3
TOKI ADMINISTRAZIOA

IBARRAKO UDALA

Iragarkia

Jendaurrean jarrita egoteko arauzko epea ino­lako kexarik eta oharrik aurkeztu gabe igaro ondoren, 2018ko maia­tza­ren 31n Udalba­tzak hartutako hasierako erabakia indarrean jarri da eta behin betiko bihurtu da. Erabaki horren bidez, Euskal Herria 18-2 zk.ko zuzkidurako bizitokien erregelamendua onartu zen. Jarraian testu osoa argitaratu dugu, apirilaren 2ko 7/85 Legeak, Toki-administrazioaren Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituenak, 70.2 artikuluan xedatutakoa bete dadin.              

Ibarra, 2018ko uztailaren 26a.—Idazkaria.       (5510)

Ibarrako udalaren jabe­tza den Euskal Herria 18-2 zko zuzkidura-etxe­bizi­tze­tako zerbi­tzu publikoa arau­tzen duen erregelamendua.              

Aurkibidea.

I. kapitulua: Xedapen orokorrak.

1. artikulua: Arautegiaren xedea eta helburu orokorra.

2. artikulua: Aplikazio eremua.

3. artikulua: Etxe­bizi­tza­ren erabileraren epealdia.

4. artikulua: Etxe­bizi­tza­ren kanona eta bestelako gastuak.

5. artikulua: Zuzkidura-etxe­bizi­tze­taz arduratuko diren sailak.

5.1: Ibarrako udaleko sailak.

5.2: Administradorea.

II. kapitulua: Euskal Herria 18-2 etxe­bizi­tza­ren deskribapena.

6. artikulua: Eraikinaren ezaugarriak.

7. artikulua: Zuzkidura-etxe­bizi­tza­ren ezaugarriak.

III. kapitulua: Zerbi­tzu­a eska­tze­ko bete beharreko baldin­tzak eta aurkeztu beharreko eskaeren argibideak.

8. artikulua: Ezinbeste bete beharreko baldin­tzak.

9. artikulua: Eskaera non eta nola aurkeztu. Auzkeztu beharrezko dokumentazioa.

IV. kapitulua: Erreserba bereziak kolektibo bereziak.

10. artikulua: Kolektibo berezi izaera izateko baldin­tzak.

V. kapilutua: Aurrez ezar­tzen diren debekuak.

11. artikulua: Animaliak etxe­bizi­tze­tan izateko debekua.  

12. artikulua: Etxe­bizi­tzan baimen gabe obrak egiteko debekua.

13. artikulua: Bertan bizi eta sarrerak ez deklara­tzea.

14. artikulua: Legez kontrako edo barne erregimen arauen aurka jardun.

15. artikulua: Etxe­bizi­tza erabil­tze­ko eskubidea eskualda­tze­ko debekua.

16. artikulua: Kontratua amai­tze­an argi indarraren zerbi­tzu­a bajan emateko debekua.

VI. kapitulua: Etxe­bizi­tzak eslei­tze­ko prozedura.

17. artikulua: Itxa­ron zerrendak eta hauen fun­tzio­na­mendua.

18. artikulua: Esleipen prozedura.

19. artikulua: Kontratua.

VII. kapitulua: Zuzkidura-etxe­bizi­tze­tako erabil­tzai­leen betebeharrak.

20. artikulua: Kanonaren ordainketa (etxe­bizi­tza eta garajearena).

21. artikulua: Bermea ezar­tze­ko betebeharra.

22. artikulua: Parte-har­tze kuotaren ordainketa.

23. artikulua: Aseguru poliza izenpe­tze­ko betebeharra.

24. artikulua: Etxe­bizi­tza­ren instalazio orokorrak eta elementuen zain­tza.

25. artikulua: Etxe­bizi­tzan beharrezko obrak eta sarrera baimen­tzea.

26. artikulua: Etxe­bizi­tza hustu eta egoki uztea kontratua amai­tze­rakoan.

27. artikulua: Etxe­bizi­tzan bizi diren per­tso­nan denen errentak aurkeztea.

28. artikulua: Etxe­bizi­tzan suerta daitezkeen egoera berri eta berezi guztien berri ematea.

VIII. kapitulua: Zuzkidura-etxe­bizi­tza­ko erabil­tzai­leen eskubideak.

29. artikulua: Etxe­bizi­tza, garajea eta trastelekua erabil­tze­ko eskubide osoa.

IX. kapitulua: Kalera­tze­ko arrazoiak eta kalera­tze prozedura.

30. artikulua: Kalera­tze­ko arrazoiak.

31. artikulua: Kalera­tze prozesua.

Xedapen indargabe­tza­ilea.

Xedapen iragankorra.

Azken xedapena.

ZIOEN AZALPENA

Azken urteotako testuinguru soziala kontuan izanik, etxe­bizi­tza­ren garesti­tze­a eta bertara sarbidea izateko aukera da Euskal Autonomia Erdikegoko udalerri guztietan aurki­tzen ari garen arazo larri eta orokorrenetakoa.

Ibarrako udala jakitun da etxe­bizi­tza duin eta egoki baterako sarbidea, batez ere gazteen aldetik, eskubide soziala eta bizi­tza ekonomiko, politiko eta sozialaren ardatz dela eta horregatik, eran­tzun egokia eman behar dio etxe­bizi­tza arloan dagoen eskaera sozialari.

Egungo egoera sozioekonomikoak higiezinen merkatua kaltetu du eta etxe­bizi­tza libreari nahiz babestuari eragiten die. Horregatik, beharrezkoa da aukera zabalagoa sor­tzea, errendamendu sozialak (zuzkidura-etxe­bizi­tzak alegia) eskainiz. Honela, Ibarrako udalak udalerriaren errealitate eta behar bati eran­tzun bat eman nahi dio Euskal Herria 18-2 udal etxe­bizi­tza gazteen zerbi­tzu­ra jarriz.          


2013ko otsa­ilaren 6an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 25 zenbakidun alean, Ibarrako Udaleko zuzkidura-etxe­bizi­tza­ren zerbi­tzu publikoak arau­tzen dituen ordenan­tza argitaratu zen. 2013ko apirilaren 5an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aldiz, 64 zenbakidun alean, Ibarrako AASS etako 1.1 JUko Euskal Herria 18-2ko zuzkidura-etxe­bizi­tze­tako zerbi­tzu publikoak arau­tzen dituen erreglamendua eta deialdiaren oinarriak argitaratu ziren. Ikusita Ibarran zuzkidura-eraikin bakarra dagoela eta gai honetan egun indarrean dugun araudiak berrikuspen sakon bat behar duela (azken 5 urteetako esperien­tzi­an oinarriturik) Ibarrako udalak egoki deri­tzo bi arau hauen testu bateratu bakarra egitea.

Testu bateratu honekin (aipatuko Ordenan­tza eta Erreglamendua indargabetu eta egungo Erreglamendua indarrean jarriko li­tza­teke), Ibarrako udalaren jabe­tza­pean dagoen Euskal Herria 18-2ko zuzkidura-etxe­bizi­tze­tako zerbi­tzu publikoen sistema arautu nahi da.

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Arautegiaren xedea eta helburu orokorrak.

1.1.  Erreglamendu honen xede da, Ibarrako udalak bere jabe­tza­pean dagoen Euskal Herria 18-2ko eraikinean dituen zuzkidura-etxe­bizi­tzen erabilera, baldin­tzak, erabiliko diren prozedurak eta erabil­tzai­le izango diren gazteen arteko bizikide­tza egokia arau­tzea.

1.2.  Etxe­bizi­tza hauen helburu orokorrak honako hauek dira:

a.  Ibarrako gazteei, aldi baterako, gurasoengandik independiza­tze­ko aukera ematea eta bide batez beraien lehen etxe­bizi­tza izateko aukera susta­tzea.

b.  Gazteez gain beste kolektibo ba­tzu­ei ere (adineko per­tso­na autonomiadunei edo baldin­tza kaskarretan bizi diren sektorei alegia) etxe­bizi­tza hauetan bizi daitezen aukera zabal­tze­a (beti ere gazteei lehentasuna emango zaie eta soilik etxe­bizi­tzak hu­tsik daudenean aztertuko da aukera hau).

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

Erreglamendu honen aplikazio eremua Ibarrako udalerrian kokaturik dagoen Euskal Herria 18-2 erainkina izango da.  


3. artikulua.    Etxe­bizi­tza­ren erabileraren epealdia.

3.1.  Etxe­bizi­tza­ren errentamendu eskubidea 5 urtetarako izango da eta ezingo da ino­laz ere epealdi hau luzatu.

3.2.  Gehieneko 5 urteko kontratuaren epea amaitu ondoren maizterrak izan diren gazteak ezingo dute etxe­bizi­tzen erabilera egiteko eskaera berririk aurkeztu.

4. artikulua.    Etxe­bizi­tza­ren kanona eta bestelako gastuak.

4.1.  Etxe­bizi­tza­ren kanona:

4.1.1.  Etxe­bizi­tza bakoi­tze­ko (bere trastelekua eta garajea barne) ordaindu beharreko hileko kanona kalkula­tze­ko per­tso­naren edo bizikide­tza unitatearen diru-sarrerak kontuan hartuko dira. Kopuru hau urtero eguneratuko da KPIa kontuan hartuz. Kanonean barneratuko da derrigorrez:

— Etxe­bizi­tza­ren kostua.

— Trastelekuaren kostua.

— Garajearen kostua.

4.1.2.  Horretarako, Ibarrako udalak urtean behin ofizioz kanon honen berrikuspena burutuko du, jasan diren diru-sarreren aldaketak berrikusiz. Berrikuspena bi motatakoa izan daiteke:

1.  Derrigorrezko berrikuspena ofizioz urtean behin udalak egiten duena: uztailean burutuko da berriskuspen hau, errenta aitorpena amai­tzen denean alegia.

2.  Esleipendunak horrela eska­tzen duenean egiten den berrikuspena: esleipendunak urtean behin (soilik behin eska dezake) bere egoera ekomikoaren aldaketen ondorioz udalari kanonaren berrikuspena egiteko eskaera egin dezake.

4.1.3.  Maizterrak obligazioa izango du etxe­bizi­tzan dauden bizikide guztien errenten justifikazioa aurkezteko. Ikuskapen baten ondorioz, etxe­bizi­tzan aitortu gabeko errenta gehiago dagoela ikusten bada, Ibarrako udalak aukera izango du errenta eskubidea ezezta­tze­ko eta etxe­bizi­tza uzteko espedientea irekiko du.

4.2.  Eraikinarekin eta komunitatearekin loturiko gastu finkoak:

Komunitatearen gastu orokorrak kanonaren bidez ordainduko dira hilero, hau da, kanona etxe­bizi­tza eta garajearen alokairua eta gastu orokorrak osatuko dute.

Kuota ondorengo 3 ataletan azalduko diren kon­tze­ptuei dagozkien fakturak ordain­tze­ko izango da:

4.2.1.  Komunitatearekin loturiko gastuak: Berokun­tza instalazioa (Euskal Herria 18-1ak eta 18-2ak parteka­tzen dute).

Euskal Herria 18-2: fakturen %52,05.

— Gas fakturaren zati finkoa.

— Ur fakturaren zati finkoa.

— Iberdrola galdara.

— Galdararen manten­tze­a (Ondoan).

— Galdararen ma­txu­ra txi­kiak, manten­tze­arekin loturikoak.            

— Garajeen garbiketa.

— Euskaltel ADSL.

4.2.2.  Ezkara­tza­rekin loturiko gastuak:

Euskal Herria 18-2: fakturen %100.

— Etxe­bizi­tze­tako aireztapenaren manten­tze­a (Ondoan).

— Su-itza­lgailuen manten­tzea.

— Iberdrola igogailua.

— Igogailuaren manten­tze­a (Orona).

— Beste konponketa ba­tzuk (zerraila, antena, bonbillak aldatu...).

— Garbiketa enpresarekin kontratua eskara­tza eta eskailburuak garbi­tze­ko.

— Administrazio zerbi­tzua.

— Iberdrola RITI (telekomunikazioko gela).

4.2.3.  Garajeei dagozkien gastuak: Euskal Herria 18-1ak eta 18-2ak parteka­tzen dituzte.

Euskal Herria 18-2: fakturen %81,16.

— Iberdrola.

— Gipuzkoako urak (suaren kontrako instalazioa).

— Aireztapen eta suaren detekzioaren manten­tze­a (Ondoan).

— Garbiketa enpresarekin kontratua sotoak garbi­tze­ko.  

— Konponketak.

4.3.  Kon­tsu­mok-gastuak:

Kon­tsu­mo-gastuak etxe­bizi­tza­ren maizterrak ordaindu behar ditu: Partekatuta dauden zerbi­tzu­ak (berokun­tza, ur beroa, ur ho­tza) eta norberak bere etxe­bizi­tzan erabili edo kontrata­tzen dituen beste edozein zerbi­tzu­ak (argindarra, telefonoa, internet...).

4.3.1.  Zerbi­tzu partekatuak: berokun­tza, ur beroa eta ur ho­tza.

Eraikinak galdara bakarra eta ur hartune bakarra dauzka. Norberaren berokun­tza, ur bero eta ur ho­tza­ren kon­tsu­moak neurtu ahal izateko hiru barne-kontagailu dauzka etxe­bizi­tza bakoi­tzak igogailuaren ondoko armairuan. Kontagailu horien irakurketak ITACE sistemak (Webserver, teleneurketa eta telegestio sistema) jaso­tzen ditu eta etxe­bizi­tza bakoi­tza­ren kon­tsu­moen arabera fakturak sor­tzen ditu. Faktura horietan hiru kon­tze­ptu azalduko dira beraz: berokun­tza, ur beroa eta ur ho­tza.

Hiru kon­tze­ptu horien prezioak aldakorrak izan daitezke horni­tza­ileen prezioak (Naturgas edo Endesa, Gipuzkoako Urak...) aldakorrak diren heinean.

4.3.2.  Bakarkako kon­tsu­mo zerbi­tzu­ak:

Norberak bere etxe­bizi­tzan erabili edo kontrata­tzen dituen beste edozein zerbi­tzu­ak (argindarra, telefonoa, internet...).

Argindarrari dagokionez, maizter aldaketa egiten den bakoi­tze­an, energei enpresei alta berriak ordaindu behar ez izateko, aurreko maizterraren kontratuaren titulartasun aldaketa egin beharko du maizter berriak. Beraz, etxe­a uzterakoan ez zaio baja emango argindarraren kontratuari.

5. artikulua.    Zuzkidura-etxe­bizi­tze­taz arduratuko diren departamentuak.

5.1.  Ibarrako udala:

5.1.1.  Gizarte Zerbi­tzu­ak:

— Etxe­bizi­tze­tan bizi­tze­ko eskaerak jaso.

— Etxe­bizi­tza­ren kanonaren kalkuloa.

— Kanonen errebisioak.

— Etxe­bizi­tzak uzteko eskaerak jaso.

— Ibarrako udala eta maizterren arteko interlokuzioa (kanona, etxe­bizi­tzak uztea, etxe­bizi­tzan altak eta egoera aldaketak).

Ma­txu­rak, konpoketak eta eraikineko arazoak Administradoreak kudeatuko ditu.

5.1.2.  Hirigin­tza:

— Eraikinaren eta bere elementu amankomunen egoeraren jarraipena eta konponketa, bereziki egitura, inpermeabilizazio eta segurtasunarekin zerikusia duten elementuena.

5.1.3.  Obra eta zerbi­tzu­ak:

— Etxe­bizi­tza uzteko momentuan etxe­bizi­tza­ren, garajearen eta trastelekuaren ikuskari­tza.

— Berokun­tza, ur bero eta ur ho­tza­ren instalazioaren jarraipena eta prezioen egunera­tzea.

— Etxe­bizi­tzen konponketak (maizterrari ez dagozkionak).             

— Eraikinaren eta bere elementu amankomunen egoeraren jarraipena eta konponketa txi­kiak.

5.1.4.  Idazkari­tza:

— Kontratuen egikari­tza.

— Aholkulari­tza juridikoa.

— Zehapen prozedurak izapidetu.

— Prozedurak abian jarri.

5.1.5.  Kontuhar­tzai­le­tza:

— Kanonaren konbran­tza.

— Fian­tzak jaso eta fian­tzen itzu­lketa.

— Erreziboen ordainketak.

— Zorren jakinarazpenak.

— Prozedura exekutiboa izapidetu ordainketa ezak daudenean.

5.2.  Administradorea:

— Eraikinaren erabilerarekin lotutako gaiekin, udalaren eta maizterren arteko bitartekaria.

— Maizterren komunitatearen administrazioa, orokorrean.              

— Horni­tza­ileen eta manten­tze zerbi­tzu­en fakturen ordainketa.

— Eraikinaren erabileraren ondorioz sor­tzen diren konponketa txi­kiak eta manten­tze lanak kudeatu eta fakturak ordaindu.

II. KAPITULUA

EUSKAL HERRIA 18-2 ERAIKINAREN DESKRIBAPENA

6. artikulua.  Eraikinaren ezaugarriak.

6.1.  Zuzkidura-etxe­bizi­tza­kk Euskal Herria 18-2n dauden eta 32 apartamentuz osa­tzen da.

6.1.1.  Solairu bakoi­tze­ko 5 etxe­bizi­tzek hegoaldeko orientazioa dute eta beste 4k iparraldeko orientazioa.

6.2.  Euskal Herria kalearen atze­an dagoen Beheko bide kaletik etxe­bizi­tze­i loturiko garajeetako sarrerak daude, bat solairu bakoi­tze­ko.

6.3.  Trasteleku gehienak 2. sotoan koka­tzen dira.        

6.4.  Garajeetara eta trastelekuetara joateko etxe­bizi­tze­tako igogailua erabili nahi izanez gero, ezkara­tze­ko gil­tza erabil­tze­a ezinbestekoa da.

6.5.  Eraikin horretako behe solairuan lokal independiente bat dago.

6.6.  Eraikinaren berezitasuna da ondoan dagoen eraikinarekin, Euskal Herria 18-1arekin, zenbait elementu konparti­tzea: galdara eta garajeetako sarbideak eta instalazioak.

6.6.1.  Elementu horien gastu banaketa Euskal Herria 18-1 eta Euskal Herria 18-2 komunitateen artean egiten da.

7. artikulua.    Zuzkidura-etxe­bizi­tzen ezaugarriak.

7.1.  Etxe­bizi­tza guztiek dute egongela-jangela eta sukaldea, logela bat, komuna eta terraza edo balkoia.

7.1.1.  Sukaldea elektrogailuekin ekipatuta dago.

7.1.2.  Etxe­bizi­tzak al­tza­irurik gabe eskain­tzen dira.

7.2.  Etxe­bizi­tza bakoi­tza trasteleku eta aparkaleku plaza batekin alokatuko da.

7.3.  Mugikortasun mugatuko per­tso­nen­tzat komuna egokituta dute lehen solairuko C eta bigarren solairuko D etxe­bizi­tzek.

7.4.  Seme-alabak edo adinekoak beren kargura dituztenen­tza­ko bi logeletako bi apartamentu daude: hirugarren solairuko C eta laugarren solairuko D etxe­bizi­tzak.

Eranskinean apartamentu baten argazkiak eta bi etxe­bizi­tza tipoen planoak jaso dira, bata hegoaldera eta bestea iparraldera ematen dutenak.

Logela bakarreko Zuzkidura-etxe­bizi­tzak.

Solairua

Nº de planta

Zehaztapena

Identificación

Az. erabilgarria itxia

Sup. útil cerrada

Terraza

Eraik. azalera

Sup. const.

Trasteleku erantsia

Trastero vinculado

Aparkalekua

Aparcamiento

Lehenengoa / Primera

AD-1ºA

34,93

3.26

43,62

T32

pl nº 25

AD-1ºB

34,81

3.26

42,85

T1

nº 3

AD-1ºD

34,72

7.18

45,12

T2

nº 4

AD-1ºE

33,74

7.54

43,66

T3

nº 5

AD-1ºF

33,74

7.54

43,66

T4

nº 6

AD-1ºG

34,14

7.88

45,15

T5

nº 7

Bigarrena / Segunda

AD-2ºA

34,93

6.52

43,62

T6

nº 8

AD-2ºB

34,81

3.26

42,78

T7

nº 9

AD-2ºC

38,09

3.26

47,02

T28

nº 17

AD-2ºE

33,74

7.54

43,66

T9

nº 11

AD-2ºF

33,74

7.54

43,66

T10

nº 12

AD-2ºG

34,27

7.12

44,76

T11

nº 13

Hirugarrena / Tercera

AD-3ºA

34,93

3.26

42,90

T12

nº 14

AD-3ºB

34,81

3.26

42,78

T13

nº 15

AD-3ºD

34,72

7.12

45,12

T14

nº 18

AD-3ºE

33,74

7.54

43,66

T15

nº 19

AD-3ºF

33,74

7.54

43,66

T16

nº20

AD-3ºG

34,14

7.88

45,15

T17

nº21

Laugarrena / Cuarta

AD-4ºA

34,93

3.26

43,62

T18

nº22

AD-4ºB

34,81

3.26

42,78

T19

nº23

AD-4ºC

38,09

3.26

47,02

T20

nº24

AD-4ºE

33,75

7.54

43,66

T21

nº26

AD-4ºF

33,74

7.54

43,66

T22

nº27

AD-4ºG

34,27

7.12

44,76

T23

nº28

Atikoa / Ático

AD-Ático A

33,51

29.02

58,34

T24

nº29

AD-Ático B

32,28

23.88

52,62

T25

nº30

AD-Ático C

32,17

12.00

44,18

T26

nº31

AD-Ático D

32,47

10.76

45,46

T30

nº16

 

Mugikortasun mugatuko per­tso­nen­tzat egokituriko etxe­bizi­tzak.

Solairua

Nº de planta

Zehaztapena

Identificación

Az. erabilgarria itxia

Sup. útil cerrada

Terraza

Eraik. azalera

Sup. const.

Trasteleku erantsia

Trastero vinculado

Aparkalekua

Aparcamiento

Lehena / Primera

AD-1ºC

40,14

3.26

49,42

T8

pl nº 10

Bigarrena / Segunda

AD-2ºD

42.05

7.86

53,68

T27

pl nº 33

 

Seme-alabak edo adinekoak beren kargura dituztenen­tza­ko etxe­bizi­tzak.

Solairua

Nº de planta

Zehaztapena

Identificación

Az. erabilgarria itxia

Sup. útil cerrada

Terraza

Eraik. azalera

Sup. const.

Trasteleku erantsia

Trastero vinculado

Aparkalekua

Aparcamiento

Hirugarrena / Tercera

AD-3ºC

45,48

3.26

55,19

T29

nº 1

Laugarrena / Cuarta

AD-4ºD

41,82

7.88

53.68

T31

nº 2

 

Zuzkidura-etxe­bizi­tza bakoi­tza­ri trasteleku bat esleituko zaio, etxe­bizi­tza­ri lotua. T28, T30 eta T32 trastelekuetara 17, 16 eta 25 zenbakidun garajeetatik sar­tzen da.

III. KAPITULUA

ZERBI­TZU­A ESKA­TZE­KO BETE BEHARREKO BALDIN­TZAK ETA AURKEZTU BEHARREKO ESKAEREN ARGIBIDEAK

8. artikulua.    Ezinbestean bete beharreko baldin­tzak.

8.1.  Ibarrako herrian erroldaturik egotea, derrigorrezkoa izango da, honako baldin­tze­tan:

8.1.a.  Azken urte osoan Ibarran erroldaturik izatea eta ohiko etxe­bizi­tza bertan izatea.

8.1.b.  Azken bost urteetatik gu­txi­enez hiru urtetan Ibarran erroldatua egotea eta ohiko etxe­bizi­tza bertan izatea.         

8.2.  Behin etxe­bizi­tza­ren maizterra izenda­tzen denean, honek etxe­bizi­tza ohiko etxe­bizi­tza bezala erabili beharko du eta bertan errolda­tze­a derrigorrezkoa izango da.

8.3.  Ezinbesteko adina: 18 urte beteak izatea eta 36 urte bete gabe izatea, esleipena egin zaiola erabaki­tzen duen Alkate Dekretuaren egunerako.

8.4.  Kontrata­tze­ko gaitasuna izatea.

8.5.  Bizikideen diru-sarrerak guztira urtean 3.000 euro eta 39.000 euro bitartekoak izatea.

9. artikulua.    Eskaeran non eta nola aurkeztu. Aurkeztu beharrezko dokumentazioa.

9.1.  Eskaerak Ibarrako udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira eta sarrera zenbakia eman beharko zaie (sarrera-erregistro zenbakia kontuan hartuko da itxa­ron zerrendetan lehentasuna ezar­tze­ko orduan).

9.2.  Eskaera motak:

9.2.1.  Logela bakarreko etxe­bizi­tzen­tzako eskaera.

9.2.2.  Bi logeletarako etxe­bizi­tzen­tzako eskaera (kolektibo bereziak) (ikus 10. art).

9.2.3.  Mugikortasun mugatuko per­tso­nen­tzat egokitutako etxe­bizi­tzen­tzako eskaera.

9.3.  Eskaerarekin aurkeztu beharreko dokumentazioa:

9.3.1.  Ibarrako udalak jarritako eredu formalizatua eta sinatua.

9.3.2.  Eska­tzai­learen NANaren fotokopia.

9.4.  Eskaerak aurkeztu ondoren, esleipena egiteko (Ibarrako udalak jakinaraziko dio eska­tzai­leari) honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

9.4.1.  Bizikideen Per­tso­na Fisikoen Gaineko Errentaren azken aitorpenen kopiak. Per­tso­na fisikoen Gaineko Errentaren aitorpena egitera behartuta ez daudenek legeak onar­tzen duen edozein modutara egiazta di­tza­kete beren diru-sarrerak (Ogasunaren ziurtagiria non obligaziorik ez duela adierazten den eta eska­tzen diren diru-sarrera gu­txi­engoak ingresa­tzen dituela egiazta­tzen duen dokumentua).

9.4.2.  Etxe­bizi­tzan biziko diren familia unitateko kideen NANaren fotokopia.

IV. KAPITULUA

ERRESERBA BEREZIAK KOLEKTIBO BEREZIAK

10. artikulua.    Kolektibo berezi izaera izateko baldin­tzak.

10.1.  Erreserba bereziko etxe­bizi­tza motak eta hauek eslei­tze­ko bete behar diren baldin­tzak:

10.1.1.  Mugikortasun mugatu iraunkorra duten per­tso­nen­tzako 1C eta 2D etxe-bizi­tzen erreserba.

10.1.1.a.  Mugikortasun mugatu iraunkorra izatea: 7 eta 15 puntu izatea Gipuzkoako Foru Aldundiak igor­tzen duen ziurtagirian (gurpil-aulkia edo 2 bastoi) eta ziurtagiri hau aurkeztu beharko da 9. artikuluko dokumentuez gain.     

10.1.2.  Bere kargura adingabeak edo adinekoak dituzten gazteen­tza­ko 3C eta 4D etxe­bizi­tzen erreserba.

10.1.2.a.  Kontratuaren indarraldian adin­txi­ki edo adineko per­tso­naren tutore­tza gal­tzen badute erreserbarako eskubidea galdu egingo da.

10.1.2.b.  Eskaera egiteko unean adingabeak edo adinekoen kargua dutela egiazta­tzen duten gazteen kasuetan lehentasuna izango dute senar-emazte edo izatezko bikoteak direnak.

10.2.  Aipaturiko etxe­bizi­tza hauek kolektibo berezien­tza­ko erreserbaturik geldituko dira baina ino­lako eskaerarik ez badago edo eskarek ez badituzte baldin­tzak bete­tzen, beste etxe­bizi­tzak bezala esleitu ahal izango dira. Baina, esleipen hauek baldin­tza­turik geldituko dira erreserbarako eskubidea duen gazteren batek eskaera aurkeztuko balu, bertan dagoen maizterrak etxe­bizi­tza utzi egin beharko du.

10.2.1.  Egoera hau kontratuan adieraziko da eta alderdiak horrela espreski onartuko beharko du (erabilera baldin­tza­tua dagoela jakingo du eta onartuko du).

10.2.2.  Erreserba bereziko etxe­a hilabeteko epean utzi beharko du.

10.2.3.  Erreserba bereziko kolektibo barnean ez dagoen erabil­tzai­leak, etxe­bizi­tza utzi behar duela agin­tze­an derrigortua dago etxe­bizi­tza uztera eta ezingo dio Ibarrako udalari ino­lako eran­tzu­nkizunik eskatu.

10.2.4.  Ibarrako udalak konpromezua har­tzen du hu­tsik geldi­tzen den hurrengo etxe­bizi­tza kanporatua izan den maizterraren alde erreserba egiteko.

10.2.4.a.  Ibarrako udalak ez ditu beragain hartuko erreserba bereziko etxe­bizi­tza utzi behar izaten den unetik etxe­bizi­tza berri bat hustu artean erabil­tzai­leak egin beharreko gastuak (beste etxe bat alokatu, objetuen garraioen kostua, leku alda­tze gastuak ...).

V. KAPITULUA

AURREZ EZAR­TZEN DIREN DEBEKUAK

11. artikulua.    Animaliak etxe­bizi­tze­tan izateko debekua.              

Bizikide­tza berma­tze­ko eta eraikineko elementu, eta ondasun komunak egoki manten­tze aldera, debekaturik dago etxe­bizi­tze­tan animaliak izatea.

12. artikulua.    Etxe­bizi­tzan baimen gabe obrak egiteko debekua.

12.1.  Etxe­bizi­tza bateko maizterrak ezingo ditu apartamentuko elementu arkitektonikoak, instalazioak edo zerbi­tzu­ak aldatu.

12.2.  Etxe­ko gainerako elementuetan ezingo dira aldaketarik egin eta, zerbait konpondu edo obraren bat egin beharko li­tza­tekeela atze­maten bada, Administra­tza­ileari jakineraziko zaio eta honek bideratuko du.

12.3.  Baimendu gabeko obrak buru­tze­ak zehapena ezar­tze­a dakar eta etxe­bizi­tza lehen zegoen moduan uzteko behar diren gastu guztien ordainketa burutu beharko du maizterrak.

12.4.  Ibarrako udalak edozein unetan ikuskatu ahal izango ditu etxe­bizi­tzak eta ikuskari­tza egiten ez uzteak Ibarrako udalak egoki dagokion neurriak har­tze­a ekar dezake.

13. artikulua.    Bertan bizi eta sarrerak ez deklara­tze­ko debekua.

13.1.  Maizterraz gain etxe­bizi­tza horretan modu iraunkorrean per­tso­naren bat bizi bada (diru sarrerak dituen per­tso­na izan behar da), maizterrak obligazioa izango du Ibarrako udalari egoera horren berri emateko dagokion kanonaren kalkulua berriz egin dezan.

13.2.  Debekaturik dago kanonaren kalkuloa egiteko aurkeztu den diru sarreraren maizterraz gain beste diru sarrerak dituen per­tso­narik bizi­tzea.

13.3.  Egoera honen berri ez emateak Ibarrako udalak maizterra etxe­bizi­tza­tik kanpora­tze­a ekar dezake (Tokiko Gobernu Ba­tzor­deak erabakiko du: iruzurraren denbora eta iruzurra egiteko doloa kontuan hartuz. Erabaki arrazoitua erabail­tza­ileari jakinarazi zaio eta 2 egunetako en­tzun aldia eman ondoren erabaki tinkoa hartuko da).

14. artikulua.    Legez kontrako edo barne erregimen arauen aurka jarduteko debekua.

14.1.  Etxe­bizi­tza erabil­tze­ko eskubidea duen maizterrak, bertan edo eraikinaren beste edozein lekutan, ezin du legez kontrako, Ibarrako udalak edo barne-erregimeneko arauek debekatutako jarduerarik burutu; halaber ezin du finka kaltetu dezakeen jarduerarik burutu, ez eta kaltegarriak edo arrisku­tsu­ak izateagatik ingurumen arloko legeriak edo udal ordenan­tzek sailkatutako bestelako jarduerarik ere.

14.2.  Bizikide­tza­ren xehetasunak, eta zerbi­tzu eta elementu komunen erabilera erregula­tze­ko, legeak eta Ibarrako udalak ezarritako muga eta baldin­tzak bete beharko dituzte.

14.3.  Etxe­bizi­tze­tako maizterren batek debekaturiko, ez egokia den edo bizikide­tza ez errespetatuz jardueraren bat buru­tzen badu; beste maizterrek Er­tza­in­tzan salatu ahal izango dute eta egoera honen berri administra­tza­ileari jakinaraziko zaio Ibarrako udala jakinaren gainean egon dadin eta egoera konpon­tze­ko egoki den erabakia har dezan.

15. artikulua.    Etxe­bizi­tza erabil­tze­ko eskubidea eskualda­tze­ko debekua.

Etxe­bizi­tza erabil­tze­ko eskubidea maizterra izango den per­tso­na edo per­tso­nen aldekoa izango eta debekaturik dago eskubide hori eskualdatu edo besteren­tze­a (ezingo da beste per­tso­na baten alde ino­lako arrendamendu kontraturik egin).

16. artikulua.    Kontratua amai­tze­an argindarraren zerbi­tzu­ari baja emateko debekua.

16.1.  Argindarraren kasuan, etxe­bizi­tza uzterakoan, maizterrak ezingo dio zerbi­tzu­ari bajarik eman titulartasun aldaketa formalizatu arte.

16.2.  Zerbi­tzu­ari baja ematen zaion kasuan, alta berria egiteak dakarren kostua ez bete­tze­a egin duen maizterraren fidan­tza­tik deskontatuko da.

16.3.  Etxe­bizi­tza­ren alokairu kontratua amai­tzen denetik argindarraren titulartasun aldaketa egin arteko gastuen kargu udala egingo da.

VI. KAPITULUA

ETXE­BIZI­TZA ESLEI­TZE­KO PROZEDURA

17. artikulua.    Itxa­ron zerrendak eta hauen fun­tzio­na­mendua.

17.1.  Itxa­ron zerrenda irekia izango da, eska­tzai­leak edozein unetan eskaera Ibarrako udal erregistroko sarreran egin dezake.

17.2.  Eska­tzai­leen artean ez da ino­lako zozketarik egingo. Lehentasuna erregistro zenbakiak markatuko du eta lehentasun horren arabera etxe­bizi­tzak esleituko dira.

17.3.  Aurreko prozesuan sorturiko itxa­ron zerrendan dauden eska­tzai­leak kontuan hartuko dira eta lehentasuna izango dute. Aurreko zerrenda amai­tze­an, erregistro zenbakiaren arabera esleituko dira etxe­bizi­tzak.

18. artikulua.    Esleipen prozedura.

18.1.  Interesdunak itxa­ron zerrendaren ordena jarraituz deituak izango dira eta 5 egunetako epean etxe­bizi­tzan sar­tze­ko baldin­tza guztiak bete­tzen dituztela egiazta­tzen dituzten agiri eguneratuak aurkeztu beharko dituzte.

18.2.  Ibarrako udalak aurkezturiko agiriak aztertuko ditu eta dena egoki badago Alkate Dekretu bidez etxe­bizi­tza­ren esleipena eska­tzai­learen alde egingo du.

18.3.  Aurkezturiko agiriak egoki ez badaude (zuzen­tze­ko 2 egun eman ondoren) edo baldin­tzak bete­tzen ez badira, Ibarrako udalak eskaerari ezezkoa eran­tzu­ngo dio (eran­tzu­na arrazoitu egingo da).

18.4.  Etxe­bizi­tza­ren esleipena jaso­tze­an, eska­tzai­leak etxe­bizi­tza­ri uko egin nahi izanez gero Ibarrako udalaren erregistroan uko egiteko borondatea ager­tzen duen idazki bat aurkeztu beharko du.

18.5.  Eska­tzai­leak Ibarrako udalak eskeinitako 2 etxe­bizi­tze­i uko eginez gero, ezin izango du berriz etxe­bizi­tza hauen esleipenerako eskaerarik egin.

19. artikulua.    Kontratua.

19.1.  Esleipenaren jakinarazpena izan eta hurrengo 5 egunetan arrendamendu kontratua sinatu beharko da.               

19.2.  Arrendamendu kontratuan, Ibarrako udalaren jabe­tza den Euskal Herria 18-2ko zuzkidura- etxe­bizi­tze­tako zerbi­tzu publikoa arau­tzen duen erreglamendua barneratuko da eta bertan araututakoa onartuko beharko du maizterrak.

VII. KAPITULUA

ZUZKIDURA-ETXE­BIZI­TZE­TAKO ERABIL­TZAI­LEEN
BETE BEHARRAK

20. artikulua.    Kanonaren ordainketa (etxe­bizi­tza eta garajearena) egiteko betebeharra.

20.1.  Izenpetuko duten kontratuan ezarritako prezioa edo errenta ordaindu beharko du. Etxe­bizi­tza­ren eta garajearen errenta batera ordainduko dira.

20.2.  Gastu orokorrei dagokien kuota finkoa ordaindu beharko du, garajeena barne (4.2. art.). Gastu hori kanonaren bidez ordainduko du maizterrak. Hau da, alokairuari gastu orokorren kuota finkoa gehituko zaio.

20.3.  Maizterrak kanonaren ordainketa (alokairua eta gastu orokorrak) derrigorrez helbideratu beharko du.

20.4.  Ordainketa egiten ez den kasuan.

20.4.1.  Borondatezko epe bat aurreikusten da, hilaren 10rartekoa izango dena.

Epe honen barruan ordainketa egin beharko da bestela beranduta egoera hasiko da.

20.4.1.1.  Hilaren 10a jai eguna bada, borondatezko epe amaiera hurrengo lan egunerarte luza­tzen da.

20.4.2.  %5eko errekargoaren aplikazioa.

20.4.2.1.  Automatikoki zorraren %5.ª aplikatuko zaio borondatezko epean ordainketa egin ez duen orori (borondatezko epea amaitu eta hurrengo egunean jada berandu­tza egoeran dago zorduna).

20.4.2.2.  Errekargoaren aplikazioa automatikoki egingo da eta ez da Ibarrako udaletik berandu­tzan egotearen jakinarazpenik burutuko.

20.4.3.  %15eko errekargoaren aplikazioa.

20.4.3.1.  Borondatezko epea pasa ondoren, itzu­lketak jaso­tze­ko denbora itxa­ron ondoren zorra exekutibara igorriko da eta automatikoki %15eko errekargoa aplikatuko zaio.

20.3.3.2.  Kasu honetan premiamenduzko probiden­tzi­a bidez jakinaraziko zaio zordunari eta egoeraren berri emango.

a.  Premiamenduzko probiden­tzi­a ordainagiri bezala erabil daiteke.

b.  Premiamenduzko probiden­tzi­arekin jakinaraziko da berau jaso eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita hilabete bat dutela ordainketa egiteko.

c.  Premiamenduzko probiden­tzi­a jakinarazteko saiakera egitean jakinarazi ezin den kasuetan (ez duelako inork sina­tzen) zorraren izatea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondoren Estatuko Aldizkari Ofizialean. Aldizkari ofizialean argitaratu eta 15 egunetan zorduna ez bada udalarekin harremanetan jar­tzen jakinarazi­tzat emango da probiden­tzia, eta prozedura exekutiboak aurrera egingo du.

20.3.4.  %20ko errekargoaren aplikazioa.

20.3.4.1.  %15eko errekarguarekin ordainketa egiteko epea amai­tze­an ordain­tzen ez den kasuan hurrengo egunean bertan %20eko errekargoa ezarriko zaio zorrari.

20.3.5.  Epe guztiak agor­tze­an, espedientearen jarraipena eta egikari­tza Ogasunari igorriko zaizkio eta Ogasuna izango da zorraren ordainketa erreklamatuko duen organoa.

20.4.  Errenta aitorpena urtero aurkeztu beharko da uztailean zehar.

21. artikulua.    Bermea ezar­tze­ko betebeharra.

21.1.  Kontratua sinatu aurretik, kanon finkoaren (etxe­bizi­tza eta garajearen kuotaren) 2 hilabeteko kuota aurreratu beharko da berme gisa.

21.2.  Berme hau Ibarrako udalak gordailuan izango du. Kontratua amai­tze­an, maizterrak bermearen itzu­lera eskatu beharko du ida­tziz eta ino­lako ezusteko edo kalterik ez badago, Ibarrako udalak itzu­li egingo du.

22. artikulua.    Parte-har­tze kuotaren ordainketa.

22.1.  Ezarritako kuota finkoarekin (kanonaren barruan dagoena) gastu orokorrak ordainduko dira, eraikinaren zerbi­tzu­ei behar bezala eran­tzu­teko (ikus 4.2. art.).

22.2.  Ezarritako kuota finkoarekin (kanonaren barruan dagoena), administradorearen zerbi­tzu­a ordainduko da, eraikinaren zerbi­tzu­ei behar bezala eran­tzu­teko (ikus 4.2. art.).

22.3.  Kon­tsu­mo gastuak etxe­bizi­tza­ren maizterrak ordaindu behar ditu: Partekatuta dauden zerbi­tzu­ak (berokun­tza, ur beroa, ur ho­tza) eta norberak bere etxe­bizi­tze­tan erabili edo kontrata­tzen dituen beste edozein zerbi­tzu­ak (argindarra, telefonoa, internet...). (ikus 4.3 art.).

22.4.  Partekatuta dauden zerbi­tzu­ei dagokien faktura (berokun­tza, ur beroa, ur ho­tza) posta elektronikoz bidaliko dira hilabete bakoi­tza­ren lehen astean (posta elektronikoa ez duenari buzoian utzi­ko zaio).

22.5.  Horni­tza­ileen fakturak (gas ura, argindarra...), manten­tze zerbi­tzu­en fakturak (Ondoan, Orona...) eta ezohiko gastuak administradoreak kudeatuko ditu. Fakturei aurre egin ahal izateko eta eraikina mantendu eta kon­tse­rba­tzeko eta ezohiko gastuen finan­tzi­azioa berma­tze­ko, komunitatearen kontuan nahiko diru egon behar du beti. Hori berma­tze­ko, gastu orokorrak ordain­tze­ko zehaztutako kuota finkoa udalak kobratuko du kanonaren bidez, eta hilero, komunitateak daukan kontuan sartuko du.

22.6.  Urtero, urtea amai­tze­an gastuen eta dirusarreren balan­tze­a egingo da eta ikusiko balitz jarritako dirua soberan dagoela, udalak diru hori gorde eta ezohikoak diren manten­tze lanak egiteko erabili ahal izango du (ezkara­tza­ren margoketa, ezkara­tza­ko leihoen garbiketa berezia...), eta udalak izango du eskumena erabaki­tze­ko lan horiek noiz egin.          

23. artikulua.    Aseguru poliza izenpe­tze­ko betebeharra.

23.1.  Etxe­bizi­tza­ren maizterrak kontratua sinatu eta lehen hilabeteko epean zuzkidura apartamenturen edukiarekin aseguru poliza bat izenpetu eta udale­txe­ra ekarri beharko du. Poliza hau ez izateak etxe­bizi­tza­tik kanpora­tze­ko erabakia har­tze­a ekarriko du.

Poliza horrek etxe­bizi­tza eta eran­tsi­ak izan di­tza­keen kalteak babestuko ditu. Eran­tzu­nkizun zibila kontratatu beharko da:

23.1.1.  Edukiari dagokionez 10.000 eurotako edo gehiagoko kapital aseguratuarekin.

23.1.2.  Eran­tzu­nkizun zibilari dagokionez 150.253,03 eurotakoa.

23.2.  Poliza aseguruaren justifikantea urtero aurkeztu beharko da udale­txe­an uztailean zehar.

24. artikulua.    Etxe­bizi­tza­ren instalazio orokorrak eta elementuen zain­tza.

24.1.  Maizterrak etxe­a eta bertako zerbi­tzu­ak behar bezala manten­tze­ko obligazioa du. Ondorioz, erabil­tze­ko eskubideak irauten duen denboran, etxe­bizi­tzan erabilera desegoki edo okerrarengatik eman daitezkeen narriadurak bertako maizterrak konpondu eta ordaindu beharko ditu.

24.2.  Etxe­bizi­tze­tako egituraren, estankotasunaren, bizigarritasunaren eta segurtasunaren arloei dagokien manten­tze lanak aldiz Ibarrako udalaren ardura izango dira. Sukaldeko elektrogailuen konponketa ere udalaren kargura izango da, hala ere, izandako ma­txu­ra erabilera okerrarengatik bada maizterraren kargura izango da.

24.3.  Etxe­ko instalazio orokorrak eta gainerako elementu komunak errespeta­tze­ko obligazioa izango du erabil­tzai­leak, toki komunetakoak zein bere ardurapean daudenetakoak, bere etxe­bizi­tzan edo etxe­bizi­tza­tik kanpo dauden kontuan hartu gabe. Instalazio eta elementu horiek behar bezala erabili beharko ditu, kalteak gerta ez daitezen ahaleginduta.

24.4.  Etxe­aren erabileran eta gainerako maizterrarekiko harremanetan behar den arreta eraku­tsi beharko du, eta Ibarrako Uudalaren aurrean eran­tzun beharko du egindako arau-hausteen eta eragindako kalteen arduragatik.

24.5.  Etxe­bizi­tza eta bere jabe­tza­ko beste instalazioak ondo zain­tzea, eraikinari, komunitateari eta beste etxe­bizi­tze­tako maizterrei kalterik ez eragitea ezinbesteko betebehar bat izango da. Halaber, bere arduragabekeriagatik edo bere ardurapean dauden per­tso­nen arduragabekeriagatik eragin di­tza­keen kalteak ordainduko ditu.

24.6.  Ibarrako udalak erabil­tzai­leen ardura diren eraikinaren mantenu obrak egitea, agindu diezaieke maizterrei. Maizterrek ez badituzte lan horiek egiten, Ibarrako udalak bere kontura egin ahal izango ditu, eta ondoren, eragindako gastua kobratu ahal izango die maizterrei.

24.7.  Ibarrako udalak ikuska­tze jarraituak egiteko aukera izango du etxe­bizi­tze­tako fun­tzio­namendua kontrolatu eta erabil­tzai­leek beraien obligazioak bete­tzen dituzten ikuste aldera (berari baitagokio higiezinaren erabilera eta mantenuari buruzko baldin­tzak ezar­tzea. baita bertako elementu, ondasun eta zerbi­tzu komunena ere). Erabil­tzai­leak obligazioa izango du Ibarrako udalari etxe­bizi­tzan sar­tze­a baimen­tze­a eta ezin izango du ikuska­tze hori oztopatu.

Etxe­bizi­tza­ren maizterrarekin adostutako orduan udalari sarrera eskubidea ukatuko balio edo adostasunik ez balego, udalak edozein unetan sar­tze­ko eskubidea izango du bere betebeharrak eta etxe­bizi­tza­ren fun­tzio­namendu egokia kontrola­tze­ko.

25. artikulua.    Etxe­bizi­tzan beharrezko obrak eta sarrera baimen­tzea.

Ibarrako udalak eraikinean edo komunitatean beharrezko diren obrak egitea erabakiko balu, eskudun­tza osoa izango du eta maizterrek ezingo dituzte obra horiek oztopatu.

26. artikulua.    Etxe­bizi­tza hustu eta egoki uztea kontratua amai­tze­rakoan.

26.1.  Kontratua amai­tzen denean, erabil­tzai­leak etxe­bizi­tza utzi egin beharko du eta bertan dauden elementuak atera egin beharko ditu.

26.2.  Kontratua amai­tzen den azken egunerako etxe­a hu­tsik eta garbituta itzu­li beharko da.

26.3.  Kontratu epea amaitu aurretik etxe­bizi­tza utzi nahi izanez gero, uzteko eskaera orria aurkeztuko da udale­txe­an. Eskaera aurkezten den hilabetean bizitokia utzi nahi izanez gero, hilabetearen lehen hamabostaldian aurkeztu beharko da.        

26.4.  Kontratu epea amai­tze­rakoan, eta etxe­bizi­tza hu­tsik dagoela, udal teknikariak ikuskari­tza egingo du eta ondorengo baldin­tzak egiaztatuko ditu:

— Al­tza­riak erretiratuta.

— Jarritako kuadro, poster, al­tza­ri eta an­tze­koak paretetatik kenduta eta egindako zuloak tapatuta.

— Zeramika duten paretetan euskarriak edo baldak jar­tze­ko zuloak egin badira, bertan utrzi beharko dira elementu horiek.           

— Paretetan al­tza­rien kokapenengatik edo egon daitezkeen aztarnak pinturarekin errepasatuko dira.

— Komuneko du­txa­ren sumideroa garbituta.

— Sukaldeko al­tza­ri eta elektrogailuak garbituta eta fun­tzio­na­tzen dutela egiaztatua.

— Sukaldeko erauzgailuaren filtroa garbituta.

— Trastelekua hu­tsik eta garbi.

26.4.  Txos­tena, aldekoa, baldin­tza­tu edo kontrakoa izan daiteke eta horrela jakinaraziko dio udalak maizterrari.

26.4.1.  Baldin­tza­tua edo kontrakoa izanez gero ida­tziz jakinaraziko dira arrazoiak eta konponketak egiteko epea zehaztuko da.

26.5.  Aldeko txos­tena jasota, bizitokiaren abal itzu­lketa tramitatuko da Gizarte Zerbi­tzu­etako departamentutik ondorengo baldin­tzak bete direla egiaztatuko delarik abala itzul ahal izateko:

26.5.1.  Argindarraren kontratua mar­txan egotea.

26.5.2.  Azken hilabeteko gastuak ordainduta (Itace, komunitatea,...).

26.5.3.  Gil­tzen kopia guztiak itzu­ltzea: Ezkara­tza, buzoia, trastelekua, bizitokiaren gil­tzak eta garajearen mandoak.

27. artikulua.    Etxe­bizi­tzan bizi diren per­tso­na denen errentak aurkeztea.

27.1.  Maizterraz gain etxe­bizi­tza horretan modu iraunkorrean per­tso­naren bat bizi bada (diru sarrerak dituen per­tso­na izan behar da), maizterrak obligazioa izango du Ibarrako udalari egoera horren berri emateko.

27.2.  Egoera honen berri ez emateak Ibarrako udalak maizterra etxe­bizi­tza­tik kanpora­tze­a ekar dezake, 13.3 artikuluaren prozeduraren baitan.

28. artikulua.    Etxe­bizi­tzan suerta daitezkeen egoera berri eta berezi guztien berri ematea.

28.1.  Maizterrak obligazioa izango du etxe­bizi­tzan suerta daitezkeen egoera berri eta berezi guztien berri emateko udalari.

28.1.1.  Elkarbizi­tza unitatean aldaketarik egoten bada (seme-alaben jaio­tza adibidez) udalari horren berri emango zaio eta nahiz eta bikotea ez ezkondua izan edo bikote bezala aitortuak ez egpm, egoera berri hori kontuan izango da eta errentan eragina izango du.

VIII. KAPITULUA

ZUZKIDURA-ETXE­BIZI­TZE­TAKO
ERABIL­TZAI­LEEN ESKUBIDEAK

29. artikulua.    Etxe­bizi­tza, garajea eta trastelekua erabil­tze­ko eskubide osoa.

29.1.  Erabil­tzai­leak esleitutako etxe­bizi­tza, garajea eta trastelekua bereziki erabil­tze­ko eskubidea izango du.

29.2.  Eraikinaren elementu, ondasun eta zerbi­tzu komunak erabil­tze­ko eskubide osoa izango du erabil­tzai­leak.

29.3.  Ibarrako udalak eskubidea izango du eraikinean dauden elementu edo zerbi­tzu ba­tzuk bereziki beste hirugarren ba­tzu­ei utzi, arrendatu edo hauen aldera gorde­tze­ko. Eraikinean suerta­tzen diren egoera bereziei konponbidea emateko edo eraikinaren kudeaketarako ezinbestekoa denean, modu arrazoituan, udalak elementuen erabileran erabakiak har­tze­ko aukera izango du ez-ohizko egoerei aurre egiteko.

IX. KAPITULUA

KALERA­TZE­KO ARRAZOIAKETA KALERA­TZE PROZEDURA

30. artikulua.    Etxe­bizi­tze­tatik kalera­tze­ko arrazoiak.

30.1.  Etxe­bizi­tze­tako maizterrek euren obligazioak larriki bete­tzen ez badituzte, kontratua baliogabetu egingo da eta bertan bizi direnak kaleratuko egingo dira.

30.2.  Ez bete­tze larri­tzat jo­tzen dira:             

30.2.1.  Datuak ezkuta­tze­a edo bizitokia emateko arrazoi izan ziren eskainitako datuak gezurrezkoak izatea (etxe­bizi­tzan bizi diren kideak ezkuta­tze­a eta hauen diru sarrerak ezkuta­tzea).

30.2.2.  Etxe­bizi­tza ohiko etxe­bizi­tza bezala ez erabil­tze­ak ohiko bizitoki izateari utzi diola joko da. Hiru hilabete jarraituz bertan bizi ez bada, justifikatutako arrazoirik dagoenean izan ezik.       

30.2.3.  Zuzkidura-etxe­bizi­tza eta garajea hirugarren bati aloka­tze­a edo uztea.

30.2.4.  Zuzkidura-etxe­bizi­tzan jarduera debekatuak, gogaikarriak, osasun gai­tzak, kaltegarriak edo arrisku­tsu­ak egitea.

30.2.5.  Zuzkidura-etxe­bizi­tzan edo eraikinean engainuzko kalteak egitea edo eragindako kalteak ez konpon­tzea.

30.2.6.  Etxe­an, bere instalazioetan edo zerbi­tzu­etan, Ibarrako udalaren baimenik gabe obrak egitea.

30.2.7.  Kanona 2 hilabetetan ez ordain­tzea.  

30.2.8.  Apartamentuen kasuetan Komunitatearen gastuen, kon­tsu­moen faktura-ren edo kalteen ordainketa ez egitea 2 hilabetetan.

30.2.9.  Lokalen kasuetan Komunitatearen gastuak edo kalteen ordainketa ez egitea 2 hilabetetan.

30.2.10.  Kon­tsu­moen fakturaren ordainketa atze­rape­narekin egitea bi aldiz. Hau da, bi aldiz ordainketak hileko lehen 15 egunetan ez egitea.

30.2.11.  Ibarrako udalak egin behar dituen jarraipenak oztopa­tzea.

30.2.12.  Debekaturik dauden, erreglamentu honetan V. kapituluan xedaturikoak, ekin­tzak buru­tzea.

31. artikulua.    Etxe­bizi­tze­tatik kalera­tze­ko prozedura.

31.1.  Kalera­tze­aren erabakia: alderdi politikoak eta teknikariak en­tzun ondoren, Alkate Dekretu bidez eba­tzi­ko da.

31.2.  Kalera­tze administratiboa: honen ondorioz, udalak maizterra apartamentutik kanpora­tze­ko agindua emango du.

31.2.1.  Aldez aurretik, eta erabakia exekutatu aurretik, interesatuei en­tzu­te formala egiko aukera emango zaio, eta ondoren erabakia exekutatuko da.

31.2.2.  Mai­tze­rra etxe­bizi­tza­tik borondatez kanpora­tzen ez den kasuetan udalak dagokiozkion neurriak hartuko ditu erabakia betearazteko.

31.3.  Obligazioen ez bete­tze larriak egin dituztelako kanporatuko dituzten per­tso­nek, Ibarrako udalak sustatutako zuzkidura-etxe­bizi­tza eta babespeko etxe­bizi­tzen onuradun izateko eskubidea galduko dute.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Erreglamentu hau indarrean jar­tzen den egunean esleitu diren alokairu kontratu denak araudi honetara egokitu beharko dira eta ondorioz kontratu denei araudi hau aplikatuko zaie.     

XEDAPEN INDARGABE­TZA­ILEA

Erreglamendu hau indarrean jar­tzen den egunean, 2013ko apirilaren 5ean indarrean sartu zen Erreglamentua eta 2013ko otsa­ilaren 6ko ordenan­tza indargabe­tzen dira.

AZKEN XEDAPENA

Erreglamentu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.