3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ARRASATEKO UDALA

Kontuhartzailetza

Arrasateko udalaren ordenan­tza, zorren ordainketa atze­ratu eta zatika­tze­ari buruzkoa.   

Arrasateko udalaren ordenan­tza, zorren ordainketa atze­ratu eta zatika­tze­ari buruzkoa argitaratu eta jendaurrean erakusgai jarri ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, 2017ko ekainaren 15ean, 114. zenbakian, eta Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen, 49.c artikuluan ezarritako informazio epea igaro eta gero erreklamaziorik izan ez dugunez, behin betiko onartu­tzat ­jotzen dugu aipatu ordenan­tza.

Hortaz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoaren eraginetarako, aipatutako ordenan­tza osorik argitara­tzen dugu.

7/1985 Legeak, toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituena, 70.2 eta 65.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, ordenan­tza hau indarrean sartuko da hamabost egun baliodunetan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean osorik argitara­tzen denetik aurrera.

Akordio honek bide administratiboari amaiera jar­tzen dio. Eta ados ez dagoenak bi hilabete ditu errekur­tsoa jar­tzeko Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailaren aurrean. Esandako epea hasiko da konta­tzen argitalpen honen hurrengo egunetik aurrea.

Arrasate, 2017ko irailaren 6a.—María Ubarre­txena Cid, alkatea.     (6217)

Arrasateko Udalaren Ordenan­tza, zorren ordainketa atze­ratu eta zatika­tze­ari buruzkoa. 

ATARIKOA

Arrasateko Udalak, ordenan­tza honen bidez, erregulatu gura du atze­rapenak eta zatikapenak ematea, araudi orokorra egoki­tzeko Arrasateko udalerriaren gizarte eta ekonomia errealitateari, horrela zerga ordainketa bat lor­tzen lagundu ahal izateko, egokitua zergadunen benetako aukera ekonomikoei eta balio dezan tresna moduan berankortasuna murriztea lor­tzeko. 

Ordenan­tza hau egoki­tzen zaie erregulazio onaren prin­tzi­pioei, jasoak daudenak 39/2015 Legean, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, 129. artikuluan.

Beharraren, eraginkortasunaren, efizien­tziaren eta segurtasun juridikoaren prin­tzi­pioei dagokienez, ordenan­tza honek finkatu gura ditu prozedura espezifiko ­batzuk zerga zorren eta bere eskumeneko gainerako baliabide publikoen ordainketa atze­rapenak eta zatikapenak emateko, prozedurak arin­tzeko ahal den neurrian, eta adierazten dira alde bakoi­tza­ren­tzako eskubideak eta betebeharrak, erregula­tzeko 38/2006 Foru Dekretuan, abuztuaren 2koa, onar­tzen duena Gipuzkoako Zerga bilketaren Erregelamendua, zehazten ez diren aspektuak. Gainera, ez dago beste alternatiba erregula­tzailerik eskubideak ­gutxiago murrizten dituenik.

Propor­tzionaltasun prin­tzi­pioari buruz, ­gutxieneko erregulazio bat ezar­tzen da, baina egokia lortu gura diren helburuekin, eta eska­tzen du betebeharrak eta baldin­tzak bete­tzeko, ezinbestekoak direnak tributuen eta gainerako baliabide publikoen kobran­tza lor­tzeko, eta ez du sar­tzen administrazio karga berririk.               

Gardentasun prin­tzi­pioa berma­tzen da jendaurreko erakustaldiaren tramitearen bidez eta per­tsona interesdun guztiei entzu­teko tramitearen bidez, hura argitaratuz iragarki taulan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web orrian.

1. artikulua.    Lege esparrua.

38/2006 Foru Dekretuak, abuztuaren 2koa, 2.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, onar­tzen duena Gipuzkoako Zergabilketa Erregelamendua, ordainketa atze­rapenaren eta zatikapenaren eskaerak izapidetu eta erabakiko dira Ordenan­tza honetan Arrasateko Udalak onartutako xedapenen arabera. Hala izan ezean, hark berariaz erregulatu gabeko aspektuetan, aplikatuko zaie, era subsidiarioan, Gipuzkoako Zergabilketa Erregelamenduan ezarritakoa.         


2. artikulua.    Xedea.

Arrasateko Udalak eman dezake zerga zorren eta gainerako baliabide publikoen ordainketaren atze­rapena edo zatikapena, baldin badaude borondatezko aldian edo aldi exekutiboan, ordenan­tza honetan aurreikusitako baldin­tze­tan, ordain­tzen behartuta dagoenak aurrez eskatuta, bere ekonomia-finan­tza egoerak galarazten dionean, aldi batean, ordain­tzen ezarritako epeetan.               

3. artikulua.    Eskaera.

Atze­ratu edo zatika­tzeko, eskaera egin behar du ordain­tzeko obligazioa duenak, BAZen (Biztanleen­tzako Arreta Zerbi­tzua) hartarako egokitutako inprimaki batean, eta ekarri behar ditu, hala badagokio, behar diren agiriak ekonomia eta finan­tza egoera balora­tzeko.

Eskaerak, ordainketak atze­ratu eta zatika­tzeko, zuzenduko zaizkio Zergabilketa Zerbi­tzuko buruari, eta hari dagokio balora­tzea ordain­tzeko obligazioa duenaren ekonomia-finan­tza egoera, gai den zor horiek ordain­tzeko, eta jakiteko ahal dituen ordaindu.

3.1.  Datuak eskaeretan.

Zorrak atzera­tzeko edo zatika­tzeko eskaerak, derrigorrez, ondoko datu hauek eman behar ditu:

a)  Izen-abizenak NArekin batera, per­tsona fisikoak badira, eta sozietatearen izena identifikazio fiskaleko zenbakiarekin batera, per­tsona juridikoak badira, eska­tzailearen helbide fiskala, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, eta adieraziko dira ere haren ordezkariaren datuak, ordezkari jardunez gero. Era berean, adieraziko da jakinarazpena nora nahi duen bidal­tzea.         

b)  Zorren zerrenda, atze­ratu edo zatika­tzeko eska­tzen dituena, zein­tzuk izango diren, behin­tzat, ordain­tzeke daudenak eta epea amaitu zaiena borondatezko aldian.              

c)  Kausak atze­rapena-zatikapena eska­tzeko. 

d)  Eska­tzen den atzera­tze-zatika­tze­aren epeak eta gainerako baldin­tzak.

e)  Zer berme ematen den, baina kontuan hartuta zer xeda­tzen den ordenan­tza honetan berme dispen­tsa dagoenean.   

f)  Banku kontuaren zenbakia, izendatu dena atze­ratu edo zatikatu beharreko zerga ordainketa helbidera­tzeko.            

g)  Lekua, eguna eta eska­tzailearen sinadura.

3.2.  Zer agiri aurkeztu eskaerarekin batera.

a)  Konpromisoa, berariazkoa eta ezeztaezina, abal solidariokoa, kreditu erakundearena edo elkarren bermerako sozietatearena, edo kauzio aseguruko ziurtagiria, berme dispen­tsa kasuetan izan ezik edo beste berme era bateko onar­tze eskaera kasuetan izan ezik.

b)  Hala badagokio, ordezkari­tza egiazta­tzen duten agiriak.           

c)  Per­tsona fisikoak badira, egoki irizten dituen agiriak edo frogagiriak eskaeran alegatutako arrazoiak egiazta­tzeko eta galarazten diotenak, aldi batez, ordain­tzea ezarritako epeetan. 

d)  Per­tsona juridikoak badira, urteko kontuak, eta egonez gero, eskaera egin aurreko azken ekitaldi ­itxiko auditoria txos­tena, baita ere, egoki irizten dituen gainerako agiriak edo frogagiriak eskaeran alegatutako arrazoiak egiazta­tzeko eta galarazten diotenak, aldi batez, ordain­tzea ezarritako epeetan.       

e)  Sarreraren frogagiria, aldi exekutiboan zorra guztiaren % 20koa.

Eskaerak ez baditu baldin­tzak bete­tzen edo harekin batera ez badira ekar­tzen exijitutako agiriak edo dokumentuak, eskaera egin duenari hamar eguneko epea emango zaio aka­tsa zuzendu edo derrigorrez ekarri beharreko agiriak ekar­tzeko; hala egin ezean, ohartarazten zaio bere eskaera ez aurkeztu­tzat hartuko dela eta besterik gabe artxi­batu egingo dela.           

Halaber, Diruzain­tza-Zergabilketa Zerbi­tzuak eskatu ahal dio interesdunari interesgarri­tzat ­jotzen dituen agiriak edo informazioak erabaki­tzeko eta erabakia hobeto oinarri­tzeko.

4. artikulua.    Eskaeraren ondorioak.

Atzera­tze edo zatika­tze eskaera izapide­tzea onar­tzeak ekarriko du ondorio moduan zorraren isilbidezko atzera­tzea, hura erabaki arte.

4.1.  Eskaera borondatezko aldian aurkeztearen ondorioak.

— Atzera­tze edo zatika­tzea eskaera bat aurkeztuz gero borondatezko aldian, horrek erago­tziko du aldi exekutiboa hastea, baina ez berandu­tza interesaren sor­tza­pena; nolanahi ere, kontuan hartuko da ordenan­tza honetako 9. artikuluan ezarritakoa.

— Zigorrei dagokien zorrak atze­ratu edo zatika­tzeko eskatuz gero, ez da izango gutxi­tze­rik horiek ordain­tze­aren ondorioz.          

4.2.  Zer ondorio dagoen eskaera aurkeztuz gero aldi exekutiboan.

— Atzera­tzea edo zatika­tzea eskatuz gero premiamenduzko prozedura ekin ondoren, aplikatuko den errekargua ohikoa izango da, % 20koa, baina ez da hasiko exekuziorik zordunaren ondarearen kontra.

— Atzera­tzea edo zatika­tzea eskatuz gero premiamenduzko probiden­tzia jakinarazi ondoren eta probiden­tzia horretan emandako epea amaituta badago, hau da, Zergen Foru Arauaren 61.5 artikuluan aurreikusitako epea, enbargo agindu guztiak eten egingo dira; hala ere, eskaera egin aurretik tramitatutako enbargo agindu guztiek euren bidea egingo dute, eta dagozkien ondorioak sortuko dituzte.

5. artikulua.    Irizpideak.

Irizpide orokorrak atze­rapenak eta zatikapenak emateko, hauek izango dira:

1.  Zenbatekoak eta epeak:

a)  Ez da emango zor atzera­tze­rik ez zatika­tze­rik, zenbatekoa bada 100 euro baino txi­kiagoa, ez bada kasu berezietan, non agiri froga­tzen den ezin diola aurre egin ordainketari, ezarritako epeetan.

b)  100,01 eta 600 euro arteko zorrak zatikatu daitezke gehienez 6 hileko epe batean.

c)  600,01 eta 1.500 euro arteko zorrak zatikatu daitezke gehienez 9 hileko epe batean.

d)  1.500,01 eta 4.000 euro arteko zorrak zatikatu daitezke gehienez 12 hileko epe batean.          

e)  Ez da emango bide honetatik, kasu berezietan izan ezik, atzera­tze­rik 3.000 eurotik gorako zenbatekoetan, aurretik zorraren % 15 ordaindu barik, eta gehienez 3 hileko epe batean.

2.  Ez zaie emango zor atzera­tze­rik edo zatika­tze­rik subjektu pasiboei, eskaera egiten dutenean baldin badaude gorabehera hauetako batean:

a)  Aurkeztu ez dutenek deklaraziorik behartuta daudenean edo bete ez dutenak zerga edukiko informazio edo kolaborazio eskaeraren bat, Arrasateko Udalak egina.         

b)  Ez da emango ere zor atzera­tze­rik edo zatika­tze­rik, zorrak badaude aurrez atze­ratu edo zatikaturik, ez bada egiaztatu dela era egokian arrazoia aurrekoa ez bete­tzeko nahiz beharra eta bideragarritasuna eskatutako atzera­tze edo zatika­tze berria bete­tzeko.     

3.  Ez da emango zor atzera­tze­rik edo zatika­tze­rik, kasu berezietan izan ezik, aldi exekutiboan daudenean ordaindu barik aurrez zorraren zenbateko osoaren % 20.        

4.  Atzera­tzea edo zatika­tzea eman daiteke baldin eta eska­tzailea egunean badago zerga obligazioetan akordioa indarrean dagoen bitartean.

6. artikulua.    zenbatekoa.

Zorraren zenbatekoan, atze­ratu edo zatikatu beharrekoa, sartuko da ­gutxienez ordain­tzeke dagoen zor guztia, eta ordainketa epea amaitu bada borondatezko aldian.

7. artikulua.    ordainketa baliabideak.

Helbideratu beharko da atze­ratu edo zatikatu beharreko zorraren ordainketa; horretarako, jarriko da eskaera orrian banku kontuaren zenbakia, non karguak egingo diren.

8. artikulua.    Organo eskudunak.

1.  Zorren zatika­tze eskaerak, zenbateko pilatua guztira denean 4.000 euro eta epea urte bat baino handiagoa ez, baita ere, zorren atzera­tzeak, zenbateko pilatua guztira denean 3.000 euro eta epea 3 hil baino handiagoa ez, erabakiko ditu udal diruzainak, Ogasun zinego­tzi ordezkariak ­ontzat emanda.            

2.  Aurreko puntuan jasokoak ez beste atzera­tze eta zatika­tze eskaerak, baita ere, salbuespeneko kausengatik, behar bezala egiazta­tzen badira, Ordenan­tza honetan arautakoak ez beste baldin­tza ­batzuk aplikatu beharra dutenak, erabakiko ditu alkateak, Ogasuneko informazio batzor­deak diktaminatu eta gero, Zergen 2/2005 Foru Arauan eta abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, zeinak onar­tzen duen Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga bilketaren Erregelamendua.    

9. artikulua.    berandu­tze interesak.

Berandu­tze interesak:

— Ez da exijituko berandu­tze interesik ordenan­tza honetako 8.1 artikuluak jasotako zatika­tze­etan eta atzera­tze­etan.      

— Atzera­tze edo zatika­tze eskaerek, aurreko puntuan jasotakoz bestelakoak, sortuko dute berandu­tze interesa, 2/2005 Tributuen Foru Arau Orokorraren 26. artikuluan aipatua.            

Kasu bereziak daudenean, espedientean dagoen dokumentazioaren eta zatikapen eskabidean ekarritako dokumentazioaren arabera, eta zergadunaren ordain­tzeko duen ahalmena zein den ikusita alkateak barkatu dezake berandu­tzako interesak ordain­tzeko obligazioa.     

10. artikulua.    Bermeak.

Bermeak:

— Zorren zatika­tze eta atzera­tzeak, ordenan­tza honetako 8.1 artikuluan jasota dauden baldin­tze­tan, salbue­tsita egongo dira bermeak aurkeztetik.

— Zatika­tze eta atzera­tze eskaerak, aurreko atalean jasotakoez bestelakoak, bermatu beharko dira 2/2005 Tributuen Foru Arau Orokorraren 79. artikuluan aurreikusitako baldin­tze­tan.    

— Prozedura exekutiboan enbargoaren preben­tzio oharra hartu denean erregistro publikoan, balioa nahikoa duten ondasunena, zorra bermatu­tzat joko da, eta ez da behar izango berme berririk.

Espedientean daukagun eta zatika­tze eskaeran ekarritako dokumentazioaren arabera, eta ikusita zergadunak zer gaitasun duen zorra ordain­tzeko, alkateak, Ogasun batzor­deak diktaminatu eta gero, barkatu dezake berme nahikoa emateko obligaziotik, bereziki obligazioa duenak ez duenean ondasun nahikorik zorra berma­tzeko eta bere ondasuna exekuta­tzeak eragiten diezaiokeenean fun­tsean produkzio gaitasuna eta jarduera ekonomikoaren enplegu maila manten­tze­ari.

— Ematen direnean atzera­tzeak edo zatika­tzeak berme dispen­tsa osoarekin edo par­tzialarekin, ulertuko da erabaki­tzen denetik konpen­tsa­zio eskaera egiten dela, eraginak sortu ­ditzan kredituak edo zorrak gerta­tzen direnean, nahiz eta horrek ekarri epeen epemuga aurreratuak eta kontuan hartuta izan daitezkeela berandu­tze interesen kalkulu berriak, interesok bidezkoak direnean.

11. artikulua.    Prozedura ordaindu ezean.

1.    Atze­rapen epea amaitu ondoren ez badira atze­ratutako kopuruak ordain­tzen, zera hartuko da kontuan;

a)  Atze­rapen eskaera borondatezko epean eskatu bada, premiamenduzko prozedurari hasiera emango zaio eta atze­ratutako zorra eta sortutako interesak exijituko dira, dagokion errekarguekin.

b)  Atze­rapena betearazpen epean edo epe exekutiboan eskatu bada, lehendik hasitako premiamenduzko prozedurak bere bidea egingo du, besterik gabe, eta hala badagokio, lehendabizi dagoen bermea gauzatu daiteke.

2.    Zatikapenetan epea amaitu ondoren ez badira ordaindu beharrezko kopuruak, zera hartuko da kontuan:

a)  Borondatezko epean eskatu direnean, hura amaitu eta 2 epe ordaindu ezean, mugaeguneratu­tzat joko dira ordaindu gabe dauden zatikapen guztiak, eta exekuzio aldia hasiko da eta, beste tramiterik egin gabe, ordaindu ez den zorra dela-eta premiamenduzko probiden­tzia egingo da.

b)  Eskatu direnean epe exekutiboan, epemugan ez badira ordaindu 2 epe, hartuko da berehala premiamenduzko bidea, ordaindu gabeko zor guztiagatik, zorren sarrera epea gaitu barik, aurreikusia 2/2005 Foru Arau Orokorrak, mar­txo­aren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzkoa, 61.5 artikuluan.              

12. artikulua.    Kausak eskaerak ukatu eta ez onar­tzeko.               

1.    Besteak beste, kausa hauek izan daitezke atzera­tzea edo zatika­tzea uka­tzeko:

— Ez erakustea nahiko gaitasuna baliabideak sor­tzeko, atzera­tze­ari edo zatika­tze­ari aurre egiteko. 

— Ez bete­tzea beste atzera­tze edo zatika­tze ­batzuk, aurrez emandakoak.

2.    Organo instruktoreak ez ditu onartuko atzera­tze eta zatika­tze eskaerak kasu hauetan:

— Hasita dagoenean har­tze­kodunen konkur­tsoko prozedura judizial bat, zorren atzera­tze edo zatika­tze eskaera bat aurkezten bada, Konkur­tso Legearen arabera irizten badute masa pasiboaren parte dela.

— Aurrez izandako beste zor ­batzuen atzera­tze edo zatika­tze eskaerak aurkezten badira, aurrez ukatu egin direnak, ez dira onartuko ez badute fun­tsezko aldaketarik aurrez ukatutako eskaerari buruz.         

Ez onar­tzeak esan nahi du atzera­tze edo zatika­tze eskaera ­jotzen dela ez aurkeztu­tzat, ondorio guztietarako.

Xedapen derogatzailea.

Derogaturik dago Udalba­tza­rrak 2009ko uztailaren 16an onartutako Arrasateko Udalaren Ordenan­tza, zorren ordainketa atze­ratu eta zatika­tze­ari buruzkoa.