2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

«Enpresak sortu eta gara­tzeko prozesuan lagun­tzeko programaren» oinarri arau­tzaileak eta 2017ko deialdia.

Diputatuen Kon­tseiluak honako erabaki hau hartu du 2017ko ekainaren 27an.

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, enpresak sortu eta gara­tzeko prozesuan lagun­tzeko programaren bidez, Gipuzkoako ekonomia susperraldia finka­tzen lagun­tzea du helburu, enpresen lehiakortasuna bul­tza­tuz, enpresen jarrera lehiakorra sustatuz eta gure politika industrial eta ekonomikoaren identitate markak indartuz, herrialde eta lurralde gisa. Azken batean, aberastasun iraunkorra eta per­tso­nen ongizatea bermatuko dituen Gipuzkoa sustatu nahi da.            

Horretarako, proiektu bat garatu nahi da enpresa eta lanpostu gehiago eta hobeak sor­tzea helburu hartuta, ekonomia produktiboaren alde eginez, bereziki, gure sektore estrategikoetan, eta aberastasun iraunkorra sor­tzen lagunduko duten enpresa- eta gizarte-jarrerak bul­tza­tuz. Proiektu horren bidez, industriaren aldeko gizarte mugimendua lortu behar dugu gure herrian, eta enpresa jarri behar dugu aberastasuna sor­tzeko prozesuaren erdigunean, haren ekarpen sozial eta ekonomikoa nabarmenduz.     

Hori dela eta, Ekonomia Susper­tzen Lagun­tzeko Planaren baitan, zenbait neurri hartu nahi dira: batetik, barne ekin­tzaile­tza­ren bidez enplegua (autoenplegua barne) sor­tzen duten enpresa eraginkor eta efizienteak susta­tzeko, enpresa berriak sor­tzeko eta gara­tzeko (spin-off-ak, azelerazio prozesuak, balio eran­tsi altuko negozioak gara­tzeko lagun­tza, etab.). Eta bestetik, hezkun­tza sistema osoan ekin­tzaile­tza­ren kultura susta­tzeko.  

Gipuzkoaren apustu estrategikoa ekosistema ekin­tzaile bat gara­tzea da, zeinak politikak, fiskalitatea eta administrazioa, merkatuak, azpiegiturak, lidergoa, babes eta lagun­tza elementuak, eta ekin­tzaile­tza­ren aldeko kultura integratuko dituen. Hori ahalbide­tzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak prozesua bidera­tzeko eginkizuna har­tzen du beregain, eta, zeregin horretan, ekin­tzaile­tza­ren katean dauden eragile guztiak tartean sartu eta per­tsona ekin­tzaileak protagonista izango direla ziurtatu nahi du. Ekosistema ekin­tzaile horrek oinarrizko bi ardatz aldarrikatu behar ditu enpresa berriak sor­tze bidean: euskal zien­tzia eta teknologia sarearen protagonismoa, batetik, korporazioaren barne ekin­tzaile­tza, bestetik. Laburbilduz, eragile bakoi­tzak gune aktibo gisa definitu behar du bere burua, ekin­tzaile­tza bul­tza­tzeko Gipuzkoako sarearen barruan.

Apustu horrek zenbait neurri eska­tzen ditu, besteak beste, babesle­tza publiko-pribatua, eta administrazio publikoak berezko duen jardunbidea. Gure departamentuaren kasuan, esku-har­tze politika desberdinak pareka­tzea dakar (enpresen lehiakortasuna bul­tza­tzea, ekin­tzaile­tzara bideratutako azpiegiturak eta enpresa eredu berriak susta­tzea, etab.), eta horiek kudea­tzea eta zenbait neurri txerta­tzea (lagun­tzeko tresna finan­tza­rioak). 

Programa honen bidez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua, batez ere bi ardatz gara­tzen ari da, honako jarduera ildo hauekin:             

1.  Enpresa berriak sor­tzen eta finka­tzen lagun­tzea:       

— Enpresa proiektuak lagun­tzea enpresak sor­tzeko prozesuan; bereziki, autoenplegua eta mikroenpresak.    

— Emakumeak bul­tza­tutako enpresak sor­tzeko prozesuan la­gun­tza ematea.

— Teknologian eta berrikun­tzan oinarrituta dauden enpresak sor­tzeko prozesuan lagun­tza ematea.

2.  Ekin­tzaile­tza kultura susta­tzea. Eskura­tzea eta gara­tzea aldaketa gaitasunari lotutako konpeten­tziak, norberaren ideien esperimentazioari loturikoak eta irekitasun eta malgutasun handiagoz eran­tzu­teari loturikoak. Hau da, batetik, proiektu berriak abiarazten jakiten ­datza –autonomia, arriskua har­tzeko gaitasuna, ardura, intuizioa, kanpora proiekta­tzeko gaitasuna, erreakziona­tzeko eta arazoak konpon­tzeko gaitasuna duten proiektuak–; eta, bestetik, eraldaketa, ardura eta autonomia espiritu hori duten beste per­tsona ­batzuen proiektuak gauza­tzen jakitean. Baita ekin­tzaileen eta ekin­tzaile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala lagun­tzeko jarduerak ere.

Estrategia eta jarduera ildo hauek 2017 ekitaldian indartuko dira, honako hauek ikusita:

— Orain arte lortu diren emai­tzen ebaluazio positiboa,    

— EAEko Jarduera Ekin­tzaile­tzako Erakunde arteko bigarren Plana 2017-2020 (PIE 2020) abiaraztea. Plan honek, beste helburu ­batzuen artean, sustapen aurreratuari babesa ematen dion ekosistema indar­tzea azpimarra­tzen du; eta,

— Ekin­tzaile­tza berri­tzaileari eta teknologikoki aurreratuari emandako babesaren prozesu, berrantolaketa mul­tzoa eta egituren hobekun­tza EAEan.

Horiek horrela, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta eztabaidatu ondoren, Diputatuen Kon­tseiluak           

ERABAKI DU

Lehenengo.  Onar­tzea Enpresak sortu eta gara­tzeko prozesuan lagun­tzeko programaren diru lagun­tzak emateko oinarri arau­tzaile orokorrak eta oinarri arau­tzaile bereziak, erabaki honen I., II., III., IV. eta V. eranskin gisa jasota daudenak.        

Bigarren.  Onar­tzea aipatutako diru lagun­tzen 2017. urteko deialdia, erabaki honen VI. eranskin modura doana.

Hirugarren.  2017. ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 1.570.000,00 euroko gastua baimen­tzea ondoko jarduera alorretan, aurrekontuko kontu sail hauen arabera:

a)  Enpresak sor­tzeko prozesuan enpresa proiektuei lagun­tza ematea (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.24.2017: 200.000,00 €.

5.0410.100.470.00.24.2018: 20.000,00 €.

b)  Enpresak sor­tzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza ematea (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.26.2017: 150.000,00 €.

5.0410.100.470.00.26.2018: 200.000,00 €.

c)  Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tzaileak sor­tzeko prozesuan lagun­tza ematea (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.25.2017: 182.500,00 €.

1.0410.100.770.00.07.2017: 242.500,00 €.

5.0410.100.470.00.25.2018: 160.000,00 €.

5.0410.100.770.00.07.2018: 240.000,00 €.

d)  Ekin­tzaileen eta ekin­tzaile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala lagun­tzeko jarduerak (V. eranskina):

1.0410.100.470.00.19.2017: 75.000,00 €.

1.0410.100.481.00.15.2017: 50.000,00 €.

5.0410.100.470.00.19.2018: 25.000,00 €.

5.0410.100.481.00.15.2018: 25.000,00 €.

Laugarren.  Eskumena ematen zaio berariaz Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izateko, aurkeztutako eskaerak eba­tzi aurretik, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe.

Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tzaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Interesdun per­tso­nek erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkeztu ahalko diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Hala ere, partikularrek, aldez aurretik, aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkeztu ahalko diote Diputatuen Kon­tseiluari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko auzi-errekur­tso­rik aurkeztu berrazter­tzeko errekur­tso­ari espresuki eran­tzun arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egoki­tzat jotako beste errekur­tso oro aurkeztu ahalko da.          

Donostia, 2017ko ekainaren 29a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa.            (4776)

I. ERANSKINA

«Enpresak sortu eta gara­tzeko prozesuan lagun­tzeko programaren» oinarri arau­tzaile orokorrak. 

1. oinarria.  Xedea.

Oinarri hauen xedea da «Enpresak sortu eta gara­tzeko prozesuan lagun­tzeko programa»ko diru lagun­tzen banaketa arau­tzea. Lagun­tzak ondoko jarduera alorretan emango dira eta horien oinarri bereziak eranskin gisa ­atxiki dira:            

a)  II. eranskina: Enpresak sor­tzeko prozesuan enpresa proiektuei lagun­tza ematea.

b)  III. eranskina: Enpresak sor­tzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza ematea.

c)  IV. eranskina: Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tzaileak sor­tzeko prozesuan lagun­tza ematea.

d)  V. eranskina: Ekin­tzaileen eta ekin­tzaile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala helburu dituzten jarduerak.

2. oinarria.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

2.1.  Eskaeran proiektu bakarra edo gehiago aurkez daitezke, eta horietako bakoi­tza II., III., IV. eta V. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako diruz lagundu daitezkeen jardueretakoren bati buruzkoa izango da.

Enpresa interesatuaren ordezkari dela legezko edozein bidetatik kredita­tzen duenak egingo du diru lagun­tza eskaera.    

2.2.  Deialdi bakoi­tza­ren informazioa eta eskaera inprimakiak eskugarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren web orrian.               

2.3.  Eskaera orria eta dokumentazioa, nagusiki, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren honako web orri honen bitartez aurkeztuko dira: http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa.              

2.4.  Dena dela, eskaera orriak eta deialdian zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira (https://www.gfaegoi­tza.eus).

2.5.  Eskaerak aurkezteko epea deialdian zehaztuko da. 

2.6.  Entitate eska­tzaileek ez dute aurkeztu beharrik izango Gipuzkoako Foru Aldundiak jada bere eskuetan dituen agiriak, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluak zehazten duenari jarraituz; horrela, bada, eskaera orrian adierazi beharko da agiri horiek zein egun eta organoaren aurrean aurkeztu izan ziren edota, zein organok eman zituen, betiere agiri horiek aurkeztu zireneko prozedura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira. Dokumentazioa lor­tzea ezinezkoa den kasuetan, organo eskudunak eskatu ahal izango dio enpresari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ­ditzala dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.          

2.7.  Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, aka­tsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango ­litzaioke eska­tzaileari hutse­gite horiek konpon­tzeko, eta ohartaraziko ­litzaioke, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera ­utzi duela, aipatutako Legeak 21.1 artikuluan aurreikusitako eran. Era berean, departamentuak, eskaeren ebaluaziorako beharrezkoak ikusten dituen azalpen eta dokumentazio gehigarri eskatu ahal izango ditu.          

Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak proiektuak ebalua­tzeko eta erabaki­tzeko beharrezko­tzat ­jotzen dituen argibideak eskatuko ditu.

2.8.  Enpresa eska­tzaileak baliozko­tzat joko ditu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak posta elektronikoaren bidez diru lagun­tza­ren eskaeran harremanetarako per­tsona gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.

3. oinarria.  Diru lagun­tza emateko prozedura.

3.1.  II. eta IV. eranskinetan aurreikusitako jardueren ka­suan, diru lagun­tzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa izango da, aurrekontua agortu arte; III. eranskinean, eta V. eranskinean aurreikusitako jardueren kasuan, deialdi eta hautaketa prozesu bakarreko lehia izango da.    

3.2.  Lehiakortasunik gabeko prozeduraren kasuan, eskaerak ebazterakoan kontuan hartuko da eskaeren jaso­tze hurrenkera eta horren arabera banatuko dira fun­tsak, baldin eta deialdian ezarritako baldin­tza guztiak bete­tzen badituzte, deialdian xedatutako aurrekontua agortu arte. Eskaeraren jaso­tze data izango da deialdiaren baldin­tza guztiak bete­tzen dituztela eta espedientea osatuta dagoela egiazta­tzen duten agiriak jaso­tzen direneko azken data.

3.3.  Lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. oinarria.  Finan­tza­zioa.

4.1.  Emango diren diru lagun­tzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorren kargura finan­tza­tuko dira. Deialdian ezarriko da zein aurrekontu kredituren kargura finan­tza­tuko diren diru lagun­tzak.          

4.2.  Diru lagun­tzen zenbatekoa ezingo da izan diruz lagundutako jardueraren guztizko kostua gaindi­tzen duen kostu osoa baino handiagoa, ez bakarka ezta beste diru lagun­tzak, sarrerak edo baliabideak batuta ere.

5. oinarria.  Por­tzen­taiak eta diru lagun­tzen gehiengo zenbatekoak.

Erakunde eska­tzaileak aurkeztutako aurrekontua edo ondorengo aldaketak, oinarri arau­tzaile orokorreko eranskinetan jaso­tzen diren oinarri espezifikoetan ezarritako aurrekontu baliabideak eta balorazio eta kuantifikazio irizpideak, mugarria izango dira diru lagun­tza­ren zenbatekoa erabaki­tzeko.       

6. oinarria.  Prozedura ordenatu eta izapide­tzeko organo eskuduna.

6.1.  Prozedura izapidetuko duen organoa Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzua izango da.

6.2.  Diru lagun­tzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa den kasuan, Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuak aurkeztu diren eskaerak ebaluatuko ditu eta behin betiko ebazpen proposamena egingo du. Proposamen horrek ez du inolako eskubiderik sortuko bertan onuradun gisa azal­tzen diren per­tso­nen edo enpresen alde. Zerbi­tzuak behin betiko ebazpen proposamena igorriko dio organo eskudunari.     

6.3.  Diru lagun­tzak emateko prozedura lehia bidezkoa den kasuan, aurkeztutako eskaerak aztertu eta balora­tzeko, ondorengo kideek osatuko duten Balorazio ­Batzorde bat eratuko da:         

— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

— Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuko burua.

— Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuko teknikari bat jarduera eremu bakoi­tzeko.

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari teknikoa.

6.4. Prozedura izapidetuko duen organoak bidezko irizten dituen aholkulari­tza eta txos­ten teknikoak eskatu ahal izango ditu aurkeztutako eskaerak behar bezala balora­tzeko.

7. oinarria.  Eskaerak ebaztea.

7.1.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari edo Ekonomia Sustapeneko zuzendariari dagokio diru lagun­tza emateko edo, kasua balitz, uka­tzeko ebazpena ematea, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren egitura organiko eta fun­tzionala arau­tzen duen Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.

7.2.  Diru lagun­tza ematea edo uka­tzea erabaki­tzen duen ebazpena enpresa eska­tzaile bakoi­tzari jakinaraziko zaio. Nolanahi ere, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu emandako diru lagun­tzak, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak,17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

7.3.  Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, non eta argitalpenean bertan ez den epe hori luza­tzen. Gehieneko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude diru lagun­tza eskaera isiltasun administratiboagatik eze­tsita dagoela uler­tzeko.

7.4.  Diru lagun­tza proposamenaren zenbatekoa eskaerakoa baino txi­kiagoa denean, erakunde onuradunari eskatu ahal izango zaio berriro formula dezala eskaera, eman dakiokeen diru lagun­tzara molda­tzeko konpromisoak eta baldin­tzak.              

8. oinarria.  Entitate onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.

8.1.  Entitate onuradunek diru lagun­tzak onar­tzeak berekin dakar honako arau hauek ezar­tzen dituzten betekizunen pean egotea: 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoa; hura gara­tzeko araudia, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartua, diru lagun­tzen inguruan aplikagarri izan daitekeen gainerako araudia eta oinarri orokor eta berezi hauetatik ondoriozta­tzen direnak.

8.2.  Diruz lagundutako proiektuaren inguruan argitara­tzen diren materialetan eta egiten diren komunikazio eta hedapen jardueretan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkun­tza ofizialen erabilera berma­tzea, Euskararen erabilera normaliza­tzeko plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2013-2017 aldirako onar­tzen duen 2014ko abenduaren 22ko Diputatuen kon­tseiluko erabakiak xedatutakoaren arabera (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 249 zk. 2014ko abenduaren 31koa). 

8.3.  Genero ikuspegia sartu beharko da diruz lagundutako proiektua diseinatu eta gara­tze­rakoan.

8.4.  Hizkun­tza­ren erabilera ez sexista bermatuko da diruz lagundutako proiektuaren komunikazio eta argitalpen guztietan.        

8.5.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak diru lagun­tza­ren xederako ematen duen finan­tza­ketari beharrezko publizitatea emango zaio. Horretarako, haren irudi instituzionala sartuko da, finan­tza­keta publikoari eta esku har­tze publikoko programaren xedeari buruzko aipamenekin batera, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko edo ikus-entzu­nezkoetan eta abarretan, hedabideetan egiten diren aipamenekin batera.

8.6.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ezar­tzen dituen ebaluazio baldin­tza guztiak bete beharko dira; horien bitartez, jarduerak eta emai­tzak eta inpaktuak neurtuko dira eraginkortasunetik eta eragimenetik.      

8.7.  Emandako diru lagun­tzak ondasun inbetariagarriak erosteko erabil­tzen badira, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 30.4. artikuluan ezarritakoa bete behar da. 

Horrenbestez, erakunde onuradunak diru lagun­tza­ren xederako erabili behar du eskuratutako ondasun hori, ­gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba daitekeena bada, eta ­gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.  

8.8.  Diru lagun­tza eman zenetik bost urteko epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, diru lagun­tza ­itzuli beharko da eta 14. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.

9. oinarria.  Diruz lagundutako jardueren azpikontratazioa.

Entitate onuradunek beste ­batzuekin ­hitzartu dezakete diru lagun­tza­ren xedeko jardueraren zati bat beraiek egitea, baldin eta 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 28. artikuluan ezarritako beharkizunak bete­tzen badira. Inolaz ere ezingo da azpikontratatu diuz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri ezar gehi­tzen ez diotenak.

10. oinarria.  Diru lagun­tzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

10.1.  II. eta III. eranskinetan aurreikusitako diru lagun­tzak ez dira bateragarri izango helburu bererako emadako beste diru lagun­tza, lagun­tza, diru sarrera edo baliabide ­batzuekin, horiek Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik etorrita ere.

10.2.  IV. eta V. eranskinetan aurreikusitako diru lagun­tzak ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste lagun­tza ­batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako diru lagun­tza, lagun­tza, diru sarrera edo baliabide ­batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gaindi­tzen ez bada eta erago­tzi gabe gai horren inguruan beste lagun­tza ­batzuen araudiak esaten duena.  

10.3.  Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua gara­tzeko diru lagun­tza bat eska­tzen edo lor­tzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.

11. oinarria.  Diru lagun­tzak ordain­tzea.

11.1.  Diru lagun­tza proiektua amaitutakoan ordainduko da, 12. oinarrian aurreikusitako justifikazioa aurkeztu eta gero.            

11.2.  Salbuespen gisa, lagun­tza programaren helburua –en­plegua sor­tzea–, entitate onuradunen ezaugarria –ekin­tzaile­tzari lagun­tza ekosistemaren eragilea– eta, gainera, kasu ­batzuetan irabazi asmo gabeko entitateak direla kontuan izanda, ordainketa aurreratuak egin daitezke, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta moduan, per­tsona, enpresa edo erakunde onuradunak eskaera egin eta finan­tza­zio beharra duela zuritu ondoren. Lagun­tza­ren aurrerakinak proiektuari ekiten zaionean eta hasiera hori behar bezala egiaztatuta dagoenean ordaindu ahal izango dira, betiere, baliabide nahikoa badago eta diru lagun­tza osoaren % 60 gaindi­tzen ez bada.     


Halaber, diru lagun­tza­ren izaerak hala justifika­tzen duenean, ordainketa berri bat egin ahal izango da, lehen egindako ordainketarekin gehituta diru lagun­tza osoaren % 85ekoa baino txi­kiagoa izan behar duena, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta dokumentuz zuritu bada, beharrezko finan­tza­keta egiazta­tzen bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako jardueren gauza­tze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin badator.

Gainon­tzeko kopurua proiektuaren amaieran eta 12. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztean ordainduko da.

11.3.  Salbuespen gisa, emandako diru lagun­tza oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen, diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finan­tza­keta moduan, horretarako banku edo finan­tza erakundearen abala aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren iri­tziz nahikoa dena. Banku edo finan­tza erakundearen abal hori aurreratutako diru lagun­tzari eta aurrerakina ematen den une beretik eta proiektua gauzatu arte sor­tzen diren berandu­tza interesei eran­tzu­teko modukoa izango da. Berandu­tza interes­tzat joko da uneko diruaren legezko interesa.

Abala indargabetu egingo da diru lagun­tza­ren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko, ekonomiko eta finan­tza­rioz egiazta­tzen denean, hain justu, 12. oinarrian aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.

11.4.  2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 32. artikuluan ezarritakoari jarraituz, ez dira ordainketak egingo entitate onuraduna edota enpresa lagun­tzaileak zerga betebeharretan eta gizarte seguran­tza­koetan egunean egon arte. Hori dela eta, ordainketa jaso aurretik aurkeztu beharreko dokumentazioan, aipatutakoa egiazta­tzen duten dokumentuak eran­tsi beharko dira. Dokumentazio hori Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari espresuki emandako baimenarekin ordezka daiteke, hartara dagokion administrazioak datu horiek zuzenean eman diezazkion.

12. oinarria.  Diru lagun­tza zuri­tzea.

12.1.  Kasu guztietan, entitate onuradunak frogatu beharko du diruz lagundutako jarduera gauzatu izana, baita jarduera horrek sortutako kostuak ere.

12.2.  Diru lagun­tza­ren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauza­tzeko epea, urteko deialdian ezarritako dena, amai­tzen denetik kontatuko da.

12.3.  Aurreko paragrafoan zehaztutako epearen barruan, enpresa onuradunak kontu zurigarri bat aurkeztu beharko du ondorengo agiri hauek jasoz:

— Diru lagun­tza emateko ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituela egiazta­tzen duen jarduera memoria, egindako jarduerak eta lortutako emai­tzak adierazita Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren web orrian eskuragarri dagoen ereduaren arabera. Proiektua gauzatu bitartean sortutako agiri eta txos­ten guztiak eran­tsi beharko dira, baita proiektuari buruzko dokumentazio grafikoa, argazki bidezkoa edo ikus-entzu­nezkoa.               

— Memoria ekonomikoa, jardueren kostua frogatuko duena. Honako edukiak izango ditu:

a)  Zerrenda sailkatu batean jasota, jardueraren gastuak, bakoi­tza­ren har­tze­koduna eta agiria, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data adierazita. Diru lagun­tza aurrekontu baten arabera ematen bada, horrekiko desbiderapenak adieraziko dira.

b)  Fakturak, edo merkatari­tzako trafiko juridikoan haien pareko froga-balioa edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan adierazitakoak, eta, behar izanez gero, ordainketaren egiaztagiriak.       

c)  Beharko balitz, aurreko a) atalean aipatu den zerrendara gehitutako gastu orokorrak eta/edo zeharkakoak bana­tzeko irizpideak adieraziko dira.

d)  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko jaso diren beste diru sarreren edo lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

e)  Entitate onuradunak, ekipo-ondasunen horniduran edo aholkulari­tza edo lagun­tza teknikoaren arloko enpresen zerbi­tzu-prestazioan, diruz lagun­tzeko moduko 18.000 euroko edo hortik gorako kostuak egin baditu, eskatutako hiru eskain­tzen artean egindako aukeraketa egiazta­tzen duen dokumentazioa, hain zuzen ere 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluak dioenaren bidetik, non eta lagun­tza horren ezaugarri bereziak direla-eta behar adinako enpresa edo profesionalik ez dagoen zerbi­tzu horiek emateko, edo kostua diru lagun­tza eskatu aurretik egin den. Aurkeztu diren eskain­tzak, justifikazio fasean edo, bestela, diru lagun­tza eskaeran aurkeztu behar direnak, efizien­tzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatuko dira. Hautatutakoak proposamen ekonomikorik onenak ez badira, berariaz zuritu beharko dira memoria batean.  


— Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tzailekoetan egunean daudela egiazta­tzen duten ziurtagiri eguneratuak. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ­ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

12.4.  II. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, diru lagun­tza­ren zuri­tzea eranskinaren 4. oinarrian jasotako moduluen bidez kreditatuko da.        

Eta, aurkeztu behar den dokumentazioa, honako hau izango da:

— Jardueraren memoria, diru lagun­tza­ren xedeko jardueraren garapena zurituko duena. Horretan sartuko dira, halaber, egindako jardueren xehetasunak, lortutako emai­tzak eta egindako bideragarritasun plana.

— Memoria ekonomiko zurigarria, ­gutxienez honako xehetasunak emango dituena:

a)  Modulu­tzat hartu diren unitate fisikoen kopuruari buruzko egiaztagiria edo, holakorik ezean, per­tsona onuradunaren aitorpena.

b)  Diru lagun­tza­ren zenbatekoa, jarduera memorian eta II. eranskinaren 4. oinarrian aurreikusten diren moduluetan kuantifikatu diren jarduerak oinarri hartuta kalkulatua.

c)  Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko jaso diren beste diru sarreren edo lagun­tzen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

— Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan edota entitate lagun­tzailekoetan egunean daudela egiazta­tzen duten ziurtagiri eguneratuak. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ­ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

12.5.  Kostuak egiazta­tzeko jatorrizko agirien kopia elektronikoa, informatikoa edo telematikoa aurkeztuko da, baldin eta agiri horien egiazkotasuna, osotasuna eta zain­tza berma­tzen badira.

12.6.  Diru lagun­tza justifika­tzeko ezarritako epea amaitu eta ez badira oinarri hauetako 3. eta 4. ataletan aipatutako agiriak aurkeztu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dio entitate onuradunari agiri horiek aurkezteko. Bigarren epe horren barruan justifikazioa aurkezten ez bada, hamalaugarren oinarrian aurreikusitako ondorioak eragingo ditu. 

12.7.  Entitate onuradunak, lagun­tza ematea bul­tzatu zuen jarduera burutu izanaren eta jasotako fondoak aplikatu izanaren egiaztagiriak 4 urtez gorde beharko ditu nahitaez. Epe hori konta­tzen hasiko da entitate onuradunak aipatu ziurtagiriak aurkezteko ezarrita dagoen denbora amai­tzen denetik aurrera. 


12.8.  Oinarri honetako 3. eta 4. puntuetan adierazitako agiriak aurkeztutakoan, Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuak dokumentazioa egiaztatuko du.       

Egiaztapen horretatik ondoriozta­tzen bada diruz lagundu daitekeen kostua emandako diru lagun­tza baino txi­kiagoa dela, doitu egingo da diru lagun­tza. Diru lagun­tza justifika­tzeko ezarritako baldin­tzak edo diru lagun­tza­ren xede ziren helburuak, osorik nahiz zati batean, ez badira bete, horren berri emango zaio eska­tzaileari egiaztapenaren emai­tze­kin batera, eta aldi berean hasiera emango zaio diru lagun­tza jaso­tzeko eskubidea galdu­tzat emateko prozedurari, edota diru lagun­tza osorik nahiz zati batean itzul­tzeko prozedurari (14. oinarrian aurreikusten da).        

13. oinarria.  Ebazpena alda­tzea.

13.1.  Entitate onuradunek organo emaileari eskatu ahal izango diote, diruz lagundutako jarduera egiteko epea amaitu aurretik, aldatu dezala diru lagun­tzak emateko ebazpena, baldin eta finkatutako epeak luza­tzea, emandako diru lagun­tza murriztea, diruz lagundutako aurrekontu atalak alda­tzea edo jardueran bildutako ekin­tzak alda­tzea badakar. Aldaketa horiek ezusteko kausen ondorio direnean edo jardueraren helburua lor­tzeko beharrezkoak direnean baimenduko dira, betiere diru lagun­tza­ren xedea alda­tzen ez bada eta hirugarrenen eskubideak kalte­tzen ez badira.  

13.2.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lu­rralde Orekako Departamentuak ofizioz alda dezake diru lagun­tza emateko ebazpena, betiere entitate interesatuari entzu­naldia eskainita eta fun­tsak ezarri aurretik, baldin eta diru lagun­tza emateko kontuan hartutako baldin­tzen aldaketak galarazten edo zail­tzen badu erdie­tsi nahi den interes publikoa lor­tzea eta onuradunari ez bazaio kalte ekonomikorik eragiten.

13.3.  Entitate onuradunak egiaztapen-agirian jakinarazten badu aldatu egin direla diru lagun­tza emateko kontuan hartu ziren baldin­tzak eta, aldaketa horiek direla eta, lehen adierazi eran ebazpena alda­tzea zilegi zatekeela, baina aldaketa onartu aurreko baimen administratiboaren tramitea ez zela egin bere garaian, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak onartu egin ahal izango du aurkeztu dioten egiaztapen-agiria, baldin eta erabaki horrek hirugarren ­batzuen eskubideak urra­tzen ez baditu, eta alde batera ­utzi gabe entitate onuradunari jar dakiokeen isuna, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzak arau­tzen dituenak, dioenari jarraikiz.

14. oinarria.  Ez-bete­tzeak eta itzul­ketak.

14.1.  Entitate onuradunak ez badu bete­tzen oinarri arau­tzaile hauetan, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta gainon­tzeko araudi aplikagarrian ezarrita dauden baldin­tze­takoren bat, lagun­tza jaso­tzeko eskubidea galduko du erabat edo neurri batean, eta jasotakoa ­itzuli beharko du osorik edo neurri batean, aipatutako foru arauaren 35. artikuluan xedatutakoaren arabera legozkiokeen berandu­tza interesekin batera, eta, eran­tzu­kizunak eskatuko zaizkio, aipatutako foru arauaren 49. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.               

14.2.  Bete gabe ­utzi dena mailaka­tzeko, propor­tzional­tasunaren irizpideak erabiliko dira, eta irizpide horiek organo instruktoreak balioe­tsiko ditu, egindako lanen arabera onuradunak proiektua zer neurritan burutu duen eta zenbateko diru lagun­tza jaso duen kontuan hartuta.

14.3.  Proiektuaren bideragarritasunagatik edo izaeragatik, edo behar bezala zuritutako bestelako arrazoiengatik ezingo balitz lana bukatu edo aurrera jarrai­tzea komeniko ez balitz, diru lagun­tza bukatu­tzat eman ahal izango da, bi aldeen artean adostuta.

14.4.  Borondatezko itzul­keta­tzat ­jotzen da per­tsona ala entitate onuradunak diru lagun­tza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzul­tzeko prozedura hasteko, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, betiere:

— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Entitatearen ordezkari­tzan jarduten duenaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Borondatezko itzul­keta egiteko arrazoien azalpena.     

— Tokia eta data.

— Sinadura.

Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tzeko itzul­keta egin dela deialdiak zehaztutako finan­tza-erakundearen kontu zenbakian.         

Borondatezko itzul­keta gerta­tzen denean, dagozkion berandu­tza interesak kalkulatuko ditu diru lagun­tza ematen duen organoak.

15. oinarria.  Europar Batasuna.

Oinarriotan araututako diru lagun­tzek ondoko izaera izango dute:

— II., IV eta V. eranskinetan aurrekusitako diru lagun­tzak, «de minimis» lagun­tza­tat joko dira eta ez zaie aplikatu behar sektore, enpresa edota lurralde izaera duten eragile eta elkarteei, ezta ekin­tzaile­tza babesten duten erakundeei ere. Beraz ondorengo erregelamenduan xedatutakoa aplikatuko da, hotz, 2013ko abenduaren 18ko Europar Batzor­dearen 1407/2013 EB Erregelamendua, minimis lagun­tzei Europar Batasunaren fun­tzionamenduari buruzko Itunaren 107 eta 108. artikuluak ezar­tze­ari buruzkoa (2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala). Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, emandako MINIMIS lagun­tzek guztira ez dute 200.000 euro baino gehiago izan behar hiru zergalditan.

— III. eranskinean aurreikusitako lagun­tzak berez ez dira estatuko lagun­tzak Europar Batasunaren Fun­tzionamenduari buruzko Itunak 107. artikuluko 1. puntuan xedatutakoaren arabera.

16. oinarria.  Finan­tza­keta komunitarioa.

16.1.  Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak Europar Batasunak aurreikusitako helburu eta ekin­tze­kin bat datozen heinean, finan­tza­keta komunitarioa lor­tzeko izapidetuko dira.            

16.2.  II. eta III. eranskinei dagozkien oinarriak eta deialdia bat datoz Europako Gizarte Fun­tsa­ren (EGIF) Euskal Autonomia Erkidegorako 2014-2020 programa operatiboarein, zehazki, «inber­tsioaren lehentasuna» 8. helburu tematikoarekin eta 8.3.1 helburu bereziarekin.

16.3.  IV. eranskinari dagozkion oinarriak eta deialdia bat datoz Eskualde Garapeneko Europako Fun­tsa­ren (EGEF) Euskal Autonomia Erkidegorako 2014-2020 programa operatiboarekin.   

16.4.  Europar Batasunarekin batera finan­tza­tzen diren diru lagun­tzak komunitateko araudiak eta garapen eta transposizio arauek arautuko dituzte, kasuan kasu.       

16.5.  Europar Batasunaren kofinan­tza­keta lortuz gero, diru lagun­tza­ren xedeari buruzko aipamen publiko orotan jasota geratuko da: bai EGEFen (Eskualde Garapenerako Europar Fun­tsa) % 50eko finan­tza­zioa, lelo hau jarrita: «Europa egiteko modu bat», bai EGFen (Europako Gizarte Fun­tsa) % 50eko finan­tza­zioa, lelo hau jarrita: «EGFek zure etorkizunean inberti­tzen du».

16.6.  Diruz lagundutako entitateak bermatu egin behar du 2014-2020 EGEF edo EFG programa operatiboei dagozkien kostuen eta kontu ikuskari­tzen egiaztagiri guztiak Batzor­dearen eta Kontuen Auzitegiaren eskura egongo direla hiru urteko epean, programa ixten denetik hasita, edo, egin diren urtetik hasita.               


17. oinarria.  Araubide juridikoa.

Oinarri hauetan aurreikusitako diru lagun­tzak arau­tzeko, bertan xedatutakoaz gain, kontuan hartuko dira 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoan; 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako araudian eta diru lagun­tzen alorreko gainerako araudi aplikagarrietan ezarritakoa.

II. ERANSKINA

Enpresak sor­tzeko prozesuan enpresa proiektuei lagun­tza emateko diru lagun­tzen oinarri bereziak.

1. oinarria.  Xedea.

Enpresak eta enpleguak sor­tzeko prozesuak lagun­tzea eta indar­tzea.

2. oinarria.  Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak.

2.1.  Diru lagun­tza jaso ahal izango duten jarduerak izango dira ideia umo­tzeko eta «bidegarritasun plana» egiteko prozesuan per­tsona edo talde susta­tzaileari lagun­tzeko ekin­tzak (hasi enpresa ideia zehaztetik eta ideia garatu arte).   

Garatuko den bideragarritasun planak honako hauek eduki beharko ditu: jardueraren eta proiektuko talde susta­tzailearen eta per­tso­nen deskribapen xehatua, merkatu azterketa, marketin plana, inber­tsioak eta azterketa ekonomiko-finan­tza­rioak, izaera juridikoa eta kapitalaren osaera etab; eta ideiaren bideragarritasunari buruzko adierazpena.               

2.2.  Aholkulari­tza zerbi­tzuak entitate homologatuek emango dituzte, eta homologazio hori ekin­tzaileei aholkulari­tza eta lagun­tza teknikoa emateko zerbi­tzuak homologa­tzeko oinarriak arau­tzen dituen 437/2004 Foru Arauaren, edo hori ordezkatuko duen araudiaren arabera lortuko da.  

2.3.  Proiektuen baldin­tzak:

2.3.1.  Gipuzkoan ezarriko den eta susta­tzailearen jarduera ekonomiko nagusia bilakatuko den enpresa proiektu bat aztertu eta garatu nahi duten per­tso­nek sustatutako proiektua izatea.

2.3.2.  Ezingo da proiektuaren susta­tzaile izan azken bi ekitalditan ­antzeko ezaugarriak dituen jarduera bat bere kontura garatu duen inor.

2.3.3.  Bideragarritasun plana jarduera ekonomikoa hasi baino lehen egin beharko da.

2.3.4.  Bideragarritasun plana 2004ko maia­tza­ren 26ko 437/2004 Foru Aginduan aurreikusitako metodologiaren eta kalitate estandarren arabera egin beharko da.

3. oinarria.  Entitate onuradunen baldin­tzak.

Entitate onuradunak izango dira ekin­tzaileei aholkulari­tza eta lagun­tza teknikoa emateko zerbi­tzuak homologa­tzeko oinarrriak arau­tzen dituen 437/2004 Foru Arauaren edo hori ordezkatuko duen araudiaren bidez homologazioa lortu duten entitateak.

4. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

4.1.  Diruz lagundu daitezkeen aholkulari­tza zerbi­tzuak Gipuzkoako diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko Foru Arauak, 29. artikuluan, eta arau hori gara­tzen duen erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko Foru Dekretua) ezarritako modulu sistemari jarraituz beteko dira.

4.2.  Enpresak sor­tzeko aholkulari­tza zerbi­tzuak emateko modulu sistemak 25 ordutan ezar­tzen du proiektu bakoi­tzeko gehieneko dedikazioa.

4.3.  Enpresak sor­tzeko kon­tsulta eta aholkulari­tza zerbi­tzuen modulu sistemak, ondoko unitateko kostu estandarrak izango ditu:

— Besteen konturako langileak, Gizarte Seguran­tzako kotizazioan hobaririk gabekoak: 33,76 €/orduko.

— Besteen konturako langileak, Gizarte Seguran­tzako kotizazioan hobaridunak: 25,79 €/orduko.

— Langile autonomoak: 30,30 €/orduko.        

4.4.  Modulu horiek eguneratu ahal izango dira ezar­tze­rakoan kontuan hartu ziren baldin­tza ekonomiko, finan­tziero edo teknikoak alda­tzen diren heinean.

5. oinarria.  Diru lagun­tzen zenbatekoak.

Diru lagun­tzen zenbatekoa kostu hautagarrien % 100 izatera irits daiteke.

III. ERANSKINA

Enpresak sor­tzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza emateko diru lagun­tzen oinarri bereziak.

1. oinarria.  Xedea.

Emakumeek sustatuta enpresen eta enpleguaren sorrera eragingo duten enpresa proiektuak bul­tza­tzea.

2. oinarria.  Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak.

Emakumeek enpresa berriak sor­tzeko prozesuan lagun­tzeko sistema integral per­tso­nalizatuak antola­tzea, ­gutxienez honako hauek jasoz:

— Sarbide eta komunikazio gune bakarra eta doakoa Gipuzkoarako.

— Genero ikuspegia jasoko duen lagun­tza integrala eta per­tso­nalizatua.

— Enpresak proiektu bakoi­tza­rekin edo enpresa sorrerarekin zerikusia duten gaitasun bereziak eta/edo zeharkakoak eskura­tzeko prozesuak.

— Bideragarritasun planak egitea.

— Enpresa berriaren jarraipena eta tutore­tza lehen urtean.               

— Enpresa proiektuaren ezaugarriei eta beharrei eta emakume ekin­tzaileari egokitutako finan­tza­zioa.

— Bizi­tza per­tso­nala eta profesionala bateragarri egiteko zerbi­tzuak.

— IKTetan oinarritutako gizarte zabalkundeko eta balioespeneko sistemak.

3. oinarria.  Onuradunek bete behar dituzten eskakizunak.

3.1.  Enpresen interesak ordezkatu, sustatu eta defenda­tzen dituzten Gipuzkoako enpresa elkarteak eta entitateak onuradun­tzat joko dira.   

3.2.  Dena den, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera izango dute halaber aurreko oinarrian aipatu diren entitateen elkarte publiko edo pribatuek, zein­tzuk izaera juridikorik izan gabe ere diruz lagun­tzeko modukoak izan daitezkeen proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditza­keten. Kasu honetan, dagokion eskaeran elkartea osa­tzen duen entitate bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze konpromisoak jaso behar dira eta hoietako bakoi­tzari aplikatu beharreko diru lagun­tza­ren zenbatekoa, horiek ere onuradun­tzat joko baitira, eta denei 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko zaie.             


Nolanahi ere, elkarteak entitate bat izendatu beharko du ordezkari gisa, elkarteari dagozkion eginbeharrak bete­tzeko behar hainbateko ahalmena duena. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordina­tzailea izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tzeko ondorioetarako, eta bera gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren elkarrizketa eta harremanen zereginak.

4. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

4.1.  Entitate eska­tzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zeha­tzean jasota dauden eta zalan­tza­rik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak.      

4.2.  Langileen kostuaren kasuan, proiektuari eskainitako ordu kopuruaren ziurtagiria aurkeztuko da.

4.3.  Kanpoko langileen kostua hautagarria izango da, gehienez ere 69,29 euro/orduko balioarekin.

4.4.  Zeharkako kostuak, diruz lagundutako proiektuarekin lotura zuzena duten barneko langileen zuzeneko kostuen % 15 bitartekoa izan daitekeen ehuneko finko bat aplikatuta.

4.5.  Bideragarritasun planei zein lagun­tza eta/edo tutorizazio planei dagokienez, II. eranskinaren 4 oinarrian aurreikusitako tarifak aplikatuko dira.

4.6.  Bidaietan eta mantenuan egindako gastuei dagokienez, Eusko Jaurlari­tza­ren 1993ko ­otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan, zerbi­tzuen ondoriozko kalteordanei buruzkoan, aurreikusitako baremoak aplikatuko dira.

5. oinarria.  Diru lagun­tzen zenbatekoak.

Diru lagun­tzen zenbatekoa kostu hautagarrien % 100 izatera irits daiteke.

6. oinarria.  Proiektuen artean hauta­tzeko irizpideak.

6.1.  Diru lagun­tzak, deialdi eta hautapen-prozedura bakarreko elkarren lehiaren bidez emango dira.           

6.2.  2. oinarrian jasotako diru lagun­tza eskaerak hauta­tzeko ondorengo balorazio irizpideak izango dira kontuan:      

— Proposamenaren kalitatea (entitatearen esperien­tzia, hautatutako estrategiaren argitasuna eta izaera berri­tzailea; enplegu berdearen eta ekonomia zirkularraren alde egiten duten integrazio jarduera positiboak; eta, proposatutako helburuen eta garatuko diren tresnen metodologiaren arteko neurri zuzena eta koheren­tzia): 30 puntu arte.

— Horien har­tzaile diren emakumeen kopurua: 30 puntu arte.

— Ekin­tza ikasitako ikasgaietan eta emai­tze­tan izan dezaketen eragina: 25 puntu arte.

— Aukera berdintasuna emakume eta gizonen artean: 5 puntu arte.

— Entitate eska­tzaileak euskararen aldeko ekin­tza positiboak buru­tzea eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin euskarazko talde bat sor­tzea: 5 puntu arte.

— Europako politiketan eta interes komunitario orokorretan eta berezietan txerta­tzea: 5 puntu arte.

6.3.  Aurreko ataleko irizpideen arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tzeko.

IV. ERANSKINA

Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tzaileak sor­tzeko prozesuan lagun­tza emateko diru lagun­tzen oinarri bereziak.

1. oinarria.  Xedea.

Gipuzkoako enpresen sarea diber­tsi­fika­tzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei lagun­tzea, eralda­tzeko duten gaitasunaren eta balio eran­tsiaren arabera, eta ain­tzat hartuz, bereziki, enplegu berdea eta ekonomia zirkularra bul­tza­tzen lagun­tzen duten horiek, ekimen per­tso­nalaren nahiz barne ekin­tzaile­tza korporatiboaren ondorio izan.

2. oinarria.  Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak.

2.1.  Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berri­tzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jar­tzeko prozesuan per­tso­nari edo ekipo bul­tza­tzaileari lagun­tza ematea.

2.2.  BIC Gipuzkoak babestuko dituen enpresa ekimenak.            

3. oinarria.  Entitate onuradunen baldin­tzak.

Onuradunak izango dira: Gipuzkoan erroldatuta dauden per­tsona fisikoak eta Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoi­tza duten per­tsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berri­tzaile bat sor­tzeko ideia dutenak Gipuzkoan mar­txan jar­tzeko.

4. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

Diruz lagunduko diren kostuak ondorengoak izango dira:

— Per­tsona edo talde susta­tzailearen dedikazioa (600 euro/hilabete gehienez).

— Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskura­tzea.

— Kanpo aholkulari­tza eta lagun­tza teknikoaren gastuak.

— Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa.

— Azoketara joatea, bidaia­tzea eta abar.

— Maketa eta prototipoak egitea.

5. oinarria.  Diru lagun­tzen zenbatekoak.

Diru lagun­tza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoi­tzeko 30.000 €-ko gehienezko mugarekin.

V. ERANSKINA

Ekin­tzaileen eta ekin­tzaile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala helburu dituzten jarduerak diruz lagun­tzeko oinarri bereziak.

1. oinarria.  Xedea.

Honako arlo hauekin lotutako jarduerak egiten lagun­tzea: Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien arloko trebakun­tza; ekin­tzaile­tza bul­tza­tzeko ekosistema gara­tzea; ekin­tzaileen eta ekin­tzaile­tza­ren ebaluazioa, balorizazioa eta zabaldunke soziala egitea, ekimen per­tso­nalaren nahiz barne ekin­tzaile­tza korporatiboaren ondorio izan.

2. oinarria.  Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak.

2.1.  Hezkun­tza komunitatean enpresa espiritua sustatuko duten esperien­tziak eta Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien arloko trebakun­tza.

2.2.  Ekin­tzaile­tza bul­tza­tzeko ekosistemaren barruan, eragileak eta haien arteko harremanak indar­tzera bideratutako ekimenak.

2.3.  Ekin­tzaileen eta ekin­tzaile­tza­ren ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala, per­tso­naren ekimenez edo korporazioaren barne ekin­tzaile­tza­ren bidez. Horretarako, jarduera hauek egingo dira: per­tso­naren eta enpresaren jardunbide egokien identifikazioa eta sozializazioa; ekin­tzailetasun prozesuen eraginen neurketa; ekosistemaren erlazioak ikusgarri egitea argitalpenen bidez (ida­tziz eta IKTen erabilera inten­tsi­boaren bidez); jardunaldiak eta mintegiak antola­tzea eta horietan parte har­tzea; garatutako politiken eraginak neur­tzeko, herritarren, enpresen, entitate onuradunen eta ekin­tzaile­tza bul­tza­tzeko ekosistemako eragileen integrazioa.        

3. oinarria.  Entitate onuradunen baldin­tzak.

Onuradun izango dira Gipuzkoako berrikun­tza enpresen zentroak, Eusko Jaurlari­tzako Hezkun­tza, Hizkun­tza Politika eta Kultura Sailaren funts publikoekin finan­tza­tutako hezkun­tza arautuko zentroak, eta ekin­tzaile­tza­ren ebaluazioaren eta/edo zabalkunde eta balorizazio sozialaren arloan esperien­tzia kontrastatua duten entitate eta enpresak. 

4. oinarria.  Diruz lagundu daitezkeen kostuak.

4.1.  Entitate eska­tzaileak aurkezten duen jardueraren au­rrekontu xehatu eta zeha­tzean jasota dauden eta zalan­tza­rik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak.      

4.2.  Ez dira diruz lagunduko bidaia eta mantenu gastuak.             

4.3.  Kostu hautagarriak ez dira izango merkatuaren balioa baino handiagoak eta arrazoizkoak izan beharko dute. Gainera, mugatu egin ahal izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak hala erabakiko balu.

5. oinarria.  Diru lagun­tzen zenbatekoak.

5.1.  Diru lagun­tza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da.

5.2.  Entitate eska­tzaileak aurkeztutako aurrekontua edo ondorengo aldaketak hartuko dira diru lagun­tza­ren zenbatekoa zehazteko erreferen­tzia­tzat.

6. oinarria.  Proiektuen artean hauta­tzeko irizpideak.

6.1.  Eskaeren artean aukera­tzeko, balorazio irizpide hauek erabiliko dira:

a)  Proposamenaren kalitatea (entitatearen esperien­tzia, hautatutako estrategiaren argitasuna eta izaera berri­tzailea; enplegu berdearen eta ekonomia zirkularraren alde egiten duten integrazio jarduera positiboak; eta, proposatutako helburuen eta garatuko diren tresnen metodologiaren arteko neurri zuzena eta koheren­tzia): 30 puntu arte.

b)  Ekin­tzek ikasitako ikasgaietan eta emai­tze­tan izan dezaketen eragina: 30 puntu arte.

c)  Onuradun izan daitezkeen per­tsona, per­tsona kolektibo eta/edo entitate kopurua: 20 puntu arte.

d)  Aurkeztutako jarduera gara­tzeko bideragarritasun finan­tza­rioa: 10 puntu arte.

e)  Emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna: 5 puntu arte.

f)  Entitate eska­tzailean euskararen aldeko ekin­tza positiboak eduki­tzea, eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin harremana euskaraz izango duen talde bat sor­tzea: 5 puntu arte.

6.2.  Irizpide horien arabera 50 puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru lagun­tza jaso­tzeko.               

VI. ERANSKINA

«Enpresak sortu eta gara­tzeko prozesuan lagun­tzeko programaren» diru lagun­tzen 2017ko deialdia.             

1.  Eskaerak aurkeztea.

1.1.  II., III., IV. eta V. eranskinetako 2. oinarrian zehaztutako baldin­tzak bete­tzen dituzten erakundeek eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte.

1.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta bukatuko da:

— III. eta V. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2017ko uztailaren 28an, eguerdiko 12:00etan.

— II. eta IV. eranskinen 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2017ko urriaren 17an, eguerdiko 12:00etan.     

2.  Finan­tziazioa.

2.1.  Deialdi honetan eman beharreko diru lagun­tzen zenbateko 1.570.000,00 eurokoa izango da, eta 2017rako Gipuzkoako Lurralde Historikoak dauzkan aurrekontu-sail hauen artean banatuko da:              

a)  Enpresak sor­tzeko prozesuan enpresa proiektuei lagun­tza ematea (II. eranskina):

1.0410.100.470.00.24.2017: 200.000,00 €.

5.0410.100.470.00.24.2018: 20.000,00 €.

b)  Enpresak sor­tzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei lagun­tza ematea (III. eranskina):

1.0410.100.470.00.26.2017: 150.000,00 €.

5.0410.100.470.00.26.2018: 200.000,00 €.

c)  Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berri­tzaileak sor­tzeko prozesuan lagun­tza ematea (IV. eranskina):

1.0410.100.470.00.25.2017: 182.500,00 €.

1.0410.100.770.00.07.2017: 242.500,00 €.

5.0410.100.470.00.25.2018: 160.000,00 €.

5.0410.100.770.00.07.2018: 240.000,00 €.

d)  Ekin­tzaileen eta ekin­tzaile­tza­ren inguruko trebakun­tza, ebaluazioa, balorizazioa eta zabalkunde soziala lagun­tzen duten ekin­tzak (V. eranskina):

1.0410.100.470.00.19.2017: 75.000,00 €.

1.0410.100.481.00.15.2017: 50.000,00 €.

5.0410.100.470.00.19.2018: 25.000,00 €.

5.0410.100.481.00.15.2018: 25.000,00 €.

2.2.  Aipatutako zenbateko osoa organo eskudunak handitu ahalko du, dirua ematea erabaki aurretik deialdi berririk egiteko beharrik gabe eta, kasuen arabera, dagokion aurrekontu-aldaketa onartu ostean.            

2.3.  Era berean, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuari argi eta garbi ematen zaio eskumena programa honen aurrekontu-kredituetan zenbateko soberakinak geratuz gero baimendutako gastuak murriztea baimendu dezan, zenbatekoak departamentuaren programa honetako edo beste orotako aurrekontu-sailetara transferi­tzeko.

3.  Jarduerak gauza­tzeko epea.

3.1.  Oro har, diruz lagundutako jarduerak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira eta ondorengo datarako amaitu:            

— II. eta III. eranskinen 2. oinarrietan aurreikusitako jardueren kasuan, 2018ko maia­tza­ren 2an.

— IV. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2018ko irailaren 25ean.

— V. eranskinaren 2. oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan, 2018ko ekainaren 5ean.

4.  Ebazpena jakinaraztea.

Diru lagun­tza ematea edo uka­tzea erabaki­tzen duen ebazpena eska­tzaile bakoi­tzari bakarka jakinaraziko zaio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea alde batera ­utzita, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

5.  Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaeran honako informazio hau sartuko da:

a)  Entitate eska­tzailearen datuak.

b)  Diru lagun­tza­ren xede den proiektuaren edo jardueraren memoria deskriptiboa, balorazio irizpideak aplika daitezen (Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuak eranskin bakoi­tze­rako ezarritako ereduen arabera).             

c)  Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu zehaztua.

d)  Ardurapeko adierazpena, deialdi honetako eranskinean eran­tsi­tako ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere sar­tzen dena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, entitate onuradun izaera lor­tzeko debekurik ez duela adierazten duena, baita emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005eko ­otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren 2007ko abenduaren 28ko 14/2007 Legearekin zerikusia dutenak. Eta, enpresak azken hiru ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» lagun­tzei buruzkoa, horiek jaso baditu.              



e)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan egunean daudela egiaztazen duen dokumentazio eguneratua. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ­ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

f)  Lagun­tza bateragarrien ziurtagiria.

6.  Eskaerei buruzko erabakia har­tzeko eta jakinarazteko epea.

Diru-lagun­tza onar­tzeko ala ezesteko erabakia jakinarazteko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren argitalpen-egunetik hasita.

Erabakia eska­tzaile bakoi­tzari jakinaraziko zaio, eta, horrez gain, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru-lagun­tzei buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari jarraiki.          

7.  Borondatezko itzul­keta.

Per­tsona ala entitate onuradunak borondatezko itzul­keta egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari 14.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tzeko itzul­keta ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.