2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programa»ren oinarri aldaketa eta 2018ko deialdia.       

Diputatuen Kon­tse­iluak honako erabaki hau hartu du 2018ko apirilaren 4an:

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Ore­kako Departamentuak, enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programaren bidez, Gipuzkoako ekonomia susperraldia finka­tzen lagun­tze­a du helburu, enpresen lehiakortasuna bul­tza­tuz, enpresen jarrera lehiakorra sustatuz eta gure politika industrial eta ekonomikoaren identitate markak indartuz, herrialde eta lurralde gisa. Azken batean, aberastasun iraunkorra eta per­tso­nen ongizatea bermatuko dituen Gipuzkoa sustatu nahi da.            

Horretarako, proiektu bat garatu nahi da enpresa eta lanpostu gehiago eta hobeak sor­tze­a helburu hartuta, ekonomia produktiboaren alde eginez, bereziki, gure sektore estrategikoetan, eta aberastasun iraunkorra sor­tzen lagunduko duten enpresa- eta gizarte-jarrerak bul­tza­tuz. Proiektu horren bidez, industriaren aldeko gizarte mugimendua lortu behar dugu gure herrian, eta enpresa jarri behar dugu aberastasuna sor­tze­ko prozesuaren erdigunean, haren ekarpen sozial eta ekonomikoa nabarmenduz.

Hori dela eta, Ekonomia Susper­tzen Lagun­tze­ko Planaren baitan, zenbait neurri hartu nahi dira: batetik, barne ekin­tza­ile­tza­ren bidez enplegua (autoenplegua barne) sor­tzen duten enpresa eraginkor eta efizienteak susta­tze­ko, enpresa berriak sor­tze­ko eta gara­tze­ko (spin-off-ak, azelerazio prozesuak, balio eran­tsi altuko negozioak gara­tze­ko lagun­tza, etab.). Eta bestetik, hezkun­tza sistema osoan ekin­tza­ile­tza­ren kultura susta­tze­ko.  


Gipuzkoaren apustu estrategikoa ekosistema ekin­tza­ile bat gara­tze­a da, zeinak politikak, fiskalitatea eta administrazioa, merkatuak, azpiegiturak, lidergoa, babes eta lagun­tza elementuak, eta ekin­tza­ile­tza­ren aldeko kultura integratuko dituen. Hori ahalbide­tze­ko, Gipuzkoako Foru Aldundiak prozesua bidera­tze­ko eginkizuna har­tzen du beregain, eta, zeregin horretan, ekin­tza­ile­tza­ren katean dauden eragile guztiak tartean sartu eta per­tso­na ekin­tza­ileak protagonista izango direla ziurtatu nahi du. Ekosistema ekin­tza­ile horrek oinarrizko bi ardatz aldarrikatu behar ditu enpresa berriak sor­tze bidean: euskal zien­tzi­a eta teknologia sarearen protagonismoa, batetik, korporazioaren barne ekin­tza­ile­tza, bestetik. Laburbilduz, eragile bakoi­tzak gune aktibo gisa definitu behar du bere burua, ekin­tza­ile­tza bul­tza­tzeko Gipuzkoako sarearen barruan.

Apustu horrek zenbait neurri eska­tzen ditu, besteak beste, babesle­tza publiko-pribatua eta administrazio publikoak berezko duen jardunbidea. Honek esku-har­tze politika desberdinak pareka­tze­a dakar (enpresen lehiakortasuna bul­tza­tzea, ekin­tza­ile­tzara bideratutako azpiegiturak eta enpresa eredu berriak susta­tzea, etab.), eta horiek kudea­tze­a eta zenbait neurri txe­rta­tze­a (lagun­tze­ko tresna finan­tza­rioak).    

Estrategia eta jarduera ildo hauek 2018 ekitaldian indartuko dira, honako hauek ikusita:

— Orain arte lortu diren emai­tzen ebaluazio positiboa,    

— EAEko Jarduera Ekin­tza­ile­tzako Erakunde arteko bigarren Plana 2017-2020 (PIE 2020). Plan honek, beste helburu ba­tzu­en artean, sustapen aurreratuari babesa ematen dion ekosistema indar­tze­a azpimarra­tzen du,

— Ekin­tza­ile­tza berri­tza­ileari eta teknologikoki aurreratuari emandako babesaren prozesu, berrantolaketa mul­tzo­a eta egituren hobekun­tza EAEan; eta,

— Ekin­tza­ile­tza lagun­tze­ko estrategia bakar batean apostu estrategikoak eta ekonomia zirkularra eta industria kreatiboa txe­rta­tzea.

Diru lagun­tza progama hau hobetu nahirik oinarri arau­tza­ileetan aldaketa txi­ki ba­tzuk egin dira, batez ere, balorazio irizipide ba­tzu­ri dagokienez.

Diru lagun­tza hauek 2017-2019 Diru Lagun­tzen Plan Estrategikoan sartuta daude.

Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kon­tse­iluak

ERABAKI DU

Lehenengo.    Alda­tze­a Diputatuen Kon­tse­iluak 2017ko ekainaren 27an onartu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2017ko uztailaren 4an, 127 zk.) «Enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programa»ren diru lagun­tzen oinarri arau­tza­ileak, erabaki honen I. eranskinean jaso­tzen den moduan.               

Bigarren.    Onar­tze­a diru lagun­tzen 2018ko deialdia, erabaki honen II. eranskinean jasota dagoena.             

Hirugarren.    2018. ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 1.775.665,00 euroko gastua baimen­tze­a ondoko jarduera alorretan, aurrekontuko kontu sail hauen arabera:

a)  Enpresak sor­tze­ko prozesuan enpresa proiektuei lagun­tza ematea (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.03.2018: 197.044,00 €.

5.0410.100.470.00.03.2019: 50.000,00 €.

b)  Enpresak sor­tze­ko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza ematea (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.07.2018: 226.601,00 €.

5.0410.100.470.00.07.2019: 230.000,00 €.

c)  Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tza­ileak sor­tze­ko prozesuan lagun­tza ematea (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.12.2018: 181.281,00 €.

1.0410.100.770.00.01.2018: 271.921,00 €.

5.0410.100.470.00.12.2019: 184.000,00 €.

5.0410.100.770.00.01.2019: 276.000,00 €.

d)  Ekin­tza­ileen eta ekin­tza­ile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala lagun­tze­ko jarduerak (V. eranskina):

1.0410.100.470.00.06.2018: 47.291,00 €.

1.0410.100.481.00.08.2018: 31.527,00 €.

5.0410.100.470.00.06.2019: 48.000,00 €.

5.0410.100.481.00.08.2019: 32.000,00 €.

Laugarren.    Eskumena ematen zaio berariaz Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izateko, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe.

Bosgarren.    Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tza­ileen aldaketak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekur­tso­a aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesdunek aukera dute horren aurretik berrazter­tze­ko hautazko errekur­tso­a aurkezteko Diputatuen Kon­tse­iluari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez dezakete.      

Donostia, 2018ko apirilaren 13a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa.             (2566)

I. ERANSKINA

2017ko ekainaren 27an Diputatuen Kon­tse­iluak onartu zituen «Enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko diru lagun­tzen programa»ko (uztailaren 4ko 127 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) oinarri araul­tza­ileen aldaketa, honela ida­tzi­ta gera­tzen dena:

«Enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programaren» oinarri arau­tza­ile orokorrak (I. eranskina).

12. oinarria.  Diru lagun­tza­ren justifikazioa.

12.1.  Kasu guztietan, entitate onuradunak frogatu beharko du diruz lagundutako jarduera gauzatu izana, baita jarduera horrek sortutako kostuak ere.

12.2.  Diru lagun­tza­ren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauza­tze­ko epea, urteko deialdian ezarritako dena, amai­tzen denetik kontatuko da.

12.3.  Aurreko paragrafoan zehaztutako epearen barruan, enpresa onuradunak kontu zurigarri bat aurkeztu beharko du ondorengo agiri hauek jasoz:

— Diru lagun­tza emateko ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituela egiazta­tzen duen jarduera memoria, egindako jarduerak eta lortutako emai­tzak adierazita Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren web orrian eskuragarri dagoen ereduaren arabera. Proiektua gauzatu bitartean sortutako agiri eta txo­sten guztiak eran­tsi beharko dira, baita proiektuari buruzko dokumentazio grafikoa, argazki bidezkoa edo ikus-en­tzu­nezkoa.               

— Memoria ekonomikoa, jardueren kostua frogatuko duena. Honako edukiak izango ditu:

a)  Zerrenda sailkatu batean jasota, jardueraren gastuak, bakoi­tza­ren har­tze­koduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data adierazita. Diru lagun­tza aurrekontu baten arabera ematen bada, horrekiko desbiderapenak adieraziko dira.

b)  Fakturak, edo merkatari­tza­ko trafiko juridikoan haien pareko froga-balioa edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan adierazitakoak, eta, behar izanez gero, ordainketaren egiaztagiriak.

c)  Beharko balitz, aurreko a) atalean aipatu den zerrendara gehitutako gastu orokorrak eta/edo zeharkakoak bana­tze­ko irizpideak adieraziko dira.

d)  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko jaso diren beste diru sarreren edo lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

e)  Entitate onuradunak, ekipo-ondasunen horniduran edo aholkulari­tza edo lagun­tza teknikoaren arloko enpresen zerbi­tzu-prestazioan, diruz lagun­tze­ko moduko 15.000 euroko edo hortik gorako kostuak egin baditu, eskatutako hiru eskain­tzen artean egindako aukeraketa egiazta­tzen duen dokumentazioa, non eta lagun­tza horren ezaugarri bereziak direla-eta behar adinako enpresa edo profesionalik ez dagoen zerbi­tzu horiek emateko, edo kostua diru lagun­tza eskatu aurretik egin den. Aurkeztu diren eskain­tzak, justifikazio fasean edo, bestela, diru lagun­tza eskaeran aurkeztu behar direnak, efizien­tzi­a eta ekonomia irizpideen arabera hautatuko dira. Hautatutakoak proposamen ekonomikorik onenak ez badira, berariaz zuritu beharko dira memoria batean.     

— Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duten ziurtagiri eguneratuak. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

12.4.  II. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, diru lagun­tza­ren zuri­tze­a eranskinaren 4. oinarrian jasotako moduluen bidez kreditatuko da.        

Eta, aurkeztu behar den dokumentazioa, honako hau izango da:

— Jardueraren memoria, diru lagun­tza­ren xedeko jardueraren garapena zurituko duena. Horretan sartuko dira, halaber, egindako jardueren xehetasunak, lortutako emai­tzak eta egindako bideragarritasun plana.

— Memoria ekonomiko zurigarria, gu­txi­enez honako xehetasunak emango dituena:

a)  Modulu­tzat hartu diren unitate fisikoen kopuruari buruzko egiaztagiria edo, holakorik ezean, per­tso­na onuradunaren aitorpena.

b)  Diru lagun­tza­ren zenbatekoa, jarduera memorian eta II. eranskinaren 4. oinarrian aurreikusten diren moduluetan kuantifikatu diren jarduerak oinarri hartuta kalkulatua.

c)  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko jaso diren beste diru sarreren edo lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

— Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tza­ilekoetan egunean daudela egiazta­tzen duten ziurtagiri eguneratuak. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

12.5.  Kostuak egiazta­tze­ko jatorrizko agirien kopia elektronikoa, informatikoa edo telematikoa aurkeztuko da, baldin eta agiri horien egiazkotasuna, osotasuna eta zain­tza berma­tzen badira.

12.6.  Diru lagun­tza justifika­tze­ko ezarritako epea amaitu eta ez badira oinarri hauetako 3. eta 4. ataletan aipatutako agiriak aurkeztu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dio entitate onuradunari agiri horiek aurkezteko. Bigarren epe horren barruan justifikazioa aurkezten ez bada, hamalaugarren oinarrian aurreikusitako ondorioak eragingo ditu. 

12.7.  Entitate onuradunak, lagun­tza ematea bul­tza­tu zuen jarduera burutu izanaren eta jasotako fondoak aplikatu izanaren egiaztagiriak 4 urtez gorde beharko ditu nahitaez. Epe hori konta­tzen hasiko da entitate onuradunak aipatu ziurtagiriak aurkezteko ezarrita dagoen denbora amai­tzen denetik aurrera. 


12.8.  Oinarri honetako 3. eta 4. puntuetan adierazitako agiriak aurkeztutakoan, Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tze­ko Zerbi­tzu­ak dokumentazioa egiaztatuko du.       

Egiaztapen horretatik ondoriozta­tzen bada diruz lagundu daitekeen kostua emandako diru lagun­tza baino txi­kiagoa dela, doitu egingo da diru lagun­tza. Diru lagun­tza justifika­tze­ko ezarritako baldin­tzak edo diru lagun­tza­ren xede ziren helburuak, osorik nahiz zati batean, ez badira bete, horren berri emango zaio eska­tza­ileari egiaztapenaren emai­tze­kin batera, eta aldi berean hasiera emango zaio diru lagun­tza jaso­tze­ko eskubidea galdu­tzat emateko prozedurari, edota diru lagun­tza osorik nahiz zati batean i­tzu­ltzeko prozedurari (14. oinarrian aurreikusten da).        

Enpresak sor­tze­ko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza emateko diru lagun­tzen oinarri bereziak (III. eranskina).

6. oinarria.  Proiektuen artean hauta­tze­ko irizpideak.

6.1.  Diru lagun­tzak, deialdi eta hautapen-prozedura bakarreko elkarren lehiaren bidez emango dira.           

6.2.  2. oinarrian jasotako diru lagun­tza eskaerak hauta­tze­ko ondorengo balorazio irizpideak izango dira kontuan:      

— Proposamenaren kalitatea (entitatearen esperien­tzia, erabakitako estrategiaren argitasuna eta izaera berri­tza­ilea; jarduera positiboen integrazioa, ekonomia zirkularra eta sormen industria; eta proposatutako helburuen arteko neurri zuzena eta koheren­tzia, eta garatuko diren tresnen metodologia): 30 puntu gehienez.

— Horien har­tza­ile diren emakumeen kopurua: 30 puntu arte.

— Ekin­tza ikasitako ikasgaietan eta emai­tze­tan izan dezaketen eragina: 25 puntu arte.

— Aukera berdintasuna emakume eta gizonen artean: 5 puntu arte.

— Entitate eska­tza­ileak euskararen aldeko ekin­tza positiboak buru­tze­a eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin euskarazko talde bat sor­tzea: 5 puntu arte.

— Europako politiketan eta interes komunitario orokorretan eta berezietan txe­rta­tzea: 5 puntu arte.

6.3.  Aurreko ataleko irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tze­ko.

Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tza­ileak sor­tze­ko prozesuan lagun­tza emateko diru lagun­tzen oinarri bereziak (IV. eranskina).

5. oinarria.  Diru lagun­tzen zenbatekoak.

Diru lagun­tza, kostu hautagarrien %100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoi­tze­ko 40.000,00 €-ko gehienezko mugarekin.

Ekin­tza­ileen eta ekin­tza­ile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala helburu dituzten jarduerak diruz lagun­tze­ko oinarri bereziak (V. eranskina).

6. oinarria.  Proiektuen artean hauta­tze­ko irizpideak.

6.1.  Eskaeren artean aukera­tze­ko, balorazio irizpide hauek erabiliko dira:

a)  Proposamenaren kalitatea (entitatearen esperien­tzia, erabakitako estrategiaren argitasuna eta izaera berri­tza­ilea; jarduera positiboen integrazioa, ekonomia zirkularra eta sormen industria; eta proposatutako helburuen arteko neurri zuzena eta koheren­tzia, eta garatuko diren tresnen metodologia): 30 puntu gehienez.

b)  Ekin­tzek ikasitako ikasgaietan eta emai­tze­tan izan dezaketen eragina: 30 puntu arte.

c)  Onuradun izan daitezkeen per­tso­na, per­tso­na kolektibo eta/edo entitate kopurua: 20 puntu arte.

d)  Aurkeztutako jarduera gara­tze­ko bideragarritasun finan­tza­rioa: 10 puntu arte.

e)  Emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna: 5 puntu arte.

f)  Entitate eska­tza­ilean euskararen aldeko ekin­tza positiboak eduki­tzea, eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin harremana euskaraz izango duen talde bat sor­tzea: 5 puntu arte.

6.2.  Irizpide horien arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tze­ko.               

II. ERANSKINA

«Enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programaren» diru lagun­tzen 2018ko deialdia.             

1.    Helburua.

«Enpresak sortu eta gara­tze­ko prozesuan lagun­tze­ko programaren» diru lagun­tzen 2018ko deialdia egitea, 2017ko ekainaren 27an Diputatuen Kon­tse­iluak diru lagun­tza hauek emateko onartutako oinarri arau­tza­ileen arabera (2017ko uztailaren 4ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 127 zk.) eta I.go eranskinean zehaztutako aldaketen arabera.

2.    Eskaerak aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta bukatuko da:

— III. eta V. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2018ko maia­tza­ren 17an, eguerdiko 12:00etan.

— II. eta IV. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2018ko urriaren 18an, eguerdiko 12:00etan.

3.    Finan­tzi­azioa.

3.1.  Deialdi honetan eman beharreko diru lagun­tzen zenbateko 1.775.665,00 eurokoa izango da, eta 2018rako Gipuzkoako Lurralde Historikoak dauzkan aurrekontu-sail hauen artean banatuko da:              

a)  Enpresak sor­tze­ko prozesuan enpresa proiektuei lagun­tza ematea (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.03.2018: 197.044,00 €.

5.0410.100.470.00.03.2019: 50.000,00 €.

b)  Enpresak sor­tze­ko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza ematea (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.07.2018: 226.601,00 €.

5.0410.100.470.00.07.2019: 230.000,00 €.

c)  Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tza­ileak sor­tze­ko prozesuan lagun­tza ematea (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.12.2018: 181.281,00 €.

1.0410.100.770.00.01.2018: 271.921,00 €.

5.0410.100.470.00.12.2019: 184.000,00 €.

5.0410.100.770.00.01.2019: 276.000,00 €.

d)  Ekin­tza­ileen eta ekin­tza­ile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala lagun­tze­ko jarduerak (V. eranskina):

1.0410.100.470.00.06.2018: 47.291,00 €.

1.0410.100.481.00.08.2018: 31.527,00 €.

5.0410.100.470.00.06.2019: 48.000,00 €.

5.0410.100.481.00.08.2019: 32.000,00 €.

3.2.  Aipatutako zenbateko osoa organo eskudunak handitu ahalko du, dirua ematea erabaki aurretik deialdi berririk egiteko beharrik gabe eta, kasuen arabera, dagokion aurrekontu-aldaketa onartu ostean.            

3.3.  Era berean, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari argi eta garbi ematen zaio eskumena programa honen aurrekontu-kredituetan zenbateko soberakinak geratuz gero baimendutako gastuak murriztea baimendu dezan, zenbatekoak departamentuaren programa honetako edo beste orotako aurrekontu-sailetara transferi­tze­ko.

4.    Jarduerak gauza­tze­ko epea.

Oro har, diruz lagundutako jarduerak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira eta ondorengo datarako amaitu:      

— II. eta III. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2019ko apirilaren 30ean.

— IV. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2019ko irailaren 30ean.

— V. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2019ko maia­tza­ren 30ean.

5.    Ebazpena jakinaraztea.

Diru lagun­tza ematea edo uka­tze­a erabaki­tzen duen ebazpena eska­tza­ile bakoi­tza­ri bakarka jakinaraziko zaio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tze­a alde batera u­tzi­ta, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

6.    Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran, eranskinean dagoen ereduari jarraituz egindakoan, honako informazio hau sartuko da:

a)  Entitate eska­tza­ilearen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren memoria deskriptiboa, balorazio irizpideak aplika daitezen (Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tze­ko Zerbi­tzu­ak eranskin bakoi­tze­rako ezarritako ereduen arabera).             

c)  Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu zehaztua.

d)  Ardurapeko adierazpena, deialdi honetako eranskinean eran­tsi­tako ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere sar­tzen dena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tze­i buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, entitate onuradun izaera lor­tze­ko debekurik ez duela adierazten duena, baita emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005eko o­tsa­ilaren 18ko 4/2005 Legearekin eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren 2007ko abenduaren 28ko 14/2007 Legearekin zerikusia dutenak. Eta, enpresak azken hiru ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» lagun­tze­i buruzkoa, horiek jaso baditu.              

e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan egunean daudela egiaztazen duen dokumentazio eguneratua. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso di­tzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

f)  Lagun­tza bateragarrien ziurtagiria.

7.    Eskaerei buruzko erabakia har­tze­ko eta jakinarazteko epea.

Diru-lagun­tza onar­tze­ko ala ezesteko erabakia jakinarazteko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren argitalpen-egunetik hasita.

Erabakia eska­tza­ile bakoi­tza­ri jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tze­i buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraiki.          

8.    Borondatezko i­tzu­lketa.

Per­tso­na ala entitate onuradunak borondatezko i­tzu­lketa egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari 14.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tze­ko i­tzu­lketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.