3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

2016ko azaroaren 14an Alkateak hartutako erabakia

Aurreko legegin­tzal­dian onartu zen Errenteria 2025 Plan Estrategikoa, eta hori gara­tzeko tresna gisa 2015-2019 Legegin­tzaldi Plana prestatu da, gobernu-taldeak horren bitartez antolatuz agintaldiko lau urteetarako ekin­tza politikoa, xede izanik herritarrek nahiz erakundeak bat egitea helburu orokorrarekin.         

Helburuak lor­tzea xede duen plangin­tza hori garatu eta aurreratu behar da eta legegin­tzal­diko Kudeaketa Planean eta udal-aurrekontuan islatu.    

Halaber, legeetan egindako azken aldaketen ondorioz, ahalegin berezia egin behar da prozedurak modernizatu eta sinplifika­tzeko; ahalik eta gardentasun handienarekin fun­tziona­tzeko eta zerbi­tzu publikoak kalitate-estandarren baitan emateko.               

Gure erakundearen egungo antolamenduaren eta fun­tzionamenduaren inguruan hausnartu dugu eta ateratako ondorioa izan da erakunde eraginkor eta efizienteagoa izango bagara kudea­tzeko modua aldatu behar dugula.  

Udalaren osaera organikoa berritu behar dugu, antolamendua sinplifika­tzeko eta sail/azpisailen arteko koordinazioa hobe­tzeko.

Hausnar­tze horren baitan, Alkate­tzak derrigorrezko­tzat jo du politikoek eta teknikariek osatutako zuzendari­tza organo bat izatea; organo horren zereginak izango dira koordinazio-lanak egitea eta sail/ azpisailen eta teknikarien arteko elkarlana susta­tzea, gai eta kontu zeha­tza­goak azter­tzeko beste fun­tzio espezifikoez gain. Hala ere, koordinazio-taldeak sortu beharko dira.

Horiek horrela, eta kontuan hartuta Alkate­tzak eskumen hauek dituela: Udal-gobernua eta udal-administrazioa zuzen­tzea, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki-araubidearen oinarriak arau­tzen dituenak, 21.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera; antolaketa izaerako dekretu eta jarraibideak emateko ahalmena 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren 25.7 artikuluan eta lehenengo xedapen gehigarriaren 1.c) atalean xedatutakoaren arabera eta Udalaren zerbi­tzu administratiboak egitura­tzea eta antola­tzea, azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretuak, Udal Korporazioen Antolamendu, Fun­tzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onar­tzen duenak, laugarren xedapen gehigarrian dioenaren arabera,

ERABAKI DUT

Lehenengo.  Udal antolaketa-egitura barruan, «Zuzendari­tza Taldea» izeneko kide ani­tzeko organo osagarria sor­tzea.  

Bigarren.  Honako kideek osatuko dute aipatutako organoa:

— Alkatea: Julen Mendoza Pérez.

— Tokiko Gobernu Batzor­deko bi kide: Jaione Karrikiri Garaño eta Ion Collar Rioseco.

— Idazkaria nagusia: Nagore Sarasola Otermin.

— Kontu-har­tzailea: Mari Jose Sánchez Plaza.

— Informazio gizartea eta herritarren partehar­tze arduraduna: Begoña Bueno Barranco.

— Hirigin­tzako aholkulari juridikoa: Vicente Castiella Castiella.

— Arkitektoa: Xabier Agirre Ugarte.

— Kirol arduraduna: Luis Peña Suarez.

— Gizarte zerbi­tzuetako zuzendaria: Leire Sein Arbelaitz.

Hirugarren.  Hauek izango dira Zuzendari­tza Taldearen fun­tzioak: Udaleko administrazio-kudeaketa planifika­tzea, koor­dina­tzea, aholka­tzea, kon­tsulta­tzea, proposa­tzea, informa­tzea eta ebalua­tzea, baina ez du erabakiak har­tzeko eskumenik izango ezta beste udal organoek eskuordetuta ere.

Zehazki, fun­tzio espezifiko hauek finka­tzen dira:      

— Udal sail/azpisailetako gaien ohiko kudeaketa azter­tzea.      

— Sail/azpisail ­batzuei komunak zaizkien gaiak koordina­tzea.

— Alkate­tzari aholkuak ematea berezko dituen eskumenak erabil­tzean, zinego­tzi ordezkariei eta Tokiko Gobernu Batzor­deari dagokion aholkulari­tza­ren kalterik gabe.            

— Lortu nahi diren helburuen izaera eta maila zehazteari buruz Alkate­tza informa­tzea eta proposamenak egitea; halaber, helburuen lorpen-maila kontrola­tzeko lanetan lagun­tzea.                             

— Zeharkako prozesuetan aldaketa bul­tza­tzea eta bidera­tzea.

— Alkate­tzak egoki iri­tzi­tako bestelako gai orokorretan lagun­tzea.

Bosgarren.  Organoak berak finkatuko ditu bileren araubidea eta fun­tziona­tzeko beste alderdi ­batzuk Ordezko gisa, toki-araubidearen legerian eta Sektore Publikoko Araubidea arau­tzen duen 40/2015 Legean, urriaren 1ekoan, aurreikusitako kide ani­tzeko organoen fun­tzionamendu-erregimena aplikatuko da.

Seigarren.  Dekretu hau Udalba­tza­rrari jakinaraztea, hark egiten duen lehenengo osoko bilkuran eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzea.

Errenteria, 2016ko azaroaren 23a.—Jaione Karrikiri Garaño, alkateordea.              (8158)