3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA

Zumaiako udalerriko bide publiko jakinetan, ibilgailuen aparkamendua eta gune jakin ba­tzu­en zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arau­tze­ko Ordenan­tza­ren lehen aldaketaren behin betiko onarpena.

Zumaiako Udaleko udalba­tzak, 2018ko maia­tza­ren 17an egindako ezohiko bilkuran, beste ba­tzu­en artean erabaki hau hartu zuen:

Lehena.  1, 2 eta 3 zenbakiak dituzten alegazioak onar­tzea.

Bigarrengoa.  4 eta 5 zenbakiak dituzten alegazioak ez onar­tzea.

Hirugarrengoa.  Zumaiako udalerriko bide publiko jakinetan ibilgailuen aparkamendua eta gune jakin ba­tzu­en zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arau­tze­ko Ordenan­tza­ren lehen aldaketari behin betiko onespena ematea.

Laugarrengoa.  Ordenan­tza­ren behin betiko onespenaren iragarkia eta Dokumentuaren testu bateratua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea.

Zumaia, 2018ko maia­tza­ren 21a.—Oier Korta Esnal, alkatea.           (3627)

Zumaiako udalerriko bide publiko jakinetan ibilgailuen aparkamendua eta gune jakin ba­tzu­en zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arau­tze­ko Ordenan­tza­ren lehen aldaketa.

AURREKARIAK

Udalaren osoko bilkurak, 2017ko maia­tza­ren 25ean Zumaiako udalerriko bide publiko jakinetan ibilgailuen aparkamendua eta gunea jakin ba­tzu­en zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arau­tze­ko Ordenan­tza behin betiko izaeraz onar­tze­a erabaki zuen, akordioan honako xedapena eran­tsi zi­tza­ion:

2017KO XEDAPEN GEHIGARRIA

— Arau­tze-aldia: ekainaren 15etik irailaren 15era (egunero).          

— Hasierako arau­tze­aren eremua (2017an probaldia): Zubi­txi­kitik herriaren barrualdera doana. Hasiera batean 4 zonatan banatuko da. Errotazio handiko zona bat izango du (81 plaza) eta beste bat ordainpekoa (89 plaza, TAOrekin). Ardan­tza­bideko zona urte osoan araututa egongo da. Larre­txo zona berezia izango da (ikus eran­tsi­tako planoa).

— Egonaldi luzeko guneak (aldirietan): Estazioko industrialdea. Kirol-portuko aparkalekua. Loturak Txu-Txu trenarekin eta itsa­son­tzi-zerbi­tzu­arekin.

— Autokarabanen­tza­ko gunea: Sarauneko zati batean, kirol-portuan; gehienez bi egunez aparkatu eta kanpatu ahal izango da.

— Poligono ingurua (Alai, Basadi...) babesteko plana: zona horretarako hiru sarbideak erdi ixtea informa­tza­ileen bitartez. Zona horretan bizi direnek dagokien egoiliar-txa­rtela edukiko dute (doakoa) zona horretara sartu ahal izateko.               

— Kon­tzi­en­tzia­tzeko kanpainak: zumaiar guztiei zuzendutakoak, mugikortasun jasangarria eta segurua bul­tza­tzeko eta ohitura osasungarriagoez goza­tze­ko (lehen fasea ezar­tzen den bitartean eta ondoren). Ibilgailuekiko oinezkoa lehenesteko bidean aurrera egiteko.

— Balorazio-bilerak: 2017ko arau­tze-aldia bukatu eta gero,bilera ba­tzuk egingo dituzte udalba­tza osa­tzen duten alderdi guztiek barrutik prozesua balora­tze­ko (teknikoki eta politikoki).

— Herritarrek parte har­tze­ko bilerak: Udalean ordezkari­tza duten alderdiek esperien­tzi­a baloratu zumaiar guztiei dei egingo zaie lortutako emai­tzak aurkezteko eta probaldia balora­tze­ko, horretarako behar diren saio guztiak eginda. Esperien­tzi­an oinarrituta, 2018rako plana landuko da, alderdi hauek erabakita: arau­tze-aldia, arau­tze-zonak (zenbat, bakoi­tzak zer kale har­tzen dituen eta ordainpeko zonak jarri ala ez), autokarabanen gunean eta egoiliar-txa­rtelak izan dezakeen kostua. Herritarren aldetik bildutakoaren gainean lanean jarraituko da, horretarako «Biharko Zumaiara Boga» plan estrategikoan erabilitako lan-metodologiari jarraituta; Udalaren bitarteko teknikoak erabiliko dira, eta aztertuko da kanpoko enpresa baten zerbi­tzu­a kontrata­tze­ko aukera.     

— Lan-mahaia: teknikariek, ordezkari politikoek eta araututako zonetako herritarrek osatuko dute; azken horiek aukera­tze­ko zozketa egingo da parte har­tze­ko interesa ager­tzen dutenen artean.

2017ko urrian Balorazio bilerak egin ziren eta jarraian Ordenan­tza­ren lehen aldaketa lan­tze­ko mahai tekniko politikoa osatu zen. Mahai tekniko-politikoa Udal Gobernuak ostalari eta merkatarien ordezkari banarekin indartu zuen.          

Lan guzti hauek kontuan izanda landu da dokumentu hau.              

Bestetik badira Zumaiako Udalerrian ez dauden hainbat baserri baina beraien irtenbide naturala Zumaia dena. Baserri hauetan erroldatutako biztanleak nahiz eta administratiboki zumaiarrak ez diren Zumaiako Udalerrian koka­tzen diren hainbat zerbi­tzu (anbulatorio, kiroldegi, erosketak, e.a.) erabil­tzen dituzte.

2017ko Udaldian herritar hauek ez zuten aukerarik izan egoiliar txa­rtela lor­tze­ko. Ordenan­tza­ren lehen aldaketa honetan irteera naturala Zumaian duten baserriak txa­rtela lor­tze­ko aukera sartu da, horretarako Urola Kostako Udal Elkartean zaborrak ordain­tzen dituen baserrien zerrenda hartu da oinarri­tzat.  

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea.

Ordenan­tza hau Udalei trafiko eta zirkulazio gaietan legez ematen zaizkien eskumenen indarrez ematen da. Zumaiako herri-guneko zirkulazioarekin eta horien erabilerarekin zerikusia duten alderdi ba­tzuk arau­tze­a du helburu, erabil­tza­ileen segurtasuna areago­tze­ko, ibilgailuen trafikoaren beharrezko arintasuna hobe­tze­ko, eta aparkalekuen errotazio eta erabilera ona berma­tze­ko xedez.

Ordenan­tza honen xedea trafikoa antola­tzen eta hobe­tzen lagun­tze­a da. Horretarako, leku eta denbora mugak ezarriko dira zerbi­tzu partikular edo publikorako erabil­tzen den 3.500 kg arteko edozein ibilgailu bide publikoko gune edo zonetan eta bertan jarritako lekuetan aparka­tze­ko.

Helburua da oreka handiagoa lor­tze­a herriko hainbat zonatan aparka­tze­ko eskain­tza­ren eta eskariaren artean. Helburu hori lor­tze­ko, Udalak (bere kabuz edo zerbi­tzu hori emateko kontratatutako enpresen lagun­tza­rekin) bete di­tza­keen muga­tze, kontrol eta inber­tsi­o jarduerak garatu dira.       


II. TITULUA

APARKALEKUEN ERREGULAZIOA

2. artikulua.    Zonak eta seinaleak.

Araubide berezi honen pean dauden zonak ordenan­tza honetako planoetan jasota daude. Zona horiek behar bezala seinaleztatuko dira, eta seinale bertikalak (ahal den lekuetan) eta horizontalak jarriko dira.    

Udalba­tzak ahalmena izango du zona arautuak eta horien izaera alda­tze­ko, baina aldez aurretik zona horietako bizilagunen parte-har­tze­a bermatuko duen prozedura beteko du.              

3. artikulua.    Ordainketa.

Araututako aparkaleku moduan behar bezala seinaleztatutako leku edo bide publikoan aparka­tzen bada ibilgailua, ordaindu egin beharko da, erabil­tza­ileak hala eska­tzen ez badu ere.

Aparkaldi arautuko gunean aparka­tze­ko, baimena eskuratu beharko da, horretarako ezarritako sistema erabilita eta dagokion tasa ordaindu ondoren. Baimen horrekin batera aparka­tze­ko txa­rtel bat emango da, edo ez. Aparka­tze­ko baimenarekin batera aparka­tze­ko txa­rtela ematen den kasuetan, ibilgailuaren aurreko kristalaren barnealdean ezarri beharko da txa­rtela, kanpotik erraz irakurri ahal izateko moduan.               

Tarifak dagokion zerga-ordenan­tzan ezarri eta eguneratuko dira.

4. artikulua.    Fun­tzio­na­tze­ko denboraldiak eta ordutegiak.

Bi denboraldi bereizten dira:

a)  Udaldia (ekainaren 15etik irailaren 15era, biak barne).             

b)  Urteko osoa.

Aparkaldi arautuak ordutegi hauek izango ditu:               

·  Udaldia:

— Egoiliarren­tzat gordetako zonak: Udalerri osoan egoiliarren­tzat gordetako guneak indarrean egongo dira eguneko 24 ordutan eta asteko 7 egunetan indarrean dagoen epean.

— Errotazio handiko zonak:

*  Errotazio handiko A azpi-zona: Urte osoan indarrean.

Ordutegia: 08:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 13:00etara larunbatetan.

A1 azpi-zona: Txo­min Agirre Kaia.

A2 azpi-zona: Amaiako Plaza.

A3 azpi-zona: Anbulatorioa.

*  Errotazio handiko B azpi-zona: Udaldian bakarrik indarrean.

Ordutegia: 08:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 13:00etara larunbatetan B1 azpi-zona eta 08:00etatik 20:00etara B2 azpi-zona.

B1 azpi-zona: Txo­min Agirre Kaia.

B2 azpi-zona: Alai.

*  Errotazio handiko C azpi-zona: Urte osoan indarrean.

Ordutegia: 08:00etatik 15:00etara astelehenetik ostiralera eta 08:00etatik 12:30etara larunbatetan.

C1 azpi-zona: Azoka.

Igandetan, jaiegunetan eta larunbatetan 13:00etatik aurrera, errotazio handiko A1, A2 eta B1 azpi-zonako guneak egonaldi ertaineko guneak bezala arautuko dira, ondorio guztietarako.

Igandetan, jaiegunetan eta larunbatetan 13:00etatik aurrera, errotazio handiko A3 azpi-zonako gunea egoiliar gunea bezala arautuko da, ondorio guztietarako.

Igandetan, jaiegunetan eta larunbatetan 20:00etatik aurrera, errotazio handiko B2 Alai azpi-zonako gunea egoiliar gunea bezala arautuko da, ondorio guztietarako.

Errotazio handiko C azpi-zona ostiraletan 15:00etatik aurrera, larunbatetan 12:30etatik aurrera, igandetan eta jaiegunetan egoiliar gunea bezala arautuko da, ondorio guztietarako.

*  Egonaldi ertaineko zona (OTA gunea): Udaldian bakarrik indarrean.

Ordutegia: 10:00etatik 21:00etara astelehenetik igandera.

Egonaldi ertaineko ordutegitik kanpo aparka­tze­a libre izango da.

1 azpi-zona: Julio Beobide.

2 azpi-zona: Itsas­-Kiroldegia.

3 azpi-zona: Axular.

4 azpi-zona: GKN.

·  Urte osoan:

— Egoiliarren­tzat gordetako zonak: Ardan­tza­bideko egoiliarren­tzat gordetako gunea (1. zona) bakarrik egongo da indarrean.

Ardan­tza­bideko egoiliarra (1. zona) Udaldirako bakarrik eska­tze­ko aukera izango dute.

— Errotazio handiko zonak:

*  Errotazio handiko A azpizona: Urte osoan indarrean.

Ordutegia: 08:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 13:00etara larunbatetan.

*  Errotazio handiko B azpi-zona: Ez da indarrean izango.

— Egonaldi ertaineko zona. (OTA gunea): Ez da indarrean izango.

Denboraldien hasiera eta bukaerako egunak eta zonen ordutegiak aldatu ahal izango dira, ezohiko izaeraz, zerbi­tzu teknikoek hala proposatuta, Alkateak emandako ebazpen arrazoitu baten bidez.

5. artikulua.    Salbuespenak.

Ibilgailu hauek ez dituzte ordainduko bide publiko edo zona jakinetan aparka­tze­ko ordenan­tza honek araututako tasak:

a)  Motozikletak, ziklomotorrak eta bizikletak, baldin eta araututako aparkaldirako plazak okupa­tzen ez badituzte eta horrelakoak aparka­tze­ko egokitutako lekuetan baldin badaude.

b)  Beren kategoriarako edo jarduerarako gordetako zonetan aparka­tze­ko udal-baimena duten ibilgailuak.

c)  Zamalanak egiteko jarritako leku eta orduetan horrelako lanak egiten ari diren merkatari­tza­ko ibilgailuak.

d)  Autotaxi ibilgailuak, gidaria bertan eta zerbi­tzu­an dagoenean.

e)  Hiletetako ibilgailuak, zerbi­tzu­an daudenean.

f)  Larrialdietako ibilgailuak: anbulan­tzi­ak, suhil­tza­ileak, Guru­tze Gorria, DYA eta polizia; horiek guztiak zerbi­tzu­an daudenean.

g)  Barruan gidaria edo bidaiariren bat duen ibilgailu automobila, aparkaldia bost minutu baino gu­txi­agokoa denean. 

h)  Mugikortasun urriko per­tso­nen jabe­tza­ko ibilgailuak edo bereziki egokitutakoak.

i)  Horretarako bereizgarria indarrean duten ibilgailuak.

j)  Zerbi­tzu publikoei atxi­kitako ibilgailuak, behar bezala errotulatu eta identifikatuak, zerbi­tzu­an daudenean.              

6. artikulua.    Zona-bana­tzea.

Zerbi­tzu­a arau­tze­ko, aparkaleku-araubide bereziko ondorengo zonak ezarri dira, eta honakoen arabera arautuko dira:   

1.  Egoiliarren­tzat edo Bertakoen­tzat gordetako zonak:

Soilik dagokion zonan bizi diren per­tso­nen ibilgailuak aparka­tze­ko izango dira horrela seinaleztatutako guneak, betiere, 7, 8, 9, 10, 11, 12 edo 13. artikuluetan araututako aparkaleku-bereizgarriren bat baldin badute.

Honako zonak hauek defini­tzen dira (eranskin modura planoa):

1. zona: Ardan­tza­bide.

2. zona: Alde Zaharra-San Jose.

3. zona: Larre­txo.

4. zona: Arrangoleta.

5. zona: Zubi­txi­kitik bestalderako auzuneak.

Udaldian 1, 2 eta 4. zonakoek gune bakar bezala fun­tzio­natutako; ondorioz, uda garaian 1 edo 2. zonako bereizgarria duten ibilgailuek 4. zonan aparkatu ahalko dute, azken zona horretan bizi direnen eskubide berdinekin, eta alderan­tziz 4. zonako bereizgarria duten ibilgailuek 1. edo 2. zonan aparkatu ahalko dute udaldian.

Udalditik kanpo, 1. zonan bereizgarri hori duten ibilgailuek eta 2. zonakoek (Alde Zaharra-San Jose) bakarrik aparkatu ahal izango dute.

3. zonan, udaldian, soilik Larre­txon, bizi diren per­tso­nen ibilgailuak aparka­tze­ko izango dira horrela seinaleztatutako guneak, betiere, ordenan­tza honetan araututako aparkaleku-bereizgarriren bat baldin badute.

2.  Errotazio handiko zonak:

Aparkaldia gehienez 90 minutukoa izango da ibilgailu guztien­tzat. Denbora hori igaro ondoren 31. artikuluan aurreikusitako neurriak aplikatuko dira.

Ibilgailu guztiek bete beharko dituzte zona horietan aparka­tze­ko denboraren mugak eta aparka­tze­ko txa­rtel atera­tze­ko betebeharra, bai eta ordenan­tza honetan aurreikusitako bereizgarriren bat duten ibilgailuek ere.

Aparka­tze­ko txa­rtela doan izango da Zumaiako Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergaren erroldan alta emanda dauden ibilgailu guztien­tzat eta egoiliarren aparteko bereizgarria lortu dutenen­tzat (enpresako ibilgailuak).

Gainon­tze­ko ibilgailuen­tza­ko aparka­tze­ko txa­rtela lehenengo 30 minutuetan bakarrik izango da dohain.

Errotazio handiko zonan bi azpizona bereiziko dira (ordenanzta honi dagokion eranskinean defini­tzen dira grafikoki).  

Errotazio handiko A azpizona: Urte osoan indarrean.

Errotazio handiko B azpizona: Udaldian indarrean.

Araubide Bereziko Aparkalekuen kokapen zeha­tza, ezohiko izaeraz, Alkatearen ebazpen arrazoituarekin ezarriko da, zerbi­tzu teknikoek hala proposatuta.               

3.  Egonaldi ertaineko zona. (OTA gunea).

— 1 azpi-zona: Julio Beobide.

— 2 azpi-zona: Itsas­-Kiroldegia.

— 3 azpi-zona: Axular.

— 4 azpi-zona: GKN.

Aparkaldia gehienez 6 ordukoa izango da 1 eta 2 azpi-zonetan eta 11h 3 eta 4 azpi-zonatan ibilgailu guztien­tzat. Denbora hori igaro ondoren 31. artikuluan aurreikusitako neurriak aplikatuko dira.

Ibilgailuek zerga-ordenan­tze­tan araututako prezioa ordaindu ondoren aparkatu ahal izango dute.

Ibilgailu guztiek bete beharko dituzte zona horietan aparka­tze­ko denboraren mugak eta aparka­tze­ko txa­rtela atera­tze­ko betebeharra, bai eta ordenan­tza honetan aurreikusitako bereizgarriren bat duten ibilgailuek ere. Aparka­tze­ko txa­rtela lehenengo sei ordutan doan izango da Zumaiako Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergaren erroldan alta emanda dauden ibilgailu guztien­tzat.

Egonaldi ertaineko ordutegitik kanpo aparka­tze­a libre izango da.

4.  Mugikortasun urriko per­tso­nen­tzako guneak.

Ezinduen­tza­ko Europako Aparka­tze­ko Txa­rtela duten ibilgailuek bakarrik aparka dezakete. Plazak bertikalean eta horizontalean seinaleztatuko dira, behar bezala.    

Plaza hauek beteta dauden kasuetan ibilgailu hauek egoiliar edo bertakoen aparkalekuetan aparka­tze­ko aukera izango dute, dagokion egoiliar edo bertakoen txa­rtela izan gabe.   

5.  Zamalanak egiteko guneak.

Leku hauek Zumaiako merkatari­tza-jarduerei zerbi­tzu­a ematen dieten ibilgailuen­tzat gordeta daude, igande eta jaiegunetan izan ezik, 08:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 13:00etara.        

Zerbi­tzu profesionalen zamalanetarako gordeta ez dauden denbora-tarteetan hurbilen dagoen egoiliarren zonan bizi direnek gune hauetan aparkatu ahal izango dute.

7. artikulua.    Egoiliarren bereizgarria (Bertakoak).

Oro har, etxe­bizi­tza bakoi­tze­ko emango den egoiliar-txa­rtel gehiengoa etxe­bizi­tza horretan gida­tze­ko baimena duten per­tso­nen kopurua izango dira. Hala ere, Udalak mugikortasun urria edo bestelako arazo bereziak direla-eta egoiliarren­tzat aparteko bereizgarriak eman di­tza­ke.

Bereizgarriaren balioa urtebetekoa izango da, eta hori duten ibilgailuek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Ibilgailuaren titularra Zumaian erroldatutako per­tso­na fisikoa izatea eta egoiliarrei dagokion zonan sartutako etxe­an bizi­tze­a benetan edo izatez. Probin­tzi­ako Trafiko Buruzagi­tzak emandako zirkulazioko baimenean ager­tzen den per­tso­na hartuko da ibilgailuaren jabe­tzat. Bananduen kasuan, baldin­tza hau bete­tze­a Udalak baloratuko du.

b)  Ibilgailua Zumaiako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren erroldan alta emanda egotea eta aurreko ataletan adierazitako titulartasuna eta helbidea bat etor­tzea. Gainera, zerga hori ordainduta eduki beharko da.

c)  Zumaiako Udalak jarritako trafiko isunik izanez gero, hori ordainduta izatea.

d)  Dagokion zerga ordenan­tzan egoiliarren­tza­ko bereizgarria lor­tze­ko jarritako tarifa ordain­tzea.

e)  Ibilgailuaren pisua gehienez 3.500 kilokoa.

8. artikulua.    Egoiliarren aparteko bereizgarria.

Egoiliarren aparteko bereizgarria lortu ahal izango dute ohiko bizilekua Zumaian izanik, bertan erroldatuta egon eta ibilgailua errentamendu finan­tza­rioan (leasing edo renting) duten per­tso­na fisikoek. Hori lor­tze­ko, ondorengo baldin­tzak guztiak ezinbestez bete beharko dira:

a)  Gidabaimena indarrean izatea.

b)  Ohiko helbidea Udal-Erroldan eta gidabaimenean azal­tzen den bera izatea, eta, benetan, egoiliarren­tzat gordetako zonaren barruan inskribatutako etxe­bizi­tzan bizi­tzea.     

c)  Ibilgailuaren pisua gehienez 3.500 kilokoa.

d)  Ibilgailuaren aseguruan ohiko gidari bezala azal­tzea.               

e)  Udalak jarritako trafiko isunik izanez gero, hori ordainduta izatea. Arau hau etxe­bizi­tza bereko ibilgailuei aplikatuko zaie.

f)  Dagokion zerga ordenan­tzan egoiliarren­tza­ko bereizgarria lor­tze­ko jarritako tarifa ordain­tzea.

g)  Leasing edo renting-aren kontratu originala eta ibilgailuaren aseguru-poliza aurkeztu beharko dira, baita agiri horien fotokopiak ere.

Talde horretan egongo dira enpresaren ibilgailua erabil­tzen duten gidariak. Kasu horretan g) eta d) letrako betebeharraren ordez honako hau aurkeztuko da: eska­tzai­learen eta ibilgailuaren enpresa titularraren arteko lan-harremana froga­tze­ko agiria. Justifikatu beharko da enpresak baimena eman diola per­tso­na horri ibilgailua berak esklusiboki erabil­tze­ko, bai lanorduetan bai lanorduetatik kanpo.

9. artikulua.    Jarduera ekonomikoekin lotutako ibilgailuen aparteko bereizgarria.

Jarduera ekonomikoekin lotutako ibilgailuei aparteko bereizgarria eman ahal izango zaie baldin­tza hauek bete­tzen dituzten entitate juridiko edo fisikoei:

a)  Ibilgailuaren titularra per­tso­na juridiko edo fisikoa izatea eta gainera, enpresa edo jarduera horrek jardueraren aurre-komunikazioa eginda eduki behar du dagokion udalean, edo establezimendua ireki­tze­ko lizen­tzi­a eduki behar du, edo jarduera legezta­tze-prozesuan dagoela justifikatu behar du.

b)  Ibilgailua Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergaren erroldan alta emanda egotea eta aurreko ataletan adierazitako titulartasuna eta helbidea bat etor­tzea. Gainera, zerga hori ordainduta eduki beharko da.

c)  Probin­tzi­ako Trafiko Buruzagi­tzak emandako zirkulazioko baimenean ager­tzen den per­tso­na hartuko da ibilgailuaren jabe­tzat.

d)  Jardueraren izaera berezia dela eta, ibilgailua etengabe erabili behar izatea. Ibilgailuaren beharra justifikatu egin beharko da. Udalaren esku egongo da aparteko bereizgarria emateko erabakia.

Behar bezala erregistratutako profesional taldeek (gremioek), aparteko kasuetan, beren jarduerarako ibilgailuaren beharra badute, bereizgarri horrek eskubidea emango die egoiliarren zonetan aparka­tze­ko, 20:00ak arte.

Aparteko kasuetarako bereizgarriak, ordea, ez du eskubiderik ematen jaiegun eta larunbatetan eguerdiko 13:00etatik aurrera beren zonatik kanpo aparka­tze­ko. Aparteko kasuetan soilik eman ahalko du organo eskudunak ordutegi horretatik kanpo aparka­tze­ko baimena.

Justifikatu­tzat ematen da, eta beraz ez da beharrezkoa ida­tzi­zko justifikazioa eska­tze­a eska­tzai­learen jarduera honako alorrei lotuta baldin badago:

— Igel­tse­ro­tza.

— Elektrizidadea.

— Pintura.

— Iturgin­tza.

— Higiezinen kudeaketa.

— Aroztegia.

— Loteria sal­tza­ilea.

— Al­tza­iru banaketa.

— Lorezain­tza.

— Etxe­ko-tresnen konponketa.

— Igogailuen mantenua.

— Etxe­en garbiketa zerbi­tzua.

— Medikun­tza zerbi­tzu­ak.

— Janarien banaketak.

— Etxe­etan banaketa zerbi­tzu­ak.

e)  Udalak jarritako trafiko-isunik izanez gero, hori ordaindua izatea. Arau hau entitate juridiko edo fisiko bereko ibilgailuei aplikatuko zaie.

f)  Jarduera ekonomikoen­tzat aparteko bereizgarria lor­tze­ko, dagokion zerga ordenan­tzan jarritako tarifa ordain­tzea.

Puntualki Udalerrira lanera etor­tzen diren gremioek eta Jardueraren izaera berezia dela eta bertako edo egoiliar guneetan aparkatu behar badute aparka­tze­ko aukera izango dute dagokion txa­rtela aterata. Txa­rtel hauek errotazio handiko eta egonaldi ertaineko guneak kudea­tze­ko jarriko diren makinetan lortu ahal izango dira, dagokion tasa ordaindu eta gero. Ibilgailuak profesonala izan beharko du eta errotulatua joan beharra du.

10. artikulua.    Mugikortasun urriko per­tso­nek gidatutako ibilgailuen bereizgarria.

Ezinduen­tza­ko Europako Aparka­tze­ko Txa­rtelaren jabe diren mugikortasun urriko per­tso­nen ibilgailuei, horien titularrek egoiliar zonako etxe­bizi­tza­ren batean erroldatuta badaude, aparteko araubide hau aplikatuko zaie:        


a)  Araudi honetako 7. artikuluko a), b) eta c) ataletan jasotako baldin­tzak bete beharko dituzte.

b)  Mugikortasun urriko per­tso­nen­tzako bereizgarria eskuratu ahal izango dute, eta ibilgailuaren aurreko kristalaren barruko aldean itsa­tsi beharko dute, kanpotik erraz irakur­tze­ko moduan.

c)  Bereizgarri horren titularrek egoiliar zonan aparkatu ahal izango dute –mugikortasun urriko per­tso­nen­tzako gorde gabeko plazak– egoiliarren­tzat ezarritako baldin­tza berdinetan. Errotazio handiko eremuetan ez da eskubide hori aplikatuko.               

11. artikulua.    Bigarren etxe­bizi­tza­ko bereizgarria.

Zumaiara erroldatuta ez dauden per­tso­nek eta etxe­bizi­tza baten jabe izanik beren etxe­bizi­tza (jabe­tza­koa edo alokatua) aparkaleku-zerbi­tzu arautua duen ingururen batean badute, zona arautuan aparka­tze­ko baimena emango dien bereizgarria lortu ahal izango dute.

Bereizgarri bakar bat lortu ahal izango da etxe­bizi­tza­ko.

Bereizgarri hori lortu nahi duten per­tso­nek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Errolda ziurtagiria.

b)  Araututako zonaren mugapean inskribatuta dagoen etxe­bizi­tza baten jabe edo errentari izatea. Etxe­bizi­tza jabearen ezkontideek eta lehen graduko odol-ahaideek (seme-alaba edo gurasoek) ere aukera izango dute. 

c)  Ibilgailuaren jabe izatea. Probin­tzi­ako Trafiko Buruzagi­tzak emandako zirkulazioko baimenean ager­tzen den per­tso­na hartuko da ibilgailuaren jabe­tzat.

d)  Udalak jarritako trafiko isunik izanez gero, hori ordainduta izatea.

e)  Udaldiko bereizgarria lor­tze­ko dagokion Zerga ordenan­tzan jarritako tarifa ordain­tzea.

Ez zaie udaldirako aparka­tze­ko bereizgarririk emango, egoiliar zonan aparka­tze­ko baimena duten ibilgailuen titularrekin batera herriko etxe­bizi­tze­tan udaldia pasa­tzen duten per­tso­nei.           

Eskaera etxe­bizi­tza­ren jabeak edo bere ezkontideak egin beharko du.

12. artikulua.    Egoiliar ez diren langile eta autonomoen aparteko bereizgarria.

Zumaian erroldatuta ez daudenek baina bertan lan egiten dutenek uda partean aparka­tze­ko bereizgarria eska­tze­ko aukera izango dute.

Bereizgarria eskatzaileak aukeratutako zona bakar batean erabili ahal izango da.

Bereizgarria indarrean egongo da langilearen kontratuak dirauen bitartean, astelehenetik ostiralera edo astelehenetik igandera, kontratu horren baldin­tzen arabera.

Bereizgarria eskuratu nahi duten per­tso­nek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Indarrean duten lan kontratua aurkeztea. Autonomoen kasuan, berriz, Zumaian Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan alta emanda izatea eta zehaztutako zonaren barruan jarduteko lokal edo etxe bat alokatuta edo jabe­tzan izatea.        

b)  Ibilgailuaren jabea izatea. Probin­tzi­ako Trafiko Buruzagi­tzak emandako zirkulazioko baimenean ager­tzen den per­tso­na hartuko da ibilgailuaren jabe­tzat edo bere ezkontidea.         

c)  Udalak jarritako trafiko isunik izanez gero, hori ordainduta izatea.

d)  Dagokion Zerga ordenan­tzan bereizgarria lor­tze­ko jarritako tarifa ordain­tzea.

e)  Eskaera urtero berritu beharko da.

13. artikulua.  Arautu gabeko zonetako egoiliarren bereizgarria.

a)  Zumaian erroldatutako per­tso­nak izanik, eta lur urbanizaezina edo Artadi, Oikia edo Narrondoko hirilur guneetan bizi direnek ere aparka­tze­ko bereizgarria eskuratu ahalko dute. Bereizgarri horrek baimena emango die araututako zonatan aparkatu ahal izateko, tiketa lortu gabe eta denbora mugarik gabe.               

Oro har, etxe­bizi­tza bakoi­tze­ko emango den egoiliar-txa­rtel gehiengoa etxe­bizi­tza horretan gida­tze­ko baimena duten per­tso­nen kopurua izango dira.

Bereizgarria eskuratu nahi duten per­tso­nek 7 edo 8 artikuluetan adierazitako baldin­tzak bete beharko dituzte, honako hau izan ezik: ordenan­tza honek arau­tzen duen zona berean egoiliar izateari buruzkoa.

b)  Dagozkien tasa fiskalak ordaindu eta gero lortu ahal izango dute egoiliarren bereizgarria honako per­tso­nek:         

— Zestoa:

Bedua.

Narruondo 2.

Narruondo 3.

Narruondo 4.

Narruondo 5.

Narruondo 6.

Narruondo 7.

Narruondo 8.

Narruondo 9.

Sarrondobekoa.

— Deba, honako baserriak:

Billabier.

Erkisketagoikoa.

Erkistemailu.

Erreka­txo.

Endañetaberria.

Endañetazarra.

Endañetandikoa.

Larrazabalzarra.

Larrazabalberria.

Sarrondogoikoa.

San Martin.

Saskate.

14. artikulua.    Bereizgarria eska­tzea.

Ordenan­tza honetan definitutako bereizgarriak lortu nahi dituztenek egiaztatu beharko dute eskatutako baldin­tza guztiak bete­tzen dituztela, eta agiri hauek aurkeztuko dituzte: 

1.    Udalak horretarako jarritako eskaera-inprimakia.      

2.    NANaren fotokopia edo nortasuna egiazta­tze­ko beste edozein agiri. Per­tso­na juridikoa denean Identifikazio Fiskaleko Kodea.

3.    Etxe­bizi­tza baten bereizgarri bat baino gehiago eska­tzen den kasuetan etxe bizi­tza horretan erroldatutakoen gida­tze­ko baimenen kopia.

4.    Ibilgailuaren zirkulazioko baimenaren fotokopia.

5.    Dagokion zerga-ordenan­tzan ezarritako tarifaren diru-sarrera egin izanaren ziurtagiria.

6.    Jarduera ekonomikoetarako bereizgarria lor­tze­ko: titularrak justifikatu beharko du bere jarduera ekonomikorako etengabe erabili behar duela ibilgailua.

7.    Enpresaren ibilgailua erabil­tzen duten gidariek egiaztatu beharko dute, batetik, ibilgailuaren enpresa titularraren eta eska­tzai­learen artean laneko harremana dagoela, eta bestetik, enpresak baimena eman diola per­tso­na horri ibilgailua berak esklusiboki erabil­tze­ko, bai lanorduetan bai lanorduetatik kanpo.

8.    Mugikortasun urriko ibilgailuen titularrek, berriz, agiri bidez frogatu beharko dute zirkunstan­tzi­a hori.

Agiri horiek jatorrizkoekin batera aurkeztuko dira, alderatu ahal izateko. Hala ere, Udalak beste edozein agiri eska­tze­ko eskubidea izango du, bai eta ekarritako datuak egiazta­tze­ko beharrezko froga eta ikerketak ofizioz egiteko eskubidea ere.

a)  Egoiliarren­tza­ko bereizgarria eskatu duenaren benetako eta ohiko bizilekua zein den egiazta­tzea, egoiliarren­tza­ko bereizgarria eskatu duenaren etxe­bizi­tzan bertan. Nahitaezkoa eta ezinbestekoa da titulartasuna eta helbidea ibilgailuen udal-erroldan inskribatutakoekin bat etor­tzea.

b)  Ibilgailua Zumaiako Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zergaren Erroldan alta emanda dagoela eta zerga hori kitatuta duela egiazta­tzea.

c)  Legez jarritako epeetan Udalari ordaindu gabeko trafikoko isunik ez daukala egiazta­tzea.

Ordenan­tza indarrean sar­tzen denean, bereizgarria eskuratu nahi duten interesdun guztiek beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta dagokion zerga ordenan­tzan ezarritako tasak ordaindu beharko dituzte. Bereizgarrien erabilerari eta indarraldiari buruzko 15. eta 16. artikuluan jarritako xedapenak alde batera utzi gabe, interesdunek lau urtetik behin kudeaketa-organoari behar diren agiriak aurkeztuko dizkiote, haren aurrean justifika­tze­ko oraindik ere bete­tzen dituztela bereizgarria lortu eta erabil­tze­ko baldin­tzak. Hala eta guztiz ere, erabil­tza­ileari edozein unetan eskatu ahal izango zaio baldin­tza horiek egun ere bete­tzen dituela berresteko.

15. artikulua.    Bereizgarriaren erabilera eta indarraldia.

Egoiliarren bereizgarrien onuradunek beren zonako toki libreetan denbora-mugarik gabe aparkatu ahal izango dute, errotazio handiko eta egonaldi ertaineko zonetan izan ezik.   

Hala eta guztiz ere, egoiliarren ibilgailua gune berean mugitu gabe aparkatu ahal izateko gehienezko denbora zor­tzi astekoa izango da, ezinbesteko arrazoiengatik baimen berezia eskuratu ezean, behin­tzat. Baimen hori alkate­tza-dekretu bidez emango da. Zor­tzi aste horiek igarota, ibilgailua beste aparkaleku batera aldatu beharko da. Ezin izango da berriro leku berean aparkatu, azken aldiz bertan aparkatu zenetik 24 ordu igaro arte.

Bereizgarria ibilgailuaren aurreko kristalaren barrualdean jarri beharko da, eskuineko aldean (gidariaren kontrakoa) kanpotik ongi ikusteko moduan. Bereizgarria urte natural batez erabili ahal izango da, eta eska­tzai­learen­tzat eta eskatutako ibilgailurako bakar-bakarrik izango da.

Bereizgarria jaso duten eska­tzai­leak izango dira horien eran­tzu­le, eta etxe­bizi­tza edo ibilgailua edo bereizgarria eduki ahal izateko edozein baldin­tza alda­tzen dutenean, Udalari jakinarazi beharko diote gehienez ere astebeteko epean. Hala, beste bereizgarri bat emango zaie, horretarako eskubiderik izanez gero edo, bestela, lehendik zutena baliogabetuko zaie. Bi kasuetan bereizgarria itzu­li beharko dute.

Bereizgarria lapurtu edo gal­tzen bada, Udalari lehenbailehen jakinaraziko zaio.              

Bereizgarria indarrean izango da zerga-ekitaldiaren barruan bereizgarriari eman zaion denboraldian. Epealdi hori amaituta, ez du baliorik izango. Hala ere, Udalak, dagozkion egiaztapenak egin eta gero, ofizioz automatikoki berrituko du.

Titularrak bereizgarria berritu nahi ez badu, kudeaketa-organoari jakinarazi beharko dio urteko denboraldi berria hasi baino lehen, eta bereizgarria dagokion bulegora eraman beharko du. 

Bereizgarria ekar­tzen ez bada, titularra bidegabe erabil­tzen ari dela ulertuko da, eta ordenan­tza honetako 31.d) artikuluaren araberako ondorioak izango ditu jokabide horrek.     

16. artikulua.    Betebeharrak.

Bide publiko eta aparkalekuetan aparka­tze­ko, arau orokor eta zehatz guztiak beteko dira, ibilgailuak aparka­tze­ko seinale guztiak errespetatutako dira, eta, gainera, hauetako edozein agiri lortu beharko da:   

a)  Egoiliarren bereizgarria edo jarduera ekonomikoaren txa­rtela, ordu-mugarik gabe aparka­tze­a ahalbide­tzen duena arau orokor edo zeha­tzen batek edo seinaleren batek bertan aparka­tze­a debeka­tzen ez duen lekuetan.

b)  Mugikortasun urriko per­tso­nen­tzako aparka­tze­ko bereizgarria (MM bineta), ibilgailuaren aurreko kristalaren barrualdean itsa­tsi beharko dena, kanpotik erraz irakur­tze­ko.     

III. TITULUA

GUNE JAKIN BA­TZU­EN ZIRKULAZIOAREN ETA ERABILERAREN ZENBAIT ALDERDI ARAU­TZE­KO

I. KAPITULUA.  ‑ERRIBERA KALEAN ETA EUSEBIO GURRU­TXA­GA PLAZAN ZIRKULA­TZE­KO ARAU BEREZIAK

17. artikulua.

Kapitulu honetan ezarritakoak arautuko du, berariaz, Eusebio Gurru­txa­ga plaza eta Erribera kaleko ibilgailuen zirkulazioa eta aparkamendua.

18. artikulua.

Erribera kalea eta Eusebio Gurru­txa­ga plaza oinezkoen­tzat lehene­tsi­tako guneak dira.

19. artikulua.

Oinezkoen­tzat lehene­tsi­tako zonetatik pasa­tze­rakoan ibilgailuek egokitu egin beharko dute beren abiadura oinezkoenera, eta gehienez ere 10 km/h abiaduran ibiliko dira.

20. artikulua.

Oinezkoen­tzat lehene­tsi­tako kaleetan, zamalanetan dabil­tzan ibilgailuek bertan egoterik izango dute, zamak duen pisuagatik, bolumenagatik edo bestelako arrazoi ba­tzu­engatik per­tso­na bakar batek ezin dituenean garraiatu. Horrelakoetan, gehienezko abiadura 10 km/h izango da eta oinezkoei lehentasuna emanez eta kontuz ibili beharko dira.

Erribera kalean, banaketa egiteko ordutegia, astelehenetik larunbatera goizeko 8:00etatik 12:00ak bitartekoa izango da.

Eusebio Gurru­txa­ga plazan banaketa egiteko ordutegia, astelehenetik larunbatera goizeko 9:00etatik 12:30k bitartekoa izango da.

Banaketa-ordutegitik kanpo, kale eta plazetara ez da sar­tze­rik izango, oinezkoen kale bilakatuko dira, eta eremu horretan sar­tze­ko baimena izango duten bakarrak ezinduen gurpil-aulki motordunak eta berariaz baimendutako ibilgailuak izango dira.

Bizikleta eta patinak bidetik edo horretarako prestatutako guneetatik ibili beharko dira, nahitaezko seinaleztapenaren noranzkoan.

21. artikulua.

Oinezkoen­tzat diren kale eta plazetan ibilgailuei sar­tzen utzi­ko zaie, bertan bizi diren herritarrek zamalan jakin ba­tzuk egin behar dituztenean, baina betiere, aldez aurretik eginbehar horren berri eman ondoren Udal­tza­ingoari.      

Era berean, zona horretan sartu ahalko dira, horretarako beharra behar bezala justifikatutakoan, eremu horren barruan dauden establezimenduetako ibilgailuak, mugikortasun urriko per­tso­nak darama­tza­tenak, baina betiere, dagokion Udal-Zerbi­tzu­ek aldeko txos­tena eman ondoren.

Oinezkoen kale eta plazetako zamalanak lanegunetan egingo dira, goizeko 8:00etatik 12:00k bitartean, eta ordu horretatik aurrera trafikoaren­tzat itxi­ta geratuko dira.         

Ezarritako ordutegitik kanpo zamalanak egiteko baimena jaso­tzen denetan, lan horiek eskorga edo ibilgailu isilen bidez egin beharko dira.

Zona honetara sar­tze­ko baimena ematen duen dokumentuan zehaztuta agertu beharko da ibilgailuak zein bidetatik barrena egingo duen ibilbidea, zein dimen­tsi­o duen eta zein den Baimendutako Gehienezko Pisua.

22. artikulua.

Oro har, kapitulu honetan ezarritako mugaketetara ez dira lotuta egongo garbiketa lanetan dabil­tzan ibilgailu ofizialak, polizienak, suhil­tza­ileenak, larrialdietakoak eta ezindu fisikoak garraia­tzen dabil­tza­nak.   

II. KAPITULUA.  ‑LARRE­TXO AUZOAN (05HA) ZIRKULA­TZE­KO ARAU BEREZIAK

23. artikulua.

Kapitulu honetan ezarritakoak arautuko du, berariaz, Larre­txo auzoko kaleetako ibilgailuen zirkulazioa eta aparkamendua.           

24. artikulua.

3. zona: Larre­txo­ko kaleetan barrena (Larre­txo auzategia, Hondar-gain, Itzu­run zuhaizbidea eta San Telmo), ordu-mugarik gabe ibili (sartu-zirkulatu) ahalko dira ordenan­tza honetan ezar­tzen modura baimena lor­tzen duten ibilgailuek; gainerakoek denbora mugatuz izango dute sarrera.              

Ibilgailuen guztien­tza­ko gehienezko abiadura 30 km/h-koa izango da.

25. artikulua.    Aplikazio-eremua.

Kale haue osa­tzen dute: Larre­txo Hondar-gain, San Telmo (2, 4, 6, 8, 10*, 1, 3, 5, 7, 9, 11 zbk.), Itzu­run zuhaizbidea. 

Zona horretan beharrezko seinaleztapenak eta kontrol-sistemak jarriko dira.

*  1 zona: Ardan­tza­bide-ko egoiliar-txa­rtela eskatu badute, gunetik kanpo geratuko dira.

26. artikulua.    Kontrol-sistema.

Egongo diren kontrol-sistemetarako baimena lor­tze­ko aurrez indarrean dagoen tasa ordaindu beharko da.

27. artikulua.    Baimendutako ibilgailuak.

Baimendutako ibilgailu­tzat hartuko dira, per­tso­na fisiko edo juridikoen jabe­tza­koak izanda, ondoren aipatutako taldeetako batean badaude eta Udalak dagokion baimena ematen badie:            

a)  Seinaleztatutako eremuaren barruan garaje plazak jabe­tzan edo alokairuan hartuta dituztenak.

b)  Ohiko horni­tza­ileak: zona horretan dauden ostalari­tza­ko establezimenduak, saltokiak edo etxe partikularrak horni­tze­ko zamalanak egiten dituzten garraiolariak, aldian-aldian, horretarako egoki diren ibilgailuen bidez.

c)  Entitate edo Erakunde Publikoetako ibilgailu ofizialak eta zerbi­tzu publikoetara atxi­kitakoak, zerbi­tzu­a ematen ari diren bitartean.

d)  Larrialdietako zerbi­tzu­a ematen dutenak, Segurtasun Indar eta Kidegoetakoak, osasun-lagun­tza­rako direnak, baina betiere, zerbi­tzu­a ematen badaude.

e)  Auto-taxirako udal-lizen­tzi­a duten ibilgailuak, zerbi­tzu­a ematen badaude.

Salbuespen gisa, eta aldez aurretik Udal­tza­ingoaren aldeko txos­tena izanda, beste zenbait kasutan ere baimena eman ahalko da, herriaren onurarako bada edo berezitasunen bat badauka. Salbuespen horien artean ditugu, besteak beste, aplikazio eremuaren barruan bizi izan eta mugikortasun arazoak dituzten per­tso­na ezinduak darama­tza­ten ibilgailuak, betiere, erakunde eskudunak dagokion baimen berezia eman ondoren.

3 zona: Larre­txon garaje plazak jabe­tzan edo alokairuan hartuta dituztenak bere baimena laga edo partekatu ahal izango dute Udalari aurrez komunikatuz eta hau egin ahal izateko ezar­tzen den prozedurari jarraituz, modu honetan hirugarren bati garajea uzteko aukera berma­tzen da.

Baimenak aldi baterakoak izan daitezke, eta horrelakoetan zehaztu egin beharko da noiz arteko indarraldia izango duten.

28. artikulua.    Ordutegiak.

Sarbide-ordutegiaren araubide orokorra, lehen aipatutako baldin­tzak beteta, honako hau da:

— Eremuaren barruan, garaje plazak, baimendutako pasabide eta guzti, jabe­tzan edo alokairuan dituztenak: 00:00-24:00 (aste osoan).

— Egoiliar txa­rtela dutenak: 00:00-24:00 (aste osoan).   

— Ohiko horni­tza­ileak: 8:00-12:00 astelehenetik larunbatera, jai egunak izan ezik.

— Entitate edo Erakunde Publikoetako ibilgailu ofizialak eta zerbi­tzu publikoetara atxi­kitakoak: 00:00-24:00.

— Larrialdietako ibilgailuak: 00:00-24:00.

— Hoteleko bezeroak: Auzora sarrera izango dute, baina ezingo dute egoiliarren gunean aparkatu.

— Gainerako Ibilgailuak: Kontrolatutako zonan gehienez: 20 minutu.

— Ordutegi horietan salbuespenak onartu ahal izango dira; horretarako, baimena eman aurretik, Udal­tza­ingoak aldeko txos­tena egin beharko du.

— Era berean, baimenik gabeko ibilgailuei une jakin ba­tzu­etan sar­tzen utzi ahalko zaie, horretarako behar besteko arrazoiak badaude eta aurretiaz Udal­tza­ingoaren txos­tena izanda.

29. artikulua.    Baimena eska­tzea.

Dagokion baimena lortu ahal izateko, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da Udale­txe­an:

a)  Eskabidea, inprimaki ofizialean eta behar bezala beteta.

b)  Zona horretan ko­txe-toki edo garaje plaza baten jabe/errentari dela egiazta­tzen duen dokumentazioa, eskritura publiko edo kontratu ofizial bidez hurrenez hurren.

c)  Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria. Baimen-eskabide bakoi­tze­ko ordainketa bat.

d)  IAT (Ibilgailuen azterketa teknikoa) egin izanaren ziurtagiriaren fotokopia, eta hala badagokio, egin beharrik ez daukala justifika­tzen duena.

30. artikulua.    Baimena baliogabe­tzea.

Baimena baliogabetuta geratuko da bete beharreko baldin­tzak bete ezean. Baliogabetu egin beharko da, halaber, baimen hori eman zeneko baldin­tzak desager­tzen badira edo, baimen hori ukatuko luketen arrazoi berriak ager­tzen badira.

Aipatutako egoeretan, baimenaren titularrak ez du kalte-ordainik jaso­tze­ko inongo eskubiderik izango.

Baimendutako ibilgailua ez den beste batek txa­rtel magnetikoren bat edo an­tze­ko beste zerbait erabiliz gero, edo txa­rtela manipulatu egin duten zan­tzu­rik izanez gero, Udal­tza­ingoak eskumena izango du kautelaz ken­tze­ko edo txa­rtela baliogabe­tze­ko.

IV. TITULUA

ZIGORRAK

31. artikulua.    Zigor-araubidea.

1.    Trafikoko arau-hauste­tzat hartuko da ordenan­tza honen edozein artikulu urra­tzea, hala nola Alkate­tza-Lehendakari­tzak ordenan­tza honi buruz erabakitako ebazpenak haustea, eta, ezarritako legezko prozeduraren bidez, zigorra jarriko da.             


2.    Behar bezala eskatuz gero, ibilgailuaren titularrak arau-haustea egin duen gidari eran­tzu­lea zein den identifikatu behar du eta, dagokion prozedurazko izapidean justifikaziorik gabe obligazio hau bete ezean, berari jarriko zaio 31.3.j) artikuluan jasotako arau-haustearen zigorra.

3.    Arau-hausteak:

a)  Ordenan­tza honetan adierazitako txa­rtelik gabe aparka­tzea, edo txa­rtela ikusteko moduko lekuren batean ez jar­tzea.

b)  Aparka­tze­ko gehieneko denbora bukatu ondoren zona berean aparka­tzea.

c)  Tiket edo bereizgarri manipulatu, fal­tsu, baliogabetu edo desegokia erabil­tzea.

d)  Bereizgarrien titularrek helbide-aldaketa edo ibilgailuaren eskualda­tze­a jakinarazteko obligazioa ez bete­tzea.

e)  Ordenan­tza honetan jasotako bereizgarriak behar den moduan ez erabil­tzea.

f)  Bereizgarria emateko beharrezko den betebeharren bat ez bete­tze­a eta Udalari horretarako jarritako epean ez jakinaraztea.

g)  Bereizgarria jaso zuen ibilgailuaren jabe­tza eskualdatu ondoren ere, haren bereizgarria erabil­tzea.

h)  Ezinduen­tza­ko Europako Aparkaleku Txa­rtela edo, bestela, mugikortasun urriko per­tso­nen­tzako bereizgarria begi-bistan ez jar­tzea.

i)  Arau-haustea egin duen gidari eran­tzu­lea ez identifika­tzea, aurrez eskatuta ere.

j)  Egoiliarren­tzat gordetako gunean aparka­tzea, zona edo sektore horretako bizilagunen bereizgarria eduki gabe.

k)  Dagokion zerga ordenan­tzan bereizgarria lor­tze­ko jarritako tarifa ez ordain­tzea.

l)  28. artikuluan definitutako gehienezko denbora gaindi­tzea.

m)  Aparka­tze­ko eskatu eta ordaindu den denbora gainditua egotea (beharrezkoa izanez gero lortutako tiketean azal­tzen den denbora gainditua egotea).               

n)  Ordenan­tza honetan adierazitako beste edozein baldin­tza ez bete­tzea.

32. artikulua.    Zigorrak eta araubide-neurriak.

Arau-hausteak honakoekin bat etorriz zigortuko dira: 6/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onar­tze­ko dena, V. tituluan; eta legezko gainerako xedapen osagarrietan eta udal-ordenan­tze­tan erabakitakoak.

31.3 artikuluko a), b), e), f), g), i), j), l) eta m) puntuetan tipifikatutako arau-hausteak 80 €-rekin zigortuko dira (kopuru hori berrikusi egingo da, eta, beharrezkoa bada, Alkate­tza-dekretu bidez eguneratuko da. 31.3 artikuluko c), 31.3 artikuluko d) eta 31.3 artikuluko h) kasua 200 €-rekin zigortuko da (kopuru hori berrikusi egingo da, eta, beharrezkoa bada, Alkate­tza­ren Dekretu bidez eguneratuko da) eta, horrez gain bi kasuetan, bereizgarria baliogabetu eta 2 urteko epea pasatu arte ez zaio berririk egingo. Horiek horrela izanda ere, ez da eragozpenik izango hauek eska­tze­ko: Ordenan­tza­ko tarifetan jarritako prezioak ordain­tzea, baita premiamendu-bidea erabilita ere, bat etorriz Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauarekin (mar­txo­aren 8ko 2/2005), zeina lotuta dagoen 2/1990 Foru Araua, urtarrilaren 11koa, Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoaekin. Sor daitezkeen bestelako tasak ere ordain­tzea.

31.3 artikuluko m) puntuan tipifikatutako arau-hausteak 10 €-rekin kendu ahal izango da lehenengo 90 minutuetan.

31.3 artikuluko a), b), e), f), g), i), j), l) eta m) puntuetan tipifikatutako arau-hausteak 20 €-rekin kendu ahal izango da lehenengo 90 minutuetan, eragiketa hau errotazio handiko eta egonaldi ertaineko gunetako makinetan egingo da.

31.3 artikuluan tipifikatutako arau-hausteak trafiko eta aparkamenduen zerbi­tzu publikoa antolatu eta hobe­tze­ko oztopo larriak dira, beraz, oker okupatutako espazioa berreskura­tze­ko, udal-agintari­tzak ibilgailu hori kenduko du eta horretarako prestatutako gordailura eramango du, ezar daitekeen zigor ekonomikoa kontuan hartu gabe.            


31.3 artikuluko kasuetan autoa kendu egingo da, udal-agintari­tzak denbora mugarekin aparka­tze­ko egokitutako egoiliarren­tza­ko lekuetan horretarako baimena ematen duen bereizgarririk gabe aparka­tzen bada.    

Alkateak –edo, hala badagokio, eskuorde­tze edo deskon­tze­ntrazio bidez jardungo duen organoak– baimena eman ahal izango die Agintari­tza­ren izenean trafikoa zain­tzen duten agenteei, legez ezarritako kasuetan, kautelazko neurri hau har dezaten: ibilgailuak bidetik ken­tze­a eta gorde­tze­ko izendatutako lekura eramatea.

Ibilgailua bide publikotik jaso­tze­ko zerbi­tzu­ak, eta ibilgailua aurreko atalean aipatutako gordailuan egoteak, Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioko udal-ordenan­tzan xedatutako tasak sorraraziko dituzte. Ibilgailua itzu­li aurretik tasa horiek guztiak ordaindu beharko dira.          

Alkateak –edo, hala badagokio, eskuorde­tze edo deskon­tze­ntrazio bidez jardungo duen organoak– onar dezake trafikoaren arloan egiten diren arau–hauste ohikoen taula bat, bai eta zigor aplikagarriena ere. Dena den, taula horiek modulatu ahalko dira aldibereko zirkunstan­tzi­en arabera.

XEDAPEN INDARGABE­TZA­ILEA

Indargabetuta gera­tzen da 2017ko maia­tza­ren 25ean onartutako Zumaiako udalerriko bide publiko jakinetan ibilgailuen aparkamendua eta gunea jakin ba­tzu­en zirkulazioaren eta erabileraren zenbait alderdi arau­tze­ko Ordenan­tza.

AZKEN XEDAPENA

Araudi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta 2018ko ekainaren 15ean jarriko da indarrean.