2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Antolaketako Zuzendari­tza Nagusia

Albizturko Hiri Antolaketako Plan Orokorra. (GHI-126/15-P03).

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko arduradunak, 2018ko apirilaren 20an, honako Foru Agindu hau eman zuen:

«Diputatuen Kon­tse­iluak, 2017ko irailaren 19ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onar­tze­a «Albizturko Hiri Antolaketako Plan Orokorra», 2016ko abenduan ida­tzi­tako testu bategina.         

Erabaki hori 2017ko urriaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (197 zk.), eta erabakian, aldi berean, Albizturko Udalari agindu zi­tza­ion planean an­tze­mandako aka­tsak eta kontraesanak zuzen zi­tza­la plan horren eduki arauemailea foru agindu bidez argitara eman aurretik.    

Agindu hori bete­tze­ko, dokumentazio osagarria egin zen, eta Albizturko Kudeaketa Ba­tzo­rdeak 2017ko azaroaren 27an onartu zuen.          

Espediente hori Gipuzkoako Foru Aldundira bidali zen 2017ko abenduaren 18an, eta horri buruzko txo­stena eskatu zi­tza­ien Lurralde Plangin­tza­ko Zerbi­tzu­ko zerbi­tzu teknikoei. Zerbi­tzu horiek baieztatu egin zuten Diputatuen Kon­tse­iluaren 2017ko irailaren 19ko erabakian zehaztutako aka­tsak eta kontraesanak zuzenduta zeudela.

Adierazi ziren zehaztapen guztiak onartutako testu bateginean txe­rtatu direnez, foru agindu honen jarraian dagoen planaren hirigin­tza araudia argitara­tze­a agin­tzen da, Lurzoruaren eta Hirigin­tza­ren 2006ko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 89.4 artikuluak xeda­tzen duenari jarraikiz.          

Hori kontuan izanik, niri emandako ahalmenak erabiliz, eta aplikagarria den legeria ikusita, honako hau.

XEDA­TZEN DUT

Albizturko Hiri Antolaketako Plan Orokorrean jasotako hirigin­tza araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea. Dokumentazioa 2016ko abenduan ida­tzi­tako testu bateginak eta Albizturko Kudeaketa Ba­tzo­rdeak 2017ko azaroaren 27ko bilkuran onartu zuen akats eta kontraesanen zuzenketak osa­tzen dute.

Foru agindu hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezake interesdunak Euskadiko Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu edo hala badagokio jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.»

Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Hirigin­tza Arautegiaren testua.

Donostia, 2018ko maia­tza­ren 4a.—Segundo Díez Molinero, idazkari teknikoa.              (3106)

ALBIZTURKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA
«2. HIRIGIN­TZA ARAUAK» DOKUMENTUA
«2.1. HIRIGIN­TZA ARAU OROKORRAK»

Aurkibidea.

Atariko titulua.  Xedapen orokorrak.

1. artikulua.  Aplikazio esparrua.

2. artikulua.  Indarrean irauteko baldin­tzak.

3. artikulua.  Plan Orokorra osa­tzen duten dokumentuak eta horien indar arau­tza­ilea.

4. artikulua.  Plan Orokorreko xedapenen lerruna eta lotespen arau­tza­ilea.

5. artikulua.  Plan Orokorra alda­tzea.

6. artikulua.  Plan Orokorra berrikusteko baldin­tzak.

Lehen titulua.  Lurzorua kalifika­tze­ko araubidea.           

1. kapitulua.  Hirigin­tza erabilerak.

7. artikulua.  Hirigin­tza erabileren sistematizazio orokorra.

8. artikulua.  Hirigin­tza erabileren edukia.

2. kapitulua.  Kalifikazio orokorra sistematiza­tze­ko eta erregula­tze­ko araubide orokorra.

9. artikulua.  Zona orokorrak eta beren sistematizazioa.

10. artikulua.  Erabilera orokorreko zonen eraikun­tza, erabilera eta jabari araubide orokorra.

3. kapitulua.  Kalifikazio xehatua sistematiza­tze­ko eta erregula­tze­ko araubide orokorra.

11. artikulua.  Erabilera xehatuko (azpi)zonak eta beren sistematizazioa.

12. artikulua.  Erabilera xehatuko (azpi)zonen eraikun­tza, erabilera eta jabari araubide orokorra.

4. kapitulua.  Hirigin­tza kalifikazioa zehazteko araubidea.             

13. artikulua.  Kalifikazio orokorra eta honen zehaztapena.

14. artikulua.  Kalifikazio orokorraren lotespen arau­tza­ilea eta kalifikazio hori berrazter­tze­ko araubidea.

15. artikulua.  Kalifikazio xehatua zehazteko araubide orokorra.

16. artikulua.  Kalifikazio xehatua zehazteko araubidea, hiri-lurzoruan.

12.  Zuzenean egikari­tze­ko esparruak.

13.  Xehetasun azterketak formula­tzea.

17. artikulua.  Kalifikazio xehatuaren lotespen arau­tza­ilea eta kalifikazio hori berrazter­tze­ko araubidea.

18. artikulua.  Plangin­tza lurzoru urbanizaezinean.

5. kapitulua.  Eraikigarritasun fisikoa eta urbanistikoa zehazteko araubide orokorra.

19. artikulua.  Eraikigarritasuna sistematiza­tze­a eta berori erregula­tze­ko araubide orokorra.

Bigarren titulua.  Baldin­tza­tzaile gainjarriak.

1. kapitulua.  Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak.

20. artikulua.  Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak. Irizpide orokorrak.

21. artikulua.  Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak sistematiza­tze­ko araubidea.

22. artikulua.  Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak erregula­tze­ko araubide orokorra.

23. artikulua.  Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak, eta horiek zehaztea.

24. artikulua.  Gainjarritako baldin­tza­tzaileen lotespen arau­tza­ilea, eta horiek berrazter­tze­ko araubidea.

Hirugarren titulua.  Plana gara­tze­ko eta egikari­tze­ko araubide juridikoa.

1. kapitulua.  Lurzoruaren sailkapena.

25. artikulua.  Lurzorua sailka­tze­ko araubidea.

26. artikulua.  Hiri-lurzorua eta honen kategoriak.

27. artikulua.  Lurzoru urbanizagarria.

28. artikulua.  Lurzoru urbanizaezina.

2. kapitulua.  Hiri antolamendua juridikoki egikari­tze­ko araubidea.

29. artikulua.  Irizpide orokorrak.

30. artikulua.  Hiri antolamendua egikari­tze­ko araubidea, hiri-lurzoruan.

31. artikulua.  Hiri antolamendua egikari­tze­ko araubidea, lurzoru urbanizagarri sektorizatuan.

32. artikulua.  Plangin­tza egikari­tze­ko araubidea, lurzoru urbanizaezinean.

3. kapitulua.  Eraikigarritasuna eslei­tze­ko araubidea.

33. artikulua.  Irizpide orokorrak.

34. artikulua.  Hiri-lurzoruko hirigin­tza eraikigarritasuna eslei­tze­ko araubidea.

35. artikulua.  Lurzoru urbanizagarriko hirigin­tza eraikigarritasuna eslei­tze­ko araubidea.

4. kapitulua.  Urbanizazio lanak egikari­tze­ko araubidea.

36. artikulua.  Urbanizazio obrak egikari­tze­ko proiektuak egiteko araubidea.

37. artikulua.  Urbanizazio lanak gara­tzen dituzten proiektuen bidez antolamendua molda­tze­ko aukeren mugak.

38. artikulua.  Urbanizazio lanen gu­txi­eneko edukia eta baldin­tza teknikoak.

39. artikulua.  Urbanizazio lanen proiektuak udalaz kanpoko susta­tza­ileek egikari­tzea.

5. kapitulua.  Eraikun­tza egikari­tze­ko araubidea.

40. artikulua.  Eraikun­tza egikari­tzea, hiri-lurzoruan.

41. artikulua.  Eraikun­tza egikari­tzea, lurzoru urbanizagarrian.

42. artikulua.  Eraikun­tza egikari­tze­a eta jarduera baimenduak ezar­tzea, lurzoru urbanizaezinean.

43. artikulua.  Plangin­tza­rekin bat ez datozen eraikinak, instalazioak eta erabilerak.

44. artikulua.  Behin-behineko erabilerak jar­tzea, hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian.

Laugarren titulua.  Par­tze­la eraikigarrien eraikun­tza eta erabilera araubide orokorra.

1. kapitulua.  Oinarrizko definizioak eta irizpide orokorrak.

45. artikulua.  Izen eta kon­tze­ptu ezberdinak, eta bakoi­tza­ren definizioa.

46. artikulua.  Eraikigarritasun fisikoa kalkula­tze­ko irizpideak.

47. artikulua.  Eraikinaren solairu kopurua zehazteko irizpideak.

48. artikulua.  Eraikun­tza­ren altuera neur­tze­ko irizpideak.             

49. artikulua.  Eraiki­tze­ko baldin­tza orokorrak.

2. kapitulua.  Bizitoki erabilerako par­tze­letan aplikatu beharreko eraikun­tza eta erabilera ordenan­tza orokorrak, hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian.

50. artikulua.  Baldin­tza orokorrak.

51. artikulua.  «a.10 Kokaleku zaharretako bizitokia» par­tze­la: Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.

52. artikulua.  «a.20 Garapen txi­kiko bizitokirako par­tze­la». Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.

53. artikulua.  «a.30 Familia bakarreko bizitoki erabilerako saila, par­tze­la pribatuan»: Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.

54. artikulua.  «a.40 Garapen txi­kiko bizitokirako par­tze­la mistoa»: Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.        

55. artikulua.  Bizitoki erabilerako par­tze­letan baimendutako erabilerak ezar­tze­ko araubide orokorra.

56. artikulua.  Bizitoki erabilerarako baldin­tza orokorrak.

57. artikulua.  E­txe­bizi­tzara bideratuko diren lokalei aplikatu beharreko baldin­tzak.

58. artikulua.  Behe solairuan bestelako erabileretara bideratuko diren lokalei aplikatuko zaizkien baldin­tzak.

59. artikulua.  Garajerako erabiliko diren lokalen baldin­tzak.

60. artikulua.  Kalitateari eta segurtasunari buruzko bal­din­tza orokorrak.

61. artikulua.  Baoak, leihoak eta terrazarako irteerak babestea.

62. artikulua.  Eraikinen kanpoaldeari tratamendu bateratua ematea.

63. artikulua.  Estalkien tratamendua.

64. artikulua.  Tarteko hormen tratamendua.

65. artikulua.  Esekilekuen tratamendua.

66. artikulua.  Behe solairuko fa­txa­den tratamendua.

67. artikulua.  Errotuluak eta iragarki argidunak.

68. artikulua.  Finken arteko bananketak eta i­txi­turak.

69. artikulua.  Sestra gainean eraikun­tza­rik hartuko ez duten erabilera pribatuko eremuen zain­tza eta apainketa.

70. artikulua.  Eraikin mul­tzo­en tratamendu bateratua.  

3. kapitulua.  Bizitokiaz bestelako erabilerako par­tze­len eraikun­tza eta erabilera baldin­tza orokorrak, hiri- lurzoru eta lurzoru urbanizagarrian HAPO.

71. artikulua.  Eraikigarritasun fisikoa eta eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.

72. artikulua.  Fun­tzi­onaltasun, higiene, segurtasun eta eraikun­tza-kalitateari buruzko baldin­tza orokorrak.

73. artikulua.  Tratamendu estetikoari buruzko baldin­tzak.

4. kapitulua.  Lurzoru urbanizaezinean bereziki aplikatu beharreko hirigin­tza arauak.

1. atala.  Xedapen orokorrak.

74. artikulua.  Eraikun­tza eta erabilera baldin­tza orokorrak.

75. artikulua.  Errepideak eta landabideak.

76. artikulua.  Ibilgailuen­tza­ko pistak.

77. artikulua.  Zuhaiztiak babestea.

78. artikulua.  Ibai ibilguak babestea.

79. artikulua.  Landaketen eta eraikinen arteko distan­tzi­ak.

80. artikulua.  Lursaila, zabortegiak eta hondakindegiak egoki­tzea.

2. atala.  Lurzoru urbanizaezinean erabilera baimenduak ezarri ahal izateko xedapen orokorrak.

81. artikulua.  Erauzketak.             

82. artikulua.  Nekazari­tza ustiapen arruntak.

83. artikulua.  Profesionalizatu gabeko nekazari­tza erabilerak.

85. artikulua.  Baso erabilerak.

86. artikulua.  Herri-lanekin lotutako erabilerak eta eraikinak.

87. artikulua.  Lurraldearen ustiapenari lotu gabeko nekazari­tza industriak.

88. artikulua.  Bizitoki erabilera autonomoak.

89. artikulua.  Baimen daitezkeen landaz besteko erabilera eta eraikin ba­tzuk.

90. artikulua.  Turismo kanpamentuak.

91. artikulua.  Lurzoru urbanizaezineko zona orokorretan dauden jarduera ekonomikoak eta eraikinak, horietarako ezarritako araubide orokorrarekin bat ez datozenak.

Bosgarren titulua.  Katalogatutako hirigin­tza, arkeologi eta natura ondarea babesteko arauak.

92. artikulua.  Elementu katalogatuak babesteko araubidea zehaztea.

93. artikulua.  Katalogoan sartutako ondasun eta elementuen kategoriak.

94. artikulua.  Ondasun eta elementu katalogatuak babesteko araubide orokorra.

95. artikulua.  Hirigin­tza ondareko ondasun eta elementuak babesteko araubide motak.

96. artikulua.  I. mailako babes araubidea.

97. artikulua.  II. mailako babes araubidea.

98. artikulua.  III. mailako babes araubidea.

99. artikulua.  Udalaz gaindiko erakundeen tutore­tza­pean dauden esku-har­tze­ak.

100. artikulua.  Ondare arkeologikoko ondasun eta elementuen babes araubidea.

101. artikulua.  Natur izaerako eremu eta elementuen babes araubidea.

102. artikulua.  Zerrendatutako eraikinen eta horiei lote­tsi­tako par­tze­len hirigin­tza araubidea.

103. artikulua.  Plan Orokor honetako Titulu honetan eta Katalogoan egindako aurreikuspenen indar arau­tza­ilea.

Bosgarren titulua.  Ingurumena, paisaia eta natura babesteko arauak.

1. kapitulua.  Ordenan­tza orokorrak.

104. artikulua.  Ingurumen Eraginaren Baterako Ebaluazioa egiteko araubidea zehaztea.

105. artikulua.  Jarduketa hidraulikoak.

107. artikulua.  Paisaia babestea.

108. artikulua.  Energiaren kon­tsu­moa eta airearen kalitatea.

109. artikulua.  Biodiber­tsi­tate irizpideak.

110. artikulua.  Garapen plangin­tza­ri buruzko xedapenak.            

111. artikulua.  Eraikinen baldin­tzak.

2. kapitulua.  Hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarrirako araudi orokorra. hiri garapenean hartu beharreko babes neurri orokorrak.

112. artikulua.  Ukitutako eremuak seinalezta­tzea.

113. artikulua.  Lur mugimenduak.

114. artikulua.  Erliebearen eite berriak oro har egoki­tzea.            

115. artikulua.  Sarbideak.

116. artikulua.  Ur baliabideekiko afekzioa.

117. artikulua.  Ukitutako landare­tza seinalezta­tzea.

118. artikulua.  Landare-lurra bil­tzea. Lurzorua trinko­tzea.           

119. artikulua.  Paisaia zaharberri­tzea.

120. artikulua.  Faunarekiko afekzioa.

121. artikulua.  Sozioekonomia.

122. artikulua.  Kultura ondarea babestea.

123. artikulua.  Hondakinak.

124. artikulua.  Ku­tsa­tuak egon daitezkeen lurrak.

125. artikulua.  Ibai eta erreka er­tzak.

3. kapitulua.  Lurzoru urbanizaezinerako araudi orokorra. Neurri babesgarri eta zuzen­tza­ileak.

126. artikulua.  Akuiferoen urrakortasun handia duten esparruak.

127. artikulua.  Higadura arriskua duten eremuak.

128. artikulua.  Fauna.

129. artikulua.  Landare­tza.

130. artikulua.  Ibai sarea.

131. artikulua.  Paisaia.

4. kapitulua.  Artapen programak.

132. artikulua.  Eraikun­tza faseko kontrolak.

133. artikulua.  Obrak gehienez okupa dezakeen eremuaren kontrola.

134. artikulua.  Hondakin, igorpen eta zarata mailen kontrola.

135. artikulua.  Ku­tsa­tuak egon daitezkeen lurren kontrola.

136. artikulua.  Ukitutako ibai ibilguetako uren kalitatearen kontrola.

137. artikulua.  Basafaunako populazioen egoera kontrolatu eta arta­tzea.

138. artikulua.  Sarbideen kontrola.

139. artikulua.  Lur mugimenduak.

140. artikulua.  Paisaia egoki­tze­ko proiektuaren kontrol eta jarraipen plana.

141. artikulua.  Obrako instalazioen, langileen eta bide osagarrien kontrola.

142. artikulua.  Paisaia egoki­tze­ko proiektuaren kontrol eta jarraipen plana.

ATARIKO TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Aplikazio esparrua.

Hiri Antolamenduko Plan Orokor hau Albizturko udal barruti osoan aplikatuko da, indarrean jar­tzen den une beretik aurrera.     

2. artikulua.  Indarrean irauteko baldin­tzak.

1.  Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) xedapenek ordeztu eta indargabetu egingo dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak 1991ko maia­tza­ren 17an emandako ebazpenaren bitartez behin betiko onartutako –Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 1996ko abenduaren 12an argitaratuak– Albizturko Arau Subsidiarioen dokumentuan jasotako xedapenak; bai eta arau haietan egin diren eta gerora onartu diren aldaketak ere.        

2.  Halaber, indargabetu egingo ditu Arau Subsidiario haiek gara­tze­ko sustatu eta onartu ziren plan bereziak, plan par­tzi­alak eta xehetasun azterketak, eta horietan jasotako aurreikuspenak, betiere Plan honetan proposatutako arauen kontrakoak edo horiekin bateraezinak diren neurrian.   

3.    Plan Orokor honetako xedapen jakin ba­tzuk baliogabe­tze­ak, deusezta­tze­ak edo alda­tze­ak ez du gainerakoen baliagarritasuna ukituko, non eta horien arteko erlazio edo mendekotasunaren bat dela tarteko, xedapenen bat aplikaezina gerta­tzen ez den.

3. artikulua.  Plan Orokorra osa­tzen duten dokumentuak eta horien indar arau­tza­ilea.

1.  HAPO hau honako dokumentu hauek osa­tzen dute:

— «1. Memoria» dokumentua.».

— «2. «Hirigin­tza arauak» dokumentua.

— «3.Katalogoa» dokumentua.

— «4. Azterketa ekonomikoa» dokumentua.

— «5. Planoak» dokumentua.

2.    »1. Memoria» dokumentuak bi atal bereizi hauek ditu:             

— «1.1 Hirigin­tza antolamenduaren eta antolamendu hori egikari­tze­aren memoria justifika­tza­ilea».

— «1.2 Ingurumen ebaluazioaren memoria justifika­tza­ilea».

3.    »2. Hirigin­tza Arauak» dokumentuak bi atal bereizi hauek ditu:

— «2.1. Hirigin­tza arau orokorrak».

— «2.2. Hirigin­tza esparruen eta Naturaguneen arau bereziak».

4.    «3. Katalogoa» dokumentuaren helburua da, 2/2006 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzkoak, xedatutakoaren arabera babestu behar diren ondasunak identifika­tzea, eta dagozkien kategorietan bana­tzea, bakoi­tza­ren babes araubidea zehaztuz.

5.    «4. Azterketa ekonomikoa» dokumentuak planean jasotako aurreikuspenen justifikazio ekonomikoa bil­tzen du, bideragarritasun eta iraunkortasun ekonomikoko irizpideak kontuan hartuta.

6.    «5. Memoria» dokumentuak bost atal bereizi hauek ditu:

— «5.1 Informazioa».

— «5.2. Egiturazko antolamendua».

— «5.3 Antolamendu xehatua».

— «5.4 Hirigin­tza antolamenduari gainjarritako baldin­tzak».

— «5.5 Hirigin­tza egikari­tzea».

— «5.6 Katalogoa».

— «5.7 Antolamendu argi­tza­ilea».

7.    Esanahi her­tsi­an eta segidan adieraziko diren salbuespenak salbuespen, izaera arau­tza­ilea izango dute honako dokumentu hauetan jasotako xedapenek: «2. Hirigin­tza arauak», «3. Katalogoa», «5.2 Egiturazko antolamendu planoak», «5.3 Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tzak», «5.4 Hirigin­tza antolamenduari gainjarritako baldin­tzak», «5.5 Hirigin­tza egikari­tze­ko planoak» eta «5.6 Katalogoa».

Salbuespen horiek eragina izango dute «2. Hirigin­tza Arauak» dokumentuan jasota dauden eta, agiri horretan espresuki adierazitako kasuetan, arau­tza­ileak baino gehiago informazio izaerakoak eta orientagarriak diren xedapen espezifikoetan.

8.    Aurreko atalean aipatutako dokumentuetan jaso diren eta izaera arau­tza­ilea duten aurreikuspen horiek, oro har, hurrengo artikuluan azalduko diren izaera eta indar arau­tza­ilea izango dute.

9.    «1. Memoria», «4. Azterketa ekonomikoa», «5.1 Informazio planoak» eta «5.7 Antolamendu argi­tza­ileko planoak» dokumentuek, eta horien guztien edukiak informazio izaera dute; eta aldi berean, gainerako dokumentuetan jasotako proposamenak justifika­tze­ko eta interpreta­tze­ko ere balio dute.

10.    «5.2 Egiturazko antolamendu planoak», «5.3 Antolamendu xehatuko planoak», «5.5 Hirigin­tza egikari­tze­ko planoak», «5.6 Katalogoa» eta, hala egoki­tze­an, «5.4 Hirigin­tza antolamenduari gainjarritako baldin­tzak» dokumentuetako planoen izaera arau­tza­ilea, horiek egiteko erabili den euskarri informatikora nahiz paperezko ediziora zabalduko da.           

11.    Plan Orokor honetako dokumentu arauemaile desberdinen artean gerta daitezkeen desadostasunak, oro har, indarrean dagoen araudian finkatutako irizpideei jarraituz erabakiko dira (Ildo honetan kontuan hartu behar dira 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko legearen 7. artikuluan ezarritako xedapenak eta, halakorik izanez gero, lege hori gara­tze­ko susta daitezkeen xedapenetan ezarritakoak). 

Ildo horretan, paperean egindako plano arau­tza­ileetan egin daitezkeen interpretazioen eta neurketen gainetik, plano digitalizatuetan egindakoak lehene­tsi­ko dira.        

4. artikulua.  Plan Orokorreko xedapenen lerruna eta lotespen arau­tza­ilea.

1.    Plan Orokor honetan bost xedapen mota hauek bereizi dira:

— Egiturazko antolamenduko xedapenak.

— Antolamendu xehatuko xedapenak.

— Hirigin­tza antolamenduari gainjarritako baldin­tzak.

— Hiri antolamendua egikari­tze­ko xedapenak.

— Beste hainbat zehaztapen.

2.    Egiturazko antolamenduaren berezko lerruna duten xedapenak honako hauetan jasotakoak dira:

— «2.1. Hirigin­tza arau orokorrak» dokumentu honetan jasotakoak, dokumentu honetan bertan adierazitakoaren arabera, bestelako lerruna eta izaera –arau­tza­ilea edo orientagarria– ez badute behin­tzat.

— «2.2. Hirigin­tza esparruen arau bereziak» dokumentuko hirigin­tza esparruetako arau berezien «III. Egiturazko hirigin­tza araubidea» epigrafean jasotakoak.             

— «5.2. Egiturazko antolamendu planoak» dokumentuko planoek.

Xedapen horiek alda­tze­ko edo osa­tze­ko, plan orokorraren lerrun bereko espediente bat formulatu beharko da.              

3.    Antolamendu xehatuaren berezko lerruna duten xedapenak honako hauetan jasotakoak dira:

— «2.1. Hirigin­tza arau orokorrak» dokumentu honetan jasotakoak, espresuki adierazitako kasu eta baldin­tze­tan.

— «2.2. Hirigin­tza Esparruen arau bereziak» dokumentuko hirigin­tza esparruen arau berezietako «IV. Hirigin­tza araubide xehatua» epigrafean jasotakoak.               

— «5.3. Egiturazko antolamendu planoak» dokumentuko planoek.

Xedapen horiek alda­tze­ko edo osa­tze­ko, plangin­tza xehatuaren lerrun bereko espediente bat (plan berezia edo plan par­tzi­ala) egin beharko da, edota xehetasun azterketa bat, berorien esku-har­tze esparrua arau­tzen duten irizpideen arabera; hau da, indarrean dagoen legerian eta Plan honetan bertan jasotako hiri plangin­tzan bertan jasotako irizpideen arabera, alegia.            

4.    Hirigin­tza antolamendua egikari­tze­ko aurreikuspenen berariazko izaera dutenak, honako hauetan jasotako xedapenak izango dira:

— «2.2. Hirigin­tza esparruen arau bereziak» dokumentuko hirigin­tza esparruen arau berezietako «V. Hirigin­tza egikari­tze­ko araubide espezifikoa» epigrafean jasotakoak.            

— «5.5. Egiturazko antolamendu planoak» dokumentuko planoek.

Aurreikuspen horien lerrun arau­tza­ilea, indarrean dagoen legerian kasuak kasu ezarritakoa bera izango da, eta legeria hori gara­tze­ko xedez egindako hiri plangin­tzan –Plan Orokor hau barne–, ezarritakoa.

Aurreikuspen horiek alda­tze­ko edo osa­tze­ko, indarrean dagoen legerian kasu bakoi­tze­ko eta xede horretarako ezarritako irizpideei jarraituko zaie.

5.    Honakoak izango dira aurreko xedapenei gainjarri­tzat jo daitezkeen xedapen edo baldin­tzak:

— Legezko xedapenetatik, lurraldea antola­tze­ko tresnetatik, proiektu sektorialetatik eta abarretik etorritakoak, behar bezala eta behin betiko onartuak badira behin­tzat.

Xedapen horiek bul­tza­tu dituzten xedapen, tresna edo proiektuan ezarritako lerrun arau­tza­ilea izango dute, kasuak kasu.

— Plan Orokor honen berariazko proposamenetatik etorritakoak.

Plan honek ezarritako lerrun orientagarria edo arau­tza­ilea izango dute, kasuak kasu.

Xedapen horiek, honako dokumentuetan jasotakoak dira, zehazki:

— «2.1. Hirigin­tza arau orokorrak» dokumentu honetan jasotakoak, espresuki adierazitako kasu eta baldin­tze­tan.

— «5.4 Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tzak» dokumentuko planoetan.

6.    Aipatutako xedapen horiekin batera, beste hainbat xedapen espezifiko bete beharko dira, esate baterako, Hirigin­tza Ondarearen Katalogoarekin lotutakoak. Hauek, indarrean dagoen legerian nahiz Liburu honetan bertan ezarritako lerruna eta izaera izango dute.

5. artikulua.  Plan Orokorra alda­tzea.

1.  Aldaketak arrazoi­tzea.

Aldaketen oinarria interes orokorreko arrazoiek izan beharko dute, eta aldaketen edukiei eta garran­tzi­ari buruzko deskripzio xehatua eskatuko dute, bai eta aldaketen berariazko justifikazioa ere.

Aldaketa guztiek zerikusia izango dute beroriek bul­tza­tu dituen arrazoiarekin, eta espedientean ez da sar­tze­rik izango zergati horrekin lotu gabeko aldaketarik, ezta egindako deskripzio eta justifikazioetan berariaz jaso gabekorik ere.           

2.  Hirigin­tza eraikigarritasuna handi­tzea.

Plan Orokor hau par­tzi­alki berrikusteko edo alda­tze­ko proiektu batek kasuak kasu ukitutako esparruaren hirigin­tza eraikigarritasuna handituko badu, indarrean dagoen legeriak aurreikusitako irizpideei jarraitu beharko zaie.

6. artikulua.  Plan Orokorra berrikusteko baldin­tzak.

1.    Plan Orokorra osorik berrikusiko da, honako kasuetan:           

A.  Aurreikusitako e­txe­bizi­tza berrien %60 eraiki­tze­ko lizen­tzi­ak emanak egonik, Udalak e­txe­bizi­tza gehiagoren premia ikusten duenean.

B.  Lursailen hirigin­tza sailkapenean aldaketa garran­tzi­tsuak gerta­tzen diren bakoi­tze­an. Eta sailkapenari dagokionez aldaketa garran­tzi­tsuak gertatu direla ulertuko da, hiri eremuari (hiri-lurzoruak eta lurzoru urbanizagarriak osatutako mul­tzoa) eransten zaizkion eta aldez aurretik lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuak zeuden sailen azalerak, Plan Orokor honetako aurreikuspenetatik ondoriozta­tzen den azaleraren %15 gaindi­tzen duenean.

C.  Gai honen inguruko egoera aztertuta ondoriozta­tzen denean Plan Orokor honetan definitutako hiri garapeneko estrategia eta lurren okupazioa nabarmen aldatu dela, edota alterazio hori bidezkoa dela.       

2.    Bestetik, edozein arrazoi dela tarteko, udal barrutiko mul­tzo homogeneo baten antolaketa par­tzi­alki berrazter­tze­a komeni denean, Plan Orokor hau par­tzi­alki berrikusiko da.             

LEHEN TITULUA

LURZORUA KALIFIKA­TZE­KO ARAUBIDEA

1. KAPITULUA.  HIRIGIN­TZA ERABILERAK

7. artikulua.  Hirigin­tza erabileren sistematizazio orokorra.

1.  Hirigin­tza erabileren oinarrizko sistematizazioa.

Xede horrekin, honako erabilera hauek bereizi dira:        

— Bizitoki erabilerak.

— Jarduera ekonomikoen erabilerak.

— Landa erabilerak.

— Komunikazio erabilerak.

— Espazio libreen erabilerak.

— Erkidegoaren ekipamenduko erabilerak.

— Zerbi­tzu azpiegituren erabilerak.

2.  Hirigin­tza erabileren karakterizazioa, haien ezarpena arau­tze aldera.

A.  Honako erabilera mota hauek bereizi dira:

— Erabilera nagusiak:

Halako­tzat jo­tzen dira eremu orokor batean edo erabilera xehatuko azpi-eremu batean ezaugarriak edo nagusiak diren erabilerak, betiere kontuan hartuta esparru horien izaera, helburu fun­tzi­onala, eta baita esparru horietako berariazko eraikun­tza motaren eraketa ere.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

Halako­tzat jo­tzen dira, erabilera nagusiez bestelakoak diren baina haiekin bateragarriak edo haien osagarriak izateagatik, eremu orokor batean edo erabilera xehatuko azpi-eremu batean onar daitezkeen erabilerak; azken batean, esparru horien izaera eta helburu fun­tzi­onalarekin bat datozenak.

— Erabilera debekatuak.

Halako­tzat jo­tzen dira, erabilera orokorreko eremu batean edo erabilera xehatuko azpi-eremu batean baimendu gabeak dauden eta baimengarriak ez direnak, aipatutako esparruen izaerarekin eta helburu fun­tzi­onalarekin bateraezinak izateagatik.

B.  Erabilera jakin bati asimilatutako erabilera­tzat jo­tzen dira, erreferen­tzi­ako beste erabilera horren an­tze­ko baldin­tze­tan ezar­tzen direnak, eta ingurunean ere an­tze­ko eraginak dituztenak (Erreferen­tzi­ako beste erabilera ba­tzu­ei asimilatuak, adibidez: e­txe­jabearen bulego profesionala e­txe­bizi­tza erabilerarekiko; erkidegoaren ekipamenduko erabilerak merkatari­tza erabilerekiko; eta abar.).

C.  Erabilera nagusien erabilera lagungarri­tzat joko dira, ematen dieten zerbi­tzu­agatik haiei lote­tsi­ak daudenak. Horregatik, erabilera lagungarriak erabilera nagusiekin fun­tzi­onalki bateratuta ezar­tzen dira, par­tze­la berean. Eta, erabilera nagusi hori, bere izaeraz, erabilera ezaugarria edota erabilera bateragarria izan daiteke.   

D.  Erabilera bat autonomoa dela esango dugu, era independentean ezar­tzen denean (Erabilera orokorreko eremu batean edo erabilera xehatuko azpi-eremu jakin batean, erabilera bat beste ba­tzu­en lagungarri gisa baimendua egon daiteke, baina autonomo bezala debekatua; –adibidez, e­txe­bizi­tza erabilera ekipamenduko guneetan–).

E.  Erabilera bat eremu edo azpi-eremu jakin batean erabilera nagusi­tzat edo bateragarri­tzat har­tze­ak, eremu horretan bertan honen erabilera asimilatu edo lagungarri­tzat definiturikoen ezarpena onestea ekarriko du berarekin, baldin eta eremu mota desberdinetako erabilera araubidean espresuki kontrakoa adierazten ez bada behin­tzat.

F.  Oro har, eremu orokor edo azpi-eremu xehatuko erabilerak arau­tze­rakoan, bertan nagusiak edo bateragarriak diren erabileren erabilera asimilatuak eta lagungarriak direnak bakarrik onartuko dira halako­tzat.         

Behar bezala justifikatuta egoki­tzat jo­tzen diren salbuespenak baldin­tza­tu gabe, erabilera asimilatuaren edo lagungarriaren izaera ezin izango zaie zabaldu izaera hori bera duten beste erabilerei.

G.  Lurzoru urbanizaezineko eremu orokorretan eta esparruetan, Plan honetan espresuki aurreikusitako kasuetan bakarrik onartuko da erabilera asimilatuaren izaera hori; beraz, gainerako kasuetan ezin izango da aplikatu.         

H.  Erabilera orokorreko eremuetan –Titulu honetako hurrengo 2. kapituluan espresuki kontrakorik agindu ezean, edota kasuan kasuko eremu orokorreko erabilera araubide orokorrarekin bateraezinak ez badira behin­tzat–, oinarrizko zerbi­tzu erabilerak erabilera bateragarri edo onargarri­tzat hartuko dira, zirkunstan­tzi­a hori berariaz adierazi beharrik gabe. Oinarrizko zerbi­tzu erabilera­tzat hartuko dira, kasuan kasuko eremuak behar dituen hiri zerbi­tzu­ak eskura­tze­ko, eta indarrean dagoen hirigin­tza legerian erregulatutako zuzkidurazko estandarrak bete­tze­ko, nahitaez ezarri beharreko zuzkidura erabilerak eta azpiegiturak.

Erabilera horien artean, honakoak daude:

— Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa (bai motorduna bai motorrik gabea).

— Aparkalekua.

— Espazio libreak.

— Erkidegoaren ekipamendua.

— Zerbi­tzu azpiegiturak.

3.  Erabilera baimenduei (nagusiak eta bateragarriak) aplikatu beharreko baldin­tzak.

Hirigin­tza erabilera bat erabilera nagusi edo bateragarri gisa kalifika­tze­ak, indarrean dauden legezko xedapenetan eta Plan honetan bertan hala ezarritako kasuetan ez du baztertuko beren ezarpena legeztatuko duen udal lizen­tzi­a eman aurretik bete beharreko izapide, txo­sten eta baimen osagarri jakin ba­tzuk bete­tze­ko obligazioa.

Udal zerbi­tzu teknikoen txo­stena jaso ondoren, zenbait instalazio ezar­tze­a erago­tzi ahal izango da baldin eta, beren tamaina edota ezaugarri fun­tzi­onalengatik, indarrean dagoen plangin­tzak ezar­tzen duen antolamendu xehatuaren esparruan behar bezala erabaki ezin daitezkeen premia bereziak eska­tzen badituzte honako alderdi hauei dagokienez:

— Ibilgailuen eta oinezkoen sarbideen baldin­tzak.

— Aparkamenduen hornidura eta ezaugarriak.

— Karga-deskargarako eremu osagarriak ezarri beharra. 

— Plangin­tza honetan ukitutako esparrurako definitutako antolaketa baldin­tze­kin bateraezinak diren, edota antolaketa hori nabarmen kaltetuko duten, beste hainbat alderdi.       

Eta hori horrela izango da, baita instalazio horien ezarpena, espresuki baina generikoki, aipatutako plangin­tza honetan onartua badago ere.

Bestela, instalazio horiek ezar­tze­ko baimenarekin batera, adierazitako arazoei eran­tzu­teko edo konpon­tze­ko bidea emango duten beste betekizun berezi ba­tzuk agindu daitezke kasuan kasuko udal lizen­tzi­an.

4.  Aurreikusi gabeko erabilerak.

Udalak, erabilera horien hirigin­tza eraginek aipatutako beste erabileren eraginekin duten parekotasuna dela eta, espresuki barnebil­tzen ez diren erabilerak sailka di­tza­ke. Gainera, eremu edo azpi-eremu jakin ba­tzu­etan, espresuki baimendu ez den edo debekatu ez den erabilera bat ezar­tze­a baimendu edo debeka dezake.

8. artikulua.  Hirigin­tza erabileren edukia.

1.  Bizitoki edo e­txe­bizi­tza erabilera.

A.  Oro har, bizitoki edo e­txe­bizi­tza erabilera­tzat har­tzen da per­tso­na bati edo edozein eratako kolektibo bati ostatu ematea, lokal bakoi­tze­an gehienez ere 12 per­tso­na hartuz. Familia-unitateen kasuan gainditu ahal izango da kopuru hori.               

B.  Oro har, e­txe­bizi­tza­ren erabilera osagarri­tzat hartuko dira:

— Atariak, trastelekuak, esekilekuak, lorategi pribatuak eta an­tze­koak.

— Garaje erabilera eta ibilgailuak gorde­tzea, kategoria guztietakoak.

— Etxe­bizi­tzari a­txi­kitako kirol instalazioak -igerilekua, pilotalekua eta abar-.

— Etxe­bizi­tza­rako eraikun­tzek bakar-bakarrik erabil­tze­koak diren gas likidotuen deposituak.

— Etxe­bizi­tze­i a­txi­kitako gainerako instalazio eta azpiegiturak (igogailuak, instalazio energetikoak, termikoak, eta abar).              

Nolanahi ere, erabilera osagarri horiek baimen­tze­ko edo uka­tze­ko garaian, hiri plangin­tzan eta plangin­tza horren tresna osagarrietan berariaz ezarritakoari jarraituko zaio.        


C.  E­txe­bizi­tza erabilerari asimilatutako erabilerak izango dira:

— 1. kategoriako industri erabilerak.

— Bulego eta despa­txu profesionalak.

Erabilera horiek guztiek, e­txe­bizi­tzari asimilatu­tzat hartuko badira, honako bi baldin­tza hauek bete beharko dituzte: erabilera horiek ezar­tzen direneko lokalak, bere titularraren edota legezko ordezkariaren ohiko e­txe­bizi­tza iraunkorra izan behar du; eta erabilera asimilatu horietara bideratutako azalera ez da izango lokalaren azalera osoaren erdia baino gehiago, ez eta 125 m²-tik gorako azalera erabilgarria ere.

2.  Jarduera ekonomikoak.

— Industri erabilerak.

A.  Halako­tzat har­tzen dira honako jarduera hauek:

— Edozein motako produktuak lortu eta eralda­tze­ko lantegiak.

— Produktuak zaindu, gorde eta bana­tze­ko biltegiak, produktu horiek txi­kizkako nahiz handizkako sal­tza­ileei, instala­tza­ileei, fabrika­tza­ileei edota bana­tza­ileei zuzenduak direnean. Oro har, debekatuta dago produktu horiek jendeari zuzenean sal­tzea.

— Edozein motako ikerketa edo ekoizpenerako laborategiak. Hala ere, landutako osagaiek eta garatu beharreko ekin­tzek inolako kalterik eragiten ez badute, bulego gisa erabil­tzen diren guneekin pareka daitezke.           

— Ibilgailuak, makinak eta edozein motako tresneria konpon­tze­ko lantegiak.

— Zerbi­tzu­guneak, erregaia horni­tze­ko guneak eta ibilgailuen garbiketa-lekuak.

— Era guztietako erregai deposituak eta biltegiak, salmentara bideratuta badaude.

— Garraioa errepidez buru­tzen duten agen­tzi­ak, eta kamioiak, autobusak eta bestelako ibilgailuak eta makina automobilak gorde­tze­ko aterpeak.

— Makinak, txa­tarra, ibilgailuak edo materialak aire zabalean gorde­tze­ko biltegiak eta deposituak.

— Nekazari­tza industriak, halako­tzat harturik industriak kokatuta dauden lurrak zuzenean ekoizpenerako erabil­tzen ez dituzten jarduerak. Horien artean sar­tzen dira azaldutako baldin­tzak bete­tzen dituzten abel­tza­in­tza eta nekazari­tza ustiapeneko industriak, zerrategiak eta landare zein lore mintegiak, eraikin irmo eta iraunkorra dutenak –metalezko profila duen egitura, zimenduekin, kristalez hornitutako i­txi­era eta zoruduna– baldin eta landaketa lurrean bertan buru­tzen ez bada, lursail horrekin zerikusirik izan gabe.           

— Mota guztietako meategiak eta erauzpen industriak; hala badagokio, lurzoru urbanizaezinean ezarri ahal izango dira.

— Oro har, erabili, eraldatu edo saldutako materialen ondorioz hala nola erabilitako baliabide teknikoak direla eta, per­tso­nen­tzako gogaikarriak, arrisku­tsu­ak edo deserosoak diren edota ondasunetan kalteren bat sor di­tza­keten fabrikazio nahiz eraldaketako jarduera guztiak.

Oro har, aipatutako industri erabileren jarduera lagungarri­tzat joko dira: horiei lotutako bulegoak, laborategiak eta kalkulu zentroak; zerbi­tzu­en instalazioak –ur ponpaketa edo saneamendurako depositu eta estazioak, hondakinen arazketarako instalazioak, eta abar–, garajeak eta ibilgailu zein makineria parkeak eta an­tze­koak.

Industriaren erabilera lagungarri­tzat jo daiteke, halaber, eraikin eta instalazio industrialen zain­tza­ile edo jagolearen e­txe­bizi­tza ere. Nolanahi ere, hiri plangin­tzak espresuki baimendu beharko du e­txe­bizi­tza hori ezar­tzea.   

B.  Merkatari­tza edo, oro har, hirugarren sektoreko edo merkatari­tza izaerako fun­tzi­oak beren baitan har­tzen dituzten industri jarduerak erabilera bakar­tzat hartuko dira, industri erabilera bereizgarriaren lokal edo par­tze­latan ezar­tze­aren ondorioetarako. Hala ere, aipatutako erabileretara berariaz bidera­tzen diren azaleraz aparteko­tzat hartu ahal izango dira, horiei aplika dakiekeen erregulazioaren ondorioetarako.

C.  Industri erabilerak kategoria desberdinetan sailkatuko dira, ingurumenean izan dezaketen eraginaren arabera; hau da, ingurunean edota baimendutako beste hainbat erabilerarekiko sor di­tza­keten eragozpen, kalte eta arriskuen arabera, alegia:

1. kategoria.

Inolako gogaikarritasun edo arriskurik sor­tzen ez duten industri jarduerak bil­tzen ditu. Jardueran erabilitako azalera –azalera erabilgarria–, kasu guztietan, 125 m² baino txi­kiagoa izango da.

Kategoria honetako industri erabilerak e­txe­bizi­tza erabilerei, hirugarren sektorekoei eta erkidegoaren ekipamenduko erabilerei asimilatu­tzat hartuko dira, eta nagusiki erabilera horietara bideratutako lokal eta par­tze­latan ezarri ahal izango dira.

Kategoria honetan sartu­tzat joko dira motozikletak eta automobilak konpon­tze­ko lantegiak, arestian aipatutako azalera gaindi­tzen ez badute behin­tzat. Ez ordea, txa­pa eta pintura konponketak, ez eta ibilgailu astun edo makineria automobilenak ere.

Industri erabilerak ez dira 1. kategorian sartuko, aipatutakoa baino azalera txi­kiagoko lokalak eta eremuak okupatu arren, gogaikarriak edo arrisku­tsu­ak badira, besteak beste jarduerari berari lotutako su-kargaren eraginez.    

2. kategoria.

Oro har, Albizturko hirigunean ezaugarriak diren bizitoki erabilerekin, hirugarren sektorekoekin edota erkidegoaren ekipamenduko erabilerekin bateragarriak ez diren, edota haien par­tze­letan onargarriak ez diren industri jarduerak dira. Hori horrela izanik ere, aparteko kasuren batean eta lehendik badauden erabilerak eta jarduerak onar­tze aldera, gerta liteke erabilera hori bizitoki erabilerako par­tze­letan onar­tzea, baldin eta bizitoki erabilera mistoko kalifikazio espezifiko bat ezar­tzen bada.

Horrelakoetan, baldin­tza hauek guztiak bete beharko dira: gehienez ere 10 ZP-ko poten­tzi­a unitarioko makinak edo motorrak erabil­tzea; instalatutako poten­tzi­a den­tsi­tatea gehienez 0,135 ZP/m²-koa izatea, eta 600 m²-tik beherako azalera erabilgarriaz balia­tzea.

3. kategoria.

1.  eta 2. kategoria horietan sar­tze­ko baldin­tza­ren bat ez bete­tze­agatik, kategoria horietan sartu ezin diren jarduerak bil­tzen ditu; eta, oro har, salbuespenak salbuespen, honako baldin­tza hauetakoren bat bete­tzen dituzten jarduerak:            

— Neurri zuzen­tza­ileak hartuta ere, normalean eraikun­tza berean edo aldamenean kokaturik dauden e­txe­bizi­tze­i edota hirugarren sektoreko erabilerarako lokalei edo erkidegoaren ekipamendukoei gogaikarritasunak sor diezazkieketenak.               

— Tamaina ertain eta txi­kiko industri jarduerak –eraikinak par­tze­lan okupa dezakeen azalera 3.600 m²-tik (lo) beherakoa eta 5.000 m²-tik(t) beherako solairu estalgarri eraikia–, salbuespenak salbuespen.

Zehazki, kategoria honetan sar­tzen dira: aire zabaleko biltegi eta deposituak; txa­pa eta pintura lantegiak, ibilgailu astunak eta makineria automobilak konpon­tze­ko lantegiak; errauste-labeak; guztira 2.000 m²-tik beherako azalera har­tzen duten nekazari­tza industriak; aipatutako e­txe­bizi­tza erabilerekin, hirugarren sektorekoekin, ekipamendukoekin eta abarrekin bateragarriak egiten dituzten su-karga duten jarduerak; zerbi­tzu­guneak, erregaiak horni­tze­ko unitateak eta autoak aire zabalean garbi­tze­ko instalazioak. Azken horiek bigarren kategoriako industri erabilera­tzat hartu ahal izango dira garajeen edo «2.» kategoriako konponketa lantegien erabilera lagungarriak direnean, eta erabilera horretara bideratutako lokaletan antola­tzen direnean.

Plan honetan azaldu diren salbuespenak baldin­tza­tu gabe, halakorik geratuz gero, behar bezala arrazoitu ondoren plangin­tza xehatuak ezar di­tza­keenak alde batera u­tzi­ta, industri erabilerako zona orokorretan bakarrik ezarriko dira 3. kategoriako industriak.

Hauek dira, zehazki, aipatutako salbuespen horietako ba­tzuk:

— Zerbi­tzu­guneak (autoak garbi­tze­ko instalazioak horiei asimilatutako erabilera­tzat hartuko dira) eta erregaia horni­tze­ko unitateak, industri erabilerakoak ez diren hiri izaerako eremu orokorretan eta lurzoru urbanizaezin gisa kalifikatutako eremuetan ere ezarri ahal izango dira, baldin eta, azkeneko kasu horretan, bide sistema orokor gisa kalifikatuak badaude edota horien aldamenean badaude.

— Nekazari­tza­ko industriak ere lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako lursailetan kokatu ahal izango dira, baldin eta Plan Orokor honetan ezarritako baldin­tzak eta plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tzan ezarritako betekizunak bete­tzen badituzte.

— Era berean, motozikleta eta automobilen konponketarako lantegiak, txa­pa eta pintura konpon­tze­ko zerbi­tzu­ak dituztenak, hala nola beren izaera dela-eta, edota inguruko hiriguneari ematen dioten zerbi­tzu­a dela-eta, egoki­tzat jo­tzen diren erabilerak, industriaz bestelako erabilera orokorra hartuko duten zonetan onartu ahal izango dira, baita bizitoki erabilerak ere, baldin eta osagarri gisa, besteak beste honako baldin­tzak bete­tzen badituzte:

— Berariaz aurreikusi behar da ezarpena, bai Plan honetan, bai honen garapenean sustatutako plangin­tzan, oso-osorik horrelako erabilerak har­tze­ra bideratutako eraikinetan edota erabilera horiekin bateragarriak direnetan, kanpoan u­tzi­ta, besteak beste, bizitoki erabilerako eraikinak.

— Beharrezko neurriak zehaztu eta aplikatu beharko dira erabilera horien jardueran zehar inguruan kalterik zein ondorio gogaikarririk ez dela sortuko berma­tze­ko.

— Erabilera horiek zona horietan ezar­tze­ak horietako hiri inguru eta ereduaren aniztea eta aberastea ekarri beharko du.

Xede horretarako, hiri plangin­tzak (bai Plan honetan bertan bai beronen garapenean sustatutakoan) zehaztu egingo ditu eraikin eta erabilera horiek ezar­tze­ko antolaketa, eraikun­tza eta ezarpen baldin­tzak, hain zuzen ere aipatutako helburuak lor­tze­ko kasuak kasu egoki iri­tzi­takoak.

4. kategoria.

Tamaina ertain eta handiko industri jarduerak bil­tzen ditu –eraikun­tzak okupa dezakeen par­tze­lak 3.600 m²-tik (lo) gorako azalera eta 5.000 m²-tik (t) gorako solairu estalgarri eraikia– eta baita tamaina horietara iri­tsi ez arren, aldameneko beste industria ba­tzu­ekin bateraezinak gerta­tzen direnak ere, eremu libreen erabilera komunean arazo fun­tzi­onalak sor­tzen dituztelako edota, neurri zuzen­tza­ileak hartu arren, kaltegarriak, osasunkai­tzak edo gogaikarriak direlako.

Kategoria honetan sar­tzen dira, beraz, «3.» kategoriako industrien­tza­ko ezarritako hainbat baldin­tza –par­tze­lan okupa daitekeen azalera gehieneko solairu estalgarria– gainditu ez arren, ondoko eremuetan maniobra, karga-deskarga, biltegira­tze edo aparkaleku gaietan jarduera lagungarri ugari eragiten dituzten produkzio-jarduerak; eta, beraz, leku berean beste erabilerekin batera garatu ezin direnak.    

Industri erabilerako zonetan bakar-bakarrik ezarriko dira.

Industri instalazioko edo instalazioetako jagolearen e­txe­bizi­tza (1 bakarra par­tze­la bakoi­tze­an) kategoria honetako industrien erabilera osagarri­tzat hartu ahal izango da. Dena den, e­txe­bizi­tza horretarako baimena berariaz aurreikusi beharko da, bai kasuan kasuko hirigin­tza esparruko arau berezian eta bai plangin­tza xehatuan.

D.  Industri jarduera bat industri erabileretako kategoria jakin batera a­txi­ki­tzeko, instalatutako poten­tzi­aren gehieneko mugez gainera, jarraian zerrendatuko diren eraginak baloratuko dira oro har:

— Eragozpenak:

— Zarata sor­tze­a (lokalaren beraren kanpoaldean eta auzokide kaltetuenarengan).

— Beroa sor­tzea.

— Bibrazioak sor­tzea.

— Hau­tsa sor­tzea.

— Hondakin urak sor­tzea.

— Industri hondakinak sor­tzea.

— Merkan­tzi­en karga eta deskarga handiak.

— Aparkaleku premiak.

— Ageriko instalazioak eta biltegiak.

— Jende pilaketak.

— Osasunerako kalteak:

— Gas ku­tsa­garriak, toxikoak edo osasungai­tzak igor­tzea.

— Hondakin ur ku­tsa­tzaileak, toxikoak edo osasungai­tzak sor­tzea.

— Material toxikoak manipula­tzea.

— Erradiazioak sor­tzea.

— Hondakin solido ku­tsa­tzaileak, toxikoak edo osasungai­tzak sor­tzea.

— Arriskua:

— Material erregaiak, sukoiak edo lehergarriak manipula­tzea.

— Presio arrisku­tsu­an burututako ekoizpen prozesuak eta on­tzi­raketak.

— Eraso­tza­ile kimikoen jario eta isurpenak.    

— Su karga.

E.  Jarduera batean instalatutako poten­tzi­a esatean, elementu mekaniko mugikorrak dituzten makina finko guztien poten­tzi­aren batura uler­tzen da, «ZP»tan neurtua. Kontaketa honetatik kanpo gera­tzen dira aire-erauzgailu, igogailu edo an­tze­ko instalazio mekanikoen poten­tzia, betiere beren fun­tzi­oa jardueraren beraren berezko xedeaz bestelakoa denean, eta bertako per­tso­nalak edo kanpoko publikoak erabil­tze­ko lokalaren giro egoki­tza­pen eta egoki­tza­pen fun­tzi­onal hobea lor­tze­ra zuzendua denean. Hala eta guztiz ere, instalazio horiek lokalaren osotasunean eska daitezkeen neurri zuzen­tza­ileen menpe jarri ahal izango dira.

F.  Sor daitezkeen zaratei dagozkien mugak, kasu bakoi­tze­an gai horretarako eskudun­tza duen Administrazioak ezarriko ditu.

G.  Jarduera industrial bat kategoria jakin bati a­txi­ki­tzeko, edozein kasutan ere zenbatu egingo dira karga-deskargara edota mota honetako konponketa lantegietan ibilgailuak jaso­tze­ra bideratutako eremu estaliak. Ai­tzi­tik, garaje erabilera lagungarrietara bideratutako lokalen azalera ez da zenbatuko.            

— Hirugarren sektorekoak.

A.  Halako­tzat har­tzen dira irabazizko xedea duten jarduera hauek:

— Hotel erabilera.

— Merkatari­tza erabilera.

— Bulegoak.

— Aisialdi erabilerak.

— Osasun arlokoak.

— Sorospen erabilerak.

— Soziokulturalak.

— Irakaskun­tza.

— Kirol jarduerak.

— Kanpamentu turistikoak.

B.  Hotel erabilera esatean, per­tso­nei irabazizko xedez ostatu ematea uler­tzen da, edozein modalitatetan egiten delarik ere: hotelak, ostatuak, hotel/egoi­tzak, motelak, pen­tsi­oak, aterpe­txe­ak, lande­txe­ak eta asimilatuak, aparthotelak, eta abar.

Hotel erabilerari a­txi­kitako erabilera osagarriak izango dira: hotel instalazio bakoi­tze­ko e­txe­bizi­tza bat; garaje erabilera; azkeneko hori, dena den, espresuki erregulatu ahal izango da kasuak kasu.

Alokairu erregimenean ustia­tzen diren apartamentu mul­tzo­ak, legeria sektorialaren arabera, aparthotel gisa har­tze­ko baldin­tzak bete­tzen ez badituzte, e­txe­bizi­tza erabilera­tzat joko dira ezar­tze­ko baimena ematerakoan.               

C.  Merkatari­tza erabileretan sar­tzen dira:

— Era guztietako artikuluak eta produktuak jendeari sal­tzea, handizka zein txi­kizka.

— Ostalari­tza­ko negozioak: tabernak, kafetegiak, pub delakoak, jate­txe­ak eta abar.

— Jendeari zerbi­tzu­a ematekoak: ile-apaindegiak, apaindegi orokorrak, tindategiak, jan­tzi­ak jaso­tze­a eta entrega­tzea, eta abar.

— Aurrekoen an­tze­ko beste jarduera ba­tzuk.

— Aipatutako jardueren erabilera lagungarriak.

Dena den, merkatari­tza erabilerez bestelako erabilera nagusietara bideratutako par­tze­latan garajeak merkatari­tza erabileren lagungarri gisa edo horiei lote­tsi­ta ezarri ahal izateko, merkatari­tzaz aparteko erregulazioa bereizia bete beharko da; hau da, ez dira par­tze­la horretako jardueren erabilera lagungarri generiko gisa hartuko automatikoki.

Ostalari­tza­ko erabilerei buruz aurrerago aipatuko diren salbuespenak baldin­tza­tu gabe, merkatari­tza erabilerak kategoria desberdinetan sailka­tzen dira, jendearen sarbide premien arabera, hala nola, aparkamendu, maniobra eta merkan­tzi­en karga-deskargarako premien arabera:              

1. kategoria:

Merkatari­tza txi­kia, behin-behineko eraikun­tze­tan, 25,00 m² arteko azalera erabilgarriko lokaletan buru­tzen dena, eta espazio publikoen berariazko erabilerekin –espaloiak, lorategiak, oinezkoen eremuak eta an­tze­koak– eta kasu ba­tzu­etan erabilera pribatuekin, bateragarria dena.

Kategoria horretako merkatari­tza aipatutako eremuetan ezar­tze­a baimendu ahal izango da, indarrean dagoen legerian ezarritako irizpideekin bat betiere, baita plangin­tzak espresuki aurreikusi ez badu ere. Era berean, hala erabakiz gero, espazio pribatuetan ere ezarri ahal izango da.

2. kategoria:

25,00 m² eta 300 m² bitarteko azalera erabilgarria okupa­tzen duten merkatari­tza jarduerak har­tzen ditu; hau da, bizitoki erabilerekin, industriarekin, hirugarren sektoreko erabilerekin edota erkidegoaren ekipamenduarekin bateragarriak direnak; beraz, nagusiki jarduera horietara bideratutako par­tze­letan ezar daitezkeenak, berariazko baldin­tza­rik bete gabe.

3. kategoria:

300 m² baino gehiagoko eta 750 m² baino gu­txi­agoko azalera erabilgarria har­tzen duten merkatari­tza jarduerak.

Hiri plangin­tzak, udal ordenan­tzek, edota Udalak berak, kasuan kasuko lizen­tzi­a ematean, jarduera hori ezar­tze­ko baldin­tza espezifikoak finkatu ahal izango ditu, aparkaleku hornidurari, jendearen­tza­ko eta merkan­tzi­en­tzako sarbideen ezaugarriei, zamalanetarako eremuen erabilgarritasunari, eta beste hainbat alderdiri buruz.     

Nolanahi ere, kalebidetik sarrera zuzena eta independentea duten lokaletan ezarriko dira beti, sarbide hori merkatari­tza­ko instalazio bat baino gehiagok partekatu ahal izango badute ere.

4. kategoria:

750 m² baino gehiagoko azalera erabilgarria eta 2.000 m² baino gu­txi­agoko solairu estalgarria duten merkatari­tza jarduerak. Dena den, jarduera hori ezar­tze­ko baimena berariaz aurreikusi beharko da, bai kasuan kasuko hirigin­tza esparruko arau berezian, eta bai plangin­tza xehatuan.

Jarduera horiek sarbiderako, maniobrarako eta karga-deskargarako behar dituzten eremuak, lokalen barruan eta jarduera gara­tzen den eremuaren barruan ipiniko dira beti.

Hiri plangin­tzak edota Udalak berak, kasuan kasuko lizen­tzi­a ematean, jarduera hori ezar­tze­ko baldin­tza espezifikoak finkatu ahal izango ditu aparkaleku hornidurari dagokionez.         


2., 3. eta 4. kategoriako merkatari­tza erabilerei asimilatu­tzat joko dira: 1. edo 2. kategoriako industriak; bulegoak; aisialdirako elkarteen edo elkarte gastronomikoen egoi­tzak; ausazko jokoen aretoak; lokal i­txi­etako kirol instalazioak; sendagile eta albaitarien kon­tsu­ltak eta an­tze­ko izaerakoak; titulartasun pribatu nahiz publikoko irakaskun­tza, osasun edo sorospen ekipamendua, erabilera soziokulturalak, aisialdi edo erlijio arlokoak; hirugarren sektoreko eta ekipamendu alorreko beste hainbat erabilera, ingurunean aurreko erabileren an­tze­ko afekzioak eragiten badituzte.

Erabilera asimilatu horiek, nagusiki aipatutako merkatari­tza erabileren kategoria horiek ezar­tze­ra bideratutako lokal eta par­tze­latan ezarri ahal izango dira, merkatari­tza erabilera horien baldin­tza beretan, zirkunstan­tzi­a hori espresuki adierazteko beharrik gabe, eta betiere, kasuak kasu bete beharreko baldin­tza bereziak baztertu gabe.           

Beren ezaugarriak, materialak edo erabil­tzen, manipula­tzen edo bil­tzen dituzten baliabideak direla eta, eragozpen handiak edo jendearen osasunaren­tza­ko zein gauzetarako arriskuak sor­tzen dituzten merkatari­tza erabilerek, ondorio berdin­tsu­a eragiten duten industri erabileren baldin­tza berak bete beharko dituzte. Horrez gain, gai honetan indarrean dagoen legeria bete beharko dute, dela Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko Lege Orokorra, dela beste edozein.  

Merkatari­tza erabilerak kategoria bati a­txi­ki­tzeko, fun­tzi­onalki integratuta dauden dendak elkarrekin daudenean jarduera bakarra direla ulertuko da (galeriak, merkatari­tza-guneak etab.). Eta baita baimendutako mugen barnean industri jarduerei lotutako merkatari­tza erabilerak ere; dena den, industri jardueretara berariaz bideratutako eremuak modu independentean hartuko dira, dagozkien lege irizpideak bete­tze­ari dagokionez.        

Hori horrela, jarduerari a­txi­kitako eremu estali guztiak zenbatu egingo dira; esate baterako, galeriak eta oinezkoen eremu estaliak, bulego lagungarriak, biltegi erabilerako eremuak, lantegi lagungarriak, eta karga-deskargarako eremu estaliak. Ai­tzi­tik, garaje erabilera lagungarrietara bideratutako lokalen azalera ez da zenbatuko.

D.  Bulego erabileren barruan honako jarduera hauek sar­tzen dira: banke­txe, bur­tsa­ren bulego eta aseguru-etxe­ak, gestoriak; bulego profesionalak, kalkulu zentroak eta laborategiak; aipatutako jardueren an­tze­koan; horien guztien erabilera osagarriak.

E.  Aisialdi erabileran sar­tzen dira titulartasun pribatua edota ondarezkoa duten aisialdiko eta denbora libreko zenbait erkidego-instalazio; hau da, dituzten helburuengatik edo baldin­tze­ngatik, erkidegoaren ekipamendu­tzat hartu ezin direnak edo hartu behar ez direnak. Halako­tzat har­tzen dira aisialdiko elkarteak edo elkarte gastronomikoak, dan­tza­lekuak eta izaera bereko beste edozein.

F.  Osasun erabileretan sar­tzen da gaixoak trata­tze­ko zein ostatu emateko erabilerak eta an­tze­koak, beren xedea edo ezaugarriak direla-eta, erkidegoaren ekipamendu­tzat har­tze­ko modukoak ez direnean. Horietan sar­tzen dira ospitaleak, klinikak, medikuen zein albaitarien kon­tsu­ltategiak eta osasunarekin zerikusia duten gainerakoak.

G.  Sorospen erabileretan sar­tzen dira, besteak beste, babesik gabe dauden biztanleei ostatu eta sorospena ematekoak, hala nola erretiratuen e­txe­ak edo zaharren eta per­tso­na babesgabeen egoi­tzak, baldin eta bere helburuak eta baldin­tzak direla-eta, erkidegoaren ekipamendu­tzat har­tze­ko modukoak ez direnean.

H. Hauetan sar­tzen dira, besteak beste, kultura susta­tze­ko edo sorkun­tza artistikorako eta aisialdiko jarduerak, hala nola erlijio arlokoak edo soziopolitikoak, titulartasun pribatukoak edo ondare izaerakoak, berariaz ekipamendu­tzat jo­tzen ez direnak, betiere. Azken horien artean, erakusketa areto pribatuak, erlijio zentroak, elkarteak, alderdi politikoen eta sindikatuen egoi­tzak, eta an­tze­koak daude. 

I.  Irakaskun­tza erabilerak irakaskun­tza­rekin zerikusia duten titulartasun pribatuko jarduerak barne har­tzen ditu modalitate guztietan, betiere beren xede eta baldin­tze­ngatik erkidegoaren ekipamendu­tzat hartu ezin direnean, edo hartu behar ez direnean.

J.  Kirol erabileretan kirol praktika eta kultura fisikoa sar­tzen dira, bere modalitate guztietan, horien irakaskun­tza­rekin batera, bai eraikinetan (kirol instalazioak lokal i­txi­etan –gimnasioak, igerilekuak eta beste–) bai berariaz horretarako egokitutako espazio libreetan zertuak (aire libreko jolas eta kirol parkeak), dagozkien erabilera osagarri guztiekin batera, eta titulartasun pribatukoak badira, baldin eta, dauzkaten helburu eta baldin­tzak direla eta, ez badira erkidegoaren ekipamendu­tzat hartu behar.

K.  Kanpamentu turistikoen erabilerak irabazizko xedez per­tso­nei aldi baterako ostatua ematea bil­tzen du, behin-behineko bitarteko ez-finkoz garatuta betiere.

Era berean, erabilera honetan sartuta egongo dira dagozkion erabilera osagarri hauek: langileen e­txe­bizi­tza –etxe­bizi­tza bat (1)–, bulegoak, ostalari­tza zerbi­tzu­ak, premiazko gauzen merkatari­tza, eta bertan egoi­tza hartutako jendearen erabilera esklusiborako kirol eta aisialdiko instalazioak; horrelakoak eraikin finko eta egonkorretan kokatu ahal izango dira.

Era berean, erabilera horretatik kanpo u­tzi­ko dira e­txo­la, bungalow nahiz edozein motatako eraikun­tza finkoetan ostatu ematea, hori hotel erabilera­tzat hartuko baita.          

Indarrean dagoen hirigin­tza legerian ezarritako kasuetan, hiri antolamendua osatu egin beharko da sistema orokor eta lokaletako sarearen zuzkidurarako erreserbak, titulartasun publiko nahiz pribatukoak, aurreikusiz (Kontuan hartu behar da, besteak beste, lurzoruari eta hiriginzatari buruzko legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 54., 57., 78. eta 79. artikuluetan ezarritakoa).

Alde horretatik, eta Plan Orokor honi zein plan hau gara­tze­ko sustatuko den hiri plangin­tza­ri dagokienez, sistema lokaletako edo, halakorik bada, sistema orokorretako sarearen ekipamendu pribatura bideratutako zuzkidura-erreserba honako modu hauetako edozeinetan bete ahal izango da:             

— Zuzkidura erreserba horri lotutako solairu estalgarria ekipamendu horrekin parekagarriak diren hirugarren sektoreko erabileretara bidera­tzen dela ulertuz (merkatari­tza erabilerak, kultur erabilerak, irakaskun­tza­koak, osasunekoak, kirolekoak, sorospenekoak, eta abar).

— Zuzkidura erreserba horri lotutako solairu estalgarria ekipamendu erabileretara bidera­tzen dela ulertuz.    

Zuzkidura erreserba hori bai zuzkidurako par­tze­latan bai harekin bateragarria den bestelako edozeinetan (bizitokiak, hirugarren sektorekoak eta abar) antolatu ahal izango da.

Nolanahi ere, indarreko hirigin­tza legerian ezarritakoari jarraituz, aipatutako erreserbari lotutako solairu estalgarria irabazi asmokoa dela ulertuko da, hura erkidegoaren ekipamenduko erabilera­tzat nahiz hirugarren sektoreko erabilera­tzat har­tzen delarik ere.

3.  Landa erabilerak edota natur erabilerak.

A.  Halako­tzat har­tzen dira xede nagusi­tzat lurralde ingurumenaz goza­tzea, hala nola aisialdirako edo produkziorako erabil­tze­a duten jarduera guztiak. Honako modalitate hauek ezarri dira:

— Ingurumena babesteko erabilerak.

— Aisia eta olgetarako erabilerak.

— Oinarrizko baliabideak ustia­tze­ko erabilerak.

B.  Ingurumenaren babeserako erabilera­tzat har­tzen dira, helburu­tzat natur ingurunea gaur egungo egoeran eta baldin­tze­tan manten­tze­a eta babestea duten erabilerak.               

Halako­tzat har­tzen dira, besteak beste, xedea aipatutako manten­tze eta hobekun­tza duten jarduera zientifikoak, kulturalak eta beste.

Ez dute inolako eraikinik barnebil­tzen.

C.  Aisia eta olgetarako erabilera­tzat har­tzen dira xedea natur edota landa ingurunea baliatu eta goza­tze­a dutenak, bai aisia eta turismoaren ikuspegitik bai naturaren gaineko heziketa eta interpretazioaren ikuspegitik.

Ez dute inolako eraikinik barnebil­tzen.

Bi azpikategoria bereizi dira:

— Erabilera publiko esten­tsi­boa: gauzatu ahal izateko inolako azpiegiturarik edo molda­tze-lanik eska­tzen ez dutenak, paisaian txe­rtatutako obra txi­kiak izan ezik.

— Erabilera publiko inten­tsi­boa: aisiarako edo harrera egitekoak, lurralde antolamenduaren gidalerroetan (LAG) jasotakoez bestelako jolas jarduerak gauza­tze­ko eremu bat egoki­tze­a eska­tzen dutenak.

D.  Oinarrizko baliabideak ustia­tze­ko erabilera­tzat har­tzen dira:

a)  Nekazari­tza ustiapeneko erabilerak.

Nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako ustiapen­tzat har­tzen dira, nahitaez landa ingurunean ezarri behar diren nekazari­tza erabilerak –landare mota guztien laboran­tza eta ekoizpena, baso ustiapena izan ezik– eta abel­tza­in­tza eta abelazkun­tza erabilerak –animalia mota guztien hazkun­tza­rekin eta zainketarekin lotutako jarduerak–, hala nola horiei lotutako eraikun­tzak, Plan honetan xedatutako baldin­tze­tan.

Bi kategoria hauek bereizi dira:

— Nekazari­tza ustiapen arrunteko erabilerak.

Hein batean edo erabat profesionalizatutako langileak dituzten ustiategiak dira, betiere ustiategi gisa ekonomikoki bideragarriak izateko gu­txi­eneko ekoizpen tamaina dutenak. Gorabehera hori gai horri buruzko administrazio eskudunak egiaztatu beharko du: Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazari­tza Departamentuak.    

Ustiategi horien erabilera osagarriak dira, besteak beste: 

— Ustiategiari a­txi­kitako ibilgailuak eta makineria gorde­tzea.

— Ustiapeneko produktuak biltegira­tze­a eta sorburuan bertan zuzenean sal­tzea.

— Nekazal turismoko jarduera, baldin eta, alor honetan indarrean dagoen legeriak ezarritako baldin­tzak bete­tze­az gain, benetan ustiategiaren osagarri izaera hori badu, sekula jarduera nagusia izan gabe.

— Etxe­bizi­tza, baldin eta honi dagokionez arlo honetan indarrean dagoen legeriak eta Plan honek zein hau gara­tze­ko susta daitekeen antolamenduak ezarritako baldin­tzak bete­tzen badira.

— Landaketa lurrean bertan egiten ez den lore eta landare mintegiak.

— Nekazari­tza ekoizpeneko jardueretarako berotegiak, ekoizpen horretan jarduera kokatuta dagoen lurra zuzenean erabil­tzen dutenean.

— Ustiategiari lotutako nekazari­tza­ko industriak, bertako produktuen sorburuko eraldaketarekin batera hau ekoizpen prozesuko aurrezpen garran­tzi­tsuak direla eta justifikatuta dagoen kasuetan, eta mendekotasun hori nagusia dela berma­tzen denean.

— Bestelako nekazari­tza industria ba­tzuk, gehienez 2.500 m²-ko solairu eraikigarria har­tzen badute.

— Beren izaera eta ezaugarriengatik, ustiapenaren osagarri­tzat har litezkeen bestelako erabilerak; horretarako, aurrez erabilera horien fun­tsa zorroztasun osoz arrazoitu beharko da.

Abel­tza­in­tza erabileren artean, bi mota bereizi dira: eskala txi­kikoak eta ekoizpen autonomiarik ez dutenak. nekazari­tza ustiapeneko erabilera baimendu­tzat hartuko dira; eta, sektoreko xedapenen arabera, abel­tza­in­tzako ustiapen esten­tsi­bo edo inten­tsi­bo garran­tzi­tsuak, ustia­tzen diren animalien kopurua edo horretan jarduten duten langileak kontuan harturik.              


— Nekazari­tza eta abel­tza­in­tza ustiapen profesionalizatu gabeak.

Halako­tzat hartuko dira nekazari­tza­ko ustiapen arrunt gisa har­tze­ko bideragarritasun eta ekoizpen autonomiako baldin­tzak bete­tzen ez dituzten nekazari­tza ustiategiak.             

Ustiategiari a­txi­kitako berezko nekazari­tza­ko lanabesak gorde­tze­a bakar-bakarrik hartuko da erabilera honen osagarri­tzat.            

b)  Baso erabilerak.

Honetan sar­tzen dira egurra eta beste produktu ba­tzuk lor­tze­a helburu duten zuzeneko baso ustiapeneko jarduerak.      

Horien erabilera osagarriak izango dira bai lortutako produktuen lehen eraldaketakoak –betiere jarduera hori, bere ezaugarriengatik, industri erabileraren pareko ez bada– bai beren izaera eta ezaugarriengatik, ustiategiaren osagarri­tzat har litezkeen bestelako erabilerak; horretarako, aurrez erabilera horien fun­tsa sakon arrazoitu beharko da.

Etxe­bizi­tzak ez du inoiz erabilera osagarriaren izaera izango.

c)  Baso industriako erabilerak.

Basoen zuzeneko ustiapenetik lortutako produktuen lehen eraldaketa egiteko jarduerak izango dira.              

d)  Arrain haztegiko erabilera.

Arrain espezieen hazkun­tza­rako eta zain­tza­rako jarduerak nahiz horien lehen eraldaketako jarduerak har­tzen ditu.         

e)  Erauzketa erabilerak.

Harrobien eta aire zabaleko edo lurpeko meategien ustiapenak barne har­tzen dituzte, horien erabilera osagarriekin batera.

Ez dira jarduera horren erabilera osagarri­tzat hartuko:

— Zain­tza­ile edo jagolearen e­txe­bizi­tza.

— Hormigoia edo asfalto-produktuak ekoizteko zentralak, nahiz kokatu nahi duten harrobiko bertako agregakinak erabili; zentral horiek, edonola ere, «4.» kategoriako industri erabilera­tzat hartuko dira.

4.  Komunikazio erabilerak.

A.  Komunikazio erabileren barruan honako hauek bereizi dira:

— Oinezkoen zirkulazioa.

— Bizikleten zirkulazioa.

— Ibilgailu motordunen zirkulazioa.

— Aparkamendua.

— Garajea.

B.  Oinezkoen zirkulazioa zera da, per­tso­nak hirian leku batetik bestera joateko jarduera, bai oinez bai bizikletaz, edo an­tze­koez, edo ibilgailu motordunez bestelakoak erabilita, aulki gurpildunak salbue­tsi­ta.               

Oinarrizko zerbi­tzu gisa hartuko da beti eta, hortaz, erabilera orokorreko zona guztietan onartuko da zuzenean, zirkunstan­tzi­a hori bereziki adierazteko premiarik gabe.       

C.  Bizikleten zirkulazioa, berriz, batetik bestera bizikletaz mugi­tze­a da.

Oinarrizko zerbi­tzu gisa hartuko da beti eta, hortaz, erabilera orokorreko zona guztietan onartuko da zuzenean, zirkunstan­tzi­a hori bereziki adierazteko premiarik gabe.       

D.  Ibilgailu motordunen zirkulazioa zera da, batetik bestera mekanismo eta bitarteko motordunetan ibil­tzea. Bitarteko horiek publikoak izan daitezke (garraio publikoa, bere zen­tzu­rik zabalenean, taxia barne) edota pribatuak (autoa eta motoa, nagusiki).

Oinarrizko zerbi­tzu gisa hartuko da beti eta, hortaz, erabilera orokorreko zona guztietan onartuko da zuzenean, zirkunstan­tzi­a hori bereziki adierazteko premiarik gabe.       

E.  Aparkamendua esatean, jabari publiko edo pribatuko espazioetan, aire zabalean, ibilgailuak egoteko gunea uler­tzen da.

F.  Aldiz, garajeak ibilgailuak gorde­tze­ko guneak lirateke, estaliak eta batez ere i­txi­ak, sestra gainean zein azpian daudelarik ere.

Garaje erabileraren osagarri­tzat jo­tzen dira garbigelak edo komunak, instalazioetarako gelak, horien an­tze­ko aretoak, eta ibilgailuak garbi­tze­ko instalazioak. Ai­tzi­tik, gasolindegiak, zerbi­tzu­guneak eta konponketa lantegiak, ez dira halako­tzat hartuko.

Garajeak eta aparkalekuak, oro har, e­txe­bizi­tza, industria, erkidegoaren ekipamendu eta hirugarren sektoreko jardueren osagarri­tzat hartuko dira, baina hala ere, kasu horretan, dagokien par­tze­lan garatu beharreko aparkaleku edota garaje plazen gehienezko kopurua, kasuan kasuko erabilera nagusiaren zuzkidura premiei lotu beharko zaie.       

5.  Espazio libreen erabilerak.

A.  Espazio libreen erabilera, jabari publikoko eta sarrera libreko eremuen berariazko erabilera da, jendearen aisia eta olgetara, hala nola natur elementuak zain­tze­ra eta abarrera bideratuak.

Horietatik baztertuta daude, aparteko kasu berezietan izan ezik, bai eraikun­tza garapenak eta bai komunikazio sareko instalazioak edo elementuak –errepideak, aparkalekuak eta an­tze­koak–.

Salbuespen horiek, honakoak finka­tze­arekin edo aurreikustearekin dute zerikusia:

— Sistema orokorren sarean sartutako espazio libreen ekipamendu erabileretara bideratutako par­tze­lak eta eraikinak.   

— Oinezkoen­tza­ko eta bizikleten­tza­ko ibilbide sareak espazio libre orokor eta lokaletan.

— Espazio libreen berezko erabileraren eraikin eta instalazio osagarri edota lagungarriak.

— Nekazari­tza ustiapeneko erabilerak, landako espazio libreetan izan di­tza­keten erabilera osagarriak ere barne hartuta.

B.  Honako modalitate hauek bereizten dira:

— Hiri espazio libreak.

— Landa-lurretako espazio libreak.

— Lurralde elementuak.

C.  Hiri espazio libreen erabileran sar­tzen dira, berariaz:

— Hiri esparruan dauden espazio libre publikoak, aisialdi eta a­tse­denera bideratuak.

— Eraikinak edo azpiegiturak babesteko eremuak.          

— Beren hondar izaeragatik, eraikigarriak ez diren espazio publikoak, bestelako erabilerei lotu gabekoak.

— Aurreko eremuen izaera eta helburu berdin­tsu­etako beste espazioak.

Era berean, espazio libreen erabilera lagungarri­tzat har­tzen dira lorategiak arta­tze­koak –makineria, lanabesak, materiala eta an­tze­koak gorde­tzea– eta jendearen zerbi­tzu­rako direnak
–komun publikoak eta an­tze­koak–.

Hiri espazio libreen erabilera oinarrizko zerbi­tzu gisa hartuko da kasu orotan eta, hortaz, erabilera orokorreko zona guztietan onartuko dira zuzenean, zirkunstan­tzi­a hori bereziki adierazteko premiarik gabe.

D.  Landa-lurreko espazio libreen erabilera, jendearen aisialdi eta a­tse­denlekurako izaten dira. Normalean, landa eremuan koka­tzen dira, baina ez beti, xede horietara bideraturiko landako parke eta aisia-guneetako titulartasun publikoko sailetan ere koka daitezke eta.

Landa-lurreko espazio libreen erabilera osagarriak dira, bai horiek manten­tze­koak, baita aurrez aipatutako herritarren aisia eta a­tse­denaren ikuspegitik arrazoitutakoak ere.

6.  Erkidegoaren ekipamenduko erabilerak.

A.  Erkidegoaren ekipamenduko erabileretan sar­tzen dira, hurrengo apartatuan aipatuko diren alor desberdinetan herritarrei zerbi­tzu­a emateko diren jarduerak. Bi eratara gara daitezke:

— Titulartasun publikoko erregimenean (ekipamendu publikoa), eta irabazi asmorik gabe.

— Titulartasun pribatuko edota ondare izaerako erregimenean (ekipamendu pribatua) eta irabazi asmoz.

Azken modalitate honetakoak direnean, ekipamendu erabilerak hirugarren sektoreko erabileren pareko­tzat har daitezke.

Sistema lokaletako eta, halakorik bada, sistema orokorretako sarearen ekipamendu pribatuko zuzkidurari dagokionez, indarrean dagoen legerian aurreikusitako estandarra bete­tze aldera hiri plangin­tzan antolatu beharreko erabilerak hala ekipamendu pribatuko edo ondarezko erabilera gisa nola hirugarren sektoreko erabilera gisa hartu eta tratatu ahal izango dira.

B.  Erkidegoaren ekipamenduko erabileren artean honako modalitate hauek bereizi dira:

— Irakaskun­tza ekipamendua.

— Kirol ekipamendua.

— Erakunde ekipamendua.

— Osasun arloko ekipamendua.

— Sorospen arloko ekipamendua.

— Gizarte eta kultur ekipamendua.

— Aisialdi ekipamendua.

— Erlijio arloko ekipamendua.

— Zerbi­tzu publikoen ekipamendua.

C.  Irakaskun­tza ekipamenduko erabilerak irakaskun­tza­ko modalitate guztiak har­tzen ditu, titulartasun publikoko erregimenean eta irabazi asmorik gabe gauza­tzen direnak.

D.  Kirol ekipamenduko erabilerak kirol praktika eta kultura fisikoa bil­tzen ditu, beren modalitate guztietan, eta berorien irakaskun­tza, hala eraikinetan, nola espresuki horretarako egokitutako espazio libreetan; baita dagozkien erabilera lagungarriak ere.

E.  Erakunde ekipamenduko erabilerak izaera publikoko erabilera instituzional eta zibiko-administratiboak barne har­tzen ditu.

F.  Osasun ekipamenduko erabilera li­tza­teke gaixoei tratamendua eman eta ostatua eskain­tze­a ospitale, anbulatorio, klinika, erie­txe, kon­tsu­lta eta an­tze­koetan, irabazi asmorik gabe eta titulartasun publikoko erregimenean.

G.  Sorospen ekipamenduko erabilerak barne har­tzen du, besteak beste, gizarteko talde ahulenei ostatua eta sorospena eskain­tzea, esaterako erretiratuen e­txe­ak edo zaharren­tza­ko zein baliabiderik gabeko per­tso­nen­tzako egoi­tzak, gazteak barne, irabazi asmorik gabe eta titulartasun publikoko erregimenean.

H.  Ekipamendu soziokulturaleko erabilerak kultur sustapeneko edo sorkun­tza artistikorako jarduerak bil­tzen ditu bere baitan, hala nola liburutegietan, museoetan, erakusketa eta hi­tza­ldietako aretoetan edota musika auditoriumetan gauza­tzen direnak, betiere irabazi asmorik gabe eta titulartasun publikoko erregimenean.

I.  Aisialdiko ekipamendurako erabileretan sar­tzen dira irabazi asmorik gabe eta titulartasun publikoko erregimenean gauza­tzen diren aisia erabilerak.

J.  Erlijio arloko ekipamenduko erabilerak, eliza, ermita, kapera eta parroki zentroetan gara­tzen diren kultu edo erlijio heziketarako jarduerak bil­tzen ditu.

K.  Zerbi­tzu publikoen ekipamenduko erabileran sar­tzen dira aurreko modalitateetan sartu ez diren eta biztanleriari zerbi­tzu­a eskain­tze­ko diren erabilerak, izaera ani­tze­koak, eta ez espezifikoki administratiboak, betiere irabazi asmorik gabe eta titulartasun publikoko erregimenean gauza­tzen direnean.

L.  Indarreko hirigin­tza legerian nahitaezko zuzkidura­tzat har­tzen diren erkidegoaren ekipamenduko erabilerak, oro har eta esparru horietan guztietan, oinarrizko zerbi­tzu erabilera­tzat joko dira, eta beraz horiek ezar­tze­ko ez da plangin­tzan baimen espresurik eman beharko.

7.  Zerbi­tzu azpiegiturak.

A.  Zerbi­tzu azpiegituren erabileren barruan honako modalitate hauek bereizi dira:

— Ur hornidurarako azpiegiturak.

— Estolderia sareko eta hondakin urak arazteko azpiegiturak.

— Argindarraren hornidurarako azpiegiturak.

— Telefonia, telekomunikazio eta seinaleztapen azpiegiturak.

— Erregaien hornidurarako azpiegiturak.

— Hondakinak kudea­tze­ko azpiegiturak.

B.  Ur hornidurarako azpiegituretan honakoak sar­tzen dira: urtegiak; araztegiak; ura bil­tze­ko eta bana­tze­ko andelak; hornidura adar handiak; banaketa sareak; eguzki-plakak eta ur bero sanitarioa sor­tze­ko gainerako instalazioak; eta horien guztien erabilera osagarriak.           

C.  Estolderia sarea eta hondakin urak arazteko azpiegituretan honakoak sar­tzen dira: hondakin urak trata­tze­ko eta arazteko estazioak; saneamendu sareak, hau da, euri urak edo hondakin urak bil­tze­ko kolektoreez eta horien elementu lagungarriez osatuak, esate baterako, ponpaketa estazioak, gainezkabideak, ekai­tzen urak bil­tze­ko andelak, torlojuak, erpinak eta bestelakoak; eta horien guztien erabilera osagarriak.

D.  Argindarraren hornidurarako azpiegituretan sar­tzen dira: banaketarako estazio eta azpi-estazioak; transformazio zentroak; airetiko nahiz lurpeko hornidura eta banaketarako sareak, baita argiteria publikorako sarea ere; energiaren efizien­tzi­a eta aurrezpenerako instalazioak; eta horien guztien erabilera osagarriak.

E.  Telefonia, telekomunikazio eta seinaleztapen azpiegituretan sar­tzen dira: zentral telefonikoak; irrati eta telebista ekoizpeneko zentro eta instalazioak; era guztietako antenak; eta horiei guztiei dagozkien erabilera osagarriak eta sareak.

F.  Erregaien hornidurarako azpiegituren erabilerak barne har­tzen ditu gasbideak eta gasa bana­tze­ko sareak, jendea zuzenean horni­tze­ko direnak. Baita jarduera horiei eran­tsi­tako ekoizpen, tratamendu eta biltegira­tze instalazioak ere.   

Era berean, modalitate honetan sar­tzen dira zuzeneko erabil­tza­ileen erregai deposituak. Hauen artean, petrolioaren eratorri astunen –gasolioa edo fuel-olioa– deposituak eta gas likidotuen deposituak bereizten dira.

Salmenta helburu duten era guztietako erregaiak ekoizteko eta bil­tze­ko instalazioak, edozein modalitatekoak direlarik ere, industri erabilera­tzat hartuko dira ondorio guztietarako.              

G.  Hondakinak kudea­tze­ko azpiegituretan sar­tzen dira hiri hondakin solidoak bildu eta trata­tze­ko beharrezkoak diren instalazioak, hala nola garbiguneak, modalitate eta izaera desberdineko biltegira­tze eta tratamendurako instalazioak, eta xede bera duten bestelako instalazioak, horiei guztiei dagozkien erabilera osagarriekin batera.

Titulu honetako 2. kapituluan kontrakoa adierazten ez bada behin­tzat, edota kasuan kasuko zona orokorrari dagokion erabilera araubide orokorrarekin bateragarriak badira, era guztietako zerbi­tzu­en banaketa sareak eta instalazioak –ura, saneamendua, argindarra, telefonia, gasa eta bestelakoak–, ura horni­tze­ko edo hondakin urak bidera­tze­ko ponpaketa estazioak, argindarra transforma­tze­ko zentroak eta petroliotik eratorritako produktuen –gasolioa edo fuel-olioa– deposituak, erabil­tza­ileei gas erregai likidotuak zuzenean zerbi­tza­tzeko deposituak, eta hondakinak kudea­tze­ko zentroak, oinarrizko zerbi­tzu erabilera­tzat joko dira, eta hiri izaerako zona orokor guztietan baimenduko dira, egoera hori berariaz zehaztu beharrik izan gabe.    

Era berean, energiaren aurrezpenaren ikuspegitik eska­tzen diren edota justifikatuta dauden instalazioak baimenduta daudela ulertuko da (eguzki-plakak eta ur bero sanitarioa sor­tze­ko bestelako instalazioak, plaka fotovoltaikoak, argiztapen arloko eragimen eta energi aurrezpenerako instalazioak, eta abar).

Zerbi­tzu azpiegituretako sareen elementuak islatu egin beharko dira, bai egiturazko kalifikazioan bai kalifikazio xehatuan, baldin eta elementu horiek lurzorua hartuko badute, sestra gainekoa bereziki, eta lur har­tze horren ondorioz, bertan beste erabilera ba­tzuk ezar­tze­ko aukera eragozten badu.

2. KAPITULUA.  ‑KALIFIKAZIO OROKORRA SISTEMATIZA­TZE­KO ETA ERREGULA­TZE­KO ARAUBIDE OROKORRA

9. artikulua.  Zona orokorrak eta beren sistematizazioa.

Kalifikazio Orokorraren araubide orokorra segidan adieraziko diren zona orokorrak bereizita sistematizatu da (Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak identifikatu ditugu «C» letrarekin. Hori izan da zona orokorren sistematizazioa egiterakoan letra hori ez erabil­tze­aren arrazoia):             

*  A. Bizitoki erabilerako zonak.

— «A.10 Bizitokia» zona.

*  B. Jarduera ekonomikoetarako zonak.

— «B.10 Industria» zona.

*  D. Landa erabilerako zonak.

— «D.10. Babes bereziko landa-lurra».

— «D.20 Basogin­tza­ko landa eremua».

— «D.30 Nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako landa-lurra eta landazabala».

— «D.31 Balio estrategiko handia».

— D.32. Tran­tsi­zioko landa paisaia».

— «D.40 Ibai ibilguak eta horien babes eremuak».         

— «D.50. Erauzketa jardueretarako landa-lurra».

*  E. Komunikazioen sistema orokorra.

— E.10. Bide komunikazioen sistema orokorra.

*  F. Espazio libreen sistema orokorra.

— F.10 Hiri espazio libreen sistema orokorra.

— F.20 Ibai ibilguak (hiri barrukoak).

*  G. Erkideagoaren ekipamenduko sistema orokorra.

— G.10 Erkidegoaren ekipamenduko sistema orokorra.

*  H. Zerbi­tzu azpiegituren sistema orokorra.

— H.10. Zerbi­tzu azpiegituren sistema orokorra.

10. artikulua.  Erabilera orokorreko zonen eraikun­tza, erabilera eta jabari araubide orokorra (Oro har, xedapen bat defini­tze­rakoan hirigin­tza esparruko arau berezira jo­tzen den bakoi­tze­an, ulertu behar da xedapen hori berariaz ezarri behar dela arau horretako «III. Egiturazko hirigin­tza araubidea» epigrafeko «1. Kalifikazio orokorra» atalean).  

1.  «A.10 Bizitokia» zona.

A.  Definizioa.

Bizitokirako eraikinak har­tze­ra bideratutako eremuak dira. Eraikun­tza irekiak, a­txi­kiak edo bakanak izan daitezke eta, bidezko denean, eraikun­tza­rik gabeko eremu eran­tsi­ak ere izan di­tza­kete.

B.  Eraikun­tza araubide orokorra.

Arau bereziei edota xehetasun plangin­tza­ri dagokie eraikun­tza­ren eitea erregula­tzea, e­txe­bizi­tzen inguruan eraikun­tza­rik gabeko eremu pribatuak nola egituratu finka­tzea, eta lurpeko eraikun­tzek solairuan har dezaketen azalera zehaztea.            

C.  Erabilera araubide orokorra.

Zona honetako erabilera araubide orokorra, honako aurreikuspen hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: bizitoki erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

*  «Bizitoki» erabilerako par­tze­letan oro har baimendutakoak, HAPO honetan ezarritako baldin­tze­tan.        

*  1. eta 2. kategoriako industria.

*  Hirugarren sektoreko erabilerak (plangin­tzak bereziki araututakoak).

*  Garajea.

*  Erkidegoaren ekipamendua (erabilera nagusiarekin bateragarriak diren modalitateak).

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

D.  Gehieneko eraikigarritasun ehunekoa, bizitegiarekin bateragarriak diren beste erabileretarako.

Oro har, eta Plan Orokor honetako Arau Berezietan edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan neurri murriztaileagoak ezar badaitezke ere, zonaren sestra gaineko hirigin­tza eraikigarritasun osoaren %15 edo baliokidea izango da, gehienez ere, zona osoan bizitegiaz bestelako erabileretara bidera daitekeen sestra gaineko hirigin­tza eraikigarritasuna.             

E.  Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatuaren edota ondarezko baten izaera bera izango du.

2.  «B.10 Industri erabilerako zona».

A.  Definizioa.

Nagusiki industriarako eraikinak ezar­tze­ko erabil­tzen diren eremuak dira. Beraz, jarduera horretara bideratutako eraikun­tzek osa­tzen dute, eraikin horiek fun­tzi­onalki zein juridikoki bateratuak edo bereiziak egon badaitezke ere.

B.  Eraikun­tza araubide orokorra.

Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko, par­tze­lako lerrokaduren definizio grafikora edota par­tze­la bakoi­tza­ren ordenan­tza orokorretara joko da.

C.  Erabilera araubide orokorra.

— Erabilera nagusiak: industri erabilerak, kategoria guztietan.

Edonola ere, erabilera horien kategoria jakin bat edo bestea ezar­tze­ko eta onar­tze­ko, zona horiek sartuta dauden Hirigin­tza Esparruen arau berezietan eta Plan Orokor hau gara­tze­ko sustatuko den plangin­tza xehatuan kasu bakoi­tza­ri buruz ezarritakora joko da.          

— Erabilera onargarriak:

— Industri par­tze­letan: «b.10» par­tze­letan oro har onar­tzen diren erabilerak, Plan honetan zein, hala egokituz gero, antolamendu xehatuan ezar­tzen diren baldin­tze­tan.           

— Industri tipologiaz bestelakoak diren eta zuzkidura publikoetara bideratuta ez dauden beste par­tze­la eta eremu ba­tzu­etan:

*  E­txe­bizi­tza autonomoaren erabilera: bakar-bakarrik Plan hau onartu aurretik bazeuden eta erabilera horretara bideratuak zeuden par­tze­la edota eraikinetan.

*  Hirugarren sektoreko erabilera autonomoak: kasuan kasuko arau berezian edota plangin­tza xehatuan berariaz erabilera horietara bideratutako par­tze­letan, edo erabilera horietara eta beste bateragarri ba­tzu­etara bidera­tzen direnetan, edo, besterik gabe, baimen­tzen direnetan.

Par­tze­la horietan merkatari­tza erabilerak ezar­tze­a onar­tzen da, gehienez 4. kategoriara iri­tsiz, hau ere barne hartuta.

Ezar­tze­ko baldin­tze­i dagokienez, dan­tza­lekuak 4. kategoriako merkatari­tza gisa hartuko dira.         

*  Erkidegoaren ekipamenduko erabilerak, zonako erabilera nagusiekin bateragarriak diren modalitateetan.

*  Aparkamendua eta garajea.

— Zuzkidura publikoetako erabilerak (komunikazioak, espazio libreak, ekipamenduak, zerbi­tzu azpiegiturak, etab.), zonan bul­tza­tzen diren erabilerekin bateragarriak diren modalitateetan.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

D.  Hirigin­tza­ko gehieneko eraikigarritasun ehunekoa, industriarekin bateragarriak diren beste erabileretarako:

Oro har, eta dagozkion arau berezietan neurri murriztaileagoak ezar badaitezke ere, industri erabileraz bestelako irabazizko erabilera baimenduetarako hirigin­tza­ko eraikigarritasunaren gehienezko ehunekoa zonako hirigin­tza­ko eraikigarritasun osoaren %40ren baliokidea izango da.   

E.  Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatuaren edota ondarezko baten izaera bera izango du.

3.  «D.10. Babes bereziko landa-lurra».

A.  Definizioa.

Bere baldin­tza eta ezaugarri naturalak direla eta, babestu eta zaindu beharreko landa zonak.

B.  Eraiki­tze­ko eta erabil­tze­ko araubide orokorra.

Zona hauetako eraikun­tza eta erabilera araubide orokorra, honako hauetan jasotakoa da:

— Alde batetik, aurrez aipatu diren eta zona horietan indarrean dauden legezko xedapen, plan eta proiektu espezifikoetan.

— Bestetik, eta halakorik egiten bada, Plan Orokor hau gara­tze­ko sustatuko den plangin­tzan.

C.  Araubide juridikoa.

Zona hauetako araubide juridikoa, pribatua edo publikoa, dagozkien lege xedapenetan eta plan eta proiektu espezifikoetan ezarritakoa da, hala egokituz gero, horien garapenean sustatutako plangin­tzan jasotakoarekin batera.

4.  «D.20 Basogin­tza­ko landa eremua».

A.  Definizioa.

Batez ere babestu eta zaindu beharreko baso balioak dituzten edo izan di­tza­keten landa eremuak.   

B.  Eraikun­tza araubide orokorra.

Hurrengo «C» apartatuan aipa­tzen diren salbuespen bakarrez, zonan ez da eraikin berririk al­txa­tze­a onartuko, eta Plan Orokor hau indarrean jar­tze­an daudenak finkatu egingo dira, baldin eta lehendik indarrean zegoen plangin­tzan ezarritako hirigin­tza araubidearen arabera eraikitakoak badira.  

Finka­tze horretatik kanpo geratuko dira lehendik zutik egon arren, bai Plan Orokor honetan bai plan hau gara­tze­ko xedez susta­tzen den plangin­tzan, antolamenduz kanpoko­tzat izendatutako eraikinak; eta baita zona honen izaerarekin eta berezko helburuekin bat ez datozen manten­tze-lanak eska­tzen dituzten beste guztiak ere.

Testuinguru honetan, lehendik dauden baserriak eta nekazari­tza­ko ustiategiak finkatu egingo dira.

Eta lehendik badauden eta finkatu diren eraikin horietan, zona honetako erabilera nagusiak zein hauekin bateragarriak diren bestelakoak ezar­tze­ko behar diren obrak egitea baimenduko da.

Plan Orokor honi dagokionez, obra horien irismena oso desberdina izan daiteke: Hala, eraikin horiek eraberri­tze­ko obrak zein eraikinak berak bota eta ordezka­tze­koak baimendu egingo dira, Plan honetan ezarritako baldin­tze­tan betiere.             

Edonola ere, obra horietarako baimen eraginkor eta behin betikoak hainbat baldin­tza izango ditu, hala nola nahitaezko udal lizen­tzi­a lor­tze­a batetik, eta indarrean dagoen legerian ezarritako irizpideen arabera, beharrezkoak izan daitezkeen bestelako txo­sten eta baimen guztiak eskura­tze­a bestetik. 

C.  Erabilera araubide orokorra.

Eremu honetako erabilera araubide orokorra honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: baso erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Ingurumena babesteko erabilerak.

— Nekazari­tza ustiapeneko erabilerak, basogin­tza erabilerekin bateragarriak diren neurrian.

— Bizitoki erabilerak:

*  E­txe­bizi­tza osagarria: bakar-bakarrik beste erabilera onargarri ba­tzu­ei dagokiena.

Plan Orokor hau indarrean jarri aurretik bazeuden nekazari­tza­ko ustiategien e­txe­bizi­tza osagarria denean, eta gai horretan indarrean dagoen hirigin­tza legerian nahiz Plan Orokor honetan ezarritako baldin­tzak bete­tzen badira, e­txe­bizi­tza hori eraikin berrian ezarri ahal izango da.

Gainerako kasuetan, lehendik bazeuden eraikinetan ezarri beharko da.

*  E­txe­bizi­tza autonomoa: bakar-bakarrik Plan Orokor hau indarrean jarri aurretik ere zutik zeuden eta finkatu egin diren eraikinetan, baldin eta lehendik ere e­txe­bizi­tza erabilera eman izan bazaie.

— Erauzketak.

Baldin eta naturaren babesarekin eta zonako baso balioekin bateragarriak badira, eta horien guztien babesa berma­tzen bada. Aldez aurretik, dena den, Plan Orokorra aldatu egin beharko eta ustiapenaren mugak zehaztu. Eskumena duten erakundeek aurrez emandako baimena beharko da.

— Erkidegoaren ekipamendua.

Landa edo baso ingurunearekin bateragarriak diren modalitateetan, baldin eta horiek inguru horretan ezar­tze­a egokia bada, eta interes publikoko arrazoiek hala agin­tzen badute.

Lehenik, eta lehentasunez, Plan Orokor hau onartu aurretik bazeuden, finkatuta dauden eta, bere ezaugarriak direla eta, aipatutako erabileretara bidera daitezkeen eraikinetan ezarriko dira.

Aparteko kasuren batean, eraikin berrietan ezarri ahal izango dira, aurrez Plan Berezi bat formulatuta betiere; honetan definitu beharko dira eraikin eta erabilera baldin­tza espezifikoak, landa inguruaren babes eta zain­tza­rako baldin­tze­kin batera, barne harturik era guztietako eragin edo inpaktuak deusezta­tze­ko edota minimora eramateko beharrezko­tzat iri­tzi­tako beste guztiak ere.

— Hirugarren sektoreko erabilerak:

Hotel, ostatu, aisialdi, kirol, osasun eta sorospen erabileren modalitateetan, eta bakar-bakarrik Plan Orokor hau indarrean jarri aurretik ere zutik zeuden eraikinetan, baldin eta horiek landa inguruan ezar­tze­a egokia bada eta interes publikoko arrazoiek hala agin­tzen badute.

Baimen­tze­ko unean, berriz, aipatutako hirugarren sektoreko erabilera horiek ekipamendu erabilerei asimilagarriak direla ulertuko da (Besteak beste lurzoruari eta hiriginzatari buruzko legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 54. eta 57. artikuluetan aipatutako ekipamendu erabilera jakin ba­tzuk hirugarren sektoreko erabilerak dira edo halako­tzat har daitezke Plan Orokor honen testuinguruan. Hortik dator ba­tzu­en eta besteen arteko parekagarritasuna).

— Zerbi­tzu azpiegiturak:

Landa edo baso inguruarekin bateragarriak diren modalitateetan, baldin eta horiek inguru horretan ezar­tze­a egokia bada, eta interes publikoko arrazoiek hala agin­tzen badute.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez direnak, hain zuzen zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

— Edonola ere, erabilera nagusi eta bateragarri horiek baimen­tze­ak eta ezar­tze­ak baldin­tza bat izango du, hain zuzen ere besteak beste indarrean dagoen legeriak eta lurraldea antola­tze­ko indarrean dauden tresnek gai honi buruz ezarritako irizpideetara egokitu beharra.

D.  Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatuaren edota ondarezko baten izaera bera izango du.

5.  «D.30 Nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako landa-lurra eta landazabala».

A.  Definizioa.

Landa zona orokorra, udalerriko nekazari­tza gaitasun handieneko lurrez osatua, honen barnean balio eta interes desberdineko eremu eta lurrak bereizi ahal izango badira ere.   

D.31.  Balio estrategiko handia.

1)  Definizioa.

Nekazari­tza sektorerako balio estrategiko handia duten eremuak dira. Horregatik, beste erabilera ba­tzu­en aurrean, lehentasuna eman behar zaio eremu horiek mantendu eta babesteari. Hor sar­tzen dira nekazari­tza­ko gaitasun handiena duten lurrak; esate baterako, nekazari­tza­ko ustiategi estrategikoak.

2)  Eraikun­tza araubide orokorra.

Oro har, onartu egingo dira zona honetako erabilera nagusiei eta onargarriei lotutako eraikinak, betiere indarrean dagoen legeriak, lurralde antolamenduko tresnek, Plan Orokor honetako tresnek, eta plan hau gara­tze­ko sustatuko den plangin­tzak ezarritako baldin­tze­tan.               

Plan Orokor hau indarrean jar­tze­ko unean zutik dauden eraikinak finkatu egingo dira, baldin eta lehendik eraikun­tza­rako udal lizen­tzi­arekin eraikiak badira, edo legeztatuak, hala egokituz gero.

Finka­tze horretatik kanpo geratuko dira lehendik zutik egon arren, bai Plan Orokor honetan bai plan hau gara­tze­ko xedez susta­tzen den plangin­tzan, antolamenduz kanpoko­tzat izendatutako eraikinak; eta baita zona honen izaerarekin eta berezko helburuekin bat ez datozen manten­tze-lanak eska­tzen dituzten beste guztiak ere.

Eta lehendik badauden eta finkatu diren eraikin horietan, zona honetako erabilera nagusiak zein hauekin bateragarriak diren bestelakoak ezar­tze­ko behar diren obrak egitea baimenduko da.

Hala, finkatutako eraikin horietan eraberri par­tzi­aleko obrak baimenduko dira, bai eta eraikinak berak bota eta ordezka­tze­koak ere, baina Plan Orokorrean ezarritako baldin­tze­tan betiere.

Era berean, eraikin berriak al­txa­tze­a onartuko da, baldin eta zerbi­tzu­a emango dioten nekazari­tza­ko ustiategiarekin loturarik badute, edo kasuan kasuko eraikina landa ingurunean eta, zehazki, zona honetan ezar­tze­a behar bezala justifikatuta badago interes publikoaren ikuspegitik, eta inguru eta zona horretako berezko helburu eta izaerarekin bateragarria eta koherentea bada. Nolanahi ere, errespetatu egin beharko dira bai Plan Orokor honetan zona orokor horri buruz ezarritako hirigin­tza araubideko xedapenak, eta bai hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak.

Obra horiek guztiak egikari­tze­ko udal lizen­tzi­ak emango badira, aldez aurretik bidezko txo­stenak egin eta kasu bakoiztean beharrezkoak diren baimenak eskuratu beharko dira, indarrean dauden legezko xedapenekin eta aplikagarria den araudi sektorialarekin bat etorriz, eta nekazari­tza eta basogin­tza­ko LPSan jasotako eskakizunei jarraituz.

3)  Erabilera araubide orokorra.

Zona honetako erabilera araubide orokorra, honako baldin­tza hauetan ezarri da:

*    Erabilera nagusiak: nekazari­tza ustiapeneko erabilerak.

*    Erabilera onargarri edo bateragarriak:

— Ingurumena hobe­tze­ko erabilerak.

— Abel­tza­in­tza erabilerak.

— Basogin­tza­ko erabilerak, nekazari­tza eta abel­tza­in­tza erabilerekin bateragarriak diren neurrian, baina betiere aparteko izaeraz eta nekazari­tza gaietan eskumena duen organoaren txo­stenak bermatuta.

— Aisialdiko eta a­tse­denaldiko erabilerak, baldin eta zona honen berezko ezaugarriekin eta izaerarekin bateragarriak badira, nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako LPSan ezarritako baldin­tze­tan.

— Bizitoki erabilerak:

*    Erabilera nagusien edo beste erabilera onargarri ba­tzu­en erabilera osagarri gisa, ahal delarik lehendik dauden eraikinetan, eta, behar bezala justifikatutako kasuetan, baita eraikin berrietan ere, baldin eta gai honi buruz indarrean dagoen legeriak eta Plan honek zein hau gara­tze­ko susta daitekeen antolamenduak ezarritako irizpideak eta baldin­tzak bete­tzen badira.       

*    Erabilera autonomo gisa, bakar-bakarrik Plan Orokor hau onartu aurretik indarrean zeuden eraikinetan, baldin eta aurrez ere erabilera horretara bideratuak egon badira, bidezko baimen administratiboen babespean.   

— Erkidegoaren ekipamenduko erabilerak, landako eta nekazari­tza-abel­tza­in­tzako inguruarekin bateragarriak diren modalitateetan, baldin eta horiek ezar­tze­a egokia bada eta interes publikoko arrazoiak direla eta justifikatuta badago. Dena den, nekazari­tza eta basogin­tza­ko LPSean azaldutako baldin­tzak bete beharko dira.

Soil-soilik Plan Orokor hau onartu aurretik bazeuden, finkatuak dauden eta, bere ezaugarriak direla eta, aipatutako erabileretara bidera daitezkeen eraikinetan ezarriko dira.        

Aparteko kasuren batean, eraikin berrietan ezarri ahal izango dira, aurrez Plan Berezi bat formulatuta betiere; honetan definitu beharko dira eraikin eta erabilera baldin­tza espezifikoak, landa inguruaren babes eta zain­tza­rako baldin­tze­kin batera, barne harturik era guztietako eragin edo inpaktuak deusezta­tze­ko edota minimora eramateko beharrezko­tzat iri­tzi­tako beste guztiak ere.

— Hirugarren sektoreko erabilerak, hotel, ostatu, aisialdi, kirol, osasun eta sorospen arloko erabileren modalitateetan, hala nola arlo soziokultural eta kanpamentu turistikoen aldaeretan, baldin eta horiek landa inguruan eta nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako eremuan ezar­tze­a egokia bada eta interes publikoko arrazoiak direla eta justifika­tzen bada. Nolanahi ere, nekazari­tza eta basogin­tza­ko LPSean azaldutako baldin­tzak bete beharko dira.

Soil-soilik Plan Orokor hau onartu aurretik bazeuden, finkatuak dauden eta aipatutako erabileretara bidera daitezkeen eraikinetan ezarriko dira.          

Aparteko kasuren batean, eraikin berrietan ezarri ahal izango dira, aurrez Plan Berezi bat formulatuz inolaz ere; honetan definitu beharko dira eraikin eta erabilera baldin­tza espezifikoak, ukitutako inguruaren babeserako eta, hala egokituz gero, giro eta natur baldin­tzak lehenera­tze­ko baldin­tze­kin batera, barne harturik era guztietako eragin edo inpaktuak deusezta­tze­ko edota minimora eramateko beharrezko iri­tzi­tako beste guztiak ere. Gainera, nekazari­tza gaietan eskumena duen organoaren bermea beharko da.

Baimen­tze­ko unean, berriz, aipatutako hirugarren sektoreko erabilera horiek ekipamendu erabilerei asimilagarriak direla ulertuko da.

— Zerbi­tzu-azpiegiturak, baldin eta arrazoi­tzen bada landa-lurrean ezarri beharrekoak direla eta herriaren onurak edo gizartearen interesak hala agin­tzen duela. Nolanahi ere, nekazari­tza eta basogin­tza­ko LPSean azaldutako baldin­tzak bete beharko dira.

*    Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

*    Edonola ere, erabilera nagusi eta bateragarri horiek baimen­tze­ak eta ezar­tze­ak baldin­tza bat izango du, hain zuzen ere besteak beste indarrean dauden legeriak eta lurralde antolamenduko tresnek gai honi buruz ezarritako irizpideetara egokitu beharra.

4)  Araubide juridikoa.

Dagozkion ondorioetarako, zona hau erabilera pribatuko edo ondare erabilerako edo erabilera publikoko zona­tzat hartuko da, emango zaion xedearen eta eremuaren titulartasunaren arabera.

«D.32.  Tran­tsi­zioko landa paisaia».

1)  Definizioa.

Landutako zonak dira, malda­tsu­ak izateagatik «Balio estrategiko handia» duten eremuek baino produkzio ahalmen txi­kiagoa dutenak. Era berean, belardiez hornitutako landazabalak eta zuhaitz unada txi­kiak dituzten eremuak ere izan daitezke. Balio Estrategiko handiko nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako zonen ondoan edota basogune handien mugan egoten dira. Horregatik, normalean erabilera horietako batera jo­tzen dute.

2)  Eraikun­tza araubide orokorra.

Oro har, onartu egingo dira zona honetako erabilera nagusiei eta onargarriei lotutako eraikinak, betiere indarrean dagoen legeriak, lurralde antolamenduko tresnek, Plan Orokor honetako tresnek, eta plan hau gara­tze­ko sustatuko den plangin­tzak ezarritako baldin­tze­tan.               

Plan Orokor hau indarrean jar­tze­ko unean zutik dauden eraikinak finkatu egingo dira, baldin eta lehendik eraikun­tza­rako udal lizen­tzi­arekin eraikiak badira, edo legeztatuak, hala egokituz gero.

Finka­tze horretatik kanpo geratuko dira lehendik zutik egon arren, bai Plan Orokor honetan bai plan hau gara­tze­ko xedez susta­tzen den plangin­tzan, antolamenduz kanpoko­tzat izendatutako eraikinak; eta baita zona honen izaerarekin eta berezko helburuekin bat ez datozen manten­tze-lanak eska­tzen dituzten beste guztiak ere.

Eta lehendik badauden eta finkatu diren eraikin horietan, zona honetako erabilera nagusiak zein hauekin bateragarriak diren bestelakoak ezar­tze­ko behar diren obrak egitea baimenduko da.

Halaber, finkatutako eraikin horietan eraberri­tze par­tzi­aleko obrak baimenduko dira, bai eta eraikinak berak bota eta ordezka­tze­koak ere, baina Plan Orokorrean ezarritako baldin­tze­tan betiere.

Era berean, eraikin berriak al­txa­tze­a onartuko da, baldin eta zerbi­tzu­a emango dioten nekazari­tza­ko ustiategiarekin loturarik badute, edo kasuan kasuko eraikina landa ingurunean eta, zehazki, zona honetan ezar­tze­a behar bezala justifikatuta badago interes publikoaren ikuspegitik, eta inguru eta zona horretako berezko helburu eta izaerarekin bateragarria eta koherentea bada. Nolanahi ere, errespetatu egin beharko dira bai Plan Orokor honetan zona orokor horri buruz ezarritako hirigin­tza araubideko xedapenak, eta bai hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak.

Obra horiek guztiak egikari­tze­ko udal lizen­tzi­ak emango badira, aldez aurretik bidezko txo­stenak egin eta kasu bakoiztean beharrezkoak diren baimenak eskuratu beharko dira, indarrean dauden legezko xedapenekin eta aplikagarria den araudi sektorialarekin bat etorriz, eta nekazari­tza eta basogin­tza­ko LPSan jasotako eskakizunei jarraituz.

3)  Erabilera araubide orokorra.

Zona honetako erabilera araubide orokorra, honako baldin­tza hauetan ezarri da:

*    Erabilera nagusiak: nekazari­tza ustiapeneko erabilerak.

*    Erabilera onargarri edo bateragarriak:

— Ingurumenaren babesa.

— Abel­tza­in­tza erabilerak.

— Nekazari­tza ustiapeneko erabilerak, nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako erabilerekin bateragarriak diren neurrian.

— Aisialdiko eta a­tse­denaldiko erabilerak, baldin eta zona honen berezko ezaugarriekin eta izaerarekin bateragarriak badira.

— Bizitoki erabilerak:

*    Erabilera nagusien edo beste erabilera onargarri ba­tzu­en erabilera osagarri gisa, ahal delarik lehendik dauden eraikinetan, eta, behar bezala justifikatutako kasuetan, baita eraikin berrietan ere, baldin eta gai honi buruz indarrean dagoen legeriak eta Plan honek zein hau gara­tze­ko susta daitekeen antolamenduak ezarritako irizpideak eta baldin­tzak bete­tzen badira.       

*    Erabilera autonomo gisa, bakar-bakarrik Plan Orokor hau onartu aurretik indarrean zeuden eraikinetan, baldin eta aurrez ere erabilera horretara bideratuak egon badira, bidezko baimen administratiboen babespean.   

— Erkidegoaren ekipamenduko erabilerak, landako eta nekazari­tza-abel­tza­in­tzako inguruarekin bateragarriak diren modalitateetan, baldin eta horiek ezar­tze­a egokia bada eta interes publikoko arrazoiak direla eta justifikatuta badago. Dena den, nekazari­tza eta basogin­tza­ko LPSean azaldutako baldin­tzak bete beharko dira.

Soil-soilik Plan Orokor hau onartu aurretik bazeuden, finkatuak dauden eta, bere ezaugarriak direla eta, aipatutako erabileretara bidera daitezkeen eraikinetan ezarriko dira.        

Aparteko kasuren batean, eraikin berrietan ezarri ahal izango dira, aurrez Plan Berezi bat formulatuta betiere; honetan definitu beharko dira eraikin eta erabilera baldin­tza espezifikoak, landa inguruaren babes eta zain­tza­rako baldin­tze­kin batera, barne harturik era guztietako eragin edo inpaktuak deusezta­tze­ko edota minimora eramateko beharrezko­tzat iri­tzi­tako beste guztiak ere.

— Hirugarren sektoreko erabilerak, hotel, ostatu, aisialdi, kirol, osasun eta sorospen arloko erabileren modalitateetan, hala nola arlo soziokultural eta kanpamentu turistikoen aldaeretan, baldin eta horiek landa inguruan eta nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako eremuan ezar­tze­a egokia bada eta interes publikoko arrazoiak direla eta justifika­tzen bada. Nolanahi ere, nekazari­tza eta basogin­tza­ko LPSean azaldutako baldin­tzak bete beharko dira.

Soil-soilik Plan Orokor hau onartu aurretik bazeuden, finkatuak dauden eta aipatutako erabileretara bidera daitezkeen eraikinetan ezarriko dira.          

Aparteko kasuren batean, eraikin berrietan ezarri ahal izango dira, aurrez Plan Berezi bat formulatuz inolaz ere; honetan definitu beharko dira eraikin eta erabilera baldin­tza espezifikoak, ukitutako inguruaren babeserako eta, hala egokituz gero, giro eta natur baldin­tzak lehenera­tze­ko baldin­tze­kin batera, barne harturik era guztietako eragin edo inpaktuak deusezta­tze­ko edota minimora eramateko beharrezko iri­tzi­tako beste guztiak ere.

Baimen­tze­ko unean, berriz, aipatutako hirugarren sektoreko erabilera horiek ekipamendu erabilerei asimilagarriak direla ulertuko da.

— Nekazari­tza­ko industriak.

— Zerbi­tzu azpiegiturak, horiek landa-ingurunean ezar­tze­a beharrezkoa edo egokia bada eta, hala egokituz gero, interes publikoko arrazoiak justifika­tzen badira.

*    Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

*    Edonola ere, erabilera nagusi eta bateragarri horiek baimen­tze­ak eta ezar­tze­ak baldin­tza bat izango du, hain zuzen ere besteak beste indarrean dauden legeriak eta lurralde antolaketarako tresnek gai honi dagokionez ezarritako irizpideetara egokitu beharra.

4)  Araubide juridikoa.

Dagozkion ondorioetarako, zona hau erabilera pribatuko edo ondare erabilerako edo erabilera publikoko zona­tzat hartuko da, emango zaion xedearen eta eremuaren titulartasunaren arabera.

6.  «D.40 Ibai ibilguak eta horien babes eremuak».       

A.  Definizioa.

Ur ibilguek eta hauen babesguneek osatutako eremua. Plan Orokor honek lurzoru urbanizaezin gisa sailkatu dituen ibai ibilguak eta horien bazterrak dira; hau da, hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutakoak baztertuta.

Eremu hauek, oro har, arlo honetan indarrean dagoen legerian ezarritako irizpideei jarraituz, eta EAEko ibai eta erreka er­tzak –Kantauriar Isurialdea– antola­tze­ko Lurralde Plan sektorialean ezarritako jarraibideen arabera tratatuko dira.

B.  Eraikun­tza araubide orokorra.

Ibai ibilguetan eta hauen er­tze­tan eraiki­tze­ko araubide orokorra, arlo honetan indarrean dagoen legerian, aipatutako Lurralde Plan Sektorialean eta, halakorik denean, hiri plangin­tzan ezarritakoa izango da.

C.  Erabilera araubide orokorra.

Zona honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

*  Erabilera nagusiak:

— Lurralde elementuen erabilerak.

— Ingurumena babesteko erabilerak.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Aisialdi eta olgeta erabilerak, baldin eta eremu hau babesteko helburuekin bateragarriak badira.

— Nekazari­tza eta basogin­tza­ko ustiapen erabilerak, baldin eta zona honetako babes helburuekin bateragarriak badira.

— Espazio libreen erabilerak, baldin eta zona hau babesteko helburuekin bateragarriak badira.

— Zerbi­tzu azpiegituren erabilerak, baldin eta eremu hau babesteko helburuekin bateragarriak badira.

— Eremua babesteko helburuekin bateragarriak diren beste erabilera ba­tzuk.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

— Aipatutako erabilerak onar­tze­ko edo uka­tze­ko, arlo honetan indarrean dauden legezko xedapenek ezarritakora joko da beti, lurraldea antola­tze­ko indarrean dauden tresnak ere barne harturik. Uren jabari publikoa eta jabari horren zortasun edo kontrol eremuak ukituko dituzten jarduketei ekin ahal izateko, aldez aurretik arroaren erakundeak emandako baimen administratiboa baimena eskuratu beharko da; eta baimen hori URA Uraren Euskal Agen­tzi­aren Ekialdeko Arroetako Bulegoan izapidetuko da.

D.    Araubide juridikoa.

Ibai ibilguak, uraren herri jabarian sartutako zatiari dagokionez, erabilera publikoko zona­tzat hartuko dira.    

Era berean, ibai ibilgu horien babes er­tzak, herri jabari horren kanpoaldeko zatian, erabilera pribatuko edota ondarezko zona­tzat hartuko dira, hiri antolamenduan edota lurraldea antola­tze­ko tresnetan jasota dauden aurreikuspenak direla eta erabilera publikoko eremu­tzat hartu behar diren kasu eta zatietan izan ezik.

7.  «D.50. Erauzketa jardueretarako landa-lurra».

A.    Definizioa.

Ustiapen proiektuan mugatutako zona eta San Anton harrobiaren zabal­tze­ak har­tzen ditu. Eremu horietan kontuan hartu beharko dira bai jarduerarako baimenean ezarritako baldin­tzak eta bai aplikagarri zaien indarreko legeria sektorialean ezarritakoak.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Harrobiaren ustiapenari lotutako eraikin eta instalazio guztiak baimenduko dira, zona honetako berezko baliabide geologikoen lehen tratamendua bezalaxe, baldin eta premia arrazoi­tzen bada eta, aldez aurretik, Albizturko Udalaren eta kasuan kasuko proiektuaren helburuan eskumena duten erakundeen baimena eskura­tzen bada. Harrobiaren ustiapenaldian finkatu egingo dira lehendik zutik dauden eraikinak.       

C.    Erabilera araubide orokorra.

*  Erabilera nagusiak:

— Erauzketak.

— Ingurumena hobe­tze­ko erabilerak, lehenera­tze proiektuan aipatutako eremuetan.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— 4. kategoriako industria.

— Bizitokia: soil-soilik harrobiaren erabilera lagungarri gisa. Gainera, harrobi horri lote­tsi­ko zaio erregistroan.

*  Hirugarren sektoreko erabilerak, honako modalitate hauetan:

— Merkatari­tza.

— Bulegoak, harrobiaren jarduerarekin zerikusirik ez dutenak izan ezik.

— Sorospen eta osasun arlokoak, harrobiaren ustiapenari bakarrik lotuak badaude.

— Garaje eta aparkaleku erabilerak.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, zona honetako izaerarekin eta erauzketa jardueraren berezko helburuekin bateraezinak badira.

D.    Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, emakida administratiboaren erregimenpeko erabilera pribatuko zona baten izaera bera izango du.

8.  « E.10 Bide komunikazioen sistema orokorra».

A.    Definizioa.

Komunikazio azpiegitura orokorrek osatutako zonak dira, mugi­tze­ko erabil­tzen den baliabidea dena dela (ibilgailuaz edo gabe; motorraz edo gabe; oinez, bizikletaz, autoz; garraio publiko edo pribatua; etab.), betiere komunikazio eta mugikortasun horiek bide-ardatz edo elementu lineal bat behar eta erabil­tzen badute (errepideak eta kaleak bere gal­tza­da eta espaloiez; oinezkoen­tza­ko sarea; bidegorria; etab.).

Kasu eta gune bakoi­tze­an erabili beharreko komunikazio eta mugikortasun moduak, dagozkion berariazko plan eta proiektuetan zehaztutakoak izango dira (urbanizazio, zirkulazio eta abarrekoak). Era berean, mugikortasun mota bakoi­tze­rako berariaz ezarritako guneak, aipatutako plan eta proiektuetan xedatutakoak izango dira.

Hala plangin­tza xehatuak nola proiektu horiek beroriek, Plan honetan zehaztutako sarea osatu ahal izango dute, sare hori planean jaso ez diren udalerriko beste gune eta ertz ba­tzu­etara hedatuz.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Eremu hauetan, salbuespen ba­tzuk izango badira ere, eraikun­tza­rik ez da onartuko. Salbuespen horiek errepide, kale, oinezkoen­tza­ko sare eta bidegorrietako elementu eta instalazio fun­tzi­onal eta osagarriak –barne harturik zerbi­tzu­guneak eta aisialdikoak, gasolindegiekin batera, inolaz ere, errepideen kasuan– ezar­tze­arekin daude lotuta, baldin eta horrelakoak ezar­tze­a posible eta komenigarria bada.

Gainera, beharrezkoak direla aurrez justifikatuta, eta zonako erabilera nagusiekin bateragarria bada, bertako lurpean garaje publikoak eraiki­tze­a onartuko da.          

C.    Erabilera araubide orokorra.

Eremu honetako erabilera araubide orokorra honako parametro hauen ondorio da:

*  Erabilera nagusiak: oinezkoen zirkulazioa, bizikletena eta ibilgailu motordunena.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Jarduera nagusien erabilera lagungarriak: autobus geltokiak; pisa­tze­ko baskulak; sorospen postuak; zerbi­tzu eta aisia-guneak eta an­tze­ko beste ba­tzuk.

— Espazio libreak.

— Sestra gaineko aparkalekua eta sestrapeko garaje publikoa.

— Zerbi­tzu-azpiegiturak, sestra-azpian bakarrik.             

— Zona mota honen berezko helburuekin zein bul­tza­tutako erabilerekin bateragarriak diren bestelako erabilerak.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

*  Aipatutako erabilerak onar­tze­ko edo uka­tze­ko, arlo honetan indarrean dauden legezko xedapenek ezarritakora joko da beti, lurraldea antola­tze­ko indarrean dauden tresnak ere barne harturik.

D.    Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera publikoko zona baten izaera bera izango du.

9.  «F.10 Espazio libreen sistema orokorra».

A.    Definizioa.

Plan orokorrean antolatutako espazio libre orokorrek eratutako zonak; horien helburua da Albizturko herritar guztien aisialdi eta a­tse­denerako premia orokorrei eran­tzu­tea, jarduera horiek gara­tze­ko eta egikari­tze­ko aproposak diren neurrian.   

Udalerriko sistema orokorren sarean txe­rtaturik daude, eta horien bidez, indarreko hirigin­tza legeriak alor honetan aurreikusitakoari eran­tzu­ten zaio.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Lehen badauden eta, antolamendu xehatuaren testuinguruan, erkidegoaren ekipamendu publikoko erabileretara bidera­tzen diren eraikinak finkatu egingo dira; eta, hala egokituz gero, baita horiei egindako handi­tze­ak ere, behar bezala justifikatuta egonik, egoki­tzat jo­tzen badira.

Osagarri gisa, sestra gainean bakar-bakarrik apaindurako eraikinak eta espazio libreen erabilera osagarrietarako eraikun­tza finkoak edo behin-behinekoak eraiki­tze­a baimenduko da.      

Era berean, sestrapean espazio libreen instalazio osagarriak eraiki ahal izango dira, garaje erabilerara bidera­tzen diren eraikun­tze­kin batera. Lurpean beharrezko azpiegiturak instala­tze­a ere onartuko da.

C.    Erabilera araubide orokorra.

Eremu honetako erabilera araubide orokorra honako parametro hauen ondorio da:

*  Erabilera nagusiak: espazio libreetako erabilerak, horien erabilera osagarriak ere barne direla.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— 1. kategoriako merkatari­tza erabilerak –kioskoak, etab.–, osagarri gisa edota erabilera nagusien zerbi­tzu­rako.

— Ekipamendu erabilerak, eremu libreekin bateragarriak diren aldaeretan.

— Garaje erabilerak, bakar-bakarrik espazio libreen lurpean.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

D.    Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera publikoko zona baten izaera bera izango du.

10.  «F.20 Ibai ibilguak (hiri barrukoak)».

A.    Definizioa.

Hirigin­tza esparruetan dauden eta hortaz, Albizturko hiri ingurunean dauden, ur ibilguek eta hauen zorpeneko eremuek osatutako zona.

Oro har, arlo honetan indarrean dagoen legeriak ezarritako irizpideen arabera eta, hala egokituz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko ibai eta erreka er­tzak –Kantauriar isurialdea– antola­tze­ko Lurralde Plan Sektorialean –1998ko abenduaren 22an behin betiko onartua– ezarritako irizpideei jarraituz tratatuko dira.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Ur ibilgu horien eraikun­tza araubide orokorra, arlo honetan indarrean dagoen legerian, aipatutako Lurralde Plan Sektorialean eta garapen plangin­tzan ezarritakoa izango da.             

C.    Erabilera araubide orokorra.

Zona honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

*  Erabilera nagusiak:

— Lurralde elementuen erabilerak.

— Ingurumena babesteko erabilerak.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Aisialdi eta a­tse­denaldiko erabilerak, baldin eta eremu hau babesteko helburuekin bateragarriak badira.

— Espazio libreen erabilerak, baldin eta zona hau babesteko helburuekin bateragarriak badira.

— Zerbi­tzu azpiegituren erabilerak, baldin eta eremu hau babesteko helburuekin bateragarriak badira.

— Eremua babesteko helburuekin bateragarriak diren beste erabilera ba­tzuk.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

— Aipatutako erabilerak onar­tze­ko edo uka­tze­ko, arlo honetan indarrean dauden legezko xedapenek ezarritakora joko da beti, lurraldea antola­tze­ko indarrean dauden tresnak ere barne harturik.

D.    Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, erabilera publikoko zona baten izaera bera izango du.

11.  «G.10 Erkidegoaren ekipamenduko sistema orokorra».

A.    Definizioa.

Udalerriko sistema orokorren sarean txe­rtatutako zonak; erkidegoaren ekipamendu orokorreko erabilerak ezar­tzen dira bertan, horiei a­txi­kitako eraikin eta instalazioak barne direla.        

Hauen helburua da udalerriko Albizturko herritar guztiei zein udalaz gaindiko biztanleriaren premia eta eskariei eran­tzu­na ematea, ekipamendu horietan gara­tze­ko egokiak diren neurrian.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Kasuak kasu ekipamendua gara­tze­ko zein beroni dagozkion erabilerak eta jarduerak, edota a­txi­kiak, gauza­tze­ko beha­rrezko­tzat jo­tzen diren eraikinak eta instalazioak ezarri ahal izango dira, sestra gainean zein sestrapean, erabilera bateragarri edo onargarriekin batera.

Era berean, sestrapean garaje erabilerarako eraikinak egin ahal izango dira, eta dagozkien azpiegiturak ezarri.               

Eraikin eta instalazio horiek bete egin beharko dute, bai Plan Orokor honen kasuan kasuko arau berezian ezarritako araubidea, eta bai plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tzan xedatuko dena.

C.    Erabilera araubide orokorra.

Zona honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

*  Erabilera nagusiak: erkidegoaren ekipamendua.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Espazio libreen erabilera.

— Garajea.

— Zonan planteatutako helburuen osagarriak edota zerbi­tzu­rakoak diren beste erabilera ba­tzuk. Horien artean daude, aparteko izaeraz eta ezar­tze­a komeni dela aurrez justifikatuta, hirugarren sektoreko erabilerak, betiere Plan Orokor honetan dagokien arau berezian eta plangin­tza xehatuan finkatutako modalitate eta baldin­tze­tan.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

D.    Araubide juridikoa.

Dagozkion ondorioetarako, zona hau erabilera publikoko edo erabilera pribatuko zona­tzat hartuko da, ekipamenduaren beraren eta bere titulartasunaren izaera publiko edo pribatuaren arabera.

12.  «H.10. Zerbi­tzu azpiegituren sistema orokorra».

A.    Definizioa.

Zerbi­tzu azpiegitura orokorrak ezar­tze­ra bideratutako zonak. Zona bat hala kalifika­tzen bada, azpiegiturak sestra gainean ezarriko direlako da, sestrapean eta lurzoruaren gainean ezar­tze­az gain, baina lurzoru horretan zuzenean eragin gabe. 

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Kasuan kasuko hiri zerbi­tzu mota aurrera eraman ahal izateko behar diren eraikinak al­txa­tze­a baimenduko da.              

Oro har, al­txa­tuko diren eraikinak eta instalazioak kasuak kasu arlo honetan indarrean dauden xedapenek ezar­tzen duten eraikun­tza araubide bereziaren araberakoak izango dira.         

Era berean, kasu bakoi­tze­an, bai Plan honetan bertan, bai beronen garapenean sustatutako plangin­tzan, bai arlo honetan indarrean dagoen legeriak aurreikusten eta arau­tzen dituen beste tresna mota eta proiektu ba­tzu­etan ezarritako eraikun­tza eta ezarpen araubidera joko da.

C.    Erabilera araubide orokorra.

Eremu honetako erabilera araubide orokorra honako parametro hauen ondorio da:

*  Erabilera nagusiak: zerbi­tzu azpiegiturak.

*  Erabilera bateragarri edo onargarriak:

Ekipamendu erabilerak, eta zona honen berezko helburuekin bateragarriak diren gainerakoak.

*  Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu gabeko erabilerak, landa ingurunearen eta zona honen berezko izaerarekin eta helburuekin bateraezinak direnak.

D.    Araubide juridikoa.

Zona honek, dagozkion ondorioetarako, eta halako zona gisa, erabilera publikoko zona baten izaera bera izango du. Hain zuzen ere horrexegatik, azpiegitura horiek doazen edukion­tzi materialak (galeriak, kolektoreak, etab.), eta zonan sartutako sailak berak, titulartasun publikokoak izango dira, udalerriko hiri-lurzoruari eta lurzoru urbanizagarriari dagokienez behin­tzat.

Edonola ere, zona horretatik igaro­tzen diren edo zona bera erabil­tzen duten zerbi­tzu­ak emateko araubide juridikoa, publikoa edo pribatua, arlo honetan indarrean dauden xedapenetatik kasuak kasu atera­tzen dena izango da.

3. KAPITULUA.  ‑KALIFIKAZIO XEHATUA SISTEMATIZA­TZE­KO ETA ERREGULA­TZE­KO ARAUBIDE OROKORRA              

11. artikulua.  Erabilera xehatuko (azpi)zonak eta beren sistematizazioa.

1.    Kalifikazio xehatuaren araubide orokorrak eragina izango du udal barrutian hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako lursailetan; eta, segidan aipatuko diren erabilera xehatuko oinarrizko azpi(zonak) bereizita sistematizatu da (Zonaka­tze orokorra sistematiza­tze­ko unean «C» letra maiuskula erabili ez den bezala, zonaka­tze xehatua sistematiza­tze­ko ere ez da erabili «c» letra minuskula. Halaber, «d» letra minuskula ere ez dugu erabili, zeren eta letra horrek, maiuskulaz, landa-lur orokorrak adierazten baititu):   

— «a. Bizitokirako par­tze­la».

— «b. Jarduera ekonomikoetarako par­tze­la».

— «e. Komunikazio sistema».

— «f. Espazio libreak».

— «g. Erkidegoaren ekipamendua».

— «h. Zerbi­tzu­en azpiegiturak».

2.    Erabilera xehatuko (azpi)zona horiek, halaber, segidan azalduko ditugun aldaera edo modalitate tipologikoak dituzte, bakoi­tza eraikun­tza eta erabilera araubide espezifiko eta bereizi bati lotua:

— «a. Bizitokirako par­tze­la»:

Albizturko hiriguneko bizitoki kokalekuan ezaugarriak kontuan hartuta, honako hauek ezarri dira:

— »a.10 Kokaleku zaharretako bizitokia» par­tze­la.

— »a.20 Garapen txi­kiko bizitokia» par­tze­la.

— »a.30 Familia bakarreko bizitokia» par­tze­la.

— »a.40 Garapen txi­kiko bizitokia» par­tze­la.

— «b. Jarduera ekonomikoetarako par­tze­la».

Albizturko hirigunean jarduera ekonomikoetarako dauden kokalekuen ezaugarriak kontuan hartuta, kategoriak industri erabilerako par­tze­la hauetara mugatu dira:           

— »b.10 Industria» par­tze­la».

— «e. Komunikazio sistema».

— »e.10. Bide komunikazioen sarea».

— «f. Espazio libreak».

— »f.10 Hiri espazio libreak».

— »f.20. Espazio libre komunak».

— »f.30 Ibai ibilguak».

— «g. Erkidegoaren ekipamendua».

— »g.10 Erkidegoaren ekipamendua».

— «h. Zerbi­tzu­en azpiegiturak».

— »h.10 Zerbi­tzu­en azpiegiturak».

3.    Plangin­tza xehatuak erabilera xehatuko (azpi)zona mota horien aldaera berriak definitu ahal izango ditu, zona horiei eslei­tzen zaizkien eraikun­tza eta erabilera baldin­tza berezien arabera.

12. artikulua.  Erabilera xehatuko (azpi)zonen eraikun­tza, erabilera eta jabari araubide orokorra (Oro har, arau berezietara jo­tzen duten xedapenak espresuki ezarri beharko dira «II. Hirigin­tza Araubide Orokorra» atalean, «plangin­tza orokorraren» lerrun bera emanda. Aldiz, «plangin­tza» edo «antolamendu» «xehatura» jo­tzen duten xedapenak, arau berezietako «IV. Antolamendu xehatua» atalean edo, bestela, «plangin­tza xehatuan» ezarri ahal izango dira, lerrun arau­tza­ile hori bera emanda).



1.  «a.10 Kokaleku zaharretako bizitokia» par­tze­la.

A.    Definizioa.

Garai bateko bizitoki erabilerako kokalekuen berariazko azpi(zonak) edo par­tze­lak dira. Arkitektura tradizionalari jarraituz eratutako eraikinak dituzte; eta Katalogoan duten babes maila edozein dela ere, eraikin horien mul­tzo­a manten­tze­a interesgarri­tzat jo da Albizturko erdiguneko kokagune horrek duen hirigin­tza balioa zain­tze aldera.               


B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

a)  Eraikun­tza baldin­tzak:

Fun­tse­an behin­tzat, par­tze­la horietako eraikin mota babestu egin behar da, berregoki­tze­a komeni den kasuetan izan ezik, oraingo eraikinen birgai­tze­a sustatu ahal izateko.

Helburu horien osagarriak izango dira hurrenak:             

— Hondamen egoeran dauden elementu edo eraikinen balizko ordezka­tzea.

— Zutik dauden baina balio berezirik ez duten eraikinen balizko ordezka­tzea.

— Baliorik ez duten elementu eran­tsi­ak ordeztea edo ezaba­tzea.

Par­tze­la bakoi­tza­ren berariazko eraikun­tza araubidea, aipatutako irizpideekin bat betiere, kasuan kasuko hirigin­tza esparruko arau bezerian edota plangin­tza xehatuan ezarritakoa izango da.

b)  E­txe­bizi­tza kopurua:

Eraikin bakoi­tzak gaur egun duen e­txe­bizi­tza kopurua duelarik ere, eraikitako azalera osoa 125 m²(t)-az zati­tze­aren emai­tza izango da eraikin bakoi­tzak har dezakeen e­txe­bizi­tza kopurua, 3 e­txe­bizi­tza asko jota ere.

C.    Erabilera araubide orokorra.

Erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: bizitoki erabilerak.

Erabilera nagusiaren erabilera osagarriak ezar­tze­a baimenduko da, hari lotutako eremu eraiki gabeetan.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Hirugarren sektoreko erabilera hauek: bulegoak, hotel erabilerak, merkatari­tza –«1.» eta «2.» kategoriakoa–; kategoria handiagoko ostalari­tza jarduerak, eta osasun nahiz sorospen erabilerak.

Erabilera onargarri bat baimendu ahal izateko, dena den, bizitoki erabilerarekin bateragarria dela justifikatu beharko da ezinbestez.

— Industri erabilerak.

*    «1.» kategoriakoak: e­txe­bizi­tzari a­txi­kitako erabilera gisa.

— Aparkamendua eta garajea.

— Erkidegoaren ekipamendua.

Bizitoki erabilerekin bateragarriak diren modalitateak, haien segidan edo aldamenean.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

— Erabilera nagusiak eta onargarriak, betiere, hirigin­tza arau hauetan (liburu honetako laugarren titulua) ezarritako baldin­tza orokorrei jarraituz ezarriko dira.

D.    Araubide juridikoa.

Par­tze­la horrek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edota ondare izaerakoa duen par­tze­la baten berezko izaera bera izango du.

2.  «a.20 Garapen txi­kiko bizitokirako par­tze­la».

A.    Definizioa eta eraikin motak.

Eraikun­tza mota irekiko eraikinak, salbue­tsi­ak edo, bestela, albotik a­txi­kitako eraikinak har­tzen dituzten edo har di­tza­keten par­tze­lak dira. Eraikin horiek, sarbide bertikalen nukleo komun baten gainean bertikalki nahiz horizontalki mul­tzo­katutako e­txe­bizi­tze­tarako izaten dira, gehienez ere 6 e­txe­bizi­tza eratuta.

Eraikun­tza­rik gabeko eremu a­txi­kiak izan di­tza­kete, ala ez.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

c)  Eraikun­tza baldin­tzak:

Par­tze­la honetako eraikun­tza araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak, agiri honen 52. artikuluan azaldutakoak izango dira.

— Par­tze­la bakoi­tza­ren eraikun­tza araubide espezifikoa (eraikigarritasuna, lerrokadurak, sestrak, erretiroak, solairu kopurua, altuera, etab.) kasuan kasuko hirigin­tza esparruaren arau berezian edota plangin­tza xehatuan ezarritakoa izango da.

— Par­tze­la berean eraikin bat baino gehiago koka daiteke, eta erkidegoak ere onartuko dira, erabilera komuneko eremuez eta zerbi­tzu­ez horni­tzen badira.

d)  E­txe­bizi­tza kopurua.

— Lehendik zutik dauden eraikinetan oraingo e­txe­bizi­tza kopurua finkatuko da.

— Eraikin berrietan, berriz, garapen plangin­tzak erabakitako e­txe­bizi­tza kopurua ezarri ahal izango da, gehienez baimendutako muga (6 e­txe­bizi­tza) gainditu gabe.

C.    Erabilera araubide orokorra:

Erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: bizitoki erabilerak.

Erabilera nagusiaren erabilera osagarriak ezar­tze­a baimenduko da, hari lotutako eremu eraiki gabeetan.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Hirugarren sektoreko erabilera hauek: bulegoak, hotel erabilerak, merkatari­tza –«1.» y «2.» kategoriakoa–, kategoria handiagoko ostalari­tza erabilerak –baldin eta indarrean dauden edota arlo honetan sustatu behar diren udal ordenan­tzek baimen­tzen badituzte–, eta osasun nahiz sorospen erabilerak.

Erabilera onargarri bat baimendu ahal izateko, dena den, bizitoki erabilerarekin bateragarria dela justifikatu beharko da ezinbestez.

Gainera, ostalari­tza erabilerak ezar­tze­ko, arlo hau arau­tze­ko susta­tzen den udal ordenan­tzan finka­tzen diren irizpideak bete beharko dira.

— Industri erabilerak.

*  «1.» kategoriakoak: e­txe­bizi­tzari a­txi­kitako erabilera gisa.

— Aparkamendua eta garajea.

— Erkidegoaren ekipamendua.

Bizitoki erabilerekin bateragarriak diren modalitateak, haien segidan edo aldamenean.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

— Erabilera nagusiak eta onargarriak, honako hirigin­tza arau hauetan (Laugarren Titulua) ezarritako baldin­tza orokorretan ipiniko dira.

D.    Araubide juridikoa.

Par­tze­la horrek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edota ondare izaerakoa duen par­tze­la baten berezko izaera bera izango du.

3.  «a.30 Familia bakarreko bizitoki erabilerako zona, par­tze­la pribatuan».

A.    Definizioa.

Par­tze­la hauetan, bloke salbue­tsi­en tipologiako eraikun­tza edo, e­txe bakanak, edo bestela, albotik a­txi­kitako e­txe­bizi­tza bakarreko eraikinak egingo dira. Eraikin horiek sarbide bertikaleko gune komunetatik izango dute sarrera edo bestela, eraikin bakoi­tzak bere sarbide propioa izango du. Edozein kasutan ere, lorategiak edota eraikun­tza­rik gabeko eremu eran­tsi­ak izango dituzte.

Baimenduta dago, halaber, blokeak lurpean elkar­tzea, eraikun­tza bakar bat osatuz.

Oro har, eraikin bakoi­tze­an gehienez ere bi 4 e­txe­bizi­tza a­txi­kiak ezarri ahal izango dira.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

a)  Eraikun­tza baldin­tzak.

Par­tze­la honetako eraikun­tza araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak, agiri honen 53. artikuluan azaldutakoak izango dira.

— Par­tze­la bakoi­tza­ren berariazko eraikun­tza araubidea (eraikigarritasuna, lerrokadurak, erretiroak, solairu kopurua, altuera, etab.) kasuan kasuko hirigin­tza esparruaren arau berezian edota Plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritakoa izango da.

Lehendik zutik eta finkatuak dauden garapen eta eraikinen kasuan, Plan Orokor honetako arau berezietan edota plangin­tza xehatuan xedatutakora joko da. Eta horiek, aurreko baldin­tza orokorrekin bat ez datozen egoerak ere finkatu ahal izango dituzte.

— Edozein kasutan ere, lorategi edo eraiki gabeko eremu a­txi­kiak izan beharko dituzte.

— Par­tze­la berean eraikin bat baino gehiago izan edo koka daiteke, eta erkidegoak ere onartuko dira, erabilera komuneko eremuez eta zerbi­tzu­ez horni­tzen badira.

b)  E­txe­bizi­tza kopurua:

— Lehendik zutik dauden eraikinetan oraingo e­txe­bizi­tza kopurua finkatuko da.

— Eraikin berrietan, berriz, garapen plangin­tzak erabakitako e­txe­bizi­tza kopurua ezarri ahal izango da, gehienez baimendutako muga gainditu gabe.

C.    Erabilera araubide orokorra.

Par­tze­la honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen arabera finkatu da:

— Erabilera nagusiak: bizitoki erabilerak.

Sestra gainean eraiki gabeko eremuetan, aurrekoaren erabilera lagungarriak ezarri ahal izango dira.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Hirugarren sektorekoak.

Bulegoak, hotel erabilerak –«1.» eta «2.» kategoriako merkatari­tza erabilerak, eta kategoria handiagoko ostalari­tza jarduerak, baldin eta indarrean dauden edota arlo honetan sustatu behar diren udal ordenan­tzek baimen­tzen badituzte–, eta osasun eta sorospen arloko erabilerak.

Erabilera onargarri bat baimendu ahal izateko, dena den, bizitoki erabilerarekin bateragarria dela justifikatu beharko da ezinbestez.

Aipatutako kategoriaz gaindiko merkatari­tza erabilerak ezarri ahal izateko, aukera hori berariaz aurreikusi beharko da arau berezian edo bestela, plangin­tza xehatuan. Edonola ere, horiek ezarri aurretik, beharrezko­tzat jo­tzen diren neurri zuzen­tza­ileak zehaztu eta gauzatu beharko dira, hain zuzen ere e­txe­bizi­tze­tan eta kasuan kasuko eraikinean baimendutako beste erabileretan inolako eragozpenik eta afekziorik ez dutela sortuko ziurta­tze­arren.

*  «1.» kategoriakoak: e­txe­bizi­tzari a­txi­kitako erabilera gisa.

— Garaje eta aparkaleku erabilerak.

— Erkidegoaren ekipamendua.

Bizitoki erabilerekin bateragarriak diren modalitateak, haien segidan edo aldamenean.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

— Erabilera nagusiak eta onargarriak, honako hirigin­tza arau hauetan (Laugarren Titulua) ezarritako baldin­tza orokorretan ipiniko dira.

D.    Araubide juridikoa.

Par­tze­la horrek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edota ondare izaerakoa duen par­tze­la baten berezko izaera bera izango du.

4.  «a.40 Garapen txi­kiko bizitoki mistorako par­tze­la».

A.    Definizioa eta eraikin motak.

Eraikun­tza mota irekiko eraikinak, salbue­tsi­ak edo, bestela, albotik a­txi­kitako eraikinak har­tzen dituzten edo har di­tza­keten par­tze­lak dira. Eraikin horiek, sarbide bertikalen nukleo komun baten gainean bertikalki nahiz horizontalki mul­tzo­katutako e­txe­bizi­tze­tarako izaten dira, gehienez ere 2 e­txe­bizi­tza eratuta.

Eraikun­tza­rik gabeko eremu a­txi­kiak izan di­tza­kete, ala ez.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

c)  Eraikun­tza baldin­tzak:

Par­tze­la honetako eraikun­tza araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak, agiri honen 54. artikuluan azaldutakoak izango dira.

— Par­tze­la bakoi­tza­ren berariazko eraikun­tza araubidea (eraikigarritasuna, lerrokadurak, sestrak, erretiroak, solairu kopurua, altuera, etab.) kasuan kasuko hirigin­tza esparruaren arau berezian ezarritakoa izango da.

d)  E­txe­bizi­tza kopurua.

— Lehendik zutik dauden eraikinetan oraingo e­txe­bizi­tza kopurua finkatuko da.

C.    Erabilera araubide orokorra:

Erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: bizitoki erabilerak industria ere onar­tze­ko aukerarekin.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Industri erabilerak.

*  Lehen eta bigarren kategoriakoak.

— Aparkamendua eta garajea.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

— Erabilera nagusiak eta onargarriak, honako hirigin­tza arau hauetan (Laugarren Titulua) ezarritako baldin­tza orokorretan ipiniko dira.

D.    Araubide juridikoa.

Par­tze­la horrek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edota ondare izaerakoa duen par­tze­la baten berezko izaera bera izango du.

5.  «b.10 Industri erabilerakoa».

A.    Definizioa.

Eraikin industrialak, tipologia inten­tsi­bo edo bakanekoak, ezar­tze­ra bideratutako par­tze­lak izaten dira, fun­tzi­onalki nahiz juridikoki enpresa bati edo gehiagori lotuak.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Par­tze­la honetako eraikun­tza araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak, agiri honen 89. artikuluan azaldutakoak izango dira.

— Par­tze­la bakoi­tza­ren berariazko eraikun­tza araubidea (eraikigarritasuna, lerrokadurak, erretiroak, solairu kopurua, altuera, etab.) kasuan kasuko hirigin­tza esparruaren arau berezian edota Plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritakoa izango da.

— Era berean, eremua par­tze­latan bana­tze­ari, eraikun­tzak bana­tze­ari –hauen zatiketa horizontala barne– hala nola par­tze­la eta eraikina jarduera bereiziez okupa­tze­ari dagokionez ere, aipatutako arau partikular horietan eta plangin­tza xehatuan ezarritakora joko da.

— Par­tze­la bakoi­tzak ibilgailuen­tza­ko zuzeneko sarbide propioa beharko du ondoko bide publikoetatik edo bestela, eraikun­tza­rik gabeko eremu pribatuetatik –eremu horien jabe­tza, aurrez aurre dituzten par­tze­len edo lokalen titularrek partekatu ahal izango dutelarik–, edo karga-deskargarako gunetik. Horiek, edozein kasutan ere, Plan honetan eta plangin­tza xehatuan ezarritako baldin­tzak bete beharko dituzte.     

C.    Erabilera araubide orokorra.

Par­tze­la honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen arabera finkatu da:

— Erabilera nagusiak: industri erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Etxe­bizi­tza erabilera.

Soil-soilik par­tze­la har­tzen duen industriaren erabilera osagarri gisa baimenduko da. 2.000 m²-tik gorako azalera duen par­tze­la bakoi­tze­ko e­txe­bizi­tza bat (1) onartuko da gehienez, eta par­tze­la horri lote­tsi­ko zaio erregistroan. Edonola ere, baimena eman ahal izateko, aurrez e­txe­bizi­tza­ren beharra justifikatu beharko da, lo­tzen zaion jardueraren izaera dela eta.

— hirugarren sektorekoak.

*  Merkatari­tza erabilerak, 4. kategoriaraino, hau barne hartuta.

*  Hotel eta ostalari­tza erabilerak, izaera autonomoaz, baldin eta kanpotiko jende etorrera adierazgarririk sor­tzen ez badute.

*  Bulego erabilerak, baina industri jarduerekin zerikusirik ez duten eta, gainera, kanpoko jende­tza handia erakar dezaketenak izan ezik.

*  Aisialdiko erabilerak, baldin eta kanpotiko jende etorrera adierazgarririk sor­tzen ez badute.

o Hirugarren sektoreko erabileren beste modalitate ba­tzuk, betiere industri jarduerekin zerikusirik ez duten eta, gainera, kanpoko jende­tza handia erakar dezaketenak izan ezik.

— Garaje eta aparkaleku erabilerak.

— Erkidegoaren ekipamendua.

Industri jarduerekin zerikusirik ez duten eta kanpoko jende­tza handia erakarriko ez duten aldaera guztietan.  

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

— Erabilera nagusiak eta onargarriak, honako hirigin­tza arau hauetan (Laugarren Titulua) ezarritako baldin­tza orokorretan ipiniko dira.

D.    Araubide juridikoa.

Par­tze­la horrek, dagozkion ondorioetarako, erabilera pribatu edota ondare izaerakoa duen par­tze­la baten berezko izaera bera izango du.

6.  «e.10. Bide komunikazioen sarea».

A.    Definizioa.

Komunikazio azpiegitura lokalek eta orokorrek osatutako (azpi)zonak, mugi­tze­ko erabil­tzen den baliabidea dena dela ere (ibilgailuaz edo gabe; motorraz edo gabe; oinez, bizikletaz, autoz; garraio publiko edo pribatua; etab.), eta komunikazio eta mugikortasun horiek bide ardatz edo elementu lineal bat behar eta erabil­tzen badute (errepideak eta kaleak, hala egokituz gero bere gal­tza­da eta espaloiez hornituak; oinezkoen sarea, bidegorria, etab.).

Kasu eta gune bakoi­tze­an erabili beharreko komunikazio eta mugikortasun moduak, dagozkion berariazko plan eta proiektuetan zehaztutakoak izango dira (urbanizazio, zirkulazio eta abarrekoak). Era berean, mugikortasun mota bakoi­tze­rako berariaz ezarritako guneak, aipatutako plan eta proiektuetan xedatutakoak izango dira.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

(Azpi)zona hauetan, salbuespen ba­tzuk izango badira ere, eraikun­tza­rik ez da onartuko.

Salbuespen horiek bide sarearen (errepideak, kaleak, oinezkoen­tza­ko sareak eta bidegorriak, etab.) erabilera osagarrietarako elementu, eraikin eta instalazioak, sestra gainekoak zein sestrapekoak, baimen­tze­arekin daude lotuta; eta baita gasolindegiak eta zerbi­tzu­guneak baimen­tze­arekin ere, horrelakoak ezar­tze­ari komenigarri irizten bazaio eta arlo honetan indarrean dagoen legeriak ezarritako irizpideei egoki­tzen bazaie.

Era berean, beharra aurrez justifikaturik eta (azpi)zona mota honetako berezko helburu eta erabilera nagusiekin bateragarriak direla eraku­tsiz gero, bertako lurpean garaje publikorako eraikinak egitea baimenduko da.

Eraikinetarako sarbideak bete egin beharko ditu indarrean dagoen legeriak eta proiektu honek beronek ezar­tzen dituzten ezaugarriak eta gu­txi­eneko dimen­tsio-eskakizunak.    

C.    Erabilera araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: oinezkoen zirkulazioa, bizikletena eta ibilgailu motordunena.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— erabilera nagusien zerbi­tzu­guneak.

— Aparkalekua.

— Garajea (sestra azpian).

— Bide sarearen erabilera osagarriak –gasolindegiak eta zerbi­tzu­guneak barne harturik errepideen kasuan–, arlo honetan indarrean dagoen legeriak ezarritako irizpideekin bat betiere.

— Zerbi­tzu azpiegiturak, sestra-azpian bakarrik.

— Espazio libreak.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

— Erabilera nagusiak eta onargarriak ezar­tze­ko, hiri plangin­tzan ezarritako baldin­tzez gain, bete egin beharko dira gai honi buruz indarrean dagoen legerian erregulatutako irizpideak eta baldin­tzak ere.

D.    Araubide juridikoa.

Erabilera xehatuko (azpi)zona hau, dagozkion ondorioetarako, titulartasun publikokoa izango da.

7.  «f.10 Hiri espazio libreak».

A.    Definizioa.

Horrelako­tzat joko dira, kasuan kasuko legezko estandarrak aplika­tze­tik atera­tzen den mota honetako eremuen sare orokorra eta lokala antola­tze­ra begira, indarrean dagoen hirigin­tza legeriak ezarritako ezaugarriak (tamaina, eta abar) bete­tzen dituzten espazio libreak.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Lorategiez eta zuhai­tzez hornitutako eremuak –parkeak edo lorategiak–, edo gehienbat zolatutakoak izaten dira –jolasguneak, plazak, pasealekuak eta oinezkoen beste hainbat eremu–, oro har eraikun­tza­rik ez dutenak, salbuespen ba­tzu­etan izan ezik.

Salbuespen horiek, baldin­tza horietan baimendutako erabileretara zuzendutako behin-behineko eraikun­tzak baimen­tze­arekin lotuak egongo dira, edota kasuan kasuko Arau Berezian edo plangin­tza xehatuan finkatutako gaur egungo eraikun­tza finkoekin lotuak.

Baimenduta dago, halaber, sestra azpian garaje erabilerarako bakarrik erabiliko diren eraikun­tzak egitea, eta erabilera horren lagungarriak ezar­tzea.

C.    Erabilera araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: espazio libreen erabilera.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— hirugarren sektorekoak, honako modalitateetan:

*  1. kategoriako merkatari­tza eta hirugarren sektoreko beste hainbat erabilera, aurrekoei a­txi­kitakoak; hau da, aldi baterako ezar daitezkeen behin-behineko erabilerak –kioskoak, eta an­tze­koak–.

*  Lehendik zutik dauden eta dagokion arau bereziak edo plangin­tza xehatuak finka­tzen dituen eraikinetan garatutako erabilerak eta jarduerak.

— Erkidegoaren ekipamenduko erabilerak: behin-behinekoak, aldi baterako ezarriak, edota beste izaera batekoak, lehendik badauden eta finka­tzen diren eraikinetan.

— Garajea, sestra azpian bakarrik.

— Zerbi­tzu azpiegiturak, sestra azpian.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

D.    Araubide juridikoa.

Erabilera xehatuko (azpi)zona hau, dagozkion ondorioetarako, titulartasun publikokoa izango da.

8.  «f.20 Espazio libre komunak».

A.    Definizioa.

Halako­tzat joko dira hiri plangin­tzan horrelako­tzat kalifikatutako espazio libreak, mota honetako espazioen sare orokorra eta lokala antola­tze­ra begira indarrean dagoen hirigin­tza­ko legeriak ezar­tzen dituen ezaugarriak (neurriak etab.) bete­tzen ez dituztenak eta, horrexegatik, ondorio hauetarako zenbakarriak ez direnak.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Lorategiez eta zuhai­tzez hornitutako, edota zolatutako eremuak dira. Hauetan, orokorrean, sestra gaineko eraikun­tza baztertua dago, salbuespen bakar batekin: baldin­tza horietan erabilera baimenduetara emandako behin-behineko eraikun­tzak, eta lehendik zutik dauden eta dagokion Arau Bereziak, edota garapen plangin­tzak, finka­tzen dituenak.

Baimenduta dago, halaber, lurpean garajerako bakarrik erabiliko diren eraikun­tzak egitea.

C.    Erabilera araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: espazio libreen erabilera.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Hirugarren sektorekoak, honako modalitateetan:

*  1. kategoriako merkatari­tza eta hirugarren sektoreko beste hainbat erabilera, aurrekoei a­txi­kitakoak; hau da, aldi baterako ezar daitezkeen behin-behineko erabilerak –kioskoak, eta an­tze­koak–.

*  Lehendik zutik dauden eta dagokion arau bereziak edo plangin­tza xehatuak finka­tzen dituen eraikinetan garatutako erabilerak eta jarduerak.

— Garajea, sestra azpian bakarrik.

— Erkidegoaren ekipamendua: behin-behineko izaeraz, aldi baterako ezarpenetan.

— Zerbi­tzu azpiegiturak, sestra azpian.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

D.    Araubide juridikoa.

Erabilera xehatuko (azpi)zona hau, dagozkion ondorioetarako, titulartasun publikokoa izango da.

9.  «f.30 Ibai ibilguak».

A.    Definizioa.

Hirigin­tza esparruetan dauden ur ibilguek eta hauen zorpeneko eremuek osatutako (azpi)zona.

Oro har, arlo honetan indarrean dagoen legeriak ezarritako irizpideen arabera eta, hala egokituz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko ibai eta erreka er­tzak –Kantauriar isurialdea– antola­tze­ko Lurralde Plan Sektorialean –1998ko abenduaren 22an behin betiko onartua– ezarritako irizpideei jarraituz tratatuko dira.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Ur ibilgu horien eraikun­tza araubide orokorra, arlo honetan indarrean dagoen legerian, aipatutako Lurralde Plan Sektorialean eta garapen plangin­tzan ezarritakoa izango da.             

C.    Erabilera araubide orokorra.

Zona honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak:

— Lurralde elementuen erabilerak.

— Ingurumena babesteko erabilerak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Aisialdi eta a­tse­denaldiko erabilerak, baldin eta eremu hau babesteko helburuekin bateragarriak badira.

— Espazio libreen erabilerak, baldin eta zona hau babesteko helburuekin bateragarriak badira.

— Zerbi­tzu azpiegituren erabilerak, baldin eta eremu hau babesteko helburuekin bateragarriak badira.

— Eremua babesteko helburuekin bateragarriak diren beste erabilera ba­tzuk.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

— Aipatutako erabilerak onar­tze­ko edo uka­tze­ko, arlo honetan indarrean dauden legezko xedapenek ezarritakora joko da beti, lurraldea antola­tze­ko indarrean dauden tresnak ere barne harturik.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Hirugarren sektorekoak, honako modalitateetan:

*  1. kategoriako merkatari­tza eta hirugarren sektoreko beste hainbat erabilera, aurrekoei a­txi­kitakoak; hau da, aldi baterako ezar daitezkeen behin-behineko erabilerak –kioskoak, eta an­tze­koak–.

*  Lehendik zutik dauden eta dagokion arau bereziak edo plangin­tza xehatuak finka­tzen dituen eraikinetan garatutako erabilerak eta jarduerak.

— Erkidegoaren ekipamendua: behin-behineko izaeraz, aldi baterako ezarpenetan.

— Zerbi­tzu azpiegiturak, sestra azpian.

— Erabilera debekatuak: aurreko modalitateetan sartu ez diren guztiak.

D.    Araubide juridikoa.

Erabilera xehatuko (azpi)zona hau, dagozkion ondorioetarako, titulartasun publikokoa izango da.

10.  «g.10 Erkidegoaren ekipamendua».

A.    Definizioa.

(Azpi)zona hau erkidegoaren ekipamenduko erabilerak ezar­tze­ra dago bideratuta, erabilera horiei lotutako eraikinak eta instalazioak barne.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Par­tze­la hauetako eraikun­tza, araubide berezi baten pean egongo da, eta araubide hori, kasuan kasuko arau berezian edota plangin­tza xehatuan esleitutako erabilera baldin­tza espezifikoen arabera ezarriko da.              

Sestra gainean eraiki gabeko eremuak dituztenean, eta eremu horiek ibilgailuak par­tze­lako eraikinetara hel­tze­ko sarbide moduan baliatu behar direnean, dagozkion urbanizazio elementuak antola­tze­rakoan bete egin beharko dira indarrean dagoen legerian, hiri plangin­tzan, eta halakorik izanez gero, udal ordenan­tze­tan ezarritako ezaugarriak eta gu­txi­eneko tamainari buruzko baldin­tzak.

C.    Erabilera araubide orokorra.

Par­tze­la honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: erkidegoaren ekipamendua.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak:

— Etxe­bizi­tza, bakar-bakarrik erabilera lagungarri gisa –etxe­bizi­tza bat (1)–, dagoeneko kopuru handiagoa badagoen eta Plan honek edo plangin­tza xehatuak horiek finka­tzen dituen kasuetan izan ezik.

— Hirugarren sektorekoak, erabilera nagusiekin bateragarriak eta osagarriak diren modalitateak.

— Aparkalekua (sestra gainean) eta garajea (sestrapean).

— Erabilera debekatuak: espresuki baimendu ez diren guztiak.

D.    Araubide juridikoa.

Dagozkion ondorioetarako, par­tze­la hau erabilera publikoko edo erabilera pribatuko (azpi)zona­tzat hartuko da, betiere ekipamenduaren beraren eta bere titulartasunaren izaera publiko edo pribatuaren arabera.

Honi dagokionez, kasu bakoi­tze­an bai Plan honetako arau berezietan eta bai plangin­tza xehatuan xedatutakora joko da.

11.  «h.10 Zerbi­tzu azpiegiturak».

A.    Definizioa.

Erabilera xehatuko (azpi)zona, izaera lokal eta orokorreko zerbi­tzu azpiegiturak ezar­tze­ra bideratua. Kontuan hartu behar da, hauek horrelako­tzat identifika­tze­ak, azpiegitura horiek ezar­tze­ak lursailen sestra gainean eragingo duela berariaz; gainera, eragin hori, hala egokituz gero, sestrapean ere zabaldu ahal izango da, edota lurraren beraren gainean (lur gaineko espazioa), lursailean bertan eraginik sortu gabe.

B.    Eraikun­tza araubide orokorra.

Berariazko erregimen arau­tza­ile bati jarraituz eraiki­tzen den (azpi)zona da; eta, araubide hori kasuz kasu finkatuko da, dagokion Arau Berezian, edo plan hau gara­tze­ko xedez susta­tzen den plangin­tza xehatuan, edo plana gara­tze­ko xedez sustatutako ordenan­tze­tan esleitutako berariazko erabilera baldin­tzen arabera.

Sestra gainean eraiki gabeko eremuak dituztenean, eta eremu horiek ibilgailuak par­tze­lako eraikinetara hel­tze­ko sarbide moduan baliatu behar direnean, dagozkion urbanizazio elementuen antolamenduan bete egin beharko dira indarrean dagoen legerian, Plan honetan, eta plan hau gara­tze­ko susta­tzen diren gainerako plan eta ordenan­tze­tan ezarritako ezaugarriak eta gu­txi­eneko tamainari buruzko betekizunak.

C.    Erabilera araubide orokorra.

(Azpi)zona honetako erabilera araubide orokorra, honako parametro hauen ondorio da:

— Erabilera nagusiak: zerbi­tzu azpiegiturak.

— Erabilera bateragarri edo onargarriak: erabilera nagusien lagungarriak.

— Erabilera debekatuak: bereziki baimendu ez diren guztiak.

D.    Araubide juridikoa.

(Azpi)zona xehatu hau titulartasun publikokoa edo pribatukoa izango da, kasuak kasu.

(Azpi)zona publikoak diren guztietan, titulartasun erregimen hau, hasiera batean eta oro har, aipatutako azpiegiturek igaro­tzen dituzten edukion­tzi materialetara ere zabalduko da (galeriak, kolektoreak, etab.), azpi-zonan sartutako sailetara beretara bezalaxe.

Hori bai, zerbi­tzu­ak emateko araubide juridikoa, publikoa edo pribatua, arlo honetan indarrean dauden xedapenetatik kasuak kasu ondoriozta­tzen dena izango da.

4. KAPITULUA.  ‑HIRIGIN­TZA KALIFIKAZIOA ZEHAZTEKO ARAUBIDEA

13. artikulua.  Kalifikazio orokorra eta honen zehaztapena.

Albizturko udal barrutiko kalifikazio orokorraren araubidea, Plan honetan izaera horrekin definitutakoa bera da. Zehazki, honako hauetan jasotako aurreikuspenek osa­tzen dute:

— Titulu eta dokumentu honetako aurreko «2. Kalifikazio orokorra» kapitulua.

— Hirigin­tza esparruen arau berezietako «III.1» atala.    

— Dokumentu honetan izaera horrekin egin diren gainerako aurreikuspenak.

— Plan Orokor honetako «5. Planoak» dokumentuko plano hauek: «II.1.1 Zonaka­tze orokorra (udal barrutia), «II.1.2 Zonaka­tze orokorra (hiri ingurunea), «II.2.1 Bide sarea», «II.2.2 Ura horni­tze­ko sare orokorra», II.2.3 Saneamenduko sare orokorra», «II.2.4 Argindarra bana­tze­ko sare orokorra», «II.2.5 Gasa horni­tze­ko sare orokorra», «II.2.6 Telefonia eta telegrafoaren sare orokorra».

14. artikulua.  Kalifikazio orokorraren lotespen arau­tza­ilea eta kalifikazio hori berrazter­tze­ko araubidea.

1.  Irizpide orokorrak.

Kalifikazio orokorreko araubidea erregula­tze­ko Plan Orokor honetan ezarri diren zehaztapenek plangin­tza orokorraren berezko lerruna dute.

Erregimen horretako doikun­tza irizpideek ere, artikulu honetako hurrengo apartatuetan azalduko direnek alegia, lerrun eta izaera hori berori dute.

Plan honetan irizpide horien arabera ezarri diren kalifikazio orokorreko aurreikuspenen doikun­tzak ez du aldaraziko Plan Orokor honetan horri dagokionez ezarritako araubidea.               

Bestetik, irizpide horiei egoki­tzen ez zaizkien doikun­tzak, Planaren aldaketa­tzat hartuko dira ondorio guztietarako; beraz, Plana alda­tze­ko espediente bat formulatu beharko da aldez aurretik.

2.  Doikun­tzak, hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarriko zona orokorren mugaketan.

Udalak ebaluatuko dituen interes orokorreko arrazoi objektiboei jarraituz, aurrerago Plan Orokor hau hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian gara­tze­ko xedez sustatuko den plangin­tza xehatuan, halako doikun­tza ba­tzuk egin ahal izango dira plangin­tza xehatu horren aplikazio esparruan Plan Orokor honek bereizi eta definitutako zona orokorren mugetan, baita sistema orokorrei dagokienez ere.

Oro har, doikun­tza horien ondorioz, ukitutako zona horietako bakoi­tza­ren jatorrizko azalera gehienez ere %5 handitu edo txi­kitu ahal izango da.        

Dena den, doikun­tza horietatik ondoriozta­tzen den espazio libre orokorren azalera ez da, inolaz ere, Plan Orokor honetan aurreikusitakoa baino txi­kiagoa izango.

3.  Doikun­tzak, Plan Orokor honetan aurreikusitako plan­gin­tza xehatuaren aplikazio eremuaren mugaketan, eta beste hainbat gaitan.

Halakorik egokituz gero, Udalak ebaluatuko dituen interes orokorreko arrazoi objektiboei jarraituz, aurrerago Plan Orokor hau hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian gara­tze­ko xedez sustatuko den plangin­tza xehatuan, halako doikun­tza ba­tzuk egin ahal izango dira plangin­tza xehatu horretako esparruen mugetan, baina doikun­tzen ondorioz, esparru horien azalera %5 handitu edo txi­kituko da, asko jota ere.

Doikun­tza horiek zona orokorren mugetan eta ukitutako lursailen sailkapenean ere egin ahal izango dira, edonolako zonak edo sailkapena direlarik ere, baldin eta aipatutako ehunekoa gaindi­tzen ez bada.

Aipatutako arrazoi objektibo horiek, egindako aurreikuspenak errealitate fisikora molda­tze­ko edo egoki­tze­ko zirkunstan­tzi­ekin lotuak egon daitezke; edo proposatutako hirigin­tza helburuak hobeto eta modu eraginkorragoan lor­tze­ra bideratuak; edo gai honen inguruan interesgarri­tzat iri­tzi­tako beste edozein arrazoi.

Doikun­tza horiek egitearen egokiera eta zen­tzu­zkotasuna, aldez aurretik, bidezko udal zerbi­tzu­ek ebaluatu beharko dituzte, doikun­tza horiek justifika­tzen dituzten arrazoiak bezalaxe.

Dena den, doikun­tza horietatik ondoriozta­tzen den espazio libre orokorren azalera ez da, inolaz ere, Plan Orokor honetan aurreikusitakoa baino txi­kiagoa izango.

4.  Doikun­tzak, lurzoru urbanizaezineko zona orokorren mugaketan.

A.  Bestelako zona orokorretan sartutako lursailetan ere zuzeneko afekzioa erabaki ahal izango da, segidan aipatuko ditugun salbuespenekin. Afekzio hori, bidezko obra proiektuak edo sistema orokorretako elementuek eragindakoa izan daiteke. Dena den, afekzio horrek, Plan Orokor honetan sistema orokor jakin baten­tza­ko erabakitako azalera osoaren %5ean eragingo du asko jota ere, eta behar bezala arrazoitu beharko da kasuan kasuko herri-lanaren proiektuan edo urbanizazio proiektuan.

Irizpide hori berariaz aplika­tze­ko adibide gisa, errepideen elementu fun­tzi­onalak edota errepideen zerbi­tzu­rako elementuak –zerbi­tzu­guneak, sorospen guneak, autobus geltokiak, a­tse­denlekuak eta an­tze­koak–, horiei a­txi­kiak, sistema orokor horietarako kalifikatutako eremuez kanpo ezarri ahal izango dira, baita lur eremu horietan aipatutako sistemak ezar­tze­a berariaz baimendu ez bada ere. Hori horrela, aipatutako elementu horiek ezar­tze­a sistema orokorren afekzio-esparruaren luzapen gisa hartuko da; baina, edozein kasutan ere, gorago adierazi diren mugetara egokitu beharko dute.

Aipatutako salbuespenek babes bereziko zona orokorretan edo ibai ibilguen babesguneetan sartutako lursailetan eragingo dute, edo baita antolamenduari gainjarri zaion eta dokumentu honetako 21. eta 22. artikuluetan aipatu den baldin­tza­tzaile baten eraginpeko eremuetan ere. Horrelakoetan, aipatutako zonen eta baldin­tza­tzaileen araubidearen testuinguruan aztertuko da afekzio mota horren bideragarritasuna edo bideragarritasun-eza. Eta, soil-soilik, ukitutako lursailen babes edo tratamendu araubidearekin bateragarriak direla justifika­tzen bada emango da baimena.         

B.  Aipatutako salbuespen berberekin, lurzoru urbanizaezineko beste zona orokorretan sartutako lursailetan, komunikazio sistema orokorretako eta zerbi­tzu azpiegituretako elementuei eragiten zaizkien afekzioak aipatutako %5 hori baino handiagoak izan daitezke, baldin eta, xede horrekin sustatu beharko den plangin­tzan, behar bezala aztertu eta justifikatu badira.           

Ildo horretan, haien trazadura doitu behar denean, plangin­tza orokorrean aldatu ahal izango da bai sistema orokor horien zonaka­tze orokorra, eta baita planteatutako doikun­tzek eragindako lursailena ere.

5.  Lehendik zutik dauden eta kasuan kasuko zona orokorreko araubide orokorrarekin bat ez datozen eraikinak finka­tzea.

Hirigin­tza esparruetako arau berezietan, lehendik badauden eraikinak finkatu ahal izango dira, kokaturik dauden erabilera orokorreko zonaren eraikun­tza eta erabilera araubideari egoki­tzen ez bazaizkio ere.

15. artikulua.  Kalifikazio xehatua zehazteko araubide orokorra.

Albizturko udal barrutiko hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren kalifikazio xehatuaren araubidea, Plan honetan edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan izaera horrekin definitutakoa bera da. Zehazki, honako hauek aplika­tze­tik ondoriozta­tzen dena:

A.  Titulu eta dokumentu honetako aurreko «3» kapituluan, erabilera xehatuko (azpi)zona horietako bakoi­tza­ren­tzat ezarritako eraikun­tza, erabilera eta jabari araubide orokorra.        

B.  Dokumentu honetan (Laugarren Titulua) eraikun­tza­ren eitea eta erabilera arau­tze­ko ezarritako baldin­tza orokorrak.               

C.  Hirigin­tza esparruen arau berezietako «IV. Hirigin­tza araubide xehatua» epigrafeko «1. Kalifikazio xehatua» atalean jasotako xedapenak.           

D.  Plan Orokor honetako «5.3 Antolamendu xehatuko planoak» dokumentuko planoetan egindako aurreikuspenak.

E.  Plan Orokor honen garapenean sustatutako plangin­tza xehatuak hiri-lurzorurako eta lurzoru urbanizagarrirako ezarritako era horretako aurreikuspenak.

16. artikulua.  Kalifikazio xehatua zehazteko araubidea, hiri-lurzoruan.

12.  Zuzenean egikari­tze­ko esparruak.

Plan Orokor honek antolamendu xehatua ezar­tzen duen hiri-lurzoru gisa sailkatutako eremuak Plan Orokorra zuzenean gauza­tze­ko eremu­tzat hartuko dira, eta horietan guztietan zuzenean egikarituko dira bertan ezar­tzen diren antolamenduko aurreikuspenak.

Dena den, eremu horiek zuzenean egikari­tze­ko esparru­tzat har­tze­ak ez du baztertuko –esparru osorako edo zati baterako– xehetasun azterketak edota urbanizazio lanen proiektuak formulatu beharra. Eta hori, zenbait kasutan esparrua berrantola­tze­ko plan berezia izapidetu beharra baztertu gabe.

13.  Xehetasun azterketak formula­tzea.

A.  Indarreko hirigin­tza legerian eta Plan honetan ezarritako mugen eta baldin­tzen barruan, lerrun handiagoko plangin­tzan aurreikusitako eraikun­tzen eraketa fisikoa edo hirigin­tza­ren antolamendua alda­tze­ko, xehetasun azterketak egin beharko dira.

Eta azterketa hori ezinbestekoa izango da bai urbanizazioaren eta bai eraikinaren kotak eta sestrak zehazteko, baldin eta horiek ez badaude definituak indarrean dagoen antolamendu xehatuaren testuinguruan, eta gabezia horiek konpondu ahal izateko plangin­tza xehaturik edo urbanizazio proiekturik presta­tze­a eta izapide­tze­a aurreikusi ez bada.          

B.  Xehetasun azterketak nahitaez izapidetu beharko dira, besteak beste, bideen eta eremu publikoen, edota par­tze­la eraikigarrien barruan erabilera publikoko zorpena izango duten ataletako sestrak egokitu nahi direnean eta, egoki­tza­pen horien ondorioz, par­tze­la horien edo besteen antolaketa nabarmen alda­tzen denean, eta plangin­tza­ko figura honetan ezarritakoaren arabera gara­tze­a ezinezkoa denean. Era berean, garajeetara sar­tze­ko arrapalak aldatu edota jabari publikoko espazioen gainean berriak ireki nahi direnean ere, xehetasun azterketak izapidetu beharko dira.

C.  Plangin­tza­ko figura honen bidez ezin izango dira zehaztu berez plangin­tza orokorrari, par­tzi­alari edo bereziari dagozkion xedapenak, non eta aurrez, lerrun horretako plangin­tza baten bidez ezarriak ez diren.

Hori horrela, Plan Orokor honen arabera, bertako xedapenak gauzatu aurretik plan par­tzi­ala edo berezia egin behar den lurraldeetan, xehetasun azterketak ez dira sekula bidezko­tzat joko, baldin eta baldin­tza hori aurrez bete ez bada.

D.  Xehetasun azterketek, eraikinen egitura fisikoa edo urbanizazioa defini­tze­rakoan edo doi­tze­rakoan, lerrun handiagoko plangin­tza batek ezarritako kalifikazio xehatua osatu ahal izango dute, eta baita aldatu ere, dokumentu honetako 17. artikuluan aipatutako kasuetan.

E.  Eraikinen egitura fisikoa defini­tze­rakoan edo doi­tze­rakoan, horien eitea arau­tzen duten parametroak (eraikinaren altuera eta solairu kopurua) aldatu ahal izango dituzte, gai horri buruz Plan Orokor honetan ezarritako araubide orokorreko irizpide arau­tza­ileen barnean betiere.

F.  Liburu honetako hurrengo «17.3» artikuluan aipatutakoekin lotutako kontuei dagokienean izan ezik, Xehetasun Azterketek ezin izango dute jaso, inolaz ere, plangin­tza gauza­tze­ko araubideari buruzko xedapen loteslerik –jarduketa sistemen aplikazioa eta abar–, ezta plana egikari­tze­ko etapa edo epeei buruzkorik edota, hirigin­tza­ko esku-har­tze baten ondorioz, urbanizazio prozesuko kostuen finan­tza­ketan ukitutakoei dagozkien betebeharrei buruzko xedapenik ere.

17. artikulua.  Kalifikazio xehatuaren lotespen arau­tza­ilea eta kalifikazio hori berrazter­tze­ko araubidea.

1.  Segidan aipatuko diren salbuespenak baldin­tza­tu gabe, Titulu honetako aurreko «3. Kalifikazio xehatua sistematiza­tze­ko eta erregula­tze­ko araubide orokorra» kapituluan ezarritako xedapenek, eta dokumentu honetako Laugarren Tituluan «Par­tze­la eraikigarrien eraikun­tza eta erabilera araubide orokorra» ezarritakoek osa­tzen dute erabilera xehatuko (azpi)zona edo par­tze­la ezberdinen eraikun­tza eta erabilera erregula­tze­ko oinarrizko araubidea.

Horregatik, hain zuzen ere, xedapen horiek egiturazko antolamenduaren berariazko lerruna eta izaera izango dute. Beraz, xedapen horietakoren bat alda­tze­ko, izaera eta indar arau­tza­ile bereko hirigin­tza espediente bat egin beharko da.

Salbuespen horiek aipatutako xedapenak doi­tze­ko aukerarekin dute zerikusia. Doikun­tza hori kasuan kasuko arau bereziak edota plangin­tza xehatuan egin ahal izango da, baina xedapenak kasu bakoi­tze­an ukitutako esparruaren berezko ezaugarrietara egoki­tze­ko xede bakarrarekin. Doikun­tza horiek ez dute eragingo aipatutako (azpi)zonen ezaugarrietan eta hirigin­tza araubidea erregula­tze­ko oinarrizko baldin­tze­tan; eta, edozein kasutan ere, zorroztasun osoz justifikatu beharko dira.          

2.  Plan Orokor honetan arautu diren erabilera xehatuko (azpi)zonen tipologiak Plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan osatu ahal izango dira, baldin eta eremu horiei eslei­tzen zaizkien hirigin­tza baldin­tza bereziek haietatik bereiztea eska­tzen badute.

3.  Bai Plan honetan eta bai plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritako kalifikazio xehatuko zehaztapenak, xehetasun azterketen bidez aldatu ahal izango dira, honako kasu hauetan:               

— Par­tze­la eraikigarrietako ordenan­tza bereziak doitu behar direnean, xehetasun azterketaren aplikazio esparruaren berariazko alderdietan.

Doikun­tza hori heda daiteke eraikun­tza­ren eitea (altuera eta solairu kopurua) arau­tzen duten parametroetara, hala nola dagozkien lerrokadura eta sestretara, baldin eta kasuan kasuko par­tze­laren hirigin­tza araubideko baldin­tza arau­tza­ileetara egoki­tze­ko egiten bada.

— Antolamendu xehatua egokitu egin behar denean, 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legeak 73. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Egoki­tza­pen horren barruan sar­tzen da, antolamendu xehatua ukitutako lursailen eta ingurunearen baldin­tza material eta orografikoetara molda­tzea, baina antolamendu xehatuaren oinarrizko ezaugarriak aldatu gabe, betiere. Egoki­tza­pen hori, halaber, antolamendu horretatik ondoriozta­tzen diren irabazi asmoko par­tze­letara eta zuzkidura publikoetara zabaldu ahal izango da.

Zuzkidura publikokoei dagokienez, mugak ere doitu ahal izango dira baina har­tzen duten lursailaren azalera inolaz ere murriztu gabe, eta bere kalitate baldin­tzak kaltetuko ez diren moduan.

— Irabazi asmoko erabileretara bideratutako par­tze­la eraikigarrien­tza­ko ezarrita dagoen par­tze­la-zatiketa aldatu nahi denean. Hala ere, par­tze­la horiek aurrez ezarrita daukaten zonaka­tze­a ez da inolaz ere aldatuko, arestian aipatutako salbuespen kasuetan izan ezik.

Ai­tzi­tik, erkidegoaren ekipamenduko erabileretara bideratutako par­tze­len azalerak, kasu jakin ba­tzu­etan handitu ahal izango dira.

Udalak, dena den, eta planteatutako proposamenen helmenaren arabera, plangin­tza xehatuaren espedientea formula­tze­ko eskatu ahal izango du, baita proposamen horiek aurreko pasarteetan adierazitako eskakizunak bete­tzen badituzte ere.

4.  Bide sarearen eta zerbi­tzu­en azpiegitura orokor nahiz lokalen osaketa, trazadura eta sestrak, obrak gauza­tze­ko proiektuetan doitu ahal izango dira, baldin eta Plan Orokor honetan ezarritako baldin­tza orokorrak bete­tzen badira.     


18. artikulua.  Plangin­tza lurzoru urbanizaezinean.

1.    Plangin­tza orokorrean berariaz aurreikusitako kasuez gain, beharrezko irizten zaien antolaketa, babes eta bestelako plan berezi guztiak formulatu eta onartuko dira, plantea­tzen diren helburuak lor­tze­ak horiek justifika­tzen dituen kasu guzti-guztietan.     

2.    Udalak, ondoren aipatuko diren jarduketen garapena eta egikari­tze­a baldin­tza­tu ahal izango du, bai antolaketa, babes edo dena delako plan berezia aurrez formulatu eta onartu beharra ezarriz, bai honetatik atera­tzen dena bete beharra ezarriz. Horrela jokatu ahal izango da, besteak beste, honako kasu hauetan:

— Landa ingurunean ezarri beharreko interes publikoko eraikin eta instalazioak gara­tze­ko eta gauza­tze­ko.

Plan Berezia ezinbestekoa izango da dokumentu honetako «42.2.B» eta «89» artikuluetan aipatutako kasuetan.            

— Lurraldea antola­tze­ko tresnetan edo hiri plangin­tzan aurreikusi ez diren eta beste erabilera baimendu ba­tzu­en ezarpenerako obra osagarri edo lagungarri gisa ere justifikatu edo baimendu ez diren, azpiegitura elementu berriak egitea –errepideak, ibai ibilguen bidera­tze­ak, zerbi­tzu azpiegiturak ezar­tzea, urbanizazio lanak edo an­tze­ko beste elementu ba­tzuk–.             


— Ezarri beharreko erabileren berariazko ezaugarriak kontuan hartuta –burutu beharreko garapenaren munta, lurraldearen eraldaketa aurreikusgarria, bide sistemak jasango duen eragina edo beste faktore ba­tzuk direla eta–, komenigarria gerta­tzen denean jarduketa hirigin­tza mailan behar bezala txe­rtatuko dela eta lurraldearen paisaia, eta ingurumen zein natur balioak babestuko direla bermatuko duen antolamendu bat aldez aurretik zehaztea.

3.  Udalak erabakiko du plan hori formula­tze­ko ekimena eska­tza­ileari dagokion edo, ai­tzi­tik, Udalak bere gain hartu beharreko zeregina den. Nolanahi ere, Plan Orokor honek definitutako lurraldearen egitura orokor eta organikoa molda­tzen duten elementuak gara­tzen dituzten plan bereziak egikari­tze­a ezingo zaie inola ere partikularrei esleitu.           

Plan berezi horiek, hala dagokionean, barne hartu beharko dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera beharrezkoak diren ingurumen eraginari buruzko ebaluazio azterketak.

Plan honetan baimendutako esku-har­tze­ak eta jarduketak, aipatutako plan berezi hori formulatu beharrik ez dutenak, zuzenean gauzatuko dira.

5. KAPITULUA.  ‑ERAIKIGARRITASUN FISIKOA ETA URBANISTIKOA ZEHAZTEKO ARAUBIDE OROKORRA

19. artikulua.  Eraikigarritasuna sistematiza­tze­a eta berori erregula­tze­ko araubide orokorra.

1.  Irizpide orokorrak.

A.  Indarrean dagoen hirigin­tza legerian ezarritakoaren arabera, hau da eraikigarritasun fisikoa: hiri plangin­tzan aurreikusitako sestra gaineko eta azpiko solairu estalgarriaren azalera osoa, azalera hori eraikia nahiz eraiki­tze­ke egokik ere, eta irabazizkoa edo irabazi asmorik gabekoa delarik ere.

Legeria horretan ezarritakoari jarraituz, hau da hirigin­tza eraikigarritasunaren definizioa: hiri plangin­tzan aurreikusitako irabazizko eraikigarritasun fisikoa, betiere lehenagotik dagoen zuzkidura publiko finkatuarekin zein zuzkidura publiko berriarekin loturiko eraikigarritasuna alde batera u­tzi­ta.

Par­tze­la eraikigarriei esleitutako eraikigarritasun fisiko edo gordina bi eratan definitu ahal izango da: zuzenean eta espresuki (eraikigarritasun indizearen, guztizko eraikigarritasunaren eta abarren bidez), edo zeharka, eraikun­tza eitea erregulatuz, lehendik duten eraikun­tza­ren eiteari eustea barne.

Eraikigarritasun fisiko edo gordinaren zuzeneko erregulazioa, oro har, sestra gainean aurreikusitakoarekin egongo da loturik, baita sestra azpikoarekin ere, hala dagokionean.

Eraikigarritasun fisiko edo gordinaren zeharkako erregulazioa, hiri-lurzoru gisa sailkatuta dauden hirigin­tza esparruetan (HE) kokatutako par­tze­letan soilik onartuko da, bai eta era horretako lurzoruetan nahiz lurzoru urbanizagarrian ere, sestra azpian aurreikusitako eraikigarritasunaren kasuan.

Dena den, erregulazio formula hori erabil­tze­ak bide eman behar du hiri antolamenduko garapen edota egikari­tze prozesuaren fasean esleitutako eraikigarritasuna modu egokian zenba­tze­ko.

Eraikigarritasuna zeharka erregula­tzen denean –hau da, eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­arekin batera, alegia–, Plan Orokor honetan ezarritako zenbaketa irizpide berberak jarraituko dira oinarrizko parametro erregula­tza­ileak –eraikun­tza­ren altuera eta solairu kopurua– neur­tze­ko.             

Eremu edo par­tze­la jakin bati esleitutako eraikigarritasuna, xedapen ez-homogeneoen –guztizko eraikigarritasuna, eraikigarritasun indizea eta eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko xedapenak– bidez defini­tzen denean, gehienez baimendutako eraikigarritasuna zehaztapen horiek guztiak era gainjarrian aplika­tze­aren emai­tza izango da, eta baldin­tza­rik murriztaileenak dituzten xedapenek ezarriko dizkiote mugak eraikigarritasun horri.

Edonola ere, xedapen horietako edozeinek arau izaera duenean, eta gainerakoek izaera orientagarria dutenean, arau izaerakoak aplikatuko dira.           

Titulartasun publikoko zuzkidura erabilerarako balia­tzen diren sistema orokorreko nahiz lokaleko par­tze­lei eta zonei esleituriko eraikigarritasun fisiko edo gordina, oro har, antolamendu xehatuko xedapena izango da, eta ez egiturazko antolamendukoa.         

2.  Hirigin­tza eraikigarritasuna.

A. Oro har, hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian kokatutako honako erabilera mota hauei esleitutako eraikigarritasuna hirigin­tza eraikigarritasun­tzat joko da: «a» –bizitoki erabilera–, «b» –jarduera ekonomikoko erabilera–, «g» –erkidegoaren ekipamendua, titulartasun pribatukoa– eta «h» –azpiegitura zerbi­tzu­ak, modalitate pribatuan soilik–.

Lurzoru urbanizaezinean baimendutako eraikinei loturikoa ere hirigin­tza eraikigarritasun­tzat joko da.            

Ai­tzi­tik, hirigin­tza eraikigarritasun gabeko­tzat joko dira, eta beraz, irabazizko­tzat, sailkapen hauek dituzten izaera publikoko zuzkidura erabilerako par­tze­lak eta eremuak: «e» –komunikazio sistemak–, «f» –espazio libreak–, «g» –erkidegoaren ekipamendua, titulartasun publikokoa– eta «h» –azpiegitura zerbi­tzu­ak, modalitate publikoan soilik–. Par­tze­la eta eremu horietan aurreikusitako eraikinak ere hirigin­tza eraikigarritasun gabeko­tzat joko dira.

Horiez gain, aurreko «A» apartatuan aipatutako irabazi asmoko par­tze­letan aurreikusitako eraikigarritasunak ere sailkapen bera izango du, kasuan kasuko plangin­tzak berariazko xedapen baten bidez zuzkidura publikoko erabilera eslei­tzen dionean.

3.  Sestra azpiko eraikigarritasuna.

Hiri-lurzoruetan eta lurzoru urbanizagarrietan, sestra azpian aurreikusitako hirigin­tza eraikigarritasuna honako irizpide hauek aplikatuz kalkula­tzen da:

a)  Hirigin­tza esparruetan eta Plan Orokor honek antolamendu xehatua xedatutako par­tze­letan, eraikigarritasuna kasuan kasuko arau bereziek adierazitakoa izango da.          

b)  Plan Orokorrak, kasuan kasuko antolamendu xehatua zehazteko, hirigin­tza esparruen garapen plangin­tza idaztea aurreikusten duenean, eraikigarritasun hori honako parametro hauek batera eta koordinaturik aplika­tze­tik ondorioztatuko da: 

— Sestra azpian solairu bakarra duen eraikina, eta solairu horretan hiri plangin­tzan –xehetasun azterketa barne– ezarritako lerrokadurekin bat datorren okupazioa duena.    

— Gehieneko zenbatekoa ezar­tze­ko bi modu daude:

— Sestra gainean aurreikusitako eraikigarritasunaren %60; betiere, proposatutako eraikinek solairuko okupazio bera dutenean sestra gainean eta azpian.

— Aurreko parametro materialak ain­tzat har­tze­tik ateratako sestra azpiko erakinarekin loturikoa; betiere, sestra azpian aurreikusitako solairuko okupazioa sestra gainean aurreikusitakoa baino handiagoa denean.

Edonola ere, katalogatutako eraikinak edo eraikin mul­tzo­ak badira, aurreko parametro horiek doitu egin beharko dira, eraikinei behar bezala eusteko manten­tze eta zain­tze lanek justifika­tzen duten heinean.

Egoera horietan, sestra azpian baimendutako eraikigarritasuna mugaturik egongo da, eta eraikin nahiz eraikin mul­tzo horien manten­tze eta zain­tze lanak egitearekin bateragarria den eraikigarritasuna soilik onartuko da, kasu bakoi­tze­an ezarritako baldin­tzen arabera. Eta ez da baimenduko zain­tza helburu horrekin bateragarri ez den eraikigarritasunik.

4.  Eraikigarritasun fisikoa zehazteko eta erregula­tze­ko parametroak.

A.  Oro har, erabilera orokorreko zonetan eta erabilera xehatuko par­tze­la eta eremuetan garatuko den eraikigarritasun fisikoa, irizpide hauetakoren baten arabera zehaztu eta erregulatuko da:

— Zuzenean eta berariaz, solairu estalgarriaren bidez, hurrengo «B» atalean azalduko diren jarraibideen arabera.          

Solairu estalgarri­tzat hartuko da eraikin baten solairu edo oinetako eremu eraiki eta estaliek har­tzen duten azaleren batura. Murruak eta elementu trinkoak ere batuketa horretan sar­tzen dira; eta horiek zenba­tze­ko, dokumentu honetan gai horri buruz ezarritako irizpideak hartuko dira beti kontuan.    

— Zeharka erregulatuta, honako hauen bitartez:

— Eraikun­tza­ren eitearen erregulazioa.

— Lehendik dagoen eraikun­tza finkatuta.

— Beste parametro ba­tzu­ekiko erreferen­tzi­a (Esate baterako, sestra azpiko eraikigarritasuna erregula­tze­ko, sestra gaineko eraikigarritasun baimenduarekin lotutako parametroak erabil­tzen direnean):

Eraikigarritasun fisikoa zuzenean erregula­tze­ko erabiliko den neurketa unitatea, solairu estalgarriaren metro koadroa izango da, eta m²(t) laburduraz adieraziko da.         

Eraikigarritasun hori termino absolutuetan erregulatu ahal izango da, esparruan gauzatu daitekeen guztizko solairu estalgarria zehaztuz. Bestela, kasuan kasuko esparruaren azaleraren arabera definitu ahal izango da; baina, kasu horretan, esparruari esleitutako eraikigarritasun indizea adierazi beharko da, esparruko metro koadro bakoi­tze­ko solairu estalgarriko metro koadrotan neurtuta; hau da, m²(t)/m²-tan.

5.  Eraikigarritasuna erregula­tze­ko aurreikuspenen lerruna eta izaera juridiko eta urbanistikoa.

A.  Hirigin­tza eraikigarritasunaren aurreikuspen erregula­tza­ileek egiturazko antolamenduaren berezko lerruna dute.

2.  Zuzkidura publikoko erabileretako par­tze­la eta zonetako eraikigarritasun fisikoaren aurreikuspen erregula­tza­ileek antolamendu xehatuaren berezko lerruna dute.

Eraikigarritasuna erregula­tze­ko artikulu honetan azaldutako irizpide orokorrek egiturazko antolamenduaren berezko lerruna dute.

BIGARREN TITULUA

BALDIN­TZA­TZAILE GAINJARRIAK

1. KAPITULUA.  ‑HIRI ANTOLAMENDUARI GAINJARRITAKO BALDIN­TZA­TZAILEAK

20. artikulua.  Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak. Irizpide orokorrak.

1.    Hiri plangin­tza­ren –orokorra nahiz xehatua– ondoriozko hiri antolamendua osatuz, hurrengo artikuluan jasoko diren elementu eta errealitateen tratamendurako xedapen arau­tza­ileak ezarri dira. Aipatutako elementuen ezaugarri eta inguruabarrak direla eta, beharrezkoa izango da horiek sakonki azter­tzea, bai elementuok zaindu eta gorde­tze­ko, bai berreskuratu edo hobe­tze­ko, bai ezaba­tze­ko.‑      

Errealitate eta elementu horiei, eta baita horien tratamendurako parametro arau­tza­ileei ere, hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak esaten zaie.               

2.  Gainjarritako baldin­tza­tzaile horien jatorria, Albizturko hiri plangin­tzak baino lerrun handiagoko legezko xedapenetan dago –behar bezala eta behin betiko onartutako lurraldearen antolamendu tresnak barne–, eta baita aipatutako plangin­tzan ere.

Horrexegatik hain zuzen, baldin­tza horien izaera edota lerrun arau­tza­ile edo orientagarria kasu bakoi­tze­an ezarritakoa da, bai legezko xedapenetan, behar bezala eta behin betiko onartutako lurraldearen antolamendu tresnak barne, bai hura garatuz egindako plangin­tzan.

3.  Plan honetako «5.Planoak» dokumentuko «5.4 Hirigin­tza antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak» izeneko planoan adierazita daude baldin­tza­tzaile horien eraginpeko lurralde esparruak.

Nolanahi ere, baldin­tza­tzaile horien jatorrian Plan honek baino lerrun handiagoa duten xedapenak edota tresnak dauden guztietan, horietan xeda­tzen denari jarraituko zaio, baita ukitutako esparruen identifikazio eta mugaketari dagokionez ere. Horrexegatik hain zuzen ere, Plan Orokor honetako plano horretan isla­tzen den mugaketa beste xedapen edo tresna horietan bildutakoen erreferen­tzi­a edo ilustrazio soil­tzat hartuko da, baldin eta, berariaz hala adierazten den kasuetan, Plan honek baldin­tza­tzaile horien eraginpeko esparruaren hedadura handiagoa proposa­tzen ez badu behin­tzat.     

Era berean, eta betiere baldin­tza­tzaile horiek Plan honetan bertan sortu badira, Planean jasotako mugaketa doitu edota osatu ahal izango da, hura garatuz sustatutako plangin­tza berezi baten bidez.              

21. artikulua.  Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak sistematiza­tze­ko araubidea.

Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileen tratamendurako araubide orokorra sistematiza­tze­ko, baldin­tza­tzaileen oinarrizko modalitate hauek bereizi dira:        

— «CS.1 Korridore ekologikoak».

— «CS.2 Lurpeko urak babesteko esparruak».

— «CS.3. Eremu higagarriak».

— «CS.4. Ingurumena hobe­tze­ko esparruak».

— «CS.5 Ku­tsa­tuak egon daitezkeen lurrak».

— «CS.6 Hirigunea babesteko esparruak».

— «CS.7 Eremu akustikoak».

— «CS.8. Herri onurako mendiak».

Bai dagokion garapen plangin­tza eginez, bai helburu horretarako egoki irizten zaion bestelako edozein bitarteko baliatuz, gainjarritako baldin­tza­tzaileen aldagai berriak zehaztu ahal izango dira, horien tratamendurako eta esku-har­tze­ko araubide berezia eslei­tze­arren.

22. artikulua.  Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak erregula­tze­ko araubide orokorra.

1.  «CS.1 Korridore ekologikoak».

A.    Definizioa.

Natura 2000 Sarean sartuak dauden esparruak elkarren artean lo­tze­ko espazio eta korridoreak, besteak beste haustura arriskua erakusten duten basa espezieen habitatak lo­tze­ko helburua dutenak, biodiber­tsi­tatearen galerari aurre egiteko. Esparru horien mugak IV.2 planoan adierazita daude.

B.  Eraiki­tze­ko eta erabil­tze­ko araubidea.

Korridore ekologikoak eraiki­tze­ko eta erabil­tze­ko araubidea, oro har, korridore horiek bere baitan har­tzen dituzten zona orokorren­tza­ko kasuak kasu ezarritakoa da, besteak beste honako xede hauek lor­tze­ko beharrezkoa den neurrian berregokituta: oraingo habitat naturalak zain­tze­a eta babestea; degradatuak edo alteratuak dauden espazioak lehenera­tze­ko eta espazio horien ingurumen baldin­tzak hobe­tze­ko jarduketak susta­tzea, hezeguneak eta pu­tzuz jositako guneak barne direla; zuhaiztiak, heskaiak, landare-pantailak eta ibai bazterreko landare­tza sor­tze­a erreketan, ibarretan eta nekazari­tza­ko finken nahiz belardien mugetan; eremu horietarako egokienak diren espezieen erabilera susta­tzea, espezie horien­tza­ko girorik hoberena lor­tze­ko; ezaba­tze­a edo murriztea basa faunaren joan-etorria oztopa dezaketen hesiek (azpiegiturak, i­txi­tura zinegetikoak; finken i­txi­turak, etab) eragindako ondorioak.

C.  Baldin­tza­tzailearen izaera arau­tza­ile edo orientagarria.

Esparru horien erabilera eta eraikun­tza araubidea erregula­tze­ko aurreikuspen horiek, kalifikazio xehatuaren berezko arau izaera dute.

Plan Orokor honetaz bestelako legezko xedapenetan –behin betiko onartutako lurralde antolaketako tresnak barne– araututako baldin­tza­tzailea bada, xedapen horietan ezarritako izaera juridikoa izango du.          

2.  «CS.2 Lurpeko urak babesteko esparruak».

A.    Definizioa.

Lurpeko urak daudela eta, justifikaturik dago esparru hauetan ur horiek behar bezala babesteko beharrezko neurriak zehaztea, ur masa horiek zain­tze­ko edo ez ku­tsa­tzeko. Esparru horien mugak IV.3 planoan adierazita daude.    

B.    Eraikun­tza araubidea.

Baimendutako erabilerekin loturiko erakin eta instalazio berriak, ur horiek ku­tsa­tzeko arriskurik sortuko ez den moduan eraiki eta instalatuko dira.     

Eraikin eta instalazio horiek jar­tze­ko, isurkin ku­tsa­tzaileak ez sor­tze­ko edo ezaba­tze­ko beharrezko neurriak xedatu eta gauzatu beharko dira; hori egin ezean, ez da onartuko eraikin eta instalazio horiek egitea.

Era berean, lehendik dauden eraikin finkatuak, gu­txi­ka neurri horietara moldatuz joan behar dira; gehienbat, beroriek hobe­tze­ko eta birgai­tze­ko lanak egiten direnean. 

Horregatik, hain justu, eraikin guztien –lehendik daudenak eta berriak– isurkinak esparru hauetatik kanpo kanalizatu behar dira, lurpeko akuiferoak ez ku­tsa­tzeko. 

C.    Erabilera araubidea.

Esparru hauetan debekatua dago lurzorua ku­tsa dezaketen edota lurpeko uren kalitatean zuzenean edo zeharka eragin dezaketen erabilerak ezar­tze­a (simaurtegi berriak, minda-pu­tzu­ak, hobira­tze zuloak; parasitoak ken­tze­ko bainuon­tzi­ak; ku­tsa­tzaileak sor di­tza­keten beste abel­tza­in­tza azpiegitura ba­tzuk). Horrelako instalazioen­tzat, beste kokaleku ba­tzuk bilatu beharko dira.

Beste kokaleku bat aurki­tze­a ezinezkoa den kasuetan, erabilera horiek baimendu ahal izango dira, baldin eta baldin­tza hauek bete­tzen badira:

— Beste aukera edo kokalekurik ez dagoela eta proposatutako kokalekuan jar­tze­a bideraezina dela justifika­tzen duen azterketa egitea aldez aurretik.

— Gaian eskumena duten erakundeek aurrez baimena ematea edo on­tzat ematea.

— Akuiferoak eta ibai hipogeoak ez direla ku­tsa­tuko berma­tzen duten edukiera eta diseinu neurriak ezar­tzea, Nekazari­tza lanetan Egoki Jarduteko Kodeko gomendioak jasoz, eta ildo horretan 165/99 Dekretuak, mar­txo­aren 9koak, jarduera lizen­tzi­a eska­tze­tik salbue­tsi­ta dauden jardueren zerrenda finka­tzen duenak, zehaztutako neurriak bete­tzea.

D.  Baldin­tza­tzailearen izaera arau­tza­ile edo orientagarria.

Esparru horien erabilera eta eraikun­tza araubidea erregula­tze­ko aurreikuspen horiek, kalifikazio xehatuaren berezko arau izaera dute.

Plan Orokor honetaz bestelako legezko xedapenetan –behin betiko onartutako lurralde antolaketako tresnak barne– araututako baldin­tza­tzailea bada, xedapen horietan ezarritako izaera juridikoa izango du.          

3.  «CS.3 Eremu higagarriak».

A.    Definizioa.

Beren ezaugarri litologikoengatik eta duten erliebearen ondorioz, higadura fenomenoak jasateko arrisku handia duten eremuak dira. Nekazari­tza eta basogin­tza­ko Lurralde Plan Sektorialeko higadura eredua aplika­tze­tik ateratako emai­tzak hartu dira oinarri­tzat, Eusko Jaurlari­tza­ren ingurumen arloko kartografian (GESPLAN) identifikatutako higadura aktiboko eremuekin batera.

Eremu horien mugak Plan Orokor honetako «5.Planoak» dokumentuko «Hirigin­tza antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak» izeneko planoan ageri direnak dira.

B.    Eraikun­tza araubidea.

Higadura arrisku handia duten eremu horien­tza­ko irizpide orokorra, zuhaitz edo zuhaixka estalkia manten­tze­a izango da, lehendik horrelakorik badagoen kasuetan. Eta landare estalki soila dagoenean, hura zabaldu eta hobetu egingo da, higadura prozesuen garapenaren aurrean babes tresna nagusia izan dadin.

Lurraren egonkortasuna kaltetu dezaketen jarduerak baztertu egingo dira; eta, zona hauetan nekazari­tza­ko nahiz basogin­tza­ko jarduerak buru­tze­rakoan, aparteko arreta ipini beharko da.

C.    Erabilera araubidea.

Baldin­tza­tzaile horren eraginpeko lursailen hirigin­tza araubide orokorra, esparru horietan sartuak dauden zona orokorrei buruz Plan Orokor honetan ezarritakoa izango da, baina betiere, osatua edo doitua, higadura prozesuen aurrean babesa berma­tze­ko beharrezkoa den neurrian. Eta zeregin horretan, besteak beste honako irizpideak erabiliko dira:   

— Zuhai­tzik gabeko zonak basoberri­tze­a bul­tza­tuko da, eta abel­tza­in­tza erabilera helburu hori lor­tze­ra baldin­tza­tuko da. Zona hauetan, ahal dela, hazkun­tza motel edo ertaineko zuhai­tzak landatuko dira.

— Basogin­tza­ko lanetan baliabide edafiko eta hidrikoen zain­tza bermatuko da, sasi-garbi­tze esten­tsi­boak eta lur mugimenduak ahalik eta gehien murriztuz.

— Ahal dela behin­tzat, landaketarako makineria erabili ordez, eskuz egingo da; eta, mozketari dagokionez, metodo progresiboak lehene­tsi­ko dira, hau da, erabateko mozketen ordez, ondoz ondoko bakanketak egingo dira. Lan horiek egiteko, administrazio eskudunaren baimena beharko da beti.

— Ahal dela, azpiegiturak eta eraikun­tzak baztertu egingo dira, baita nekazari­tza eta basogin­tza erabilerekin lotutakoak ere.

D.  Baldin­tza­tzailearen izaera arau­tza­ile edo orientagarria.

Esparru horien erabilera eta eraikun­tza araubidea erregula­tze­ko aurreikuspen horiek, kalifikazio xehatuaren berezko arau izaera dute.

Plan Orokor honetaz bestelako legezko xedapenetan –behin betiko onartutako lurralde antolaketako tresnak barne– araututako baldin­tza­tzailea bada, xedapen horietan ezarritako izaera juridikoa izango du.          

4.  «CS.4. Ingurumena hobe­tze­ko esparruak».

A.    Definizioa.

Alderdi hauetako ezaugarrietako bat da bertan jardun beharra dagoela; izan ere, horietan lehenera­tze­a edota hobekun­tza bul­tza­tu behar da, ingurumenari dagokionez, ingurune egoera hori maila ekologikoan eboluzionatuago dauden egoeretarantz eramanez, ekosistema hobe­tze­ko eta lehenera­tze­ko behar diren lanak bul­tza­tuz, hain zuzen ingurumen balioa a­tze­ra eskura­tze­arren eta, betiere, lurraren berezko ezaugarriekin bat datorren erabilera bat zer­tze­ko bertan. Esparru horien mugak IV.3 planoan adierazita daude.

Zona horien izaera eta ezaugarriak kontuan hartuta, honako egoerak bereiz daitezke:

— Eremu degradatu eta alteratuak eta, hala izanez gero, ku­tsa­tzaileak izan daitezkeenak, sorburua giza jarduerak direnean eta leheneratu beharrean daudenean: hondakindegi aktiboak edo jarduerarik gabeak; erauzketa jarduerak (harrobiak, etab.).

— Landare-lur gu­txi duten eremuak, kareharrizko substratua eta malda handiak dauzkatenak, ingurumen baldin­tzak hobe­tze­ko neurriak behar dituztenak.

— Sastrakak edo zuhaitz-zuhaixka masa koloniza­tza­ile edo alteratuek hartutako eremuak, edo ingurumena hobe­tze­ko lanak bul­tza­tu behar diren bazter-lurrak.

B.    Eraikun­tza eta erabilera araubidea.

Eraikun­tza eta erabilera araubidea, oro har, esparru hauen kokaleku den zona orokorrerako kasu bakoi­tze­an ezarritakoa da, beharrezkoa den neurrian berregokitua ingurumena lehenera­tze­a susta­tze­ko, paisaia-txe­rtaketa soila baino haratago eramanez eta uraren kalitatea, airerako igorpenak, hondakinen kudeaketa eta abar hobe­tze­a azpimarratuz.

C.  Baldin­tza­tzailearen izaera arau­tza­ile edo orientagarria.

Ingurumen baldin­tzak hobe­tze­ko helburu hori lor­tze­ak arau izaera izango du beti. Udalak zehaztuko ditu, kasuz kasu, helburu hori lor­tze­ko beharrezko­tzat iri­tzi­tako neurriak.

5.  «CS.5 Ku­tsa­tuta egon daitezkeen lurrak».

A.    Definizioa.

Dituzten ezaugarri eta baldin­tza­tzaileak direla-eta, 2005eko o­tsa­ilaren 4ko Legeak, lurzorua ez ku­tsa­tzeko eta ku­tsa­tutakoa garbi­tze­koak, ezarritako neurriei loturik dauden lurzoruak eta esparruak dira. Eta horien mugak IV.3 planoan adierazita daude.

B.    Eraikun­tza eta erabilera araubidea.

Eraikun­tza eta erabilera araubidea, oro har, esparru hauen kokaleku den zona orokorrerako (eta hala egokituz gero, azpi(zona) xehatutako) kasu bakoi­tze­an ezarritakoa da, beharrezkoa den neurrian osatua, lur horiek lehenera­tze­ko eta sanea­tze­ko, aipatutako legean ezarritako irizpide eta jarraibideen arabera.

C.  Baldin­tza­tzailearen izaera arau­tza­ile edo orientagarria.

Gai honetan indarrean dagoen legeriak ezarritako arau izaera du baldin­tza­tzaile honek.

Aipatutako arazoei aurre egiteko eta lurzoru nahiz esparru hauek ku­tsa­duratik garbi­tze­ko, aipatutako legean ezarritako irizpideen arabera jokatuko da kasu guztietan. Modu horretan, legean aurreikusitako azterketa eta proiektuak egin beharko dira, bai eta horietan xedatuko diren jarduketa eta neurriak gauzatu ere.

6.  «CS.6 Hirigunea babesteko esparruak».

A.    Definizioa.

Baldin­tza­tzaile honek gaur egungo hirigunearen hurbileko lurraldean izango du eragina; izan ere, hiri eremuaren etorkizuneko mugen barruan sar­tze­ko moduko lurraldea denez, babestu egin bahi baita. Esparru honen mugak II.1.1 planoan adierazita daude.

B.    Eraikun­tza araubidea.

Debekatua dago eraikin berriak egitea.

C.  Baldin­tza­tzaile honen izaera arau­tza­ilea edo orientagarria.

Baldin­tza­tzaile honek arau izaera du.

9.  «CS.7 Eremu akustikoak».

A.    Definizioa.

Eremu akustiko hauen mugak «IV.1. Baldin­tza­tzaile gainjarriak_1_2_10» planoan adierazita daude. Plan Orokorraren edukian sartu dira bai eremu akustiko horiek eta dagozkien kalitate helburuak, eta bai 37/2003 Legeak, zaratari buruzkoak, ezarritako xedapenak eta lege hori gara­tze­ko eman diren dekretuetan finkatutakoak.      

Erabilera nagusiaren arabera, honako honela banatu dira:

CS.91.1.  Lurraldean batez ere bizitokirako lurzorua duten sektoreak.

CS.9.2.  Lurraldean batez ere industriarako lurzorua duten esparruak/sektoreak.

CS.9.3  Garraio azpiegituren sistema orokorrei edo hala eska­tzen duten beste ekipamendu publiko ba­tzu­ei a­txi­kitako esparruak/sektoreak.

CS.9.4.  Babespeko naturagune deklaratutako espazioetan zehaztutako esparrua/sektorea.

B.    Eraikun­tza eta erabilera araubidea.

Esparru hauetako eraikun­tza eta erabilera araubidea, oro har, esparru hauen kokaleku den zona orokorrerako kasu bakoi­tze­an ezarritakoa da, kalitate akustiko helburuetara molda­tze­ko beharrezkoa den neurrian berregokitua, 21372012 Dekretuaren 31. artikuluaren arabera.

C.  Baldin­tza­tzailearen izaera arau­tza­ile edo orientagarria.

Eremu horiek trata­tze­ko eta babesteko neurriek, aipatutako legeria horretan eremu horien­tza­ko ezarritako izaera eta arau indarra dute.

10.  «CS.8 Herri onurako mendiak».

1.  Identifikazioa. Esku har­tze­ko irizpide eta helburu orokorrak.

Herri onurako mendiei dagokien udal eremua sartu da 108/1995 Foru Dekretuak, azaroaren 21ekoak, ezarritakoari jarraituz; izan ere, foru dekretu horretan onartu bai­tzen Gipuzkoako herri onurako mendien katalogo berria (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 230 zk., 1995/12/04).

2.  Xedapen arau­tza­ileak.

Mendi hauetan egin daitezkeen jarduketak arau­tze­ko 43/2003 Legean, azaroaren 21ekoan, mendiei buruzkoan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 280 zk. 2003/11/22) ezarritakoari jarraituko zaio, Gipuzkoako mendiei buruzko 7/2006 Foru Arauan, urriaren 2koan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 204 zk., 2008/10/26) aurreikusitakoari bezalaxe.

2. KAPITULUA.  ‑HIRI ANTOLAMENDUARI GAINJARRITAKO BALDIN­TZA­TZAILEAK ZEHAZTEKO
ARAUBIDEA

23. artikulua.  Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak, eta horiek zehaztea.

Hauek dira hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak:

— Titulu eta dokumentu honetako aurreko «1» kapituluko aurreikuspenak.

— Hala dagokionean, Plan Orokor honetako hirigin­tza esparruen, eta naturaguneen arau berezietan jasotako izaera horretako aurreikuspenak.

— Plan Orokor hau gara­tze­ko sustatuko diren planetan jasotako izaera horretako aurreikuspenak.

— Plan Orokor honetako «5 Planoak» dokumentuko «IV., IV.2 eta IV.3 Hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak» izeneko planoetan eta hirigunearen babes eremuaren mugei buruz II.1.1 planoan adierazitakoa.

24. artikulua.  Gainjarritako baldin­tza­tzaileen lotespen arau­tza­ilea, eta horiek berrazter­tze­ko araubidea.

1.    Hiri plangin­tzaz gaindiko arau lerruna duten lege xedapenetatik, lurralde antolamenduko tresnetatik eta abarretik etorritako baldin­tza gainjarrien lerrun arau­tza­ilea edota araudi orientagarria, xedapen eta tresna horietan baldin­tza­tzaile horien­tzat ezarritakoa izango da, kasuak kasu.

Horregatik, hain zuzen, baldin­tza­tzaile horien eraginpeko esparruak, xedapen eta tresna horietan ezarriko dira edota horietatik ondorioztatuko dira; eta modu horretan, hiri plangin­tzan sartutako baldin­tzak xedapen eta tresna horien adierazgarri hu­tsak izango dira.

2.  Hiri plangin­tza­tik etorritako baldin­tza­tzaile gainjarriek, plangin­tza horretan ezarritako lerrun arau­tza­ilea edota orientagarria izango dute, kasuak kasu.               

Plan Orokor honetan dauden izaera horretako baldin­tzek, oro har, antolamendu xehatuaren berezko lerruna izango dute, eta kasuan kasuko garapen plangin­tza­ren bidez osatu eta doitu ahal izango dira; plangin­tza berezien bidez, normalean.   


Baldin­tza­tzaile horiek, esku har­tze­ko neurri­tzat hartuko dira, eta behar bezalako arreta eta balioa eman beharko zaie, bai eta behar bezala babestu, zaindu edota eraberritu ere. Horrexegatik xedatu eta gauzatu behar dira, kasu bakoi­tze­an, proposatutako helburuak lor­tze­a bermatuko duten neurriak.  

HIRUGARREN TITULUA

PLANA GARA­TZE­KO ETA EGIKARI­TZE­KO ARAUBIDE JURIDIKOA

1. KAPITULUA.  LURZORUAREN SAILKAPENA

25. artikulua.  Lurzorua sailka­tze­ko araubidea.

Albizturko udal barrutian honako lurzoru motak bereizi dira:

— Hiri-lurzorua.

— Lurzoru urbanizagarria.

— Lurzoru urbanizaezina.

Lurzoru mota horietako bakoi­tza­ren mugak Plan Orokor honetako «5. Planoak» dokumentuko plano hauetan zehaztuak daude: «II.1.3. Lurzoruaren sailkapena. Esparru naturalen mugak (udal barrutia)» eta «II.1.4. Lurzoruaren sailkapena. Hirigin­tza esparruen mugak (hiri ingurunea)».

26. artikulua.  Hiri-lurzorua eta honen kategoriak.

1.    Hiri-lurzoru gisa sailkatu dira, indarreko hirigin­tza legeriaren arabera lurzoru sailkapen hori izateko baldin­tzak bete­tzen dituzten lursailak (Ildo honetan kontuan hartu behar da, besteak beste, 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko legearen 11. artikulua). 

2.  Aipatutako legerian xedatutakoaren arabera (Ildo honetan ain­tzat hartu behar da, besteak beste, 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko legearen 11. artikulua), hiri-lurzorua bi kategoria hauetan bana­tzen da:    

A.  Hiri-lurzoru finkatua.

Kategoria eta lurzoru mota honetan sar­tzen dira, besteak beste lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, «11.3.a» artikuluan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituzten lursailak.

B.  Hiri-lurzoru finkatu gabea.

Aipatutako hirigin­tza legerian, kategoria horretako hiri-lurzoruaren sailkapena jaso­tze­ko ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituzten lursailak har­tzen dira halako­tzat.              

Kategoria horren barruan, eta besteak beste 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legearen «11.3.b» artikuluan xedatutakori jarraituz, bi (azpi)kategoria daude:

e)  Finkatu gabeko hiri-lurzorua, finkatutako hirigin­tza elementurik ez duena edota proposatutako hiri antolamenduari eran­tzu­teko nahikoa finkatutako hirigin­tza elementurik ez duena. Azken kasu horretan, finkatutako hirigin­tza elementuen ehunekoa finkatutako hiri-lurzoru gisa sailka­tze­ko behar dena baino txi­kiagoa izan beharko da.

f)  Eraikigarritasun haztatua gehi­tze­aren ondorioz finkatu gabeko hiri-lurzorua:

— (Azpi)kategoria honetan sar­tzen dira, besteak beste, aipatutako legeak, «11.3.b.2» artikuluan ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituzten lursailak.

Betekizun horien arabera, halako­tzat har­tzen dira, aurreko azpi-kategorian sar­tze­ko baldin­tzak bete­tzen ez dituztenen artean, eraikigarritasun haztatua gehi­tze­a aurreikusi zaien lursailak (gehikun­tza hori sestra gainean, azpian edo bietan ematen delarik ere).

Eraikigarritasun haztatua gehitu egin dela ulertuko da, kasuan kasuko haztapen koefizienteak aplika­tze­tik hala ondoriozta­tzen denean, hirigin­tza eraikigarritasuna ere gehitu ala ez, eta erabilera aldatu ala ez. 

— Lurzoruaren (azpi)kategoria honetan sar­tzen dira ondorioztatu den eraikigarritasun haztatuaren gehikun­tzak eragindako lursail guztiak.

Baldin­tza hori kasuak kasu ukitutako par­tze­la osoari aplika dakioke, edota ondorioztatutako eraikigarritasunaren gehikun­tza jaso duen zati edo ehuneko espezifikoari.          

— Lursailak hiri-lurzoru finkatu gabe­tzat har­tze­ak –eraikigarritasun haztatua handitu egin delako, aipatutako irizpideen arabera betiere– antolamendu xehatuko xedapen baten izaera izango du beti.       

27. artikulua.  Lurzoru urbanizagarria.

Lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuko dira natur baliabideak –lurzorua barne– zen­tzuz erabil­tze­ko prin­tzi­pioarekin eta Plan honetan ezarritako hirigin­tza­ko helburu eta irizpideekin bat etorriz, hiri-lurzoru gisa sailkatuak izateko behar diren baldin­tzak bete­tzen ez dituzten, eta eremuan planteatutako hirigin­tza garapenen eragina jasango duten sailak. 

28. artikulua.  Lurzoru urbanizaezina.

Lurzoru urbanizaezin gisa sailkatu dira, indarreko legerian ezarritakoarekin bat (Ildo honetan ain­tzat hartu behar da, besteak beste, 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko legearen 13. artikulua) etorriz eta lurren berezko balioei –lur horietarako ezarritako babes araubidea barne– zein Plan honetan ezarritako helburu eta irizpideei erreparatuta, hiri garapenetatik babesten direnak. 

2. KAPITULUA.  ‑HIRI ANTOLAMENDUA JURIDIKOKI
EGIKARI­TZE­KO ARAUBIDEA

29. artikulua.  Irizpide orokorrak.

1.    Plan honetan eta berau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tzan jasotako antolamendu aurreikuspenak egikari­tze­rakoan, plan horietan eta indarrean dagoen hirigin­tza legerian xedatutakoari jarraituko zaio.

2.  Baldin eta hirigin­tza aurreikuspenak egikari­tze­ko, legezko egoiliarrak edo mar­txan dauden jarduera ekonomikoak antolamendu horrekin bateragarriak ez diren eraikinetatik atera beharra gerta­tzen bada, indarrean dagoen hirigin­tza legeriak kokaleku berria emateari buruz xedatutakoari jarraituko zaio (Ildo honetan ain­tzat hartu behar da, besteak beste, 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko legearen bigarren xedapen gehigarria).

3.  Aurretik mar­txan zegoen eta orain finkatu den plangin­tzan jasotako aurreikuspenak egikari­tze­ko –zehazki, Plan Orokor honetan eta aurreko plangin­tzan zuzkidura publikora bideratutako lursailak eskuratu eta jabari publikoari eskualda­tze­ko–, indarrean dagoen legerian ezarritako irizpideei jarraituko zaie, 1093/97 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, ere barne hartuta. 

4.  Bizitokirako gehiegizko eskain­tza saihesteko eta, ondorioz, lurzorua zen­tzuz erabil­tze­ko, zera gomenda­tzen da, planean proiektatu diren eta jarduketa integratuetan sartuak dauden e­txe­bizi­tzak progresiboki jar­tze­a merkatuan. Xede horri begira, proposatu diren bi jarduketa integratuak ez dira aldi berean garatu behar; hau da, bietan edozein mar­txan jar­tzen denean, jarduketa horren merkatura­tze prozesua bukatu arte i­txa­ron behar da beste jarduketari ekiteko, baldin eta bi jarduketak merkatura­tze­a agin­tzen duen benetako eskaria an­tze­maten ez bada behin­tzat.               


30. artikulua.  Hiri antolamendua egikari­tze­ko araubidea, hiri-lurzoruan.

1.  Hiri antolamendua egikari­tze­ko moduak.

Hiri-lurzoruan aurreikusitako hiri antolamendua, ezarritako helburuak lor­tze aldera egoki irizten zaion jarduketa motara egokitu beharko da kasu bakoi­tze­an; jarduketa hori, jakina, indarreko legerian araututakoen arteko bat izango da.

2.  Jarduketa isolatuak.

Jarduketa isolatuen araubideari lotu­tzat joko dira, finkatutako hiri-lurzoru gisa izenda­tze­ko indarreko legeriak ezar­tzen dituen betekizunak bete­tze­agatik, kasuan kasuko eraikun­tza proiektua egin eta izapide­tze­ko unean jarduketa horiei lotutako orubeak eta par­tze­lak.

Testuinguru honetan, eraikun­tza jarduketa osatu ahal izateko zuzkidura publikoetara bideratutako lursailak Udalari laga behar bazaizkio, sustatu eta onartu beharreko birpar­tze­lazio proiektuaren esparruan formalizatuko da lagapen hori, edo helburu hori lor­tze­ko egoki­tzat jo­tzen den beste edozein legezko sistemaren bitartez. Lagapena, edozein kasutan ere, kasuan kasuko eraikun­tza proiektua izapidetu, edota arauzko udal lizen­tzi­a eskura­tze­arekin batera edo horren osagarri gisa formalizatuko da.

Eraikun­tza jarduketa osa­tze­ko, urbanizazio zamak egikaritu eta ordaindu egin behar direnean ere, modu berean jokatuko da. Hala eta guztiz ere, urbanizazio lan osagarrien proiektua egin beharko da, hala komeni denean.             

Edozein kasutan ere, udal lizen­tzi­a hori jaso­tze­ko, aldez aurretik edota aldi berean aipatutako lagapen hori gauzatu beharko da, eta aldez aurretik edota aldi berean, halaber, urbanizazio zamak gauzatu eta ordaindu beharko dira, baita xede horretarako egokiak diren bermeak edo abalak ezarri ere.

3.  Zuzkidura jarduketak.

A.  Zuzkidura jarduketen erregimenari lotu­tzat joko dira, eraikigarritasun haztatua handi­tze­a dela-eta finkatu gabeko hiri-lurzoru gisa izenda­tze­ko indarreko legeriak ezar­tzen dituen betekizunak bete­tze­agatik, kasuan kasuko eraikun­tza proiektua egin eta izapide­tze­ko unean jarduketa horiei lotutako orubeak eta par­tze­lak.           

Proposatutako antolamendu bat egikari­tze­ko, birpar­tze­lazio proiektu bat egitea komenigarri­tzat jo­tzen den guztietan, proiektu hori bul­tza­tu duen egikari­tze unitatea mugatu egin beharko da aldez aurretik.

Aipatutako birpar­tze­lazio proiektua eta urbanizazio obren proiektua egin eta onar­tze­a beharrezkoa ez den kasuetan, indarrean dagoen legeriak agindutako betebeharrak eraiki­tze­ko udal lizen­tzi­a eman baino lehen edota lizen­tzi­a ematearekin batera bete beharko dira.     

4.  Jarduketa integratuak.

A.  Honako lursail hauek joko dira jarduketa integratuen araubideari lotu­tzat: indarrean dagoen legerian ezarritako betekizunak bete­tze­agatik, jarduketa horiei a­txi­ki­tzen zaizkienak, bai Plan honetan (zehazki, bertan mugatutako Hirigin­tza Esparruen Arau Berezietan), bai plan hau gara­tze­ko susta daitekeen plangin­tza xehatuan, edo baita Urbaniza­tze­ko Jarduketa Programan bertan ere.

2.  Programa hori izapide­tze­an planteatu eta onartu daiteke Programa horren xede den esparruaren mugak, hiri plangin­tzan ezarritakoak, doi­tzea, baldin eta aldez aurretik doikun­tza horretarako arrazoiak zorrotz justifika­tzen eta azal­tzen badira. Arrazoi horiek, dokumentu hau susta­tze­an an­tze­man edota ezagututako baldin­tza fisikoekin, titulartasun baldin­tze­kin eta abarrekin lotuak egon daitezke.              

Doikun­tza horren egokitasuna, edonola ere, indarreko hirigin­tza legerian ezarritako irizpideen eta doikun­tza­ren arteko egokitasunaren balorazioari eta justifikazioari baldin­tza­tua egongo da, kasuak kasu.

5.  Zuzkidura publikoak egikari­tze­ko jarduketak.

Sistema lokalen edo orokorren sareko zuzkidura publikoak egiteko zuzenean egikaritu daitezkeen jarduketak dira. Horien eraginpeko lursailak eta eskubideak desjabe­tze bidez eskura­tzen dira; izan ere, lurzoru, ondasun edo eskubide horiek ez baitaude jarduketa integratuetan sartuta edo horiei a­txi­kita.               

31. artikulua.  Hiri antolamendua egikari­tze­ko araubidea, lurzoru urbanizagarri sektorizatuan.

1.    Lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatutako lursailetan proposatutako hiri antolamendua gauza­tze­ko, Plan honetako arau berezietan eta lursail horietan sustatuko den garapen plangin­tzan xedatutakoari jarraituko zaio.             

B.  Aurrez horretarako arrazoiak zorrotz justifikatu eta azalduta, Programaren xede den esparruaren mugak, hiri plangin­tzan aurrez ezarritakoak, doi­tze­ko eska eta onar daiteke, programa hori izapide­tze­an. Arrazoi horiek, dokumentu hau susta­tze­an an­tze­man edota ezagututako baldin­tza fisikoekin, titulartasun baldin­tze­kin eta abarrekin lotuak egon daitezke.     


Doikun­tza horren egokitasuna, edonola ere, indarreko hirigin­tza legerian ezarritako irizpideen eta doikun­tza­ren arteko egokitasunaren balorazioari eta justifikazioari baldin­tza­tua egongo da, kasuak kasu.

C.  Programa horrek mugatuko ditu, oro har, kasuan kasuko unitateak. Muga horiek ezar­tze­an, identifikatu egin beharko dira unitate horietan integratutako edo horiei a­txi­kitako lursailak. Era berean, egikari­tze unitate bakoi­tza­ren jarduketa sistema ere zehaztuko du Programak. Edonolako arrazoiren bat dela tarteko, erabaki guztiak edo ba­tzuk hiri plangin­tzan har­tzen badira, erabaki horiek aipatutako Programaren bidez doitu ahal izango dira.     

D.  Aurreko atalean xedatutakoa baldin­tza­tu gabe, izaera orokor edo lokaleko zuzkidura publikoko lursailak eskura­tze­ko, aipatutako hirigin­tza legeriak ezarritakoa hartuko da ain­tzat. Beharrezko­tzat jo­tzen den guztietan, desjabe­tze­ak egingo dira; batik bat, eskuratu nahi diren lursailak goian aipatutako jarduketa motetan sar­tzen ez badira, edota horiei a­txi­kiak ez badaude.

32. artikulua.  Plangin­tza egikari­tze­ko araubidea, lurzoru urbanizaezinean.

1.  Zuzkidura publikoetara bideratuko lursailak lor­tzea.

Oro har, eta indarreko legerian ezarritako irizpideen arabera bestelako tratamendu bat izan lezaketen salbuespenak baldin­tza­tu gabe, Plan Orokor honetan nahiz berau gara­tze­ko susta­tzen diren proiektuetan lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dauden eta zuzkidura publikoak hartuko dituzten lurrak, desjabe­tze bidez eskuratuko dira.      

2.  Par­tze­lazioak, lurzoru urbanizaezinean.

1.  Oro har, lurzoru ez-urbanizagarrian kokatutako finken par­tze­lazioak edo banan­tze­ak burutu ahal izateko, aldez aurretik dagokion udal lizen­tzi­a lortu beharko da nahitaez. Lizen­tzi­a horrek, gai honen inguruan indarrean dagoen legerian (Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan emandako uztailaren 8ko 168/1997 Dekretuan, gu­txi­eneko labore-unitatea arau­tzen duen dekretuan xedatutakora egokituko da, dekretu hori aldatu, osatu edota ordezten dituzten xedapenetan ezarritakora bezalaxe) ezarritako zatiketa irizpideei eta gainerako baldin­tze­i jarraituko die, bai Plan honetan ezarritakoei eta, hala dagokionean, baita plan hau formula­tzen den plan berezian ezarritakoei ere.

2.  Eraikin, erabilera eta jarduera baimenduak zona eta lursail ba­tzu­etan eta besteetan ezar­tze­ko, kasuan kasurako eska­tzen den ekarpeneko par­tze­laren gu­txi­eneko azalerari buruzko baldin­tza bete beharko da. Par­tze­la hori aipatutako eraikin eta erabilerekin loturik geldituko da, ondorio guztietarako (erregistroan eta abar).

3.  Plan Orokor hau onartu ondoren egin nahi diren banan­tze­ak, edozein helburu dutelarik ere, honako betekizun hauetara moldatu beharko dira:     

— Nekazari­tza, abel­tza­in­tza eta basogin­tza­ko ustiapen erabilerekin –eta erabilera horien jarduera osagarriekin– lotuak dauden par­tze­lak, espazialki bananduak dauden lursailez osatuak egon daitezke, baldin eta plan horrek bereziki zehazten ez badu behin­tzat sail horiek elkarren jarraikoak izan behar dutela. Edonola ere, erabilera jakin ba­tzuk jar­tze­ko, eta erabilera horiei loturiko eraikinak eta instalazioak egiteko, edozein arrazoirengatik espazio jarraitutasuneko zenbait betekizun bete behar badira, betekizun horiek bete­tzen direla bermatuta bakar-bakarrik onartuko da erabilera horiekin loturiko lursailak azpibana­tzea.               

— Baimendutako beste erabilera ba­tzu­ei loturiko par­tze­lek, espazialki etenik gabeko lursail bat osatu beharko dute; edo behinik behin, erabilera horiei lotuko zaizkien par­tze­len azalerari buruz eta beste baldin­tza ba­tzu­ei buruz Plan honetan eta plan hau gara­tze­ko sustatuko den plangin­tzan, edota baimen espezifikoa emateko momentuan ezarritako gu­txi­eneko baldin­tzak bete­tze­ko beharrezko zatia osatu beharko dute. Etenik gabeko esparru horretan kokatu beharko da, hala badagokio, kasuak kasu baimendutako eraikina edo instalazioa. 

4.  Erabilera edota eraikin baimenduei lote­tsi­tako finkak azpibana­tze­ko baimenik ez da emango, baldin eta azpibanaketa horren ondorioz, Plan honetan araututako gu­txi­eneko azalera-mugetara iristen ez diren finkak aterako badira. Aurreko azalera-mugak baino azalera murri­tza­goak eska­tzen duten banan­tze­ak ere ez dira onartuko, baldin eta kasuan kasuko erabilerak edota eraikinak ezar­tze­ko baimenaren baldin­tze­tako bat, oro har ezarritako gu­txi­eneko azalera baino handiagoa duten par­tze­lak erabilera edo eraikin horiei lo­tze­a izan bada.

5.  Plan Orokor hau onartu baino lehenago egindako eraikinei adskribituriko finkak egungo egoeran finkatuko dira, nahiz eta ez bete, batetik, kasu bakoi­tze­an aplikagarri den ekarpeneko gu­txi­eneko par­tze­laren baldin­tza, ez eta, bestetik, garatutako hirigin­tza eraikigarritasunari dagokionez, beharrezko ekarpeneko baldin­tza ere.

Eraikin horietan, proiektu honetan baimendutako erabilerak ezarri ahal izango dira. Alabaina, par­tze­la horietan ezin izango da banan­tze­rik egin.

6.  Lurzoru urbanizaezinean Plan hau onartu eta indarrean jarri eta gero egiten diren banan­tze­ak, artikulu honetan eraikin eta erabilera baimenduak ezar­tze­ko xedatutakoaren aurka eginak badira, banan­tze horiek burutu gabeko­tzat hartuko dira. Beraz, eska­tza­ileak jatorrizko finka nagusia osorik jarri beharko du, edo banan­tze­a baimengarria bada, aurretik banan­tze hori egiteko lizen­tzi­a eskatu behako du, Plan Orokor honetan ezarritakoaren arabera.

3. KAPITULUA.  ‑ERAIKIGARRITASUNA ESLEI­TZE­KO ARAUBIDEA

33. artikulua.  Irizpide orokorrak.

1.    Indarrean dagoen hirigin­tza legerian ezarritakoren arabera, biderketa honetatik ateratako emai­tza hartuko da eraikigarritasun haztatu­tzat: esparru jakin batean proiektaturiko irabazizko erabilerak jar­tze­ko aurreikusitako hirigin­tza eraikigarritasuna bider erabilera horietako bakoi­tza­ri esleitutako haztapen koefizientea.

2.  Batez besteko eraikigarritasuna, legeria horretan ezarritakoaren arabera, esparru jakin batean aurreikusitako eraikigarritasun haztatua, eraikigarritasuna bana­tze­ko zenbakarri­tzat jo­tzen den azaleraz zati­tze­aren emai­tza izango da.           

Azalera zenbakarri hori, indarrean dagoen hirigin­tza legerian xedatutakoari jarraituz zehaztuko da.

Edonola ere, kalkulu horretan sartuko dira, bai kasuan kasuko esparruaren barruan sartutako lursailak, eta bai egikaritu ahal izateko esparruari a­txi­ki zaizkion lursailak.

2.  Jarduketa integratu baten, edo egikari­tze unitate baten, batez besteko eraikigarritasuna bi hauen arteko zatiketaren emai­tza izango da:

— Batetik, esparru bakoi­tze­an aurreikusitako eraikigarritasun haztatu osoa (zatikizuna).

— Bestetik, egikari­tze ondorioetarako esparruan sartutako edo esparruari a­txi­kitako lursailen azalera osoa, zenbakarriak ez direnean izan ezik (zati­tza­ilea).

Ildo horretan, lehendik zuzkidura publikoetara bideratutako lursailak zenbatu ala ez erabaki­tze­rako, indarrean dagoen hirigin­tza legeriak ezarritakoaren arabera jokatuko da.

3.  Erabileren haztapen koefizienteak, antolamendu xehatuko berezko lerrunarekin definituko dira hiri plangin­tzan, eta ondoren horren egikari­tze prozesuan eguneratuko dira, bai Urbaniza­tze­ko Jarduketa Programan, bai hainbanaketa proiektuan.    

4.  Indarreko legeriaren arabera egoki jo daitezkeen beste aukera ba­tzuk baztertu gabe, eraikigarritasun haztatua eta batez besteko eraikigarritasuna hiri antolamenduaren gauza­tze prozesuan definituko dira, honako irizpide hauen arabera:           

— Jarduketa integratuei loturiko esparruen kasuan, urbani­za­tze­ko jarduketa programan edo hainbanaketa proiektuan. 

— Zuzkidura jarduketen kasuan, eta indarreko legerian ezarritako irizpideen arabera, sustatuko den hainbanaketa proiektuan; betiere, proiektu hori egitea eta onar­tze­a beharrezko­tzat jo­tzen bada.

— Zuzkidura jarduketen kasuan, eraikun­tza proiektuaren osagarria moduan, edo proiektu horren barruan; betiere, hainbanaketa proiektua egitea beharrezkoa ez bada.              

Aurreikuspen horiek hiri plangin­tzan ezar­tzen badira, Urbaniza­tze­ko Jarduketa Programan edo Birpar­tze­lazio Proiektuan egokitu ahal izango dira, bakoi­tza­ren helmenaren eta esku har­tze­ko aukeraren arabera.         

34. artikulua.  Hiri-lurzoruko hirigin­tza eraikigarritasuna eslei­tze­ko araubidea.

Hiri-lurzoruko hirigin­tza eraikigarritasuna eslei­tze­ko araubidea, indarrean dagoen hirigin­tza legerian aurreikusitako irizpideekin bat etorriko da, eta irizpide horien arabera esleituko die eraikigarritasun hori lur-jabeei eta, bidezko denean, Udalari.     

35. artikulua.  Lurzoru urbanizagarriko hirigin­tza eraikigarritasuna eslei­tze­ko araubidea.

Lurzoru urbanizagarriko hirigin­tza eraikigarritasuna eslei­tze­ko araubidea, indarrean dagoen hirigin­tza legerian aurreikusitako irizpideekin bat etorriko da, eta irizpide horien arabera esleituko die eraikigarritasun hori lur-jabeei eta, bidezko denean, Udalari.

4. KAPITULUA.  ‑URBANIZAZIO LANAK EGIKARI­TZE­KO ARAUBIDEA

36. artikulua.  Urbanizazio obrak egikari­tze­ko proiektuak egiteko araubidea.

1.    Hiri plangin­tzan ezarritako aurreikuspenak egikari­tze­ko xedez kasua bakoi­tze­an egikaritu beharreko urbanizazio lanak, honako proiektu hauetako batean definitutakoak izango dira:          

A.  Lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko legean, 2006ko ekainaren 30eko legean, 194. artikuluan araututako urbanizazio proiektuak. (jarduketa integratu batean urbanizazio lanen xehetasun teknikoak defini­tzen dituzten proiektuak).

B.  Urbanizazio lan osagarrien proiektuak, lurzoruaren eta hirigin­tza­ren aipatutako lege horren 195.1 artikuluan araututakoak (jarduketa isolatuetan beharrezkoak diren urbanizazio lan osagarrien proiektuak. Horietan, soil-soilik, urbanizazio lanak proiekta­tze­ko edo lehendik eginak daudenak berri­tze­ko lanak proiektatu ahal izango dira, baldin eta beren zenbatekoa, lizen­tzi­an baimendutako eraikun­tza kontrataz gauza­tze­ko aurrekontuaren %5 edo gu­txi­ago bada).

C.  Aipatutako legearen 195.2 artikuluan araututako gainerako obra proiektuak. (obra publikoak egiteko edo zuzkidura publikoak egikari­tze­ko proiektuek, lege honetan urbanizazio proiektu modura kalifikatuta ez baldin badaude, aplika­tze­koa zaien arautegiari jarraituko diote izapide­tze­ari eta onesteari dagokienez).

2.    Plan honetan, edo plan hau gara­tze­ko sustatuko den plangin­tzan, edo indarreko legerian ezarritako edozein mekanismoren bitartez mugatuko diren jarduketako esparruek edota egikari­tze unitateek, aurreko «1.A» atalean azaldutako proiektuak izan beharko dituzte, oro har.             

3.  Urbanizazio lanak xeda­tze­ke eta gauza­tze­ke dituzten zuzkidura jarduketen xede diren esparruek, horien helmenaren arabera, hirigin­tza proiektuak edo urbanizazio lan osagarrien proiektuak izango dituzte. Proiektu horiek hurrenez hurren azaldu dira «1.A «eta «1.B» ataletan.               

Urbanizazio lanak xeda­tze­ke eta gauza­tze­ke dituzten jarduketa isolatuen xede diren esparruek, aurreko «1.B» atalean azaldutako urbanizazio lan osagarrien proiektuak izango dituzte.       

4.  Herrila-nak, eta zehazki, sistema lokal eta orokorretako sarean integraturiko zuzkidura publikoak, aurreko «1» atalean azaldutako edozein proiekturen bidez definitu eta tratatu ahal izango dira.

Ildo horretan, obrak edota zuzkidurak, jarduketa integratuko esparruetan edota egikari­tze unitateetan integra­tzen direnean ere sustatu ahal izango dira «1.C» atalean aipatutako proiektuak; betiere, horien izaerak eta ezaugarriek justifika­tzen badute, proiektu horiek esparru horietan aurreikusitako gainerako urbanizazio lanen aldean ezberdinak direla, eta tratamendu bereizia behar dutela.

37. artikulua.  Urbanizazio lanak gara­tzen dituzten proiektuen bidez antolamendua molda­tze­ko aukeren mugak.     

1.    Aurreko artikuluan aipatutako urbanizazio lanen proiektuek doitu egin di­tza­kete espazio libreak, komunikazioak eta zerbi­tzu azpiegiturak hartuko dituzten zuzkidurazko elementuen antolaketaren osaera, lerrokadurak eta sestrak. Eta beharrezkoa bada, plangin­tzak hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarrietan, zuzkidura horien­tzat ezarritako zonaka­tze­an ere eragin dezakete proiektu horiek, hurrengo 2. atalean adierazitako salbuespenak ain­tzat hartuta.

Ildo horri jarraituz, plangin­tzan zehazten diren zerbi­tzu azpiegituretako sareen trazadura eta ezaugarriak soil-soilik orientagarriak direla ulertuko da espresuki. Beraz, elementu horien behin betiko zehaztapenak, dagozkion urbanizazio lanen proiektuetan finkatuko dira beti.              

2.  Hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarrietan, aurreko atalean aurreikusitako doikun­tzek ez dute ukituko:

— Par­tze­la eraikigarrien zonaka­tze xehatua.

— Gai horretan indarrean dagoen legeriak araututako estandarra bete­tze­ko, zenbakarriak diren espazio libreen zonaka­tze xehatua.

— Plangin­tzan aurreikusi gabeko bide elementuak ireki­tzea.

— Plangin­tzan aurreikusitako bide elementuak ezaba­tzea.               

Bide komunikazioko sistema orokorrari nahiz lokalari dagokionez, urbanizazio lanen proiektuek, ukitutako esparruari eman beharreko hirigin­tza tratamendu orokorra zehazteaz gain, espazio espezifikoak identifikatu ahal izango dituzte kasu bakoi­tze­an erabil daitezkeen mugikortasun moduei (oinez, bizikletaz, ibilgailuz) dagokien bide-bandan. Eta horrez gainera, espazio horietako bakoi­tza­ri eman beharreko tratamendu bereizia ezarri ahal izango dute, eta hori egiteak ez du hirigin­tza antolaketan aldaketarik eragingo; izan ere, antolaketa horren lana modu orokorrean bide-banda identifika­tze­a izango baita.     

38. artikulua.  Urbanizazio lanen gu­txi­eneko edukia eta baldin­tza teknikoak.

1.    Urbanizazio lanen proiektuek, indarrean dauden legezko xedapenetan –eta hiri plangin­tzan– ezarritako irizpideei jarraituko diete, eta haietan xedatutako baldin­tza teknikoak eta materialak bete, baita irisgarritasuna arau­tzen dutenak ere.

Udal zerbi­tzu teknikoek baldin­tza aplikagarriak definitu ahal izango dituzte, kasuak kasu, Udalak zuzenean sustatutako obretan erabili ohi diren kalitate irizpideen arabera. Horretarako, ain­tzat hartu beharreko jarraibideak eskatu beharko ditu obren susta­tza­ileak, proiektua egiten hasi baino lehen. 

2.  Urbanizazio lanen aplikazio eremua, hirigin­tza antolamendutik ondoriozta­tzen diren lursail publiko zein pribatuetara zabaldu ahal izango da, egoki­tzat jo­tzen bada behin­tzat.             

Zehazki, irizpide horri jarraituz jokatu ahal izango da antolamendu hori egikari­tze­ko, eta antolatutako par­tze­lak osa­tze­ko, jatorrizko orografia nolabait aldatu beharra suerta­tzen denean.      

Horrelakoetan, orografia berriaren eraketa aipatutako proiektu horiei dagokien egitekoa dela ulertuko da.      

3.  Edonola ere, planteatutako proposamenetatik ondoriozta­tzen diren urbanizazio kotak eta sestrak, urbanizazio lanen proiektuetan zehaztuko dira, koordenatu digitalizatu egokien bidez.

4.  Nolanahi ere, euri uren sareak eta saneamendu sareak bereizleak izango dira beti, eta sare horiek diseina­tze­rakoan arreta berezia jarrai beharko da, estankotasuna une oro bermatu dadin.

39. artikulua.  Urbanizazio lanen proiektuak udalaz kanpoko susta­tza­ileek egikari­tzea.

Aurreko «36». artikuluaren «1.A» atalean aipatutako proiektuetan aurreikusitako lanak egiteko, aldez aurretik ez da udal lizen­tzi­a eskatu eta eskuratu beharrik izango.      

Dena den, obra horien susta­tza­ileak edota esleipendunak, obren hasieraren eta bukaeraren berri eman behako dio Udalari.

5. KAPITULUA.  ERAIKUN­TZA EGIKARI­TZE­KO ARAUBIDEA

40. artikulua.  Eraikun­tza egikari­tzea, hiri-lurzoruan.

1.  Eraikinaren lerrokadurak eta sestrak defini­tze­ko eskakizuna.

Antolamendu xehatua baduten par­tze­lek, hiri plangin­tzan definituak izan beharko dituzte fa­txa­da guztien altuerak, solairu kopurua eta eraikun­tza­ren sakonera, eta baita lursail urbanizatuan eraikinak izango dituen euste-sestren kotak ere; horrela, urbanizazio lanak gauzatu ondoren, orube­tzat har daitezen.               



Lerrokaduren eta euste-sestren koten moduko aurreikuspenak, koordenatu digitalizatuen bitartez definituak egongo dira.             

Udalak eraikun­tza lizen­tzi­arik ez du emango betekizun horiek guztiak bete­tzen ez diren kasuetan, eta xehetasunezko azterketa bat edo hirigin­tza dokumentu egoki bat aurrez izapide­tze­a eskatuko du, dauden hu­tsu­neak bete­tze­ko. 

2.  Urbanizazio betekizunak eta hirigin­tza onurak eta zamak bana­tze­ko eskakizunak bete­tzea.

1.  Eraikigarritasun haztatua handi­tze­aren ondorioz finkatu gabeko hiri-lurzoru gisa sailkatuak dauden par­tze­letan, lehendik dagoen eraikigarritasun haztatua handituko duten obrak egiteko lizen­tzi­arik ezin izango da eskatu, ez eman, ez eta aurreko eraikinak ordezka­tze­ko erakin berriak egiteko obretarako ere, baldin eta aurrez honako baldin­tza hauek bete ez badira:        

a)  Par­tze­la integraturik dagoen egikari­tze unitateko onura eta zamen hainbanaketa proiektua behin betiko onartua izatea.

b)  Urbanizazio lanak zehazteko eta gauza­tze­ko kasu bakoi­tze­an beharrezkoa den proiektua behin betiko onartua izatea.

c)  Aldez aurretik edo aldi berean, jabearen betebeharrak bete­tze­a (Aipatutako betekizunak honako hauek dira zehazki: 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legearen «25.2» artikuluan xedatutakotik, eta lege hori aldatu, osatu edota ordezten dituzten xedapenetan ezarritako xedapenetatik etorritakoak), eta bidezko bermeak eta abalak gordailutuak izatea, aurreko proiektuak egitea beharrezkoa ez den kasuetan.

B.  Jarduketa isolatuei loturiko eraikin berriak eraiki­tza­ko udal lizen­tzi­a jaso­tze­ko, beharrezkoa izango da, aldez aurretik edo aldi berean, obra horiek zehazteko eta egikari­tze­ko nahitaezkoa den urbanizazio lan osagarrien proiektua egitea eta onar­tzea.    

Oro har, urbanizazio lanak eraiki­tze lanak baino lehen egingo dira. Edonola ere, Udalak baimendu ahal izango du urbanizazio lanak eta eraiki­tze lanak aldi berean egitea, kasu bakoi­tza­ren baldin­tza eta ezaugarrien arabera; eta, halakorik egokituz gero, baimen hori emateko komenigarri­tzat jo­tzen dituen bermeak eskatu ahal izango ditu.          

41. artikulua.  Eraikun­tza egikari­tzea, lurzoru urbanizagarrian.

1.    Oro har, plangin­tza xehatua egin eta onartu ez bada, esparru horietan lehendik dauden eraikinak ez dira antolamenduz kanpoko­tzat joko, baldin eta eraikin horiek orduko indarreko hirigin­tza antolamenduak xedatutakoaren arabera egin baziren.           


2.  Plangin­tza xehatua onartu gabe badago, ezingo da eraikin horietan ordezka­tze­ko, jaso­tze­ko edo zabal­tze­ko obrarik egin, ez eta hirigin­tza aprobe­txa­mendua handi­tze­ko obrarik ere. Hala ere, manten­tze eta zain­tze lanak egiteko beharrezko obrak egin ahal izango dira, eta horiez gain, baimendutako jarduerak eta erabilerak gara­tze­ko obrak ere egin ahal izango dira.        

3.  Plangin­tza xehatua onartu gabe badago, lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko legeak, 2006ko ekainaren 30eko legeak, 36. eta 37. artikuluetan aipa­tzen dituen erabilerak jar­tze­a baimenduko da, artikulu horietan ezarritako behin-behinekotasun baldin­tze­tan.

42. artikulua.  Eraikun­tza egikari­tze­a eta jarduera baimenduak ezar­tzea, lurzoru urbanizaezinean.

1.  Landa erabilerak eta herri-lanekin loturiko erabilerak jar­tzea.

A.  Aipatutako erabilerak ezar­tze­ko, aldez aurretik egiaztatu beharko da aplikagarri den legeria sektorialera egoki­tzen direla; egiaztagiria kasu bakoi­tze­an eskumena duen Administrazioaren erakundeak eman beharko du.

B.  Betekizun horretatik salbue­tsi­ta egongo dira nekazari­tza ustiapeneko erabilera profesionalizatu gabeak; horiek ezar­tze­ko nahikoa izango da udal lizen­tzi­a zuzenean eska­tzea.

2.  Beste erabilera baimendu ba­tzuk ezar­tzea.

A.  Plan Orokorra onartu aurretik zutik zeuden eraikinetan.

Plan honetan eta plan hau gara­tze­ko susta­tzen diren plangin­tza eta proiektuetan azaldutako salbuespenak salbuespen, eraikun­tza horiek finkatu­tzat joko dira beren gaur egungo baldin­tze­tan (eraikinaren ezaugarriak, lote­tsi­tako par­tze­la, mugekiko distan­tzia, eta abar), baldin eta eraikin horiek eraiki ziren garaian indarrean zegoen hirigin­tza araubidearen arabera eraikitakoak badira, aldez aurretik udal lizen­tzi­a eskuratuta.      

Salbuespen horiek, besteak beste, antolamenduz kanpoko­tzat jo diren edo joko diren eraikienei eragingo diete, horietan sarturik txa­bolak, teilapeak, badaezpadako eranskinak eta ingurua degrada­tzen duten gainerako elementuak. Ondorio horietarako, eraikin horiek ez dira aurrez zutik zeuden eraikin gisa hartuko.

Finkatutako eraikin horiek kasua bakoi­tze­an onartutako erabilerak ezar­tze­ra bideratu ahal izango dira; eta, espresuki bestelakorik adierazten ez bada behin­tzat, eraikin berrien­tzat ezarritako betekizunak ez dituzte betebeharrik izango –gu­txi­eneko par­tze­la, distan­tzi­ak, eraikigarritasuna, eta beste–.      

Erabilera horiek ezar­tze­ko baimena, indarrean dagoen hirigin­tza legerian eta gainerako xedapenetan adierazitako irizpide eta izapideetara egokituko da, eta indarrean dagoen hiri plangin­tzan, Plan hau barne, ezarritako baldin­tzak bete­tze­ko baldin­tza­pean emango da; batik bat, plangin­tza horren eraginpeko inguruaren garbitasunari eta txu­kuntasunari buruz ezarritakoa bete beharko da, eta baita eranskinak, txa­bolak, instalazioak eta abar eraisteari buruz ezarritakoa ere, horiek manten­tze­ak dakarren degradazioa saihestearren betiere.

B.  Eraikin berrietan.

Lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen eta landa erabilerak ez diren jardueretarako eraikin berrietan erabilera berriak jar­tze­ko –herritarren intereseko erabilerak (ekipamendukoak, hirugarren sektorekoak, zerbi­tzu pribatuen azpiegiturak, ...)– plan berezi bat egin eta onartu beharko da aurrez. Eta plan berezi horretan zehaztuko dira berariazko eraikigarritasun, eraikun­tza eta erabilera baldin­tzak.

Espediente hori indarreko legerian ezarritako irizpideen arabera izapidetu eta onartuko da. Ahal dela, plan horren izapide­tze­an sartuko dira aurreikusitako jarduketak interes publikoko izendapena jaso ahal izateko beharrezkoak diren jarduketak; hau da, 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legearen «28.5.a» artikuluan azal­tzen direnak. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko da plan berezia, izendapen hori eman dezan. Kasu horretan, ahal dela, plan berezia eta aipatutako adierazpena jendaurrean aldi berean jar­tze­ko beharrezko neurriak xedatuko dira.         

Nolanahi ere, erabilera horiek baimendu eta ezar­tze­ko, zonan nagusiak diren landa erabilerak –edo horien osagarriak– ezar­tze­ko, aldez aurretik egin diren beste lizen­tzi­a eskaera ba­tzu­etatik ondorioztatutako baldin­tzak bete beharko dira, baldin eta erabilera horiek, guztiz edo neurri batean, eskatu diren berriekin bateraezinak badira, hirigin­tza arau hauetan xedatutako bereizketa baldin­tzak tarteko.

3.  Lehendik dauden eraikinak.

Arestian aipatutako ondorioetarako, lehendik badauden eraikin­tzat joko dira, eraiki ziren garaian indarrean zegoen hirigin­tza araubidearen arabera eraikitakoak badira, aldez aurretik udal lizen­tzi­a eskuratua badute, lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legearen 30. artikuluan ezarritako irizpideetara molda­tzen badira, eta aurri egoeran ez badaude eta antolamenduz kanpoko­tzat deklaratu ez badira, hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera.  

Eraikin horietan edozein motatako esku-har­tze­a proposa­tzen denean, bai obrak egiteko bai jarduerak jar­tze­ko edo gara­tze­ko, behar besteko zehaztasunez eta zorroztasunez egiaztatu eta justifikatu beharko dira honako datu hauek:

A.  Eraikina bera zutik egotea eta, eta bere garaian indarrean zegoen hirigin­tza araubidearen arabera eraikia izatea, aurrez bidezko udal lizen­tzi­a eskuratuta.               

B.  Eraikinaren kokalekua eta kon­tse­rbazio egoera, bere eite ezaugarriak (solairuan har­tzen duena, lerrokadurak, altuera, solairu kopurua...), eta hirigin­tza eraikigarritasuna.

C.  Orain dituen eta iraganean izan dituen erabilerak eta jarduerak.

Ildo horretan, bizitoki erabilerak jar­tze­a proposa­tzen denean, Plan Orokor hau onartu aurretik ere erabilera hori modu legalean izana ziurtatu beharko da.

Gai horri gagozkiola, baldin eta Plan Orokor hau indarrean jarri aurretik halako erabaki administratibo ba­tzuk hartu badira, eta erabaki horiek, inplizituki edo esplizituki, eraikun­tza jakin bat lehendik zuen bizitoki erabileraz bestelako jardueretara bidera­tze­a badakarte, ulertuko da iraganean ere eraikin horrek beste erabilera horiek hartu izan dituela, eta ez bizileku arlokoak.

D.  Eraikina bera eta har­tzen dituen jarduerak bat etor­tzea, bai indarreko hiri plangin­tzan eta bai gainerako lege xedapenetan –lurralde antolaketako tresnak barne– ezarritako hirigin­tza araubidearekin.

4.  Erregistroan egiazta­tze­ko eskakizuna.

Lehendik bazeuden eraikinetan edo berrietan erabilera baimenduak edo onargarriak ezar­tze­ko baimena lor­tze­ko, hirigin­tza arau hauetan eska­tzen bada lursail azalera jakin bat eraikin horiei lotestea, aipatutako lotespen hori egiazta­tzen eta berma­tzen duen Jabe­tza Erregistroko ziurtagiri bat aurkeztu beharko da lehen erabilerako lizen­tzi­a eman ahal izateko.         


5.  Populazio gunea.

Populazio guneak sor ez daitezen, bizitoki erabilerako eraikun­tzak debekatu egingo dira, 75 metroko erradioan guztiz edo neurri batean bizitoki erabilerara bidera daitezkeen gu­txi­enez lau eraikin egotea ondoriozta daitekeenean. Baldin­tza hori bete­tzat joko da eraikin horiek guztiak osorik edo zati batean daudenean erradio horren barruan.           


6.  Ingurumen ebaluazioa.

Lurzoru urbanizaezinean obra eta jarduera baimenduak egiteko, hala nola baimendutako jarduerak ezarri ahal izateko, ingurumenaren gaineko ebaluazio bat egin beharko da, gai honetan indarrean dagoen legeriak ezarritako kasu eta baldin­tze­tan.

43. artikulua.  Plangin­tza­rekin bat ez datozen eraikinak, instalazioak eta erabilerak.

1.  Irizpide orokorrak.

A.  Oro har, eta espresuki ezar daitezkeen salbuespenak baldin­tza­tu gabe, plangin­tzan ezarritako hirigin­tza araubidearekin bat ez datozen eraikin, instalazio eta erabilerak hiri antolamenduaren kontrako­tzat joko dira.    

B.  Eta, kasuan kasuko eraikin eta erabilerak antolamenduaren kontrakoak direla ulertuko da, plangin­tzan banaka eta berariaz egoera horretan daudela esaten denean, edota, horrelako zehaztasunik gabe, plangin­tzan onartu eta ezarritako hirigin­tza araubidearekin bat ez datozenean.       

2.  Hiri-lurzorua eta lurzoru urbanizagarria.

A.  Hirigin­tza antolamenduarekin bateraezin­tzat joko dira hiri plangin­tzan ezarritako aurreikuspenak egikari­tze­a oztopa­tzen duten eraikin eta instalazioak; besteak beste, Plan honetako «5. Planoak» dokumentuko «V.1 Hirigin­tza egikari­tze­ko baldin­tzak» planoan adierazitakoak.               

3.  Lurzoru urbanizaezina.

A.  Plan honetan aurreikusitako zuzkidura publikoak jar­tze­ko, handi­tze­ko eta abarretarako aurreikuspenak gauza­tze­ko aukera oztopa­tzen duten eraikinak eta instalazioak plangin­tza­ren aurkakoak direla ulertuko da, baita dituzten ezaugarriengatik, berariaz debekaturiko erabileretarako soilik erabil daitezkeenak ere.               

Eraikin eta instalazio horiek indarreko hirigin­tza legerian ezarritako araubidera a­txi­kirik daudela joko da.

B.  Landa ingurunean dauden txa­bolak, teilapeak, badaezpadako eranskinak eta beste elementu ba­tzuk antolamenduz kanpoko­tzat joko dira; betiere, horiek bere horretan uztea ingurunearen berezko baldin­tzak, ingurumen arlokoak eta paisaia baldin­tzak zaindu eta lehenera­tze­aren kontrakoa bada; eta hain zuzen ere horregatik, kendu egin behar badira.

C.  Antolamenduz kanpoko­tzat jo ez diren erakin eta instalazioek Plan honetan ezarritako xedapenen bat ez badute bete­tzen, Udalak eraikin eta instalazio horiek osorik edo zati batean xedapen horien arabera molda­tze­ko eska dezake, horiek kokaturik dauden finkari eragiten dion edozein hirigin­tza lizen­tzi­a emateko. Eta moldaketa hori lizen­tzi­a ematean edo eman aurretik egin beharko da.

D.  Eraikin bat lehendik bazegoen ala ez erabaki­tze­ko, edota eraikin hori finkatu­tzat edo antolamenduz kanpoko­tzat jo­tze­ko, aurreko artikuluko 3. apartatuan xedatutakotik ondoriozta­tzen denari jarraituko zaio.

44. artikulua.  Behin-behineko erabilerak jar­tzea, hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian.

1.    Udalak erabaki dezake geroko plangin­tza gauza­tze­a oztopatuko ez duten interes publikoko behin-behineko erabilerak ezar­tzea, hiri-lurzoru edo lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako eta titulartasun publiko edo pribatuko lursail hu­tse­tan, horiek gara­tze­ko hirigin­tza proiektuak behin betiko onar­tzen diren bitartean.

2.  Horretarako, lursailak aurreikusitako erabilerari egoki­tze­ko proiektua one­tsi beharko du Udalak. Proiektu horrek erabilerak esparruan izango duen eraginari buruzko azterketa bat jaso beharko du eta, hala badagokio, lurren aldi baterako erabileraren desjabe­tze espedientea izapidetu beharko du. Nolanahi ere, ukitutako jabeekin akordioa ere lor daiteke.

3.  Udalak lurren erabilera eskualdatu zaien beste titular ba­tzu­ei lurrak erabil­tze­ari uzteko agindua eman beharko die hilabeteko epean, titularrak edo titularrek ida­tzi­zko jakinarazpena aurkeztu dutenetik konta­tzen hasita. Jakinarazpenean, titularrak edo titularrek lurren okupazioa eskatuko dute, plangin­tza­ren aurreikuspenen arabera eraiketak edo urbanizazio obrak hasteko.

4.  Udalak kendu egin beharko ditu, bere kontura, okupatutako lurzoruetan dauden eta plangin­tza­ren garapenean egin beharreko obren kostua handitu edo obra horiek oztopatu di­tza­keten eraikun­tza­ko eta urbanizazioko elementuak; edo bestela, lursailen behin betiko urbanizazioan berriro erabil daitezkeen egoki­tza­pen obren kostua kendu ahal izango du, ordaindu beharreko kalte-ordainetatik.    

LAUGARREN TITULUA

PAR­TZE­LA ERAIKIGARRIEN ERAIKUN­TZA ETA ERABILERA ARAUBIDE OROKORRA

1. KAPITULUA.  ‑OINARRIZKO DEFINIZIOAK ETA IRIZPIDE OROKORRAK

45. artikulua.  Izen eta kon­tze­ptu ezberdinak, eta bakoi­tza­ren definizioa.

Hirigin­tza arau hauek aplika­tze­aren ondorioetarako, segidan azalduko diren hi­tzek kasuak kasu adierazitako esanahia izango dute:

— Par­tze­laren lerrokadura:

Lerro bat da, lursail urbanizatuaren gainean par­tze­lak muga­tzen dituena, eta beste par­tze­la ba­tzu­etatik nahiz espazio publikoetatik ere bereizten dituena.

— Eraikun­tza­ren lerrokadura:

Lursail urbanizatuaren gaineko lerro bat da, baimendutako eraikun­tzak oinplanoan duen gehieneko ingurakaria zehazten duena, sestra gainean nahiz sestra azpian, atari-aurreak egiteko espazioak sartu gabe.

— Eraikun­tza­ren erretiroa:

Par­tze­laren lerrokaduraren edozein puntutik eraikun­tza­ko puntu hurbilenera bitarteko distan­tzi­a da, plano horizontal batean neurtua, sestra azpiko eraikun­tzak barne izanik, baina hegalkinak eta teilategalak baztertuta.

— Fa­txa­daren azalera:

Eraikun­tza­ren lerrokaduratik bertikalki gora­tzen den azalera da.

— Atze­raemangunea:

Berariazko fa­txa­daren azaleratik hasi eta azalera horretatik a­tze­ratutako edozein puntu arteko distan­tzi­a da.    

— Mehelina:

Elkarri a­txi­kitako bi eraikun­tza muga­tzen dituen azalera bertikala da, bi eraikinen­tza­ko komuna den par­tze­la-lerroka­duraren gainean.

— Eraikun­tza­ren sakonera:

Fa­txa­dako gehieneko lerrokaduren arteko distan­tzi­a da, sarrerako fa­txa­daren elkarzutean neurtuta.

— Eraikinaren altuera:

Eraikin baten fa­txa­dako azaleraren altuera da, kasu bakoi­tze­rako ezarritako irizpideen arabera neurtua.

— Solairu baten altuera fa­txa­dan.

Erreferen­tzi­ako solairu jakin baten zorutik (egituran forjatua) hasi eta gain-gainean duen solairuaren zorura bitarteko altuera da.  

— Estalkipeko eremu baten altuera librea:

Eraikitako eremu baten sabai bukatuaren behealdeko puntu jakin batetik hasi eta zoru bukatuaren azalera arteko distan­tzi­arik laburrena da.

— Eraikinaren solairu kopurua edo eraikinaren profila:

Eraikin baten solairu kopurua da, solairu horiek sestra gainean edo azpian daudela ere.

— Estalkiaren malda:

Fa­txa­daren azaleraren goi-goiko mailatik hasita, estalkiaren bolumenaren ingurakari baimendua era­tzen duen malda da.               

— Estalkiaren profila:

Estalkiaren bolumenaren ingurakari baimenduaren sekzioa, plano bertikal eta fa­txa­daren azalerarekiko perpendikular batek eratua.

— Sotoko solairua:

Sarbidean izan ezik, sestra azpian dagoen solairua da, guztiz lurpean edo erdi lurpean; azken kasu horretan, 1,20 m baino beherago egongo da beti, bueltan eraiki gabeko espazioaren sestratik neurtuta, hori publikoa edo pribatua izanda ere. Baldin­tza hori bete ezean, erdisoto­tzat joko da.    

— Erdisotoko solairua:

Bere zorua, perimetroaren %60 baino gehiagoan, bide publiko edo espazio libreen sestratik gu­txi­enez 0,80 m beherago kokatua duen solairu oro da –baldin­tza hori bete ezean, behe solairu­tzat joko da–, eta gainera, perimetroaren %40 baino gehiagoan, fa­txa­dan gu­txi­enez 1,20 metroko altuera har­tzen duena –baldin­tza hori bete ezean, soto­tzat joko da–.

— Behe solairua.

Bere zorua, perimetroaren %60 baino gehiagoan, bide publiko edo espazio libreen –perimetroko espazio publiko edo pribatuen– sestratik 1,20 metro gorago edo 0,80 metro beherago kokatua duen solairu oro da.

— Goitegia edo solairuartea:

Behe solairuan onar daitekeen solairu edo forjatu gehigarria da, fun­tzi­onalki eta juridikoki solairu nagusi horri a­txi­kia. Goitegiaren azalera ez da zenba­tzen ez eraikigarritasunari dagokionez, ezta eraikinaren solairu kopuruari dagokionez ere.

— Behegaina edo solairuartea:

Zuzenean erdisotoan gainean kokatua dagoen solairua da; bere zorua, beraz, perimetroaren %40 baino gehiagoan, inguruko bide publiko edo espazio libreen sestratik 1,20 metro gorago kokatua duena.

— Goi solairua:

Behe solairuaren edo behegainaren, halakorik izanez gero, gainetik kokatutako solairu oro. Halako­tzat hartuko da, zuzenean eraikinaren estalkipean kokatuta egonik, fa­txa­dan punturen batean 1,20 metrotik gora har­tzen duen solairu oro.

— Atikoa:

Estalkipea alde batera u­tzi­ta, eraikineko solairurik garaiena da, bere perimetroaren %40 baino gehiagoan, fa­txa­dako azaleratik barrurago sartua dagoena, kasuak kasu berariaz ezarritako a­tze­raemangunea errespetatuz.

— Estalkipeko solairua:

Kasu bakoi­tze­an baimendutako gehieneko ingurakariaren baldin­tzen ondorioz sortutako estalki-taularen edo forjatuaren azpian kokatuta dagoen solairua, fa­txa­dan 1,20 metrotik beherako altuera duena.

Sestra gaineko solairu bereizi baten izaera izan dezake, baldin eta, eraikineko gainerako solairuetan kokatuta daudenekin alderatuta, solairu horrek erabilera bereiziak eta independenteak hartuko baditu, baita juridikoki eta erregistro aldetik ere; edota, bereizketa hori ez izan arren, eraikinaren gainerakoan kokatutako erabileren erabilera lagungarri edo eran­tsi­etara bidera­tzen bada.

— Fa­txa­da:

Eraikina kanpotik ixten duen paramentu edo plano bertikala.

— Elementu irtenkariak:

Eraikun­tza edo apaindura izaerako elementu finkoak dira, ez bizigarriak ezta okupagarriak ere, fa­txa­daren zati edo eranskin gisa, fa­txa­daren azaleratik kanpora­tzen diren atalak. Halako­tzat har­tzen dira, besteak beste, zokaloak, pilastrak, inpostak, men­tsu­lak, teilategalak eta markesinak.

— Hegalkinak.

Bertan bizi­tze­ko zein okupa­tze­ko modukoak diren, eta fa­txa­daren lerrotik atera­tzen diren elementuak dira. I­txi­ak edo irekiak izan daitezke.

Hegalkinaren atalik irtenenetik hasi eta fa­txa­darainoko distan­tzi­ari hegalkinaren sakonera esaten zaio.           

— Teilategalak:

Fa­txa­daren planotik kanpora, estalkien errematea osa­tzen duen elementu irtenkaria da.

— Terraza:

Eraikun­tza i­txi bat plano eta forjatu horizontal baten bitartez estalita ondoriozta­tzen den azalera irekiari esaten zaio terraza. Beraz, estalitako eraikun­tza­ren gainean kanpora irekitako azalera da.

— Atari-aurrea:

Atari-aurre­tzat jo­tzen da buelta osoan habeek eu­tsi­tako estalki oro, alboetan irekia. Eraikun­tza bati a­txi­kia egon daiteke ala ez.

— Patioak:

Eraikinen barruan ireki­tzen diren eremuak dira, e­txe­bizi­tzen bizigarritasun baldin­tzak berma­tze­ko xedez.      

— Azalera erabilgarria:

Lokal bakoi­tze­an, lokal hori ixten duten murruen barruan gera­tzen den azalera zapalgarria da, al­tza­riez okupa daitekeena. Hegalkin irekiak, hala nola terrazak eta balkoiak, ez dira azalera erabilgarri gisa zenba­tzen.

— Azalera eraikia:

Eraikun­tza batean eraikitako azalera guztia da, horretan sarturik egiturazko elementuak, patio­txo­ak, instalazioen hoditeria eta hegalkin irekiak.

— Okupatutako azalera:

Eraikun­tza­ren lerrokaduren barruko azalera da, bai sestra-azpian bai gainean delarik ere.

— Azalera eraikia:

Eraikigarritasun fisikoak zenba­tze­ko erabil­tzen dena da. Azalera eraikiari a­txi­ki dakioke, baina betiere, hurrengo artikuluan zehaztuko diren irizpideen arabera neurtuta.

46. artikulua.  Eraikigarritasun fisikoa kalkula­tze­ko irizpideak.

Oro har, eraikin baten eraikigarritasun fisiko edo gordin gisa zenbatuko dira, honako espazio hauek:

— Espazio estaliak eta i­txi­ak, 1,80 metrotik gorako altuera librea dutenak, sestra gainean zein azpian daudelarik ere. Eremu horietan, aipatutako altuera gaindi­tzen duen zatia zenbatuko da.

— Eraikun­tza­ren elementu trinkoak.

— Patioak eta φ < 1.50 m duten instalazio hodiak.

— Igogailuen baoak.

— Eraikun­tza berriaren era guztietako balkoiak, terrazak eta eguterak, baldin eta estalita badaude eta erabilera publikoko zorpenik ez badute; baita behe solairuko atari-aurreak ere. Elementu horien azaleraren %50a zenbatuko da HAPO hau indarrean jar­tze­ko unean finkatuak dauden a.10, 1.20 eta a.30 par­tze­latan izan ezik; izan ere, horietan, atari-aurreak ez dira eraikigarritasun bezala zenbatuko eta eraikin bakoi­tze­an bat egin ahal izango da gehienez.

— Estalkipeetan, arestian aipatutako espazioak eta elementuak zenbatu egingo dira, baldin eta nagusiki par­tze­lako erabilera nagusietara edo onargarrietara bidera­tzen badira; edota, jarduera horien erabilera lagungarrietara eman arren –zerbi­tzu instalazioak edo trastelekuak–, kokatuta dauden lokalekin batera, erregistroan unitate zatiezina osa­tzen ez badute.     

Ai­tzi­tik, hurrengo espazio eta elementu hauek, ez dira aipatutako eraikigarritasunaren barruan zenbatuko:

— Espazio estaliak eta i­txi­ak, 1,80 metrotik beherako altuera dutenak.

— Patioak eta φ > 1,50 m duten instalazio hodiak.

Edozein kasutan ere, eraikigarritasuna zehazteko orduan, oro har bereizi egingo dira par­tze­laren sestra gainean eta sestra azpian aurreikusitako solairuak.

Eraikun­tza­ren aprobe­txa­mendua arau­tze­rakoan, bereziki sestra gaineko aprobe­txa­menduaz ari garenean, honako elementu eta eremu hauen azalerak aprobe­txa­mendu horren barruan zenbatuko dira:

— Goi solairuetan eta estalkipeetan, oro har zenbakarriak diren eremu eta elementu guztiak.

— Behe solairuetan, erdisotoetan eta sotoetan ere aipatutako elementu eta eremu horiek zenbatu egingo dira, lursailaren sestra gainean fa­txa­da duten zatian.

Hori kalkula­tze­ko, fa­txa­dan 1,20 metrotik gorako altuera har­tzen duen perimetroaren propor­tzi­oa aplikatuko zaio kasuan kasuko solairuaren azalera osoari.

Hori horrela, par­tze­laren perimetroan mehelinekin bat egiten duten atalak ez dira ain­tzat hartuko; eta, solairu horien kanpoko paramentuak, %100etik gorako lubakiez estaliak daudenak, fa­txa­dako zati­tzat joko dira.            

Sestra azpiko aprobe­txa­menduak zehazterakoan, solairu estalgarriaren gehieneko azalera bereziki finkatuta badago, oro har zenbakarriak diren aprobe­txa­mendu guztiak halako­tzat zenbatuko dira, sestra gaineko aprobe­txa­mendu gisa zenbatu ahal izateko baldin­tzak bete­tzen ez badituzte behin­tzat.  

47. artikulua.  Eraikinaren solairu kopurua zehazteko irizpideak.

1.    Oro har, eta eraikigarritasuna zein erabilpenaren zertarakoa erabaki­tze­ko tratamendua baztertu gabe, sestra gaineko solairu­tzat har­tzen dira behegaina eta eraikun­tza­ko beheko zein goiko solairuak; eta sestra azpiko solairu­tzat, sotoak eta erdisotoak.

2.  Eraikin jakin baten solairu kopurua zehazteko, kontuan hartuko da, kasu bakoi­tze­an, eraikina kokaturik dagoen hirigin­tza esparruari buruz Plan Orokor honetako arau berezian ezarritakoa, edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritakoa, bateko eta besteko grafikoak barne.  


3.  Kasu bakoi­tze­an baimendutako solairu kopurua behar bezain zehatz erabakiko da, besteak beste, irizpide hauek erabiliz:

A.  Proiektatutako hirigin­tza garapen berriak badira, eraberri­tze­ko eta lehendik zeuden hiri-errealitateak ordezka­tze­ko jarduerei lotutakoak barne, aipatutako solairu kopurua berariaz eta zehatz identifikatuko da, sestra gaineko eta sestrapeko solairuei dagozkien parametro zenbakizkoak bereizita erabiliz.               

B.  Hirigin­tza garapenak gauzatuta eta finkatuta badaude, aurreikuspen hori aipatutako parametro zenbakizkoekin egin ahal izango da; edo bestela, zeharka, dauden eraikun­tzak beren solairu kopuruarekin batera finkatuta.             

C.  Gainera, fa­txa­dan a­tze­raemandako atiko solairu bat ere egitea baimen­tzen bada, hori berariaz eta era berezian identifikatuko da.

D.  Bestetik, eraikineko solairu kopurua arau­tze­an estalkipeko solairua solairu gehigarri eta bereizi­tzat har­tze­ko, ezinbestekoa izango da, eraikineko gainerako solairuetan kokatuta daudenekin alderatuta, solairu horrek erabilera bereiziak eta independenteak izatea juridikoki.             

E.  Aurreko «A» atalean aipatutako garapenen solairu kopurua zenbaki erromatarrez adieraziko da, sestra gaineko eta azpiko solairuak barra baten bitartez bereiziz; sestra gainekoak barraren ezkerrean eta sestra azpikoak, berriz, barraren eskuinean.

Atikoa eraiki­tze­a aurreikusten denean, solairu hori (a) hizkiaz identifikatuko da. Era berean, estalkipeko solairua bereizia eta independentea bada, «D» apartatuan adierazitakoaren arabera, (ep) hizkiaz identifikatuko da.        

48. artikulua.  Eraikun­tza­ren altuera neur­tze­ko irizpideak.          

1.    Eraikun­tza­ren altuera neur­tze­ko, oro har, fa­txa­da-azalaren puntu ertaina hartuko da behe erreferen­tzi­a gisa, lurzoru urbanizatuarekin elkar­tzen den gunean. Eta goi erreferen­tzia, berriz, –eraikinak teilategalik ez badu–, eraikun­tzak fa­txa­da-azaleran duen puntu gorenaren maila izango da, edo hura eta estalkiaren planoa elkar­tzen direneko puntua; betiere, kasuan kasuko arau berezian edo plangin­tza xehatuan, altuera hori neur­tze­ko beste irizpide espezifikorik ezar­tzen ez bada.

Proiektatutako garapen berrien kasuan –lehendik zeuden hiri-errealitateak eraberri­tze­ko eta ordezteko jarduerei lotutakoak barne–, bai aipatutako eraikun­tza altuera, bai eta horren goiko eta beheko aipatutako erreferen­tzi­a mailak ere –sestra gaineko lehen solairuaren ezarpen kota barne–, modu grafikoan ezarriko ditu hiri plangin­tzak; eta, hala egokituz gero, baita kasuan kasuko xehetasunezko azterlanak ere, koordenatu digitalizatu egokien bidez.

Aurreikuspen horiek antolamendu xehatuaren berariazko lerruna izango dute.

49. artikulua.  Eraiki­tze­ko baldin­tza orokorrak.

1.    Oro har, udal barrutiko hiri-eremuko par­tze­letan sotoko solairu bat (1) eraiki­tze­a baimenduko da; hala ere, kopuru hori doitu ahal izango da, behar beste arrazoituta, bai hirigin­tza esparruen arau berezietan eta bai plangin­tza xehatuan.           

Nolanahi ere, eraikin edo eraikin mul­tzo katalogatuak badira, sestra azpian eraiki­tze­ko aurreikuspen eta baimenak baldin­tza bat bete beharko du, hauxe: zehazki eta zorrozki arrazoitu beharko da egin nahi dena bateragarria dela haiek eta aldamenekoak egoera onean mantendu eta zain­tze­arekin. Aipatutako zain­tze horrekin bateragarria den kasuetan eta neurrian baino ez da baimendu­tzat joko. Horrelakoetan, baimendutako solairu kopurua modu berean baldin­tza­tuta dagoela ulertuko da.

Kasu horietan plangin­tza xehatua egitea aurreikusten bada, horri dagokionez, hartan xedatutakoari jarraituko zaio.        

2.  Oro har, hirigin­tza arau hauetan ezarritako irizpideei jarraituz, goi solairuek 2,50 metroko altuera librea izango dute gu­txi­enez.

Aparteko kasu ba­tzu­etan, aurreikuspen horiek Plan Orokor honetako arau berezietan doi­tze­ko aukera egongo da, behar bezala justifikatuta betiere, baina Plan hau onartu aurretik ere zutik zeuden eraikinetan eta horietako solairuetan.     

Lehendik zutik dauden eta aipatutako altuera baino txi­kiagoa duten eraikinak ordezten badira, eraikun­tza­ren altuera osoa goratu ahal izango da, solairu horiek aipatutako gu­txi­eneko altuerara irits daitezen. Alabaina, irizpide hori ezin izango da erabili estalkipeko solairuen altuerari dagokionez. Irizpide hori ez da erabilgarria izango, halaber, eraikun­tza­ri edo dagokion eraikin mul­tzo­ari esleitutako katalogazio mailari begiratuta, bateraezina gerta­tzen bada.   

2. KAPITULUA.  ‑BIZITOKI ERABILERAKO PAR­TZE­LETAN APLIKATU BEHARREKO ERAIKUN­TZA ETA ERABILERA ORDENAN­TZA OROKORRAK, HIRI-LURZORUAN ETA LURZORU URBANIZAGARRIAN

50. artikulua.  Baldin­tza orokorrak.

1.  Eraikun­tza­ren eitea zeharka erregula­tzea, lerrokaduren arabera:

Bide horri jarraituko zaio finkatutako eraikun­tza eta hirigin­tza garapenak dituzten eraikinez osatutako par­tze­letan, baldin eta baimendutako eraikun­tza­ren eite-parametroak zeharka erregula­tzen badira, lehendik dagoen eraikun­tza­ren eite-parametroei jarraituz.

Eraikun­tzak, fa­txa­dako azaleren eta, halakorik izanez gero, ondoriozta­tzen diren mehelinen arteko bolumen osoa edo zati bat hartuko du, par­tze­la bakoi­tze­an baimendutako gehieneko altuera arte. Hortik gora, fa­txa­da nagusiaren eta bigarren mailako fa­txa­daren artean, eraikun­tza profilaren arabera eratutako estalkiko azalerak mugatuko du.

Par­tze­la bakoi­tze­an, eraikun­tza­ren altuera aurrealdearen batez besteko puntuan neurtuko da, gunerik baxuenean. Eta, baimendutako hirigin­tza eraikigarritasunaren barruan, hegalkinei eta a­tze­raemanguneei buruzko arau espezifikoak ezarriko dira, barruko patioak ireki­tze­ko bezalaxe.

Par­tze­la horietan, hiru eratako eraikun­tza esku-har­tze­ak egin daitezke:

— Kon­tse­rbazio esku-har­tze­ak, oinarrizko kon­tse­rbazio mailan sailkatutako eraikinetan. Eraikin horiek ezin izango dira erai­tsi, ez eta haien bolumetria eta kanpoaldeko tratamendua aldatu ere.

— Lehendik zutik dauden eraikinak eraberri­tze­ko eta birgai­tze­ko esku-har­tze­ak. Eraikin horietan eraberritutako elementuek –teilatu igo­tze­ak barne, lehengo eraikina baimendutako gehieneko eraikun­tza altuerara iristen ez bada– ezarritako eraikun­tza baldin­tzak bete beharko dituzte.

— Eraikinak ordezka­tze­ko esku-har­tze­ak. Horrelakoetan, kasuan kasuko eraikun­tza lerrokadurak zehazten dira, eta horiek oso-osorik gauzatuko dira, ezarritako eraikun­tza baldin­tzen arabera.

2.  Lerrokaduren, hirigin­tza eraikigarritasunaren eta berariaz eta zuzenean finkatutako ordenan­tzen arabera erregula­tzea.

Bide horri jarraituko zaio nagusiki garapen berriko lursailetan.

Horri dagokionez –lerrokadurak, hirigin­tza eraikigarritasuna, eraikun­tza­ren altuera eta solairu kopurua eta abar–, Plana gara­tze­ko egiten den plangin­tza xehatuan adierazitakoari jarraituko zaio.

3.  Sestrei eta eraikun­tza­ri eusten dioten mailei buruzko baldin­tzak, bizitoki erabilerako par­tze­letan oro har aplika­tze­koak.

Lehendik urbanizatuak dauden esparruetan, eraikun­tzen euste mailak eta sestrak finkatu egingo dira; hala ere, berriz urbaniza­tze­ko esku-har­tze­etan egoki­tza­penak egin ahal izango dira, urbanizazio lanen proiektuetarako oro har ezarritako ahalbideen barruan.

Urbanizatu berri diren esparru edo elementuetan, antolamendu xehatua finka­tzen duen plangin­tzan eta urbanizazio proiektuetan zehaztuko da maila eta sestra horien behin betiko eraketa. Horretarako, bidezko koordenatu digitalizatuak erabiliko dira.

51. artikulua.  «a.10 Kokaleku zaharretako bizitokia» par­tze­la: Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.         

1.  Aurretiazko kon­tsi­derazioa.

«a.10 Kokaleku zaharretako bizitokia» par­tze­lak, Katalogoan lursail horien­tza­ko babes maila ezberdinekin aurreikusita dauden elementuekin identifikatu dira Plan Orokor honetan.      

Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak, hortaz, babes maila ezberdinetarako aurreikusi diren esku-har­tze­en ikuspegitik ain­tzat hartu behar dira.        

2.  Par­tze­lazioa.

Eraikin finkatuak direnez, eta arau berezietan edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritako doikun­tzak eta aurreikuspenak baldin­tza­tu gabe, lehendik dagoen par­tze­lazioa –eraikin haiei lote­tsi­takoa, kasuak kasu– berriro definituko da, kalifikazio xehatuan egindako mugaketaren arabera.

3.  Hirigin­tza eraikigarritasuna.

Par­tze­la bakoi­tza­ren hirigin­tza eraikigarritasuna Plan Orokor honetako kasuan kasuko arau berezietan ezarritakoa bera izango da.

4.  Lerrokadurak.

Par­tze­la bakoi­tze­ko eraikun­tza lerrokadurak Plan Orokor honetako kasuan kasuko arau berezietan ezarritakoak izango dira.

5.  Eraikun­tza­ren gehieneko altuera eta solairu kopurua.

Baimendutako eraikinek kasuan kasuko arau partikularrak finkatutako altuera eta profila izango dute gehienez.

6.  Hegalkinak.

VI. tituluan katalogatutako elementuetan egin daitezkeen esku-har­tze­ak zehazteko xedez erabili den araudiaren ikuspegitik baimendutako kasuetan, hegalkinak i­txi­ak izan daitezke –begiratokiak, galeriak eta an­tze­koak–, edota irekiak –balkoiak, terrazak eta an­tze­koak–, baldin eta aldez aurretik justifika­tzen bada eraikinaren eraketa babestu egingo dela. Hegalkinen sakonera, fa­txa­daren azaleratik neurtuta, 100 cm-koa izango da gehienez.

Hegalkin guztiak batera hartuta, bai irekiak bai i­txi­ak, eraikun­tza­ren fa­txa­da bakoi­tza­ren %30 okupatuko dute asko jota ere.

Hegalkinak, aurrez aurre duten espazio publikoaren edo lursail urbanizatuaren sestratik gu­txi­enez 2,80 metroko altuera u­tziz ipiniko dira soilik.

Hegalkin baten edozein puntutik aldameneko finkarako tartea 2,00 metrokoa izango da gu­txi­enez.

Hala ere, lehendik badauden hegalkinak finkatu egingo dira, parametro horiek ez bete arren.

7.  Estalkiak.

VI. tituluan katalogatutako elementuetan egin daitezkeen esku-har­tze­ak zehazteko xedez erabili den araudiaren ikuspegitik baimendutako kasuetan, eta betiere aldez aurretik justifika­tzen bada eraikinaren eraketa babestu egingo dela, estalkia berri­tze­rakoan lehendik daudenen ezaugarriei eta antolaerari jarraituko zaie. Estalkiko isurialdeetarako baimendutako gehieneko malda %35ekoa izango da.

Estalkiaren gehieneko profila gaindituz, honako hauek bakarrik ezarri ahal izango dira: txi­miniak, aireztapen edo hozte sistemako hodiak, sabai-leihoak, argi-zuloak –estalkiaren azaleraren paraleloan eta 0,40 metrotik beherako altueran–, irrati eta telebista antenak, eta nahitaez estalkitik gora ezarri behar diren instalazioen elementu teknikoak.

Lehendik halako elementurik ez duen fa­txa­da batean teilategala egitea erabaki­tzen bada, berorren helgalkina gehienez ere 1,25 metro kanporatuko da fa­txa­daren azaletik. Hegalkinak dauden fa­txa­da-zatietan, berriz, hegalkin horiek baino 30 cm gehiago kanporatu ahal izango da teilategala.

8.  Atari-aurreak.

VI. tituluan katalogatutako elementuetan egin daitezkeen esku-har­tze­ak zehazteko xedez erabili den araudiaren ikuspegitik begiratuta, zehazki 152,. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoaren arabera, eta betiere aldez aurretik justifika­tzen bada eraikinaren eraketa babestu egingo dela, eraikinari a­txi­kitako atari-aurreak egitea baimenduko da, eraikinaren balio arkitektonikoari dagozkion material aproposak erabilita.

Atari-aurrea, nolanahi ere, bigarren mailako fa­txa­daren batean onartuko da (eraikinaren albokoan edo a­tze­koan), sekula ez eraikinaren fa­txa­da nagusian.

5,50 metroko sakonera edo zabalera izango du gehienez, kanpoaldeko habeak ere azalera horretan sartuta.

Atari-aurrearen luzera kasuan kasuko fa­txa­darena bera izango da gehienez, eraikineko beste fa­txa­den lerrokaduratik kanporatu gabe, betiere.

Atari-aurrearen luzerako lerrokaduraren kanpoaldetik hasita, gu­txi­enez 2 metroko tartea u­tzi­ko da par­tze­laren edozein mugara.

Atari-aurrearen alboko lerrokaduraren kanpoaldetik hasita gu­txi­enez 2 metroko tartea u­tzi­ko par­tze­lak espazio publiko batekin egiten duen mugara; dena den, tarte hori txi­kiagoa izan daiteke oraingo eraikinaren eta aldameneko par­tze­la pribatuaren artean distan­tzi­a txi­kiagoa dagoenean.

Atari-aurreak 2,70 metroko altuera izango du gehienez, kanpoko lerrokaduran neurtuta, eta berorren estalkiak ez du gaindituko %30eko malda.

52. artikulua.  «a.20 Garapen txi­kiko bizitokirako par­tze­la». Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.              

1.  Par­tze­lazioa.

A.  Eraikin berriak.

Par­tze­lazioak egiterakoan, Plan Orokor honetako kasuan kasuko arau berezian eta plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritako irizpideei jarraituko zaie.         

B.  Lehendik badauden eta finkatu egin diren eraikinak.

Arau berezietan, edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritako doikun­tzak eta aurreikuspenak baldin­tza­tu gabe, lehendik dagoen par­tze­lazioa –eraikin haiei lote­tsi­takoa, kasuak kasu– berriro definituko da, kalifikazio xehatuan egindako mugaketaren arabera.

2.  Hirigin­tza eraikigarritasuna.

A.  Eraikin berriak.

Hirigin­tza eraikigarritasuna, Plan Orokor honetako arau berezietan edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritakoa bera izango da.               

B.  Lehendik badauden eta finkatu egin diren eraikinak.

Plan Orokor honetako arau berezietan, edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritako doikun­tzak baldin­tza­tu gabe, eraikin horiek beren eraikigarritasunarekin finkatuko dira.

Hirigin­tza eraikigarritasun hori, edozein kasutan ere, Plan Orokor honek sestrapean baimendutakoarekin osatuko da, liburu honetako 19. artikuluan azaldutako baldin­tze­tan.          

3.  Lerrokadurak.

Eraikun­tza­ren fa­txa­da guztietako lerrokadurak –sestra azpikoak ere bai, halakorik izanez gero– Plan Orokor honetan (hirigin­tza esparruen arau berezietan jasotako grafikoak) adierazitakoak izango dira; eta, horrez gain, plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritakoak.

4.  Eraikun­tza­ren gehieneko altuera eta solairu kopurua.

Par­tze­la bakoi­tze­an baimendutako eraikinen gehieneko altuera eta solairu kopurua, Plan Orokor honetako kasuan kasuko arau berezian, eta plan hau gara­tze­ko sustatuko den plangin­tza xehatuan ezarritakoak izango dira.

5.  Hegalkinak eta a­tze­raemanguneak.

Hegalkinak i­txi­ak izan daitezke –begiratokiak, galeriak eta an­tze­koak–, edota irekiak –balkoiak, terrazak eta an­tze­koak–. Hegalkinen sakonera, fa­txa­daren azaleratik neurtuta, 100 cm-koa izango da gehienez.

Hegalkin i­txi­ek, eraikun­tza­ren fa­txa­da bakoi­tze­an, fa­txa­da horren luzeraren %50 eta solairu kopurua biderkatuta lor­tzen den emai­tza okupatu ahal izango dute gehienez ere, eta solairuetako batean edo ba­tzu­etan pilatu ahal izango dira.

Hegalkin guztiak batera hartuta, bai irekiak bai i­txi­ak, eraikun­tza­ren fa­txa­da bakoi­tza­ren %60 okupatuko dute asko jota ere. 5,00 metrotik beherako fa­txa­da aurrealdeetan, hegalkinak gehienez ere 3,00 metroko aurrealdean ezarri ahal izango dira.

Hegalkinak, aurrez aurre duten espazio publikoaren edo lursail urbanizatuaren sestratik gu­txi­enez 2,80 metroko altuera u­tziz ipiniko dira soilik.

Hegalkin baten edozein puntutik aldameneko finkarako tartea 2,00 metrokoa izango da gu­txi­enez.

Hala eta guztiz ere, gaur egungo hegalkinak, aurreko parametroak ez bete arren, finkatu egingo dira, baldin eta eraiki ziren momentuan indarrean zeuden hirigin­tza irizpideen arabera gauzatuak badira.

Bestetik, a­tze­raemanguneak nahi bezala egin ahal izango dira, baldin eta beren sakonerak luzeraren erdia gaindi­tzen ez badu, eta betiere, aurrealdea gu­txi­enez 1,50 metrokoa bada.

6.  Teilategalak.

Teilategaleko irtengunea gehienez ere 1,25 metro kanporatuko da fa­txa­daren azaleratik. Hegalkinak dauden fa­txa­da-zatietan, berriz, hegalkin horiek baino 30 cm gehiago kanporatu ahal izango da teilategala.

7.  Estalkiak.

Ahal dela behin­tzat, bi, hiru edo lau isurialdekoak izango dira, lehendik daudenen ezaugarri eta antolaerara egokituz. Dena den, baimendutako profilari buruz ezarrita dauden baldin­tza orokorrak bete beharko dira. Estalkiko isurialdeetarako baimendutako gehieneko malda %35ekoa izango da.

Estalkiaren gehieneko profila gaindituz, honako hauek bakarrik ezarri ahal izango dira: txi­miniak, aireztapen edo hozte sistemako hodiak, sabai-leihoak, argi-zuloak –estalkiaren azaleraren paraleloan eta 0,40 metrotik beherako altueran–, irrati eta telebista antenak, eta nahitaez estalkitik gora ezarri behar diren instalazioen elementu teknikoak.

8.  Patioak.

Honako baldin­tza hauetan baimenduko dira:

— Barruko edo par­tze­lako patioaren neurria, bere altuera osoaren laurden bateko diametroko zirkulu bat barruan sar­tze­ko adinakoa izango da, argizta­tzen duen gela baxuenaren zorutik hasi eta hormaren punturik garaieneraino neurtuta. Barruan sar daitekeen zirkulu hori gu­txi­enez 3 metroko diametrokoa izango da.

— Esekilekua ezar­tze­ko edota eskailerak airezta­tze­ko patioen kasuan, arestian aipatutako gu­txi­eneko neurriak murriztu ahal izango dira: altueraren zor­tzi­ren batera eta bi metroko diametrora.

— Patio horien gaina sabai-leihoez estali ahal izango da bueltan espazio ireki bat lagata betiere, inolako i­txi­turarik gabe, sabai-leihoaren eta patioko hormen artean; eta gu­txi­enez aireztatuko duen azalera, patioak oinplanoan duen azaleraren %20 izango da.

— Patioaren zoruan ez da inolako eraikun­tza­rik onartuko.

— Patioaren zorua ez da kokatuko, inolaz ere, argitu edo aireztatu behar duen gelako zorutik hasita 0,60 m-tik gora.    

9.  Atari-aurreak.

Eraikun­tza­ri a­txi­kita atari-aurreak egitea baimenduko da. 

4,00 metroko sakonera edo zabalera izango du gehienez, kanpoaldeko habeak ere azalera horretan sartuta.

Atari-aurrearen luzera kasuan kasuko fa­txa­darena bera izango da gehienez, eraikineko beste fa­txa­den lerrokaduratik kanporatu gabe, betiere.

Atari-aurrearen luzerako lerrokaduraren kanpoaldetik hasita, gu­txi­enez 2 metroko tartea u­tzi­ko da par­tze­laren edozein mugara.

Atari-aurreak 2,70 metroko altuera izango du gehienez, kanpoko lerrokaduran neurtuta, eta berorren estalkiak ez du gaindituko %30eko malda.

53. artikulua.  «a.30 Familia bakarreko bizitoki erabilerako saila, par­tze­la pribatuan»: Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.

1.  Par­tze­lazioa.

Lehendik zutik dauden eta arau hauek finkatu dituzten eraikinetan, hauei lote­tsi­tako par­tze­lak ere gaur egungo ezaugarri eta baldin­tza beretan finkatuko dira; beraz, par­tze­lak zati­tze­rik edo beste ba­tzu­ekin elkar­tze­rik ez da onartuko, baldin eta par­tze­la horiek osa­tzen dituzten lursail guztiak edo zati ba­tzuk mugatutako egikari­tze unitateetan ez badaude behin­tzat.

Eraikin berrien kasuan, par­tze­lazioak honako Plan Orokor honetan eta plan hau gara­tze­ko egiten den plangin­tzan xedatutako irizpideei jarraituz egingo dira.               

2.  Hirigin­tza eraikigarritasuna.

A.  Eraikin berriak.

Hirigin­tza eraikigarritasuna, Plan Orokor honetako arau berezietan edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritakoa bera izango da.               

B.  Lehendik badauden eta finkatu egin diren eraikinak.

Plan Orokor honetako arau berezietan, edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan aurreikusitako doikun­tzak baldin­tza­tu gabe, eraikin horiek oraingo eraikigarritasunarekin finkatuko dira, baldin eta bere garaian indarrean zegoen hirigin­tza legeriarekin bat badatoz. Horregatik hain zuzen ere, finkatutako eraikigarritasuna, kasuak kasu eta oro har, egikari­tze­ko garaian indarrean zegoen hirigin­tza legerian aurreikusi eta baimendutakoarekin bat datozela ulertuko da.            

Hirigin­tza eraikigarritasun hori, edozein kasutan ere, Plan Orokor honek sestrapean baimendutakoarekin osatuko da, liburu honetako 19. artikuluan azaldutako baldin­tze­tan.          

3.  Lerrokadurak.

Eraikinaren lerrokadurak, bai fa­txa­da guztietakoak eta bai lurpekoak, halakorik izanez gero, kasuan kasuko antolamendu xehatuan grafiatutakoak izango dira.

4.  Eraikun­tza­ren gehieneko altuera eta profila.

Eraikun­tza­ren teilategalaren altuera, eraikinen arteko distan­tzi­a halako 1,5 izango da gehienez, baldin eta aurrez aurre dauden fa­txa­da horietako batean gela bizigarriak argizta­tze­ko baoak ireki­tzen badira, eta gela horietan ohikoa bada per­tso­nak luzaroan bertan egotea.

Eraikun­tza­ren profila gehienez ere sestra gaineko bi solairu eta sestra azpiko solairu batekoa izango da, hirigin­tza arau bereziak bestelakorik xedatu ezean. Dena den, lehendik zutik dauden eta profil hori gaindi­tzen duten eraikinak finkatu egingo dira.

5.  Hegalkinak eta a­tze­raemanguneak.

Hegalkinak i­txi­ak izan daitezke –begiratokiak, galeriak eta an­tze­koak–, edota irekiak –balkoiak, terrazak eta an­tze­koak–. Hegalkinen sakonera, fa­txa­daren azaleratik neurtuta, 1 m-koa izango da gehienez.

Hegalkin i­txi­ek, eraikun­tza­ren fa­txa­da bakoi­tze­an, fa­txa­da horren luzeraren %50 eta solairu kopurua biderkatuta lor­tzen den emai­tza okupatu ahal izango dute gehienez ere, eta solairuetako batean edo ba­tzu­etan pilatu ahal izango dira.

Hegalkin guztiak batera hartuta, bai irekiak bai i­txi­ak, eraikun­tza­ren fa­txa­da bakoi­tza­ren %60 okupatuko dute asko jota ere. 5,00 metrotik beherako fa­txa­da aurrealdeetan, hegalkinak gehienez ere 3,00 metroko aurrealdean ezarri ahal izango dira.

Hegalkinek aurrez finkatutako erretiro baldin­tzak beteko dituzte.

Hala eta guztiz ere, gaur egungo hegalkinak, aurreko parametroak ez bete arren, finkatu egingo dira, baldin eta eraiki ziren momentuan indarrean zeuden hirigin­tza irizpideen arabera gauzatuak badira.

Bestetik, a­tze­raemanguneak nahi bezala egin ahal izango dira, baldin eta beren sakonerak luzeraren erdia gaindi­tzen ez badu, eta betiere, aurrealdea gu­txi­enez 1,50 metrokoa bada.

Arestian azaldutako aurreikuspen horiek kasuan kasuko arau berezietan edota Plan Orokor hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan doitu ahal izango dira, behar bezala justifikatuz gero.

6.  Teilategalak.

Teilategaleko irtengunea gehienez ere 1,25 metro kanporatuko da fa­txa­daren azaleratik. Hegalkinak dauden fa­txa­da-zatietan, berriz, hegalkin horiek baino 30 cm gehiago kanporatu ahal izango da teilategala.

7.  Estalkiak.

Nahi bezalakoak izan daitezke baina, ahal dela behin­tzat, bi, hiru edo lau isurialdekoak izango dira. Dena den, baimendutako profilari buruz ezarrita dauden baldin­tza orokorrak bete beharko dira eta isurialdeek %35eko malda izango dute gehienez. 

Estalkiaren profil baimendua gaindituz, aurreko artikuluan aipatutako elementuez gain, ganbara erako konponbideak ere onartu ahal izango dira.

8.  Atari-aurreak.

Eraikun­tza­ri a­txi­kita atari-aurreak egitea baimenduko da. 

4,00 metroko sakonera edo zabalera izango du gehienez, kanpoaldeko habeak ere azalera horretan sartuta.

Atari-aurrearen luzera kasuan kasuko fa­txa­darena bera izango da gehienez, eraikineko beste fa­txa­den lerrokaduratik kanporatu gabe, betiere.

Atari-aurrearen luzerako lerrokaduraren kanpoaldetik hasita, gu­txi­enez 2 metroko tartea u­tzi­ko da par­tze­laren edozein mugara.

Atari-aurreak 2,70 metroko altuera izango du gehienez, kanpoko lerrokaduran neurtuta, eta berorren estalkiak ez du gaindituko %30eko malda.

54. artikulua.  «a.40 Garapen txi­kiko bizitokirako par­tze­la mistoa»: Eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.

1.  Par­tze­lazioa.

Lehendik zutik dauden eta arau hauek finkatu dituzten eraikinetan, hauei lote­tsi­tako par­tze­lak ere gaur egungo ezaugarri eta baldin­tza beretan finkatuko dira; beraz, par­tze­lak zati­tze­rik edo beste ba­tzu­ekin elkar­tze­rik ez da onartuko, baldin eta par­tze­la horiek osa­tzen dituzten lursail guztiak edo zati ba­tzuk mugatutako egikari­tze unitateetan ez badaude behin­tzat.

2.  Hirigin­tza eraikigarritasuna.

A.  Eraikin berriak.

Hirigin­tza eraikigarritasuna, Plan Orokor honetako arau berezietan edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritakoa bera izango da.               

B.  Lehendik badauden eta finkatu egin diren eraikinak.

Plan Orokor honetako arau berezietan, edota plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan ezarritako doikun­tzak baldin­tza­tu gabe, eraikin horiek beren eraikigarritasunarekin finkatuko dira. Horregatik hain zuzen ere, finkatutako eraikigarritasuna, kasuak kasu eta oro har, egikari­tze­ko garaian indarrean zegoen hirigin­tza legerian aurreikusi eta baimendutakoarekin bat datozela ulertuko da.

Hirigin­tza eraikigarritasun hori, edozein kasutan ere, Plan Orokor honek sestrapean baimendutakoarekin osatuko da, liburu honetako 19. artikuluan azaldutako baldin­tze­tan.          

3.  Lerrokadurak.

Eraikinaren lerrokadurak, bai fa­txa­da guztietakoak eta bai lurpekoak, halakorik izanez gero, kasuan kasuko antolamendu xehatuan grafiatutakoak izango dira.

4.  Eraikun­tza­ren gehieneko altuera eta profila.

Eraikun­tza­ren gaur egungo altuera finkatu egingo da hala zehaztutako par­tze­latan.

Eraikun­tza­ren profila gehienez ere sestra gaineko bi solairu eta sestra azpiko solairu batekoa izango da, hirigin­tza arau bereziak bestelakorik xedatu ezean. Dena den, lehendik zutik dauden eta profil hori gaindi­tzen duten eraikinak finkatu egingo dira.

5.  Hegalkinak eta a­tze­raemanguneak.

Hala eta guztiz ere, gaur egungo hegalkinak, aurreko parametroak ez bete arren, finkatu egingo dira, baldin eta eraiki ziren momentuan indarrean zeuden hirigin­tza irizpideen arabera eginak badira.

Bestetik, a­tze­raemanguneak nahi bezala egin ahal izango dira, baldin eta beren sakonerak luzeraren erdia gaindi­tzen ez badu, eta betiere, aurrealdea gu­txi­enez 1,50 metrokoa bada.

Arestian azaldutako aurreikuspen horiek kasuan kasuko arau berezietan edota Plan Orokor hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tza xehatuan doitu ahal izango dira, behar bezala justifikatuz gero.

6.  Teilategalak eta estalkiak.

Lehendik badauden par­tze­letan orain dituztenak finkatuko dira. Oraingo eraikigarritasuna berreraiki­tze­a erabaki­tzen bada, teilategaleko irtengunea gehienez ere 1,25 metro kanporatuko da fa­txa­daren azaleratik. Hegalkinak dauden fa­txa­da-zatietan, berriz, hegalkin horiek baino 30 cm gehiago kanporatu ahal izango da teilategala.

7.  Estalkiak.

Nahi bezalakoak izan daitezke baina, ahal dela behin­tzat, bi, hiru edo lau isurialdekoak izango dira. Dena den, baimendutako profilari buruz ezarrita dauden baldin­tza orokorrak bete beharko dira eta isurialdeek %35eko malda izango dute gehienez, eta oraingo eitea finkatu egingo da aurreikuspen horiek ez bete arren.

Estalkiaren profil baimendua gaindituz, aurreko artikuluan aipatutako elementuez gain, ganbara erako konponbideak ere onartu ahal izango dira.

8.  Atari-aurreak.

Eraikun­tza­ri a­txi­kita atari-aurreak egitea baimenduko da. 

4,00 metroko sakonera edo zabalera izango du gehienez, kanpoaldeko habeak ere azalera horretan sartuta.

Atari-aurrearen luzera kasuan kasuko fa­txa­darena bera izango da gehienez, eraikineko beste fa­txa­den lerrokaduratik kanporatu gabe, betiere.

Atari-aurrearen luzerako lerrokaduraren kanpoaldetik hasita, gu­txi­enez 2 metroko tartea u­tzi­ko da par­tze­laren edozein mugara.

Atari-aurreak 2,70 metroko altuera izango du gehienez, kanpoko lerrokaduran neurtuta, eta berorren estalkiak ez du gaindituko %30eko malda.

55. artikulua.  Bizitoki erabilerako par­tze­letan baimendutako erabilerak ezar­tze­ko araubide orokorra.

1.  Erabilera nagusia.

Bizitoki erabilerako par­tze­lak e­txe­bizi­tze­tara bideratuko dira nagusiki, kasuak kasu dagokien erabilera orokorreko zonari esleitu zaion kalifikazio orokorreko araubidearekin bat etorriz.    

2.  Erabilera baimenduak.

Par­tze­la horietan gainerako erabilera baimenduak ezarri ahal izateko, aldiz, honako artikulu honetako hurrengo ataletan ezarriko diren irizpideei jarraituko zaie. Edozein kasutan ere, erabilera horiek jarduera nagusiarekin, hau da, bizitoki erabilerarekin bateragarriak ote diren begiratuko da, baimena eman aurretik.

3.  Bizitoki erabilerako par­tze­len erabilera araubide orokorra.

A.  Bizitoki erabilerak:

— Soil-soilik sestra gaineko solairuetan eta artikulu honetako 5. puntuan ezarriko diren baldin­tzak bete­tzen dituzten erdisotoetan ipiniko dira.

B.  Industri erabilerak:

— 1. kategoriako industria: Soil-soilik behe-solairuan eta artikulu honetako 5. puntuan ezarriko diren baldin­tzak bete­tzen dituzten erdisotoetan ipiniko dira.

C.  Hirugarren sektorekoak.

— Hotel erabilera: eraikin osoan, barne-erabilerak solairuz solairu ipiniz, hemen deskribatu diren erabilerekiko an­tze­kotasunaren arabera.

— Merkatari­tza erabilera: Behe-solairuan edo erdisotoan, e­txe­bizi­tzen sarbideaz aparteko sarbide propioarekin. Merkatari­tza sestra gaineko bigarren solairuan ere onar daiteke, baldin eta solairu horretan gara­tzen den jarduera, juridikoki eta fun­tzi­onalki, bere azpiko solairuan gara­tzen den jarduerari lotua badago eta, betiere, solairu horretatik barne-sarbidea badu, hau da, eraikineko e­txe­bizi­tzen sarbide komunetatik aparte, alegia.            

— Bulegoak: Merkatari­tza erabileraren baldin­tza beretan. Goi solairuetan, bulego profesionalak bakarrik onartuko dira.              

— Aisialdi erabilerak: Merkatari­tza erabileraren baldin­tza beretan.

— Hirugarren sektoreko askotariko erabilerak: Bulego erabileren baldin­tza beretan. Ostalari­tza­ko erabilera osagarriak izanez gero, behe solairuan ezarri beharko dira.

D.  Erkidegoaren ekipamenduko erabilerak.

— Hotel erabileren baldin­tza beretan.

E.  Garajea:

— Arau berezietan edota plangin­tza xehatuan bestelako kokagunetan ezar­tze­a onar­tzen bada ere, garajeak sestra azpiko solairuetan kokatuko dira nagusiki. Hala ere, kasuan kasuko eraikinaren behe solairuan ere onartuko dira.  

4.  Sotoko eta erdisotoko lokalen erabilera baldin­tzak.

Hurrengo pasartean ezarritako baldin­tzak bete­tzen ez dituzten sotoak eta erdisotoak, soil-soilik kasuan kasuko eraikinaren sestra gaineko solairuetan gara­tzen den bizitoki erabilera nagusiaren edota gainerako erabilera baimenduen eranskin edo lagungarri gisa erabiliko dira; esate baterako, eraikineko lokal eta e­txe­bizi­tzen zerbi­tzu­rako garajeak, trastelekuak eta zerbi­tzu-instalazioak ezar­tze­ko.

Era berean, jendeari zuzenean sal­tze­ko erabilerak edota jendeak luzaroan bertan egon beharra dakarten erabilerak ere ezarri ahal izango dira erdisotoetan, kanpotik sarbide zuzena duten ataletan, baldin eta eremu horiek lursailaren sestratik behera 1,50 metro baino gu­txi­agora kokatuak badaude eta 1,20 metrotik gorako altuera duten fa­txa­da-zatietara aurrez aurre ematen badute. Lokal horiek, edozein kasutan ere, honako artikulu honetan ezarritako gainerako mugak errespetatu beharko dituzte; besteak beste, erregistroan ezin izango dira unitate independente gisa inskribatu eta, betiere, unitate fun­tzi­onal bakarra osatuko dute beren gain-gaineko solairuan kokatutako lokalekin.

Sotoko eta erdisotoko gainerako lokaletan espresuki debekatua dago jendea zuzenean arta­tze­a eska­tzen duten jarduerak edota jendea luzaroan bertan egotea dakartenak.

Garajeko aparkalekuen gu­txi­eneko hornidura bat ezar­tzen bada, eta garaje hori sotoan edo erdisotoan ezar­tze­a baimen­tzen bada, espazio horietan beste erabilera ba­tzuk jarri aurretik, aparkamendu hornidura hori bete­tze­ko behar den azalera gorde eta bermatu beharko da.

5.  Behe solairuko lokalen erabilera baldin­tzak.

Behe solairuetan eta behegainetan kokatutako lokaletan, bizitoki erabilerak edota goi solairuetako e­txe­bizi­tzen erabilera osagarriak ezarri ahal izango dira; eta, horrelakoetan, e­txe­bizi­tza horien unitate zatiezin gisa inskribatuko dira erregistroan.

Gainera, behe solairuko eta behegaineko lokaletan, bizitoki erabilerako par­tze­len tipologia desberdinetan baimendutako gainerako erabilerak ere ezarri ahal izango dira, baldin eta kasuak kasu dagozkien mugak eta baldin­tzak bete­tzen badituzte.

6.  Goi solairuen erabilera baldin­tzak.

Goi solairuetan, bizitoki erabilerak ezarriko dira nagusiki, eta baita e­txe­bizi­tza­ren erabilera lagungarriak ere. Baina goi solairu horietan debekatua dago zuzenean lursailean ezarri beharreko instalazioen elementu teknikoak ezar­tzea, edota bizitoki erabilerako lokalen erabil­tza­ileen­tzako gogaikarriak izan daitezkeen edonolako elementuak ipin­tzea.

Etxe­bizi­tza­rekin bateragarriak diren beste erabilerak ere onartuko dira.

Goi solairuetan, aipatutako bizitoki erabilera nagusi horretaz gain, baimendutako gainerako erabilerak ere ezarri ahal izango dira, baldin eta Plan honek kasuak kasu finkatutako baldin­tzak bete­tzen badituzte.

7.  Estalkipeko solairuen erabilera baldin­tzak.

Eraikineko instalazioen elementu teknikoak ezar­tze­ko eta e­txe­bizi­tze­i a­txi­kitako trastelekuak ezar­tze­ko erabiliko dira nagusiki.

Ondoriozta­tzen diren lokalek beharrezko bizigarritasun baldin­tzak bete­tzen badituzte, hau da, bai Plan honetan eta bai indarrean dauden legezko xedapenetan ezarritako altuera, argiztapen eta aireztapen baldin­tzak bete­tzen badituzte, lokal horietan e­txe­bizi­tza erabilerak onartu ahal izango dira, honako baldin­tza hauetan:

Erregistroan ezingo dira, inolaz ere, finka independente gisa inskribatu; eta, lehendik hala ez badaude, eraikin bereko azpiko solairuetan kokatutako e­txe­bizi­tze­i eran­tsi­tako lokal gisa inskribatu beharko dira.

Lokal horiek ezin izango dira erabili, inolaz ere, e­txe­bizi­tza independente gisa.

Lokala a­txi­kia dagoen e­txe­bizi­tza lokal horren azpiko solairuan badago, eta biak barruko eskailera baten bidez zuzenean komunikatuak badaude, ezarritako bizigarritasun baldin­tzak bete­tzen dituzten eremuak logela gisa erabili ahal izango dira. Kasu horretan, logelak estalkipeko eremuan ipini ahal izango dira.

Lokalaren eta e­txe­bizi­tza­ren artean aurreko pasartean aipatu den zuzeneko komunikazio hori ez badago, edota komunikazio hori ezinezkoa bada, bi eremuen artean erlazio espazialik ez dagoelako, ezin izango da e­txe­bizi­tza gisa erabili.

Eraikin berrietan, eraikigarritasun fisikoa eraikun­tza zein eraikigarritasun ordenan­tzen bidez arau­tzen denean, aurreko pasarteetan aipatutako baldin­tzak aplikatuko dira.       

Solairu horretan ez onartuko, inolaz ere, e­txe­bizi­tza independenteak ezar­tzea.

8.  Atari-aurreen eta sestra gainean eraikiezinak diren eremu pribatuen erabilera baldin­tzak.

Sestra gainean eraikigarriak ez diren espazioak, bizitoki erabilerako lursailei a­txi­kita badaude, oro har lorategiak eta dagokien eraikineko bizilagunak egoteko guneak izateko baliatu ahal izango dira, bai eta oinezkoen sarbide gisa ere.              

Par­tze­lari a­txi­kitako lursailen azalerak ahalbide­tzen duenean eta, berariaz baimen­tzen denean, eremu hauek ibilgailuen sarbiderako eta lur gaineko aparkalekuak egiteko ere erabili ahal izango dira, baldin eta par­tze­la horrek, ibilgailuak kirol instalazio pribatuetara hel­tze­ko sarbide zuzena badu. Era berean, gas likidotuen deposituak eta egur-tokiak ezar­tze­ko ere erabili ahal izango dira, hauek gehienez 8 m²-ko azalera eta 2,3 metroko altuera badute.

56. artikulua.  Bizitoki erabilerarako baldin­tza orokorrak.

1.    Hiri Antolamenduko Plan Orokor honen babesean gara­tzen diren eta bizitoki erabilerara bideratuko diren eraikin guztiek, indarrean dagoen araudi orokorrak agindutako bizigarritasun baldin­tza orokorrak bete beharko dituzte.

2.    Era berean, babes ofizialeko e­txe­bizi­tzak erregula­tzen dituzten arauek, edota horien ordez ematen direnek, gai honen inguruan ezarritako xedapenak aplikatuko dira, osagarri gisa. 


3.    Eraikin katalogatuak har­tzen dituzten par­tze­letan ez dira aplikatuko, honako atal honetan jasota egon arren, oraingo eraikun­tza tipologia zain­tze­ko proposatutako helburu nagusiarekin kontraesanean dauden xedapenak, edota eraikun­tza garapena oztopa­tzen dutenak. Hori horrela, erabaki daitekeen irtenbiderik egokiena udal zerbi­tzu teknikoek proposatuko dute, egin beharreko kon­tsu­ltak egin ondoren.           

57. artikulua.  E­txe­bizi­tzara bideratuko diren lokalei aplikatu beharreko baldin­tzak.

1.  Etxe­bizi­tza­ren osaketa eta gu­txi­eneko neurriak.

A.  E­txe­bizi­tza­ren gu­txi­eneko tamaina.

Ezin izango da eraiki 40 m²-tik beherako azalera erabilgarria duen e­txe­bizi­tza­rik.

B.  Gu­txi­eneko osaketa:

Etxe­bizi­tza orok, erabilera ezberdineko espazio edo gela hauek izango ditu gu­txi­enez:

— Sukaldea ere txe­rtatua duen egongela-jangela unitarioa, edo bestela, egongela-jangela bat eta sukalde independentea.               

— Bi ohe har­tze­ko moduko logela.

— Bainugela bat, konketaz, komunaz eta du­txa edo bainuon­tzi­az hornitua.

— Atondo bana­tza­ilea.

— Arropa esekilekua.

C.  E­txe­bizi­tzen batez besteko tamaina:

Egikari­tze unitateen barruan sartutako eraikinen batez besteko tamaina, bizitoki erabilerarako eraikigarritasun fisikoa gehieneko e­txe­bizi­tza kopuruaz zati­tze­aren emai­tza izango da.      

2.  Gelen gu­txi­eneko neurriak.

— Gu­txi­eneko azalerak (erabilgarriak):

— Sukaldea: 7 m² e­txe­bizi­tzak gu­txi­eneko osaketa badu; eta 1 m² gehiago, eransten zaion logela bakoi­tze­ko.

— Egongela-jangela, sukaldeaz hornitua: 18 m² e­txe­bizi­tzak gu­txi­eneko osaketa badu; eta 2 m² gehiago, eransten zaion logela bakoi­tze­ko.

— Egongela-jangela: 14 m² e­txe­bizi­tzak gu­txi­eneko programa badu; eta 2 m² gehiago, programa horri eransten zaion logela bakoi­tze­ko.

— Banakako logela: 7 m².

— Logela bikoi­tza: 10 m².

— Bainugela osoa: 3 m².

— Gu­txi­eneko bainugela: 2 m².

— Arropa esekilekua: 1,5 m² e­txe­bizi­tzak gu­txi­eneko osaketa badu; eta 0,75 m² gehiago, eransten zaion logela bakoi­tze­ko.

— Gu­txi­eneko zabalera librea. Irisgarritasunari buruzko araudiari jarraituko zaio.

— Barruko eskailerek, halakorik ipiniz gero behin­tzat, gu­txi­enez 0,80 m-ko zabalera izango dute.

— Atondoak gu­txi­enez 1,10 m-ko zabalera izango du.

— Egongela nagusia: Barruan 3 m-ko diametroko zirkulu bat sar­tze­ko modukoa izango da.

— Sukaldea: Aparailuak alde batean, 1,6 m-ko diametroko zirkulua; aparailuak aurrez aurreko aldeetan: 2,20 m-ko diametrokoa.

— Logelak: 2,5 m-ko diametroko zirkulua; aparteko kasuetan, gela gehigarrietako bat 2 m-ko diametroko zirkulua har­tze­ko modukoa izan daiteke.

— Bainugela: Aparailuak alde batean, 1,2 m-ko diametroko zirkulua; aparailuak aurrez aurreko aldeetan: 1,60 m-ko diametrokoa.

— Arropa esekilekua: 0,85 m.

— Gu­txi­eneko altuera librea:

— Etxe­bizi­tza osoak 2,50 m-ko altuera librea izango du gu­txi­enez; baina hori 2,20 metrora murriztu ahal izango da komunetan, korridoreetan, biltegi­txo­etan eta per­tso­nek luzaroan bertan egon beharrik ez duten gainerako guneetan.

— Era berean, ganbara i­txu­rako eremuak per­tso­nak bertan egoteko erabili ahal izango dira, baldin eta eremu horien altuera librea ezarritako gu­txi­eneko altuera bera edo gehiago bada, eremu horren azaleraren %70ean.

3.  Gelen argiztapen eta aireztapen baldin­tzak.               

Etxe­bizi­tza orok gu­txi­enez gela bat eraikinaren kanpoko fa­txa­dara irekia izango du; gela hori egongela izango da, hau da, egongela-logela edo egongela-sukaldea.

Egongela, logela, sukalde eta jangelako espazioek argiztapen eta aireztapen naturaleko baoak izango dituzte, kanpora zuzenean edo bestela patiora irekiak, eremu horien azaleraren heren batez igarogarriak. Bao horien azalera, dagokien gelak oinplanoan har­tzen duen azaleraren 1/10 izango da gu­txi­enez; baoaren azalera, edozein kasutan ere, ez da 1 m² baino gu­txi­ago izango. Kristalez hornitutako azalera, argiztatu beharreko gelaren azaleraren %6 izango da gu­txi­enez.

Bainugelek aireztapenerako baoak izango dituzte kanpora edo patiora irekiak; eta, halakorik izan ezean, hodi bidezko aireztapen sistema edo bitarteko mekanikoen bidezko aireztapen sistema behartua ipini beharko da, behar bezalako aireztapen eta aire erauzketa baldin­tza egokiak bermatuko diren moduan.

Sukaldeak lurruna erauzteko hodia izango du, zuzenean eraikinaren estalkira edo gunerik garaienera aterako dena. Hodi horri eran­tsi­ko zaizkio e­txe­bizi­tzan ipinitako instalazioen arabera beharrezkoak diren gainerako hodi guztiak.

4.  Etxe­bizi­tzen antolakun­tza fun­tzi­onala.

Etxe­bizi­tzako eremuak bana­tze­rakoan honako baldin­tzak bete beharko dira:

— Komunak barruti independenteak izango dira beti.

— Logela orok pasabiderako gunetik edo egonlekutik izango du sarrera; inolaz ere ez da onartuko logela baten sarbide bakarra beste logela batetik egitea.

— Komun eta bainugeletarako sarbidea pasabiderako eremuetatik edo egongelatik egingo da, bainugela bat baino gehiago izanik, horietako batek arestian aipatutako baldin­tza hori bete­tzen duenean izan ezik. Hala izanez gero, gainerako bainugelak logelei a­txi­ki dakizkieke, haietatik zuzeneko sarrera eginda.

— Lau logelako e­txe­bizi­tzek bi bainugela oso izan beharko dituzte nahitaez.

5.  Etxe­bizi­tza­rako lokaletako sarbideen baldin­tzak.

— Atariak.

Oztopo arkitektonikoak ezaba­tze­ari eta irisgarritasuna susta­tze­ari buruz indarrean dagoen araudiak ezarritako gu­txi­eneko baldin­tzak beteko dituzte, bai tamainari eta bai irisgarritasunari dagokionez.

Gu­txi­enez 2,00 m-ko luzera eta zabalera izango dute.

— Eskailerak.

Eraikun­tza suteen aurka babesteari buruz indarrean dagoen legeriak tamainari eta diseinuari buruz ezarritako baldin­tzak beteko dituzte. Era berean, oztopo arkitektonikoak ezaba­tze­ari eta eraikineko irisgarritasuna susta­tze­ari buruzko araudi sektorialak xedatutakoa beteko dute.   

— Igogailuak.

Oztopo arkitektonikoak ezaba­tze­ari eta irisgarritasuna susta­tze­ari buruz indarrean dagoen araudiak ezarritakoari jarraituz antolatu beharko dira nahitaez, araudi horretan xedatutako baldin­tze­tan.

Lehendik zutik dauden eraikinetan igogailuak eskailera kaxetan edo patioetan ipini ahal izango dira, baldin eta hori egin ondoren libre gera­tzen den espazioak aurreko artikuluetan horrelakoei eska­tzen zaizkien neurriak eta ezaugarriak bete­tzen baditu.

Aparteko kasuetan, lehendik zutik dauden eraikinetan, igogailua eraikinaren kanpoaldean ezar­tze­a onartuko da, eraikin horren par­tze­la pribatuan edo espazio publikoan, baldin eta eraikinaren barruan jar­tze­a teknikoki zeharo ezinezkoa bada, eta azkenean erabakitako antolaera eraikin osoarekin bat badator; eta, betiere, inguruko espazio publikoa behar bezala erabil­tze­a inolaz oztopa­tzen ez bada.

58. artikulua.  Behe solairuan bestelako erabileretara bideratuko diren lokalei aplikatuko zaizkien baldin­tzak.

1.    Gu­txi­eneko altuera librea.

Era honetako lokalek 2,50 m-ko altuera librea izango dute gu­txi­enez. Hala ere, horrek ez du baldin­tza­tuko kasuan kasuko araudi tekniko-sanitarioak jarduera jakin ba­tzuk ezar­tze­ko agin­tzen dituen bizigarritasun baldin­tzak bete beharra.          

Komunak edo biltegia ezar­tze­ko diren eta beste ezertarako balio ez duten eremu lagungarrietan, aipatutako altuera libre hori 2,20 m-ra murriztu ahal izango da, baina ezaugarri horiek dituzten lokalak ezin izango dira erabili per­tso­nak luzaroan bertan egoteko.

2.  Sarbidea.

Behe-solairuko lokal guztiek, jendea zuzenean arta­tze­ko badira, zuzeneko sarbidea izango dute eraikinaren kanpoaldetik.

3.  Gu­txi­eneko azalera.

Lokal horietako bakoi­tze­ko azalera erabilgarria ez da 25 m²-tik beherakoa izango, lehendik badauden eta, gu­txi­eneko azalera baldin­tzak ez bete arren, finkatu egingo diren lokalen kasuan izan ezik. Era berean, baldin­tza hori ez da aplikatuko aparteko beste zenbait kasutan ere, esate baterako, jarduera motaren arabera –loteria edo pren­tsa saltokiak, estankoak eta an­tze­koak– jarduera edo erabilera behar bezala buru­tze­ko, aipatutako azalera hori beharrezkoa ez den kasuetan.

4.  Aireztapena eta argiztapena.

Artikulu honetan jasotako lokaletan per­tso­nak bertan luzaroan egoteko den zatiak, Laneko Segurtasun eta Higiene gaietan indarrean dagoen legeriak agindutako argiztapen eta aireztapen baldin­tzak bete beharko ditu.

Hori horrela, eraikin berrietan, behe solairuan edo behegainean bizitoki erabileraz aparteko jarduerak hartuko dituzten lokaletan, aireztapenerako hodiak ipini beharko dira; hain zuzen ere, keak eta gasak erauzteko txi­minia bat eta aireztapen soilerako hodi bat ipini beharko dira merkatari­tza lokalean eraikitako azaleraren 50 m² edo zatiki bakoi­tze­ko.

59. artikulua.  Garajerako erabiliko diren lokalen baldin­tzak.

Garajerako lokalek irisgarritasun araudia, suteen aurkako araudia eta dagokien araudi sektoriala beteko dute.

1.    Gu­txi­eneko neurriak.

Garajeko aparkaleku ireki bakoi­tza 2,20 m x 4,50 m-koa izango da gu­txi­enez.

2.  Gu­txi­eneko altuera librea.

Lokalak, bere osotasunean, 2,25 m-ko altuera librea izango du gu­txi­enez.

3.  Sarbideak.

Garajeek gu­txi­enez hiru metro zabaleko sarbidea izango dute.

Arrapala zuzenek %16ko malda izango dute gehienez, eta bihurgune edo biraketako arrapalek, berriz, %15ekoa. Gu­txi­enez 3 metroko zabalera izango dute, bihurguneetan behar den gainzabalera emanez; eta kurba-erradioa gu­txi­enez sei metro zabalekoa izango da, arda­tze­an neurtuta.

Garaje guztiek, arrapalari ekin aurretik, zabalgune bat izango dute, gu­txi­enez bost metroko sakonerakoa eta gehienez ere %5eko maldakoa. Zabalgune horrek ez du hartuko, dena den, oinezkoen­tza­ko espaloietan erabilera publikoa duen eremurik.

4.  Aireztapena.

Garajeak airezta­tze­ko baldin­tzak, gai horretan indarrean dagoen araudiak ezarritakoak izango dira.

60. artikulua.  Kalitateari eta segurtasunari buruzko baldin­tza orokorrak.

Plan Orokor honen babesean eraiki­tzen diren eta bizitoki erabilerara bideratuko diren eraikin guztiek, indarrean dagoen araudi orokorrak agindutakoa beteko dute eraikun­tza­ren kalitateari eta instalazioen fun­tzi­onaltasunari dagokionez. Era berean, oro har aplika­tze­koak diren segurtasun eta babes araudiek eskatutako betekizun fun­tzi­onalak eta eraikun­tza arlokoak beteko dituzte; besteak beste eta bereziki, NBE-CPI Eraikun­tza­ren Oinarrizko Arauak, suteen aurkako babesari buruzkoak, xedatutakoak.

61. artikulua.  Baoak, leihoak eta terrazarako irteerak babestea.

Per­tso­nak eror­tze­ko arriskua eragin badezakete, indarrean dagoen araudiak ezarritako baldin­tze­tan babestuko dira.       

62. artikulua.  Eraikinen kanpoaldeari tratamendu bateratua ematea.

Eraikinen kanpoaldeari tratamendu arkitektoniko bateratu eta homogeneoa eman beharko zaio, inguruneko baldin­tze­kin bat etorriz.

Eraikin bateko fa­txa­detan nolabaiteko aldaketarik egin nahi izanez gero, esate baterako estaldura, hala nola aro­tze­riako, kareletako, balkoietako edota terrazen i­txi­turetako materialak eta diseinua aldatu nahi izanez gero, edota behe solairuetako obrako paramentuak aldatu nahi izanez gero, aldaketa hori fa­txa­da osoari tratamendu bateratua emango zaion moduan planteatu beharko da. Hori horrela, ondorioztatuko den fa­txa­da osoaren planoa aurkeztu beharko da, eta gainera, obraren tamainak, edo esku-har­tze­aren izaera integralak edota eraikinaren berezitasunak hala eska­tzen duenean, arauzko proiektu teknikoa ere aurkeztu beharko da plano horrekin batera. Udalak, nolanahi ere, eskakizun hori bete­tze­tik salbue­tsi dezake, baldin eta obra garran­tzi txi­kikoa dela irizten badio eta irizpen hori, Udalba­tza­ko zerbi­tzu teknikoen txo­sten baten bidez justifika­tzen badu.

Era berean, fa­txa­dak eta eraikineko nahiz eraikin mul­tzo bateko elementu guztiak era bateratuan pintatuko dira eraikin osoan, debekatuta baitago horien zati bat edo e­txe­bizi­tza bati dagozkion elementuak era ezberdinean pinta­tzea.               

63. artikulua.  Estalkien tratamendua.

Estalkiko planoek %35eko malda izango dute gehienez. 

Estalki inklinatuetako hormataletan, ahal dela behin­tzat, manten­tze-lan errazeko material iraunkorrak erabiliko dira, eraikinaren estankotasuna eta isolamendua berma­tze­az gain, euri-urak behar bezala bildu eta isurketarako instalazioetara kontrolpean eramateko aukera emango dutenak, inguruko urbanizazioan inolako kalterik eragin gabe.

Estalkiak nahitaez inklinatua izan behar badu, estalkiko planoak moztu ahal izango dira, lokalak argizta­tze­arren. Hori horrela, plano bertikalak ezarri ahal izango dira estalkiko planoaren azpia argizta­tze­ko. Bao horiek 2,5 m-ko zabalera izango dute gehienez; eta elkarren segidako bi baoren artean 5 metroko tartea u­tzi­ko da gu­txi­enez. Terrazaren kanpoaldeko er­tza, argizta­tze­ko planoaren aurrean era­tzen dena, teilategalaren er­tze­tik 2 metro baino gehiagora egongo da. Gainerako gelak leiho eraisgarrien bitartez argiztatuko dira, eta hauek, estalkiko planoan txe­rtatuak egongo dira.

Estalkian eguzki-energia eta eolikoa har­tze­ko elementuak ipini ahal izango dira, eta baita energia hobeto aprobe­txa­tzeko beste hainbat elementu ere, baldin eta auzokideen­tza­ko gogaikarriak ez badira, hirugarren per­tso­nen­tzako arrisku­tsu­ak ez badira eta hiri-mul­tzo­en baldin­tza arkitektonikoak kalte­tzen ez badituzte.

64. artikulua.  Tarteko hormen tratamendua.

Agerian geratuko diren tarteko hormak, kasuan kasuko eraikinaren gainerako fa­txa­daren an­tze­ra bukatuko dira.           

65. artikulua.  Esekilekuen tratamendua.

Esekilekuak, ahal dela behin­tzat, barruko patioetan ipiniko dira; eta fa­txa­dan ezar­tzen direnean, saretaz behar bezala estali beharko dira, esekitako arropa kanpotik ikusiko ez den moduan; esekilekuak ere, eraikineko fa­txa­da osoarekin bat etorriz diseinatuko dira.

66. artikulua.  Behe solairuko fa­txa­den tratamendua.

Eraikin berriak egiteko eraikun­tza proiektuek, eraikinaren behe solairuko fa­txa­dako elementu trinkoei eman beharreko tratamendua definitu beharko dute, besteak beste; eta elementu horiek, fa­txa­daren gainerakoarekin batera bukatu beharko dira. Atari-aurretako fa­txa­dek ere baldin­tza horiek bete beharko dituzte.

Elementu trinko horiek fa­txa­dako elementu iraunkor­tzat joko dira; beraz, diseinua eta erabili beharreko materialei dagokienez ere, iraunkorrak izango direnez, eraikinaren gainerakoarekin bat etorriz erabakiko dira. Ez da onartuko elementu horietako bakar bati eragin diezaiokeen aldaketarik; beraz, aldaketaren bat egitekotan, ondorioztatuko den fa­txa­da osoaren plano bat aurkeztu beharko da, aipatutako koheren­tzi­a eta tratamendu bateratua bermatuz.

Egiturazko elementuen neurriei eta argiteriaren antolaerari dagokienez, atari-aurreen sabaiari tratamendu bateratua emango zaio atal bakoi­tze­an; eta ageriko instalaziorik ez da onartuko. Era berean, atari-aurreetako habeak ere iraupen egokia izango duten materialez estaliko dira.   

Par­tze­la bereko behe solairuetako lokaletako markesina guztiak altuera berean kokatuko dira. Udalak, dena den, markesina horien diseinuari eta tratamenduari buruzko zehaztapenak ezarri ahal izango ditu, eraikin osoak konposizio egokia eta bateratua erakuts dezan.

67. artikulua.  Errotuluak eta iragarki argidunak.

Errotuluak, iragarki argidunak eta fa­txa­daren paraleloan ipin­tzen diren apaindurazko elementuak gehienez ere 15 cm kanporatuko dira fa­txa­da horietatik; eta betiere, fa­txa­daren osaketa orokorrarekin bat etorriz ezarriko dira, egitura orokorra i­txu­raldatu edo kaltetuko ez den moduan.

Ez da onartuko fa­txa­daren elkarzuten ipinitako iragarki argidunik. Argirik gabeko errotulu arinagoak, bandera­txo an­tze­koak alegia, 2,5 metrotik gora ipini ahal izango dira, fa­txa­datik gehienez ere 80 cm. kanporatuz.

Errotuluak eta iragarki argidunak behe solairuan edo behegainean ipiniko dira. Hala ere, aparteko kasuetan, beste kokaguneak ere izan di­tza­kete fa­txa­da osoaren azterketa egin ostean.

68. artikulua.  Finken arteko bananketak eta i­txi­turak.

Finken arteko bananketak eta bide publikoen mugekiko i­txi­turak horma baten gainean hesia ipiniz egingo dira. Guztira 2 metroko altura hartuko dute gehienez, eta hormak berak edo i­txi­tura i­tsu­ak, ez du 1 metrotik gora egingo bide publikoarekin muga egiten duen guneetan.

Aipatutako altuera horiek honela neurtuko dira:

— Finken arteko banaketetan, hormaren euskarri den lursailaren sestratik hasita. Horrelakoetan, hormak 1,50 m-ko altuera izan dezake.

— Bide publikoaren mugako i­txi­turetan, bide horren sestratik gora.

Hiri-eremuen mul­tzo­etan lehendik altuera handiagoko harrizko hormak badaude, i­txi­tura berriak hurbileneko i­txi­turei egokituko zaizkie.

Finken arteko bananketa eta i­txi­tura horiek, etenik gabeko landare-elementuez ere egin daitezke, altuerari buruz ezarritako mugak errespeta­tzen badira.

69. artikulua.  Sestra gainean eraikun­tza­rik hartuko ez duten erabilera pribatuko eremuen zain­tza eta apainketa.

Jabe­tza pribatuko lorategiak, patioak eta gainerako espazio libreak, nahitaez zain­tze eta apaindura baldin­tza egokitan edukiko dira une oro, eta bidezko urbanizazio baldin­tzez hornituko dira.

Eremu horietan, apaindurazko eraikun­tza irekiak eta kasuan kasuko erabilera nagusiaren jarduera lagungarrietara bideratutako eraikun­tzak bakar-bakarrik onartuko dira, arau berezietan finkatutako baldin­tze­tan. Dena den, Udalak material jakin ba­tzuk eta tratamendu estetiko jakin bat eska di­tza­ke i­txi­turetan, ingurunean ahalik eta hobekien txe­rta daitezen.      

70. artikulua.  Eraikin mul­tzo­en tratamendu bateratua.               

Hirigin­tza esparru bakoi­tze­an aurreikusitako garapen berriko eraikun­tza mul­tzo­etan, fa­txa­dari tratamendu bateratua eman beharko zaio. Hori horrela, mul­tzo horretako lehendabiziko eraikina egiteko lizen­tzi­a eskaerarekin batera, mul­tzo osoari emango zaion tratamenduaren azterlana aurkeztuko da, ukitutako jabe guztiek sinatua, eta horretan zehaztuko dira gainerako eraikun­tzek bete beharreko ezaugarriak.            

Lurzoru urbanizagarrian, eraikin mul­tzo­ari eman beharreko tratamendu bateratua Plan Par­tzi­alaren ordenan­tze­tan zehaztuko da.

3. KAPITULUA.  ‑BIZITOKIAZ BESTELAKO ERABILERAKO
PAR­TZE­LEN ERAIKUN­TZA ETA ERABILERA BALDIN­TZA OROKORRAK, HIRI- LURZORU ETA LURZORU URBANIZAGARRIAN HAPO

71. artikulua.  Eraikigarritasun fisikoa eta eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tza orokorrak.

Bizitoki erabilerakoak ez diren par­tze­la mota ezberdinetan, eraikigarritasun fisikoa eta eraikun­tza­ren eitea erregula­tze­ko baldin­tzak, kasuan kasuko hirigin­tza arau berezietan ezarritako parametro orokorretara egokituko dira, honako Plan hau gara­tze­ko egindako plangin­tzan xedatutakora bezalaxe, halakorik formulatuz gero behin­tzat.      

Kasuak kasu baimendutako eraikun­tza­ren lerrokadurak eta gehieneko altuera eta profil baldin­tzak erregula­tzen dituzten parametroen mul­tzo­ak zehaztuko du eraikun­tza­ren gehieneko ingurakaria.

Ondoriozta­tzen den eraikun­tzak, halaber, arau berezietan kasu bakoi­tze­rako ezarritako eraikigarritasun fisikoaren gehieneko mugak errespetatuko ditu. Beraz, gehieneko ingurakaria agortu arte ezin izango da eraiki baldin eta, horren ondorioz, ezarrita dagoen gehieneko eraikigarritasun fisikoa gaindituko bada.

Jarduera ekonomikoetarako par­tze­len barruan, erabilera pribatuko eremu eraikiezin gisa kalifikatuak dauden ataletan, honakoak bakarrik baimenduko dira: instalazioen elementuak, zerbi­tzu­en azpiegitura zentroak, baskulak eta deposituak. Elementu horiek ez dira ain­tzat hartuko gehieneko eraikigarritasun fisikoa zenba­tze­rakoan.

Ai­tzi­tik, erabilera publikoko zorpena duten lur zerrendatan, edo indarrean dagoen legeriaren arabera ibai ibilguen ondotik hasita libre u­tzi beharreko zerrendatan, eraikitako elementurik ezin izango da jarri; ezta eremu horiek jarduera ekonomikoetarako par­tze­la jakin bateko zati badira ere.        

«Antolamendu xehatuko planoek» jarduera ekonomikoetarako par­tze­letan zehazten dituzten par­tze­la eraikigarrien azalerek, xehetasunezko kalifikazioaren xedapen arau­tza­ilea izango dute. Beraz, xehetasunezko azterketek azalera hori ezin izango dute inoiz gainditu. Xehetasunezko azterketa horiek, hala ere, eraikun­tzen lerrokaduren antolamendua alda dezakete, baina ez «par­tze­len lerrokadurak», horiek aipatutako izaera arau­tza­ile bera izango baitute. Era berean, eraikinetako solairuen eraketa alda dezakete, par­tze­laren barruan.          

Par­tze­la eraikigarrien barruan, oro har, sotoan bi solairu eraiki ahal izango dira; eta horien altuera libreak ez du inoiz 2,25 metrotik behera egingo, ezta 3,00 metrotik gora ere.

Eraikun­tzak, oro har, 12,00 metroko altuera izango du gehienez. Arau berezian, hala eta guztiz ere, altuera hori mugatu edo gainditu ahal izango da, par­tze­lan ezarriko diren erabilera espezifikoaren arabera. Oro har, estalkiko egitura-elementuek altuera horretatik gora beste 2,50 metroko altuera har dezakete, baina horrelakoetan, elementu horien azpian gera­tzen den eremua ezin izango da inoiz erabili.       


Era berean, instalazioen elementuek eta industri ekipamenduak ere aipatutako altuera gainditu ahal izango dute, beren ezaugarri teknologikoek ezinbestez hala agin­tzen badute. Hala ere, horrelakoetan, ezinbesteko eragozpen teknikorik ez bada behin­tzat, aipatutako elementu horiek lursailaren maila berean ipiniko dira, inoiz ez eraikinaren goi solairuetan; hau da, begietarako eragina ahalik eta gehien arindu beharko da.

Eraikinetako solairuek gu­txi­enez 4,00 metroko altuera librea izango dute, bulegoetara bideratutako lokaletan eta zuzkidura nahiz ekipamenduko erabilerak hartuko dituzten par­tze­letako solairuetan izan ezik. Horietan guztietan, aipatutako altuera 2,50 metrora murriztu ahal izango da; edo bestela, erabilera bakoi­tza­ren premia fun­tzi­onaletara egokitu.

Ekipamenduko erabilerak hartuko dituzten par­tze­letan, eraikin horiek bereziak direnez, ez da ezarri hegalkinen antolaerari buruzko mugarik; hain zuzen ere, bizitoki erabilerako par­tze­len­tzako ezarritako erregulazio baldin­tzak hartuko dira erreferen­tzi­a gisa. Dena den, eraikun­tza-unitate osoak azkenean eraku­tsi­ko duen i­txu­ra arkitektonikoa ain­tzat hartuz, aipatutako parametroak gaindi­tzen dituzten irtenbideak onartu ahal izango dira, behar bezala justifikatuak badaude.

Biltegirako edo erabilera nagusiaren jarduera lagungarrietarako erabiliko diren goitegiak edo solairuarteak onartuko dira, oro har, eta horiek ez dira ain­tzat hartuko baimendutako eraikigarritasun fisikoa zenba­tze­rakoan. Alabaina, kokaturik daudeneko solairuari a­txi­kita inskribatuko dira erregistroan.               

72. artikulua.  Fun­tzi­onaltasun, higiene, segurtasun eta eraikun­tza-kalitateari buruzko baldin­tza orokorrak.

1.  Zamalanetarako eremuak.

Eraikin industrial guztiek, eta hala eska­tzen duten gainerako eraikinek, merkan­tzi­en karga-deskargarako eremu bat prestatu beharko dute beren barruan edo sestra gainean eraikinik hartuko ez duten eremu pribatuetan. Zamalanetarako gune hori biltegiaren, industriaren edo kasuan kasuko jarduera gara­tzen den lokalaren eskura egongo da; eta, kamioi bat aparka­tze­ko eta ibilgailuen sarrera-irteerak ahalbide­tze­ko moduko azalera izango du.

Jarduera eraikinaren goi solairu batean gara­tzen bada, eta solairu horretara igo­tze­ko arrapala egokirik ez badago, zamalanetarako eremu hori behe solairuan edota par­tze­lan sestra gainean eraikinik hartuko ez duen espazio pribatuan zertuko da. Era berean, karga-deskargarako atondo bat beharko du, sestra berean kokatua eta jarduera gara­tzen den goi solairuarekin karga-igogailu baten bidez komunikatua.

2.  Garajeen ezaugarriak.

Sotoetan, erdisotoetan edo sestra gaineko solairu estalietan gai­tzen diren garajeek, bizitoki erabilerako par­tze­len­tzako ezarri diren fun­tzi­onaltasun baldin­tza orokorrak bete beharko dituzte.

3.  Argiteria eta aireztapen baldin­tza orokorrak, eta higiene zerbi­tzu­en hornidura.

Lanerako erabil­tzen diren lokalek, laneko higiene eta segurtasunari buruz indarrean dagoen legeriak agindutako argiztapen eta aireztapen baldin­tzak beteko dituzte, eta horrek eskatutako higiene zerbi­tzu­ak izango ditu.

4.  Ingurumen baldin­tzak.

Ingurumenera zuzenean egiten diren isurketek eta gas jaurtiketek per­tso­nei, abereei eta landareei inolako kalterik ez diela eragingo bermatu beharko da, ustekabean gerta daitekeen ku­tsa­dura oro saihestuz. Jardueraren beraren eraginez edo baimendutako prozedura-enpresen eraginez sortutako edozein hondakin behar bezala tratuko dela bermatu beharko da. Araztegietan ohikoak diren tratamenduen bidez arazteko modukoak diren produktuak bakarrik isuriko dira saneamendu sarera. Beste edozein hondakin, estolda-sare publikora isuri aurretik ezabatu beharko da nahitaez.

73. artikulua.  Tratamendu estetikoari buruzko baldin­tzak.

Par­tze­la industrial guztiek i­txi­tura bat ipiniko dute beren perimetro osoan. I­txi­tura horrek, honako Plan honetan bizitoki erabilerako par­tze­len­tzako ezarri diren baldin­tza berak bete beharko ditu.

Udalak neurri bereziak har­tze­a eska dezake, elementu teknikoak jar­tze­ak edota materialak aire librean eduki­tze­ak ingurumenean edo paisaian eragin di­tza­keen inpaktu kaltegarriak arin­tze­arren.

4. KAPITULUA.  ‑LURZORU URBANIZAEZINEAN BEREZIKI APLIKATU BEHARREKO HIRIGIN­TZA ARAUAK

1. ATALA.  Xedapen orokorrak

74. artikulua.  Eraikun­tza eta erabilera baldin­tza orokorrak.

1.  Kokapen baldin­tzak.

Paisaia edo ingurumen arloko mota guztietako eragina ahalik eta gehien gu­txi­tzeko, edo bestela gerta daitekeen edozein eragin kaltegarri saihesteko, Udalak, kasu bakoi­tze­an, horri dagokionez plantea daitezkeen proposamenak aldatuz, baldin­tza ba­tzuk jarri ahal izango ditu baimendutako eraikinak koka­tze­ko; baldin­tza horiek dokumentu honetan berariaz eta kasu bakoi­tze­an adierazitakoen gehigarriak izango dira.            

Baldin­tza horiek eragina izan dezakete bai proiektatutako eraikun­tza berrietan, bai aurretik badiren eraikin eta instalazioak ordeztu, handitu eta abar egiteko proposamenetan.

Horrela, berezko lursailean edonolako aldaketa bat egin nahi denean, 10 metroko distan­tzi­a u­tzi beharko da ibai bazterretan ongi zaindua dagoen landare­tza­ren kanpoaldeko er­tze­ra.

2.  Eraikinen eiteari eta bolumenari buruzko baldin­tzak.

A.  Baldin­tza orokorrak.

Eraikinak, oro har, 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko legearen «28.4.c» artikuluan, eta hura gara­tze­ko ematen diren xedapenetan ezarritako irizpideetara egokituko dira.

B.    Eraikun­tza­ren parametroak:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazari­tza Departamentuak gai honetan xedatutakoari jarraituko zaio. Horrez gain, honako baldin­tzak ezarri dira:

— Solairu estalgarriaren azalera.

Sestra gaineko gehieneko solairu estalgarria, eraikin bakoi­tze­ko: 1.000,00 m²(t).

— Eraikinaren gehieneko luzera eta altuera:

Eraikinak gehienez ere 50,00 metroko luzera izango du fa­txa­detan.

— Eraikinaren gehieneko profila eta altuera:

Profilari dagokionez, eraikun­tzak gehienez ere bi (2) solairu izango ditu sestra gainean. Hala ere, horrez gain, sotoak edota erdisotoak eraiki ahal izango dira –gehienez bat (1) solairu sestra azpian–, eta estalkipean ondoriozta­tzen diren eremuak erabil­tze­ko aukera emango da. Gerta liteke sotoak oinplanoan har­tzen duen azalera eta sestra gaineko eraikun­tzak har­tzen duena bat ez etor­tzea, baita sestra gaineko eraikun­tzaz bestelako lursailetan koka­tze­a ere.

Eraikun­tza­ren gehieneko altuera 7,00 metrokoa izango da, fa­txa­da bakoi­tza­ren erdiko puntuan horizontalki ezarritako teilategaletara bitarte neurtuta; eta 9,00 metrokoa, eraikun­tza lurzoru urbanizatuarekin elkar­tzen den lerroaren puntu baxuenetik gora neurtuta. Ibilgailuak sotora edo erdisotora sar­tze­ko lekuan inoiz edo behin gainditu ahal izango da gehieneko altuera hori.             

— Oinplanoan har daitekeen azalera:

Eraikin bakoi­tze­an oinplanoan gehienez har daitekeen azalera: 500,00 m².

— Osaketa bolumetrikoa.

Eraikinek bolumetria sinplea izango dute. Estalkiek ez dute izango %35etik gorako maldarik.

Estalki horretatik gora honakoak baimenduko dira: txi­miniak eta beste instalazio ba­tzuk, hala nola 2,00 metrotik gorako aurrealderik izango ez duten txa­pitulak, beren artean gu­txi­enez, 3,00 metroko tartea u­tzi­ta.

C.  Eraikun­tza­ren parametroak aparteko kasuetan gaindi­tzea:

Eraikigarritasun fisikoa arau­tze­ko parametro horiek –oinplanoan har daitekeen azalera eta gehieneko altuerak– aparteko kasuren batean gainditu ahal izango dira, baldin eta parametro horiek eraikigarritasun fisikora fun­tzi­onalki eta propor­tzi­oan egokitu beharra gerta­tzen bada, eta hori justifika­tzen bada. Dena den, aldez aurretik bidezko baimena eskuratu beharko da, gai honetan eskumena duen foru departamentuaren ezarritako baldin­tze­tan, eta irizpide hauei jarraituz:

— Eraikun­tza, okupazio edo luzerari buruzko parametroren bat handi­tze­a dakarten proiektuak Udalak zuzenean baimenduta; handi­tze hori betiere %25etik beherakoa izango da. Horri dagokionez planteatutako proposamenak behar bezala ebaluatu beharko dituzte udal zerbi­tzu­ek.

— Aldez aurretik, proiektatutako eraikun­tzak eta instalazioak antola­tze­ko plan berezia egin eta onartuta, baldin eta eraikinaren altuera, edo aipatutako parametro guztiak edo ba­tzuk, %25 baino gehiagoan gaindi­tzen badute.               

3.  Urbanizazioari eta ingurunearen tratamenduari buruzko baldin­tzak.

A.  Azpiegiturak.

Eraikun­tza berriak ezar­tze­a baimenduta daukaten lursailek –profesionalizatu gabeko nekazari­tza erabileretarakoak, edota zerbi­tzu­en ekipamendu eta azpiegituretarakoak izan ezik, horrelakorik eska­tze­a objektiboki beharrezkoa ez den kasuetan– ibilgailuen­tza­ko sarrera izan beharko dute, kapitulu honetan ezarritako baldin­tze­tan; baita ur hornidura, saneamendua, elektrizitate hornikun­tza eta kanpo argiztapena ere.      

Zerbi­tzu horietakoren bat ez badago, edo beharrezko baldin­tzak bete­tzen ez baditu, eska­tza­ileak horiek bere kontura ezarri edo hobetuko dituela bermatu beharko du eta, hala egin ezean, eskatutako baimena Udalak ukatu ahal izango du. Landaz bestelako erabilerak ezarriz gero, betebehar hori sare orokorretara ere zabalduko da –bide eta zerbi­tzu sareetara–, baldin eta horien ahalmena ez bada aski eskatutako jarduera egoki gara­tze­ko.    

B.  Lurraldean integra­tzea.

Ahal dela, euste-hormarik ez da ipiniko. Beharrezkoak badira, hau da, desnibelak ezponden bitartez gaindi­tze­ak ingurunean kaltea eragingo badu, lur mugimenduek ukitutako saila nabarmen handitu behar delako, eta, beraz, euste-hormak ipini behar badira, landarez estali beharko dira; aparteko kasuren batean, hormigoizkoa ere izan daiteke, baina orduan, gu­txi­enez 20 cm lodiko harlanduaz bukatu beharko da. Kasu honetan, ageriko horma-atalak ez du bi metrotik gorako altuera izango.              

Udalak, eraikin berriek paisaian eragin dezaketen inpaktua arin­tze­arren, inguruan espezie autoktonoak landa­tze­a agindu dezake, eraikitako azaleraren 50 m² bakoi­tze­ko gu­txi­enez zuhaitz bat landatuz.

Era berean, 10 ibilgailutik gora har­tze­ko moduko aparkalekuetan zuhaitz autoktonoak landatu beharko dira, gu­txi­enez zuhaitz bat bi ibilgailuko, horien tartean. Ilara bikoi­tze­tan ipiniko dira.

C.  Finken i­txi­turak.

Finken i­txi­turak, ahal dela, zuhaixka-landarez eratutako heskaiez egingo dira Hesolaz egindako i­txi­turak ere onartuko dira, eta alanbrezkoak ere bai, aran­tza­duna ez bada behin­tzat. Aparteko kasuetan bakarrik onartuko da bide publikoekin muga egiten duten i­txi­turak fabrikako obra-murruen bitartez egitea eta, hauek, ahal dela harriz eraikiko dira. Era berean, zarpiatutako eta pintatutako i­txi­tura metalikoak edota hesolaz eta aran­tzik gabeko alanbrezkoak ere onartuko dira. Ai­tzi­tik, ageriko hormigoizko hormak debekatuak daude, zarpiatu gabe dauden hormigoizko blokeak bezalaxe.

Itxi­tura i­tsu­ek metro bateko altuera hartuko dute gehienez. Hala ere, horren gainean sarea edo hesia ipini daiteke, guztira 2,00 metroko altuera hartu arte. Ai­tzi­tik, landarez egindako etenik gabeko i­txi­turek ez dute inoiz 2,00 metrotik gora egingo.

Itxi­tura orok gu­txi­enez metro bateko tartea u­tzi­ko du finkak bide publikoekin dituen muga guztietara; bestela, berriz, udal ordenan­tzak erregula­tzen edo ezar­tzen duen tartea u­tzi­ko da; edota kasuan kasuko legeria sektorialak ezar­tzen duena, baldin eta Errepideen Foru Arauak ezarritako erregimenaren eraginpean dauden errepideak edo bideak badira. Finkek i­txi­turak zuhaixken bitartez egiten direnean, finkaren mugara 2 metroko tartea u­tzi­ko da, baldin eta mugakideek bestelakorik adosten ez badute.

4.  Airetiko hariteria paisaian txe­rta­tzea.

Udalak egoki­tzat jo­tzen dituen baldin­tzak jarriko ditu airetiko elektrizitate eta telefono lineetako elementuen trazaketa eta osaerari buruz, paisaian bezala nekazari­tza eta baso ingurunean ere ahalik eta eragin txi­kiena izan dezaten.           

5.  Telefonia, telekomunikazio eta telebista antenak paisaian txe­rta­tzea.

Udalak, antena eta e­txo­la har­tza­ileen kokaguneari buruz baldin­tza bereziak ezar di­tza­ke, paisaian edota nekazari­tza­ko zein basogin­tza­ko aprobe­txa­menduetan izan dezaketen eragin kaltegarria arin­tze­arren.

Edonola ere, era honetako antena bat koka­tze­ko eta mar­txan jar­tze­ko lehen lizen­tzi­a emango bada, ezinbesteko betekizuna izango da aldez aurretik eska­tza­ileak agiri sinatu bat ematea. Agiri horretan, bere dorrea operadore berriak ezar­tze­ko lagako duen konpromisoa hartuko du bere gain.

Lizen­tzi­a eska­tzen duten gainerako operadoreek, lehendik dagoen antena batetik 300 metro baino gu­txi­agora ipini nahi badute, lehendik kokatua dagoen antena hori erabili beharko dute. Baina, hori bai, e­txo­la lagungarri berriak ipini ahal izango dituzte.

6.  Bizigarritasun baldin­tzak.

Lurzoru urbanizaezinean baimendutako eraikinetan, hala dagokionean, hiri-lurzoruko ordenan­tze­tan an­tze­ko espazioetarako ezarritako bizigarritasun baldin­tzak –gelen gu­txi­eneko tamaina, aireztapena eta argiztapena– aplikatuko dira,Ordenan­tza horiek ez dira aplikatuko honako Plan Orokor honetako Katalogoan aipatutako eraikinetan birgai­tze esku-har­tze­ak egin behar direnean; izan ere, horrelakoetan, eraikin berrietan oro har bete beharreko aireztapen eta argiztapen baldin­tzak zorrotz bete­tze­ko obligazioaren gainetik, fa­txa­dako baldin­tzak manten­tze­ari eu­tsi­ko bai­tza­io; beraz, ezin izango da bao berririk ireki, ezta lehengoak aldatu ere.              


Bizigarritasun baldin­tzak bete­tze­ari dagokionez, aziendaren ukuilurako bideratuta dauden eraikinak industri erabilerei a­txi­kitako lantoki­tzat joko dira, lande­txe­ak ere barruan sartuta. Beraz, indarrean dagoen eta kasu honetan aplikagarria den araudi tekniko-sanitarioa bete beharko da.         

7.  Erabilera debekuak eta salbuespen gisa onartutako erabilerak.

Lurzoru urbanizaezinean espresuki debekatuak daude hiri izaerako erabilerak, eta zeha­tza­go, erabilera industrialak, betiere nekazari­tza, abel­tza­in­tza eta baso industriak izan ezik, baldin eta haien ekoizpenak zerikusia badu ezarrita dauden lurren erabilerarekin, eta gai horretan eskumena duen erakunde sektorialaren oniri­tzi­a lor­tzen badute. Nolanahi ere, industria horiek kontuan hartu beharko dituzte dokumentu honetan adierazitako baldin­tzak eta mugak.

Aurretik badiren eraikinak finkatu egingo dira, baldin eta, plan hau onartu aurretik, e­txe­bizi­tza kopuru handiagoa badute, legez beharrezkoak eta egokiak diren baimenekin ezarrita. E­txe­bizi­tzara bideratutako eraikin berriak lurzoru urbanizaezinean baimenduta badaude, dokumentu honetan bertan planteatutako irizpideen arabera, eraikin horiek nekazari­tza eta abel­tza­in­tza ustiategi bati lotuak egon beharko dute. Espresuki debekatua dago e­txe­bizi­tza autonomoa izateko eraikin berriak egitea; hau da, landa ingurunearen erabilera edo ustiapenari lotuak egon beharko dute beti.

Baserriei lotuta egon ohi diren ostalari­tza erabilerak baimendu egingo dira –sagardotegiak, merendalekuak eta abar– betiere landa erabileren osagarri gisa plantea­tzen badira, aurretik bazeuden ustiategiei lotuta. Ostalari­tza erabilerak ere (landa turismoa) baimenduko dira, hurrengo artikuluetan ezarriko diren baldin­tze­tan.

8.  Populazio gunea osa­tze­ko arriskua saihesteko baldin­tzak.

Bizitokirako eraikinak egitea debekatua dago, baldin eta bizitoki erabilerako gu­txi­enez lau eraikin ondorioztatuko badira, 75 metroko erradioko zirkulu batean, neurri batean bakarrik bada ere.  

9.  Elementu i­tsu­sgarriak ezaba­tzea.

Lehendik zutik dagoen eraikin bat birgai­tze­ko, horren erabilera alda­tze­ko eta eraikin berriak egiteko edozein esku-har­tze­tan –edozein izanda ere haiek izango duten erabilera–, aldez aurretik txa­bolak, teilapeak, prekarioan dauden eranskinak eta eraikin horiei lotutako sailetan dauden gainerako elementuak erai­tsi eta ezabatu egin beharko dira, baldin eta horiek manten­tze­ak natur ingurunea zain­tze­a eragozten badu, edota eremua natura, ingurumen eta paisaia arloko baldin­tza egokitan lehengora­tze­a oztopa­tzen badu.

Helburu haietako edozeinekin egiten diren eraikun­tza eta jarduera proiektuak, elementu i­tsu­sgarri horiek ezaba­tze­ko eta eraisteko beharrezkoak diren proposamenekin osatu beharko dira, dela beren edukian jasota, dela horretarako egindako beste proiektu espezifiko ba­tzu­en bitartez. Nolanahi ere, azken horiek Udalari aurkeztu beharko zaizkio, aldez aurretik edo aldi berean bidezko udal baimena eskura­tze­ko.    

Proiektu horien xede diren lanak edota jarduerak gauza­tze­ko udal baimena emateko, betiere, elementu i­tsu­sgarri horiek nahitaez erai­tsi egin beharko dira aldez aurretik edo aldi berean.

10.  Lehendik badauden eraikinen lehentasunezko erabilera.

Lurzoru urbanizaezinean baimendutako erabilerak eta jarduerak, lehentasunez, aurretik zutik dauden eta finkatu egin diren eraikinetan kokatuko dira, betiere eraikin horiek egokiak badira aipatutako erabilerak ezar­tze­ko.

Erabilera eta jarduera horietara bideratutako eraikin berriak egin ahal izateko, aurretik helburu horietarako eraikin egokirik ez dagoela egiaztatu beharko da.

Ildo horretan, lehendik zutik dauden eta baimendutako erabilerak eta jarduerak ezar­tze­ko finkatu egin diren eraikin horiek handi­tze­ko, eta batez ere erabilera horietarako eraikin eta instalazio berriak egiteko baimena emango da, baldin eta baimen hori bat badator lurraldea antola­tze­ko indarrean dauden tresnetan, Plan Orokor honetan eta plan hau gara­tze­ko sustatuko den plangin­tzan ezarritako irizpideekin. Irizpide hori ez da erabiliko, eraikun­tza­ren eta ingurunearen baldin­tze­i eta ezaugarriei begiratuta, edota beste edonolako egoera dela-eta, zabal­tze hori desegokia dela erabaki­tzen den kasuetan, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak emanda.   

11.  Eraikin kopurua muga­tzea.

Lehendik zutik dauden edo al­txa­tu nahi diren eraikinen kopurua ahalik eta gehien murriztuko da, nekazari­tza ustiategi berari edo landa lursail berari lotuta egonez gero.

Oro har, nekazari­tza ustiategien bi (2) e­txe­bizi­tza osagarri baimen­tzen badira, horiek eraikin berean kokatuko dira, lehen ere bazen eraikinean, ahal bada. Nekazari­tza erabilerak eta jarduerak gara­tze­ko eraikinak edo instalazioak behar badira, eraikin bakar batean kokatuko dira, edo ahalik eta eraikin kopuru txi­kienean. Helburu horrekin bi eraikin edo gehiago egiteko, aldez aurretik horretarako premia justifikatu beharko da. Nolanahi ere, eraikun­tza ingurakari baten barruan batuko dira, baldin eta aukera hori egoki­tzat jo­tzen bada eta landa ingurunea errespeta­tzen badu.             

75. artikulua.  Errepideak eta landabideak.

1.    Halako­tzat hartuko dira lurzoru urbanizaezinean lehendik badauden edo proiektatu diren errepideak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren titulartasuneko sarea) eta bide publikoak, udalerriko sistema orokorren sarean integratuta egon ala ez.         

2.    Errepide eta bide berriak zabal­tzea, soil-soilik herriaren onurako edo gizarte intereseko arrazoiengatik baimenduko da, edo lehendik hor dauden eta antolamenduz kanpoko­tzat jo ez diren eraikin pribatuei sarbidea emateko.

Era berean, ageriko ezintasuna izan ezean, gu­txi­enez 300 metrotik behin gune zabalagoak jarriko dira, bai bi ibilgailu guru­tza­tze­a bai norabidea alda­tze­a ahalbide­tze­ko.

3.    Lurzoru urbanizaezinean landa erabileretarako egin nahi diren eraikun­tza berriek sarbidea izan beharko dute aurreko 1. apartatuan aipatutako errepide edo bideetako batetik. Eraikin horiek aipatutako bide azpiegiturak arau­tzen dituzten lege xedapenetan ezarritako irizpideei jarraituz ezarriko dira, eta inoiz ere ezingo dira egon errepideetatik 10,00 metrora baino gu­txi­agora, eta landa bideetatik 5,00 metrora baino gu­txi­agora, ez eta haietatik 100,00 metro baino gehiagora ere.         

Eraikin horien sarbidea errepideetatik edo bideetatik egingo da, eta horiek, asfaltozko edo hormigoizko zoladura izango dute, eta gu­txi­enez 3,00 metroko zabalera. Bide berrien eta errepideen arteko elkarguneetako barne erradioak gu­txi­enez 9,00 metrokoak izango dira, eta sarbidearen sestra, errepide ondoko lehen hamar metroetan, ez da %4tik gorakoa izango. Urak bildu eta desbideratu egingo dira errepidera iri­tsi baino lehen.   

Erabilera pribatuetarako eginda dauden eraikinetara sar­tze­ko bideen kasuan, baliteke aipatutako baldin­tze­takoren bat ez eska­tzea, baldin eta beteezina edo bete­tzen oso zaila bada.          

Aurretik zutik dauden eraikinak finkatu egingo dira, bideekiko distan­tzi­ak adierazitakoak baino txi­kiagoak izan arren.

4.    Lurzoru urbanizaezinean, errepide eta bideetatik ikusten den paisaia babestearren, eraiki­tze­ko edo zuhai­tzak landa­tze­ko aukera murritz daiteke kasu jakin ba­tzu­etan.       

5.    Nolanahi ere, eraikun­tza horiek, aurretik badaudenak edo eraiki berriak direlarik ere, besteak beste Gipuzkoako errepideei eta bideei buruzko 2006ko ekainaren 6ko foru arauan ezarritako irizpideetara egokituko dira.

6.    Errepideetako elementu fun­tzi­onalak ezar­tze­ko –baldin eta gaur egun jabe­tza publikoan barneratuta ez dauden lurrei eragiten badie–, nahitaezkoa izango da aurretik plan berezi bat presta­tzea. Hori, Plan Orokor honetan ezarritako baldin­tze­tan formulatuko da, lurzoru urbanizaezinari buruz indarrean dagoen legeriak xedatutakoari ere jarraituz, non eta, Udalaren iri­tziz ez bada beharrezkoa, ezarri beharreko elementuek garran­tzi txi­kia dutelako eta kudeaketaren titulartasuna publikoa delako. 

7.    Lurzoru urbanizaezinean egiten diren trazadura-zuzenketen ondorioz erabili gabe geldi­tzen diren errepide eta bide zatietan, obren titularrak lur bel­tze­zko geruza bat zabaldu beharko du; eta horretarako, aldez aurretik, oraindik manten­tzen den zorua al­txa egin beharko da.

76. artikulua.  Ibilgailuen­tza­ko pistak.

Debekatua dago lurzoru urbanizaezinean pistak egitea, baldin eta horien helburua justifika­tzen ez bada, edo landa ingurunea ustia­tze­ko jardueraren bati lotuta ez badago, edo baimendu den obra edo eraikun­tza­ren baten barruan ez badago.

Irteerarik gabeko pistetan, 12,50 metroko erradioko espazio zirkularrak ezarri beharko dira 1.000 metrotik behin, eta, betiere, pista horiek amai­tzen diren tokian.

77. artikulua.  Zuhaiztiak babestea.

Babestutako zuhaitz gune­tzat hartuko dira plan hau onar­tzen denean bertako zuhai­tzak dituzten eremuak, eta, bereziki, Plan Orokor honetako «5. Planoak» dokumentuko «IV.1 Hirigin­tza antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak» planoan identifikatutakoak.

Eremu horietan debekatua dago zuhai­tzak hondotik moztea, eta esku-har­tze sun­tsi­tzaile edo degrada­tza­ileak buru­tzea, honako hauek izan ezik: eremu hauek hobe­tze­ra bideratutako garbiketak eta bakanketak; lurraldearen egitura orokor eta organikoari dagozkion eraikun­tzak edo instalazioak egiteko ezinbestez beharrezkoak izan daitezkeen jarduerak; baso baliabidearen zen­tzu­zko ustiapenak justifika­tzen dituenak, baina jarduera horietarako beharrezkoak izan daitezkeen baimenak baldin­tza­tu gabe eta, betiere, jatorrizko zuhaitz masaren an­tze­ko ezaugarriekin basoberrituko dela berma­tzen bada.

Era berean, debekatua dago zuhai­tzak eta zuhaixka-itxu­rako landare­tza moztea ur ibilgu publikoen ertz eta bazterretan, horiek garbi­tze­ko eta hobe­tze­ko ez bada behin­tzat; eta halakoetan ere, baimena izan beharko da.

Hiri-lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian lizen­tzi­ak eska­tzen badira, lurzoru urbanizaezinean dagoen zuhaitz batetik edo zuhaizti batetik hurbil obrak egiteko, eta bata edo bestea ukitua gerta baliteke, kontu hori kasuan kasuko eskabidean ida­tziz adieraziko da, eta udal zerbi­tzu teknikoek gai horri buruz ezarritako babes neurriak hartu beharko dira. Baldin eta, neurri horiek ezarri ostean, zuhaitz edo zuhaizti hori desager­tze­a dakarten kalteak gerta­tzen badira, Udalak kasuan kasuko zigorrak ezarri ahal izango ditu; eta, kaltetutako zuhai­tza edo zuhaiztia publikoa bada, bidezko kalte-ordaina eskatu ahal izango du.               

Babestutako zuhaizti eta baso-masetan, edozein arrazoi dela tarteko –baita halabeharrez ere– kaltetuak gerta­tzen diren eremuak, haien jabeek konpondu egin beharko dituzte jatorrizko zuhai­tzen an­tze­koak landatuz.

78. artikulua.  Ibai ibilguak babestea.

Oro har, lur gaineko urak babesteari dagokionez, alor honetan indarrean dauden legezko xedapenetan ezarritakora joko da, lurralde antolamenduko tresnak ere barne direla.      

Eraikin berriak, nolanahi ere, ibai ibilguetatik gu­txi­enez 15,00 metrora ezarriko dira.

Distan­tzi­a hori ez zaie aplikatuko ibai ibilguen erabilera eta aprobe­txa­mendurako eraikinei, ez eta zuzkidura publikoei –bideak, zerbi­tzu azpiegiturak eta abar– lotutako eraikinei ere, baldin eta, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz, gaian eskumena duen administrazioak baimendutakoak badira.              

Aipatutako distan­tzi­a baino hurbilago dauden aurretiko eraikinak finkatu egingo dira, betiere indarreko legezko xedapenetan ezarritako irizpideetara egoki­tzen badira.             

79. artikulua.  Landaketen eta eraikinen arteko distan­tzi­ak.

Basoguneen inguruan dauden baina landa erabilerarik har­tzen ez duten eraikinek, hala nola landa erabileren e­txe­bizi­tza lagungarriek, buelta osoan inolako zuhaixka edo landare­tza­rik gabeko eremua u­tzi beharko dute, suteak zabal ez daitezen.         

Nekazari­tza eta abel­tza­in­tza erabilerak har­tzen dituzten eremuetan eta landazabalean egonik, zuhaitz landaketa masiboak baimen­tzen diren guneetan, honako baldin­tza hauek bete beharko dira:

Landaketa masiboak egiterakoan gu­txi­enez 60 metroko tartea u­tzi beharko da bizitokirako, nekazari­tza eta abel­tza­in­tza­rako edo berotegirako erabil­tzen den eraikun­tza orotatik (txa­bolak ain­tzat hartu gabe). Landaketa eraikun­tza­ren iparraldean egiten bada, distan­tzi­a hori 40 metrora murriztu ahal izango da.

Edozein kasutan ere, zuhaitz landaketa masiboa egiteko baimenik ez da emango, baldin eta hiri-lurzoruaren edo lurzoru urbanizagarriaren mugara 200 metro baino gu­txi­ago badago.

Baso-guneen inguruan dauden eraikinak suteetatik babesteko preben­tzi­ozko neurriak basoa egiteko baimena ematen duen erakunde eskudunak emango ditu beti, Gipuzkoako mendiei buruz indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.        

80. artikulua.  Lursaila, zabortegiak eta hondakindegiak egoki­tzea.

Lurzoru urbanizaezinean edonolako lur egoki­tza­penak egiteko, esate baterako betelanak lurrez edo obrako hondakinez egiteko, edo hondakin geldoak isur­tze­ko, kasuan kasuko udal baimena ez ezik, indarreko legerian aurreikusitako baimenak ere eskuratu egin beharko dira.

Hori horrela, zabortegiak eta hondakindegia ezar­tze­ko baldin­tzak eta baimena emateko prozedura 49/2009 Dekretuan, o­tsa­ilaren 24koan, ezarritakoak izango dira, dekretu horrek arau­tzen baitu hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezaba­tzea.

2. ATALA.  ‑Lurzoru urbanizaezinean erabilera baimenduak ezarri ahal izateko xedapen orokorrak  

81. artikulua.  Erauzketak.

Nekazari­tza zein abel­tza­in­tza eta landazabaleko erabilera orokorreko inguruan bakarrik emango da meategi edo harrobi berriak izeki­tze­ko baimena; zehazki, hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileen eraginpean ez dauden eta haiekin bateraezinak diren zatietan.

Plan Orokor honetan aurreikusi gabeko ustiapen berriak ezarri ahal izateko, Plan Orokorra aldatu egin beharko da, eremu horiek eran­tsi eta mugak zehaztearren.

82. artikulua.  Nekazari­tza ustiapen arruntak.

1.  Definizioa.

Plan Orokor honetan ezarritako xedapenen ondorioetarako eta, bereziki, nekazari­tza­ko ustiategiari lotutako eraikin eta instalazioak ezar­tze­ari dagokionez, nekazari­tza­ko ustiategia zera izango da, «titularrak edo titulartasun-kideek nekazari­tza­ko ekoizpenari begira enpresa moduan antolatutako ondasun eta eskubideen mul­tzoa, bereziki merkatura­tze­ko xedez, eta berak bakarrik unitate teknologiko eta ekonomikoa osa­tzen duena, ekoizteko eta kudea­tze­ko normalean baliabide berberak erabiliz»; eta Gipuzkoako Foru Aldundian nekazari­tza gaietan eskumena duen Departamentuak izaera hori ziurtatu edo egiaztatu diona.               

Alde horretatik eta oro har, nekazari­tza ustiategi arrunt berri bati edo aurretik mar­txan dagoen bati lotuta eraikin berriak ezarri ahal izateko, aipatutako erakunde horrek egindako egiaztagiria eskuratu beharko da aldez aurretik. Egiaztagiri horretan ziurtatuko da ustiategiaren jabeak nekazari­tza eta abel­tza­in­tza arloko ekoizleak direla, ustiategiak kasu bakoi­tze­an eskatutako tamaina baduela eta, ekoizpenaren aldetik, bideragarritasun baldin­tzak bete­tzen dituela, eta instalazioak kasu bakoi­tze­an aplikatu beharreko araudira egoki­tzen direla.

Baserria, nekazari­tza eta abel­tza­in­tza erabilera integralaren oinarrizko ustiapen unitatea da, udalerriko landa lurraldea ustia­tze­ko eredu tradizionala den aldetik.

2.  Gu­txi­eneko par­tze­la.

Nekazari­tza­ko ustiategi berri bat ezar­tze­ko lursailaren gu­txi­eneko hedadura erabaki­tze­ko, indarrean dagoen legerian xedatutakoa kontuan hartuko da, eta baita arlo horretan eskumena duen administrazioko erakundeak –Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazari­tza Departamentuak, edo zeregin horietan haren lekua har­tzen duen erakundea– kasu bakoi­tze­an esaten duena ere.  

Gai horri gagozkiola, ekarpeneko finka etena izan daiteke, eta erabilera orokorreko hainbat zonatan kokatuak dauden eta lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuak dauden lurrak hartu.

Nolanahi ere, baimendutako eraikin eta instalazio berriak eraiki­tze­ko, Plan honetan kasu bakoi­tze­an gu­txi­eneko par­tze­lari buruz ezarritako eskakizuna bete beharko da nahitaez.               

3.  Eraiki­tze­ko eta urbaniza­tze­ko baldin­tza orokorrak.

1.  Oro har, kapitulu honetako lehen atalean ezarritako xedapen orokorrak beteko dituzte eraikinek.            

2.    Arau hauetan adierazitako salbuespenekin, baserriak edo aurretik mar­txan dauden ustiategiei lotutako eraikinak finkatu egingo dira, eta eraikin gehigarriak egitea baimendu. Gehigarri horiek, aipatutako eraikinaren barruan edo hari a­txi­kita jarriko dira, harekin ondo ematen duten materialak eta irtenbide arkitektonikoak erabiliz; edo era bakanean, baldin eta proiektatutako instalazioen fun­tzi­onaltasuna dela-eta, beharrezkoa gerta­tzen bada.

Ustiategiak e­txe­bizi­tza osagarri bat edo ba­tzuk izanez gero, horiek ere finkatu egingo dira. Eraikin osagarri horiek bakartuta jar­tze­a ere baimenduko da, baldin eta beharrezkoa bada aurretik badiren bizitoki erabilerek –ukuiluen, e­txa­ldeen eta an­tze­ko beste ba­tzu­en ezarpena– dituzten erosotasun edo osasungarritasun baldin­tze­ngatik, edo proiektatutako instalazioen fun­tzi­onaltasunagatik.

Aipatutako eraikin horiek finka­tze­ak berarekin ekarriko du, alde batetik, haiek osorik zaharberri­tze­ko edo berri­tze­ko aukera, baita ordezka­tze­koa ere; eta bestetik, oro har, txa­bolak, eranskin prekarioak, estalpeak eta abar kendu beharra, eraikin eta ingurune osoaren i­txu­ra eta irudi orokorra hobe­tze­ko.          

Gainera, halakorik izanez gero behin­tzat, balio arkitektonikoa edo historikoa duten elementuak errespetatu egin beharko dira, zainduz edota berrerabiliz.

Handitutako atalen altuera ez da izango jatorrizko eraikinaren batez bestekotik gorakoa; eta, betiere, landaz bestelako erabilerako eraikinen­tzat oro har erabakitako gehieneko altuera eta profil mugak bete beharko dira.         

3.    Aurretik badiren eraikinak ordeztu edo eraikin berriak egin nahi izanez gero, Udalak erabaki dezake baimen­tzea, edota –paisaia, inpaktu, higiene edo segurtasun arrazoiengatik, edo arrazoiz egoki­tzat jo­tzen duen beste edozeinengatik–, lehen erabilitako edo proposatutako lekuez bestelako kokaguneetan ezar daitezen ebaztea.

Hirigin­tza Ondarearen Katalogoan sartutako eraikinen kasuan, aukera horren bideragarritasuna edota komenigarritasuna aztertu egin beharko da, eraikin horiek edota horietako elementu balio­tsu­en manten­tze-lanetan eta zain­tzan izan dezakeen eraginaren ikuspegitik begiratuta; eta, helburu hori lor­tze­ko kaltegarria bada, baztertu egingo da. Nolanahi ere, aukera horren bideragarritasunak gai horretan eskumena duen administrazioaren aldeko txo­stena jaso beharko du.               

4.    Era honetako erabileretara bideratutako par­tze­letan beti edo noizean behin e­txe­bizi­tza gisa edota egonleku gisa edo aisialdirako erabili daitekeen eraikun­tza prefabrikatu oro ezar­tzea, finkoa edo mugikorra delarik ere, (karabana, esate baterako) e­txe­bizi­tza erabilera lagungarrietarako eraikin berri baten pareko­tzat hartuko da ondorio guztietarako; beraz, era horretako eraikun­tze­i buruz ezarritako baldin­tza guztiak bete beharko dira.

Gaur egun lurzoru urbanizaezinean dauden karabana eta edukion­tzi­ak antolamenduz kanpoko­tzat deklaratu dira; beraz, ezin izango dira inolaz ere birgaitu.

4.  Nekazari­tza ustiategi arrunt berriak ezar­tzea.

A.  Baldin­tza orokorrak.

Nekazari­tza­ko ustiategi arrunt berriak ezar­tze­ko, besteak beste, artikulu honetako 1 apartatuan ezarritako baldin­tzak –Gipuz­koako Foru Aldundiaren egiaztagiria– eta 2. apartatuan ezarritakoa –ustiategiari lotutako par­tze­laren gu­txi­eneko azalera– bete beharko dira nahitaez.

Oro har, ustiategia ezar­tze­ari dagokionez, lehendik zutik dauden eta Plan Orokor honetan adierazitako irizpideekin bat datozen eraikinak hartuko dira, lehentasunez, erreferen­tzi­atzat.

Nekazari­tza ustiategi berriei lotuta nekazari­tza eraikin eta instalazio berriak egitea onartuko da «Nekazari­tza eta abel­tza­in­tza zein landazabaleko» inguru orokorrean kokatutako lurretan, betiere indarreko lege xedapenetan, lurraldea antola­tze­ko tresnak barne, eta Plan honetan bertan horri dagokionez ezarritako baldin­tza guzti-guztiak bete ondoren. Horren osagarri, ustiategia ezar­tze­rakoan, zorroztasun osoz ain­tzat hartu eta errespetatu beharko dira Plan Orokor honetan araututako hiri antolamen­duari gainjarritako baldin­tza­tzaileen eraginpeko esparruak.           


Babes bereziko landa inguruetan eraikin eta instalazio berriak egitean, plan honetan adierazitakoetara ez ezik, espezifikoki haiei buruzkoak diren proiektuetan, planetan eta lege xedapenetan adierazitakoetara ere egokitu beharko da.           

B.  Ganaduaren­tza­ko bordak eraiki­tze­ko irizpideak.      

Inguru horietan abereen­tzat bordak egitean, betiere gaian eskumena duen erakundearen txo­sten justifikagarria izanik, irizpide hauek kontuan hartuko dira:               

— Gu­txi­eneko par­tze­la: 20.000 m².

— Solairu estalgarriaren gehieneko azalera: 50,00 m²(t).

— Eraikun­tza­ren solairu kopurua: solairu 1 sestra gainean.

— Eraikinaren altuera: 3,00 m.

— Gu­txi­eneko tartea, par­tze­laz kanpoko eraikin orotara: 100,00 m.

— Eraikun­tza arloko ezaugarriak: paisaiara egoki­tze aldera, egituran eta estalduran material jakin ba­tzuk erabil­tze­ko eskatu ahal izango du Udalak, hala nola ingurunera hobeto egoki­tzen diren koloreak eta formak balia­tze­ko, eta baita eraikun­tza lurpean egiteko ere.

5.  Nekazari­tza­ko ustiategi arrunten bizitoki erabilera lagungarriak.

A.  Nekazari­tza­ko ustiapen arrunten bizitoki erabilera lagungarriak ezar­tze­ko irizpideak.

Aipatutako e­txe­bizi­tza lagungarri horiek eraikun­tza ba­tzu­etan edo besteetan ezar­tze­ko, honako irizpide hauei jarraituko zaie:

— Hasteko, eta lehentasunez, Plan hau onartu aurretik bazeuden, finkatu egin diren, eta aipatutako erabileretara bideratuak dauden eraikinetan ezarriko dira.               

— Bigarrenik, aipatu dugun moduko eraikun­tza­rik izan ezean, e­txe­bizi­tza horiek lehendik zutik dauden eta bizitokiaz bestelako erabileretara bideratuak dauden eraikinetan ezarri ahal izango dira, baldin eta, dituzten ezaugarriak kontuan hartuta, xede horretarako beharrezkoak diren baldin­tzak bete­tzen badituzte.

— Hirugarrenik, eta arestian aipatutako bi irtenbide horietako bat bera ere bideragarria ez bada, e­txe­bizi­tzak xede horretara bideratutako eraikin berrietan ezarri ahal izango dira.

— Osagarri gisa, baimendutako e­txe­bizi­tzak eraikin bat berean ipiniko dira, hori zeharo ezinezkoa dela egiazta­tzen ez bada behin­tzat.

Etxe­bizi­tza­rako eraikin berriak egiteko baimena eman aurretik, lehendik zutik dauden eta finkatu egin diren eraikin horiek handi­tze­ko baimena emango da, baldin eta baimen hori bat badator legerian ezarritako irizpideekin, hala nola lurraldea antola­tze­ko tresnatan eta hiri plangin­tzan (Plan Orokor hau barne) xedatutako baldin­tze­kin.

B.  Gehieneko e­txe­bizi­tza kopurua eta eraikitako solairuari buruzko baldin­tzak.

Segidan aipatuko dugun salbuespena baldin­tza­tu gabe, nekazari­tza ustiategi berari lotutako e­txe­bizi­tza kopurua, lehengoak barne, inoiz ere ez da bi (2) e­txe­bizi­tza­tik gorakoa izango.

Aipatutako salbuespen horri gagozkiola, Plan Orokor hau onartu aurretik zutik zeuden eta finkatu egin diren eraikinetan, gehienez hiru (3) e­txe­bizi­tza ezar­tze­a baimenduko da, baldin eta eraikin horien solairu estalgarria 500 m²(t)-tik gorakoa bada.

Ondorio horiei begira, azalera horretan ez da sartuko eraikun­tzaz aparteko borda eta eranskin isolatuen solairu estalgarria, ez eta eraikun­tza­ri a­txi­kitako eranskinena ere, baldin eta lehendik erabilera horretara bideratuak ez bazeuden; izan ere, horiek guztiak ezabatu egin beharko dira.

C.  Nekazari­tza­ko ustiapen arrunten e­txe­bizi­tza lagungarriak baimen­tze­ko baldin­tzak.

Nekazari­tza­ko ustiapen arrunten e­txe­bizi­tza lagungarriak ezar­tze­a edo eraiki­tze­a baimenduko da, baldin eta aldez aurretik eta behar besteko zorroztasunez, e­txe­bizi­tza horiek beharrezkoak direla justifika­tzen bada, hain zuzen ere honako hauen ohiko bizileku iraunkorra izateko:

— Ustiategiaren titularraren edo titularren eta hauen ondorengoen­tzat, Plan Orokor hau onartu aurretik bazeuden eta plan honek finkatu egin dituen eraikinetan dauden e­txe­bizi­tzak birgaitu behar direnean, baldin eta aurrez ere erabilera horretarako baziren.

— Ustiategiaren titularraren edo titularren­tzat, baldin eta e­txe­bizi­tzak egoki­tze­ko tokiak hauek badira:

— Plan Orokor hau onartu aurretik bazeuden eta plan honek finkatu egin dituen eraikinak, baldin eta lehenago beste erabilera ba­tzu­etara bideratu arren, e­txe­bizi­tza erabilerak har­tze­ko modukoak badira.

— Oinplano berriko eraikinak, erabilera horretara bideratuak.

Edonola ere, e­txe­bizi­tza bat edo gehiago baimendu ahal izateko, aldez aurretik justifikatu beharko da nekazari­tza ustiapenak bete­tzen dituela kasu bakoi­tze­an eskatutako dimen­tsi­o eta ekoizpen-bideragarritasunari buruzko baldin­tzak, titularrari edo titularrei estaldura ekonomikoa emateko.

D.  Nekazari­tza­ko ustiapenaren e­txe­bizi­tza lagungarriak lehendik zutik dauden bizitoki erabilerako eraikinetan ezar­tze­ko baldin­tzak.

Lehendik mar­txan dagoen edo eratu berria den nekazari­tza­ko ustiategi arruntaren e­txe­bizi­tza lagungarriak, lehendik zutik eta finkatuak dauden, eta ustiategi horri lotuak dauden bizitoki erabilerako eraikinetan ezarri ahal izango dira, honako baldin­tza hauek bete­tzen badira:

a)  Beharrezkoak diren eraberri­tze eta birgai­tze lanen munta handiagoa edo txi­kiagoa gorabehera, e­txe­bizi­tza horiek guztiak lehendik ere badiren eraikinetan egokitu beharko dira, hain zuzen ere Plan Orokor hau onartu aurretik bizitokirako erabil­tzen diren eraikinetan.

Eraikin horiek ezin izango dira xede horretarako handitu, honako kasu hauetan izan ezik:

— Bizitoki erabilerako eraikinak guztira 175 m²(t) baino gu­txi­agoko azalera badu, muga horretara arte handitu ahal izango da.

— Baldin eta ustiategiaren titularrek bete­tzen badituzte ustiategiari lote­tsi­tako bi (2) e­txe­bizi­tza baimen­tze­ko bete behar diren baldin­tzak, eta eraikun­tza­ren azalera 300 m²(t) baino gu­txi­ago bada, muga horretara arte handitu ahal izango da.              

Edozein kasutan ere, handi­tze horiek gauza­tze­ko baimena lortuko bada, besteak beste honako hiru baldin­tza hauek bete beharko dira:

Hasteko, handi­tze­aren egokitasuna justifikatu egin beharko da, lehendik dagoen eraikinaren eta bere ingurunearen baldin­tze­i eta ezaugarriei begira.

Bigarrenik, handi­tze horretatik etor daitezkeen edonolako eragin kaltegarriak prebeni­tze­ko edota minimiza­tze­ko neurriak zehaztu eta gauzatu beharko dira.               

Hirugarrenik, bizitoki erabilerako eraikin berriak egin nahi direnean, 2006ko ekainaren 30eko Lur Legeak 31. artikuluan ezarritako baldin­tzak bete beharko dira, baldin eta planteatutako handi­tze­ak solairuan 50 m²-tik gorako azalera hartuko badu, edota handi­tze horrek hartuko duen solairu estalgarria, lehendik bizitokirako zegoen solairu estalgarriaren %20 gaindi­tzen badu.

b)  Ondorio horietarako, eraikin berean edo eraikun­tza-bloke berean dauden beste e­txe­bizi­tzak ez dira zenbatuko, baldin eta erregistroan ustiategiari lotuak ez badaude.

c)  Hurrengo atalean xedatutakoa baldin­tza­tu gabe, egokitu nahi diren e­txe­bizi­tzen kopurua edozein izanda ere, ez da baimenduko horiei lotutako lursailen bereizte edo zatiketarik, baldin eta horren ondorioz 35.000 m²-tik beherako azalera duten lursail edo finka berriak sor­tzen badira, beste nekazari­tza eta abel­tza­in­tza ustiategi ba­tzu­ei a­txi­kita daudela, eta espazialki finka jarraituak eratuko direla, bermatu ezean.

d)  35.000 m²-tik beherako azalera duten lursailetan dauden eraikinak finkatu egingo dira, baina lursailak ezingo dira azpibanatu.

Besteak beste, artikulu honetako bertako «3.B» atalean adierazitako baldin­tzak bete beharko dira.

e)  Era berean, baimenduta dago, eraikin horiexetan landa turismoko erabilerak edo an­tze­koak ezar­tzea, betiere arlo honetan indarrean dagoen legerian ezarritako baldin­tze­tan.

f)  Eraikin batean e­txe­bizi­tza erabilera onartu aurretik, edo aldi berean, edo lehendik zegoen e­txe­bizi­tza kopurua baino handiagoa egokitu aurretik, edo aldi berean, edota lehendik badagoen eraikinaren edonolako handi­tze­a baimendu aurretik, edo aldi berean, aipatutako bordak edo eranskinak eraisteko proiektua aurkeztu beharko da.

E.  Nekazari­tza­ko ustiapenaren e­txe­bizi­tza lagungarriak ezar­tze­ko baldin­tzak, lehendik zutik dauden eta bizitoki erabilerakoak ez diren baina xede hori izan dezaketen eraikinetan.

Soil-soilik nekazari­tza, abel­tza­in­tza eta landazabaleko landa-lurretan, e­txe­bizi­tza erabilera ezarri ahal izango da lehendik badauden eta finkatu egin diren eraikinetan, aurrez erabilera hori izan ez duten baina xede horretarako egokiak diren eraikinetan, betiere erabilera hori oinplano berriko eraikinetan ezar­tze­ari buruz hurrengo apartatuan adieraziko diren baldin­tze­tan, eta segidan azalduko diren salbuespenak kontuan hartuta.

Salbuespen horiek, besteak beste segidako «F.f» eta «F.h» apartatuetan azalduko diren baldin­tze­kin dute zerikusia. Baldin eta egiazta­tzen bada baldin­tza horiek bete­tze­a ez dela egokia edo bideragarria, erabaki daiteke baldin­tza horiek alda­tze­a eta ukitutako eraikun­tza­ren eta ingurunearen ezaugarrietara molda­tzea, edo bestela, ez aplika­tzea.

F.  Bizitoki erabilerako eraikin lagungarri berriak ezar­tze­ko baldin­tzak.

Nekazari­tza eta abel­tza­in­tza zein landazabaleko landa-inguruetan soil-soilik, bara­tze edo abel­tza­in­tza ustiategiaren gehienez ere e­txe­bizi­tza lagungarri bat (1) har­tze­ko eraikin berria egitea baimenduko da, ustiategi hori berria edo lehendik mar­txan dagoena izanik ere, baldin eta besteak beste, honako baldin­tza hauek bete­tzen badira:

a)  Artikulu honetako «1» apartatuan aipatutako baldin­tzak bete direla egiazta­tzea, hala nola nekazari­tza ustiategia bara­tze edota abel­tza­in­tza arlokoa ere badela.

b)  Ustiategiari lotutako lurretan e­txe­bizi­tza erabilerarako den edo izan daitekeen eraikinik ez dagoela egiazta­tzea.      

c)  Aurreko «A», «B» eta «C» apartatuetan adierazitako gainerako baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzea.

d)  Gai honi buruz indarrean dagoen legerian ezarritako baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzea; besteak beste, 2006ko ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legeak 31. artikuluan adierazitakoak.

e)  E­txe­bizi­tza nekazari­tza ustiategiaren jabearen edo jabekidearen ohiko e­txe gisa erabiliko dela egiazta­tzea, besteak beste, titular(kide)tasun hori justifikatu ondoren.

f)  Gipuzkoako Foru Aldundiak, kasu bakoi­tze­an, ustiategiari lotutako lurren azalera eta hedaduraz erabaki­tzen duena baztertu gabe, aipatutako bizitoki erabilerako eraikun­tza berria baimen­tze­ko nahitaezkoa izango da gu­txi­enez 35.000 m²-ko azalera duen lursail baten ekarpena egitea, eta erregistroan horri lotuta gera­tzea. Eraikina har­tzen duen lursailak 20.000 m²-tik gorakoa izan beharko du, eta ustiategiaren barruan egon. Horretarako, elkarren ondoan dauden edo soil-soilik bide zein ibilgu publikoren batek bereizten dituen lursail baten zatiak bateratu­tzat hartuko dira.

g)  Ustiategiak gu­txi­enez bost urteko jarduera eta garapena duela egiaztatu beharko da.

h)  Eraikun­tza baldin­tzak:

— Gu­txi­eneko tarteak:

— Lurzoru urbanizaezinaren mugara: 100,00 m.

— Par­tze­laren mugetara (Indarrean dauden lege xedapenek distan­tzi­a edo tarte handiagoak eska­tzen badituzte, xedapen horietan ezarritakoari jarraituko zaio): 10,00 m.

— Babestu beharreko elementu natural edo eraikietara (zuhaiztiak, ur ibilguak, errepideak, bideak, eta abar): Bai legezko xedapenetan, indarreko lurralde antolaketarako tresnak barne, bai Plan honetan bertan izaera orokorrez eskatutakoak.           

— Beste finketan dauden bizitoki erabilerako eraikinetara (Tarte hori bi eraikinek aurrez aurre dituzten fa­txa­den puntu ertainean neurtuko da, eta esku-har­tze bakoi­tze­an eskatuko da kasuan kasuko par­tze­lan tarte horren %50 behin­tzat izatea, hau da, 25 metro alegia. Aurrez zutik dauden eraikinen ordez egiten diren eraikun­tzak ez dira eraikin berri­tzat joko): 50,00 m.

— Beste finketan dauden bizitoki erabileraz kanpoko eraikinetara (): 50,00 m.

— Gehienez eraiki daitekeen azalera: 250,00 m²(t).

— Gehieneko solairu kopurua: Bi solairu (sestra gainean).

— Teilategal horizontalen gehieneko altuera: 7 m. (fa­txa­da bakoi­tze­ko batez besteko puntuan neurtuta).

— Estalkien gehieneko malda: %35.

— Solairuan okupatutako gu­txi­eneko azalera: 120,00 m².

— Solairuan okupatutako gehieneko azalera: 250,00 m².

i)  Urbanizazio baldin­tzak:

Eraikun­tza proiektuan bertan, edo horren osagarri, par­tze­la urbaniza­tze­ko baldin­tzak zehaztuko dira, horietan sarturik beharrezko aparkalekuen eta sarbideen kokalekua, eta paisaiari eman beharreko tratamendua, eraikin berriak ahalik eta ingurumen eragin txi­kiena izan dezan landa-lurrean.  

Baldin­tza higieniko-sanitarioak bermatuta eta behar bezala tratatuta geratu beharko dira; bereziki, isurketen arazketa sistema.

j)  Gehieneko e­txe­bizi­tza kopurua: 1 etx.

k)  Nekazari­tza erabilera bateragarriak eta ostatu erabilera (nekazari­tza turismoa) baimenduko dira.

Nekazari­tza ustiategi arrunt berri batean, e­txe­bizi­tza osagarrien kopurua inoiz ere ez da izango batetik gorakoa (1), ez haren titularkidetasun arrazoiengatik, ez hartan ustiategiaren bi oinordekoren bizileku delako, ez eta beste edozergatik ere.            

6.  Nekazari­tza eta abel­tza­in­tza ustiapenerako eraikinak.

A.  Horien artean sar­tzen dira zuzenean nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako ustiapen erabileretarako edo horien osagarri eta lagungarri diren erabileretarako eraikin finko eta egonkor guztiak –kortak, ukuiluak, lastategiak, siloak, nekazari­tza­ko makineria eta baserriari lotutako per­tso­nen ibilgailuak gorde­tze­ko eraikinak, nekazari­tza industriakoak eta abar–, e­txe­bizi­tza izan ezik.

B.  Antolamenduz kanpoko­tzat deklaratutako eraikinak izan ezik, honako Plan hau onartu aurretik zutik zeuden eraikin guztiak finkatu­tzat joko dira, aipatutako erabilerak baldin badituzte.

Haiek handi­tze­ko, aplikagarriak izango dira eraikin berrietarako ondoren ezarriko diren baldin­tzak, ezin bete daitezkeenak ez badira behin­tzat; horrelakorik gertatuz gero, Udalak egoki­tzat jo­tzen duen erabakia hartuko du, behar bezala arrazoituta. Aipatutako eraikin horiek finka­tze­ak, oro har, txa­bolak, eranskin prekarioak, teilapeak eta abar ezaba­tze­ko betebeharra dakar berarekin, eraikinaren eta honen inguru osoaren i­txu­ra eta irudi orokorra hobe­tze­arren.           

C.    Erabilera horietarako eraikin berriek, aurretik mar­txan dauden nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako ustiategiei edo berriei lotuta egonez gero, baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  Gu­txi­eneko tarteak:

— Orokorrak:

— Lurzoru urbanizaezinaren mugara: 50,00 m.

— Landatarrak ez diren beste finka ba­tzu­etako eraikinetara (Tarte hori bi eraikinek aurrez aurre dituzten fa­txa­den puntu ertainean neurtuko da, eta esku-har­tze bakoi­tze­an eskatuko da kasuan kasuko par­tze­lan tarte horren %50 behin­tzat izatea, hau da, 10 metro alegia): 20,00 m.

— Par­tze­laren mugara: 10,00 m.

— Abel­tza­in­tzako ustiapen inten­tsi­bora bideratutako lande­txe eta instalazioetatik: 515/2009 Dekretuak, irailaren 22koak, ezarritakoak, dekretu horrek finka­tzen baititu nekazari­tza­ko ustiategiek bete beharreko higiene, osasun eta ingurumen arloko baldin­tzak eta arau teknikoak.

b)  Eraikina hartuko duen par­tze­laren gu­txi­eneko azalera (Par­tze­la horrek fisikoki eta espazialki eremu jarraitua osatu behar du beti): 10.000 m².

c)  Gehieneko azalera eraikia: 500 m².

d)  Profila: I/I.

e)  Eraikinaren altuera: 5,00 m.

f)  Eraikun­tza­ren gehieneko luzera: 50,00 m.

Aipatutako aurreikuspen horiek aplika­tze­koak izango dira, halaber, lehendik zutik dauden eraikinetan plantea­tzen diren abel­tza­in­tza inten­tsi­boko ustiategietara bideratutako lande­txe eta instalazioetan ere.

D.  Berotegiak ezarri nahi badira landaketak lurrean zuzenean egiteko xedez, baldin­tza hauek bete beharko dira:

— Gu­txi­eneko tarteak:

— Par­tze­laren mugara: 5,00 m.

— Beste finketan dauden eta landa erabilerakoak ez diren eraikinetara: 20,00 m.

— Par­tze­lan gehienez har daitekeen azalera (Okupazioari buruz aipatutako xedapen eta indize guztiak berotegia fisikoki hartuko duen par­tze­lari buruzkoak dira):

— < 5.000 m² edo %20.

— > 5.000 m² eta < 20.000 m² 1.000 m² edo %10.

— > 20.000 m² 2.000 m² edo %5.

E.  Horiek ezar­tze­ko, gaiari lotutako kontuetan eskumena duten erakundeen aldeko txo­stena izan beharko da.             

F.  Bermatu egin beharko dira: baldin­tza higieniko-sanitarioak eta, bereziki, isurkinen arazketa sistema eta saneamendua; ur hornidurarako zuzkidura; kanpoko elektrizitatearen eta argiaren hornikun­tza; sarbidea, liburu honetan ezarritako baldin­tza orokorren testuinguruan; eta beharrezko­tzat jo­tzen diren beste zerbi­tzu ba­tzuk.

Zerbi­tzu edo azpiegitura horietako edozeinek proiektatutako eraikina edo instalazioa egiteko edo horretan aurreikusitako jarduerak gara­tze­ko beharrezko baldin­tzak bete ezean, hura baimen­tze­ko bete beharreko baldin­tza izango da beharrezko obrak eta jarduerak egitea, haiek zuzen eta osorik egoki daitezen, hala nola eraikun­tza­ren susta­tza­ileek horiek ordain­tzea. Horretarako, beharrezko­tzat jo­tzen diren abalak edo bermeak eskatuko dira.

G.  Abel­tza­in­tzako ustiategi berriek honako araudiak bete beharko dituzte: 515/2009 Dekretua, irailaren 22koa, abel­tza­in­tzako ustiategiek bete beharreko higiene, osasun eta ingurumen arloko baldin­tzak eta arau teknikoak ezar­tzen dituena, 165/1999 Dekretua, mar­txo­aren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko lege orokorren jasotako jarduera-lizen­tzi­a eskura­tze­tik salbue­tsi­tako jardueren zerrenda finka­tzen duena.

H.  Lehendik mar­txan dauden abel­tza­in­tzako ustiategiek, jarduera lizen­tzi­a eskuratu ahal izateko, 15 urteko epea izango dute 2009ko irailaren 22ko 515/2009 Dekretuan ezarritako baldin­tze­tara egoki­tze­ko; eta, dekretu horretan xedatu bezala, ez zaizkie aplikatuko distan­tzi­ei eta kokalekuari buruz ezarritako betekizunak.

83. artikulua.  Profesionalizatu gabeko nekazari­tza erabi­lerak.

1.  Gu­txi­eneko par­tze­la.

Gu­txi­eneko par­tze­la, laboran­tza­rako gu­txi­eneko unitatea (Une honetan, 1997ko uztailaren 8ko 168 zk. Dekretuan ezarritakoaren arabera, laboran­tza­rako gu­txi­eneko unitatea 10.000 m² da Gipuzkoan) zehazteko finkatutakoa izango da, baldin eta lursailek, Plan Orokor hau onartu baino lehen, azalera txi­kiagoa ez bazuten behi­tzat; izan ere, horrelakoetan, aipatutako jarduera ezar­tze­ko baimena emango da, par­tze­lak 2.000 m²-tik gorako azalera badu.

2.  Eraikun­tza baldin­tzak.

A.  Soil-soilik abel­tza­in­tza eta landazabaleko inguruetan baimenduko da par­tze­la bakoi­tze­an txa­bola berria eraiki­tzea, dela lanabesak gorde­tze­ko, dela korta edo ukuilu profesionalizatu gabeak izateko; baina betiere, dokumentu honetako 4. kapituluan eskatutako baldin­tza orokorrak bete beharko dira.

B.  Era berean, adierazitakoez gain, honako baldin­tza hauek ere bete beharko dira:

— Par­tze­la jarraituaren gu­txi­eneko azalera: 2.000 m².

— Solairu estalgarriaren gehieneko azalera: 8,00 m²(t).

— Eraikinaren altuera: 2,50 m.

— Gu­txi­eneko tarteak, par­tze­laren mugara: 5,00 m.

— Gu­txi­eneko tartea, par­tze­laz kanpoko eraikin orotara: 50,00 m.

— Eraikun­tza arloko ezaugarriak:

— Lehentasunez, iraunkorrak ez diren materialekin eraikiko dira, akabera pintatua izango dute, eta teila izango da estalkian; gainera, erraz desmuntagarriak izango dira, eta, horretarako, gu­txi­eneko zimenduak izango dituzte.

Salbuespen gisa, eta behar bezala azaldutako arrazoiengatik, material iraunkorrak erabil­tze­a onartuko da.

— Ezingo dute izan urez horni­tze­ko edo ur zikinak husteko instalaziorik.

— Paisaiara egoki­tze­ko arrazoiak direla-eta, paisaian ahalik eta eragin txi­kiena izango duten lekuan koka­tze­ko eskatu ahal izango du Udalak, eta material jakin ba­tzuk erabil­tze­ko egituran, fa­txa­dan eta estalkian, hala nola ingurunera hobeto egoki­tzen diren koloreak eta formak hauta­tze­ko.

— Txa­bola bat eraiki­tze­ko baimena prekarioan emango da beti.

3.  Bestelakoak.

Lehendik zutik dauden eta bizitoki erabilera ez duten eraikinak edo txa­bolak finkatu egingo dira, antolamenduz kanpoko­tzat jotakoak edota landa ingurunea andea­tzen lagun­tzen dutenak izan ezik. Nolanahi ere, ez da baimenduko horietan bizitoki erabilerak ezar­tzea.

85. artikulua.  Baso erabilerak.

Gero basoa ustia­tze­ko xedez egiten diren zuhaitz landaketak, ahal dela behin­tzat, lurraldeak nekazari­tza­rako eta abelazkun­tza­rako edo beste erabileretarako izan lezakeen berezko gaitasuna kaltetuko ez den parajeetan egingo dira. Hori horrela, ez da egokia %30etik beherako malda duten belardietan zuhaitz-landaketa masiboak egitea.

Hori horrela izanik ere, zuhai­tzak mozteko eta landa­tze­ko baimen eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuan aurkeztu behar dira eta honek, mendiei buruz indarrean dagoen legeria sektorialarekin bat etorriz izapidetu eta erabakiko ditu.

Nolanahi ere, egin nahi diren landaketak, par­tze­laren mugekiko edota beste finketan dauden eraikinekiko tarteari dagokionez, indarrean dagoen legeriak ezarritakora egokitu beharko dira; zehazki, 7/2006 Foru Arauan, Gipuzkoako mendiei buruzkoan, ezarritakora.  

86. artikulua.  Herri-lanekin lotutako erabilerak eta eraikinak.

1.  Kontuan hartu diren erabilerak eta eraikinak.

Halako­tzat hartuko dira komunikazio sistemak –zerbi­tzu­guneak barne– edo zerbi­tzu azpiegiturak –ur hornidura, hondakin uren arazketa eta saneamendua, hiri hondakinak, gas eta energia elektrikoaren hornidura, irrati/telebista eta beste– gauza­tze­ko, ustia­tze­ko eta manten­tze­ko erabilera eta eraikin osagarriak, betiere titulartasun eta sustapen publikokoak badira, eta landa ingurunean ezarri beharrekoak badira, baldin eta Plan Orokor honetan haiek ezar­tze­ko esparrua ez badago, berariaz, sistema orokor gisa definitua. 

2.  Izapideak.

Eraikun­tza­rako lizen­tzi­a eskatu aurretik, bidezko kon­tsu­lta egin beharko zaio Udalari eta honek, bete beharreko baldin­tzak ezarriko ditu arrazoitutako ebazpenean: ekarpeneko par­tze­laren baldin­tzak, eraikigarritasuna, aparkalekuen hornidura eta abar. Gainera, bidezko denean, aldez aurretik plan berezia egiteko eska dezake.

Nolanahi ere, horri dagokionez, ain­tzat hartuko dira kasuan kasuko administrazioak, bere eginkizunetan ari dela eta dauzkan eskumenak erabiliz, egiten dituen espediente eta proiektuetan gai honi buruz jasotako xedapenak.

3.  Ekarpeneko par­tze­la (Aipatutako erabilera eta eraikinei lotutako par­tze­laren azalera ez bada iristen laboran­tza­rako gu­txi­eneko unitatera, ulertuko da nekazari­tza­ko ustiategiak moderniza­tze­ko legeak, 1995eko uztailaren 4koak, 25. artikuluan aipatutako salbuespenetan sar­tzen dela; zehazki, «b» apartatuan xedatutakoa bete­tzen duela).   

Aipatutako erabilera eta eraikinei lotutako par­tze­laren eta lursailen gu­txi­eneko azalera, kasu bakoi­tze­an, gai honetan indarrean dauden legezko xedapenetan ezarritakoa izango da; edo bestela, kasu bakoi­tze­an ezarritako baldin­tzak bete­tze­ko beharrezkoa dena.

Xedapen horiek gai horren inguruan irizpiderik zehaztu ezean, par­tze­laren gu­txi­eneko azalera hori, Udalak kasu bakoi­tze­an erabakitakoa izango da, ezarri nahi den erabileraren eta landakoak ez diren beste erabilera ba­tzu­en arteko analogian oinarrituta, betiere.

Nolanahi ere, azalera hori ez da 2.000 m²-tik beherakoa izango.

4.  Gu­txi­eneko tarteak:

Oro har, aipatutako obrak eta horien berariazko instalazioak, legezko xedapenetan –lurraldea antola­tze­ko kasuan kasuko tresnak barne– ezarritako tarte eta erretiro irizpideetara egokituko dira. Dena den, distan­tzi­a hori honakoa izango da gu­txi­enez:

— Par­tze­laren mugara, bide publikoetara eta ur ibilguetara: 10,00 m.

— Aurretik badauden e­txe­bizi­tza erabilerako eraikinetara: 100,00 m.

Kapitulu honetako gainerako artikuluetan eraikin mota guztien­tzat adierazi diren tarteak ere aplikagarriak izango dira.   

5.  Eraikun­tza baldin­tzak:

Udalak, kasu bakoi­tze­an, bidezko­tzat jo­tzen dituen eraikun­tza baldin­tza bereziak ezarriko ditu, behar bezala arrazoitutako ebazpen baten bidez. Nolanahi ere, dokumentu honetan lurzoru urbanizaezinari buruz ezarritako arau orokorrak bete egin beharko dira.

6.  Etxe­bizi­tza osagarria:

Etxe­bizi­tza bat ere eraiki ahal izango da, eraikin nagusian integratuta, ahal bada, zerbi­tzu­guneetako eraikin eta instalazioak zain­tzen dituzten per­tso­nen­tzat.               

Nolanahi ere, Administrazioak edo gai horretan eskumena duen erakunde publikoak behar bezala arrazoitu beharko du e­txe­bizi­tza horren beharra.

7.  Aparkamendua.

Gu­txi­eneko zuzkidura: Aparkaleku bat (1) / 100 m²(t).

8.  Azpiegiturak eta urbanizazioa:

Sarbideak, ur hornidura, saneamendua, energia elektrikoaren hornikun­tza, telefonia, kanpoko argiteria eta gainerako zerbi­tzu­ak erabaki egin beharko dira, eta urbanizazio egokia bermatuko da, zoladurak eta lorezain­tza barne, landa ingurunean txe­rta­tzeko orokorki ezarritako arau eta gomendioen barruan.

87. artikulua.  Lurraldearen ustiapenari lotu gabeko nekazari­tza industriak.

1.    Halako­tzat hartuko dira lurzoru urbanizaezinean ezarri behar diren nekazari­tza industriak, baldin eta nekazari­tza ustiategi baten erabilera osagarriak ez badira, eta, betiere, 2.000 m²(t)-tik gorako «sabai azalera» badute, edo, aire zabalean maniobra­tze­ko edo biltegira­tze­ko 5.000 m²-tik gorako espazioa badute.

Horiek, soil-soilik, nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako zein landazabaleko eremuetan ezarri ahal izango dira.

2.  Eraiki­tze­ko eta urbaniza­tze­ko baldin­tzak:

— Ekarpeneko par­tze­laren gu­txi­eneko azalera: 20.000 m².

— Eraikinek gai honetan indarrean dauden lege xedapenetan –behin betiko onartutako lurralde antolaketako tresnak barne–, Plan Orokor honetan bertan eta, hala egokituz gero, hori gara­tze­ko sustatutako plangin­tzan ezarritako baldin­tza orokorrak beteko dituzte. Horri dagokionez, ibilgailuen­tza­ko sarbidea izatearen ikuspuntutik, landaz bestelako erabilera­tzat hartuko dira.

88. artikulua.  Bizitoki erabilera autonomoak.

Plan hau onartu aurretik nekazari­tza eta abel­tza­in­tzako zein landazabaleko inguruetan kokatuta zeuden eraikinetan baino ez da onartuko haien ezarpena, baina betiere eraikinak bizitoki erabilerarako izendatuta bazeuden, berariaz antolaketatik kanpo u­tzi­ta egon gabe.

Erabilera hori, indarrean dauden legezko xedapenetan –lurraldea antola­tze­ko tresnak barne– ezarritako irizpideetara egoki­tzen bada, eraikin horiek ordezteko baimena emango da, baldin eta beren egoerari lotutako arrazoiek, edota behar bezala arrazoitutako beste edozein zirkunstan­tzi­ak, hala eska­tzen badute. Helburu horrekin gauzatu beharreko jarduera guztiak aurretik baziren eraikinen eraberri­tze eta birgai­tze jardueren izate berekoak izango dira.        

Baina ez da baimenduko bizitoki erabilera autonomorako eraikin berririk eraiki­tzea, ez eta aurretik badiren eraikin finkatuetan hura ezar­tze­a ere, lehenago ez baziren erabilera horretarakoak.

Espresuki debekatua dago erabilera hori eraikin berrietan ezar­tzea.

Ondorio horiei begira, dagoen eraikigarritasuna finkatu­tzat joko da, a­txi­kitako edo baserriaren hurbileko txa­bolei, eranskin prekarioei eta teilapeei lotutakoa izan ezik; hain zuzen ere, aipatutako ordezka­tze­a egin aurretik bete beharreko baldin­tza bat gehigarri horiek guztiak ezaba­tze­a izango da, lehendik zutik dagoen eraikinean edozein birgai­tze jarduera zer­tze­ko bezalaxe. Horietako edozein jarduera baimen­tze­ko, nahitaezko baldin­tza izango da eraikinaren eta honen inguruaren osaera eta irudia orokorki hobe­tzea.

Ez da baimenduko aipatutako eraikigarritasuna handi­tzea.

Oro har, eraikin bakoi­tze­an gehienez bi (2) e­txe­bizi­tza ezar­tze­a baimenduko da, betiere solairu estalgarria 300 m²(t)-tik gorakoa bada; eta hiru (3) e­txe­bizi­tza, azalera hori 500 m²(t)-tik gorakoa izanez gero. Nolanahi ere, baimen hori emateko ziurtatu beharko da, e­txe­bizi­tza bakoi­tzak gu­txi­enez 150 m²(t)-ko tamaina izatea ahalbide­tze­ko beharrezkoa den eraikigarritasuna badagoela.

Kopuru hori gaindi­tzen duten aurretiko eraikinetako e­txe­bizi­tza kopurua finkatu egingo da, betiere haiek, beren garaian, administrazio baimen egokiarekin edo egokiekin eraiki baziren, eraiki­tze­ko udal lizen­tzi­a ere barne izanik, edo aspaldiko denboretatik e­txe­bizi­tza erabilera horrekin iraun badute.  

89. artikulua.  Baimen daitezkeen landaz besteko erabilera eta eraikin ba­tzuk.

1.  Irizpide orokorrak.

A.  Lurzoru urbanizaezinean baimengarriak dira kapitulu honetako gainerako artikuluetan aipatutakoak ez bezalako erabilerak eta eraikinak, baldin eta haien ezarpena bat badator –orokorki lurzoru horretan, edota espezifikoki Plan Orokor honek lurzoru horretan bereizitako zona orokor bakoi­tze­an– indarrean dagoen legerian eta lurraldea antola­tze­ko tresnetan ezarritako irizpideekin.            

Zehazki, baimengarriak dira ingurumenaren babes, aisialdi eta jolas, ekipamendu, hirugarren sektoreko eta azpiegitura erabilerak, baldin eta, besteak beste, lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 28. artikuluko «3» eta «5» apartatuetan ezarritako irizpideekin bat badatoz, eta lurraldea antola­tze­ko indarrean dauden tresnei jarrai­tzen badie.

Lurzoru urbanizaezinean halakorik baimen­tze­aren ondorioetarako, ezar daitezkeen hirugarren sektoreko erabilerak, ekipamendu erabileren pareko­tzat hartuko dira (Ildo honetan kontuan hartu behar da, oro har, lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 54. eta 57. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erkidegoaren ekipamendurako diren erabilera ba­tzuk Plan Orokor honetan hirugarren sektorekoak izan daitezkeela edo ez. Hori horrela, adibide gisa, artikulu horietan aipa­tzen diren ekipamendu pribatuko erabilerak ekar di­tza­kegu gogora. Horregatik, hain zuzen ere, lurzoru urbanizaezinean baimengarri­tzat jo dira ekipamenduekin parekagarriak diren hirugarren sektoreko erabilerak).              

B.  Susta­tza­ileak behar bezala arrazoitu beharko du beharrezkoa edo egokia dela erabilera horiek landa ingurunean ezar­tzea.

C.    Erabilera horiek eta, halakorik denean, horiei lotutako eraikinak baimen­tze­ko, nahitaezkoa izango da aipatutako legerian eta lurraldea antola­tze­ko tresnetan kasu bakoi­tze­rako ezarritako irizpide materialak eta formalak bete­tzea, bai eta Plan Orokor honetan ezarritakoak ere, eta plan honen barruan, bertan bereizitako zona orokor bakoi­tze­rako araubide espezifikoa.   

Testuinguru horretan, aipatutako legeko 28. artikuluko 5. apartatuan ezarritako irizpideekin bat datozen titulartasun pribatuko ekipamendu, hirugarren sektoreko eta zerbi­tzu­en azpiegitura erabileren ezarpena baimen­tze­ko, ezinbestekoa izango da aurretik horiek landa ingurunean ezar­tze­ko beharra arrazoi­tzea, eta horien interes publikoaren adierazpena egitea, artikulu honetan bertan finkatutakoaren arabera.       

C.  Aipatutako erabilerak baimen­tze­ko, aldez aurreko baldin­tza­tzat jarri ahal izango da haien kasuan eta haiek ezar­tze­ko beharrezko­tzat jo­tzen den Plan Berezia egin eta onartu behar izatea.

Plan berezi hori betiere nahitaezkoa izango da, baldin eta ekipamendu eta hirugarren sektoreko erabileren ezarpenak beharrezkoa badu eraikin eta instalazio berriak egitea, eta komunikazio zein zerbi­tzu azpiegitura berriak gauza­tzea.           

E.  Bai plan berezi horrek, bai kasu bakoi­tze­an egin beharreko proiektu teknikoak edo teknikoek, egin beharreko lanak eta jarduerak zehaztuko dituzte, behar bezain zehatz eta haietako bakoi­tza­ren neurri eta norainokoaren arabera zehaztu ere, esku-har­tze­aren arrazoia den, urbanizaziokoak barne (lur mugimenduak, azpiegiturak, lorategiak eta abar). Era berean, eragindako inguruaren landa-izaera zainduko dela berma­tze­ko beharrezkoak diren neurriak ere zehaztuko dira, eta ingurumen zein paisaia arloko eta beste edonolako eragin kaltegarriak ezaba­tze­ko edota ahalik eta gehien gu­txi­tzeko behar direnak.

D.  Aipatutako plan bereziek eta horietan jasotako proposamenek, kasuan kasuko ingurumen eraginaren baterako ebaluazioa beharko dute.

2.  Erkidegoaren ekipamenduko eta hirugarren sektoreko erabilerak ezar­tze­a lehendik badauden eraikinetan.

Hurrengo «3» apartatuan adierazitako salbuespen bakarrarekin, erabilera horiek ezar­tze­a baimenduko da, baina Plan Orokor hau onartu aurretik zutik zeuden eraikinetan bakarrik. Nolanahi ere, baimen eta ezarpen horiei dagokienez, baldin­tza hauek bete beharko dira:          

A.  Ez dira aurretik badauden eraikin­tzat joko, egoera hauetan guztietan edo ba­tzu­etan daudenak:

— Plan Orokor honek eta plan hau gara­tze­ko sustatutako plangin­tzak antolamenduz kanpoko­tzat izendatutakoak.

— Eraiki ziren unean indarrean zegoen hirigin­tza araubidearen araberakoak ez direnak, eta Plan Orokor honetan ezarritakoarekin bat ez datozenak.

— Udal baimen egokiarekin eraiki ez, eta Plan Orokor honek ezarritako hirigin­tza araubidearekin bat ez datozenak.     

— Bukatu gabeko hirigin­tza izaerako zigor espedientea dutenak edo izan dutenak.

B.  Aipatutako erabilerak ezar­tze­ko baimena eman ahal izango da, Plan Orokor hau onartu aurretik zutik zeuden, eta berez erabilera nagusi edo autonomoetara bideratutako eraikinetan; hau da, beste erabilera ba­tzu­en jarduera osagarriak har­tzen ez dituztenetan. Zehazki, ez da baimenduko besteak beste, borda, txa­bola eta an­tze­ko eraikinetan halakorik ezar­tzea.

C.  Aipatutako eraikinak berreraiki edota birgai­tze­rakoan indarrean dagoen legerian ezarritako irizpideei jarraitu beharko zaie, eta jarduera horiek buru­tze­a ezinezkoa izango da, aipatutako baldin­tzak bete­tzen ez diren kasuetan (Ildo honetan kontuan hartu behar da, besteak beste, lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 30. artikuluan ezarritakoa).

D.  Eraikin horiek, oro har, Plan hau onar­tze­ko unean dauzkaten ezaugarriekin –eraikun­tza­ren parametro formalak, hirigin­tza eraikigarritasuna eta abar– finkatuta daudela ulertuko da, honako hauek izan ezik:

— Aurreko «A» apartatuan azaldutako gorabeheretako batek edo ba­tzu­ek eragindako eraikinak edo eraikin-zatiak.      

— Eragindako lursail eta eraikinek zein haien inguruneak dauzkaten ingurumen, paisaia eta gainerako baldin­tzak begira­tzen eta manten­tzen direla berma­tze­ko, eta guztiaren osaera eta irudi orokorra hobe­tze­ko, kendu behar diren eraikinak edo haien zatiak.    

Horrenbestez, ez dira finkatu­tzat hartuko eta, aipatutako eraikigarritasuna erabaki­tze­ko orduan, ez dira kontuan hartuko ez txa­bolak, ez teilapeak, ez eranskin prekarioak, ez eta gainerako elementu i­tsu­sgarriak.

E.  Indarrean dauden legezko xedapenetan ezarritakoa eta xedapen horien ondorioak baldin­tza­tu gabe, eraikin horiek gehienez ere 100 m²(t) osatu arte handitu ahal izango dira. Handi­tze horiek, betiere, eraikin nagusiari a­txi­ki beharko zaizkio.  

Aipatutakoa baino handi­tze handiagoak baimen­tze­ko, nahitaezkoa izango da hurrengo «3» apartatuko baldin­tzak bete­tzea.

F.  Inoiz ere ez da baimenduko eragindako finkak azpibana­tze­rik, baldin eta horretatik atera­tzen diren lursail edo finka berrien azalera 35.000 m²-tik beherakoa bada, non eta ez den berma­tzen beste nekazari­tza ustiategi ba­tzu­ei a­txi­kita daudela, eta espazialki finka jarraituak osa­tzen dituztela.

G.  Ondorio horietarako, 35.000 m²-tik beherako azalera duten finketan dauden eraikinak finkatu egingo dira, baina haietan ezingo da zatiketarik egin.

H.  Besteak beste, hirigin­tza arau hauetako 42. artikuluko «2.B» apartatuan ezarritako baldin­tzak bete egin beharko dira.           

3.  Erkidegoaren ekipamenduko eta hirugarren sektoreko erabilerak, eraikin berrietan.

Salbuespen gisa, eta betiere proposatutako helburua aldez aurretik badauden eraikinetan ezar­tze­a ezinezkoa bada, aipatutako erabilera horietara bideratutako eraikin berriak egitea baimendu ahal izango da, besteak beste honako baldin­tza hauek bete­tzen badira:

A.  Aldez aurretik, erabilerak eta horiei lotutako kasuan kasuko eraikinak herriaren interesekoak diren adierazpena, indarreko legerian gai horren inguruan ezarritako irizpideen arabera.

Nolanahi ere, adierazpen hori hurrengo atalean aipatuko den plan berezia bideratu eta onar­tze­arekin batera egin ahal izango da.

B.  Hirigin­tza arau hauetan adierazitakoaren arabera, aldez aurretik eta nahitaez, plan berezi bat egin eta onartu beharko da, besteak beste, honako hauek arrazoituz:

— Planteatutako erabileren eta eraikinen herri interesa, betiere lehenago horren adierazpena egin ez bada.     

— Proposatutako jarduerek eta eraikinak landa ingurunean duten kokapenaren egokitasuna.

— Aurretik badiren eraikinetan osorik edo par­tzi­alki ezar­tze­a bideraezina izatea.

Plan berezi horrek, besteak beste, zehaztu egingo du zein­tzuk diren, ingurumenaren eta paisaiaren ikuspegitik, esku har­tze­ko irizpide egokiak, eragindako lurrak eta haien ingurunea zain­tze­ko, manten­tze­ko eta, egokituz gero, ingurumen eta natur baldin­tzak lehenera­tze­ko.

C.  Hirigin­tza arau hauetan ezarri diren eta oro har aplika­tze­koak diren baldin­tzak.

D.  Ekarpeneko par­tze­laren gu­txi­eneko azalera: 50.000 m².

Ekarpeneko lursailak, haren azalera aipatutakoa baino handiagoa izanda ere, betiere esparru espazialki eta fisikoki jarraitua osatu beharko du, eta ondorio guztietarako –erregistro aldetik eta abar– planteatutako eraikin eta jarduerei lotuta geratu.

E.  Gu­txi­eneko tarteak:

— Par­tze­laren mugetara: 10,00 m.

— Lurzoru urbanizaezinaren mugara: 250,00 m.

— Beste finketan dauden eraikinetara, hauek landa erabilerakoak izan ala ez: 250,00 m.

F.  Solairu estalgarriaren gehieneko azalera:

— Par­tze­la < 6,00 ha. 1.000,00 m²(t).

— Par­tze­la > 6,00 ha. 1.200,00 m²(t).

— Par­tze­len azalera 6,00 ha-tik gorakoa bada, eta hori egiaztatu ondoren, zertu beharreko plan bereziak aipatutako solairu estalgarriaren azalera gorantz berregokitu ahal izango du.

G.  Gu­txi­eneko aparkaleku hornidura: aparkaleku 1 /100 m²(t).

H.  E­txe­bizi­tza osagarria: 1 etx./par­tze­la. (gehienez).

Instalazioen ardura duten edo horiek zain­tzen dituzten per­tso­nen­tzat izango da, eta eraikin nagusian baimendu eta integratutako eraikigarritasunaren barruan eraikiko da.

I.  Neurri eta aurreikuspen egokiak erabaki eta gauzatu beharko dira, honako gai hauetan eta an­tze­koetan planteatutako erabilera eta eraikinek eragindako beharrei eran­tzu­teko: lekurako sarrerak; ur hornidura; saneamendua; energiaren eta kanpo argiztapenaren hornikun­tza; telefonia; komenigarri­tzat jo­tzen den beste edozein zerbi­tzu eta azpiegitura.    

Erabaki eta gauza­tzen diren neurriek eta aurreikuspenek, mul­tzo osoaren tratamendu eta urbanizazio egokia bermatuko dute, hura zain­tze­a eta manten­tze­a barne. Eta, hala egokituz gero, eragindako lursailen, eraikinen eta haien inguruko ingurumen baldin­tzak lehenera­tze­a bermatuko dute, halaber.

J.  Aipatutako plan bereziak ezar­tzen dituen gainerako baldin­tzak.

4.  Titulartasun eta sustapen pribatuko zerbi­tzu azpiegituren erabilerak.

Erabilera autonomo gisa ezarri nahi badira, hirigin­tza arau hauetan ezarritako irizpide eta baldin­tza­tzaile orokor guztietara egokituko dira.

90. artikulua.  Turismo kanpamentuak.

Gai honetan indarrean dagoen legerian ezarritako irizpideak nahitaez bete­tze­aren osagarri gisa, erabilera baimen­tze­ko beste baldin­tza hauek ere bete egin beharko dira:          

A.  Honako eremu hauetan bakar-bakarrik ezarri ahal izango dira:

a)  Nekazari­tza zein abel­tza­in­tza eta landazabaleko erabilera orokorreko zonan, betiere hiri antolamenduari gainjarritako baldin­tza­tzaileak arau­tze­ko irizpideak behar bezala errespetatuz eta horietara egokituta, baldin­tza­tzaile horien eraginpeko errealitateak eta elementuak jardueran modu egokian integra­tze­a baldin­tza­tu gabe, eta horiek babestuko direla bermatuko den moduan.

b)  Babes bereziko landa inguruan, betiere haren ezarpena egoki­tzen bada indarrean dauden lege xedapen espezifikoetan ezarritakora, planak eta proiektuak barne, horiek arau­tze­ko eta trata­tze­ko ezarritako irizpideetara bezalaxe.

B.  Kasuan kasuko ingurunearen paisaia edo ingurumena degrada­tze­a ekarriko ez duten baldin­tza­tan ezarriko dira, eta beharrezkoak diren zuhai­tzak landatuko dira.        

C.  Sarbideetarako erabakitako konponbidea arrazoitu egin beharko da, puntako sasoian arazo izan ez daitezen bide sare orokorraren­tzat edo lokalaren­tzat; eta esparruaren barruan aparka­tze­ko, kanpin-dendak edo «karabanai» modukoak koka­tze­ko dagoen leku kopuru bera prestatu beharko da, bisitariek aparka­tze­ko dituzten lekuak dituztela ere.

D.  Era berean, ur hornidura, saneamendua, argindar hornidura, telefonia, argiztapena eta gainerako zerbi­tzu­ak erabaki beharko dira; bereziki kontuan hartu beharko da ur bel­tzak arazteko eta isur­tze­ko sistema, instalazioaren tamainaren eta erabil­tza­ileak har­tze­ko duen gehieneko ahalmenaren arabera.       

E.  Debekatua dago kanpa­tze­ko leku-mul­tzo­aren gainean edozein elementu iraunkor jar­tzea, kanpina bizileku iraunkorra bihur ez dadin.

F.  Proposatutako jardueraren garran­tzi­a eta helmena, hala nola eragindako esparruaren baldin­tzak eta ezaugarriak kontuan hartuta, Udalak, baimena emateko, aurretik nahitaez plan berezi bat prestatu eta onartu behar dela erabaki dezake.

91. artikulua.  Lurzoru urbanizaezineko zona orokorretan dauden jarduera ekonomikoak eta eraikinak, horietarako ezarritako araubide orokorrarekin bat ez datozenak.

Beste lege xedapen ba­tzu­etan eta lurraldea antola­tze­ko indarrean dauden eta, hala egokituz gero, aplika­tze­koak diren tresnetan ezarritako aurreikuspenen aplikaziotik etor daitezkeen ondorioak baldin­tza­tu gabe, ondoren aipatuko diren jarduera ekonomikoek jarrai­tze­a baimendu egingo da, behin-behinean baimendu ere, hurrengo baldin­tza hauekin:

— Jarduera ekonomiko horiek Plan Orokor hau onartu aurretik mar­txan zeudenak izan behar dute, gu­txi­enez aurreko hamar urteetan.        

— Etorkizunari begira, jarduera gara­tze­ko baimena ematean, ulertu beharko da baimen hori aurretik bazen jarduera manten­tze­ari baino ez dagoela lotuta, eta ezin dela aldaketarik egin.

— Jarduera Plan Orokor hau onartu aurretik bazeuden eraikin eta instalazioetan garatu beharko da.              


Jarduera egoera egokian gara­tze­ko beharrezko­tzat jo­tzen diren manten­tze eta kon­tse­rbazio lanak bakarrik baimenduko dira.

Lan horiek baimendu eta gauza­tze­ak ez du inoiz ere ekarriko, ezen ondoriorekin, jardueraren eta horri lotutako eraikin zein instalazioen balio ekonomikoa handi­tzea. Lanak egiteko kasuan kasuko udal lizen­tzi­a emateko, nahitaezkoa izango da jardueraren eta eraikin zein instalazioen jabeak edo jabeek baldin­tza hori berariaz bere gain har­tzea.      

— Plan Orokor hau onartu ostean gerora jarduera gara­tze­ko baimena behin-behinekoa da, eta izango da.      

Horregatik hain zuzen ere, baimen horretarako nahitaezkoa izango da, plan hau onar­tzen denetik hasi eta urtebeteko epean, dokumentu bat aurkeztea, eta, horretan, osagarri gisa, jarduera aldi batez egungo lekuan manten­tze­ko eta, gara­tze­arren, inguru egoki batera alda­tze­ko programa ebaluatu eta justifika­tzea.

Dokumentu horren osagarri gisa, beharrezkoa izango da, besteak beste, jabeak edo jabeek konpromisoa har­tzea, jarduera egun duen lekutik ken­tze­ko, aipatutako dokumentuan kalkulatutako denboran.

Salbuespen gisa, eta betiere etorkizunen hura manten­tze­a herri intereseko­tzat joz gero, aipatutako behin-behineko baimena luzatu ahal izango da, deklarazioan bertan adierazitako irizpideen arabera.

Nolanahi ere, luzapen horrek beharrezkoa izango du gainerako administrazio eskudunek, arrazoi materialetan bezala lurraldeari lotutakoetan ere oinarrituta, baimenak edota aldeko txo­stenak eman di­tza­ten lor­tzea.

BOSGARREN TITULUA

KATALOGATUTAKO HIRIGIN­TZA, ARKEOLOGI ETA NATURA ONDAREA BABESTEKO ARAUAK

92. artikulua.  Elementu katalogatuak babesteko araubidea zehaztea.

1.    Albizturko Hirigin­tza Ondarearen Katalogoak honako hauek zehaztea du helburu:

— Alde batetik, udalerrian dauden mul­tzo, ondasun eta elementu eraikiak edo naturalak, beren interes artistiko, kultural, historiko, arkeologiko, ekologiko edo naturalistiko eta zientifikoagatik zaindu eta izan daitezkeen esku-har­tze sun­tsi­garri edo andea­tza­ileetatik babestu egin behar direnak.

— Bestetik, horiek trata­tze­ko eta zain­tze­ko irizpide arau­tza­i­leak.

2.    Zerrenda hori Plan Orokor honetako «3. Katalogoa» dokumentuan jaso diren ondasun eta elementuek osa­tzen dute, eta etorkizunean gerta litekeen doikun­tza eta osaketatik ondoriozta­tzen direnak ere hor sartuko dira.

3.    Ondasun eta elementu horiek guztiak Plan honetan ezarritako babes arauen pean daude, gai honen inguruan indarrean dauden gainerako legezko xedapenen mende dauden bezalaxe (Euskal Kultura Ondarearen Legea, 1990eko uztailaren 3koa, eta beste).

93. artikulua.  Katalogoan sartutako ondasun eta elementuen kategoriak.

Zaindu beharreko ondasunetan kategoria hauek bereizi dira:

1.  Udalerriko hirigin­tza ondareko ondasun eta elementuak.

Duten balio historiko edota arkitektonikoaren ondorioz, udalerriko hirigin­tza ondarea osa­tzen duten ondasun eta elementuak dira.

Kategoria honen barruan, halaber, beste (azpi)kategoria hauek bereizi dira:

— I. Maila.

*  Monumentu mul­tzo­ak.

*  Euskal Autonomia Erkidegoak izendatutako monumentuak.

— II. Maila.

*  Erkidego mailan babestu beharreko beste ondasun ba­tzuk. (Kultura Ondarearen balorazio sektoriala aztertu ondoren Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legeak aurreikusitako prozeduren bitartez legez babesteko proposatu diren elementuak dira).

— III. maila.

*  Udal mailan babestu beharreko ondasun higiezinak.

2.  Udalerriko ondare arkeologikoko ondasun eta elementuak.

Duten balio arkeologikoaren ondorioz, udalerrian izaera honetako ondarea osa­tzen duten ondasunak dira.    

Kategoria honen barruan, halaber, honako modalitateak bereizi dira:

— Kultura ondasunen erregistroan Monumentu mul­tzo­aren kategoriaz kalifikatuak ageri diren gune arkeologikoak.

  Euskal Autonomia Erkidegoak monumentu edota monumentu mul­tzo deklara­tze­ko proposatu dituen gune arkeolo­gikoak.

— Euskal Autonomia Erkidegoak balio arkeologikoa izan lezaketen zona gisa deklaratutako gune arkeologikoak.

3.  Natur intereseko gune eta elementuak.

Aurreko horiei, natur izaerako hainbat gune eta elementu eran­tsi behar zaizkie.

94. artikulua.  Ondasun eta elementu katalogatuak babesteko araubide orokorra.

1.    Ondasun eta elementu katalogatuetan esku-har­tze sun­tsi­tzailerik edo andea­tza­ilerik ezin izango da gauzatu; alabaina, inolako baliorik ez duten edota elementu katalogatuen izaera kalte­tzen duten eranskinak ezaba­tze­ra bideratutako obrak baimendu ahal izango dira.

2.    Ukitutako jabeak edo susta­tza­ileak, kasuan kasuko udal lizen­tzi­a eskatu aurretik, kon­tsu­lta bat egin dezake Udale­txe­an, ezarritako zain­tza-helburuen arloan proposatu diren esku-har­tze­ak egokiak ote diren jakiteko, edota zaindu beharreko eraikun­tze­kin eta eraikin horien elementu ezberdinekin lotutako betebeharrak zehazki nola gauzatu behar diren jakiteko.

Hori horrela, gauzatu beharreko obraren oinarrizko alderdiak behar besteko xehetasunez azalduko dituen aurreproiektu edo agiri bat aurkeztuko du Udale­txe­an.

Udalak kon­tsu­lta hori dela-eta har­tzen duen erabakiak, ez du baztertuko lizen­tzi­a horri buruzko ebazpenean noizbait baldin­tza gehiago zehazteko aukera.               

3.    Kon­tsu­lta eta eraikun­tza­ren edo obraren proiektua bera, erakunde eskudunei igorriko zaizkie –Eusko Jaurlari­tza edo Gipuzkoako Foru Aldundia, kasuak kasu– baldin eta proposatu diren esku-har­tze­ek aipatutako erakundeen legezko tutore­tza­pean dauden ondasunetan eragingo badute.       

4.    Katalogatutako ondasunetan egiten diren obra guztiek, indarrean dauden legezko xedapenetan eta aurreko ataletan aipatutako ebazpenetan ezarritako zain­tza-baldin­tzak bete beharko dituzte beti.           

5.    Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legean, 1990eko uztailaren 3koan, ezarritako araubidearen mende dauden eraikinen edo eraikin-elementuen aurri egoera deklara­tze­ko, aipatutako lege horretako 36. artikuluan finkatutako araubidea eta prozedura jarraitu beharko dira, lege hori gara­tzen duen dekretuan xedatutakoa bezalaxe (306/1998 Dekretua, kalifikatutako eta zerrendatutako ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa).

95. artikulua.  Hirigin­tza ondareko ondasun eta elementuak babesteko araubide motak.

Eraikin eta elementu katalogatuak babesteko, honako araubide hauek ezarri dira:

— I. mailako babesa.

— II. mailako babesa.

— III. mailako babesa.

96. artikulua.  I. mailako babes araubidea.

I. mailako elementuen babes araubidea, kausak kasu, gai honetan eskumena duen administrazioak elementu horiek Kalifikatutako kultura ondasun, edo Zerrendatutako kultura ondasun, edo Kultura intereseko ondasun deklara­tze­ko espediente espezifikoan, edo xede horretarako abiarazitako espedientean ezarritako araubidea izango da.

Babes araubide honi lotutako eraikinetan eta gainerako ondasunetan –Katalogoan monumentu gisa jasotako ondasunak (I. maila)– gauza­tzen diren esku-har­tze eta jarduketen lehentasunezko helburua, ondasun horiek zain­tze­a eta zaharberri­tze­a izango da. Hala ere, elementu andeatuak edo berezkoak ez dituzten alterazioak nozitu dituzten elementuak konpondu edo eraberritu ahal izango dira, elementu horien egitura eta ezaugarriak errespetatuko dituzten zaharberri­tze jarduketen bidez, hau da, inolako asmakizun edo diseinu berririk eran­tsi gabe.

Ildo horri jarraituz, aipatutako elementuak zaharberritu edo berrezar­tzea, edota instalazioak moderniza­tze­a helburu­tzat dituzten lanak eta esku-har­tze­ak bakarrik baimenduko dira, oro har. Hori horrela, 317/2002 Dekretuak, abenduaren 30ekoak, ondare urbanizatua eta eraikia birgai­tze­ko jarduketa babestuei buruzkoak, I. eranskinean araututako zaharberri­tze zientifikoko esku-har­tze­ak edo obrak baimenduko dira.         

Aparteko kasuren batean, azterlan eta justifikazio xehatu zorro­tzen ondoren, eta ondasun horien oinarrizko ezaugarriak babesten direla berma­tzen bada, Udalak garran­tzi handiagoko lanak baimendu ahal izango ditu 152. artikuluan aurreikusitako kon­tsu­ltan, baina ezaugarri horietan inolako aldaketa edo gu­txi­espenik eragin gabe. Dena den, aldez aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiko organo eskudunaren baimena jaso beharko da.              


97. artikulua.  II. mailako babes araubidea.

Babes araubide honi lotutako eraikinetan eta gainerako ondasunetan –Katalogoan «udalaz gaindiko interesa duten beste ondasun» gisa jasotako ondasunak (Udal hirigin­tza ondareko I. maila)– gauza­tzen diren esku-har­tze eta jarduketen lehentasunezko helburua, ondasun horiek zain­tze­a eta zaharberri­tze­a izango da. Hala ere, elementu andeatuak edo berezkoak ez dituzten alterazioak nozitu dituzten elementuak konpondu edo eraberritu ahal izango dira, baldin eta egungo egitura eta ezaugarriak errespeta­tzen bazaizkie.

Babes bereziko araubidean onartutako obrez gain, 317/2002 Dekretuak, abenduaren 30ekoak, ondare urbanizatua eta eraikia birgai­tze­ko jarduketa babestuei buruzkoak, I. eranskinean Zaharberri­tze kon­tse­rba­tzaileko A eta B kategorietan ezarritako obrak ere gauzatu ahal izango dira, kasuan kasuko elementuek edo eraikinek erakusten duten kon­tse­rbazio egoeraren arabera.

152. artikuluan aurreikusitako aurretiazko kon­tsu­ltan justifikatu egin beharko dira Dekretu horretako A edo B kategoriako esku-har­tze­a bul­tza­tu duten arrazoiak.

Aparteko kasuren batean, azterlan eta justifikazio xehatu zorro­tzen ondoren, eta eraikina ez honda­tze­ko nahiz aipatutako Dekretuaren II. eta III. eranskinetan zehaztutako gu­txi­eneko bizigarritasun baldin­tzak ziurta­tze­ko beharrezko­tzat jo­tzen bada, 152. artikuluan aurreikusitako kon­tsu­ltan formulatu ahal izango dira aipatutako dekretuan Kon­tse­rbazio eta Apaindurako obra gisa sailkatutako obrak. Udalak baimendu di­tza­ke obra horiek baldin eta, aldez aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiko tutore­tza organoaren baimena eskuratu badu.

98. artikulua.  III. mailako babes araubidea.

Babes araubide honi lotutako eraikinak eta gainerako ondasunak –Katalogoan udal intereseko ondasun higiezin gisa jasotako ondasunak (II. maila)–, berorien zati balio­tsu­ak mantenduz zaindu eta eraberrituko dira; eta obra nagusiaren nahiz bigarren mailako obren jarduketa osagarriak, leheneratu beharreko elementuaren ezaugarriei ikuspegi arkitektoniko eta historikoaz jarraituz egingo dira.

Honako obrak ere baimenduko dira: zaharberri­tze lanak egitea, sun­tsi­tutako edo hondatutako elementuak berri­tzea, instalazioak moderniza­tzea, eran­tsi­tako obrak eraistea eta barne berrikun­tzak egitea, baita egitura konpon­tze­a dakartenak ere.

317/2002 Dekretuak, abenduaren 30ekoak, ondare urbanizatua eta eraikia birgai­tze­ko jarduketa babestuei buruzkoak, I. eranskinean eraikinak zain­tze­ko, apain­tze­ko, sendo­tze­ko eta berrizta­tze­ko araututako obrak dira.

152. artikuluan aurreikusitako aurretiazko kon­tsu­ltan justifikatu egin beharko dira kasuan kasuko kategoriako esku-har­tze­a bul­tza­tu duten arrazoiak.

99. artikulua.  Udalaz gaindiko erakundeen tutore­tza­pean dauden esku-har­tze­ak.

Gai honetan eskumena duten udalaz gaindiko erakundeen tutore­tza­peko ondasun eta elementuetan eragingo duten obra eta esku-har­tze­en kasuan, bidezko txo­stenak edota baimenak eskuratu beharko dira, gai honetan indarrean dagoen legeria sektorialean aurreikusitakoarekin bat.             

Era berean, aipatutako tutore­tza horren pean ez dauden ondasun eta elementuetan planteatutako obren eta jarduketen garran­tzi­a eta ondorioak kontuan hartuta, aipatutako erakundeen lankide­tza eta esku-har­tze­a eska dezake Udalak, Ondarea Babesteko Plan Berezia eratu arte egin nahi diren lanen bideragarritasuna zehazteko.

100. artikulua.  Ondare arkeologikoko ondasun eta elementuen babes araubidea.

1.  Kalifikatu eta zerrendatutako gune arkeologikoak, eta balio arkeologikoa izan lezaketen guneak.

Hauxe izango da gune horien babes araubidea: batetik, gai honi buruz indarrean dauden xedapen orokorretan ezarritakoa (Euskal Kultura Ondarearen Legea, 1990eko uztailaren 3koa, eta hori ordezka dezaketen xedapenak); eta bestetik, gune horietako bakoi­tza­ri buruzko xedapen espezifikoetan ezarritakoa (146/2018 Dekretua, uztailekoa) eta (Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak 1997ko irailaren 11n emandako Erabakia, Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkaria 208 zk, 1997ko urriaren 30ekoa).

2.  Monumentu edota monumentu mul­tzo izenda­tze­ko proposatu diren gune arkeologikoak.

Gune horiek trata­tze­ko eta babesteko araubidea, Kultura Ondareari buruzko 1990eko Legean ezarria dago, 45.5 artikuluan hain justu.

101. artikulua.  Natur izaerako eremu eta elementuen babes araubidea.

Eremu eta elementu horien babes araubidea, Plan Orokor honetan eta plan hau gara­tze­ko plangin­tzan ezarria dago, horiei guztiei buruzko legezko xedapen orokor eta espezifikoetan bezalaxe.

102. artikulua.  Zerrendatutako eraikinen eta horiei lote­tsi­tako par­tze­len hirigin­tza araubidea.

Plan Orokor honetan eta plan hau gara­tze­ko susta­tzen den plangin­tzan, aipatutako ondasun eta elementu horiek dauden par­tze­la edo eremu xehatuen­tza­ko izaera orokorrez ezarritako eraikun­tza eta erabilera araubidea, doitu egingo da elementu eta eremu horien berezko balioak babesteko behar besteko eta arrazoizko neurri eta helmenaz. Doikun­tza horrek, par­tze­lan baimendutako eraikigarritasuna erregula­tze­ko parametroetan, eta baimendutako eraikinen eitea (lerrokadurak, altuera eta solairu kopurua) arau­tze­ko parametroetan eragingo du, besteak beste.

103. artikulua.  Plan Orokor honetako Titulu honetan eta Katalogoan egindako aurreikuspenen indar arau­tza­ilea.

1.    Plan Orokor honetako Titulu honetako artikuluetan eta «3. Katalogoa» dokumentuan egindako aurreikuspenek, ukitutako par­tze­len eta eraikinen egiturazko antolamenduaren edota antolamendu xehatuaren araubidea erregula­tze­ko xedapenak egitura­tzen edo baldin­tza­tzen dituzten heinean, kasu bakoi­tze­an eragindako antolamendu motaren berezko izaera eta indar arau­tza­ilea izango dute.

Haiek alda­tze­ko edota berregoki­tze­ko, egiturazko edo xehetasunezko antolamendu espediente bat prestatu eta onartu beharko da, aldaketak edo egoki­tza­penak eragindako aurreikuspenek duten izaera eta lerrunaren arabera.

2.    Titulu honetako artikuluetan jaso diren gainerako aurreikuspenek, antolamendu xehatuaren berezko lerruna izango dute. Aurreikuspen horiek aldatu ahal izateko, izaera horretako xedapenak alda­tze­ko indarrean dagoen hirigin­tza legerian ezarritako irizpideei jarraituko zaie.

3.    Bestetik, indarreko hirigin­tza legerian ezarritakoaren arabera (Ildo honetan kontuan hartu behar da, besteak beste, lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 60. artikuluan ezarritakoa), «3. Katalogoa» dokumentuan jasotako gainerako proposamen eta aurreikuspenek, hiri antolamenduaren tresna osagarrien berezko izaera izango dute.

Haien aldaketa legeria horretan bertan ezarritakora egokituko da (Ildo honetan kontuan hartu behar da, besteak beste, lurzoruari eta hirigin­tza­ri buruzko Legeak, 2006ko ekainaren 30ekoak, 100. artikuluan ezarritakoa).

BOSGARREN TITULUA

INGURUMENA, PAISAIA ETA NATURA BABESTEKO ARAUAK

1. KAPITULUA.  ORDENAN­TZA OROKORRAK

104. artikulua.  Ingurumen Eraginaren Baterako Ebaluazioa egiteko araubidea zehaztea.

3/1998 Lege Orokorrak, o­tsa­ilaren 27koak, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoak, aurreikusten duenarekin bat etorriz eta 183/2003 Dekretuak ezar­tzen duenari jarraituz egin den araudi orokor honen xedea da, plangin­tza­ko aurreikuspenek udal barrutiko natur ingurunean, faunan eta geologian eragin di­tza­keten ingurumen inpaktuak murrizteko behar diren neurri zuzen­tza­ile orokorrak ezar­tzea.

Bestetik, apartatu honetan sartu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendari­tza Nagusiak adierazitako gomendio, irizpide eta neurriak, bai Albizturko HAPOren berrikuspena dela eta 201ean emandako Ingurumen Eraginaren Atariko Txo­stenean jasotakoak, eta bai 2012ko urriaren 1ean emandako txo­stenean jasotakoak. Izan ere, Albizturko HAPOren berrikuspen honetan proposa­tzen den antolamendu berrian ere aplikagarriak baitira. Apartatu honetan jaso dira, halaber, 2011/06/10ean eta 2016/08/13an egindako Ingurumen Eraginari buruzko behin betiko txo­stenetan jasotako xedapenak ere.

Dokumentu honetan ezarri diren xedapen orokor eta berezi guztiak, Ingurumen Eraginaren Baterako Ebaluazioan oinarrituta finkatu dira, eta ebaluazio hori, Plan Orokor honi eran­tsi zaio.

105. artikulua.  Jarduketa hidraulikoak.

Ibai bazterretan gauza­tzen diren jarduketa hidraulikoak arau­tze­ko 1/2016 Errege Dekretuan, urtarrilaren 8koan, xedatutako irizpideei jarraituko zaie; izan ere, dekretu horrek onar­tzen baitu honako hauen plan hidrologikoen berrikuspena: Kantauri Mendebaldeko, Gualdalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoak eta Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen alderdi espainiarra. I. eranskina. Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoaren alderdi espainiarreko plan hidrologikoko xedapen arau­tza­ileak. VII. kapitulua. Jabari publiko hidraulikoa eta i­tsas eta lehorreko jabari publikoa eta uren kalitatea babestea, 40. eta 41. artikuluak.

106. artikulua.  Materialen eta hondakinen kudeaketa.

Hondakin geldoak eta geldotuak kudea­tze­ko unean 49/2009 Dekretua, o­tsa­ilaren 24koa, hartuko da oinarri­tzat, horrek arau­tzen baitu hondakinak hondakindegian u­tzi­ta eta betelanak eginda ezaba­tzea.

Edozein kasutan ere, ingurumen arloan urrakorrak izan daitezkeen eremuei inolako afekziorik ez eragiten saiatu beharko da.

Industrialdeetan, industriako hondakinak birzikla­tze­ko eta trata­tze­ko behar diren lur erreserbak egingo dira. 

Turismoko establezimenduak, hotelak eta an­tze­koak ezar­tze­ko proiektuetan, balioztatu daitezkeen materialak gaika bil­tze­ko sistema ezarri beharko dira.

Plana gara­tze­ko plangin­tze­tako arauetan, beraz, urbanizazio proiektuek hondakinak gaika bil­tze­ko gune egokiak aurreikusi beharra ezarriko da.

107. artikulua.  Paisaia babestea.

Baimendu daitezkeen baina paisaian inpaktu nabarmena eragin dezaketen proiektuetan, eremua lehengo baldin­tze­tara i­tzu­ltzeko edo inpaktua murrizteko obligazioa ezarriko da, oro har, kasuan kasuko lizen­tzi­a eskuratu ahal izateko.      

Proiektu batek katalogatutako edota babestutako elementu eta esparruetan begien bistarako inpaktua eragin badezake, paisaiarekiko eraginaren azterketa egin beharko da nahitaez.

108. artikulua.  Energiaren kon­tsu­moa eta airearen kalitatea.

Oro har, energia aurreztera bideratutako neurri hauek hartuko dira kontuan:

Espazio publikoetan eta eraikin berrietako erabilera komuneko guneetan, argi-kon­tsu­mo txi­kiko sistemak erabiliko dira.              

Eraikinetan ahalik eta eguzki indar gehien har­tze­ko eta eguzkiaren argia hobeto aprobe­txa­tzeko baldin­tzak ezarriko dira.

Ur beroaren horniduran sistema mistoak ezar­tze­ko aukera aztertuko da, hau da, eguzki-indarra bil­tze­ko sistemak eta bero-metagailuak alegia.

Eraikin publiko berrietan instalazio fotovoltaikoak sustatuko dira; era berean, ekipamendu berrietan argindarra sor­tze­ko kogenerazio-sistemak bul­tza­tuko dira.

Hiri hondakin solidoen gaikako bilketa-sistemak ezar­tze­ko behar beste eremu publiko bideratuko dira xede horretara.

Bizitokirako eta zuzkiduretarako eraikin berrietan, eguzki-energia sor­tze­ko sistemak ezarriko dira (eguzki-indarra bil­tze­ko sistemak edota plaka fotovoltaikoak) Eraikun­tza­ren Kode Teknikoan (314/2006 Errege Dekretua) ezarritakoaren arabera; hau da, energia aurrezteko DB HE dokumentuan eta zehazki honako apartatuetan ezarritakoa beteko da: 4 (ur bero sanitarioaren gu­txi­eneko eguzki-ekarpena) eta 5 (energia elektrikoaren gu­txi­eneko energia fotovoltaikoaren ekarpena).

Eraikinen Efizien­tzi­a Energetikoari buruzko Ziurtagiria lortu beharko da, 235/2013 Errege Dekretuak, apirilaren 5ekoak agindu bezala, dekretu horrek onar­tzen baitu eraikinen efizien­tzi­a energetikoa ziurta­tze­ko oinarrizko prozedura.

109. artikulua.  Biodiber­tsi­tate irizpideak.

Hiri eremu libreen diseinuan eta, oro har, hiriko landare­tza­ri eman beharreko tratamenduan, biodiber­tsi­tate irizpideak erabiliko dira.

110. artikulua.  Garapen plangin­tza­ri buruzko xedapenak.         

Lurzoru urbanizagarriko esparruei buruzko plan par­tzi­alek eta urbanizazio proiektuek beren baitan jaso beharko dituzte Ingurumen Eraginaren Baterako Ebaluazioan aurreikusitako babes neurriak eta ikuskapen programa.

Proiektu horietan behar bezala erabaki beharko dira aipatutako esparru horietan beharrezkoak diren hiri-zerbi­tzu­ek eta azpiegiturek udal barrutiko sare orokorrekiko izango dituzten harguneak (ur, argindar, gas, telefonia, estolda sare, sarbide, garraio publiko eta abarrekiko harguneak) eta, gainera, eskaera horiei guztiei eran­tzu­teko gaitasuna badagoela frogatu beharko da. Beraz, behar bezala arrazoitu beharko da:

Behar den ur emaria badagoela, eremu honetako ur baliabideetan eragin kaltegarririk sortu gabe.   

Urbaniza­tze­ko eremu bakoi­tze­an saneamendu eta hornidura sareak egokiak direla. Hustu beharreko emariak pila daitezkeela kontuan izanik, eta hornidura nahiz estolda sareen presioa eta emariak aurreikusiz, gainerako hiri-lurzoruek edo lurzoru urbanizagarriek izan dezaketen eragina ere ain­tzat hartuko da, sareek gainezka egiteko arriskurik izan ez dezaten. Saneamendu sarea eta euri uren sarea bereizita daudela.    

Esparru urbanizagarri berrietan sortuko diren hondakin urak gaur egungo estolda-sare orokorrera eramango direla.

Esparru urbanizagarri berrietara sar­tze­ko behar den bide-gaitasuna badagoela, sarbide horiek zein maiztasunekin erabiliko diren kontuan hartuta; hau da, esparru horien eta udalerriaren gainerakoaren artean dauden sarbide eta mugikortasun arazoak behar bezala konponduko direla, alegia.

Urbanizazio proiektuek, halaber, ingurumena eta paisaia berreskura­tze­ko proiektu bat jasoko dute, besteak beste honako alderdi hauek hartuz:

Obrak egiterakoan eta jarduera osagarriak gauza­tze­rakoan ukituko diren eremuen azterlana, esate baterako: instalazio lagungarriak, zabortegi eta hondakindegi berriak, obretan erabili beharreko materialen erauzketa guneak, lur gaineko ura draina­tze­ko sarea, obrarako sarbideak eta obrarako egindako bideak, eta abar.

Ukitutako eremuan gauzatu beharreko jarduerak, eremu hori paisaian txe­rta­tze aldera, honako alderdi hauek arreta bereziaz zainduz: lur gaineko ura draina­tze­ko sare berria, sektorea ibai ibilguen er­tzak ain­tzat hartuz eta zonaren orografiaren arabera behar den moduan txe­rta­tze­a (ezponda e­tza­nak diseinatuz, ezpondak egonkor­tze­ko teknika «biziak» erabiliz), eremu zolagarriak muga­tzea, natur interesa izan dezaketen zuhaiztien gaineko eragina murriztea, landare­tza berreskura­tze­ko erabiliko diren landare espezieen deskripzioa, eta landare­tza hori ezar­tze­ko eta manten­tze­ko erabiliko diren sistemen azalpena, –espezie horiek baldin­tza bioklimatikoetara eta lurraren ezaugarrietara egokitu behar baitute–, eta abar.

Zarata-maila handiak izanez gero, sektorean aurreikusitako eraikinak hartuko dituzten erabileren arabera antola­tze­ko aukera aztertuko da; hau da, gu­txi­en erabiliko diren eraikinek (industriakoak, zerbi­tzu­etakoak) zarata-kalterik handiena izan dezaketen eraikinen (etxe­bizi­tzak, eskola ekipamendua, osasun ekipamendua) pantaila akustiko moduan ipin­tze­ko aukera aztertuko da.

Landare­tza autoktonoko orban aipagarriak (hariztiak, hal­tza­diak eta abar) errespetatu egin behar dira, eta jarduketetan ain­tzat hartu. Gainera, eremua eta landare­tza birgai­tze­ko egiten diren proiektuek, ahal den neurrian behin­tzat, berdegunea zabal dadin eta inguruko beste landare­tza orbanekin bat egin dezan ahalbidetuko da, korridore ekologikoak sor daitezen.             

Lur gaineko ura draina­tze­ko sarea eta gaur egungo ubideak bateratu egin beharko dira.

Obrak egikari­tze­an eta jarduketa osagarriak egitean ukituko diren eremuen azterlana, esate baterako: instalazio lagungarriak, zabortegi eta hondakindegi berriak, obretan erabili beharreko materialen erauzketa guneak, lur gaineko ura draina­tze­ko sarea, obrarako sarbideak eta obrarako egindako bideak, eta abar.

Hiri eremuko berdegune eta lorategietako landare­tzan erabiliko diren landare espezieak jasoko ditu proiekuak. Ildo horretatik, bete egingo dira landare­tza babesteko neurriei buruzko apartatuan landare­tza babesteko ezar­tzen diren neurriak.            

Urbanizazio proiektuetan eta baldin­tza-agirietan, bertako ekoereduak lehene­tsi­ko dira espazio libreetako landaketak egiteko; eta, ahal dela, ziurtagiria duten landareak izango dira.             

Urbanizazio proiektuetan, halaber, zehaztasun osoz mugatuko dira bai formazio erdi-naturalak har­tze­ko bideratutako berdeguneen azalera, eta bai apaindurako espezieak ezar­tze­ko erabiliko diren azalerak.

Jarduketa berriak, eremuaren topografiari ahalik eta hobekien egokituko zaizkion moduan ezarriko dira, lurketa-premiak ahalik eta gehien murriztuz eta paisaian izan lezaketen eragina arinduz.

Ain­tzat hartu beharko da beti ondare arkeologiko, historiko eta arkitektonikoko elementuen presen­tzia, eremu hauetan aurreikusitako jarduketak elementu horiek kon­tse­rba­tzeko eta zaharberri­tze­ko mesedegarriak izan daitezen. Nolanahi ere, elementu horietan eragin dezakeen obra edo jarduketa orori ekin aurretik, jarraitu beharreko irizpideei buruzko kon­tsu­lta egin beharko zaio bidezko erakundeari (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendari­tza Nagusia).

Obrek aldameneko eremuetako landare­tzan izan dezaketen afekzioa aztertu beharko du proiektuak, landare­tza hori lehenera­tze­ko jarduerekin batera.

Garapen proiektuetan, ahal dela behin­tzat, lur balan­tze orekatua bilatuko da, esparruaz kanpo soberakin kopuru aipagarririk u­tzi beharrik izan gabe eta mailegu aipagarriren premiarik ere gabe.

HAPOren berrikuspenean aurreikusitako garapenetatik sor­tzen diren urbanizazio eta eraikun­tza proiektuetan ain­tzat hartu beharko dira eremu akustiko ezberdinen kalitate akustikoari buruzko helburuak: bai zaratari buruzko 37/2003 Legean, azaroaren 17koan, ezarritakoak eta bai lege hori gara­tze­ko araudian ezarritakoak; bereziki, 1367/2007 Errege Dekretuak, urriaren 19koak ezarritakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko ku­tsa­dura akustikoari buruzko 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, xedatutakoak. Aurreikusitako jarduketetan ezar daitezkeen erabileren arabera, kasu bakoi­tze­an aplikatu beharreko kalitate akustikoko helburuak orain badauden bizitoki erabilerako eta industri erabilerako eremuetan aplikatu beharrekoak berak dira:

Eremu mota

Ld, dB(A)tan

Le, dB(A)tan

Ln, dB(A)tan

Bizitoki erabilerako eremuak (a)

65

65

55

Industri erabilerako eremuak (b)

75

75

65

213/212 Errege Dekretuaren I. eranskineko I. ataleko A taula. Oraingo eremu urbanizatuetan zaratari buruz aplikatu beharreko kalitate akustikoko helburuak.

 

Kalitate akustikoko helburu horiek bost unitate murriztu dira bizitoki erabilerako eremu berrietan; hortaz, hauek dira bizitoki erabilerako eremu berrietan betebeharreko helburuak: Ld=60 dB(A), Le= 60 dB(A) eta Ln= 50 dB(A).

Eraikin berriek, dena den, bete egin beharko dituzte, nahitaez, 213/2012 Errege Dekretuaren B taulan «etxe­bizi­tza, bizitoki, ospitale, hezkun­tza edo kultura erabilerara bideratutako eraikinen barne espazio bizigarrietan aplikatu beharreko soinu mailen kalitate akustikoko helburuak»; eta horretarako, isolamendu egokiak aurreikusi beharko dira.            

Eraikinaren erabilera

Barruti mota

Ld, dB(A)tan

Le, dB(A)tan

Ln, dB(A)tan

Etxebizitza edo bizitoki erabilera

Gelak

45

45

35

Logelak

40

40

30

Etxebizitza, bizitegi, ospitale, hezkuntza edo kultura erabilerara bideratutako eraikinen barne espazio bizigarrietan aplikatu beharreko soinu mailen kalitate akustikoko helburuak.

Azalera iragazgaiztua ahalik eta txi­kiena izateko ahalegina egingo da. Lurzoruak berezkoa duen iragazkortasuna bere horretan manten­tze­arren, iragazkorrak ez diren eremu zolagarriak ahalik eta gu­txi­en ipiniko dira. Oinezkoen eremuetan eta ibilgailuen sarbideetan, euria iragazten duten materialak erabil­tze­ko aukera aztertuko da.

Espazio publikoetan edukion­tzi­ak ipin­tze­ko eremuak aurreikusiko dira, hondakinak bil­tze­ko eta garraia­tze­ko eragiketak optimiza­tze­arekin batera gaikako bilketa sistemak ahalbidetuko diren moduan.

Urbanizazio arauetan, kalitate bermearen ikurra eta ingurumen arloko ziurtagiriak dituzten material eta produktuak erabil­tze­a aurreikusiko da; eta, ahal den guztietan, asko iraungo duten materialak, berrerabilgarriak eta birziklagarriak erabil­tze­a sustatuko da.

Eremuetako espazio publikoetan eta eraikin berrien erabilera komuneko guneetan, kon­tsu­mo txi­kiko argi sistemak erabiliko dira, aldi berean argi ku­tsa­dura ekidingo dutenak, hain zuzen.

Hiri espazio libreetako lorezain­tza-lanetan kasuan kasuko lekuko baldin­tza bioklimatikoetara egokitutako landare espezieak erabiliko dira, gu­txi­eneko manten­tze-lana eska­tzen dutenak eta, betiere, Ingurumeneko Iraunkortasun Txo­stenean zehaztutako neurriei buruzko gidalerroak une oro kontuan hartuta. Zehazki, ura gehien aurreztuko duten sistemak ipiniko dira, ura berrerabil­tze­ko aukera ematen duten sistemak bul­tza­tuz.

Nekazari­tza­rako gaitasun handiena duten lurzoruak, III. motakoak alegia, markatu egingo dira, eta lehentasunez errespetatuko dira bai Urbanizazio Proiektuan eta bai obrak egiten diren bitartean. Nekazari­tza­rako gaitasun handia duten eta urbanizatu edo eraldatuko ez diren lurretan, ahal dela behin­tzat ez da egingo behin-behineko betelanik, ez eta makineria-parke eta an­tze­ko instalaziorik ipiniko ere.

111. artikulua.  Eraikinen baldin­tzak.

Ingurune honetako ingurumen ezaugarriak ikusirik eta eraikinak zonako paisaian txe­rta daitezen, ikusmen intrusioak saihestuz, udalerriko eraikun­tza tipologiarekin eta estetikarekin bat etorriko diren eraikun­tza-baldin­tzak zehaztuko dira (materialak, koloreak, morfologia, altuerak, bolumenak eta abar).   

Eraikineko fa­txa­dei, orientazioaren arabera dagokien tratamendua emango zaie: i­txi­agoak eta isolatuagoak iparraldera, eta irekiagoak eta beiraz hornituak hegoaldera.

Eraikun­tzan, ahal delarik, isolamendu termiko eta akustikorik handieneko materialak erabiliko dira, ahalik eta iraunkorrenak eta gu­txi­en ku­tsa­tzen dutenak.

Eraikinen barruko espazioen antolaketa egiterakoan, ahalik eta banaketarik egokiena egingo da; hau da, per­tso­nak gehien ibiliko diren eremuetan argiztapen baldin­tza­rik hoberenak lortu eta eguzki-argia hobekien aprobe­txa­tuko den moduan, alegia. Horrez gain, barruko antolaketa hori egiterakoan, lehendik izan daitezkeen zarata-arazoak ere ain­tzat hartuko dira, betiere zaratak kalte gehien egin dakiekeen eremuak (logela, egongela, eta abar) zarata-iturburuetatik ahalik eta urrunen gera daitezen.

Eraikinen antolaketa zehazterakoan, zaratak kalte gehien egin dakiekeen eremuak –logelak, esaterako–, soinu mailarik txi­kieneko fa­txa­detan kokatuko dira lehentasunez.

Eraikun­tza Sismoerresistentearen Araua aplikatuko da: alderdi orokorra eta eraikun­tza (NCSR-02), 1997/2002 Errege Dekretuak, irailaren 27koak onartua, beharrezko iri­tziz gero.           

Eraikun­tza proiektuetan jaso egingo dira uraren, argindarraren, gasaren eta an­tze­koen erabileran efikaziarik handiena lor­tze­ko beharrezkoak diren neurriak; hauek, aurreragoko epigrafeetan garatuko dira.

Eraikinei, orientazioaren arabera dagokien tratamendua emango zaie: isolatuagoak iparraldean eta irekiagoak hegoaldean.

Eraikinen barruko espazioen antolaketa egiterakoan, ahalik eta banaketarik egokiena egingo da; hau da, per­tso­nak gehien ibiliko diren eremuetan argiztapen baldin­tza­rik hoberenak lortu eta eguzki-argia hobekien aprobe­txa­tuko den moduan, alegia.

Eraikinetan ahalik eta eguzki indar gehien har­tze­ko eta eguzkiaren argia hobeto aprobe­txa­tzeko baldin­tzak ezarriko dira. Sektore hau antola­tze­rakoan eguzki-diseinu pasiboari jarraituko zaio barne banaketan, irekidurak optimizatuz betiere; eta horretarako, eguzki-indarra har­tze­ko sistema pasiboak erabiliko dira, hau da, gain-bero­tze­ak saihestuko dituzten sistemak.

Ura aurrezteko sistemak ipiniko dira: hondakin urak eta euri urak bereizita bil­tze­ko sareak planteatuko dira. E­txe­bizi­tza­ren barruan ur motak beren kalitatearen arabera bereizteko aukera aztertuko da: ur bel­tzak (komunekoak) eta ur grisak (bainuon­tzi, harraska eta gobarakoak).

Eraikinaren Efizien­tzi­a Energetikoaren Ziurtagiria eskuratu beharko da, 47/2007 Errege Dekretuak, 2007ko urtarrilaren 19koak, ezarritako oinarrizko prozedurari jarraituz.

Eraikin berriek, 2006ko mar­txo­aren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren indarrez onartutako Eraikun­tza­ren Kode Teknikoak 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz, gu­txi­eneko eguzki-indarra behin­tzat erabili behar dute ur bero sanitarioa eta giro­tze sistemako ura ekoizteko.

Eraikun­tzan, ahal delarik, isolamendu termikorik handieneko materialak erabiliko dira, ahalik eta iraunkorrenak eta gu­txi­en ku­tsa­tzen dutenak, Eraikun­tza­ren Kode Teknikoan adierazitakoarekin bat.

Urbanizazio arauetan, kalitate bermearen ikurra eta ingurumen arloko ziurtagiriak dituzten material eta produktuak erabil­tze­a aurreikusiko da; eta, ahal den guztietan, asko iraungo duten materialak, berrerabilgarriak eta birziklagarriak erabil­tze­a sustatuko da.

2. KAPITULUA.                 HIRI-LURZORU ETA LURZORU URBANIZAGARRIRAKO ARAUDI OROKORRA. HIRI GARAPENEAN HARTU BEHARREKO BABES NEURRI OROKORRAK

112. artikulua.  Ukitutako eremuak seinalezta­tzea.

Obren eraginpeko eremu guztiak zuinkatu egingo dira, behar-beharrezko azalera baino gehiago ez uki­tze­arren, batez ere landare­tza interesgarri duten eremuetan eta nekazari­tza­rako gaitasun oso handia eta akuiferoak ku­tsa­tzeko arrisku nabaria duten guneetan.

Hondeaketa lanak buru­tzen diren zonen eta obren instalazio lagungarrien kanpoaldeko eremuak seinaleztatu egin beharko dira, makineria astuna obren mugen barruan bakarrik ibili dadin. Gainera, zuinkatutako eremuez kanpo materialak ez erauzten eta soberakinik ez isur­tzen ahalegindu beharko da.         

113. artikulua.  Lur mugimenduak.

Lur gaineko baliorik handieneko eremu edafikoak bereizita berreskura­tze­ko bidea eman dezaketen prozesuak finkatuko dira, gaitasun agrologiko handiko lurzoruan egin beharreko obrei arreta berezia jarriz. Lur eremu horiek, espazio libreen sistema orokorrari dagozkion espazioetan erabili ahal izango dira, edo lur gaineko urak babesteko zonak berreskura­tze­ko, edo nekazari­tza eta abelazkun­tza­ko eremu inten­tsi­bo gisa.

Lur emankorrak jarduketa esparruen luzeran pilatuko dira, obren mar­txa normala erago­tzi­ko ez duten lekuetan, gero berreskuratu beharreko eremuetan berriro erabili ahal izango diren moduan. Landare-lur metak objektu arro­tzik gabe mantenduko dira, eta ez dira, inolaz ere, hondeaketa edo betelanetatik datozen beste material ba­tzu­ekin nahasiko.          

Hondeaketa-lanetan ateratako lurra betelanak egiteko erabiliko da. Betelan horiek, aurretiazko azterlanetan edo bidezko ordenan­tze­tan ezarritako lekuetan egingo dira.

114. artikulua.  Erliebearen eite berriak oro har egoki­tzea.         

Aldatutako topografia birmoldatu egingo da, ahalik eta gehien egoki­tze­arren naturalera. Ezpondak biribildu egingo dira, oinplanoan zein aurretiko bistan, er­tzak eta eremu lauak saihestuta. Hainbat neurri aplikatuko da, erliebe aldaketei eta kokapen desberdinetako arrisku geologikoei lotutako inpaktuak minimiza­tze­arren.

115. artikulua.  Sarbideak.

Obretara sar­tze­ko, lehendik badauden bideak erabiliko dira nagusiki. Obrei ekin aurretik, obra ezberdinetarako sarbideak zehaztu beharko dira, sarbide berririk egin beharko ez den moduan betiere. Hala ere, sarbide berriak egin behar badira, lursailera ahalik eta gehien moldatuko diren moduan egingo dira, malda handiko ezpondak saihestuz eta horrela, lubaki eta lubeta biziak eta handiak ekidinez.

116. artikulua.  Ur baliabideekiko afekzioa.

Errekak une oro zaindu eta kontrolatu beharko dira, bertara esekidurako materialik isur ez dadin begiratuz.

Aldatutako ibai-ohetan hondo irregularrak eta kizkurrak sor­tze­a proposa­tzen da, arrainek ukitutako erreka-zatietatik igaro­tze­ko eta errekan ezar­tze­ko aukera izan dezaten.

Urbanizazio proiektuetan, obren fasean akuiferoak ez ku­tsa­tzeko neurri espezifikoak hartuko dira; gainera, eraikin berrietan hartu beharreko neurriak zorroztu egingo dira, ustiapen fasean akuiferoek inolako eraginik jasan ez dezaten.              

Oro har, lurpeko uraren ku­tsa­dura sor lezaketen obra-eremuak iragazgaiztu egingo dira, eta neurririk zorro­tze­nak hartuko dira lurpera lixibatuak iragaz ez daitezen. 

117. artikulua.  Ukitutako landare­tza seinalezta­tzea.

Sasi eta sastraka mozketak egin beharreko eremuak mugatu eta seinaleztatu egin beharko dira, nahitaez moztu beharreko zuhai­tzak bezalaxe. Zalan­tza­rik izanez gero, zuhai­tza zutik uzten saiatu behar da. Bakar-bakarrik lur mugimenduak eragindako landare­tza eta ondorioztatuko den antolamenduarekin bat etorriko ez dena ezabatuko da.

Zuhaitz urte­tsu­ak edo ikusgarriak errespetatu egingo dira oro har; eta ezinbestean obren eragina jasan behar badute, zuhaitz horiek beste nonbait jar­tze­ko edo konpen­tsa­zio neurriak ezar­tze­ko aukera aztertuko da.

118. artikulua.  Landare-lurra bil­tzea. Lurzorua trinko­tzea.       

Landare-lurra pila­tze­rakoan, zenbat gai organiko dagoen begiratuko da. Era berean, lur horri harriak kendu egingo zaizkio ereiteari ekin aurretik.

Ondoriozta­tzen den azaleraren gaineko azken metroa ez da trinkotuko, erein beharreko landareak errazago hel­tze­arren. Era berean, azalera hori landare lurraz estaliko da, gu­txi­enez 30 cm lodiko geruza ipiniz.

119. artikulua.  Paisaia zaharberri­tzea.

Ukitutako zonen paisaia zaharberritu egin beharko da, baina zeregin horretan, ekologia eta paisaia arloko helburuak bete­tze­az gain, obretan zehar gorritutako eremuen higadura-arriskua kontrolatuko da.

Paisaia lehenera­tze­ko, ahal dela behin­tzat, espezie autoktonoak erabiliko dira, bai erreken ondoan, baita ukitutako baso-masak berreskura­tze­ko ere.

Lubakiak egiten diren heinean belarrez estaliko dira, higadurarik gerta ez dadin. Horretarako, tokian tokiko edafologia eta klima baldin­tze­tara egokitutako espezieak erabiliko dira.         

Betelanak egin diren lekuetan, honako helburuak lor­tzen lagunduko duten zuhaitz eta zuhaixkak landatuko dira: gauzatutako jarduketak ingurunean txe­rta­tzea, paraje honetako balio ekologiko eta estetikoak susta­tze­a eta, azkenik, ondoriozta­tzen diren ezpondak egonkorrak izango direla berma­tzea.

Landare­tza eta zaharberritutako eremuak manten­tze­ko lanak bermealdi osoan gauzatu beharko dira, gera daitezkeen hu­tsu­neak betez eta landareak i­tsa­tsi ez diren eremuetan berriro ereinez.

120. artikulua.  Faunarekiko afekzioa.

Jardun beharreko eremuak i­txi egingo dira, animaliarik sar ez dadin, eta egindako landaketak babestearren, halakorik eginez gero behin­tzat.

Era berean, zaratek, elementu ku­tsa­tzaileek eta abarrek faunarengan eraginik txi­kiena izan dezaten begiratu beharko da, beharrezkoak ez diren makina-mugimenduak ekidinez.

Aurreikusitako jarduketak ez dira intereseko faunaren ugalketa-garaian gauzatuko.

Fauna-espezien mugimenduak edo migrazioak oztopa di­tza­keten proiektuak aldatu egingo dira, oztopo berririk sor ez dadin.

121. artikulua.  Sozioekonomia.

Indarrean dagoen araudiak laneko segurtasun eta higieneari buruz ezarritako jarraibideak beteko dira.

Trafikoaren kontrola eramango da obretan zehar, eragozpenik ez sor­tze­ko zein trafikoa areagotu dela eta urezta­tze osagarririk egin behar ez izateko.

Airearen ku­tsa­dura murriztu egingo da, aldian-aldian bideak ureztatuz, obra inguruan sor­tzen diren hauts-oheak garbituz, materialen zamalanetan harro­tzen den hau­tsa minimizatuz eta abar.

Jarduketa eremuan zirkula­tzen duten ibilgailuen abiadura-mugak eta bolumenak kontrolatu egingo dira, egun lehor eta haize­tsu­etan batez ere.

Zarata minimiza­tze­ko behar diren gailu guztiez hornituko dira makinak, eta zorroztasun osoz beteko dute 212/2002 Errege Dekretuak, o­tsa­ilaren 22koa, aire zabalean erabil­tze­ko makina jakin ba­tzu­en ingurunerako soinu-emisioak arau­tzen dituena. Makineria behar bezala artatuko da eta, une oro, beharrezkoak gerta daitezkeen azterketak egingo zaizkio.             

122. artikulua.  Kultura ondarea babestea.

Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeak ezarritako xedapenak bete­tze­az gain, esparru honetan gauza daitekeen edozein jarduketan, balio arkeologikoa izan lezakeen aztarnaren bat aurki­tzen bada, zona horretako lanak bertan behera u­tzi eta berehala aurkikun­tza horren berri emango zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari, eta honek erabakiko du zein diren hartu beharreko neurriak.

123. artikulua.  Hondakinak.

Obretan sor­tzen diren hondakinak, hala nola lubakiak presta­tze­ko lanak egiterakoan sor­tzen direnak, hondeaketako soberakinak, egiturak eraistean sor­tze­an direnak, dikeak desegiterakoan edo garbiketa lanak egitean sor­tzen direnak, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, hondakinei eta lurzoru ku­tsa­tuei buruzkoak, ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Bai erabilitako olioak eta bai galipota, hondakin toxiko eta arrisku­tsu moduan tratatuko dira, eta honako araudietan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira: aipatutako hondakinei buruzko legea, 259/1998 Dekretua, irailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioen kudeaketa arau­tzen duena, eta gainerako araudi bateragarria.

Hondakinak behar bezala etiketatutako on­tzi­etan bilduko dira. On­tzi horiek aurrez izendatutako zonetan u­tzi­ko dira; zona horiek behar bezala iragazgaiztuta egongo dira, hormigoizko zoru gainean, estalkipean egongo dira, eta hondakinen gaikako bilketa berma­tze­ko modua eman beharko dute.

Era berean, hondakin solidoak bil­tze­ko berariazko guneak zehaztuko dira.

Hondakinak meta­tze­ko zonetan su-itza­lgailuak egongo dira, eta pizte iturriak, bero iturriak eta abar saihestu egingo dira, suterik sor ez dadin.

Ezusteko isurketaren bat gertatuz gero, garbitu eta leku horri dagokion tratamendua eman beharko zaio, betiere isurkinaren izaera ain­tzat hartuta.

124. artikulua.  Ku­tsa­tuak egon daitezkeen lurrak.

Lurzorua ku­tsa dezaketen jarduerak har­tzen dituzten kokaguneen inbentarioan sartutako esparruetan, jarduera berriak ezar­tze­ko xedez egiten diren esku-har­tze­etan, 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, lurzorua ez ku­tsa­tzeko eta ku­tsa­tutakoa garbi­tze­ari buruzkoak, ezarritakoa beteko da. Hori horrela, esku-har­tze­ari ekin aurretik, lurzoruan egin beharreko azterlan guztiak egin beharko dira, ku­tsa­durarik badagoen eta zein mailatan dagoen zehazteko, hala nola eremu horretan onar daitezkeen erabilerak, eta erabilera bakoi­tze­an ku­tsa­duraren aurka hartu beharreko neurriak zehazteko; hau da, bermatu behar da eraikun­tza-lanak egin behar dituzten langileek ku­tsa­duraren ondoriozko eraginik ez dutela jasango eta, era berean, eremu horretan ezar­tzen diren erabileren (bizitokia, industria, zuzkidurak, aisialdia eta abar) erabil­tza­ileek ere horrelako kalterik ez dutela nozituko.

Zuzenean egikari­tze­ko jarduketak direnean, urbanizazio proiektua eta eraikun­tza proiektua onartu aurretik egin beharko da aipatutako azterlan hori.

Plangin­tza-tresna bat ezinbestez izapidetu behar denean (Plan Orokorraren aldaketa, Plan Par­tzi­ala, eta abar), arestian aipatutako azterlana kasuan kasuko proiektua behin-behinekoz onartu aurretik egin beharko da; eta, azterlan horretatik atera­tzen diren ondorioak eta gomendioak udal plangin­tza­ko tresna horietako bakoi­tza­ren dokumentazio espezifikoan txe­rtatuko dira (memoria, etapen plana, azterketa ekonomiko eta finan­tza­rioa, ...).

125. artikulua.  Ibai eta erreka er­tzak.

Udal barruti osoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiak eta Errekak Antola­tze­ko Lurralde Plan Sektorialean ezarritako xedapenak eta distan­tzi­ak beteko dira, uren legerian ezarritakoak bezalaxe.

Gainera, Plan Orokorraren berrikuspen honetan eta honen garapenerako plangin­tzan aurreikusitako jarduketek, horiek egikarituko diren lurzoruak edonolako sailkapena eta kalifikazioa duelarik ere, uren jabari publikoan eta honen zorpen eta kontrolerako zonan eragingo badute, jarduera horiek ibai ibilguen berezko baldin­tzak mantendu edo berreskuratuko diren moduan gauzatuko dira. Eta, manten­tze horretan sar­tzen da ibai bazterreko landare­tza manten­tzen eta hobe­tzen saia­tzea, bihurgune asko samarreko ibai trazadurak egoki diseina­tzea, gaur egun estaliak dauden ibilguak agerian jar­tzea, isurketa-sareak hirigin­tza­ko plan eta proiektuetan kontrolik gabe estaliko ez diren moduan txe­rta­tzea, ohe kizkurreko ibilguak bere horretan manten­tzea, eta abar.

Ur baldin­tzak direla eta, aipatutako eremu horietan aurreikusi diren jarduerak gauzatu ahal izateko, ibaia bidera­tze­ko eta babesteko obrak egin behar badira, obra horiek ingeniari­tza biologikoko teknika bigunak lehene­tsiz gauzatuko dira.   

Paisaiaren eta ekologiaren ikuspuntutik begiratuta, ibai ibilguen bazterrek lurraldea egitura­tze­ko elementu gisa izan dezaketen gaitasuna aprobe­txa­tuko da, habitatak uztar­tze­ko edota jendearen gozamenerako eremuak sor­tze­ko aukera emango duten moduan. Hori horrela, ain­tzat hartu beharko dira eraikun­tza antola­tze­rakoan eta, ondorioz, eraikinen bolumenak jaisten saiatu beharko da, dagokien erabilera emanez, hau da, ertz horiek korridore ekologikoak era­tze­ko erabiliko dira, edo bestela, zuhai­tzez eta lorategiez hornitutako pasealekuak egingo dira, jendearen gozamen eta aisialdirako; edo bestela, animalien eta landareen babeserako eta mugimendurako balioko duten eremuak eratuko dira.

3. KAPITULUA.  ‑LURZORU URBANIZAEZINERAKO ARAUDI OROKORRA. NEURRI BABESGARRI ETA ZUZEN­TZA­ILEAK

126. artikulua.  Akuiferoen urrakortasun handia duten esparruak.

Nekazari­tza eta basogin­tza­ko jardueretan ain­tzat hartu beharko dira Ingurumen arloan Egoki Jarduteko Kodetik etorritako irizpideak (112/2011 Dekretua, ekainaren 7koa, Nekazari­tza lanetan Egoki Jarduteko Kodea onar­tzen duena; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazari­tza­ko nitrato-ku­tsa­dura jasateko arriskupeko gune­tzat jo ez diren guneetan aplikatu beharrekoa). Inportantea da, halaber, 515/2009 Dekretua, irailaren 22koa, nekazari­tza­ko ustiategiek bete beharreko higiene, osasun eta ingurumen arloko baldin­tzak eta arau teknikoak ezar­tzen dituena. Dekretu horren bigarren xedapen gehigarrian eta I. eranskineko 3. kapituluko 8. apartatuan jasota daude nekazari­tza­ko jarduerak buru­tze­rakoan, hau da, tratamendu herbizidak, fitosanitarioak edo ongarri­tze­koak erabil­tze­rakoan bete behar diren baldin­tzak, akuiferoen­tzat ku­tsa­garri izan litekeen dosirik ez erabil­tze­ko.

Debekatua dago akuiferoen urrakortasun handiko zonetan aziendei parasitoak ken­tze­ko bainuon­tzi­ak ezar­tzea.

Ikusi, halaber, dokumentu honetako 86. artikuluan ezarritakoa.

127. artikulua.  Higadura arriskua duten eremuak.

Araudi honetako 107. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, higadura handiko eremuetan edo higadura arrisku handia duten eremuetan, ahal dela behin­tzat ez da lubetarik egingo, lur gaineko eta lurpeko draina­tze sareak ez dira aldatuko, eta landare­tza­ren desager­tze­a ekidingo da. Eremu horietan, babes basoak ezar­tze­a gomenda­tzen da, ustiapen esten­tsi­boa edo hautazkoa izango dutenak (bakanketak), hazkunde moteleko zuhai­tzak landatuz. Edozein kasutan ere, agintari eskudunek ezinbesteko baimenetan ezarritakoa bete beharko da. Abelazkun­tza, aipatutako helburu horiek bete­tze­ra baldin­tza­tuko da.    

Oro har, malda oso handiko sailetan (% 50etik gora) dauden zuhaitz-estalkiak errespetatu egingo dira, eta malda handiko sailetan, berriz (% 30etik gora) babes basoak mantenduko dira.

128. artikulua.  Fauna.

Lurzoru urbanizaezineko par­tze­len i­txi­turak, basabereen joan-etorri librea ahalbidetuko den moduan egingo dira.         

Baldin eta proiektuan aurreikusten bada lurzoru urbanizaezinean bide berriak egitea, espezie interesgarrien­tza­ko pasabidetan, fauna espezie horien­tza­ko pasabide artifizialak eraiki behar diren ala ez aztertuko da.

Airetiko argindar hari berriak proiekta­tzen badira, hegaztiak linea horiek jo eta elektrokuta­tze­ko arriskua ekidingo duten babes neurriak jarri behar diren ala ez aztertuko da.

Lurzoru urbanizaezineko jarduketak mugatu egingo dira faunaren­tza­ko interes bereziko eremuetan (ondo zaindutako baso autoktonoetan, ...); espezie interesgarriek ugalketa garaian.              

129. artikulua.  Landare­tza.

Lurzoru urbanizaezinean ezarri beharreko sarbide berriak, azpiegiturak, zerbi­tzu­ak eta eraikinak, nolanahi ere, landare­tza interesgarriak (artadiak, hal­tza­di kantauriarra, harizti edo hostozabalen baso mistoa, pagadiak,....) ukituko ez diren moduan gauzatuko dira. Lehendik zutik dauden zuhaitz ikusgarriak eta urte­tsu­ak errespetatu egingo dira.

Zuhaitz horietakoren batek, nahitaez jarduketa baten eragina nozituko badu, beste nonbait birlanda­tze­ko aukera aztertuko da, baldin eta gai honetan eskumena duen teknikari batek ziurta­tzen badu zuhai­tzak, beste nonbait birlandatu ondoren, bizirik irauteko aukera handia duela. Zuhai­tza nahitaez moztu egin behar dela erabaki­tzen bada, eragindako galera hori nolabait konpen­tsa­tuko duten neurriak finkatu beharko dira.

Elkarrengandik urrun dauden landare­tza autoktonoko eremuak elkarri lo­tze­ko ahaleginak egingo dira; horrez gain, zuhaiztiak, heskaiak, landare-pantailak, erreka bazterretako landare­tza eta nekazari­tza­ko finken nahiz belardien mugak mantendu edota sortuko dira; era berean, ahal delarik, landaketetan zuhai­tzak eta zuhaixkak tartekatuko dira.

130. artikulua.  Ibai sarea.

Estolda-sare orokorrerako hargunea egitea ezinezkoa gerta­tzen den kasuetan, lurzoru urbanizaezineko eraikinetan eta nekazari­tza zein abel­tza­in­tzako jardueretan sortutako ur zikinak arazteko sistema autonomoak ipini beharko dira. Aipatutako arazketa sistema horiek behar bezala fun­tzi­ona­tzen dutela frogatu arte ez da emango eraiki­tze­ko lizen­tzi­arik.

Ibai ibilguak nekazari­tza­ko eta abel­tza­in­tzako jardueretan sortutako hondakinetatik (minda, simaurra, produktu fitosanitarioak, eta abar) babesteko beharrezkoak diren baldin­tzak ezarriko dira (jardunbide egokien kodea, ibai ibilguen ondoan ongarririk bota ezin den edota produktu fitosanitariorik erabili ezin den gu­txi­eneko babes-banda, eta abar).

131. artikulua.  Paisaia.

Ahal bada behin­tzat, jarduketetan ez da sartuko behar-beharrezkoa ez den lerro zuzenik.

Berotegiak landa-paisaian txe­rta­tze­a hain zaila denez, horrelako elementuak ezar­tze­rakoan, honako jarraibide hauek hartuko dira ain­tzat:

Berotegien neurriak eta antolaera zehazterakoan, behar-beharrezkoak ez diren lerro zuzenak bazter­tzen dituen hautabideari helduko zaio.

Ahal bada behin­tzat, ez dira ipiniko ageri-ageriko lekuetan, paisaiari begira­tze­an erraz ikus daitezkeen guneetan edota zeruer­tze­ko lerroan.

Ahal bada behin­tzat, berotegiak paisaian txe­rta­tzen lagun dezaketen heskaiak edo bestelako elementuak ipiniko dira. Hala ere, arreta berezia ipiniko da, pantaila horiek, azken batean, ezkutatu nahi den elementuarekiko ikusmina erakarriko duen elementu bihur ez daitezen.

Behar-beharrezkoak diren landabide eta basobide berriak bakarrik egingo dira; aurrez, dena den, bestelako irtenbiderik badagoen aztertuko da; eta, edozein kasutan ere, 3/1998 Legeak ezarritakoa betez, aldez aurretik ingurumen eraginaren azterketa erraztua egingo da.

Paisaia zaharberri­tze­ko jarduketetan, espezie autoktonoak eta lehengo paisaiari hobekien lo­tzen zaizkion espezieak erabiliko dira nagusiki, jarduketa geometrikoak baztertuz eta, ertz zehaztugabeko basoberri­tze­ak eta landaketak eginez.

Beharrezkoak diren ezpondak ahalik eta e­tza­nen ipiniko dira, gaina izurtua eta kizkur an­tze­an u­tziz, paisaian hobeto txe­rta daitezen. Ezponda horiek egonkortu egin behar badira, egonkor­tze­ko teknika «bizietara» joko da (aldaxka­tzea, egur xeheak, zurezko bilbadurak, murru berdeak eta abar). Euste-hormak egin behar diren kasuetan, ahal bada behin­tzat elkarren gainean jarritako harriez egingo dira, zimendurik gabe.   

Argindarraren hariteria, ahal dela behin­tzat, lurpekoa Izango da; eta, nolanahi ere, aukeran dauden hautabide guztiak ondo aztertu ondoren, ingurunean inpakturik txi­kiena eragingo duten moduan ipiniko dira.

Lurzoru urbanizaezineko eraikin berriak lehendik dagoen eraikun­tza motara egokituko dira, paisaian behar bezala txe­rta daitezen.

Lur mugimenduak, ondorioztatuko den lursailaren birmoldaketa ain­tzat hartuta diseinatuko dira; hau da, eite berriak inguruko paisaian txe­rta daitezen eta, ahal dela behin­tzat, berezko paisaiaren an­tze­koak izan daitezen bilatuko da, lerro zuzenean eta malda biziak saihestuz betiere.

4. KAPITULUA.  ARTAPEN PROGRAMAK

132. artikulua.  Eraikun­tza faseko kontrolak.

Eraikun­tza lanek dirauten bitartean, obraren ingurumen baldin­tzak kontrolatuko dira, kasuan kasuko proiektuan zehaztutako neurri babesgarri eta zuzen­tza­ileak bete­tzen direla ziurta­tze­ko. Obraren ingurumen baldin­tza horiek, aholkulari kalifikatuek kontrolatuko dituzte; edo bestela, ingurumen gaietan aditua den teknikari batek.

Obraren ingurumen baldin­tzak kontrola­tze­rakoan bidezko txo­stenak egingo dira halako maiztasun egoki batez; eta txo­sten horietan, obra ikuska­tze­rakoan egindako oharpenak adieraziko dira.

Txo­sten horietan honakoak jasoko dira: hartutako neurri zuzen­tza­ileak, neurri horien ondorioak, sortutako arazoak, eta abar. Era berean, obrak egiterakoan gertatutako gorabeherak ere adieraziko dira: isurketak, igorpenak, eta abar. Obra amaitutakoan, obrari egindako jarraipenaren behin betiko txo­stena egingo da.

133. artikulua.  Obrak gehienez okupa dezakeen eremuaren kontrola.

Okupatutako eremua proiektuko aurreikuspenekin bat datorrela egiaztatuko da; hau da, obrek aurreikusitako eremutik at ez dutela eragiten alegia.

134. artikulua.  Hondakin, igorpen eta zarata mailen kontrola.

Eraikun­tza fasean, hondeaketan ateratako materialak ikuskatuko dira, atera­tzen direnetik hasi eta azken helmugaraino sortutako materialen ezaugarriak eta kantitatea begiratuz; eta zeregin hori, kasuan kasuko kudea­tza­ileak egindako onarpen dokumentuaren bitartez egiaztatuko da.