2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

DIPUTATU NAGUSIA

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari­tza Nagusia

Aka­tsen zuzenketa

Zenbait akats atze­man direlarik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den 2018ko uztailaren 26ko iragarkiaren eranskinean, Euskararen erabilera normaliza­tze­ko plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2018-2022 aldirakoa onar­tze­ari buruzkoan, aipatutako eranskinaren testu osoa zuzenduta argitara­tzen da. 

ERANSKINA

Euskararen Erabilera Normaliza­tze­ko Plana, Gipuz­koako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruetan 2018-2022 aldirako.               

I. KAPITULUA

HIZKUN­TZA OFIZIALEN ERABILERA ARAU OROKORRAK

1. artikulua.  Zerbi­tzu hizkun­tzak.

1.  Euskara eta gaztelania herritarrei zerbi­tzu­a emateko hizkun­tzak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren atal, jarduera, ekimen eta bulego fisiko nahiz birtual guztietan. Foru Aldundiak herritarrekin dituen harreman mota guztietan bermatu beharko da bi hizkun­tza ofizialen erabilera, herritarren hizkun­tza hautua ziurta­tze­ko.

2.  Ahozko harremanetan, era honetan jokatuko da:      

a)  Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak herritarrei lehenik euskaraz zuzendu behar zaizkie, eta gero herritarrek hauta­tzen duten hizkun­tza ofizialean jarraitu behar dute.  

b)  Herritarrak hautatutako hizkun­tzaz bideratu behar dute langileek zerbi­tzua. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileek ez dute eskumenik inori eska­tze­ko hizkun­tza batean edo bestean jarduteko. Hori dela eta, herritarrekin harreman zuzena duten langileek euskaraz eta gaztelaniaz jarduteko nahikoa gaitasuna dutela ziurtatu eta bermatu behar du Foru Aldundiak.

c)  Har­tzai­le jakin edo zeha­tzik ez duten ahozko mezuak (hau da, gailu automatikoz, telefono bidezko informazio zerbi­tzu­en bidez, bozgorailuz eta abarrez igor­tzen direnak) lehenik euskaraz eman behar dira, eta gero gaztelaniaz.              

3.  Ida­tzi­zko harremanetan, era honetan jokatuko da:    

a)  Herritarrak edo dagokion entitateak administrazioarekiko harremanetan euskaraz jardutea hautatu duenean, edota haiek euskara hu­tse­an igorritako ida­tzi­en eran­tzu­na denean, euskaraz jardun behar du Foru Aldundiak. Ida­tzi­a hizkun­tza bietan edo gaztelaniaz jaso bada, bi hizkun­tza ofizialetan bideratu behar da. Zerbi­tzu bakoi­tzak bere inprimaki eta agiri estandarrak egokitu beharko ditu xede horri begira, hala behar den guztietan.

b)  Per­tso­na fisiko edo juridikoen datuak jaso­tze­ko xedez, zerbi­tzu­ek dituzten datu base eta erregistro guztietan alor bat ipini behar da, per­tso­na horiek harremanetarako hautatu duten hizkun­tza zein den jaso­tze­ko.

c)  Gipuzkoako Foru Aldundiak bere zerbi­tzu­ak emateko erabil­tzen dituen inprimaki guztiak euskaraz eta bi hizkun­tza ofizialetan ida­tzi­ta egin behar dira.

d)  Herritarrei zuzendu beharreko gainerako dokumentazio estandarizatu orokorra euskaraz eta bi hizkun­tza ofizialetan egon behar da. Euskarri berean hizkun­tza ofizialak bi zutabetan antola­tze­a hauta­tzen denean, euskarazko testua ezkerreko zutabean joan behar da eta gaztelaniazkoa eskuinekoan.

e)  Har­tzai­le jakin eta zeha­tzik ez duten administrazio ida­tzi­ak euskaraz eta gaztelaniaz ida­tzi­ta bideratu behar dira.

f)  Departamentu bakoi­tzak bere zerbi­tzu­ak euskaraz erabil­tze­ko aukera dagoela nabarmenduko die herritarrei eta entitateei, zerbi­tzu bakoi­tza­ren ezaugarrien arabera.

2. artikulua.  Lan hizkun­tzak.

1.  Euskara eta gaztelania dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren lan hizkun­tza ofizialak. Lehentasunez, euskara izan behar da Foru Aldundiaren lan hizkun­tza, eta baliabideen ekonomia irizpideari jarraituz, euskaraz egin daitekeen guztia hizkun­tza horretan egin behar da.

2.  Plan honen 21. artikuluaren arauz euskarazko atal­tzat defini­tzen diren zerbi­tzu­etan euskara izan behar da laneko hizkun­tza nagusia, ahoz nahiz ida­tziz.

3.  Derrigorrezko hizkun­tza eskakizuna egiaztatuta daukaten langileei bi hizkun­tza ofizialetan jarduteko gaitasuna aitor­tzen zaie. Horrenbestez, hizkun­tza batean zein bestean eran­tzun behar diote lanari, kasu bakoi­tze­an hizkun­tza bakar batean, lan beharkizunen arabera, dokumentuak itzu­ltzeko edo zuzen­tze­ko ezar­tzen diren baliabideen lagun­tzaz.

4.  Hirugarren edo laugarren hizkun­tza eskakizuna egiaztatua duten langileek euskaraz egin behar dute lan nagusiki, ahoz nahiz ida­tziz. Dena den, dokumentu bakoi­tza­ren ezaugarrien arabera erabaki behar da zein hizkun­tza­tan sortu edo bideratu behar den, dokumentuak itzu­ltzeko edo zuzen­tze­ko ezar­tzen diren baliabideen lagun­tzaz.

5.  Foru Aldundiaren lan bileretan hizkun­tza kudea­tze­ko irizpide hauek erabili behar dira:

a)  Zerbi­tzu­ek antola­tzen dituzten bileretan, hizkun­tza nola kudeatuko den aldez aurretik aztertu behar da. Bilera zein hizkun­tza­tan egingo den zehaztu ostean erabakiko da bilera deia, bilerarako euskarriak eta dokumentazioa zein hizkun­tza­tan eman.

b)  Bilera euskaraz egin behar da partaide guztiek euskaraz behar besteko mailan dakitenean, elkar uler­tzen dutela ziurta­tze­ko.

c)  Bilera egindako hizkun­tzan edo hizkun­tze­tan jasoko da bileraren akta.

6.  Berariaz harremana euskaraz izan nahi dutela adierazten duten herritarren, erakundeen edo herri administrazioen harremanetan, ida­tzi­ak hizkun­tza horretan sortu eta bideratu behar dira.

3. artikulua.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruko laneko komunikazioak.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruko komunikazio administratiboak, ida­tzi­zkoak edo min­tza­tuak izan, lehentasunez euskaraz edo, hori posible ez denean, bi hizkun­tza ofizialetan bideratu behar dira.

2.  Barruko komunikazio hauetan euskaraz ari­tze­a errazteko, Foru Aldundiko langileak identifika­tze­ko erabil­tzen diren informazio euskarrietan (telefonoen zerrenda, langileen direktorioa, eta abar), langileak zein hizkun­tza­tan gaituta dauden adierazi behar da.

4. artikulua.  Beste herri administrazioekiko harremanak.

1.  Foru Aldundiarekin harremana euskaraz izan nahi dutela berariaz adierazten duten herri administrazioekiko edo haien organoekiko harremanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidal­tzen dituen ida­tzi­ak euskaraz sortu eta bideratu behar dira.

2.  Beste herri administrazioetatik jasotako ida­tzi­en eran­tzu­nei dagokienez, euskaraz ida­tzi­tako agiriena euskaraz bideratuko da. Ida­tzi­a ele bietan edo gaztelaniaz jaso bada, bi hizkun­tza ofizialetan bideratuko da.

3.  Foru Aldundiko euskarazko atal gisa izendatuak diren zerbi­tzu­ek, 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskadiko Autonomia Erkidegoko herri administrazioekiko harreman ida­tzi­ak euskaraz izan behar dituzte; eta bi hizkun­tza ofizialetan gainerako zerbi­tzu­ek, espedientea Gipuzkoako Foru Aldundian hasten den kasuetan, artikulu honen 1. zenbakian egiten den salbuespenaz.

4.  Herri administrazioa Euskal Autonomia Erkidegotik kan­pokoa izanda, euskara ofiziala den lurralde batean dagoenean, Foru Aldunditik bidali beharreko dokumentazioa euskaraz ida­tzi­ko dute Foru Aldundiko euskarazko atal gisa izendatu diren zerbi­tzu­ek, eta gainerako zerbi­tzu­etan hizkun­tza ofizial bietan ida­tzi­ko da, artikulu honen 1. zenbakian egiten den salbuespenaz.               

5.  Beste herri administrazioekin egiten diren lan bileretan, 2. artikuluaren 5. zenbakian adierazitako hizkun­tza kudeaketa irizpideak erabili behar dira.

5. artikulua.  Komunikazio instituzionala.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiak erakundearen komunikazio jardueren barruan antola­tzen dituen ekitaldi publiko edo hedabideen aurrekoak euskaraz izan behar dira, oro har. Kasu bakoi­tze­an egoki diren bitarteko teknikoak jarriko dira hedabideek informazioa nahi duten hizkun­tza ofizialean jaso ahal izan dezaten.

2.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean egiten diren komunikazio ekin­tza guztiek, aurreko zenbakian aipatu bezala, plan bat izan behar dute aldez aurretik, ekitaldiaren hizkun­tza trataera eta beharrezkoak diren bitartekoak zehazki argitu behar dituena, artikulu honetan xedatutakoaren arabera.

3.  Komunikazio ekin­tza bat bi hizkun­tza ofizialak txa­ndaka erabilita egin behar den kasuetan, ziurtatu behar da erabilera orekatu bat egiten dela, hizkun­tza bakoi­tza­ri esleitutako gaietan nahiz denboretan.

4.  Bi hizkun­tza ofizialez gain, ekitaldi bat beste hizkun­tze­tan ere egin behar denean, euskara eta gaztelania erabili behar dira lehenik, hurrenkera horretan.

6. artikulua.  Itzu­lpen irizpideak hizkun­tza ofizialen erabilera arloan.

1.  Hizkun­tza ofizial bietan argitaratu behar diren ida­tzi­ak itzu­ltzeko betebeharra departamentu bakoi­tza­ren eran­tzu­kizuna da, kasu bakoi­tze­an.

2.  Administrazio atal bakoi­tze­an edo idazkari­tza teknikoetan dauden bitartekoak erabilita ziurtatu beharko da dokumentu elebidunak sor­tzea, Foru Aldundiaren itzu­lpen zerbi­tzu­etara jo aurretik.

II. KAPITULUA

HIZKUN­TZA OFIZIALEN ERABILERAREN GAINEKO IRIZPIDEAK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN
MENDEKO JARDUN ESPARRUETAN

7. artikulua.  Langileen etengabeko prestakun­tza.

1.  Hirugarren edo laugarren hizkun­tza eskakizuna egiaztatuta duten langileek euskaraz jasoko dituzte Foru Aldundiaren prestakun­tza plan orokorreko ikastaroak. Horretarako, beharrezko diren neurriak hartuko ditu langileen prestakun­tza­ren ardura duen departamentuak.

2.  Langileen prestakun­tza ikastaroetan izena emateko tresnetan, hizkun­tza ofiziala aukera­tze­ko alor bat izango da, aurreko zenbakian xedatutakoari egokituta.

3.  Prestakun­tza plan orokorretik kanpo, departamentuek beren langileen­tzat ikastaro bat antola­tze­rakoan lehentasuna eman behar diote euskararen erabilerari.

4.  Departamentuek besteren­tzat antola­tzen dituzten prestakun­tza ekin­tze­tan lehentasuna eman behar diote euskararen erabilerari, behar izanez gero interpretazio tresnak erabilita. 

5.  Orobat, Foru Aldundiaren prestakun­tza ikastaroak antola­tze­rakoan, presta­tza­ile euskaldun eta euskarazko edukiei eman behar zaie lehentasuna.

6.  Foru Aldundiaren prestakun­tza plan orokorretik kanpo, hirugarrengoek emandako ikastaroen prestakun­tza artikulu honetan xedatutakoaren arabera hartu behar dute Foru Aldundiko langileek.

8. artikulua.  Kontratazio administratiboak.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruetan eta bi hizkun­tza ofizialak berdintasunean erabili ahal izateari dagokionez, kontratu publiko baten bidez emandako jarduerak edo zerbi­tzu­ak Foru Aldundiak berak emanak izango balira bezala jaso­tze­ko eskubidea aitor­tzen zaie herritarrei.       

2.  Kontratuen baldin­tza administratibo berezien eta ezaugarri teknikoen agiriak bi hizkun­tza ofizialetan argitaratu behar dira.

3.  Gipuzkoako Foru Aldundiak bere kontratu publikoetan hizkun­tza ofizialtasun bikoi­tza­ren araubidea betearaziko du. Horrenbestez, kasu bakoi­tze­an dagozkion hizkun­tza betebeharrak ezarri behar dira baldin­tza administratibo berezien agirian, eta ezaugarri teknikoen agirian, sina­tzen den kontratuan edota kontratazioa arau­tze­ko bestelako agirian.

4.  Hizkun­tza ofizialtasun bikoi­tza betearazteko betebeharrak kontratu bakoi­tza­ren gauza­tze baldin­tze­i loturik egon behar dira, eta irizpide hauetan oinarritu behar dira:

a)  Propor­tzi­onaltasun prin­tzi­pioa erabili behar da, kontra­tu bakoi­tza­ren ezaugarriak, helburua eta har­tzai­leak kontuan izanda.

b)  Kontratuaren bitartez bete beharreko zereginekin lotura zuzena izan behar dute.

c)  Enpresak bere kabuz nahiz besteren bitartez bete­tze­ko modukoak izan behar dira.

5.  Diputatuen Kon­tsei­luak onartu behar dituen kontratazio espedienteetan, hizkun­tza ofizialen erabilerari buruzko eragina balioesteko txo­sten bat egin behar du departamentu susta­tza­ileak, plan honen 17. artikuluak xeda­tzen duenaren harian.

9. artikulua.  Diru lagun­tzak.

1.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren eremuan sar­tzen diren diru lagun­tza eta gainerako lagun­tzen oinarri arau­tzai­leak Diputatuen Kon­tsei­luan onartu aurretik, hizkun­tza ofizialen erabilerari buruzko eragina balioesteko txo­sten bat egin behar du departamentu susta­tza­ileak, plan honen 17. artikuluak xeda­tzen duenaren harian.  

2.  Diru lagun­tzak eslei­tze­ko eta haien zenbatekoa finka­tze­ko irizpideen eta arauen artean hizkun­tza ofizialen erabilera kontuan izango da, diru lagun­tza­ren xede den jardueran esparruan hizkun­tza­ren erabilerak eragin nabarmen bat duenean, eta, oro har, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, Euskararen Erabilera Normaliza­tze­koari buruzkoak, 26. eta 27. artikuluetan xedatutako arloetan. Hizkun­tza ofizialen erabilerari dagokionez, gogoan izan behar dira, baita ere, mar­txo­aren 9ko 2/2015 Foru Arauak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, bere 26. artikuluan ezar­tzen dituen betebeharrak.      

3.  Foru Aldundiaren diru lagun­tza­ren bat jaso­tzen duten elkarte eta entitateek diruz lagundutako jardueraren bitartez sor­tzen diren dokumentu, euskarri, publizitate eta agerpen publiko guztietan bi hizkun­tza ofizialen erabilerari buruzko berdintasun irizpide bat erabili beharko dute, era horretan ziurta­tzen baita herritarren hizkun­tza hauta­tze­ko eskubidea, diruz lagundutako jardueraren jendaurreko emai­tze­i dagokienez.

4.  Diru lagun­tza kudea­tze­ko eskumena duten organoek bidezkoak diren neurriak hartuko dituzte, onuradunek artikulu honetan xedatutakoa bete­tzen dutela egiazta­tze­ko eta hizkun­tza ofizialen erabileraren zuzentasuna zain­tze­ko.      

10. artikulua.  Iragarpenak, publizitatea eta kanpainak.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren iragarpen ofizialak eta gainerako publizitate ekin­tzak bi hizkun­tza ofizialetan egingo dira, eta lehentasunez nahiz jatorriz euskaraz sortu behar dira.           

2.  Iragarpenok euskara hu­tsez argitaratuko dira euskarazko hedabideetan.

3.  Mezu igorle den departamentuaren eran­tzu­kizun dira, ez bakarrik edukien hizkun­tza egokitasuna eta zuzentasuna, baizik, horrekin batera, guztiz bete­tzen dituztela mar­txo­aren 9ko 2/2015 Foru Arauak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, bere 22. artikuluan ezar­tzen dituen betebeharrak.

11. artikulua.  Argitalpenak.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren administrazio prozeduraz kanpo diren hedapen, sustapen eta informazio argitalpen analogiko zein digitaletan bi hizkun­tza ofizialak modu orekatuan erabili behar dira, euskarari lehentasunezko lekua emanik konposizioan, tipografian eta gainerako ezaugarri formaletan.               

2.  Bi hizkun­tza ofizialez gain, argitalpen bat beste hizkun­tze­tan ere egin behar denean, euskara eta gaztelania erabili behar dira lehenik, hurrenkera horretan.

3.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean kalera­tzen diren argitalpen guztiek edizio plan bat izan behar dute aldez aurretik, argitalpenaren hizkun­tza trataera nola egingo den argitu behar duena, artikulu honetan xedatutakoaren arabera.

12. artikulua.  Tresna eta aplikazio informatikoak.

1.  Programa informatiko komer­tzi­al edo orokorren kasuan, hau da, berariaz Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabilerarako sor­tzen ez direnetan, euskarazko ber­tsi­oa baldin badute, ber­tsi­o hori instalatu behar da Foru Aldundiaren ordenagailu guztietan, baita erabilera partekatua duten gailuetan ere.

2.  Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbi­tzu­en erabilerarako berariaz sor­tzen diren programa edo tresna informatikoak bi hizkun­tza ofizialetan berdin lan egin ahal izateko prestaturik egon behar dira. Departamentu edo zerbi­tzu bakoi­tzak bere eran­tzu­kizunpean izango du hori berma­tze­ko neurri zehatz eta argiak har­tzea.

3.  Xede horri begira, kontuan hartu behar dira programa informatikoaren moldaera sor­tze­rakoan ber­tsi­o elebidun bat egiteko egon ohi diren hizkun­tza baldin­tza­penak. Bereziki saihestu behar da programa osorik gaztelaniaz egin eta guztiz bukatu ostean ekitea euskarazko ber­tsi­oari.

4.  Herritarren hizkun­tza hautua ain­tzat har­tze­ko, aplikazio informatikoak egokitu behar ditu departamentu arduradunak, kasu bakoi­tze­an, bere urteroko programazioan.

5.  Tresna informatiko berriak sor­tze­ko edo zaharrak egoki­tze­ko behar izango diren lanorduen kostua departamentu arduradunak bere urteroko programazioan sartu behar du.               

13. artikulua.  Internet eta intranet sareak.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenean diren Internet eta intranet sareetako edukiak, oro har, euskaraz eta gaztelaniaz kon­tsu­lta­tzeko moduan egon behar dira.      

2.  Foru Aldundiaren eta departamentuen webguneetara sar­tze­an, euskarazko orria agertu behar da lehendabizi, eta orri horretan bertan egon behar da gaztelania hauta­tze­ko aukera, baita beste hizkun­tzak ere, edukia besteren batean ere baldin badago.

3.  Foru Aldundiaren ardurapeko webguneen URLen nahiz posta elektronikoko helbideen osagaiak euskarazko hi­tzez eratuak izan behar dira.

4.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenean diren webgune eta helbide elektronikoak.eus domeinuan egon behar dira.

5.  Internet eta intranet sareen bidez izapideak egiteko aukera ematen denean, izapide horiek euskaraz edo bi hizkun­tza ofizialetan egiteko moduan egongo dira.

6.  Aurreko zenbakietan araututakoa aplikatuko zaie Foru Aldundiaz kanpo sortutako edukiak integra­tzen direnean Foru Aldundiaren ardurapeko webguneetan.

14. artikulua.  Erregistroa.

1.  Foru Aldundiko bulegoetako erregistro administratiboetan dokumentuen inskripzioa egingo da dokumentuak ida­tzi­ta dauden hizkun­tzan edo hizkun­tze­tan.

2.  Erregistroaren inskripzioa hizkun­tza ofizial batean zein bestean egonik ere, erregistroa kon­tsu­ltatu nahi duen herritarraren hizkun­tza hautapena errespeta­tze­ko, behar den guztietan inskripzioaren itzu­lpena ziurtatuko da.

15. artikulua.  Errotulazioa eta jendearen­tza­ko argibide osagaiak.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen bulego, egoi­tza zein lagatako lokal guztietako kanpoaldeko nahiz barrualdeko errotulazioa, oro har, euskaraz eta gaztelaniaz agertu behar dira.  

2.  Errotuluetako testua euskara hu­tse­an ida­tzi behar da kasu hauetan:

a)  Errotuluetako hi­tzek euskaraz eta gaztelaniaz an­tze­ko grafia dutenean.

b)  Mezuak piktograma batez lagundurik direnean eta haren bitartez ulergarriak direnean.

3.  Jendearen­tza­ko gainerako argibide elementuetan (testuak, grafikoak edo ikus-en­tzu­nezkoak) euskara eta gaztelania erabili behar dira.

4.  Euskarri berean bi hizkun­tza ofizialak aldi berean jaso behar direnean, euskarak hartuko du hurrenkeraren lehen lekua.

16. artikulua.  Izen ofizialak.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren organo, programa, proiektu, jarduera, marka edo ekin­tza analogiko zein digital guztien izendapena euskaraz sortu behar da, eta izendapen baliokide bat izan behar du hizkun­tza ofizial bietan.          

2.  Aurreko zenbakiak aipa­tzen dituen izendapen ofizialetan bi hizkun­tza ofizialak erabil­tzen ahal dira, singulartasun ezaugarriengatik arrazoitutako salbuespenetan izan ezik.

3.  Komunikazio helburuetarako, organo, programa, proiek­tu, jarduera, marka edo ekin­tza­ren bati izendapen berezia ematen bazaio, labur­tza­pen, akronimo edo sigla baten bitartez, alboan izen deskriba­tza­ilea izan behar du bi hizkun­tza ofizialetan.

17. artikulua.  Eragin linguistikoaren ebaluazioa.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiak bere politika publikoen eragin linguistikoa aldez aurretik ebalua­tze­ko bitartekoak eza­rriko ditu.

2.  Ebaluazio horren prin­tzi­pio nagusia izango da euskara osasun­tsu dagoen guneetan eta egoeretan euskararen erabileraren aurkako eraginik ez sor­tzea; eta, sor­tze­kotan, zuzenketa neurri egokiez lagun­tzea.             

3.  Eragin linguistikoaren aldez aurreko ebaluazioa beharko da departamentuen politikaren adierazle diren arau, proiektu, programa, azterketa eta ekimen guztietan, Diputatuen Kon­tsei­luak onartu aurretik.

III. KAPITULUA

EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZA­TZE­KO PLANA KUDEA­TZE­KO BALIABIDEAK ETA TRESNAK

18. artikulua.  Kudeaketa organoak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskararen erabilera normaliza­tze­ko plana kudeatuko da politika estrategiko zein zeharkakoen kudeaketaz ardura­tzen diren departamentu barruko eta departamentu arteko ba­tzor­deen bitartez.

19. artikulua.  Kudeaketa estrategiko eta operatiboa.

1.  Arau hauetan jaso­tzen diren irizpide eta neurriak zehazki islatu behar dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren urtez urteko aurrekontu programen ezaugarrietan, izaera estrategikoko nahiz operatibokoak izanda ere.

2.  Xede horri begira, aurrekontu programen ardura duten zerbi­tzu­ek berariazko lotura bat ezarri behar dute, emai­tze­tara bideratutako aurrekontuaren prestakun­tza garaian, plan honetan xedatutakoa zuzen beteko dela ziurta­tze­ko.

20. artikulua.  Planaren ebaluazioa.

1.  Baztertu gabe apirilaren 15eko 86/1997 Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normaliza­tze­ko prozesua arau­tzen duen Dekretuaren 19.3 artikuluak agin­tzen dituen ebaluazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak plan honen aplikazioaren emai­tza datuen jarraipena eta ebaluazioa egin behar ditu bere politika publikoak ebalua­tze­ko erabil­tzen dituen tresna eta prozedura arruntak erabilita.

2.  Barne ebaluazioaren sistema hori kanpoko ebaluazio sozial batekin osa­tze­ko behar diren neurriak hartuko ditu Foru Aldundiak.

3.  Era berean, plan honen aplikazioaren emai­tzak ebalua­tze­rakoan, genero eraginaren ebaluazioa ere sartuko da.       

IV. KAPITULUA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ADMINISTRAZIO ATALEN IZAERA ETA LANPOSTUEI ATXI­KITAKO HIZKUN­TZA ESKAKIZUNAK

21. artikulua.  Administrazio atalen izaera eta hizkun­tza helburuak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren administrazio atalen izaera eta hizkun­tza helburuak zehazten dira, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normaliza­tze­ko prozesua arau­tzen duenak 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoaren arauz, plan honen 1. eranskinean ageri den eran.    

22. artikulua.  Lanpostuei atxi­kitako hizkun­tza eskakizunak eta derrigortasun datak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanpostuei atxi­kitako hizkun­tza eskakizunetan eta derrigortasun datetan aldaketak egiten dira, plan honen 2. eranskinean zehazturik ageri den eran, 86/1997 Dekretuak 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, lanpostuen zerrendan jaso beharko direnak.      

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.

Foru sektore publikoko gainerako entitateek euskararen erabilera normaliza­tze­ko plan bana eratu behar dute, zeinek bere gobernu organoaren aurrean aurkeztu eta onar dezan, plan hau argitaratu eta gehienez sei hileko epean. Plan horretan jaso behar da, besteak beste, jarraipen ba­tzor­de bat izango dela, gu­txi­enez urtean behin elkartuko dena, eta ba­tzor­de horren partaide izango dela Hizkun­tza Berdintasuneko zuzendari nagusia.   

Bigarrena.

Foru Aldundiak ordezkari­tza duen zuzenbide publiko nahiz pribatuko erakundeetan, foru ordezkariek proposatu behar dute euskararen erabilera bermatuko duten hizkun­tza irizpideak onar­tzea, plan honetan jasotako prin­tzi­pioekin bat eginik.

1. ERANSKINA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren administrazio atalen izaera.

1.  Administrazio atalen izaera.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normaliza­tze­ko prozesua arau­tzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 11.2 artikuluaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiari derrigorrean bete beharreko indizea kontuan izanik, 2018-2022 bitarteko plangin­tza­ldian administrazio atalen izaera era honetan zehazten da:     


Departamentua

Zerbitzua

izaera

Diputatu Nagusia

Diputatu Nagusiaren Alorraren Idazkaritza

orokorra

elebiduna

Diputatu Nagusia

Euskararen Normalizazioa eta Sustapena

gizarte mailakoa

euskarazkoa

Diputatu Nagusia

Berdintasuna

gizarte mailakoa

euskarazkoa

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak

Idazkaritza Teknikoa

orokorra

elebiduna

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak

Ondare Historiko Artistikoa eta Artxiboak

gizarte mailakoa

elebiduna

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak

Liburutegia, Kulturaren Sustapena eta Hedapena

gizarte mailakoa

elebiduna

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak

Kultura Berrikuntza eta Parte Hartzea

gizarte mailakoa

elebiduna

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak

Gordailua eta Museoak

gizarte mailakoa

elebiduna

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapena

gizarte mailakoa

euskarazkoa

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak

Kirolak

gizarte mailakoa

euskarazkoa

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak

Turismo Plangintza eta Kudeaketa

orokorra

elebiduna

Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kirolak

Garapenerako Lankide tza

orokorra

elebiduna

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Idazkaritza Teknikoa

orokorra

elebiduna

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Herritarren Partaidetza

gizarte mailakoa

euskarazkoa

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Suhiltzaileak

gizarte mailakoa

elebiduna

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Defentsa eta Aholkularitza Juridikoa

orokorra

elebiduna

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Diputatuen Kontseiluaren Idazkaritza eta Udal Harremanak

orokorra

elebiduna

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Funtzio Publikoa

orokorra

elebiduna

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Kontratazio Publikoaren Koordinazioa

orokorra

elebiduna

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Modernizazioa

orokorra

euskarazkoa

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Zerbitzu Orokorrak

orokorra

elebiduna

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Kanpo Harremanak

orokorra

elebiduna

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioa

Estrategia Digitala

orokorra

elebiduna

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka

Idazkaritza Teknikoa

orokorra

elebiduna

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka

Ekonomia Sustapena

orokorra

elebiduna

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka

Berrikuntza Teknologikoa eta Internazionalizazioa

orokorra

elebiduna

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka

Landa Garapena eta Nekazaritza Egiturak

gizarte mailakoa

euskarazkoa

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka

Abeltzaintza

gizarte mailakoa

elebiduna

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka

Laborategi, Kalitate eta Nekazaritza Berrikuntza

gizarte mailakoa

elebiduna

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka

Mendien eta Habitaten Kudeaketa

gizarte mailakoa

elebiduna

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka

Basa Animaliak eta Landareak

gizarte mailakoa

elebiduna

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka

Lurralde Oreka

gizarte mailakoa

elebiduna

Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Idazkaritza Teknikoa

orokorra

elebiduna

Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Mugikortasuna eta Garraioak

orokorra

elebiduna

Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Lurralde Plangintza

orokorra

elebiduna

Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Arkitektura

orokorra

elebiduna

Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa

Lurzoruaren eta Ondarearen Kudeaketa

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Idazkaritza Teknikoa

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Zerga-bilketa

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Unitate Teknikoa

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Prozedura Bereziak

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Ikuskaritzako Unitate Eragileak

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Herritarren Arreta

gizarte mailakoa

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Laguntza eta Barne Koordinazioa

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Zuzeneko Zergen Kudeaketa

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Zeharkako Zergen eta Ingurumen Tributuen Kudeaketa

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Udal Zergen Kudeaketa

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Aurrekontuak

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Kontabilitatea

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Finantzak

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Kontu-hartzailetza eta Auditoretza

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Araugintza eta Lege Aholkularitza

orokorra

elebiduna

Ogasuna eta Finantzak

Erakundeekiko Konpromisoak

orokorra

euskarazkoa

Ogasuna eta Finantzak

Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa

orokorra

elebiduna

Bide Azpiegiturak

Idazkaritza Teknikoa

orokorra

elebiduna

Bide Azpiegiturak

Bide Artapena eta Kudeaketa

orokorra

elebiduna

Bide Azpiegiturak

Bide Azpiegituren Proiektuak eta Eraikuntza

orokorra

elebiduna

Bide Azpiegiturak

Bide Azpiegituren Birgaitzea eta Berrikuntza

orokorra

elebiduna

Bide Azpiegiturak

Plangintza eta Ustiaketa

orokorra

elebiduna

Bide Azpiegiturak

Kontratazioa

orokorra

elebiduna

Gizarte Politika

Idazkari Teknikoa

orokorra

elebiduna

Gizarte Politika

Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arreta

gizarte mailakoa

elebiduna

Gizarte Politika

Plangintza, Ituna eta Prestazio Ekonomikoak

gizarte mailakoa

elebiduna

Gizarte Politika

Ikuskapena, Inbertsioak eta Gizarte Ekimena

gizarte mailakoa

elebiduna

Gizarte Politika

Haurren eta Nerabeen Babesa

gizarte mailakoa

elebiduna

Gizarte Politika

Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Babesa eta Gizarteratzea

gizarte mailakoa

elebiduna

Gizarte Politika

Erakunde Publikoak

gizarte mailakoa

elebiduna

Ingurumena eta Obra Hidraulikoak

Idazkaritza Teknikoa

orokorra

elebiduna

Ingurumena eta Obra Hidraulikoak

Ingurumena

orokorra

elebiduna

Ingurumena eta Obra Hidraulikoak

Obra Hidraulikoak

orokorra

elebiduna

Ingurumena eta Obra Hidraulikoak

Geoteknia eta Baliabide Hidraulikoak

orokorra

elebiduna

Ingurumena eta Obra Hidraulikoak

Uraren Kontrol eta Kalitatea

orokorra

elebiduna

 

2.  Euskarazko administrazio atalen identifikazioa.

Aurreko puntuan xedatutakoa baztertu gabe, administrazio atal elebidun batek euskarazko administrazio atalaren izaera hartuko du, berariazko aitorpen xedapenik behar izan gabe, baldin eta langileen % 85ek lanpostuko hizkun­tza eskakizuna egiaztatua badute eta arduradun teknikoak (atalburu edo zerbi­tzu­buru) hirugarren hizkun­tza eskakizuna egiaztatua badu.  

3.  Berariazko jarraibideak euskarazko administrazio atalen­tzat.

Euskarazko administrazio unitatearen aitorpena duten atalek puntu honetan xeda­tzen diren jarraibideak izango dituzte.

1.  Harrera eta informazioa.

a)  Euskarazko administrazio atalek informazio prozedura bat izan behar dute, bertara lanera doazen langile berriek nahiz bertan lanean ari direnek zehazki jakin di­tza­ten atalaren zerbi­tzu eta lan hizkun­tza irizpideak.    

b)  Herritarren harrera egiteko ardura duten lanpostuak zehazki zein diren identifikatu behar dituzte, eta ziurtatu zerbi­tzu­a euskaraz era egokian ematen dutela.

2.  Harreman hizkun­tza.

Harremanetan diren gainerako herri administrazioei jakinarazi behar diete harreman ahozko zein ida­tzi­ak euskaraz izan nahi dituztela.

3.  Laneko hizkun­tza.

a)  Euskara izango da lan hizkun­tza nagusia, bai laneko eginkizun ida­tzi­etan, bai ahozkoetan.

b)  Euskara izango da atal hauetako laneko bileren hizkun­tza. Bileren akta euskaraz jasoko da, eta aktaren jaso­tza­ileren batek berariaz eska­tzen duenean soilik itzu­liko da gaztelaniara. 

c)  Euskarazko atal batetik Foru Aldundiko beste zerbi­tzu batera doan dokumentazioa euskaraz sortu eta bidaliko da. Zerbi­tzu jaso­tza­ilearen ardura da bitartekoak behar bezala antola­tze­a agiri horiek euskaraz tramitatu ahal izateko, eta, behar denean, eran­tzu­na euskaraz sortu eta bidal­tze­ko.        

4.  Laneko prestakun­tza eta sustapena.

a)  Atal hauetako langileek euskaraz jasoko dute laneko prestakun­tza, oro har.

b)  Atal hauetako lanpostu bat barne lehiaketaren bidez bete­tze­ko lehiaketa dei­tzen denean, gu­txi­enez azterketen probatako bat euskaraz egingo da.

5.  Kontratazio administratiboa.

a)  Atal hauek sustatutako kontratazio espedienteetan, kontratazio mahaiaren bilerak euskaraz izango dira, oro har. Hala ere, beti bermatuko da per­tso­na fisiko nahiz juridikoek informazioa bi hizkun­tza ofizialetako edozeinetan jaso­tze­ko duten eskubidea.

b)  Kontratua izenpe­tzen denetik, esleipendunaren eta atal hauen artean sor­tzen diren harreman ahozko zein ida­tzi­ak euskaraz izango dira lehentasunez.

6.  Aplikazio informatikoak.

a)  Euskarazko administrazio atalek solaskide elebidun bat izenda­tze­ko eskatuko diote informatika zerbi­tzu­en enpresa horni­tza­ileari.

b)  Aplikazio berriak euskaraz sortuko dira hastapenetik. Besteak beste, erabil­tzai­le liburuak euskaraz egon behar dira ida­tzi­ta.

c)  Aplikazio berri guztiak prestatuta egongo dira emai­tza dokumentalak euskaraz sor­tze­ko.

d)  Euskarazko administrazio atal hauetan, aplikazio bereziak eta orokorrak euskaraz erabiliko dira.            

7.  Normalizazio, berrikun­tza eta informazio tresnak.

a)  Euskarazko administrazio atalek lehentasuna izango dute bai berariazko hizkun­tza trebakun­tza­rako lagun­tza, bai Foru Aldundiaren itzu­lpen zerbi­tzu­ak jaso­tze­ko garaian.

b)  Atal hauek lehentasuna izango dute hizkun­tza kudeaketa hobe­tze­ko, ikerketa edo berrikun­tza izaera duten proiektuak gara­tze­ko garaian.

c)  Foru Aldundiko Intranetean informazio kanal bat jarriko da, zein administrazio atal diren euskarazkoak agerian egon dadin. Era berean, Foru Aldundiko langileak identifika­tze­ko era­bil­tzen diren informazio euskarrietan (telefonoen zerrendak, langileen direktorioa eta abar)) euskarazko ataletan ari diren langileak zein diren jakinaraziko da.

8.  Prestakun­tza berezia.

Euskarazko ataletako lanpostuetan ari diren langileek prestakun­tza berezia jaso­tze­ko aukera izango dute, hizkun­tza­ren kudeaketa eta ahalmen­tze­aren arloetan.

2. eranskina

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanpostuei atxi­kitako hizkun­tza eskakizunetan eta derrigortasun datetan egin behar diren aldaketak.

Aurreko egoera / Situación anterior.

 

Egitura kodea
Código estructura

Lanpostua
P
uesto

Lanpostu zenbakia
Código puesto

Dotazioa
Dotación

Taldea
Grupo

Hizkuntza eskakizuna
Perfil lingüístico

Derrigortasun data
Fecha preceptividad

033040

suhiltzailea / bombero/a

0953

06

D

1

-

043001

nekazaritza laborategiko analista / analista laboratorio agrario

419

02

C

2

-

083010

adingabekoen zentroko menpekoa, Loistarain / subalterno/a centro menores, Loistarain

276

03

E

1

-

083010

adingabekoen zentroko menpekoa, Loistarain / subalterno/a centro menores, Loistarain

276

08

E

1

-

 

 

Oraingo egoera / Situación actual.

 

Egitura kodea
C
ódigo estructura

Lanpostua
P
uesto

Lanpostu zenbakia
C
ódigo puesto

Dotazioa
D
otación

Taldea
G
rupo

Hizkuntza eskakizuna
P
erfil lingüístico

Derrigortasun data
F
echa preceptividad

033040

suhiltzailea / bombero/a

0953

06

D

1

2018-01-01

043001

nekazaritza laborategiko analista / analista laboratorio agrario

419

02

C

2

2018-01-01

083010

adingabekoen zentroko menpekoa, Loistarain / subalterno/a centro menores, Loistarain

276

03

E

1

2018-01-01

083010

adingabekoen zentroko menpekoa, Loistarain / subalterno/a centro menores, Loistarain

276

08

E

1

2018-01-01

 

Donostia, 2018ko uztailaren 27a.—Ander Arzelus Aramendi, Diputatu Nagusiaren Alorraren Idazkaritzako burua.                     
                (5584)