2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programa»ren oinarri arau­tzai­leak eta 2018ko deialdia.

Diputatuen Kon­tsei­luak honako erabaki hau hartu du 2018ko maia­tza­ren 22an.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoaren susperraldi ekonomikoa finka­tzen lagundu nahi du «Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programa»ren bitartez. Horretarako, enpresen lehiakortasuna eta enpresa-portaera aurreratu eta jasangarriak sustatuko ditu, eta gure politika industrialak eta ekonomikoak dituen identitate ezaugarriak indartuko ditu, herrialde nahiz lurralde gisa. Azken finean, aberastasun jasangarria eta per­tso­nen ongizatea sor­tzen direla berma­tzen duen Gipuzkoa sustatu nahi du.

Enpresa eta enplegu gehiago eta hobeak sor­tze­ra bideratutako estrategia bat garatu nahi da, ekonomia produktiboaren alde eginda, batik bat, gure sektore estrategikoetan, aberastasuna era jasangarrian sor­tze­a susta­tzen duten enpresa eta gizarte portaerak indartuta.

Ildo horri jarraikiz, lurraldeak aurrera egiteko eredu bat sustatuko da, enpresen lehiakortasuna hobe­tzen duten eta lurraldearen gizarte eta ekonomia baldin­tzak hobe­tze­ko lagungarri diren politika eta praktika operatiboetan oinarritua. Hala, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren garapena elkarrekin erlazionatuta dauden elementu­tzat jo­tzen dira, Gipuzkoako herritarren etorkizuneko ongizatean eragina baitute. Kontua da antolakun­tza-era ba­tzuk mia­tze­a eta sendo­tzea, enpresaren eta antolakundeen eremuan parte har­tze­a aldeztuko dutenak. Ildo horretan eta puntu horretan da, dudarik gabe jarraitu eta kon­tso­lidatu behar den zerbait, hurbilketak eta esperien­tzi­ak birsendo­tze­a politika publikoak formula­tze­ko eta praktikan jar­tze­ko prozesuetan.

Per­tso­nek enpresetan parte har­tze­ko politika aurrera eramateak, eta per­tso­nek kapitalean parte hartuz jarraitutasuna eta erro­tze­a lor­tze­ak beharrezkoa dute, besteak beste –helburua izanda gizarte berri zuzenago eta kohesionatuago bat sor­tzea–, ekonomia lehiakorrago eta jasangarriago bat, oinarri­tzat dituena enpresen antolakun­tza-eredu ba­tzuk, non enpresak parte har­tzai­leagoak diren eta lurraldearekiko lotura handiagoa eta hobea duten.

Enpresaren aldeko apustu horrek, besteak beste, balioa aitor­tzen dio egiten duen ekarpen sozial eta ekonomikoari, eta, hala, partaide­tza bul­tza­tzen duten ahalik eta enpresa gehien izatearen aldeko apustua egiten da, enpresa horietan lehiakortasunaren elementu bereizgarri baitira errenta-banaketa egokia, proiektu partekatu eta jasangarrien konfigurazioa, kalitatezko enplegua, ardura per­tso­na guztien artean bana­tzea, eta ingurunearekiko konpromisoa.

Beraz, enpresari ikuspegi berri bat eman behar zaio, sozialki esangura­tsu­a den errealitate gisa.

Eredu honetan, alderdi interesdunek parte har­tzen duten erakunde­tzat har­tzen da enpresa, eta bertan alderdi guztiek bila­tzen dituzte negozio perspektiba iraunkorra, lehiakortasun ekonomikoa eta gizarte oreka, eta, beraz, horren arabera joka­tzen dute. Enpresa horrek ahalik eta balio gehien sortu nahi du gizartearen­tzat ahal den baliabide gu­txi­en erabilita, balioa ulertuta denboran zehar aldatuz doazen beharrei aurre egiteko gaitasun gisa.

Horrek denak berekin dakar, azken batean, bai beharraren ikuspuntutik bai apustu horrek adierazten duen aukeraren ikuspuntutik begiratuta, bul­tza­tzen diren antolakundeak per­tso­netan oinarrituta egotea, eta lurraldean errotuta, berma di­tza­ten haien jarraitutasuna eta jasangarritasuna; berekin dakar, orobat, garatu behar diren dinamikek per­tso­nak eta lurraldea gai­tzea, eta garapen eredu hori aldezten dutenak eta koherenteak izatea. Halaber, lagunduko zaie, langileek enpresan parte har­tze­aren bidez jarraitutasun eta erro­tze helburuak lortu nahi dituzten dinamika eta erabaki guztiei.

Enpresak, erakunde gisa, garapen per­tso­nala zeregin kooperatibo bilaka­tzen du, era dinamikoago eta eraginkorragoan, eta horren fun­tsa da, hain zuzen, elkarrenganako konfian­tza. Bestalde, ikaskun­tza ere susta­tzen da, fun­tse­zko faktorea baita hazkunde ekonomikoan eta baliabideak sor­tze­ko ahalmenean. Azken buruan, komunitate bat da, komunitate horretako kide guztien mesedetan jarduten dena, eta kide guztien hazkun­tza per­tso­nalaz ardura­tzen dena.               

Erakunde eta enpresa garapen eredu jakin baten aldeko apustua egiten dute. Eredu horren oinarria da langileei enpresa proiektuan parte har­tze­ko bideak ireki­tzea. Beraz, proiektuan aktiboki esku har­tzen duten per­tso­nek osa­tzen duten enpresak dira.

Langileen partaide­tzak esan nahi du aukerak ematea hainbat erabakitan parte har dezaten, hainbat alderdi hartuta: berehalako lan zereginetik hasita enpresaren lan antolakun­tza­ri buruzko kontu zabalagoetaraino edo erabaki estrategikoagoetaraino, hala nola inber­tsi­oa, estrategia eta abar.

Enpresetan per­tso­nak susta­tze­ko estrategia batek kontuan hartu beharko luke enpresaren osotasuneko partaide­tza integrala, barne hartuta kudeaketan, erabaki estrategikoetan, emai­tze­tan eta kapitalean parte har­tzea; baita ere, elkarrekin erlazionatutako modu batean lan egin behar dela hasieratik, eta barruan sartu behar direla tarteko diren per­tso­na guztiak eta enpresaren garapenean eragina dutenak (langileak, zuzendari­tza-taldeak, akziodunak...), eta txer­tatu behar duela langileak antolakunde/enpresa gisako ikuskera. Azken batean, balioaren elkarrekiko ekarpena: per­tso­na eta enpresa.

Askotarikoak dira enpresen motibazioak beren enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko estrategiak txer­tatu edo garatu di­tza­ten, eta inten­tsi­tate desberdinetakoak dira, zer-nolako tipologiaren eta zabaltasunaren gainean lan egiten den, horren arabera: abiapuntuko partaide­tza-konbikzioa edo filosofia, partaide­tza-ereduak, talentua atxi­ki­tzen lagundu beharra, inplikazio handiagoa sor­tzen lagun­tzea, pertenen­tzia-zen­tzua, jabe­tza­ren belaunaldi aldaketa erraztea edo enpresa-jardueraren jarraitutasuna berma­tzea.  

Per­tso­nen partaide­tzak eragin onuragarriak ditu hainbat arlotan, hala nola laneko ikasketa-aukeren garapenean, per­tso­nen motibazioan bertan, lan eta enplegu baldin­tzen hobekun­tzan, eta per­tso­nen ongizatean. Eragin horiek beste faktore ba­tzu­ek hobetu di­tza­kete. Horietako ba­tzuk barnekoak dira, edo enpresarenak berarenak, eta beste ba­tzuk, berriz, kanpokoak, edo testuingurukoak; zehazki: lan zereginaren ezaugarriak, per­tso­nen antolaketa-gaitasunaren malgutasun politiken izaera, kon­tsu­lta- eta ordezkari­tza-erakundeen eskuragarritasuna, jabe­tza-mota, enplegu erregulazioaren izaera, negoziazio kolektiboa, gizarte solaskideen arteko interakzioa, eta negoziazio kultura, tokiko gobernuen lagun­tza, eta fiskalitatea. Ildo horretan, lerrokatu egin behar dira testuinguru politikak eta jarduketak enpresa-eremuan.              

Per­tso­nek enpresetan parte har­tze­ak onurak sor­tzen ditu bai langileen mailan bai enpresa eta lurralde mailan. Eragile garran­tzi­tsu bat da, bere eragina duena bai langileen ongizatean bai haien autogarapeneko eta lan gogobetetasuneko aukeren hobekun­tzan. Eragile bat da lan egiten duten enpresen eraginkortasunean eta arrakastan; oinarrizko osagai bat da lantokiko berrikun­tzan, zeinari esker enpresek ahalik eta etekinik handiena atera­tzen baitiete per­tso­nen gaitasunei eta enpresako ekoizpen prozesuez eta zerbi­tzu­ez duten ezagu­tza­ri. Eta kohesio, aberastasun, demokrazia eta lotura eragile bat da lurraldearekiko.

Testuinguru horretan, enpresa bakoi­tzak bere ibilbidea definitu eta garatu behar du partaide­tza­ren alde, alderdi hauek indar­tze­ko: per­tso­nen erabaki gaitasuna, enpresen lehiakortasuna, erro­tzea, eta gizarte nahiz lurralde kohesioa.

Azkenik, jakinda enpresa bakar bat ere ez dela bere burua aski duen erakunde bat, eta enpresa guztien lorpenetan zerikusia izan duela inguruan duen lagun­tza-ekosistemak, enpresa gertakari sozial­tzat jo­tzen da; ez du kokatuta dagoen komunitatetik aldenduta jarduten; bere inguruaren beharra du, eta horri etekina atera­tzen dio. Izan ere, gure indarra inguruan dago, gertutasunean eta erlaziona­tze­ko gure gaitasunean.

Enpresen proiektuetan per­tso­nak erdigune izatea bul­tza­tu nahi da, Gipuzkoa parte-har­tzai­leago eta konprometituago bat lor­tze­ko.

Foru Aldundiak, jakitun izanik zer-nolako garran­tzi­a duen enpresetan eredu parte-har­tzai­leak eduki­tze­ak, estrategia bat definitu du datozen urteetarako, langileek Gipuzkoako enpresetan parte har dezaten bul­tza­tzeko, helburu­tzat duena langileen ongizate maila hobe­tzea, Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna eta lotura sendo­tzea, eta aberastasuna nahiz kohesioa sor­tze­a lurraldearen­tzat, hura modu koordinatu batean susta­tze­ko lanean tartean sartuz departamentu bat baino gehiago: Etorkizuna Eraikiz ekimena, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua bera, eta Ogasun eta Finan­tza Departamentua.

Diru lagun­tza hauek 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan sartuta daude.

Ondorioz, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak hala proposatuta eta aurrez eztabaidatuta, Diputatuen Kon­tsei­luak.

ERABAKI­TZEN DU

Lehenengo.  Onar­tze­a oinarri arau­tzai­le orokorrak, erabaki honekin batera I. eranskin gisa doazenak, eta oinarri arau­tzai­le espezifikoak, II. eta III. eranskin gisa doazenak, «Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programa»ko diru lagun­tzak emateko.

Bigarren.  Onar­tze­a aipatutako diru lagun­tzen 2018. urteko deialdia, erabaki honen IV. eranskin modura doana.

Hirugarren.  2018ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko, milioi bat eta ehun mila euroko (1.100.000,00 €) gastua baimen­tzea, aurrekontu sail hauen kargura:

a)  Seiehun eta hirurogei mila euro (660.000,00 €), enpresetan per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduak bul­tza­tzeko (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.18.2018: 376.200,00 €.

5.0410.100.470.00.18.2019: 283.800,00 €.

b)  Laurehun eta berrogei mila euro (440.000,00 €), per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduekiko enpresen garapena aldezten duen ekosistema bat bul­tza­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (III. eranskina):

1.0410.100.445.00.03.2018: 10.000,00 €.

1.0410.100.461.01.08.2018: 6.000,00 €.

1.0410.100.461.06.08.2018: 6.000,00 €.

1.0410.100.461.09.06.2018: 6.000,00 €.

1.0410.100.470.00.17.2018: 30.000,00 €.

1.0410.100.481.00.10.2018: 71.835,00 €.

1.0410.100.745.00.04.2018: 29.176,00 €.

1.0410.100.770.00.04.2018: 29.176,00 €.

1.0410.100.781.00.06.2018: 64.187,00 €.

5.0410.100.445.00.03.2019: 7.500,00 €.

5.0410.100.461.0108. 2019: 4.500,00 €.

5.0410.100.461.06.08.2019: 4.500,00 €.

5.0410.100.461.09.06.2019: 4.500,00 €.

5.0410.100.470.00.17.2019: 22.600,00 €.

5.0410.100.481.00.10.2019: 52.360,00 €.

5.0410.100.745.00.04.2019: 21.607,00 €.

5.0410.100.770.00.04.2019: 21.607,00 €.

5.0410.100.781.00.06.2019: 48.452,00 €.

Laugarren.  Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik kreditua erabilgarri deklara­tzea. 


Nolanahi ere, diru lagun­tzek gastu arruntak nahiz inber­tsi­o­koak finan­tza­tu di­tza­ketenez, jaso­tzen diren eskaerak ikusita eta proiektuetan nagusia den gastu mota kontuan hartuta, beharrezko diren aurrekontu egoki­tza­penak izapidetuko dira, emango diren lagun­tzak diruz lagundutako gastuaren izaerara egoki­tze­arren.

Horrekin lotuta, eskumena ematen zaio berariaz Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari hasieran baimendutako gastua gu­txi­tu edo handitu dezan lehen aipatutako aurrekontu egoki­tza­penen arabera, zenbatekoa edozein izanik ere.     

Bosgarren.  Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tzai­leek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen diren egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bideari amaie­ra ematen dio. Interesdun per­tso­nek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek, aldez aurretik, aukerako berrazter­tze­ko errekur­tso­a aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kon­tsei­luari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekur­tso­rik aurkeztu berrazter­tze­ko errekur­tso­ari espresuki eran­tzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egoki­tzat jotako beste errekur­tso oro aurkeztu ahalko da.          

Donostia, 2018ko maiatzaren 24a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa.           (3753)

I. ERANSKINA

«Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza sus­ta­tze­ko programa»ren oinarri arau­tzai­le orokorrak.        

1. oinarria.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da «Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programa»ko diru lagun­tzen banaketa arau­tzea. Programa horren helburua da susta­tze­a enpresen erro­tzea, jarraitutasuna eta lehiakortasuna, partaide­tza aktibo, eraginkor eta eran­tzu­nkide baten bitartez. Lagun­tzak jarduera-alor hauetan emango dira, eta horien oinarri espezifikoak II. eta III. eranskinetan ezar­tzen dira:   

a)  II. eranskina: enpresetan per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduak bul­tza­tzea.

b)  III. eranskina: per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduekiko enpresen garapena aldezten duen ekosistema bat bul­tza­tzea.

2. oinarria.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

2.1.  Eskaerek proiektu bat edo bat baino gehiago bil di­tza­kete, baina horietako bakoi­tzak II., eta III. eranskinetako 3. oinarrian zehaztu diren diruz lagun­tze­ko jarduketa alorretakoa izan behar du.

Zuzenbidean baliozkoa den edozein bideren bitartez entitate eska­tzai­learen ordezkaria dela egiazta­tzen duen per­tso­nak sinatu behar du diru lagun­tza eskaera.

2.2.  Deialdi bakoi­tza­ren informazioa eta eskaeraren inprimakiak eskuragarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren web orrian, nahi duenaren­tzat.

2.3.  Eskaera orria eta dokumentazioa, nagusiki, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa.         

2.4.  Dena dela, eskaera orriak eta deialdian zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira (https://egoi­tza.gipuzkoa.eus).

2.5.  Deialdian finkatuko da eskaerak aurkezteko epea. 

2.6.  Eskaera egin duten erakundeak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lor­tze­a ezinezkoa den kasuetan, eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta di­tza­la dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.

2.7.  Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, aka­tsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango li­tza­ioke eska­tzai­leari hu­tse­gite horiek konpon­tze­ko, eta ohartaraziko li­tza­ioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako Legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.       

Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuak proiektuak ebalua­tze­ko eta erabaki­tze­ko beharrezko­tzat jo­tzen dituen argibideak eskatuko ditu.

2.8.  Entitate eska­tzai­leak baliozko­tzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak posta elektronikoaren bidez diru lagun­tza­ren eskaeran harremanetarako per­tso­na gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.

3. oinarria.  Diru lagun­tza emateko prozedura.

3.1.  Lagun­tza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izan­go da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

3.2.  Diru lagun­tzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio, eskudun den organoak onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.

4. oinarria.  Finan­tza­keta.

4.1.  Emango diren diru lagun­tzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finan­tza­tuko dira. Deialdian ezarriko da diru lagun­tzak finan­tza­tzeko zein aurrekontu kreditu erabiliko diren.     

4.2.  Diru lagun­tzen zenbatekoek ino­laz ere ezingo dute diruz lagundutako jardueraren kostu osoa gainditu, ez hemen araututakoa baizik jaso­tzen ez dutenean, ez hemen araututakoarekin batera bestelako diru lagun­tza, lagun­tza, sarrera edota baliabideak jaso­tzen dituztenean.

5. oinarria.  Diru lagun­tzen gehieneko ehuneko eta zenbatekoak.

5.1.  Diru lagun­tzek ehuneko hauek izango dituzte: kostu hautagarrien % 75, enpresetan ezarpen prozesuak bul­tza­tzen dituzten proiektuetan; eta kostu hautagarrien % 100, berriz, honelako proiektuetan: ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa eta esperimentazioa.

5.2.  Eska­tzai­leak aurkeztutako aurrekontua edota gerora aldatutakoa erreferen­tzi­atzat hartuko da diru lagun­tza­ren behin betiko zenbatekoa kalkula­tze­rakoan.

6. oinarria.  Prozedura ordenatu eta bidera­tze­ko organo eskuduna.

6.1.  Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ak bideratuko du prozedura.

6.2.  Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebalua­tze­ko, ebaluazio ba­tzor­de bat eratuko da, eta horretako kide izango dira honakoak:

— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

— Ekonomia Sustapeneko zerbi­tzu­burua.

— Ekonomia Sustapeneko Zerbi­tzu­ko teknikari bat.

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari teknikoa.

6.3.  Ba­tzor­de horrek, nolanahi ere, bidezko aholkulari­tza eta txo­sten teknikoak eska di­tza­ke, aurkeztu diren eskaerak modu egokian balioe­tsi ahal izateko.

7. oinarria.  Diru lagun­tza emateko ebazpena.

7.1.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren egitura organiko eta fun­tzio­nala arau­tzen duen eta indarrean dagoen foru dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari dagokio diru lagun­tza emateko edo, kasua balitz, uka­tze­ko ebaz­pena ematea.

7.2.  Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Edozein modutara, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko ditu emandako diru lagun­tzak, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7.3.  Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta, salbu deialdian bertan bere eragina beranduago hasiko dela aurreikusten denean. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera eze­tsi­tzat jo­tze­ko isiltasun administratiboaz.

7.4.  Proposatutako diru lagun­tza­ren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ager­tzen dena baino txi­kiagoa denean, organo eskudunak erakunde onuradunari eska diezaioke eskaera birformula­tze­ko, konpromisoak eta baldin­tzak eman dakiokeen diru lagun­tza­ra egokitu ahal izateko.

8. oinarria.  Erakunde onuradunen betekizun eta konpromisoak.

8.1.  Erakunde onuradunek diru lagun­tzak onar­tze­ak berekin dakar 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta diru lagun­tzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak bete­tzea, baita oinarri orokor hauetan nahiz berezietan ezar­tzen direnak ere.

8.2.  Diruz lagundutako proiektuaren inguruan argitara­tzen diren materialetan eta egiten diren komunikazio eta hedapen jardueretan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkun­tza ofizialen erabilera berma­tzea, Euskararen erabilera normaliza­tze­ko plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2013-2017 aldirako onar­tzen duen 2014ko abenduaren 22ko Diputatuen Kon­tsei­luko Erabakiak xedatutakoaren arabera (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 249 zk. 2014ko abenduaren 31koa). Diruz lagundutako proiektuetako azken dokumentazioaren euskarazko ber­tsi­o bat eman beharko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.          

8.3.  Diruz lagundutako proiektuaren diseinu eta garapenean genero ikuspegia gehi­tzea.

8.4.  Diruz lagundutako proiektuan berma­tze­a komunikazio eta argitalpen guztietan hizkeraren erabilera ez sexista.    

8.5.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak diruz lagundutako proiektu edo jardueren sustapen eta finan­tza­ketari publizitate egokia ematea, Aldundiaren erakunde-irudiaren bidez zein finan­tza­keta publikoari eta esku-har­tze publikoaren helburuari buruzko aipamenen bidez, horma-irudi, inprimatutako material, bitarteko elektroniko edo ikus-en­tzu­nezkoetan, eta beste edozein euskarritan, edo komunikabideetan egindako adierazpenen bidez.

8.6.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ezar­tzen dituen ebaluazio baldin­tza guztietan parte hartu eta bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emai­tzak eta inpaktuak neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik.            

8.7.  Emandako diru lagun­tzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabil­tzen badira, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.  

Horrenbestez, erakunde onuradunak diru lagun­tza­ren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, gu­txi­enez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta gu­txi­enez 2 urtetan beste kasu guztietan.  

8.8.  Diru lagun­tza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, diru lagun­tza itzu­li beharko da eta 15. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

9. oinarria.  Diruz lagundutako jarduerak azpikontrata­tzea.

Erakunde onuradunek beste ba­tzu­ekin hi­tza­rtu dezakete diru lagun­tza­ren xedeko jarduera zati bat beraiek egitea, baldin eta 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 28. artikuluan ezarritako beharkizunak bete­tzen badira. Ino­laz ere ezingo da azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri ezer gehi­tzen ez diotenak.              

10. oinarria.  Bestelako diru lagun­tze­kiko bateragarritasuna ala bateraezintasuna.

10.1.  Diru lagun­tza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste diru lagun­tza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etor­tzen direnekin ere.

10.2.  Oinarri hauen babesean jasotako diru lagun­tzaz garatutako proiektua gara­tze­ko beste diru lagun­tza­ren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstan­tzi­a hori diru lagun­tza Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.

11. oinarria.  Diru lagun­tzak ordain­tzea.

11.1.  Diru lagun­tza, proiektua amaitutakoan ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero.           

11.2.  Hala eta guztiz ere, aurretiazko ordainketak egin ahal izango dira, berme beharrik gabe, diru lagun­tza jaso duten jarduerak gauza­tze­ko ezinbesteko finan­tza­keta gisa, entitate onuradunak aldez aurretik eskatuta, eta beharrizana justifikatuta, alderdi hauek kontuan harturik: alde batetik, programaren xedea, hau da, zenbait ekimen susta­tze­a enpresetan per­tso­na guztiek erabaki gaitasuna edo gaitasun handiagoa izan dezaten, zeren eta programaren izaera eralda­tza­ileak eta esperimentalak –zeharkako emai­tze­takoa, oinarrituta balio ukiezin ba­tzu­etan, zein­tzuk zailak baitira epe erdian edo epe luzean zenba­tzen eta egiazta­tzen, eta eragina baitute per­tso­nengan eta lurraldean– zaildu egiten baitu finan­tza­keta/baliabide propioak eslei­tze­a enpresak gara­tze­ko (ekimen horiek, orobat, gauza­tze aldi luzeak dituzte, eta horrek berekin dakar bai finan­tza­keta-eskuragarritasuna behar izatea programa gauza­tzen bukatu aurretik, bideragarri egin dezan programa gara­tzea, bai, beraz, fun­tsez hornitu behar izatea, horiei esker hasi ahal izateko diruz lagundutako proiektuak); eta bestetik, horrez gain, kasu ba­tzu­etan, entitate onuradunen tipologia, irabazi-asmorik gabeak izaten baitira, finan­tza-zailtasunak dituztenak diru lagun­tza­ren xedeak gara­tze­ko. Bada, hori guztia eta aurreko esperien­tzi­etan proiektuak gauzatu diren modua kontuan harturik egin ahal izango dira aurretiazko ordainketak. Aurrerakin horiek ordaindu ahal izango dira, baldin eta aurrekontu baliabideak badaude, eta emandako diru lagun­tza osoaren % 60 gaindi­tzen ez badute, proiektua hasten denetik aurrera, eta behar bezala justifikatu beharko da hori.

Halaber, diru lagun­tza­ren izaerak hala justifika­tzen duenean, bigarren ordainketaren aurrerakina egin ahal izango da, % 25ekoa, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako jardueren gauza­tze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin badator.

11.3.  Salbuespen gisa, emandako diru lagun­tza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta moduan, onuradunaren eskaera eta finan­tza­zio beharra duela zuritu ondoren eta banku edo finan­tza erakundearen abala aurkeztuz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iri­tziz nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren zenbatekoa ordainketa aurreratuarena, diruaren legezko interesa gehituta izango da.          

Abala indargabetu egingo da diru lagun­tza­ren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finan­tza­rioz egiazta­tzen denean, hain justu, 13. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.

11.4.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da ino­lako ordainketarik egin erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekiko edota entitate lagun­tza­ileekiko betebeharrak bete­tzen ez dituen bitartean. Hala bada, ordaindu baino lehen aurkeztu beharreko justifikazioaren barruan, eguneratutako egiaztagiriak sartuko dira. Agiri horien ordez, berariaz baimendu ahal izango du Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua, kasu bakoi­tze­an eskumena duen administrazioak egokiak diren datuak zuzenean eman diezazkion.

12. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

12.1.  Diruz lagungarriak izango dira erakunde eska­tzai­leak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalan­tza­rik gabe lotuta daudenean.          

12.2.  Barruko langileen kostuak direnean:

— II. eranskinean aurreikusitako proiektuak direnean, barruko langile kostuek ezingo dute guztizko kostu hautagarriaren %25 gainditu, eta hauta­tze­ko gehieneko muga orduko 35 euro izango da.

— III. eranskinean aurreikusitako proiektuak direnean, hautagarri­tzat jo­tze­ko gehieneko muga orduko 69,29 euro izango da.

Kanpoko langile kostuak direnean kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.  

12.3.  Ez dira kostu hautagarriak izango zeharkako gastuak edo orokorrak, salbu eta III. eranskinean aurreikusitako proiektuen kasuan, kostu hautagarri gisa zenbatuko baita, justifikatu beharrik gabe, langileen zuzeneko kostu lagungarrien %15 bakarrik.

12.4.  Bidaia eta mantenu kostuak bakarrik izango dira hautagarriak proiektuak susta­tzen ez dituzten entitateetako langileei dagokienez, baita III. eranskinean aurreikusitako proiektuak, non bidaiak eta mantenua proiektuaren berezko parte diren.

12.5.  Gastu hautagarriak izango dira zuzenbide eta finan­tza aholkulari­tza­ko gastuak, eta diruz lagundutako proiektua gauza­tze­ko aditu-gastuak, baldin eta diruz lagundutako ekin­tza­ri dagozkionak badira eta hori ongi prestatu eta gauza­tze­ko ezinbestekoak badira.

12.6.  Ez dira hauta­tze­ko kostuak izango onuradunarekin lotura duten per­tso­nei edo erakundeei dagozkienak, salbuespen hauekin:

— Merkatuko baldin­tza arrunten arabera egiten denean; eta            

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren baimena lor­tzen denean, oinarri arau­tzai­le zeha­tze­tan adierazitako moduan.

12.7.  Departamentuak kostu hautagarriak aztertu eta zehaztuko ditu, alderdi hauek kontuan hartuta: proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua, entitateak arlo horretan duen gaitasun profesionala, lehia egotea, eta, merkatuko balioa inoiz ere gainditu gabe.

13. oinarria.  Diru lagun­tza zuri­tzea.

13.1.  Kasu guztietan, diruz lagundutako jarduera bukatu duela zuritu beharko du erakunde onuradunak, baita diruz lagundutako jarduerak sortutako kostuak ere.

13.2.  Diru lagun­tza­ren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauza­tze­ko epea, urteko deialdian ezarriko dena, amai­tzen denetik kontatuko da.

13.3.  Aurreko paragrafoan aipatu hilabeteko epearen barruan erakunde onuradunak kontu zurigarria aurkeztu behar du honako dokumentuekin:

— Jarduera memoria bat, diru lagun­tza ematerakoan ezarritako baldin­tzak bete direla egiazta­tze­ko. Zer jarduera burutu den eta zer emai­tza izan den adierazi behar da. Proiektua gauza­tze­rakoan sortutako agiri eta txo­sten guztiak sartu behar dira.

— Memoria ekonomikoa, jardueren kostuak zuri­tze­ko, hona­ko eduki hau izango duena:

— Jardueraren kostuen zerrenda sailkatua, har­tze­koduna eta dokumentua identifikatuz, baita zenbatekoa, horren jaulkipen data eta, beharko balitz, baita ordainketa data ere. Diru lagun­tza aurrekontu baten arabera eman denean, gertatu diren desbidera­tze­ak adieraziko dira.

— Fakturak edo merkatari­tza­ren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu direnak, alegia, eta, beharko balitz, ordainduaren edo dudarik gabe konprometitu denaren dokumentazioa.

— Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko erabili diren bestelako sarrera edo diru lagun­tzen xehetasunezko zerrenda, baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.

— Nominak eta 190 eredua eta TC1/TC2 agiriak, langileen barruko gastuak justifika­tze­ko. Langile autonomoen kasuan, TC1/TC2 agirien ordez, Autonomoen Araubideko kotizazio-buletinen kopia. Kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria, Gizarte Seguran­tza­ko dagokion erakunde lagun­tza­ileak emana.


— Orduen txos­tenak, erakunde eska­tzai­le, onuradun eta kontratatuetako parte-har­tzai­le bakoi­tzak proiektuari esleitutako arduraldi eta kostuen eguneko banakapena adierazita, garatutako fase eta eginkizunak oinarri hartuta.

— Entitate onuradunek ekipo ondasunen hornikun­tze­tan edo aholkulari­tza nahiz lagun­tza teknikoko enpresen zerbi­tzu­etan 15.000 euro edo hortik gorako kostu suben­tzi­onagarriak egin badituzte, eskatutako hiru eskain­tzen artean egindako hautaketa egiazta­tzen duen agiria, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluari jarraikiz, non eta lagun­tza­ren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa enpresa edo profesional ez dagoenean edo gastua diru lagun­tza eskatu aurretik egin ez den.      


— Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

— Diruz lagundutako proiektuaren dokumentazio grafikoa, ar­gazkiak edo ikus-en­tzu­nezkoak.

13.4.  Kostuak egiazta­tze­ko, jatorrizko agirien kopia elektroniko, informatiko edo telematikoa aurkeztuko da, betiere agiri horiek egiazkoak direla, osorik daudela eta gorde daitezkeela berma­tzen bada.

13.5.  Diru lagun­tza zuri­tze­ko ezarrita dagoen epea oinarri honetan aipa­tzen den dokumentazioa aurkeztu gabe igaro­tzen bada, eskudun den organoak 15 eguneko epea eman ahalko dio erakunde onuradunari dokumentazio hori aurkezteko. Epe gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe igaro­tzen bada, 15. oinarrian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.        

13.6.  Onuradunak 4 urtez gorde behar ditu derrigorrez diru lagun­tza­ren xedeko izan den jarduera egin izanaren zurigarriak, hala nola jasotako fun­tsa erabili izanaren egiaztagiriak. Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amai­tzen den une berean hasiko da konta­tzen epe hori.  

13.7.  Oinarri honetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren egiaztapenak egingo ditu.

Egiaztapen horien bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako diru lagun­tza baino txi­kiagoa izan dela, diru lagun­tza doitu egingo da. Diru lagun­tza zuri­tze­ko baldin­tza guztiak edo ba­tzuk ez direla bete edo diru lagun­tza­ren xedea ez dela zati batean edo osoan bete ondoriozta­tzen bada, onuradunari jakinaraziko zaio hori, egindako egiaztapenen emai­tze­kin batera. Halaber, diru lagun­tza kobra­tze­ko eskubidea galdu­tzat jo­tze­ko prozedurari ekingo zaio edo, kasua balitz, 15. oinarrian aurreikusten den prozedurari, emandako diru lagun­tza osoa edo zati bat itzu­larazteko.

14. oinarria.  Ebazpena alda­tzea.

14.1.  Diruz lagundutako jarduera buru­tze­ko ezarri den epea amaitu baino lehen, gehienez ere diruz lagundutako jarduera zuri­tze­ko epea amaitu baino hilabete bat aurretik, diru lagun­tza emateko ebazpena alda­tze­a eska dezake onuradunak, ezarritako epea luza­tze­ko, emandako zenbatekoa murrizteko, diruz lagundutako aurrekontu sailak alda­tze­ko edota jarduera osa­tzen duten ekin­tzak alda­tze­ko. Aldaketa horiek onar daitezke beren arrazoia ustekabeko zirkunstan­tzi­etan oinarri­tzen denean edota jarduera buru­tze­ko premiazko­tzat jo­tzen direnean, baldin eta diru lagun­tza­ren xedea edo helburua alda­tzen ez bada eta beste per­tso­na ba­tzu­en eskubideak kalte­tzen ez badira.

14.2.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ofizioz aldatu ahal izango du diru lagun­tza emateko ebazpena, erakunde interesatuari aurrez en­tzu­nda eta fun­tsak aplikatu aurretik, diru lagun­tza emateko unean kontuan izandako baldin­tzak aldatu direla-eta ezinezkoa edo zaila denean erdie­tsi nahi den interes publikoa lor­tze­a eta entitate onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez bazaio.

14.3.  Entitate onuradunak, diru-lagun­tza­ren justifikazioan, adi­tze­ra ematen badu hainbat aldaketa gertatu dela diru-lagun­tza emateko kontuan hartutako baldin­tze­tan, aldaketa horietarako beharrezkoa zen baimen administratiboaren tramitera jo­tze­ke, eta ikusten bada aldaketa horiek kontuan hartuz gero ebazpenaren emai­tza agian beste bat izango zela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak onartu ahal izango du aurkeztutako justifikazioa, baldin eta onar­tze horrek ez badu hirugarren per­tso­na ba­tzu­en eskubideak kalte­tze­a eragiten; dena den, horrek ez du onuraduna salbuesten Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren arabera jar bide zaizkion zigorretatik.

15. oinarria.  Ez bete­tze­ak eta itzu­lketak.

15.1.  Erakunde onuradunak ez badu bete­tzen oinarri hauetan, 3/2007 Foru Arauan, mar­txo­aren 27koan, eta aplikagarriak diren bestelako araudietan ezarritako betekizun edo baldin­tze­tako edozein, diru-lagun­tza jaso­tze­ko eskubidea erabat edo zati batez galduko du, eta diru-lagun­tza osorik edo zati batez itzu­li beharko du, dagozkion berandu­tze interesak ordain­tze­az batera, aipatu Foru Arauaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat. Osteran­tze­an, honetatik ondoriozta daitezkeen eran­tzu­kizunak egokituko zaizkio, Foru Arau horretako 49. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ildotik.

15.2.  Ez bete­tze­ak mailaka­tze­ko, propor­tzi­onaltasun irizpideak erabiliko dira. Horiek organo eskudunak aplikatuko ditu egindako lanen arabera eta proiektuaren osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.

15.3.  Diruz lagundutako jarduera edo proiektuarekin aurrera egitea ezinezkoa gerta­tzen denean edota interesa­tzen ez denean, bere bideragarritasun edo ezaugarriengatik, edota bestelako arrazoiren batengatik, horiek behar bezala zuriturik, diru lagun­tza amai­tze­a edo etetea erabaki daiteke, betiere bi parteen adostasunaz.

15.4.  Borondatezko itzu­lketa­tzat jo­tzen da enpresa onuradunak diru-lagun­tza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzu­ltzeko prozedura hasteko, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:

— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Borondatezko itzu­lketa egiteko arrazoien azalpena.     

— Tokia eta data.

— Sinadura.

Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa egin dela deialdiak zehaztutako finan­tza-erakundearen kontu zenbakian.         

Borondatezko itzu­lketa gerta­tzen denean, dagozkion berandu­tza interesak kalkulatuko ditu diru-lagun­tza ematen duen organoak.

16. oinarria.  Sustapen eta finan­tza­keta publikoaren inpaktua.

Lagundutako proiektuak aprobe­txa­mendu-prozesu batean sartu ahal izango dira, bai Gipuzkoako Foru Aldundian erabakiak har­tze­ko ardura duten per­tso­nei zuzendutako transmisio prozesu planifikatu batean, bai garatutako proiektuak lurraldeko enpresen esku jar­tze­ko prozesu batean, bai eta, proiektu horien emai­tzak onartu eta/edo aplika daitezen, bitarteko eta azken erabil­tzai­leak diren per­tso­na, erakunde eta enpresak konben­tzi­tzeko dinamika jakin ba­tzu­etan ere, betiere Gipuzkoan per­tso­nengan oinarritutako enpresa-partaide­tza, erro­tze­a eta jarraitutasuna susta­tze aldera. Nolanahi ere, hauek dira helburu nagusiak: lagundutako eta kofinan­tza­tutako ekin­tzen poten­tzi­ala maximiza­tzea, eta horrela, horien benetako eragina berma­tzea; prozesu eta emai­tza egokiak, nahiz garatutako jardunbide onak, eta hobe­tze­ko dauden alorrak transmititu ahal izatea; baliabide publikoen erabilera mugatua errentagarri egitea, eraginkortasunez eran­tzu­nda; eta etorkizuneko politiketan eta jardunbideetan eragin ahal izatea.

17. oinarria.  Europar Batasuna.

17.1.  Oinarri arau­tzai­le hauen II. eranskinean dauden lagun­tzek 2013ko abenduaren 18ko Europar Ba­tzor­dearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis lagun­tzak Tratatuko 107 eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis lagun­tzek guztira ez dute 200.000 euro baino gehiago izan behar dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan. 


17.2.  Lagun­tza­ren eska­tzai­leak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako beste «de minimis» lagun­tza ba­tzuk aitortu behar ditu, erreglamenduak ezar­tzen duen gehieneko muga ez duela gaindi­tzen froga­tze­ko.            

17.3.  Jarduketa hauek ez dira estatu-lagun­tzak: oinarri hauetako III. eranskinean jasotako lagun­tzen edo diru lagun­tzen babespean gara­tze­koak direnak, hau da, sektore, enpresa, gizarte edo lurralde izaerako eragileek eta elkarteek, Gipuzkoan kokatutako uniber­tsi­tate publiko eta pribatuen zentroek, sailek, atalek, institutuek eta bestelako ikerketa unitateek, eta partaide­tzan, eta antolakun­tza edo gizarte berrikun­tzan espezializatutako ikerketa-entitateek garatutako honelako proiektuen bitartez gara­tze­koak direnak –ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa eta esperimentazioa–. Alegia, halako proiektuak, ez dira estatu-lagun­tzak, Europar Batasunaren Fun­tzio­namenduari buruzko Itunaren 107. artikuluan ezarritakoari jarraituz; izan ere, ez dute lehia fal­tsu­tzen edo horretarako meha­txa­tzen; ez dute enpresa jakin baten­tzat onura edo irabazirik suposa­tzen; ezta produkzio edo enpresa jakin ba­tzu­en alde egiten ere, beste ba­tzu­en kalterako.

17.4.  Jarduerek Europar Batasunean aurreikusitako helburu eta ekin­tze­kin bat egiten duten neurrian, izapidetu egingo dira, hala badagokio europar erkidegoaren finan­tza­keta ere lor­tze­ko.

17.5.  Europar Batasunetik diru lagun­tzak eskuratuz gero, horren berri eman beharko zaio entitate onuradunari Europar Batasuneko baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tze­ko.

17.6.  Europar Batasunaren fun­tsen bidez emandako diru lagun­tze­i dagokienez, kasu bakoi­tze­an ezargarriak diren Batasunaren arauak eta horien garapen edo transposiziorako emandako arauak bete beharko dira.

18. oinarria.  Araubide juridikoa.

Oinarriotan ezarritakoaz gain, diru lagun­tza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Araua eta hori gara­tze­ko Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua, eta diru lagun­tzen alorrean aplikagarriak diren gainerako araudiak.

II. ERANSKINA

Enpresetan per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduak bul­tza­tzeko diru lagun­tzen oinarri espezifikoak.

1. oinarria.  Xedea.

Per­tso­nen partaide­tzan oinarritutako antolakun­tza-ere­duekiko enpresa parte-har­tzai­leagoak susta­tzea.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.  Gipuzkoan dauden enpresak izango dira onuradunak.           

2.2.  Mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu di­tza­keten edo diru lagun­tza jaso­tze­ko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabal­tzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoi­tza­ri aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa; horiek ere onuradun­tzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipa­tzen den aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu behar da, taldea osa­tzen duten entitate bakoi­tza­ren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osa­tzen duen entitateren batek ezin badu, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.       

Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak bete­tze­ko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzai­lea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tze­ko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  Armen ekoizpen, merkatura­tze eta finan­tza­ketan ez ari­tzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.6.  2.3, 2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eska­tzai­learen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.    

3. oinarria.  Diru lagun­tzen xede diren jarduerak.

Diruz lagun­tze­ko moduko jarduketak izango dira enpresetan per­tso­nen partaide­tza eremu hauetan ezar­tze­ko prozesuak bul­tza­tzen dituzten proiektuak:

— Partaide­tza, kudeaketan.

— Partaide­tza, erabaki estrategikoetan.

— Partaide­tza, emai­tze­tan.

— Partaide­tza, kapitalean.

Proiektu horiek proposatu eta garatu daitezke helburu hauek dituen jarduketa batetik: sendo­tze­a eta gara­tze­a antolakun­tza-berrikun­tza, lehiakortasuna eta jasangarritasuna, jarraitutasuna eta belaunaldi aldaketa, transmisioa, gizarte ekonomia, eta baita enpresa-berregitura­tze eta berrabia­tze bereraino ere.

4. oinarria.  Proiektuak aukera­tze­ko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hauta­tze­ko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (proiektuaren argitasuna eta hartutako estrategiaren izaera berri­tza­ilea) eta zuzen dimen­tsi­onatua izatea, proposatutako helburuen eta garatu beharreko baliabideen metodologia artean koheren­tzi­a gorde­tzea; ikasitako irakaspenetan oinarritutako tresnak eta metodologiak erabil­tzea: 30 puntura arte.

b)  Aurkeztutako proiektuak enpresaren edo entitatearen estrategia eta helburuekin bat egitea, per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko: 25 puntura arte.

c)  Lankide­tza­ren eta partaide­tza­ren inten­tsi­tatea eta kalitatea (entitate eska­tzai­leak bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin hartutako konpromisoak, garatutako partaide­tza prozesuen bitartez): 20 puntura arte.

d)  Partaideak edo har­tzai­leak: 15 puntura arte.             

e)  Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

f)  Entitate eska­tzai­leak euskararen aldeko ekin­tza positiboak buru­tzea: 5 puntura arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tze­ko.

III. ERANSKINA

Per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduekiko enpresen garapena aldezten duen ekosistema bat bul­tza­tzeko diru lagun­tzen oinarri espezifikoak.         

1. oinarria.  Xedea.

Elkarrekin erlazionatutako lankide­tza-ingurune ba­tzuk bul­tza­tze­a Gipuzkoako ekonomia, gizarte eta lurralde eragileen artean, ikuskera partekatu batekin, per­tso­nek antolakun­tza eta enpresa ereduetan parte har­tze­ko ideiak, balioak eta ekin­tzak sustatuko dituztenak.

2. oinarria.  Entitate onuradunen baldin­tzak.

2.1.  Entitate onuradunak izango dira ondoko entitateak:               

a)  Gipuzkoan dauden enpresak eta enpresa-elkarteak.  

b)  EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezka­tzen dituztenak.

c)  Gipuzkoako erakunde sindikal adierazgarrienak.     

d)  Gipuzkoan kokatutako uniber­tsi­tate publiko eta pribatuen zentroak, sailak, atalak, institutuak eta bestelako ikerketa-unitateak, eta partaide­tzan, eta antolakun­tza edo gizarte berrikun­tzan espezializatutako ikerketa-zentroak.            

e)  Gipuzkoako entitate edo elkarte estrategikoak, hezkun­tza, ekonomia eta gizarte, toki edo eskualde izaerakoak, Gipuzkoako ekonomia-jarduerako zona edo sektore bateko eragile egokiak edo gil­tza­rriak bil­tzen dituztenak, interesa dutenak lankide­tzan ari­tze­ko ikuspuntu integral bat garatu dadin enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko.

2.2.  Mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu di­tza­keten edo diru lagun­tza jaso­tze­ko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabal­tzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoi­tza­ri aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa; horiek ere onuradun­tzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipa­tzen den aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu behar da, taldea osa­tzen duten entitate bakoi­tza­ren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osa­tzen duen entitateren batek ezin badu, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.       


Dena den, taldearen ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak bete­tze­ko behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzai­lea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tze­ko ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

2.3.  Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.

2.4.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.5.  2.3 eta 2.4 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eska­tzai­learen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.

3. oinarria.  Diru lagun­tzen xede diren jarduerak.

Diruz lagun­tze­ko moduko jarduketak izango dira helburu­tzat enpresetan per­tso­nen partaide­tza eremu hauetan bul­tza­tze­a duten proiektuak: ikerketakoak eta arlo hauen garapenekoak: tresnak, metodologiak, lanabesak, ebaluazio sistemak, hedapena, sozializazioa eta balorizazioa, eta esperimentazioa:

— Partaide­tza, kudeaketan.

— Partaide­tza, erabaki estrategikoetan.

— Partaide­tza, emai­tze­tan.

— Partaide­tza, kapitalean.

Proiektu horiek proposatu eta garatu daitezke helburu hauek dituen jarduketa batetik: sendo­tze­a eta gara­tze­a antolakun­tza-berrikun­tza, lehiakortasuna eta jasangarritasuna, jarraitutasuna eta belaunaldi aldaketa, transmisioa, gizarte ekonomia, eta baita enpresa-berregitura­tze eta berrabia­tze bereraino ere.

4. oinarria.  Proiektuak aukera­tze­ko irizpideak.

4.1.  Eskaerak hauta­tze­ko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a)  Proposamenaren kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta izaera berri­tza­ilea; eta zuzen dimen­tsi­onatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko baliabideen metodologiaren artean koheren­tzi­a gorde­tzea): 35 puntura arte.

b)  Ekin­tza berri­tza­ileen balizko eragina, ikasitako ikasgai eta emai­tza gisa, hau da, orokor­tze­a eta per­tso­nek enpresetan parte har­tze­a susta­tze­ko estrategian eta programetan traslazioa egitea: 30 puntura arte.

c)  Lankide­tza­ren inten­tsi­tatea eta kalitatea (entitate eska­tzai­leak lankide­tza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita garatutako partaide­tza prozesuak ere): 15 puntura arte.

d)  Aurkeztutako jardueraren garapenaren bideragarritasun finan­tza­rioa: 10 puntu arte.

e)  Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.

f)  Entitate eska­tzai­leak euskararen aldeko ekin­tza positiboak buru­tzea: 5 puntu arte.

4.2.  Aurreko ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tze­ko.

IV. ERANSKINA

«Gipuzkoan, enpresetan per­tso­nen partaide­tza susta­tze­ko programako» diru lagun­tzen 2018ko deialdia.

1.  Eskaerak aurkeztea.

1.1.  Eranskin gisa jaso­tzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute II. eta III. eranskinetako 2. oinarrian aurreikusitako baldin­tzak bete­tzen dituzten entitateek.

1.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko uztailaren 4an, goizeko 12:00etan amaituko da.             

2.  Jarduerak gauza­tze­ko epea.

Diru lagun­tzen xede diren jarduketak eskaera egin ondoren hasi behar dira, urte naturalaren barruan, eta 2019ko ekainaren 28rako bukatu behar dira.

3.  Ebazpena jakinarazteko bidea.

Diru lagun­tza emateko, edo kasua balitz, uka­tze­ko ebazpena erakunde eska­tzai­le bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraikiz.

4.  Finan­tza­keta.

Deialdi honen bidez emango diren diru lagun­tzen zenbateko osoa 1.100.000,00 euro da. Zenbateko hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2018ko aurrekontu orokorreko honako kontu sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:     

a)  Seiheun eta hirurogei mila euro (660.000,00) enpresetan per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduak bul­tza­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (II. eranskina).

1.0410.100.470.00.18.2018: 376.200,00 €

5.0410.100.470.00.18.2019: 283.800,00 €.

b)  Laurehun eta berrogei mila euro (440.000,00 €), per­tso­nen partaide­tza­ko antolakun­tza-ereduekiko enpresen garapena aldezten duen ekosistema bat bul­tza­tzeko proiektuak finan­tza­tzeko (III. eranskina).

1.0410.100.445.00.03.2018: 10.000,00 €.

1.0410.100.461.01.08.2018: 6.000,00 €.

1.0410.100.461.06.08.2018: 6.000,00 €.

1.0410.100.461.09.06.2018: 6.000,00 €.

1.0410.100.470.00.17.2018: 30.000,00 €.

1.0410.100.481.00.10.2018: 71.835,00 €.

1.0410.100.745.00.04.2018: 29.176,00 €.

1.0410.100.770.00.04.2018: 29.176,00 €.

1.0410.100.781.00.06.2018: 64.187,00 €.

5.0410.100.445.00.03.2019: 7.500,00 €.

5.0410.100.461.01.08.2019: 4.500,00 €.

5.0410.100.461.06.08.2019: 4.500,00 €.

5.0410.100.461.09.06.2019: 4.500,00 €.

5.0410.100.470.00.17.2019: 22.600,00 €.

5.0410.100.481.00.10.2019: 52.360,00 €.

5.0410.100.745.00.04.2019: 21.607,00 €.

5.0410.100.770.00.04.2019: 21.607,00 €.

5.0410.100.781.00.06.2019: 48.452,00 €.

5.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazioa sartu behar da:

a)  Lagun­tza eska­tzen duen erakundearen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplika­tze­ko aukera ematen duena.

c)  Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.

d)  Aitorpen eran­tzu­lea, deialdi honen eranskin gisa ager­tzen den ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

6.  Borondatezko itzu­lketa.

Enpresa onuradunak borondatezko itzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari 15.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko itzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.