3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ELGOIBARKO UDALA

Iragarkia

«­Etxez- ­Etxeko Lagun­tza Zerbi­tzua arautuko duen Udal Araudia»ren hasierako onarpena argitaratu ondoren, eta 7/1985 Legearen 49.c artikuluan zehazten den legezko epean jendaurrean egon eta inolako erreklamaziorik egon ez denez, behin betiko onartu­tzat ­jotzen da.

Ondorioz, eta Toki Jaurpidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan jasotakoari jarraiki, aipaturiko Udal Araudia osorik argitaratuko da.    

Elgoibar, 2016ko azaroaren 25a.—Ane Beitia Arriola, alkatea.    (8262)

­ETXEZ ­ETXEKO LAGUN­TZA ZERBI­TZUAREN UDAL ARAUDIA

AURKIBIDEA

Zioen Azalpena.

Lehen Titulua.

1. artikulua.    Xedea.

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

3. artikulua.    ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren definizioa.

4. artikulua.    ­Etxeko zerbi­tzuen helburuak.

5. artikulua.    Prin­tzi­pio orokorrak.

Bigarren Titulua.  ­Etxez ­Etxeko Lagun­tza Zerbi­tzua.

I. Kapitulua.  Zerbi­tzuko eta zerbi­tzuz kanpoko jarduerak eta haien ezaugarriak.

6. artikulua.    Zerbi­tzuko eta zerbi­tzuz kanpoko jarduerak.

7. artikulua.    ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren ezaugarriak.

II. Kapitulua.    Erabil­tzaileak.

8. artikulua.    Erabil­tzaileak zehaztea: sar­tzeko baldin­tza orokorrak.

A.    Erabil­tzaileak zehaztea.

B.    Sar­tzeko baldin­tza orokorrak.

9. artikulua.    Erabil­tzaileen eskubideak.

10. artikulua.    Erabil­tzaileen betebeharrak.

III. Kapitulua.    Sar­tzeko prozedura.

1. Sekzioa.    Eska­tzaileen zerrendan sar­tzea.

11. artikulua.    Eska­tzaileen zerrenda.

12. artikulua.    ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuan alta har­tzeko eskaera.

13. artikulua.    Eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa.

14. artikulua.    Tramitazioa.

A)  Beharren ebaluazioa.

B)  Gizarte txos­tena - Proposamena.

15. artikulua.    Ebazpena.

16. artikulua.    Larrialdi egoerak.

2. Sekzioa.    Zerbi­tzuan onar­tzea eta sar­tzea.

17. artikulua.    Zerbi­tzuan onar­tzea.

IV. Kapitulua.    Zerbi­tzua egoki­tzea eta zerbi­tzuaren segimendua.

18. artikulua.    Segimendua eta ebaluazioa.

19. artikulua.    Egoki­tza­pen aldia.

V. Kapitulua.    Zerbi­tzua etetea eta iraungi­tzea.

20. artikulua.    Zerbi­tzua etetea eta iraungi­tzea.

20.1.    Zerbi­tzua aldi batez etetea.

20.2.    Zerbi­tzua iraungi­tzea.

VI. Kapitulua.    Zerbi­tzuaren erregimen ekonomikoa.

21. artikulua.    ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren prezioa.

22. artikulua.    Finan­tziazioa.

23. artikulua.    Zerbi­tzuaren erabil­tzailearen ekarpena.

Lehen Xedapen Gehigarria.

Xedapen Indargabe­tzailea.

Amaierako Lehen Xedapena.

Amaierako Bigarren Xedapena.

1. Eranskina.    Sar­tzeko baremoa.

2. Eranskina.    Erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoaren baremoa.

ZIOEN AZALPENA

Gure gizartean bizi-itxa­ropena luza­tzen eta adin-piramidea alda­tzen doazenez, adinekoen demografia hazkun­tza –garbia eta erlatiboa– etengabea da, eta gainera, familia babesa ematen duen agente gisa, eta gizarte zerbi­tzuen garapena alda­tzen ari dira. Aurreko horiek, baita mendekotasun maila handia eta gizarte lagun­tza­rik ez duten per­tso­nen kasuan ere, eragin handia duten faktoreak dira bizi­tza betea berma­tzeko beharrezkoak diren zerbi­tzuak zehazteko orduan.

Adineko per­tso­nek behin eta berriro adierazi dute ahalik eta denbora gehien egon nahi dutela beren ­etxean, beren bizialdi guztian izan duten gizarte sare erreferen­tziazko hori galdu gabe, eta, horrek, jakina, lehentasuna du per­tsona horiei beren mendekotasunak aurrera egin ahala eman behar zaizkien zerbi­tzuak ain­tzako­tzat hartu eta zehazteko garaian. Horrez gain, ordea, badira beste alderdi asko ere (­etxe ingurua, jobideak, komunitatean diren lagun­tza zerbi­tzuak eta abar) nahitaez kontuan izan behar direnak, besteen beharra duen edo ezintasunen bat duen per­tso­nak bere bizimodua egiteko dituen aukerak mugatu edo baldin­tza­tzen dituztenak.

Horrela, eguneroko bizi­tzako jarduerak errazten dituzten babes eta lagun­tza­rako bestelako zerbi­tzu edo elementu ­batzuk gauzatu ala ez, zerbi­tzu integral baten beharra dago, beharrizan ezberdinei egoki­tzen dena, eta aldika antola daitekeena, premiazko esku-har­tzeak bere baitan har­tzen dituena eta zerbi­tzuaren beharraren aldaketei arin eran­tzun diezaiekeena, zerbi­tzua behar duenaren ­etxeko ingurunean zein maila komunitarioan mendekotasuna edo ezintasuna duenari lagun­tzeko baliabide nagusi ordezkaezina da. Alde horretatik, bada, ­Etxez ­Etxeko Lagun­tza sistema honen oinarrizko zerbi­tzua da.

Hala, zerbi­tzua jaso behar dutenek dituzten beharren arabera guztiek aukera berberak izatea bermatu behar du administrazio publikoak, eta baita zerbi­tzua jaso­tzen dutenek zer ekarpen egin behar duten zehaztu ere, zerbi­tzua jaso behar dutenek dituzten diru-sarreren arabera. Era berean, zerbi­tzuaren eta zerbi­tzua izateko eskubideen esparru argi bat eskaini behar die herritarrei ere. Araudi hauxe da hori guztia jaso nahi duen dokumentua, zerbi­tzua zehazten duten puntu argi eta baliagarri ­batzuk eskain­tzen dituena eta zerbi­tzua jaso behar duenari dituen eskubideak eta betebeharrak uler­tzen lagun­tzen diona.

Nolanahi ere, ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren araudi honekin ez da agortuko Udalak per­tso­nei kasu egiteko beste zerbi­tzu ­batzuk jar­tzeko biderik, baldin eta beste zerbi­tzu horiek per­tso­nak eta haien beharrak doi­tzeko bide berri­tzaileak badira, –nahiz metodologiaren alderditik, nahiz finan­tza­bidearen alderditik eta nahiz zerbi­tzua jaso­tzen duen per­tso­nak hornidura modula­tzeko orduan parte aktiboa har­tze­aren alderditik–, eta beti ere dagokion organo aginpidedunaren oniri­tzia badute.

LEHEN TITULUA

1. artikulua.    Xedea.

Araudi honen helburua da Elgoibarren ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua arau­tzea.

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

Araudi honetan arau­tzen den zerbi­tzua Elgoibarko udalerriaren lurralde eremuan eskainiko da, hain zuzen, Gizarte Zerbi­tzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen eta Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemako Prestazioen eta Zerbi­tzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren bidez, gizarte zerbi­tzuen arloan, udalei ematen zaizkien eskumenen esparruaren baitan.

3. artikulua.    ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren definizioa.

­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua zerbi­tzu bat da, lagun­tza­rako eta preben­tziorako izaera duena, eta halaber, edozein motatako mendekotasun arriskuan edo edozein motatako mendekotasun egoeran dagoen erabil­tzaileari ­etxean geldi­tzen lagun­tzeko helburua duena. Hala, erabil­tzaileari arreta per­tso­nalerako lagun­tza eskainiko zaio, ­etxean bertan baliatu eta inguru komunitarioan integratu ahal izateko, eta hartara, isolamendu egoerak ekiditeko.

Hala per­tso­naren bat zaurgarritasun edo mendekotasun egoeran dagoela uste izango da, per­tsona horrek erabakiak har­tzeko edo jarduera instrumentalak egiteko zailtasunak baldin baditu, betiere, lan horietan lagunduko dieten familia ingururik ez badute, eta ondorioz, babesik ez izateko arriskuan edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan badaude.

4. artikulua.  Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren helburuak.

Hona hemen zerbi­tzu hauen helburuak:

— Erabil­tzaileen autonomia per­tso­nala manten­tzea edo hobe­tzea, narriadura prebeni­tzea eta autonomiaren galera konpen­tsa­tzea. Horretarako, erabil­tzaileei lagun­tza par­tziala edo osoa emango zaie, eguneroko bizimoduan, euren burua zain­tzeko beharrezkoak diren oinarrizko jarduerak edota jarduera instrumentalak egiteko.

— Erabil­tzaileen gizarte eta familia ingurunea osa­tzen duten zain­tzaileei lagun­tza eskain­tzea, eta horiek egiten duten zain­tza lanaren zati batetik jaregiten lagun­tzea, zain­tzaileek ere beraien garapen per­tso­nalerako, profesionalerako eta sozialerako baldin­tza egokiak izan ditza­ten.

— Erabil­tzaileen eta zain­tzaileen segurtasun sentimendua sendo­tzea.

— Erabil­tzaileak beren komunitatean integra daitezen bul­tza­tzea eta bakar­tze egoerak saihestea.

— Beste zerbi­tzu ­batzuen esku-har­tzea eska lezaketen premia-egoerak antze­matea.

— Bideragarria den heinean, per­tsona ahalik eta denbora gehienean eta bizi-kalitate onargarriarekin, ­etxean egoteko aukera ematea, eta hartara egoi­tza­ren edo zentroren batean sar­tzeko unea atzera­tzea edo sarrera hori ekiditea.

5. artikulua.    Prin­tzi­pio orokorrak.

Zerbi­tzu hauek honako prin­tzi­pio orokor hauen arabera emango dira:

— Normalizazio eta integrazio prin­tzi­pioa: zerbi­tzua erabil­tzaileen etxe­aren, familiaren, gizartearen eta kulturaren ingurunean emango da, ahal den neurrian lehendik dauden baliabide normalizatuak erabiliz.

— Autonomia prin­tzi­pioa: ahal den gehien bul­tzatu behar da erabil­tzailearen autonomia.

— Parte har­tze prin­tzi­pioa: arretarako plana egitean, per­tso­nak parte har dezan bul­tzatu behar da.

— Profesionaliza­tze prin­tzi­pioa: zerbi­tzuko arduradunek nahiz arreta zuzeneko langileek dagokien prestakun­tza teknikoa izan behar dute.

— Banakako­tze prin­tzi­pioa: zerbi­tzuaren erabil­tzaileei aldez aurreko balorazioa egingo zaie. Balorazio hori banakako arretarako plan batekin amaituko da, eta plana haien beharrei egokituko zaie.

— Osagarritasun prin­tzi­pioa: lagun­tza hau beste gizarte lagun­tza ­batzuekin batera eman ahal izango da.

— Preben­tzio prin­tzi­pioa: Preben­tzioa kontuan izan behar du zerbi­tzuak. Izan ere, erabil­tzaileak okerrera egitea eta horren ondorioz datorren instituzionalizazioa saihestuko dira.

BIGARREN TITULUA

­ETXEZ ­ETXEKO LAGUN­TZA ZERBI­TZUA

I. KAPITULUA.    ‑ZERBI­TZUKO ETA ZERBI­TZUZ KANPOKO JARDUERAK ETA HAIEN EZAUGARRIAK

6. artikulua.    Zerbi­tzuko eta zerbi­tzuz kanpoko jarduerak.

6.1.    Zerbi­tzuan sar­tzen diren jarduerak.

Eguneroko oinarrizko jarduerak: norberaren burua zain­tzeko eta mugikortasunerako jarduerak dira. Adibidez: jatea, norberaren burua zain­tzea, garbi­tzea, mugi­tzea, lekuz alda­tzea edo mobilizazioak egitea, komuna erabil­tzea Jarduera hauek, bereziki, mendekotasun edo desgaitasun egoeran dauden per­tso­nei zuzendutakoak dira.

Eguneroko jarduera instrumentalak: Jarduera konplexuagoak dira, per­tso­nari ingurura egoki­tzen eta komunitatean duen independen­tzia manten­tzen lagun­tzen diotenak. Jarduera horiek osasun egoeraren mende daude, baina beste elementu ­batzuek ere, adibidez, egoera afektiboak, maila kognitiboak eta gizarte inguruak badute eragina horietan.

Jarduera hauek egiteko trebetasunean banakako konnotazioek ere eragiten dute, hala nola, sexuak, adinak, inguruabar per­tso­nalek edo familiakoek eta bizi-estiloek. Adibidez: telefonoa eta garraiobideak erabil­tzea, ­etxeko lanak egitea, botiken ardura izatea eta abar.

Lagun­tza instrumentalak behar dituzten per­tso­nak mendekotasun edo desgaitasun egoeran dauden per­tso­nak izan daitezke, baita mendekotasun arriskuan dauden per­tso­nak ere.

Per­tso­nek zain­tza­rako eta arretarako behar dituzten bi jarduera mota horiek ain­tzat hartuta, bi zeregin mota bereiziko dira. Etxe­koa eta per­tso­nala.

1)  ­Etxean arta­tzeko zeregin instrumentalak, ­etxeko lan­tzat har­tzen direnak. Lan horien barruan ondokoak sar­tzen dira:

— Etxe­bizi­tza garbi­tzea.

— Jabekideen erkidegoarenak diren guneak garbi­tzea, zerbi­tzuaren titularrari lan hori egitea dagokionean.

— Ohea egitea, baldin eta titularrak lan hori egin ezin badu.    

— Arropa ­etxean bertan garbi­tzea eta lisa­tzea, baldin eta erabil­tzaileak horretarako baliabide egokiak baditu. Bestela, lan hori etxe­tik kanpo egingo da.

— ­Etxean erabil­tzen diren lanabesak garbi­tzea.          

— ­Etxeko konponketa-lan txi­kietan lagun­tzea, hala nola, bonbillak alda­tzea.

— Salbuespen gisa, dietaren araberako janariak presta­tzea.     

2)  Lagun­tza per­tso­nalerako zereginak, eguneroko jarduerekin zerikusia dutenak.

— Garbiketa eta higiene per­tso­nalak (barruan sar­tzen da per­tso­naren jan­tziak eta oheko arropa alda­tzea, burua eta oinak garbi­tzea, baina­tzea, eta higiene orokorrerako beharrezkoak diren zeregin guztiak).

— Ohetik jaiki­tzeko, ohera­tzeko, eserlekutik altxa­tzeko, janzteko eta elika­tzeko lagun­tza ematea.      

— Medikuak adierazitako medikazio erraza ematea, kontrola­tzea eta jarraipena egitea, baldin eta behar bezalako bermearekin zeregin hori egin dezakeen senideren bat ez badago.

— Batetik bestera ibil­tzeko lagun­tza ematea: ­etxe barruan, edo hala badagokio, kalean mugi­tzeko lagun­tza ematea.

— Ohea egitea, logela garbi­tzea, mendekotasuna duen per­tso­nak erabil­tzen duen bainugela garbi­tzea.

3)  Jarduerak bul­tza­tze­arekin, aisialdiarekin edo eguneroko beste jarduera ­batzuekin zerikusia duten beste mota ­batzuetako jarduera instrumentalak.

— Per­tso­naren­tzat atse­ginak diren jarduerak egiteko jarduerak egitera bul­tza­tzea.

— Lehen mailako edo bigarren mailako lagun­tza emateko gizarte-sarerik ez duten per­tso­nei etxe­tik kanpo lagun­tza ematea (erosketak, kudeaketa per­tso­nalak: banke­txe­etakoak, osasun arlokoak, baliabideak eta eskaerak tramita­tze­koak eta dokumentazioa entrega­tze­koak).

— Per­tso­naren­tzat garran­tzi­tsuak diren jarduerak egiten lagun­tzeak (gutunak idaztea, telefonoz dei egitea...).

— Oro har, Udalaren gizarte zerbi­tzuek adierazten dituzten jarduera guztiak.

4)  Bestelako jarduera osagarriak edo salbuespenezko jarduerak.

Inguruabar per­tso­nalak kontuan izanik, beste jarduera ­batzuk ere eskaini ahal izango dira, baldin eta zerbi­tzuaren helburuak lor­tzeko ezinbesteko­tzat ­jotzen badira.

— Zerbi­tzu normalizatua ezarri baino lehen, higiene arazo larriak dituzten etxe­etan garbiketa orokorrak egitea.

— Beste zerbi­tzu ­batzuk, baldin eta Udalaren organo eskudunak berariaz horretarako baimena ematen badu.

6.2.    Honako jarduera hauek zerbi­tzu­tik kanpo gera­tzen dira:

— Lagun egiteko eta pasea­tzera joateko zerbi­tzua.

— ­Etxe berean bizi diren familiako kideei edo adiskideei arreta zuzena ematea, baldin udal zerbi­tzu teknikoen aburuz zerbi­tzuaren erabil­tzaile ez badira.               

— ­Etxean bizi diren gainerako per­tso­nei zuzenean mesede egiten dieten ­etxeko lanetan lagun­tzea.  

— Osasun arloko jarduerak, jarduera horiek egiteko berariazko prestakun­tza behar bada (injekzioak ipin­tzea, ten­tsioa har­tzea, zundak erabil­tzea, ultze­rak eta eskarak trata­tzea, eta ezagu­tza espezializatuak eska­tzen dituzten zenbait botika ematea).

— ­Etxean konponketa garran­tzi­tsuak egitea (pinta­tzea, papera ipin­tzea...).

— Aparteko garbiketa lanak egitea, baldin eta lan horiek eguneroko arreta eskain­tzeko eta ohiko manten­tzea egiteko beharrezkoak diren ­etxeko lan­tzat hartu ezin badira.

— Udaleko zerbi­tzu teknikoek prestatutako txos­tenean aurreikusten ez diren zeregin guztiak.

7. artikulua.    ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren ezaugarriak.

­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua onuradunen etxe­bizi­tza partikularretan, onuradunen etxe­bizi­tze­tan edo onuradunen familiakoenetan, emango da, Elgoibarko udal barrutiaren barruan.

Onuraduna familiako kideen etxe­etan txan­dakatuta bizi daitekeela kontuan izanik, zerbi­tzua etxe­bizi­tza batean baino gehiagotan eman ahal izango da, baldin eta etxe­bizi­tza horiek Elgoibarko udal barrutian badaude, Araudi honetako 8. artikuluan aurreikusitako baldin­tzen arabera.

1)  Arretarako egunak.

— Oro har, zerbi­tzua urte osoan emango da astelehenetik ostiralera bitartean.

— Izaera mugatuarekin, zerbi­tzua asteburuetan eta jaiegunetan eskaini ahal izango zaie, balorazio teknikoaren arabera familiako lagun­tza­rik edo gizarte lagun­tza­rik ez duten per­tso­nei, bai eta beren egoeragatik ere, arriskuan egon daitezkeenei nahiz hirugarren ­batzuk arriskuan jar ditza­ketenei.

Jaiegun­tzat hartuko dira, Eusko Jaurlari­tzak, urtero, Gipuzkoako lurraldeko tokiko jaiegunen egutegia ezar­tzeko ematen duen ebazpenaren bidez, ofizialki jaiegun­tzat ­jotzen direnak.

Jaiegunen bat lan astearen barruan ospa­tzen baldin bada, ­etxeko arretarako orduak astean zehar berreskuratu ahal izango dira.

2)  Zerbi­tzuaren iraupena.

Per­tsona bakoi­tza­ren beharren azterketa eginda jarriko da zerbi­tzuaren iraupena. Zerbi­tzuaren gehieneko iraupena egunean hiru ordukoa izango da, hau da 15 ordu astean. Dena dela, artikulu honetako lehenbiziko puntuko bigarren paragrafoan adierazitako kasu berezietan, zerbi­tzuaren asteko gehieneko iraupena 18 edo 21 ordukoa izan daiteke.

30 minutukoak baino motza­goak ez diren zatitan zatituko da ordutegia.

Erabil­tzaile bakoi­tzak izango duen zerbi­tzuaren iraupena lehen xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera erabakiko da.

3)  Arreta orduak.

Zerbi­tzuaren ordutegia malgua eta egunekoa da, 7:00etatik 22:00etara bitartekoa, hain zuzen.

— Lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzuetan, udal teknikariak ezarriko du ordutegia, eska­tzailearen ordutegietako ohiturak eta beharrak kontuan hartuta.

— Gainerako lagun­tza zerbi­tzuetan, udal teknikariak ezarriko du ordutegia, zerbi­tzua eskain­tzen duen erakundearekin batera. Zerbi­tzua ematen duen langileak duen ordutegiaren arabera antolatuko da arreta emateko ordutegia.

4)  Beste zerbi­tzu ­batzuekiko bateragarritasuna:

ELZ bateragarria izango da mendekotasuna arta­tzeko gainerako zerbi­tzu guztiekin, egoi­tze­tan edo zentroetan etengabe eskain­tzen den zerbi­tzuarekin izan ezik.              

Mendekotasun arriskuan dauden per­tso­nen kasuan, ELZren gehienezko inten­tsi­tatea 1 graduaren­tzat aurreikusita dagoen ­gutxieneko inten­tsi­tatera egokituko da.

Zerbi­tzu hau diruzkoak ez diren beste zerbi­tzu edo prestazio ­batzuekin batera­tzen denean, murriztu egingo dira gehienezko inten­tsi­tateak. Murrizketa hori ez da ezarriko, baldin eta zerbi­tzu hau Telelagun­tza zerbi­tzuarekin batera­tzen bada.

Zerbi­tzua prestazio ekonomikoekin batera­tzen baldin bada, prestazio ekonomikoa murriztu egingo da, eta ELZren ­gutxieneko inten­tsi­tatea mantendu egingo da.

II. KAPITULUA.    ERABIL­TZAILEAK

8. artikulua.  Erabil­tzaileak zehaztea: sar­tzeko baldin­tza orokorrak.

A)  Erabil­tzaileak zehaztea.

1.    ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua mendekotasun arrisku egoeran dauden, mendekotasun egoeran dauden edo edozelako desgaitasuna duten per­tso­nei zuzen­tzen zaie.

2.    Oro har, zerbi­tzua erabil­tzen duten per­tso­nen profila izango da, autonomia gal­tze­aren edo gal­tzeko arriskuaren ondorioz (mendekotasuna, desgaitasuna), beren etxe­etan bizi­tzen jarraitu ahal izateko, eta halaber, eguneroko oinarrizko jarduerak edo jarduera instrumentalak egiteko, lagun­tza zerbi­tzu baten aldi baterako esku-har­tzea edo etengabeko esku-har­tzea behar duten per­tso­nei dagokiena.

3.    Zehazki, ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren erabil­tzaileak honako hauek dira:

— Autonomia per­tso­nalerako zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako per­tso­nak.

— Mendekotasun edo desgaitasun egoeran dauden per­tso­nak edo autonomia per­tso­nalerako zailtasunak dituztenak.

— Arestian aipatutako taldeetan sartuta ez badaude ere, Udalaren organo eskudunak berariaz baimen­tzen dituen per­tso­nak.

B)  Zerbi­tzuan sar­tzeko baldin­tza orokorrak.

1.    Zerbi­tzuan sar­tzeko betebehar administratiboa.

Arestian aipatutako talderen bateko kide izateaz gain, eska­tzailea, eskaera egiten duen unean, zerbi­tzuari dagokion eskaeran ageri den helbidean erroldatuta egon beharko da, eta horretaz gain, Elgoibarko udal barrutian erroldatuta egoten jarraitu beharko du.

Baldin­tza hori bete ez arren, norbaitek honako baldin­tze­tako bat bete­tzen badu, zerbi­tzua eskura­tzeko aukera izango du:            

1.— Familiako lagun­tza jaso­tze­arren, hainbat udalerritako etxe­etan txan­daka bizi den per­tsona izatea. Horretaz gain, erroldatuta dagoen udalerrian ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren onuradun izan beharko da. Hori dela-eta, jatorriko udalerriko Gizarte Zerbi­tzuen ziurtagiria aurkeztu beharko du, ­etxeko lagun­tza jaso­tzen duela egiazta­tzeko.

Baldin­tza hau aldatu ahal izango da, ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua eska­tzen duen per­tso­nak izan ditza­keen gorabehera per­tso­nal eta sozialen arabera, baldin eta erreferen­tziazko gizarte langileak Udalaren Gizarte Zerbi­tzuen teknikari arduradunari eta dagokion Udal Batzor­deari hala jarduteko proposamena egiten badie.

2.    Zerbi­tzuan premiazko sarrera izateko baldin­tzak.

— Erabil­tzailearen edo zain­tzaile nagusi gisa jarduten duen senidearen etxe­bizi­tzan bizi izatea.

— Etxe­bizi­tza­ren egoera zerbi­tzua erabil­tzen duen per­tsona bertan egoteko modukoa izatea, edo etxe­bizi­tza­ren egoera bertan egoteko zailtasun larririk ez sor­tzeko modukoa edo per­tso­naren­tzat edo ­etxeko langileen­tzat arriskua sor­tzeko modukoa ez izatea.

— Eguneroko oinarrizko jarduerak edo jarduera instrumentalak egiteko lagun­tza behar izatea.

— Beharrezkoa baldin bada, ELZren prestazioaz gain, etxe­bizi­tzan, egokiak diren baldin­tze­tan egoteko adinakoak izango diren lagun­tzak eduki­tzea.

— Osasun erakundeen edo erakunde soziosanitarioen lagun­tza jarraitua behar duen osasun egoeran ez egotea.

— Erabil­tzaileak gaixotasun infekto-kutsa­korren bat edo buruko gaixotasunen bat baldin badu, dagokion tratamenduari uko ez egitea.

— Erabil­tzaileak ­etxeko langileen­tzat arrisku­tsuak izan daitezkeen jokabide edo portaera nahasdurarik ez izatea.           

9. artikulua.  Erabil­tzaileen eskubideak.

Batetik, 2004ko apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuko (Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbi­tzuen erabil­tzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onar­tzen du) II. kapituluko lehenengo atalean onartutako eskubideak dituzte ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren erabil­tzaileek. Bestetik, honako eskubide hauek dituzte:

— Zerbi­tzua EAEko hizkun­tza ofizialetako edozeinetan jaso­tzeko eskubidea.

— Zerbi­tzua ematen duen langilea nahiz zerbi­tzuaren inten­tsi­tatea alda dezaten eska­tzeko eskubidea, baldin eta aldaketa horren eskaera justifika­tzen duen arrazoiren bat badago.

— Zerbi­tzuaren baldin­tze­tan aldaketaren bat egin aurretik, informatua izateko eskubidea.

10. artikulua.  Erabil­tzaileen betebeharrak.

Batetik, 2004ko apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbi­tzuen erabil­tzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onar­tzen du) II. kapituluko bigarren atalean onartutako betebeharrak dituzte ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren erabil­tzaileek. Bestetik, honako betebehar hauek ere izango dituzte:

— Zerbi­tzua ematen duten langileei lana erraztea, haiekin lankide­tzan ari­tzea eta langileak ongi trata­tzea.

— Norberaren egoera sozio-ekonomikoa baliozta dezan, gizarte langileari beharrezko dokumentuak ematea eta ­etxean sar­tzen uztea, nola balioespen hori egiteko orduan, hala jarraipena egiteko bisitetan.

— Benetan ­etxean bertan bizi­tzea.

— Aldez aurretik hitzar­tuta ez dagoen lagun­tza emateko eta udalaren ebazpenean sartuta ez dauden per­tso­nak zain­tzeko ez eska­tzea.

— ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua ematen duen langilea lanak egiten ari den bitartean erabil­tzailea ­etxean egotea.       

— Zerbi­tzua eten dezaketen joan-etorrien berri aldez aurretik ematea.

— ­Etxeko langileei ­etxeko lanak nahiz esleitutako lanak egiteko beharrezkoak diren tresnak eta materialak ematea.      

— Beharrezkoa den aurrerapenarekin, ematen den zerbi­tzuaren atalen bat alda dezaketen diren bat-bateko gertaeren berri ematea udal teknikariei.            

— ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuko langileak lanean jardun duen bitartean izan duen edozein irregulartasunen berri ematea gizarte langileari.

— Emandako zerbi­tzu bakoi­tza­gatik ezarritako orduko prezioa adierazitako epean ordain­tzea (ordu horietan sar­tzen dira, halaber, eska­tzaileari egotz dakiokeen arrazoiren bategatik bete gabeko orduak).

— Udalaren gizarte langileari norberaren egoera sozio-ekonomikoan izandako edozein aldaketaren berri ematea.

— Zerbi­tzua jaso­tzen ari den bitartean hartutako gaixotasun infekzioso-kutsa­korren berri ematea udaleko teknikariei, ­etxeko lagun­tzaileek hartu beharreko babes neurriak har ditza­ten.   

— Udal teknikariei ezarritako prezioari dagokion ekarpena zein bankuren eta zein kontu korronteren bidez ordainduko den adi­tzera ematea.

— Gipuzkoako Foru Aldundiari mendekotasunaren balorazioa edota minusbaliotasunaren kalifikazioa egin dezala eska­tzea.

Betebehar horietakoren bat bete­tzen ez bada, zerbi­tzua eten edo iraungi egingo da, araudi honetan onartutako prozedurari jarraiki.

III. KAPITULUA.    ZERBI­TZUAN SAR­TZEKO PROZEDURA

1. SEKZIOA.  Eskatzaileen zerrendan sartzea

11. artikulua.    Eska­tzaileen zerrenda.

Zerbi­tzua eska­tzen dutenen zerrendaren bidez ezar­tzen dira zerbi­tzua emateko lehentasunak. I. eranskineko baremoa oinarri­tzat hartuta lortu den puntuazioaren arabera eskura­tzen da lehentasuna.

Eskaera guztiak bete­tzeko aurrekonturik ez dagoenean, itxa­ron zerrenda egongo da ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuan.  

Mendekotasun arrisku egoeran, mendekotasun egoeran edo desgaitasun egoeran dauden eska­tzaileen zerrendak batera gestionatuko dira, baldin eta zerbi­tzuaren eskain­tzari aurre egiteko adinakoa den zuzkidura ekonomikoa badago. Zuzkidura hori berma­tzen ez bada, itxa­ron zerrendak banaka kudeatuko dira, eta lehentasuna emango zaio mendekotasun egoeran edo mendekotasun arrisku egoeran dauden per­tso­nen arretari.

Zuzenean zerbi­tzuan sar­tzeko onartuak izan ez diren interesdunek beren espedientea berrikusteko eskatu ahal izango dute, baldin eta inguruabar per­tso­nalak aldatu egin direlako, egindako balorazioa alda­tzeko aukera badago. Dena dela, inguruabarren aldaketak behar bezala egiaztatu beharko dituzte.

Zerbi­tzua eska­tzen dutenen zerrenda publikoa da. Hala ere, arlo honetan aplikagarriak diren araudien ondoriozko mugak ezar daitezke, per­tso­nen intimitate eskubidearekin lotura dutenak, batik bat. Eskatu ondoren, interes legitimoa dutela egiazta­tzen dutenei zerrenden edukiari buruzko ziurtagiriak emango zaizkie.

12. artikulua.    ­Etxez ­Etxeko Zerbi­tzuan alta har­tzeko eskabidea.

Araudi honen bidez araututako ­etxez ­etxeko lagun­tzari dagokion zerbi­tzuaren eska­tzaileen zerrendan sar­tzeko, interesdunak, aldez aurretik, eskaera egin beharko dio organo eskudunari. Horretarako, eska­tzaileak inprimaki normalizatua bete eta sinatu egin beharko du. Inprimakia udalak bereziki gaitu dituen sarrera erregistroetan aurkeztu beharko du. Bestela, Estatuaren Administrazio Orokorrekoa edo Autonomia Erkidegoen Administraziokoa den edozein administrazio organoren erregistroan aurkeztu beharko du. Halaber, eta horretarako hitzar­menik egonez gero, Tokiko Administrazioaren partaide den erakunderen baten erregistroan, poste­txean edo Espainiak atze­rrian dituen ordezkari­tza diplomatikoetan edo kon­tsul bulegoetan aurkeztu ahal izango da eskaera.

Horrekin batera, baldin eta eska­tzaileak oraindik ere mendekotasun edo desgaitasun balorazioa tramitatu ez badu, mendekotasuna edo desgaitasuna balora­tzeko eskaera egingo zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari, berariaz ezarritako prozeduraren bitartez.

Prozesuaren edozein unetan, interesdunak uko egin diezaioke eskabideari, prozesuko edozein unetan. Hori ida­tziz egin beharko du. Hala egiten baldin bada, espedientea artxi­batu egingo da.

13. artikulua.  Eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa.

Eskatutako zerbi­tzuaren baitan, ­etxeko lagun­tza­rako zerbi­tzuak eskaini behar baldin badira, dokumentazioa ezkontideari edo izatezko bikotekideari buruzkoa ere izan beharko da, baita etxe­bizi­tzan bizi diren gainerako per­tso­nei buruzkoa ere:

Ondoko agiriak eran­tsi behar zaizkio eskaerari:         

— NANaren edo baliokidea den edozein identifikazio agiriren fotokopia.

— Etxe­koen unitatean 18 urtetik beherakoren bat badago, familia liburua.

— Hala badagokio, desgaitasun edo mendekotasun egoerari buruzko egiaztagiria, Gipuzkoako Foru Aldundiak jaulkitakoa, mendekotasuna edo desgaitasuna duten per­tso­nei edota eska­tzailearekin bizi diren per­tso­nei dagokiena.

— Osasun txar­telaren fotokopia.

— Eskaera egin aurreko lau urteetako ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitorpena.

— Per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpena, eta, halakorik ezean, eska­tzailea aitorpena egitera behartuta ez dagoela egiazta­tzen duen Ogasunaren ziurtagiria.

— Ondasun higiezinen gaineko zergaren eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren aitorpena.

— Pen­tsioen ziurtagiri edo egiaztagiri eguneratuak.

— Eska­tzailearen bankuko posizio guztien ziurtagiri edo egiaztagiri eguneratuak.

— Azken nominaren edo nominen (aldaketak baldin badaude) fotokopia.

— Ezarritako prezioari dagokion hileko ekarpena ordain­tzeko bankuko erakundea eta kontu korrontearen zenbakia.       

— Gizarte zerbi­tzuek intereseko­tzat ­jotzen duten beste edozein dokumentazio.

— Eska­tzaileak bere egoera balora­tze­rik nahi ez badu, edo ez badu egoera era frogagarrian egiazta­tzen, ulertuko da uko egiten diela bere egoera ekonomikoa itxa­ron zerrenda era­tzen duen baremoan kontuan har­tze­ari (halako zerrendarik balego) nahiz ezarritako lagun­tzei. Beraz, zerbi­tzuaren kostu osoa ordain­tzera behartuta egongo da eta hori nahitaez jaso beharko du dokumentu batean.

— 8.B) 1, artikuluan jasotako egoeretan, ­etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua jaso­tzen duela egiazta­tzen duen jatorrizko udalerriko gizarte zerbi­tzuen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Dokumentu horietakoren bat aurretik Udalaren esku baldin badago, herritarrek ez dute dokumentu hori berriz aurkezteko beharrik izango, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 35 f) artikuluan ezarritakoari jarraiki. Horretarako, ordea, interesdunak berak adierazi behar du noiz eta zer organori aurkeztu zion dena delako dokumentua, eta, betiere, duela bost urte baino ­gutxiago aurkeztutako dokumentuek balioko dute.       

Eskaerarekin batera aurkezten den dokumentazioa osatugabea bada edo gaizki badago, eska­tzaileari eskatuko zaio, 10 eguneko epean, beharrezko dokumentazioa aurkez dezala edo antze­mandako aka­tsak zuzen ­ditzala. Horretaz gain, adi­tzera emango zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egin diola uste izango dela.

Eska­tzaileak baimena emango dio Udalari datuak egiazta­tzeko nahiz bil­tzeko beharrezko kudeaketak egin ­ditzan. Datu horiek eska­tzaileak araudi honetako baldin­tzak bete­tzen dituen ala ez, eta, hala badagokio, baldin­tzak egiazta­tzeko eta zerbi­tzua finan­tza­tzeko baliabide ekonomikoak ikusteko baino ezingo dira erabili.      

Datu fal­tsuak ematearen eta datuak ezkuta­tze­aren ondorioz, ezin izango da zerbi­tzuaren eska­tzaile izan, eta horretaz, gain izan ditza­keen eran­tzu­kizunak eskatu ahal izango zaizkio.

14. artikulua.    Tramitazioa.

Erabil­tzaileen beharren ebaluazioa eta gizarte txos­tena nahiz proposamena 2004ko apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan ezarritako baldin­tzen eta epeen arabera egingo dira.

A)  Beharren balorazioa.

Eskaerari buruzko tramitazioa, balorazioa eta ebazpen proposamena Elgoibarko Udalaren Gizarte Langileek egingo dituzte.

Langile teknikoek aztertuko dute aurkeztutako dokumentazioa. Era berean, elkarrizketak, etxe­etarako bisitak eta ondorengo arloak balora­tzeko beharrezkoak diren kudeaketak egingo dituzte:

— Eguneroko bizi­tzako oinarrizko jarduerak egiteko lagun­tza behar izatea. Jarduera horiek lotura dute nork bere burua zain­tze­arekin, jaiki eta ohera­tze­arekin, janztearekin, ibil­tze­arekin, elika­tze­arekin, garbi­tze­arekin eta esfinterrak kontrola­tze­arekin.

— Eguneroko bizi­tzako jarduera instrumentalak egiteko lagun­tza behar izatea. Esate baterako, elikagaiak eskura­tzea eta presta­tzea, etxe­bizi­tza eta sukaldeko tresnak garbi­tzea, arropa garbi­tzea, erosketak egitea, dirua erabil­tzea, botikak kontrola­tzea eta ­etxeko nahiz etxe­tik kanpoko joan-etorriak egitea.

— Familia eta gizarte egoera. Eska­tzaileak, bizi den per­tso­nekin nahiz gizarteko ingurunearekin duen harremana balora­tzea, baita familiako nahiz gizarteko sareak eska­tzailearen beharrei eran­tzu­teko duen gaitasuna balora­tzea ere.

— Zerbi­tzuaren erabil­tzaile izango den per­tso­nak dituen gizarte trebetasunak, baita hurbileko familia inguruak dituen gizarte trebetasunak. Hala erabil­tzaile izango denak dituen gizarte harremanak kontuan izango dira nolabaiteko gizarte isolamendua dagoen ala ez zehazteko.

— Etxe­bizi­tzak zer higiene, ekipamendu, bizigarritasun eta irisgarritasun baldin­tza dituen, eta ingurunean non kokatuta dagoen, eta guztia kontuan izanik, lagun­tza teknikoen beharrik ba ote dagoen.

— Egoera ekonomikoa.

B)  Gizarte txostena - proposamena.

Gizarte langileak gizarte txos­tena egingo du, ­gutxienez, ondorengoak zehaztu ahal izateko:

— Eska­tzaileak zerbi­tzuan sar­tzeko baldin­tzak eta eskaera aurkezteko baldin­tzak bete­tzen dituen.

— Hala badagokio, baldin­tze­tan salbuespen egoera onar dezaten arrazoitutako proposamena.

— Eska­tzailearen egoera per­tso­nala eta familiako nahiz gizarteko egoera. Hala badagokio, etxe­koen unitatearen egoera.

— Esku-har­tze­aren onuradunak zein diren, zer zerbi­tzu mota jasoko duten, zerbi­tzua astean zenbat orduz eta egunez jasoko duten, eta proposatutako lanen eta zerbi­tzuaren iraupena zein izango den.

— Hala badagokio, salbuespenezko zerbi­tzuei buruzko proposamen arrazoitua.

— Eska­tzaileak zerbi­tzuagatik ordaindu beharreko orduko prezioa.

— Hala badagokio, zerbi­tzua zergatik ezeztatu den arrazoi­tzen duen proposamena.

15. artikulua.  Ebazpena.

Eskaera aztertu eta baloratu ondoren, arrazoitutako ebazpena emango duen organo eskumendunari igorriko zaio. Hark onartuko edo ezeztatuko du eskatutako zerbi­tzuan sar­tzeko eskaera.

Eskaera udal erregistroan sar­tzen denetik hasita, gehienez ere, bi hilabeteko epean eman beharko da ebazpena. Epe hori eten egingo da baldin eta, jakinarazpena egiten den eta jakinarazpena bete­tzen den bitartean, eskaera zuzen­tzeko eskaera egiten bada, eta hala badagokio, emandako epea igaro­tzen bada, edo Gipuzkoako Foru Aldundiari eska­tzailearen autonomia edo desgaitasuna balora­tzeko beharrezko txos­tena eskatu behar bazaio.

Aurreko atalean jasotako epea igaro eta gero berariazko ebazpenik eman ez bada –eta betiere ebazpena emateko betebeharra baldin badago– eskaera ­atzera bota dela uste izango da, interesdunak, hala nahi izanez gero, berrazter­tzeko errekur­tsoa edo administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri ahal izan dezan.

Eskaera onar­tzen duten ebazpenetan honako hauek ere adierazi behar dira:

— Aurrekonturik ez egoteagatik zerbi­tzua berehala ematea ezinezkoa denean, eskaera itxa­ron zerrendan sar­tzea.          

— Lagun­tza ematea. Horretarako, honako gai hauek zehaztu behar dira: iraupena, mota, inten­tsi­tatea, eta zerbi­tzuaren kostua, baita onuradunari dagokion ekarpen ekonomikoa ere.

Ebazpenean eskaerari ezezkoa ematen bazaio, horren arrazoiak adierazi beharko dira. Hala, ondorengo kasuetan bidezkoa izango da eskaerari ezezkoa ematea:

— Araudi honetan jaso­tzen diren onarpen baldin­tzak ez bete­tzea.

— Eska­tzaileak berak, edota familiakoren baten lagun­tza­rekin, edota beste baliabide per­tso­nal ­batzuen bidez, eskaeran adierazitako beharrak era egokian bete ahal izatea.               

— Lagun­tza­ren ezaugarriak direla kausa, edo eska­tzailearen bizitokia dela kausa, lagun­tza hori beste administrazio publiko baten eskumena izatea.

— Zerbi­tzuak erabil­tzailearen­tzat nahiz zerbi­tzua ematen duen langilearen­tzat arrisku fisiko edota psikikoak sor ditza­keela balora­tzea.

— Behar bezala zuritutako beste arrazoi ­batzuk.

Ebazpena legeak eska­tzen duen epean jakinaraziko da, dagozkion baldin­tzak beteta. Ebazpenaren aurka aukerako berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkeztu ahal izango zaio dagokion organoari. Bestela, ebazpena zuzenean aurkaratu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako ordena jurisdikzionalean, legez ezarritako epeetan eta baldin­tze­tan.

Ebazpena zerbi­tzua ematen duen erakundeari ere jakinarazi beharko zaio. Ebazpena 7 egun naturaleko epean bete beharko da jakinarazpenaren datatik hasita.        

16. artikulua.  Larrialdi egoerak.

Salbuespen gisa, eta beharra muturrekoa eta larria denean, udaleko gizarte zerbi­tzuek lagun­tza berehala ematen hastea proposatuko dute, eskaera behar bezala eginda eta izapidetuta egon ez arren.

Udalaren gizarte zerbi­tzuek zerbi­tzua larria dela adieraziko diote zerbi­tzua ematen duen erakundeari, eta honek 24 orduko epean hasi beharko du zerbi­tzua bete­tzen.

Gehienez ere 8 egun naturaleko epean tramitatu beharko da eskaera, ohiko prozedurari jarraiki.

2. SEKZIOA.  Zerbitzuan onartzea eta sartzea

17. artikulua.    Zerbi­tzuan onar­tzea.

Zerbi­tzua zerrendako hurrenkeraren arabera emango zaie onartutako eska­tzaileei. Horretarako, 1. eranskineko atalen arabera egindako eskaeren balorazioa hartuko da kontuan.

Puntuazio berbera duten eskaerak lehenesteko, lehentasuna emango zaie ondorengo atalean puntuazio handiena duten eskaerei, ondorengo lehentasun-hurrenkera honen arabera: familia eta gizarte egoera (zerikusi zuzena izango du interesduna eta hurbileneko familia ingurua babesik gabeko arrisku egoeran, babesik gabeko egoeran edo gizarte bazterkeria arrisku egoeran egotea), arreta emateko premia (mendekotasun arriskua edo egoera eta desgaitasun arriskua edo egoera), egoera ekonomikoa eta etxe­bizi­tza­ren egoera.

IV. KAPITULUA.  ‑ZERBI­TZUA EGOKI­TZEA ETA ZERBI­TZUAREN SEGIMENDUA

18. artikulua.    Segimendua eta ebaluazioa.

Gizarte laneko teknikariek etengabeko jarraipena egingo dute, zerbi­tzua onuradunen beharrei egoki­tzen zaien ikusteko. Hala, dagozkien aldaketak proposatuko dituzte eta, onuradunekin batera, proposatutako helburuak lortu diren ebaluatuko dute. Era berean, beharrezkoa baldin bada, etxe­bizi­tze­tara bisitaldiak egitea aurreikusten da, baita ­Etxez ­Etxeko Lagun­tza Zerbi­tzuko lagun­tzaileekin koordinatuta egoteko izendatutako per­tso­nekin, aldiro, harremanak izatea ere.

Onuradunak hala eskatuta, edota zerbi­tzua ematen duen erakundeak hala eskatuta, ebaluazioak egin ahal izango dira aldian-aldian. Bestela, ebaluazio horiek protokoloetan eta kontratuetan zehaztutako eran ere egin ahal izango dira.

19. artikulua.  Egoki­tza­pen aldia.

Zerbi­tzuan sartu eta lehen hiru hilabeteetan, per­tso­nak zerbi­tzuaren ezaugarrietara eta fun­tziona­tzeko erara egoki­tzeko aldian daudela uste izango da. Erabil­tzailearen erreferen­tziazko gizarte laneko teknikariak edota zerbi­tzuak kudea­tzen dituzten enpresetako profesionalek erabil­tzailearekin une oro hitz egingo dute sor­tzen diren arazoei buruz. Horretaz gain, egoki­tza­pen ona lor­tzeko beharrezko irtenbideak bilatuko dira.

Erabil­tzailearekin batera irtenbideren bat aurki­tzen saiatuta ere, zaila bada erabil­tzailea zein langilea zerbi­tzura egoki­tzea, edo ­jotzen bada zerbi­tzuak per­tso­naren beharrak ez dituela ase­tzen, udaleko gizarte zerbi­tzuek egoera baloratu eta proposamena egingo dute. Aldez aurretik, txos­ten teknikoa egingo dute gizarte zerbi­tzuetako teknikariek edota zerbi­tzua kudea­tzen duen enpresako profesionalek.         

Egindako proposamena erabil­tzaileari helarazi beharko zaio, eta erabil­tzaileak 15 egun izango ditu alegazioak egiteko. 

Alegazioak aztertu eta gero, udaleko gizarte zerbi­tzuek behin betiko proposamena aurkeztuko diote organo eskudunari, eta hark gaia eba­tziko du, ebazpen arrazoitua emanda. Per­tsona zerbi­tzu­tik irtenaraztea erabakiz gero, beste aukera bat proposatuko da, halakorik badago.

V. KAPITULUA.  ZERBI­TZUA ETETEA ETA IRAUNGI­TZEA

20. artikulua.  Zerbi­tzua etetea eta iraungi­tzea.

20.1.  Zerbi­tzua aldi baterako etetea.

Eskumena duen organoak, dagokion espedientea bideratu eta gero, eta udaleko gizarte zerbi­tzuek hala proposatuta, zerbi­tzua aldi batez eteteko erabakia hartuko du, aldez aurretik interesdunarekin entzu­naldia egin eta gero. Ebazpen hori zerbi­tzua eskain­tzen duen erakundeari jakinaraziko zaio, legeak eska­tzen dituen epeak eta formalitateak beteta.

Etenaldiak dirauen bitartean erabil­tzaileak ez du zerbi­tzuagatik inolako kuotarik ordaindu beharko.

­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua ondoko arrazoiengatik etengo da.

— Hiru hilabete baino denbora ­gutxiagoz ospitalean egotea. Aldi hori egoera berezietan luza daiteke.

— Hiru hilabetez, beste erakunde ­batzuek (Foru Aldundia, IMSERSO) eskainitako baliabideak tarteko, etxe­tik kanpo egotea. Aldi hori egoera berezietan luza daiteke.       

— Azken zerbi­tzuaz geroztik, hilabete eta erdi baino ­gutxiago etxe­tik kanpo egotea. Aldi hori egoera berezietan luza daiteke. Erabil­tzailea familiako kideen etxe­etan txan­dakatuta bizi bada, aldi hori txan­den epeen arabera luzatuko da.             

— Erabil­tzaileak 10. artikuluan jasotako betebeharren bat bete­tzen ez badu, baina betebeharrak ez bete­tzea zerbi­tzua iraungi­tzeko arrazoi ez denean.

Erabil­tzailea ­etxean ez dagoelako zerbi­tzua eteten baldin bada, eta ezarritako etete epea gainditu eta erabil­tzailea etxe­bizi­tzara itzul­tzen ez baldin bada, hori zerbi­tzua iraungi­tzeko arrazoia izango da.

20.2.  Zerbi­tzua iraungi­tzea.

Beharrezko espedientea izapidetu ostean, eskumena duen organoak dagokion espedientea bideratu eta gero, eta udaleko gizarte zerbi­tzuek hala proposatuta, zerbi­tzuko bajak zehaztuko dira, aldez aurretik interesdunarekin entzu­naldia egin eta gero. Onuradunari nahiz zerbi­tzua ematen duenari ebazpen hori jakinaraziko zaie.

­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua ondorengo zenbait arrazoiengatik etengo da:

— Erabil­tzaileak uko egitea.

— Zerbi­tzu­rako aurreikusitako epea amai­tzea.

— Erabil­tzailea hil­tzea.

— Onuraduna beste udalerri batera joatea, familiako etxe­etan txan­daka bizi denean izan ezik.

— Onuraduna beste baliabide edo programa batean sar­tzea.

— Zerbi­tzua ematea sorrarazi zuen beharra desager­tzea.          

— Zerbi­tzua emateko kontuan hartu diren datuak ezkuta­tzea edo datu fal­tsuak ematea.

— Zerbi­tzuan sartu ahal izateko eskatutako baldin­tza­ren bat gal­tzea.

— Zerbi­tzuaren segimendurako eska daitekeen dokumentazioa ez ematea.

— 30 eguneko epean gizarte eta ekonomia egoera aldatu izanaren berri ez ematea.

— Aldi baterako zerbi­tzua eten eta gero, etenaldiaren ondoren ­etxera ez itzul­tzea.

— Zerbi­tzua ematen duen langileari eraso fisikoa edo psikologikoa eragitea.

— Zerbi­tzuko bi ordainagiri ordain­tzen atzera­tzea arrazoirik gabe.

— Araudi honetan zehaztutako erabil­tzailearen betebeharrak behin eta berriz ez bete­tzea (ordainagiriak epez kanpo ordain­tzea,...).

— Etxe­koen unitatea osa­tzen dutenen artean gizarte laneko teknikariarekin edo zerbi­tzua ematen duenarekin lankide­tza­rik ez egotea. Horretarako, Udalaren Gizarte Zerbi­tzuek, aldez aurretik, balorazioa egin beharko dute.

— Erabil­tzailearen­tzat nahiz zerbi­tzua ematen duenaren­tzat arrisku fisikoak edota psikikoak egotea. Horretarako, Udalaren Gizarte Zerbi­tzuek, aldez aurretik, balorazioa egin beharko dute.

Zerbi­tzua iraungi eta gero, erabil­tzaileak berriz ere zerbi­tzuan sartu nahi duela adierazten badu, beste eskaera bat egin beharko du. Eskaera hori araudi honetan zehaztutakoaren arabera izapidetuko da.

Zerbi­tzua iraungi eta gero erabil­tzaileak zerbi­tzu­ren bat ordaindu gabe baldin badu, haiek ordain ­ditzala eskatuko zaio, berriro ere zerbi­tzua eman baino lehen.

VI. KAPITULUA.  ZERBI­TZUAREN ARAUBIDE EKONOMIKOA

21. artikulua.   Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren prezioa.

Prezioak ­etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua eslei­tze­rakoan zehaztuko dira. Hala dagokionean, urtero, eskumena duen organoak prezioak eguneratuko ditu, zerbi­tzua eslei­tzeko baldin­tze­tan ezarritako igoeren arabera.

Ez zerbi­tzua ematen duten langileek, ez zerbi­tzuaren esleipendun den enpresak ez dute dohain­tza­rik ezta ordainketa gehigarririk onartuko, arestiko paragrafoan adierazitakoaz gain. Zerbi­tzuaren esleipendun den enpresa betebehar hori bete­tzeaz arduratuko da.

22. artikulua.  Finan­tza­keta.

Honako hauen kargura finan­tza­tuko dira zerbi­tzuak:

— Onuradunak zerbi­tzua finan­tza­tzen parte hartu beharko du, eta organo eskudunak eman duen ebazpenean zehazten den zenbatekoari dagokion ekarpena egiteko konpromiso sinatua onartu beharko du zerbi­tzua abian jar­tzeko ezinbesteko baldin­tza­tzat. Baldin­tza hori bete­tze­tik salbue­tsita geratuko dira udalaren ekimenez ezarritako preben­tziorako zerbi­tzuen onuradun direnak (adibidez, adingabeen kasuan, edo zerbi­tzuaren xedea arrisku egoeran..., gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan, edo edozein biztanle taldetakoa izateagatik babesik gabeko arrisku egoeran dauden adingabeak zain­tzea baldin bada).        

Udaleko gizarte zerbi­tzuek berariaz baimendu beharko dituzte salbuespen horiek. Horretarako, erreferen­tziazko gizarte langileak beharrezkoa den txos­tena egin beharko du.

— Elgoibarko Udalak ordainduko du, orduko prezioari onuradunak ordaindu beharreko orduko ekarpena kendu ostean gera­tzen den kopurua. Kopuru hori 23. artikuluaren arabera eta II. eranskinean ezarritako ekarpenen baremoaren arabera kalkulatuko da.

23. artikulua.    Zerbi­tzuaren erabil­tzailearen ekarpena.

Araudi honetan araututako zerbi­tzuen erabil­tzaileak zerbi­tzuaren kostuaren ehuneko jakin bat ordaindu beharko du, betiere, bere gaitasun ekonomikoa kontuan hartuta. Gaitasun hori zehazteko, zerbi­tzuko onuradun guztien errenta eta ondarea hartuko dira kontuan.

Erabil­tzailearen ekarpena elementu horien arabera ezarriko da, II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera.

Gaitasun ekonomikoari buruzko datuak fal­tsi­fika­tzen edo ezkuta­tzen baldin bada eskaera artxi­batu egingo da, edo bestela, zerbi­tzua emanda baldin badago, zerbi­tzua iraungi egingo da. Horretaz gain, gertaera horietatik eratorritako ardurak bete beharko dira. Udalak prezioa ordain­tzeko lagun­tza­ren edo hobariren bat eman badio erabil­tzaileari, lagun­tzak emateko udal ordenan­tzan arau­tzen den diru-lagun­tzak itzu­larazteko prozedura hasiko da.

Zerbi­tzuetako erabil­tzaileak, eta, hala badagokio, haien legezko ordezkariak, behartuta daude Udalari errentan, ondarean edo familia unitatea osa­tzen duten kide kopuruan gerta­tzen diren aldaketen berri ematera, baita norberaren ekarpena ezar­tzeko orduan eragina izan dezakeen beste edozein egoera jakinaraztera ere. Horren ondorioz sor­tzen den edozein aldaketa ekonomikok hurrengo hilean izango du eragina.

Udal teknikariek ofizioz berrikusi beharko dute erabil­tzaile bakoi­tza­ren banakako ekarpena, edo bestela, erabil­tzaileak nahiz haren ordezkariak eskatuta, baldin eta ekarpen horiek aldaraz ditza­keten baldin­tze­tan edo inguruabarretan aldaketaren bat gerta­tzen bada.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

7. artikuluaren 2. atalean zehaztutako mugen baitan, erabil­tzaile bakoi­tzari eskainiko zaion zerbi­tzuaren iraupena, horretarako egin den irizpideen eskuliburuaren arabera finkatuko da. Irizpideak, bestalde, Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuetako profesionalak ezarriko dituzte, eta erabil­tzaileen esku egongo dira.  

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Araudi honetako arauekin kontraesanean dauden edo arau horien aurka dauden maila bereko nahiz maila txi­kiagoko arau guztiak indargabetuta geratu dira.

AMAIERAKO LEHENENGO XEDAPENA

Tokiko Gobernu Batza­rrari eskumena ematen zaio araudi hau aplikatu eta gara­tzeko behar diren arau guztiak eman ­ditzan.

AMAIERAKO BIGARREN XEDAPENA

Araudi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epean sartuko da indarrean.

I. ERANSKINA

ZERBI­TZUAN SAR­TZEKO BAREMOA

Zerbi­tzuan sar­tzeko baremoak, eska­tzaileak zerrenda­tzeko hurrenkera-irizpideak eta zerbi­tzuan sar­tzeko lehentasunak ezar­tzen ditu, gizarte diagnostikoaren arabera.

Sarrera barema­tze­ari dagokionez, eskatutako zerbi­tzuak per­tsona bati baino gehiagori eragiten badio, lagun­tza behar handiena duen per­tso­naren egoera bakarrik baloratuko da, egoera ekonomikoaren dimen­tsioaren atala ezik; izan ere, kasu horretan, elkarbizi­tza unitatean dauden kideen per capita errenta izango da kontuan.

BAREMOAREN EGITURA

                                                                                                                                             Puntuazio

Irizpideak                                                                                                                                tarteak

Eguneroko oinarrizko zereginak egiteko lagun­tza­ren
beharra ...................................................................        0-22.5

Eguneroko jarduera instrumentalak egiteko lagun-
­tza­ren beharra .......................................................        0-22.5

Familia eta gizarte egoera ...........................................            0-15

Gizarte trebetasunak: Gizarte harremanak ...............            0-15

Etxe­bizi­tza­ren edo bizitokiaren egoera ......................            0-15

Egoera ekonomikoa .....................................................            0-10

Guztira ..........................................................................         0-100

I.  EGUNEROKO OINARRIZKO JARDUERAK EGITEKO
LAGUN­TZA­REN BEHARRA

Eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko per­tso­nek behar duten lagun­tza maila baloratu behar da: norberaren burua zain­tzeko eta mugikortasunerako oinarrizko jarduerak dira. Adibidez, jatea, janztea, norberaren burua garbi­tzea, mugi­tzea, lekualdaketak eta mobilizazioak egitea, bereziki, mendekotasun edo desgaitasun egoera dauden per­tso­nei zuzen­tzen zaienak. Lagun­tza mota honen xedea da per­tsona horien autonomia maila manten­tzea eta susta­tzea, eta beraien inguruan jarrai­tzeko lagun­tza ematea, bizi kalitate onarekin.

Balorazio hori egiteko, berriz, dagokion administrazioak zehaztutako eskala erabiliko da.

II.  EGUNEROKO JARDUERA INSTRUMENTALAK EGITEKO LAGUN­TZEN BEHARRA

Jarduera konplexuagoak dira, per­tso­nari ingurura egoki­tzen eta komunitatean independen­tzia izaten lagun­tzen diotenak. Osasun egoeraren araberakoak dira, baina jarduera horietan beste elementu ­batzuek ere eragiten dute: egoera afektiboa, maila kognitiboa eta gizarte ingurua.

Jarduera hauek egiteko trebetasunean eragina dute banakako konnotazioek, hala nola, sexuak, familiaren edo per­tso­naren inguruabarrak, bizi-estiloak. Jarduera horiek, adibidez, ondokoak dira: telefonoa eta garraiobideak erabil­tzea, ­etxeko lanak egitea, medikazioaren ardura izatea, eta abar.

Lagun­tza instrumentala behar duten per­tso­nak mendekotasun edo desgaitasun egoeran dauden per­tso­nak izan daitezke, baita mendekotasun arrisku egoeran dauden per­tso­nak ere.

Balorazio hori egin ahal izateko, Administrazio eskudunak zehaztutako eskala erabiliko da.

III.  FAMILIA ETA GIZARTE EGOERA

Per­tso­nek beraien premiak ase­tzeko duten lagun­tza maila jakitea da honen xedea, betiere, ondoren zehaztuko diren aldagaien arabera:

— Elkarbizi­tza egoera:Bakarrik ala norbaitekin bizi den. Beste adindun ­batzuekin (senitartekoak edo lagunak) edo beste senitarteko edo lagun ­batzuekin bizi den.

— Sare informalik baduen ala ez, eta sare horretaz balia­tzeko aukerarik ba ote duen (senitarteko edota lagunak), sare horrek zer lagun­tza mota ematen duen.

IV.  GIZARTE TREBETASUNAK: GIZARTE HARREMANAK

Zerbi­tzua erabiliko duen per­tso­nak dituen gizarte trebetasunak. Aldagai garran­tzi­tsua da, per­tsona horrek bere kabuz balia­tzeko dituen gaitasunen berri emateko beharrezkoa den informazioa ematen duena, bai eguneroko beharrizan oinarrizkoak bete­tzeko, bai arreta instrumentala eskain­tzeko.

Beste alde batetik, per­tsona horrek berez izan ditza­keen lagun­tzak eskura­tzeko dituen aukera errealen berri emango digu, edo duen familia inguruaren berri. Horretaz gain, izan ditza­keen gizarte harremanei buruzko informazioa emango digu, nolabaiteko gizarte isolamendua dagoen zehaztu ahal izateko.

V.  ETXE­BIZI­TZA EDO BIZITOKIAREN EGOERA

Etxe­bizi­tza­ren edo bizitokiaren ezaugarriei buruzko balorazioa egitea da honen xedea; izan ere, horrek eragina izan dezake era autonomoan molda­tzeko, ingurunea kontrola­tzeko, aukera­tzeko ahalmenaz balia­tzeko, edo inguruaren lagun­tza edota babesa jaso­tzeko orduan.

Kontuan izan beharreko aldagaiak ondorengoak dira: higiene baldin­tza, ekipamenduak, irisgarritasuna eta bizigarritasuna, baita lagun­tza teknikoen premia eta etxe­bizi­tzak ingurunean duen kokapena ere.

VI.  EGOERA EKONOMIKOA

Egoera ekonomikoa balora­tzeko, ondarea (higiezinen eta higigarrien kapitala) eta errenta (higiezinen eta higigarrien etekinak eta pen­tsioetatik, soldatetatik, eta abarretatik datozen diru sarrerak) hartuko dira kontuan. (Ikus II. eranskinaren A) ataleko baremo ekonomikoan ageri diren kon­tzep­tuak).

II. ERANSKINA

EKARPEN EKONOMIKOAREN BAREMOA

A)  Onuradunen ahalmen ekonomikoa kalkula­tzea:

Ahalmen ekonomikoa honako baliozta­tze elementu hauen bidez kalkula­tzen da: errenta, ondarea eta onuradunen kopurua.

1.    Errenta da onuradunak edo onuradunek guztira jaso­tzen dituzten diru sarreren zenbatekoa. Honako hauetatik jaso dezakete:

— Lan etekinak, horren barne egonik pen­tsioak eta gizarte aurreikuspeneko prestazioak, edozein erregimen dutela ere.

— Kapital higikor zein higiezinaren etekinak.

— Enpresa edo lanbide jardueren etekinak.

2.    Ondarea da onuradunen higiezinen eta higigarrien kapital osoa, eskabidea egin aurreko lau urteak kontuan hartuta balioe­tsita.

— Kapital higigarri­tzat ­jotzen dira: kontu korronteetako eta epe jakinerako kontuetako gordailuak; inber­tsio fun­tsak eta pen­tsio fun­tsak; balore higigarriak; bizi aseguruak eta aldi bateko zein biziarteko errentak; arte objektuak, antigoaleko gauzak eta bestelako objektu balio­tsuak.

— Kapital higiezin­tzat ­jotzen dira izaera landatarreko zein hiritarreko ondasunak.

Ohiko etxe­bizi­tza ez da kontuan hartuko. Gainerako ondasunak balio katastralaren arabera edota ondasun horien bidez lor daitezkeen etekinen aukera errealen arabera hartuko dira kontuan.

3.    Elkarbizi­tza unitatea da ohiko etxe­bizi­tzan bizi diren per­tsona guztiek osa­tzen dutena eta unitate ekonomiko bereizia osa­tzen dutena.

4.    Libreki erabil­tzeko diru kopurua.

Libreki erabil­tzeko diru kopurua izango da EAEAPek zehazten duena Libreki erabil­tzeko ­gutxieneko zenbatekoa EAEAPren %100 izango da. Familia edo elkarbizi­tza unitatea kide batek baino gehiagok osa­tzen badute, aurreko zenbatekoari EAEAPren %40 eran­tsiko zaio bigarren kideagatik eta EAEAPren %30 gainerako kideetako bakoi­tza­gatik.

B)  Onuradunen ekarpena kalkula­tzea, orduko ezarritako prezioaren arabera:

1.    Ohiko etxe­bizi­tza kontuan izan gabe (ohiko etxe­bizi­tza da norbera titularra den etxe­bizi­tza, hori ohiko bizitokia izanik), 37.164 eurotik gorako per capita ondarea duten eska­tzaileek (kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko kon­tsumo prezioen indizearen arabera eguneratuko da urtero), orduko ezarritako prezio osoa ordaindu behar dute, neurriz gainetik dagoen kopuruarekin. Ondarea kopuru hori bera edo txi­kiagoa bada, 2. puntuan ezarritako prozedura aplikatuko da.    

Per capita ondarea, zerbi­tzu motaren arabera, honela zenba­tzen da:

— ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua eta zerbi­tzu mistoa (etxeko lagun­tza + lagun­tza per­tso­nala).

— Elkarbizi­tza unitateko kideen higiezinen eta higigarrien per capita kapitala.

— Lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzua. Onuradunaren higiezinen eta higigarrien kapitala. Ezkon­tze­tan edo izatezko bikoteetan, bi per­tso­nen ondarea batu eta zati bi egiten da, eta zati bat bakarrik har­tzen da kontuan.

2.    Onuradunak edo onuradunek errentaren araberako ekarpena egingo dute, ondoren deskribatutako baremoa irizpide hartuta.

Errenta, zerbi­tzu motaren arabera, honela zenba­tzen da:         

— ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua eta zerbi­tzu mistoa (etxeko lagun­tza + lagun­tza per­tso­nala). Elkarbizi­tza unitateko kide guztien diru sarrera garbiak.

— Lagun­tza per­tso­naleko zerbi­tzua, onuradunaren diru sarrera garbiak. Ezkon­tze­tan edo izatezko bikoteetan, bi per­tso­nen sarrera garbiak batu eta zati bi egiten da, eta zati bat bakarrik har­tzen da kontuan.

C)  Erabil­tzailearen diru ekarpena zehaztea.

Zerbi­tzuaren kostuaren gainean erabil­tzaileak egingo duen ekarpena ondorengo ekarpenen taularen arabera zehaztuko da:

Ekarpena                                                                     Sarrerak

%1,50                              EAEAP %110arte

%4                                  EAEAP %111-115

%8                                  EAEAP %116-125

%15                                EAEAP %126-150

%24                                EAEAP %151-175

%35                                EAEAP %176-200

%48                                EAEAP %201-225

%61                                EAEAP %226-250

%74                                EAEAP %251-275

%87                                EAEAP %276-300

Ondoren, aurreikusitako ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuko ordu kopuruaren arabera erabil­tzaileak hilean egingo duen diru ekarpena kalkulatuko da eta bermatutako libreki erabil­tzeko zenbatekoa aplikatuko da.

Aurreko eragiketa egin ondoren ez bada libreki erabil­tzeko diru kopurua berma­tzen aurreko diru sarrera tarteari dagokion ekarpen por­tzen­taia aplikatuko da libreki erabil­tzeko diru kopurua bermatu arte.          

Nolanahi ere, erabil­tzaileak ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuaren orduko prezioaren %1,5 ­gutxienez ordaindu beharko du.

Zerbi­tzu bat baino gehiago aldi berean erabil­tzea.

Erabil­tzailea aldi berean beste gizarte zerbi­tzu baten onuradun ere bada, per­tso­naren ekarpen ekonomikoa horrela balioztatuko da:

— Per­tsona autonomoen­tzako bestelako bizitokiak: lehenik eta behin, ahalmen ekonomikoa balioztatuko da bestelako bizitokietarako (gizarte etxe­bizi­tzak, etxe­bizi­tza komunitarioak) ekarpen baremoen arabera; bigarren, diru sarrerei bestelako bizitoki horren kostuaren ordainetan egiten den ekarpenaren %100 kendu ondoren, geldi­tzen zaion ahalmen ekonomikoa balioe­tsiko da, ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuko ekarpen baremoa aplikatuz.

— Eguneko zentroa eta gainerako zerbi­tzuak: diru sarrerei eguneko zentroaren edo dagokion zerbi­tzuaren ordainetan egiten duen ekarpenaren %100 kenduko zaie.