbi­tzu­aren jarraipena egiteko eska daitekeen agiriren bat ez aurkeztea.

— Beste erabil­tzai­le ba­tzu­ei eta Udal langileei eraso fisikoak edo psikologikoak egitea.

— Erabil­tzai­leek dituzten beste betebehar ba­tzuk, araudi honetan jasota daudenak edo kasu bakoi­tze­an sina­tzen den dokumentuan ageri direnak, behin eta berriz ez bete­tzea.

— Arrazoirik gabe etxe­bizi­tza­tik joatea.

— Gizarte Zerbi­tzu­etako langileei edo zerbi­tzu hauek baimendutako beste per­tso­na ba­tzu­ei etxe­bizi­tzan sar­tzen ez uztea.

— Barne fun­tzio­namendurako arauak ez bete­tzea.           

— Familia Arta­tze­ko Banakako Planaren baitan egin beharreko ekin­tzak eta etxe­bizi­tza laga­tze­ko hi­tzar­mena ez bete­tzea.             

— Araudi Erregula­tza­ilean ezarritako beste edozein betebehar ez bete­tzea.

Zerbi­tzu­a iraungi egin dela adierazi ostean, erabil­tzai­leak zerbi­tzu­a utzi egin beharko du ebazpenean adierazitako epean.

10. artikulua.    Kalera­tze administratiboa.

Araudi honetan aurreikusitako arrazoiren bat tarteko, edo emandako epea bukatu delako, etxe­bizi­tza utzi behar duten, baina betebehar hori bete­tzen ez duten per­tso­nak nahitaez kaleratu ahal izango dira kalera­tze administratiboaren bitartez, Tokiko Erakundeen Ondasunei buruzko Araudiaren 120. artikuluan eta hurrengoetan edo horiek ordezkatuko dituen araudian aurreikusitako tramiteei jarraiki.

V. KAPITULUA

ARAUBIDE EKONOMIKOA

11. artikulua.    Tasak.

Deba Kosta azpieskualdeko udalek dagokion ordenan­tza fiskalean urtero zehaztuko den tasa ordaindu beharko dute.   

12. artikulua.  Zerbi­tzu­a erabil­tze­aren ondorioz izango diren gastuak.

Deba Kosta Azpieskualdeko Udalen kontura izango dira erkidegoarekin, argindarrarekin, gasarekin, urarekin, eraikina eduki­tze­arekin edo erabil­tze­arekin zerikusia duten tasa edo zerga guztiei dagozkien gastuak, baita zaborrak bil­tze­ko tasa ere, eta konponketen ondorioz sortu diren gastuak ere bai, gastu hauek harreran hartutako per­tso­nei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik gerta­tzen direnean izan ezik.

Etxe­bizi­tza­ren kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa eraikinaren jabe den Elgoibarko Udalaren eskumenekoa izango da; hori dela eta, Deba Kosta Azpieskualdeko Udal bakoi­tzak Elgoibarko Udalari ordaindu beharko dio Elgoibarko Udalak egin duen kudeaketaren kostua.

Ordainketa sistema berdintasunezkoa izango da Udal guztien­tzat, hau da, udalerri bakoi­tzak egindako gastuen laurdena ordainduko du.

Udalek, bestalde, honako prozedura hau jarraituko dute ordainketak egiteko:

Urtarrilean zehar, etxe­bizi­tza manten­tze­ko gastua ordainduko da, hain zuzen ere, urte osoko zenbatekoari dagokiona, erreferen­tzi­a gisa, etxe­bizi­tza hu­tsa­gatiko egin behar den ekarpena kontuan hartuta. Urtean zehar etxe­bizi­tza okupa­tzen baldin bada, etxe­bizi­tza okupatua dela eta ordaindu behar den zenbatekoarekiko aldea hurrengo urteko urtarrilean ordaindu beharko da, etxe­bizi­tza hu­tsa­gatiko tasa berriarekin batera.

XEDAPEN INDARGABE­TZA­ILEA

Indargabetuta gelditu da «Erabilera Ain­tze­ko Etxe­bizi­tza­ren araudia», Udalak 2004ko mar­txo­aren 17an egin zuen Osoko Bilkuran onartu zena eta 2004ko ekainaren 2ko 103 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Araudi honetan jaso­tzen ez diren kasu guztietan, edo araudian aurreikusten ez diren kasu berezi guztietan, Gizarte Zerbituetako Sailak erabateko ahalmena izango du kasu bakoi­tze­an egoki­tzat jo­tzen dituen neurriak proposa­tze­ko.