2
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

EKONOMIA SUSTAPENEKO, LANDA INGURUNEKO ETA LURRALDE OREKAKO DEPARTAMENTUA

Gipuzkoako Eskulangin­tza Sektorea Susta­tzeko Plana» programaren diru lagun­tzen oinarri arau­tzaileak eta 2016ko deialdia.

Diputatuen Kon­tseiluak honako erabaki hau hartu du 2016ko ekainaren 14n.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren bidez, artisau­tza modu integral eta dinamikoan ulertu behar dela uste du; hau da, sorkun­tza, produkzioa eta banaketa garatu behar direla, bai ikuspegi tradizionaletik eta baita garaikidetik ere. Bi ikuspegiek gure gizartean duten eragina handia da, bai berezko pisu espezifikoagatik, bai eta duten ahalmen eta bideragarritasun handiagatik ere.

lldo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta sektoreak berak konpromisoa dute eskulangin­tza agerian jar dadin; ospe oneko eta kalitateko ingurune profesional batean kokatu dadin, eta sektorearen bideragarritasun ekonomiko eta soziala garatu dadin. Eskulangin­tza produktuen bilakaera historikoak bat egiten du komunitate eta herrien ondarea eta horien kultur identitatea osa­tzen duten ezaugarri mul­tzo batekin, tradizioa eta berrikun­tza, lengoaiak eta estetikak uztartuz.

Gipuzkoa, horregatik, eskulangin­tza­ren sektorearen­tzat estrategia bat mar­txan jar­tzen ari da, helburu­tzat hartuta etorkizun iraunkor bat, soziala eta ekonomikoa izango dena eta sektoreko harreman eredu berrietan oinarritua. Eredu horiek bideratuko dira lankide­tzara, antolakun­tzara eta sustapenera; alegia, eskulangin­tza­ren ikuspegi soziala, kulturala eta ekonomikoa integratuko dituzte.

Horretarako, eskulangin­tza­ren askotariko adierazpideak sustatu nahi dira:

— Tradizioaren zen­tzua: erabilera instrumentaleko lehenaldi batetik abiatuta, gaur egun kultura ondarearen parte da.

— Bereizketaren zen­tzua: azpimarratuta eta ain­tzako­tzat hartuta giza hurbiltasuna bere inperfekzioarekin, horrek ahalbide­tzen baititu, alde batetik, handiagoak izatea benetakotasuna, berezitasuna, per­tso­nalizazioa eta esklusibotasuna, eta bestetik, kontaketa propioak.

— Komunitate edo lurralde bateko kide izatearen sentimendua.

— Birdefinizioa eta etorkizuna, berrikun­tza­ren bitartez.

Sektore honek erronka jakin ­batzuk ditu: merkatura­tzea hobe­tzen ikastea (eta, zehazki, azokak artikula­tzea); asoziazionismoa eta kooperazioa susta­tzea (hala tailerren artean, nola sektoreko beste agenteekin, esaterako, erakunde eta organizazioekin).

Horretarako, jarduera lerroak garatuko dira honako hauek susta­tzeko: eskulangin­tza alorraren ospea handi­tzea eta ezagu­tzera ematea, desager­tzeko arriskuan dauden ohiko esku­langin­tza jarduerak zainduta; eskulangin­tzako elkarteak bul­tza­tzea; batera jarduteko proposamenak gara­tzea –eskulangin­tza­ren eta turismoaren garapen lokala/endogenoa ain­tzat hartuta–; eskulangin­tza azokak birformula­tzea, profesionaliza­tzea eta bul­tza­tzea.

Beste hitz ­batzuetan esanda, alderdi hauek txerta­tzen jakingo duen artisau sektorea sustatuko da:

— Egoki­tza­pena (populazioko eta kon­tsu­moko segmentu eta ohitura askotarikoen beharrak eta eskaerak kontuan hartuko dituen eskain­tza bat);

— Irisgarritasuna (banaketako eta merkatuetara iristeko formulak, IKTen zeregin espezifiko batekin);

— Irudia (kon­tsu­moko eta gozameneko ohiturak azpimarratuko dituen irudi bat susta­tzea eta gara­tzea); eta,

— Lehia (eskulangin­tza jardueraren biziraupenari lagunduko dioten merkatari­tza eta kudeaketa gaitasunak gara­tzea). 

— Gainera, ahalegin berezia egingo da sektorearen balorazio eta onarpen soziala eta profesionala lor­tzeko, Eskulangin­tza Erregistroa berriro defini­tzeko prozesuaren bidez.

Ondorioz, Gipuzkoako Eskulangin­tzako Kon­tseiluak esandakoa ­entzun ondoren, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kon­tseiluak

ERABAKI DU

Lehenengo.  Onar­tzea «Gipuzkoako Eskulangin­tza Sektorea Susta­tzeko Plana» programaren diru lagun­tzak emateko oinarri arau­tzaileak, erabaki honen I. eranskinean jasota daudenak.

Bigarren.  Onar­tzea lagun­tza-programa horren 2016ko ekitaldiari dagokion deialdia, erabaki honen II. eranskinean jasota dagoena.

Hirugarren.  Deialdi hau gauza­tzeko 502.500,00 euroko gastua baimen­tzea, aurrekontuko kontu sail hauen kargura:               

1 0410.110.470.00.02.2016: 196.500,00 €.

5 0410.110.470.00.02.2017: 125.000,00 €.

1 0410.110.770.00.01.2016: 131.000,00 €.

5 0410.110.770.00.01.2017: 50.000,00 €.

Baimendutako gastua handitu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik kreditua erabilgarri deklara­tzea.          

Laugarren.  Erabaki honen bidez onartutako oinarri arau­tzaileen aldaketak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amai­tzen du. Erabaki honen aurka, administrazioarekiko auzi errekur­tsoa aurkez dezakete interesatuek, zuzenean, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hala ere, interesatuek aukera dute horren aurretik berrazter­tzeko hautazko errekur­tsoa aurkezteko Diputatuen Kon­tseiluari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekur­tso­rik aurkeztu harik eta berrazter­tze­koaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iri­tzi­tako beste edozein errekur­tso aurkez dezakete.

Donostia, 2016ko ekainaren 16a.—Alfonso Acarreta Rodríguez, idazkari teknikoa.                (4446)

I. ERANSKINA

«Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tzeko Plana» programaren oinarri arau­tzaileak.

1. oinarria.  Diru lagun­tza­ren xedea.

Oinarri hauek «Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tze­ko plana» programako diru lagun­tzak ematea arau­tzen dute.            

2. oinarria.  Per­tsona eta entitate onuradunak.

2.1.  Oinarri hauetan araututako diru lagun­tzak jaso ahal izango dituzte hurrengo atalean aipa­tzen diren per­tsona eta entitateek, betiere Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan aipatutako debekuren batek eragiten ez badie.

2.2.  Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako ­otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

2.3.  Armen ekoizpen, merkatura­tze eta finan­tza­ketan ez ari­tzea, 14/2007 Legeak, abenduaren 28koak, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunarenak, xedatutakoaren arabera.

2.4.  2.1, 2.2 eta 2.3 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena per­tsona edo entitate eska­tzailearen deklarazio arduradun baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentura zuzenduko baita.

2.5.  Oinarri hauetan ezarritako lagun­tzen per­tsona eta entitate onuradun izango dira eskulangin­tzan ari­tzen diren per­tso­nak eta eskulangin­tza sektorea ordezka­tzen duten entitateek.

2.6.  Eskulangin­tza enpresa­tzat hartuko dira Gipuzkoako Eskulangin­tza arau­tzen duen 28/2005 Foru Dekretuak, maia­tza­ren 10ekoak, 2. artikuluan definituak dauden eta eskulangin­tzan diharduten enpresa eta unitate ekonomikoak, banakako eskulangileak eta ondasun erkidegoak barne, betiere baldin­tza hauek bete­tzen badituzte:

a)  Eskulangin­tzako jarduna ohikoa izatea.

b)  Iraunkorki lanean ari diren langileak 10 baino gehiago ez izatea, kontuan hartu gabe lanbidea ikasten ari direnak, ezkontidea eta zuzeneko familiartekoak, odol-ahaideak, adopziokoak edo ezkon-ahaideak.

c)  Gipuzkoako Eskulangin­tza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorrean izena emanda egotea, Lehen Atalean.

d)  Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea kasuan kasuko jardueran.

2.7.  Oinarri hauek arau­tzen dituzten lagun­tzen onuradun diren per­tsona eta entitateek Gipuzkoan izan behar dituzte beren zerga helbide eta zozietate helbidea.

Era berean, produkzio-guneak Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatuta izan behar du.

2.8.  Ondasun erkidegoen kasuan, edo nortasun juridikoa ez duen ondare oinarriko edozein entitate motari dagokionez, administrazio komun egonkor bat eta diruz lagun­tze­koa den proiektua edo jarduera buru­tzeko ahalmena izan beharko ditu.

2.9.  Nolanahi ere, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 10.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, erakunde onuradunen barruan sartuko dira, baita ere, nortasun juridikorik izan gabe ere diru lagun­tza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditza­keten edo diru lagun­tza jaso­tzeko egoeran dauden elkarte publiko edo pribatuak. Hala bada, eskaera-orrian jaso beharko dira elkarteko kidea den erakunde bakoi­tzak bere gain har­tzen dituen gauza­tze-konpromisoak eta erakunde bakoi­tzari dagokion diru lagun­tza­ren zenbatekoa, guztiek ere onuradun-izaera izango dute eta. Eskaerekin batera aitorpen eran­tzu­lea aurkeztu beharko du –taldeko erakunde bakoi­tzak aitorpen eran­tzule bat aurkeztu beharko du–; izan ere, erakundeak ezin izango dira onuradun izan, baldin eta bertako kideren bat onuradun izateko eragozpenak badaude, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Edozein kasutan ere, erakunde bat elkartearen ordezkari izendatu beharko da, eta dagozkion betebeharrak bete­tzeko ahalmen nahikoak izan beharko ditu. Erakunde hori prozesuaren koordina­tzailea izango da, prozesuaren garapenaz eta kudeaketaz ardura­tze­aren ondorioetarako, eta bere gain hartuko ditu prozesua modu egokian aurrera eramateko beharrezkoak diren solaskide­tza eta harreman-eginkizunak.

3. oinarria.  Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerak.

3.1.  Diruz lagungarriak izango dira:

a)  Inber­tsioak egitea makinarian, egoi­tza egoki­tzeko lanetan –betiere jarduerarekin zerikusi zuzena badute–, tresnerian eta ekipamendu informatikoetan.

b)  Sustapen materiala egitea, baita web orriak diseina­tzea edota on line salmenta egoki­tze­ari lagun­tzea ere. «Gipuzkoako Artisauak» logotipoa nabarmen agerian jarri beharko da.

c)  Ikaskun­tza jarduerak, enpresaren eta langileen artisau­tza jardueran hobekun­tza zuzena dakartenak.     

d)  Berariaz sektorearen profesionalizazioa, ospea eta balioespen soziala susta­tzera bideratutako proiektuak, eta eskulangin­tza sektorea ordezka­tzen duten antolakundeek abiarazitako kudeaketa, merkatura­tze edo berrikun­tza alorretan hobekun­tzak egitera bideratutakoak.

e)  Eskulangin­tzako sektoreko elkarteek edo sektorearen ordezkari diren eta jarduera garran­tzi­tsuak buru­tzen dituzten erakundeek eskulangin­tzako azokak edo lehiaketak antola­tzea.         

f)  Azoketan parte har­tzea.

g)  Desager­tzeko arriskuan dauden eskulangin­tza jarduerak zain­tzera bideratutako ekimenak, betiere jarduera horiek berreskura­tzeko aukera eman dezaketen funts pedagogikoetan oinarritutako euskarri digital eta ikus-entzu­nezkoak erabilita.

Jarduera horiek, Gipuzkoako Eskulangin­tza Kon­tseiluaren proposamenari jarraituz zehaztuko dira.

Euskarri horien diseinua, edukiak eta garapena bat etorriko dira Gipuzkoan jada egina dagoen planteamenduarekin, eta lagun­tza ematerakoan zehaztutakoa beteko dute.

3.2.  Aurreko ataleko e) epigrafeko jarduerak diruz lagungarriak izateko honako baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

— ­Gutxienez bi egun natural irautea.

— Gipuzkoako Eskulangin­tza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorreko lehen atalean izena emandako per­tsona eta enpresa eskulangileen partaide­tza, ­gutxienez azokako partaideen %40 izatea.

— Parte har­tzen duten per­tsona eta enpresa eskulangile guztiek, azoka egiten denean, dagokien erregistroan izena emanda egotea eta hori ziurtagiri bidez egiazta­tzea. 

— Azokan parte har­tzeko beharrezko informazioa helaraztea Gipuzkoako Eskulangin­tza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorreko lehen atalean izena emandako per­tsona eta enpresa eskulangileei. Prozedura hori agirien bitartez justifikatu beharko dute antola­tzaileek Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuan.

3.3.  3.1.a), 3.1.b) eta 3.1.c) ataletan aurreikusitako jarduerak eskulangin­tzan ari­tzen diren per­tso­nak eta eskulangin­tzako enpresek garatu ahal izango dituzte.

3.1.f) atalean aurreikusitako jarduera bakarrik diruz lagungarria izando da Gipuzkoako Eskulangin­tza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorreko lehen atalean izena emandako eskulangin­tzako per­tsona eta lantegien­tzat.

3.1.d), 3.1.e) eta 3.1.g) ataletan aurreikusitako jarduerak bakarriz diruz lagungarriak izando dira eskulangin­tza sektorea ordezka­tzen duten antolakundeen­tzat.

3.4.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak lankide­tza hitzar­menak egin ahal izango ditu programa honen xedeak bete­tzeko jarduera egokia duten eta 3.1.e) atalean aipatutako ekin­tzak egiten dituzten elkarte eta entitateekin.

4. oinarria.  Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

4.1.  Eska­tzaile bakoi­tzak eskaera bat aurkeztuko du diru lagun­tza­ren xede den proiektu bakoi­tzeko.

Entitatea bada, eska­tzailearen ordezkaria dela zuzenbidean baliozkoa den edozein bidez egiazta­tzen duen per­tso­nak aurkeztuko du diru lagun­tza eskaera.

Ondasun erkidegoen kasuan, eskaeran berariaz adieraziko dute zein exekuzio konpromiso hartu dituen kide bakoi­tzak, eta ordezkari bat izendatu behar dute onuradun gisa ondasun erkidegoari dagozkion betebeharrak bete­tzeko ahalorde nahikoa izango duena.           

4.2.  Deialdiko argibideak eta eskaera egiteko sarbidea eskuragarri izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko «Diru lagun­tzen atarian» www.gipuzkoa.eus/artisau­tza.

Atari horretara https://www.gfaegoi­tza.eus egoi­tza elektronikoaren bidez ere badago sar­tzea.

4.3.  Eskaera orria eta horri eran­tsi­tako agiriak, ahal dela, bitarteko elektroniko, informatiko eta telematiko bidez aurkeztuko dituzte, agiriek horretarako aukera emanez gero.

Aurkezpen hori, irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arau­tzen duenak, xedatutakoaren arabera egin behar da.             

Sinadura elektronikorik edo aurkezpen telematikorako baliokoa den nortasuna egiazta­tzeko beste inolako modurik izan ezean, aplikazio informatiko horren bidez eskaria egiten duen erakundeak aplikazioak eskuratuko dion eskari inprimakia aurkeztu beharko du, enpresaren ordezkariak izenpetuta, oinarri honetako hurrengo atalean adierazitako moduetakoren bat baliatuta. Nortasuna horrela egiaztatu ondoren, aplikazio informatikoan erregistra­tzen den data hartuko da baliozko aurkezpen data­tzat.

4.4.  Aurreko atalean ezarritakoa gorabera, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren Erregistro Orokorrean ere (Donostiako Gipuzkoa Plaza, z.g.) aurkeztu ahal izango dira eskariak, deialdian ezar­tzen den bestelako dokumentazio guztiarekin batera; edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Zentralean (Donostiako Gipuzkoa Plaza, z.g.); edota Herri Administrazioen Zuzenbide Arauei eta Administrazio Jardunbide Arruntari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusten dituen baliabideetako edozeinen bidez.     

4.5.  Eskaerak aurkezteko epea deialdian zehaztuko da.       

4.6.  Ez da aurkeztu beharrik izango Gipuzkoako Foru Aldundiak jada bere eskuetan dituen agiriak, 2ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 35.f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera; horrela, bada, eskaera-orrian adierazi beharko da agiri horiek zein egun eta organoren aurrean aurkeztu izan ziren edota, zein organok eman zituen, betiere agiri horiek aurkeztu zireneko prozedura amaitu zenetik bost urte baino gehiago igaro ez badira. Agiri horiek eskura­tzeko modurik izango ez balitz, organo eskumendunak eska diezaioke eska­tzaileari aurkez ­ditzala agiri horiek edo, bestela, beste bide batez egiazta ­ditzala agiriak jaso­tzen dituen betekizunak.

4.7.  Eskaera orriak, edo harekin batera aurkeztutako agiriek, identifikazio daturik jasoko ez balituzte, aka­tsen bat izango balute edo daturen bat faltako balute, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, hamar eguneko epea emango zaio eska­tzaileari hutse­gite horiek konpon­tzeko, eta ohartaraziko zaio, horrela egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera ­utzi duela, aipatutako Legeak 42.1 artikuluan aurreikusitako eran.          

5. oinarria.  Lagun­tza emateko prozedura.

5.1.  Lagun­tza emateko prozedura, lehia bidezko konkurren­tziakoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

5.2.  Lagun­tzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, aurreko atalean aipatutako deialdi publikoaren bitartez, hau da, organo eskudunak onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den deialdiaren bidez.

6. oinarria.  Balorazio irizpideak.

6.1.  Lagun­tzak zein eska­tzaileri emango zaizkien eta zenbatekoak izango diren erabaki­tzeko, honako irizpide eta haztapen hauek hartuko dira kontuan:

·  3.1 oinarriko a), b) eta c) atalen kasuetarako:

— Egin beharreko jardueraren eta lortu nahi diren xedeen arteko koheren­tzia: gehienez ere 30 puntu.

— Jardueraren edo landutako produktuaren izaera tradizional eta herrikoia: gehienez ere 30 puntu.

— Eska­tzen duen per­tso­naren edo entitatearen esperien­tzia/ibilbidea: gehienez ere 20 puntu.

— Aurkeztutako jarduera gara­tzeko bideragarritasun finan­tza­rioa: gehienez ere 20 puntu.

·  3.1 oinarriko d) atalaren kasurako:

— Egin beharreko jarduerak eskulangin­tza sektorearen enpresa jardueraren hobekun­tzan eta lehiakortasunea duen inkardinazio-maila: gehienez ere 30 puntu.

— Entitate eska­tzailearen esperien­tzia/ibilbidea: gehienez ere 25 puntu.

— Aurkeztutako jarduera gara­tzeko bideragarritasun finan­tza­rioa: gehienez ere 25 puntu.

— Entitateak har­tzen duen konpromisoa ingurumenarekin, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna susta­tze­arekin, eta euskararen erabilerarekin: gehienez ere 10 puntu.

— Elkartearen ordezkari­tza maila Gipuzkoako eskulangin­tza sektorean: gehienez ere 10 puntu.

·  3.1 oinarriko e) atalaren kasurako:

— Erakusketaren kalitatea baita Gipuzkoako Eskulangin­tza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorraren lehenengo atalean izena emandako enpresen ordezkari­tza mailarekin duen konpromisoa ere: gehienez ere 40 puntu.

— Elkartearen ordezkari­tza maila Gipuzkoako eskulangin­tza sektorean: gehienez ere 20 puntu.

— Aurkeztutako jarduera gara­tzeko bideragarritasun finan­tza­rioa: gehienez ere 25 puntu.

— Entitateak har­tzen duen konpromisoa ingurumenarekin, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna susta­tze­arekin, eta euskararen erabilerarekin: gehienez ere 10 puntu.

— Entitate eska­tzailearen esperien­tzia/ibilbidea: gehienez ere 5 puntu.

·  3.1 oinarriko f) atalaren kasurako:

— Azokak eskulangin­tza enpresa edo lantegiaren berezko jardueran duen inkardinazio-maila: gehienez ere 40 puntu.

— Eskaera egiten duen eskulangin­tza enpresaren edo lantegiaren esperien­tzia/ibilbidea: gehienez ere 30 puntu.

— Eskaera egiten duen eskulangin­tza enpresaren edo lantegiaren finan­tza inplikazioa: gehienez ere 30 puntu.

·  3.1 oinarriko g) atalaren kasurako:

— Jardueraren edo landutako produktuaren izaera tradizional eta herrikoia: gehienez ere 45 puntu.

— IKTen erabileraren eta irakaskun­tza/ikaskun­tza prozesuan duen inkardinazio-maila: gehienez ere 20 puntu.

— Elkartearen ordezkari­tza maila Gipuzkoako eskulangin­tza sektorean: gehienez ere 20 puntu.

— Entitateak har­tzen duen konpromisoa ingurumenarekin, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna susta­tze­arekin, eta euskararen erabilerarekin: gehienez ere 10 puntu.

— Entitate eska­tzailearen esperien­tzia/ibilbidea: gehienez ere 5 puntu.

6.2.  Atal honetako irizpideei jarraituta, 50 puntu baino ­gutxiago lor­tzen duten proiektuek ez dute izango diru lagun­tza jaso­tzeko eskubiderik.

7. oinarria.  Finan­tza­keta.

7.1.  Emango diren diru lagun­tzak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren kargura finan­tza­tuko dira. Deialdiak zehaztuko du zein aurrekontu kredituren kargura finan­tza­tuko diren diru lagun­tzak.        

7.2.  Diru lagun­tzen zenbatekoa ezingo da izan diruz lagundutako jardueraren guztizko kostua baino handiagoa, ezta beste diru lagun­tzak, sarrerak edo baliabideak batuta ere.  

8. oinarria.  Lagun­tzen por­tzen­tajeak eta gehieneko zenbatekoak.

8.1.  Diru lagun­tzen behin-betiko por­tzen­tajea erabaki­tzeko, 6. oinarrian azaldutako hauta­tzeko irizpideak erabiliko dira jarraian ezar­tzen den mugarekin:

a)  Makinerian, lanabesetan eta ekipamendu informatikoan egindako inber­tsioak diruz lagun daitekeen kostu osoaren %50 artekoa, eskulangin­tzako lantegi bakoi­tzeko 5.000 euro gainditu gabe.

b)  Egoi­tza egoki­tzeko lanetarako inber­tsioari lagun­tzea, baldin eta jarduerarekin zerikusia badu: inber­tsioen %50 erainokoa.

Diru lagun­tza jaso ahal izateko, esku-har­tze bakoi­tzak eska­tzen dituen legezko baldin­tzak bete behar dira.

Diruz lagunduko diren lanek, ­gutxienez, 3.000 euroko inber­tsioa izan beharko dute; lanak onuradun ez den norbaitek egin beharko ditu, eta eskulangin­tzako jardueraren baldin­tzak hobe­tzera bideratuko dira. Diruz lagun­tze­koa izango da, soilik, tailerrean egindako eraikun­tza eta inber­tsio lanen zati propor­tzionala, betiere artisau ofizioarekin lotura zuzen eta argia badute.           

Apartatu honetan, artisau­tza lantegiko 5.000 euroko lagun­tza emango da gehienez.

c)  Sustapen materiala egiteari, web orriak diseina­tze­ari edota on line salmenta egoki­tze­ari lagun­tzea, kostu suben­tziogarriaren %55eraino eta gehienez 1.200 euro.

Diruz lagungarria izateko, «Gipuzkoako Artisauak» logotipoa nabarmen agerian jarri beharko da eta EAEn ofizialak diren bi hizkun­tzak egoki tratatuko dira; baita genero ikuspegia ere.        

d)  Jarduerarekin zerikusia duten ikasketa profesionalen ekimenetan izena emateko: gastuen %75, gehienez ere.     

Apartatu honetan, lagun­tzak ez du 1.000 euro gaindituko.      

e)  Azoketan parte har­tzeko:

— Gipuzkoatik kanpoko azoketara joateko bada, diruz lagundu daitekeen kostuaren %60 adinakoa izango da diru lagun­tza, eta, gehienez ere, 2.000 euro azokako. Diruz lagundu daitekeen gastu­tzat joko da zoruaren eta erakusmahaiaren alokairu faktura, azokaren antola­tzaileak egindakoa.            

— Gipuzkoako azoken kasuan, azokan izena emateko kostuaren %80ranokoa finan­tza­tuko da, gehienez ere, 1.700 euro azokako.

f)  Berariaz sektorearen profesionalizazioa, ospea eta balioespen soziala susta­tzera bideratutako proiektuak, eta eskulangin­tza sektorea ordezka­tzen duten antolakundeek abiarazitako kudeaketa, merkatura­tze edo berrikun­tza alorretan hobekun­tzak egitera bideratutakoak, %80ra arte finan­tza­tuko dira, gehienez ere 15.000 euro proiektuko eta 35.000 euro entitate bakoi­tzeko.

g)  Azoka edota eskulangin­tza lehiaketak antola­tze­agatik: %65era arte finan­tza­tuko da, gehienez ere 15.000 euro azoka bakoi­tzeko.

h)  Gipuzkoan erreferen­tziakoak izan diren eta desager­tzeko arriskuan dauden eskulangin­tza jarduerak berreskura­tzera zuzendutako ekimenak, euskarri digitaletan eta ikus-entzu­nezkoetan eta oinarri pedagogikoetan oinarritutakoak: %100eraino, gehienez 40.000 euro.

8.2.  Eskulangin­tza enpresa bat sor­tzen den kasuan, 10 puntura arte handitu ahal izango dira 9.1.a) eta b) atalei dagozkien lagun­tzen ehunekoak.

8.3.  Eskulangin­tza lantegi bakoi­tzari ezingo zaio guztira 6.500 euro baino gehiago eman 3.1 oinarriaren a), b), c) eta f) ataletan jasotako diruz lagungarriak izan daitezkeen gastuengatik.

8.4.  Diru lagun­tza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak mul­tzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horietara iristeko biderik uzten, diru lagun­tza bakoi­tza propor­tzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua, jarduera ildoa eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta.

8.5.  Diruz lagun daitezkeen gastu­tzat joko dira: Entitate eska­tzaileak aurkeztutako aurrekontu banakatu eta xehatuan jasota egonik, ezbairik gabe jardueraren garapenari lotuak dauden gastuak.       

8.6.  Egindako gastuak ez dira diruz lagun­tzeko moduko­tzat joko, baldin eta horietako fakturaren oinarri zerga 100 eurora iristen ez bada.

9. oinarria.  Prozedura antolatu eta izapide­tzeko eskumena duen organoa.

9.1.  Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuak bideratuko du prozedura.

9.2.  Aurkeztutako eskaerak azter­tzeko eta ebalua­tzeko ondorengo kideek osatuko duten Balorazio Batzor­dea eratuko da:

— Ekonomia Sustapeneko zuzendari nagusia.

— Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuko burua.

— Jakin­tza eta Enpresa Jarduera Susta­tzeko Zerbi­tzuko teknikari bat.

— Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari teknikoa.

9.3.  ­Batzorde horrek bidezko­tzat irizten dituen aholkulari­tza eta txos­ten teknikoak eskatu ahal izango ditu aurkeztutako eskaerak behar bezala balora­tzeko.

10. oinarria.  Ebazpena.

10.1.  Lagun­tzak eman edo, hala dagokionean, uka­tzeko erabakia Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko foru diputatuak hartuko du.  

10.2.  Lagun­tzak eman edo, hala dagokionean, uka­tzeko erabakia eska­tzaile bakoi­tzari indibidualki jakinaraziko zaio. Hala eta guztiz ere, organo emaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditu emandako diru lagun­tzak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

10.3.  Prozedura eba­tzi eta jakinarazteko gehienezko epea ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan, deialdia argitara­tzen denetik aurrera hasita. Gehienezko epea amaituta ebazpena berariaz jakinarazi ez bada, interesatuak legitimatuta daude diru lagun­tza­ren eskaera isiltasun administratiboagatik eze­tsita dagoela uler­tzeko.

10.4.  Diru lagun­tza­ren proposamena eskaerakoa baino txi­kiagoa denean, erakunde onuradunari eskatu ahal izango zaio berriro formula dezala eskaera, eman dakiokeen diru lagun­tza­ren konpromisoetara eta baldin­tza­tara molda­tzeko.         

11. oinarria.  Per­tsona eta entitate onuradunen betebeharrak eta konpromisoak.

11.1.  Per­tsona eta entitate onuradunek diru lagun­tzak onar­tzeak mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako Erregelamenduak eta diru lagun­tzen alorreko gainerako araudi aplikagarriak ezarritako betebeharrak bete­tzea dakar, baita oinarri orokor hauetan ezar­tzen direnak ere.    

11.2.  Diruz lagundutako proiektuaren inguruan argitara­tzen diren materialetan eta egiten diren komunikazio eta hedapen jardueretan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkun­tza ofizialen erabilera berma­tzea, Euskararen erabilera normaliza­tzeko plana Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta bere organismo autonomoen jarduera esparruan 2013-2017 aldirako onar­tzen duen 2014ko abenduaren 22ko Diputatuen kon­tseiluko erabakiak xedatutakoaren arabera (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 249 zk. 2014ko abenduaren 31koa).    

11.3.  Generoaren ikuspegia txer­tatu beharko dute diruz lagundutako proiektuaren diseinuan eta garapenean.

11.4.  Hizkun­tza­ren erabilera ez-sexista bermatu beharko dute diruz lagundutako proiektuaren komunikazio eta argitarapen guztietan.

11.5.  Diru lagun­tza­ren xede diren jarduerei eta proiektuei Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ematen dien sustapenari eta finan­tza­ketari publizitate egokia eman beharko die. Hori horrela, erakunde irudia jari beharko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren irudi korporatiboaren inguruko arauen arabera; eta finan­tza­keta publikoaren aipamena egin beharko dute kartel, ida­tzizko testu, bitarteko elektroniko eta ikus-entzu­nezko eta abarretan, eta komunikabideetan egiten diren aipamen guztietan.

12. oinarria.  Diru lagun­tzen arteko bateragarritasun edo bateraezintasuna.

12.1.  Oinarri hauek arau­tzen dituzten diru lagun­tzak bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk -Estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioartekoak- xede berarekin emandako beste diru lagun­tza, lagun­tza, sarrera edo baliabideekin.

12.2.  Oinarri hauen babesean jasotako diru lagun­tzaz garatutako proiektua gara­tzeko beste diru lagun­tza­ren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstan­tzia hori diru lagun­tza Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.

13. oinarria.  Diru lagun­tzen ordainketa.

13.1.  Jardueraren sektorearen eta entitate onuradunen ezaugarriak (irabazi asmorik gabeko elkarteak eta autoenplegurako enpresa-proiektuak) ain­tzat harturik, diru lagun­tzak honela ordainduko dira:

— %65 eraino proiektua hasten denean, behar bezala egiaztatuta eta lagundutako ekin­tza­ren exekuzio erritmoaren arabera.

— Gainerakoa, lagun­tza­ren xede diren jarduerak buka­tzen direnean. Aurrez, dena den, 14.3 oinarrian zehaztutako dokumentazioa jaso­tzen duen kontu justifikagarria aurkeztu beharko da.

13.2.  Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 32. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, ezin izango da inolako ordainketarik egin erakunde onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekiko betebeharrak bete­tzen ez dituen bitartean. Hori dela eta, ordaindu baino lehen aurkeztu beharreko justifikazioaren barruan, eguneratutako egiaztagiriak eran­tsiko dira. Horren ordez, onuradunak baimena eman ahal du espresuki organo eskudunek aipatu informazioa zuzenean laga diezaioten Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari.

14. oinarria.  Diru lagun­tza­ren justifikazioa.

14.1.  Entitate onuradunek diruz lagundatako jarduera gauzatu izana frogatu beharko dute, baita jarduera horrek sortutako gastuak ere.

14.2.  Diru lagun­tza­ren xedeko proiektua edo jarduera hilabeteko epearen barruan zuritu behar da, eta epe hori diruz lagundutako proiektu edo jarduera hori gauza­tzeko epea, urteko deialdian ezarriko dena, amai­tzen denetik kontatuko da.

14.3.  Diruz lagundutako proiektua edo jarduera amaitutakoan, per­tsona edo entitate onuradunek kontu zurigarri bat aurkeztu beharko dute, honako agiri hauek eran­tsita:

a)  Diru lagun­tza emateko ezarritako baldin­tzak bete izana zuri­tzen duen jarduera memoria.          

Artisau­tzako azokak eta lehiaketak antola­tzen direnean: eskaera egin dutenen artean onartutako eta baztertutako eskulangin­tzako per­tso­nen eta enpresen zerrenda arrazoitua; hautaketa prozesua eta azoka azal­tzen duen memoria (jardueren eta burututako lantegien deskripzioa, horiek heda­tzeko eta komunika­tzeko xedez euskarri ­batzuetan eta besteetan burututako ekin­tzak justifika­tzen dituzten agiriak).

b)  Memoria ekonomikoa, jardueren kostua frogatuko duena eta eduki hau izango duena:

— Jardueraren gastu eta inber­tsioak sailka­tzen dituen zerrenda, har­tze­koduna eta dokumentua, zenbatekoa, horren jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketa data bilduko dituena. Diru lagun­tza aurrekontu baten arabera ematen bada, desbiderapenak ere adieraziko dira.

— Fakturak edo merkatari­tzako trafiko juridikoan froga baliokide diren edo administrazioan eragina duten dokumentuak (orijinalak edo fotokopia konpul­tsa­tua) aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan gehitu direnak, alegia, eta beharko balitz, ordainduaren edo dudarik gabe konprometitu denaren dokumentazioa.

— Diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzeko erabili diren bestelako sarrera edo diru lagun­tzen xehetasunezko zerrenda, baita horien zenbatekoak eta jatorriak ere.

— Entitate onuradunek ekipo ondasunen hornikun­tze­tan edo aholkulari­tza nahiz lagun­tza teknikoko enpresen zerbi­tzuetan 18.000 euro edo hortik gorako gastu suben­tzionagarriak egin badituzte, eskatutako hiru eskain­tzen artean egindako hautaketa egiazta­tzen duen agiria, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 30.3 artikuluari jarraikiz non eta lagun­tza­ren ezaugarri bereziengatik, merkatuan nahikoa enpresa edo profesional ez dagoenean edo gastua diru lagun­tza eskatu aurretik egin ez den.       

c)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ­ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

14.4.  Diru lagun­tza justifika­tzeko ezarritako epea amai­tzean 14.3. oinarrian ezarritako agiriak aurkeztu ez badira, organo eskudunak onuradunari 15 eguneko epean agiri horiek aurkezteko eskatu ahalko dio. Epe hori amai­tzean ez baditu aurkeztu onuradunak, 16. oinarrian ezarritako ondorioak gertatuko dira.  

14.5.  Per­tsona eta entitate onuradunek 4 urtez gorde beharko dituzte diru lagun­tza­ren oinarrian dagoen jarduera bete izana eta horretarako jasotako dirubideen aplikazioa egiazta­tzen dituzten agiriak. Epe hori konta­tzen hasiko da aipatu agiriak aurkezteko ezarrita dagoen denbora amai­tzen denetik aurrera.           

14.6.  Oinarri honetako 3. atalean aipatutako agiriak aurkeztu ostean, espedientea bidera­tzen duen organoak dagokion egiaztapena egingo du.

Egiaztapen horretatik ondoriozta­tzen badu diruz lagundu zitekeen gastua emandako diru lagun­tza baino txi­kiagoa izan dela, diru lagun­tza birdoitu egingo du. Diru lagun­tza justifika­tzeko ezarritako eskakizunak edo diru lagun­tza­ren xedea erabat edo neurri batean hau­tsiz gero, erakunde eska­tzaileari jakinarazi egingo zaio, egindako egiaztapenaren emai­tze­kin batera, eta diru lagun­tza kobra­tzeko eskubidea galdu duela adierazteko prozedura hasiko da, edo, behar izanez gero, 16. oinarrian ezarritakoaren arabera, ordaindutako zenbateko osoa edo zati bat itzul­tzeko prozedura.

15. oinarria.  Ebazpena alda­tzea.

15.1.  Diruz lagundutako jarduera buru­tzeko epea amaitu aurretik, per­tsona eta entitate onuradunek eskatu ahal izango diote Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuari aldaketak egin ­ditzala ebazpenean, hain zuzen ere zehaztutako epeak zabal­tzea, emandako diru kopurua murriztea edo jardueran jasotako ekin­tzak alda­tzea dakarten aldaketak. Aldaketa horiek onartuko dira aurreikusi gabeko gorabeherek eragindakoak badira edo jarduera ondo amai­tzeko beharrezkoak badira, baldin eta diru lagun­tza­ren xedea edo helburua alda­tzen ez bada eta hirugarren per­tso­nen eskubideak kalte­tzen ez badira.

15.2.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuak ofizioz aldatu ahal izango du diru lagun­tza emateko ebazpena, per­tsona eta entitate interesdunei entzu­naldia eskaini ondoren eta fondoak aplikatu aurretik, betiere, diru lagun­tza emateko kontuan hartutako baldin­tzak alda­tze­aren ondorioz lortu nahi zen interes publikoa erdiestea galarazten edo zail­tzen bada eta kalte ekonomikorik eragiten ez bazaie.

15.3.  Onuradunak egindako justifikazioan adierazten badu diru lagun­tza emateko kontuan hartutako baldin­tze­tan aldaketak izan direla eta aldaketa horiek, adierazitakoaren arabera, ebazpenaren aldaketa eragin zezaketela eta ez zela bete aldaketa hori onartua izateko aldez aurreko baimen administratiboaren tramitea; kasu horretan, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako departamentuki onartu ahal izango du aurkeztutako justifikazioa, baldin eta onarpen horrek hirugarrenen eskubideak kalte­tzen ez baditu; dena den, horrek ez du onuraduna salbuesten Gipuzkoako Lurralde Historikoaren diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/07 Foru Arauaren arabera jar bide zaizkion zigorretatik.           

16. oinarria.  Ez-bete­tzeak eta itzul­ketak.

16.1.  Oinarri hauetan, mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta gainerako araudi aplikagarrietan ezarritako edozein eskakizun edo betebehar ez badu bete­tzen, per­tsona ala entitate onuradunak diru lagun­tza jaso­tzeko eskubidea osorik edo zati batean galdu duela deklaratuko da, eta jasotako dirua osorik edo zati batean ­itzuli beharko du, dagozkion berandu­tza interesekin batera, aipatu Foru Arauak 35. artikuluan xedatutakoaren arabera; halaber, aipatu foru arauaren 49. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraituz, hortik erator daitezkeen eran­tzu­kizunak eskatuko zaizkio.

16.2.  Ez-bete­tzeak mailaka­tzeko propor­tzionaltasun irizpideak erabiliko dira, eta organo instruktoreak balioe­tsiko ditu, proiektu osoarekiko eta jasotako zenbatekoekiko egindako lanak kontuan hartuta.

16.3.  Proiektuaren bideragarritasunagatik edo izaeragatik, edo behar bezala zuritutako bestelako arrazoiengatik ezingo balitz lana bukatu edo aurrera jarrai­tzea komeniko ez balitz, diru lagun­tza bukatu­tzat eman eta eten ahal izango da, bi aldeen artean adostuta.

16.4.  Borondatezko itzul­keta­tzat ­jotzen da per­tsona edo entitate onuradunak diru lagun­tza ematen duen organoak eskatu gabe egiten duena.

Itzul­tzeko prozedura hasteko, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari, eta bertan, datu hauek sartu behar ditu, nolanahi ere:

— Entitatearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Ordezkariaren izen-abizenak eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

— Borondatezko itzul­keta egiteko arrazoien azalpena.               

— Tokia eta data.

— Sinadura.

Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tzeko itzul­keta egin dela deialdiak zehaztutako finan­tza-erakundearen kontu zenbakian.             

Borondatezko itzul­keta gerta­tzen denean, dagozkion berandu­tza interesak kalkulatuko ditu diru lagun­tza ematen duen organoak.

17. oinarria.  Jabe­tza intelektualaren eskubideak ustia­tzea.

17.1.  Nolanahi ere, diruz lagundutako proiektuen egile diren erakunde edo per­tso­nen jabe­tza intelektualaren eskubideen ustiapen ekonomikoa doan lagako zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari, indarrean dagoen jabe­tza intelektualari buruzko legerian jasotakoaren arabera.     

17.2. Aurreko paragrafoan jasotakoari jarraituz, proiektuen egile diren entitate edo per­tso­nek egokia den agiria sinatu beharko dute, beharrezkoa denean, oinarri honetan jaso­tzen den jabe­tza intelektualaren eskubideak laga direla publikoki jasota gera dadin. Eskubide horien barruan daude erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa eta mundu osoan ustiapen ekonomikoa izan dezaketen gainerakoak, orain arte dauden hizkun­tza guztietan eta prozedura guztien arabera, jabe­tza intelektualari buruzko araudiari jarraituz xedaezinak diren baldin­tze­tan eta mugekin.  

18. oinarria.  Araubidea.

Oinarri hauez gain, diru lagun­tza hauek arau­tzeko kontuan hartuko dira mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoan, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuak onartutako erregelamenduan eta diru lagun­tzen alorreko gainerako araudi aplikagarrietan ezarritakoa.

Oinarri arau­tzaile hauetan dauden lagun­tzak, enpresei dagokienez, 2013ko abenduaren 18ko Europar Batzor­dearen 1407/2013 EB Erregelamenduan (ikus 2013ko abenduaren 24ko Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala), minimis lagun­tzak Tratatuko 107 eta 108.artikuluen aplikazioari buruzkoan, xedatutakoa beteko dute. Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, estatu kide batek enpresa bakar bati ematen dion «minimis» lagun­tzen zenbateko osoak ezingo du hiru ekitaldi fiskaletan 200.000 euroko muga gainditu (oraingo hau izanik egungo urte fiskala eta, aurrekoak, berriz, igaro diren bi urte fiskalak).          



II. ERANSKINA

«Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tzeko plana» programaren 2016ko deialdia.

1.  Deialdiaren xedea.

Deialdi honen bitartez «Gipuzkoako eskulangin­tza sektorea susta­tzeko plana» diru lagun­tza programaren 2016ko aurrekontu ekitaldiari dagozkion lagun­tzak emango dira.

2.  Finan­tza­keta.

Guztira deialdi honetan emango diren lagun­tzen zenbatekoa 502.500,00 eurokoa da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorreko ondorengo kontu-sailetan banatuta dago:

1.0410.110.470.00.02.2016: 196.500,00 €.

5.0410.110.470.00.02.2017: 125.000,00 €.

1.0410.110.770.00.01.2016: 131.000,00 €.

5.0410.110.770.00.01.2017: 50.000,00 €.

Baimendutako gastua handitu edo murriztu ahal izango du aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena esleituta duen organoak, diru lagun­tza ematea eba­tzi baino lehen. Dena den, horrek ez du beste deialdi bat egitea ekarriko. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldin­tza izango da diru lagun­tzak ematea eba­tzi aurretik kreditua erabilgarri deklara­tzea.       


3.  Deialdian eskaerak aurkezteko baldin­tzak.

3.1.  Lagun­tza hauek eskatu ahal dituzte 2. eta 3. oinarrietan aurreikusten diren baldin­tzak bete­tzen dituzten per­tsona eta entitateek.

3.2.  Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Gipuzkoako  Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2016ko uztailaren 19an amaituko da.               

4.  Proiektuak hasi eta buka­tzeko epea.

Oro har, diru lagun­tza izan dezaketen jarduerak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira eta 2017ko ­otsailaren 28rako amaituta izan beharko dituzte.

5.  Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

5.1.  Eskaeran, III. eranskin gisa doan ereduaren araberakoan, informazio hau jaso beharko da:

a)  Eska­tzailearen datuak.

b)  Diru lagun­tza eskaerari dagokion proiektuaren edo jarduerarenazalpen memoria.

3.1.e) oinarrian aurreikusitako jardueren kasuan:

— Aurreikusitako eskulangin­tzako enpresa parte-har­tzaileen kopurua.

— Aurreikusitako eskulangin­tzako enpresa parte-har­tzaileen kopurua, Gipuzkoako Eskulangin­tza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorrean inskribatuta daudenena, I. atala bereizita.

— Aurreikusitako azoka-egunak.

— 3.2 oinarrian ezarritako baldin­tzak bete­tzeko jarraituko den prozesua.

c)  Aurkeztutako proiektuaren aurrekontu xehatua.

d)  Proiektua elkarte gisa gara­tzen bada, elkarte horretakoentitateen lankide­tza akordioa, eran­tzu­kizunen eta jardueren banaketa ezarrita, eta aurreikusi diren kostu eta sarreren banaketa adierazita.

e)  Bildutako lagun­tzen ziurtagiria.

f)  Ardurapeko adierazpena, deialdi honetan eranskin gisa doan ereduaren araberakoa, eta eskaera telematikoan ere sar­tzen dena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzko 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan ezarritakoari jarraiki, entitate onuradun izaera lor­tzeko debekurik ez duela adierazten duena, baita emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2005eko ­otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren 2007ko abenduaren 28ko 14/2007 Legearekin zerikusia dutenak. Eta enpresak egungo urte fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» lagun­tzei buruzkoa, horiek jaso baditu.

g)  Zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­koetan egunean daudela egiazta­tzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoena. Dokumentazio horren ordez, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari baimena eman dakioke berariaz, berak zuzenean jaso ­ditzan datu horiek, horrelakoak emateko eskumena duten administrazioetatik.

5.2.  Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lu­rralde Orekako Departamentuak,  aurkeztutako proiektuak ondo ebaluatu eta erabaki­tzeko beharrezko­tzat jotako informazio oro eskatu ahal izango die eska­tzaileei. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluan ezarritako hamar eguneko epean informazio hori ez bada aurkeztu, eska­tzaileak eskaeran ­atzera egin duela ulertuko da, eta beste izapiderik gabe artxi­batu egingo da, aipatutako legeko 42. artikuluan ezarritakoaren araberako administrazio-ebazpenaren bidez.

6.  Borondatezko itzul­keta.

Per­tsona ala entitate onuradunak borondatezko itzul­keta egin nahi badu, ida­tzi bat bidali behar dio Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru diputatuari 16.4 oinarrian zehazten den moduan. Ida­tzi horrekin batera, agiri bat aurkeztu behar du egiazta­tzeko itzul­keta ES73 2095 0611 09 1061070594 kontuan egin duela.

7.  Eskulangin­tza enpresa berriak.

Deialdi honen ondorioetarako, honako hauek izango dira eskulangin­tza enpresa berriak: JEZn eta Gizarte Seguran­tzan 2015eko abuztuaren 1etik aurrera izena emanda daudenak eta oraindik Eskulangin­tza Sektorea Susta­tzeko Planaren barruko lagun­tza­rik jaso ez dutenak.