3
TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRENTERIAKO UDALA

Kontuhartzailetza

Iragarkia

Jendaurreko erakustaldia amaitu da eta, ez denez inolako erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu, Osoko Bilkurak 2015eko apirilaren 28an Errenteriako Udalean diru-lagun­tzak ematea arau­tzeko udal Ordenan­tza­ren inguruan hartutako erabakiak irmoak eta behin betikoa da. Testua ondorengo hauxe delarik:    


Errenteriako udalean dirulagun­tzak ematea arau­tzeko udal ordenan­tza.

ZIOEN AZALPENA

Sektore publikoko finan­tza-jarduera zati handi bat diru-lagun­tzen bidez bidera­tzen da, era horretan, finan­tza-lagun­tzako neurrien bitartez, erakunde publikoen edo pribatuen eskabide sozial eta ekonomikoei eran­tzu­tearren.

Errenteriako Udalak, lurralde-administrazioa denez, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Tokiko Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituenak, esleitutako eskumenak ditu, eta autonomia- eta foru-arautegiak; eta jarduerak, diru-lagun­tzei dagokienez, erabateko garran­tzia du.

Ikuspegi ekonomiko batetik, diru-lagun­tzak gastu publikoaren garran­tzi handiko modalitatea da, eta horregatik, aurrekontu politikaren norabideetara egokitu behar dira.

Administrazioaren ikuspegitik, diru-lagun­tzak interes orokor­tzat ­jotzen diren jokabide zehatz ­batzuk susta­tzezko teknika dira, eta are gehiago, Administrazio Publikoaren eta partikularren arteko lankide­tza prozedura interes publikoko jarduerak kudea­tzeko.

Jatorri ezberdinak dituzten diru-lagun­tza ugari badaude, eta, hortaz, segimendu eta kontrol eraginkorrak izan behar dituzte.      

Diru-lagun­tzen kudeaketa eta segimendua hobe­tzea, arau gabeziak zuzen­tzea, eta arlo honetan gerta daitezkeen jarrera iruzurgileak kontrola­tzea oinarrizkoak dira diru-kopuru eraginkorrak eta eragingarriak lor­tzeko gastu modalitatearen arabera, eta bateragarri egitea gero eta garran­tzi handiagoa duen diru-lagun­tzen politika, egungo aurrekontu-politikaren norabidearekin.

Kontu Auzitegiak eta geroz eta handiagoagoa den doktrina horren sektore batek proposatu dute diru-lagun­tzen alorreko arautegi orokor bat, dagoen ziurtasun-gabezia egoera juridikoa eta hutsu­neak konpon­tze­arren. Horregatik onartu ziren azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorra, eta horren Garapenerako Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartua, eta aplika daitezkeen bestelako xedapen arau-emaileak.

Ordenan­tza Orokor honen helburua, beraz, Errenteriako Udalaren eta bere organismo autonomoen diruz lagundutako jarduera guztia koka­tzea da. Ondoren, udal azpi-sail bakoi­tzak kudea­tzen dituen oinarri orokor eta espezifikoak eta, urtero, dagozkion deialdiak, onartuko dituzte zenbatekoaren arabera, hain zuzen ere gastua onar­tzeko eskumena duen organoak.

Ordenan­tza hau ondorengo tituluek eta xedapenek osa­tzen dute:

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

Ordenan­tza honen xede da Errenteriako Udalak eta bere organismo autonomoek ematen dituzten diru-lagun­tzen irizpideak eta emakida prozedura arautu eta ezar­tzea, azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak, non bertan onar­tzen den horren garapenerako erregelamendua, xeda­tzen dutenaren arabera.

2. artikulua.  Diru-lagun­tzen kon­tzep­tua.

1.  Diru-lagun­tza­tzat hartuko da Errenteriako Udalak edo bere organismo autonomoek egiten dituzten edozein diru-ezarpena, per­tsona fisikoen edo juridikoen, publikoen edo pribatuen alde, eta, betiere honako baldin­tzak bete­tzen badira:

— Ematea onuradunen zuzeneko kontraprestaziorik gabe egitea.

— Ematea helburu zehatz bat bete­tze­ari lotuta egotea, proiektu bat gauza­tze­ari, jarduera bat egiteari, jokamolde berezi bat har­tze­ari, egindakoak nahiz egin gabeak izan, edo hainbat egoera aldi berean gerta­tze­ari, eta onuradunak ezarri diren betebehar material eta formal guztiak bete beharko ditu.

— Diruz lagundutako proiektuak, ekin­tzak jokaerak edo egoerak xede izan dezala erabilera publikoko edo interes sozialeko jarduera susta­tzea.

2.  Ordenan­tza hau ez da kasu hauetan aplikatuko:               

— Aplikatu daitekeen zerga- edo sektore- legeriak araututako diru-lagun­tzak desegokiak direnean (hobariak, salbuespenak).

— Zerbi­tzu publiko baten emakidadunari emandako diru-lagun­tzak zerbi­tzuaren fun­tzionamenduaren kontraprestazio gisa jaso­tzen dituenean.

— Udalak bitarteko soil gisa jardun eta beste administrazio ­batzuek emandako diru-lagun­tze­tan.

— Udalaren ekarpenak, erakunde har­tzaileen jarduerak osorik finan­tza­tzeko bidera­tzen direnean: organismo autonomoak, enpresa-erakunde publikoak; par­tzuergoak; mankomunitateak; fundazioak; elkarteak, e.a., non Udalak horietan ordezkari­tza duen eta urtero lagun­tza ekonomikoak egiten dituen horien aurrekontuak diruz lagun­tzeko.      

— 7/1985 Legeak, Toki Araubidearen Oinarriak arau­tzen dituenak, 5. xedapen gehigarrian (Udalen Federazioa eta Elkartea) aipa­tzen dituen elkarteen aldeko diru-lagun­tzak.

— Korporazioan ordezkatutako talde politikoen fun­tzionamendu-gastuak ordain­tzeko diru-lagun­tzak.

3. artikulua.  Araudi aplikagarria.

Diru-lagun­tzen emakida eta emailearen eta erakunde onuradunaren arteko erlazio juridikoa bai Udal Ordenan­tza honek, bai diru-lagun­tzen lerro bakoi­tza­ren oinarri orokor eta bereziek arautuko dute., hala nola emakidaren unean indarrean dagoen araudiak.

Ordenan­tza honetan aurreikusi ez den orotan, oinarri orokor eta espezifikoetan, eta deialdian, ezarriko da azaroaren 17ko Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorra eta horren Garapenerako Erregelamendua, 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, uztailaren 21ekoa, eta aplika­tze­koak diren gainerako xedapenak.

4. artikulua.  Diru-lagun­tzen izaera.

Ordenan­tza orokor honek araututako diru-lagun­tzek borondatezko izaera dute, ez dute sor­tzen ondorengo urteetarako beste diru-lagun­tza ­batzuk lor­tzeko eskubiderik (urte ani­tzeko gastu gisa eman ezean), eta ezin dira aurrekari gisa alegatu.

Diru-lagun­tzak emakidak baldin­tza gisa duen interes orokorreko helburua bete­tze­ari atxi­kita daude eta itzu­lezinak dira. Nolanahi ere, emakidaren unean ezarritako baldin­tza eta kargak bete ezean, ­itzuli egin beharko dira.            

Edozein kasutan, udala eta bere mendeko erakundeak libre geratuko dira diruz lagundutako per­tso­nek edo erakundeek egin behar dituzten jardueretatik sortutako eran­tzu­kizun zibiletatik eta merkatari­tzako, laneko edo edozein motako eran­tzu­kizunetatik.

II TITULUA

DIRU-LAGUN­TZEN PROZEDURA ETA KUDEAKETA

5. artikulua.  Irizpide orokorrak.

1.  Ordenan­tza Orokor honek aipa­tzen dituen diru-lagun­tzak ondorengo oinarri hauen arabera kudeatuko dira:          

a)  Publizitatea, gardentasuna, lehia, objetibotasuna, berdintasuna eta bereizkeriarik eza.

b)  Eragingarri izatea Administrazio emaileak finkatutako helburuak bete­tze­rakoan.

c)  Eraginkortasuna izatea baliabide publikoak esleitu eta erabil­tzean.

2.  Diru-lagun­tzak lehia edo zuzeneko emakida bidez emango dira.

6. artikulua.  Diru-lagun­tzen zenbatekoa.

Diru-lagun­tza­ren zenbatekoak, beste Administrazio publiko edo erakunde pribatu ­batzuek helburu berarekin emandako diru-lagun­tze­kin batera, ezingo du diruz lagundutako obraren edo jardueraren kostua gainditu.

Ezingo da deialdian zehazten den baino zenbateko handiagoko diru-lagun­tza­rik eman, Legea gara­tzeko Erregelamenduan aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.

7. artikulua.  Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

1.  Diruz lagundu ahalko dira herriaren intereseko­tzat ­jotzen diren zerbi­tzuak eta jarduerak, betiere Udalaren eskumeneko organoek halakoak susta­tzea egoki baderi­tzote.               

2.  Zehazki honako udal sail edo azpi-sail, edo organismo autonomoen zerbi­tzuak izango dira:

— Kultura.

— Gazteria.

— Hezkun­tza.

— Euskara.

— Berdintasuna.

— Gizarte Zerbi­tzuak.

— Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankide­tza.

— Ingurumena.

— Hirigin­tza.

— Kirolak.

— Musika.

Eta, Udalak susta­tzea egoki­tzat ­jotzen dituen beste zerbi­tzu edo jarduera zehatz ­batzuk.

3.  Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira, arau honetan aurreikusitako ondorioetarako, diruz lagundutako jardueraren izaerari inolako zalan­tza­rik gabe eran­tzu­ten diotenak, eta diru-lagun­tzen oinarri espezifikoek ezarritako epean egiten direnak.

Egindako gastu­tzat joko da diru-lagun­tza arau­tzen duen araudiak zehaztutako justifikazio-epea amaitu aurretik eskudirutan ordaindu dena.

Legean aurreikusitako diruz lagun­tzeko gastuez gain, finan­tza-gastuak, aholkulari­tza juridiko edo finan­tza gastuak, notario–eta erregistro-gastuak, eta diruz lagundutako proiektua gauza­tzeko adituen gastuak, eta administrazioko espezifikoak diruz lagundu daitezke, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude, eta jarduera hori modu egokian presta­tzeko edo buru­tzeko ezinbestekoak baldin badira, eta, betiere oinarri berezietan horrela aurreikusten bada.

4.  Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak obra exekuta­tzeko gastua 30.000 €an gaindi­tzen badu, edo 12.000 €an ekipamendu ondasunen horniketa edo aholkulari­tzako edo lagun­tza teknikoko enpresek emandako zerbi­tzuak direnean, onuradunak ­gutxienez hiru horni­tzaile ezberdinen eskain­tzak eskatu beharko ditu zerbi­tzua emateko kontratatu edo ondasuna entrega­tzeko konpromisoa hartu aurretik. Nolanahi ere, salbue­tsita geratuko dira, diruz lagundu daitezkeen ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan zerbi­tzu hori horni­tzen edo ematen duten nahikoa erakunde ez badago, edo gastua egin bada diru-lagun­tza eskatu aurretik.    

Aurkeztutako eskain­tzen arteko hautaketa (justifika­tzeko dokumentazioarekin batera edo, hala badagokio, diru-lagun­tza­ren eskaerarekin batera ekarri beharko dena) eraginkortasun eta ekonomiako irizpideen arabera egingo da; eta, proposamen ekonomikorik onena hautatu ez bada, memoria batean berariaz justifikatu beharko da erabakia.

8. artikulua.  Aurrekontua kon­tsigna­tzea.

1.  Diru-lagun­tzak gastu publiko­tzat joko dira, eta horien eraginkortasuna baldin­tza­tuko du deialdi bakoi­tzean aurreikusten den nahikoa aurrekontu-kreditu eta egokia egoteak.             

2.  Diru-lagun­tzen emakidatik sortutako eduki ekonomikoko betebeharrei aurre egiteko, beharrezkoa bada aurrez aurrekontua alda­tzea, dagokion espedientea tramitatuko da abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauak ezarritako eran, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzkoa dena, edo unean-unean indarrean dagoen araudiak ezarritako moduan.

9. artikulua.  Finan­tziazioaren muga, bateragarritasuna eta aldiberekotasuna beste diru-lagun­tza ­batzuekin.

Udalak eta bere organismo autonomoek araudi hau betez emandako diru-lagun­tzak bateragarriak izango dira edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin emandako bestelako diru-lagun­tza, lagun­tza, diru-sarrera edo baliabideekin.

Aurrekoa gertatuz gero, onuradunak jakin bezain laster jakinarazi beharko dio organo emaileari lortu dituela diru-lagun­tza, lagun­tza, diru-sarrera edo baliabide horiek, eta, nolanahi ere, jasotako fondoei emandako aplikazioa justifikatu aurretik.            


Udalak eta bere organismo autonomoek emandako diru-lagun­tzen zenbatekoak ezingo du inola ere gainditu, bakarka zein beste diru-lagun­tza, lagun­tza, diru-sarrera edo baliabide ­batzuekin batera, erakunde onuradunak diruz lagunduta garatu beharreko jardueraren kostua.

10 artikulua.  Lehia bidezko emakida.

1.  Lehia diru-lagun­tzak emateko ohiko modua da.

2.  Hauta­tze prozesuan batera aztertuko dira, prozedura bakar batean, ezarritako epean aurkeztutako eskaera guztiak, eta administrazio-egin­tza bakarrean erabakiko da oinarri berezietan aurreikusitako baldin­tzak bete­tzen dituen/dituzten eskaeraren/eskaeren alde eta, lor­tzen badute, aldi berean, oinarrietan bertan finkatutako balorazio-irizpideak aplikatuz puntuazio handiena.

3.  Emakidarako eskumeneko organoak, behar bezala arrazoituta, bete gabe ­utzi ahalko du hauta­tze prozesua edo aurreikusitako zenbateko guztia edo aurrekontuko partidari edo bere loturako pol­tsari dagokion kreditua ez agor­tzea.

4.  Salbuespen gisa, eskumeneko organoak, propor­tzionalki, banatuko du diru-lagun­tza­ren onuradunen artean diru-lagun­tze­tara bideratutako gehieneko zenbateko guztia.

5.  Organo kolegiatu tekniko bat (Balorazio Batzor­dea) sortuko da eskaerak aztertu eta balora­tzeko, espedientean behar bezala oinarritutako egoera zeha­tzak daudenean izan ezik. Adibidez automatikoki aplika­tzen diren balorazio irizpideak, edo balorazio profesionala eska­tzen duten onuradunen ezaugarri per­tso­nalak egotea, etab.             

6.  Diru-lagun­tza emango duen Sailaren Informazio Batzor­deak informatuko du aurkeztutako proposamen teknikoaren gainean.

7.  Salbuespen gisa, diru-lagun­tza­ren oinarri espezifikoek eta deialdiak, diru-lagun­tza lerroaren ezaugarri bereziek oinarri hartuta, eskabide bakoi­tza­ren­tzat banakako azterketa bat aurreikusi ahalko dute, eta eskabide bakoi­tza­ren­tzat emakidarako banakako egin­tza bat, betiere balorazio eta/edo puntuazio irizpideak aldez aurretik ezarrita badaude, berdintasun prin­tzi­pioaren arabera ezar­tzen badira, eta legeak aurreikusten dituen gainerako bermeak errespeta­tzen badira.

11. artikulua.  Zuzeneko emakida.

1.  Emakidak zuzenean egin ahal izango dira, eta lehia eta publizitatea ez dira nahitaezkoak izango kasu hauetan:     

a)  Esleipenak izendunak direnean Udalaren hasierako Aurrekontu Orokorrean edo Osoko Bilkuran onartutako kreditu aldaketetan.

b)  Administrazioari diru-lagun­tza ematea edo diru-lagun­tza­ren zenbatekoa lege arau batek agindu dionean. Halakoetan bere araudiaren arabera aplikatu beharreko emakida prozedurari jarraituko diote.

c)  Salbuespen gisa:

c1)  Interes publiko sozial, ekonomiko edo humanitario gisako arrazoiak egiazta­tzen direnean, hala nola deialdi publikoa eragozten duten behar bezala justifikatutako bestelako arrazoi ­batzuk.

c2)  Bestelako diru-lagun­tza ­batzuk, non justifikaturik dagoen lehiakortasun prin­tzi­pioa ezar­tzeko zailtasuna.

2.  Aurrekontuan aurreikusitako zuzeneko diru-lagun­tza izendunetarako espedientean, txos­ten tekniko bat sartuko da, non bertan justifikatuko den prozeduraren egokitasuna lehiakortasun gabeko salbuespena izateko, eta diru-lagun­tzako xedeko proiektua, aurrekontuarekin batera, onuradunaren identifikazioa, aldeek sinatu beharreko lankide­tza hitzar­mena, eta indarrean dagoen legeriak eska ditza­keen gainerako dokumentuak.

3.  Zuzeneko diru-lagun­tza bereziak emateko espedientean sartuko da udal sail edo azpi-sailaren Zinego­tzi/Arduradunak sinaturiko memoria. Bertan justifikatuko da diru-lagun­tzen izaera berezia, interes publikoa, soziala, ekonomikoa eta humanitarioa egiazta­tzeko arrazoiak zein diren eta deialdi publikoa egitea eragozten duten bestelakoak.     

4.  Diru-lagun­tzen emakida izendunek zein gainerako zuzeneko emakiden akordioak baldin­tza hauek bete beharko dituzte ­gutxienez:

a)  Lagun­tza­ren edo diru-lagun­tza­ren xedearen deskribapen zeha­tza.

b)  Gastua aurrekontuko zer partidari egozten zaion.

c)  Diru-lagun­tza kudea­tzeko organo arduraduna.

d)  Lagun­tza­ren zenbatekoa, eta, hala balegokio, gehieneko zenbatekoa kon­tzep­tuka xehatuta emango da.

e)  Diru-lagun­tza presta­tzeko itun edo hitzar­men bat sina­tzea aurreikusi eta baimen­tzea, edo hala badagokio emakida baliogabe­tzea.

f)Aipatu behar da dru-lagun­tzen emakidarako kontuan hartutako baldin­tzak alda­tzeak, eta nolanahi ere, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu ­batzuek emandako lagun­tzak edo diru-lagun­tzak, eta hala badagokio, xede bereko edozein diru-sarrera edo baliabide aldi berean lor­tzeak emakida ebazpena alda­tzea ekarri ahalko duela, betiere lagun­tza­ren onuradun izateko ezarritako ­gutxieneko baldin­tzak babestuz. Horren haritik, beste lagun­tza, diru-lagun­tza edo baliabide ­batzuk aldi berean gerta­tzeko aukera, edo hala badagokio, hori jaso­tzeko bateraezintasuna aipatu egin beharko da, modu horretan behar baino gehiagoko finan­tza­zioa saihesteko.            

g)  Ordain­tzeko epea eta modua.

h)  Onuradunak lagun­tza edo diru-lagun­tza­ren xedea bete­tzea eta jasotako fondoen aplikazioa justifika­tzeko epeak eta modua.              

i)  Berme-araubidea, bidezkoa denean.

j)  Onuradunaren betebehar zeha­tzak aipa­tzea, hala badagokio. Nolanahi ere, ez dira baztertuko Diru-lagun­tzen Legearen 14. artikuluan modu orokorrean jasotakoak.

k)  Hala badagokio, diru-lagun­tza ezin exijitu daitekeen edo itzul­tzea legokiokeen ustezko zeha­tze­tan. Nolanahi ere, ez dira baztertuko Diru-lagun­tzen Legearen 37. artikuluan modu orokorrean jasotakoak.

5.  Dagokion hitzar­menean edo hala badagokio, emakidaren ebazpenean, onuradunaz eta diru-lagun­tza­ren zenbatekoaz gain, helburua, epea eta justifikazioaren forma finkatuko dira.         

Hartutako erabakiek administrazio-bideari amaiera emango diote.

12. artikulua. Per­tsona onuradunak.

Diru-lagun­tza­ren per­tsona onuradun­tzat joko da emakida emateko oinarri gisa erabili zen jarduera gauzatuko duen per­tsona fisikoa edo juridikoa, eta emakida ematea legitima­tzen duen egoeran dagoena.

Diru-lagun­tze­tarako aukera izan lezakete ordenan­tza honek ezar­tzen dituen baldin­tza guztiak bete­tzen dituzten per­tsona fisiko edo juridiko guztiek, oinarri orokor eta espezifikoak eta dagokion deialdia, hala nola indarrean dagoen legeriak ezarritako gainerako baldin­tzak.

Elkarteek eta fundazioek, diru-lagun­tzen onuradun izan ahal izateko, dagokien erregistro ofizialean inskribatuta egon beharko dute.

Onuradun izan ahal izango dira per­tsona fisiko edo juridikoen elkarteak, publikoak nahiz pribatuak, ondasun-erkidegoak edo bestelako edozein unitate ekonomiko, nahiz eta nortasun juridikorik ez izan, proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditza­ketenak, edo diru-lagun­tza­ren emakida motiba­tzen duen egoeran daudenak, betiere deialdi bakoi­tzean aurreikusten bada.  

2.  Diru-lagun­tza horien emakida ezingo eskuratuko dute, indarrean den araudiari jarraiki, eskubide hori mugatuta edo ezabatuta duten per­tso­nek edo erakundeek. Halaber, ezingo dituzte diru-lagun­tzak lortu behin betiko ebazpen bidez eskubide hori ebazpenak erabakitako epean gal­tzera zigortutakoek ere, edo Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrak 13. artikuluan adierazitako beste edozein kasutan daudenek.

Ordenan­tza honetan araututako diru-lagun­tza eta lagun­tza deialdietara ezingo dira aurkeztu, dagokion zigorrak ezar­tzen duen epean zehar, zigor edo administrazio arloko zigorra jaso duten per­tso­nak, eta horren ondorioz, diru-lagun­tza edo lagun­tza publikoak lor­tzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgai­tzen duen lege-debeku baten eraginpean daudenak.

3.  Zehazki, ezin izango dira diru-lagun­tza onuradun izan:

— Sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala dutenak, eta 4/2005 Legearen itzal­pean debeku horrekin zehatutakoak.       

— Helburuetan, kideak onar­tzeko sisteman, fun­tziona­menduan, ibilbidean, jardueretan, antolaketan edo estatutuetan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren prin­tzi­pioa urra­tzen duten per­tsona fisiko edo juridikoak.

— Kideak onar­tzeko prozesuan edo bere fun­tzionamenduan sexu-arrazoiengatiko diskriminazioa egiten duten elkarteak.

13. artikulua.  Eskumeneko organoak.

Diru-lagun­tzen lerro bakoi­tze­rako deialdia, bere ebazpena, eta diru-lagun­tzen zuzeneko emakida eskumeneko organoari egokituko zaio unean uneko gastua onar dadin, Errenteriako Udalaren administrazio antolaketan. Organismo autonomoen kasuan, eskumeneko organoa entitatearen Zuzendari­tza Batzor­dearen edo Gida Batzor­dearen Lehendakaria izango da bakoi­tzak dituen eskumenen arabera.              

14. artikulua.  Prozeduraren hasiera.

Lehia bidezko diru-lagun­tzen emakidarako prozedura ofizioz hasiko da beti, eskumeneko organoak onartutako deialdiaren bidez, eta Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrean adierazitako edukia izango du.           

15. artikulua.  Eskaerak.

Diru-lagun­tzen emakidarako aurrez eskaera egin beharko da, diru-lagun­tzen lerro bakoi­tze­rako eredu ofizialaren arabera, eta dokumentazio honekin batera egon beharko du derrigorrez:

— Erakunde eska­tzailearen per­tsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.

— Erakunde eska­tzailearen IFZren fotokopia, hala badagokio.

— Diruz lagun­tzea nahi den proiektuaren, jardueraren edo programaren originala, erakunde eska­tzailearen organo eskudunak onartua.

— Programaren gastuen (kon­tzep­tuak eta zenbatekoak) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua.

— Zinpeko deklarazioa, non beste sail, erakunde, organismo, eta abarrei egindako diru-lagun­tzen eskaerak jasoko diren, edo, hala badagokio, eman zaizkien diru-lagun­tze­nak.        

— Euskarak eta berdintasunak zein tratamendu izango duen jardueraren hedapenean.

— Zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­koak eta Errenteriako Udal eta bere organismo autonomoarenak egunean dituela egiazta­tzen duen aitorpena, eta diru-lagun­tzen onuradun izateko ez daudela diru-lagun­tzen lege orokorraren 13. artikuluan, edo indarrean dagoen bestelako araudian, adierazitako inolako debeku-auzitan nahastuta.             

Dokumentazio hori per­tsona edo erakunde eska­tzaileak interesgarri­tzat ­jotzen duen beste edozeinekin osatu ahal izango du.

16. artikulua.  Akats zuzen­tzea.

Eskaerak deialdiaren arauan ezarritako baldin­tzak bete­tzen ez baditu, interesatuari zuzen­tzeko eskatu zaio gehienez eta ezin luzatu den 10 laneeguneko epean, eta gainera, hala egin ezean, bere eskaerari uko egingo diola jakinaraziko zaio, aurrez azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 71. artikuluan aurreikusten dituen baldin­tzen arabera emango den ebazpena hartuta.         

17. artikulua.  Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

Diru-lagun­tzen lerro bakoi­tza­ren deialdian zehaztuko dira.      

18. artikulua.  Instrukzioa eta proposamena.

1.  Lehia bidezko prozeduren instrukzioa deialdian izenda­tzen den organoari egokituko zaio.         

Instrukzio-jardunek barne hartuko dituzte:

a)  Ebazteko beharrezko­tzat ­jotzen diren edo diru-lagun­tza erregula­tzen duten arauek exiji­tzen dituzten txos­tenak eska­tzea. Txos­ten horiek 10 laneguneko epean eman beharko dira, horiek emateak epe laburragoa edo luzeagoa behar izan ezean, eta azken kasu honetan ez da izango bi hilabetetik gorakoa.

b)  Eskaeren edo eskarien ebaluazioa, diru-lagun­tza erregula­tzen duen arauan edo, hala badagokio, deialdian ezarritako ebaluaziorako irizpideen, formen eta lehentasunen arabera eginda.

2.  Instrukzio-organoak eskaerak ebaluatu ondoren, horretarako sortutako balorazio batzor­deak egindako ebaluazioaren emai­tza zehazten duen txos­tena emango du.

Balorazio batzor­dea ­gutxienez honako hauek osatuta egongo da: diru-lagun­tza ematen duen saileko edo azpi-saileko informazio-batzor­deko arduraduna, edo diru-lagun­tza lerroaren teknikari arduraduna, sail edo azpi-sail horretako Aholkulari Juridikoa Udal Kontu-har­tzailea edo hark eskuorde­tzen duen per­tsona, Euskara Saileko teknikari bat, eta Udaleko Berdintasunerako teknikaria.

3.  Balorazio batzor­dearen espediente eta txos­tena aztertu ondoren, instrukzio organoak behar bezala arrazoitutako behin behineko ebazpen-proposamena egingo du, eta hamar laneguneko epea eskainiko die per­tsona interesatuei alegazioak aurkezteko.

Entzu­naldi tramite hau alde batera ­utzi ahalko da prozeduran ager­tzen ez kontuan har­tzen ez bada per­tsona interesdunek argudiatutako beste egin­tza­rik, alegaziorik edo frogarik. Kasu honetan, ebazpen-proposamena behin betikoa izango da.

4.  Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

Proposamen horrek diru-lagun­tza­ren emakidarako proposa­tzen dituen eska­tzaileen zerrenda eta zenbatekoa adierazi beharko ditu, bere ebaluazioa eta hori egiteko erabilitako balorazio-irizpideak zehaztuta, hala nola zer eskaera ez dituen ain­tzat hartu eta zer arrazoitan oinarritu den.

5.  Espedientean organo instruktorearen txos­tena egon beharko da, non bertan jasoko den bere eskutan dagoen informazioaren arabera, onuradunek bete­tzen dituztela diru-lagun­tzak eskura­tzeko baldin­tza guztiak.

6.  Diru-lagun­tza bana­tzeko behin betiko erabakia diru-lagun­tza ematen duen saileko Informazio Batzor­deak ebaluatuko du, eta horren egokitasunaz informatuko du.

19. artikulua.  Ebazpena.

1.  Behin betiko ebazpen-proposamena informatutakoan, eskumeneko organoak prozedura eba­tziko du, arrazoitutako ebazpen bidez, diru-lagun­tzen oinarri orokorrek eta bereziek xeda­tzen dutenaren arabera, eta prozeduran bere ebazpenaren oinarriek egiaztatuta geratu beharko dute.               

2.  Ebazpenak espresuki bildu beharko du, hala badagokio, gainerako eskaerak ain­tzat ez har­tzea eta zer arrazoitan oinarritu den.

3.  Ebazpenean jaso beharko da diru-lagun­tza­ren zenbatekoa, ordain­tzeko modua, justifikazio-forma eta ordenan­tza orokor honetan, oinarri berezietan edo indarrean den araudian eskatutako gainerako baldin­tzak eta eskakizunak.      

4.  Ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta banan-banan jakinaraziko zaie per­tsona edo entitate eska­tzaileei.

5.  Behin betiko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa da, dagokion deialdia argitara­tzen denetik konta­tzen hasita. Epe hori ebazpen zeha­tza jakinarazi gabe igarotakoan, per­tsona edo entitate eska­tzaileek eze­tsi­tzat jo ahal izango dituzte bere diru-lagun­tza­rako eskaerak. 

6.  Ebazpenak baliogabetu edo deusezta­tzeko kausa izango dira administrazio prozeduraren legerian aurreikusitakoak. Kausa horietakoren bat gerta­tzen denean, diru-lagun­tza eman duen organoak berak ofizioz berrazter­tze­ari ekingo dio edo, hala balegokio, kaltegarri­tzat jotze­ari eta geroko inpugnazioari, administrazio prozedurari buruzko araudian xedatutakoari jarraiki. Ebazpenak ofizioz berrazter­tzea ez da bidezkoa izango legearen 37. artikuluan aurreikusitako itzu­lera-kausak gerta­tzen direnean.

7.  Halaber, aplika­tze­koa izango da egin­tzak ezezta­tzeko eta aka­tsak zuzen­tzeko 30/1992 Legeak 105. artikuluan xeda­tzen duena.

Diru-lagun­tzen zuzeneko emakida gerta­tzen denetan, emakida-ebazpenak eta, hala badagokio, diru-lagun­tza horiek bidera­tzen dituzten hitzar­menek ezarriko dituzte aplika­tze­koak diren baldin­tzak eta konpromisoak.

20. artikulua.  Onarpena.

Diru-lagun­tza eraginkor izateko, onuradunak diru-lagun­tza hori eta eskain­tza­ren baldin­tzak erreparorik gabe onartu behar ditu, oinarri espezifikoek edo emakida-akordioak adierazten duten eran eta epean.        

Per­tsona edo entitate onuradunak bere onarpena dagokion epean aurkeztuko ez balu, edo horri buruzko erreparorik jarriko balu, udalak, onuradunak dirulagun­tza onartu duela uste izango du.

21. artikulua.  Per­tsona edo entitate onuradunaren bete beharrak.

Per­tsona edo erakunde onuradunaren betebeharrak, oinarri orokor eta espeziokoetan jasotakoez gain, hauek dira:       

a)  Helburua bete, proiektua burutu, jarduera gauzatu edo diru-lagun­tzen emakidak fun­tsa­tzen duen portaera izatea.               

b)  Organo emailearen edo, hala badagokio, entitate lagun­tzailearen aurrean eskakizunak eta baldin­tzak bete direla justifika­tzea, hala nola jarduera gauza­tzea, eta diru-lagun­tza­ren emakidak edo gozamenak zehazten duten xedea bete­tzea.      

c)  Diruz lagundutako jarduera gara­tzeko eta bere zehaztapenak bete­tzeko behar diren baimen guztiak lor­tzea.           

d)  Organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jardunen mende jarri eta lagun­tzea, indarrean den araudiaren baldin­tze­tan, hala nola kontrol-organoek egin ditza­keten finan­tzako beste egiaztapen- eta kontrol-jardunen mende aurreko jardunetan eska­tzen zaion informazio guztia ekar­tzea.

e)  Emakidarako ebazpen-proposamena egin aurretik, eta horrela dagokionean, ordainketa bakoi­tza egin aurretik, zerga-betebeharrak, Gizarte Seguran­tza­koak eta Errenteriako Udalarenak eta bere organismo autonomoenak egunean dituela egiaztatu.        

Udalaren zerga-betebeharrak egunean dituela egiazta­tzeko, nola nahi ere 30/1992 legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 35. artikuluan hala onar­tzen duenez, hiritarrek eskubidea dute Administrazioaren esku dauden dokumentuak ez aurkezteko, eta tokiko entitateak berak espedienteari eran­tsiko dion ziurtagiria emango du.      

f)  Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako dokumentuak eduki­tzea, kasu bakoi­tzean behar bezala ikuskatutako dokumentuak onuradunari aplika­tze­koa den merkatari­tza eta sektore legeriak eskatutako baldin­tze­tan, hala nola kasu bakoi­tzean merkatari­tzako eta sektoreko legeriak exiji ditza­keen kontabilitate-egoerako orriak eta erregistro zeha­tzak, eta diru-lagun­tzen oinarri espezifikoek exiji ditza­keten kontabilitate-egoerako orriak eta erregistro zeha­tzak konproba­tze eta kontrol eskumenak behar bezala gauza­tzen direla berma­tzeko.

g)  Jasotako fondoen aplikazioa justifika­tzeko dokumentuak gorde­tzea, dokumentu elektronikoak barne, konproba­tze eta kontrol jardunen xede izan daitezkeelako, lau urteko epean zehar.

h)  Organo emaileari jakinaraztea, hala badagokio, edozein Administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik, nazional zein nazioartekotik, diruz lagundutako jarduera finan­tza­tzen duten beste diru-lagun­tzak, lagun­tzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortu izana.

i)  Jakinaraztea diru-lagun­tza­ren emakidarako kontuan izan den edozein egoera objektibo zein subjektiboren aldaketa.

j)  Ordenan­tza honetan aurreikusitako ustezkoetan jasotako fondoak itzul­tze­ari ekitea.

k)  Diruz lagundutako jardueraren hedapen-ekin­tze­tan, jasota geratuko da Errenteriako Udalaren edo bere erakunde autonomoaren lankide­tza bidez emandako diru-lagun­tza.

l)  Eduki politiko edo errebindikazioko elementurik ez sar­tzea, edozein joeratakoa delarik, diruz lagundutako jarduerarekin zerikusi duten argitaratutako idazki, iragarki, ohar, propaganda (ahozkoa nahiz ida­tziz­koa izan) eta bestelako komunikazioetan. Era berean, pankartarik edo bestelako elementurik ez da eraku­tsiko diruz lagundutako jardueraren garapenean zehar.

m)  Jardueraren garapenean zehar per­tso­naren oinarrizko eskubideekiko behar den errespetua erakustea eta indarrean diren legeak errespeta­tzea.

n)  Hizkun­tza ariloko eginkizunak bete­tzea, hain zuzen ere, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak ezarritakoak, Euskararen erabileraren normalizazioari buruzkoa dena, eta garapen xedapenetan.

ń) Aplikatu beharreko indarrean dauden arautegiak errespeta­tzea. Bereziki, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako 4/2005 Legea.

III. TITULUA

DIRU-LAGUN­TZEN ORDAINKETA

22. artikulua.  Abonua eta ordainketa aurreratuak.

1.  Diru-lagun­tza­ren ordainketa diru-lagun­tza hori lor­tzeko adierazi zen xedea bete dela aurrez egiaztatuta egingo da.

2.  Aurrekoa horrela izanda ere, diruz lagundutako ekin­tza­rengatik egiazta­tzen bada, konturako ordainketak egin ahal izango dira. Konturako ordainketa horiek ordainketa zatikatuen bidez egin ahal izango dira, diruz lagundutako ekin­tzak gauza­tzen diren erritmoaren arabera, eta aurkeztutako egiaztagiriaren zenbateko baliokide bidez ordainduko dira.

3.Ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira eta berekin ekarriko dute fondoak entrega­tzea justifikazioaren aurretik, diru-lagun­tzei atxi­kitako jarduerak buru­tzeko nahitaezko finan­tza­keta gisa, eta oinarri berezietan edo hitzar­menetan edo diru-lagun­tza izendunen edo zuzenen akordioetan erabakiko da. Aldez aurreko ordainketak ezingo du emango den diru-lagun­tza­ren %80 gainditu.

Aurrekoaren kalterik gabe, salbuespenez, diru-lagun­tza­ren per­tsona edo entitate onuradunak egoki justifikatutako eskaera egingo balu, organo eskudunak beste entrega baten aurrera­tzea erabaki dezake. Inoiz ezin izango da diru-lagun­tza­ren kopuru osoa aurreratu.

4.  Diru-lagun­tza­ren ordainketa ezingo da egin per­tsona edo entitate onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­koak egunean ez dituen artean edo itzu­lera bidezkotasuneko ebazpenez zordun denean.

IV. TITULUA

DIRU-LAGUN­TZA­REN XEDEAREN JUSTIFIKAZIOA

23. artikulua.  Justifikazioa.

1.  Diru-lagun­tzen per­tsona edo entitate onuradunak behartuta daude justifika­tzera jasotako fondoak bideratu direla diru-lagun­tza oinarritu zuen xederako. Justifikazioa euskaraz edo bi hizkun­tza ofizialetan aurkeztu beharko da, ondorengo prozeduraren arabera:

a)  Justifikazioak honako molalitateak izan ­ditzake:

— Justifikazio kontua.

— Gastuen frogagiriak ekar­tzea.

— Auditorearen txos­tena txos­tena ekar­tzea.

— Sinplifikatua.

— Moduluak egiazta­tzea.

— Kontabilitate-egoerak aurkeztea.

b)  Justifikazioa onuradunaren edo entitate lagun­tzailearen nahitaezko egin­tza da, non bertan sartu behar diren, aitor­tzailearen ardurapean, diru-lagun­tza publikoaren xedea justifi­ka­tzea ahalbide­tzen duten gastuaren frogagiriak edo baliozkotasun juridikoko beste edozein dokumentu.               

c)  Justifikazioa eta kontuak emateko epea diru-lagun­tza publikoei dagozkien oinarri bereziek zehaztuko dituzte.        

d)  Per­tsona onuradunak gastu eta diru-sarrera guztien kontuak aurkeztu beharko ditu (urteko jarduerak egiteko diru-lagun­tzak badira) edo jarduera osoari edo programa zehatz bati dagozkionak (diru-lagun­tza bat jarduera edo programa zehatz bat egiteko ematen bada).   

e)  Onuradunak kontu horietan eran­tsi beharko ditu faktura eta/edo ordainketa egiaztagiri guztiak (trafiko juridikoan baliozkoak) egin diren gastuak egiazta­tzeko (originalak). Era berean, entitatearen eskumeneko organoak emandako egiaztagiria edo per­tsona fisikoa bada zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko du. Bertan diruz lagundutako proiektua, jarduera edo programa finan­tza­tzeko lortutako diru-sarrera guztien zerrenda jasoko da, bai entitate publikoetatik eta pribatuetatik datozenak, bai publikoak, oro har emandakoak edo bazkideek egindako ekarpenak.               

f)  Gizarte izaerako xedeak ase­tzen dituzten premiazko beharrei arreta jar­tzeko lagun­tzak edo sorospenak justifika­tzea ez da beharrezkoa izango, eta Gizarte Ongizateko Saileko langileek kontrolatuko dituzte.

g)  Nolanahi ere, jarduera egin eta egiazta­tzeko epea amaituta, egindako gastuen zati bat bakarrik ordaindu izan balitz, kobra­tzeko eskubidea gal­tzeko ondorioetarako, propor­tzionaltasunaren prin­tzi­pioa aplikatuko litza­teke.

h)  Diru-lagun­tzen emakidak xede duenean fondoak bil­tzea helburu zehatz baterako (Kilometroak, Korrika, ekin­tza solidarioak, etab.) ez da beharrezkoa izango faktura edo dokumentu originalak aurkeztea, eta dokumentazioa hori ordeztu ahalko da diru-lagun­tza­ren onuradunak ekin­tza­ren ondorioz sortutako gastuen eta diru-sarreren balan­tze­aren zenbakizko laburpena igorriz.   

Era berdinean jokatuko da diruz lagundutako nazioarteko lankide­tza garapenerako proiektuekin, beste herrialde ­batzuetan garatuko direnak; guztia, diru-lagun­tza­ren oinarri espezifikoetan jaso daitezkeen bestelako egiaztapen metodoen kalterik gabe.

2.-  Jasotako fondoak aplikatu direla justifika­tzeko, oro har, modu honetan egingo da:

a)  Diru-lagun­tza­ren xedea obra edo instalazio bat egitea bada, justifikazio dokumentuak eskumeneko teknikari baten ziurtagiriak izango dira. Udalak egindako obra edo instalazioen berri emango duen udal teknikari bat izendatu ahal izango du.         

b)  Xedea material sun­tsi­garria erostea bada, zerbi­tzuak ematea edo ­antzeko beste ­batzuk badira, justifikazio dokumentuak originalak edo fotokopia konpul­tsa­tuak ekar­tzea eskatuko da.

c)  Oinarri espezifikoek kasuan-kasuan ezarriko dute justifikazio beharrik izango ez duen goren mugako %a. Por­tzen­taje hori ezingo da izan emandako diru-lagun­tza­ren %20tik gorakoa, ezta 1.000,00 €tik gorako ere. Halaber, oinarri espezifikoek, hala badagokio, ezarriko dute zein diren moduluen bidez justifikatu beharreko gastuak eta horien zenbatekoak.

3.  Diruz lagundu den jarduera amaitutakoan, administrazio unitatean edo dagokion erakunde autonomoan eta ondorengo hiru hilabeteko epean, deialdian beste epe bat ezarri ezean, diruz lagundutako jarduerei edo programei buruzko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:    

a)  Deialdi honetako diru-lagun­tza­ren xedeko diren jarduerak azal­tzeko memoria, lortutako emai­tzen balorazioa duela.              

b)  Azterlan, programa, argitalpen, iragarki-txar­tel eta lagun­tza ekonomikoaren ondorioz garatutako jardueran sortu den dokumentazio grafikoaren eta ida­tziaren ale bat.      

c)  Diruz lagundutako jardueren gastuen eta diru-sarreren balan­tzea, erakundeko idazkariak sinatuta eta dagokion zigiluarekin, erakundeak direnean, eta bestela onuradunak sinatuta. Kasu guztietan, gastuak eta diru-sarrera egiazta­tzeko dokumentuekin batera, eta artikulu honen aurreko zenbakian adieraziotako moduan.

d)  Zerga-betebeharrak, Gizarte Seguran­tza­koak eta Errenteriako Udalarenak eta bere organismo autonomoenak egunean dituela egiaztatu.

4.  Nahi duten per­tso­nek edo elkarteek jarduera justifika­tzeko epea luza­tzea eskatu ahal izango dute, betiere programa urte barrua hasi bada eta oinarri espezifikoetan ezarritako epean amaitua ez bada; kasu horretan, justifikazioak aurkezteko epea jarduera amai­tzen den hurrengo hilabetean bukatuko da.

24. artikulua.  Justifikazioa konproba­tzea.

1.  Udalak konprobatu ahalko du, egoki­tzat ­jotzen dituen baliabideen bidez, emandako diru-kopuruak eman ziren xederako inbertitu zirela. Hala izan ezean, jasotako diru-kopuruak eta dagozkion berandu­tze-interesak ­itzuli egingo dira. Era berean, izan litezkeen bestelako eran­tzu­kizunak exijitu ahalko zaizkie.

2.  Sail edo azpi-sail bakoi­tzeko teknikariak konprobatuko du diru-lagun­tza egoki justifikatu dela, hala nola jarduera gauzatu dela eta diru-lagun­tza eman edo goza­tzeko erabaki duen helburua bete dela. Horretarako dagokion txos­tena emango du, eta teknikari hori bera izango da berrikusketa bete ez izanaren arduraduna.

3.  Sail edo azpi-sail bakoi­tzeko zinego­tzi arduradunak txos­tenari oniri­tzia eman beharko dio.

4.  Txos­tena Kontulari­tza, Zerga Administrazio eta Ikuskari­tza azpi-sailera bidaliko da, Kontu-har­tzaileak adostasuna eman dezan.

5.  Diru-lagun­tza eman duen organoa beharturik egongo da urtero jarduketa plan bat egitera, era horretan konproba dadin diruz lagundutako jardueren onuradunek jarduerak egin dituztela.

V TITULUA

AURREKONTU KUDEAKETAKO PROZEDURA

25. artikulua.  Gastua eta ordainketa onar­tzeko prozedura.

1.  Diru-lagun­tza­ren deialdiaren edo horren zuzeneko emakidaren aurretik, gastuaren baimen­tzea egin beharko da, aplika­tze­koa den aurrekontu-arauetan ezarritako baldin­tze­kin.   

2.  Diru-lagun­tza­ren emakidaren ebazpenak dagokion gastuaren disposizioa ekarriko du berekin.

3.  Ordainketaren betebeharra eta ordenamendua ain­tzat ematea Udal Kontulari­tza­ren oniri­tziarekin egingo da, eta 24. artikuluan aipaturiko txos­tenarekin batera.

VI TITULUA

DIRU-LAGUN­TZEN ITZUL­KETA

26. artikulua.  Itzul­keta.

1.  Jasotako diru-kopuruak ­itzuli eta berandu­tze-interesak exijituko dira diru-lagun­tza ordaindu denetik, itzul­ketaren jatorria adosten den datara arte, Diru- lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrak (37. artikuluan) eta haren garapenerako erregelamenduak aurreikusitako egoeraren bat gertatuz gero, baita oinarri espezifikoetan jasotako kasuetan ere. 

2.  ­Itzuli beharreko diru-kopuruak eskubide publikoko diru-sarrera­tzat hartuko dira, eta hortaz, premiamendu-bidez exijitu ahal izango dira itzul­keta egiten ez bada erabakitako epeetan.  

3.  Kudeaketa, ikuskapen edo kontrol fun­tzioetan jasotako diru-lagun­tza modu desegokian lortu, gozatu edo bideratu dela zan­tzu­rik izanez gero, espedientea jasota geratuko dira zan­tzu horiek beharrezko kautelazko neurriak adostu ahalko dira.             

27. artikulua.  Itzul­keta prozedura.

1.  Diru-lagun­tza eman duen organoa jasotako zenbatekoaren itzu­lera osoa edo par­tziala exiji­tzeko ebazpena har­tzeko eskuduna izango da, diru-lagun­tza lerro horren arduradunaren teknikoak txos­tena eman ondoren. Administrazioak itzu­lera onar­tzeko edo kita­tzeko duen eskubidea lau urteren buruan indargabetuko da.

2.  Diru-lagun­tzak itzul­tzeko prozedura ofizioz hasiko da, diru-lagun­tza eman duen organoak eskatuta, maila handiagoko batek aginduta, edo beste organo batek arrazoitutako eskaera baten bidez, edo arlo horretako finan­tza-kontrola egiteko eskumena duen organo batek eskatuta, partikularrak berak egindako salaketaren edo komunikazioaren bidez.

3.  Dena den, prozeduraren tramitazioan interesatuaren entzu­naldi-eskubidea bermatuko da beti.

4.  Emandako diru-lagun­tza­ren aplikazioa erabat ezegokia edo par­tziala dela egiaztatutakoan, eskumeneko organoak ebazpen arrazoitua egingo du. Eta, bertan espresuki sartuko du/ditu itzul­keta eragin zuen/zituen kausa/k, hala nola ­itzuli beharreko zenbatekoaren kuantifikazioan, itzul­tzeko modua eta epea, eta itzu­lera aurreikusitako epean egin ezean, premiamendu-bidez ekingo zaiola jakinaraziko zaio.            

5.  Aurreko atalean deskribatutako itzul­keta ebazpena jakinarazi ondoren, Ogasun eta Garapen Ekonomikorako sailak bere gain hartuko du espedientea tramita­tzea, eskubide publikoko diru-sarreretarako aurreikusitako legezko eta erregelamenduzko arauei jarraiki.

6.   Itzul­keta prozedura arau-hauste administratiboa sor lezaketen gertaeren ondorioz hasiko balitz, eskumeneko organoa jakinaren gainean jarriko litza­teke, dagokion zehapen prozedurari hasiera emateko.

7.  Itzul­keta prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea hamabi hilabetekoa izango da espedientea hasteko akordioaren datatik. Epe hori ebazpen espresik gabe igarotakoan, prozedura iraungiko da. Nolanahi ere, jarduketekin jarraitu ahalko da amaitu arte eta preskripzioa ez da eten­tzat joko epe hori amaitu arte egindako jarduketak direla-eta.          


VII TITULUA

ZEHAPEN ARAUBIDEA

28. artikulua.  Arau-haustearen kon­tzep­tua.

Diru-lagun­tzen alorrean arau-hauste administratiboak dira diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrak 56, 57 eta 58 artikuluetan tipifikatutako ekin­tzak, eta ez-egiteak, eta zabarkeria ­hutsa izanda ere zehagarriak izango dira.

Diru-lagun­tzen baldin­tzak ez bete­tzeak kasu bakoi­tzean dagozkion eran­tzu­kizunak sortuko ditu, esparru hauetan:

29. artikulua.  Zehapen prozedura.

Zehapenak jar­tzeko eskumeneko organoa, une bakoi­tzean indarrean den araudiaren eta aginpideak eskuorde­tze­aren arabera, eskumen hori esleituta duena da.              

Zehapen prozedura tramita­tzeko administrazio-prozedura eta herri-administrazioen zehapen-ahalmena arau­tzen dituzten legezko eta erregelamenduzko xedapenei jarraituko zaizkio, eta baita diru-lagun­tza publikoak arau­tzeko araudian aurreikusitakoari ere.              

Arau-hausteak lau urteko epean preskribatuko dira, egin diren egunetik konta­tzen hasita.

Zehapenak lau urteko epean preskribatuko dira, zehapena ezarri zuen ebazpenak irmotasuna har­tzen duen biharamunetik konta­tzen hasita.

Ezar­tzen diren diruzko isunak itzul­tzeko betebeharretatik aparte izango dira eta horiek kobra­tzeko aplikatuko da eskubide publikoko diru-sarreretarako aurreikusitako araubide juridikoa.              

30. artikulua.  Zehapenak.

Zehapenak Diru-lagun­tzen 38/2003 Lege Orokorrak (59. artikuluan eta hurrengoetan) eta haren garapenerako erregelamenduak aurreikusitakoaren arabera ezarriko dira. Zehapenak mailakatuko dira kasu zehatz bakoi­tzean 38/2003 Legearen 60. artikuluan jasotako egoeren arabera.

31. artikulua.  Prozesu penalean aldi berean murgilduta egotea.

Prozeduraren tramitazioan agerian jar­tzen bada per­tsona onuraduna arau-hauste penala sor lezakeen ekin­tza edo ez-egite batean dagoela, Administrazioak eskumeneko jurisdikzioa jakinaren gainean jarriko du, eta zehapen-prozedura bertan behera uztea erabakiko du, ebazpen judizial irmoa egoki­tzen den arte.

31. artikulua.  Beste zehapen espediente ­batzuetan aldi berean murgilduta egotea.

Diruz lagundutako jarduera gara­tzeko behar diren baimenak ez bete­tzeak bereki ekarriko dute kasuan-kasuan zehapen-espedienteak ireki­tzea, eta horiek baimena eman zuen administrazio-unitateak tramitatuko ditu. Espediente horiei egoki­tzen zaizkien diruzko isunak ordaindu ahalko dira jaso­tzeko dituzten diru-lagun­tzen kopuruen kontura zordunduta.        

32. artikulua.  Kalteak ondasun publikoetan.

Diruz lagundutako jardueran zehar ondasun publikoetan kalteak eraginez gero, horiek zehazteko aldebiko espedientea tramitatuko da. Eragindako kalteak birjar­tzeko edo konpon­tzeko zenbatekoa konpen­tsa­tuko da jaso­tzeko dagoen diru-lagun­tza­ren kontura zordunduta. Zenbateko hori guztia estal­tzera iri­tsi ezean, neurri egokiak hartuko dira gera­tzen den diru-kopurua kobra­tzeko.

VIII TITULUA

PUBLIZITATEA

33. artikulua.  Publizitatea.

Emandako diru-lagun­tzen zerrenda, per­tsona onuradunak eta beren zenbatekoak adierazita, Udalaren web orrian, Udalaren iragarki taulan, eta indarrean dagoen legeriak aurreikusten duen gainerako baliabide ofizialetan.            

Diru-lagun­tzen datuak ez dira argitaratuko, diru-lagun­tza­ren xeda argitara­tzea, errespetuaren eta ohorea babestearen aurkakoa eta norberaren intimitatea aurkakoa izan daitekeenean, diru-lagun­tza zeha­tza­ren oinarri espezifikoetan horrela jasota dagoenean.

Diru-lagun­tza­ren per­tsona edo entitate onuraduna behartuta egongo da jarduera Errenteriako Udalak edo dagokion organismo autonomoak diruz lagundu duela heda­tzera.

Heda­tze neurriak izango dira entitate emailearen irudi instituzionala txerta­tzea, eta baita finan­tza­keta publikoari buruzko ­hitzak ere txar­tel, plaka oroigarri, material inprimatu, euskarri elektroniko edo ikus-entzu­nezko, edo komunikabideetan egindako aipamenetan.           

IX TITULUA

INTERPRETAZIOA

35. artikulua.  Interpretazioa.

Alkate­tzak Ordenan­tza hau modu egokian aplika­tzeko eta interpreta­tzeko behar diren agindu eta argibide guztiak emateko ahalmen du.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEAK

Lehenengoa.  Ordenan­tza honetan xedatutakoarekin kontraesanean edo aurka dauden udaleko arau eta xedapen guztiak indargabetuta gera­tzen dira.

Bigarrena.  Ordenan­tza hau indarrean sar­tzen denetik, Udalaren sail edo azpi-sail guztien diru-lagun­tzen gaineko ordenan­tzek ez dute eraginik izango, eta, zehazki ondorengo hauek izango dira, aribidean dauden diru-lagun­tzen deialdietarako izan ezik.

*  Euskararekin zerikusia duten jarduera eta programak buru­tzeko diru-lagun­tzak emateko deialdia eta oinarriak arau­tzen dituen ordenan­tza.

*  Kultura, hezkun­tza eta gazteriaren egitarauetarako diru-lagun­tzak emateko deialdiaren eta oinarrien ordenan­tza arau­tzailea.

*  Garapen lankide­tza­rako eta kultur aniztasunari buruzko sen­tsi­bilizaziorako programen diru-lagun­tzak emateko ordenan­tza arau­tzailea.

*  Iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruan irabazi-asmorik ez duten entitateei eta elkarteei ekin­tzak gauza­tzeko diru-lagun­tzak ematea arau­tzen duen udal ordenan­tza.

*  Udal ordenan­tza landa eremuko elektrifika­tze obretarako edo nekazari­tza-ustiapenetarako diru-lagun­tzak, etxe­bizi­tza gehituta dutela edo gabe.

*  Herrigune historikoa birgai­tzeko lagun­tzak emateko udal ordenan­tza.

*  Udal eraikinetako sarrera-irteeretan oztopo arkitektonikoak ken­tzeko diru-lagun­tzak emateko udal ordenan­tza.      

*  Igogailua instala­tzeko diru-lagun­tzak emateko ordenan­tza.

*  Errenteriako jabekideen elkarteei diru-lagun­tzak emateko deialdia eta oinarriak arau­tzeko ordenan­tza espezifikoa igogailua instalatuz oztopo arkitektonikoak ezaba daitezen eremu publikoaren eta bizileku erabilerarako eraikinetako sarbideen artean.

Hirugarrena.  Udaleko sail eta azpisail ezberdineko dirulagun­tza lerro bakoi­tza­ren oinarri orokorrak eta bereziak ida­tzi eta onartu beharko dituzte, egoki diren deialdiak onartu aurretik.  

AZKEN XEDAPENA

Lehenengoa.  Ordenan­tza honetan jasota ez dagoen guztia Diru-Lagun­tzen Lege Orokorrak araututakoa ezarriko da, eta aplikagarri izan daitekeen Eusko Jaurlari­tzak horretarako duen legeria eta alor horretan eman daitekeen gainerako garapen legea.

Bigarrena.  Ordenan­tza hau indarrean sartuko da, onartu eta publika­tzen denean, 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan zehaztutakoaren arabera.

Erabaki hau behin-betikoa da eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jar dezakezu bi hilabeteko epean Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aurrean edota egoki deri­tzo­zun beste edozein errekur­tso.

Errenteria, 2015eko uztailaren 20a.—Jon ­Txasko Orgilles, Ogasuna Saileko delegatua.        (7408)