3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Iragarkia

Gizarte Larrialdi egoerak arta­tzeko Udalaren harrera-etxe­bizi­tza­ren Udal Araudiaren hasierako onarpena argitaratu ondoren, eta 7/1985 Legearen 49.c artikuluan zehazten den legezko epean jendaurrean egon eta inolako erreklamaziorik egon ez denez, behin betiko onartu­tzat ­jotzen da.               

Ondorioz, eta Toki Jaurpidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan jasotakoari jarraiki, aipaturiko Udal Araudia osorik argitaratuko da.

Elgoibar, 2018ko urtarrilaren 12a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.      (288)

Gizarte larrialdi egoerak arta­tzeko udalaren harrera-etxe­bizi­tza arau­tzen duen araudia.

ZIOEN AZALPENA

Araudi honen xedea ondokoa da: larrialdietan harrera egiteko, udal etxe­bizi­tza­ren erabilera eta sarbidea arau­tzea.

Gizarte Zerbi­tzuetako Sailean lojamendurako premia duten eta eran­tzu­nik eman ezin izan zaien hainbat egoera jaso dira; eta horrek agerian ­utzi du mota horretako baliabide bat sor­tzeko eta arau­tzeko premia dagoela.              

Era berean, baliabide honen sorrerak eta erregulazioak Udalak premiazko lojamenduaren arloan duen eskumena arau­tzen duten araudiei eran­tzuna ematen die.

Gizarte larrialdietarako etxe­bizi­tza honen xedea da, etxe­bizi­tza hau aldi baterako erabil­tzeko aukera eskainita, 2. artikuluan zehaztutako premia / larrialdi egoerei eran­tzu­tea. Etxe­bizi­tza hau laga­tzeak esan nahi du zerbi­tzu publiko bat eskain­tzen dela; eta horrexegatik, Herri Administrazioen zerbi­tzuen eskain­tza arautuko duen araubidea bete beharko dela; alegia, aldi baterako larrialdietarako etxe­bizi­tza erabil­tzen duen per­tso­nak Elgoibarko Udalarekin edo zerbi­tzua kudeatuko duen erakundearekin duen harremana ez da alokairuari dagokion figura juridikoa izango. Etxe­bizi­tza inola ere ez da lagako mugarik gabeko aldi baterako.

12/2008 Legeak, abenduaren 5ekoak, Gizarte Zerbi­tzuei buruzkoak, 42. artikuluan ezar­tzen duenaren arabera, Udalen eskumena izango da, bakoi­tzari dagokion udal barrutian, ondorengo fun­tzioak bete­tzea: Euskal Gizarte Zerbi­tzuen Sistemako Prestazioen eta Zerbi­tzuen Katalogoko oinarrizko arretarako gizarte zerbi­tzuak horni­tzea.

Era berean, 185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemako prestazioen eta zerbi­tzuen zorroari buruzkoak, 33 2 a) artikuluan udal eskumeneko zerbi­tzuak, prestazioak eta lagun­tza ekonomikoak gara­tzen ditu, eta adi­tzera ematen du, oinarrizko arretarako gizarte zerbi­tzuen artean, besteak beste, lojamendu Zerbi­tzuak / harrera-etxe­bizi­tzak egongo direla. Hala, bi motatako lojamendu Zerbi­tzuak edo harrera-etxe­bizi­tzak egongo dira.

1.    Gizarte larrialdi egoerak arta­tzeko harrera-etxe­bizi­tzak. Etxe­bizi­tza hauetan lojamendua eskain­tzen zaie iraupen laburreko egonaldia behar duten per­tso­nei eta bizikide­tza unitateei, premia edo gizarte larrialdi baten ondorioz, etxe­bizi­tza gabeziari aurre egin ahal izateko.

2.    ­Etxeko indarkeriaren biktima diren emakumeak arta­tzeko etxe­bizi­tza. Etxe­bizi­tza horietan lojamendua eskain­tzen zaie iraupen laburreko egonaldia behar duten per­tso­nei eta bizikide­tza unitateei, indarberri­tzeko eta ­etxeko indarkeriaren egoeraren bat gaindi­tzeko, baldin eta babeserako neurririk behar ez bada.

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea.

Araudi honen xedea da Udalaren etxe­bizi­tza­ren erabilera eta sarbidea arau­tzea.

1.    Gizarte larrialdietarako etxe­bizi­tza­ren xedea izango da aldi baterako premiazko harrera egitea. Hortaz, lojamendurik ez izatearen edota bizikide­tza arazo larrien ondorioz sor­tzen diren egoera kritikoak arta­tzeko erabiliko da.

2.    Egoera berezietan izan ezik, zerbi­tzu hau lojamendua eskain­tzera mugatuko da, eta ez da inolako zain­tza­rik eskainiko. Era berean, etxe­bizi­tzan ez da bertan hartutako per­tso­nak zain­tzeko langilerik izango. Hala ere, per­tso­nen, etxe­bizi­tza hau okupa­tzera bul­tzatu duen eta Gizarte Zerbi­tzuek egiten duten esku-har­tze planaren jarraipena egingo da.

3.    Larrialdietarako Etxe­bizi­tza bera per­tsona edota bizikide­tza unitate baten baino gehiagoren arazoak konpon­tzeko erabili ahal izango da aldi berean, baldin eta etxe­bizi­tza­ren neurriek eta ekipamenduek horretarako aukera ematen badute. Onuradunek ezin izango dute inolako eskubiderik baliatu, etxe­bizi­tza horretan duten antzi­natasuna tarteko, etxe­bizi­tza esklusiboki erabili ahal izateko.

2. artikulua.    Definizioak.

Araudi honen ondorioetarako, etxe­bizi­tza gabeziaren ondorioz sor­tzen diren egoera kritiko­tzat hartuko dira ondorengo inguruabarren ondorioz sor­tzen direnak:

1.    Epai judizial irmoaren bidez agindutako etxe­gabe­tzeak baliabide nahikoa ez izateagatik egiten ez diren ordainketen ondorioz, jabearen premien ondorioz, aurri adierazpenaren edo ­antzeko arazoen ondorioz bidera­tzen diren prozeduretan.

2.    Udalak, harrera behar duen per­tso­naren edo per­tso­nen etxe­bizi­tza dagoen eraikinaren berehalako aurri egoera adieraztea.

3.    Hondamendiak, suteak, uholdeak eta bizikide­tza unitatearen egoi­tza­tzat erabil­tzen den eraikina erabilezin bihur­tzen duten ­antzeko fenomenoak.

4.    Familia arazo larria, per­tso­nen segurtasun fisikoa edo emozionala arriskuan jar­tzen duena.

5.    Lojamendu premia duten per­tso­nak, gizartera­tze programaren batean parte har­tzen eta bilakaera egokia izaten ari direnak. Kasu hauetan, lojamenduan egon ahal izateko, banakako arreta programan ezarritako ekin­tzak zehatz-mehatz bete beharko dira beti.

6.    Bestelako larrialdi egoerak, gizarte txos­tenaren bidez behar bezala justifika­tzen direnak.

II. KAPITULUA

ONURADUNAK

3. artikulua.  Onuradun izan daitezkeenak zehaztea. Baldin­tza orokorrak.

Elgoibarren bizi diren per­tsona edo bizikide­tza unitate guztiek erabili ahal izango dute zerbi­tzua. Horretarako, ­gutxienez, 6 hilabeteko antzi­natasun jarraitua izan beharko dute erroldan, eta arestiko artikuluan zehaztutako egoeraren batean egon beharko dute.

Salbuespen gisa, erroldaren betebeharra bete­tzen ez duten per­tso­nek ere baliatu ahal izango dute zerbi­tzu hau, baldin eta salbuespenezko arrazoiek horrela jardutea aholka­tzen badute. Horretarako, aldez aurretik, gizarte txos­tena egin beharko da eta organo eskudunak onarpena eman beharko du.

Salbuespen gisa, beste udalerri ­batzuetan erroldatuta dauden per­tso­nak ere hartu ahal izango dira, baldin eta per­tsona eska­tzaileak erroldatuta daudeneko udalak, edo erakunde eskudunak, hala eska­tzen badu. Horretarako, aldez aurretik, azterketa eta gizarte txos­tena egingo dira eta organo eskudunak onarpena eman beharko du. Horretaz gain, beharrezko tasa ordain­tzeko konpromisoa hartu beharko da, eta premiazko harrera Elgoibarren egitea komenigarria dela adierazteko kontuan izan diren arrazoiak azaldu beharko dira. Nolanahi ere, per­tsona hauei harrera egiteko, kontuan izango da eskaera egiten duen udalak edo erakunde eskudunak premia hauek arta­tzeko baliabide propioak izan ­ditzala, eta Elgoibarko Udalak, elkarrekikotasunez, baliabide horiek erabil­tzeko aukera izan dezala.

4. artikulua.    Zerbi­tzua erabil­tzen duten per­tso­nen eskubideak eta betebeharrak.

4.1.  Eskubideak eta betebeharrak:

Oro har, harreran hartutako per­tso­nek ondorengo betebeharrak izango dituzte, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbi­tzuen per­tso­nen eta profesionalen eskubideei eta betebeharrei eta iradokizunen eta kexen araubideari buruzko Gutuna onar­tzen duen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan aurreikusten direnak.

Hona hemen betebehar espezifiko horiek:

1)  Sarrera eska­tzeko eta harrera-etxe­bizi­tza erabil­tzeko eta goza­tzeko, araudi honetan ezarritako arauak bete­tzeko konpromisoari buruzko agiria sina­tzea.

2)  Zerbi­tzu hauek erabil­tzera bul­tzatu duen egoera alda­tzeko beharrezkoak diren kudeaketa administratiboak edota judizialak edota beste edozein motatakoak egitea. Gizarte Ongizate Sailaren ustetan komenigarria baldin bada, neurri hauek Gizarte Ongizate Sailak egingo duen esku-har­tze planean zehaztu ahal izango dira. Plan hau harrera kontratuaren eranskin gisa joango den eta kontratuaren parte izango den agiria izango da.

3)  Gizarte Ongizate Sailak eskatutako dokumentazioa beharrezko epean aurkeztea.

4)  Seme-alabak edo ardurapeko beste per­tsona ­batzuk zain­tzeaz ardura­tzea.

5)  Baliabidea parteka­tzen duten per­tso­nen pen­tsa­mendu, iri­tzi, ideologia eta erlijio askatasuna errespeta­tzea.

6)  Harreran hartutako per­tso­nen artean arazoak edo desadostasunak baldin badaude, baliabidearen arduradun den erakundeak erabakitako neurriak bete­tzea.

7)  Elkarrenganako errespetuan, toleran­tzian eta lankide­tzan oinarritutako jarrera izatea, etxe­bizi­tzan bizi diren per­tso­nen eta auzokideen arteko elkarbizi­tza errazteko. Hala, bizilagunen erkidegoa arautuko duten arauak bete­tzeko obligazioa ere izango dute.

8)  Etxe­bizi­tzan erabil­tzaileen esku dauden ekipamenduak eta tresnak egokitasunez eta errespetuz erabil­tzea.

9)  Baliabidearen geletan, nahita edo arduragabekeria larriaren ondorioz egindako kalteengatik eran­tzu­tea.

10)  Elgoibarko Udalak baimendu ez dituen per­tso­nei etxe­bizi­tza okupa­tzen / erabil­tzen ez laga­tzea, per­tsona horiekiko senidetasuna edo harremana edozelakoa delarik ere.

11)  Zerbi­tzuaren gil­tzen kopia ez egitea, eta gil­tzak beste per­tso­naren bati ez laga­tzea. Egonaldia bukatutakoan, gil­tzak etxe­bizi­tza­ren ardura duen per­tso­nari eman beharko zaizkio.

12)  Baliabidean animaliarik ez eduki­tzea, txa­kur gidariei buruzko azaroaren 17/1997 Legean aurreikusitako kasuetan, edo baliabideaz ardura­tzen den erakundeak baimen­tzen dituen salbuespenezko kasuetan izan ezik.

13)  Etxe­bizi­tzan inolako irabazizko jarduerarik ez egitea.

14)  Higienearen aurkako materialik edota material arrisku­­tsu­rik ez gorde­tzea. Berariaz debekatuta dago armak eduki­tzea.

15)  Legezkoa (alkohola, tabakoa) edo legez kanpokoa den inolako substan­tziarik ez kon­tsumi­tzea.

16)  Zerbi­tzuan gerta­tzen diren kalte, konponketa edo hobekun­tza premia guztiak Gizarte Ongizate Sailari adi­tzera ematea. Ildo horretatik, erabat debekatuta egongo da edozein konponketa egitea, horretarako baimenik izan gabe. Jaiegunetan edo Udal Zerbi­tzuen fun­tzionamendu ordutegitik kanpo gerta­tzen diren larrialdietan bakarrik izango du per­tsona onuradunak ­matxura bat bere kabuz konpon­tzeko aukera. Kasu horretan, ahalik eta azkarren emango da konponketaren berri, eta nolanahi ere, konponketa egin ondorengo 72 orduak igaro baino lehen.

17)  Etxe­bizi­tzara sar­tzen den unean, etxe­bizi­tzan dauden altza­rien eta tresnen inbentarioa sina­tzea. Egonaldia bukatutakoan inbentarioa egiaztatuko da, baita etxe­bizi­tza eta altza­riak egoera onean daudela ere. Kalteren bat baldin badago edo inbentariatutako ondasunen bat falta baldin bada, erabil­tzaileak hori konpon­tzeko edo erosteko gastuak ordaindu beharko ditu. Gastu horiek ordain­tzeko epea eta baldin­tzak inbentarioaren agirian bertan jasoko dira.

18)  Etxe­bizi­tza luzaroan ­utzi behar bada, Gizarte Ongizate Sailari horren berri ematea.

19)  Araudi honetan xedatu denaren eta Udalaren ordenan­tza fiskalean jasota dagoenaren arabera zehaztu den tasa ordain­tzea.

20)  Banakako edo familiaren arreta-plana, gizarte zerbi­tzuek egin dutena, bete­tzea.

21)  Gizarte zerbi­tzuetako langileei edo horiek baimendutako beste per­tsona ­batzuei etxe­bizi­tzan sar­tzen uztea.

III. KAPITULUA

ETXE­BIZI­TZAN SAR­TZEKO PROZEDURA

5. artikulua.    Prozedura arrunta.

·  Hasierako eskaera.

Etxe­bizi­tzan sar­tzeko hasierako eskaera Herritarren Arreta Zerbi­tzuaren bitartez egin beharko da. Zerbi­tzuak egoeraren larritasunak eska­tzen duen arintasunarekin tramitatu beharko du eskaera. Eskaera, berariaz formalizatutako eskaera-orrian egin beharko da, eta eska­tzaileak edo legezko ordezkariak sinatu beharko du.

Prozesuaren edozein unetan, interesdunak bertan behera ­utzi ahal izango du eskaera, eta hori ida­tziz adi­tzera eman beharko du. Honen ondorioz, artxi­batu egingo da espedientea.

·  Tramitazioa eta balorazioa.

Eskaeraren tramitazioa eta balorazioa Gizarte Zerbi­tzuetako teknikariek egingo dute. Horiek, nahitaez, txos­ten bat egin beharko dute ondorengoa zehazteko:

— Harreran hartu behar den per­tso­naren edo per­tso­nen identifikazio datuak.

— Gainerako bizikide­tza unitatearen identifikazio datuak.

— Lojamendua eska­tzera behar­tzen duten inguruabarrak, araudi honen 2. artikuluan zehazten direnak.

— Harreran hartutako per­tso­naren edo per­tso­nen egoera ekonomikoa.

— Lojamendua ematearen egokitasunari buruzko balorazioa. Balorazioa aldekoa bada, egonaldiaren iraupenari buruzko proposamena.

— Aldi horretan egin behar den esku-har­tze profesionala.

— Harreran hartutako bizikide­tza unitateak bere gain har­tzen dituen konpromisoak.

Txos­ten hori eta bertan adierazten diren inguruabar guztiak egiazta­tzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia espedientearen parte izango da. Erabilgarritasunaren arabera, eta lehentasun hurrenkera ezarrita, ebazpen proposamena egingo zaio organo eskudunari.

Arau orokor gisa, larrien­tzat har­tzen diren kasuek eta lojamendu premia handiena dutenek izango dute etxe­bizi­tza erabil­tzeko lehentasuna.

Behin eskaera baloratu eta aztertu ostean, organo eskudunari helaraziko zaio, eta honek ebazpena emango du gizarte larrialdietarako etxe­bizi­tza laga­tzeko eskaera onar­tzeko edo ezesteko.

·  Ebazpena.

Ebazpena, gehienez ere, 15 eguneko epean eman beharko da, eskaera Udalaren Erregistroan sar­tzen denetik hasita.

Arestiko paragrafoan aurreikusitako epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez baldin bada, ebazpena emateko betebeharra alde batera ­utzi gabe, uste izango da eskaera eze­tsi egin dela, interesdunari hautazko birjarpen errekur­tsoa edo administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkezteko aukera emateko.

Nolanahi ere, nahitaezkoa izango da, per­tsona etxe­bizi­tzan sartu aurretik, etxe­bizi­tza laga­tzeko hitzar­mena eta esku-har­tze plana sina­tzea. Eska­tzaileak arestian aipatutako dokumentua sina­tzen ez baldin badu, uste izango da zerbi­tzuari uko egiten diola.

6. artikulua.    Premiazko prozedura.

Berebiziko larrialdiko kasuak arta­tzeko, Gizarte Zerbi­tzuen Saileko arduradun teknikoak edo politikoak behin-behineko baimena eman ahal izango du, beharrezkoa den agiria sinatu ondoren, nahiz eta eskaera behar bezala tramitatuta ez egon.   

Hori egin eta berehala, arestian ezarritako prozedura arruntari ekingo zaio, behin betiko ebazpena emateko. Behin betiko ebazpena, bestalde, zerbi­tzuan sartu eta ondorengo 15 egun naturaletan eman beharko da.

Etxe­bizi­tzan premiazko prozeduraren bitartez sartu ostean, onuradunak espedientea abian jar­tzen edo tramita­tzen lagun­tzen ez badu, edo espedientea tramitatu bitartean, ebazpena ezezkoa izan behar dela egiazta­tzen baldin bada, zerbi­tzua uzteko betebeharra duela adi­tzera emango zaio. Horretarako, 10 egun naturaleko epea izango da, jakinarazpena jaso­tzen denetik aurrera. Zerbi­tzua uzten ez baldin bada, erabil­tzaileak derrigorrez kanporatuko dira, 9. artikuluan aurreikusita dagoen eran.

7. artikulua.    Harreraren iraupena.

Zerbi­tzua ematen baldin bada, organo eskudunaren ebazpenean, harreraren iraupena agertu beharko da. Iraupena kasuaren ezaugarrien arabera ezarriko da, eta zerbi­tzuaren beharra eragin duen egoera konpon­tzeko aukeren arabera.           

Oro har, iraupena 4 hilabetekoa izan ahalko da, kontratua sina­tzen den egunetik aurrera. Epe hau organo eskudunak emandako ebazpenaren bitartez bakarrik luzatu ahal izango da. Ebazpen horietan luzapenaren iraupena zehaztuko da, luza­tzeko beharra egiaztatu ostean, baldin eta Gizarte Ongizate Sailak aldeko txos­tena egiten badu. Edonola ere, udal etxe­bizi­tzan egiten den egonaldiaren gehienezko iraupena ezin izango da 8 hilabetetik gorakoa izan.

IV. KAPITULUA

HARRERA IRAUNGI­TZEA

8. artikulua.    Harrera iraungi­tzea.

Beharrezko espedientea izapidetu ondoren, eta Gizarte Zerbi­tzuetako Sailaren proposamenari jarraiki, zerbi­tzua aurreikusitako eguna baino lehenago iraungi­tzeko erabakia hartu ahal izango da. Horretarako, organo eskudunak ebazpena emango du, interesdunari entzu­naldia egiteko aukera eman ondoren.

Ebazpen hori onuradunari jakinaraziko zaio.

Zerbi­tzua ondorengo arrazoiak tarteko iraungiko da:

— Harrera egiteko aurreikusi den denbora buka­tzea.

— Erabil­tzaileak zerbi­tzuari uko egitea.

— Herio­tza.

— Zerbi­tzua eskain­tzea eragin zuen arrazoia desager­tzea.

— Zerbi­tzua emateko kontuan izan diren datuak ezkuta­tzea edo fal­tsu­tzea.

— Zerbi­tzua eskura­tzeko eska­tzen den baldin­tza­ren bat gal­tzea.

— Zerbi­tzuaren jarraipena egiteko eska daitekeen agiriren bat ez aurkeztea.

— Beste erabil­tzaile ­batzuei eta Udal langileei eraso fisikoak edo psikologikoak egitea.

— Zerbi­tzuaren bi ordainagiri ordain­tzen atzera­tzea.        

— Erabil­tzaileek dituzten beste betebehar ­batzuk, araudi honetan jasota daudenak edo kasu bakoi­tzean sina­tzen den dokumentuan ageri direnak, behin eta berriz ez bete­tzea.

— Arrazoirik gabe etxe­bizi­tza­tik joatea.

— Gizarte Zerbi­tzuetako langileei edo zerbi­tzu hauek baimendutako beste per­tsona ­batzuei etxe­bizi­tzan sar­tzen ez uztea.

— Barne fun­tzionamendurako arauak ez bete­tzea.           

— Familia Arta­tzeko Banakako Planaren baitan egin beharreko ekin­tzak eta etxe­bizi­tza laga­tzeko hitzar­mena ez bete­tzea.             

Zerbi­tzua iraungi egin dela adierazi ostean, erabil­tzaileak zerbi­tzua ­utzi egin beharko du ebazpenean adierazitako epean.

9. artikulua.    Kalera­tze administratiboa.

Araudi honetan aurreikusitako arrazoiren bat tarteko, edo emandako epea bukatu delako, etxe­bizi­tza ­utzi behar duten baina betebehar hori bete­tzen ez duten per­tso­nak nahitaez kaleratu ahal izango dira kalera­tze administratiboaren bitartez, Tokiko Erakundeen Ondasunei buruzko Araudiaren 120. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako tramiteei edo hori ordezka­tzen duen araudiari jarraiki.

V. KAPITULUA

ARAUBIDE EKONOMIKOA

10. artikulua.    Tasak.

Zerbi­tzu hauen erabil­tzaileek urtero dagokion Ordenan­tza Fiskalean ezar­tzen den tasa ordaindu beharko dute.

11. artikulua.    Zerbi­tzua erabil­tze­aren ondorioz sortutako gastuak.

Ondorengo gastuak Udalaren kontura izango dira: Komuni­ta­tearen, argindarraren, gasaren, uraren gastuak; eraikina eduki­tze­agatiko edo erabil­tze­agatiko tasa edo zerga guztiak, zaborrak bil­tze­agatiko tasa barne; baita konponketen ondorioz izan diren gastuak ere, baldin eta konponketa horiek harreran hartutako per­tso­nei egotz dakizkiekeen arrazoien ondorioz egin behar ez badira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Araudi honetan jaso­tzen ez diren kasu guztietan, edo araudian aurreikusten ez diren kasu berezi guztietan, Gizarte Zerbituetako Sailak erabateko ahalmena izango du kasu bakoi­tzean egoki­tzat ­jotzen dituen neurriak proposa­tzeko.