3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ANDOAINGO UDALA

Hirigin­tza

Hirigin­tza Hitzar­menaren hasierako onespena

Alkate­tzak, 2016ko azaroaren 2an emandako 632/2016 zenbakiko ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zion Andoaingo Udalaren eta Esergui S.A. enpresaren artean sinatu beharreko Hirigin­tza Hitzar­menari, Andoaingo Hiri Antolaketako Plan Orokorreko 28.1 hornidura ekin­tza Industrial Sorabilla izeneko HEE.28 eremuan erregai hornigailu mugikor bat jar­tzeko.

Ebazpena eta horri dagokion espedientea agerian daude egoki irizten den alegazio edo iradokizun oro aurkeztu ahal izan dadin:

a)  Espedientea non eskuratu daitekeen: Hirigin­tza, lansaileko bulegoetan 9:30etatik 13:30era.

Andoaingo Udalaren web orrian, www.andoain.org, ere eskuratu ahal izango da: Informazio gehiago eska daiteke hirigin­tza@andoain.org helbide elektronikoan.

b)  Espedientea azter­tzeko eta, hala balegokio, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko epea: 20 lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik konta­tzen hasita.

c)  Nork aurkez ­ditzake alegazioak: eragindako per­tsona orok.

d)  Non aurkeztu:

— Udale­txean dagoen Sarrera-Erregistroan (Andoaingo Udala, Goikoplaza, z/g 20140 Andoain), bulego-ordutegian.       

— Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlari­tza­ren Sarrera Erregistroetan, sinatutako hitzar­menaren arabera.

— Poste­txe­etan.

Alegazioak aurkeztuko balira, horiek eba­tziak izan beharko lirateke eta jarraian hitzar­mena behin betiko izaeraz onartuko da.

Hori guztia ekainaren 30eko 2/2006 Legeko Zazpigarren Xedapen Gehigarriko 7. atalean xedatutakoaren arabera, eta txer­tatuko den testua ondorengo hau izango da.

Andoain, 2016ko azaroaren 8a.—Ana Carrere Zabala, alkatea.   (7827)

Andoaingo Udalaren eta Esergui, S.A. bal­tzuaren artean izenpetu beharreko hirigin­tza hitzar­mena «Sorabilla Industrigunea» deituriko 28. H.E.E.-ko 28.1 GE-an erregai hornigailuen eremua ezar­tzeko, beti ere Andoaingo Hirigin­tza Antolakun­tza­rako Plangin­tza Orokorraren barruan.

Andoainen, bi mila eta hamaseiko azaroa.

ELKARTURIK

Alde batetik, Ana Carrere Zabala andrea, Andoaingo Udaleko alkate-lehendakaria, zeinak helbidea duen Herriko Udale­txea bera.

Bestetik; ......................... andrea / jauna, adinez nagusia, .................. zenbakiko nortasun agiria duena eta jakinarazpenak egitearen ondorioetarako helbidea ........................................... .

DIHARDUTE

Ana Carrere Zabala andrea Andoaingo Udaleko alkate-lehendakari den aldetik, Udalba­tza­ren Osoko Bilkurak 2016ko ........................... datako batza­rraldian hitzar­men hau onartuz hartu zuen erabakia betez.   

......................................., andrea / jauna, Esergui, S.A. merkatari­tza bal­tzuaren izenean jardunez eta haren ordezkari gisa, Andoaingo Hirigin­tza Antolaketako Plangin­tza Orokorraren barruan,»Sorabilla Industrigunea» deituriko 28. H.E.E.-ko 28.1 GE-an kokaturiko lursailaren jabe gisa.

Bertan da Udaleko idazkari José Maraña Sánchez jauna.         

Izenpe­tzaileek, diharduten nortasunez eta ordezkari­tza­ren bidez, elkarri aitor­tzen diote kontratuak hitzar­tzeko eta bere burua behar­tzeko ahalmena, agiri honetan itun­tzen dutenaren arabera, zeinari, hobe uler dadin, hasiera ematen bai­tzaio dagozkion.

AURREKARIEZ

1.  2001eko mar­txo­aren 30eko dataz, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzitarako Aretoak 365/2001 zenbakiko epaia eman zuen, zeinean adierazten bai­tzen Andoaingo Udal Hirigin­tzako Planeamenduko Arau Ordezka­tzaileetako aurreikuspenak ez zetozela bat zuzenbidearekin, zehazki «Sorabilla Industriguea» izeneko 31. zenbakiko alderdiko 31.1 Gune edo Eremuarekin.

2.  2001eko urriaren 18ko ida­tzi bidez Jose Julian Lasa Auzmendi jaunak, Esergui, S.A. Bal­tzuaren izenean eta haren ordezkari den aldetik, Udalari eskatu zion hasiera eman ziezaiola Arau Ordezka­tzaileetako 31.1 eremuan kokaturiko eta enpresa horren jabe­tza­koak ziren lursailak ezinbestez desjabe­tzeko espedienteari.

3.  2009ko abenduaren 4ko dataz Esergui, S.A. enpresaren legezko ordezkariak Udal honetan aurkeztu zuen 2001eko mar­txo­aren 30eko epaiaren xede zen finkari zegokion balioespen orria, Juan Carlos Errandorena Ibáñez arkitekto jaunak prestaturikoa.

4.  2010eko mar­txo­aren 12ko dataz Esergui, S.A. bal­tzuak Gipuzkoako Nahitaezko Desjabe­tza­penen Lurralde Epaimahaiari eskatu zion hasiera eman ziezaiola bere jabe­tzako finkaren prezio zuzena ezar­tzeko jardunbideari, eta aipatu epaimahaiak, 2010eko maia­tza­ren 13an jarduerak agiritegira­tzera erabaki zuen.

5. 2011ko ekainaren 11ko datarekin, Andoaingo Hirigin­tza Antolamenduko Plan Nagusiaren testu bateratua indarrean sartu zen, behin Osoko Udalba­tzak 2011ko maia­tza­ren 19an onartu ondoren. Horren arabera:

a)  Esergui, S.A. Bal­tzuaren jabe­tzeko finka 28. H.E.E.-ko «Sorabilla Industrigunea» deituriko GE-28.1 azpieremuan dago kokaturik. 28. H.E.E.-k orotara duen sailkapena «B alderdia. Jarduera ekonomikoak» deiturikoa da, eta xehetasun handiagoz daude sailkaturik «b. Industria erabilerako lursail» gisa finka osa­tzen duten lur guztiak, 28.1 GE azpieremuari dagozkionak izan ezik, horren sailkapena «e.1. Bide komunikaziorako sareak» deiturikoa baita –aparkalekua–, herri erabilera eta eskupekoa, 365/2001 zenbakiko epaiak sorturiko egoerari eran­tzu­nez. 

b)  Aipatu finkaren jabeei dagozkien hirigin­tza eskubideak eurei aitortu edo ezagutuko zaizkie «Ubillots industrigunea» deituriko 30. H.E.E.-ko 30.2 GE azpieremuan, ezarriz, aldi berean, aparkalekua xede duen 28.1 GE-ko gunea eman egin beharko duela, behar bezala hiritartu ondoren, herri erabilera eta eskupekorako, 30.2 GE-an aurreikusitako jarduera buru­tzen den garaian. 30.2. GE-a eraikigarria den lursail bakar batek osa­tzen du, Andoaingo Udalaren jabe­tza­koa, eta bertan aurreikusten da industria edo hirugarrenen­tzako erabilerak xede dituen eraikina jaso­tzea, 2.400 m²-ko azalerakoa eta sestratik gora bost oin edo solairu lituzkeena.

6. 2011ko irailaren 8ko dataz Esergui, S.A: bal­tzuak administrazioarekiko auzi helegitea tarteratu zuen Osoko Udalba­tzak 2011ko maia­tza­ren 19an harturiko erabakiaren aurka, zeinaren bidez onar­tzen baita behin betikoz Andoaingo Hirigin­tza Antolakun­tza­rako Plangin­tza Orokorraren testu bateratua. Aipatu helegiteari ezezkoa esan zion Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak 2012ko urriaren 15eko data duen 541/2012 zenbakiko epaiaren bidez, eta aipatu epaia ezezta­tze bidean helegina izan zen, eta tarteraturiko helegiteari ezezkoa eman zion Epaitegi Gorenak 2014ko abenduaren 17ko epai bidez.

7.  2015eko urriaren 14ko dataz Esergui, S.A. bal­tzuak proposamena aurkeztu zuen bere jabe­tzako finkan erregai hornigailua ezarri ahal izateko eta aparkaleku kopuru jakin bat egoki­tzeko.

8.  2016ko ­otsailaren 15ko data duen ida­tziaren bitartez Andoaingo Udalak aurkezturiko proposamenean kontu jakin ­batzuk zuzendu eta egoki­tzeko oharrarazi zion aurkezleari, baloratu ahal izateko egoki zein zen proposamen horren bideragarritasuna; aurkezleak agiri horiek 2016ko apirilaren 14ko dataz aurkeztu zituen. Proposamenari Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Departamentuaren baimena eransten zaio, ezen aurreikusitako jarduera Errepideen Foru Arauak zehazturiko eta N-1 errepideari dagokion Babes Alderdiaren barruan baitago.

9.  2016ko maia­tza­ren 26ko ida­tzi bidez, Udalak Esergui, S.A.,merkatari­tza bal­tzuari jakinarazi zion bere proposamenari baiezko irizpena eman ziola Hirigin­tza, Obra, Ingurumen eta Landa Inguruneko ­Batzorde Irizpenemaileak, beti ere irizpenaren ida­tzi horretan bertan azal­tzen zizkion baldin­tza guzti-guztiak bete­tzen baldin bazituen.

10.  2016ko maia­tza­ren 16ko dataz, udal arkitektoak Esergui, S.A. Merkatari­tza bal­tzuari 28.1 GE azpieremuan legozkiokeen hirigin­tza eskubideen balioespena egin du, iri­tziz aipatu eskubideak, 30.2 GE azpieremura aldatu beharrekoak, ez liratekeela behar beste izango azken azpieremu honetan aurreikusitako jardueraren sustapena merkatari­tza bal­tzu horrek zuzenean egin ahal izateko eta, horrenbestez, eskubide horiek gauza­tzeko aukera Udalak 30.2 GE-aren hirigin­tza garapenari buruz egin ditza­keen aurreikuspenen menpe geldituko litza­teke, eremua osa­tzen duen finkaren jabea baita eta baita horretarako HAPOan zehazturiko hirigin­tza eraikigarritasunaren jabe nagusia eta, horregatik guztiagatik, Udalaren gain dator jarduera hori gauza­tzeko ekimena.

11.  Gaur egun, 30.2 GE osa­tzen duen finka behin-behingoz herri erabilerako aparkaleku gisa gauzatuta dago, eran­tzu­tearren inguru horretan guztian dagoen aparkaleku urritasunari, eta Udalak ez du oraingoz aurreikuspenik epe motz edo erdira azpieremu horren hirigin­tza garapenari dagokionez, are ­gutxiago eremuko Arau Bereziak epe jakinik ezar­tzen ez duenean 30.2 GE-an aurreikusitako jarduerari ekiteko. HAPOko arautegiko 53.3 artikuluak xeda­tzen du, era berean, jarduera ekonomikoak xede dituzten lursailei dagokienez, eraiki­tze lizen­tzi eskaeretarako aipatu artikuluan izaera orokorrarekin arauturiko epeak enpresa jarduerari dagozkion inguruabarrei egokitu egin beharko zaizkiela.  

Aurretik adierazitako guztiaren arabera, esku har­tzaileek, elkar adosturik, hitzar­men hau izenpe­tzen dute, bere burua behartuz datozen hitzbaketen arabera:

HITZBAKETAK

Lehena.  Andoaingo Udalak onartu egin du Esergui, S.A. merkatari­tza bal­tzuak egin duen proposamena erregai hornigailua ezar­tzeko «Sorabilla Industrigunea» izeneko 28. H.E.E.-ko 28.1 GE azpieremuan, hain zuzen ere Andoaingo Hirigin­tza Antolakun­tza­rako Plangin­tza Orokorrari buruzko testu bateratuan kokaturikoan, bat etorriz Andoaingo Udal honetan 2015eko urriaren 14an eta 2016ko apirilaren 14an aurkezturiko agiriekin bat datozenak, eta ondokoan dau­tza:

Erregai hornigailua ezar­tzea Esergui, S.A. Bal­tzuaren jabe­tza­koa den finkaren erdi aldean, zeina aurreikusten baita langilerik gabeko autozerbi­tzua emango duela, urrutiko gainbegira­tze eta kudeaketarekin. ­Altzairuz egindako hornigailua da, estalpe ­itxura duen egitura barrukoa, bi aldeetara hornigailuak dituena bakoi­tza lau mahukaduna eta guztia estalpearen armazoian txer­tatua. Aurreikusi da, osagarri gisa, doaneko 38 aparkaleku ezar­tzea finkaren mugen luzera osoan perimetroa ­itxi bitartean.

Proposamena onartu da irizten baita egokia gerta­tzen dela aipatu enpresaren jabe­tzako finkaren inguruan sortu diren arazoak konpon­tzeko egokia izan litekeelako, ondokoengatik:

— Proposamenak eran­tzuna ematen dio hurrenez hurrenean izan diren udaleko hirigin­tza planeamenduetatik erdie­tsi nahi zen helburuari, hain zuzen ere HAPO-ko egungo 28.1 GE eremuan hautemandako hirigin­tza gabeziak bete­tzen baititu, horretarako aparkaleku kopuru jakin bat egokituz, zen­tzuzko deri­tzo­guna alderdi horrek dauzkak aparkaleku beharrei eran­tzu­teko eta, bidez batez, eremu horren urbanizazioa azkenduz.

— Proposamenak eran­tzuna ematen dio merkatari­tza bal­tzuak bere finkari dagokionez dauzkan asmoei HAPO-n aurreikusita zegoen irtenbidera jo beharrik izan gabe, aurretik esan den bezala, irtenbide honek izan dezakeen baldin­tza bakarra da Udalak ekin diezaiokeela 30.2 GE azpieremuan kokaturiko udal jabe­tzako finkan aurreikusitako eraikina gara­tze­ari, zeren eta aurrenekoz berari baitagokio jardueraren ekimena eta ezin dio, beraz, merkatari­tza bal­tzuak zuzenean heldu jarduera hori bete­tze­ari.

Bigarren.  Ain­tzat hartuz proposamenak HAPO-n 28.1 GE azpieremurako zehazturiko parametro jakin ­batzuk alda­tzea dakarrela, beti ere horren hirigin­tza araubide zehaztuari eta buru­tzeko araubide berariazkoari dagokienez (xehetasunez emandako zonetako zatika­tzea eta 28.1-GE azpieremutik 30.2-GE azpieremura alda­tzea eraiki­tzeko eskubideak), proposaturiko jarduera gauzatu ahal izan aurretik, Esergui, S.A. merkatari­tza bal­tzuak hitz ematen du 28.1-GE azpieremurako Hirigin­tza Antolamenduko Plan Berezi bat ida­tzi eta Andoaingo Udalaren aurrean aurkeztuko duela, non jasoko baitira beharrezko diren hirigin­tza ebazpen guztiak ahalbidera­tzeko ekarri den proposamena gauza litekeela, bere konturakoak izanik aipatu agiriak idaztetik eta izapida­tze­tik etor litezkeen gastu guztia.

Aipatu Hirigin­tza Antolakun­tzako Plangin­tza Berezia, agiri mota horri dagokionez indarrean dagoen hirigin­tza legedian ezarritako zehaztapen guztiak bete­tzeaz gain, jarraian zerrenda­tzen diren guztiak bete beharko ditu:

a)  Plangin­tza Bereziaren eremuak bere baitan hartuko ditu, ­gutxienez, 28.1 ED-an jasota dauden lurzoru guztiak, eta bertan sartuko ditu, aldi berean, eremutik kanpo dauden lur guztiak, hala balegokie beharrezkoa izateagatik horiek sar­tzea proposaturiko antolamendua egoki ebazteko.

b)  Plangin­tza Bereziak zehazten duen antolakun­tzak aurkezturiko proposamenean zehaztutakoarekin bat etorri beharko du, hala dagokionean eta garapen planeamenduaren beraren zehaztapen mailaren ondorio gisa, beharrezko diren egoki­tza­pen guztiak eginez. Zehazki, zuritu beharko du bermatu egiten direla finkaren sarrera eta irteera guneetan ibilgailu astunen itzul­bira eta sarrera-irteera egin ahal izateko maniobragarritasun baldin­tza egokiak.

c)  Plangin­tza Bereziak gaikun­tza baldin­tza gisa ezarri beharko du, ­gutxienez, aurkezturiko proposamenean zehazturiko aparkaleku kopuru hori bera ezar­tzen duela, eta sartu ahal izango da, aurretik eta behar bezala zurituta, aparkaleku kopuruan beharrezko den egoki­tza­pena, beti ere, hala dagokionean, aurreko atalean aipatu diren balizko egoki­tza­penen ondorio gisa beharrezko gerta­tzen direnean.

d)  Merkatari­tza bal­tzuaren jabe­tzako lursailak xehetasunez sailkatuta gelditu beharko du «b. Industria erabilerako lursailak» atalean, eraikigarritasunik gabea, eskupe eta erabilera pribatukoa eta bertan dagoen eraikineko habearteetako erabil­tzaileek aparkaleku berrien erabilera egin ahal izan dezaten beharrezko diren zor guztiak jaso beharko ditu, eraikin horri eman behar baitiote zerbi­tzu aparkalekuek.

e)  Plangin­tza Bereziaren erabilera araubideak zehaztu egin beharko du finkaren erabileraren xedea aparkalekuarena dela, eskupe eta erabilera pribatukoa, onartuz, aldi berean, erregai hornikun­tza erabilera ere ezar litekeela, beti ere bertan kokatu beharreko erregai hornigailua bere ezaugarrietan bat baldin badator aurkezturiko proposamenean zehazten denarekin.

f)  Eraikigarritasun baldin­tzen araudiak bere baitan jaso beharko du finka horretan ez dela onar­tzen eraikin berririk egiterik, baimenduriko erregai hornigailua estal­tze­ari dagokiona izan ezik(hirigin­tza ondorioetarako, proposaturiko hornigailuaren estalpeari ez dagokio eraikigarritasun kopururik).

g)  Agiriak zehaztu egin beharko du zein den erregai hornigailuaren ezarpen gune osoa, bertako jarduerak oztopa ez ­ditzan finkan aurreikusita dauden aparkalekuetarako ibilgailuen ibilera guneak, bertan maniobrak egiten edo sartu eta-irtenean dabil­tza­nean. Ondorio horietarako, aurreikusi beharreko ibil­tzeko zerrendak ­gutxienez 5 metroko zabalera izango du, ibi irekikoa, aparkalekuetan trabarik gabe sartu eta irten ahal izateko.

h)  Plangin­tza Bereziaren planimetria eguneraturiko agirira­tze topografiko bidez egin beharko da, eta bertan islatu beharko dira, plangin­tza bereziaren xede den eremua beraz gain, ingurumari hurbilean ingura­tzen duten lursailak. Plangin­tzak gainjarritako planoa eduki beharko du bere baitan, zeinak azalduko baititu egungo egoera eta proposa­tzen den antolakun­tza.

Hirugarrena.  Andoaingo Udalak hitz ematen du 28.1.GE azpieremuaren Antolaketa Plangin­tza Berezia izapidetuko duela administrazio jardunbideari jarraiki eta legeak aurreikusitako epeetan, beti ere horrek bere baitan jasoko balitu goian adierazi diren zehaztapen guztiak eta baita legez ezargarri gerta­tzen diren gainerakoak ere.

Laugarrena.  Esergui, S.A. merkatari­tza bal­tzuak, «Sorabilla Industrigunea» izeneko 28. H.E.E.-ko 28.1 GE azpieremuan kokaturiko finkaren jabe gisa, uko egiten dio «Ubillots Industrigunea» izeneko 30. H.E.E.-ko 30.2-GE azpieremuan legozkiokeen hirigin­tza eskubideei, beti ere egun indarrean dagoen Hirigin­tza Antolakun­tza­rako Plangin­tza Orokorraren testu bateratuan aurreikusitakoaren arabera, bere jabe­tzako finkari buruz sorturiko arazoak konpondu­tzat irizten baitira Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Aretoak 2001eko mar­txo­aren 20an eman zuen 365/2001 zenbakiko Epaiaren ondorioz.

Bosgarrena.  Iri­tzi­rik, hirigin­tza hitzar­men honetan erabakitako irtenbidearen ondorioz ez dela «Sorabilla industrigunea» deituriko 28. H.E.E.ko 28.1-GE azpieremuan dagoen hirigin­tza eraikigarritasuna handitu, eremu horren baitako lurzorua hirilur egonkortu gisa sailkatuko da, eta ez da bidezko izango, horrenbestez, bataz besteko hirigin­tza eraikigarritasunaren %15a, hiritar­tze zama orotarik libre, Andoaingo Udalari emateko eskakizuna.

Eta bi aldeek hitzar­mena irakurri ondoren, bere adostasunaren adierazgarri, honako agiri hau bi aletan eta ondorio bakar baterako izenpetu dute goiburuan adierazi den lekuan eta datan.