ERRENTERIAKO UDALA
600 zenbakia duen
Dekretua
Udal Hauteskundeak
maiatzaren 24an egin zirenez, eta ondoren Udalbatza berria eratu, orain
beharrezkoa da udal antolaketa berria abian jartzeko, besteak beste,
Alkateordeak izendatzea.
Apirilaren 2ko 7/1985
Legearen, Tokiko Araubide Oinarriak arautzen dituena, 23.3 artikuluan
xedatutakoa, Alkateordeak izendatzeko eskumena Alkatearena da, Tokiko Gobernu
Batzarreko partaideen artean, dekretu bidez izendatuko duena.
Alkatetza honek,
indarrean dagoen legeriak ematen dizkion eskumenak baliatuta, urte honetako
ekainaren 19an, Tokiko Gobernu Batzarreko partaideak izendatu ditu.
Horregatik, Alkatetza
honek, lehen aitaturiko legeriak ematen dizkion eskumenak baliatuta,
ERABAKI DU
Lehenengo. Udal honetako alkateordeak izendatzea, hots, Tokiko Gobernu Batzarreko
partaideetatik ondorengo zinegotziak:
— Jaione Karrikiri
Garaño, lehenengo alkateordea.
— Yon Collar
Rioseco, bigarren alkateordea.
— Garazi Lopez de
Etxezarreta Auzmendi, hirugarren alkateordea.
— Jon Txasko
Orgilles, laugarren alkateordea.
Bigarren. Alkatea absente, kanpoan edo gaixorik egongo balitz, indarrean
dagoen legeriak aitortzen dizkidan ahalmen eta eskumenak, bereziki bankuetako
ordain-beharrak baimentzekoei buruzko agindu-emateak, alkateordeek egingo
dituzte, beti ere ezarritako ordenaren arabera.
Hirugarren. Afera hauen inguruan Alkateak herritik irten beharko balu, dekretu
bidez adieraziko du absentziaren iraupena eta bere eskumenak bere gain hartuko
dituen Alkateordea izendatuko du.
Ordezkapen hau ez
balitz espresuki egingo, Alkatea lehenengo Alkateordeak ordezkatuko luke, eta
hura ere ez balitz egongo, bertan egongo litzatekeen Alkateorderen batek
ebazpen honetan izendatutako hurrenkeran. Alabaina, horren berri eman beharko
zaie gainontzeko udalbatzarkideei, eta egun berean, jarduneko Alkate gisa,
ezin izango du jardun berorietako bakar batek baino.
Laugarren. Dekretu honen berri emango zaie alkateordeei. Gainera, bertan
adieraziko zaie jarduneko Alkate gisa buruturiko ekintzen berri Alkateari
jakinarazi beharko dietela eta ezin izango dutela Alkate honek lehendik eginiko
eskuordetzak aldatu edo eskuordetza berririk egin.
Bosgarren. Erabaki honen berri emango zaie, jakin dezaten eta ondorioak sortzeko,
interesatuei, udaleko sail eta azpisail desberdinei eta Udal Erakunde
Autonomoei.
Seigarren. Ebazpen hau argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-oholean. Eta
4/2014 Foru Araua, otsailaren 6koa, gardentasunari eta informazio publikoa
eskuratzeari buruzkoa eta 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari,
informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoan
xedatutakoa betetzea ebazpen honetan adierazitakoei buruz publikotasun
aktiboari dagokionean.
Zazpigarren. Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, hain zuzen
Toki-erakundeen Antolaketa, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoaren 38.
artikuluak dionari jarraiki.
Errenteria, 2015eko
ekainaren 19a.—Julen Mendoza Pérez, alkatea. (6137)