GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
EKONOMIA SUSTAPENEKO,
LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA
Gipuzkoako enpresa
ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programaren» oinarri arautzaileak
eta 2017ko deialdia.
Diputatuen Kontseiluak
honako erabaki hau hartu du 2017ko maiatzaren 30ean.
Ekonomia,
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoaren
susperraldi ekonomikoa finkatzen lagundu nahi du. Horretarako, portaera
enpresarial aurreratu eta jasangarriak sustatuko ditu eta herrialde nahiz
lurralde gisa gure politika industrialak eta ekonomikoak ditugun identitate
ezaugarriak indartuko ditu. Azken finean, Gipuzkoa sustatu nahi da, hau da,
aberastasun jasangarria eta pertsonen ongizatea sortzen direla bermatzen
duen Gipuzkoa.
Enpresa eta enplegu
gehiago eta hobeak sortzera bideratutako estrategia bat garatu nahi da,
ekonomia produktiboaren alde eginda, batik bat, gure sektore estrategikoetan,
aberastasuna era jasangarrian sortzea indartzen duten portaera enpresarial
eta sozialak sustatuta. Gure herrialdeko industriaren alde mugimendu sozial bat
sustatzen duen proiektu bat izango da, aberastasuna sortzeko enpresa
prozesuaren erdi-erdian jarriz eta gizarteari, ekonomiari eta lurraldeari
egiten dion ekarpena azpimarratuz. Hori guztia eraldaketa enpresarialaren
(antolamendua, kudeaketa eredua, hobeto lehiatzeko birdimentsionatzea,
produktuen eta/edo zerbitzuen katalogo berriak eta/edo gehigarriak) aldeko
politikekin bat egingo da, hau da, bereizkuntza, balio erantsia eta abantaila
lehiakor iraunkorrak eskaintzen dituzten politikekin. Bestela esanda, enpresak
eraldatzeko programak jarriko dira martxan; hala, lehiakortasunaren kontzeptuan
eboluzionatuko da, enpresen arteko lankidetza sustatuta konpetentziak eskura
ditzaten, eralda daitezen eta negozio ereduak suspertu ditzaten.
Horretarako,
beharrezkotzat jo da Gipuzkoa industrial eta lehiakor bat lortzeko jarduketa
ildo bat garatzea, enpresa txikia lehenesten duena: bideragarritasunean,
ondorengotzan, produktu merkatuaren estrategian, dimentsioan, hazkundean,
kudeaketan, etab.; dibertsifikazio eta eraldaketa produktiboen prozesuak
ezagueraz sakondu eta orientatzeko. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren papera
prozesu horiek gauzatzeko baldintzak eta guneak ager daitezela sustatzea da
eta, beraz, profil erraztailea eta katalizatzailea izango du.
Ildo horri
jarraikiz, lurraldeak aurrera egiteko eredu bat sustatuko da, politika eta
praktika operatiboetan oinarritua; betiere enpresen lehiakortasuna hobetzen
badute eta lurraldearen baldintza sozialak eta ekonomikoak hobetzen laguntzen
badute. Hala, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren garapena elkarrekin
erlazionatuta dauden elementutzat jotzen dira, Gipuzkoako herritarren
etorkizuneko ongizatean eragina baitute.
Horregatik
guztiagatik, 2016an laguntza programa bat abiatu zen honelako helburu hauek
izango dituzten jarduketa batzuk sustatzeko: enpresen eta haien ingurunean
ideiak nola diseinatu, ekoiztu eta ideiak balio zein emaitzetara eraldatzeko
prozesuak, erlazioak eta erabakiak eratzen dituzten esku-hartzeak. Hau da,
beren gaitasunek gizartearentzat baliagarria den proposamen bat egiten dute.
Beraz, kontua da
eraldaketa lehiakortasunerantz egiteko bide gisa sustatzea. Hainbat etapen
bidez, balioa era jasangarrian sortzera bideratutako prozesua izango da eta,
bertan, enpresa bakoitzak bere ibilbidea eraiki beharko du.
Ibilbide bat,
konpromiso bat oraina ziurtatzeko, negozioa egokitzeko eta emaitzak hobetzeko,
eta enpresaren jasangarritasuna lortzeko.
Ibilbide horrek hau
guztia izan beharko luke kontuan:
* Estrategia enpresariala, aurrerapena eta
erabaki hartzea batzea;
* Enpresa bakoitzak gaitasun bereizgarri bat
izatea (jarduera kritikoak) funtsezko balio proposamen batean bilakatzeko
baliabide kritikoak eta kide kritikoak erabilita (ezagutza eta gaitasunak
konbinatu ahal izateko);
* Transmisio enpresarialek espiritu
enpresariala pizten dute eta hazkunderako zein enplegurako potentzial handia
eskaintzen dute; eta,
* Lankidetza enpresarialaren xedea da
efikazia sortzea taldeen edo erakundeen gaitasunak konbinatuta.
Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, ardazte eta
leheneste politika baten bidez, uste du beharrezkoa dela hori gauzatzea
(ikusmolde integral batekin, beste politika batzuekin batera garatuta), lau
jarduketa ardatzen bidez garatzea:
* Enpresen adimen lehiakorraren erabilera
integratzea eta sistematizatzea.
* Enpresak dibertsifikatuz, bereiziz eta
produktuei, zerbitzuei eta negozio ereduei balio ekarpena eginez eraldatzea.
* Jarduera enpresarialaren jarraitutasuna
sustatzea.
* Enpresen arteko lankidetza dinamikak gauzatzea.
Enpresetan adimen
lehiakorra integratuta, balio estrategikoa duen inguruneari eta konpetentziari
buruzko informazioa lortu, aztertu, interpretatu eta hedatzeko prozesuak
garatu nahi dira erabakiak hartzen dituztenei helarazteko, une egokian.
Prozesu hori erakunde guztiaren adimen kolektiboaren garapenean oinarritutako
erabaki mekanismoekin garatu behar da.
Balioaren alorretako
aukerak eta gaitasunak eraldatzeko atalean, enpresak inputen kostua emaitzen
fluxu batean bilakatzea sustatzen da.
Konponbide
integralen errendimenduak lortzea da xedea eta, horretarako, bere eskaintza
eraldatzen da eta hirugarren erakundeekin integratzen da behin eta berriz.
Laburbilduz, helburua aukerak sortzea da. Hazkunderako aukerak: aukera horiek
taldeak nahastuta etorriko dira, horien aktibo ikusezinak, gaitasunak eta ezagutza
konbinatuta, lankidetzarako borondate legitimoarekin, pertsonentzako
balioa sortzeko modu berriak ustiatu eta aztertzeko, ideiak emaitza bihurtzeko
(ezagutza eta aktiboak modu adimentsuan konbinatzea). Eta, testuinguru
horretan, negozio-ereduaren osagaien lankidetza funtsezkoa da gaitasunak
emaitza bihurtzeko. Proposamen integralen eta sinergien probetxuaren
egituraketa errazten duten jarduketak garatuko dira.
Bestetik, jarduera
enpresarialaren jarraitutasuna sustatzeko alorrean, ezin da ahaztu enpresa bat
sortu eta hazi ondoren, transmisioa bere bizi zikloaren funtsezko hirugarren
fasea dela. Horrek gai juridiko konplexuak ekartzen ditu, baina, era berean,
balorazioarekin, erakunde erosle potentzial bat aurkitzearekin eta
enpresaren lidergo transmisioarekin zerikusia du.
Transmisio hori
familian egin daiteke, barne salmentaren bidez (familiakoak ez diren zuzendaritza
taldeei edo enplegatuei) edo enpresaz bestelako pertsonei edo sozietateei
salduta; horrek guztiak fusioak eta xurgapenak ekartzen ditu.
Transmisio horiek
erabaki pertsonalen ondorioz egin daitezke (erretiro aurreratua, lanbide
aldaketa, interesak edo familiako egoera, etab.) edo ingurune lehiakorraren
aldaketaren ondorioz (merkatuen aldaketa, produktu edo banaketa-kanal berriak,
etab.).
Prozesu horiek
babestu egin behar dira saltzen dutenen eta erosten dutenen lehentasunen
arteko egokitasuna topatzeko, konfiantzazko giroak garatzeko
(desberdintasunak informazioaren alorrean) eta prozesu hauetako arazo
emozionalak, psikologikoak eta teknikoak konpontzera bideratutako tresnak
eskura jartzeko.
Horrek eskatzen du
enpresariak sentsibilizatzea transmisioa lehenago behar besteko denborarekin
presta dezala animatzea; esparru finantzarioa hobetzea; prestakuntzarako
eta kudeaketarako tresna pertsonalizatuak, alternatiboak edo osagarriak garatzea
jabetzak kudeatzen dituen enpresentzat eta etorkizunekoentzat eta familia
jabetzako enpresa txikientzat.
Baita enpresa arteko
lankidetza dinamikak gauzatzeko alorrean ere; izan ere, dimentsio
enpresarial eraginkorrak eta efizienteak eskatzen ditu merkatu, produktu eta
zerbitzuen arabera. Lankidetza horien ezaugarria taldeen edo erakundeen
gaitasunak biderkatzeko borondatea da, gune komunak detektatuta eta bakoitzaren
aktibo bereizgarriak konbinatuta.
Laguntzeak,
elkarlanean aritzeak zentzua du enpresa bakoitzak indibidualki lehiatzen
jarrai dezakeela ziurtatzeko. Baina gero eta konplexuagoak diren egoeren
aurrean, konplexutasun handiagoarekin erantzun behar da, eta konplexutasunak
lankidetza eskatzen du.
Lankidetza dinamika
horiek konplexutasuna artikulatu behar dute, lankidetzan inplikatuta dauden
hainbat agenteren arteko interakziotik ahalik eta etekin handiena atereaz.
Agente horiek helburu probable eta desiratu batekin konprometitutako agenteak
dira.
2017ko ekitaldian,
laguntza programa hori positiboki baloratu ondoren, asmoa da:
— Abian jarritako
lau jarduketa lerroak finkatzea eta hobetzea.
— Aurrera egitea
adimen enpresarialaren kontzeptu baterantz, zeinak adimen lehiakorra (kanpoko
eremua) enpresaren barneko eremuan txertatu baitu.
— Enpresa
jardueraren jarraipena sustatzen arreta berezia jartzea, langileek enpresen
jabetzan parte hartzeko prozesuetan ez bezala eta modu osagarri batean.
— Garapen
sozioekonomikoko enpresa prozesuetan eskualde hurbilketa eta ikuspuntua gehitzea.
Ezarritako helburuak
lortzeko, beharrezkoa da eskualde mailako estrategia proaktiboak sustatzea,
abantaila lehiakorrak sortzeko lagungarri diren inguruneak eraikitzeko
(enpresei eta enpresak kokatzen diren lurraldeari beren eskaintza
lehiakideenetik bereiztea ahalbidetzen duten elementuak); gaitasun egokien
garapena sustatzea (enpresei eta lurraldeari beren eskaintza garatzen eta
sendotzen laguntzen dieten trebetasun, esperientzia eta ezagutza multzoa),
eragile publikoen eta pribatuen artean sareak eratuz eta lankidetza bultzatuz
(enpresak eta erakundeak); eta garapen produktiboa eta enpresa ehuna sustatzea,
enplegua eraldatzea eta kalitatezko enplegua sortzea.
Ondorioz, Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru
diputatuak hala proposatuta eta aurrez eztabaidatuta, Diputatuen Kontseiluak
ERABAKI DU
Lehenengoa. Onartzea «Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea
sustatzeko programa»ren diru laguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak
eta oinarri arautzaile bereziak, erabaki honen eranskin gisa I., II., III.,
IV., V. eta VI. jasota daudenak.
Bigarrena. Onartzea aipatutako diru laguntzen 2017. urteko deialdia,
erabaki honen VII. eranskin modura doana.
Hirugarrena. 2017ko ekitaldiko deialdiari aurre egiteko 4.133.602,45 euroko
gastua baimentzea, aurrekontu sail hauen arabera:
a) Hirurehun eta hogeita hamar mila euro (330.000,00 €) adimen
lehiakorraren erabilera txertatzeko eta sistematizatzeko proiektuak finantzatzeko
(II. eranskina), aurrekontuko kontu sail hauen kargura:
1 0410.100.470.00.22
2017: 157.857,00.
1 0410.100.481.00.17
2017: 32.143,00.
5 0410.100.470.00.22
2018: 106.667,00.
5 0410.100.481.00.17
2018: 33.333,00.
b) Milioi bat hirurehun eta hemeretzi mila hirurehun eta berrogeita
hamaika euro eta hirurogeita hamar zentimo (1.319.351,70 €) enpresen
eraldaketarako proiektuak finantzatzeko, produktuen, zerbitzuen eta negozio
ereduen dibertsifikazioaren, desberdintasunaren eta balio ekarpenaren bidez
(III. eranskina):
1 0410.100.470.00.23
2017: 727.400,00.
1 0410.100.481.00.20
2017: 102.600,00.
5 0410.100.470.00.23
2018: 420.951,70.
5 0410.100.481.00.20
2018: 68.400,00.
c) Laurehun eta berrogeita hamazazpi mila seiehun eta hogeita hamar
euro (457.630,00 €), enpresa jardueren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko
(IV. eranskina):.
1 0410.100.470.00.27
2017: 103.700,00.
1 0410.100.481.00.14
2017: 193.930,00.
5 0410.100.470.00.27
2018: 95.800,00.
5 0410.100.481.00.14
2018: 64.200,00.
d) Milioi bat berrehun mila euro (1.200.000,00 €), enpresen arteko
lankidetza dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko (V. eranskina):
1 0410.100.470.00.02
2017: 720.000,00.
5 0410.100.470.00.02
2018: 480.000,00.
e) Zortziehun eta hogeitasei mila seiehun eta hogei euro eta
hirurogeita hamabost zentimo (826.620,75 €), sustapen sozioekonomikoaren
gehikuntzan eskualde ikuspuntuaren ekarpena bultzatzeko proiektuak finantzatzeko
(VI. eranskina):
1 0410.100.461.01.04
2017: 44.661,00.
1 0410.100.461.02.05
2017: 298.811,45.
1 0410.100.470.00.04
2017: 152.500,00.
5 0410.100.461.01.04
2018: 30.648,30.
5 0410.100.461.02.05
2018: 150.000,00.
5 0410.100.470.00.04
2018: 150.000,00.
Laugarrena. Baimendutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du,
aurkeztutako eskaerak ebatzi aurretik, aldaketaren zenbatekoaren arabera
eskumena duen organoak, deialdi berri bat egin beharrik izan gabe.
Erabaki honen bidez
onartutako oinarri arautzaileen aldaketak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik izango ditu
ondorioak.
Erabaki hau behin
betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Interesdunek
erabakiaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko
diote, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi
hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.
Hala ere,
partikularrek, aldez aurretik, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu
ahalko diote Diputatuen Kontseiluari, hilabeteko epean, argitalpenaren
biharamunetik hasita. Kasu horretan, ezingo da administrazioarekiko
auzi-errekurtsorik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoari espresuki erantzun
arte edo ustezko ezestea gertatu arte. Horrez guztiaz gain, egokitzat jotako
beste errekurtso oro aurkeztu ahal izango da.
Donostia, 2017ko
maiatzaren 31.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa. (3978)
I. ERANSKINA
«Gipuzkoako enpresa
ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programa»ren oinarri arautzaile
orokorrak.
1. oinarria. Xedea.
Oinarri hauen xedea
da «Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko
programa»ko diru laguntzaren banaketa arautzea. Laguntzak jarduera alor
hauetan emango dira eta horien oinarri bereziak II., III., IV., V. eta VI.
eranskinetan ezarri dira:
a) II. eranskina: enpresetan adimen lehiakorraren erabilera txertatzea
eta sistematizatzea.
b) III. eranskina: enpresen eraldaketa produktu, zerbitzu eta
negozio ereduen dibertsifikazioaren, desberdintasunaren eta balioaren
ekarpenaren bidez.
c) IV. eranskina: Enpresa jardueraren jarraipena sustatzea.
d) V. eranskina: Enpresen arteko lankidetzarako dinamikak egituratzea.
e) VI. eranskina: sustapen sozioekonomikoaren gehikuntzan eskualde
ikuspuntuaren ekarpena bultzatzea.
2. oinarria. Eskaerak aurkezteko modua eta epea.
2.1. Eskaerek proiektu bat edo bat baino gehiago
bil ditzakete, baina horietako bakoitzak II., III., IV., V. eta VI.
eranskinetako 3. oinarrian zehaztu diren diruz laguntzeko jarduketa
alorretakoa izan behar du.
Zuzenbidean
baliozkoa den edozein bide bitartez entitate eskatzailearen ordezkaria dela
egiaztatzen duen pertsonak sinatu behar du diru laguntza eskaera.
2.2. Deialdi bakoitzaren informazioa eta
eskaeraren inprimakiak eskuragarri egongo dira Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren web orrian nahi duenarentzat.
2.3. Eskaera orria eta dokumentazioa, nagusiki,
Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren
honako web orri honen bitartez aurkeztuko dira:
http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa.
2.4. Dena dela, eskaera orriak eta deialdian
zehazten diren gainerako agiriak Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistro
elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira (https://www.gfaegoitza.eus).
2.5. Deialdian finkatuko da eskaerak aurkezteko
epea.
2.6. Eskaera egin duten erakundeak ez daude
beharturik Gipuzkoako Foru Aldundiari aurrez eman diren dokumentuak aurkeztera.
Ondorio horietarako, interesdunak eskaera orrian zehaztu beharko du noiz eta
zer administrazio-organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek,
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenari buruzko 2015eko
urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3.
artikuluak zehazten duenari jarraituz Dokumentazioa lortzea ezinezkoa
den kasuetan, organo eskumena duen organoak eskatu ahal izango dio eskaera egin
duen erakundeari, edo aurkez dezala, edo, ezin badu, beste nolabait egiazta ditzala
dokumentuan egiaztatu beharreko eskakizunak.
2.7. Eskaera orriak, edo harekin batera
aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balute, akatsen bat
izango balute edo daturen bat faltako balute, 2015eko urriaren 1eko 39/2015
Legeak 68.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango litzaioke
eskatzaileari hutsegite horiek konpontzeko, eta ohartaraziko litzaioke,
horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, aipatutako
Legeak 21.1. artikuluan aurreikusitako eran.
Nolanahi ere,
Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuak
proiektuak ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen dituen
argibideak eskatuko ditu.
2.8. Entitate eskatzaileak baliozkotzat joko
ditu Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak
posta elektronikoaren bidez diru laguntzaren eskaeran harremanetarako pertsona
gisa identifikatutakoaren helbide elektronikora bidalitako komunikazio guztiak.
3. oinarria. Diru laguntza emateko prozedura.
3.1. Laguntza emateko prozedura, lehiaketa
bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
3.2. Diru laguntzak emateko prozedurari ofizioz
ekingo zaio, eskudun den organoak onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.
4. oinarria. Finantzaketa.
4.1. Emango diren diru laguntzak Gipuzkoako
Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira.
Deialdian ezarriko dira diru laguntzak finantzatzeko zein aurrekontu kreditu
erabiliko diren.
4.2. Diru laguntzen zenbatekoek inolaz ere
ezingo dute diruz lagundutako jardueraren kostu osoa gainditu, ez hemen
araututakoa baizik jasotzen ez dutenean, ez hemen araututakoarekin batera
bestelako diru laguntza, laguntza, sarrera edota baliabidea jasotzen
dutenean.
5. oinarria. Diru laguntzen gehiengo ehuneko eta
zenbatekoak.
5.1. Diru laguntzak kostu hautagarrien % 75
izango dira, salbu eta hainbat proiektu-ikerketak, analisiak eta azterketak,
laguntza tresnak sortzea, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa,
dinamikak ezartzea - eta erabaki honetako VI. eranskinean zehaztutako ekintzak,
horietan % 100 izango baitira.
5.2. Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua
edota gerora aldatutakoa erreferentziatzat hartuko da diru laguntzaren
behin betiko zenbatekoa kalkulatzerakoan.
6. oinarria. Prozedura ordenatu eta bideratzeko organo
eskuduna.
6.1. Jakintza eta Enpresa Jarduera Sustatzeko
Zerbitzuak bideratuko du prozedura.
6.2. Aurkeztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeko,
ebaluazio batzorde bat eratuko da, eta horretako kide izango dira honakoak:
— Ekonomia
Sustapeneko zuzendari nagusia.
— Jakintza eta
Enpresa Jarduera Sustatzeko zerbitzuburua.
— Jakintza eta
Enpresa Jarduera Sustatzeko Zerbitzuko teknikari bat.
— Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari
teknikoa.
6.3. Batzorde horrek, nolanahi ere, bidezko
aholkularitza eta txosten teknikoak eska ditzake, aurkeztu diren eskaerak
modu egokian balioetsi ahal izateko.
7. oinarria. Diru laguntza emateko ebazpena.
7.1. Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentuaren egitura organiko eta funtzionala arautzen
duen indarrean dagoen foru dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru
diputatuari dagokio diru laguntza emateko edo, kasua balitz, ukatzeko
ebazpena ematea.
7.2. Diru laguntza emateko, edo kasua balitz,
ukatzeko ebazpena erakunde eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio. Edozein
modutara, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentuak Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean ere argitaratuko ditu emandako diru laguntzak, 2007ko martxoaren
27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei
buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.
7.3. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6
hilekoa da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta, salbu deialdian
bertan bere eragina beranduago hasiko dela aurreikusi. Gehieneko epe hori
berariazko ebazpena jakinarazi gabe igaroko balitz, interesdunak legitimatuta
egongo dira beraiek egindako eskaera ezetsitzat jotzeko isiltasun
administratiboaz.
7.4. Proposatutako diru laguntzaren zenbatekoa
aurkeztutako eskaeran agertzen dena baino txikiagoa denean, organo eskudunak
erakunde onuradunari eska diezaioke eskaera birformulatzeko, konpromisoak eta
baldintzak eman dakiokeen diru laguntzara egokitu ahal izateko.
8. oinarria. Erakunde onuradunen betekizun eta
konpromisoak.
8.1. Erakunde onuradunek diru laguntzak onartzeak
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko
diru laguntzei buruzkoak, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak
onartutako Erregelamenduak eta diru laguntzen alorreko gainerako araudi
aplikagarriak ezarritako betebeharrak betetzea dakar, baita oinarri orokor
hauetan nahiz berezietan ezartzen direnak ere.
8.2. Diruz lagundutako proiektuaren inguruan
argitaratzen diren materialetan eta egiten diren komunikazio eta hedapen
jardueretan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera
bermatzea, Euskararen erabilera normalizatzeko plana Gipuzkoako Foru
Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2013-2017 aldirako
onartzen duen 2014ko abenduaren 22ko Diputatuen kontseiluko erabakiak
xedatutakoaren arabera (Gipuzkoako Aldizkari
Ofiziala, 249 zk. 2014ko abenduaren 31koa). Diruz lagundutako
proiektuetako azken dokumentazioaren euskarazko bertsio bat eman beharko zaio
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde
Orekako Departamentuari.
8.3. Diruz lagundutako proiektuaren diseinu eta
garapenean genero-ikuspegia gehitzea.
8.4. Diruz lagundutako proiektuan bermatzea
komunikazio eta argitalpen guztietan hizkeraren erabilera ez sexista.
8.5. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak diruz
lagundutako proiektu edo jardueren sustapen eta finantzaketari publizitate
egokia ematea, Aldundiaren erakunde-irudiaren bidez zein finantzaketa
publikoari eta esku-hartze publikoaren helburuari buruzko aipamenen bidez,
horma-irudi, inprimatutako material, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan,
eta beste edozein euskarritan, edo komunikabideetan egindako adierazpenen bidez.
8.6. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ezartzen
dituen ebaluazio baldintza guztietan parte hartu eta bete beharko dira; horien
bitartez, jarduerak eta emaitzak eta inpaktuak neurtuko dira
eraginkortasunetik eta eragimenetik.
8.7. Emandako diru laguntzak ondasun
inbentariagarriak erosteko erabiltzen badira, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007
Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 30.4.
artikuluan ezarritakoa bete behar da.
Horrenbestez,
erakunde onuradunak diru laguntzaren xederako erabili behar du eskuratutako
ondasun hori, gutxienez 5 urtetan erregistro publiko batean inskriba
daitekeena bada, eta gutxienez 2 urtetan beste kasu guztietan.
8.8. Diru laguntza eman zenetik bost urteko
epean, Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo helbide soziala, fiskala edo
produkzio zentroetako zati nabarmen bat beste toki batera eramanez gero, diru
laguntza itzuli beharko da eta 15. oinarrian ezarritakoa aplikatuko da.
9. oinarria. Diruz lagundutako jarduerak azpikontratatzea.
Erakunde onuradunek
beste batzuekin hitzartu dezakete diru laguntzaren xedeko jarduera osoa edo
zati bat beraiek egitea, baldin eta 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru
Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 28.
artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira. Inolaz ere ezingo da
azpikontratatu diruz lagundutako jardueraren kostua areagotuz jarduera horri
ezer gehitzen ez diotenak.
10. oinarria. Bestelako diru laguntzekiko
bateragarritasuna ala bateraezintasuna.
10.1. Diru laguntza hauek ez dira bateragarriak
helburu bererako beste diru laguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita
edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo
nazioartekotik etortzen direnekin ere.
10.2. Oinarri hauen babesean jasotako diru laguntzaz
garatutako proiektua garatzeko beste diru laguntzaren bat eskuratu edota
eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori
diru laguntza Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentuari.
11. oinarria. Diru laguntzak ordaintzea.
11.1. Ordainketa aurreratuak egin ahal izango
dira, bermeen beharrik gabe, beharrezko finantzaketa gisara diru laguntzari
atxikitako jarduerak aurrera eraman ahal izateko, aintzakotzat hartuta zer
helburu duen laguntzak, proiektuen sustapen eta ekimen programa, horien xedea
izanik garatzea lehiakortasuneko eta lurralde, eskualde/toki edo sektorekako
harremanetako eredu berriak, halako prozesuak sortzen baitira epe luzeko
ikuspegi batekin eta zuzeneko inpaktu bat izango dutenak pertsonen ongizatean
eta lurraldearen iraunkortasunean, zeintzuen izaera esperimentalak zailtzen
baitu eskuragarritasuna finantza erakundeen barruan, prozesu horiek berekin
baitakarte gauzatze aldi luzeak, zeintzuentzat beharrezkoa baita finantzaketa
edukitzea hasieratik, egingarri eta bideragarri egin dezan haien garapena,
proiektu gehienak irabazi asmorik gabeko erakundeek enpresa txiki eta
ertainetan inplementatuak baitira, zeintzuek finantza zailtasun handiak
baitituzte diru laguntzaren helburuak garatzeko, eta kontuan harturik
aurreko esperientzietan proiektuek izan duten gauzatze maila. Laguntzaren
aurrerakinak proiektuari ekiten zaionean eta hasiera hori behar bezala
egiaztatuta dagoenean ordaindu ahal izango dira, betiere, aurrekontuetan
baliabide nahikoa badago eta diru laguntza osoaren % 60 gainditzen ez bada.
Falta den kopurua
proiektua amaitutakoan ordainduko da, 13. oinarrian aurreikusitako
justifikazioa aurkeztu eta gero.
11.2. Halaber, diru laguntzaren izaerak hala
justifikatzen duenean, ordainketa berri bat egin ahal izango da, lehen
egindako ordainketarekin gehituta diru laguntza osoaren % 85ekoa baino txikiagoa
izan behar duena, betiere lehen aurreratutako diru kopurua behar bezala eta
dokumentuz zuritu bada, baliabide nahikoa badago eta diruz lagundutako
jardueren gauzatze erritmoarekin eta aurkeztutako zuriketekin bat baldin
badator.
11.3. Salbuespen gisa, emandako diru laguntza
oso-osorik ordaindu ahal izango da proiektua edo jarduera amaitu baino lehen,
diruz lagundutako jarduerak aurrera eraman ahal izateko beharrezko finantzaketa
moduan, horretarako banku edo finantza erakundearen abala aurkeztu beharko da,
Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritziz nahikoa dena. Eratu beharreko abal horren
zenbatekoa ordainketa aurreratuarena, diruaren legezko interesa gehituta izango
da.
Abala indargabetu
egingo da diru laguntzaren xedeko proiektua amaitu dela deskargu tekniko,
ekonomiko eta finantzarioz egiaztatzen denean, hain justu, 13. oinarrian
aurreikusten den dokumentazioa aurkeztuta.
11.4. Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei
buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari
jarraituz, ezin izango da inolako ordainketarik egin erakunde onuradunak
zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko edota entitate laguntzaileekiko
betebeharrak betetzen ez dituen bitartean. Hala bada, ordaindu baino lehen
aurkeztu beharreko justifikazioaren barruan, eguneratutako egiaztagiriak
sartuko dira. Agiri horien ordez, berariaz baimendu ahal izango du Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentua, kasu bakoitzean
eskumena duen administrazioak egokiak diren datuak zuzenean eman diezazkion.
12. oinarria. Diruz lagundu daitezkeen kostuak.
12.1. Diruz lagungarriak izango dira erakunde
eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak,
jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.
12.2. Langile-kostuak direnean, proiektuan
emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
12.3. Barruko langileen kostuak hauek izango
dira:
—
Enpresa-esperimentazioko proiektuetan, barruko langileen kostuek ezingo dute
gainditu kostu hautagarrien % 20a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 €/orduko
izango da.
— Hainbat
proiektutan -ikerketak, analisiak eta azterketak, laguntza tresnak sortzea -
barruko langileen kostuak hautagarriak izango dira, gehienez 69,29 €/orduko
izan arte.
— Xedetzat kontzientziazioa
eta sentsibilizazioa eta dinamizazio ekintzak garatzea duten proiektuetan,
barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu hautagarrien % 30a, eta
gehieneko kostu hautagarria 35 €/orduko izango da.
— VI. eranskinean
zehaztutako proiektuetan, barruko langileen kostuek ezingo dute gainditu kostu
hautagarrien % 50a, eta gehieneko kostu hautagarria 35 €/orduko izango da.
12.4. Kanpoko langileen kostuak hautagarriak
izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
12.5. Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez
dira kostu hautagarriak izango, salbu eta hainbat proiektu –ikerketak,
analisiak eta azterketak, laguntza tresnak sortzea, kontzientziazioa eta
sentsibilizazioa, dinamikak ezartzea...– eta erabaki honetako VI.
eranskinean zehaztutako ekintzak; horietan, zeharkako kostu gisa, justifikazio
beharrik gabe, diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15a
bakarrik hartuko da kontuan.
12.6. Gastu hautagarriak izango dira proiektuen
sustatzaile ez diren entitateteetako langileen bidaiei eta mantenuei
dagozkienak bakarrik.
12.7. Ez dira kostu hautagarriak izango
onuradunarekin lotura duten pertsonei edo erakundeei dagozkienak, salbuespen
hauekin:
— Merkatuko baldintza
arrunten arabera egiten denean; eta
— Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren baimena lortzen
denean, oinarri arautzaile zehatzetan adierazitako moduan.
12.8. Kostu hautagarriak aztertzean eta erabakitzean,
Departamentuak alderdi hauek hartuko ditu kontuan: proiektuaren konplexutasun
maila, espero den inpaktua, entitateak arlo horretan duen gaitasun
profesionala, eskumena egotea, eta, merkatuko balioa inoiz ere gainditu gabe.
13. oinarria. Diru laguntza zuritzea.
13.1. Kasu guztietan, diruz lagundutako jarduera
bukatu duela zuritu beharko du erakunde onuradunak, baita diruz lagundutako
jarduerak sortutako kostuak ere.
13.2. Diru laguntzaren xedeko proiektua edo
jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz
lagundutako proiektu edo jarduera hori gauzatzeko epea, urteko deialdian
ezarriko dena, amaitzen denetik kontatuko da.
13.3. Aurreko paragrafoan aipatu hilabeteko
epearen barruan erakunde onuradunak kontu zurigarria aurkeztu behar du honako
dokumentuekin:
— Jarduera memoria
bat, diru laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko.
Zer jarduera burutu den eta zer emaitza izan den adierazi behar da. Proiektua
gauzatzerakoan sortutako agiri eta txosten guztiak sartu behar dira.
— Memoria
ekonomikoa, jardueren kostuak zuritzeko, honako eduki hau izango duena:
* Jardueraren kostuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna
eta dokumentua identifikatuz, baita zenbatekoa, horren jaulkipen data eta,
beharko balitz, baita ordainketa data ere. Diru laguntza aurrekontu baten
arabera eman denean, gertatu diren desbideratzeak adieraziko dira.
* Fakturak edo merkataritzaren trafiko
juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak,
aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu direnak, alegia, eta, beharko
balitz, ordainduaren edo dudarik gabe konprometitu denaren dokumentazioa.
* Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko
erabili diren bestelako sarrera edo diru laguntzen xehetasunezko zerrenda,
baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.
* Nominak eta 10T eta TC1/TC2 agiriak, langileen
barruko gastuak justifikatzeko. Langile autonomoen kasuan, TC1/TC2 agirien
ordez, Autonomoen Araubideko kotizazio-buletinen kopia. Kooperatiba-sozietateen
kasuan, kooperatibako bazkideen kotizazio-ziurtagiria, Gizarte Segurantzako
dagokion erakunde laguntzaileak emana.
* Orduen txostenak, erakunde eskatzaile,
onuradun eta kontratatuetako parte-hartzaile bakoitzak proiektuari
esleitutako arduraldi eta kostuen eguneko banakapena adierazita, garatutako
fase eta eginkizunak oinarri hartuta.
* Entitate onuradunek ekipo ondasunen
hornikuntzetan edo aholkularitza nahiz laguntza teknikoko enpresen zerbitzuetan
18.000 euro edo hortik gorako kostu subentzionagarriak egin badituzte,
eskatutako hiru eskaintzen artean egindako hautaketa egiaztatzen duen agiria,
2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3. artikuluari jarraikiz, non
eta laguntzaren ezaugarri bereziengatik merkatuan nahikoa enpresa edo
profesional ez dagoenean edo gastua diru laguntza eskatu aurretik egin ez den.
— Zerga
betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan edota entitate laguntzailekoetan
egunean daudela egiaztatzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean
dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean
jaso ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten
administrazioetatik.
— Diruz lagundutako
proiektuaren dokumentazio grafikoa, argazkiak edo ikus-entzunezkoak.
13.4. Kostuak egiaztatzeko, jatorrizko agirien
kopia elektroniko, informatiko edo telematikoa aurkeztuko da, betiere agiri
horiek egiazkoak direla, osorik daudela eta gorde daitezkeela bermatzen bada.
13.5. Diru laguntza zuritzeko ezarrita dagoen
epea oinarri honetan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu gabe igarotzen bada,
eskudun den organoak 15 eguneko epea eman ahalko dio erakunde onuradunari
dokumentazio hori aurkezteko. Epe gehigarri hori zurigarriak aurkeztu gabe
igarotzen bada, 15. oinarrian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko dira.
13.6. Onuradunak 4 urtez gorde behar ditu
derrigorrez diru laguntzaren xedeko izan den jarduera egin izanaren
zurigarriak, hala nola jasotako funtsa erabili izanaren egiaztagiriak.
Zurigarri horiek guztiak aurkezteko ezarrita dagoen aldia amaitzen den une
berean hasiko da kontatzen epe hori.
13.7. Oinarri honetan adierazitako dokumentazioa
aurkeztu ondoren, organo instruktoreak egoki diren egiaztapenak egingo ditu.
Egiaztapen horien
bidez ondorioztatuko balitz diruz lagundutako jardueraren kostua emandako diru
laguntza baino txikiagoa izan dela, diru laguntza doitu egingo da. Diru
laguntza zuritzeko baldintza guztiak edo batzuk ez direla bete edo diru
laguntzaren xedea ez dela zati batean edo osoan bete ondorioztatzen bada,
onuradunari jakinaraziko zaio hori, egindako egiaztapenen emaitzekin batera.
Halaber, diru laguntza kobratzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedurari
ekingo zaio edo, kasua balitz, 15. oinarrian aurreikusten den prozedurari,
emandako diru laguntza osoa edo zati bat itzularazteko.
14. oinarria. Ebazpena aldatzea.
14.1. Diruz lagundutako jarduera burutzeko
ezarri den epea amaitu baino lehen, diru laguntza emateko ebazpena aldatzea
eska dezake onuradunak, ezarritako epea luzatzeko, emandako zenbatekoa
murrizteko, diruz lagundutako aurrekontu sailak aldatzeko edota jarduera osatzen
duten ekintzak aldatzeko. Aldaketa horiek onar daitezke beren arrazoia
ustekabeko zirkunstantzietan oinarritzen denean edota jarduera burutzeko
premiazkotzat jotzen direnean, baldin eta diru laguntzaren xedea edo
helburua aldatzen ez bada eta beste pertsona batzuen eskubideak kaltetzen
ez badira.
14.2. Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentuak ofizioz aldatu ahal izango du diru laguntza
emateko ebazpena, erakunde interesatuari aurrez entzunda eta funtsak aplikatu
aurretik, diru laguntza emateko unean kontuan izandako baldintzak aldatu
direla-eta ezinezkoa edo zaila denean erdietsi nahi den interes publikoa lortzea
eta entitate onuradunari kalte ekonomikorik eragiten ez bazaio.
14.3. Entitate onuradunak, diru-laguntzaren
justifikazioan, aditzera ematen badu hainbat aldaketa gertatu dela diru-laguntza
emateko kontuan hartutako baldintzetan, aldaketa horietarako beharrezkoa zen
baimen administratiboaren tramitera jotzeke, eta ikusten bada aldaketa horiek
kontuan hartuz gero ebazpenaren emaitza agian beste bat izango zela, Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak onartu ahal
izango du aurkeztutako justifikazioa, baldin eta onartze horrek ez badu
hirugarren pertsona batzuen eskubideak kaltetzea eragiten; dena den, horrek
ez du onuraduna salbuesten Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru laguntzei
buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauaren arabera jar bide zaizkion
zigorretatik.
15. oinarria. Ez betetzeak eta itzulketak.
15.1. Erakunde onuradunak ez badu betetzen
oinarri hauetan, 3/2007 Foru Arauan, martxoaren 27koan, eta aplikagarriak
diren bestelako araudietan ezarritako betekizun edo baldintzetako edozein,
diru-laguntza jasotzeko eskubidea erabat edo zati batez galduko du, eta
diru-laguntza osorik edo zati batez itzuli beharko du, dagozkion berandutze
interesak ordaintzeaz batera, aipatu Foru Arauaren 35. artikuluan
xedatutakoarekin bat. Osterantzean, honetatik ondoriozta daitezkeen erantzukizunak
egokituko zaizkio, Foru Arau horretako 49. artikuluan eta hurrengoetan
xedatutakoaren ildotik.
15.2. Ez betetzeak mailakatzeko, proportzionaltasun
irizpideak erabiliko dira. Horiek organo eskudunak aplikatuko ditu egindako
lanen arabera eta proiektuaren osotasunari eta jasotako zenbatekoei begira.
15.3. Diruz lagundutako jarduera edo proiektuarekin
aurrera egitea ezinezkoa gertatzen denean edota interesatzen ez denean, bere
bideragarritasun edo ezaugarriengatik, edota bestelako arrazoiren batengatik,
horiek behar bezala zuriturik, diru laguntza amaitzea edo etetea erabaki
daiteke, betiere bi parteen adostasunaz.
15.4. Borondatezko itzulketatzat jotzen da
enpresa onuradunak diru-laguntza ematen duen organoak eskatu gabe egiten
duena.
Itzultzeko
prozedura hasteko, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu
behar ditu, nolanahi ere:
— Entitatearen izena
eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Ordezkariaren
izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.
— Borondatezko itzulketa
egiteko arrazoien azalpena.
— Tokia eta data.
— Sinadura.
Idatzi horrekin
batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko itzulketa egin dela
deialdiak zehaztutako finantza-erakundearen kontu zenbakian.
Borondatezko itzulketa
gertatzen denean, dagozkion berandutza interesak kalkulatuko ditu diru-laguntza
ematen duen organoak.
16. oinarria. Jabetza intelektualaren eskubideak ustiatzea.
16.1. Nolanahi
ere, diruz lagundutako proiektuen egile diren entitate edo pertsonen jabetza
intelektualaren eskubideen ustiapen ekonomikoa doan lagako zaio Gipuzkoako Foru
Aldundiari, indarrean dagoen jabetza intelektualari buruzko legerian
jasotakoaren arabera.
16.2. Aurreko
paragrafoan jasotakoari jarraituz, proiektuen egile diren entitate edo pertsonek
egokia den agiria sinatu beharko dute, beharrezkoa denean, jabetza eskubideak
laga direla publikoki jasota gera dadin. Eskubide horien barruan daude
erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa eta mundu osoan
ustiapen ekonomikoa izan dezaketen gainerakoak, orain arte dauden hizkuntza
guztietan eta prozedura guztien arabera, jabetza intelektualari buruzko
araudiari jarraituz xedaezinak diren baldintzetan eta mugekin.
17. oinarria. Europar Batasuna.
17.1. Oinarri arautzaile hauetan dauden laguntzak
2013ko abenduaren 18ko Europar Batzordearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus
2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis laguntzak
Tratatuko 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko
dute. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako
MINIMIS laguntzak ezin dira guztira 200.000 eurotik gorakoak izan dagokion
zerga ekitaldian eta aurreko bietan.
17.2. Laguntzaren eskatzaileak dagokion
ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako beste «de
minimis» laguntza batzuk aitortu behar ditu, erreglamenduak ezartzen duen
gehieneko muga ez duela gainditzen frogatzeko.
17.3. Oinarri hauetan araututako diru laguntzetatik,
sektore, enpresa, gizarte edo lurralde arloko eragile eta taldeek garatutako
jardueretarako direnak, ez dira estatu laguntzak, Europar Batasuneko Funtzionamenduari
buruzko Tratatuaren 107. artikuluan ezarritakoaren arabera, ez baitituzte
lehiakideak faltsutzen edo horretarako mehatxatzen, ez baitiote enpresa
bati irabazirik ematen, ezta produkzio edo enpresa jakin batzuei laguntzen
ere, beste batzuen kaltetan.
17.4. Jarduerek Europar Batasunean aurreikusitako
helburu eta ekintzekin bat egiten duten neurrian, izapidetu egingo dira, hala
badagokio europar erkidegoaren finantzaketa ere lortzeko.
17.5. Europar Batasunetik diru laguntzak
eskuratuz gero, horren berri eman beharko zaio entitate onuradunari Europar
Batasuneko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.
17.6. Europar Batasunaren funtsen bidez emandako
diru laguntzei dagokienez, kasu bakoitzean ezargarriak diren Batasunaren
arauak eta horien garapen edo transposiziorako emandako arauak bete beharko
dira.
18. oinarria. Araubide juridikoa.
Oinarriotan
ezarritakoaz gain, diru laguntza hauei honako hauek aplikatuko zaizkie:
Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren
27ko 3/2007 Foru Araua eta hori garatzeko Erregelamendua, 2008ko apirilaren
29ko 24/2008 Foru Dekretuaz onartua, eta diru laguntzen alorrean aplikagarriak
diren gainerako araudiak.
II. ERANSKINA
Enpresetan adimen
lehiakorraren erabilera txertatzeko eta sistematizatzeko diru laguntzen
oinarri bereziak.
1. oinarria. Xedea.
Enpresen
iraunkortasuna bultzatzea adimen lehiakorraren bidez, pertsonen, erakundeen
eta inguruaren ezagutza sortzea, partekatzea eta aldatzea ahalbidetuz
erabaki estrategikoak hartzeko prozesuetan eragiteko.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate onuradunak izango dira:
a) Gipuzkoan kokatutako enpresak.
b) Gipuzkoan kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.
2.2. Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3.
artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun
juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak,
jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko
egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo
pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen
duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso
behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru laguntzaren
zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6.
oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen
duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun
izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko
3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako
Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007
Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.
2.4. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor
edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta
Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
2.5. Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan
ez aritzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia
eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.6. 2.3, 2.4. eta 2.5. oinarrietan
adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun
baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Diru laguntza jaso
ahal izango duten jarduerak dira honako xede hauek dituzten garapenerako
proiektuak:
— 2.1. a) oinarrian
aurreikusitako entitateen kasuan: beraien enpresetan adimen lehiakorreko
dinamika esperimentalak sartu eta/edo garatzea;
— 2.1. b) oinarrian
aurreikusitako entitateen kasuan: adimen lehiakorraren arloan, enpresei
zuzendutako kontzientziazio eta sentsibilizazio handiagoa sortuko dituzten
ekintzak garatzea.
Edozein kasutan,
sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian
zehaztuko dira.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Beraien enpresetan adimen lehiakorreko
dinamika esperimentalak sartu eta/edo garatzeko proiektuen kasuan, eskaerak
hautatzeko honako balorazio irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera bereizgarria; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko
metodologiaren, tresnen eta prozesuen arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia):
40 puntura arte.
b) Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (barneko prozesu eta
lankidetza lanak, kanpoko entitateekin egindako lankidetza prozesuak,
garatutako partaidetzako prozesuak):30 puntura arte.
c) Lortu nahi den eragina, merkatuetarako sarbideari, fakturazioari,
eta enplegua finkatzeari eta sortzeari dagokionez: 20 puntura arte.
d) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
e) Erakunde eskatzailean euskararen aldeko ekintza positiboak garatzea,
eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sortzea: 5 puntura
arte.
4.2. Adimen lehiakorraren arloan, enpresei
zuzendutako kontzientziazio eta sentsibilizazio handiagoa sortuko dituzten
ekintzak garatzeko proiektuen kasuan, eskaerak hautatzeko honako balorazio
irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera bereizgarria; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen
metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 35 puntura arte.
b) Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak
bere gain hartutako konpromisoak, lankidetza lana -bai erakundearen barruan,
bai hirugarren erakundeekin batera-, eta garatutako partaidetza prozesuak): 20
puntura arte.
c) Lortuko den eragina, enpresen parte-hartzearen eta kontzientziazio
mailaren aldetik: 20 puntura arte.
d) Enpresak eraldatzeko jardueretan, enpresen mobilizazio eta
inplikazioaren arloan duen aurretiko esperientzia, baita ekintzak zuzenduko
zaizkion kolektiboariekin duen lotura ere: 15 puntura arte.
e) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
f) Erakunde eskatzailean euskararen aldeko ekintza positiboak garatzea,
eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sortzea: 5 puntura
arte.
4.3. Aurreko ataletako irizpideen arabera 50
puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru laguntza
jasotzeko.
III. ERANSKINA
Enpresen eraldaketarako
diru laguntzen oinarri bereziak produktu, zerbitzu eta negozio ereduen dibertsifikazioaren,
desberdintasunaren eta balioaren ekarpenaren bidez.
1. oinarria. Xedea.
Enpresen balio
jasangarria sustatzea, eta horretarako, aukera lurraldeak sortzea beren
eskumenak modu adimentsuan aplikatuz, desberdintzearen eta dibertsifikatzearen
bidez, eta produktu, zerbitzu, merkatu edo negozio eredu bihurtuz.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate onuradunak izango dira:
— Gipuzkoan
kokatutako enpresak; eta,
— Gipuzkoan
kokatutako enpresen elkarteak eta klusterrak.
— Gipuzkoan
kokatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak.
2.2. martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3.
artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun
juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak,
jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko
egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo
pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen
duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso
behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru laguntzaren
zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6.
oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen
duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun
izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko
3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako
Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007
Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.
2.4. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor
edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta
Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
2.5. Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan
ez aritzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia
eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.6. 2.3, 2.4.
eta 2.5. oinarrietan
adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun
baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Diruz lagun
daitezkeen jarduerak izango dira proiektuak garatzea (ikerketak, analisiak eta
azterketak, laguntza tresnak sortzea, enpresa eraldaketako dinamikak eta
esperientzia esperimentalak ezartzea) xede hauetarako:
— Enpresaren jakintza
bereizgarria identifikatzea eta modu adimentsuan ustiatzea (oinarrizko
eskumenak eta balioa sortzea), eta jakintza bereizgarri horrekin koherenteak
diren gizartera eta merkatura proiektatzea, etorkizuna duten enpresa aukerak sortzeko.
— Erabiltzaileak
eta bezeroak enpresetan eragile aktibo bihurtzeko prozesuak txertatzeko.
— Ekonomia
zirkularra garatzera zuzendutako enpresa eraldaketako prozesuak sortzeko.
— Ebaluatu,
balioztatu eta gizartean zabaltzeko produktu, zerbitzu eta negozio ereduen
dibertsifikazio, desberdintasun eta balioaren ekarpen prozesuak, ezagutza
eta enpresa-lehiakortasuna handitzearren.
Edozein kasutan,
sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian
zehaztuko dira.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak hautatzeko honako balorazio
irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera bereizgarria; proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen eta
metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 40 puntura arte.
b) Jasangarritasun hirukoitza hartzearekin duen harreman maila,
eta antolaketa eraldaketa kalitatezko enpleguaren ikuspuntutik. 25 puntura
arte.
c) Eragina, alde batetik, enpresaren ikuspuntutik izango duena,
merkatuetara sartzen, fakturazioan, eta enplegua finkatzen eta sortzen; eta,
bestetik, lurraldearen ikuspuntutik, Gipuzkoako enpresa ehunean izan dezakeena.
25 puntura arte.
d) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
e) Erakunde eskatzailean euskararen aldeko ekintza positiboak garatzea,
eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sortzea: 5 puntura
arte.
4.2. Aurreko ataletako irizpideen arabera 50
puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru laguntza
jasotzeko.
IV. ERANSKINA
Enpresa jardueraren
jarraipena sustatzeko diru laguntzen oinarri bereziak.
1. oinarria. Xedea.
Enpresa jardueraren
jarraipena eta sustraitzea sustatzea testuinguru egoki bat sortuz eta
garatuz, enpresa transmisioa ahalbidetzeko tresnak eta esparruak sortuko
dituena, eta enpresak transmititzeko formulak babestu eta euskarria emango
diena.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate onuradunak izango dira:
a) Gipuzkoan dauden enpresak eta elkarte enpresarialak; eta,
b) Gipuzkoan dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal
Sareko erakundeak.
2.2. Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3.
artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun
juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak,
jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko
egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo
pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen
entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar
dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru laguntzaren
zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6.
oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen
duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun
izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko
3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako
Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru
Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.
2.4. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor
edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta
Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
2.5. Armen
ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea, 14/2007 Legeak,
abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako
Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.6. 2.3, 2.4.
eta 2.5. oinarrietan
adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun
baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Diru laguntza jaso
ahal izango dute ikerketak, analisiak eta azterketak, proiektu esperimentalekin
batera, honako proiektu hauek garatzeko:
— Informazioa sortzea
eta lortzea, enpresa jarraipenaren eta transmisioaren esparruan erabakiak
hobeto hartzea ahalbidetuko duena.
— Testuinguru
egokiak sortzea, lurralde eragileak, eta eragile ekonomikoak eta sozialak
barneratuko dituena.
— Prozesuak,
sistematikak, tresnak eta laguntzak garatzea eta abian jartzea enpresen
transmisiorako ingurune egokiak sortzeko.
— Gobernu
korporatiboko egiturak eta prozesuak sortzea eta horiek trebatzea. Enpresa
transmisioan parte hartzen duten pertsonentzako sentsibilizazio, trebakuntza
eta ahalduntze dinamikak.
— Esperientzia
pilotu eraldatzaileak abian jartzea.
— Sentsibilizatzea,
ikusaraztea eta gizarte baliaraztea, enpresa jardueraren jarraipenari eta
transmisioari dagokionez.
Edozein kasutan,
sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian
zehaztuko dira.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak hautatzeko honako balorazio
irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera bereizgarria; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen
metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 40 puntura arte.
b) Prozesuen sofistikazio maila (barneko prozesuak eta lan
kolaboratiboa sortzea, kanpoko entitateekin lan kolaboratiboak egiteko
prozesuak): 25 puntura arte.
c) Enpresengan eta langileengan izango duen eragina; lurralde
esparruan jarduteko balio absolutua eta erlatiboa: 25 puntura arte.
d) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
e) Erakunde eskatzailean euskararen aldeko ekintza positiboak garatzea,
eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sortzea: 5 puntura
arte.
4.2. Aurreko ataletako irizpideen arabera 50
puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru laguntza
jasotzeko.
V. ERANSKINA
Enpresen arteko lankidetzarako
dinamikak egituratzeko diru laguntzen oinarri bereziak.
1. oinarria. Xedea.
Gaitasun lehiakorrak
bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk
eta enpresa aukera berriak garatzeko dimentsio egokia (merkatuei erantzuteko
ahalmena) lortzeko.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoan
kokatutako eta lankidetza eta laguntza formularen baitako enpresak.
2.2. Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3.
artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun
juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak,
jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko
egoeran dauden,aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo
pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen
duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso
behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru laguntzaren
zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6.
oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen
duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun
izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko
3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako
Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007
Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.
2.4. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor
edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta
Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
2.5. Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan
ez aritzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia
eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.
2.6. 2.3, 2.4.
eta 2.5. oinarrietan
adierazitakoaren egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun
baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta
Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Diru laguntza jaso
ahal izango dute enpresetan esku-hartze eta esperimentazio proiektu hauek garatzeko
jarduerek:
— Enpresen arteko
lankidetzarako ereduak diseinatzea;
— Enpresen dimentsio
berriak sortzea;
— Jarduera
produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez
azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo
garatutakoak badira; eta,
— Lankidetzan
diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza
proiektuak gauzatzea.
Edozein kasutan,
sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian
zehaztuko dira.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak hautatzeko honako balorazio
irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a) Proposamenaren kalitatea (hartutako estrategiaren argitasuna eta
izaera berritzailea; eta proposaturiko helburuen eta garatu beharreko tresnen
metodologiaren arteko neurrien zuzentasuna eta koherentzia): 35 puntura arte.
b) Lankidetzaren intentsitatea eta kalitatea (inplikatutako
enpresak, enpresa eskatzaileak lankidetzako lan bezala -bai erakundearen
barruan, bai hirugarren erakundeekin batera- bere gain hartutako konpromisoak,
eta garatutako partaidetza-prozesuak): 30 puntura arte.
c) Lankidetzaren eragina, merkatuetara sarbidea izateko, fakturatzeko,
bai eta enplegua finkatzeko eta sortzeko ere: 15 puntura arte.
d) Aurkeztutako jardueraren garapenarako bideragarritasun finantzarioa:
10 puntura arte.
e) Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntura arte.
f) Erakunde eskatzailean euskararen aldeko ekintza positiboak garatzea,
eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentuarekin harremanak euskaraz izateko talde bat sortzea: 5 puntura
arte.
4.2. Aurreko ataletako irizpideen arabera 50
puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru laguntza
jasotzeko.
VI. ERANSKINA
Sustapen
sozioekonomikoaren gehikuntzan eskualde ikuspuntuaren ekarpena bultzatzeko
diru laguntzen oinarri bereziak.
1. oinarria. Xedea.
Eskualdeko
estrategiak, gaitasunak eta dinamikak lankidetzan sustatzea, horiek lurralde,
gizarte, ekonomia eta ingurumen kohesio handiago bat eratzen lagundu dezaten.
2. oinarria. Entitate onuradunen baldintzak.
2.1. Entitate onuradunak izango dira Gipuzkoako
tokiko garapeneko eskualdeko agentziak, beren eskualdean garapen agentziarik
ez duten Gipuzkoako tokiko erakundeek, mankomunitateek eta udalek eratuak.
2.2. Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3.
artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun
juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak,
jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko
egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo
pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen
duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso
behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru laguntzaren
zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6.
oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen
duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun
izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko
3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dena den, taldearen
ordezkari gisa entitate bat izendatu behar da, dagozkion betebeharrak betetzeko
behar beste botererekin. Entitate ordezkari hau prozesuaren koordinatzailea
izango da, horren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko ondorioetarako, eta
bere gain hartuko ditu, halaber, prozesua ondo joan dadin beharrezkoak diren
elkarrizketa eta harremanen zereginak.
2.3. Entitateek ez dute egon behar Gipuzkoako
Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007
Foru Arauak 12. artikuluko debekuetatik inoren eraginpean.
2.4. Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor
edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta
Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.
2.6. 2.3. eta 2.4. oinarrietan adierazitakoaren
egiaztapena entitate eskatzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo
da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako
Departamentura zuzenduko baita.
3. oinarria. Diru laguntzen xede diren jarduerak.
Diruz lagun
daitezkeen jarduerak izango dira honelako proiektuak garatzea hainbat arlotan
-adimen lehiakorra, produktuen, zerbitzuen eta negozio ereduen dibertsifikazioaren,
desberdintasunaren eta balio ekarpenaren bidez-, xede hauekin:
— Kontzientziazio
eta sentsibilizazio handiagoa dakarten ekintzak inplementatzea.
— Enpresek edo
enpresa inguruneko eragileek osatutako lankidetza sareak sortu eta garatzea.
— Enpresa edo
lurralde arloko gaitasunak eta balio-kateak identifikatu eta garatzea, baita
horietan oinarritutako aukerak ere.
Edozein kasutan,
sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak deialdian
zehaztuko dira.
4. oinarria. Proiektuak aukeratzeko irizpideak.
4.1. Eskaerak hautatzeko honako balorazio
irizpide hauek hartuko dira kontuan:
— Proposamenaren
kalitatea (onartutako estrategiaren argitasuna eta izaera bereizgarria; eta
zuzen dimentsionatua izatea eta proposatutako helburuen eta garatu beharreko
ekintza, baliabide eta metodologiaren artean koherentzia gordetzea): 40
puntura arte.
— Lurralde,
eskualde/toki eta sektore garapenaren estrategiarekin bat egitea: 20 puntura
arte.
— Garatu beharreko
ekintzek/ekimenek ikasitako ikasgaietan eta emaitzetan izan dezaketen
eragina; hau da, Gipuzkoan ekonomia sustatzeko estrategiak eta programak
orokortzea eta zabaltzea, garapen ekonomiko-sozialerako eta kalitatezko
lanpostuak sortzeko eredu jasangarri batean: 10 puntu arte.
— Lankidetzaren
intentsitatea eta kalitatea (entitate eskatzaileak lankidetza lan gisa bai
entitatearen barruan bai hirugarren entitateekin, hartutako konpromisoak, baita
garatutako partaidetza prozesuak ere): 15 puntura arte.
— Aurkeztutako
jardueraren garapenaren bideragarritasun finantzarioa: 5 puntu arte.
— Emakume eta
gizonen arteko aukera berdintasuna: 5 puntu arte.
— Entitate eskatzaileak
euskararen aldeko ekintza positiboak burutzea eta Ekonomia Sustapeneko, Landa
Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuarekin euskarazko talde bat sortzea:
5 puntu arte.
4.2. Aurreko ataletako irizpideen arabera 50
puntura iristen ez diren proiektuek ez dute eskubiderik izango diru laguntza
jasotzeko.
VII. ERANSKINA
«Gipuzkoako enpresa
ehunaren lehiakortasuna indartzea sustatzeko programako» diru laguntzen
2017ko deialdia.
1. Eskaerak aurkeztea.
1.1. Eranskin gisa jasotzen den eskaera
aurkeztu ahal izango dute II., III., IV., V. eta VI. eranskinetako 2. oinarrian
aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten entitateek.
1.2. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2017ko uztailaren 7an, goizeko
12:00etan amaituko da.
2. Jarduerak gauzatzeko epea.
Oro har, diru laguntzaren
xede diren jarduerak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira eta
2018ko ekainaren 22rako bukatu beharko dira.
3. Ebazpena jakinarazteko bidea.
Diru laguntza
emateko, edo kasua balitz, ukatzeko ebazpena erakunde eskatzaile bakoitzari
jakinaraziko zaio. Dena dela, Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean ere argitaratuko dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru
laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 17. artikuluari
jarraikiz.
4. Finantzaketa.
Deialdi honen bidez
emango diren diru laguntzen zenbateko osoa 4.133.602,45 euro da. Zenbateko
hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko 2017ko aurrekontu orokorreko honako kontu
sailetan eta ildo nagusietan banatuko da:
a) Hirurehun eta hogeita hamar mila euro (330.000,00 €) adimen
lehiakorraren erabilera txertatzeko eta sistematizatzeko proiektuak finantzatzeko
(II. eranskina), aurrekontuko kontu sail hauen kargura:
1 0410.100.470.00.22
2017: 157.857,00.
1 0410.100.481.00.17
2017: 32.143,00.
5 0410.100.470.00.22
2018: 106.667,00.
5 0410.100.481.00.17
2018: 33.333,00.
b) Milioi bat hirurehun eta hemeretzi mila hirurehun eta berrogeita
hamaika euro eta hirurogeita hamar zentimo (1.319.351,70 €) enpresen
eraldaketarako proiektuak finantzatzeko, produktuen, zerbitzuen eta negozio
ereduen dibertsifikazioaren, desberdintasunaren eta balio ekarpenaren bidez
(III. eranskina):
1 0410.100.470.00.23
2017: 727.400,00.
1 0410.100.481.00.20
2017: 102.600,00.
5 0410.100.470.00.23
2018: 420.951,70.
5 0410.100.481.00.20
2018: 68.400,00.
c) Laurehun eta berrogeita hamazazpi mila seiehun eta hogeita hamar
euro (457.630,00 €), enpresa jardueren jarraipena sustatzeko proiektuak finantzatzeko
(IV. eranskina):
1 0410.100.470.00.27
2017: 103.700,00.
1 0410.100.481.00.14
2017: 193.930,00.
5 0410.100.470.00.27
2018: 95.800,00.
5 0410.100.481.00.14
2018: 64.200,00.
d) Milioi bat berrehun mila euro (1.200.000,00 €), enpresen arteko
lankidetza dinamikak egituratzeko proiektuak finantzatzeko (V. eranskina):
1 0410.100.470.00.02
2017: 720.000,00.
5 0410.100.470.00.02
2018: 480.000,00.
e) Zortziehun eta hogeitasei mila seiehun eta hogei euro eta
hirurogeita hamabost zentimo (826.620,75 €), sustapen sozioekonomikoaren
gehikuntzan eskualde ikuspuntuaren ekarpena bultzatzeko proiektuak finantzatzeko
(VI. eranskina):
1 0410.100.461.01.04
2017: 44.661,00.
1 0410.100.461.02.05
2017: 298.811,45.
1 0410.100.470.00.04
2017: 152.500,00.
5 0410.100.461.01.04
2018: 30.648,30.
5 0410.100.461.02.05
2018: 150.000,00.
5 0410.100.470.00.04
2018 150.000,00.
Baimendutako gastua
handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta
duen organoak, diru laguntza ematea ebatzi baino lehen. Dena den, horrek ez
du beste deialdi bat egitea ekarriko. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko
baldintza izango da diru laguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua
erabilgarri deklaratzea.
5. Ildo nagusiak.
5.1. Honakoak dira 2017ko ekitaldian II.
Eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:
— Enpresa txiki eta
ertainek garatzen dituzten edo enpresa txiki eta ertainei xedatutako
proiektuak, batez ere enpresa txikiei.
— Industria
sektoreko eta/edo industriari loturiko zerbitzuen sektoreko enpresen
proiektuak.
— Enpresek adimen
lehiakorraren benetako dinamikak garatzea.
— Ahalik eta eragile
gehien elkartzen eta ordezkatzen dituzten ekintzak bultzatzea lurralde eta/edo
sektore esparru batean.
5.2. Honako hauek dira 2017ko ekitaldian III.
Eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:
— Enpresa txiki eta
ertainek garatzen dituzten edo enpresa txiki eta ertainei xedatutako
proiektuak, batez ere enpresa txikiei.
— Industria
sektoreko eta/edo industriari loturiko zerbitzuen sektoreko enpresen
proiektuak.
— Ekonomia
zirkularrarekin, ekonomia berdearekin eta industria aurreratuarekin zerikusia
duten proiektuak.
— Enpresen eskaintza
eta merkatua dibertsifikatzen duten eta balio katean kokatzen duten
proiektuak.
— Kalitatezko
enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.
5.3. Honako hauek dira 2017ko ekitaldian IV.
Eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:
— Enpresa txiki eta
ertainek garatzen dituzten edo enpresa txiki eta ertainak hartzen dituzten
proiektuak, batez ere enpresa txikiak.
— Industria
sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.
— Lurralde esparru
batean edo sektore batean ahalik eta eragile gehien elkartzen eta ordezkatzen
dituzten ekintzak.
— Enpresa
jardueraren jarraipena ahalbidetuko duen hausnarketa estrategikoa.
— Diseinu eta
esperimentazio faseetako dinamikak.
— Kalitatezko
enpleguari eustea eta haztea bermatzen duten proiektuak.
5.4. Honakoak dira 2017ko ekitaldian V.
Eranskinean sustatuko diren jardueren bidez lortu nahi diren helburu bereziak:
— Enpresa txiki eta
ertainek garatutako planak, batez ere, enpresa txikiek.
— Industria
sektoreko eta industriarekin lotutako zerbitzuetako enpresen proiektuak.
— Zenbait sektoreren
hibridazioaren emaitza diren proiektuak.
— Ekonomia
zirkularrarekin, ekonomia berdearekin eta industria aurreratuarekin zerikusia
duten proiektuak.
— Guztira 30 pertsona
batzen dituen enpresen multzoei buruzko proiektuak.
— Enpresen arteko
lankidetza prozesu berriak.
5.5. Helburu berezi hauek lortu nahi dira 2017.
ekitaldian, VI. eranskinean sustatu behar diren jarduerekin:
— Baterako partaidetza-dinamika
berriak abiatzea eskualdeko gaitasun sozioekonomiak garatzeko, xedetzat
dituztenak industria sektorea edo industriarekin lotutako zerbitzuak.
— Enpresen
iraunkortasunerako ad-hoc sortutako tresnak balioztatzea.
6. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Eskaeran honako
informazioa sartu behar da:
a) Laguntza eskatzen duen erakundearen datuak.
b) Diru laguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren
deskripzio memoria, balorazio irizpideak aplikatzeko aukera ematen duena.
c) Aurkeztutako proiektuaren xehetasunezko aurrekontua.
d) Aitorpen erantzulea, deialdi honen eranskin gisa agertzen den
ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere badagoena.
e) Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan edota entitate
laguntzailekoetan egunean daudela egiaztatzen duen eguneratutako
dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman
dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ditzan datu horiek, horrelakoak emateko
eskumena duten administrazioetatik.
7. Borondatezko itzulketa.
Enpresa onuradunak
borondatezko itzulketa egin nahi badu, idatzi bat bidali behar dio Ekonomia
Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru
diputatuari 15.4. oinarrian zehazten
den moduan. Idatzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiaztatzeko
itzulketa ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.