GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
EKONOMIA SUSTAPENEKO,
LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
Gipuzkoako enpresa
ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzeko
programaren» oinarri arautzaileak eta 2018ko deialdia.
Diputatuen Kontseiluak
honako erabaki hau hartu du 2018ko maiatzaren 8an:
Ekonomia,
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoaren
susperraldi ekonomikoa finkatzen lagundu nahi du. Horretarako, portaera
enpresarial aurreratu eta jasangarriak sustatuko ditu eta herrialde nahiz
lurralde gisa gure politika industrialak eta ekonomikoak ditugun identitate
ezaugarriak indartuko ditu. Azken finean, Gipuzkoa sustatu nahi da, hau da,
aberastasun jasangarria eta pertsonen ongizatea sortzen direla bermatzen
duen Gipuzkoa.
Enpresa eta enplegu
gehiago eta hobeak sortzera bideratutako estrategia bat garatu nahi da,
ekonomia produktiboaren alde eginda, batik bat, gure sektore estrategikoetan,
aberastasuna era jasangarrian sortzea indartzen duten portaera enpresarial
eta sozialak sustatuta. Gure herrialdeko industriaren alde mugimendu sozial bat
sustatzen duen proiektu bat izango da, aberastasuna sortzeko enpresa
prozesuaren erdi-erdian jarriz eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari
egiten dion ekarpena azpimarratuz. Hori guztia eraldaketa enpresarialaren
(antolamendua, kudeaketa eredua, hobeto lehiatzeko birdimentsionatzea,
produktuen eta/edo zerbitzuen katalogo berriak eta/edo gehigarriak) aldeko
politikekin bat egingo da, hau da, bereizkuntza, balio erantsia eta
abantaila lehiakor iraunkorrak eskaintzen dituzten politikekin. Bestela
esanda, enpresak eraldatzeko programak jarriko dira martxan; hala,
lehiakortasunaren kontzeptuan eboluzionatuko da, enpresen arteko lankidetza
sustatuta konpetentziak eskura ditzaten, eralda daitezen eta negozio
ereduak suspertu ditzaten.
Horretarako,
beharrezkotzat jo da Gipuzkoa industrial eta lehiakor bat lortzeko jarduketa
ildo bat garatzea, enpresa txikia lehenesten duena: bideragarritasunean,
ondorengotzan, produktu merkatuaren estrategian, dimentsioan, hazkundean,
kudeaketan, etab.; dibertsifikazio eta eraldaketa produktiboen prozesuak
ezagueraz sakondu eta orientatzeko. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren papera
prozesu horiek gauzatzeko baldintzak eta guneak ager daitezela sustatzea
da eta, beraz, profil erraztailea eta katalizatzailea izango du.
Ildo horri
jarraikiz, lurraldeak aurrera egiteko eredu bat sustatuko da, politika eta
praktika operatiboetan oinarritua; betiere enpresen lehiakortasuna hobetzen
badute eta lurraldearen baldintza sozialak eta ekonomikoak hobetzen laguntzen
badute. Hala, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren garapena elkarrekin
erlazionatuta dauden elementutzat jotzen dira, Gipuzkoako herritarren
etorkizuneko ongizatean eragina baitute.
Egungo ekonomiak,
industria sektorea oinarri duen ekoizpen ereduan bereziki, materia eta energia
kopuru handiak erabiltzean eta produkzio eta kontsumoko ekonomia eta
energia arloko ekonomia garatzean datza (atera, eraldatu, kontsumitu eta
botatzea). Egungo eredua ez da jasangarria, eta hainbat kanpo-efektu sortzen
ditu, prezioetan islatzenen ez direnak, baina gizarte mailan eragin negatiboa
dutenak: hondakinak, baliabide naturalen eskasia, birziklatu gabeko materialak,
eta ingurumenaren narriadura, besteak beste. Alderdi negatibo horiei arau
berriak, teknologia eta berrikuntza berriak, eta kontsumitzaile mota
berriak erantsiz gero, ikus daiteke eredu ekonomikoa aldatzen ari dela eredu
zirkular baterantz, eta, horrela, ekoizteko eta kontsumitzeko modu berri eta
eraginkorragoa agertzen ari dela, baliabideak eta energia ahalik eta gehien
optimizatzera eta hondakinak ezabatzera bideratutakoa, bai produktu eta
zerbitzuek, bai horiek osatzen dituzten elementuek, beraien erabilera eta
gehieneko balioak une oro manten ditzatzen. Ildo horretan, ekonomia
zirkularrak garapen aukera garrantzitsuak sor ditzake, hazkundea eta
iraunkortasuna uztartuta.
Bestalde, lehiakortasun
jasangarriak etengabe elikatzen diren prozesuak eta sistematikak dituzten
erakundeak behar ditu, eta baita ere alderdi hauek gehitzen dituztenak besteak
beste: aukerak identifikatzea, horiek baliagarri bihurtzea aintzat hartzeko
gai direnentzat, eta emaitza ekonomiko eta sozialen iturri izatea, non
ekonomia sortzaileak funtsezko zeregina baitu.
Horregatik, enpresen
eta haien ingurunean ideiak nola diseinatu, ekoiztu eta ideiak balio zein emaitzetara
eraldatzeko prozesuak, erlazioak eta erabakiak eratzen dituzten esku-hartzeak
sustatzen dira. Hau da, beren gaitasunek gizartearentzat baliagarria den
proposamen bat egiten dute.
Beraz, kontua da
eraldaketa lehiakortasunerantz egiteko bide gisa sustatzea. Hainbat etapen
bidez, balioa era jasangarrian sortzera bideratutako prozesua izango da eta,
bertan, enpresa bakoitzak bere ibilbidea eraiki beharko du.
Ibilbide bat,
konpromiso bat oraina ziurtatzeko, negozioa egokitzeko eta emaitzak hobetzeko,
eta enpresaren jasangarritasuna lortzeko.
Ibilbide horrek hau
guztia izan beharko luke kontuan:
— Estrategia
enpresariala, aurrerapena eta erabaki hartzea batzea;
— Enpresa bakoitzak
gaitasun bereizgarri bat izatea funtsezko balio proposamen batean bilakatzeko
baliabide kritikoak eta kide kritikoak erabilita;
— Transmisio
enpresarialek espiritu enpresariala pizten dute eta hazkunderako zein
enplegurako potentzial handia eskaintzen dute;
— Lankidetza
enpresarialaren xedea da efikazia sortzea taldeen edo erakundeen gaitasunak
konbinatuta;
— Ekonomia
zirkularraren gaitasun eta aukera guztiak aprobetxatu behar dira eta, beraz,
balore kate osoan produktu, zerbitzu eta negozioen balioa sortzeko
hausnarketa egin behar da berriro ikuspegi zirkular batetik abiatuta, betiere
ekosistemako eragile guztien lankidetzarekin;
— Ezagutza eta
sormena hartu behar dira oinarritzat produktu, zerbitzu, antolaketa eta
negozio ereduei balioa emateko unean.
Labur esanda,
ibilbide horrek helburu komun bat betetzeko ahaleginak egiten dituzten
enpresen alde egin behar du, zehazki, beren produktu eta zerbitzuen bidez,
pertsonei balioa emateko helburua duten enpresen alde, eta, horretarako,
ezinbestekoa da beste pertsona, talde eta entitateekin elkarlanean aritzea,
organizazioaren barruan nahiz kanpoan. Beraz, baldintza egokiak sortu behar
dira, gaitasun gehien duten enpresek eta pertsona taldeek, modu
sistematikoan, helburu komunak aurki ditzaten beste interesatu batzuekin
elkarlanean.
Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, ardazte eta
leheneste politika baten bidez, uste du beharrezkoa dela hori gauzatzea
(ikusmolde integral batekin, beste politika batzuekin batera garatuta), bost
jarduketa ardatzen bidez garatzea:
— Gipuzkoako
enpresen lehiakortasuna indartzen laguntzea.
— Jarduera
enpresarialaren jarraitutasuna sustatzea.
— Enpresen arteko
lankidetza dinamikak gauzatzea.
— Ekonomia
zirkularra sartzea enpresa jardueraren balio kate osoan.
— Balioa ematea ekonomia
sortzaileari.
Enpresen
lehiakortasuna indartzen laguntzeko atalari dagokionez, lehiakortasun hori
nabarmen hobetzera bideratutako jarduketak garatu nahi dira eta, horretarako,
ezagutzak, tresnak eta baliabideak erantsi behar dira enpresa prozesuetara,
merkatuan duten posizioa hobetzeko eta indartzeko.
Alde batetik,
prozesu hauek garatu nahi dira lehiakortasunean eta enpresaren inguruko aukerak
sortzeko prozesuetan eragina duten alderdi guztiei dagokienez: bilaketa
aktiboa, monitarizazioa, bilketa, sailkapena, analisia, detekzioa, aurkikuntza,
interpretazioa, proiekzioa, prospekzioa, iragarpena, ezagutzaren kudeaketa,
kontsulta, berreskurapena, hedapena eta balio estrategikoko informazioaren
banaketa; izan ere, helburua da datu horiek erabakiak hartzen dituztenei
transmititzea unerik egokienean, arriskuak murrizteko eta erabakiak hartzeko
prozesuetan aldaketei aurre egiteko, eta ingurunean, epe luzera,
jasangarritasun ekonomikoari lotutako politikak diseinatzeko. Eta aberastu
daitezke informazioaren kudeaketarako sistema aurreratuak, datuak eta ezagutzak
erantsita.
Prozesu hori
erakunde guztiaren adimen kolektiboaren garapenean oinarritutako erabaki
mekanismoekin garatu behar da.
Balioaren alorretako
aukerak eta gaitasunak eraldatzeko atalean, enpresak inputen kostua emaitzen
fluxu batean bilakatzea sustatzen da.
Konponbide
integralen errendimenduak lortzea da xedea eta, horretarako, bere eskaintza
eraldatzen da eta hirugarren erakundeekin integratzen da behin eta berriz.
Laburbilduz, helburua aukerak sortzea da. Hazkunderako aukerak: aukera horiek
taldeak nahastuta etorriko dira, horien aktibo ikusezinak, gaitasunak eta ezagutza
konbinatuta, lankidetzarako borondate legitimoarekin, pertsonentzako
balioa sortzeko modu berriak ustiatu eta aztertzeko, ideiak emaitza bihurtzeko
(ezagutza eta aktiboak modu adimentsuan konbinatzea). Eta, testuinguru
horretan, negozio-ereduaren osagaien lankidetza funtsezkoa da gaitasunak
emaitza bihurtzeko. Proposamen integralen eta sinergien probetxuaren
egituraketa errazten duten jarduketak garatuko dira.
Bestetik, jarduera
enpresarialaren jarraitutasuna sustatzeko alorrean, ezin da ahaztu enpresa
bat sortu eta hazi ondoren, transmisioa bere bizi zikloaren funtsezko
hirugarren fasea dela. Horrek gai juridiko konplexuak ekartzen ditu, baina,
era berean, balorazioarekin, erakunde erosle potentzial bat aurkitzearekin
eta enpresaren lidergo transmisioarekin zerikusia du.
Transmisio hori
familian egin daiteke, barne salmentaren bidez edo enpresaz bestelako pertsonei
edo sozietateei salduta; horrek guztiak fusioak eta xurgapenak ekartzen ditu.
Transmisio horiek
erabaki pertsonalen ondorioz egin daitezke (erretiro aurreratua, lanbide
aldaketa, interesak edo familiako egoera, etab.) edo ingurune lehiakorraren
aldaketaren ondorioz (merkatuen aldaketa, produktu edo banaketa-kanal berriak,
etab.).
Prozesu horiek
babestu egin behar dira saltzen dutenen eta erosten dutenen lehentasunen
arteko egokitasuna topatzeko, konfiantzazko giroak garatzeko
(desberdintasunak informazioaren alorrean) eta prozesu hauetako arazo
emozionalak, psikologikoak eta teknikoak konpontzera bideratutako tresnak
eskura jartzeko.
Horrek eskatzen du
enpresariak sentsibilizatzea transmisioa lehenago behar besteko
denborarekin presta dezala animatzea; esparru finantzarioa hobetzea;
prestakuntzarako eta kudeaketarako tresna pertsonalizatuak, alternatiboak
edo osagarriak garatzea jabetzak kudeatzen dituen enpresentzat eta
etorkizunekoentzat eta familia jabetzako enpresa txikientzat.
Baita enpresa arteko
lankidetza dinamikak gauzatzeko alorrean ere; izan ere, dimentsio
enpresarial eraginkorrak eta efizienteak eskatzen ditu merkatu, produktu eta
zerbitzuen arabera. Lankidetza horien ezaugarria taldeen edo erakundeen
gaitasunak biderkatzeko borondatea da, gune komunak detektatuta eta bakoitzaren
aktibo bereizgarriak konbinatuta.
Laguntzeak,
elkarlanean aritzeak zentzua du enpresa bakoitzak indibidualki lehiatzen
jarrai dezakeela ziurtatzeko. Baina gero eta konplexuagoak diren egoeren
aurrean, konplexutasun handiagoarekin erantzun behar da, eta konplexutasunak
lankidetza eskatzen du.
Lankidetza dinamika
horiek konplexutasuna artikulatu behar dute, lankidetzan inplikatuta dauden
hainbat agenteren arteko interakziotik ahalik eta etekin handiena atereaz.
Agente horiek helburu probable eta desiratu batekin konprometitutako agenteak
dira.
Ekonomia zirkularra
enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeak esan nahi du balio kate
osoa etengabe berritzen ari den sistema baterantz orientatu behar dela; hain
zuzen, asmo bidezko prozesua izango da, diseinutik abiatzen dena, baliabideen
errendimenduak optimizatzen duena, eta erreserba mugatuak eta fluxu berriztagarriak
kudeatzeko sistemaren arriskuak minimizatzen dituena, eta sei zutabe
osagarriren bidez garatzen dena: birsortzea, partekatzea, optimizatzea,
begiztatzea, birtualizatzea eta trukatzea. Sistema horrek balioa sortu eta
bereganatzen du eremu hauetan: hornikuntza zirkularra sustatzea, baliabideen
berreskuratzea, bizitza baliagarria luzatzea, plataformen erabilera partekatzea,
eta produktua zerbitzu gisa erabiltzea. Eta sistema horretan, ekonomia eta
gizarte eragileek lagundu egiten dute aldeko testuingurua sortzen.
Ekonomia horrek
hainbat aukera sortzen ditu: aukera ekonomikoak (hazkunde ekonomiko handiagoa,
lehengaiak aurreztea, eta enplegua eta aukera berriak sortzea); ingurumen
aukerak (isurketak eta lehengaien kontsumoa gutxitzea, lurzoruaren
produktibitatea zaintzea eta hobetzea, eta kanpoko faktore negatiboak
murriztea); enpresentzako aukerak (etekin multzo berriak eta handiagoak,
segurtasun handiagoa horniduran, enpresa zerbitzuen eskaera, eta interakzio
handiagoa bezeroekin); eta aukerak herritarrentzat (erabilgarritasun handiagoa
aukera gehiago izateagatik, prezio txikiagoak, eta guztira kostu gutxiago
jabetzari dagokionez). Lau zutabe nagusi dira ekonomia berri honen sustatzaile:
produktu zirkularrak diseinatu eta ekoiztea, enpresa-eredu berriak, alderantzizko
zikloa, eta sistema baldintza onak (hezkuntza, finantzaketa,
kolaborazio-plataformak, fiskalitatea eta ebaluazioa).
Bestalde, zeharka
eta modu zehatzean, ideia eta ezagutza berriak sortzen dituzten jarduera
ekonomiko eta industrialak sustatuko dira. Hau da, lurralde baten gaitasunak
garatzeko eta sustatzeko abantaila konptetitibo gisa sormena hartzen duten
jarduerak.
Ekoizpen
sektoreetako espazioak sortzeari buruz ari gara, ekonomia sortzailearen
helburu hauek kontuan hartuta:
— Ezaugarri bereziak
dituzten produktuak eta zerbitzuak garatzea, funtzionalitateari eta
prezioari bakarrik begiratu gabe.
— Ziurgabetasun
handia jasatea, zein produktuk funtzionatuko duen eta bezeroak zer nahi duen
jakin bitartean.
— Ezagutzaren
aurrerabide azkarrari eta gizarteari erantzutea, denbora-faktorea
erabakigarria baita haren bilakaeran.
— Lan egiten duten
pertsonei lekua ematea eta beren ahaleginaren arrazoia eta esanahia
balioestea, ekonomia eta gizarte kreditutik harago.
— Diziplina anitzeko
lan-ikuspegiaren beharra onartzea.
Eta, labur esanda,
enpresa gaitasun berriak eraiki ahal izatea, beren sortze-produktuen merkataritza
potentziala merkatu mota guztietan optimizatzea, eta sektorearteko
hibridazio formulak artikulatzea, balio gehiago eta balio hobea emateko bide
gisa.
Diru laguntza lerro
hau 2017-2019 Diru Laguntzen Plan Estrategikoan dago sartuta.
Ondorioz, Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru
diputatuak hala proposatuta eta aurrez eztabaidatuta, Diputatuen Kontseiluak
ERABAKI DU
Lehenengo. Onartzea «Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea,
jasangarritasuna eta lankidetza sustatzeko programaren» diru laguntzak
emateko oinarri arautzaile orokorrak, erabaki honen I. eranskinean jasota
daudenak eta oinarri arautzaile bereziak, erabaki honekin doazen II., III.,
IV. V. eta VI. eranskinetan jasota daudenak.
Bigarren. Onartzea aipatutako diru laguntzen 2018. urteko deialdia,
erabaki honen VII. eranskin modura doana.
Hirugarren. 2018ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 4.154.353,00 euroko
gastua baimentzea, aurrekontu sail hauen arabera:
a) Bi milioi hogeita bi mila bostehun eta sei euro (2.022.506,00 €),
Gipuzkoako enpresen lehiakortasunaren indartzea sustatzeko proiektuak finantzatzeko
(II. eranskina):
1 0410.100.470.00.05
2018: 171.139,00.
1 0410.100.481.00.07
2018: 30.201,00.
1 0410.100.470.00.08
2018: 854.187,00.
1 0410.100.481.00.05
2018: 150.739,00.
5 0410.100.470.00.05
2019: 115.804,00.
5 0410.100.481.00.07
2019: 20.436,00.
5 0410.100.470.00.08
2019: 578.000,00.
5 0410.100.481.00.05
2019: 102.000,00.
b) Laurehun eta berrogeita sei mila eta hamaika euro (446.011,00 €),
enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III.
eranskina):
1 0410.100.470.00.10
2018: 226.109,00.
1 0410.100.481.00.02
2018: 39.902,00.
5 0410.100.470.00.10
2019: 153.000,00.
5 0410.100.481.00.02
2019: 27.000,00.
c) Milioi bat ehun eta hogei mila euro (1.120.000,00 €), enpresen
arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko
(IV. eranskina):
1 0410.100.470.00.09
2018: 600.000,00.
5 0410.100.470.00.09
2019: 520.000,00.
d) Berrehun eta berrogeita bost mila euro (245.000,00 €), ekonomia
zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko proiektuak finantzatzeko
(V. eranskina):
1 0410.100.470.00.16 2018: 62.500,00.
1 0410.100.481.00.09 2018: 62.500,00.
5 0410.100.470.00.16 2019: 60.000,00.
5 0410.100.481.00.09 2019: 60.000,00.
e) Hirurehun eta hogei mila zortziehun eta hogeita hamasei euro
(320.836,00 €), ekonomia sortzailea balioesteko proiektuak finantzatzeko
(VI. eranskina):
1 0410.100.470.00.14 2018: 118.018,00.
1 0410.100.481.00.03 2018: 42.818,00.
5 0410.100.470.00.14 2019: 120.000,00.
5 0410.100.481.00.03 2019: 40.000,00.
Laugarren. Baimendutako
gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik,
aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak, deialdi berri bat
egin beharrik izan gabe.
Erabaki honen bidez onartutako oinarri arautzaileek
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratzen den egunetik izango dituzte ondorioak.
Erabaki hau behin betikoa da eta
administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek erabakiaren kontrako
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko diote, zuzenean,
Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren
biharamunetik hasita.
Hala ere, aldez aurretik, aukerako
berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kontseiluari,
hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da
administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoari
espresuki erantzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain,
egokitzat jotako beste errekurtso oro aurkeztu ahal izango da.
Donostia, 2018ko maiatzaren 11.—Alfonso
Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa. (3385)
I. ERANSKINA
«Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna
indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzeko programaren» oinarri
arautzaile orokorrak.
1. oinarria.
Xedea.
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresa
ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzeko
programaren diru laguntzaren banaketa arautzea. Laguntzak jarduera alor
hauetan emango dira eta horien oinarri bereziak II., III., IV., V., eta VI.
eranskinetan ezarri dira:
a) II. eranskina: Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna indartzea
sustatzea.
b) III. eranskina: Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea.
c) IV. eranskina: Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzea.
d) V. eranskina: Ekonomia zirkularra enpresa jardueraren balio kate
osoan integratzea.
e) VI. eranskina: Ekonomia sortzailea balioestea.
2. oinarria.
Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
2.1. Eskaerek proiektu bat edo
bat baino gehiago bil ditzakete, baina horietako bakoitzak II., III., IV.,
V. eta VI. eranskinetako 3. oinarrian zehaztu diren diruz laguntzeko
jarduketa alorretakoa izan behar du.
Zuzenbidean
baliozkoa den edozein bide bitartez entitate eskatzailearen ordezkaria dela
egiaztatzen duen pertsonak sinatu behar du diru laguntza eskaera.
2.2. Deialdi
bakoitzaren informazioa eta eskaeraren inprimakiak eskuragarri egongo dira
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren
web orrian nahi duenarentzat.
2.3. Eskaera
orria eta dokumentazioa, nagusiki, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentuaren honako web orri honen bitartez aurkeztuko
dira: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa.
2.4. Dena
dela, eskaera orriak eta deialdian zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako
Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira
(https://egoitza.gipuzkoa.eus).
2.5. Deialdian
finkatuko da eskaerak aurkezteko epea.
2.6. Eskaera
egin duten erakundeak ez daude beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez
eman diren dokumentuak aurkeztera. Ondorio horietarako, interesdunak eskaera
orrian zehaztu beharko du noiz eta zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu
zituen dokumentu horiek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura
Erkidearenari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak
zehazten duenari jarraituz. Dokumentazioa lortzea ezinezkoa den kasuetan,
organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin duen
erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ditzala
dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.
2.7. Eskaera
orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko
ez balute, akatsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko
urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar
eguneko epea emango litzaioke eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko,
eta ohartaraziko litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan
behera utzi duela, aipatutako Legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran.
Nolanahi ere,
Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuak
proiektuak ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen dituen
argibideak eskatuko ditu.
2.8. Entitate
eskatzaileak baliozkotzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko
eta Lurralde Orekako Departamentuak posta elektronikoaren bidez diru laguntzaren
eskaeran harremanetarako pertsona gisa identifikatutakoaren helbide
elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.
3. oinarria. Diru laguntza emateko prozedura.
3.1. Laguntza
emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura
bakar baten bitartez.
3.2. Diru
laguntzak emateko prozedurari ofizioz ekingo zaio, eskudun den organoak onartu
eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratuko den deialdiaren bidez.
4. oinarria. Finantzaketa.
4.1. Emango
diren diru laguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren
kargura finantzatuko dira. Deialdian ezarriko dira diru laguntzak finantzatzeko
zein aurrekontu kreditu erabiliko diren.
4.2. Diru
laguntzen zenbatekoek inolaz ere ezingo dute diruz lagundutako jardueraren
kostu osoa gainditu, ez hemen araututakoa baizik jasotzen ez dutenean, ez
hemen araututakoarekin batera bestelako diru laguntza, laguntza, sarrera
edota baliabidea jasotzen dutenean.
5. oinarria. Diru laguntzen gehiengo ehuneko eta
zenbatekoak.
5.1. Diru
laguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira, salbu eta hainbat proiektu
–ikerketak, analisiak, azterketak, metodologiak eta laguntza tresnak sortzea–;
horietan % 100 izango baitira.
5.2. Eskatzaileak
aurkeztutako aurrekontua edota gerora aldatutakoa erreferentziatzat hartuko
da diru laguntzaren behin betiko zenbatekoa kalkulatzerakoan.
6. oinarria. Prozedura ordenatu eta bideratzeko organo
eskuduna.
6.1. Jakintza
eta Enpresa Jarduera Sustatzeko Zerbitzuak bideratuko du prozedura.
6.2. Aurkeztutako
eskaerak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio batzorde bat eratuko da, eta
horretako kide izango dira honakoak:
— Ekonomia
Sustapeneko zuzendari nagusia.
— Jakintza eta
Enpresa Jarduera Sustatzeko zerbitzuburua.
— Jakintza eta
Enpresa Jarduera Sustatzeko Zerbitzuko teknikari bat.
— Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari
teknikoa.
6.3. Batzorde
horrek, nolanahi ere, bidezko aholkularitza eta txosten teknikoak eska ditzake,
aurkeztu diren eskaerak modu egokian balioetsi ahal izateko.
7. oinarria. Diru laguntza emateko ebazpena.
7.1. Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren egitura
organiko eta funtzionala arautzen duen indarrean dagoen foru dekretuan
xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari dagokio diru laguntza emateko
edo, kasua balitz, ukatzeko ebazpena ematea.
7.2. Diru
laguntza emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena erakunde eskatzaile
bakoitzari jakinaraziko zaio. Edozein modutara, Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko
ditu emandako diru laguntzak, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak,
Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 17. artikuluan
ezarritakoaren arabera.
7.3. Ebazteko
eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hurrengo egunetik kontatuta, salbu deialdian bertan bere eragina beranduago
hasiko dela aurreikusi. Gehieneko epe hori berariazko ebazpena jakinarazi gabe
igaroko balitz, interesdunak legitimatuta egongo dira beraiek egindako eskaera
ezetsitzat jotzeko isiltasun administratiboaz.
7.4. Proposatutako
diru laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran agertzen dena baino txikiagoa
denean, organo eskudunak erakunde onuradunari eska diezaioke eskaera birformulatzeko,
konpromisoak eta baldintzak eman dakiokeen diru laguntzara egokitu ahal
izateko.
8. oinarria. Erakunde onuradunen betekizun eta
konpromisoak.
8.1. Erakunde
onuradunek diru laguntzak onartzeak 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru
Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 2008ko
apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta diru
laguntzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak betetzea
dakar, baita oinarri orokor hauetan nahiz berezietan ezartzen direnak ere.
8.2. Diruz
lagundutako proiektuaren inguruan argitaratzen diren materialetan eta egiten
diren komunikazio eta hedapen jardueretan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi
hizkuntza ofizialen erabilera bermatzea, Euskararen erabilera normalizatzeko
plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera
esparruan 2013-2017 aldirako onartzen duen 2014ko abenduaren 22ko Diputatuen
kontseiluko erabakiak xedatutakoaren arabera (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 249 zk. 2014ko
abenduaren 31koa). Diruz lagundutako proiektuetako azken dokumentazioaren
euskarazko bertsio bat eman beharko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.
8.3. Diruz
lagundutako proiektuaren diseinu eta garapenean genero-ikuspegia gehitzea.
8.4. Diruz
lagundutako proiektuan bermatzea komunikazio eta argitalpen guztietan
hizkeraren erabilera ez sexista.
8.5. Gipuzkoako
Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentuak diruz lagundutako proiektu edo jardueren sustapen eta finantzaketari
publizitate egokia ematea, Aldundiaren erakunde-irudiaren bidez zein finantzaketa
publikoari eta esku-hartze publikoaren helburuari buruzko aipamenen bidez,
horma-irudi, inprimatutako material, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan,
eta beste edozein euskarritan, edo komunikabideetan egindako adierazpenen
bidez.
8.6. Gipuzkoako
Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentuak ezartzen dituen ebaluazio baldintza guztietan parte hartu eta
bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emaitzak eta inpaktuak
neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik.
8.7. Emandako
diru laguntzak ondasun inbentariagarriak erosteko erabiltzen badira, 2007ko
martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru
laguntzei buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da.
Horrenbestez,
erakunde onuradunak diru laguntzaren xederako erabili behar du eskuratutako
ondasun hori, gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba
daitekeena bada, eta gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.
8.8. Diru
laguntza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik
kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat
beste toki batera eramanez gero, diru laguntza itzuli beharko da eta 15.
oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.
9. oinarria. Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.
Erakunde onuradunek
beste batzuekin hitzartu dezakete diru laguntzaren xedeko jarduera osoa
edo zati bat beraiek egitea, baldin eta 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru
Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 28.
artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira. Inolaz ere ezingo da
azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri
ezer gehitzen ez diotenak.
10. oinarria. Bestelako diru laguntzekiko
bateragarritasuna ala bateraezintasuna.
10.1. Diru
laguntza hauek ez dira bateragarriak helburu bererako beste diru laguntza,
sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko
nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.
10.2. Oinarri
hauen babesean jasotako diru laguntzaz garatutako proiektua garatzeko beste
diru laguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian
jakinaraziko dio zirkunstantzia hori diru laguntza Ekonomia Sustapeneko,
Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.
11. oinarria. Diru laguntzak ordaintzea.
11.1. Ordainketa
aurreratuak egin ahal izango dira, bermeen beharrik gabe, beharrezko finantzaketa
gisara diru laguntzari atxikitako jarduerak aurrera eraman ahal izateko,
aintzakotzat hartuta zer helburu duen laguntzak, proiektuen sustapen eta
ekimen programa, horien xedea izanik garatzea lehiakortasuneko eta lurralde
edo sektorekako harremanetako eredu berriak, halako prozesuak sortzen baitira
epe luzeko ikuspegi batekin eta zuzeneko inpaktu bat izango dutenak pertsonen
ongizatean eta lurraldearen iraunkortasunean, zeintzuen izaera esperimentalak
zailtzen baitu eskuragarritasuna finantza erakundeen barruan, prozesu horiek
berekin baitakarte gauzatze aldi luzeak, zeintzuentzat beharrezkoa baita
finantzaketa edukitzea hasieratik, egingarri eta bideragarri egin dezan
haien garapena eta diruz lagundutako proiektuak hasi ahal izateko funtsen
beharra kontuan hartuta, proiektu gehienak irabazi asmorik gabeko erakundeek
enpresa txiki eta ertainetan inplementatuak baitira, zeintzuek finantza
zailtasun handiak baitituzte diru laguntzaren helburuak garatzeko, eta
kontuan harturik aurreko esperientzietan proiektuek izan duten gauzatze
maila. Dena den, entitate onuradunak aurretik eskatu eta zurituko du ordainketa
aurreratuaren beharra. Laguntzaren aurrerakinak proiektuari ekiten zaionean
eta hasiera hori behar bezala egiaztatuta dagoenean ordaindu ahal izango dira,
betiere, aurrekontuetan baliabide nahikoa badago eta diru laguntza osoaren %
60 gainditzen ez bada.
Falta den kopurua
proiektua amaitutakoan ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako
justifikazioa aurkeztu eta gero.
11.2. Halaber,
diru laguntzaren izaerak hala justifikatzen duenean, ordainketa berri bat
egin ahal izango da, lehen egindako ordainketarekin gehituta diru laguntza
osoaren % 85ekoa
baino txikiagoa izan behar duena, betiere lehen aurreratutako diru kopurua
behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, baliabide nahikoa badago eta diruz
lagundutako jardueren gauzatze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat
baldin badator.
11.3. Salbuespen
gisa, emandako diru laguntza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo
jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal
izateko beharrezko finantzaketa moduan, horretarako banku edo finantza
erakundearen abala aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz
nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren zenbatekoa ordainketa aurreratuarena,
diruaren legezko interesa gehituta izango da.
Abala indargabetu
egingo da diru laguntzaren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko,
ekonomiko eta finantzarioz egiaztatzen denean, hain justu, 13. oinarrian
aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.
11.4. Gipuzkoako
Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru
Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da inolako
ordainketarik egin erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko
edota entitate laguntzaileekiko betebeharrak betetzen ez dituen bitartean.
Hala bada, ordaindu baino lehen aurkeztu beharreko justifikazioaren barruan,
eguneratutako egiaztagiriak sartuko dira. Agiri horien ordez, berariaz baimendu
ahal izango du Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentua, kasu bakoitzean eskumena duen administrazioak egokiak diren
datuak zuzenean eman diezazkion.
11.5. Ordainketa
aurreratua eginez gero, erakunde onuradunak pasibo gisa adierazi beharko du
jasotako aurrerakina enpresaren kontabilitatean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari
itzuli beharko dio aurrerakin horren itzulketa erabitzen duen ebazpenean
horrela ezartzen bada.
12. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
12.1. Diruz
lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu
banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik
gabe lotuta daudenean.
12.2. Langile-kostuak
direnean, proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
12.3. Barruko
langileen kostuak hauek izango dira:
—
Enpresa-esperimentazioko proiektuetan, barruko langileen kostuek ezingo dute
gainditu kostu hautagarrien % 20a,
eta gehieneko kostu hautagarria 35 €/orduko izango da.
— Hainbat
proiektutan –ikerketak, analisiak, azterketak, metodologiak eta laguntza
tresnak sortzea–, barruko langileen kostuak hautagarriak izango dira, gehienez
69,29 €/orduko izan arte.
— Xedetzat kontzientziazioa
eta sentsibilizazioa eta dinamizazio ekintzak garatzea duten proiektuetan,
eta V. eta VI. eranskinetan zehaztutako proiektuetan, barruko langileen kostuek
ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 30a,
eta gehieneko kostu hautagarria 35 €/orduko izango da.
12.4. Kanpoko
langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
12.5. Zeharkako
gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango, salbu eta
hainbat proiektu -ikerketak, analisiak, azterketak, metodologiak eta laguntza
tresnak sortzea-; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio beharrik gabe,
diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15a bakarrik hartuko da kontuan.
12.6. Gastu
hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateteetako
langileen bidaiei eta mantenuei dagozkienak bakarrik.
12.7. Ez
dira kostu hautagarriak izango onuradunarekin lotura duten pertsonei edo
erakundeei dagozkienak, salbuespen hauekin:
— Merkatuko baldintza
arrunten arabera egiten denean; eta
— Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren baimena lortzen
denean, oinarri arautzaile zehatzetan adierazitako moduan.
12.8. Kostu
hautagarriak aztertzean eta erabakitzean, departamentuak alderdi hauek
hartuko ditu kontuan: proiektuaren konplexutasun maila, espero den inpaktua,
entitateak arlo horretan duen gaitasun profesionala, eskumena egotea, eta,
merkatuko balioa inoiz ere gainditu gabe.
13. oinarria. Diru laguntza zuritzea.
13.1. Kasu
guztietan, diruz lagundutako jarduera bukatu duela zuritu beharko du erakunde
onuradunak, baita diruz lagundutako jarduerak sortutako kostuak ere.
13.2. Diru
laguntzaren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu
behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauzatzeko
epea, urteko deialdian ezarriko dena, amaitzen denetik kontatuko da.
13.3. Aurreko
paragrafoan aipatu hilabeteko epearen barruan erakunde onuradunak kontu
zurigarria aurkeztu behar du honako dokumentuekin:
— Jarduera memoria
bat, diru laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko.
Zer jarduera burutu den eta zer emaitza izan den adierazi behar da. Proiektua
gauzatzerakoan sortutako agiri eta txosten guztiak sartu behar dira.
— Memoria
ekonomikoa, jardueren kostuak zuritzeko, honako eduki hau izango duena:
— Jardueraren
kostuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua identifikatuz, baita
zenbatekoa, horren jaulkipen data eta, beharko balitz, baita ordainketa data
ere. Diru laguntza aurrekontu baten arabera eman denean, gertatu diren
desbideratzeak adieraziko dira.
— Fakturak edo
merkataritzaren trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan
eragina duten dokumentuak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu
direnak, alegia, eta, beharko balitz, ordainduaren edo dudarik gabe
konprometitu denaren dokumentazioa.
— Diruz lagundutako
jarduera finantzatzeko erabili diren bestelako sarrera edo diru laguntzen
xehetasunezko zerrenda, baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.
— Nominak eta 190
eredua eta TC1/TC2 agiriak, langileen barruko gastuak justifikatzeko. Langile
autonomoen kasuan, TC1/TC2 agirien ordez, Autonomoen Araubideko
kotizazio-buletinen kopia. Kooperatiba-sozietateen kasuan, kooperatibako
bazkideen kotizazio-ziurtagiria, Gizarte Segurantzako dagokion erakunde laguntzaileak
emana.
— Orduen txostenak,
erakunde eskatzaile, onuradun eta kontratatuetako parte-hartzaile bakoitzak
proiektuari esleitutako arduraldi eta kostuen eguneko banakapena adierazita,
garatutako fase eta eginkizunak oinarri hartuta.
— Entitate
onuradunek ekipo ondasunen hornikuntzetan edo aholkularitza nahiz laguntza
teknikoko enpresen zerbitzuetan 15.000 euro edo hortik gorako kostu subentzionagarriak
egin badituzte, eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketa egiaztatzen
duen agiria, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluari
jarraikiz, non eta laguntzaren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa
enpresa edo profesional ez dagoenean edo gastua diru laguntza eskatu aurretik
egin ez den.
— Zerga
betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan edota entitate laguntzailekoetan
egunean daudela egiaztatzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean
dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean
jaso ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten
administrazioetatik.
— Diruz lagundutako
proiektuaren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzunezkoak.
13.4. Kostuak
egiaztatzeko, jatorrizko agirien kopia elektroniko, informatiko edo
telematikoa aurkeztuko da, betiere agiri horiek egiazkoak direla, osorik
daudela eta gorde daitezkeela bermatzen bada.
13.5. Diru
laguntza zuritzeko ezarrita dagoen epea oinarri honetan aipatzen den
dokumentazioa aurkeztu gabe igarotzen bada, eskudun den organoak 15 eguneko
epea eman ahalko dio erakunde onuradunari dokumentazio hori aurkezteko. Epe
gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe igarotzen bada, 15. oinarrian
aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.
13.6. Onuradunak
4 urtez gorde behar ditu derrigorrez diru laguntzaren xedeko izan den
jarduera egin izanaren zurigarriak, hala nola jasotako funtsa erabili izanaren
egiaztagiriak. Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amaitzen
den une berean hasiko da kontatzen epe hori.
13.7 Oinarri honetan
adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren
egiaztapenak egingo ditu.
Egiaztapen horien
bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako diru
laguntza baino txikiagoa izan dela, diru laguntza doitu egingo da. Diru
laguntza zuritzeko baldintza guztiak edo batzuk ez direla bete edo diru
laguntzaren xedea ez dela zati batean edo osoan bete ondorioztatzen bada,
onuradunari jakinaraziko zaio hori, egindako egiaztapenen emaitzekin batera.
Halaber, diru laguntza kobratzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedurari
ekingo zaio edo, kasua balitz, 15. oinarrian aurreikusten den prozedurari,
emandako diru laguntza osoa edo zati bat itzularazteko.
14. oinarria. Ebazpena aldatzea.
14.1. Diruz
lagundutako jarduera burutzeko ezarri den epea amaitu baino hilabete
lehenago, diru laguntza emateko ebazpena aldatzea eska dezake onuradunak,
ezarritako epea luzatzeko, emandako zenbatekoa murrizteko, diruz lagundutako
aurrekontu sailak aldatzeko edota jarduera osatzen duten ekintzak aldatzeko.
Aldaketa horiek onar daitezke beren arrazoia ustekabeko zirkunstantzietan
oinarritzen denean edota jarduera burutzeko premiazkotzat jotzen direnean,
baldin eta diru laguntzaren xedea edo helburua aldatzen ez bada eta beste
pertsona batzuen eskubideak kaltetzen ez badira.
14.2. Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ofizioz
aldatu ahal izango du diru laguntza emateko ebazpena, erakunde interesatuari
aurrez entzunda eta funtsak aplikatu aurretik, diru laguntza emateko unean
kontuan izandako baldintzak aldatu direla-eta ezinezkoa edo zaila denean erdietsi
nahi den interes publikoa lortzea eta entitate onuradunari kalte ekonomikorik
eragiten ez bazaio.
14.3. Entitate
onuradunak, diru-laguntzaren justifikazioan, aditzera ematen badu hainbat
aldaketa gertatu dela diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan,
aldaketa horietarako beharrezkoa zen baimen administratiboaren tramitera jotzeke,
eta ikusten bada aldaketa horiek kontuan hartuz gero ebazpenaren emaitza agian
beste bat izango zela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde
Orekako Departamentuak onartu ahal izango du aurkeztutako justifikazioa, baldin
eta onartze horrek ez badu hirugarren pertsona batzuen eskubideak kaltetzea
eragiten; dena den, horrek ez du onuraduna salbuesten Gipuzkoako Lurralde
Historikoaren diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru
Arauaren arabera jar bide zaizkion zigorretatik.
15. oinarria. Ez betetzeak eta itzulketak.
15.1. Erakunde
onuradunak ez badu betetzen oinarri hauetan, 3/2007 Foru Arauan, martxoaren
27koan, eta aplikagarriak diren bestelako araudietan ezarritako betekizun edo
baldintzetako edozein, diru-laguntza jasotzeko eskubidea erabat edo zati
batez galduko du, eta diru-laguntza osorik edo zati batez itzuli beharko du,
dagozkion berandutze interesak ordaintzeaz batera, aipatu Foru Arauaren 35.
artikuluan xedatutakoarekin bat. Osterantzean, honetatik ondoriozta
daitezkeen erantzukizunak egokituko zaizkio, foru arau horretako 49.
artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ildotik.
15.2. Ez
betetzeak mailakatzeko, proportzionaltasun irizpideak erabiliko dira.
Horiek organo eskudunak aplikatuko ditu egindako lanen arabera eta proiektuaren
osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.
15.3. Diruz
lagundutako jarduera edo proiektuarekin aurrera egitea ezinezkoa gertatzen
denean edota interesatzen ez denean, bere bideragarritasun edo
ezaugarriengatik, edota bestelako arrazoiren batengatik, horiek behar bezala
zuriturik, diru laguntza amaitzea edo etetea erabaki daiteke, betiere bi
parteen adostasunaz.
15.4. Borondatezko
itzulketatzat jotzen da enpresa onuradunak diru-laguntza ematen duen
organoak eskatu gabe egiten duena.
Itzultzeko
prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari, eta bertan,
datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:
— Entitatearen izena
eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Ordezkariaren
izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Borondatezko itzulketa
egiteko arrazoien azalpena.
— Tokia eta data.
— Sinadura.
Idatzi horrekin
batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa egin dela
deialdiak zehaztutako finantza-erakundearen kontu zenbakian.
Borondatezko itzulketa
gertatzen denean, dagozkion berandutza interesak kalkulatuko ditu diru-laguntza
ematen duen organoak.
16. oinarria. Sustapen eta finantziazio publikoen
eragina.
Lagundutako eta
kofinantzatutako ekintzen potentziala maximizatzeko eta, horrela, ekintza
horien benetako eragina bermatzeko, prozesu eta emaitza onak eta garatutako
jardunbide egokiak nahiz hobetzeko esparruak transmititzeko, baliabide
publikoen erabilera mugatua errentagarri bihurtzeko modu egokian, eta
etorkizuneko politika eta jardunbideetan eragina izateko; lagundutako
proiektuak aprobetxamendu prozesu batean sartu ahal izango dira, bai
Gipuzkoako Foru Aldundian erabakiak hartzeko ardura dutenei transmititzeko
prozesu planifikatu batean, bai garatutako proiektuak lurraldeko enpresen
eskura jartzeko prozesu batean, eta baita ere proiektu horien emaitzak onartzeko
eta/edo aplikatzeko eskumena duten bitarteko eta azken erabiltzaileei
zuzendutako dinamiketan –pertsona, entitate eta enpresak– eta horrela,
Gipuzkoan enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta
lankidetza sustatzea.
17. oinarria. Europar Batasuna.
17.1. Oinarri
arautzaile hauetan dauden laguntzak 2013ko abenduaren 18ko Europar Batzordearen
1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko
Egunkari Ofiziala), minimis laguntzak Tratatuko 107. eta 108. artikuluen
aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Europar Batasunak
ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin
dira guztira 200.000 eurotik gorakoak izan dagokion zerga ekitaldian eta
aurreko bietan.
17.2. Laguntzaren
eskatzaileak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan
jasotako beste «de minimis» laguntza batzuk aitortu behar ditu,
erreglamenduak ezartzen duen gehieneko muga ez duela gainditzen frogatzeko.
17.3. Oinarri
hauetan araututako diru laguntzetatik, sektore, enpresa, gizarte edo lurralde
arloko eragile eta taldeek garatutako jardueretarako direnak, ez dira estatu
laguntzak, Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.
artikuluan ezarritakoaren arabera, ez baitituzte lehiakideak faltsutzen edo
horretarako mehatxatzen, ez baitiote enpresa bati irabazirik ematen, ezta
produkzio edo enpresa jakin batzuei laguntzen ere, beste batzuen kaltetan.
17.4. Jarduerek
Europar Batasunean aurreikusitako helburu eta ekintzekin bat egiten duten
neurrian, izapidetu egingo dira, hala badagokio europar erkidegoaren finantzaketa
ere lortzeko.
17.5. Europar
Batasunetik diru laguntzak eskuratuz gero, horren berri eman beharko zaio
entitate onuradunari Europar Batasuneko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
17.6. Europar
Batasunaren funtsen bidez emandako diru laguntzei dagokienez, kasu bakoitzean
ezargarriak diren Batasunaren arauak eta horien garapen edo transposiziorako
emandako arauak bete beharko dira.
18. oinarria. Araubide juridikoa.
Oinarriotan ezarritakoaz
gain, diru laguntza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie: Gipuzkoako Lurralde
Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua
eta hori garatzeko Erregelamendua, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru
Dekretuaz onartua, eta diru laguntzen alorrean aplikagarriak diren gainerako
araudiak.
II. ERANSKINA
Gipuzkoako enpresen
lehiakortasuna indartzea sustatzeko diru laguntzen oinarri bereziak.
1. oinarria. Xedea.
Enpresa sarearen
lehiakortasuna sustatzea izaera estrategikoa eta inpaktua duten jardueren
bitartez, produktu, zerbitzu, prozesu, antolaketa, eta negozio ereduak
bereizten eta balioesten laguntzeko.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate
onuradunak izango dira:
a) Gipuzkoan kokatutako enpresak;
b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak;
c) EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen
interesak ordezkatzen dituztenak; eta,
d) Gipuzkoan kokatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako
Euskal Sareko erakundeak.
2.2. Martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate
onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko
arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru
laguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen,
elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran
taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze
konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru
laguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin
batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da,
taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak
ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu,
martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek
ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren
eraginpean.
2.4. Sexuaren
ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik
jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005
Legearen arabera.
2.5. Armen
ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, 14/2007 Legeak,
abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako
Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.6. 2.3,
2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen
deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Diruz lagun
daitezkeen jarduerak izango dira proiektuak garatzea (ikerketak, analisiak
eta azterketak, laguntza tresnak sortzea, enpresa eraldaketako dinamikak eta
esperientzia esperimentalak ezartzea) xede hauetarako:
— Enpresa arloko
inteligentziari lotutako –barruko eta kanpo informazioa jasotzen dutena–,
eta baita ere informazio askorekin lan egiteko aukera ematen duten teknologia,
diziplina eta jakintza esparru berriak jasotzen dituztenak eta, dinamika
esperimentalak txertatzea, garatzea eta ezartzea. Beti ere, erabakiak hartzeko
xedez, jakintza sortu, balioa erantsi eta negozio aukera berriak eskaintzen
dituztenak.
— Enpresaren jakintza
bereizgarria identifikatzea eta modu adimentsuan ustiatzea (oinarrizko
eskumenak eta balioa sortzea), etorkizuna duten enpresa aukerak sortzeko.
— Erabiltzaileak
eta bezeroak enpresetan eragile aktibo bihurtzeko prozesuak txertatzeko.
— Negozio ereduak
balio erantsi handiagoko proposamenetara bideratzea, serbitizazioa barne –produktuaren
salmentatik produktu eta zerbitzu binomiora doan eboluzioa–.
— Negozio aukera
berriak sortzen dituzten prozesuak ezartzea, enpresak dituen jakintzaren
erabilera intentsiboa eta sormena erabilita, betiere merkatu balioko
proposamenak aldez aurretik egiaztatuta.
— Enpresak eraldatzeko
prozesuak sortzea ekonomia zirkularraren esparruan, eta baita ere
eko-diseinua eta eko-serbitizazioa.
— Balio proposamen
berriak egituratzea ekonomia sortzailearekin hibridatuz.
— Arlo sozialeko eta
lurraldeetako behar, erronka eta aukerak asetzeko modu berriak bideragarriak
egitea, ekonomiaren abantaila erlazionalak eta pertsonen, enpresen eta
lurraldearen ahalduntzearen potentzialitateak optimizatuz.
— Eskaera hauek
aurkeztea eta tramitatzea: Europako patentea, nazioartekoa edo patente
nazionala atzerrian; eta erabilgarritasun eredua edo diseinu komunitarioa,
nazioartekoa edo nazionala atzerrian.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak
hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera bereizgarria; proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen eta
metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 40 puntura arte.
b) Jasangarritasun hirukoitza hartzearekin duen harreman maila,
eta antolaketa eraldaketa kalitatezko enpleguaren ikuspuntutik: 25 puntura
arte.
c) Eragina, alde batetik, enpresaren ikuspuntutik izango duena,
merkatuetara sartzen, fakturazioan, eta enplegua finkatzen eta sortzen; eta,
bestetik, lurraldearen ikuspuntutik, Gipuzkoako enpresa ehunean izan dezakeena:
25 puntura arte.
d) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
e) Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.
4.2. Aurreko
ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute
eskubiderik izango diru laguntza jasotzeko.
III. ERANSKINA
Enpresa jardueraren
jarraipena sustatzeko diru laguntzen oinarri bereziak.
1. oinarria. Xedea.
Enpresa jardueraren
jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta
garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko
dituena, eta enpresak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango
diena.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate
onuradunak izango dira:
a) Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak;
b) EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen
interesak ordezkatzen dituztenak; eta,
c) Gipuzkoan kokatutako unibertsitate publiko eta pribatuen
zentroak, sailak, atalak, institutuak eta bestelako ikerketa unitateak.
2.2. Martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate
onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko
arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru
laguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen,
elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran
taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze
konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru
laguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin
batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da,
taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak
ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu,
martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek
ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren
eraginpean.
2.4. Sexuaren
ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik
jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005
Legearen arabera.
2.5. Armen
ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, 14/2007 Legeak,
abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako
Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.6. 2.3,
2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen
deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Diru laguntza jaso
ahal izango dute ikerketak, analisiak eta azterketak, proiektu esperimentalekin
batera, honako proiektu hauek garatzeko:
— Informazioa sortzea
eta lortzea, enpresa jarraipenaren eta transmisioaren esparruan erabakiak
hobeto hartzea ahalbidetuko duena.
— Testuinguru
egokiak sortzea, lurralde eragileak, eta eragile ekonomikoak eta sozialak
barneratuko dituena.
— Prozesuak,
sistematikak, tresnak eta laguntzak garatzea eta abian jartzea enpresen
transmisiorako ingurune egokiak sortzeko.
— Gobernu
korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea. Enpresa
transmisioan parte hartzen duten pertsonentzako sentsibilizazio, trebakuntza
eta ahalduntze dinamikak.
— Esperientzia
eraldatzaileak abian jartzea.
— Sentsibilizatzea,
ikusaraztea eta gizarte baliaraztea, enpresa jardueraren jarraipenari eta
transmisioari dagokionez.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak
hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera bereizgarria; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen
metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 40 puntura arte.
b) Prozesuen sofistikazio maila (barneko prozesuak eta lan
kolaboratiboa sortzea, kanpoko entitateekin lan kolaboratiboak egiteko
prozesuak): 25 puntura arte.
c) Enpresengan eta langileengan izango duen eragina; populazioa;
lurralde esparruan jarduteko balio absolutua eta erlatiboa: 25 puntura arte.
d) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
e) Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.
4.2. Aurreko
ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute
eskubiderik izango diru laguntza jasotzeko.
IV. ERANSKINA
Enpresen arteko lankidetzarako
dinamikak egituratzeko diru laguntzen oinarri bereziak.
1. oinarria. Xedea.
Gaitasun lehiakorrak
bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk
eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko
ahalmena) lortzeko.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate
onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatutako eta lankidetza eta laguntza
formularen baitako enpresak.
2.2. Martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate
onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko
arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru
laguntza jasotzeko egoeran dauden,aurreko atalean aipatu diren entitateen,
elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran
taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze
konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru
laguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin
batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da,
taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak
ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu,
martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek
ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren
eraginpean.
2.4. Sexuaren
ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik
jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005
Legearen arabera.
2.5. Armen
ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, 14/2007 Legeak,
abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako
Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.6. 2.3,
2.4 eta 2.5 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen
deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Diru laguntza jaso
ahal izango dute enpresetan esku-hartze eta esperimentazio proiektu hauek garatzeko
jarduerek:
— Enpresen arteko
lankidetzarako ereduak diseinatzea eta aplikatzea;
— Enpresen dimentsio
berriak sortzea;
— Jarduera
produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez
azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo
garatutakoak badira; eta,
— Lankidetzan
diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza
proiektuak gauzatzea Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritzaren eskumenen
barruan.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak
hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera berritzailea; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen
metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 35 puntura arte.
b) Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (inplikatutako
enpresak, enpresa eskatzaileak lankidetzako lan bezala –bai erakundearen
barruan, bai hirugarren erakundeekin batera– bere gain hartutako konpromisoak,
eta garatutako partaidetza-prozesuak): 30 puntura arte.
c) Lankidetzaren eragina, merkatuetara sarbidea izateko, fakturatzeko,
bai eta enplegua finkatzeko eta sortzeko ere: 15 puntura arte.
d) Aurkeztutako jardueraren garapenarako bideragarritasun finantzarioa:
10 puntura arte.
e) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
f) Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.
4.2. Aurreko
ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute
eskubiderik izango diru laguntza jasotzeko.
V. ERANSKINA
Ekonomia zirkularra
enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko diru laguntzen oinarri
bereziak.
1. oinarria. Xedea.
Gipuzkoako enpresa
sarean onuragarria izango den testuinguru bat sustatzea, baliagarria izango
dena balioa sortzeko, enpresak eraldatzeko eta ikuspuntu sistemikoa eta
partekatua garatzeko, betiere ekonomia zirkularraren ikuspegitik.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate
onuradunak izango dira:
a) Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak;
b) EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen
interesak ordezkatzen dituztenak; eta
c) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko
entitateak, Gipuzkoan kokatuak.
2.2. Martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate
onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko
arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru
laguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen,
elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran
taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze
konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru
laguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin
batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da,
taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak
ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu,
martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek
ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren
eraginpean.
2.4. Sexuaren
ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik
jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005
Legearen arabera.
2.5 . 2.3
eta 2.4 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen
deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Hauek dira diruz
lagundu daitezkeen jarduketak: ekonomia zirkularraren ikuspegitik balioa sortzeko
esparruan azterlanak, analisiak, tresnak, prospekzioak, eta ekimenak, eta baita
ere proiektu esperimentalak; hauek dira garatu beharreko proiektuak:
— Gipuzkoako
enpresen ezaugarri, behar, eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.
— Enpresek edo
enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak sortu eta garatzea.
— Enpresa edo
lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita
horietan oinarritutako aukera nitxoak ere.
— Ikuspegi
zirkularra txertatzea balio kate osoan.
— Sentsibilizazio
eta kontzientziazio ekintzak ezartzea.
— Balio erantsiko
negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea eta zabaltzea.
— Testuinguruaren
eta enpresa sarearen gaitasunak zehaztea eta balioestea.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak
hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera bereizgarria; eta zuzen dimentsionatua izatea eta proposatutako
helburuen eta garatu beharreko ekintza, baliabide eta metodologiaren artean
koherentzia gordetzea): 40 puntura arte.
b) Garatu beharreko ekintzek/ekimenek ikasitako ikasgaietan eta emaitzetan
izan dezaketen eragina; hau da, Gipuzkoan ekonomia sustatzeko estrategiak eta
programak orokortzea eta zabaltzea, garapen ekonomiko-sozialerako eta
kalitatezko lanpostuak sortzeko eredu jasangarri batean: 25 puntura arte.
c) Lurralde, eskualde/toki eta/edo sektore garapenaren
estrategiarekin bat egitea: 15 puntura arte.
d) Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak
lankidetza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin,
hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 10
puntura arte.
e) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
f) Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.
4.2. Aurreko
ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute
eskubiderik izango diru laguntza jasotzeko.
VI. ERANSKINA
Ekonomia sortzailea
balioesteko diru laguntzen oinarri bereziak.
1. oinarria. Xedea.
Ekonomia sortzaileak
eraldatzeko duen balioa sustatzea aukera eta balio erantsiko esparruak
sortzeko eta garatzen laguntzeko.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate
onuradunak izango dira:
a) Gipuzkoan errotutako enpresak eta enpresa elkarteak;
b) EAEn kokatutako enpresa elkarteak, Gipuzkoan kokatutako enpresen
interesak ordezkatzen dituztenak; eta,
c) Gipuzkoan kokatutako unibertsitate publiko eta pribatuen
zentroak, sailak, atalak, institutuak eta bestelako ikerketa unitateak.
2.2. Martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate
onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko
arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru
laguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen,
elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran
taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze
konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru
laguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin
batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da,
taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak
ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu,
martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek
ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren
eraginpean.
2.4. Sexuaren
ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik
jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005
Legearen arabera.
2.5. 2.3
eta 2.4 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen
deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Diruz lagundu ahal
izango dira ekonomia sortzaileari balioa ematen dioten proiektu
esperimentalak, azterketak, analisiak, tresnak eta prospekzioak, betiere
helburu hauek kontuan hartuta:
— Enpresa alorreko
proiektu esperimental berriak sustatzea ekonomia sortzailearen esparruan.
— Gipuzkoako
enpresen ezaugarri, behar eta aukerei egokitutako estrategiak diseinatzea.
— Enpresek edo
enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak sortu eta garatzea.
— Enpresa edo
lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita
horietan oinarritutako aukera nitxoak ere.
— Sinergiak sortzea
eta hibridatzea jarduera sektore desberdinen artean.
— Sentsibilizazio
eta kontzientziazio ekintzak ezartzea.
— Balio erantsiko
negozioak eta jardunbide egokiak modelizatzea eta zabaltzea.
— Testuinguruaren
eta enpresa sarearen gaitasunak zehaztea eta balioestea.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak
hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera bereizgarria; eta zuzen dimentsionatua izatea eta proposatutako
helburuen eta garatu beharreko ekintza, baliabide eta metodologiaren artean
koherentzia gordetzea): 40 puntura arte.
b) Garatu beharreko ekintzek/ekimenek ikasitako ikasgaietan eta emaitzetan
izan dezaketen eragina; hau da, Gipuzkoan ekonomia sustatzeko estrategiak eta
programak orokortzea eta zabaltzea, garapen ekonomiko-sozialerako eta
kalitatezko lanpostuak sortzeko eredu jasangarri batean: 25 puntura arte.
c) Lurralde, eskualde/toki eta sektore garapenaren estrategiarekin
lerrokatzea: 15 puntura arte.
d) Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak
lankidetza lan gisa bai entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin,
hartutako konpromisoak, baita garatutako partaidetza prozesuak ere): 10
puntura arte.
e) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
f) Euskararen aldeko ekintza positiboak izatea: 5 puntura arte.
4.2. Aurreko
ataletako irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute
eskubiderik izango diru laguntza jasotzeko.
VII. ERANSKINA
«Gipuzkoako enpresa
ehunaren lehiakortasuna indartzea, jasangarritasuna eta lankidetza sustatzeko
programaren» diru laguntzen 2018ko deialdia.
1. Eskaerak aurkeztea.
1.1. Eranskin
gisa jasotzen den eskaera aurkeztu ahal izango dute II., III., IV., V. eta VI
eranskinetako 2. oinarrian aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten
entitateek.
1.2. Eskaerak
aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko
ekainaren 26an, goizeko 12:00etan amaituko da.
2. Jarduerak gauzatzeko epea.
Diru laguntzaren
xede diren jarduerak diru laguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte
naturalaren barruan, eta 2019ko maiatzaren 24a baino lehen amaitu beharko
dira.
3. Ebazpena jakinarazteko bidea.
Diru laguntza
emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena erakunde eskatzaile bakoitzari
jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru
laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari
jarraikiz.
4. Finantzaketa.
Deialdi honen bidez
emango diren diru laguntzen zenbateko osoa 4.154.353,00 euro da. Zenbateko
hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2018ko aurrekontu orokorreko honako kontu
sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:
a) Bi milioi hogeita bi mila bostehun eta sei euro (2.022.506,00 €),
Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna indartzea sustatzeko proiektuak finantzatzeko
(II. eranskina):
1 0410.100.470.00.05
2018: 171.139,00.
1 0410.100.481.00.07
2018: 30.201,00.
5 0410.100.470.00.05
2019: 115.804,00.
5 0410.100.481.00.07
2019: 20.436,00.
1 0410.100.470.00.08
2018: 854.187,00.
1 0410.100.481.00.05
2018: 150.739,00.
5 0410.100.470.00.08
2019: 578.000,00.
5 0410.100.481.00.05
2019: 102.000,00.
b) Laurehun eta berrogeita sei mila eta hamaika euro (446.011,00 €),
enpresa jardueraren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko (III.
eranskina):
1 0410.100.470.00.10
2018: 226.109,00.
1 0410.100.481.00.02
2018: 39.902,00.
5 0410.100.470.00.10
2019: 153.000,00.
5 0410.100.481.00.02
2019: 27.000,00.
c) Milioi bat ehun eta hogei mila euro (1.120.000,00 €), enpresen
arteko lankidetzarako dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko
(IV. eranskina):
1 0410.100.470.00.09
2018: 600.000,00.
5 0410.100.470.00.09
2019: 520.000,00.
d) Berrehun eta berrogeita bost mila euro (245.000,00 €), ekonomia
zirkularra enpresa jardueraren balio kate osoan integratzeko proiektuak finantzatzeko
(V. eranskina):
1 0410.100.470.00.16
2018: 62.500,00.
1 0410.100.481.00.09
2018: 62.500,00.
5 0410.100.470.00.16
2019: 60.000,00.
5 0410.100.481.00.09
2019: 60.000,00.
e) Hirurehun eta hogei mila zortziehun eta hogeita hamasei euro
(320.836,00 €), ekonomia sortzailea balioesteko proiektuak finantzatzeko
(VI. eranskina):
1 0410.100.470.00.14
2018: 118.018,00.
1 0410.100.481.00.03
2018: 42.818,00.
5 0410.100.470.00.14
2019: 120.000,00.
5 0410.100.481.00.03
2019: 40.000,00.
5. Urteko lehentasunak.
5.1. Honako
hauek dira 2018ko ekitaldian II. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez
lortu nahi diren helburu bereziak:
— Enpresa txiki eta
ertainek garatzen dituzten edo enpresa txiki eta ertainei xedatutako
proiektuak, batez ere enpresa txikiei.
— Industria
sektoreko eta/edo industriari loturiko zerbitzuen sektoreko enpresen
proiektuak.
— Enpresen eskaintza
dibertsifikatzen duten eta balio katean kokatzen duten proiektuak.
— Kalitatezko
enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.
— Ekonomia
zirkularrarekin eta industria aurreratuarekin biozientzia-osasunarekin,
zibersegurtasunarekin, zahartzearekin, mugikortasun iraunkorrarekin eta
ekonomia sortzailearekin zerikusia duten proiektuak.
5.2. Honako
hauek dira 2018ko ekitaldian III. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez
lortu nahi diren helburu bereziak:
— Enpresa txiki eta
ertainek garatzen dituzten edo enpresa txiki eta ertainak hartzen dituzten
proiektuak, batez ere enpresa txikiak.
— Industria
sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.
— Lurralde esparru
batean edo sektore batean ahalik eta eragile gehien elkartzen eta ordezkatzen
dituzten ekintzak.
— Enpresa
jardueraren jarraipena ahalbidetuko duen hausnarketa estrategikoa.
— Diseinu eta
esperimentazio faseetako dinamikak.
— Kalitatezko
enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.
5.3. Honakoak
dira 2018ko ekitaldian IV. eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu
nahi diren helburu bereziak:
— Enpresa txiki eta
ertainek garatutako planak, batez ere, enpresa txikiek.
— Industria
sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.
— Zenbait sektoreren
hibridazioaren emaitza diren proiektuak.
— Ekonomia
zirkularrarekin eta industria aurreratuarekin, biozientzia-osasunarekin,
zibersegurtasunarekin, zahartzearekin, mugikortasun iraunkorrarekin eta
ekonomia sortzailearekin zerikusia duten proiektuak.
— Guztira 30 pertsona
batzen dituen enpresen multzoei buruzko proiektuak.
— Enpresen arteko
lankidetza prozesu berriak.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaeran honako
informazioa sartu behar da:
a) Laguntza eskatzen duen erakundearen datuak.
b) Diru laguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren
deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplikatzeko aukera ematen duena.
c) Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.
d) Aitorpen erantzulea, deialdi honen eranskin gisa agertzen den
ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.
e) Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan edota entitate
laguntzailekoetan egunean daudela egiaztatzen duen eguneratutako
dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman
dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ditzan datu horiek, horrelakoak emateko
eskumena duten administrazioetatik.
7. Borondatezko itzulketa.
Enpresa onuradunak
borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru
diputatuari 15.4 oinarrian zehazten den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri
bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa ES73 2095 0611 09 1061070594
kontuan egin duela.