ERRENTERIKO UDALA
599 zenbakia duen
Dekretoa
Udal Hauteskundeak
maiatzaren 24an egin zirenez, eta ondoren Udalbatza berria eratu, orain
beharrezkoa da udal antolaketa berria abian jartzeko, besteak beste, Tokiko
Gobernu Batzarra eratzea, hain zuzen 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Tokiko
Araubide Oinarriak arautzen dituena, 4.1.a artikuluak erakunde honi
auto-antolatzeko ematen dion ahalmena baliatuta.
Lege horren 20.1.b
eta 23. artikuluetan xedatutakoaren arabera, udalerri honetan Tokiko Gobernu Batzarra
eratu behar da 5.000 biztanle baino gehiago dituelako.
Errenteriako
Udalaren eta Organo Kolegiatuen Araudi Organikoaren laugarren tituluan
ezarritakoa kontuan izanik.
Alkatetza honek,
aitatu legeriak ematen dizkidan eskumenak baliatuta,
ERABAKI DU
Lehenengo. Tokiko Gobernu Batzarra eratzea, izaera erabakigarria izango
duen organo kolegiatua. Berori Alkateak eta sei zinegotzik osatuko dute.
Tokiko Gobernu Batzarreko
zinegotziak ondorengo hauexek izango dira:
— Jaione Karrikiri
Garańo.
— Garazi Lopez de
Etxezarreta Auzmendi.
— Jon Txasko
Orgilles.
— Bernardo Lemos
Taberna.
— Yon Collar
Rioseco.
— Nagore Basurto
Escamilla.
Bigarren. Tokiko Gobernu Batzarrak, Alkateak eskuordetuta indarrean dagoen
legeriaren baitan, ondoko eskumenak izango ditu bere gain:
1. Hirigintza arloan.
— Onartuko ditu
Udalbatzari espreski esleitu gabeko Plan Orokorraren plangintza-garapenaren
baliabideak, baita hirigintza-kudeaketako baliabideak eta
urbanizazio-proiektuak ere.
— Oin berriko
eraikuntzako lizentziak eta sailkaturiko jarduerarako lizentziak ematea,
Hirigintza, Zerbitzuak eta Hiri Mantenuko batzordeari berri emanez.
— Onartzea udal
kale, plaza, eraikin eta gainerako ondasun higiezinen izendapena.
2. Langileria arloan
— Udal organigrama
onartzea.
3. Ondasunen arloan.
— 120.000 € baino
gehiagoko urte anitzeko edo urteko ondare-emakidak.
— 120.000 € baino
gehiagoko ondare-erosketak.
— 120.000 € baino
gehiagoko ondare-salmentak Aurrekontuan aurreikusiak izanez gero.
— 120.000 € baino
gehiagoko ondasun-higigarrien salmentak.
4. Kontratazio arloan.
— Ondorengo
kontratuen esleipena indarrean dagoen legeriaren arabera Alkatetzari dagozkion
heinean baldin eta 120.000 € baino gehiagokoak badira: obra-kontratuak,
horniketakoak, zerbitzu kontratuak, zerbitzu publikoak kudeatzekoak,
administrazio berezikoak eta kontratu pribatuak. Horrez gain, udal ondareen
inguruko emakidak esleitu eta ondare higiezinak erdietsi, hala nola
ondare-legeriapeko eskubideak eta ondareak, oro har, saldu balioagatik
Alkateari baldin badagozkio eta 120.000 € baino gehiagokoak badira.
— Obra-amaieren
likidazioak onartu baldin eta horien kontratazioa baldin bazegokion, baita
besteen berri jakin ere (TAOLren 21.1 artikulua).
5. Bestelakoak.
— Onartuko ditu,
halaber, dirua irabaztea xede ez duten elkarteen inskribapena Elkarteen Udal
Erregistroan.
— Onartzea
alkateraren eskumeneko programa, plan, Udalaren eskuliburuak, hala nola Udal
sail eta azpisailen eskumenen eskuliburua, kontratazio eskuliburua, biodibertsitatea
planak, eta abar.
— Alkatearen
eskumeneko logo, marka eta Udalaren gainerako karaktereak onartzea.
— Alkatearen
eskumeneko lankidetza hitzarmenak, sail edo azpisail bati baino gehiagori
eragin edota bere kopuru ekonomikoa 120.000 €-tik gorakoa denean onartzea.
— Aurrekoaz gainera
Udalbatzak delega diezazkiokeen beste edozein eskumen.
Hirugarren. Tokiko Gobernu Batzarraren ohiko bilkurak hil bakoitzeko
lehenengo eta hirugarren asteko asteazken ez jaiegunetan, goizeko 09:30etan,
egitea.
Adierazitako eguna
jaieguna tokatuko balitz, TGBren bilkura hurrengo lanegunean egingo litzateke.
Abuztuko ohiko TGBko
bilkurak bertan behera uztea, beti ere erabaki horrek gaien kudeaketan kalterik
ez badu eragiten. Era berean, ohiko TGBko bilkurak hil berean aurreratu edo
atzeratzea baldin eta aldez aurretik finkatutako eguna opor garaikoa bada.
Laugarren. Erabaki honen berri ematea dagokien zinegotziei eta udal zerbitzu
ezberdinetako buruei, jakin dezaten eta bidezko ondorioak sor ditzan.
Bosgarren. Ebazpen hau argitaratzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-oholean. Eta
4/2014 Foru Araua, otsailaren 6koa, gardentasunari eta informazio publikoa
eskuratzeari buruzkoa eta 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari,
informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoan
xedatutakoa betetzea ebazpen honetan adierazitakoei buruz publikotasun
aktiboari dagokionean.
Seigarren. Erabaki honen berri ematea, halaber, Udalbatzari Toki-erakundeen
antolaketa, funtzionamendu eta araubide juridikoaren 38. artikuluan
aurreikusitakoa betetzeko. Era berean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Errenteria, 2015eko
ekainaren 19a.—Julen Mendoza Pérez, alkatea. (6123)