1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

2016ko abenduaren 21eko, 591/2016 FORU AGINDUA, onar­tzen dituena 196 eredua, «Per­tsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga, eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Mota guztietako finan­tza erakundeen kontuetatik (aktibo finan­tza­rioen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) eratorritako kontraprestazioagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gainean egindako atxi­kipenak eta konturako sarrerak eta mota guztietako finan­tza erakundeetan irekitako kontuetan baimendutako per­tso­nak eta saldoak. Urteko laburpena», eta eredu horren aurkezpen moduak eta alda­tzen duena 193 eredua, «Per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kapital higigarriaren hainbat etekinen gainean eta sozietateen gaineko zergan eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren errenta jakin ­batzuen gainean egindako atxi­kipenen eta konturako sarreren urteko laburpena».

Per­tsona fisiko edo juridikoek, publiko nahiz pribatu izan, eta errentak eslei­tzeko araubidean dauden entitateek Zerga Administrazioari eman behar dizkiote zerga alorrean garran­tzi­tsuak diren edo beste per­tsona ­batzuekiko harreman ekonomiko, profesional edo finan­tza­rioetatik erator­tzen diren era guztietako datu, txos­ten, aurrekari eta frogagiriak, hala jaso­tzen baitu 90. artikuluan 2005eko mar­txo­aren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak.

Informazioa emateko betebehar horietako ­batzuk garatuta daude 2013ko abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretuan eta 2014ko urriaren 14ko 33/2014 Foru Dekretuak, 2015eko ekainaren 16ko 17/2015 Foru Dekretuak eta 2016ko maia­tza­ren 17ko 11/2016 Foru Dekretuak hurrenez hurren onar­tzen dituzten per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren erregelamenduetan.              

Orain arte 196 ereduari buruzko abenduaren 23ko 1.104/2014 Foru Aginduak arautu du zer informazio eman behar den bai finan­tza entitateetan irekitako kontuetatik eratorritako errentei eta konturako ordainketei buruz eta bai per­tsona baimenduei buruz eta kontuen saldoei buruz. Hain zuzen, foru agindu horren bidez onartutako 196 ereduan jaso­tzen da Per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan, eta establezimendu finkoa duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan mota guztietako finan­tza entitateen kontuetatik (aktibo finan­tza­rioen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) eratorritako kontraprestazioagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxi­kipenen eta konturako sarreren urteko laburpena.      


196 eredu berri baten onarpenaren xedea da kontuko fun­tsen sarrera eta irteeren zenbateko osoari buruzko bi eremu berri sar­tzea. Hain zuzen, horrek ahalbide­tzen du zehaztasun handiagoz kalkula­tzea zein den kontuen benetako saldoa. Izan ere, horri esker, antze­man ahal izango da zer kasutan dauden alde handiak banku kontuetan ekitaldi bakoi­tzeko abenduaren 31n edo urtearen azken hiruhilekoan dauden saldoen eta zergaldiaren gainerako zatian dauden saldoen artean.

Gainera, sartu egiten da informazio eremu berri bat, sustapen komer­tzialen baldin­tzak (salbu mota guztietako finan­tza erakundeetako kontuetatik datozenak) ez bete­tzeak dakar­tzan penalizazioei buruzkoa. Izan ere, penalizazioek kapital higigarrien etekin negatiboak dakar­tzate.

Aldi berean, eguneratu egiten da foru aginduaren edukia.       

Bestetik, foru aginduaren amaierako lehen xedapenean aldatu egiten da 193 eredua, «Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kapital higigarriaren hainbat etekinen gainean eta Sozietateen gaineko Zergan eta establezimendu iraunkorra duten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan errenta jakin ­batzuen gainean egindako atxi­kipenen eta konturako sarreren urteko laburpena». Hain zuzen, 193 eredua 2011ko abenduaren 23ko 1013/2011 Foru Aginduak one­tsi zuen, aurkezpen moduekin batera honako eredu hauek onar­tzen dituenak: batetik, 193 eredua, kapital higigarriaren zenbait etekinen eta zenbait errentaren gaineko atxi­kipenen eta konturako sarreren urteko laburpenari dagokiona; eta, bestetik, 194 eredua, besteren kapitalak hartu eta erabil­tzea adierazten duten aktiboak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihur­tze­agatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxi­kipenen eta konturako sarreren urteko laburpenari dagokiona.

193 ereduaren onarpenaren xedea da, 196 ereduaren kasuan bezala, informazio eremu berri bat sar­tzea sustapen komer­tzialen baldin­tzak (salbu mota guztietako finan­tza erakundeetako kontuetatik datozenak) ez bete­tzeak dakar­tzan penalizazioei buruz. Izan ere, penalizazioek kapital higigarrien etekin negatiboak dakar­tzate.

Horretarako, 1.103/2011 Foru Aginduaren I. eta III. eranskin berriak onartu behar dira (inprimakiak eta diseinu fisiko eta logikoak, hurrenez hurren). Eranskin horiek foru agindu honen III. eta IV. eranskinetan jasota daude, hurrenez hurren.

Aurreko guztia ain­tzat hartuta, foru agindu honen bitartez, 196 eredu berri bat onartu eta 193 eredua aldatuko da.     

Horiek horrela, hau

XEDA­TZEN DUT

1. artikulua.  196 eredua onar­tzea.

Bat.  Onartu egiten da 196 eredua, izen hau duena: «Per­tsona fisikoen errentaren gaineko zerga, sozietateen gaineko zerga eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Mota guztietako finan­tza erakundeen kontuetatik (aktibo finan­tza­rioen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) eratorritako kontraprestazioagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gainean egindako atxi­kipenak eta konturako sarrerak eta mota guztietako finan­tza erakundeetan irekitako kontuetan baimendutako per­tso­nak eta saldoak. Urteko laburpena». Eredu horren edukia jarraian onar­tzen diren diseinu fisiko eta logikoetan eskatutako informaziora egokituta dago.

Bi.  Onartu egiten dira 196 eredua bitarteko elektronikoz eta fitxa­tegi bidez aurkezten diren aitorpenek bete behar dituzten diseinu fisiko eta logikoak, foru agindu honetan I. eranskin gisa jaso­tzen direnak.

2. artikulua.  196 eredua aurkeztera behartuak.

Bat.  196 eredua aurkeztu beharko dute mota guztietako erakunde finan­tza­rioen kontuetatik (aktibo finan­tza­rioen eragiketetan oinarritutakoak barnean barne) eratorriak diren kontraprestazioaren ondorioz lortutako errentak edo kapital higigarriaren etekinak ordain­tzen dituzten atxiki­tzaileek edo kontura sar­tzera behartutakoek.

Bi.  196 ereduan honako informazio hau adierazi beharko dute, indarrean dagoen araudiari jarraituz, bankuek, aurrezki ­kutxek, kreditu kooperatibek eta indarrean dagoen araudiari jarraikiz banku eta kreditu trafikoan ari­tzen diren per­tsona fisiko edo juridiko guztiek, nahiz eta ordainketarik, atxi­kipenik edo diru sarrerarik ez egon: zer kontu dauden entitate horietan irekita, haien titularrak per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunak, sozietateen gaineko zergaren zergadunak edo establezimendu iraunkor bidez ari­tzen diren ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak direnean. Horrelako kasuetan, informazio edo komunikazioan aurretik identifikatu beharko da zer kontu den eta zein­tzuk diren kontuaren titularrak, baimenduak edo onuradunak diren per­tsona edo entitateak.

Aurreko paragrafoan aipatutako informazioa foru agindu honek 196 eredua bete­tzeko jaso­tzen dituen arauei jarraikiz emango da. Gainera, ain­tzat hartu beharko da aitortuari buruzko aipamenak kontuaren titularrari edo onuradunari buruzkoak direla, kontuek ordainketarik, atxi­kipenik edo konturako sarrerarik izan ez dutenean.      

3. artikulua.  196 eredua aurkezteko moduak.

Bat.  196 eredua bi aurkezpen modalitate hauetako bat erabilita aurkeztu behar da:

a)  Editran bidezko igorpen telematikoa, abenduaren 5eko 1.210/2002 Foru Aginduak, zenbait zerga eredu Editran sistema telematikoaren bidez aurkezteko baldin­tza orokorrak eta prozedura ezar­tzen dituenak, jasotakoaren arabera.  

b)  Ordenagailuz zuzenean irakur­tzeko euskarria. Horrekin batera, laburpen orria ere aurkeztuko da paperezko euskarrian, foru agindu honen II. eranskinean ageri den diseinuaren arabera. Laburpen orriak bi ale ditu, bata Administrazioarena eta interesatuarena bestea.

b)  letran ezarritako aurkezpen modua ordezko modalitate bat da: eredua Editran sistemaren bidez aurkeztu ezin duten zergapekoek bakarrik erabili dezakete.   

Bi.  Aukeratutako aurkezpen mota edozein izanik ere, artxi­boa edo fitxa­tegia foru agindu honek I. eranskinean jasotako diseinu fisiko eta logikoei jarraituz prestatu behar da.   

Hiru.  196 eredua ordenagailuz zuzenean irakur­tzeko euskarrian aurkeztekotan, banaka bakarrik egin daiteke: ­artxibo edo fitxa­tegiak aitor­tzaile baten datuak bakarrik jaso behar ditu.    

4. artikulua.  196 eredua aurkezteko epea.

196 eredua urte bakoi­tzeko urtarrilaren lehen hogeita hamar egun naturalen barruan aurkeztu behar da, eta aurreko lehen urteari dagokion informazioa jaso beharko du.

Epearen azken eguna baliogabea denean, ondorengo egun baliodunera luzatuko da epea.

5. artikulua.  196 eredua aurkezteko tokia.

Ordenagailuz zuzenean irakur­tzeko euskarria erabiliz gero, 196 eredua aurkeztu daiteke bai 2006ko abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onartutako Zerga-bilketa Erregelamenduak bilketan lagun­tzeko baimen­tzen dituen entitateetako batean (bankuak, aurrezki ­kutxak edo kreditu kooperatibak), bai Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finan­tza Departamentuko herritarren arretarako bulegoetan. Horrez gain, departamentu horretako Informatika Atalean ere aurkeztu ahal izango da.

6. artikulua.  Ordenagailuz zuzenean irakur­tzeko 196 ereduaren euskarri magnetikoak aurkezteko prozedura.

Bat.  Euskarri guztiak behin-behinik jasoko dira, harik eta haiek prozesatu eta egiaztatu arte. Euskarria foru agindu honetan ezarritako diseinu eta bestelako berezitasunekin bat ez datozenean edo haietan jasotako informaziora iri­tsi ezin daitekeenean, aitor­tzaileari hamar laneguneko epea emango zaio aurkeztu duen euskarriaren aka­tsak zuzendu ­ditzan. Egun horiek igaro eta Zerga Administrazioak ezin baditu datu horiek lortu, fun­tsezko arazoak oraindik hor daudelako, aitorpen informatiboa ez aurkeztu­tzat joko da ondorio guztietarako, eta zergapekoari horren berri emango zaio.    


Segurtasun arrazoiak direla-eta, ordenagailuz zuzenean irakur­tzeko euskarriak berariaz eska­tzean baino ez dira itzu­liko. Horrelakoetan, edukia ezabatu ondoren itzu­liko dira, dela horiek, dela ­antzeko ­batzuk.

Bi.  Agiri hauek aurkeztuko ditu aitor­tzaileak:

1.  196 ereduaren urteko laburpen orriaren bi aleak, Administrazioarena eta interesatuarena, behar bezala beteta eta izenpetuta. Jaso­tzen dituen bulegoak zigilatu eta gero, aitor­tzaileak interesatuaren alea gordeko du bere­tzat, aurkeztu izanaren zurigarri bezala erabil­tzeko.

2.  Ordenagailuz zuzenean irakur­tzeko euskarriak etiketa bat eraman behar du itsa­tsita kanpoaldean, eta bertan, ondoko datuok adieraziko dira, ordena honetan derrigorrez:       

a)  Ekitaldia.

b)  Aurkezpen eredua: 196.

c)  Aitor­tzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

d)  Aitor­tzailearen abizenak eta izena, edo sozietate izena.

e)  Aitor­tzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

f)  Harremanetarako per­tso­naren abizenak eta izena.             

g)  Per­tsona horren telefonoa eta luzapena.

Datu horiek adierazteko, nahikoa izango da aurreko zerrendaren arabera bakoi­tzari dagokion letra aurretik jar­tzea.       

Artxi­boak euskarri bat baino gehiago badu, guztiek sekuen­tzialki zenbakitutako etiketa bana eramango dute era honetara: n/1, n/2 eta abar., eta «n» hori euskarri kopuru osoa da. Bigarren eta ondorengo bolumenen etiketan aski izango da aurreko a), b), c) eta d) letretan adierazitako datuak jar­tzea.      

7. artikulua.  Informazioa emateko arauak, baldin eta aitortu beharreko errenten edo kapital higigarriaren etekinen sorburu den kontuak aitortu titular bat baino gehiago badu.               

Finan­tza erakunde batean irekitako kontuak titular bat bai­no gehiago badu, 196 ereduan informazioa ematerakoan, zergapekoek banaka adierazi beharko dituzte kotitular bakoi­tza­ren datu ekonomikoak. Indibidualizazio hori kotitular bakoi­tzak duen partaide­tza­ren arabera egingo da, betiere partaide­tza horren froga nabarmena badago zergapekoaren­tzat. Froga nabarmenik egon ezean, partaide­tza­ren propor­tzioa zati berdinetan ego­tziko zaio titular bakoi­tzari, aipatutako informazio ondorioetarako.          



8. artikulua.  Ez-egoiliarrei buruzko datuen aitorpena.

196 ereduan aitortu beharreko datuak Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 10eko 16/2014 Foru Araua­ri jarraituz lurralde espainiarrean egoiliarrak ez diren edo bertan establezimendu iraunkorrik gabe ari­tzen diren per­tso­nei buruzkoak direnean, herrialdearen kode gisa haien helbidearena jarriko da. Horretarako, erabili behar dira 2016ko abenduaren 14ko 567/2016 Foru Aginduak, «Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen aitorpen informatiboa» izeneko 291 eredua onartu, eta harren aurkezpen moduak eta herrialde eta lurralde kodeen zerrenda ezar­tzen dituenak, III. eranskinean jasotako herrialde edo lurralde kodeak.               

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Foru agindu hau indarren jar­tzen denetik aurrera, indargabetuta geldi­tzen dira bertan xedatutakoarekin bat ez datozen maila bereko edo txi­kiagoko xedapen guztiak eta, bereziki, abenduaren 23ko 1104/2011 Foru Agindua. Hain zuzen, foru agindu horren bidez onartu ziren bai 196 eredua, per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan, eta establezimendu finkoa duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan mota guztietako finan­tza entitateen kontuetatik (aktibo finan­tza­rioen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) eratorritako kontraprestazioagatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxi­kipenen eta konturako sarreren urteko laburpena, bai mota guztietako finan­tza entitateetan irekitako kontuetan baimendutako per­tso­nen eta saldoen urteko aitorpen informatiboa eta bai haien aurkezpen moduak.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehena.  193 eredua alda­tzea.

Honela aldatuta geldi­tzen da 2011ko abenduaren 23ko 1103/2011 Foru Agindua, zeinaren bitartez onar­tzen baitira zenbait errenten eta kapital higigarriaren zenbait etekinen gaineko atxi­kipenen eta konturako sarreren urteko laburpenari dagokion 193 eredua, aktibo finan­tza­rioak eskualdatu, amortizatu, berreskuratu, trukatu edo bihur­tze­agatik lortutako errenten eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxi­kipenak eta konturako sarreren urteko laburpenari dagokion 194 eredua, eta horiek aurkezteko moduak:

Bat.  I. eranskinaren ordez, foru agindu honen III. eranskinaren edukia ezar­tzen da.

Bi.  III. eranskinaren ordez, foru agindu honen IV. eranskinaren edukia ezar­tzen da.

Bigarrena.  Indarrean jar­tzea eta ondorioak izatea.

Foru agindu hau 2017ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztekoak diren aitorpenetarako ondorioak izango ditu 2016ko eta ondorengo urteetako informazioari dagokionez.

Donostia, 2016ko abenduaren 21a.

                   Ogasun eta Finantza              
                     Departamentuko
                      Foru Diputatua, 
          Jabier Larrañaga Garmendia.    
(8984)

I ERANSKINA

II ERANSKINA

196 EREDUAREN AURKEZTEKO DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK   

A)  igorpen telematikoan erabilitako fitxa­tegi informatizatuen eta ordenagailuz zuzenean irakur­tzeko euskarrien ezaugarriak.

196 eredua aurkezteko erabil­tzen diren igorpen telematikorako fitxa­tegi informatizatuek eta zuzenean ordenagailuz irakur­tzeko euskarriek honako ezaugarri hauek bete behar dituzte:     

— Disketeak.

3 ½’’-koa, alde bikoi­tze­koa. Den­tsi­tate handia (1.44 MB). MS-DOS sistema eragilea eta bateragarriak.

— CD-R (Compact Disc Recordable).

Tamaina: 700 MB-raino.

ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

Euskarriek fitxa­tegi bakar bat eramango dute, SExxxx izendatuko dena. XXXX aitor­tzen den zerga ekitaldiaren lau zifrak izango dira, eta fitxa­tegi bakar horrek erregistro mota ezberdinak jasoko ditu, B) atalean aipa­tzen den ordenan.            

B)  Diseinu logikoak.

Erregistroen azalpena.

Aitor­tzaile bakoi­tzeko, bi erregistro mota desberdin sartuko dira. Horiek lehen posizioagatik bereiziko dira irizpide hauen arabera:

1. mota: Aitor­tzailearen erregistroa: Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, apartatu hauetan eta foru agindu honetako Eranskinean aurrerago azal­tzen dena.

2. mota: Aitortuaren erregistroa eta baimenduaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, apartatu hauetan eta foru agindu honetako eranskinean aurrerago azal­tzen denaren arabera.

Aurkezpenaren ordena erregistro motaren araberakoa izango da. 1. motakorako, erregistro bakarra egongo da eta, 2. motako erregistroak, berriz, aitorpenean sartutako aitortuak eta baimenduak adina izango dira. Aitortuenak eta baimenduenak desberdinak izango dira beti.

Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldetik hasiko dira bete­tzen eta eskuinaldetik zuriunez beteak agertuko dira. Hizki larriak erabiliko dira, karaktere berezirik gabe eta bokaletan azenturik jarri gabe.

Hizkun­tza­ren karaktere bereziak adierazteko ISO-8859-I kodeketa erabiliko da. Horrela, «Ñ» letra 209 ASCII balorea izango da (Hex. D1) eta «Ç» letra (zedila maiuskula) 199 ASCII balorea (Hex. C7).

Eremu numeriko guztiak eskuinaldetik hasiko dira bete­tzen eta ezkerraldetik zeroz beteak agertuko dira, zeinurik gabe eta trinkotu gabe.

Eremuaren azalpenean bestelakorik esaten ez bada, edukia eremu guztiek izango dute. Edukirik ez badute, eremu numerikoak zeroz beteko dira, eta bai alfabetikoak eta bai alfanumerikoak bete gabe ­utziko dira.

196 EREDUA

A. 1. MOTAKO ERREGISTROA: AITOR­TZAILEAREN ERREGISTROA (Posizioak, izaera eta eremuen azalpena)

— Posizioak: 1.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Erregistro mota.

«1» konstantea.

— Posizioak: 2-4.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Aitorpen eredua.

«196» konstantea.

— Posizioak: 5-8.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Ekitaldia.

Aitorpenaren zerga ekitaldiaren lau zifrak jarriko dira.               

— Posizioak: 9-17.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aitor­tzailearen IFZ.

Aitor­tzailearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinaldetik hasiko da bete­tzen. Kontrol karaktereak azken posizioa hartuko du. Ezkerreko posizioak zeroz beteko dira.

— Posizioak: 18-57.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aitor­tzailearen izena, edo sozietatearen izena.

Sozietatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.              

Eremu honetan inola ere ezingo da merkatari­tza izenik jarri.   

— Posizioak: 58.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Euskarri mota.

Gako hauetako bat jarriko da:

«C»: informazioa CD-R batean aurkezten bada (compact disc recordable).

«D»: informazioa disketean aurkezten bada.

«T»: informazioa telematikoki aurkezten bada.

— Posizioak: 59-107.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Harremanetarako per­tsona.

Harremanetarako per­tso­naren datuak. Eremu hau bitan ba­na­tzen da:

59-67. Telefonoa: 9 posizioko eremu numerikoa.

68-107. Deiturak eta izena: Jarri lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, ordena horretan nahitaez.

— Posizioak: 108-120.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 121-122.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Aitorpen osagarria edo ordezko aitorpena.

Salbuespenez bigarren edo ondorengo aitorpen bat aurkezten denean, honako eremu hauetako bat beteko da derrigorrez:          

121.  Aitorpen osagarria: «C» jarriko da baldin eta aitorpen hau aurkezteko arrazoia lehendik aurkeztutako ekitaldi bereko beste aitorpen batean aipatu gabe ­utzi ziren erregistroak sar­tzea bada. 

122.  Ordezko aitorpena: «S» jarriko da baldin eta aitorpen hau aurkezteko arrazoia ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat baliogabetu eta erabat ordeztea bada. Ordezko aitorpenak aurreko aitorpen bat bakarrik baliogabetu dezake.               

— Posizioak: 123-135.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 136-144.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Aitortuen eta baimenduen kopuru osoa.   

Aitorpenean guztira aitortuen eta baimenduen zenbat erregistro jaso diren jarri behar da (2. motako xehetasun erregistroak). Aitortu edo baimendu bat erregistro batean baino gehiagotan ager­tzen bada, zerrendaturik ageri den adina aldiz zenbatuko da. (2. motako erregistroen kopurua).

— Posizioak: 145-160.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarria.

16 posizioko eremu numerikoa.

«Atxi­kipen oinarria» eta «Konturako sarreraren oinarria» eremuetan (aitortuen erregistroei dagozkien 169tik 180ra eta 208tik 217ra bitarteko posizioak) adierazitako zenbatekoen batura jarriko da. Aitortuen erregistro horietan N jarri bada «Atxi­kipen oinarriaren zeinua» eremua bete­tzean (2. motako erregistroaren 169 posizioa), batura horretan adierazi beharreko zenbatekoak minus zeinuaz konputatuko dira.               

Eremu hau bitan bana­tzen da:

145 zeinua: Eremu alfabetikoa. eremu alfabetikoa. Goian aipatu berria den batura 0 (zero) baino txi­kiagoa denean bete beharko da; kasu horretan N jarri behar da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izango da.

146-160 zenbatekoa: 15 posizioko eremu numerikoa. Goian aipatu den batura jarri behar da.           

Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Zenbatekoari ez zaio jarriko inolako zeinurik (+/-), eta ez du izango hamartarren komarik.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

146-158.  Zenbatekoaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

159-160.  Zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

— Posizioak: 161-175.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Atxi­kipenak eta konturako sarrerak.           

15 posizioko eremu numerikoa. «Atxi­kipena» eta «Konturako sarrera» eremuetan (aitortuen erregistroei dagozkien 181etik 191ra eta 218tik 226ra bitarteko posizioak) adierazitako zenbatekoen batura osoa jarri behar da.

Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Zenbatekoari ez zaio jarriko inolako zeinurik (+/-), eta ez du izango hamartarren komarik.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

161-173.  Zenbatekoaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

174-175.  Zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

— Posizioak: 176-500.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

*  Edukirik ez duten eremu numerikoak zeroz beteko dira.   

*  Edukirik ez duten eremu alfanumeriko/alfabetikoak zuriunez beteko dira.

*  Eremu numeriko guztiak eskuinaldetik hasiko dira bete­tzen, eta ezkerraldean zeroz beteko dira.

*  Eremuaren azalpenean bestelakorik esaten ez bada, ere­mu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldetik hasiko dira bete­tzen, eta eskuinaldetik zuriunez beteko dira. Hizki larriak erabiliko dira, karaktere berezirik gabe eta bokaletan azenturik jarri gabe.

196 EREDUA

B. 2. MOTAKO ERREGISTROA: AITORTUAREN ERREGISTROA (Posizioak, izaera eta eremuen azalpena)

— Posizioak: 1.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Erregistro mota.

«2» konstantea.

— Posizioak: 2-4.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Aitorpen eredua.

«196» konstantea.

— Posizioak: 5-8.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Ekitaldia.

1. motako erregistroan posizio hauetarako adierazitakoa jarriko da.

— Posizioak: 9-17.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aitor­tzailearen IFZ.

1. motako erregistroan posizio hauetarako adierazitakoa jarriko da.

— Posizioak: 18-26.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aitortuaren IFZ.

Aitortuak Espainian emandako IFZ badu, honela jarri behar da:

Per­tsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ jarri behar da.

Adingabeak edo desgaituak identifika­tzeko, adingabearen edo desgaituaren datuak jarriko dira, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, baita legezko ordezkariarena ere. 

Aitortua per­tsona juridikoa edo errentak eslei­tzen dituen en­titatea denean (ondasun komunitatea, sozietate zibila, banatu gabeko heren­tzia eta abar), haren IFZ jarriko da.            

Identifikazio fiskaleko zenbakia aitor­tzen den urteko edozein momentutan titular, baimendun edo onuradun izan diren per­tsona edo entitateena izango da.         

Eremu hau eskuinaldetik hasiko da bete­tzen. Azken posizioa kon­trol karaktereak hartuko du. Ezkerreko posizioak zeroz beteko dira.

— Posizioak: 27-35.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Legezko ordezkariaren IFZ.

Aitortua adingabea edo ezgaitua bada, eremu honetan legezko ordezkariaren IFZ jarriko da (aita, ama edo tutorearena). Eremu hau eskuinaldetik hasiko da bete­tzen, azken posizioa kontrol karaktereak hartuko du, eta ezkerreko posizioak zeroz beteko dira.

Gainerako kasuetan, eremu honetako edukia hutsu­nez beteko da.

— Posizioak: 36-75.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aitortuaren deiturak eta izena, edo sozietate izena.

a)  Per­tsona fisikoak badira, lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa jarriko dira, ordena horretan nahitaez. Aitortua adingabea edo ezgaitua bada, eremu honetan adingabearen edo ezgaituaren deiturak eta izena jarriko dira.

b)  Per­tsona juridikoak eta errenten esleipen erregimenera bildutako entitateak badira, haien sozietate izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

— Posizioak: 76-93.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Diru sarreren bolumen osoa.      

Hemen jarri behar da urtean kontuan izandako diru sarreren zenbateko osoa. Urteko zenbateko osoa kalkula­tzeko, kontuaren har­tze­koan egindako idazpenak batuko dira (abonuen batuketa).

Eremu hau bitan banatuta dago:

76-91.  Diru sarreren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarriko dira.

92-93.  Diru sarreraren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarriko dira.

— Posizioak: 94-111.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Diru-irteeren bolumen osoa.       

Hemen jarri behar da urtean kontuan izandako diru irteeren zenbateko osoa. Urteko zenbateko osoa kalkula­tzeko, kontuaren zorrean egindako idazpenak batuko dira (karguen batuketa).

Eremu hau bitan banatuta dago:

94-109.  Diru irteeren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarriko dira.

110-111.  Diru irteeren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarriko dira.

— Posizioak: 112-122.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 123.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Erabilitako kontu unitatea.

Dagokion gako alfabetikoa jarriko da, kontu bankarioan erabilitako monetaren arabera:

Gakoa: E - Euroak.

Gakoa: D - Dibisak.

— Posizioak: 124.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Alta gakoa.

Ondoko gako hauetako bat jarriko da:

Gakoa: 0.

Deskribapena: Kontu zaharra.

Gakoa: 1.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian alta emandako kontua.

Gakoa: 2.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian deuseztatutako kontua.

Gakoa: 3.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian alta emandako eta deuseztatutako kontua.

Gakoa: 4.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian izaeraz aldatu den kontua, egoiliar batena izatera pasatu dena.

Gakoa: 5.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian izaeraz aldatu den kontua, ez-egoiliar batena izatera pasatu dena.

— Posizioak: 125.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Aitortuaren gakoa.

Gako hauetako bat jarri behar da:

Gakoa: N.

Deskribapena: Entitate finan­tza­rioari IFZ jakinarazi ez dion titularra, aldi berean entitateak zerga Administrazioari zirkunstan­tzia hori jakinarazi diona 195 eredua erabilita. Eredu hori kreditu entitateei IFZ jakinarazi ez dien titularraren kontu eta eragiketak aitor­tze­koa da, eta apirilaren 22ko 378/2002 Foru Aginduaz onartuta dago.

Gakoa: T.

Deskribapena: Jabari osoaren titularra.

Gakoa: U.

Deskribapena: Usufruktuduna.

Gakoa: O.

Jabe­tza soilaren titularra.

Gakoa: B.

Bestelako onuraduna.

— Posizioak: 126-128.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Kontuaren titular kopurua.         

Aitor­tzen den urteko edozein unetan kontuaren titular izan direnen kopuru osoa.

— Posizioak: 129.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Kontu mota.

Gako hauetako bat jarriko da:

Gakoa: 1.

Deskribapena: Kontu korronteak.

Gakoa: 2.

Deskribapena: Aurrezki kontuak.

Gakoa: 3.

Deskribapena: Epekako ezarpenak.

Gakoa: 4.

Deskribapena: Kontu finan­tza­rioak.

Gakoa: 5.

Deskribapena: Kreditu kontuak.

Gakoa: 6.

Deskribapena: Ez-ohiko kontratu finan­tza­rioetan oinarritutako kontuak.

— Posizioak: 130.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Kode motaren gakoa.

Gako hauetako bat jarriko da, kontuaren identifikazioaren arabera:

Gakoa: C.

Deskribapena: Kontuaren identifikazioa bezeroaren kontu kodearen bidez (BKK). Identifikazio hori derrigorrezkoa izango da, aitor­tzaileak Espainiako Bankuko Entitateen Erregistroan izena emanda dauden entitateak direnean.

Gakoa: O.

Deskribapena: Bestelako identifikazioa.

— Posizioak: 131-150.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Bezeroaren kontu kodea (BKK).

Hauxe jarriko da:

1.  Kontua bezeroaren kontu kodearekin (BKK) identifika­tzeko.

Honela banatuta dago egitura:

— Posizioak: 131-134.

Deskribapena: Entitate kodea.

— Posizioak: 135-138.

Deskribapena: Bulego kodea.

— Posizioak: 139-140.

Deskribapena: Kontrol digituak.

— Posizioak: 141-150.

Deskribapena: Kontu zenbakia.

2.  Banku jaulki­tzaileak ez badio aitor­tzaileari entitatearen koderik eman, entitateak definitu duen barne identifikazioa adieraziko da.

— Posizioak: 151-162.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Diruzko ordainketak.

12 posizioko eremu alfanumerikoa.

Bakar-bakarrik aitortuak N, T, U edo B gakoa duenean (125 posizioa).

Eremu hau bitan bana­tzen da:

151 Zeinua: Eremu alfabetikoa. N jarri behar da errenta edo etekinaren zenbatekoa 0tik (zero) beherakoa denean. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izango da.          

152-162 Zenbatekoa: 11 posizioko eremu numerikoa. Errenta edo etekinaren zenbatekoa jarri behar da eurotan (edo horren kontrabalioa, dibisatan dauden kontuak badira).

Lortutako errenta edo etekinak aitortu bat baino gehiago baditu, adierazi zein zenbateko egozten zaion bakoi­tzari bere partaide­tza por­tzen­tajearen arabera.  

Kontu bati lotutako ezarpen edota berriztapen bat baino ge­hiago daudenean, erregistro bakar batean edo jaso­tzaile kopurua adinako erregistrotan metatuko dira bai zeinu bereko etekinak eta bai atxi­kipenak.

Zenbateko honen barruan sartuko dira, era berean, mota guztietako finan­tza erakundeetako kontuekin lotutako sustapen komer­tzialetan sartutako baldin­tzak ez bete­tze­agatik jarritako penalizazioen kon­tzep­tuan izan diren kapital higigarriaren etekin negatiboak ere. Etekin horiek erregistro desberdin batean jaso behar dira aitortu bakoi­tzeko.

Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Zenbatekoari ez zaio jarriko inolako zeinurik (+/-), eta ez du izango hamartarren komarik.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

152-160.  Zenbatekoaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

161-162.  Zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

— Posizioak: 163-166.

Eremuen azalpena: zuriuneak.

— Posizioak: 167-168.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: orri mota.

«TB» balorea izango da beti.

— Posizioak: 169-180.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Atxi­kipen oinarria.

12 posizioko eremu alfanumerikoa.

Bakar-bakarrik aitortuak N, T, U edo B gakoa duenean (125. posizioa).

Eremu hau bitan bana­tzen da:

169 zeinua: Eremu alfabetikoa. N jarri behar da kapital higikorraren errenta edo etekinaren zenbatekoa 0tik (zero) beherakoa denean; beste edozein kasutan, eremu horren edukia tarte bat izango da.

170-180.  Zenbatekoa: Atxi­kipenaren oinarria jarriko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

170-178.  Zenbatekoaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

179-180.  Zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

— Posizioak: 181-190.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Atxi­kipena.

Benetan atxi­kitako zenbatekoa jarriko da.

Bakar-bakarrik aitortuak N, T, B edo U gakoa duenean (125. posizioa).

Aitortu bat baino gehiago badira, partaide­tza­ren arabera benetan atxi­kitako zenbatekoa jarriko da haietako bakoi­tzean. 

Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Zenbatekoari ez zaio jarriko inolako zeinurik (+/-), eta ez du izango hamartarren komarik.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

181-188.  Zenbatekoaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

189-190.  Zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

— Posizioak: 191-200.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Gauzen bidezko ordainsariak (balorazioa PFEZn).

Bakar-bakarrik aitortuak N, T, B edo U gakoa duenean (125. posizioa).

Gauzen bidezko ordainsariaren balorazioa jarri behar da. Aitortua PFEZren zergaduna bada, balorazioa izango da merkatuko balioa gehi kontura egindako sarrera, betiere azken hau errentaren aitortuari ego­tzi ez bazaio. Kontuari aitortu bat baino gehiago lotuta dagoenean, beren partaide­tza por­tzen­tajearen arabera bakoi­tzari ego­tzi behar zaion ordainsaria eta, hala bada, konturako sarrera adieraziko dira.

Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Zenbatekoari ez zaio jarriko inolako zeinurik (+/-), eta ez du izango hamartarren komarik.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

191-198.  Zenbatekoaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

199-200.  Zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

— Posizioak: 201-207.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 208-217.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Konturako sarreraren oinarria.

Bakar-bakarrik aitortuak N, T, B edo U gakoa duenean (125. posizioa).

Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Zenbatekoari ez zaio jarriko inolako zeinurik (+/-), eta ez du izango hamartarren komarik. Gauzen bidezko ordainsariengatik egin den konturako sarreraren oinarria jarriko da.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

208-215.  Zenbatekoaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

216-217.  Zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

— Posizioak: 218-226.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Konturako sarrera.

Bakar-bakarrik aitortuak N, T, B eta U gakoa duenean (125 posizioa).

Ordaindutako gauza bidezko ordainsariengatik egindako konturako sarrera jarriko da.

Aitortu bat baino gehiago badira, partaide­tza­ren arabera benetan atxi­kitako zenbatekoa jarriko da haietako bakoi­tzean. 

Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Zenbatekoari ez zaio jarriko inolako zeinurik (+/-), eta ez du izango hamartarren komarik.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

218-224.  Zenbatekoaren zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

225-226.  Zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarri behar dira.

— Posizioak: 227-243.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 244-247.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Partaide­tza por­tzen­tajea errentan edo etekinean.

Bakar-bakarrik aitortuak N, T, U eta B gakoa duenean (125 posizioa).

Erregistroan aipa­tzen den aitortuak etekinean duen partaide­tza por­tzen­tajea adiera behar da.

Eremu hau bitan banatuta dago.

244-246.  Por­tzen­tajearen zati osoa. Edukirik ez badu, zeroak jarriko dira.

247-248.  Por­tzen­tajearen zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroak jarriko dira.              

— Posizioak: 249-256.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Kontuaren ireki­tze data.

Kontua 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera ireki edo ­itxi bada, zein egunetan ireki den jarriko da. Urtearen lau digituak jarriko dira, hilabetearen bi digituak (01etik 12ra) eta egunaren bi digituak (01etik 31ra) UUUUHHEE formatuaren arabera.

Kontua ireki den urtea aitor­tzen den urtea ez denean ere bete behar da eremu hau.          

— Posizioak: 257-271.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Azken hiruhilekoaren batez besteko saldoa.

Hemen jarri behar da zein izan den azken hiruhilekoan kontuaren batez besteko saldoa, aitortuaren gakoa zeinahi dela ere.

Eremu hau bitan banatuta dago:

257 Zeinua: eremu alfabetikoa. Jarri «N» kontuaren saldoa negatiboa denean. Beste edozein kasutan, eremu hau ­hutsune bat izango da.

258-271 Zenbatekoa: 14 posizioko eremu numerikoa.

Kontuaren saldoa jarri behar da, koma hamartarrik gabe.

Zenbatekoak eurotan jarri behar dira.

Eremu hau bitan banatuta dago:

258-269.  Saldoaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

270-271.  Saldoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

— Posizioak: 272-286.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: abenduaren 31ko saldoa.

Abenduaren 31n kontuak duen saldoa jarri behar da, aitortuaren gakoa zeinahi dela ere.

Eremu hau bitan banatuta dago:

272 Zeinua: eremu alfabetikoa. Jarri «N» kontuaren saldoa negatiboa denean. Beste edozein kasutan, eremu hau ­hutsune bat izango da.

273-286 Zenbatekoa: 14 posizioko eremu numerikoa.

Kontuaren saldoa jarri behar da, koma hamartarrik gabe.

Eremu hau bitan banatuta dago:

273-284.  Saldoaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

285-286.  Zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

— Posizioak: 287-478.

Izaera: alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Komunikazioetarako helbidea.   

Hemen jarri behar da kontuaren operatibak eragindako do­kumentazioa bidal­tzen den tokiaren helbidea edo, horren ezean, aitortuaren helbidea.

Eremu hau bitan banatuta dago:

287–291.  Kale mota.

Kale motaren kode alfabetikoa jarri behar da, Estatistika Ins­­titutu Nazionalak (INE) onartutako kode normalizatuen arabera.

292–341.  Kalearen izena.

Kalearen izen osoa jarriko da. Bide publikoaren izen luzea jarriko da. Izen osoa ez bada sar­tzen, ez jarri ez artikulurik, ez preposiziorik eta ez juntagailurik. Tituluak laburbilduta adieraziko dira (adibidez: KT = kondea). Gainerako kasuak erabilera orokorreko siglen arabera laburtuko dira.

342-344.  Numerazio mota.

Numerazio mota adieraziko da (Baloreak: ZK.; KM.; Z.G., eta abar).

345-348.  Etxe zenbakia.

­Etxe zenbakia edo puntu kilometrikoa adierazi behar da.

349-351.  Zenbakiaren kalifika­tzailea.

Zenbakiaren kalifika­tzailea jarri behar da (baloreak: BIS; DUP; MOD; ANT, etab (metroak baldin eta zenbaki mota = KM bada.).

352-354.  Blokea.

Blokea jarriko da (zenbakia edo letrak).

355-357.  Ataria.

Ataria jarriko da (zenbakia edo letrak).

358-360.  Eskailera.

Eskailera jarriko da (zenbakia edo letrak).

361-363.  Solairua edo oina.

Solairua edo oina jarriko da (zenbakia edo letrak).

364-366.  Atea.

Atea jarriko da (zenbakia edo letrak).

367-406.  Osagarria.

Helbidearen datu osagarriak. Baloreak: Literal librea. (Adibidez: «....... Etxe­gunea», «....... Merkatari­tza Gunea», «....... Lokala», «.......ko merkatua», «....... saltokia», «....... eraikina», etab...

407-436.  Herria edo hiria.

Herria, hiria, eta abarren izena jarriko da, udalerriarekin bat ez datorrenean.

437-466.  Udalerria:

Udalerriaren izena jarriko da.

467-471.  Udalerriaren kodea.

Udalerriaren Kodea jarri behar da, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) onartutako kode normalizatuen arabera.

472-473.  Probin­tzia kodea.

Probin­tziaren kodea jarri behar da.

Probin­tziari edo, hala badagokio, hiri autonomoari dagozkion bi digitu numerikoak jarri behar dira, zerrenda honen arabera:

ARABA ............................ 01                  LEON ............................ 24

ALBACETE ..................... 02                  LLEIDA .......................... 25

ALACANT ....................... 03                  LUGO ............................ 27

ALMERIA ....................... 04                  MADRIL ........................ 28

ASTURIAS ...................... 33                  MALAGA ........................ 29

AVILA ............................. 05                  MELILLA ....................... 52

BADAJOZ ....................... 06                  MURTZIA ....................... 30

BARTZELONA ................ 08                  NAFARROA .................... 31

BURGOS ........................ 09                  OURENSE ..................... 32

CACERES ...................... 10                  PALENTZIA ................... 34

CADIZ ............................ 11                  PALMAS, LAS ............... 35

KANTABRIA ................... 39                  PONTEVEDRA .............. 36

CASTELLO ..................... 12                  ERRIOXA ....................... 26

CEUTA ........................... 51                  SALAMANCA ................. 37

CIUDAD REAL ................ 13                  S.C.TENERIFE .............. 38

KORDOBA ..................... 14                  SEGOVIA ....................... 40

CORUÑA, A .................... 15                  SEVILLA 4........................ 1

CUENCA ........................ 16                  SORIA ........................... 42

GIRONA ......................... 17                  TARRAGONA ................. 43

GRANADA ...................... 18                  TERUEL ........................ 44

GUADALAJARA ............... 19                  TOLEDO ....................... 45

GIPUZKOA ..................... 20                  VALENTZIA .................... 46

HUELVA ......................... 21                  VALLADOLID ................. 47

HUESCA ........................ 22                  BIZKAIA ......................... 48

BALEARRAK .................. 07                  ZAMORA ....................... 49

JAEN .............................. 23                  ZARAGOZA .................... 50

474-478.  Posta kodea.

Aitortutako helbidearen posta kodea jarri behar da.  

— Posizioak: 478-500.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

*  Edukirik ez duten eremu numeriko guztiak zeroz beteko dira.

*  Edukirik ez duten eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak zuriunez beteko dira.

*  Eremu numeriko guztiak eskuinaldetik hasiko dira bete­tzen, eta ezkerraldetik zeroz beteko dira.

*  Eremuaren azalpenean bestelakorik esaten ez bada, eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldetik hasiko dira bete­tzen, eta eskuinaldean zuriunez beteko dira. Hizki larriak erabiliko dira, karaktere berezirik gabe eta bokaletan azenturik jarri gabe.

196 EREDUA

C. 2. MOTAKO ERREGISTROA: BAIMENDUAREN ERREGISTROA (Posizioak, izaera eta eremuen azalpena)

— Posizioak: 1.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Erregistro mota.

«2» konstantea.

— Posizioak: 2-4.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Aitorpen eredua.

«196» konstantea.

— Posizioak: 5-8.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Ekitaldia.

1. motako erregistroan posizio hauetarako adierazitakoa jarriko da.

— Posizioak: 9-17.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aitor­tzailearen IFZ.

1.$$motako erregistroan posizio hauetarako adierazitakoa jarriko da.

— Posizioak: 18-26.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Baimenduaren IFZ.

Baimenduak Espainian emandako IFZ badu, honela jarri behar da:

Per­tsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ jarri behar da.

Adingabeak edo ezgaituak identifika­tzeko, adingabearen edo ezgaituaren datuak jarriko dira, identifikazio fiskaleko zenbakia barne, baita legezko ordezkariarena ere. 

Identifikazio fiskaleko zenbakia aitor­tzen den urteko edozein momentutan titular, baimendun edo onuradun izan diren per­tsona edo entitateena izango da.         

Eremu hau eskuinaldetik hasiko da bete­tzen, azken posizioa kontrol karaktereak hartuko du, eta ezkerreko posizioak zeroz beteko dira.

Espainian emandako identifikazio fiskaleko zenbakiekin bakarrik bete behar da.

— Posizioak: 27-35.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Legezko ordezkariaren IFZ.

Baimendua adingabea edo ezgaitua bada, eremu honetan legezko ordezkariaren IFZ jarriko da (aita, ama edo tutorearena). Eremu hau eskuinaldetik hasiko da bete­tzen, azken posizioa kontrol karaktereak hartuko du, eta ezkerreko posizioak zeroz beteko dira.

Gainerako kasuetan, eremu honetako edukia hutsu­nez beteko da.

— Posizioak: 36-75.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Baimenduaren deiturak eta izena.             

Per­tsona fisikoak badira, lehen deitura, tarte bat, bigarren dei­tura, tarte bat, eta izen osoa jarriko dira, ordena horretan nahitaez. Baimendua adingabea edo ezgaitua bada, eremu honetan adingabearen edo ezgaituaren deiturak eta izena jarriko dira.

Aitor­tzen den urteko edoizen unetan baimenduak izan diren per­tso­nen izen-deiturak jarri behar dira.             

— Posizioak: 76-122.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 123.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Erabilitako kontu unitatea.

Dagokion gako alfabetikoa jarriko da, kontu bankarioan erabilitako monetaren arabera:

Gakoa: E – Euroak.

Gakoa: D – Dibisak.

— Posizioak: 124.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Alta gakoa.

Ondoko gako hauetako bat jarriko da:

Gakoa: 0.

Deskribapena: Kontu zaharra.

Gakoa: 1.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian alta emandako kontua.

Gakoa: 2.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian deuseztatutako kontua.

Gakoa: 3.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian alta emandako eta deuseztatutako kontua.

Gakoa: 4.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian izaeraz aldatu den kontua, egoiliar batena izatera pasatu dena.

Gakoa: 5.

Deskribapena: aitor­tzen den ekitaldian izaeraz aldatu den kontua, ez-egoiliar batena izatera pasatu dena.

— Posizioak: 125.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Aitortuaren gakoa.

Gako hau jarri behar da:

Gakoa: A. Baimendua.

— Posizioak: 126-128.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 129.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Kontu mota.

Gako hauetako bat jarriko da:

Gakoa: 1.

Deskribapena: Kontu korronteak.

Gakoa: 2.

Deskribapena: Aurrezki kontuak.

Gakoa: 3.

Deskribapena: Epekako ezarpenak.

Gakoa: 4.

Deskribapena: Kontu finan­tza­rioak.

Gakoa: 5.

Deskribapena: Kreditu kontuak.

Gakoa: 6.

Deskribapena: Ez-ohiko kontratu finan­tza­rioetan oinarritutako kontuak.

— Posizioak: 130.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Kode motaren gakoa.

Gako hauetako bat jarriko da, kontuaren identifikazioaren arabera:

Gakoa: C.

Deskribapena: Kontuaren identifikazioa bezeroaren kontu kodearen bidez (BKK). Identifikazio hori derrigorrezkoa izango da, aitor­tzaileak Espainiako Bankuko Entitateen Erregistroan izena emanda dauden entitateak direnean.

Gakoa: O.

Deskribapena: Bestelako identifikazioa.

— Posizioak: 131-150.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Bezeroaren kontu kodea (BKK).

Hauxe jarriko da:

1.  Kontua bezeroaren kontu kodearekin (BKK) identifika­tzeko.

Honela banatuta dago egitura:

Posizioak: 131-134.

Deskribapena: Entitate kodea.

Posizioak: 135-138.

Deskribapena: Bulego kodea.

Posizioak: 139-140.

Deskribapena: Kontrol digituak.

Posizioak: 141-150.

Deskribapena: Kontu zenbakia.

2.  Banku jaulki­tzaileak ez badio aitor­tzaileari entitatearen koderik eman, entitateak definitu duen barne identifikazioa adieraziko da.

— Posizioak: 151-158.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Baimena eman den data.            

Adierazi zein datatik aurrera eman zaion aitor­tzaileari kontua erabil­tzeko baimena. Urtearen lau digituak jarriko dira, hilabetearen bi digituak (01etik 12ra) eta egunaren bi digituak (01etik 31ra) UUUUHHEE formatoaren arabera.

Kontua erabili edo xeda­tzeko baimena –baimenaren ezeztapena edo deuseztapena barne– aitor­tzen den urtean jakinarazi edo gertatu badira, dataren bi eremuak beteko dira.         

Aitor­tzen den urtean kontu batek hainbat baimen edo ezeztapen baditu baimendu berberaren inguruan, beteko diren erregistroak baimen bakoi­tzak urtean izan dituen iraupen tarteak adinakoak izango dira. Aurreko paragrafoetan esandakoaren arabera beteko dira erregistro bakoi­tzean dataren eremuak. 

— Posizioak: 159-166.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Baimena kendu den data.           

Adierazi zein datatik aurrera kendu zaion aitor­tzaileari kontua erabil­tzeko baimena edo, hala balitz, noiztik kan­tze­latu den kontua. Urtearen lau digituak jarriko dira, hilabetearen bi digituak (01etik 12ra) eta egunaren bi digituak (01etik 31ra) UUUUHHEE formatoaren arabera.

Kontua erabili edo xeda­tzeko baimena –baimenaren ezeztapena edo deuseztapena barne– aitor­tzen den urtean jakinarazi edo gertatu badira, dataren bi eremuak beteko dira.         

Aitor­tzen den urtean kontu batek hainbat baimen edo ezeztapen baditu baimendu berberaren inguruan, beteko diren erregistroak baimen bakoi­tzak urtean izan dituen iraupen tarteak adinakoak izango dira. Aurreko paragrafoetan esandakoaren arabera beteko dira erregistro bakoi­tzean dataren eremuak. 

— Posizioak: 166-168.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Tipo de hoja.

«AT» balorea izango da beti.

— Posizioak: 169-432.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 433-452.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Egoi­tza herrialdeko identifikazio fiskaleko zenbakia.

Kontuetan baimendutako ez-egoiliarren kasuan.

Egoi­tzako herrialde edo lurraldean baimenduari emandako identifikazio fiskaleko zenbakia jarri behar da.

— Posizioak: 453-460.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Jaioteguna.

Ez-egoiliar baimenduen kasuan.

Urtearen lau digituak jarriko dira, hilabetearen bi digituak (01etik 12ra) eta egunaren bi digituak (01etik 31ra) UUUUHHEE formatoaren arabera.

— Posizioak: 461-497.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Jaioterria.

Kontuetan baimendutako ez-egoiliarren kasuan.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

461-495.  Hiria: 35 posiziokoa. Jaioterria jarri behar da, eta beharrezkoa izanez gero, probin­tzia, erregioa edo departamentua. Izenak hogeita hamabost karaktere baino gehiago baditu, lehen hogeita hamabostak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

496-497.  Herrialde kodea: 2 posiziokoa. Hemen jarri behar da baimenduaren jaioterriaren herrialde edo lurralde kodea. Horretarako, erabili behar dira 2016ko abenduaren 14ko 567/2016 Foru Aginduak, «Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen aitorpen informatiboa» izeneko 291 eredua onartu, eta harren aurkezpen moduak eta herrialde eta lurralde kodeen zerrenda ezar­tzen dituenak, III. eranskinean jasotako herrialde edo lurralde kodeak.

— Posizioak: 498-499.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Baimenduaren egoi­tza fiskaleko herrialde edo lurraldea.

Kontuetan baimendutako ez-egoiliarren kasuan.

Baimenduaren egoi­tza fiskaleko herrialde edo lurraldearen kodea jarri behar da.

Hemen jarri behar da baimenduaren zerga egoi­tza­ren herrialde edo lurralde kodea. Horretarako, erabili behar dira 2016ko abenduaren 14ko 567/2016 Foru Aginduak, «Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen aitorpen informatiboa» izeneko 291 eredua onartu, eta harren aurkezpen moduak eta herrialde eta lurralde kodeen zerrenda ezar­tzen dituenak, III. eranskinean jasotako herrialde edo lurralde kodeak.

— Posizioak: 500.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

*  Edukirik ez duten eremu numerikoak zeroz beteko dira.   

*  Edukirik ez duten eremu alfanumeriko/alfabetikoak zuriunez beteko dira.

*  Eremu numeriko guztiak eskuinaldetik hasiko dira bete­tzen, eta ezkerraldean zeroz beteko dira.

*  Eremuaren azalpenean bestelakorik esaten ez bada, eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldetik hasiko dira bete­tzen, eta eskuinaldetik zuriunez beteko dira. Hizki larriak erabiliko dira, karaktere berezirik gabe eta bokaletan azenturik jarri gabe.

III ERANSKINA

IV ERANSKINA

193 EREDUAREN AURKEZTEKO DISEINU
FISIKO ETA LOGIKOAK

ERREGISTROEN AZALPENA

Aitor­tzaile bakoi­tzeko, bi erregistro mota desberdin sartuko dira. Horiek lehen posizioagatik bereiziko dira irizpide hauen arabera:

1. mota: Aitor­tzailearen erregistroa: Identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, apartatu hauetan eta foru agindu honetako eranskinean aurrerago azal­tzen dena.

2. mota: Egindako ordainketen erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, apartatu hauetan eta foru agindu honetako eranskinean aurrerago azal­tzen dena.

Aurkezpenaren ordena erregistro motaren arabera egingo da. 1. motarako, erregistro bakarra egongo da, eta 2. motarako, berriz, aitorpenean jasotako ordainketak adina erregistro.

Eremu alfanumeriko eta alfabetiko guztiak ezkerraldetik hasiko dira bete­tzen eta eskuinaldetik zuriunez beteak agertuko dira. Hizki larriak erabiliko dira, karaktere berezirik gabe eta bokaletan azenturik jarri gabe.

Hizkun­tza­ren karaktere bereziak adierazteko ISO-8859-I kodeketa erabiliko da. Horrela, «Ñ» letra 209 ASCII balorea izango da (Hex. D1) eta «Ç» letra (zedila maiuskula) 199 ASCII balorea (Hex. C7).

Eremu numeriko guztiak eskuinaldetik hasiko dira bete­tzen eta ezkerraldetik zeroz beteak agertuko dira, zeinurik gabe eta enpaketatu gabe.

Eremuaren azalpenean bestelakorik esaten ez bada, edukia eremu guztiek izango dute. Edukirik ez badute, eremu numerikoak zeroz beteko dira, alfabetiko/alfanumerikoak zuriunez joango direlarik.

Taldekako aurkezpena egiten bada (aitor­tzaile bat baino gehiago ­artxibo berean) fitxa­tegiaren lehen erregistro bezala zero motako erregistro bat aurkeztuko da, apartatu honetan bertan erregistro mota horretarako deskriba­tzen dugun diseinuari jarraituz. Horrek aurkezpena egiteaz ardura­tzen den per­tsona edo entitatearen datuak jasoko ditu, eta derrigorrezkoa izango da per­tsona edo entitate hori fitxa­tegian aitor­tzaile bezala ere azaldu arren. Ondoren, lehen aitor­tzailearen datuak jarriko dira (1. mota), eta bere jaso­tzaileak gero (2. mota); jarraian, hurrengo aitor­tzailearen datuak adieraziko dira, eta horrela hurrenez hurren.

193 EREDUA

A. 0 MOTAKO ERREGISTROA: AURKEZLEAREN ERREGISTROA (Posizioak, izaera eta eremuen azalpena)

— Posizioak: 1.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Erregistro mota.

«0» konstantea (zero).

— Posizioak: 2-4.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Aitorpen eredua.

«193» konstantea.

— Posizioak: 5-8.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Ekitaldia.

Fitxa­tegian sartu diren aitorpenen zerga ekitaldiko lau zifrak jarriko dira.

— Posizioak: 9-17.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aurkezlearen IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinaldetik hasiko da bete­tzen, azken posizioa kontrol karaktereak hartuko du, eta ezkerreko posizioak zeroz beteko dira.

— Posizioak: 18-57.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aurkezlearen deiturak eta izena edo sozietatearen izena.

1. motako erregistroan aitor­tzailearen­tzat adierazi den irizpide berberari jarraituz beteko da.

— Posizioak: 58-109.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aurkezlearen helbidea.

Eremu hau bedera­tzi­tan bana­tzen da.

58-59.  SG: Bide publikoaren siglak.

60-79.  Bide Publikoa: Bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenak zenbakiak dituenean hizkiekin adieraziko da (adibidez: maia­tza­ren 1a, «maia­tza­ren lehena» ida­tziko da). Errepidea denean, km. laburdura jarriko da bukaeran.

80-84.  Zenbakia: Etxe­aren zenbakia edo puntu kilometrikoa (hamartarrik gabe). Numerikoa izan behar du eta bost posiziokoa.

85-86.  Eskailera.

87-88.  Oina.

89-90.  Atea.

91-95.  Posta Kodea: Aurkezlearen zerga helbideari dagokiona. Numerikoa izan behar du eta bost posiziokoa.

96-107.  Udalerria: Hamabi posizio har­tzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baditu, lehen hamabiak jarriko dira artikulu eta preposiziorik gabe.

108-109.  Probin­tzia Kodea: Egindako ordainketen erregistroan (2. motan) Probin­tzia Kodea eremurako adierazi den irizpide berberari jarraituz beteko da.

Aitorpen honetan jarritako helbideak izaera informatiboa izango du bakarrik, eta inoiz ez da aitorpen espresu­tzat hartuko Zergen Foru Arau Orokorrak 48.3 artikuluan jasotakoaren ondorioetarako.

— Posizioak: 110-114.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Aitor­tzaileak guztira.

Bost posizioko eremu numerikoa. Taldekako fitxa­tegian guztira zenbat per­tsona edo entitate aitor­tzaile sartu diren adieraziko da (1. motako erregistro grabatuen kopurua).

— Posizioak: 115-123.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Jaso­tzaileak guztira.

Bedera­tzi posizioko eremu numerikoa. Taldekako fitxa­tegian zerrendatu diren jaso­tzaile kopuru osoa adieraziko da.

— Posizioak: 124.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 125-173.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Harremanetarako per­tsona.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

125-133.  Telefonoa: Bedera­tzi posizioko eremu numerikoa.

134-173.  Deiturak eta izena: 1. motako erregistroan aitor­tzailearen­tzat adierazi den irizpide berberari jarraituz beteko da.

— Posizioak: 174-500.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

*  Edukirik ez duten eremu numerikoak zeroz beteko dira.

*  Edukirik ez duten eremu alfanumeriko/alfabetikoak zuriunez beteko dira.

*  Eremu numeriko guztiak eskuinaldetik hasiko dira bete­tzen, eta ezkerraldetik zeroz bete behar dira.

*  Eremuaren azalpenean bestelakorik esaten ez bada, eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldetik hasiko dira bete­tzen, eta eskuinaldetik zuriunez beteko dira. Hizki larriak erabiliko dira, karaktere berezirik gabe eta bokaletan azenturik jarri gabe.

B. 1. MOTAKO ERREGISTROA: AITOR­TZAILEAREN ERREGISTROA (Posizioak, izaera eta eremuen azalpena)

— Posizioak: 1.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Erregistro mota.

«1» konstantea.

— Posizioak: 2-4.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Aitorpen eredua.

«193» konstantea.

— Posizioak: 5-8.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Ekitaldia.

Aitor­tzen den zerga ekitaldiaren lau zifrak jarriko dira.              

— Posizioak: 9-17.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aitor­tzailearen IFZ.

Atxiki­tzailearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinaldetik hasiko da bete­tzen, azken posizioa kontrol karaktereak hartuko du, eta ezkerreko posizioak zeroz beteko dira.

— Posizioak: 18-57.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aitor­tzailearen deiturak eta izena edo sozietatearen izena.

Per­tsona fisikoa bada, jarri lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, ordena horretan nahitaez.              

Per­tsona juridikoak eta errentak egozten dituzten entitateak direnean, sozietatearen izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.     

Eremu honetan ezingo da inolaz ere merkatari­tza izenik jarri.

— Posizioak: 58.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 59-107.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Harremanetarako per­tsona.

Harremanetarako per­tso­naren datuak.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

59-67: Telefonoa: Bedera­tzi posizioko eremu numerikoa.

68-107: Deiturak eta izena: Jarri lehen deitura, tarte bat, bi­garren deitura, tarte bat, eta izen osoa, ordena horretan nahitaez.

— Posizioak: 108-120.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 121-122.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Aitorpen osagarria edo ordezko aitorpena.

Aurkezten dena bigarren aitorpen bat edo ordezko aitorpen bat denean honako eremu hauetako bat beteko da derrigorrez:          

121: Aitorpen osagarria: «C» bat jarriko da baldin eta aitorpen hau aurkezteko arrazoia lehendik aurkeztutako ekitaldi bereko beste aitorpen batean aipatu gabe ­utzi ziren ordainketak sar­tzea bada. 

122: Ordezko aitorpena: «S» bat jarriko da baldin eta aitorpen hau aurkezteko arrazoia ekitaldi berberari dagokion aurreko aitorpen bat baliogabetu eta bere osoan ordezka­tzea bada. Ordezko aitorpenak aurreko aitorpen bat bakarrik ordezka dezake.

— Posizioak: 123-135.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 136-144.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Jaso­tzaile kopurua guztira.

Aitor­tzaile honen­tzat fitxa­tegian zenbat jaso­tzaile aitortu diren jarriko da. Jaso­tzaile bera erregistro batean baino gehiagotan ager­tzen bada, ageri den adina aldiz konputatuko da (2. motako erregistroen kopurua).

— Posizioak: 145-159.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarria.

15 posizioko eremu numerikoa.

«Atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarria» eremuan (jaso­tzailearen erregistroetako 152tik 164ra arteko posizioetan) adierazi diren zenbatekoen batura jarriko da zeinurik eta koma hamartarrik gabe.

Eremu hau beste bi eremutan bana­tzen da:

145-157.  Osoa: Numerikoa. Zati osoa: atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarriari dagokion zenbatekoaren zati osoa jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

158-159.  Hamartarra: Numerikoa. Zati hamartarra: atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarriari dagokion zenbatekoaren zati hamartarra jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

— Posizioak: 160-174.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Atxi­kipenak eta konturako sarrerak.           

15 posizioko eremu numerikoa.

«Atxi­kipenak eta konturako sarrerak» eremuetan (jaso­tzailearen erregistroetako 169tik 181era arteko posizioetan) adierazi diren zenbatekoen batura jarriko da zeinu eta koma hamartarrik gabe.

Eremu hau beste bi eremutan bana­tzen da:

160-172.  Osoa: Numerikoa. Zati osoa: atxi­kipenen eta konturako sarreren zenbatekoaren zati osoa jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

173-174.  Hamartarra: Numerikoa. Zati hamartarra: atxi­kipenen eta konturako sarreren zenbatekoaren zati hamartarra jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

— Posizioak: 175-189.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Ordaindutako atxi­kipenak eta konturako sarrerak.

15 posizioko eremu numerikoa.

Jarri zeinurik eta koma hamartarrik gabe, «Atxi­kipenak eta konturako sarrerak» eremuetan (jaso­tzailearen erregistroetako 169tik 181era arteko posizioetan) adierazi diren zenbatekoen batura, baldin eta jaso­tzaileen erregistro horiek bete­tzean «Ordainketa gakoa» eremuan «C» letra jarri bada eta, halaber, «Ordainketa gakoa» eremuan «A», «B» edo «D» letrak eta, aldi berean, «Ordainketa» eremuan «1» edo «3» balorea adierazi badira.    

Eremu hau bitan bana­tzen da:

175-187.  Osoa: Numerikoa. Zati osoa: ordaindu diren atxi­kipenen eta konturako sarreren zenbatekoaren zati osoa jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

188-189.  Hamartarra: Numerikoa. Zati hamartarra: or­dain­du diren atxi­kipenen eta konturako sarreren zenbatekoaren zati hamartarra jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

— Posizioak: 190-500.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

*  Zenbateko guztiak positiboak izango dira.

*  Edukirik ez duten eremu numerikoak zeroz beteko dira.

*  Edukirik ez duten eremu alfanumeriko/alfabetikoak zuriunez beteko dira.

*  Eremu numeriko guztiak eskuinaldetik hasiko dira bete­tzen, eta ezkerraldetik zeroz beteko dira.

*  Eremuaren azalpenean bestelakorik esaten ez bada, eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldetik hasiko dira bete­tzen, eta eskuinaldetik zuriunez beteko dira. Hizki larriak erabiliko dira, karaktere berezirik gabe eta bokaletan azenturik jarri gabe.

2. MOTAKO ERREGISTROA: JASO­TZAILEAREN ERREGISTROA (Posizioak, izaera eta eremuen azalpena)

— Posizioak: 1.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Erregistro mota.

«2» konstantea.

— Posizioak: 2-4.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Aitorpen eredua.

«193» konstantea.

— Posizioak: 5-8.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Ekitaldia.

1. motako erregistroan posizio hauetarako adierazitakoa jarriko da.

— Posizioak: 9-17.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Aitor­tzailearen IFZ.

1. motako erregistroan posizio hauetarako adierazitakoa jarriko da.

— Posizioak: 18-26.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Jaso­tzailearen IFZ.

Per­tsona fisikoa bada jaso­tzailearen IFZ jarriko da.

Jaso­tzailea per­tsona juridikoa edo errentak eslei­tzen dituen entitate bat denean (ondasun komunitatea, sozietate zibila, banatu gabeko heren­tzia, etab.), dagokion IFZ jarriko da.    

Adingabeak edo desgaituak identifika­tzeko, adingabearen edo desgaituaren datuak jarri behar dira, bere identifikazio fiskaleko zenbakia barne, baita bere legezko ordezkariarenak ere. 

Eremu hau eskuinaldetik hasiko da bete­tzen, azken posizioa kontrol karaktereak hartuko du, eta ezkerreko posizioak zeroz beteko dira.

— Posizioak: 27-35.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Legezko ordezkariaren IFZ.

Jaso­tzailea adingabea edo desgaitua bada, bere legezko ordezkariaren IFZ (aita, ama edo tutorearena) jarri behar da eremu honetan. Eremu hau eskuinaldetik hasiko da bete­tzen, azken posizioa kontrol karaktereak hartuko du, eta ezkerreko posizioak zeroz beteko dira.      

Gainerako kasuetan, eremu honetako edukia hutsu­neekin beteko da.

— Posizioak: 36-75.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Jaso­tzailearen deiturak eta izena edo sozietate izena.

a)  Per­tsona fisikoak badira, jarri lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, ordena horretan nahitaez. Jaso­tzailea adingabea edo desgaitua bada, eremu honetan adingabearen edo desgaituaren deiturak eta izena jarriko dira.

b)  Jaso­tzaileak per­tsona juridikoak edo errentak eslei­tzen dituzten entitateak badira, haien sozietate izen osoa jarriko da, anagramarik gabe.

— Posizioak: 76.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Bitartekariari ordainketa.

«A», «B» eta «D» ordainketa gakoetarako soilik.

Eremu honetan «X» bat jarriko da baldin eta aitortutako jaso­tzailea Espainian helbideratuta dagoen, bertan egoi­tza duen edo han ordezkatuta dagoen entitate bat bada, atxi­kipenari lotutako errentak besteren kontura ordain­tzen dituena edo dagokion etekina edo errenta sor­tzen duten baloreen errenten kobran­tza gordailatu edo kudea­tzen duena. Aipatu ez diren gainerako kasuetan eremu hau bete gabe ­utziko da, hau da, aitortutako jaso­tzailea per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren edo establezimendu iraunkorra duten ez egoiliarren errenta zergaren zergaduna denean eta zerga horiengatik eredu honetan aitor­tzen diren atxi­kipenak edo konturako sarrerak jasan dituenean.            


— Posizioak: 77-78.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Probin­tzia kodea.

Izaera orokorrez, jaso­tzailea bizi den probin­tziako edo, hala bada, hiri autonomoko bi digitu numerikoak jarriko dira, honako zerrenda honen arabera:

ARABA ............................ 01                  LEON ............................ 24

ALBACETE ..................... 02                  LLEIDA .......................... 25

ALACANT ....................... 03                  LUGO ............................ 27

ALMERIA ....................... 04                  MADRIL ........................ 28

ASTURIAS ...................... 33                  MALAGA ........................ 29

AVILA ............................. 05                  MELILLA ....................... 52

BADAJOZ ....................... 06                  MURTZIA ....................... 30

BARTZELONA ................ 08                  NAFARROA .................... 31

BURGOS ........................ 09                  OURENSE ..................... 32

CACERES ...................... 10                  PALENTZIA ................... 34

CADIZ ............................ 11                  PALMAS, LAS ............... 35

KANTABRIA ............... ... 39                  PONTEVEDRA .............. 36

CASTELLO ..................... 12                  ERRIOXA ....................... 26

CEUTA ........................... 51                  SALAMANCA ................. 37

CIUDAD REAL ................ 13                  S.C.TENERIFE .............. 38

KORDOBA ..................... 14                  SEGOVIA ....................... 40

CORUÑA, A .................... 15                  SEVILLA 4........................ 1

CUENCA ........................ 16                  SORIA ........................... 42

GIRONA ......................... 17                  TARRAGONA ................. 43

GRANADA ...................... 18                  TERUEL ........................ 44

GUADALAJARA ............... 19                  TOLEDO ....................... 45

GIPUZKOA ..................... 20                  VALENTZIA .................... 46

HUELVA ......................... 21                  VALLADOLID ................. 47

HUESCA ........................ 22                  BIZKAIA ......................... 48

BALEARRAK .................. 07                  ZAMORA ....................... 49

JAEN .............................. 23                  ZARAGOZA .................... 50

— Posizioak: 79.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Kodearen gakoa.

«A», «B» edo «D» ordainketa gakoetarako soilik.

Eremu honetan jarraian zerrenda­tzen diren zenbakietako bat jarriko da «Jaulki­tzaileraren kodea» eremuaren edukia identifika­tzeko:

1.  Jaulki­tzailearen kodea IFZ bati dagokio. Oro har jarri behar da.

2.  Jaulki­tzailearen kodea ISIN kode bati dagokio. Jaulki­tzaileak IFZrik ez badu jarriko da.

3.  Jaulki­tzailearen kodea ISIN koderik ez duten atze­rriko baloreei dagokie.

— Posizioak: 80-91.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: Jaulki­tzailearen kodea.

«A», «B» edo «D» ordainketa gakoetarako soilik.

Jaulki­tzailea identifika­tzeko beteko da eremu hau.

«Kodearen gakoa» eremuan 1 jarri bada, jaulki­tzailearen IFZ adieraziko da.

«Kode gakoa» eremuan 2 jarri bada, Balore Merkatuko ­Ba­tzorde Nazionalak uztailaren 28an emandako 2/2010 Zirkularrari jarraiki eratutako ISIN kodea adieraziko da.    

«Kode gakoa» eremuan 3 jarri bada, «ZXX» gakoa adierazi behar da. «XX» hori herrialde jaulki­tzailearen kodea izango da, 2016ko abenduaren 14ko 567/2016 Foru Aginduak, «Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Ez-egoiliarren kontuen aitorpen informatiboa» izeneko 291 eredua onartu, eta harren aurkezpen moduak eta herrialde eta lurralde kodeen zerrenda ezar­tzen dituenak, III. eranskinean herrialdeetarako ezarrita dagoen kodeketaren arabera.

— Posizioak: 92.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Ordainketa gakoa.

Jarri dagokion gako alfabetikoa atxi­kipenari edo konturako sarrerari lotutako errentak edo kapital higigarriaren etekinak nondik datozen kontuan izanik.     

A)  Edozein entitatetako funts propioetan parte har­tze­agatik lortutako etekinak edo errentak.

B)  Kapital propioak beste ­batzuei laga­tze­agatik lortutako etekinak edo errentak, «D» gakoan adierazitakoak ez direnean.

C)  «A», «B» eta «D» gakoetan sartu gabeko beste errentak edo kapital higigarriaren etekinak.

D)  Kapital propioak beste ­batzuei laga­tze­agatik lortutako etekinak edo errentak, entitate lotuetatik datozenak, jaso­tzailea PFEZren zergaduna denean.

«D» gakoa erabil­tzen denean, PFEZren araudiak dioena hartu behar da kontuan ordainketak «B» eta «D» gakoen artean bana­tzeko. Horrela, jaso­tzaileak kapital propioak laga baditu lotutako entitate mailegu-har­tzailearen funts propioetan duen partaide­tza bider hiru eginez atera­tzen dena baino zenbateko handiagoan, jasotako zenbatekoaren aitorpena ondoren zehazten den eran banatu behar da (PFEZaren Erregelamenduko 55. artikulua):             

— 3/2014 Foru Arauaren 35. artikuluan aurreikusita dauden kapital higigarriaren etekinak «B» gakoarekin aitortuko dira, lagatako kapitaletan haiei dagokien zatia zergadunak entitatearen funts propioetan duen partaide­tza bider hiru eginez atera­tzen dena baino handiagoa ez bada.

— 3/2014 Foru Arauaren 35. artikuluan aurreikusita dauden kapital higigarriaren etekinak «D» gakoarekin aitortuko dira, lagatako kapitaletan haiei dagokien zatia zergadunak entitatearen funts propioetan duen partaide­tza bider hiru eginez atera­tzen dena baino handiagoa bada.

— Posizioak: 93-94.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Izaera.

Dena delako zenbakia jarri behar da, «Ordainketa gakoa» ere­muan adierazitako gako alfabetikoaren arabera. 

«A» ordainketa gakoari dagokion izaera:

01.  Batza­rretara joateko primak.

02.  Dibidenduak eta mozkin-partaide­tzak edozein motatako entitateetan, «07» izaera edo «08» izaera bidezkoak ez direnean.

03.  Edozein aktibo motatatik datozen etekinak edo errentak, akzio liberatuak ematea izan ezik, estatutuek finkatutakoaren arabera edo sozietateko organoek erabakita ahalmena ematen badute entitate baten irabazietan, salmentetan, eragiketetan, dirusarreretan edo ­antzeko kon­tzep­tuetan partaide­tza izateko, lan per­tso­nalaren ordainsariekin zer ikusia izan gabe.

04.  Entitatearen funts propioetako partaide­tza errepresenta­­tzen duten balore edo partaide­tzen gainean erabilpen edo gozamenerako eskubideak era­tze­tik edo laga­tze­tik erator­tzen diren etekinak edo errentak, hauen deitura edo izaera edozein dela ere.      

05.  Aurreko dijituetan aipatu ez den beste edozein onura, entitate baten bazkide, akziodun, elkartu edo partaide izatetik eratorritakoa denean.

06.  Etekin salbue­tsiak.

07.  Inber­tsio kolektiboko erakundeek banatutako dibidendu eta mozkinak.

08.  Atxi­kipenari edo konturako sarrerei lotuta ez dauden dibidenduak.

09.  Ekarpenengatik, kooperatibek beren bazkideei ordaindutako interesak.

«B» eta «D» ordainketa gakoari dagokion izaera:

01.  Obligazio, bono, gordailu-ziurtagiri edo bestelako titulu pribatuen interesak.

02.  Obligazio, bono, gordailu-ziurtagiri edo bestelako titulu publikoen interesak.

03.  Bankarioak ez diren maileguen intererak.

04.  Eragiketa finan­tza­rioen irabazietan Sozietateen gaineko Zergaren urtarrrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak zazpigarren xedapen iragankorrean aipa­tzen duen araubide iragankorraz goza­tzen duen etekinak edo errentak.

05.  Entitate finan­tza­rio batek bere titularitateko kreditu bat osorik edo zati batean eskualdatu, lagatu edo transferi­tze­agatik ordaindutako etekinak edo errentak.

06.  Aurreko dijituetan sartu ez diren beste errentak edo kapital higigarriaren etekinak.

07.  Etekin salbue­tsiak.

«C» gakoari dagokion izaera:

01.  Jabe­tza intelektualetik datozen etekin edo errentak, jaso­tzailea egilea ez denean.

02.  Jabe­tza industrialetik datozen etekin edo errentak, jaso­tzaileak egiten dituen jarduera ekonomikoei atxi­kita ez dagoenean.

03.  Lagun­tza teknikoa ematetik datozen etekin edo errentak, prestazio hori jarduera ekonomiko baten baitan ematen denean izan ezik.

04.  Ondasun higiezin, negozio edo meategiak errentan edo azpierrentan ematetik datozen etekin edo errentak, jarduera ekonomikorik osa­tzen ez dutenean.

05.  Kapitalen ezarpenagatik lor­tzen diren biziarteko edo aldi baterako errentak, baldin eta heren­tzia, legatu edo beste edozein ondorengo­tza-tituluren bidez eskuratu ez badira.

06.  Irudia ustia­tzeko eskubidea laga­tze­tik edo irudia erabil­tzeko onarpen edo baimenetik datozen etekinak, lagapen hori jarduera ekonomiko baten baitan egiten denean izan ezik, baldin eta jaso­tzaileak (erregistroak) Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunak badira.   

07.  Hiri ondasun higiezinak errentan ematetik datozen etekinak, jarduera ekonomikorik osa­tzen ez dutenean, baldin eta jaso­tzaileak (erregistroak) Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunak badira.     

08.  Irudia ustia­tzeko eskubidea laga­tze­tik edo irudia erabil­tzeko onarpenetik datozen etekinak, baita ustiapen ekonomikoetatik datozen sarrerak direnean ere, baldin eta jaso­tzaileak (erregistroak) sozietateen gaineko zergaren edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren zergaren zergadunak badira.            

09.  Joko, sariketa, zozketa edo konbinazio aleatorioetan parte har­tze­agatik jasotako sarien etekinak, ondasun, produktu edo zerbi­tzu jakin ­batzuen eskain­tza, sustapen edo salmentari lotuta egon ala ez, baldin eta horien jaso­tzaileak (erregistroak) sozietateen gaineko zergaren edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren zergaren zergadunak badira.          


10.  Beste sozietate ­batzuetan administra­tzaile edo kon­tseilari kargua bete­tze­aren ondorioz lortutako kontraprestazioak, baldin eta horien jaso­tzaileak (erregistroak) sozietateen gaineko zergaren edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren zergaren zergadunak badira.   

11.  Etekin salbue­tsiak.

12.  Gako honetako aurreko dijituetan sartu ez diren beste errentak edo kapital higigarriaren etekinak.

— Posizioak: 95.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Ordainketa.

«A», «B» edo «D» ordainketa gakoetarako soilik.

Jarri hurrengo zenbakietako edozein, aitor­tzaileak egin duen ordainketa kon­tzeptu hauetako batengatik egin duen adierazteko:

1.  Jaulki­tzaile gisa.

2.  Balore nazionalen bitartekari gisa.

3.  Atze­rriko baloreen bitartekari gisa.

— Posizioak: 96.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Kode mota.

«A», «B» edo «D» ordainketa gakoetarako soilik.

Eremu honetan jarraian zerrenda­tzen diren letretako edozein jarriko da «Balore kontuaren kodea / Mailegu eragiketaren zenbakia» eremuaren edukia identifika­tzeko.        

«C»: Balore Kontuaren Kodearekin identifika­tzen da (BKK).

«O»: Beste identifikazio bat.

«P»: Zenbait zerga neurri onar­tzen duen apirilaren 6ko 2/2004 Foru Arauak bigarren xedapen gehigarrian araututako baloreen mailegua.

— Posizioak: 97-116.

Izaera: Alfanumerikoa.

Eremuen azalpena: balore kontuaren kodea / Mailegu eragiketaren zenbakia.

«A», «B» edo «D» ordainketa gakoetarako soilik.

Datu hau bete behar da, baldin eta eredu honetan aitor­tzen diren kapital higigarriaren errentak edo etekinak ematen dituzten baloreak entitate finan­tza­rio batek kobratu, administratu eta gordaila­tzen baditu. Beraz, aitor­tzailea ez bada kapital higigarriaren errentak edo etekinak ematen dituzten baloreak kobratu, administratu eta gordaila­tzen dituen entitate finan­tza­rio bat, inola ere eremu hau ez da beteko. Egitura hau du eremu honek:       


Entitatearen kodea: Lau digito.

Sukur­tsa­laren kodea: Lau digito.

Kontrol dijituak: Bi digito.

Kontu zenbakia: Hamar digito.

«Kode mota» eremuan (2. motako erregistroaren 96 posizioa) «P» jarri bada, mailegu eragiketaren zenbakia jarriko da eremu honetan.       

— Posizioak: 117.

Izaera: Alfabetikoa.

Eremuen azalpena: Kobratu gabe.

«A», «B» edo «D» ordainketa gakoetarako soilik.

Eremu honetan «X» bat jarriko da ekitaldian sortu diren errentak aitor­tzaileak ekitaldi horretan ordaindu ez dituenean titularrak ez direlako kobra­tzera agertu. Eremu honetan «X» jar­tzen den guztietan, jaso­tzaile (erregistro) bereko gainerako eremuak honela beteko dira:    

Jaso­tzailearen IFZ: 999 999 999.

Ordezkariaren IFZ: 999 999 999.

Deiturak eta izena, sozietatearen izena: Ordaidu gabeko baloreak.

Biterkariari ordainketa: Edukirik gabe.

Probin­tzia (kodea): Edukirik gabe.

Kodearen gakoa: Dagokiona.

Jaulki­tzailearen kodea: Dagokiona.

Ordaink. gakoa: Dagokiona.

Izaera: Dagokiona.

Ordainketa: Dagokiona.

Kode mota: Edukirik gabe.

Balore kontuaren kodea / Mailegu eragiketaren zenbakia: Edukirik gabe.

Sor­tza­pen ekitaldia: Edukirik gabe.

Ordaink. mota: Dagokiona.

Jasotako zenbatekoa / Mailegu-emaileari ordaindutakoa: Dagokiona.

Zenbateko ez-integragarria: Dagokiona.

Atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarria: Dagokiona.

Atxi­kipen %: Dagokiona.

Atxi­kipenak eta konturako sarrerak: Dagozkionak.

Maileguaren hasiera data: Dagokiona.

Maileguaren amaiera data: Dagokiona.

Konpen­tsa­zioak: Dagokiona.

Bermeak: Dagokiona.

Jaso­tzaileari buruzko datuen informazioa ordaindu gabeko etekinak edo errentak ordain­tzen zaizkion ekitaldiaren aitorpenean aurkeztuko da. Horrelakoetan, etekinak edo errentak ordaindu diren ekitaldiaren aitorpena egitean, «Sor­tza­pen ekitaldia» eremuan etekin edo errenta horiek sortu diren ekitaldiaren lau zifrak jarriko dira, titularrak kobra­tzera ez ager­tze­agatik ordaindu ez diren ekitaldiarenak hain zuzen.     


— Posizioak: 118-121.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Sor­tza­pen ekitaldia.

«A», «B» edo «D» ordainketa gakoetarako soilik.

Aurreko ekitaldietan sortu eta, titularrak kobra­tzera ager­tze­agatik, aitor­tzen den ekitaldian ordaindu diren etekin edo errenten sor­tza­pen ekitaldiaren lau zifrak jarriko dira. Beste edozein kasutan eremu hau bete gabe ­utziko da.       


— Posizioak: 122.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Ordainketa mota.

Jarri dagokion ordainketa mota ondoko gako hauen arabera:  

«1» Diruzkoa.

«2» Gauzazkoa.

— Posizioak: 123-135.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Jasotako zenbatekoa / Mailegu emailearen aldeko ordainsaria.

13 posizioko eremu numerikoa.

Diruzko ordainsarien kasuan, zeinurik eta koma hamartarrik gabe jaso behar da jaso­tzaile bakoi­tzari exijigarria zaion edo ordaindu zaion kontraprestazioaren zenbatekoa.

Gauza bidezko ordainsarien kasuan, aldiz, zeinurik eta koma hamartarrik gabe jaso behar da gauza bidezko ordainsariaren balorazioa. jaso­tzailea per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadun bat bada, balorazio hori merkatuko balioa izango da, gehi errentaren jaso­tzaileari jasanarazi ezean egin den konturako sarrera.  

Kapital higigarriaren errenten edo etekinen jatorri diren on­dare elementu, ondasun edo eskubide beraren titular bat baino gehiago direnean, haietako bakoi­tze­rako jaso behar da, haien partaide­tza­ren arabera, ordainsaria eta, hala badagokio, haiei egoztekoa den konturako sarrera.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

123-133 Jasotako zenbatekoen edo mailegu emaileari egindako ordainketaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz beteko da.       

134-135 Jasotako zenbatekoen edo mailegu emaileari egindako ordainketaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da.

— Posizioak: 136-138.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

— Posizioak: 139-151.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Zenbateko ez-integragarria.

13 posizioko eremu numerikoa.

Hemen jarri behar da, zeinu eta koma hamartarrik gabe, integragarria ez den zenbatekoa, baldin eta jaso­tzailea per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna bada. Zenbateko hori honela kalkula­tzen da: etekinari kendu behar zaio 3/2014 Foru Arauaren 39.3 artikuluan aipa­tzen diren integrazio por­tzen­tajeak zenbateko horri aplikatu ondoren atera­tzen den emai­tza.

Errenten jaso­tzailea sozietateen gaineko zergaren zergaduna edo establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errenta zergaren zergaduna denean, eremu honetan ez da inolako zenbatekorik adieraziko.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

139-149.  Osoa: Numerikoa. Zati osoa: integragarria ez den zenbatekoaren zati osoa jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

150-151.  Hamartarra: Numerikoa. Zati hamartarra: integragarria ez den zenbatekoaren zati hamartarra jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

— Posizioak: 152-164.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarria.

13 posizioko eremu numerikoa.

Zeinurik eta koma hamartarrik gabe jaso behar da ordainsariengatik egindako atxi­kipenaren edo konturako sarreraren oinarriaren zenbatekoa; izaera orokorrez, oinarria izango da exijigarria den edo ordaindua den kontraprestazio osoa. Jaso­tzailea per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergaduna bada, kontuan hartu behar dira Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduak 106. 113. eta 114. artikuluetan jasotako berezitasunak.

Gauza bidezko ordainsarien kasuan, «Jasotakoaren mota» eremuan (2. motako erregistroaren 122 posizioa) «2» jarri denean, zeinurik eta koma hamartarrik gabe jaso behar da egindako konturako sarreraren oinarria.

Dena den, baloreak mailega­tzeko eragiketak egin direnean, hau da, «Kod e mota» eremuan (2. motako erregistroaren 96 posizioan) «P» jarri bada, eremu honetan batura honen emai­tza jarriko da: «Jasotako zenbatekoa/ordainsaria» eremuan (2. motako erregistroaren 123tik 135era bitarteko posizioak) adierazitako kopuruak gehi «Konpen­tsa­zioak» eremuan (2. motako erregistroaren 225-236 posizioak) adierazitako ­atxiki beharreko konpen­tsa­zioak. 

Eremu hau bitan bana­tzen da:

152-162.  Atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarriaren zenbatekoaren zati osoa; edukirik ez badu, zeroz bete behar da.

163-164.  Atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarriaren zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz bete behar da.

— Posizioak: 165-168.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Atxi­kipen %.

Kasu bakoi­tzean nolako atxi­kipen edo konturako sarrera aplikatu den jarri behar da. Por­tzen­tajea, oro har, 100eko 19 izango da, salbu eta «Ordainketa gakoa» eremuan «B» letra eta «Izaera» eremuan «04» zenbakia jarri badira. Horrelako kasuetan, benetan aplikatutako atxi­kipen por­tzen­tajea adieraziko da (por­tzen­tajea zenbaki oso bat ez bada, bi hamartarrekin adieraziko da).

Gainera, «Ordainketa gakoa» eremuan «C» letra eta «Izaera» eremuan «06» zenbakia jarri badira, ida­tzi beharreko por­tzen­tajea 100eko 24 izango da. Azkenik, «Ordainketa gakoa» eremuan «C» letra eta «Izaera» eremuan «08» zenbakia jarri badira, 100eko 24ko por­tzen­tajea ida­tziko da.       

Urtean zehar por­tzen­taje bat baino gehiago aplikatu badira, aplikatu den azkena adieraziko da.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

165-166.  Osoa: Numerikoa. Zati osoa: Por­tzen­tajearen za­ti osoa jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

167-168.  Hamartarra: Numerikoa. Zati hamartarra: Por­tzen­tajearen zati hamartarra jarriko da (ez badu, jarri Zeroak).

— Posizioak: 169-181.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Atxi­kipenak eta konturako sarrerak.           

13 posizioko eremu numerikoa. «Atxi­kipenen eta konturako sarreren oinarria» eremuan adierazitako zenbatekoari «Atxi­kipen %» eremuan jarritako atxi­kipen edo konturako sarreraren por­tzen­tajea aplika­tze­tik atera­tzen den emai­tza jarriko da. Guztiarekin ere, urteko laburpenean aitor­tzen den ekitaldian atxi­kipen por­tzen­taje bat edo konturako sarrera bat baino gehiago aplikatu badira une bakoi­tzean indarrean zegoen araudiaren arabera, eremu honetan adierazi beharko da jaso­tzailearen atxi­kipenen edo konturako sarreren oinarriari dagozkion atxi­kipen edo konturako sarreren zenbateko osoa.    

Eremu hau bitan bana­tzen da:

169-179.  Osoa: Numerikoa: Zati osoa: atxi­kipenen eta konturako sarreren zati osoa jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

180-181.  Hamartarra: Numerikoa: Zati hamartarra: atxi­kipenen eta konturako sarreren zati hamartarra jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

— Posizioak: 182-192.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Penalizazioak.

«Ordainketa gakoa» eremuan (2. motako errregistroko 92 posizioa) «B» edo «D» gakoa bete­tzen denean, jarri beharko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe, sustapen komer­tzialak ez bete­tze­tik datozen kapital higigarriaren etekin negatiboen zenbatekoa, salbu mota guztietako finan­tza erakundeetako kontuetatik datozenak.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

182-190.  Osoa: penalizazioen zati osoa jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

235-236.  Hamartarra: penalizazioen zati hamartarra jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

— Posizioak: 193-208.

Eremuen azalpena: Zuriguneak.

— Posizioak: 209-216.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Maileguaren hasiera data.

Baloreak mailegatu direnean bakarrik, hau da, «Kode mota» eremuan (2. motako erregistroaren 96 posizioa) «P» jarri bada, eremu honetan maileguaren hasiera data jarriko da. Urtearen lau dijituak ida­tziko dira, hilabetearen bi dijituak (01etik 12ra), eta egunaren bi dijituak (01etik 31ra), UUUUHHEE formatuaren arabera beti.

Gainerako kasuetan, eremu honek ez du edukirik izango.

— Posizioak: 217-224.

Izaera: numerikoa.

Eremuen azalpena: Maileguaren amaiera data.         

Baloreak mailegatu direnean bakarrik, hau da, «Kode mota» eremuan (2. motako erregistroaren 96 posizioan) «P» jarri bada, eremu honetan maileguaren amaiera data jarriko da. Urtearen lau dijituak ida­tziko dira, hilabetearen bi dijituak (01etik 12ra), eta egunaren bi dijituak (01etik 31ra), UUUUHHEE formatuaren arabera beti.

Gainerako kasuetan, eremu honek ez du edukirik izango.

— Posizioak: 225-236.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Konpen­tsa­zioak.

12 posizioko eremu numerikoa.

Baloreak mailegatu direnean bakarrik, hau da, «Kode mota» eremuan (2. motako erregistroaren 96 posizioan) «P» jarri bada, eremu honetan konpen­tsa­zioen zenbatekoa jarriko da.              


Eremu hau bitan bana­tzen da:

225-234.  Osoa: Numerikoa: Zati osoa: konpen­tsa­zioen zati osoa jarriko da (ez badu, jarri zeroak). 

235-236.  Hamartarra: Numerikoa: Zati hamartarra: konpen­tsa­zioen zati hamartarra jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

Gainerako kasuetan, eremu honek ez du edukirik izango.

— Posizioak: 237-248.

Izaera: Numerikoa.

Eremuen azalpena: Bermeak.

Baloreak mailegatu direnean bakarrik, hau da, «Kode mota» eremuan (2. motako erregistroaren 96 posizioan) «P» jarri bada, eremu honetan bermeen zenbatekoa jarriko da. Eurotan adierazi behar dira zenbatekoak, zeinurik gabe.          

Gainerako kasuetan, eremu honek ez du edukirik izango.

Eremu hau bitan bana­tzen da:

237-246.  Osoa: Numerikoa: Zati osoa: bermeen zati osoa jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

247-248.  Hamartarra: Numerikoa: Zati hamartarra: bermeen zati hamartarra jarriko da (ez badu, jarri zeroak).

— Posiciones: 249-500.

Eremuen azalpena: Zuriuneak.

*  Zenbateko guztiak positiboak izango dira.

*  Edukirik ez duten eremu numeriko guztiak zeroz beteko dira.

*  Edukirik ez duten eremu alfanumeriko/alfabetikoak zuriunez beteko dira.

*  Eremu numeriko guztiak eskuinaldetik hasiko dira bete­tzen, eta ezkerraldetik zeroz beteko dira.

*  Eremuaren azalpenean bestelakorik esaten ez bada, eremu alfanumeriko/alfabetiko guztiak ezkerraldetik hasiko dira bete­tzen, eta eskuinaldetik zuriunez beteko dira. Hizki larriak erabiliko dira, karaktere berezirik gabe eta bokaletan azenturik jarri gabe.