1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

26/2017 Foru Dekretua, abenduaren 19koa, zerbi­tzuen erabil­tzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onar­tzen dituena eta alda­tzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arau­tze­koa.

Ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretuaren bidez arau­tzen da mendekotasuna dutenen­tzako foru eskumeneko arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea. Bereziki, alderdi hauek ezar­tzen dira: erabil­tzaileen ahalmen ekonomikoa erabaki­tzeko irizpideak, ahalmen ekonomikoaren arabera aplikatu ahal izango diren hobariak, erabil­tzaileei bermatuko zaizkien erabilera libreko ­gutxieneko kopuruak, eta ordainduko dituzten gehieneko zenbatekoak.               

Aipatu foru dekretuko 3.1. artikuluan xeda­tzen da gehieneko ekarpen ekonomiko horiek foru dekretu bidez onartuko direla, Gizarte Politikako Departamentuak proposatuta. 

Hori horrela, foru dekretu honen helburua da Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoak egunera­tzea.     

Aldi berean, murriztu egiten da eguneko arreta zerbi­tzuen ekarpena kalkula­tzeko kontuan hartu beharreko errenta por­tzen­tajea, bai mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzat, bai desgaitasuna duten per­tso­nen­tzat, eta baita gaixotasun mentala dutenen­tzat ere.

Horrela, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuak proposatuta eta Diputatuen Kon­tseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

XEDA­TZEN DUT

1. artikulua.

1.  Onar­tzen dira ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretuko 2. artikuluan aipa­tzen diren zerbi­tzuetarako erabil­tzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak, foru dekretu honen eranskinean jaso­tzen diren zenbatekoetan ezarri direnak.

2.  Oraindik ere apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretua indarrean jarri aurretik ezarritako ekarpen ekonomikoa duten erabil­tzaileak 2017. urtean egiten ari diren ekarpen ekonomikoari % 2,2ko gehikun­tza aplika­tzen zaio.     

2. artikulua.  Alda­tzea, ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arau­tze­koa.

2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, xedapen hauek alda­tzen dira 15/2015 Foru Dekretuan:

Bat.  Honela ida­tzita gera­tzen da 27. artikulua:               

«27. artikulua.  Ekarpen ekonomikoa zehaztea.

Eguneko arreta zentroen erabil­tzaileak egin beharreko ekarpena, formula hau aplikatuta atera­tzen dena izango da:         

Errenta indibidualaren %35/264 = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan definitua.»

Bi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 29. artikulua: 

«29. artikulua.  Ekarpen ekonomikoa zehaztea.

Eguneko arretako zentroen eta errehabilitazio psikosozialeko zentroen erabil­tzaileek egin beharreko ekarpena, formula hau aplikatuta atera­tzen dena izango da:          

Errenta indibidualaren %35/220 = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan definitua.»

Amaierako xedapena.  Indarrean jar­tzea.

Foru dekretu hau 2018ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Donostia, 2017ko abenduaren 19a.

                                                         Diputatu Nagusia       
                                                       Markel Olano Arrese.

        Gizarte Politikako
         Departamentuko
          Foru Diputatua,        
          Maite Peña López.
         (8935)

ERANSKINA / ANEXO

GEHIENEKO EKARPEN EKONOMIKOEN ZENBATEKOA

IMPORTE DE LAS APORTACIONES ECONÓMICAS MÁXIMAS

 

 

ADINEKOENTZAKO ZERBITZUAK

SERVICIOS PARA PERSONAS MAYORES

1. zenbatekoa. Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza zentroak.

Aportación 1. Centros residenciales para personas mayores en situación de dependencia.

1.1. zenbatekoa. Unitate psikogeriatrikoa.

68,53 €

Aportación 1.1. Unidad psicogeriátrica.

68,53 €

1.2. zenbatekoa. MBBn 3. eta 2. graduan baloratutako pertsonak.

68,53 €

Aportación 1.2. Personas valoradas en Grado 3 y 2 del BVD.

68,53 €

1.3. zenbatekoa. MBBn 1. graduan baloratutako pertsonak.

54,80 €

Aportación 1.3. Personas valoradas en Grado 1 del BVD.

54,80 €

1.4. zenbatekoa. Autonomoak edo mendekotasun egoera baloratu gabekoak.

45,00 €

Aportación 1.4. Personas autónomas o sin valoración de dependencia.

45,00 €

2. zenbatekoa. Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroak.

Aportación 2. Centros de día de personas mayores en situación de dependencia.

2.1. zenbatekoa. Laneguneko zerbitzua.

16,50 €

Aportación 2.1. Servicio durante los días laborables.

16,50 €

2.2. zenbatekoa. Jaieguneko edo asteburuko zerbitzua.

16,50 €

Aportación 2.2. Servicio durante los días festivos o fines de semana.

16,50 €

 

BURUKO GAIXOTASUNA DUTENENTZAKO ZERBITZUAK

SERVICIOS PARA PERSONAS CON ENFERMEDAD MENTAL

3. zenbatekoa. Buruko gaixotasuna dutenentzako etxebizitzak eta egoitza zentroak.

Aportación 3. Viviendas y centros residenciales para personas con enfermedad mental.

3.1. zenbatekoa. 1. taldea. Laguntzadun etxebizitzak.

14,67 €

Aportación 3.1. Grupo 1. Viviendas con apoyos.

14,67 €

3.2. zenbatekoa. 2. taldea. Egoitza unitateak.

20,24 €

Aportación 3.2. Grupo 2. Unidades residenciales.

20,24 €

4. zenbatekoa. Errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroak.

Aportación 4. Centros de atención diurna de rehabilitación psicosocial.

4.1. zenbatekoa. Errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroak.

8,78 €

Aportación 4.1. Centros de día de rehabilitación psicosocial.

8,78 €

 

EGOITZA UNITATE SOZIOSANITARIOAK

UNIDADES RESIDENCIALES SOCIOSANITARIAS

5. zenbatekoa. Egoitza unitate soziosanitarioak.

Aportación 5. Unidades residenciales sociosanitarias.

5.1. zenbatekoa. Egoitza unitate soziosanitarioak.

34,19 €

Aportación 5.1. Unidades residenciales sociosanitarias.

34,19 €

 

DESGAITASUNA DUTENENTZAKO ZERBITZUAK

SERVICIOS PARA PERSONAS CON DISCAPACIDAD

6. zenbatekoa. Desgaitasuna dutenentzako egoitzak eta etxebizitzak.

Aportación 6. Residencias y viviendas para personas con discapacidad.

6.1. zenbatekoa. Laguntza zabaleko eta orokorreko egoitzak eta etxebizitzak.

56,79 €

Aportación 6.1. Residencias y viviendas con apoyo extenso y generalizado.

56,79 €

6.2. zenbatekoa. Laguntza zabaleko etxebizitzak.

45,70 €

Aportación 6.2. Viviendas con apoyo extenso.

45,70 €

6.3. zenbatekoa. Laguntza mugatuko etxebizitzak.

36,14 €

Aportación 6.3. Viviendas con apoyo limitado.

36,14 €

6.4. zenbatekoa. Aldizkako laguntzako etxebizitzak.

25,06 €

Aportación 6.4. Viviendas con apoyo intermitente.

25,06 €

6.5. zenbatekoa. Egoitza zerbitzua duten heziketa bereziko zentroak.

25,06 €

Aportación 6.5. Centros de educación especial con servicio residencial.

25,06 €

7. zenbatekoa. Desgaitasuna dutenentzako eguneko zentroak.

Aportación 7. Centros de día para personas con discapacidad.

7.1. zenbatekoa. Laguntza zabaleko eta orokorreko eguneko zentroak.

10,85 €

Aportación 7.1. Centros de día con apoyo extenso-generalizado.

10,85 €

7.2. zenbatekoa. Laguntza mugatuko eta zabaleko eguneko zentroak.

8,78 €

Aportación 7.2. Centros de día con apoyo limitado-extenso.

8,78 €