1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

24/2017 Foru Dekretua, abenduaren 12koa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen autonomia per­tso­nala eta zainketa susta­tze­koak, ezarritako prestazio ekonomikoak arau­tzen dituena.

Aurkibidea.

I. Kapitulua.  Xedapen orokorrak.

1. artikulua.  Xedea.

2. artikulua.  Aplikazio eremua.

II. Kapitulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen araubide juridikoa.

1. atala.  Xedea, izaera, ezaugarriak eta bateragarritasunen eta bateraezintasunen araubidea.

3. artikulua.  Xedea.

4. artikulua.  Izaera.

5. artikulua.  Ezaugarriak.

6. artikulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen arteko bateragarritasunen eta bateraezintasunen araubidea.

7. artikulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen eta zerbi­tzuen arteko bateragarritasunen eta bateraezintasunen araubidea.

2. atala.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoetarako eskubidearen titularrak: baldin­tzak eta betebeharrak.

8. artikulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoetarako eskubidearen titularrak.

9. artikulua.  Prestazio ekonomikoak eskura­tzeko baldin­tza orokorrak.

10. artikulua.  Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoa eskura­tzeko baldin­tza bereziak.

11. artikulua.  Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa eskura­tzeko baldin­tza bereziak.

12. artikulua.  Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoa eskura­tzeko baldin­tza bereziak.

13. artikulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoei loturiko betebeharrak.

III. kapitulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen araubide ekonomikoa.

14. artikulua.  Gehieneko zenbatekoa ezar­tzea.

15. artikulua.  Diru lagun­tza bakoi­tza­ren zenbatekoa zehaztea.

16. artikulua.  Murrizketak, zerbi­tzuak batera­tze­agatik.

17. artikulua.  Kenkariak, ­antzeko izaera eta xedea duten prestazioak jaso­tze­agatik.

18. artikulua.  Zenbatekoaren mugak, zerbi­tzuaren benetako kostuaren arabera.

19. artikulua.  Gaitasun ekonomikoa zehaztea.

IV. kapitulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak jaso­tzeko eskubidea aitor­tzea.

20. artikulua.  Eskaera eta dokumentazioa.

21. artikulua.  Espedientea bidera­tzea.

22. artikulua.  Erabakia.

23. artikulua.  Sor­tza­pena.

24. artikulua.  Ordainketa.

25. artikulua.  Iraupena.

26. artikulua.  Uztea eta uko egitea.

V. kapitulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen jarraipena, berrikuspena, aldaketa, etena eta amaiera.

27. artikulua.  ­Etxeko zain­tzei jarraipena egin eta lagun­tza ematea.

28. artikulua.  Berrikustea.

29. artikulua.  Zenbatekoa alda­tzea.

30. artikulua.  Aldi baterako etetea.

31. artikulua.  Aldi baterako etenaren ondorioak eta iraupena.

32. artikulua.  Kautelaz etetea.

33. artikulua.  Amai­tzea.

34. artikulua.  Amai­tze­aren ondorioak.

35. artikulua.  Eteteko eta amai­tzeko erabakia.

VI. kapitulua.  Bidegabe jasotako prestazioak itzul­tzea.

36. artikulua.  Dirua itzul­tzeko betebeharra eta Administrazioaren eskubidea preskriba­tzea.

37. artikulua.  Dirua itzul­tzeko prozedura.

38. artikulua.  Dirua itzul­tzeko prozedura iraungi­tzea.

VII. kapitulua.  Errekur­tsoak.

39. artikulua.  Administrazio errekur­tsoak eta auzi errekur­tsoak.

Xedapen gehigarriak.

Lehena.  Lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzuak ematen dituzten erakundeek izena ematea Gizarte Zerbi­tzuen Foru Erregistroan.

Bigarrena.  Profesionalak ez diren zain­tzaileek borondatez alta ematea Gizarte Seguran­tzan.

Hirugarrena.  Berrikun­tza eta ikerketa susta­tzea.

Xedapen iragankorrak.

Lehena.  Lagun­tzaile per­tso­nalen lanbide-kualifikazioa.      

Bigarrena.  Profesionalak ez diren zain­tzaileen prestakun­tza.

Hirugarrena.  Profesionala ez den zain­tzaileari eska­tzen zaizkion adina eta gaitasunaren arloko baldin­tze­tan izan diren aldaketetara egoki­tzeko epea.

Laugarrena.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen zenbatekoak berriro kalkula­tzea.

Xedapen indargabe­tzaile bakarra.

Amaierako xedapenak.

Lehena.  2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua alda­tzea. Foru dekretu horren bidez arau­tzen da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoa.

Bigarrena.  Ordezko araubidea.

Hirugarrena.  Erregelamendu bidezko garapena.

Laugarrena.  Indarrean jar­tzea eta ondorioak.

I. Eranskia.  Zain­tzailearen eran­tzu­kizunpeko adierazpena.

II. Eranskina.  Zain­tzaileen oinarrizko prestakun­tza familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren esparruan. xedeak, ezaugarriak eta edukiak.

2009ko uztailaren 21eko 25/2009 Foru Dekretuak arau­tzen ditu 39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen autonomia per­tso­nala eta zainketa susta­tze­koak, ezarritako prestazio ekonomikoak. Foru dekretu horrek, lege horretan aurreikusitako hiru prestazio ekonomiko moten araubide juridikoa eta ekonomikoa ezarri zituen Gipuzkoako Lurralde Historikoaren­tzat (lege horren 16. artikuluak, bere hamabigarren xedapen gehigarriaren arabera, emaniko eskumenari jarriki): Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoa, Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa eta Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoa. Era berean, prestazioak eskura­tzeko prozedura eta prozeduraren inguruko beste alderdi ­batzuk ere ezarri zituen. Foru dekretua onar­tzeak indargabetu egin zuen prestazio horien hasierako foru araubidea, alegia, 2007ko azaroaren 20ko 133/2007 Foru Dekretuan ezarritakoa.

Foru dekretuaren indarraldian, Autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskain­tzeko sistemaren Estatuko araudian segidako aldaketa ­batzuk izan ziren, eta horiek, beren aldetik, aldaketak ekarri zituzten foru araudian:

*  Lehenik, 2011ko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege Dekretuak, defizit publikoa zuzen­tzeko aurrekontu, zerga eta finan­tza arloko premiazko neurriei buruzkoak, aldatu egin zuen 39/2006 Legea, eta, horrela, atze­ratu egin zituen hasierako aurreikuspenak, I. Graduko 2. mailan baloraturiko per­tso­nen eskubidea gauza­tze­arekin lotuta, 2011ko abenduaren 31ra arte. Horren ondorioz, 2012ko mar­txo­aren 27ko 11/2012 Foru Dekretua onartu zen, 25/2009 Foru Dekretua aldatuz, I. Graduko 2. mailan baloraturiko mendeko per­tso­nek mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoetarako eskubidea izan zezaten Gipuzkoan 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera.

*  Geroxeago, 2012ko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuak, aurrekontu egonkortasuna berma­tzeko eta lehiakortasuna bul­tza­tzeko neurriei buruzkoak, berriro ere aldatu egin zuen 39/2006 Legea, eta, horren ondorioz, berriro ere aldatu egin zen foru araudia, 2013ko urtarrilaren 22ko 2/2013 Foru Dekretuaren bidez. Honek hainbat aldaketa ekarri zituen:

— Mendekotasuna balora­tzeko sailkapen berri bat, soilik graduen bidezkoa;

— Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa jaso­tzeko eskubidea mendekotasun gradu guztietara zabal­tzea;

— Profesionalak ez diren zain­tzaileen hitzar­men berezia borondatezkoa izatea, eta dagokien kotizazioak beren kontura izatea;

— Gipuzkoan, eskubidea aitor­tzea I. Graduko 2. mailan baloraturiko per­tso­nei edo Mendekotasuna Balora­tzeko Baremoan ­gutxienez 40 puntu dituztenei. Eskubide hori gauza­tzea berriro ere atze­ratu egin zen Estatuan 2015eko uztailaren 1era arte.              

*  2013. urtean, 2013ko abenduaren 27ko 1051/2013 Errege Dekretuak, Autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskain­tzeko sistemaren prestazioak arau­tzen dituenak, bateratu egin zituen ordura arte Estatuan, 39/2006 Legea garatuz, prestazio eta zerbi­tzuei buruz ezarri ziren arau guztiak, araudia testu bakarrean antolatu, erraztu eta egunera­tzeko helburuarekin. Bere aldetik, arau hori 2015eko apirilaren 17ko 291/2015 Errege Dekretuak aldatu zuen.

*  Azkenik, kontuan izan behar da Estatuak aurreikusiriko egutegiaren amaiera, eskubidea gauza­tze­ari dagokionez: horren ondorioz, I. Graduko mendekotasuna aitortuta duten 40 puntu baino ­gutxiagoko per­tso­nen­tzat eskubidea ireki zen 2015eko uztailaren 1etik aurrera.

Era berean, Erkidegoaren esparruan, araudiaren garapen garran­tzi­tsua izan da 2015eko urriaren 6ko 185/2015 Dekretua, Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbi­tzuen zorroari buruzkoa, onar­tzea ere. Dekretu honek eragina du mendekotasunaren arloko prestazioak eskura­tze­rakoan, eta, ondorioz, kontuan izan behar dira arau­tze­rakoan.

Era berean, eta segurtasun juridikoa berma­tzeko, berariaz hartu behar dira kontuan Europako araudian aurreikusten direnak, mendekotasunaren arloko prestazioak eskura­tze­arekin lotuta. Europan prestazio horiek Gizarte Seguran­tza­ren barnean sar­tzen dira. Prestazioak eskura­tze­arekin lotuta, araudian sar­tzen dira, alde batetik, Europako Batasuneko estatuetako herritarrak nahiz Europako Batasuneko araudia aplikagarria den beste estatu ­batzuetako herritarrak (Gizarte Seguran­tza Sistemen koordinazioari buruzko 2004ko apirilaren 29ko Europako Parlamentuaren eta Kon­tseiluaren 883/2004 EB Erregelamenduaren esparruan); eta beste aldetik, EBz kanpoko beste herrialde ­batzuetako nazionalitatea dutenak, baldin eta eskaera egiteko unean Espainian legezko egoi­tza badute eta aurrez EBko estatu batean edo ­batzuetan legez bizi izan badira (2010eko azaroaren 24ko Europako Parlamentuaren eta Kon­tseiluaren 1231/2010 EB Erregelamenduaren esparruan; horren bidez, zabaldu egiten da 883/2004 EB Erregelamenduaren eta 987/2009 EB Erregelamenduaren aplikazioa, eta kontuan har­tzen ditu beste herrialde ­batzuetako nazionalitatea dutenak, baldin nazionalitate hori dela-eta erregelamendu haiek babesten ez badituzte).

Erregelamendu horien aplikagarritasunak esan nahi du aplikatu egiten dela aseguru aldiak, enplegu aldiak edo egoi­tza aldiak kontuan har­tzea dioen prin­tzi­pioa; horren arabera, prestazioak eskura­tzeko eska­tzen diren egoi­tza aldiak Europako Batasuneko estatu bat edo ­batzuk kontuan hartuz egiaztatu ahal izango dira, Espainia kontuan hartu ordez.

Bestalde, kontuan izanik Foru Aldundiak duen esperien­tzia prestazio ekonomiko hauek kudea­tze­aren inguruan (ezarri zirenetik gaur egunera arte) eta prestazio horiek hartu duten garran­tzia (bai onuradunen kopurua kontuan izanik, bai prestazioak finan­tza­tzeko aurrekontu baliabideak kontuan izanik), gomendagarria da araudian alderdi ­batzuk sar­tzea, bere garaian aurreikusi izan ezin zirenak, eta beste aurreikuspen ­batzuk alda­tzea.

Era berean, araudian xedapen ­batzuk sar­tzea ere komeni da, har­tzaileen eskubideak hobeto babesteko helburuarekin Arartekoak urteotan egin dituen hainbat gomendio gauzatu ahal izateko.

Aurreko guztia kontuan izanik, indarrean dagoen foru araudia aldatu beharra ikusi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Helburua bikoi­tza da: alde batetik, testu bakarraren bidez egoki­tzea, kontuan hartuz mendekotasun egoerei eran­tzu­teko Estatuko araudian izan diren segidako aldaketak, Erkidegoaren araudian sartu diren aurreikuspen berriak eta Europako Batasuneko araudia; eta bestetik, indarreko araudia ezarri den urteetan izaniko esperien­tziak gomenda­tzen dituen aldaketak eta hobekun­tzak sar­tzea. Aldaketa horien artean azpimarra ditza­kegu:               

*  Prestazioak eskura­tzeko baldin­tza orokorrei dagokienez:

— Nazionalitatea edo Estatuan legezko egoi­tza izatea ez zaie eska­tzen mendekotasun egoeran dauden adin txi­kikoei, 2015eko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak, Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbi­tzuen zorroari buruzkoak, 9.5 a) artikuluan aurreikusten duenaren arabera. Salbuespen honetan sar­tzen da, era berean, Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoaren esparruan adin txi­kiko hori zain­tzen duen profesionala ez den zain­tzailea ere. Era berean, adin txi­kikoek ez dute bete beharrik aurretik 5 urte bizi izatearen inguruko baldin­tza.

— Estatuan aurretik 5 urte bizi izatearen inguruko baldin­tza jada aurrez aipatu dugun prin­tzi­pioari ­lotzen zaio, alegia, aldi guztiak kontuan har­tze­ari. Hori ezar­tzen zaie, alde batetik, Europako Batasuneko estatuetako herritarrei nahiz Europako Batasuneko araudia aplikagarria den beste estatu ­batzuetako herritarrei; eta beste aldetik, EBz kanpoko beste herrialde ­batzuetako nazionalitatea dutenei, baldin eta eskaera egiteko unean Espainian legezko egoi­tza badute eta aurrez EBko estatu batean edo ­batzuetan legez bizi izan badira. Horrek esan nahi du eska­tzen den egoi­tza aldia egiaztatu ahal izango dela Europako Batasuneko estatu bat edo ­batzuk kontuan hartuz, Espainia kontuan hartu ordez.

*  Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoari dagokionez:

— Adinari eta gaitasunari dagozkien muga ­batzuk sartu dira profesionala ez den zain­tzailea izateko, ematen diren zain­tzen kalitatea nahiz zain­tzailearen ongizatea eta bizi kalitatea berma­tzeko helburuarekin.

— Era berean, helburu bikoitz hori bete­tzeko, betebehar bat sartu da profesionalak ez diren zain­tzaileen­tzat: alegia, prestazio ekonomikoa esleitu ondoren prestakun­tza jaso­tzeko betebeharra; hau da, ez da ezarri prestazioa eskura­tzeko baldin­tza gisa, baizik eta prestazio hori eskuratu ondoren bete beharreko obligazio gisa.

— Malgutu egin da mendeko per­tso­naren eta profesionala ez den zain­tzailearen artean izan beharreko ahaidetasunari buruzko baldin­tza; horrela, zenbait egoera sartu dira, arreta emateari begira baliokide­tzat jo daitekeen harremana dagoenean.

*  Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoari dagokionez:

— Lagun­tza per­tso­naleko eginkizunak aurrera eramateko berariazko prestakun­tza egiaztatu beharra sartu da.

— Egoi­tza zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoari dagokionez:

— Egoi­tza zerbi­tzura sar­tzeko itxa­ron zerrendan sartu ondoren, prestazioa berehala eskura­tzeko aukera sartu da; horrela, kendu egin da aurreko araudiak aurreikusten zuen 3 hilabeteko itxa­ronaldia.

— Egoi­tza zerbi­tzura sar­tzeko itxa­ron zerrendan baja eman ondoren prestazio hau izaten jarrai­tzeko aukera sartu da, zerrenda horretan beste per­tsona ­batzuk dauden bitartean.

*  Zenbatekoei dagokienez:

— Prestazio ekonomikoen gehieneko zenbatekoak mendekotasun graduen arabera soilik zehaztuko dira, eta ez da bereziko gradu bakoi­tza­ren barnean puntuazioaren arabera. Hori horrela izango da, mendekotasuna aitortu den data edozein izanik ere, 2013ko abenduaren 27ko 1051/2013 Errege Dekretuak, autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskain­tzeko sistemaren prestazioak arau­tzen dituenak, bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera.

*  Etxeko zain­tzen jarraipenerako eta lagun­tza­rako formula bat sartu da. Jarraipen eta lagun­tza hori aldian-aldian egingo da berma­tzeko denboran barrena arreta hori behar adinako inten­tsi­tate eta kalitatearekin ematen dela, zain­tzaileek beren eginkizuna baldin­tza egokietan bete­tzen dutela eta inguruneak eta testuinguruak behar adinako segurtasuna eskain­tzen dutela. Jarraipen hori egingo da, bai Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoaren esparruan bai Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren esparruan.

*  Hobetu egin da prozedurari buruzko alderdien araudia, bai prestazioak aitor­tze­ari dagokionez nahiz haiek berrikusi, aldatu, eten eta amai­tze­ari dagokionez, bai eta bidegabe jasotako prestazioak edo bidegabeko zenbatekoak itzul­tze­ari dagokionez ere.

Edukian eginiko aldaketa horiez gain, araudiaren egitura ere aldatu egin da, eta foru dekretua ardatz nagusi hauen inguruan egituratu da:

— Prestazioen araubide juridikoa; honen esparruan bi eduki nagusi arautu dira: alde batetik, xedea, izaera, ezaugarriak, bateragarritasunen eta bateraezintasunen araubidea; bestetik, eskubidearen titulartasuna eta hari loturiko baldin­tzak eta betebeharrak;

— Prestazioen araubide ekonomikoa; bertan arautu dira zenbatekoekin loturiko alderdi guztiak, barnean sartuta murrizketak ezar­tzea zerbi­tzuekin batera­tze­agatik, eta kenkariak egitea ­antzeko prestazioengatik.

— Prestazio ekonomikoak aitor­tzea; hemen sartu dira prestazioak eskura­tze­arekin loturiko prozedurari buruzko alderdi guztiak;

— Prestazioei ezar­tzen zaien araubidea, haiek eskuratu ondoren: prestazioen jarraipena, berrikuspena, aldaketa, etetea, amaiera eta bidegabe jasotako prestazioak edo bidegabeko zenbatekoak itzul­tzea.

Foru dekretu hau egiterakoan alorrean ordezkari­tza duten subjektu eta taldeekin kon­tsul­tatu da eta ez dute proposamenik egin. Ondoren ireki den entzu­naldi eta informazio publikoko epean entitate eta elkarteen ekarpenak jaso dira, eta horietako ­batzuk kontuan hartu dira, Gizarte Politikako Departamentuaren ustez, foru dekretuaren idazketa eta testua hobe­tze aldera.      
               

Hori dela eta, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta Diputatuen Kon­tseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDA­TZEN DUT

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

1.  Foru dekretu honek Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikagarria den araubide juridikoa eta ekonomikoa arau­tzen du, Autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskain­tzeko sistemaren prestazio ekonomikoei dagokienez (aurreran­tzean, mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak). Prestazio ekonomikoak dira:

a)  Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoa.

b)  Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa.

c)  Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoa, zerbi­tzua Foru Aldundiaren eskumenekoa denean.

2.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak Autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskain­tzeko sistemaren barnean sar­tzen dira (aurreran­tzean, AMAS), 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, autonomia per­tso­nala susta­tze­ari eta mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak zain­tze­ari buruzkoak, aurreikusitakoaren arabera (aurreran­tzean, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Mendekotasun Legea); era berean, Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sisteman sar­tzen dira (aurreran­tzean, GZES), 2008ko abenduaren 5eko Gizarte Zerbi­tzuei buruzko 12/2008 Legeak aurreikusitakoaren arabera honek, bere 22. artikuluan, sistema horren Prestazio eta zerbi­tzuen katalogoan sar­tzen baititu. Gipuzkoako Lurralde Historikoan, prestazio horiek kudea­tzea Foru Aldundiari dagokio, aipaturiko 39/2006 Mendekotasun Lege horren 16. artikulua aplikatuz bere hamabigarren xedapen gehigarriari dagokionez.

2. artikulua.  Aplikazio eremua.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan, foru dekretu hau aplikatuko zaie mendekotasun egoeran dauden eta mendekotasunaren arloko prestazioren bat eska­tzen duten per­tso­nei, baldin eta eskubideen titular badira hauen arabera: 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Mendekotasun Legea eta hura gara­tzeko araudia; edo 2015eko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak, Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbi­tzuen zorroari buruzkoak, 9.5 artikuluan dioena (aurreran­tzean 2015eko urriaren 6ko 185/2015 GZESren Zorroari buruzko Dekretua).             

II. KAPITULUA

MENDEKOTASUNAREN ARLOKO PRESTAZIO
EKONOMIKOEN ARAUBIDE JURIDIKOA

1. ATALA.  ‑XEDEA, IZAERA, EZAUGARRIAK ETA BATERAGARRITASUNEN ETA BATERAEZINTASUNEN ARAUBIDEA

3. artikulua.  Xedea.

Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak honela defini­tzen dira:

a)  Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoaren xedea da (FIZPE) mendekotasun egoeran dagoen per­tso­nari bere familia inguruneko profesionalak ez diren zain­tzaileek emaniko arretak eragiten dituen gastuak ordain­tzen lagun­tzea.

b)  Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren xedea da (LPPE) mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen autonomia susta­tzea, eta lagun­tzaile per­tso­nal bat edo ­batzuk kontrata­tzea du helburu, mendekotasun egoeran dauden per­tso­nek hezkun­tza edo lana eskuragarri izan ditza­ten eta/edo autonomia handiagoa izan dezaten eguneroko bizi­tzako oinarrizko jarduerak egiteko edo komunitatean erabat integra­tzeko eta parte har­tzeko.

c)  Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren xedea da (ZLPE) eguneko zentroetako eta egoi­tza zentroetako plazen kostua ordain­tzen lagun­tzea, mendekotasun egoeran dauden per­tso­nek haietan bete­tzen dituzten plazak foru saretik kanpo badaude. Prestazio ekonomiko hori emango da, baldin eta, dagozkion baldin­tzak beteta, mendekotasun egoeran dagoen per­tso­nak ezin izan badu eskuratu gizarte zerbi­tzuen foru sarean dagoen plaza bat eskaeraren ebazpen datan. Ondorio horiei begira, gizarte zerbi­tzuen foru sarean hauek sar­tzen dira: foru titulartasun publikoa duten plazak, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste erakunde publiko ­batzuekin hitzar­turiko plazak, eta titulartasun pribatua duten plaza itunduak, kontratatuak edo hitzar­tuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta plaza horien titularra den erakunde pribatuaren artean.  

4. artikulua.  Izaera.

2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Mendekotasun Legearen 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak eskubide subjektiboa dira mendekotasun egoera aitortua duten eta prestazio horietako bakoi­tza eskura­tzeko baldin­tza orokorrak eta bereziak bete­tzen dituzten per­tso­nen­tzat, betiere prestazio ekonomiko hori –edo, Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren kasuan, hari loturiko zerbi­tzua– arreta emateko modu egokia bada, 2015eko urriaren 6ko 185/2015 GZESren Zorroari buruzko Dekretuaren 9.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

5. artikulua.  Ezaugarriak.

Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen ezaugarriak dira:

a)  Helburu jakina dute, eta foru dekretu honetako 3. artikuluan prestazio ekonomiko bakoi­tzari esleituriko helburuei loturiko gastuak ordain­tzeko erabili behar dira.          

b)  Aldian-aldian ematen dira.

c)  Ezin dira besterendu, eta, beraz:

— Ezin dira betebeharren berme gisa eskaini;

— Ezin dira guztiz edo par­tzialki laga;

— Ezin dira konpen­tsatu edo deskontatu; salbuespena da, prestazio horietako edozeinen izenean bidegabe jasotako prestazioak itzul­tzea;

— Ezin dira enbargatu edo bahitu; salbuespena da, Prozedura Zibilaren Legearen 608. artikuluan aurreikusitako kasua.

d)  AMASen sarturiko zerbi­tzuekiko subsidiarioak dira, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Mendekotasun Legearen 14.2 artikuluak aurreikusitakoaren arabera.

e)  Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoa salbuespenezkoa da, 2006ko abenduaren 14ko Mendekotasun Legearen 14.4 eta 18.1 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

6. artikulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen arteko bateragarritasunen eta bateraezintasunen araubidea.

1.  Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoa eta Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa bateraezinak dira beraien artean; horrela, bietakoren bat jaso­tzen bada ezingo da bestea jaso.

2.  Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoa eta Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa bateragarriak izango dira Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoarekin, baina, soilik, azken honi loturiko zerbi­tzua bateragarria bada prestazio haiekin, hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera (bateragarritasun honek ez ditu eragozten, foru dekretu honen 16. artikuluaren arabera legozkiokeen murrizketak).        

3.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak bateragarriak izango dira Estatuko araudian aurreikusitako eta ­antzeko izaera eta xedeak dituzten beste prestazio ­batzuekin, subjektu eskubide sor­tzailea haien titularra den mendeko per­tsona denean, nahiz eta familia unitateko beste kide baten izenean egon, bereziki:

a)  Baliaezintasun handiaren osagarria. Hori, Gizarte Seguran­tza­ren Lege Orokorraren testu bateginaren 196.4 artikuluan aurreikusten da, 2015eko urriaren 30eko 8/2015 Errege Lege Dekretuak onartua.

b)  % 75eko desgaitasuna edo handiagoa duen 18 urtetik gorako seme-alabaren baten ardura dutenen­tzako osagarria, aipaturiko Gizarte Seguran­tza­ren Lege Orokorraren testu bateginaren 353.2 c) artikuluan aurreikusten dena.

c)  Kotizazio gabeko baliaezintasun pen­tsioaren osagarria, beste norbaiten lagun­tza beharrari dagokiona, aipaturiko Gizarte Seguran­tza­ren Lege Orokorraren testu bateginaren 364.6 artikuluan aurreikusten dena.

d)  Beste norbaiten beharragatik ematen den diru lagun­tza, aipaturiko Gizarte Seguran­tza­ren Lege Orokorraren testu bateginaren hogeita bosgarren xedapen iragankorrean aurreikusten den bezala.

Ulertu behar da, 3. atal honetan aurreikusten den bateragarritasunak ez dituela eragozten foru dekretu honen 17. artikuluan aurreikusten diren kenkariak.

7. artikulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen eta zerbi­tzuen arteko bateragarritasunen eta bateraezintasunen araubidea.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen eta gizarte zerbi­tzuen foru sarean sar­tzen diren zerbi­tzuen arteko bateragarritasunen eta bateraezintasunen araubidea honela dago ezarrita:

Gizarte zerbitzuen foru sarean

sartzen diren zerbitzuak

Bateragarritasuna edo bateraezintasuna

mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoekin

Egoitza arreta iraunkorra

Ez da bateragarria hauekin: FIZPE; LPPE; ZLPE, salbu desgaitasuna duten pertsonentzako eta buruko gaixotasuna duten pertsonentzako egoitza zerbitzuen kasuan, horiek bateragarriak izango baitira ZLPErekin eguneko zentroen kasuan.

Eguneko arreta

Bateragarria hauekin: FIZPE; LPPE.

Arreta okupazionala

Bateragarria hauekin: FIZPE; LPPE.

Aldi baterako egonaldiak

Bateragarria aldi batean (bi hilabete urtean, jarraian edo ez jarraian), hauekin: FIZPE; LPPE.

Zentro sozio-sanitarioa, ospitale psikiatrikoa edo aldi baterako egoitza arreta eskaintzen duten beste osasun egitura batzuk

Bateragarria aldi batean (bi hilabete urtean, jarraian edo ez jarraian), hauekin: FIZPE; LPPE.

 

2.  Ulertu behar da, aurreko atalean aurreikusitako bateragarritasun kasuek ez dituztela eragozten foru dekretu honen 16. artikulua ezar­tze­aren ondorioz etor daitezkeen murrizketak.

3.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak bateragarriak izango dira, onuradunak gizarte zerbi­tzuen foru sarearen barneko edozein gizarte zerbi­tzu­ren itxa­ron zerrendan sar­tze­arekin.

2. ATALA.  ‑MENDEKOTASUNAREN ARLOKO PRESTAZIO EKONOMIKOETARAKO ESKUBIDEAREN TITULARRAK: BALDIN­TZAK ETA BETEBEHARRAK

8. artikulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoetarako eskubidearen titularrak.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoetarako eskubidearen titular izan daitezke mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak, eskaera egiten duten egunean, prestazio horietako bakoi­tza eskura­tzeko foru dekretu honek arau­tzen dituen baldin­tza orokorrak nahiz bereziak bete­tzen dituztenean.         

2.  Foru dekretu honen ondorioetarako, artikulu honetako 1. atalean aipa­tzen diren per­tso­nek beren kontura edo legezko ordezkari, borondatezko ordezkari edo egitatezko zain­tzaileen bidez jardun dezakete. Horretarako, ordezkari­tza hori behar bezala egiaztatu beharko da, eta ordezkariak dagokien bezala inskribatuak egon beharko dute: legezko ordezkari­tza­ren kasuan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Legezko Ordezkarien Erroldan, eta borondatezko ordezkari­tza­ren eta egitatezko zain­tza­ren kasuan, berriz, Foru Aldundi horretako gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuko Borondatezko Ordezkarien Erroldan.

9. artikulua.  Prestazio ekonomikoak eskura­tzeko baldin­tza orokorrak.

1.  Izaera orokorrarekin, mendekotasunaren arloko edozein prestazio ekonomiko eskura­tzeko, eska­tzaileak baldin­tza hauek bete beharko ditu eskaera egunean:        

a)  Espainiako nazionalitatea izatea edo legezko egoi­tza Espainiako Estatuan izatea. Baldin­tza hau ez dute bete beharko mendekotasun egoeran dauden adin txi­kikoek, 2015eko urriaren 6ko 185/2015 GZESren Zorroari buruzko Dekretuaren 9.5 a) artikuluan aurreikusten denaren arabera.

b)  Marra­txo hauetakoren batean ezarritako egoi­tza­ren inguruko baldin­tzak bete­tzea:

— Espainian ­gutxienez 5 urtean legez bizi izana; horietatik bi, eskaera aurkezten den egunaren juxtu aurrekoak izan behar dira, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Mendekotasun Legearen 5.1. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Espainiako nazionalitatea duten edo eskuratu duten per­tso­nen kasuan, nahikoa izango da aldi horretan benetan bizi izan direla egiazta­tzea, 2015eko urriaren 6ko 185/2015 GZESren Zorroari buruzko Dekretuaren 9.5 b) artikulua aplikatuz.              

— Europako Batasuneko estatuetako herritarren eta arlo honetan Europako Batasunaren araudia aplikagarria den beste estatu ­batzuetako herritarren kasuan, aurreko marra­txoan aurreikusiriko aldiak egiaztatu ahal izango dira estatu horietako bat edo ­batzuk kontuan hartuz, Espainia kontuan hartu ordez, Europako Parlamentuaren eta Kon­tseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 883/2004 (EB) Erregelamenduak, Gizarte Seguran­tzako Sistemen koordinazioari buruzkoak, ezarritakoaren arabera.              

— EBz kanpoko beste herrialde ­batzuetako nazionalitatea dutenen eta eskaera egiten duten unean Espainian legezko egoi­tza dutenen kasuan eta, betiere, aurrez EBko estatu batean edo ­batzuetan legez bizi izan badira, atal honetako lehenengo marra­txoan aurreikusten diren aldiak egiaztatu ahal izango dira estatu horietako bat edo ­batzuk kontuan hartuz, Espainia kontuan hartuz egiaztatu ordez, 2010eko azaroaren 24ko Europako Parlamentuaren eta Kon­tseiluaren 1231/2010 (EB) Erregelamenduaren arabera. Horren bidez, zabaldu egiten da 883/2004 (EB) Erregelamenduaren eta 987/2009 (EB) Erregelamenduaren aplikazioa, eta kontuan har­tzen ditu beste herrialde ­batzuetako nazionalitatea dutenak, soilik nazionalitate hori dela-eta erregelamendu haiek babesten ez dituztenak.

Hizki honetan arau­tzen den baldin­tza, aurretik aldi batean bizi izanari dagokiona, ez zaie eskatuko:

— Mendekotasun egoeran dauden adin txi­kikoei.    

— Atze­rrira joandako eta itzu­litako espainiarrei, betiere Espainiara itzul­tzeko orduan dagokion Espainiako kon­tsule­txeko matrikula erregistroan baja eman izana egiazta­tzen badute.

c)  Eskaera aurkezten den egunean, Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta bertan izatea benetako egoi­tza.

d)  Mendekotasun egoera aitortuta eduki­tzea, edozein gradutakoa dela ere.

e)  Gipuzkoako Foru Aldundiak eta dagokien udaleko gizarte zerbi­tzuek eska­tzen duten informazioa ematea eta dokumentazioa aurkeztea, informazio eta dokumentazio hori beharrezkoa bada eska­tzen den mendekotasun arloko prestazio ekonomikoa ematea edo uka­tzea erabaki­tzeko.

f)  Udaleko gizarte zerbi­tzuen aldeko egokitasun txos­tena izatea, zerbi­tzu horiek edo Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuak beharrezkoa irizten badute prestazio ekonomikoaren egokitasunari buruz berariazko erabaki bat ematea.               

g)  Baimena ematea dagokien udaleko gizarte zerbi­tzuei eta Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuari, fitxa­tegi automatizatuetan sar­tzen diren datu per­tso­nal, ekonomiko eta sozialak nahiz osasun arlokoak erabil daitezen, bai beraien egitekoak buru­tzeko, bai beste helburu ­batzuetarako, adibidez, estatistikak egiteko edo ikerketa zientifikorako; hori guztia, izaera per­tso­naleko datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudiak aurreikusitakoa betez.

h)  Baimena ematea, dagokien udaleko gizarte zerbi­tzuei eta Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuari, eska­tzaileak emaniko datuak egiazta ditza­ten Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste departamentu ­batzuetako edo beste administrazio publiko ­batzuetako fitxa­tegietan, eta, era berean, beharrezkoak diren kon­tsulta guztiak egin ditza­ten, prestazioak eskura­tzeko baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzeko eta mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen zenbatekoa kalkula­tzeko, eta, hori guztia, izaera per­tso­naleko datuak babestearen arloan indarrean dagoen araudiak aurreikusitakoa betez.               

i)  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomiko bakoi­tza eskura­tzeko, hurrengo 10, 11 eta 12. artikuluetan hurrenez hurren aurreikusten diren baldin­tza bereziak bete­tzea.

2.  2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore publikoaren araubide juridikoarenak, 3. artikuluko 1. apartatuko j) letran aipa­tzen duen eraginkortasun prin­tzi­pioari jarraikiz, prestazioa eskura­tzeko baldin­tza izango da ordaindu beharreko zenbatekoa, behin foru dekretu honetako III. Kapituluko murrizketak eta kenkariak ezarrita, zero euro baino handiagoa izatea.           

10. artikulua.  Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoa eskura­tzeko baldin­tza bereziak.

1.  Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoa eskura­tzeko, 9. artikuluan ezarritako baldin­tza orokorrez gain, baldin­tza berezi hauek bete beharko dira:   

a)  Profesionala ez den zain­tzaile batek mendeko per­tso­naren ohiko etxe­bizi­tzan ematea mendekotasun egoera horri dagozkion arreta eta zain­tzak, kontratu bidezkoa ez den harreman baten esparruan. Horretarako, zain­tzaile bakarra izendatu behar da, eta hura izango da mendeko per­tso­nari behar bezalako arreta eta zain­tzak emateko arduraduna.       

Aurrekoa gorabehera, baldin­tza hori bete­tzen dela ulertuko da, kasu hauetan ere:

— Zain­tzaileak behin-behingoz ezin duenean behar bezala zaindu mendeko per­tsona, gaixo dagoelako edo etxe­tik kanpora, dela oporrengatik, ospitalean egoteagatik, lanagatik edo beste arrazoi ­batzuengatik. Kasu honetan, uler­tzen da bete­tzen dela behar bezalako arreta eta zain­tzak ematearen inguruko baldin­tza; betiere aldi horretan -inola ere ezingo da izan urteko hiru hilabete baino luzeagoa- mendeko per­tsona hori behar bezala zaindu behar du profesionala ez den beste zain­tzaile batek.             

— Era berean, baldin­tza hori bete­tzen dela uler­tzen da mendeko per­tsona behin-behingoz bere etxe­bizi­tza­tik beste batera alda­tzen bada, bai Gipuzkoan bertan bai Lurralde Historikotik kanpo ere, ­etxeko obrak, oporrak, ospitalera­tzea, behin-behingoz ­etxeko zain­tzak falta izatea edo beste arrazoi ­batzuk direla-eta; betiere, aldi horretan –nola ere ezingo da izan urtean hiru hilabete baino luzeagoa– mendeko per­tsona hori behar bezala zaindu behar du ohiko zain­tzaileak edo profesionala ez den beste zain­tzaile batek.

b)  Etxe­bizi­tzak baldin­tza egokiak bete­tzea bizikide­tza­ren eta bizigarritasunaren aldetik, behar bezalako zain­tzak emateko.

c)  Mendeko per­tso­nak baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuari eta dagokien udaleko gizarte zerbi­tzuei, etxe­bizi­tzan beharrezkoak diren esku-har­tze teknikoak egin ditza­ten, bai hasierakoak bai jarraipena egitekoak. Esku-har­tzeen helburua izango da egiazta­tzea arreta benetan ematen dela eta mendeko per­tso­naren beharretara egoki­tzen dela.               

d)  Profesionala ez den zain­tzaileak artikulu honetako hurrengo atalean adierazitako baldin­tzak bete­tzea.

2.  Profesionala ez den zain­tzaileak baldin­tza hauek bete beharko ditu:

a)  18 urte edo gehiago izatea, zain­tzen duen per­tso­nak I. Graduko mendekotasuna duenean, eta 18tik 84 urte bitartera izatea (biak barne), zain­tzen duen per­tso­nak II. Graduko edo III. Graduko mendekotasuna duenean. Zain­tzailea gehieneko adin horretara iristen denean, mendeko per­tso­nak beste zain­tzaile bat har dezake, Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren titular izaten jarrai­tzeko; bestela, beste prestazio ekonomiko bat edo zerbi­tzu bat eska dezake.       

b)  Espainiako Estatuan izatea legezko egoi­tza. Mendeko per­tsona adin txi­kikoa bada, profesionala ez den zain­tzaileak ez du baldin­tza hori bete beharrik izango.   

c)  Zain­tzen duen mendeko per­tso­naren etxe­bizi­tza berean bizi­tzea eta erroldatuta egotea eskaera egiten den egunean.      

Per­tsona zain­tzailea beste familia unitate bateko kide izan eta familia unitate horren bizilekua eta mendeko per­tso­narena ezberdinak diren kasuetan, ulertuko da zain­tzaileak ez duela bete­tzen elkarbizi­tzako baldin­tza hori.

d)  Mendekotasun egoeran dagoen per­tso­narekiko ahaidetasun harreman hauetakoren bat (edo baliokidea) izatea:             

— Ezkontidea edo izatezko bikotea izatea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikagarria den 2003ko maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legeak, Izatezko bikoteak arau­tzen dituenak, ezarritakoaren arabera;

— Odol, ezkon­tza edo adopzio bidezko senidea izatea, hirugarren ahaidetasun graduraino;

— Mendeko per­tso­naren legezko tutorea izatea;

— mendeko per­tsona harreran har­tzea familian, per­tsona hori adin txi­kikoa denean; era berean, mendeko per­tso­narekin harrera harremana izatea aurrez, per­tsona hori adin nagusitasunera iri­tsi zenean amaitu zena.

Baldin­tza hori salbue­tsi egin daiteke kasu hauetan:               

— Egiazta­tzen denean harreman per­tso­nala eta bizikide­tza­koa egon dela zain­tzailearen eta mendekotasun egoeran dagoen per­tso­naren artean, eskaera eguna baino ­gutxienez 5 urte lehenagotik.

— Erlijio ordena bateko kideek beren ordena bereko beste kide ­batzuk zain­tzen dituztenean, egoi­tza esparru bera partekatuz.

e)  Behar adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea, bere kabuz modu egokian emateko mendeko per­tso­nak behar dituen zain­tzak eta lagun­tza. Aurrekoaren ondorioetarako, zain­tzailea ezingo da izan mendekotasuna aitortua duen per­tsona, baliaezintasun handiko pen­tsioa edo beste per­tsona baten lagun­tza beharra aitortua duena; era berean, ezingo du izan % 65 eko desgaitasuna edo handiagoa.  

Profesionala ez den zain­tzaileak gaitasunaren inguruko baldin­tza hori bete­tzen ez duenean, mendeko per­tso­nak beste zain­tzaile bat har dezake, Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren titular izaten jarrai­tzeko; bestela, beste prestazio ekonomiko bat edo zerbi­tzu bat eska dezake.

f)  Behar adinako denbora izatea, prestazioaren titularra den mendeko per­tso­naren arreta bere gain har­tzeko. Aurrekoaren ondorioetarako, profesionala ez den zain­tzaileak ezingo dizkie bere zerbi­tzuak eskaini mendekotasun egoeran dauden bi per­tsona baino gehiagori; salbuespena da mendekotasun egoeran dauden per­tsona guztiak adin txi­kikoak izatea eta zain­tzailea aita edo ama izatea, bai odol ahaidetasunagatik nahiz adopzioagatik, bai familia harreraren esparruan.

g)  Mendekotasun egoeran dagoen per­tso­naren arreta eta zain­tza­rako beharrezkoak diren eginkizunak buru­tzeko konpromisoa sina­tzea, foru dekretu honen I. eranskinean dagoen eredu normalizatuaren bidez.

11. artikulua.  Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa eskura­tzeko baldin­tza bereziak.

1.  Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa eskura­tzeko, 9. artikuluan ezarritako baldin­tza orokorrez gain, artikulu honetan ezarritako baldin­tza berezi hauek bete beharko dira.    

2.  Mendeko per­tso­nak baldin­tza hauek bete beharko ditu:

a)  3 urte edo gehiago izatea.

b)  Lagun­tza per­tso­nala jaso­tzea hezkun­tza edo lan arloko ekin­tzak egiteko eta/edo eguneroko bizi­tzako oinarrizko jarduerak eta/edo jarduera instrumentalak egiteko, eta baita ere komunitatean erabat integratuko dela eta parte hartuko duela berma­tzeko. Aurrekoa gorabehera, baldin­tza hori bete­tzen dela uler­tzen da kasu hauetan ere:

— Lagun­tzaile per­tso­nalaren oporretan; opor horiek urte naturalean 30 egun izango dira gehienez.

— Lagun­tzaile per­tso­nalaren laneko bajan zehar; gehieneko epea, baja hori gerta­tzen den hilean gera­tzen diren egunak eta ondorengo bi hilabeteak izango dira.       

Aldi horietan, prestazio ekonomikoaren titularrak, nahi badu, beste lagun­tzaile per­tso­nal bat kontrata dezake, ohiko bere lagun­tzaile per­tso­nalaren ordez.

c)  Lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzua emateko kontratua egiazta­tzea, modalitate hauetako edozeinetan:   

— Merkatari­tza kontratu baten bidez. Kontratu hori egingo da mendeko per­tso­naren eta lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzuak ematen dituen eta behar bezala erregistratuta dagoen erakunde baten artean; edo mendeko per­tso­naren eta autonomo profesional baten artean.

— Lan kontratu baten bidez. Kontratu hori egingo da mendeko per­tso­naren eta lagun­tzaile per­tso­nalaren artean; bi alderdien arteko harremana zuzenekoa izan daiteke, edo bitarteko erakunde pribatu batek bideratua.

d)  Mendekotasun egoeran dagoen per­tso­nak baimena ematea Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuari eta dagokien udaleko gizarte zerbi­tzuei, etxe­bizi­tzan beharrezkoak diren esku-har­tze teknikoak egin ditza­ten, bai hasierakoak bai jarraipena egitekoak. Esku-har­tze horien helburua izango da egiazta­tzea arreta benetan ematen dela eta mendeko per­tso­naren beharretara egoki­tzen dela.

e)  Ez bizi­tzea egoi­tza zerbi­tzu batean, edozein modalitatetan dela ere.

3.  Lagun­tzaile per­tso­nalen fun­tzioa bete­tzen dutenek, berriz, baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

a)  18 urte edo gehiago izatea.

b)  Legezko egoi­tza Espainiako Estatuan edo Fran­tziako Estatuan eduki­tzea.

c)  Ez eduki­tzea prestazio ekonomikoaren titularrarekin honako ahaidetasun harremanik (edo baliokiderik):            

— Ezkontidea edo izatezko bikotea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikagarria den 2003ko maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legeak, Izatezko bikoteak arau­tzen dituenak, ezarritakoaren arabera.

— Odol, ezkon­tza edo adopzio bidezko senidea, hirugarren ahaidetasun graduraino.

— Mendeko per­tso­naren legezko tutorea.

— Mendeko per­tsona harreran har­tzea familian, per­tsona hori adin txi­kikoa denean; era berean, mendeko per­tso­narekin harrera harremana izatea aurrez, per­tsona hori adin nagusitasunera iri­tsi zenean amaitu zena.

— Erlijio ordena berekoa izatea eta egoi­tza esparru bera parteka­tzea.

d)  Bere zerbi­tzuak kontratu harreman baten esparruan ematea.

e)  Indarrean dagoen araudiari jarraiki, Gizarte Seguran­tzan afiliatu, alta eman eta kotiza­tzeko baldin­tzak bete­tzea.            

f)  Per­tso­nei arreta soziosanitarioa ematea ­etxean lanbide kualifikazioa izatea (2004ko ­otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan ezarritakoa), horretarako titulu eta ziurtagiri hauek kontutan hartuko direlarik:

— Gizartera­tzeko goi mailako teknikariaren titulua, 2012ko uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretuak ezarria, edo haren baliokidea den Gizartera­tzeko goi mailako teknikariaren titulua, 1995eko abenduaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretuak ezarria, bakarrik lagun­tzaile per­tso­nalaren lanbide kategorian lanean ari zirenen­tzat akordio hau argitaratu zenean: 2017ko urriaren 19ko Akordioa, Gizarte Zerbi­tzuen eta Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskain­tzeko Sistemaren Lurralde Kon­tseiluaren 2008ko azaroaren 27ko akordioa alda­tzen duena.

— Erizain­tzako zain­tza osagarrietako teknikariaren titulua, 1995eko apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretuak ezarria, edo Klinikako Teknikari Lagun­tzaile, Psikiatriako Teknikari Lagun­tzaile eta Erizain­tzako Teknikari Lagun­tzaileko titulu baliokideak, 1998ko apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuak ezarriak.

— Mendekotasun egoeran dauden per­tso­nei arreta egiteko teknikariaren titulua, 2011ko azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuak arautua, edo haren baliokidea den Arreta soziosanitarioko teknikariaren titulua, 2003ko maia­tza­ren 2ko 496/2003 Errege Dekretuak ezarria.

— Lanbide ziurtagiri hau izatea: Mendeko per­tso­nei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan, 2008ko abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuak arautua.

— Lanbide ziurtagiri hauek izatea: Mendeko per­tso­nei arreta soziosanitarioa ematea ­etxean (2008ko abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretuak arautua), edo haren baliokidea den ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua ematea (1997ko mar­txo­aren 7ko 331/1997 Errege Dekretuak arautua).

— Hala badagokio, lanbide arloko ondorio berekin argitara­tzen den beste edozein titulu edo ziurtagiri.

Lanbide kualifikazioa izateko baldin­tza hori eskatuko zaie lagun­tzaile per­tso­nal gisa jarduten duten guztiei, edozein dela ere beren fun­tzioen oinarrian dagoen kontratu esparrua.    

Ulertu behar da f) hizki honetan ezarritakoak ez duela eragozten foru dekretu honetako lehen xedapen iragankorrean aurreikusten dena.

4.  Lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzua erakunde batek ematen badu, erakunde hori Gizarte Zerbi­tzuen Foru Erregistroan izena emanda egon behar da, 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbi­tzuenak, 51.1 b) artikuluan ezar­tzen duenaren arabera 53. artikuluarekin lotuta.

12. artikulua.  Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoa eskura­tzeko baldin­tza bereziak.

Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoa eskura­tzeko, prestazio horri dagokion zerbi­tzua foru eskumenekoa denean, 9. artikuluan ezarritako baldin­tza orokorrez gain, artikulu honetan ezarritako baldin­tza berezi hauek bete beharko dira:       

a)  Eguneko arreta zerbi­tzuaren edo egoi­tza zerbi­tzuaren esleipen ebazpena izatea; ebazpen horretan titularrari jakinarazten zaio plaza eslei­tzeko itxa­ron zerrendan sar­tzen dela. Eguneko arreta zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren kasuan, gainera, derrigorrezkoa izango da hiru hilabetez egotea itxa­ron zerrendan.

b)  Egiazta­tzea, dagokion kontratuaren bidez, gizarte zerbi­tzuen foru saretik kanpoko plaza bat duela Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak zain­tzeko baimena duen zentro batean. Salbuespeneko kasuetan, gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuak onar ­ditzake aipaturiko lurralde horretatik kanpo dauden zentroetan plaza duten per­tso­nen eskaerak, betiere zentro horrek bere esparru geografikoan eska­tzen den fun­tziona­tzeko baimena badu; kasu horietan, prestazioaren iraupena gehienez ere 6 hilabetekoa izango da.              

13. artikulua.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoei loturiko betebeharrak.

Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen titularrek betebehar hauek onar­tzen dituzte, prestazioa eskura­tze­arekin batera:

a)  Prestazio ekonomikoaren zenbatekoa soilik erabili behar dute prestazio horrek duen xedea bete­tzeko.

b)  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoa eskuratu ondoren eta horren titular diren denbora guztian, prestazioa eskura­tzeko baldin­tzak bete beharko dituzte.

c)  Eska­tzen zaien informazioa eta dokumentazioa eman behar dute, mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak kudea­tzeko beharrezkoa den guztietan. Era berean, egoerari jarraipena egiteko, gizarte zerbi­tzuekin ezar daitezkeen elkarrizketetara aurkeztu beharko dira.

d)  Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinarazi beharko dio edozein aldaketa izan bada, bai zuzenean bai dagokien udaleko gizarte zerbi­tzuen bidez, aldaketa izan den egunetik hilabeteko epean: bai prestazioa alda­tzea, etetea edo amai­tzea eragin dezakeen edozein aldaketa, bai etxe­bizi­tza, profesionala ez den zain­tzailea, lagun­tzaile per­tso­nala edo zentroa alda­tzea ere.      

e)  Onuradunak NANa eskura­tzen badu (14 urteko legezko adina bete duelako edo Espainiako nazionalitatea eskuratu duen atze­rritarra delako), NAN hori aurkeztu beharko du, hilabeteko epean, bere udalerriko Gizarte Zerbi­tzuetan, espedientean sar dezaten. Betebehar bera egongo da, NAN hori eskura­tzen duena hauetakoren bat denean: Familia inguruneko zain­tze­tarako zein profesionalak ez diren zain­tzaileei lagun­tzeko prestazio ekonomikoaren arloko zain­tzailea, Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren esparruan kontrataturiko lagun­tzaile per­tso­nala edo familia unitateko kide bat. Era berean, dagokion dokumentazio berria aurkeztu beharko da, onuradunak, zain­tzaileak, lagun­tzaile per­tso­nalak edo familia unitateko kideren batek egoi­tza baimena berri­tzen badu.             

f)  Hala badagokio, bidegabe jasotako prestazioak edo bidegabeko zenbatekoak ­itzuli behar dira, foru dekretu honetako VI. Kapituluan ezarritakoaren arabera, bai bidegabe kobratu dena onuradunaren erruz izan denean bai Administrazioaren erruz izan denean.

g)  Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren eta Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren kasuan, modu eraginkorrean erraztu behar dira gizarte zerbi­tzuetako profesionalek ­etxera egindako bisitak, bai hasierako bisitak bai jarraipenekoak. Bisita horien helburua izango da, hain zuzen ere, egiazta­tzea arreta benetan ematen dela eta mendeko per­tso­naren beharretara egoki­tzen dela.

h)  Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren kasuan, egiaztatu beharko da, prestazioa onar­tzen edo zain­tzailez alda­tzen den ebazpenaren egunetik hasi eta 6 hilabeteko epean, zain­tzaileak beharrezkoa den oinarrizko prestakun­tza duela mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak zain­tzeko, eta hori egiazta­tzeko dagokion prestakun­tza ziurtagiria aurkeztu beharko da. Prestakun­tza hori Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuak emango du, eta foru dekretu honetako II. eranskinean ezarritako ezaugarriak eta edukiak izango ditu. Hala ere, ez da horrelako ziurtagiririk eskatuko zain­tzaileak 75 urte edo gehiago dituen kasuetan.              

Uler­tzen da obligazio hori bete­tzen dela, baldin eta profesionalak ez diren zain­tzaileek egiazta­tzen badute, ezarritako epean, foru dekretu honetako 11.3. f) artikuluan lagun­tzaile per­tso­nalei eska­tzen zaien prestakun­tza.

Ulertu behar da h) hizki honetan ezarritakoak ez duela eragozten foru dekretu honetako bigarren xedapen iragankorrean aurreikusten dena.

i)  Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren eta Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren kasuan, urtero eginiko gastua arrazoitu behar da. Horretarako, urte bakoi­tzeko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean eginiko benetako gastuaren justifikazioa aurkeztu beharko da, bai udaleko gizarte zerbi­tzuen bidez bai zuzenean Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuan.               

j)  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomiko bakoi­tza­ren xedeak eta helburuak eragiten dituen betebehar guztiak.

III. KAPITULUA

MENDEKOTASUNAREN ARLOKO PRESTAZIO
EKONOMIKOEN ARAUBIDE EKONOMIKOA

14. artikulua.  Gehieneko zenbatekoa ezar­tzea.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen gehieneko zenbatekoak mendekotasun graduen arabera zehaztuko dira, mendekotasuna aitortu den data edozein izanik ere, 2013ko abenduaren 27ko 1051/2013 Errege Dekretuak, Autonomiaren aldeko eta mendekotasunari arreta eskain­tzeko sistemaren prestazioak arau­tzen dituenak, bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera. Mendekotasun graduak 2011ko ­otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuak, Mendekotasuna Balora­tzeko Baremoa onar­tzen duenak, ezar­tzen ditu.               

2.  Aurreko atalean aurreikusten diren gehieneko zenbatekoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kon­tseiluaren akordio bidez ezarriko dira, prestazio mota bakoi­tza­ren­tzat.

15. artikulua.  Bakoi­tza­ren diru lagun­tza­ren zenbatekoa zehaztea.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomiko bakoi­tza­ren zenbatekoa zehazteko, honakoa egingo da:             

a)  Aurreko artikuluan aipa­tzen den eta indarrean dagoen gehieneko zenbatekoari koefiziente murriztaile bat ezarriko zaio, kontuan izanik eska­tzailearen gaitasun ekonomikoaren eta Lanbide arteko ­Gutxieneko Soldataren arteko propor­tzioa. Lehena foru dekretu honetako 19. artikuluan aurreikusitakoaren arabera kalkula­tzen da; bigarrena, berriz, kalkulu horretarako kontuan har­tzen den Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aitorpenaren urte berari dagokio. Horretarako, taula hau aplikatuko da:

Eskatzailearen gaitasun ekonomikoa

Capacidad económica de la persona solicitante

Prestazio ekonomikoaren gehieneko zenbatekoaren portzentajea

Porcentaje de la Cuantía Máxima de la Prestación Económica

LGSren % 400 baino handiagoa / Superior al 400 % SMI

% 70

LGSren % 300,01 eta % 400 artean / De 300,01 % al 400 % SMI

% 80

LGSren % 250,01 eta % 300 artean / De 250,01 % al 300 % SMI

% 90

LGSren % 250 edo txikiagoa / Inferior o igual al 250 % SMI

% 100

 

 

b)  Aurreko a) hizkian aurreikusitakoaren arabera atera­tzen den zenbatekoari ezarriko zaizkio, hala badagozkio, foru dekretu honen 16. eta 17. artikuluetan hurrenez hurren arauturiko murrizketak eta kenkariak.

2.  Artikulu honen 1. atalean aurreikusirikoaren arabera zehazten den diru lagun­tza­ren zenbatekoak ezingo du gainditu foru dekretu honen 18. artikuluan ezarririko gehieneko zenbatekoa.

16. artikulua.  Murrizketak, zerbi­tzuak batera­tze­agatik.

1.  Aurreko artikuluaren 1 a) atalean aurreikusirikoaren arabera zehazten den mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen zenbatekoari murrizketa hauek ezarriko zaizkio, prestazio horiek zerbi­tzu batekin batera­tzen direnean:

a)  ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuarekin batera­tzen direnean, prestazio ekonomikoaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

b)  Eguneko arreta zentro batekin edo arreta zentro okupazional batekin batera­tzen direnean, prestazio ekonomikoaren zenbatekoa % 50 murriztuko da.

c)  ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzu batekin eta gainera eguneko arreta zentro batekin edo arreta zentro okupazional batekin batera­tzen direnean, prestazio ekonomikoaren zenbatekoa % 60 murriztuko da.

2.  Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoa edo Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoa batera­tzen direnean Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoarekin, eguneko arreta zentro batera edo arreta zentro okupazional batera sar­tzeko (foru dekretu honen 6.2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera), prestazio haiei ezarriko zaie artikulu honen 1 b) edo 1 c) atalean ezarritako murrizketa, dagokionaren arabera.       

17. artikulua.  Kenkariak, ­antzeko izaera eta xedea duten prestazioak jaso­tze­agatik.

1.  Aurreko artikuluetan aurreikusitakoaren arabera atera­tzen den zenbatekoari kendu egingo zaizkie foru dekretu honek arau­tzen ez dituen eta ­antzeko izaera eta xedea duten prestazioei dagozkien zenbatekoak. Prestazio horiek gizarte babeseko araubide publikoetan ezarrita daude. Bereziki, foru dekretu honen 6.3 artikuluan aipaturiko mota horretako prestazioak eta lagun­tzak kenduko dira.

2.  Era berean, baldin eta onuraduna familia harreran eta arduraldi inten­tsi­boan dagoen adin txi­kikoa bada, harrera familiak arduraldi inten­tsi­boko harreragatik jaso­tzen duen lagun­tza­ren zenbatekoa kenduko da, arduraldi inten­tsi­bokoa ez den familia harrerari dagokion lagun­tza­ren zenbatekoa gaindi­tzen duen neurrian.

18. artikulua.  Zenbatekoaren mugak, zerbi­tzuaren benetako kostuaren arabera.

1.  Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren kasuan, haren zenbatekoak ezingo du inola ere gainditu kontrataturiko lagun­tza­ren benetako kostua. Ondorio horiei begira, uler­tzen da benetako kostua dela:

a)  Lagun­tzaile per­tso­nalari ordain­tzen zaizkion nominak, eta Gizarte Seguran­tzako kotizazioak;

b)  Ordaindu diren fakturak, zerbi­tzua merkatari­tza kontratu bidez ematen bada.

Lagun­tza per­tso­nala bitarteko erakunde pribatu baten bidez kontrata­tzen bada, erakunde horrek zerbi­tzua bere bitartekoekin eman gabe, lan harremana mendekotasun egoeran dagoen per­tso­naren eta lagun­tzaile per­tso­nalaren artekoa izango da soilik, eta, orduan, erakunde pribatuak jaso­tzen duen komisioa ez da kontuan hartuko benetan ematen den zerbi­tzuaren kostua kalkula­tzeko garaian.

Lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzua lagun­tzaile per­tso­nal edo enpresa batek baino gehiagok ematen badute, benetako kostua kalkula­tzeko lagun­tzaile edo enpresa guztien kostuak batu beharko dira. Era berean, 11.2 b) artikuluan aurreikusiriko kasuetan (ohiko lagun­tzaile per­tso­nala behin-behingoz ordezka­tzea, oporretan edo laneko bajan dagoelako), kontuan izango da bai ohiko lagun­tzaile per­tso­nalari dagokion benetako kostua bai hura ordezka­tzen duen lagun­tzaile per­tso­nalari edo enpresari dagokiona.

2.  Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren kasuan, aurreko artikuluetan aurreikusitakoaren arabera zehazten den prestazio ekonomikoaren zenbatekoak ezingo du inola ere gainditu kontrataturiko plazaren benetako kostua; ondorio horiei begira, uler­tzen da benetako kostua osa­tzen dutela zerbi­tzu horren truke ordain­tzen diren fakturek.

19. artikulua.  Gaitasun ekonomikoa zehaztea.

1.  15.1 artikuluak aipa­tzen duen gaitasun ekonomikoa kalkula­tzeko, bizikide­tza unitatearen gaitasun ekonomikoa unitate horretako kide kopuruarekin zatitu behar da. Ondorio horiei begira, kontuan izan behar da:

a)  Adin nagusikoen kasuan, bizikide­tza unitatea osa­tzen dute per­tsona horiek beraiek eta:

— Ezkontideak edo izatezko bikoteak, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikagarria den 2003ko maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legeak, Izatezko bikoteak arau­tzen dituenak, ezarritakoaren arabera;

— Etxe­bizi­tzan bizi diren et a bertan erroldatuta dauden 30 urtetik beherako seme-alabek, beste familia unitate bateko kide diren kasuetan izan ezik;

— Etxe­bizi­tzan bizi diren eta bertan erroldatuta dauden 30 urte edo gehiagoko seme-alabek, epaiketa bidez ezgaituta daudenean edo % 65 eko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua dutenean, beste familia unitate bateko kide diren kasuetan izan ezik.

Hizki honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, uler­tzen da bizikide­tza dagoela ezkontideen edo izatezko bikoteen artean, baldin eta ez badago, hurrenez hurren, banan­tze epairik edo izatezko bikotearen desegite ziurtagiririk.

b)  Adin txi­kikoen kasuan, bizikide­tza unitatea osa­tzen dute per­tsona horiek beraiek eta:

— Adin txi­kikoaren zain­tza eta babespea duen gurasoak edo gurasoek, familia harrera egiten duen per­tso­nak, izatezko zain­tzaileak edo tutoreak;

— Etxe­bizi­tzan bizi diren eta bertan erroldatuta dauden 30 urtetik beherako anai-arrebek, beste familia unitate bateko kide diren kasuetan izan ezik;

— Etxe­bizi­tzan bizi diren eta bertan erroldatuta dauden 30 urte edo gehiagoko anai-arrebek, epaiketa bidez ezgaituta daudenean edo % 65 eko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua dutenean, beste familia unitate bateko kide diren kasuetan izan ezik.

2.  Bizikide­tza unitatearen gaitasun ekonomikoa kalkula­tzeko, kontuan hartuko dira bizikide­tza unitateak Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) aitorturiko zerga oinarriak guztira; PFEZ hori azken ekitaldiari dagokiona izango da, ogasun eta finan­tza arloko eskumena duen departamentuko fitxa­tegian dagoen aurkezpen egutegiaren arabera. Aurrekoaren ondorioetarako, PFEZren aitorpena aurkezten ez bada, irizpide hauek ezarriko dira:            

a)  Titularrak edo bizikide­tza unitateko beste kideren batek PFEZren aitorpenik aurkeztu ez badu hori aurkeztetik salbue­tsita dagoelako, ez da per­tsona horri dagokion diru sarrerarik kontuan hartuko.

b)  Titularrak edo bizikide­tza unitateko beste kideren batek aitorpenik aurkeztu ez badu, horretarako obligazioa eduki arren, kalkulatuko da titularraren gaitasun ekonomikoa Lanbide arteko ­Gutxieneko Soldataren % 400 baino handiagoa dela.      

IV. KAPITULUA

MENDEKOTASUNAREN ARLOKO PRESTAZIO
EKONOMIKOAK AITOR­TZEA

20. artikulua.  Eskaera eta dokumentazioa.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen eskaerak urteko edozein unetan aurkeztu ahal izango dira.

2.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen eskaera aurkeztuko da mendeko per­tsona erroldatuta dagoen udalerriko gizarte zerbi­tzuetan. Eskaera hori dagokion bezala sinatu behar du eska­tzaileak, edo, hala badagokio, foru dekretu honetako 8.2 artikuluak aipa­tzen duen ordezkariak. Horretarako onar­tzen den eredu normalizatua bete beharko da. Eredu hori eskuragarri egongo da Gipuzkoako Foru Aldundiko egoi­tza elektronikoan eta lurralde historiko horretako udaleko gizarte zerbi­tzu guztietan.    

3.  Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da prestazio ekonomikoa eskura­tzeko baldin­tza orokorrak eta bereziak bete­tzen direla egiazta­tzen duen dokumentazioa; dokumentazio hori aurreko atalean aipaturiko eskaera eredu normalizatuan adieraziko da. 

21. artikulua.  Espedientearen instrukzioa.

1.  Dagokien udaleko gizarte zerbi­tzuek egiaztatuko dute ea bete­tzen diren mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoaren titular izateko baldin­tzak, eta, egoki irizten badute, txos­tena egingo dute, prestazio hori mendeko per­tso­naren beharrak bete­tzeko egokia den ala ez adieraziz.              

Prozeduraren fase honetan, eta baita beste edozein fasetan ere, espedientea ebazteko beharrezkoa edo egokia izan daitekeen informazio eta dokumentu osagarri oro eska diezaiokete eska­tzaileari udaleko gizarte zerbi­tzuak nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuak. Informazio eta dokumentu horiek 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira.

2.  Artikulu honetako 1. atalean aipaturiko egiaztapena egin ondoren, udaleko gizarte zerbi­tzuek bide telematiko bidez bidaliko dute espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentura.           

3.  Udaleko gizarte zerbi­tzuek bidaliriko espedientea aztertu ondoren, gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuko zerbi­tzu teknikoek ebazpen proposamena duen irizpena emango dute, eta irizpen hori bidaliko zaio espedientea ebazteko eskumena duen zuzendari nagusiari.

22. artikulua.  Erabakia.

1.  Zerbi­tzu teknikoen irizpena jaso ondoren, zuzendari nagusiak dagokion erabakia emango du, eskaturiko mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoa emanez edo ukatuz.     

2.  Erabakia har­tzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkeztu den unetik konta­tzen hasita; ondorio horiei begira, ez da kontatuko eska­tzaileari dagozkion arrazoiengatik espedientea geratuta egon den aldia. Ebazpena jakinarazi gabe gehiegizko epe hori igaro­tzeak interesduna legitima­tzen du prestazio eskera administrazioaren isiltasunez eze­tsia izan dela uler­tzeko.   

3.  Erabaki horren kontra dagozkion errekur­tsoak aurkez daitezke, foru dekretu honen 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

23. artikulua.  Sor­tza­pena.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoa eska­tzen den egunean prestazioa eskura­tzeko baldin­tza guztiak bete­tzen direla egiazta­tzen bada, eskaera horren aurkezpen data ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera sortuko da prestazio ekonomiko berria.

2.  Prestazio ekonomikoa aurkeztu den egunean ezin badira egiaztatu prestazio hori eskura­tzeko baldin­tza guztiak eta bakoi­tza, baldin­tza horiek bete direla egiazta­tzen den egunaren ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera sortuko da prestazio hori.

3.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomiko baten titularrak AMASeko beste bi prestazio ekonomikoetako bat eskatuko balu, prestazio hori izateko eskubidea duelako, eta, eskaera aurkeztuko balitz aurreko prestazioa jaso­tzeko baldin­tza­ren bat ez bete eta ondorengo hilean, prestazioaren jarraipena berma­tzeko helburuarekin, eskaera egin den hilabeteko lehenengo egunean sortuko da prestazio berria, betiere, prestazio berria eskura­tzeko baldin­tzak hilabete horretako lehenengo egunetik bete­tzen badira.

24. artikulua.  Ordainketa.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen ordainketa hilabete amaieran egingo da, urtean hamabi hilabetetan. Onuradunak bere titulartasuneko kontu bat eman behar du, hara egiteko bankuko transferen­tzia.

2.  Salbuespenez, titularra adin txi­koa bada, Foru Aldundiak prestazioa per­tsona hauei ordain­tzea onar dezake: adin txi­kikoaren zain­tza eta babespea duen gurasoari edo gurasoei, familia harrera egiten duen per­tso­nari, izatezko zain­tzaileari edo tutoreari. 

25. artikulua.  Iraupena.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen aitorpenak bere horretan iraungo du, baldin­tza hauek bete­tzen diren bitartean:

a)  Prestazioa emateko arrazoiek dirauten bitartean.

b)  Prestazioa eskura­tzeko eska­tzen diren baldin­tzak bete­tzen diren bitartean.

c)  Prestazioa emateak eragiten dituen obligazioak bete­tzen diren bitartean.

d)  Foru dekretu honen 33. artikuluak arauturiko eskubidea amai­tzeko arrazoiren bat gerta­tzen ez den bitartean.

2.  Egoi­tza zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren kasuan, eskubideari eusteko irizpide hauek ere bete beharko dira:

a)  Prestazio ekonomikoa indarrean egongo da, titularra egoi­tza zerbi­tzuari lotutako itxa­ron zerrendan dagoen bitartean.

b)  Aurrekoa ezertan erago­tzi gabe, jada egoi­tza zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomiko baten titularrak diren eta itxa­ron zerrendan baja ematen duten per­tso­nek (gizarte zerbi­tzuen foru sareko plaza bat ez onar­tze­agatik), jarrai dezakete prestazio ekonomiko horren titular izaten, betiere hura eskura­tzeko gainerako baldin­tzak bete­tzen jarrai­tzen badute eta itxa­ron zerrendan beste per­tsona ­batzuk badaude.

26. artikulua.  Uztea eta uko egitea.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak eskura­tzeko prozeduraren edozein fasetan, eta erabakia eman baino lehen, eska­tzaileak berariaz uko egin diezaioke eskariari.

Era berean, foru dekretu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, uler­tzen da eska­tzaileak prozedurari amaiera ematen diola eskariari berariaz uko egingo balio bezala, kasu hauetan: ez badu aurkezten, epe barruan, mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoa kudea­tzeko eska­tzen den dokumentazioa, edo administrazio espedientea bidera­tzea eragozten badu, prestazioa onar­tzeko erabakiaren data baino lehen.               

2.  Mendekotasunaren arloko edozein prestazio ekonomikoren titularrak berariaz uko egin diezaioke jada eman den prestazioari.

3.  Artikulu honetan aurreikusten den berariazko uztea edo uko egitea ida­tziz egin beharko da, eta dagokien udaleko gizarte zerbi­tzuetan edo zuzenean Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuan aurkeztu.              

4.  Behin uztea edo uko egitea gauzatu ondoren, eskaera artxi­batu egingo da eta espedienteari amaiera emango zaio. Aurretik, horren inguruko erabakia emango du Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuan prestazio ekonomikoak kudea­tzeko eskumena duen zuzendari nagusiak.

V. KAPITULUA

MENDEKOTASUNAREN ARLOKO PRESTAZIO EKONOMIKOEN JARRAIPENA, BERRIKUSPENA, ALDAKETA,
ETENA ETA AMAIERA

27. artikulua.  ­Etxeko zain­tzei jarraipena egin eta lagun­tza ematea.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiak udalen bitartez egingo ditu Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren eta Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren titularrek jasotako zainketen kalitatearen aldian aldiko jarraipenak, betiere udalen ordezkari­tza­rekin nahikoa izango den finan­tza­keta aurretik adostuta. Jarraipen horren helburua izango da berma­tzea denboran barrena arreta hori behar adinako inten­tsi­tatearekin eta kalitatearekin ematen dela, zain­tzaileek beren eginkizuna baldin­tza egokietan bete­tzen dutela eta inguruneak eta testuinguruak behar adinako segurtasuna eskain­tzen dutela.

2.  Foru dekretu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, uler­tzen da izaera teknikoa duen jarduera bat dela jarraipena. Jarraipenaren helburua izango da egiazta­tzea arretak, bizikide­tzak eta etxe­bizi­tza­ren bizigarritasunak baldin­tza egokietan jarrai­tzen dutela; zain­tzen kalitatea berma­tzea, eta etorkizunean izan daitekeen arretarik eza prebeni­tzea.

Jarraipenaren esparruan, denborarekin mendekotasun egoeretan gerta­tzen diren aldaketak zehaztuko dira, eta informazioa, orientabidea eta aholkulari­tza eskainiko zaizkie mendekotasun egoeran dagoen per­tso­nari eta zain­tzaileari. Disfun­tzioak edo oreka falta antze­manez gero, prestazioaren inguruko planteamendu berri bat egingo da eta/edo lagun­tza osagarriak edo ordezkoak emateko aukerak aztertu.

Era berean, jarraipena egiteko unean, arreta berezia jarriko da zain­tzaileen eta mendekotasuna duten per­tso­nen artean eman daitezkeen indarkeria matxis­tako egoerak identifika­tzeko.               

3.  Jarraipenaren periodikotasuna per­tsona edo familia erabil­tzaileen egoerari eta bilakaerari egokituko zaie. Orokorrean, udaleko gizarte zerbi­tzuen jarraipenak bi alderdi hauek hartu beharko lituzke kontutan: bata, aldizkako bisita egitea mendeko per­tso­naren ­etxera, eta, bestea, ­etxera egindako bi bisiten artean bi urte baino gehiago ez igaro­tzea.

Modu berezian, jarraipen bisita horren ordez elkarrizketa per­tso­nal bat egin daiteke gizarte zerbi­tzuen bulegoetan, edo telefono bidezko elkarrizketa bat, mendeko per­tsona hori ­Etxeko Lagun­tza zerbi­tzuaren, Eguneko Zentroaren edo Zentro Okupazionalaren erabil­tzailea denean.               

4.  Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren eta Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren onuradunei edo eska­tzaile berriei jakinarazi behar zaie prestazio ekonomikoa jaso­tzeak jarraipen eta lagun­tza­ren arloko fun­tzio hau onar­tzea dakarrela, foru dekretu honen 10.1 c), 11.2 d) eta 13 g) artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

5.  Jarraipeneko jarduera bakoi­tza onuradunaren espedientean erregistratu beharko da, eta haren emai­tza­rekin egoeraren egokitasuna baloratuko da: handia, ertaina edo txi­kia.      

28. artikulua.  Berrikustea.

1.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak ofizioz berrikusi ahal izango dira edozein unetan.

2.  Era berean, onuradunak eskatuta ere berrikusi ahal izango dira, betiere prestazioa emateko baldin­tze­tan aldaketaren bat gerta­tzen bada edo zenbatekoa zehazteari eragin diezaiokeen aldaketaren bat gerta­tzen bada.

3.  1. eta 2. ataletan aipa­tzen diren berrikusketetan, mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen titularrei eska dakieke aurkez dezatela dagokien baldin­tzak eta obligazioak bete­tzen jarrai­tzen dutela egiazta­tzen duen dokumentazioa.      

4.  Prestazio ekonomikoak berrikusteak prestazio horien zenbatekoa alda­tzea, prestazioak etetea edo amai­tzea ekar dezake, artikulu honetan aurreikusten denaren arabera.

5.  Artikulu honetako 1. eta 2. ataletan ezarritakoa gorabehera, eta 29.4 artikuluan aurreikusitakoa ezertan erago­tzi gabe, gaitasun ekonomikoaren berrikuspena urte bakoi­tzeko urtarrilean egin daiteke soilik, eta horrek ondorioak izango ditu urte natural osoan.

29. artikulua.  Zenbatekoa alda­tzea.

1.  Prestazio ekonomikoen zenbatekoa aldatu egin daiteke, baldin eta, aurreko artikuluak arau­tzen duen berrikusketaren esparruan, hauetakoren bat gertatu dela ikusten bada:

a)  Mendekotasun gradua alda­tzea;

b)  Titularraren gaitasun ekonomikoa alda­tzea, eta aldaketa horrek prestazioaren zenbatekoan eragitea;

c)  Egoeran aldaketak gerta­tzea, eta aldaketa horien ondorioz murrizketak ezar­tzea zerbi­tzuak aldi berean erabil­tze­agatik, edo ondorioak izatea jada ezar­tzen diren murrizketa horietan;             

d)  Ezar daitezkeen kenkariak alda­tzea, ­antzeko izaera eta helburuak dituzten beste prestazio ­batzuk jaso­tze­agatik;             

e)  Zerbi­tzuaren benetako kostua alda­tzea, Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren eta Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren kasuan.

2.  Prestazioaren zenbatekoa alda­tzeak ondorioak izango ditu, aldaketa hori eragin duen arrazoia gertatu eta ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera. Aurrekoa gorabehera, onuradunak ez balu jakinarazi aldaketa eragin duen arrazoia foru dekretu honetako 13.d) artikuluak ezar­tzen duen hilabeteko epean eta, gainera, aldaketa eragin duen arrazoi horrek prestazioaren zenbatekoa igoko balu, kasu honetan, jakinarazpena izan eta ondorengo hileko lehenengo egunetik izango dira ondorioak.             

3.  Aurrekoa ezertan erago­tzi gabe, titularraren mendekotasuna balora­tze­rakoan aldaketaren bat gerta­tzen bada, bai ofiziozko berrikusketa batean bai per­tso­nak berak eskatutakoan, eta aldaketa horrek prestazioaren zenbatekoari eragiten badio, prestazioaren aldaketa sortuko da:           

a)  Zenbatekoa igo­tzen denean, mendekotasuna balora­tzeko eskaera dataren edo ofiziozko berrikusketa dataren ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera;

b)  Zenbatekoa murrizten bada, mendekotasuna berriro balora­tzeko ebazpen egunaren ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera.

4.  Prestazio ekonomikoaren hasierako eskaerari buruzko erabakiaren ondorioz edo urtarrilean eginiko prestazio ekonomikoaren berrikusketaren ondorioz Lanbide arteko ­Gutxieneko Soldataren % 400 baino handiagoa den gaitasun ekonomikoa eslei­tzen bada, onuradunak edo haren bizikide­tza unitateko kideren batek ez duelako aurkeztu PFEZren aitorpena, hori egiteko obligazioa eduki arren, eta, aitorpena geroago aurkezturik, bertan aitortu diren etekinek prestazioaren zenbatekoaren aldaketa ekarriko balute, zenbatekoaren aldaketa hori aitorpena aurkeztearen komunikazio egunaren ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera sortuko da.

30. artikulua.  Aldi baterako etetea.

Prestazio ekonomikoetarako eskubidea aldi baterako eteteko arrazoiak hauek izan daitezke:

a)  Aldi baterako zerbi­tzuetara sar­tzea, egoi­tza zentroetan edo edozein motatako zentro sozio-sanitario edo ospitaleetan, egonaldia bi hilabetetik (jarraian edo ez jarraian) gorakoa denean, urte naturalaren barnean.

b)  Prestazioa aitor­tzeko eska­tzen diren baldin­tze­takoren bat gal­tzea behin-behingoz.

c)  Prestazio ekonomikoa ematearekin batera hartu diren obligazioetakoren bat ez bete­tzea behin-behingoz.

d)  Prozedura zigor­tzaile baten esparruan eskubidea behin-behingoz eteteko erabakia, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Mendekotasun Legearen 45.4 artikulua edo 2008ko abenduaren 5eko Gizarte Zerbi­tzuen 12/2008 Legearen 93.5 artikulua ezarriz.

31. artikulua.  Aldi baterako etenaren ondorioak eta iraupena.

1.  Aldi baterako etenaren ondorioz, mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoa jaso­tzeko eskubidea gal­tzen da etenak dirauen bitartean; ondorio horiek, etena eragin duen arrazoia gertatu eta ondorengo hileko lehenengo egunetik gerta­tzen dira.

2.  Orokorrean, etena amaitu egingo da interesdunak egiazta­tzen duenean baldin­tza edo obligazioa bete­tzen duela (hura behin-behingoz ez bete­tzeak eragin bai­tzuen eten hori), eta horrek ondorioak izango ditu egiaztapena aurkeztu eta ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera.

Aurrekoa ezertan erago­tzi gabe, etenaren arrazoia denean epe barruan ez aurkeztea benetako gastuaren justifikazioa, zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren eta lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren kasuan; edo epe barruan ez jakinaraztea profesionala ez den zain­tzailearen aldaketa, familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren kasuan; lagun­tzaile per­tso­nalaren aldaketa, lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren kasuan edo zentro aldaketa, zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren kasuan, etenaldia amai­tzeak ondorioak izango ditu, hurrenez hurren, gastua justifikatu edo aldaketa jakinarazten den hileko lehenengo egunetik.

3.  Aldi baterako etena ezingo da izan sei hilabete baino luzeagoa, eta behin epe hori igaro ondoren automatikoki amaituko da eskubidea.

32. artikulua.  Kautelaz etetea.

1.  Eskubidea berrikusteko, alda­tzeko edo amai­tzeko prozedura hasi ondoren, mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoaren ordainketa kautelaz etetea erabaki dezake, behin-behineko neurri gisa, eskumena duen organoak, baldin eta prestazio ekonomikoa aitor­tzeko edo manten­tzeko eska­tzen diren baldin­tze­takoren bat desagertu egin dela adierazten duten seinaleak antze­man badira. Kasu horietan, organo horrek erabaki beharko du prestazio ekonomiko horrek aurrera jarraitu behar duen, edo aldatu, eten edo amaitu egin behar den, kautelazko etena erabaki­tzen denetik hiru hilabeteko epean. Era berean, bidezkoa dena eba­tziko du etenaldian kobra­tzeko eskubideari buruz.

2.  Ordainketa kautelaz eten dela jakinaraziko zaio interesdunari, eta honakoa ohartaraziko zaio: kautelazko etena erabaki eta hilabeteko epean ez badu egiazta­tzen mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoari eusteko legezko baldin­tzak bete­tzen dituela, prestazio hori automatikoki amaituko dela, eta, hala badagokio, bidegabe jasotako zenbatekoak itzul­tzeko prozedurari emango zaiola hasiera.

33. artikulua.  Amai­tzea.

Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoak jaso­tzeko eskubidea amai­tzeko arrazoiak dira:

a)  Titularraren herio­tza.

b)  Berariaz uko egitea.

c)  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoarekin bateraezina den zerbi­tzu edo prestazio ekonomikoren bat jaso­tzeko eskubidea aitor­tzea.

d)  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoa aitor­tzeko eska­tzen diren baldin­tza orokor edo berezietakoren bat gal­tzea, ezertan erago­tzi gabe foru dekretu honek 25.2.b) artikuluan Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren inguruan ezarritakoa.

e)  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoa ematearekin batera hartu diren obligazioak ez bete­tzea.

f)  Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren iraupen epea igaro­tzea, hari dagokion zentroa Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo dagoenean.

g)  Titularraren egoi­tza Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo lekualda­tzea.

h)  Etenaldia segidako sei hilabete baino gehiago luza­tzea.

34. artikulua.  Amai­tze­aren ondorioak.

1.  Eskubidea amai­tze­aren ondorioz, mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoaren ordainketa amaitu egiten da.

2.  Amai­tzeak ondorioak izango ditu, amai­tze hori eragin duen arrazoia gertatu eta ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera.

35. artikulua.  Eteteko eta amai­tzeko erabakia.

1.  Eskubidea eteteko edo amai­tzeko aurreko artikuluetan aurreikusiriko arrazoiren bat gerta­tzen bada, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuan prestazio ekonomikoak kudea­tzeko eskumena duen zuzendari­tza nagusiak ebazpen arrazoitua hartu beharko du, eta ebazpen hori titularrari jakinarazi.         

2.  Eskubidea eten edo amai­tzeko ebazpenaren kontra dagozkion errekur­tsoak jarri ahal izango dira, foru dekretu honen 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

VI. KAPITULUA

BIDEGABE JASOTAKO PRESTAZIOAK ITZUL­TZEA

36. artikulua.  Dirua itzul­tzeko betebeharra eta Administrazioaren eskubidea preskriba­tzea.

1.  Eskubidea berrikusi, aldatu, eten edo amai­tzeko prozeduraren esparruan, edo beste edozein egoera dela-eta, egiaztatuko balitz mendekotasunaren arloko prestazioren bat bidegabe jaso dela edo bidegabeko zenbatekoan jaso dela, titularrak ­itzuli egin beharko luke.

Dirua itzul­tzeko betebehar hori izango da, bai bidegabe jasotako zenbateko horien erruduna onuraduna denean bai Administrazioa denean, 2007ko mar­txo­aren 27ko 4/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finan­tza eta Aurrekontu Araubideari buruzkoak, 74. artikuluan araututakoaren arabera.

2.  Aurrekoaren ondorioetarako, benetako kostuak justifika­tzeko obligazioa bete­tzen ez bada (Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren kasuan lagun­tza per­tso­nalaren benetako kostua, eta Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren kasuan zentroaren benetako kostua), justifikatu gabeko aldian jaso diren zenbatekoak bidegabe jasotako zenbateko­tzat hartuko dira, eta horiek itzul­tzeko obligazioa egongo da.         

3.  Era berean, dirua itzul­tzeko betebeharra egongo da baldin eta titularrak, kontuan hartu ondoren ­antzeko izaera eta xedea duten prestazioen atze­rapenen ordainketa, foru dekretu honen 6.3. artikuluak aipa­tzen dituenena, bidegabe edo bidegabeko zenbatekoan jaso bazuen mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoren bat. 

4.  Administrazioak bidegabeko kobran­tzak erreklama­tzeko duen eskubidea lau urtetan preskribatuko da, eta epe hori konta­tzen hasten da eskubidea gauzatu ahal izan zen egunaren biharamunetik.

37. artikulua.  Dirua itzul­tzeko prozedura.

1.  Aurreko artikuluan aurreikusiriko edozein kasutan, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuan prestazio ekonomikoak kudea­tzeko eskumena duen zuzendari­tza nagusiak dirua itzul­tzeko prozedurari hasiera emango dio.

2.  Behin prozedura hasita, zuzendari­tza nagusi horrek prozedura hasi dela jakinaraziko dio titularrari; era berean, prozeduraren arrazoiak eta izan ditza­keen ondorio ekonomikoak ere jakinaraziko dizkio. Interesatuek egoki iri­tzi­tako alegazioak egin ahal izango dituzte, jakinarazpenetik hamabost egun naturaleko epean.

3.  Behin alegazioak jaso ondoren edo alegaziorik egin gabe epea amai­tzen denean, zuzendari nagusiak dagokion ebazpena eman eta jakinaraziko du sei hilabeteko epean, mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoa bidegabe edo bidegabeko zenbatekoan jaso ote den erabaki­tzeko. Ebazpen hori arrazoitua izango da.

4.  Prestazioa bidegabe edo bidegabeko zenbatekoan jaso dela irizten bada, aurreko paragrafoan aurreikusitako erabakian adieraziko da dagozkion kopuruak ­itzuli behar direla, eta bertan ezarriko da, era berean, interesatuak duen epea betebehar hori gauza­tzeko. Gainera, jakinaraziko zaio ordainketa zatika egitea eska dezakeela.          

5.  Ordain­tzen ez badu, eta betearazpen prozedura hasi aurretik, zuzendari­tza nagusiak ofizioz jardun dezake, indarrean diren mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoetatik hilero deskontuak edo konpen­tsa­zioak eginez: kon­tzeptu hori dela-eta, prestazio ekonomikoaren zenbatekoaren % 50 era arte ­atxiki dezake, bidegabe jasotako zenbatekoa osorik itzul­tzeko behar den adinako denboran.

6.  Dirua itzul­tzea ezar­tzen duen erabakiaren kontra dagozkion errekur­tsoak jarri ahal izango dira, foru dekretu honen 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

38. artikulua.  Dirua itzul­tzeko prozedura iraungi­tzea.

Dirua itzul­tzeko prozeduraren barnean, aurreko artikuluan erabakia emateko aurreikusten den epea amaitu eta berariazko erabakirik eman eta jakinarazi ez bada, prozedura iraungi egingo da eta hori adierazten duen erabakiak jarduerak artxiba­tzeko aginduko du. Prozedura gera­tze­aren arrazoia interesatuari egotz badakioke, erabakia hartu eta jakinarazteko epearen kontaketa eten egingo da.             

VII. KAPITULUA

ERREKUR­TSOAK

39. artikulua.  Administrazio errekur­tsoak eta auzi errekur­tsoak.

1.  Foru dekretu honetan araututako edozein prozeduraren esparruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuak emaniko ebazpenen kontra (administrazio bidea agor­tzen ez badute) gora ­jotzeko errekur­tsoa jarri ahal izango da departamentuko foru diputatuaren aurrean, aurkaratutako ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik konta­tzen hasita hilabeteko epean.   

2.  Administrazio bidea agortuta, ebazpen irmoen kontra dagokion administrazioarekiko auzi errekur­tsoa jar daiteke, administrazio bideari amaiera ematen dion egin­tza jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean, 1998ko uztailaren 13ko Legeak, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arau­tzen duenak, aurreikusitakoaren arabera.       

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.  Lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzuak ematen dituzten erakundeek izena ematea Gizarte Zerbi­tzuen Foru Erregistroan.

Lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzuak ematen dituzten erakundeek izena eman behar dute Gizarte Zerbi­tzuen Foru Erregistroan, 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbi­tzuenak, 51.1 b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, haren 53. artikuluarekin lotuta. Izen-emate hori bete beharreko baldin­tza izango da, Lagun­tza per­tso­nalerako prestazio ekonomikoaren esparruan zerbi­tzuak emateko.

Bigarrena.  Profesionalak ez diren zain­tzaileek borondatez alta ematea Gizarte Seguran­tzan.

Beraien borondatez, profesionalak ez diren zain­tzaileek 2007ko maia­tza­ren 11ko 615/2007 Errege Dekretuak, Mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen zain­tzaileen Gizarte Seguran­tza arau­tzen duenak, ezar­tzen duen hitzar­men berezia sina dezakete, 2015eko urriaren 30eko 8/2015 Errege Lege Dekretuak onartutako Gizarte Seguran­tza­ren Lege Orokorraren testu bateginaren hamalaugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera. Horrela, hitzar­mena sina­tzen duen zain­tzailearen kontura izango dira soilik kotizazioak.     
               

Hirugarrena.  Berrikun­tza eta ikerketa susta­tzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen bizi kalitatearekin eta arretarekin loturiko alderdi guztien berrikun­tza eta ikerketa sustatuko ditu, eta horretarako ebaluazioak egingo ditu, aldian-aldian, foru dekretu honen xede diren prestazio ekonomikoen norainokoa azter­tzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaleko gizarte zerbi­tzuekin lankide­tzan.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.  Lagun­tzaile per­tso­nalen lanbide kualifikazioa.           

1.  Lagun­tzaile per­tso­nalen lanbide kualifikazioa (foru dekretu honen 11.3 f) artikuluan arautua), eskatuko da foru dekretu honen ondorioetarako datatik, eta, edonola ere, hurrengo bi puntuetan aipatutako salbuespenezko edo behin behineko gaikun­tzako prozedurak amai­tzean, edo data hori baino lehen hasitako lan esperien­tzia egiazta­tzeko prozedurak edo lanbide ziurtagiriak nahiz lanbide hezkun­tzako tituluak eskura­tzeko prestakun­tza programak amai­tzen direnean, eta ondorengo deialdietakoak eta betiere 2022ko abenduaren 31 arte. Horretarako, oinarrian hartuko da 2017ko urriaren 19ko Akordioa, Gizarte Zerbi­tzuen eta Autonomiaren aldeko eta Mendekotasunari Arreta eskain­tzeko Sistemaren Lurralde Kon­tseiluaren 2008ko azaroaren 27ko akordioa alda­tzen duena.     

2.  Lehenengo puntuan esandakoa gorabehera, kualifikazio hori ez zaie eskatuko lagun­tzaile per­tso­nal izateko «salbuespenezko gaikun­tza» egiazta­tzen dutenei, Eusko Jaurlari­tzak edo dagokion autonomia erkidegoak eginiko ziurtagiriaren bidez. Horretarako, 2017ko abenduaren 31 arte, lagun­tzaile per­tso­nalaren lanbide kategorian ­gutxienez 3 urteko esperien­tzia egiaztatu beharko dute, azken 12 urteetan ­gutxienez 2.000 ordu lan eginak izanik, edo, ­gutxieneko esperien­tzia hori ez dutenek, epe horretan lan egin izana eta egiaztatu nahi diren konpeten­tziekin loturiko 300 orduko prestakun­tza izatea.            
               

3.  Era berean, kualifikazio hori ez zaie eskatuko lagun­tzaile per­tso­nal izateko «behin-behineko gaikun­tza» egiazta­tzen dutenei, Eusko Jaurlari­tzak edo dagokion autonomia erkidegoak eginiko ziurtagiriaren bidez. Horretarako, 2017ko abenduaren 31 baino lehen lagun­tzaile per­tso­nal moduan lana egin dutenek, baino aurreko puntuan aipatutako ­gutxienezko 3 urteko esperien­tzia edo 300 orduko prestakun­tza egiaztatu ezin dutelarik, konpromisoa hartu beharko dute, eran­tzu­kizunpeko adierazpenaren bidez, Estatuan edo Autonomia Erkidegoan dei­tzen diren lan esperien­tzia ebaluatu eta egiazta­tzeko prozesuetan parte hartuko dutela, edo dagokion lanbide ziurtagiriari loturiko edo lanbide heziketako tituluei loturiko prestakun­tza egingo dutela, 2022ko abenduaren 31 bitarte.       

Bigarrena.  Profesionalak ez diren zain­tzaileen prestakun­tza.

Mendeko per­tso­nak zain­tzen dituzten zain­tzaile ez profesionalen kasuan, foru dekretu honen ondorioetarako datan zain­tza horiek ematen ari badira Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikoaren esparruan, foru dekretu honen 13 h) artikuluan ezarritako prestakun­tza beharra ez da eskatuko, harik eta gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuak berariaz hori eska­tzen dien arte. Eskaera hori egiten den unetik, sei hilabeteko epea egongo da obligazio hori bete­tzeko.               
               

Hirugarrena.  Profesionala ez den zain­tzaileari eska­tzen zaizkion adina eta gaitasunaren arloko baldin­tze­tan izan diren aldaketetara egoki­tzeko epea.

1.  Foru dekretu honen ondorioetarako datan mendeko per­tso­nak zain­tzen dituzten zain­tzaile ez profesionalek (mendeko per­tsona hori jada Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomiko baten titular denean) ez badituzte bete­tzen foru dekretu honen 10. artikuluko 2 a) eta 2 e) ataletan aurreikusiriko baldin­tza berriak, adinaren eta gaitasunaren ingurukoak, titularrek urtebeteko epea izango dute foru dekretuaren ondorioetarako datatik, nahiz zain­tzailea alda­tzeko nahiz beste prestazio ekonomiko edo zerbi­tzu bat eska­tzeko.

2.  Aurreko atalean ezarritako epea amai­tzen denean, Gipuzkoako Foru Aldundiak amaiera emango dio Familia inguruneko zain­tze­tarako prestazio ekonomikorako eskubideari, araudi berrira egoki­tzen ez direnen kasuan.

Laugarrena.  Mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoen zenbatekoak berriro kalkula­tzea.

Behin mendekotasunaren arloko prestazio ekonomikoei dagozkien gehieneko zenbatekoak ezarri ondoren, foru dekretu honen 14. artikuluak arauturikoaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuak ofizioz kalkulatuko ditu berriro foru dekretu honen ondorioetarako datan zeuden prestazio ekonomikoen zenbatekoak, araudi berrira egoki­tzeko. Zenbatekoak berriro kalkula­tzeak ekar ditza­keen aldaketak foru dekretu honen ondorioetarako datan gauzatuko dira.         

XEDAPEN INDARGABE­TZAILE BAKARRA

Indargabetuta gera­tzen dira foru dekretu honetan ezarritakoaren kontrakoa dioten xedapenak, maila berekoak edo beheragokoak direnean, bereziki, 2018ko urtarrilaren 1etik, 2009ko uztailaren 21eko 25/2009 Foru Dekretua, 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, Autonomia per­tso­nala susta­tze­ari eta mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak zain­tze­ari buruzkoak, ezarritako prestazio ekonomikoak arau­tzen dituena.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehena.  2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua alda­tzea. Foru dekretu horren bidez arau­tzen da, hain zuzen ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoa.

2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoari buruzkoak, 22. artikuluaren 1. atala aldatu da, c) hizkia gehitu da, era honetan:            

«c)  Baldin eta, gizarte zerbi­tzuen foru sareko egoi­tza plaza bat eskura­tzeko itxa­ronaldian, eska­tzaileak egoi­tza plaza pribatu eta ­hitzartu gabea erabili badu eta horretarako Zerbi­tzuari lotutako prestazio ekonomikoaren onuradun izan bada, zerbi­tzu horretan izan duen egonaldia kontuan izango da, foru sareko plaza batean sar­tze­rakoan, haren ekarpen ekonomikoa zehazteari begira: gehieneko ekarpena ordaindu beharreko egun kopuruari, zeina 1. atal honetako a) hizkiaren arabera kalkulatuko baita, kenduko zaio egoi­tza zerbi­tzu pribatu eta ez hitzar­tuan igarotako egun kopurua, prestazio ekonomiko horren barruan egiaztatuta dagoena.»   

Bigarrena.  Ordezko araubidea.

1.  Foru dekretu honetan berariaz aurreikusten ez den guztirako, ordezko gisa hauek izango dira aplikagarri: 2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, Autonomia per­tso­nala susta­tze­ari eta mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak zain­tze­ari buruzkoak, ezar­tzen dituen xedapenak eta 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legea, Gizarte Zerbi­tzuena.

2.  Izaera orokorrarekin, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, aurreikusten dituenak izango dira aplikagarri ordezko gisa.

3.  Foru dekretu honetan berariazko arauak aipa­tzen direnean (Europakoak, Estatukoak, Autonomiakoak edo Foralak), ulertu behar da arau­tzen dituzten gaien inguruan une bakoi­tzean indarrean dagoen araudiari buruzkoak direla.       

Hirugarrena.  Erregelamendu bidezko garapena.

Gizarte zerbi­tzuen arloko eskumena duen departamentuko titularrari ahalmena ematen zaio beharrezkoak diren xedapen eta egin­tza guztiak eman ­ditzala, foru dekretu hau ezarri eta gara­tzeko.

Laugarrena.  Indarrean jar­tzea eta ondorioak.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta ondorioak izango ditu 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Donostia, 2017ko abenduaren 12a.

                                                            Diputatu Nagusia          
                                                      Markel Olano Arrese.

          Gizarte Politikako
            Departamentuko
             Foru Diputatua,          
         Maite Peña López.
       (8643)

I. eranskina

ANEXO II

ZAIN­TZAILEEN OINARRIZKO PRESTAKUN­TZA FAMILIA INGURUNEKO
ZAIN­TZE­TARAKO PRESTAZIO EKONOMIKOAREN ESPARRUAN.
XEDEAK, EZAUGARRIAK ETA EDUKIAK

1.  Prestakun­tza­ren xedeak:

— Zain­tzaileei oinarrizko ezagupen ­batzuk ematea, mendeko per­tso­nen zain­tza soziosanitarioak hobe­tzeko.

— Zain­tzaileek prozedura eta estrategia egokienak erabil ditza­ten bul­tza­tzea, hain zuzen ere, prozedura eta estrategia horiei esker mendeko per­tso­naren autonomia eta ingurunearekin dituen harremanak mantendu eta hobe­tzeko.

— Informazioa eskain­tzea lagun­tza produktuei buruz, hain zuzen ere, produktu horiei esker mendeko per­tso­nak bere burua hobeto zainduko du eta bizimodu autonomoa erraztuko da.

— Beren burua zain­tzeko estrategiak eta gaitasunak eskain­tzea zain­tzaileei.

— Baliabide soziosanitario egokienei buruzko informazioa eta orientabidea eskain­tzea, hain zuzen ere, mendeko per­tso­nen zain­tzak, arreta eta bizimodu autonomoa berma­tzeko.

2.  Prestakun­tza­ren ezaugarriak:

— Prestakun­tza­ren ­gutxieneko iraupena 16 ordukoa izango da, egunean gehienez ere 2 ordu.

— Ikastaroaren ziurtagiria eskura­tzeko ez da izango beharrezkoa azterketa bat egitea; nahikoa izango da egun guztietan bertaratu eta interesa ager­tzea.

— Prestakun­tza hau euskaraz nahiz gaztelaniaz egin ahal izango da.

3.  Prestakun­tza­ren edukiak:

1.  Zain­tzailearen garapen per­tso­nala.

— Zain­tzaile ez profesionalaren eginkizuna. Mendeko per­tsona bat zain­tzeak familian eta norberarengan duen eragina.

— Mendeko per­tso­narekiko eta gizarte ingurunearekiko harremanak.

— Mendeko per­tso­naren autonomia susta­tzea.        

— Komunikazio gaitasunak: per­tsona artekoa, sentimenduak adieraztea, asertibotasuna, enpatia eta ­entzute aktiboa, zain­tzaileari eta inguruneari dagokionez.

— Familian zain­tzak bana­tze­aren garran­tzia.           

— Zain­tzailearen aisialdia eta denbora librea.

2.  Osasun eta higiene neurriak zain­tzailearen­tzat.              

— ­Etxeko arriskuak prebeni­tzea.

— Lesioak prebeni­tzea, bizkarrezurraren higienea.

— Zain­tzailearen estresa eta gainkarga prebeni­tzea.               

— Nork bere burua zain­tzeko trebetasunak eta estrategiak.

3.  Zain­tza­rako gaitasunak eta trebetasunak.

— Oinarrizko zain­tzak, per­tso­naren ezaugarrien arabera alda­tzen direnak.

— Mendeko per­tso­naren higiene eta garbiketaren arloko zain­tzak.

— Eguneroko bizi­tzako jarduerak.

— Mugi­tzea, mendekotasun graduaren arabera. Ibil­tzea eta lekualda­tzeak.

— Jarreraz alda­tzea.

— Etxe­bizi­tzako gelak zaindu eta antola­tzea, eta haien arreta. Egoki­tza­pena eta diseinua.

— Mendeko per­tso­naren ingurunea garbi­tzea, gelak eta tresnak.

— Mendeko per­tso­naren janaria: elikadura eta elikagaien higienea eta prestakun­tza.

— Mugi­tzeko eta eguneroko bizi­tzan lagun­tza produktuak erabil­tzea: garabiak, ohe artikulatuak, garbitasunerako tresnak, etab.

4.  Osasun arloko zain­tzak.

— Larruazalaren osotasuna zain­tzea: ultze­rak eta eskarak prebenitu eta trata­tzea.

— Botikak ematea, zundak eta kolostomiak zain­tzea.              

— Osasun larrialdietako jarduera. Lehen lagun­tza.  

5.  Zain­tza psikosoziala.

— Mendeko per­tso­naren ezaugarriak eta behar psikologikoak.

— Mendeko per­tso­naren jarrera arazoei eta krisi egoerei aurre egiteko teknikak, prozedurak eta estrategiak.

— Fun­tzio kognitiboak mantendu eta haietan treba­tzea eguneroko egoeretan:

Memoria, arreta, espazioan orienta­tzea, denbora orientazioa eta orientazio per­tso­nala, arrazoiketa.

Esku har­tzeko estrategiak egitea.

— Mendeko per­tso­naren erabaki askea eta ahalik eta autonomiarik handiena errazteko teknikak.

— Gizarte harremana susta­tzeko teknikak. Lagun­tzeko eta gizarte harremanerako ekin­tzak. Esku har­tzeko estrategiak.            

— Mendeko per­tso­naren aisialdia eta denbora librea.

6.  Zain­tzak egoera berezietan.

— Arretaren inguruan kontuan izan beharreko alderdirik garran­tzi­tsuenak, tipologia desberdinen arabera: demen­tzia, desgaitasun fisikoa, adimen desgaitasuna edo larria den gaixotasun fisikoa edo buruko gaixotasuna.

7.  Gizarte baliabideak, lagun­tza produktuak eta ingurunea egoki­tzea.

— Gizarte eta osasun sareari buruzko informazioa, bai esparru publikokoa bai pribatukoa.

— Lagun­tza produktuak eta lagun­tzak etxe­bizi­tza edo ibilgailua egoki­tzeko; horiei esker, mendeko per­tso­nen zain­tzak hobetu daitezke eta haien autonomia sustatu.

8.  Arreta ematen zaien per­tso­nen gaitasun per­tso­nalei buruzko alderdi legalak eta etikoak.

— Beren burua zaindu ezin duten mendeko per­tso­nak babesteko eta ordezka­tzeko legeak: ordezkari­tza, egitatezko zain­tza, ezgai­tzea eta tutore­tza.

— Aurretiazko borondateak, bai osasun arloan bai arlo sozialean.