2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Enpresetan per­tso­nen talentua eta ikaskun­tza susta­tzea» izeneko programaren oinarri arau­tzai­leak eta 2018ko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2018ko ekainaren 12an.

Gipuzkoak bere burua bihurtu nahi du gizarte bat, ezagu­tzan oinarritutako ekonomia duena, lehiakorra eta dinamikoa. Gizarte bat, non per­tso­nak, beren ezagu­tze­kin, jarrerekin eta gaitasunekin, etorkizunaren gil­tza­rri diren. Ezagu­tza bat, aktibo sozial gisa uler­tzen dena; alegia, baldin­tza eta baliabide egokiak bil­tzen dituen aktibo soziala; hartara, era guztietako eragileek hura parteka­tze­ko aukera izan dezaten, eta horrela, leku eman diezaioten ideien eta irtenbideen garapenari, horiek itxu­ratuko baitute aurrerapen ekonomiko eta soziala.

Gaurko gizartean, eta areago etorkizunean, enpresek eta antolakundeek garapen jasangarri bat izango badute, gai izan behar dute oreka egoki bat aurki­tze­ko talentuaren, antolakundearen eta teknologiaren artean, non fun­tse­zko oinarri bihur­tzen diren per­tso­nen gaitasunen hobekun­tza, haien egoki­tza­pena eta jabe­tze etengabea, eta beren burua eralda­tze­ko eta enpresetan talentua gara­tze­ko trebetasuna, per­tso­nen enplegagarritasunean eta enpresen jasangarritasunean.      

Enpresa-antolakun­tzak per­tso­nen talentua eduki beharra dauka, haien sor­tze eta errealiza­tze gaitasunak determina­tzen baitu enpresen barruko gaitasunak mobiliza­tzea, irtenbide berriak bila di­tza­ten erronka berrietarako.

Gipuzkoak uler­tzen du ezen, talentuaren ikaskun­tza eta garapena osagai estrategiko bat dela, aurrerapena eta gizarte kohesioa eragin di­tza­keena, eta, halaber, balio bereizgarri bat dela egungo gizartean eta etorkizunekoan. Per­tso­nak dira, beraz, eredu berriaren gil­tza­rriak.

Ildo horretatik, gure iri­tziz, ezagu­tza­ren ekonomia batek eska­tzen du ikaskun­tza­ren gizarte bat sor­tzea, non ekonomia produktiboago bat garatu ahal izango den, eta bizi kalitatea hobetuko duen.

Ekonomia ba­tzuk, zein­tzuk oinarri­tzen baitira produktibitatea handi­tze­an, jasangarritasunarekin lotuak, produkzio, antolakun­tza eta inber­tsi­o prozesu berrien bitartez, eta bi kon­tze­ptuak ikaskun­tzan oinarri­tzen dira: produzi­tzen eta inberti­tzen dugun neurrian, hobetu egin behar dugu egiten dugun hori. Horrek eskatuko du politikek ardatz hauek izan behar dituztela: ikasteko gaitasuna eta pizgarriak areago­tzea, gaitasun eta ahalmen berriak sor­tzea; nagusiki, ikasten ikastea; eta, aldi berean, ezagu­tza-arrakalak murriztea, enpresarik produktiboenak gainerako enpresetatik bereizten dituzten horiek.    

Sortu behar dira dinamika ba­tzuk, zein­tzu­etan eragile guztiak elkarlanean ariko baitira, talentu eta ikaskun­tza behar berriei eran­tzu­teko, eta arazo komunei baterako irtenbideak emateko, lurralde batean, non ikaskun­tza­ren kultura susta­tzen den, toki elkarlan eraginkorrak garatuz bere eragile guztien artean, eta per­tso­nak nahiz antolakundeak lagun­tzen eta adore­tzen diren ikaskun­tzan parte har dezaten.

Ikaskun­tza bat, bere gain har­tzen duena bere fun­tzio­ hiru­koi­tza: per­tso­nala, soziala eta ekonomikoa. Bizi­tza osoko ikaskun­tza batek bermatu behar du per­tso­na guztiek har­tzen dituztela behar diren gaitasun gil­tza­rriak errealizazio per­tso­nal osorako, hiritartasun aktiborako, gizarte kohesiorako eta ikaskun­tza­ren gizarteko enplegagarritasunerako.

Suposamendu horietatik, dinamika propioak eta espezifikoak garatu behar ditugu, gizarte bakoi­tzak bere abantaila konparatiboa susta dezan ezagu­tze­i eta ikaskun­tza-gaitasunei dagokienez, bere ingurunearekiko loturan, eta gaitasun horiek are gehiago gara­tzen lagundu behar dugu, geure eginez elkarrekin lotuta daudela, alde batetik, abantaila konparatiboa determina­tzen duten faktoreak eta aldagaiak, eta bestetik, gizarte bat gehiago tankera­tzen duten eta translazio geografiko baten eraginpean ez dauden osagaiak: ezagu­tza, lana eta erakundeak; eta bere interrelazioak haiekin uztartutako balioekin; azken batean, haren kapital soziala.

Per­tso­nak dira ikasi behar dutenak. Horregatik, eran­tzu­kizun indibiduala sustatu behar dugu; per­tso­na bakoi­tzak ekin diezaiela bizi­tza osoko bere ikaskun­tza-ibilbideei. Per­tso­na ba­tzuk, zein­tzu­ek lanabesak eta egokierak izan behar baitituzte beren etorkizun per­tso­nala eta laborala marrazteko, eta etengabe eguneratu behar baitituzte beren bizi­tza osoko gaitasunak.

Per­tso­na sor­tza­ileak behar ditugu, ekin­tza­ileak, ingurunera irekiak, ardura­tsu­ak, proiektuen buru izateko gai direnak. Honelako balioak dituzten per­tso­nak: hobe­tze­ko grina, aniztasunera irekita egotea, sormena, aldaketa eta diber­tsi­tatea onar­tzea, arriskuak onar­tze­ko prest egotea, jakin-mina, eta ikasteko gogoa.

Egitera konprometitutako per­tso­nak, emai­tza hobeak izan di­tza­ten bai antolakundeek bai enpresen lehiakortasunak eta jasangarritasunak bai gizarteak. Bestela esanda, talentua gara­tzen eta ekar­tzen duten per­tso­nak.

Talentu bat, zeina ez baita bakarrik aukera erakargarri bat balioa sor­tze­ko (balio soziala eta ekonomikoa), baizik eta, orobat, bihur­tzen ari dena agindu bat gizarte ba­tzuk eraiki­tze­ko, zein­tzuk sozialki eta ekonomikoki kohesionatuagoak baitira.

Eta, enpresa arloan, berekin dakar­tza per­tso­na konprometituak, beren gaitasunak obra­tzen dituztenak, emai­tzak hobe­tze­ko, beren ingurunean eta beren antolakundean. Horretarako, hiru dira behar diren osagaiak: ahalmena (boterea), konpromisoa (nahi izatea), eta ekin­tza (egitea).

Alabaina, antolakunde bakoi­tzak talentu mota bat behar du; beraz, antolakunde bakoi­tzak erabaki behar du zer uler­tzen duen talentuaz, eran­tzu­nda bere estrategiari, testuinguruari eta inguruneari. Hala, bada, talentua era baliagarri batean defini­tze­ko modu bakarra da kontuan har­tze­a bai negozioaren ikuskera eta estrategia bai antolakundearen egitura.

Horrek eska­tzen du ibilbide espezifikoak dituen enpresa-ikuspegi orokor bat planifika­tze­a eta gauza­tzea; hartara, per­tso­nek, beren gaitasunetatik abiatuta, goranzko progresio bat gara dezaten, gaitasunei dagokienez, kolektiboaren onerako izan daitekeena. Hortaz, lau arlotan lan egin behar da, gu­txi­enez:        

— Per­tso­nek antolakundeetan duten bizi-zikloaren kudeaketa,

— Kudeaketa eta lidergoa,

— Antolaketa-ereduak, eta

— Ebaluazio, pizgarri eta aitorpen sistema.

Enpresek, aukera berriez baliatuko badira, beren estrategien eta erabakien erdigunean ipini beharko dituzte talentuaren garapena eta per­tso­nen kudeaketa. Enpresek berrasmatu egin beharko dituzte per­tso­nen fun­tzio­a eta ekarpenak; datuen analitika erabili; talentu aniztasuna kudeatu; eta lan moduen malgutasunaz baliatu.    

Etorkizuna duten enpresak dira ikasten duten antolakunde adimendun horiek, nahiz eta ziurtasunik gabeko egoera aldakorren aurrean egon. Beren etorkizuna sor­tze­a bila­tzen duten enpresak, onar­tzen dutenak ikaskun­tza dela kide guztien prozesu etengabe eta sor­tza­ile bat; gara­tzen, molda­tzen eta eralda­tzen direnak, bai barruan bai kanpoan, per­tso­nen beharrizanei eta asmoei eran­tzu­nez.

Horrek berekin dakar per­tso­nak, taldeak eta antolakundeak integra­tzea, eta aurrera egitea zenbait kon­tze­ptutan, hala nola «kontribuzioa» (per­tso­naren kontribuzioa, bitarteko dituela bere jarrerak, konpromisoa, gaitasunak, ahalmenak, balioa sor­tze­ko bere lantokian eta bere enpresan), eta «erretribuzioa» (jarrerak, enpresaren eta lantokiaren konpromisoa, per­tso­naren­tzat balioa sor­tzen duen kontribuzio gisa).

«Kontribuzioa»ren arloan, zentratu behar da per­tso­nek beren lantokian balioa ekar­tze­ko duten moduan; horrek hiru alderdi integra­tzen ditu: emai­tzak (emai­tzak sor­tzea), ezagu­tza (ezagu­tza hautematea, eskura­tzea, formaliza­tzea, zabal­tzea, eta aplika­tzea); eta, prestigioa eta kultura (prestigio handiagoa sor­tze­a kanpora begira, eta kultura indar­tsu­ago bat sor­tzea).

«Erretribuzioa»ren arloan, berriz, definitu behar da per­tso­nek beren jardueran ari direnean dituzten interesen espazioa, per­tso­naren­tzat bere interesak antola­tzen dituen dimen­tsi­o desberdinen garran­tzi per­tze­pzioa. Horrek alderdi hauek integra­tzen ditu: lan baldin­tzak (hainbat alderdiri dagokienez, hala nola lanaren izaera, ordutegia, eta abar), laneko gizarte ingurunea (partaide­tza eta barne nahiz kanpoko harremanak), eta lanbide garapena (enplegagarritasun handiagoa sor­tzea).

Beraz, behar ditugu enpresa ba­tzuk, zein­tzu­ek helduko baitiete gaurko eta geroko desafioei, beren lehiakortasunerako eta jasangarritasunerako konpromisoak kudeatuz; lantoki eralda­tza­ile ba­tzuk, eta kalitatezko enplegua.

Horrela, alde batetik, kontua da gara­tze­a lan ingurune egokiak eta lan baldin­tzak ba­tzuk, aukera emango dutenak per­tso­nen hazkunde profesionalerako, horrek mozkinak sor­tzen baititu enpresaren­tzat, eta aukera ematen baitio errazago sar­tze­ko prozesu berri­tza­ileak bere arlo guztietan, eta bere produktibitatea handi­tze­ko. Gauza da erakunde desafio honi eran­tzu­tea: errutina eta berrikun­tza oreka­tzea, integratuz per­tso­nak, gaitasunak eta teknologia. Oinarri hauek dituzten antolakundeak: lan antolaketaren malgutasuna, ikaskun­tza-prozesuak eta per­tso­nen autonomia; eta helburu hau dutenak: enpresak diren gizarte antolakunde ba­tzu­en jasangarritasuna. Azken batean, lantokiak produktibitate eta kalitatezko enpleguen iturri bihur­tzea.

Antolakunde ba­tzuk, zein­tzu­ek susta­tzen baitute maila guztietako per­tso­nek ahal den gehiena erabil­tze­a beren ezagu­tzak, gaitasunak eta sormena. Antolakunde ba­tzuk, zein­tzu­etara jendea lan egitera etor­tzen baita, bere zeregin fun­tzio­nalei ahalik eta modurik eraginkorrenean ekiteko, eta enpresaren bilakaera hobe­tze­ko.

Kontua da partaide­tza eta eran­tzu­nkidetasuna susta­tze­a antolakunde horien bilakaeran.

Lantoki eralda­tza­ileen ereduak, zein­tzu­ek aldi berean eramaten baitituzte berekin erakunde-jardueraren hobekun­tza eta bizi/lan kalitatearen hobekun­tza. Halatan, benetako bat-etor­tze bat lor daiteke ekonomia politiken eta gizarte politiken helburuen artean, elkarrekin lotuz elkarrizketa, esperimentazioa, konfian­tza, eta baliabideen eskuragarritasuna.

Azken batean, kontua da gizarte eta lurralde eraldaketa susta­tzea, formula gisa per­tso­nak, enpresak, gizartea eta lurraldea lerroka­tze­ko. Kontua da gizarte eta lurralde balio partekatua ahalbide­tzea.

Lurralde bat, zeinak, gizarte balio hori gara­tze­ko, ikaskun­tza­rako testuinguru mesedegarriak garatu behar baititu. Horrek esan nahi du, alde batetik, ziurtatu behar dela badaudela egiturazko baldin­tza ba­tzuk, lehenik, berrikun­tza susta­tzen dutenak ikaskun­tza-aukerak eskain­tze­rakoan, eta, bigarrenik, onar­tzen dutenak denborazkotasun desberdina dagoela ikaskun­tzak suposa­tzen duen inber­tsi­oaren eta ikaskun­tzak ekar­tzen dituen onuren artean. Eta, bestetik, hobetu egin behar direla ikaskun­tza-prozesuen efikazia eta efizien­tzi­a (prozesuak, metodologia, irisgarritasuna eta IKTak txe­rta­tzea), eta formatu ba­tzuk, zein­tzuk gai izango baitira interes, beharrizan eta itxa­ropen sorta gero eta diber­tsi­fikatuago bat ezagu­tze­ko eta isla­tze­ko. Eta ikaskun­tza-ingurune per­tso­nalak ezagu­tze­ko gai izango direnak.

Ikaskun­tza­ren gizarte horretan, hezkun­tza sistema ezagu­tzen sorkun­tza­ren eta transmisioaren zimenduetako bat da, eta gizarte orokorren poten­tzi­al berri­tza­ilearen fun­tse­zko deter­mi­na­tza­ile bat, lagungarria baita elementu hauen garapenerako:

— Per­tso­nen garapena, aukera izan dezaten beren ahal guztia heda­tze­ko eta betetasunean bizi­tze­ko,

— gizartearen garapena; bereziki, partaide­tza aldeztuz, per­tso­nen eta taldeen arteko ezberdintasunak murriztuz, eta kultura aniztasuna sustatuz, eta

— ekonomiaren garapena, beharrezko guztia eginez, gizakiaren ahaleginak bat etor daitezen garapen ekonomiko eta teknologikoarekin.

Hezkun­tza-sistema bat, zeinak, bizi­tza osoko ikaskun­tza­tik birdefinituta, bere ahal guztia askatu behar baitu, helburu dituelarik hazkunde ekonomikoa, gizarte kohesioa, eta enplegu kalitatearen nahiz kantitatearen hobekun­tza.

Non eska­tzen diren, gero eta behar handiagoa dagoenez zeharkako gaitasunetarako, irakaspen zientifiko, tekniko eta sozialetarako, eta bizi­tza osoko ikaskun­tza-aukeretarako, iragazkortasun handiago bat eta interakzio hobeago bat, alde batetik, irakaskun­tza eta prestakun­tza sistemetako elementu eta mailen, eta bestetik, mundu ekonomiko eta sozialaren artean.

Ildo horretatik, sustatuko da lurralde aurrerapeneko eredu bat, oinarritua zenbait politika eta praktika eraginkorretan, zein­tzu­ek hobetuko baitituzte per­tso­nen gaitasunak, enpresen lehiakortasuna eta lurraldeko bertako gizarte, ingurumen eta ekonomia baldin­tzak. Non, jardun lerro nagusiak, hauek izango diren:               

— enpresetan talentuaren kudeaketa gara­tzea,

— lantoki lehiakor eta eralda­tza­ileen ereduak susta­tzea,   

— kalitatezko enplegua susta­tzea, eta

— zenbait dinamika ardaztea lanbide gaitasunak beregana­tze­ko eta gara­tze­ko, hainbat esparrutan, hezkun­tza-sistema lehene­tsiz; hartara, bizi­tza osoko ikaskun­tza­tik abiatuta, lagungarriak izan daitezen ikasten duten antolakundeak eta lurraldeak eraiki­tze­ko.

Diru lagun­tza hauek 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan sartuta daude.

Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kon­tsei­luak eztabaidatu ondoren,

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Onar­tze­a «Enpresetan per­tso­nen talentua eta ikaskun­tza susta­tzea» izeneko programako diru lagun­tzak ematea arau­tzen duten oinarriak, erabaki honekin batera I. eranskin gisa doazenak.

Bigarren.  Onar­tze­a aipatutako lagun­tzen 2018ko deialdia, erabaki honekin batera II. eranskin gisa doana.

Hirugarren.  Baimen­tze­a hiru milioi berrehun eta hogei mila euroko gastua (3.220.000,00 €), 2018ko deialdiari aurre egiteko, partida hauen kargura:

1 0410.100.445.00.04 2018              119.900,00

1 0410.100.461.01.09 2018              119.900,00

1 0410.100.461.06.09 2018              119.900,00

1 0410.100.461.09.07 2018              119.900,00

1 0410.100.470.00.20 2018              899.796,00

1 0410.100.481.00.11 2018              120.264,00

1 0410.100.745.00.05 2018                83.922,00

1 0410.100.770.00.05 2018                83.922,00

1 0410.100.781.00.07 2018                83.922,00

5 0410.100.445.00.04 2019              102.000,00

5 0410.100.461.01.09 2019              102.000,00

5 0410.100.461.06.09 2019              102.000,00

5 0410.100.461.09.07 2019              102.000,00

5 0410.100.470.00.20 2019              768.144,00

5 0410.100.481.00.11 2019              104.096,00

5 0410.100.745.00.05 2019                62.778,00

5 0410.100.770.00.05 2019                62.778,00

5 0410.100.781.00.07 2019                62.778,00

Laugarren.  Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da, diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik, kreditua erabilgarri deklara­tzea.


Nolanahi ere, diru lagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita, eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumen espresa ematen zaio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari, murriztu edo handitu dezan goian aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen ondorioz hasieran baimendutako gastua.               

Bosgarren.  Erabaki honek onar­tzen dituen oinarri arau­tzai­leek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunean izango dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesdunek honen aurka administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkeztu ahal izango dute, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, Erabakia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik, berrazter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tsei­luari, argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez daiteke. 

Donostia, 2018ko ekainaren 14a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa.            (4418)

I. ERANSKINA

«Enpresetan per­tso­nen talentua eta ikaskun­tza susta­­tzea» izeneko programaren oinarri arau­tzai­leak.           

1. oinarria.    Xedea.

Oinarri hauen xedea da diru lagun­tzak ematea enpresetan per­tso­nen talentua eta gaitasunak susta­tze­ko, eta enpresa, gizarte eta lurralde balio partekatuak sor­tze­ko. 

2. oinarria.    Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira ondoko entitateak:               

a)  Gipuzkoan dauden enpresak eta enpresa elkarteak, baita EAEn kokatutako enpresa elkarteak ere, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezka­tzen dituztenak.       

b)  Gipuzkoan ordezkari gehien dituzten sindikatuak.   

c)  Gipuzkoan dauden Zien­tzia, Teknologia eta Berrikun­tza­ko Euskal Sareko erakundeak.

d)  Uniber­tsi­tatez kanpoko hezkun­tza sistemako ikaste­txe­en sareko entitateak, Eusko Jaurlari­tza­ko Hezkun­tza, Uniber­tsi­tate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finan­tza­tutakoak eta entitate horien interesak ordezka­tzen dituzten taldeak eta elkarteak eta uniber­tsi­tateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoi­tza.  

e)  Gipuzkoako erakunde eta/edo elkarte estrategikoak, hezkun­tza izaera, izaera ekonomiko-soziala eta tokiko eta/edo eskualdeko izaera dutelarik, zona bateko edo jarduera ekonomiko bateko agente egokiak edo fun­tse­zkoak bil­tzen dituztenak, baldin eta horiek ikuspegi integrala gara­tze aldera elkarlanean ari­tze­ko interesa badute eta ikuspegi integral hori garapen per­tso­nal, ekonomiko eta sozialaren aldeko konpromisoan oinarri­tzen bada.

2.2.  Dena den, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru-lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu di­tza­keten edo diru-lagun­tza jaso­tze­ko egoeran dauden, aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabal­tzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoi­tza­ri aplikatu beharreko diru-lagun­tza­ren zenbatekoa; horiek ere onuradun­tzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipa­tzen den aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu behar da, taldea osa­tzen duten entitate bakoi­tza­ren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osa­tzen duen entitateren batek ezin badu, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.               


Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak bete­tze­ko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzai­lea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tze­ko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkatura­tze eta finan­tza­ketan ez ari­tzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eska­tzai­learen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.

3. oinarria.    Diru lagun­tzen xedeko jarduerak.

Diruz lagunduko diren jarduketak honelakoak izango dira: enpresetan ezarpen prozesuak bul­tza­tzen dituzten proiektuak, baita ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak ere: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa, eta esperimentazioa.

Proiektuak, enpresaren eta lurraldearen ekosistema indar­tze­ra bideratuta egongo dira, erdigune gisa per­tso­na jarriko duten lan testuinguruen diseinuaren eta garapenaren bidez; gaitasunak eta ahalmenak sustatuz, eta per­tso­nen eta enpresen ikaskun­tza­ren bidez; eta lurralde mailan heziketa, ekonomia eta gizarte eragileen arteko interakzioa indartuz, ondorengo kasuetan sar­tzen badira:

— Ahalmen gil­tza­rrien, zeharkako eta etorkizunekoen garapena susta­tze­ko mekanismoak sor­tze­a per­tso­nen­tzat, enpresen­tzat eta lurraldearen­tzat, ikaskun­tza­ren bidez testuinguru egokiak sortuz, balio bereizgarria sor­tze­ko aukera emanez (balio aniztasunak, gaitasun-mapak, talentu kritikoaren mapa, ezarri behar den talentu mota bakoi­tze­ko estrategia...).

— Enpresetan ikaskun­tza­ren kultura bat eta ikasteko dinamikak gara­tze­a (ikasteko ibilbideak ad hoc gara­tze­a per­tso­na bakoi­tza­ren arabera; auto-erabilera eta lagun­tza irudia bezalako tresnen bidez; ikaskun­tza lantokian bul­tza­tzea; ikasten duten erakundeak; ikasketak egiteko komunitateak; heziketa duala duten karrera planak...), nazioarteko esperien­tzi­ak barne.

— Prozesuak gara­tze­ko metodologiak eta per­tso­nen balioa emateko sistematikak esperimenta­tzea, enpresaren helburuekin eta estrategiekin eta per­tso­nen antolakun­tze­kin koherenteak direnak (balio mapak...).

— Estrategiak eta erakundeen eta enpresen esperimentazioa susta­tzea, lan inguruneetan enpleguaren denbora banaketa eralda­tze­ko formula aurreratuak erabiliz.

— Susta­tze­a eta gizartera­tzea: ahalmen gil­tza­rriak eta zeharkakoak; ikasten ikasteko ahalmenak, eta ekimenaren zen­tzua; ikasteko aukerak eta trebetasun zientifiko-teknikoak eta sozialak, erronka berriei eta etorkizuneko itxa­ropenei eran­tzu­ten dietenak.

— Prozesu desberdinak iker­tzea, ebalua­tzea, baliozta­tze­a eta gizartean heda­tzea, gizarte eta lurralde balio partekatuak lor­tze­ko; erdigune gisa per­tso­na duten erakunde harremanen modu berriak gara­tzea; lantoki eralda­tza­ileak; ikaskun­tza prozesu garatuak, etorkizuneko lana eta lotutako ahalmenak.     

— Heziketa espezializatu baten eskain­tza berri bat susta­tzea, zenbait arlo lehenesten dituena, hala nola fabrikazio aurreratua, biozien­tzi­ak-osasuna, energia eta gastronomia, enpresen eta lurraldearen etorkizuneko beharrei eran­tzu­na emango diena.

4. oinarria.    Diru lagun­tza emateko prozedura.

4.1.  Lagun­tza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

4.2.  Diru lagun­tzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

5. oinarria.    Proiektuak aukera­tze­ko irizpideak.

5.1.  Eskaeren artean aukera­tze­ko ondoko balorazio irizpideak izango dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta izaera berri­tza­ilea; zuzen dimen­tsi­onatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko baliabideen metodologiaren artean koheren­tzi­a gorde­tze­a eta; Departamentuak aurrez ezarritakoetatik ikasitako irakaspenetan oinarritutako tresnak eta metodologiak erabil­tzea): 30 puntura arte.

b)  Aurkeztutako proiektua ondo txe­rta­tze­a enpresak edota entitateak per­tso­nekiko edota lurraldearekiko konpromisoa susta­tze­ko dituen estrategia eta helburuekin: 25 puntura arte.  

c)  Lankide­tza­ren eta partaide­tza­ren inten­tsi­tatea eta kalitatea (entitate eska­tzai­leak bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin hartutako konpromisoak, garatutako partaide­tza prozesuen bitartez): 20 puntura arte.

d)  Partaideak edo har­tzai­leak: 15 puntura arte.

e)  Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

f)  Entitate eska­tzai­leak euskararen aldeko ekin­tza positiboak buru­tze­a eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin jarduteko euskarazko talde bat sor­tzea: 5 puntura arte.

5.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru-lagun­tza jaso­tze­ko.

6. oinarria.    Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

6.1.  Eskaerek proiektu bat edo bat baino gehiago bil dezakete, baina horietako bakoi­tzak 3. oinarrian zehaztu diren diruz lagun­tze­ko jarduketa alorretakoa izan behar du.         

Zuzenbidean baliozkoa den edozein bidez entitate eska­tzai­learen ordezkaria dela egiazta­tzen duen per­tso­nak sinatu behar du diru-lagun­tza eskaera.

6.2.  Deialdi bakoi­tza­ren informazioa eta eskaeraren inprimakiak eskuragarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren web orrian nahi duenaren­tzat.

6.3.  Eskaera orria, deialdian itsa­tsi­tako ereduari jarraituz, eta dokumentazioa, nagusiki, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren honako web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa.

6.4.  Dena dela, eskaera orriak eta deialdian zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus).

6.5.  Deialdian finkatuko da eskaerak aurkezteko epea. 

6.6.  Eskaera egin duten erakundeak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lor­tze­a ezinezkoa den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta di­tza­la dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.

6.7.  Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, aka­tsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango li­tza­ioke eska­tzai­leari hu­tse­gite horiek konpon­tze­ko, eta ohartaraziko li­tza­ioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako Legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.       

Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuak proiektuak ebalua­tze­ko eta erabaki­tze­ko beharrezko­tzat jo­tzen dituen argibideak eskatuko ditu.

6.8.  Entitate eska­tzai­leak baliozko­tzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak posta elektronikoaren bidez diru-lagun­tza­ren eskaeran harremanetarako per­tso­na gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.

7. oinarria.    Finan­tza­keta.

7.1.  Emango diren diru lagun­tzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finan­tza­tuko dira. Deialdian ezarriko dira diru lagun­tzak finan­tza­tzeko zein aurrekontu kreditu erabiliko diren.            

7.2.  Diru lagun­tzen zenbatekoek ino­laz ere ezingo dute diruz lagundutako jardueraren kostu osoa gainditu, ez hemen araututakoa baizik jaso­tzen ez dutenean, ez hemen araututakoarekin batera bestelako diru lagun­tza, lagun­tza, sarrera edota baliabidea jaso­tzen dutenean.

8. oinarria.    Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

8.1.  Diruz lagungarriak izango dira erakunde eska­tzai­leak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalan­tza­rik gabe lotuta daudenean.          

8.2.  Barruko langileen kostuak direnean:

— Honelako proiektuak direnean: ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa, eta esperimentazioa; hautagarri­tzat jo­tze­ko gehieneko balioa orduko 69,29 euro izango da.

— Enpresetan ezarpen prozesuak bul­tza­tzen dituzten proiektuak direnean, barruko langile kostuek ezingo dute guztizko kostu hautagarriaren % 25 gainditu, eta hauta­tze­ko gehieneko muga orduko 35 euro izango da.

Kanpoko langile kostuak direnean kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.     

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

8.3.  Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, honelako proiektuetan izan ezik: ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa eta esperimentazioa; horietan, kostu hautagarri gisa, justifikaziorik gabe, diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen %15 soilik hartuko da kontuan.

8.4.  Gastu hautagarriak izango dira proiektuen susta­tza­ile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta mantenuei dagozkienak bakarrik, eta bidaiak eta mantenua berez proiektuaren parte diren honelako proiektuei dagozkienak: ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa eta esperimentazioa.

8.5.  Ez dira hauta­tze­ko kostuak izango onuradunarekin lotura duten per­tso­nei edo erakundeei dagozkienak, salbuespen hauekin:

— Merkatuko baldin­tza arrunten arabera egiten denean; eta            

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren baimena lor­tzen denean, oinarri arau­tzai­le zeha­tze­tan adierazitako moduan.

8.6.  Departamentuak kostu hautagarriak aztertu eta zehaztuko ditu, alderdi hauek kontuan hartuta: proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak arlo horretan duen gaitasun profesionala, lehia egotea, eta, merkatuko balioa inoiz ere gainditu gabe.

9. oinarria.    Diru-lagun­tzen gehiengo por­tzen­taje eta zenbatekoak.

9.1.  Diru lagun­tzek ehuneko hauek izango dituzte: kostu hautagarrien % 100, honelako proiektuetan: ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa eta esperimentazioa; eta kostu hautagarrien % 75, berriz, enpresetan ezarpen prozesuak bul­tza­tzen dituzten proiektuetan.

9.2.  Eska­tzai­leak aurkeztutako aurrekontua edota gerora aldatutakoa erreferen­tzi­atzat hartuko da diru-lagun­tza­ren behin betiko zenbatekoa kalkula­tze­rakoan.

10. oinarria.    Prozedura ordenatu eta bidera­tze­ko organo eskuduna.

10.1.  Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ak bideratuko du prozedura.

10.2.  Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebalua­tze­ko, ebaluazio ba­tzor­de bat eratuko da, eta horretako kide izango dira honakoak:

— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

— Ekonomia Sustapeneko zerbi­tzu­burua.

— Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ko teknikari bat jarduketa arlo bakoi­tze­ko.

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari teknikoa.

10.3.  Ba­tzor­de horrek, nolanahi ere, bidezko aholkulari­tza eta txo­sten teknikoak eska di­tza­ke, aurkeztu diren eskaerak modu egokian baloratu ahal izateko.

11. oinarria.    Diru-lagun­tza emateko ebazpena.

11.1.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari dagokio diru-lagun­tza emateko edo, kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena ematea.

11.2.  Diru-lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Edozein modutara, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko ditu emandako diru lagun­tzak, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­i buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

11.3.  Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta, salbu deialdian bertan bere eragina beranduago hasiko dela aurreikusi. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera eze­tsi­tzat jo­tze­ko isiltasun administratiboaz.

11.4.  Proposatutako diru-lagun­tza­ren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ager­tzen dena baino txi­kiagoa denean, organo eskudunak erakunde onuradunari eska diezaioke eskaera birformula­tze­ko, konpromisoak eta baldin­tzak eman dakiokeen diru-lagun­tza­ra egokitu ahal izateko.

12. oinarria.    Erakunde onuradunen betekizun eta konpromisoak.

12.1.  Erakunde onuradunek diru lagun­tzak onar­tze­ak 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­i buruzkoak, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta diru lagun­tzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak bete­tze­a dakar, baita oinarri orokor hauetan nahiz deialdian ezar­tzen direnak ere.             

12.2.  Diruz lagundutako proiektuaren inguruan argitara­tzen diren materialetan eta egiten diren komunikazio eta hedapen jardueretan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkun­tza ofizialen erabilera berma­tzea, Euskararen erabilera normaliza­tze­ko plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2013-2017 aldirako onar­tzen duen 2014ko abenduaren 22ko Diputatuen kon­tsei­luko erabakiak xedatutakoaren arabera. Diruz lagundutako proiektuetako azken dokumentazioaren euskarazko ber­tsi­o bat eman beharko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.              


12.3.  Diruz lagundutako proiektuaren diseinu eta garapenean genero-ikuspegia gehi­tzea.

12.4.  Diruz lagundutako proiektuan berma­tze­a komunikazio eta argitalpen guztietan hizkeraren erabilera ez sexista.  

12.5.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak diruz lagundutako proiektu edo jardueren sustapen eta finan­tza­zioari publizitate egokia ematea, Aldundiaren erakunde-irudiaren bidez zein finan­tza­zio publikoari eta esku-har­tze publikoaren helburuari buruzko aipamenen bidez, horma-irudi, inprimatutako material, bitarteko elektroniko edo ikus-en­tzu­nezkoetan, eta beste edozein euskarritan, edo komunikabideetan egindako adierazpenen bidez.

12.6.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ezar­tzen dituen ebaluazio baldin­tza guztietan parte hartu eta bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emai­tzak eta inpaktuak neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik.            

12.7.  Emandako diru lagun­tzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabil­tzen badira, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­i buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.  

Horrenbestez, erakunde onuradunak diru-lagun­tza­ren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, gu­txi­enez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta gu­txi­enez 2 urtetan beste kasu guztietan.  

12.8.  Diru lagun­tza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, diru-lagun­tza itzu­li beharko da eta 18. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

13. oinarria.    Diruz lagundutako jarduerak azpikontrata­tzea.

Erakunde onuradunek beste ba­tzu­ekin hi­tza­rtu dezakete diru-lagun­tza­ren xedeko jarduera zati bat beraiek egitea, baldin eta 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­i buruzkoak, 28. artikuluan ezarritako beharkizunak bete­tzen badira. Ino­laz ere ezingo da azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri ezer gehi­tzen ez diotenak.              

14. oinarria.    Bestelako diru lagun­tze­kiko bateragarritasuna ala bateraezintasuna.

14.1.  Diru lagun­tza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko suben­tzio, lagun­tza, diru sarrera edo baliabiderekin.

14.2.  Oinarri hauen babesean jasotako diru-lagun­tzaz garatutako proiektua gara­tze­ko beste diru-lagun­tza­ren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstan­tzi­a hori diru lagun­tza Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.

15. oinarria.    Diru lagun­tzak ordain­tzea.

15.1.  Diru lagun­tza proiektua amaitutakoan ordainduko da, 16. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero.            

15.2.  Hala eta guztiz ere, aurretiazko ordainketak egin ahal izango dira, berme beharrik gabe, diru lagun­tza jaso duten jarduerak gauza­tze­ko ezinbesteko finan­tza­keta gisa, entitate onuradunak aldez aurretik eskatuta, eta beharrizana justifikatuta, alderdi hauek kontuan harturik: alde batetik, programaren xedea, hau da, gizarte eta lurralde balio partekatuak susta­tze­a per­tso­nen, enpresen, ikaskun­tza entitateen, gizartearen eta lurraldearen konpromisoa lerroka­tzen dituen ekosistema elkarlotu batean, zeren eta programaren izaera eralda­tza­ileak eta esperimentalak –zeharkako emai­tze­takoa, oinarrituta balio ukiezin ba­tzu­etan, zein­tzuk zailak baitira epe erdian edo epe luzean zenba­tzen eta egiazta­tzen, eta eragina baitute per­tso­nengan eta lurraldean– zaildu egiten baitu finan­tza­keta/baliabide propioak eslei­tze­a enpresak gara­tze­ko (ekimen horiek, orobat, gauza­tze aldi luzeak dituzte, eta horrek berekin dakar bai finan­tza­keta-eskuragarritasuna behar izatea programa gauza­tzen bukatu aurretik, bideragarri egin dezan programa gara­tzea, bai, beraz, fun­tsez hornitu behar izatea, horiei esker hasi ahal izateko diruz lagundutako proiektuak); eta bestetik, horrez gain, kasu ba­tzu­etan, entitate onuradunen tipologia, irabazi-asmorik gabeak izaten baitira, finan­tza-zailtasunak dituztenak diru lagun­tza­ren xedeak gara­tze­ko. Bada, hori guztia eta aurreko esperien­tzi­etan proiektuak gauzatu diren modua kontuan harturik egin ahal izango dira aurretiazko ordainketak. Aurrerakin horiek ordaindu ahal izango dira, baldin eta aurrekontu baliabideak badaude, eta emandako diru lagun­tza osoaren % 60 gaindi­tzen ez badute, proiektua hasten denetik aurrera, eta behar bezala justifikatu beharko da hori.

Halaber, diru lagun­tza­ren izaerak hala justifika­tzen duenean, bigarren ordainketaren aurrerakina egin ahal izango da, %25ekoa, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako jardueren gauza­tze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin badator.

15.3.  Salbuespen gisa, emandako diru lagun­tza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta moduan, onuradunaren eskaera eta finan­tza­zio beharra duela zuritu ondoren eta banku edo finan­tza erakundearen abala aurkeztuz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iri­tziz nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren zenbatekoa ordainketa aurreratuarena, diruaren legezko interesa gehituta izango da.          

Abala indargabetu egingo da diru lagun­tza­ren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finan­tza­rioz egiazta­tzen denean, hain justu, 16. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.

15.4.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da ino­lako ordainketarik egin erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekiko edota entitate lagun­tza­ileekiko betebeharrak bete­tzen ez dituen bitartean. Hala bada, ordaindu baino lehen aurkeztu beharreko justifikazioaren barruan, eguneratutako egiaztagiriak sartuko dira. Agiri horien ordez, berariaz baimendu ahal izango du Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua, kasu bakoi­tze­an eskumena duen administrazioak egokiak diren datuak zuzenean eman diezazkion.

16. oinarria.    Diru lagun­tza zuri­tzea.

16.1.  Kasu guztietan, diruz lagundutako jarduera bukatu duela zuritu beharko du erakunde onuradunak, baita diruz lagundutako jarduerak sortutako kostuak ere.

16.2.  Diru lagun­tza­ren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauza­tze­ko epea, urteko deialdian ezarriko dena, amai­tzen denetik kontatuko da.

16.3.  Aurreko paragrafoan aipatu hilabeteko epearen barruan erakunde onuradunak kontu zurigarria aurkeztu behar du honako dokumentuekin:

— Jarduera memoria bat, diru lagun­tza ematerakoan ezarritako baldin­tzak bete direla egiazta­tze­ko. Zer jarduera burutu den eta zer emai­tza izan den adierazi behar da. Proiektua gauza­tze­rakoan sortutako agiri eta txo­sten guztiak sartu behar dira.

— Memoria ekonomikoa, jardueren kostuak zuri­tze­ko, honako eduki hau izango duena:

— Jardueraren kostuen zerrenda sailkatua, har­tze­koduna eta dokumentua identifikatuz, baita zenbatekoa, horren jaulkipen data eta, beharko balitz, baita ordainketa data ere. Diru lagun­tza aurrekontu baten arabera eman denean, gertatu diren desbidera­tze­ak adieraziko dira.

— Fakturak edo merkatari­tza­ren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu direnak, alegia, eta, beharko balitz, ordainduaren edo dudarik gabe konprometitu denaren dokumentazioa.

— Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko erabili diren bestelako sarrera edo diru-lagun­tzen xehetasunezko zerrenda, baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.

— Nominak eta 190 eredua eta TC1/TC2 agiriak, langileen barruko gastuak justifika­tze­ko. Langile autonomoen kasuan, TC1/TC2 agirien ordez, Autonomoen Araubideko kotizazio-buletinen kopia. Kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria, Gizarte Seguran­tza­ko dagokion erakunde lagun­tza­ileak emana.

— Orduen txos­tenak, erakunde eska­tzai­le, onuradun eta kontratatuetako parte-har­tzai­le bakoi­tzak proiektuari esleitutako arduraldi eta kostuen eguneko banakapena adierazita, garatutako fase eta eginkizunak oinarri hartuta.

— Entitate onuradunek ekipo ondasunen hornikun­tze­tan edo aholkulari­tza nahiz lagun­tza teknikoko enpresen zerbi­tzu­etan 15.000 euro edo hortik gorako kostu suben­tzi­onagarriak egin badituzte, eskatutako hiru eskain­tzen artean egindako hautaketa egiazta­tzen duen agiria, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluari jarraikiz, non eta lagun­tza­ren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa enpresa edo profesional ez dagoenean edo gastua diru lagun­tza eskatu aurretik egin ez den.      


— Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

— Diruz lagundutako proiektuaren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-en­tzu­nezkoak.

16.4.  Kostuak egiazta­tze­ko, jatorrizko agirien kopia elektroniko, informatiko edo telematikoa aurkeztuko da, betiere agiri horiek egiazkoak direla, osorik daudela eta gorde daitezkeela berma­tzen bada.

16.5.  Diru lagun­tza zuri­tze­ko ezarrita dagoen epea oinarri honetan aipa­tzen den dokumentazioa aurkeztu gabe igaro­tzen bada, eskudun den organoak 15 eguneko epea eman ahalko dio erakunde onuradunari dokumentazio hori aurkezteko. Epe gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe igaro­tzen bada, 18. oinarrian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.        

16.6.  Onuradunak 4 urtez gorde behar ditu derrigorrez diru lagun­tza­ren xedeko izan den jarduera egin izanaren zurigarriak, hala nola jasotako fun­tsa erabili izanaren egiaztagiriak. Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amai­tzen den une berean hasiko da konta­tzen epe hori.  

16.7.  Oinarri honetako ataletan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren egiaztapenak egingo ditu.

Egiaztapen horien bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako diru lagun­tza baino txi­kiagoa izan dela, diru lagun­tza doitu egingo da. Diru lagun­tza zuri­tze­ko baldin­tza guztiak edo ba­tzuk ez direla bete edo diru-lagun­tza­ren xedea ez dela zati batean edo osoan bete ondoriozta­tzen bada, onuradunari jakinaraziko zaio hori, egindako egiaztapenen emai­tze­kin batera. Halaber, diru lagun­tza kobra­tze­ko eskubidea galdu­tzat jo­tze­ko prozedurari ekingo zaio edo, kasua balitz, 18. oinarrian aurreikusten den prozedurari, emandako diru lagun­tza osoa edo zati bat itzu­larazteko.

17. oinarria.    Ebazpena alda­tzea.

17.1.  Diruz lagundutako jarduera buru­tze­ko ezarri den epea amaitu baino lehen, diru-lagun­tza emateko ebazpena alda­tze­a eska dezake onuradunak, ezarritako epea luza­tze­ko, emandako zenbatekoa murrizteko, diruz lagundutako aurrekontu sailak alda­tze­ko edota jarduera osa­tzen duten ekin­tzak alda­tze­ko. Aldaketa horiek onar daitezke beren arrazoia ustekabeko zirkunstan­tzi­etan oinarri­tzen denean edota jarduera buru­tze­ko premiazko­tzat jo­tzen direnean, baldin eta diru lagun­tza­ren xedea edo helburua alda­tzen ez bada eta besteren ba­tzuk kalte­tzen ez badira.               

17.2.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ofizioz aldatu ahal izango du diru lagun­tza emateko ebazpena, erakunde interesatuari aurrez en­tzu­nda eta fondoak aplikatu aurretik, diru lagun­tza emateko unean kontuan izandako baldin­tzak aldatu direla-eta ezinezkoa edo zaila denean erdie­tsi nahi den interes publikoa lor­tze­a eta entitate onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez bazaio.

17.3.  Entitate onuradunak, diru lagun­tza­ren justifikazioan, adi­tze­ra ematen badu hainbat aldaketa gertatu dela diru lagun­tza emateko kontuan hartutako baldin­tze­tan, aldaketa horietarako beharrezkoa zen baimen administratiboaren tramitera jo­tze­ke, eta ikusten bada aldaketa horiek kontuan hartuz gero ebazpenaren emai­tza agian beste bat izango zela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak onartu ahal izango du aurkeztutako justifikazioa, baldin eta onar­tze horrek ez badu hirugarren per­tso­na ba­tzu­en eskubideak kalte­tze­a eragiten; dena den, horrek ez du onuraduna salbuesten Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru-lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren arabera jar bide zaizkion zigorretatik.

18. oinarria.    Ez bete­tze­ak eta itzu­lketak.

18.1.  Erakunde onuradunak ez badu bete­tzen oinarri hauetan, 3/2007 Foru Arauan, mar­txo­aren 27koan, eta aplikagarriak diren bestelako araudietan ezarritako betekizun edo baldin­tze­tako edozein, diru lagun­tza jaso­tze­ko eskubidea erabat edo zati batez galduko du, eta diru-lagun­tza osorik edo zati batez itzu­li beharko du, dagozkion berandu­tza-interesak ordain­tze­az batera, aipatu Foru Arauaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Osteran­tze­an, honetatik ondoriozta daitezkeen eran­tzu­kizunak egokituko zaizkio, Foru Arau horretako 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ildotik.

18.2.  Ez bete­tze­ak mailaka­tze­ko, propor­tzi­onaltasun irizpideak erabiliko dira. Horiek organo eskudunak aplikatuko ditu egindako lanen arabera eta proiektuaren osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.

18.3.  Diruz lagundutako jarduera edo proiektuarekin aurrera egitea ezinezkoa gerta­tzen denean edota interesa­tzen ez denean, bere bideragarritasun edo ezaugarriengatik, edota bestelako arrazoiren batengatik, horiek behar bezala zuriturik, diru-lagun­tza amai­tze­a edo etetea erabaki daiteke, betiere bi parteen adostasunaz.

18.4.  Borondatezko itzu­lketa­tzat jo­tzen da enpresa onuradunak diru lagun­tza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzu­ltzeko prozedura hasteko, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:

— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Borondatezko itzu­lketa egiteko arrazoien azalpena.     

— Tokia eta data.

— Sinadura.

Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa egin dela deialdiak zehaztutako finan­tza-erakundearen kontu zenbakian.         

Borondatezko itzu­lketa gerta­tzen denean, dagozkion berandu­tza interesak kalkulatuko ditu diru lagun­tza ematen duen organoak.

19. oinarria.    Sustapen eta finan­tza­keta publikoaren inpaktua.

Helburu­tzat hartuta lagundutako eta kofinan­tza­tutako ekin­tzen poten­tzi­ala maximiza­tzea, eta horrela, berma­tze­a haien inpaktu efektiboa, transmititu ahal izatea prozesu eta emai­tza gogobetegarriak eta garatutako jarraibide egokiak, baita hobekun­tza-eremuak ere, errentabiliza­tze­a baliabide publikoen erabilera mugatua, efizien­tzi­az eta efikaziaz, eta eragin ahal izatea etorkizuneko politikan eta praktiketan, bada, lagundutako proiektuak aprobe­txa­mendu prozesu batean txer­tatuak izan daitezke, bai Gipuzkoako Foru Aldundian erabakiak har­tze­ko ardura duten per­tso­nei transmiti­tze­ko prozesu planifikatu batean bai garatutako proiektuak lurraldeko enpresen eskura jar­tze­ko prozesu batean bai hainbat dinamikatan, zein­tzuk baitira tarteko eta azkeneko erabil­tzai­leak diren per­tso­nak, entitateak eta enpresak konben­tzi­tzeko halako proiektuen emai­tzak hartu edo aplikatu di­tza­ten.

20. oinarria.    Europar Batasuna.

20.1.  Oinarri arau­tzai­le hauetan dauden lagun­tzek 2013ko abenduaren 18ko Europar Ba­tzor­dearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis lagun­tzak Tratatuko 107 eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis lagun­tzek guztira ez dute 200.000 euro baino gehiago izan behar dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan. 

20.2.  Lagun­tza­ren eska­tzai­leak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako beste «de minimis» lagun­tza ba­tzuk aitortu behar ditu, erreglamenduak ezar­tzen duen gehieneko muga ez duela gaindi­tzen froga­tze­ko.            

20.3.  Oinarri hauetan araututako diru lagun­tzak, sektore, enpresa, gizarte edo lurralde arloko eragile eta elkarteek eta zien­tzia, teknologia eta berrikun­tza susta­tzen duten organismoek garatutako jardueretara honelako proiektuak direnean: ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorazioa eta esperimentazioa, ez dira estatu lagun­tzak, Europar Batasunaren Fun­tzio­namenduari buruzko Tratatuaren 107. artikuluan ezarritakoaren arabera; izan ere, ez dute lehia fal­tsu­tzen, ez dira fal­tsu­tzeko modukoak, ez diote enpresa bati irabazirik ematen, eta ez dute produkzio edo enpresa jakin ba­tzu­en alde egiten, beste ba­tzu­en kalterako.

20.4.  Jarduerek Europar Batasunean aurreikusitako helburu eta ekin­tze­kin bat egiten duten neurrian, izapidetu egingo dira, hala badagokio europar erkidegoaren finan­tza­zioa ere lor­tze­ko.

20.5.  Europar Batasunetik diru lagun­tzak eskuratuz gero, horren berri eman beharko zaio entitate onuradunari Europar Batasuneko baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tze­ko.

20.6.  Europar Batasunaren fun­tsen bidez emandako diru lagun­tze­i dagokienez, kasu bakoi­tze­an ezargarriak diren Batasunaren arauak eta horien garapen edo transposiziorako emandako arauak bete beharko dira.

21. oinarria.    Araubide juridikoa.

Oinarriotan ezarritakoaz gain, diru lagun­tza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Araua eta hori gara­tze­ko Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua, eta diru-lagun­tzen alorrean aplikagarriak diren gainerako araudiak.

II. ERANSKINA

«Enpresetan per­tso­nen talentua eta ikaskun­tza susta­tzea» izeneko programako diru lagun­tzen 2018ko deialdia.

1.  Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko uztailaren 24an, goizeko 12:00etan amaituko da.           

2.  Jarduerak gauza­tze­ko epea.

Diru lagun­tzen xede diren jarduketak eskaera egin ondoren hasi behar dira, urte naturalaren barruan, eta 2019ko ekainaren 28rako bukatu behar dira.

3.  Ebazpena jakinarazteko bidea.

Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

4.  Finan­tza­keta.

Deialdi honen bidez emango diren diru lagun­tzen zenbateko osoa 3.220.000,00 eurokoa da. Zenbateko hori aurrekontuko honako kontu sailen kargura izango da:

1 0410.100.445.00.04 2018              119.900,00

1 0410.100.461.01.09 2018              119.900,00

1 0410.100.461.06.09 2018              119.900,00

1 0410.100.461.09.07 2018              119.900,00

1 0410.100.470.00.20 2018              899.796,00

1 0410.100.481.00.11 2018              120.264,00

1 0410.100.745.00.05 2018                83.922,00

1 0410.100.770.00.05 2018                83.922,00

1 0410.100.781.00.07 2018                83.922,00

5 0410.100.445.00.04 2019              102.000,00

5 0410.100.461.01.09 2019              102.000,00

5 0410.100.461.06.09 2019              102.000,00

5 0410.100.461.09.07 2019              102.000,00

5 0410.100.470.00.20 2019              768.144,00

5 0410.100.481.00.11 2019              104.096,00

5 0410.100.745.00.05 2019                62.778,00

5 0410.100.770.00.05 2019                62.778,00

5 0410.100.781.00.07 2019                62.778,00

Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Zenbateko gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da, diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik, kreditua erabilgarri deklara­tzea.            


Nolanahi ere, diru lagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­okoak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita, eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerari egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumen espresa ematen zaio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari, murriztu edo handitu dezan goian aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen ondorioz hasieran baimendutako gastua.               

5.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazioa sartu behar da:

a)  Lagun­tza eska­tzen duen erakundearen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplika­tze­ko aukera ematen duena.

c)  Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)  Aitorpen eran­tzu­lea, deialdi honen eranskin gisa ager­tzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

6.  Borondatezko itzu­lketa.

Enpresa onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari 18.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.