1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

12/2016 FORU DEKRETUA, maia­tza­ren 24koa, zeinaren bidez alda­tzen baita 2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Histo­ri­koan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arau­tze­koa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kon­tseiluak, 2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru dekretuaren bidez, Gipuz­koako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea onartu zuen, eta, horrela, 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbi­tzuenak, ezarritako prin­tzi­pioak zehaztu ziren, eta arau batean bildu zen ordura arte sistematikoki jaso gabe zegoena.

12/2008 Legeak, IV. tituluan, Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemaren finan­tza­keta arau­tzen du, eta finan­tza­keta iturrien artean erabil­tzaileen ekarpena aipa­tzen du.         

Erabil­tzaileek egin beharreko ekarpen hori zehazteko, legeak dio erabil­tzailearen baliabide ekonomikoak kontuan har­tzeaz gain, ekarpen ekonomikoa irizpide hauen arabera zehaztu behar dela:

a)  Prestazioaren eta zerbi­tzuaren mota eta kostua.

b)  Erabil­tzaileen balia­tze mailak.              

Gizarte Politikako Departamentuak antze­man du badaudela egoi­tza zentro ­batzuk, etxe­bizi­tza edo apartamentu modalitatekoak, mantenu zerbi­tzua eskain­tzen ez dutenak, eta gai hori ez dago 2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretuan jasota, beraz, foru dekretu hori egokitu egin behar da hasieran aurreikusi gabeko egoeretara.

Beste alde batetik, bere garaian departamentuak antze­man zuen bazirela egoi­tza zerbi­tzuen erabil­tzaile ­batzuk inolako diru sarrerarik ez zutenak eta Diru Sarrerak Berma­tzeko Euskal Sisteman ere sar ez zitezkeenak, hain zuzen, zerbi­tzu horien erabil­tzaile izateagatik.

Per­tsona horiei ­gutxieneko diru sarrera ­batzuk eskain­tze aldera, jaso­tzen duten zerbi­tzuan sar­tzen ez diren gastuei aurre egiteko, 2015eko apirilaren 21eko 11/2015 Foru Dekretua onartu zen, 2012ko ekainaren 19ko 31/2012 Foru Dekretua, Diru Sarrerak Berma­tzeko Lagun­tzena, alda­tze­koa. Horrela, per­tsona horiei diru kopuru bat ematen ­zitzaien, 1986ko maia­tza­ren 26ko 129/1986 Dekretuak araututako Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ongizateko Fun­tsa­ren pen­tsioaren parekoa.

Ondorioz, erabil­tzaileak per­tsona berak direnez gero, 2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretuan txer­tatu behar da berme ekonomiko hori.

Horiek horrela, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, Diputatuen Kon­tseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDA­TZEN DUT

Artikulu bakarra.  Alda­tzea, 2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arau­tze­koa.

2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua modu honetan alda­tzen da:

Bat.  25. artikulua alda­tzen da, 2. apartatua sartuta, eta ondoren aipa­tzen den moduan ida­tzita geratu da:

«25. artikulua.  Ekarpen ekonomikoa zehaztea.

1.  Honela zehaztuko da erabil­tzailearen ekarpena:

Errenta indibidualaren %75/365 egun = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan xedatutakoa.

2.  Nolanahi ere, mantenua ez denean egoi­tza zerbi­tzuan sar­tzen, errenta indibidualaren %65 hartu beharko da kontuan».

Bi.  Ondorengo edukia duen bigarren xedapen gehigarria eransten da, eta orain artekoa lehenengo xedapen gehigarria izango da:

«Bigarren xedapen gehigarria.  2. artikuluan adierazitako egoi­tza zerbi­tzuen erabil­tzaileek, alegia, inolako baliabide ekonomikorik ez dutenek eta erabil­tzaile izateagatik 2010eko maia­tza­ren 25eko 147/2010 Dekretuak araututako Diru Sarrerak Berma­tzeko Errenta jaso ezin dutenek aukera izango dute diru lagun­tza bat jaso­tzeko hilero, eskaera egin ondoren, 1986ko maia­tza­ren 26ko 129/1986 Dekretuak araututako Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ongizateko Fun­tsa­ren pen­tsioaren parekoa».

Hiru.  Foru dekretu honen eranskinak, erabil­tzaileei mantenu zerbi­tzu­rik eskain­tzen ez dieten zerbi­tzuen berezitasuna jaso­tzen duenak, ordezten du ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretuaren I. eranskina, zerbi­tzu bakoi­tzari dagozkion erabilera libreko kopuruak ezar­tzen dituena.

Xedapen indargabe­tzailea.

Indarrik gabe gera­tzen dira Diru-sarrerak Berma­tzeko Lagun­tza ezar­tzen duen 2012ko ekainaren 19ko 31/2012 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarria, eta foru dekretu honetan xedatutakoarekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Amaierako xedapena.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2016ko maia­tza­ren 24a.

                                                            Diputatu Nagusia          
                                                       Markel Olano Arrese.

           Gizarte Politikako
            Departamentuko
             Foru Diputatua,          
         Maite Peña López.
        (3965)

I. ERANSKINA

ERABILERA LIBREKO KOPURUAK

(Indarrean dagoen urteko Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren portzentajean adierazita)

 

Zerbitzu mota

Erabilera librea

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza zentroak

LGSren %23

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroak

LGSren %60

Desgaitasuna dutenentzako egoitza zentroak eta etxebizitzak (mantenuarekin)

LGSren %35

Desgaitasuna dutenentzako egoitza zentroak eta etxebizitzak (mantenurik gabe)

LGSren %50

Desgaitasuna dutenentzako eguneko zentroak

LGSren %60

Buruko gaixotasuna dutenentzako egoitza zentroak eta etxebizitzak (mantenuarekin)

LGSren %40

Buruko gaixotasuna dutenentzako egoitza zentroak eta etxebizitzak (mantenurik gabe)

LGSren %50

Errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroak

LGSren %60

Egoitza unitate soziosanitarioak

LGSren %23