2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

KULTURA, TURISMO, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUA

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudeatutako kultura hedatu eta susta­tze­ko lagun­tzak arau­tze­ko oinarriak.

Diputatuen Kon­tsei­luak, 2018ko uztailaren 10ean egindako ba­tza­rraldian, besteak beste, honako erabaki hau hartu du:

Kultura Zuzendari­tza Nagusiak, Gipuzkoan arte eta kultura arloan jarduerak aurrera eramaten dituzten kultur eragile publiko eta pribatuen arteko lankide­tza harremanak indartu nahi ditu eta, hori horrela, diru lagun­tza lerro bat ipini du mar­txan kultura hedatu eta susta­tze­ko, zen­tzu­rik zabalenean ulertuta: arte eszenikoak, jaialdiak, ikerketa edo kultur ondarea heda­tze­ko jarduerak.

Erabaki honen bidez, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak kudeatutako lagun­tza programa horiei dagozkien oinarri arau­tzai­le orokorrak eta berariazko oinarriak onar­tzen dira, ekin­tza ezberdinak jaso­tzen dituztenak, helburu eta onuradun askotarikoak, hala nola: arte eszenikoen alorrean konpainiek an­tze­rki eta dan­tza ikuskizunak sustatu eta sal­tze­ko egitasmoak lagun­tze­ko, Euskadiko An­tzo­ki Sareko an­tzo­kien programazioa iraunkorrerako eta Gipuzkoan gauza­tzen diren ikus-en­tzu­nezko proiektuak ekoiztu eta heda­tze­ko.

Aipatutako diru lagun­tza lerroak Diputatuen Kon­tsei­luak 2018ko mar­txo­aren 27ko bileran onartutako 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoaren barne daude.

Horiek horrela, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak proposatuta, Diputatuen Kon­tsei­luak, eztabaidatu ondoren,

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.    Jarraian aipa­tzen diren diru lagun­tza lerroen oinarri arau­tzai­le orokorrak, hala nola, bakoi­tza­ri dagozkion berariazko oinarriak, onar­tzea:

1.    Eszena ikuskizunak sustatu eta sal­tze­ko eta arte eszenikoen alorrean sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza eta bitarteko­tza programak dituzten Gipuzkoako konpainia eszenikoei (an­tze­rkia eta dan­tza) zuzendutako diru lagun­tzak.

2.    Gipuzkoako udalerrietan arte eszenikoen eta musikaren alorretako emanaldien urteko programazioa eta arte eszenikoen sustapen egitasmoak gara­tze­ko Gipuzkoako udalei eta irabazi asmorik gabeko kultur entitateei zuzendutako diru lagun­tzak (Euskadiko An­tzo­ki Sarea).

3.    Gipuzkoan egindako ikus-en­tzu­nezko proiektuak ekoiztu eta heda­tze­ko diru lagun­tzak.

Aipatutako oinarri arau­tzai­leak erabaki honen eranskin gisa jaso dira.

Bigarren.    Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tzai­leek ondorioak izango dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunetik aurrera.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berrazter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tsei­luari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke. 

Donostia, 2018ko uztailaren 19a.—Ana Urkola Aranburu, idazkari teknikoa. (5303)

ERANSKINA

Kultura Zuzendari­tza Nagusiak kudea­tzen dituen programa ba­tzu­en kontura emango diren diru lagun­tzen oinarri arau­tzai­leak.

OINARRI OROKORRAK

1.    Diru lagun­tza eska­tze­ko baldin­tzak.

1.    Diru lagun­tza hauen onuradun izaera izango du diru lagun­tza­ren oinarri den jarduera egin behar duen per­tso­na fisiko edo juridikoak, edota diru lagun­tza jaso­tze­ko zilegi egiten duen egoeran dagoenak. Per­tso­na horrek, gainera, diru lagun­tza lerro bakoi­tze­rako dagokion eranskinak ezar­tzen dituen baldin­tza zeha­tzak bete beharko ditu.

2.    Oinarri hauetan arau­tzen diren diru lagun­tzen onuradun ezin dira izan mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 12. artikuluan aurreikusten duen egoeraren batean diren per­tso­na edo erakundeak. Ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenak ezarritakoari jarraikiz, sexu diskriminazioa egiteagatik desgaikun­tza edo lege debeku kasuren batean daudenak ere.

3.    Onuradun izaera lor­tze­ko debekuetan sarturik ez egoteari buruzko egiaztapena egin dezakete per­tso­nek edo erakundeek lekuko­tza judizialaren bidez edo ziurtagiri bidez, kasuen arabera; eta agiri horiek eskuratu ezin direnean, ordeztu daitezke herri administrazio baten edota notario baten aurrean egindako ardurapeko aitorpenaren bitartez.            

2.    Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.    Oinarri hauen ondorioetarako, diruz lagundu daitezkeen gastuak dira diruz lagundu asmo den jardueraren izaerari ino­lako zalan­tza­rik gabe dagozkionak, eta berariazko oinarri arau­tzai­leetan ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagundutako elementuen erosketa kostuak ezin dezake inoiz merkatuko balioa gainditu.       

2.    Langileen gastuak diruz lagungarriak izango dira, diru lagun­tza­ren xedea bete­tze­ko beharrezko gastu­tzat har­tzen direnean.

3.    Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak 15.000 euro gaindi­tzen baditu, onuradunak gu­txi­enez hiru horni­tza­ile desberdinen eskain­tzak eskatu behar ditu zerbi­tzu­a emateko edo ondasuna entrega­tze­ko konpromisoa kontratatu aurretik: non eta diruz lagundutako gastuen ezaugarri bereziei begiratuz merkatuan ondasuna hornitu edo zerbi­tzu­a emateko nahiko enpresa ez dagoen; edota gastua egin den diru lagun­tza eskatu aurretik.   

Aurkeztutako enpresen arteko hautaketa, zuribidean edo, horrela bada, diru lagun­tza­ren eskaeran adierazita, eraginkortasunari eta ekonomiari begira egin behar da; eta hautaketa proposamen ekonomiko merkeenaren aldekoa ez denean, berariazko memoria batean zuritu behar da.

4.    Diruz lagundutako proiektua edo jarduera egiteko finan­tza gastuak, zuzenbide edo finan­tza aholkulari­tza­ko gastuak, notario eta erregistro gastuak, eta peritu gastuak nahiz administrazioko gastu bereziak diruz lagungarriak izan daitezke suben­tzi­onatutako jarduerarekin zerikusi zuzena badute eta hura egoki prestatu edo gauza­tze­ko ezinbestekoak badira.       

5.    Zeharkako kostuak. Proiektuari zeharkako kostuen %5 lepora­tze­a onartuko da. Gastu horiek onartuko dira, soil-soilik, gastuen aurrekontuan berariaz izendaturik aurkezten badira.  

Zeharkako kostu horiek modu eraginkorrean egin behar dira, diruz lagundutako proiektuarekin lotura zuzena izan behar dute, eta behar bezala egiaztatu behar dira.

Halaber, zeharkako kostuetan por­tzen­taje handiagoa onartu ahal izango da, betiere diruz lagundutako aurrekontuari egozten zaion por­tzen­taje hori finka­tze­ko kostuen kalkulua behar bezala egiazta­tzen bada, eta aurretik aipatutako baldin­tzak bete­tzen badira.

3.    Eskaerak.

1.    Diru lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako urteko deialdiaren bitartez.

Eskaerak, Kultura Zuzendari­tza Nagusiak deialdi bakoi­tze­an emandako ereduaren arabera, eta ezarritako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus helbidean) barrena, diru lagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Internetez aurkezterakoan Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 eta 68.4 artikuluak ezarritakoari jarraituz.

2.    Deialdi bakoi­tza­ren informazioa eta eskaera orri normalizatuak egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus) eskuragarri egongo dira.

3.    Eskaera orri normalizatuekin batera, agiri hauek ere aurkeztu beharko dituzte eska­tzai­leek:     

a)    Eska­tzai­learen nortasunaren egiaztagiriaren fotokopia (nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar).

b)    Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.

c)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak egunean dituela egiazta­tzen duten agiriak. Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete: berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren esku utz di­tza­ten.               

Eska­tzai­lea udala edo toki erakunde bat denean, ardurapeko aitorpena aurkeztea nahikoa izango da.              

d)    Eska­tzai­leak onuradun izateko eragozpenik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena. Eredua eskura daiteke Kultura Zuzendari­tza Nagusian, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus), diru lagun­tzen atarian.

e)  Eska­tzai­leak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurta­tzen duen agiria. Agiri hori aurkeztu beharko da, bakar-bakarrik, diru lagun­tza bat lehenengo aldiz eska­tzen denean edo kontuaren ezaugarriak aldatu direnean.

f)  Diru lagun­tza eska­tzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txo­sten zeha­tza.

g)    Proiektuaren, programaren edo jardueraren gastu eta diru sarreren aurrekontu zeha­tza. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean eska­tzen duen kopurua zehaztu beharko da.

4.    Eska­tzen diren agirietakoren ba­tzuk Administrazio Publikoen esku baldin badaude, atxi­kipenaren eska­tzai­leak erabil dezake Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 53.1. artikuluko d) paragrafoan xedatuta dagoena, betiere agiriak zein egun eta zein organoren aurrean aurkeztu ziren adierazita, edo agiriak zein organok eman zituen adierazita.               

5.    Eskaera orria edo harekin batera aurkeztu beharreko agiriak aka­tsez edo osatu gabe baldin badaude, interesatuari hamar laneguneko epea emango zaio aka­tsak zuzen­tze­ko; epe hori amaituta horrela egiten ez badu, bere eskaeran atze­ra egin duela ulertuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21. artikuluan jasotakoaren arabera hartutako ebazpenaren bitartez.              

6.    Eskaerak aurkezteko epeak urteko deialdian zehaztuko dira.

4.    Emateko prozedura.

Lagun­tza hauek elkarrekiko lehiakortasun jardunbideaz emango dira. Ondorioz, kasu bakoi­tze­an ezarritako balorazio irizpideen arabera, diruz lagundu nahi diren jardueren kalitatea eta bideragarritasuna ziurta­tze­ko moduko eskaera kopurua hautatuko da berariazko oinarri bakoi­tze­an jasotako balorazio irizpideak eta bazter­tze­ak kontuan izanik.

5.    Diruz lagundutako jarduerak finan­tza­tzea.

1.    Diru lagun­tza lerro bakoi­tza­ren berariazko oinarri arau­tzai­leek diruz lagundutako jardueraren finan­tza­keta propioaren zenbateko bat eska dezakete. Diruz lagundutako jarduerarako ekarpen propioa egiaztatu beharko da jardueran izandako gainerako gastuen gisa berean.

2.    Diru lagun­tza lerro bakoi­tza­ren berariazko oinarri arau­tzai­leetan besterik xeda­tzen ez bada, oinarri hauetan jaso­tzen diren diru lagun­tzak bateragarriak izango dira beste herri administrazioek edota erakunde publiko nahiz pribatuek, estatukoek, Europar Batasunekoek edo nazioartekoek xede berarekin emandako lagun­tza, diru lagun­tza, sarrera edo baliabideekin, hurrengo paragrafoan xeda­tzen dena baztertu gabe.

3. oinarri hauetan araututako diru lagun­tzen zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste diru lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo baliabide ba­tzu­ekin batera.

4.    Oinarri hauetan aurreikusitako diru lagun­tzak bateragarriak dira estatuak emandako lagun­tze­kin, Europako Ba­tzor­deak 2014ko ekainaren 17an emandako 651/2014 Erregelamenduaren 53.2.d) artikuluaren arabera, hor jaso­tzen baitira barne merkatuarekin bateragarriak diren lagun­tza mota ba­tzuk, EBFI, Europar Batasunaren Fun­tzio­namendu Itunaren 107 eta 108. artikuluetan jaso­tzen dena aplikatuz (EBEO, L 352 zk., 2013-12-24koa).

6.    Diru lagun­tzen zenbatekoa.

Diru lagun­tzen zenbatekoak diru lagun­tza lerro bakoi­tza­ren berariazko oinarrietan aipa­tzen direnak izango dira.

7.    Izapidea.

1.    Diru lagun­tzak emateko prozedura izapide­tze­a Kulturako Zuzendari­tza Nagusiaren eginkizuna da, eta hari dagokio behar diren ekin­tza guztiak buru­tze­a ebazpen proposamena gauza­tze­ko beharrezkoak diren datuak zehaztu, eskuratu eta egiazta­tze­ko.         

2.    Izapide­tze fasea hasiko da eskaera bakoi­tzaz Idazkari­tza Teknikoak egingo duen aurre ebaluazioaz: hori da eska­tzai­leak diru lagun­tza­ren onuradun izaera eskura­tze­ko ezarririk dauden baldin­tza guztiak bete­tzen dituela eta aurkeztutako dokumentazioa osatua eta egokia dela egiazta­tzea.           

3.    Kulturako zuzendari nagusiak bere zuzendari­tza­ri atxi­kitako teknikari bat eta egoki deri­tzon kanpo aholkulariak izendatuko ditu (izendapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira) diru lagun­tza lerro bakoi­tze­an aurkeztutako eskaeren balorazio txos­tena egin dezaten, berariazko oinarri arau­tzai­leetan beste administrazio organoren baten txos­tena behar dela ezar­tzen ez badu.

4.    Eskaerak ebaluatu ondoren, Kultura zuzendari nagusiak, zuzendari­tza bereko zerbi­tzu­burua edo unitate buru bat eta teknikari batek osatutako ebaluazio ba­tzor­deak ebazpen proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta; eta organo eskumendunari aurkeztuko dio ebazpena eman dezan.            


5.    Ebaluazioaren emai­tza diru lagun­tza ez ematekoa baldin bada, eman beharreko ebazpenaren aurretik, interesatuei 10 eguneko epea eskainiko zaie (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena) en­tzu­teko tramitean nahi dituzten alegazioak aurkez di­tza­ten.       

8.    Ebazpena.

1.    Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatuak eba­tzi­ko du deialdia, foru agindu bidez.       

2.    Ebazpena arrazoituko da diru lagun­tza lerro bakoi­tza­ren berariazko oinarri arau­tzai­leetan xedatutakoaren arabera: hau da, bertan ezarritako irizpide objektiboen arabera.               

3.    Diru lagun­tza emateko ebazpenak espresuki jaso beharko ditu honako hauek: Diru lagun­tza­ren xedea, onuraduna edo onuradunen zerrenda, zenbatekoa, ordainketa erak eta epeak, eta diru lagun­tza mota bakoi­tza­ren berariazko oinarri erregula­tza­ileetan eska­tzen diren gainerako baldin­tzak eta betekizunak.

4.    Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori konta­tzen hasiko da, kasu bakoi­tze­an, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

5        Oinarri hauetan aurreikusten diren diru lagun­tzak emateko jardunbidearen barnean gerta daitezkeen ustezko egin­tzak ezesteko­tzat hartu behar dira, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 25.1.a. artikuluan xedatutakoaren arabera.               

6.    Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, diru lagun­tze­i buruzko ebazpena Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus), diru lagun­tzen atarian argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egin­tzat ulertuko da lege ondorio guztietarako hura argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Edozein kasutan, lege ondorioetarako eraginik ez badu ere, ondoko bitartekoren baten edo ba­tzu­en bidez ere jakinarazteko saioa egingo da: ebazpena departamentuko web orrian sartuz, edo posta elektronikoz, telefonoz, faxez. Halaber, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.   

9.    Onuradunen betebeharrak.

1.    Mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, eta hori gara­tze­ko erregelamenduak (apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartutakoak) ezarritako betekizunez gain, oinarri orokor hauetan eta diru lagun­tza lerro bakoi­tza­ren berariazko oinarri arau­tzai­leetan aurreikusitakoak bete beharko dituzte onuradunek.      

2.    Bereziki, diru lagun­tza­ren xedeko jarduerei buruzko publizitatean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren lankide­tza adieraziko da, euskarari lehentasuna emanez.

3.    Halaber, Euskararen erabilera normaliza­tze­ko planak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruetan 2018-2022 aldirako, xedatutakoaren arabera eta Euskararen erabilera normaliza­tze­ko azaroaren 24ko 10/1982 Legeari jarraikiz, diru lagun­tzak jaso­tzen dituzten per­tso­na edo entitateek euskara erabili beharko dute diruz lagundutako jarduerekin lotuta dauden agerpen publiko orotan.

4.    Diruz lagundutako jarduera eta programen inguruko dokumentazioan eta materialetan, hizkeraren erabilera ez-sexista egin beharko dute, emakumea diskrimina­tzen duten irudiak saihestu eta berdintasunaren, aniztasunaren, askotariko eginkizunen eta eran­tzu­nkidetasunaren irudia sustatu.

5.    Diruz lagundutako proiektuaren xehetasunak eta norainokoa aurkeztea Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko titularrarekin batera –eta proiektuak dituen gainerako kideekin, hala dagokionean–, bi alderdiek adostutako modu eta formatuak erabilita. Halaber, nahiz eta Aldundiko beste kide ba­tzu­ek parte har­tze­ko aukera izan, diru lagun­tza ematen duen departamentuaren ordezkari bat izango da Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria programa honen sustapenari lotutako ekitaldi formaletan. Gainera, lankide­tza­ren edo proiektuaren emai­tza­ri buruzko balan­tze publikoa egitearen egokitasuna aztertuko da programa buka­tzen denean.

10.     Diru lagun­tzak ordain­tzea.

Oro har, diru lagun­tzak ordainduko dira diruz lagundutako jarduera amaitu eta hori behar bezala zuritu ostean, 11. oinarrian ezarritakoari jarraikiz zuritu ere.

Dena den, egiazta­tzen bada diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta dela, ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira diru lagun­tza emateko ebazpenean ezarritako moduan.    

11.    Diru lagun­tzak zuri­tzea.

1.    Arau orokor gisa, eta dagokion eranskinean ez bada beste formularik adierazten, diru lagun­tza emateko ebazpenean ezarritako baldin­tzak bete direla eta aurreikusitako helburuak lortu direla dokumentu bidez zuritu beharko da, oinarri honetan adierazten den eran eta epeetan.  

Hemen ere Internet bidez aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan (https://egoi­tza.gipuz­koa.eus) barrena, diru lagun­tzen atarian sartu eta ondorio hauetarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz.

2.    Diru lagun­tza ordaindu ahal izateko, agiri hauek aurkeztu behar dira aldez aurretik:

a)    Jarduketa memoria, diru lagun­tza ematean jarritako baldin­tzak bete izana frogatuko duena, zer jarduera burutu diren eta zer emai­tza lortu diren adierazita. Gainera, bidezko denean, partaideen datuak adieraziko dira, sexua aipatuta eta, ahal den neurrian, datu horien azterketa eta interpretazioa.         

b)  Jardueran izandako gastu eta inber­tsi­oak sailka­tze­ko zerrenda. Har­tze­koduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar dira. Diru lagun­tza aurrekontu baten arabera ematen bada, zein desbiderapen izan den adierazi behar da.

c)  Diruz lagundutako jarduketa finan­tza­tu duten bestelako diru sarrera edo lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d)  Gastu orokorrak eta zeharkakoak bana­tze­ko irizpideak, %5 baino gehiagoko por­tzen­tajea onartu behar bada.       

e)  Egindako lanaren egiaztapen eta lekuko gisa baliagarri izango den dokumentazio grafiko edo ikus-en­tzu­nezkoa.

f)  Diruz lagun daitekeen gastuaren zenbatekoak 15.000 euro gaindi­tzen baditu, aurkeztu beharko dira gu­txi­enez hiru horni­tza­ile desberdinei eskatutako eskain­tzak zerbi­tzu­a emateko edo ondasuna entrega­tze­ko konpromisoa kontratatu aurretik: non eta diruz lagundutako gastuen ezaugarri bereziei begiratuz merkatuan ondasuna hornitu edo zerbi­tzu­a emateko nahiko enpresa ez dagoen; edota gastua egin den diru lagun­tza eskatu aurretik.   

g)  Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak egunean dituela egiazta­tzen duten agiriak.               

Horien ordez, interesatuek adierazpen bat izenpetu dezakete: berariazko baimena emanez ziurtagiri horiek egin behar dituzten entitateek behar diren datuak Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren esku utz di­tza­ten.               

Eska­tzai­lea udala edo toki erakunde bat denean, ardurapeko aitorpena aurkeztea nahikoa izango da.              

3.    Diru lagun­tza ematen duen organoak behar adina frogagiri egiaztatuko du, diru lagun­tza behar bezala erabili dela zen­tzuz agerian uzteko beharrezkoak diren guztiak, unitate moneta laginketa teknikak erabiliz. Horretarako, berak hautatutako gastu frogagiriak bidal di­tza­la eskatuko dio onuradunari.            

4.    Oinarri honen 2. atalean adierazten diren agiriak aurkezteko epea deialdiaren hurrengo urteko mar­txo­aren 1ean amaituko da, diru lagun­tza bakoi­tza­ren eranskinean beste epe bat xeda­tzen ez bada.

5.    Diru lagun­tza eman duen organoak egiaztatuko du diru lagun­tza­ren zuri­tze­a egokia izan ote den, eta diru lagun­tza emateko oinarrian izan zen jarduera gauzatu edota helburua bete ote den.

12.    Diruz lagundutako jarduerak azpikontrata­tzea.

Onuradunak ezin du diruz lagundutako jardueraren %75 baino gehiago azpikontratatu besterekin. Ezin dira inola ere azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua handiagotu eta, aldi berean, haren edukiari balio eran­tsi­rik gehi­tzen ez dioten ekin­tzak.

13.    Diru lagun­tzak itzu­ltzea.

Jasotako diru kopuruak itzu­li beharko dira eta diru lagun­tza ordaindu zenetik itzu­lketa egin beharra erabaki­tzen den bitarteko berandu­tza interesak ordaindu beharko dira mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 35. artikuluaren 1. eta 3. ataletan aurreikusitako kasuetan.

14.    Dirua itzu­ltzera behartuak.

1.    Aurreko oinarrian azaldutako kasuetan, onuradunek jasotako diru kopurua osorik edo zati batean itzu­li beharko dute, gehi diru kopuru horri dagozkion berandu­tza interesak. Beharkizun horrek ez du zer ikusirik, hartara iri­tsiz gero, ezar daitezkeen zigorrekin.

2.    Dirua itzu­ltzeko beharkizunaren eran­tzu­le izango dira subsidiarioki merkatari­tza­ko sozietateetako administra­tza­ileak edota beste per­tso­na juridiko ba­tzu­en legezko ordezkari­tza dutenak, urratutako beharkizunak bete­tze­ko beren ardurapeko beharrezko ekin­tzak egiten ez badituzte, ez bete­tze­a gertagarri egiteko erabakiak har­tzen badituzte edota beren mendekoenei leku ematen badiete.

3.    Halaber, jarduerei utzi­tako per­tso­na juridikoen lege ordezkari­tza dutenek, aplikagarri zaizkien xedapen legal edo estatutarioen arabera, haien itzu­lketa beharkizunaren eran­tzu­le izango dira subsidiarioki.               

15.    Araubide juridikoa.

Oinarri orokor hauetan eta berariazkoetan aurreikusitakoaz gain, honako hauek aplikatuko dira: mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoa; eta hori gara­tze­ko Erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartutakoa.

Oinarri hauetan aurreikusitako diru lagun­tzak honako honen pean daude: 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 zk. Europako Ba­tzor­deko Erregelamendua, Europar Batasunaren Fun­tzio­namendu Itunaren 107 eta 108 artikuluak aplika­tze­koa.

Diru lagun­tzen kontrol finan­tza­rioa Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finan­tza eta Aurrekontu Araubideari buruzko mar­txo­aren 27ko 4/2007 Foru Arauak VII. tituluko bosgarren kapituluan ezar­tzen duenaren arabera egingo da.

BERARIAZKO OINARRIAK

1. ERANSKINA

Eszena ikuskizunak sustatu eta sal­tze­ko eta arte eszenikoen alorrean sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza eta bitarteko­tza programak dituzten Gipuzkoako konpainia eszenikoei (an­tze­rkia eta dan­tza) diru lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak.

1.    Xedea.

Oinarri hauen xedea diru lagun­tzak ematea arau­tze­a da, eszena arteak (an­tze­rkia edota dan­tza) ekoizten eta zabal­tzen diharduten entitateei, ikuskizunak susta­tze­ko eta sal­tze­ko programek nahiz Gipuzkoan arte eszenikoen alorrean sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza eta bitarteko­tza programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arin­tze­arren.     

2.    Eska­tzai­leak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldin­tzak.

Diru lagun­tza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituztenek:

— Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten per­tso­na fisiko nahiz juridiko-pribatuak izatea.

— Ekonomi Jardueren gaineko Zergan, an­tze­rki jarduerekin zer ikusia duen atalean izen emanda egotea, eta gainera, per­tso­na juridikoa denean bere helburu edo gizarte xedea an­tze­rki edota dan­tza jarduerekin zer ikusia duena izatea.              

— Azken bost urteetan gu­txi­enez 3 eszena ikuskizun profesional ekoiztu eta zabaldu izatea eta deialdiko urtean aktibo izatea gu­txi­enez deialdiaren aurreko urtean edo urtean bertan ekoiztutako an­tze­zlan batekin.

Diru lagun­tza­ren xede izango dira honako arloetako jarduerak:

2.1.  Eska­tzai­leak ekoi­tzi­tako eszena ikuskizunen (an­tze­rkia eta/edo dan­tza) sustapen eta salmenta.

2.2.  Arte eszenikoen alorreko sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza edo bitartekari­tza jarduerak Gipuzkoan.

Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak deialdiak ezar­tzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

3.    Bazter­tze­ak.

Lagun­tza hauen eremutik kanpo geldi­tzen dira berariaz honako egitasmo eta ekin­tzak:

a)  Diru lagun­tza izenduna xedatua dutenak.

b)  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kutura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste diru lagun­tza deialdietan egokiago sar daitezkeenak edo espresuki sartuta daudenak.

c)  Ekoizpen eszenikoak modu ez profesionalean egiten dituzten entitateak. Honela, ez profesional­tzat emango dira an­tze­zlanen interpreteekin (aktore, dan­tza­ri) kontratu harremanik lo­tzen ez dutenak.

4.    Eskaerak baloratu eta diru lagun­tza ematea.           

Oinarri hauen baldin­tzak bete eta bigarren oinarrian aipatutako jarduerak gauza­tzen dituzten per­tso­na edo entitateek diru lagun­tza bat lortu ahalko dute.

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ondorengo irizpideen arabera kalkulatuko da:

a)    Ikuskizunen sustapen eta salmentan osorik edo denbora batez jarduten den per­tso­nalaren kontratazio kostoaren %70a, 15.000 euroko diru lagun­tza mugarekin. Atal honetan sartu ahal izango dira kontratatutako per­tso­nalaren nominak (Gizarte Seguran­tza barne) nahiz hirugarrenei egindako ordainketak.

b)    Komunikazio gastuen edota sustapenera zuzendutako materialak gauza­tze­aren gastuen %70a, gehienez 3.000 euroko diru lagun­tza. Atal honetan sar daitezke ondorengo gastuak: telefonoa, internet, kartelak, eskuprogramak, bideoak, webguneak (mantenua nahiz diseinua) eta an­tze­koak.         

c)    Arte eszenikoen alorrean sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza eta bitartekari­tza lanetan erabiliko den gastuen %70a, gehienez 3.000 euroko diru lagun­tza. Atal honetan sar daitezke ondorengo gastuak: ekin­tzen gastuak, hirugarrenei ordainketak, ostatua, espazioen alokairua, garraioak etab.     

Aipatutako diru lagun­tzen gehienezko kopuruak %50era mugatuko dira honako kasuetan

— Eska­tzai­lea irabazi asmorik gabeko elkartea denean.   

— Eska­tzai­lea konpainia berri bat denean (deialdiaren aurreko lau urteetan zehar erregistratutakoa).              

Aurrekontuak egiterakoan kontutan izateko oharra: Entitate eska­tzai­leak arte eszenikoez gain (an­tze­rkia edota dan­tza) beste arlo ba­tzu gara­tzen dituenean, musika edo beste ba­tzu, aurrekontuan sartuko du soilik arte eszenikoen alorrei dagokion zatia. Era berean per­tso­na batek diruz lagungarriak direnetaz gain beste fun­tzio­ ba­tzu bete­tzen dituenean, diruz lagungarri diren fun­tzio­ei dagokiona bakarrik jarriko da aurrekontuan.           

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz ere gastuen %70 baino handiagoa izango, ez eta 21.000 eurotako kopurua baino handiagoa ere.

Diru lagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzo­an hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru lagun­tza bakoi­tza propor­tzi­oan murriztuko da, gastu diruz lagungarria eta balio espejean lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

Ematen diren diru lagun­tzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, eska­tzai­le bakoi­tzak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako kopurua.

2. ERANSKINA

Gipuzkoako udalerrietan arte eszenikoen eta musikaren alorretako emanaldien urteko programazioa eta arte eszenikoen sustapen egitasmoak gara­tze­ko Gipuzkoako udalei eta irabazi asmorik gabeko kultur entitateei zuzendutako diru lagun­tzak (Euskadiko An­tzo­ki Sarea).

1.    Xedea.

Oinarri hauen helburua da Gipuzkoako udalerrietan arte eszenikoak (an­tze­rkia edo/eta dan­tza) eta musika heda­tze­ko urteko programazioari aurre egiteko, diru lagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea.

Diru lagun­tza­ren xede izango dira:

a)  Oinarri hauetan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituzten musika, an­tze­rki eta dan­tza emanaldiz osatutako urteko programazioak.

b)  Udal mailako arte eszenikoen sustapen egitasmoak, talde eszenikoen eta udal titulartasuna duten espazio eszenikoen arteko partaide­tzan burututakoak.

Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak deialdiak ezar­tzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

2.    Eska­tzai­leak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldin­tzak.

Lagun­tza hauek jaso ahal izango dituzte ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituzten Gipuzkoako udalek, nahiz udalen elkarteek (udalek zuzenean nahiz beraien menpeko erakundeen bidez jardun ahal izango dute):

a)  Ekipamendu eszeniko iraunkor bat eduki­tze­a (an­tzo­kia, auditorioa) proposatutako programazioaren beharretarako egokia dena eta indarrean dauden legeek eskatutako segurtasun neurri guztiak bete­tzen dituena, eta programatuko dituzten ikuskizunetarako eran­tzu­kizun zibileko asegurua eduki­tzea.

b)  Parte hartuko duten konpainiak edo artistak kontrata­tze­ko gastuei aurre egiteko behar adinako kontusaila eduki­tze­a aurrekontuetan.

c)  Programazio arduradun bat eduki­tze­a gauzatuko diren programen antolakun­tza­ko alderdi guztiak Euskadiko An­tzo­ki Sarearekin koordina­tze­ko.

d)  Emanaldien programaziora bideratutako diru lagun­tzak eska­tze­ko: Oinarri hauetan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituen ikuskizunen urteko programazioa (deialdiaren urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra doana) aurkeztea.         

e)  Udal mailako arte eszenikoen sustapen egitasmoetara bideratutako diru lagun­tzak eska­tze­ko: jarduera hauek barne hartuko dituen akordio, hi­tzar­men edo kontratu bat aurkeztea, talde eszeniko batekin (an­tze­rki edo dan­tza­koa) edo gehiagorekin.

Diru lagun­tza hauek eska di­tza­kete halaber udal an­tzo­kien urteko programazioa eramateko udalarekin akordio edo hi­tzar­men bat daukaten irabazi asmorik gabeko entitateek. Horretarako beharrezkoa da oinarri hauetan ezarritako baldin­tzak era berean bete­tze­a eta udalak programazioari zuzendutako ekarpen bat egitea. Honelakoetan lortutako diru lagun­tza ez da inola ere udalaren ekarpena baino handiagoa izango.              

Udal elkarteek, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko, 3/2007 Foru Arauak 10. artikuluan dionari jarraituz, bai eskaeran bai diru lagun­tza emateko ebazpenean berariaz adieraziko da zein exekuzio konpromiso hartu dituen elkarteko kide bakoi­tzak eta zein den horietako bakoi­tza­gatik aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa, beraiek ere per­tso­na onuradun­tzat hartuko baitira. Edonola ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak bete­tze­ko ahalorde nahikoa izango duena. Halaber, zenbat udal elkartuta, hainbat ardurapeko aitorpen aurkeztu beharko dira: Udal bakoi­tzak berea.         

3.    Bazter­tze­ak.

Diru lagun­tza hauetatik kanpo gera­tzen dira berariaz honako hauek:

a)  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren diru lagun­tza izendunen edo hi­tzar­menen xede diren musika eta arte eszenikoen programazioak, edo bere deialdietatik diru lagun­tza daukaten ziklo edo jaialdietako programazioa.          

b)  Aurreikusitako ikuskizunen ka­txet guztien batuketak 20.000 euroak gaindi­tzen ez dituzten urteko programak.      

c)  Musika emanaldiz soilik osatutako programazioak. 

4.    Diru lagun­tza modalitateak.

A)  Urteko programazioari zuzendutako diru lagun­tze­tan, diru lagun­tza jasoko badute, emanaldiak modalitate hauetakoren batean sartu behar dira:

1.    Arte eszenikoak: Urteko programazioak an­tze­rki edota dan­tza emanaldien gu­txie­neko 6 ikuskizun desberdin izan beharko ditu.

2.    Musika: Urteko programazioak gu­txi­enez 4 kon­tze­rtu izan beharko ditu, eta horietatik bi euskararen lurraldeetako baten, hots Euskal Herrian, egoi­tza duten talde edo artistek ekoiztutakoak izan behar dute.

Bi modalitateetan, bai musika eta bai an­tze­rki edo dan­tza ikuskizunen emanaldiek honako baldin­tzak bete beharko dituzte:

— Artista edo talde profesionalek emandakoak izatea.

— Ka­txet kon­tze­ptuan ordainduak izatea.

— 2. oinarrian zehaztutako ekipamendu eszeniko iraunkorretan gauza­tzea.

— Doanekoak ez izatea ikusen­tzu­leen­tzat.

Erakunde eska­tzai­leek diru lagun­tza lortu ahal izateko arte eszenikoen gu­txie­neko programazioa aurkeztu behar dute derrigorrez, musikarena berriz hautazkoa izanik.

B)  Udal mailan arte eszenikoen sustapeneko egitasmoetara bideratutako diru lagun­tza eska­tze­ko, honakoak aurkeztu beharko dira: udal an­tzo­kiak eta euskararen lurraldeetako baten, hots Euskal Herrian, egoi­tza duen talde eszeniko batek edo gehiagok hi­tza­rtutako akordioa, bertan jaso­tzen direlarik honako edo an­tze­ko jardurak: azpiegituren lagapena, dela an­tzo­kikoa nahiz beste espazio ba­tzu, administraziorako, balio ani­tze­tarako eta talde eszenikoak garatuko dituen jarduerak arte eszenikoen sustapen lana egiteko, hala nola ikastaro, tailer, sensibilizazio jarduerak edota publikoen sustapena edota sorkun­tza lana edo ekoizpen eszeniko baten al­txa­era.

5.    Eskaerak ebaluatu eta lagun­tzak ematea.

5.1.  Urteko programazioari zuzendutako lagun­tzak:

a)  Musika-ikuskizunetarako lagun­tza: Diru lagun­tza kalkula­tze­ko eska­tzai­leak aurkeztutakoen artetik ka­txet altuena duten 3 kon­tze­rtuak hartuko dira kontuan, horietarik bi euskararen lurraldeetako baten egoi­tza duten talde edo artistek ekoiztutakoak izango direlarik. Helburu honetarako erabilgarri dagoen aurrekontuzko kreditua eska­tzai­le guztien artean banatuko da, berdintasunean, muga hauekin: Emanaldi bakoi­tza­ren ka­txe­taren eta beharrezko ekipamentu teknikoa aloka­tze­aren kostu osoaren batuketaren %30, eta kon­tze­rtu bakoi­tze­ko 3.000 euro gehienez.

Musika emanaldiei zuzendutako lagun­tzek eranskin honetako diru lagun­tza lerrorako dagoen aurrekontu osoaren %15a gehienez ere hartuko dute. Lehen kalkuluaren arabera kopuru hau gaindi­tzen bada, diru lagun­tza guztiak por­tze­ntualki jai­tsi­ko dira. Aldiz, kreditua soberan geratuko balitz, kreditu hori automatikoki c) atalean deskriba­tzen den diru lagun­tza modalitatera pasako da.     

b)  An­tze­rki eta/edo dan­tza ikuskizunetarako por­tzen­tajezko diru lagun­tza. Erakunde eska­tzai­leek gehienez ere bi ikuskizun aurkeztu ahal izango dituzte modalitate honetara. Diru lagun­tza kalkula­tze­ko ikuskizun horien ka­txe­ta hartuko da kontutan, helburu honetarako erabilgarri dagoen aurrekontuzko kreditua eska­tzai­le guztien artean banatuko da, berdintasunean, muga hauekin: Emanaldi bakoi­tza­ren ka­txe­taren %50, eta emanaldi bakoi­tze­ko 3.000 euro gehienez.

Atal honetako lagun­tzek eranskin honetako diru lagun­tza lerrorako dagoen aurrekontu osoaren %40a gehienez ere hartuko dute. Lehen kalkuluaren arabera kopuru hau gaindi­tzen bada, diru lagun­tza guztiak por­tze­ntualki jai­tsi­ko dira. Aldiz, kreditua soberan geratuko balitz, kreditu hori automatikoki c) atalean deskriba­tzen den diru lagun­tza modalitatera pasako da.          

c)  An­tze­rkia eta dan­tza ikuskizunetarako puntuen araberako diru lagun­tza. Aurreko ataletan sartu gabeko ikuskizunen emanaldiak honako puntuazio irizpideen arabera puntuatuko dira:

c.1.  Ohiko programazio eszenikoa. Halako­tzat hartuko dira hurrengo bi kategoriatan –itzu­lian dabil­tza­nak eta aparteko interesa duten ikuskizunak– sar­tzen ez diren programak. Puntuak emateko honako irizpide hauek erabiliko dira:

— 1.000 euro arterainoko ka­txe­ta duen ikuskizun bakoi­tze­ko: Puntu 1.

— 1.001 eta 2.000 euro arteko ka­txe­ta duen ikuskizun bakoi­tze­ko: 2 puntu.

Eta horrela hurrenez hurren, ka­txe­teko 1.000 € gehiagogatik puntu bat gehituko da, gehienez ere ikuskizun bakoi­tze­ko 15 puntu arte.

c.2.  Itzu­lian dabil­tzan ikuskizunen programazioa: Itzu­li­tzat hartuko da gu­txi­enez aste betean hiru ikuskizun koordinatu egitea edo bi astetan lau egitea Euskal Autonomia Erkidegoko beste horrenbeste tokitan, baldin eta Erkidegoz kanpoko ikuskizunak badira. Halako ikuskizunei honako puntuazio hau emango zaie:        

— 3.000 euro arterainoko ka­txe­ta duen ikuskizun bakoi­tze­ko: 4 puntu. Hurrenez hurren, ka­txe­teko 1.000 € gehiagogatik puntu bat gehituko da, gehienez ere ikuskizun bakoi­tze­ko 15 puntu arte.

c.3.  Aparteko interesa duten ikuskizunen programazioa: Aparteko interesa duten ikuskizun­tzat hartuko dira honako hauek: Euskara hu­tse­an egindakoak, dan­tza ikuskizunak, Eusko Jaurlari­tza­ren ekoizpenerako diru lagun­tzak jaso dituztenak eta an­tzo­ki berean ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago eskain­tzen dutenak. Azken hauen kasuan ka­txet bezala onartuko da emanaldi guztiengatik ordaindutako kopurua. Puntuak emateko honako irizpide hauek erabiliko dira:

— 1.000 euro arterainoko ka­txe­ta duen ikuskizun bakoi­tze­ko: 1,5 puntu.

— 1.001 eta 2.000 euro arteko ka­txe­ta duen ikuskizun bakoi­tze­ko: 3 puntu.

— 2.001 eta 3.000 euro arteko ka­txe­ta duen ikuskizun bakoi­tze­ko: 4 puntu.

— 3.001 eta 4.000 euro arteko ka­txe­ta duen ikuskizun bakoi­tze­ko: 6 puntu.

— 4.001 eta 5.000 euro arteko ka­txe­ta duen ikuskizun bakoi­tze­ko: 7 puntu.

Hurrenez hurren, ka­txe­teko 1.000 € gehiagogatik puntu bat gehituko da, gehienez ere ikuskizun bakoi­tze­ko 17 puntu arte.          

Eska­tzai­le bakoi­tza­ri dagokion diru lagun­tza baremo horietan lortutako puntuazioaren arabera kalkulatuko da. Puntu bakoi­tza­ren balioa zein den jakiteko zatiketa egingo da: Deialdiko aurrekontuan ezarritako kontusailaren zenbatekoa zati eska­tzai­le guztiek lortutako puntuazioa; horrenbesteko diru lagun­tza emango da puntu bakoi­tze­ko. 


Eska­tzai­le bakoi­tzak atal honetan jasoko duen diru lagun­tza puntuaren balio ekonomikoa eta bakoi­tzak lortutako puntuen arteko biderkaketaren ondorioa izango da.

Atal honetako lagun­tzek eranskin honetako diru lagun­tza lerrorako dagoen aurrekontu osoaren %25a hartuko dute hasieran. Baina beste ataletan aurreikusitakoaren arabera, kredituak soberan geratuko balira haietan, diru lagun­tza atal honi pasako dira

Bai musikan eta bai arte eszenikoetan, sarrera salmenten arabera kontrata­tzen diren ikuskizunak ez dira diruz lagunduko. Gu­txie­neko kopurua gehi sarreren arabera kontrata­tzen badira, berriz, ezarritako gu­txie­neko kopurua hartuko da ka­txet modura, eta horren arabera emango da puntuazioa edo ezarriko da dirulagun­tza.

BEZa ka­txe­taren barruan sartuko da, beti ere erakunde eska­tzai­leak ezin badu konpen­tsa­tu edo berreskuratu.

Oinarri hauek argitaratu baino lehen programatutako ikuskizunengatik ere diru lagun­tzak jaso­tze­ko aukera izango da, baldin eta oinarri hauetan ezarritako baldin­tzak bete­tzen badituzte.

5.2.   Udal mailako arte eszenikoen sustapeneko egitasmoetara bideratutako lagun­tzak.

Atal honetako diru lagun­tza arte eszenikoen alorreko konpainia batekin edo gehiagorekin adostutako lankide­tzan garatuko duten arte eszenikoen sustapeneko jardueren gastu-aurrekontuaren %70 gehienez ere izango da eta 6.000 eurotako mugarekin.

Aurrekontu horretan honako kon­tze­ptuak sartu ahal izango dira:

— Udal ekipamentuak erabil­tze­ak suposatutako gastuak.

— Jarduera ezberdinaz ardura­tze­ko kontratatutako langileak.

— Jardueren zabalkunderako erabilitako materialak.

— Jardueren sortutako fun­tzio­namendu gastuak.

— Konpainia eszeniko lagun­tza­ileei egindako ordainketak.

Diru lagun­tza hau jarduera hontarako jasotako beste diru lagun­tza ba­tzu­ekin bateragarria izango da, beti ere diru lagun­tzen baturak ez badu gastuen %70a gaindi­tzen.

Atal honetako lagun­tzek eranskin honetako diru lagun­tza lerrorako dagoen aurrekontu osoaren %20a gehienez ere hartuko dute. Lehen kalkuluaren arabera kopuru hau gaindi­tzen bada, diru lagun­tza guztiak por­tze­ntualki jai­tsi­ko dira. Aldiz, kreditua soberan geratuko balitz, kreditu hori automatikoki 5.1 apartatuaren c) atalean deskriba­tzen den diru lagun­tza modalitatera pasako da.

3. ERANSKINA

Diru lagun­tzen oinarriak, Gipuzkoan egindako ikus-en­tzu­nezko proiektuak ekoizteko eta heda­tze­ko diru lagun­tzak emateko.

1.    Xedea.

Oinarri hauen helburua da Gipuzkoan, lokal publiko batean estreinatu aurreko edozein fasetan, garatutako ikus-en­tzu­nezko proiektuak ekoiztera eta heda­tze­ra bideratutako diru lagun­tzak emateko baldin­tzak arau­tzea.              

Diru lagun­tzek berezko duten izaera dela eta, kanpo gera­tzen dira sun­tsi­korra ez den ekipamendua eta materiala erosteko inber­tsi­oen gastuak eta lokalak egoki­tze­ko lanak.

2.    Eska­tzai­leak, diruz lagungarri diren jarduerak eta baldin­tzak.

Diru lagun­tza hauek eskatu ahal izango dituzte ondorengo baldin­tzak bete­tzen dituztenek:

— Gipuzkoan zerga eta sozietate helbidea duten per­tso­na físiko, irabazi asmorik gabeko entitateak nahiz enpresa pribatuak izatea, ikus-en­tzu­nezko proiektuak Gipuzkoan zuzenean gara­tzen badituzte.

— Oinarri hauen ondorioetarako, ikus-en­tzu­nezko lan­tzat hartuko da hirurogei minutu baino gehiagoko iraupena duena eta lokal publiko batean proiektatuko dena.  

— Ekonomi Jardueren gaineko Zergan, ikus-en­tzu­nezko jarduerekin zerikusia duen atalean izena emanda egotea, eta gainera, per­tso­na juridikoa denean, bere helburu edo gizarte xedea ikus-en­tzu­nezko jarduerekin zerikusia duena izatea.              

— Gainera, diru lagun­tza jasoko duen proiektuak edo programak baldin­tza hauek bete beharko ditu:

— Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatu beharko da.

— Ekonomikoki bideragarria izan behar du, eta hori gastuen eta diru sarreren aurrekontu orekatu baten bidez egiaztatu behar da, hau da, diru sarreren eta gastuen zenbatekoak baliokideak izango dira, eta diru sarreren atalean Kultura Zuzendari­tza Nagusiak eskatutako zenbatekoa zehaztuko da.

— Entitate, enpresa edo partikular eska­tzai­le bakoi­tzak ekoizpen proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi honetara.

— Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak deialdiak ezar­tzen duen urte naturalaren barnean burutu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

3.    Bazter­tze­ak.

Lagun­tza hauen eremutik kanpo geldi­tzen dira berariaz honako proiektuak:

a)  Diru lagun­tza izenduna xedatua dutenak.

b)  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuaren beste diru lagun­tza deialdietan egokiago sar daitezkeenak edo espresuki sartuta daudenak.

c)  Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentutik hiru urteetan diru lagun­tzak jaso dutenak.

d)  Abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 9.2 artikuluaren arabera (Zinemaren Legea), X sailkapena duten filmei buruzko proiektuak.

4.    Esparrua.

Oinarri hauek arau­tzen dituzten diru lagun­tzak egoi­tza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten eta ikus-en­tzu­nezko arloan jarduten duten partikularrek, irabazi asmorik gabeko entitateek eta enpresa txi­kiek eska di­tza­kete, baldin eta 60 minutu baino gehiagoko iraupeneko ikus-en­tzu­nezko ekoizpenak Gipuzkoan egiteko asmoa badute eta ekoizpen hori lokal publiko batean proiekta­tze­ra bideratuta baldin badago.

5.    Eskaerak baloratu eta diru lagun­tza ematea.

Oinarri hauen baldin­tzak bete eta bigarren oinarrian aipatutako jarduerak gauza­tzen dituzten per­tso­na edo entitateek diru lagun­tza bat lortu ahalko dute.

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ondorengo irizpideen arabera kalkulatuko da:

a)  Proposamenaren kalitatea eta interesa, kontuan hartuta bere ikuspegi artistikoa eta Gipuzkoan urtean zehar izan den ikus-en­tzu­nezko ekoizpenaren barruan duen garran­tzia; halaber, balioe­tsi­ko da kokalekuak Gipuzkoan izatea eta ekoizpenean Gipuzkoako talde tekniko eta artistikoek parte har­tzea, eta baita ere horien ibilbide profesionalak. Gehienez 50 puntu, honela banatuta:

a.1)  Kokalekuak Gipuzkoan izatea: gehienez 10 puntu, kon­tze­ptu hauen arabera:

Kon­tze­ptua                                                                                                                     Haztapena

Gehienbat Gipuzkoan filmatua                                                       10

Eszena ba­tzuk Gipuzkoan filmatuak                                                 5

Ez dago kokaleku gipuzkoarrik                                                        0

a.2)  Gipuzkoako talde teknikoak eta artistikoak: gehienez 10 puntu, taula honen arabera:

Kon­tze­ptua                                                                                                                     Haztapena

Partaide­tza handia ≥ %50                                                              10

Partaide­tza nabarmena ≥ %30                                                          5

Partaide­tza txi­kia < %30                                                                  0

a.3)  Deialdia argitaratu aurreko urtean Gipuzkoan izandako ikus-en­tzu­nezko ekoizpenaren barruan duen garran­tzia: gehienez 30 puntu, irizpide hauei jarraituz:

Kon­tze­ptua                                                                                                                     Haztapena

Gipuzkoan egindako ekoizpen bat dago edo ez dago
ino­lako ekoizpenik                                                                         30

Gipuzkoan egindako ≤ 3 ekoizpen daude                                       15

Gipuzkoan egindako ≤ 5 ekoizpen daude                                         5

b)  Ikus-en­tzu­nezko ekoizpenean hizkun­tza berri­tza­ileak eta ikuspegi berriak erabil­tzea: gehienez 20 puntu, kon­tze­ptu hauen arabera:

Kon­tze­ptua                                                                                                                     Haztapena

Proiektuan dauden hizkun­tza berri­tza­ileak                                      10

Ekoizpenean ikuspegi berriak erabil­tzea                                         10

c)  Jatorrizko ber­tsi­oa euskaraz filma­tzea:

Gehienez 15 puntu, ekoizpena euskaraz filmatu bada. Bestela, 0 puntu.

d)  Emakumeen partaide­tza ekoizpenean, talde tekniko eta artistikoetan: Gehienez 15 puntu, taula honen arabera:       

Kon­tze­ptua                                                                                                                     Haztapena

Partaide­tza handia ≥ %50                                                              15

Partaide­tza nabarmena ≥ %30                                                        10

Partaide­tza txi­kia < %30                                                                  0

Diru lagun­tza mota honetara bideratutako diru kopurua zatitu egiten da modalitate bakoi­tze­an baldin­tzak bete­tzen dituzten eska­tzai­leek lortutako puntu guztien artean. Hortik atera­tzen den zatidurak puntu baten balioa izango du eta, zein diru lagun­tza eman erabaki­tze­ko, balio hori biderkatu egingo da erakunde eska­tzai­leak lortutako puntu kopuruaz.

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa ez da inoiz ere gastuen %70 baino handiagoa izango, ez eta 40.000 eurotako kopurua baino handiagoa ere proiektu bakoi­tze­ko.

Behin lehen banaketa egin ondoren, oinarri hauetan ezarritako mugak aplika­tze­aren ondorioz, soberakin bat gertatuko balitz, soberakin hori muga horiek gaindi­tzen ez dituzten onuradunen artean modu berean banatu ahal izango da. Prozedura hau erabili ahal izango da aurrekontuzko partida amaitu arte.

Proiektu guztiek beste finan­tza­keta iturri ba­tzu­etatik, publiko nahiz pribatuetatik, lortu beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren %30eko finan­tza­keta, gu­txi­enez.

Ematen diren diru lagun­tzen kopuruaren gehienezko muga izango da, betiere, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatutako kopurua.