2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

«Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tzeko Plana» programaren oinarri aldaketa eta 2017ko deialdia.

Diputatuen Kon­tseiluak honako erabaki hau hartu du 2017ko apirilaren 25ean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren bidez, jarraitu egin nahi du Gipuzkoako Eskulangin­tza Sektorea susta­tzeko konpromisoa sendo­tzen; eta horrek eska­tzen du artisau sorkun­tza, ekoizpena eta banaketa bere gain har­tzea eta susta­tzea, modu proaktiboan, bai ikuspegi tradizionalari bai gaur egungoari dagokionez.

Konpromiso horren bitartez lortu nahi da sektorea bera ahaldun­tzea; bere ikusgarritasuna indar­tzea; profesionaltasun, prestigio eta kalitateko ingurune batean koka­tzea; eta sektorearen bideragarritasun ekonomikoa eta soziala gara­tzea. Horretarako, oinarri gisa hartuko da komunitateen eta herrien kultura ondarea eta identitatea era­tzen duten ezaugarri mul­tzoa bil­tzen duten eskulangin­tzako produktuen bilakaera historikoa; tradizioa eta berrikun­tza, lengoaiak eta estetikak uztartuz.

Gipuzkoan, horrek guztiak dakar estrategia bat aurrera eramatea eskulangin­tza­ren sektorearen­tzat etorkizun iraunkor bat, soziala eta ekonomikoa lor­tzeko, sektoreko harreman eredu berrietan oinarritua. Eredu horien helmugak honako hauek izango dira: lankide­tza, antolakun­tza eta sustapena; alegia, eskulangin­tza­ren ikuspegi soziala, kulturala eta ekonomikoa integratuko dituztenak.

2017an garatuko diren jarduera ildo nagusien helburua izango da eskulangin­tza sektorean ondorengo alderdi hauek susta­tzea:

— Eskain­tza­ren egoki­tza­pena (eskain­tza bat kontuan hartuko dituena populazioko eta kon­tsu­moko segmentu eta ohitura askotarikoen beharrak eta eskaerak);

— Kon­tsu­morako irisgarritasun handiagoa (banaketako eta merkatuetara iristeko formulak, IKTen zeregin espezifiko batekin);

— Irudi erakargarriagoa (kon­tsu­moko eta gozameneko ohiturak azpimarratuko dituen irudi bat susta­tzea eta gara­tzea); eta,

— Lehiaren hobekun­tza (eskulangin­tza jardueraren bideragarritasunari eta jasangarritasun ekonomikoari lagunduko dioten merkatari­tza eta kudeaketa gaitasunak gara­tzea); eta,

— Sektorearen balorazioa eta aitorpen soziala eta profesionala, eskulangin­tzako erregistro berri bat abian jarriz.

Hala, 2016an lortutako emai­tzak kontuan hartuta, egoki­tzat ­jotzen dira 2016ko diru lagun­tzen oinarri arau­tzaileak; eta oinarri horien eraginkortasuna hobe­tzen duten atalak bakarrik eran­tsi dira.

Ondorioz, Gipuzkoako Eskulangin­tzako Kon­tseiluak esandakoa ­entzun ondoren, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kon­tseiluak

ERABAKI DU

Lehenengo.    Alda­tzea Diputatuen Kon­tseiluak 2016ko ekainaren 14an onartu zituen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2016ko ekainaren 23an, 119 zk.) «Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tzeko Plana» programa izeneko diru lagun­tzen oinarri arau­tzaileak, erabaki honen I. eranskinean jaso­tzen den moduan.

Bigarren.    Onar­tzea diru lagun­tzen 2017ko deialdia, erabaki honen II. eranskinean jasota dagoena.             

Hirugarren.    Deialdi hau gauza­tzeko 420.000,00 euroko gastua baimen­tzea, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretarako kontu sail hauen kargura:        

1.0410.110.470.00.01.2017: 176.500,00 €.

5.0410.110.470.00.01.2018: 85.500,00 €.

1.0410.110.770.00.02.2017: 101.000,00 €.

5.0410.110.770.00.02.2018: 57.000,00 €.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko.       

Laugarren.    Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tzaileen aldaketak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekur­tsoa aurkez dezakete interesatuek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesatuek aukera dute horren aurretik berrazter­tzeko hautazko errekur­tsoa aurkezteko Diputatuen Kon­tseiluari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez dezakete.

Donostia, 2017ko apirilaren 27a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, Departamentuko idazkari teknikoa.             (2944)

I. ERANSKINA

2016ko apirilaren 14an Diputatuen Kon­tseiluak onartu zuen «Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tzeko Plana» diru lagun­tzen programako (ekainaren 23ko 119 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) 8. eta 13. oinarrien aldaketa, honela ida­tzita gera­tzen dena:

8. oinarria.  Lagun­tzen por­tzen­tajeak eta gehieneko zenbatekoak.

8.1.  Diru lagun­tzen behin-betiko por­tzen­tajea erabaki­tzeko, 6. oinarrian azaldutako hauta­tzeko irizpideak erabiliko dira jarraian ezar­tzen den mugarekin:

a)  Makinerian, lanabesetan eta ekipamendu informatikoan egindako inber­tsioak diruz lagun daitekeen kostu osoaren % 50 artekoa, eskulangin­tzako lantegi bakoi­tzeko 5.000 euro gainditu gabe.

b)  Egoi­tza egoki­tzeko lanetarako inber­tsioari lagun­tzea, baldin eta jarduerarekin zerikusia badu: inber­tsioen % 50 erainokoa.

Diru lagun­tza jaso ahal izateko, esku-har­tze bakoi­tzak eska­tzen dituen legezko baldin­tzak bete behar dira.

Diruz lagunduko diren lanek, ­gutxienez, 3.000 euroko inber­tsioa izan beharko dute; lanak onuradun ez den norbaitek egin beharko ditu, eta eskulangin­tzako jardueraren baldin­tzak hobe­tzera bideratuko dira. Diruz lagun­tze­koa izango da, soilik, tailerrean egindako eraikun­tza eta inber­tsio lanen zati propor­tzionala, betiere artisau ofizioarekin lotura zuzen eta argia badute.

Apartatu honetan, artisau­tza lantegiko 5.000 euroko lagun­tza emango da gehienez.

c)  Sustapen materiala egiteari, web orriak diseina­tze­ari edota on line salmenta egoki­tze­ari lagun­tzea, kostu suben­tziogarriaren % 55eraino eta gehienez 1.200 euro.

Diruz lagungarria izateko, «Gipuzkoako Artisauak» logotipoa nabarmen agerian jarri beharko da eta EAEn ofizialak diren bi hizkun­tzak egoki tratatuko dira; baita genero ikuspegia ere.             

d)  Jarduerarekin zerikusia duten ikasketa profesionalen ekimenetan izena emateko: gastuen % 75, gehienez ere.       

Apartatu honetan, lagun­tzak ez du 1.000 euro gaindituko.               

e)  Azoketan parte har­tzeko:

— Gipuzkoatik kanpoko azoketara joateko bada, diruz lagundu daitekeen kostuaren % 60 adinakoa izango da diru lagun­tza, eta, gehienez ere, 2.000 euro azokako. Diruz lagundu daitekeen gastu­tzat joko da zoruaren eta erakusmahaiaren alokairu faktura, azokaren antola­tzaileak egindakoa.

— Gipuzkoako azoken kasuan, azokan izena emateko kostuaren % 80rainokoa finan­tza­tuko da, gehienez ere, 1.700 euro azokako.

f)  Berariaz sektorearen profesionalizazioa, ospea eta balioespen soziala susta­tzera bideratutako proiektuak, eta eskulangin­tza sektorea ordezka­tzen duten antolakundeek abiarazitako kudeaketa, merkatura­tze edo berrikun­tza alorretan hobekun­tzak egitera bideratutakoak, % 80ra arte finan­tza­tuko dira, gehienez ere 15.000 euro proiektuko eta 35.000 euro entitate bakoi­tzeko.

g)  Azoka edota eskulangin­tza lehiaketak antola­tze­agatik: % 65era arte finan­tza­tuko da, gehienez ere 15.000 euro azoka bakoi­tzeko.

h)  Gipuzkoan erreferen­tziakoak izan diren eta desager­tzeko arriskuan dauden eskulangin­tza jarduerak berreskura­tzera zuzendutako ekimenak, euskarri digitaletan eta ikus-entzu­nezkoetan eta oinarri pedagogikoetan oinarritutakoak: % 100eraino, gehienez 40.000 euro.

8.2.  Eskulangin­tza enpresa bat sor­tzen den kasuan, 10 puntura arte handitu ahal izango dira 8.1.a) eta b) atalei dagozkien lagun­tzen ehunekoak. Eskulangin­tza enpresa berriak honako hauek izango dira: deialdian zehaztuko den egunetik aurrera JEZren zen­tsuan eta Gizarte Seguran­tzan izena eman dutenak eta oraindik Gipuzkoako Eskulangin­tza Sektorea Susta­tzeko Planaren barruko lagun­tza­rik jaso ez dutenak.           

8.3.  Eskulangin­tza lantegi bakoi­tzari ezingo zaio guztira 6.500 euro baino gehiago eman 3.1 oinarriaren a), b), c) eta f) ataletan jasotako diruz lagungarriak izan daitezkeen jarduerengatik.

8.4.  Diru lagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horietara iristeko biderik uzten, diru lagun­tza bakoi­tza propor­tzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua, jarduera ildoa eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

8.5.  Diruz lagun daitezkeen gastu­tzat joko dira: Entitate eska­tzaileak aurkeztutako aurrekontu banakatu eta xehatuan jasota egonik, ezbairik gabe jardueraren garapenari lotuak dauden gastuak.

8.6.  Egindako gastuak ez dira diruz lagun­tzeko moduko­tzat joko, baldin eta horietako fakturaren oinarri zerga 100 eurora iristen ez bada.

13. oinarria.  Diru lagun­tzen ordainketa.

13.1.  Jardueraren sektorearen eta entitate onuradunen ezaugarriak (irabazi asmorik gabeko elkarteak eta autoenplegurako enpresa-proiektuak) ain­tzat harturik, aurretiazko ordainketak egin ahal izango dira diru lagun­tza jaso duten jarduerak gauza­tzeko ezinbesteko finan­tza­keta gisa lagun­tza­ren aurrerakinak proiektuari ekiten zaizkionean eta hasiera hori behar bezala egiaztatuta dagoenean ordaindu ahal izango dira, betiere, baliabide nahikoa badago eta diru lagun­tza osoaren % 60 gaindi­tzen ez bada.

Gainerakoa, lagun­tza­ren xede diren jarduerak buka­tzen direnean. Aurrez, dena den, 14.3 oinarrian zehaztutako dokumentazioa jaso­tzen duen kontu justifikagarria aurkeztu beharko da.

13.2.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da inolako ordainketarik egin erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharrak bete­tzen ez dituen bitartean. Hori dela eta, ordaindu baino lehen aurkeztu beharreko justifikazioaren barruan, eguneratutako egiaztagiriak eran­tsiko dira. Horren ordez, onuradunak baimena eman ahal du espresuki organo eskudunek aipatu informazioa zuzenean laga diezaioten Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.

II. ERANSKINA

«Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tzeko plana» diru lagun­tzen programaren 2017ko deialdia.

1.    Finan­tza­keta.

Guztira deialdi honetan emango diren lagun­tzen zenbatekoa 420.000,00 eurokoa da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorreko ondorengo kontu-sailetan banatuta dago:

1.0410.110.470.00.01.2017: 176.500,00 €.

5.0410.110.470.00.01.2018: 85.500,00 €.

1.0410.110.770.00.02.2017: 101.000,00 €.

5.0410.110.770.00.02.2018: 57.000,00 €.

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik kreditua erabilgarri deklara­tzea. 


2.    Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako  Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2017ko maia­tza­ren 31n amaituko da.

3.    Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

3.1.  Eskaeran, III. eranskin gisa doan ereduaren araberakoan, informazio hau jaso beharko da:

a)  Eska­tzailearen datuak.

b)  Diru lagun­tza eskaerari dagokion proiektuaren edo jarduerarenazalpen memoria.

3.1.e) oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan:

— Aurreikusitako eskulangin­tzako enpresa parte-har­tzaileen kopurua.

— Aurreikusitako eskulangin­tzako enpresa parte-har­tzaileen kopurua, Gipuzkoako Eskulangin­tza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorrean inskribatuta daudenena, I. atala bereizita.

— Aurreikusitako azoka-egunak.

— 3.2 oinarrian ezarritako baldin­tzak bete­tzeko jarraituko den prozesua.

c)  Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu xehatua.

d)  Proiektua elkarte gisa gara­tzen bada, elkarte horretako entitateen lankide­tza akordioa, eran­tzu­kizunen eta jardueren banaketa ezarrita, eta aurreikusi diren kostu eta sarreren banaketa adierazita.

e)  Bildutako lagun­tzen ziurtagiria.

f)  Ardurapeko adierazpena, deialdi honetan eranskin gisa doan ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere sar­tzen dena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoari jarraiki, entitate onuradun izaera lor­tzeko debekurik ez duela adierazten duena, baita emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005eko ­otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren 2007ko abenduaren 28ko 14/2007 Legearekin zerikusia dutenak. Eta enpresak egungo urte fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» lagun­tzei buruzkoa, horiek jaso baditu.

g)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ­ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

3.2  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak, aurkeztutako proiektuak ondo ebaluatu eta erabaki­tzeko beharrezko­tzat jotako informazio oro eskatu ahal izango die eska­tzaileei. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 68. artikuluan ezarritako hamar eguneko epean informazio hori ez bada aurkeztu, eska­tzaileak eskaeran ­atzera egin duela ulertuko da, eta beste izapiderik gabe artxi­batu egingo da, aipatutako legeko 21. artikuluan ezarritakoaren araberako administrazio-ebazpenaren bidez.

4.    Proiektuak hasi eta buka­tzeko epea.

Diru lagun­tza izan dezaketen jarduerak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar izan dira eta 2018ko ­otsailaren 28rako amaituta izan beharko dituzte.

5.    Eskaerak erabaki­tzeko epea eta jakinarazpena.

Diru lagun­tza emateko ala uka­tzeko ebazpena eta horren jakinarazpena egiteko gehienezko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Ebazpena bakarka eska­tzaile bakoi­tzari jakinaraziko zaio, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea alde batera ­utzita, 2007ko mar­txo­aren 27ko Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Onuradunak 10 eguneko epea izango du, jakinarazpenaren datatik aurrera, diru lagun­tza onar­tzeko. Kontrakoa berariaz jakinarazten ez bada, tazituki onartu­tzat joko da.  

Onuradun izateko baldin­tza administratibo eta teknikoak bete arren, balorazio irizpideen arabera, gainerakoek baino puntuazio txi­kiagoa eskuratu eta aurrekontu kreditua agortu delako diru lagun­tza jasoko ez duten entitateak itxa­rote zerrendan geldituko dira, puntuazio handienetik txi­kienerako hurrenkeran, emandako diru lagun­tze­takoren bati uko egingo bali­tzaio.

6.    Borondatezko itzul­keta.

Per­tsona ala entitate onuradunak borondatezko itzul­keta egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari 16.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tzeko itzul­keta ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.

7.    Eskulangin­tza enpresa berriak.

Deialdi honen ondorioetarako, 8.2 oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hauek izango dira eskulangin­tza enpresa berriak: JEZn eta Gizarte Seguran­tzan 2016ko uztailaren 20tik aurrera izena emanda daudenak.