1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

2016ko abenduaren 15eko 6/2016 FORU ARAUA, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Oinorde­tzen eta Dohain­tzen gaineko Zergaren Foru Arauak alda­tze­koa, langileek enpresan parte har­tzea bul­tza­tzeko.        

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako ­Batzar Nagusiek onartu dutela «2016ko abenduaren 15eko 6/2016 Foru Araua, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Oinorde­tzen eta Dohain­tzen gaineko Zergaren Foru Arauak alda­tze­koa, langileek enpresan parte har­tzea bul­tza­tzeko»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agin­tzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.        


Donostia, 2016ko abenduaren 15a.—Markel Olano Arrese, diputatu nagusia.       (8780)

­HITZAURREA

Gaurko koiuntura ekonomikoan, herri administrazio ororen erronketako bat da produkzio ehuna indar­tzea, lurraldeko enpresa inber­tsioaren sustapena dela medio.        

Bestalde, bizi dugun globalizazio ekonomikoaren testuinguruan, interes berezikoak dira enpresekin eta lurraldearekin konprometitutako per­tso­nek enpresetan egiten dituzten inber­tsioak, deslokalizazioa bezalako arriskuak horren presente ez egotea ahalbide­tzen duten neurrian.

Dudarik gabe, enpresekin konprometituen dauden per­tso­nen artean bertan lan egiten duten per­tso­nak daude, plantillak alegia.

Hori dela-eta, egoki iri­tzi da zerga alorreko araudian zenbait aldaketa sar­tzea enpresa inber­tsioa errazteko, langileek enpresen jabe­tzan parte hartuz. Gainera, enpresen finan­tza­bide horrekin, langileek parte hartu dezakete bai enpresen kudeaketan bertan eta bai erabaki estrategikoak har­tzeko prozesuetan, eta hori, azken batean, enpresa proiektuari berari gerta­tzen zaio onuragarri.              

Per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren araudiak baditu dagoeneko arautuak hainbat pizgarri langileek enpresaren jabe­tzan parte har dezaten susta­tzeko. Eskualda­tzailearen ikuspuntutik, uler­tzen da enpresen eskualdaketan –izan enpresa hori banakakoa izan sozietarioa– ez dagoela ondare irabazi edo galerarik enpresa eskura­tzen dutenak bertako langileak direnean. Eta eskura­tzaileen ikuspuntutik, aipa­tze­koa da langileek kenkari bat aplikatu dezaketela kuotan beren enpresako edo taldeko beste enpresa bateko akzio edo partaide­tzak eskura­tzen dituztenean.         

Foru arau honek pizgarri horietan sakondu nahi du, eta, horretarako, alde batetik ezaba­tzen ditu horrelako erabakiak har­tzeko gaur dauden oztopoak, eta, bestetik, pizgarriak egoki­tzen ditu bai egungo errealitate sozialera eta bai parte har­tze tresna berrietara.

Horrela, malguagoa egiten da enpresaburu eskualda­tzaileak ondare irabaziagatik zergarik ez ordain­tzeko ezarrita dauden baldin­tze­tako bat, eskualda­tzailearen adinarena. Izan ere, zerga onuraz goza­tzeko, ez da eska­tzen hirurogeita bost urte edo gehiago izatea; horren ordez, nahikoa da hirurogei urte beteta eduki­tzea. Malgu­tze hori bera egiten da, baita ere, familiaren esparruan enpresaren ondorengo­tza­rako aurreikusita dagoen pizgarriari dagokionez.         

Era berean, bai enpresaburu eskualda­tzaileak eta bai langile eskura­tzaileek aplika dezaketen zerga onuraren esparruan, desager­tzen da enpresa edo entitateko langile guztiei edo plantillako kolektibo jakin ­batzuei aurretiazko eskain­tza bat egiteko beharkizuna. Izan ere, beharkizun horrek nabarmen her­tsa­tzen zuen eragiketa horien bideragarritasuna, eta haien arrakasta oztopa­tzen zuen.        

Halaber, bi aldeek –enpresaburu eskualda­tzaileak eta langile eskura­tzaileek– aplika dezaketen zerga onuraren esparruan ere, ahalbide­tzen da eskualdatutako entitateetako langileek bakarrik partaidetutako entitateak izatea eskura­tzaileak. Izan ere, formula hori dagoeneko erabil­tzen ari da Gipuzkoako enpresen esparruan, eta handi samarrak diren enpresen kudeaketa errazten du gainera.   

Langileek enpresan parte har­tze­agatik aplika­tzen den kenkariari dagokionez (langileek beren entitate enplega­tzailean parte har­tze­agatik aplika­tzen den kenkaria da izendapen berria), berrikun­tza hauek nabarmendu daitezke:          

— Zergadun eskura­tzaileak gizonezkoak direnean, 100eko 10etik 100eko 15era igo­tzen da kenkaria, eta emakumezkoen kasuan, 100eko 10etik 100eko 20ra.

— Urteko muga, 1.200 eurokoa lehen, orain 1.500 eurokoa da eskura­tzailea gizonezkoa denean, eta 2.000 eurokoa emakumezkoa denean.

— Gainera, urteko mugak gaindi­tze­agatik edo kuota osoa nahikoa ez izateagatik kendu gabe gera­tzen diren kopuruak, hurrengo lau ekitaldietan kendu ahal izango dira.

— Azkenik, ezar­tzen da ezen zergadun bakoi­tzak zergaldi jarraituetan zehar ken­tzen dituen zenbatekoen batura ezin dela izan 6.000 eurotik gorakoa, eskura­tzailea gizonezkoa denean, edo 8.000 eurotik gorakoa, emakumezkoa denean.               

Nobedade horien artean, azpimarratu behar da neurri positiboak har­tzen direla emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra bul­tza­tzeko, hala ezar­tzen baitu mar­txo­aren 9ko 2/2015 Foru Arauak, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzkoak. Helburua da langileek enpresetan parte har­tzeko prozesuan genero berdintasuna susta­tzea, eta horrekin emakumeei erraztea enpresetako zuzendari­tza organoetara iri­tsi ahal izatea.

Arrazoi beretik ere, ezar­tzen da ezen langileek borondatezko eszeden­tzia eska­tzen badute senideak zain­tzeko, egoera horretan emandako denbora-tarteak lan egindako epealdi­tzat hartuko direla.

Bestalde, gorago aipatutako aldaketen ondorioz, doikun­tza hauek ere egiten dira bidenabar:

— Langileen aldeko kostu bidezko eskualdaketa batean diferen­tzia positiborik gerta­tzen bada merkatuko balio normalaren eta eskualdaketa balioaren artean, diferen­tzia positibo hori ez da har­tzen gauza bidezko lan etekin­tzat.               

— Ezar­tzen da ezen 2016a baino lehenagoko zergaldietan langileek enpresan parte har­tze­agatik aplikatutako kenkariak ez direla konputatuko zergadun bakoi­tzak zergaldi jarraituetan gehienez aplika dezakeen kenkariaren ondorioetarako. Muga hori 6.000 edo 8.000 eurokoa izan daiteke.               

— Hogeita seigarren xedapen gehigarria alda­tzen da, bertan ezar­tzeko ezen entitatearen akzio edo partaide­tzak entitate horretako edo sozietate taldeko beste entitateetako langileek eskualda­tzen dituztenean, eskualdaketan izandako ondare irabazi edo galerak kalkula­tzeko, hauxe izango dela alderdi independenteek merkatuko baldin­tza normaletan adostutako prezioa: eskurapenaren unean geroko eskualdaketari begira adostutakoa, betiere baldin­tza jakin ­batzuk bete­tzen badira.         


Oinorde­tzen eta dohain­tzen gaineko zergari dagokionez, aldaketak sar­tzen dira banakako enpresak eta entitateetako partaide­tzak «inter-vivos» eskualda­tze­agatik ezkontideak, izatezko bikote-lagunak edo zenbait senidek aplika ditza­keten murriztapenen erregulazioan. Horrela, hirurogeita bost urtetik hirurogei urtera jaisten da dohain­tza-emaileak eskualdaketa egiteko izan behar duen ­gutxieneko adina, eta enpresa edo entitatea konkur­tso-prozedura baten ondorioz likida­tzen denean desager­tzen da enpresa bat edo entitateko partaide­tza hurrengo bost urteetan manten­tzeko obligazioa. Azken aldaketa hori elementu horiek «mortis causa» eskualda­tze­agatik aplika­tzen den murriztapenaren erregulazioan ere egiten da.          

Azkenik, foru arauaren xedapen iragankor bakarrak ezar­tzen du 2016ko urtarrilaren 1etik foru arau hau indarrean jarri arte enpresak edo entitateetako partaide­tzak eskualdatu dituzten zergadunek hautatu dezaketela per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zer araubide aplikatu. Aukera hori ezar­tzen da, baita ere, epe berean entitate enplega­tzaileko partaide­tzak eskuratu dituzten langileen­tzat, entitate enplega­tzailean parte har­tze­agatik araututako kenkaria aplika­tzeko eskubidea dutenean.     

1. artikulua.    Per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren foru araua alda­tzea.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, xedapen hauek alda­tzen dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauan:

Bat.  17.2 artikuluari g) letra gehi­tzen zaio, eta honela dio:   

«g)  Langileek eskuratutako akzio eta partaide­tzen merkatuko balio normalaren eta eskurapen balioaren arteko diferen­tzia positiboa, baldin eta eskurapenak eskura­tzaileei ematen badie foru arau honetako 89. artikuluan aurreikusitako kenkaria aplika­tzeko eskubidea, eta, orobat, langileek eskuratutako enpresen merkatuko balio normalaren eta eskurapen balioaren arteko diferen­tzia positiboa, foru arau honen 41.2 artikuluko d) letran ezarritako baldin­tzak bete­tzen badira.             

41.2.d) eta 89. artikuluetan ezarritako baldin­tzak ez badira bete­tzen eskurapenaren ondorengo bost urteetako edozein egunetan, zergadunak bere zerga egoera erregularizatu beharko du baldin­tzak bete ez diren ekitaldiko autolikidazioan. Erregularizazioaren barruan berandu­tze-interesak ere sartuko dira.»  

Bi.  41.2. artikuluko c) eta d) letrak honela gera­tzen dira ida­tzita:

«c)  Aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergaren foru arauko 6. bis artikuluan aipa­tzen diren enpresen edo entitateetako akzio edo partaide­tzen kostu gabeko eskualdaketetan, ezkontidearen, izatezko bikote-lagunaren, aurreko ahaideen edo adopta­tzaileen, edo ondorengo ahaideen edo adoptatuen alde egiten direnean, betiere beharkizun hauek bete­tzen badira:

Lehena.  Eskualda­tzaileak hirurogei urte edo gehiago eduki behar ditu, edo ezintasun iraunkorreko egoeran egon behar du, izan absolutua izan baliaezintasun handikoa.

Bigarrena.  Eskualda­tzaileak zuzendari­tza lanak egin izan baditu, eskualdaketaren unetik beretik lan horiek egiteari ­utzi behar dio eta ezin ditu jaso lan horiei dagozkien ordainsariak.     

Ondorio horietarako, sozietatearen administrazio kon­tseiluko kide ­hutsa izatea ez da zuzendari­tza fun­tzioen barruan sartuko.

Hirugarrena.  Eskura­tzaileak dohain­tza­ren eskritura publikoa egin ondorengo bost urteetan mantendu behar du jaso duen enpresa edo akzio zein partaide­tzak, non eta epe horren barruan ez den hil­tzen edo enpresa edo entitatea ez den likida­tzen konkur­tso-prozedura baten ondorioz. Halaber, eskura­tzaileak ezin izango du egin inolako xedapen egin­tza­rik edo sozietate-eragiketarik, zuzenean edo zeharka eskurapen balioa nabarmen murriztu dezakeenean.     

Adierazitako manten­tze epea bete­tzen ez bada, eskualda­tzaileak zerga egoera erregularizatu beharko du epea bete ez den ekitaldiko autolikidazioan. Erregularizazioaren barruan berandu­tze-interesak ere sartuko dira.  


Eskuratu ondoren zergadunak ondare elementuak ­atxiki badizkio jarduera ekonomiko bati, ezinbestekoa izango da elementu horiek etenik gabe egotea jarduerari atxi­kita eskualdaketa egin aurreko bost urteetan ­gutxienez.   

c)  letra honetan jasotakoa jasota ere, akzio eta partaide­tzen eskualdaketan, ondare irabazia edo galera egongo da bi balio hauen arteko propor­tzioari dagokion zatian: batetik, jarduera ekonomikoari ­atxiki gabeko aktiboen balioa –ken jardueratik ez datozen zorren zenbatekoa– eta, bestetik, entitatearen ondare garbiaren balioa. Erregela horiek berak aplikatuko dira, hala badagokio, partaidetutako entitateen akzio eta partaide­tzen balorazioan, entitate eduki­tzailearen partaide­tzen balioa zehazteko.    

Zergadunak c) letra honetan aipa­tzen diren eskualdaketetako bat egiten duenean, eragiketari buruzko datuak jaso behar ditu autolikidazioan.

d)  Aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergaren foru arauak 6.bis artikuluan aipa­tzen dituen enpresen edo entitateetako akzio zein partaide­tzen eskualdaketetan, eskualdaketa horiek enpresan, entitatean edo taldeko entitateetan jarduten duen langile baten edo gehiagoren alde egiten direnean, baldin eta, aurreko c) letran aurreikusitako baldin­tzez gain, honako hauek ere bete­tzen badira:

Lehena.  Langile eskura­tzaileek eskurapena egin aurreko bost urteetatik ­gutxienez hirutan izan behar dute lan egindakoak enpresan edo entitatean edo taldeko entitateetan. Ondorio horietarako, senideen zain­tza dela-eta langileak borondatezko eszeden­tzian egon badira entitate horietako batean, egoera horretan emandako denbora-tarteak lan egindako epealdi­tzat hartuko dira.

Bigarrena.  Aurreko letrako hirugarren baldin­tza­ren lehen paragrafoan aipatutako bost urteko epea enpresa edo entitateko akzio edo partaide­tzak eskualdatu diren egunetik aurrera konputatuko da. Eskualdaketa hori eskritura publikoan edo agiri pribatuan jaso beharko da, zerga administrazioari aurkezteko.               

Langile eskura­tzaileak ekarpenean ematen badizkio eskuratutako akzio edo partaide­tzak langileek bakarrik partaidetutako entitate bati –entitate horiek aurrerago arau­tzen dira–, baldin­tza hau bete­tzen dela ulertuko da langile horrek aurreko paragrafoan aipatutako epea osatu arteko denboran manten­tzen duenean partaide­tza entitate horretan.      

Hirugarrena.  Aurreko bigarren baldin­tzan jasotako epean zehar, eskura­tzaileek lanean jarraitu behar dute, langile gisa, entitatean edo taldeko entitateetan, edo, kasua bada, foru arau honen 24.1 artikuluan aipa­tzen den lan per­tso­nala jarraitu behar dute egiten entitatearen­tzat. Ondorio horietarako, ulertuko da senideen zain­tza dela-eta borondatezko eszeden­tzia egoeran dauden langileek lanean jarrai­tzen dutela eszeden­tziak irauten duen bitartean.

Aurreko paragrafoan ezarritako baldin­tzak ez dira bete gabe­tzat hartuko, bi kasu hauetan: eskualdaketa egin ondoren eta aurreko paragrafoan aurreikusitako epea amaitu baino lehen eskura­tzaileak hil­tzen direnean edo haien alde ezintasun iraunkor osoa, absolutua, edo baliaezintasun handia aitor­tze­agatik entitatean lan egiteari uzten diotenean, eta, orobat, enpresa edo entitatea konkur­tso-prozedura baten ondorioz likida­tzen denean. 

Laugarrena.  Aurreko bigarren baldin­tzan aurreikusitako epean zehar, eskura­tzaile bakoi­tzak entitatean zuzenean edo zeharka izan dezakeen partaide­tza, barruan sartuta ezkontidearena edo izatezko bikote-lagunarena, aurreko ahaideena edo adopta­tzaileena, ondorengo ahaideena eta adoptatuena, eta zeharkako ahaideena hirugarren graduraino, ezin da izan 100eko 20tik gorakoa. Entitatea talde bateko kide bada, aurreko baldin­tza taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzari dagokionez bete beharko da.

Entitate bateko akzio edo partaide­tzen eskualdaketa bertako langileen edo taldeko entitateetako langileen alde egiten dela joko da, eskura­tzailea entitate bat denean eta, gainera, entitate horrek baldin­tza hauek bete­tzen dituenean: 

a’)  Entitateko partaide bakarrak izatea akzio edo partaide­tzak eskualda­tzen diren entitateko langileak edo taldeko entitateetakoak, eta langile horiek d) letra honetan adierazitako lehen beharkizuna bete­tzea.

Entitateko akziodunen osaerari begira, entitatean langileek bakarrik parte har­tzeko beharkizuna, aurreko paragrafoan aipatua, ez da bete gabe­tzat joko entitatean parte har­tzen duten langileek entitate enplega­tzailean lan egiteari uzten diotenean ezintasun iraunkor osoa, absolutua, edo baliaezintasun handikoa aitortu zaielako.         

Era berean, entitateko akziodunen osaerari buruzko beharkizuna ez da bete gabe­tzat joko partaide­tza langileek bakarrik partaidetutako entitateko akzio edo partaide­tzak eskuratu ondoren hildako langileen oinordekoei dagokienean. Aurreko hori bi urtez aplikatuko da gehienez, langilea hil­tzen denetik aurrera.         


b’)  Aktiboaren ­gutxienez 100eko 90 entitate horretako edo taldeko entitateetako akzio eta partaide­tzek era­tzea. Por­tzen­taje hori zehaztearen ondorioetarako, diruzain­tza ez da konputatuko aktiboan.

Entitatea eskualdaketa egin aurreko bi hilabeteetan eratu bada, edo epe horren barruan kapitala zabaldu badu diruzko ekarpenen bidez, b’) letrako beharkizuna eragiketa formaliza­tzen denetik aurrera exijituko da.

Langileek bakarrik partaidetutako entitateak, aurreko paragrafoetan aipatutakoak, bigarren beharkizunean adierazitako epean bete beharko ditu á) eta b´) letretan ezarritako baldin­tzak.

Akzioak eta partaide­tzak manten­tzeko epea, bigarren beharkizunean aipatua, exijituko zaie bai langileek bakarrik partaidetutako entitateari, entitateak berak eskuratutako akzio eta partaide­tzei dagokienez, eta bai langileei, entitatean dituzten akzio eta partaide­tzei dagokienez. Langileek bakarrik partaidetutako entitatea desegiten bada epe hori bete aurretik, epea osatu beharko da bazkide langileek akzioak eta partaide­tzak mantenduta.         


Eskurapenak langileek bakarrik partaidetutako entitateek egiten dituztenean, entitatean parte har­tzen duten langile horiei dagokie d) letra honetako hirugarren eta laugarren baldin­tzak bete­tzea. 

Eskualdaketa egin ondorengo edozein unetan, d) letra honetako baldin­tzak bete­tzen ez badira, eskualda­tzaileak zerga egoera erregularizatu behar du baldin­tzak bete ez diren ekitaldiko autolikidazioan. Alde batera ­utziko da eskualdaketa bertako langileei egin zaien edo langileek bakarrik partaidetutako entitateei egin zaien. Erregularizazioaren barruan berandu­tze-interesak ere sartuko dira.               


Aurreko c) letrako azken-aurreko paragrafoan esandakoa d) letra honetan jasotako akzio eta partaide­tzen eskualdaketan ere aplikatuko da.

Enpresen edo akzio zein partaide­tzen eskualdaketa kostu bidezkoa izan bada, geroko eskualdaketa batean zer ondare irabazia edo galera izan den kalkula­tzeko langileak kontuan hartu behar duen eskurapen balioa benetan ordaindutako zenbatekoa izango da. Aurrekoa ez zaio aplikatuko aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren indarrez eskualda­tzailearen­tzat ondare irabazi edo galera­tzat hartu den eskurapenaren zatiari; zati horren propor­tzionala den eskurapen balioa zergaren arau orokorrei jarraituz zehaztuko da. 

Letra honetan taldeei egindako erreferen­tziak sozietate taldeei egindako­tzat jo behar dira, Merkatari­tza Kodearen 42. artikuluan jasotako zen­tzuan.

Zergadunak d) letra honetan aipa­tzen diren eskualdaketetako bat egiten duenean, eragiketari buruzko datuak jaso behar ditu autolikidazioan.

d)  letra honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko akzio eta partaide­tzen eskualdaketa akzio edo partaide­tza horien gaineko aukerak baliatuta egiten denean.»

Hiru.  46. artikuluko azken paragrafoa honela gera­tzen da ida­tzita:

«Foru arau honen 41. artikuluko 2. apartatuaren c) eta f) letretan aipa­tzen diren kostu gabeko eskurapenetan, dohain­tza-har­tzailea dohain­tza-emailearen lekuan subrogatuko da ondasunen eskurapen balio eta datei dagokienez. c) letra horretan aipa­tzen diren eskurapenetan, aurrekoa ez da aplikagarria izango letra horretako azken-aurreko paragrafoan aurreikusitakotik atera­tzen den eskurapen balio propor­tzionalari dagokionez.»

Lau.  89. artikulua honela gera­tzen da ida­tzita:      

«89 artikulua.  Kenkaria langileek beren entitate enplega­tzailean parte har­tze­agatik.

1.  Zergadunek 100eko 15eko kenkaria egin ahal izango dute, gizonezkoen kasuan, eta 100eko 20koa, emakumezkoen kasuan, zergaldian zehar eskudirutan ordaindutako kopuruengatik, kopuru horiek ondoren aipa­tzen diren entitateetako akzio edo partaide­tzak eskuratu edo harpide­tzeko erabili dituztenean. Entitate horiek izan daitezke:

a)  Langileek lan egiten duten entitatea, betiere eskurapena egin aurreko bost urteetatik ­gutxienez hirutan bertan lan egindakoak badira.

b)  Langileek lan egiten duten entitatearen taldeko edozein entitate. Kasu honetan, ezinbesteko beharkizuna izango da eskurapena egin aurreko bost urteetatik ­gutxienez hirutan jardun izana langileek taldeko entitateetan, eta, ondorio horietarako, taldea osa­tzen duen entitate mul­tzoa hartuko da kontuan.    

c)  Baldin­tza hauek bete­tzen dituen beste edozein entitate:

a’)  Partaide bakarrak apartatu honetako a) eta b) letretan aipa­tzen diren entitateetako langileak izatea, eta langile horiek eskurapena egin aurreko bost urteetatik ­gutxienez hirutan lan egindakoak izatea bertan, letra horietan jasotako eran.     

Entitateko akziodunen osaerari begira, entitatean langileek bakarrik parte har­tzeko beharkizuna, aurreko paragrafoan aipatua, ez da bete gabe­tzat joko entitatean parte har­tzen duten langileek entitate enplega­tzailean lan egiteari uzten diotenean ezintasun iraunkor osoa, absolutua, edo baliaezintasun handikoa aitortu zaielako.         

Era berean, entitateko akziodunen osaerari buruzko beharkizuna ez da bete gabe­tzat joko partaide­tza langileek bakarrik partaidetutako entitateko akzio edo partaide­tzak eskuratu ondoren hildako langileen oinordekoei dagokienean. Aurreko hori bi urtez aplikatuko da gehienez, langilea hil­tzen denetik aurrera.         


b’)  Bere aktiboaren ­gutxienez 100eko 90, a) eta b) letretan aipatutako akzio edo partaide­tzek era­tzea. Por­tzen­taje hori zehaztearen ondorioetarako, diruzain­tza ez da konputatuko aktiboan.

Akzio edo partaide­tzak eskuratu edo harpidetu badira entitatea era­tzeko edo kapitala zabal­tzeko, entitateak bi hilabeteko epea izango du b´) letra honetako baldin­tza bete­tzeko.   

2.    Entitatean edo taldeko entitateetan lan egindako denbora konputa­tze­ari begira –aurreko apartatuko a), b) eta c) letretan aipa­tzen da konputu hori–, senideen zain­tza dela-eta langileak borondatezko eszeden­tzian egon badira entitate horietako batean, egoera horretan emandako denbora-tarteak ere lan egindako epealdi­tzat hartuko dira.

3.    Urteko kenkaria ezingo da izan 1.500 euro baino handiagoa, eskura­tzailea gizonezkoa denean, edo 2.000 euro baino handiagoa, emakumezkoa denean.

Kopuruak ezin badira kendu aurreko paragrafoan ezarritako mugak gaindi­tze­agatik edo kuota osoa nahikoa ez izateagatik, hurrengo lau ekitaldietan kendu ahal izango dira, betiere aipatutako mugak errespetatuz.

Zergaldi jarraituetan zehar zergadun bakoi­tzak artikulu honen arabera kendutako zenbatekoen batura ezingo da izan 6.000 eurotik gorakoa, eskura­tzailea gizonezkoa denean, edo 8.000 eurotik gorakoa, emakumezkoa denean.              

4.    Gainera, kenkaria aplika­tzeko, baldin­tza hauek bete behar dira:

a)  1. apartatuan aipa­tzen diren akzio edo partaide­tzak ezin dira izan negoziagarriak balore merkatu arautuetan.        

b)  1. apartatuko a) eta b) letren kasuan, ezinbestekoa da entitateek ez bete­tzea ondare sozietateak izateko baldin­tzak, hain zuzen ere Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak 14.1.a) artikuluan ezarritakoak.         

1. apartatuko c) letraren kasuan, baldin­tza hori entitateak edo entitateek bete beharko dute, haren edo haien akzio edo partaide­tzak letra horretan aurreikusita dagoen 100eko 90ko por­tzen­tajea zehazteko konputa­tzen badira.

c)  Kenkari honetarako eskubidea ematen duten akzio edo partaide­tzak bost urtez mantendu behar dira ­gutxienez, salbu eta langile eskura­tzaile edo harpideduna epe horren barruan hil­tzen denean, entitateak kalean uzten duenean, edo entitate hori konkur­tso-prozedura baten ondorioz likida­tzen denean.

Akzio edo partaide­tzak eskura­tzen edo harpide­tzen dituen langileak ekarpenean ematen badizkio akzio edo partaide­tza horiek 1. apartatuko c) letran aipatutako entitateetako bati, baldin­tza hau bete­tzen dela ulertuko da langile horrek aurreko paragrafoan aipatutako epea osatu arteko denboran manten­tzen duenean partaide­tza entitate horretan.      

1. apartatuko c) letraren kasuan, akzio edo partaide­tzak manten­tzeko beharkizuna bete beharko dute bai langileek bakarrik partaidetutako entitateak, entitate horrek eskuratutako edo harpidetutako akzio edo partaide­tzei dagokienez, eta bai langileek berek, beraiek bakarrik partaidetutako entitatearen akzio edo partaide­tzei dagokienez. Azken entitate hori desegiten bada epe hori bete baino lehen, epea osatu beharko da bazkide langileek haren titulartasunekoak ziren akzio edo partaide­tzak mantenduta.          


d)  Apartatu honetako c) letran aurreikusitako epean, ezinbestekoa da eskura­tzaileak edo harpidedunak lanean jarrai­tzea dela entitatean bertan dela taldeko beste batean, salbu eta epe hori bete baino lehen hil­tzen bada, edo bertan lan egiteari uzten dio kaleratua izan delako edo ezintasun iraunkor osoa, absolutua, edo baliaezintasun handikoa aitortu zaiolako. Ondorio horietarako, ulertuko da senideen zain­tza dela-eta borondatezko eszeden­tzia egoeran dauden langileek lanean jarrai­tzen dutela eszeden­tziak irauten duen bitartean.            

1. apartatuko c) letraren kasuan, entitatean esklusibotasunez parte har­tzen duten langileei dagokie baldin­tza hau bete­tzea.

e)  Akzio edo partaide­tzak 1. apartatuko a) eta b) letretan aipa­tzen diren entitateetan eskura­tzen edo harpide­tzen badira, langile bakoi­tzak zuzenean edo zeharka bertan izan dezakeen partaide­tza, barruan sartuta ezkontidearena edo izatezko bikote-lagunarena, aurreko ahaideena edo adopta­tzaileena, ondorengo ahaideena eta adoptatuena, eta zeharkako ahaideena hirugarren graduraino, ezin da izan 100eko 20tik gorakoa apartatu honetako c) letran aurreikusitako epean. Entitatea talde bateko kide bada, baldin­tza hori taldea osa­tzen duen entitate bakoi­tzari dagokionez bete beharko da.

1. apartatuko c) letraren kasuan, entitatean esklusibotasunez parte har­tzen duten langileei dagokie baldin­tza hau bete­tzea, ez entitateari.

5.    4. apartatuko baldin­tzak edo 1. apartatuko c) letrako por­tzen­tajea, aktiboaren osaerari buruzkoa, ez bete­tzeak bost urteko epearen barruko edozein egunetan, kendutako kopuruak ­itzuli beharra ekarriko du berekin, berandu­tze-interesak barne. ­Itzuli beharreko zenbatekoa kalkula­tzeko, kendutako kopuruari baldin­tza bete ez den zergaldiko kuota diferen­tzialari batu behar zaio. Dena den, zergadunak beti izango du aukera kendutako kopuruak eta dagozkien berandu­tze-interesak lehenago ordain­tzeko.       

1. apartatuko c) letran aipa­tzen diren entitateetako akzio eta partaide­tzen eskurapen edo harpide­tze­tan, langileren batek, edo bat baino gehiagok, ez baditu bete­tzen 4. apartatuko c), d) eta e) letretan ezarritako beharkizunak, langile horiek bakarrik izango dute kendutako kopuruak erregulariza­tzeko obligazioa.               

1. apartatuko c) letraren b’) letran aktiboaren osaerari buruz aipa­tzen den por­tzen­tajea ez bete­tze­agatik lehen paragrafoan ezarrita dagoen obligazioa ez da zertan bete beharko, baldin eta ez-bete­tze hori gertatu bada taldeko entitate bat edo ­batzuk, zeinen akzio edo partaide­tzak konputa­tzen baitira por­tzen­tajea zehazteko, konkur­tso-prozedura baten ondorioz likidatu badira, eta ez-bete­tze hori bi hilabeteko epean zuzen­tzen bada. Entitateen akzio edo partaide­tzak konputagarriak badira aktiboaren 100eko 90eko por­tzen­tajea zehazteko, eta entitate horiek guztiak konkur­tso-prozedura baten ondorioz likida­tzen badira, ez da exijitu ez-bete­tze hori zuzen­tzea. 


6.  Artikulu honetan ezarritakoa ez da aplikatuko eskurapena akzio edo partaide­tzen gaineko aukerak baliatuta egiten denean.

7.    Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak 115. artikuluaren 3. apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, artikulu honetan aurreikusitako kenkariak aplikatu ahal izateko, zergadunak berariaz adierazi behar du, ekitaldiko autolikidazioa aurkeztean, aplikazioaren aldeko aukera egiten duela.

8. artikulu honetan taldeei egindako erreferen­tziak sozietate taldeei egindako­tzat jo behar dira, Merkatari­tza Kodearen 42. artikuluan jasotako zen­tzuan.»

Bost.  Hogeita seigarren xedapen gehigarria honela gera­tzen da ida­tzita:

«Hogeita seigarrena.  Lan sozietateen eta bestelako entitateen akzio edo partaide­tzak eskualda­tzea.

1.    Lan sozietateetako klase laboraleko akzio edo partaide­tzen eskualdaketan zer ondare irabazi eta galera izan den kalkula­tzeko, sozietate-kontratuetan, kontratu sozialetan edo sozietatearekin hitzar­tutakoetan ezarritako prezioa merkatuko baldin­tza normaletan alderdi independenteek adostutako prezio­tzat hartuko da foru arau honen 47.1 artikuluko b) letraren bigarren paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako. Erregela hau aplikatu ahal izateko, eskualdaketan jasotako prezioak bat etorri behar du sozietate-kontratuetan, kontratu sozialetan edo sozietatearekin hitzar­tutakoetan ezarritako prezioarekin.               


2.    Orobat, entitate baten akzio edo partaide­tzak entitate horretako edo taldeko entitateetako langileek eskualda­tzean zer ondare irabazi edo galera izan den kalkula­tzeko, akzio edo partaide­tza horien eskurapenaren unean geroko eskualdaketari begira adostutakoa, horixe hartuko da merkatuko baldin­tza normaletan alderdi independenteek adostutako prezio­tzat, foru arau honen 47.1 artikuluko b) letraren bigarren paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako.           

Apartatu honetan xedatutakoa aplika­tzeko, baldin­tza hauek bete behar dira:

a)  Eskura­tzailea per­tsona edo entitate hauetako bat izatea:

a’)  Akzio edo partaide­tzak eskualda­tzen diren entitateko langileak edo taldeko entitateetakoak. Langileek beren enpresa enplega­tzailean parte har­tze­agatik arau­tzen den kenkaria aplikatu ahal izateko, eskura­tzaileak foru arau honen 89. artikuluan ezar­tzen diren baldin­tzak bete behar ditu.

b’)  Eskualda­tzen diren akzio edo partaide­tzen sorburuko entitatea, edo taldeko beste entitate ­batzuk, azkeneko horiek baldin eta, bi urteko epean gehienez, akzio edo partaide­tzak beren langileei eskualda­tzen badizkiete, aurreko á) letran ezarritakoari jarraituz.

c’)  Langileek bakarrik partaidetutako entitateak, foru arau honen 89.1 artikuluko c) letran aipatuak, langile horiek akzio edo partaide­tzak eskualda­tzen diren entitatean edo taldeko entitateetan parte har­tzen dutenean. Kasu honetan, 89. artikuluko baldin­tzak bete­tzea entitate eskura­tzaileari eta bertan parte har­tzen duten langileei dagokie.  

a)  letra honetan jasotako baldin­tzak bete­tzen ez badira, zergadunak bere zerga egoera erregularizatu beharko du baldin­tzak bete ez diren ekitaldiko autolikidazioan. Erregularizazioaren barruan berandu­tze-interesak ere sartuko dira.

b)  Eskualdaketan jasotako prezioak bat etorri behar du geroko eskualdaketari begira eskurapenaren unean adostutakoarekin. Ezinbestekoa da adostutako hori eskritura publikoan jaso­tzea.

Apartatu honetan xedatutakoa aplikagarria izango da, halaber, langileek foru arau honen 89.1 artikuluko c) letran aurreikusitako baldin­tzak bete­tzen dituen entitate baten akzio edo partaide­tzak eskualdatu eta, haien eskura­tzaileak, hauetako bat denean: entitatean edo taldeko entitateetan lan egiten duten per­tso­nak (entitate hori eta taldeko entitateak beste entitate horrek partaidetuta daudenean), edo eskualda­tzen diren akzio edo partaide­tzen sorburuko entitatea, betiere, apartatu honetako a) letrak hurrenez hurren a’) eta c’) letretan ezarritako baldin­tzak bete­tzen badira.

Apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, taldeei egindako erreferen­tziak sozietate taldeei egindako­tzat jo behar dira, Merkatari­tza Kodearen 42. artikuluan jasotako zen­tzuan.»

Sei.  Beste xedapen iragankor bat gehi­tzen da, hogeita hamaikagarrena, honako hau dioena:

«Hogeita hamaikagarrena.  Langileek enpresan parte har­tze­agatik 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aplikatutako kenkaria.

Langileek beren entitate enplega­tzailean parte har­tze­agatik zergadun bakoi­tzak zergaldi jarraituetan kendutako zenbatekoen muga, hain zuzen ere foru arau honetako 89.2 artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoa, aplika­tze­aren ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko 2016a baino lehenagoko zergaldietan langileek enpresan parte har­tze­agatik kendutako kopuruak.»   

2. artikulua.    Oinorde­tzen eta dohain­tzen gaineko zergaren foru araua alda­tzea.

Aldaketak sar­tzen dira Oinorde­tzen eta Dohain­tzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Arauaren 19. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan, eta honela gera­tzen dira ida­tzita:

«5.  Banakako enpresa bat, negozio profesional bat, entitateetako partaide­tzak edo horien gaineko usufruktu eskubideak «mortis causa» eskura­tzen badituzte hildakoaren ezkontideak edo maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunak, aurreko ahaideek edo adopta­tzaileek, ondorengo ahaideek edo adoptatuek edo hirugarren mailarainoko zeharkako ahaideek, eta eskurapen horri Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergari buruzko abenduaren 18ko 10/2012 Foru Arauak 6. bis artikuluan araututako salbuespena aplikagarri bazaio, eskurapenak 100eko 95eko murriztapena izango du zergaren zerga oinarrian, betiere eskuratutakoari kausa­tzailea hil ondorengo 5 urteetan eusten bazaio, salbu eta epe horretan eskura­tzailea hil­tzen denean edo enpresa edo entitatea konkur­tso-prozedura baten ondorioz likida­tzen denean. 

Aurreko paragrafoan aipatutako entitateetako partaide­tzak eta horien gaineko usufruktu eskubideak eskura­tzen direnean, murriztapena kalkula­tzeko, kontuan hartu behar da jarduera ekonomikoari lotutako aktiboen balioaren –jardueratik eratorritako zorren zenbatekoa gutxi­tuta– eta entitatearen ondare garbiaren balioaren arteko propor­tzioa; erregela horiek berberak aplikatuko dira partaidetutako entitateen partaide­tzen balorazioan, horien entitate eduki­tzaileen partaide­tzen balioa zehazteko.

Apartatu honetako lehen paragrafoan aipatutako eskurapenari eusteko baldin­tza ez bada bete­tzen, ordaindu beharko dira murriztapenagatik zergan ordaindu ez den zatia gehi berandu­tze-interesak.               

Apartatu honetan jasotako murriztapena aplika­tzeko, dohain­tza-emaileak oinorde­tzen eta dohain­tzen gaineko zergaren sor­tza­pena gerta­tzen den momentuan bete behar ditu abenduaren 18ko 10/2012 Foru Arauak, Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergarenak, 6. bis artikuluan aurreikusten dituen beharkizunak. Zehazki, 6. bis artikuluaren 2. apartatuko d) letran aipa­tzen den baldin­tza bete­tzen den zehazteko, kausa­tzailea edo, hala badagokio, 2. apartatu horretako c) letran aipatutako ahaidetasun taldeko per­tsona edo per­tso­nak hil diren zergaldiko per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioari erreparatu beharko zaio. 


6.    Ezkontideak edo izatezko bikote-lagunak (maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratuak), aurreko ahaideek edo adopta­tzaileek, edo ondorengo ahaideek edo adoptatuek «inter-vivos» eskura­tzen badute banakako enpresa bat, negozio profesional bat edo entitate-partaide­tza bat, eta eskurapenari aplikagarri bazaio Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergari buruzko abenduaren 18ko 10/2012 Foru Arauak 6. bis artikuluan araututako salbuespena, orduan eskurapen horrek 100eko 95eko murriztapena izango du zergaren zerga oinarrian, betiere baldin­tza hauek bete­tzen badira:

a)  Dohain­tza-emaileak hirurogei urte edo gehiago eduki behar ditu, edo ezintasun iraunkorreko egoeran egon, dela absolutua dela baliaezintasun handikoa.

b)  Dohain­tza-emailea zuzendari­tza lanak egiten ari bada, eskualdaketaren unetik beretik lan horiek egiteari ­utzi behar dio eta ezin ditu jaso lan horiei dagozkien ordainsariak.     

Ondorio horietarako, besterik gabe sozietatearen administrazio kon­tseiluko kide izatea ez da sartuko zuzendari­tza fun­tzioen barruan.

c)  Dohain­tza-har­tzaileari dagokionez, dohain­tza­ren eskritura publikoa egin ondorengo 5 urteetan bere esku mantendu behar du eskuratutakoa, eta Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergari buruzko abenduaren 18ko 10/2012 Foru Arauaren 6. bis artikuluan araututako salbuespenerako eskubidea izango du, non eta epe horretan ez den hil­tzen edo enpresa edo entitatea ez den likida­tzen konkur­tso-prozedura baten ondorioz. Halaber, dohain­tza-har­tzaileak ezin izango du egin erabilpen egin­tza­rik edo sozietate eragiketarik, zuzenean edo zeharka eskurapenaren balioa nabarmen murriztu dezaketenean.

Entitateetako partaide­tzen eskurapenetan, murriztapena kalkulatuko da kontuan hartuta zer propor­tzio gorde­tzen duten elkarren artean jarduera ekonomikoari atxi­kitako aktiboen balioak –jardueratik eratorritako zorren zenbatekoarekin gutxi­tua– eta entitatearen ondare garbiaren balioak; hala behar denean, erregela horiek berak aplikatuko dira partaidetutako entitateen partaide­tzen balorazioan ere, haien entitate eduki­tzaileen partaide­tzen balioa zehazteko.

Apartatu honetan aipa­tzen diren baldin­tzak bete­tzen ez badira, ordaindu beharko dira murriztapenagatik zergan ordaindu ez den zatia gehi bidezkoak diren berandu­tze-interesak.

Apartatu honetan jasotako murriztapena aplika­tzeko, dohain­tza-emaileak oinorde­tzen eta dohain­tzen gaineko zergaren sor­tza­pena gerta­tzen den momentuan bete behar ditu Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergari buruzko abenduaren 18ko 10/2012 Foru Arauak 6. bis artikuluan aurreikusten dituen beharkizunak. Dena den, 6. bis artikuluaren 2. apartatuko d) letrako baldin­tza bete­tzen den zehazteko, dohain­tza-emaileak edo, hala badagokio, 2. apartatu horretako c) letran aipatutako ahaidetasun taldeko per­tso­nak edo per­tso­nek eskualdaketaren aurreko lehen zergaldian errenta zergagatik aurkeztutako autolikidazioari erreparatuko zaio.»


XEDAPEN IRAGANKORRA.

Bakarra.  Enpresak, akzioak eta partaide­tzak eskualda­tzeko eragiketa jakin ­batzuetan langileei 2016an aplikagarri zaizkien araubidea eta zerga onurak.

1.    2016ko urtarrilaren 1etik foru arau hau indarrean jarri bitarteko epean, zergadunek eskualdatu badituzte aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zergaren foru arauko 6. bis artikuluan aipa­tzen diren enpresak edo entitateetako akzio edo partaide­tzak, eta eskualdaketa horiek enpresan, entitatean edo sozietate taldeko entitateetan jarduten duen langile bati edo bat baino gehiagori egin badizkiote, zergadun horiek bi araubide hauen artean aukera dezakete: Gipuzkoako Lurralde Historikoko Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauak 2016ko abenduaren 31n indarrean duen araudia edo, arau horren 17.2 eta 41.2.d) artikuluek 2015eko abenduaren 31ko idazkeraren arabera ezarritakoa.

2.    Langileek 2016ko urtarrilaren 1etik foru arau hau indarrean jarri arteko epean eskuratu edo harpidetu badituzte akzioak edo partaide­tzak lan egiten duten entitatean edo sozietate taldeko beste batean, bi araubide hauen artean hautatu dezakete: 2016ko abenduaren 31n indarrean dagoen araudia edo 17.2) eta 89. artikuluek eta hogeita seigarren xedapen gehigarriak 2015eko abenduaren 31ko idazkeraren arabera ezarritakoa.           

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.  Indarrean jar­tzea eta ondorioak izatea.

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, 1. artikuluan berariaz ezar­tzen dituen ondorioak erago­tzi gabe.