1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

2/2017 Foru Dekretu-Araua, mar­txo­aren 28koa, hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zerga alda­tzen duena.

Konstituzio Auzitegiaren 2017ko ­otsailaren 16ko epaiak, aurtengo mar­txo­aren 25eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuak, adierazi du Gipuzkoako hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauaren 4.1, 4.2.a) eta 7.4 artikuluak konstituzioaren aurkakoak eta deusezak direla, baina, soil-soilik, balio gehikun­tza­rik gabeko egoerak zergape­tzen diren kasuei dagokienez.      

Epai hori Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak ­otsailaren 5ean emandako autotik ondorioztatu da, auto horretan erabaki bai­tzen Auzitegi horri konstituzio-kontrakotasun arazo bat aurkeztea 16/1989 Foru Arauaren 1. eta 7.4 artikuluak direla-eta (badira beste artikulu ­batzuk ere, kasu honetarako aipatuko ez direnak). Auzia planteatu zen litekeena delako hiru prin­tzi­pio urratu izana: gaitasun ekonomikoarena, konfiska­tzeko debekuarena, eta defen­tsa­rako eskubidearena.

Epaiaren oinarri juridikoetan esaten denez, zerga egitatea edo legean aurreikusitako egoera gauza­tzeak zerga obligazioa sor­tzea baldin badakar gaitasun ekonomikoaren adierazpen bat izateagatik, hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zerga arau­tzen duen foru arauaren kasuan benetako fikzio juridiko baten aurrean gaude. Izan ere, haren arabera, hiri izaerako terreno baten titulartasun ­hutsak beti sorrarazten du titularraren­tzat, hura eskualda­tzen den momentuan, zergapetu behar den balio gehikun­tza bat, kasu bakoi­tzeko zirkunstan­tzia errealak kontuan hartu gabe. Horren ondorioz, horrek badakar, aldi berean, gaitasun ekonomiko zergapegarri bat, eta, hari dagokionez, arauak ez du ahalbide­tzen beste emai­tza­rik bere balorazio erregelak aplika­tze­tik ondoriozta­tzen dena baino.               

Hala ere, goi auzitegiak dio legegileek erabat zilegi dutela aukera­tzen duten zerga politikak balio gehikun­tzak zergape­tzea gaitasun ekonomiko poten­tzialak objektiboki kuantifikatuko dituen sistema bat erabiliz eta ez agerian jarritako gaitasun ekonomikoaren arabera. Guztiarekin ere, kontuan izan behar da gauza bat dela errenta poten­tzial bat zergape­tzea (hiri izaerako terreno guztietan denboraren poderioz gerta­tzen den ustezko balio gehikun­tza) eta beste bat errenta irreal bati ezar­tzea zerga. Diferen­tzia hori azpimarra­tzea garran­tzia handikoa da, zeren eta, zergape­tzen dena errenta irreal bat bada, zalan­tzan jarritako prezeptuak urratuko luke konstituzioan aipa­tzen den gaitasun ekonomikoa, eta prin­tzi­pio hori hau­tsita gera­tzen da tributuarekin zergapetutako gaitasun ekonomikoa poten­tziala denean, gaitasun ekonomikorik ez dagoenean edo hura itxu­razkoa denean.

Epaiak dioenez, hiri izaerako terrenoen balio gehikun­tzari, edo balio gutxi­penari, 16/1989 Foru Arauaren 4. eta 7.4 artikuluetan ematen zaien tratamenduak ez du arrazoizko justifikaziorik. Izan ere, zergaren subjektu pasiboei ezar­tzen zaienean denboraren poderioz gerta­tzen diren balio gehikun­tzen zama tributarioa jasan behar dutela, berez gaitasun ekonomikorik adierazten ez duten egoerak zergape­tzen ari dira, eta horrek erabat urra­tzen du Konstituzioaren 31.1 artikuluan berma­tzen den gaitasun ekonomikoaren prin­tzi­pioa. Hori guztia dela-eta, epaitutako prezeptuak konstituzioaren aurkakoak deklaratu behar dira, baina, soil-soilik, balio gehikun­tza­rik ez izateagatik gaitasun ekonomikorik adierazten ez duten egoerak tribututik kanpo uztea aurreikusi ez duten neurrian.               


Foru dekretu-arau honen xedea da berehalako eran­tzun arauemaile bat ematea aipatutako senten­tziak auzitan jarritako zergaren aplikazioan dituen ondorioetarako. Alabaina, Konstituzio Auzitegiak adierazi bezala, horrek ez du eragozten gerora bestelako aukera arauemaile bat lasaiago azter­tzea ente publikoen hirigin­tza­gatik sorrarazten diren gainbalioetatik ondorioztatutako gaitasun ekonomikoen kuantifikazio objektiboa zehazteko.             

Horretarako, egoki iri­tzi da araututa uztea terrenoen balio gehikun­tza­rik eza dagoenean edo balio gutxi­penak gerta­tzen direnean, egoera horiek ez direla zergapetuko, eta zergatik kanpo gera­tzen direnez, ez dela beharrezkoa izango kasu horietan zerga oinarria kalkula­tzea. Horrekin, 16/1989 Foru Arauaren 4.1, 4.2.a) eta 7.4 artikuluak aplikagarriak izango dira, bakar-bakarrik, baldin eta lurrek balio gehikun­tza­rik badute eta, beraz, artikulu horien edukia konstituzioarekin bat badator. Horrela lortuko da senten­tziak dioena bete­tzea.

Planteatutako erregulazioak komenigarri egiten du mekanismo bat ezar­tzea haren bitartez jakiteko zer kasutan ez dagoen gehikun­tza­rik edo noiz dagoen minusbaliorik, eta, horretarako, sistema objektibo bat erabil­tzen saiatu da, udalek erraz aplika dezaketena: eskualdaketa balioaren eta eskurapen balioaren arteko diferen­tzia. Metodo horrek ahalbidetuko du ziurtasunez zehaztea balio gehikun­tza­rik izan den edo ez. Litekeena denez balio horiek ez uztea agerian zein den terrenoei dagokien balio zatia, beharrezkoa da erregela bat ezar­tzea balio hori bereizteko, eta erregela hori izango da lurzoruaren balioak balio katastralarekiko duen zati propor­tzionala aplika­tzea.

Laburbilduz, zerga mugatuko da lurrek balio gehikun­tza duten kasuetara, senten­tziak exiji­tzen duen bezala. Alabaina, balio gehikun­tza badagoela irizten den momentutik, kalkulu sistema ez da ezertan ere alda­tzen. Hortaz, foru dekretu-arau honen helburua ez denez zergaren foru araua alda­tzea, hura senten­tziaren edukira egoki­tzea baizik, ez da aldaketarik sartu zerga oinarria kalkula­tzeko moduan, Auzitegiak ­ontzat eman baitu lurzoruak balio gehikun­tza duen kasuetarako.           

Bestalde, eta segurtasun juridiko handiagoa emate aldera, testu arauemaile honetan xedapen iragankor bat gehi­tzen da, eta haren helburua da ezar­tzea zer ondorio izango dituen eragiketetan erregulazio berriak, zerga sorrarazi dutenean baina haien likidazioak oraindik irmoak ez direnean.

Testuaren bukaeran, azken bi xedapen gehi­tzen dira. Lehenengoak baimena ematen dio Diputatuen Kon­tseiluari foru dekretu-arauan xedatutakoa gara­tzeko, eta bigarrenak ezar­tzen du noiz jarriko den indarrean foru dekretu-araua. Zehazki, bertan esaten da foru dekretu-arauak ondorioak sortuko dituela Konstituzio Auzitegiaren 2017ko ­otsailaren 16ko epaia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egun berean (hau da, 2017ko mar­txo­aren 25etik aurrera) sor­tzen diren zerga egitate guztietarako, betiere xedapen iragankorrean ezarritakoa erago­tzi gabe.

Uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoak, 14. artikuluan xeda­tzen du presazko arrazoiak daudenean Diputatuen Kon­tseiluak behin-behineko arau xedapenak eman ahal izango dituela; xedapen berezi horiek foru dekretu-arauak izango dira eta ezin eragingo diete foru organoen antolaketari, araubideari eta fun­tzionamenduari.

Foru dekretu-arauak ­Batzar Nagusietan eztabaidatu eta osorik bozkatu behar dira berehala, baliozkotuak izateko.         

Horiek horrela, Ogasun eta Finan­tza Departamentuko foru diputatuak proposaturik, eta Diputatuen Kon­tseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDA­TZEN DUT

Artikulu bakarra.  Hiri-lurren balio gehikun­tza­ren zehaztapena.

1.    Uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauak erregula­tzen duen hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zergaren betebehar tributario nagusia sortu dadin, beharrezkoa izango da terrenoen balio gehikun­tza bat gerta­tzea haien jabe­tza edozein tituluren bidez eskualda­tze­agatik edo terreno horien gaineko jabaria muga­tzen duen edozein gozamen eskubide erreal eratu edo eskualda­tze­agatik.               

2.    Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, terrenoen balio gehikun­tza zehazteko bi balio hauek alderatuko dira: terrenoaren eskurapen balioa edo, dagokion kasuan, jabaria muga­tzen duen gozamen eskubide errealaren eraketa edo eskurapenari dagokiona, eta terrenoaren eskualdaketa balioa edo, dagokion kasuan, jabaria muga­tzen duen gozamen eskubide errealaren eraketa edo eskualdaketari dagokiona.

Aurreko paragrafoan aipa­tzen diren balioak izango dira kontuan hartuko direnak edo, dagokion kasuan, ain­tzat hartu beharko liratekeenak, terrenoen jabe­tza eskualda­tzea edo haien jabaria muga­tzen duen edozein gozamen eskubide erreal eratu edo eskualda­tzea kasuan kasuko tributuekin zergape­tze­aren ondorioetarako.

Apartatu honetan hizpide diren balioei ez zaie gehituko inolako gasturik, hobekun­tza­rik edo beste ezein kon­tzep­turik, eta ez dira eguneratuko denbora igaro­tze­agatik.

2.    apartatu honetan terrenoen balio gehikun­tza zehazteko erreferen­tzia gisa aipa­tzen diren balioetan ez bada berariaz bereizten zer balio den egozgarria eraikun­tzari eta zein lurzoruari, erreferen­tzia­tzat hartuko da zer propor­tzio duten lurzoruaren balioak eta eraikun­tza balioak zergaren sor­tza­penaren unean indarrean dagoen balio katastralarekiko. 

3.    Data hauek hartuko dira kontuan aurreko 2. apartatuan aipa­tzen diren balioak zehazteko: zein egunetan eskuratu den terrenoa edo, dagokion kasuan, eratu edo eskuratu den jabaria muga­­tzen duen gozamen eskubide erreala, eta zein egunetan eskual­datu den terreno hori edo, dagokion kasuan, eratu edo eskual­datu den jabaria muga­tzen duen gozamen eskubide erreala.

4.    Terrenoak ez badu balio gehikun­tza­rik artikulu honetan xedatutakoaren arabera, gerora egin daitezkeen eskualdaketen ondorioetarako kontuan hartuko dira etorkizuneko eskualda­tzaileak terrenoa eskuratu eta eskualda­tzean terrenoari dagozkion balioak.

5.    Nahiz eta terrenoek ez izan balio gehikun­tza­rik artikulu honetan adierazitakoaren arabera, beti aurkeztu beharko da uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauak, Hiri-lurren Balio Gehikun­tza­ren gaineko Zergarenak, 7. artikuluan arau­tzen duen aitorpena.  

6.    Terrenoek balio gehikun­tza baldin badute artikulu honetan xedatutakoaren arabera, zerga oinarria, zerga kuota eta hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zergaren gainerako elementuak zehaztu beharko dira uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauak xedatutakoari jarraituz.               

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.  Hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zergarekin lotuta aplikagarria den araubide iragankorra.          

1.    2017ko mar­txo­aren 25a baino lehenagoko sor­tza­pena duten zergen likidazio irmoak.

Hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zergaren likidazioak 2017ko mar­txo­aren 25a baino lehenagoko sor­tza­penei badagozkie, eta data hori baino lehen hartu badute irmotasuna, ez zaie aplikagarria izango foru dekretu-arau honek artikulu bakarrean xedatutakoa. Horren ordez, erregela hauek aplikatuko dira:               

1.a.— Ez da zilegi izango zuzenketak, bihurketak edo itzul­ketak egitea foru dekretu-arau honetako artikulu bakarrean jasotakoan oinarrituta.

2.a.— Autolikidazio eta likidazioekin lotuta hasitako zerga-bilketa prozedurek aurrera egingo dute erabat amaitu arte, eta geroratu edo zatikatutako zerga zorrak beren osoan exijituko dira.

2.    Hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zergarengatik 2017ko mar­txo­aren 25etik aurrera egindako likidazioak, data hori baino lehenagoko sor­tza­pena dutenak.  

Hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zergaren likidazioak 2017ko mar­txo­aren 25etik aurrera egin badira eta haien sor­tza­pena data hori baino lehenagokoa bada, likidazio horiei aplikatuko zaie foru dekretu-arau honen artikulu bakarrean xedatutakoa, baldin eta data hori baino lehen sor­tza­pen horiengatik ez bada egin irmotasuna hartu duen likidaziorik. 

3.    Berrazter­tzeko errekur­tsoa jarrita duten likidazio eba­tzi gabeak.

2017ko mar­txo­aren 25ean eba­tzi gabe dauden berrazter­tze errekur­tsoak foru dekretu-arau honen artikulu bakarrean xedatutakoa kontuan hartuz eba­tziko dira.        

4.    Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan edo udaletako auzitegi ekonomiko-administratiboetan dauden espedienteak.

Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboak eta udaletako auzitegi ekonomiko-administratiboek kasuan kasuko udalari bidali behar dizkiote eba­tzi gabe dituzten espedienteak, haiek zer ikusirik dutenean 2017ko mar­txo­aren 25a baino lehenagoko sor­tza­penen hiri-lurren balio gehikun­tza­ren gaineko zergarekin, eta, behar den kasuetan, udalak likidazio berriak egin beharko ditu foru dekretu-arau honek artikulu bakarrean xedatutakoa kontuan hartuta.

Aldi berean, prozedurak amaitu­tzat emango dituzte, nahiz eta horrek ez duen erago­tziko egiten diren likidazio berrien aurka interesdunek erreklamazioak aurkeztea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.  Xedapenak emateko ahalmena.

Baimena ematen zaio Diputatuen Kon­tseiluari foru dekretu-arau hau garatu eta gauza­tzeko behar diren xedapen guztiak eman ­ditzan.

Bigarrena.  Indarrean jar­tzea.

Foru dekretu-arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egun berean jarriko da indarrean, eta 2017ko mar­txo­aren 25etik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Donostia, 2017ko mar­txo­aren 28a.

                                                        Diputatu Nagusia,      
                                                       Markel Olano Arrese.

               Ogasun eta Finantza           
                   Departamentuko              
                    Foru Diputatua,              
           Jabier Larrañaga Garmendia.      
(2240)