1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

15/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arau­tze­koa.

Foru dekretu honen xedea da mendekotasuna dutenen­tzako foru eskumeneko arreta zentroen erabil­tzaileen partaide­tza ekonomikoa arau­tzea, Eusko Legebil­tza­rraren 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legean, Gizarte Zerbi­tzuei buruzkoan, ezarritako prin­tzi­pioak zehaztuz eta arau bakarrean bateratuz orain arte modu ez-sistematikoan eman izan den araudia. 12/2008 Legeak IV. Tituluan arau­tzen du Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemaren finan­tza­keta eredua, eta finan­tza­keta iturrien artean aurreikusten du erabil­tzaileen parte har­tze ekonomikoa. Legean bertan eta Legea gara­tzen duten xedapenetan ezarritako irizpide orokorren arabera erabakiko da partaide­tza hori.

Lehenik, Legeak ezar­tzen du 21. eta 22. artikuluetan zehaztutako katalogoan sartutako zerbi­tzuak doakoak izan ahal izango direla edo dagokien prezio publikoa edo tasa ordaindu behar izango dutela, eta kasu bietan, zerbi­tzu horiek eskura­tzeko baldin­tzak espezifikoki ezarri eta arautuko direla. Edonola ere, zerbi­tzuak eskura­tzeko aukera bermatuta gera­tzen da kasu bakoi­tzean bete beharreko baldin­tzak bete­tzen dituzten guztien­tzat, eta inor ere ez da kanpoan ­utziko arrazoi ekonomikengatik.

Erabil­tzaileek inola ere ez dute parte hartuko Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbi­tzuen Karteran doako gisa arau­tzen diren zerbi­tzu eta prestazioen finan­tza­ketan, marko horretan ematen den zerbi­tzuaren izaera edozein izanda ere, eta era berean ez dute parte hartuko 45.3 eta 46.4 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera ezar litezkeen zerbi­tzu eta prestazio katalogo eta/edo kartera bateratuetan doako gisa arau­tzen diren zerbi­tzuen finan­tza­ketan ere.           

Bigarrenik, doako gisa definitu ez diren prestazio eta zerbi­tzuen finan­tza­ketan erabil­tzaileek parte hartuko dute horretarako ezar­tzen diren prezio publiko edo tasen bidez. Edozein kasutan, ekarpen ekonomikoa erabaki­tzeko garaian kontuan izango da:  

a)  Prestazioaren eta zerbi­tzuaren mota eta kostua.

b)  Erabil­tzaileek izango dituzten erabilera-gradu posibleak.

Hirugarrenik, eta prezio publikoa ordain­tzeko erabil­tzaileek izango duten partaide­tza erabaki­tzeko, Legeak ezar­tzen du neurtuko direla erabil­tzailearen baliabide ekonomikoak, Erregelamenduz zehazten denaren arabera, eta progresibotasun irizpideen arabera baloratuta. Nolanahi ere, baloraziotik kanpo geldituko da ohiko bizileku duen etxe­bizi­tza edo bizitegia, salbu eta balio aparta duen etxe­bizi­tza denean.             

Laugarrenik, zerbi­tzua ordain­tzera behartuta dagoenak froga­tzen baldin badu ez duela nahikoa baliabide ekonomiko dagokion prezio publikoa edo tasa ordain­tzeko, salbuespenen edo hobarien onura aplikatuko zaio.    

Bosgarrenik, erabil­tzaileek beti bermatuta edukiko dute erabilera libreko ­gutxieneko kopuru bat. Baldin eta erabil­tzailearen baliabide ekonomikak kopuru horren berdinak edo txi­kiagoak badira, prestazioa doakoa izango da.

Eta seigarrenik, adinekoen­tzako egoi­tza zerbi­tzuen kasuan, baldin eta zerbi­tzuaren erabil­tzaileak kasuan kasuko prezio publikoak edo tasak ordain­tzeko nahikoa diru sarrerarik ez, baina gastu horiei eran­tzu­teko erabil daitekeen ondareren bat badu, Legeak ezar­tzen du finan­tza­keta formula alternatiboak adostu ahal izango direla administrazio publiko eskudunaren eta erabil­tzailearen artean.  

Oinarrizko irizpide horiek aplika­tzeaz gain, mendekotasuna dutenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoa ezarri behar denerako, foru erregulazioa argitu eta bateratu nahi du Dekretu honek. Izan ere, hainbat erregulazio daude era horretako zentroen­tzako, garai desberdinetan eta zerbi­tzu espezifikoen­tzat emandakoak, sakabana­tzea eta koheren­tziarik eza ekar lezaketenak, eta aldi berean badira hitzar­men formulen bidez ematen diren beste zerbi­tzu ­batzuk ere eta horien erregulazioa entitate kudea­tzaileen esku dago.               

Gipuzkoako Lurralde Historikoan bigarren mailako arreta sareko baliabideen erabil­tzaile izateko baldin­tzak eta egin beharreko ekarpen ekonomikoa honako arau hauetan oinarrituta da:

a)  Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako egoi­tza zerbi­tzuetan eta eguneko zentroetan, arau hauek aplikatuz:

— apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretua, Gipuzkoako adineko per­tsona ezinduen­tzako lekuak eskatu eta emateko arauak ematen dituena.

— abenduaren 30eko 801/2002 Foru Agindua, 20/2002 Foru Dekretuan gara­tzen diren irizpideak eta prozedurak onar­tzen dituena, eta ondoren egindako akats zuzenketak.

— urriaren 10eko 43/2006 Foru Dekretua, apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretua alda­tzen duena.

— apirilaren 29ko 29/2008 Foru Dekretuko, egoi­tza arretako eta eguneko arretako zerbi­tzuen onuradunek aste bukaeretan eta jaiegunetan egin beharreko ekarpenak arau­tzen ditueneko, 3. artikulua.

b)  Desgaitasuna dutenen­tzako egoi­tza zerbi­tzuetan eta eguneko zentroetan:

— urtarrilaren 30eko 4/1996 Foru Dekretua, Uliazpi Fundazioa Erakunde Autonomoko asisten­tzia-zentroen prezio publikoak ezar­tzen dituena.

— ekainaren 3ko 41/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekin­tzak dituen minusbaliatuen egoi­tze­tako prezio publikoak onar­tzen dituena.

— ekainaren 15eko 56/1999 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekin­tza Departamentuaren adineko per­tso­nen­tzako zentroetako prezio publikoak ezar­tze­koa.

c)  Baliabide soziosanitarioetan (osasun mentaleko zerbi­tzuak barne):

— ekainaren 15eko 56/1999 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekin­tza Departamentuaren adineko per­tso­nen­tzako zentroetako prezio publikoak ezar­tze­koa.

— urriaren 26ko 30/2010 Foru Dekretua, baliabide sozio-sanitarioen sareko zerbi­tzuen erabil­tzaileen diru ekarpenak arau­tzen dituena.

d)  Bestalde, urtero eguneratu dira, foru aginduen bidez, erabil­tzaile bakoi­tzak egun bakoi­tzeko gehienez egin beharko dituen ekarpenak adinekoen egoi­tza zerbi­tzuak eta eguneko zentroak erabil­tze­agatik eta, halaber, baliabide soziosanitarioak erabil­tze­agatik.

Hori horrela izanik, foru araudi hori aplikatu den denboran hainbat desadostasun eta bat ez etor­tze hauteman dira, eta komeni da horiek konpon­tzea. Beharrezko­tzat ­jotzen da, beraz, irizpide bateratu ­batzuk ezar­tzea mendekotasun egoeran daudenen­tzako arreta zentroen erabil­tzaileen ahalmen ekonomikoa zehazteko, gizarte zerbi­tzuei buruzko Legeak ezarritako irizpide komunak betez betiere.        

Alde horretatik, testu berri bat egitea erabaki da, aurreko testuetako artikulu puntualetan aldaketak egiten jardun beharrean, fun­tzionamendua erraztuko duen eta aplika­tzeko gardena izango den testu bakar bat izate aldera.

Horiek horrela, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuak proposatuta eta Diputatuen Kon­tseiluan gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

XEDA­TZEN DUT

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenen­tzako foru eskumeneko arreta zentroen kostuan ordain­tzera behartutako per­tso­nek izango duten partaide­tza ekonomikoaren araubidea zehaztea, eta bereziki arau­tzea:

a)  Erabil­tzaileen ahalmen ekonomikoa erabaki­tzeko irizpideak.

b)  Ahalmen ekonomikoaren arabera aplikatu ahal izango diren hobariak.

c)  Erabil­tzaileei bermatuko zaizkien erabilera libreko ­gutxieneko kopuruak.

d)  Sor­tza­pena, ordainketa eta ordainketaren zati bat gerora­tzea arau­tzeko irizpideak.

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

Foru dekretu hau aplikatuko zaie Gipuzkoako Foru Aldundiak, dela zuzenean kudeatuz, dela entitate pribatuekin hitzar­menak edo kontratuak sinatuz, ematen dituen eta jarraian zerrenda­tzen diren zerbi­tzu hauei:

a)  Bizitoki iraunkorra edo aldi baterakoa emateko zerbi­tzuak:

— Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako egoi­tza zentroak.

— Desgaitasuna dutenen­tzako egoi­tza zentroak.

— Buruko gaixotasuna dutenen­tzako egoi­tza zentroak.             

— Egoi­tza unitate soziosanitarioak.

b)  Eguneko arreta zerbi­tzuak:

— Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako eguneko arreta zentroak.

— Desgaitasuna dutenen­tzako eguneko arreta zentroak.

— Buruko gaixotasuna dutenen­tzako errehabilitazio psikosozialeko zentroak.

3. artikulua.    Gehieneko ekarpenak zehaztea.

1.    2. artikuluan zehaztutako zerbi­tzuen gehienezko ekarpenak foru dekretu baten bidez onartuko dira, Gizarte Politikako Departamentuak proposatuta.

2.    Baliabide ekonomikorik ez izateagatik inor ere ez da geldituko foru dekretu honetan ekarpenak finka­tzen zaizkien gizarte zerbi­tzuen estalduratik kanpora.

II. TITULUA

ERABIL­TZAILEAREN PARTAIDE­TZA EKONOMIKOA ZEHAZTEKO IRIZPIDEAK

I. KAPITULUA.  ‑EKARPEN EKONOMIKO OSOAK, SALBUESPENAK, HOBARIAK ETA ERABILERA LIBREKO KOPURUAK

4. artikulua.    Gehieneko ekarpena osorik ordain­tzea.

1.    Zerbi­tzua ordain­tzera behartutako per­tso­nek osorik ordaindu beharko dute dagokien gehieneko ekarpena, horretarako ahalmen ekonomikoa baldin badute, horregatik erago­tzi gabe ekarpen horren ordainketa segurta­tzeko behar diren garantiak formaliza­tzea exijitu ahal izatea, foru dekretu honetako III. tituluan aurreikusitako moduan.               

2.    Aurrekoari dagokionez, ulertuk da erabil­tzaileak ahalmen ekonomikoa duela baldin eta foru dekretu honen II. tituluko III. kapituluan aurreikusitakoari jarraikiz egin beharreko ekarpena berdina edo handiagoa bada onartutako gehienezko ekarpena baino, zerbi­tzu motaren arabera.               

3.    Orobat, osoki ordainduko dute ekarpen maximoa beharrezko egiaztagiri ekonomikoak ekar­tzen ez dituzten per­tso­nak edo Gizarte Politikako Departamentuari baimena ematen ez dietenak eskariko datu ekonomikoak egiazta­tzeko Ogasun eta Finan­tza Departamentuan dauden zerga datuekin edo beste herri administrazio ­batzuek izan ditza­keten datuekin edo txos­tenekin. Kasu horietan, ezin izango da bermatu disposizio libreko zenbateko minimoa, foru dekretu honen 8. artikuluan ezar­tzen dena.             

5. artikulua.    Ahalmen ekonomikorik ezagatiko salbuespena.

Zerbi­tzuen erabil­tzaileek ez dute dagokien ekarpena ordaindu beharko, beren ahalmen ekonomikoa, urte osoa kontatuta, foru dekretu honetan ezarritako erabilera libreko kopurua baino txi­kiagoa bada.

6. artikulua.    Erabil­tzailea kanpoan dagoenenan, salbuespen erregimena.

1.    Izaera iraunkorreko erabil­tzaileak salbue­tsita egongo dira ausen­tzia aldietarako ezarritako ekarpenaren % 25 ordain­tze­tik. Aldi horiek jasota daude mendekotasun egoeran dauden per­tso­nek egoi­tza zerbi­tzuak eta eguneko zentroen zerbi­tzuak jaso­tzeko erregimena arau­tzen duen 2015eko mar­txo­aren 24ko 7/2015 Foru Dekretuaren 32. artikuluan.

2.    Aldi baterako egoi­tza zerbi­tzuen erabil­tzaileek esleitu zaien ekarpenaren %100 ordainduko dute kanpoan diren bitartean, plaza erreserbatuta gera­tzen bada erabil­tzaileak uko egin ez diolako.

7. artikulua.    Hobariak.

1.    Erabil­tzaileek gehienezko ekarpena ordain­tzeko ahalmen ekonomiko nahikoa ez dutenean, dagokien ekarpenetan hobariak jaso ditza­kete.               

2.    Ekarpenari aplikatuko zaizkion hobariak progresibotasun prin­tzi­pioari jarraituz erabakiko dira, erabil­tzailearen ahalmen ekonomikoaren arabera.

3.    Hobaridun ekarpenak zehazteko, titulu honetako III. kapituluan zerbi­tzu mota bakoi­tze­rako finkatutako formulak aplikatuko dira, 8. artikuluan ezarritakoaren arabera zerbi­tzu horretarako erabilera libreko kopuruak errespetatu ondoren. 

8. artikulua.    Erabilera libreko kopuruak.

1.    Erabil­tzaileek ordaindu beharreko ekarpenak zehazteko garaian, zerbi­tzua eskatu duenak Gizarte Politikako Departamentuari baimena ematen badio aurkeztu dituen datu ekonomikoak egiazta­tzeko, foru dekretu honetako I. eranskinean zerbi­tzu bakoi­tza­ren erabil­tzaileen erabilera librerako ezar­tzen diren ­gutxieneko kopuruak errespetatuko dira. 

2.    Erabil­tzailearen ekarpena erabaki­tzeko, foru dekretu honetako II tituluaren III. kapituluan jasotako formulak aplikatu ondoren atera­tzen den zenbatekoa murriztu egingo da, behar izanez gero, erabilera libreko ­gutxieneko kopurua garantizatu ahal izateko behar den mailaraino.   

3.    Hala ere, ahalmen ekonomikoa zehazteko garaian ondarea kontuan har­tzen ez den zerbi­tzuak direnean, 2. apartatuan aipatutako formulak aplikatuta atera­tzen den ekarpena txi­kiagoa baldin bada Diru sarrerak Berma­tzeko Errentaren onuradunek ordaindu behar dutena baino eta elkarbizi­tzako unitateak ondare bat baldin badu Diru sarrerak Berma­tzeko Errenta (2008ko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak, Gizartera­tzeko eta Diru Sarrerak Berma­tze­koak, arautua) eskura­tzeko ezarritako muga baino balio handiagokoa eta arrazoi horregatik bakarrik ez du prestazio ekonomikoa jaso­tzeko eskubidea, ekarpen ekonomikoa aipatutako prestazioaren onuradunei aplika­tzen zaienaren berdina izango da.             

II. KAPITULUA.  AHALMEN EKONOMIKOAREN BALORAZIOA

9. artikulua.    Ahalmen ekonomikoaren osagaiak.

Erabil­tzailearen ahalmen ekonomiko indibiduala balora­tzeko, zerbi­tzu mota bakoi­tza­ren arabera, kontuan izango da edo elkarbizi­tza unitatearen errenta edo errenta eta ondarea, urte osoa kontatuta, eta kapitulu honetako hurrengo artikuluetan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuta.             

10. artikulua.    Ahalmen ekonomiko, errenta eta ondare indibidualak.

1.    Zerbi­tzuaren erabil­tzailearen ahalmen ekonomiko indibiduala kalkula­tzeko, elkarbizi­tza unitate osoaren ahalmen ekonomikoa zatituko da unitateko kideen kopuruarekin.

2.    Zerbi­tzuaren erabil­tzailearen errenta indibiduala izango da elkarbizi­tza unitate osoaren urteko errenta unitateko kideen kopuruarekin zatituta atera­tzen dena.

3.    Zerbi­tzuaren erabil­tzailearen ondare indibiduala izango da elkarbizi­tza unitate osoaren ondarea unitateko kideen kopuruarekin zatituta atera­tzen dena.

11. artikulua.    Elkarbizi­tzako unitatea.

1.    Erabil­tzaileak egin beharreko ekarpen ekonomikoa kalkulatu aurretik, elkarbizi­tza unitatearen ahalmen ekonomikoa zehaztuko da. Horretarako, honela osatuko da elkarbizi­tzako unitatea:

a)  Adinekoak direnean, elkarbizi­tzako unitatea osa­tzen dute eskaera egiten duenak eta haren:

— Ezkontideak edo 2003ko maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikotekideak.

— ­Etxean bizi diren 30 urtetik beherako seme-alabek, ekonomikoki mendekoak badira.

— 30 urte edo gehiagoko seme-alabek, judizialki ezgaituta daudenean edo %65eko desgaitasuna edo handiagoa aitortu zaienean, eska­tzailearekin batera bizi badira eta ekonomikoki mendekoak badira.

b)  Adingabeak direnean, elkarbizi­tzako unitatea osatuko dute adingabeak berak eta adingabearen zain­tza eta jagole­tza dituen gurasoak edo gurasoek. Elkarbizi­tzako unitatea osatuko dute, halaber, 30 urtetik behareko anai-arrebek eta baita adin horretakoek edo zaharragoek ere, judizialki ezgaituta badaude edo %65eko desgaitasuna edo handiagoa aitortu bazaie eta, kasu bietan, elkarbizi­tzako unitatea osa­tzen duen gurasoarekin edo gurasoekin bizi badira eta ekonomikoki mendekoak badira.            

2.    Ulertuko da seme-alabak edo anai-arrebak ekonomikoki mendekoak direla, dituzten diru sarrerak Lanbide arteko ­Gutxieneko Soldataren %75 baino txi­kiagoak badira.

3.    Ezkontideak edo bikotekideak elkarrekin bizi direla ulertuko da banan­tze epairik ez badago edo izatezko bikotea desegin dela ziurta­tzen ez bada.

12. artikulua.    Errenta.

1.    Elkarbizi­tzako unitatearen ahalmen ekonomikoa kalkula­tzeko, errenta edo sarrera konputagarriak izango dira elkarbizi­tzako unitateak lanaren eta kapitalen ondorioz urtero lor­tzen dituen etekinak eta eskubideak eta beste bide ­batzuetatik lor ditza­keen guztiak; zehazki:           

a)  Funts publiko nahiz pribatuen kargura jaso­tzen diren pen­tsioak eta prestazio ekonomikoak. Jaso­tzen diren sarrera garbiak konputatuko dira. Hor sartuko dira elkarbizi­tza unitateko edozein kide subjektu kausa­tzaile duten pen­tsio, subsidio, prestazio ekonomiko nahiz bestelako eskubide ekonomiko guztiak.

b)  Norberaren nahiz inoren konturako lanetik lortutako etekinak. Jaso­tzen diren sarrera garbiak konputatuko dira.

c)  Kapital higigarri nahiz higiezinaren etekin garbiak.           

d)  Sariak eta aparteko sarrerak. Aparteko sarrera­tzat hartuko dira jaraunspenak eta legatuak, dohain­tzak, ondarea sal­tzean sortutako baliabideak eta aurreko apartatuetan aipatu ez diren bestelako sarrera guztiak, erregularki jaso­tzen ez badira eta salbuespen gisa lortu badira. Sarrera horiek, ondare gisa baloratu ez badira, sor­tza­penaren ondorengo 5 urteetan konputatuko dira, eta urte horietako bakoi­tzean konputatuko da sariaren edo aparteko sarreraren zenbateko garbia bostekin zatituta atera­tzen den kopurua.

e)  Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateetako edo ­antzeko prebisio planetako edo aseguru kolektiboko kontratuetako edo bestelako aseguru kontratuetako eduki ekonomikoko eskubideengatik urtean lortutako sarrerak, eskubide horiek ez baldin badira ondare gisa baloratu.               

2.    Epai judizialaren bidez ezarritako mantenu pen­tsioak edo pen­tsio osagarriak ordain­tzeko benetan jarritako kopuruak deskontatu egingo dira sarreren baturatik.        

3.    Oro har, errenta zenba­tzeko ekitaldia zerbi­tzua eskatu eta aurreko urteko ekitaldia izango da. Hala ere, kasu hauetan zerbi­tzua eskatu den ekitaldia izango da errenta kalkula­tzeko ekitaldi: a) letrako sarrerak eta b) letrako besteren konturako lan etekinak.            



4.  Artikulu honen 1. apartatuko a) letraren ondorioetarako, sarrera garbia izango da sarrera gordinak ken Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren gastu kengarriak eta atxi­kipenak.

5.  Artikulu honen 1. apartatuko b) letraren ondorioetara, norberaren kontuko lan etekin garbiak aplikaziokoa den zerga araudiak ezar­tzen duen prozeduraren bidez zehazten dira jarduera enpresarial edo profesionalen etekinak zehazteko, kontuan hartuta norberaren kontuko etekinak eta eskaeraren aurreko urteko zerga aitorpeneko oinarri ezargarria berdinak izango direla, salbu eta:      


a')  Zerga aitorpena eduki ezean, zinpeko aitorpen bat aurkeztuko da, aurreko ekitaldiko etekin garbiei buruzkoa.        

b')  Zerbi­tzua eskaera gauza­tzen hasita hasten denean norberaren kontuko jarduketa edo per­tsona erabil­tzaile denean, jarduketaren hiru hilabetera zinpeko aitorpen bat egingo da azken hiru hilabeteei dagozkien hileko bataz besteko errendimendu garbiekin.

a') eta b') kasuetan, zerga aitorpenaren ondoren eta ondorioz, Gizarte Politikako Departamentuak dagokion erregularizazioa burutu du, behar izanez gero.           

c')  Ez da errendimendurik konputatuko elkarbizi­tza unitateko kideak baja ematen badu jarduketan.            

Ondorio beretako, besteren konturako lanen sarrera garbiak izango dira sarrera gordinak ken gizarte seguran­tza­ren kotizazioen gastuak eta Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxi­kipenak.         

6.  Artikulu honen 1. apartatuko c) eta e) letren ondorioetarako errendimendu edo sarrera garbiak izango dira errendimendu eta sarrera gordinak ken gastu kengarriak eta Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontuko ordainketak. Ez dira deskontatuko, berriz, mesedeko izan dituzten Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga beraren hobariak.              

13. artikulua.    Errenta salbue­tsiak.

1.    Elkarbizi­tzako unitatearen ahalmen ekonomikoa kalkula­tzeko, errenta salbue­tsi­tzat joko dira erabil­tzailearen nahiz elkarbizi­tza unitateko edozein kideren errenta hauek:          

a)  Norberaren kargurako 18 urtetik beherako seme-alabengatik ematen diren prestazio ekonomikoak.

b)  Hezkun­tza edo prestakun­tza­rako bekak.

c)  Jantokiko eta garraioko bekak.

d)  Lagun­tzako produktuak eta ingurune fisikora egoki­tze­koak eskura­tzeko emandako diru lagun­tza publikoak.

e)  Ohiko etxe­bizi­tza eskura­tzeko edo errehabilita­tzeko emandako lagun­tzak.

f)  Desgaitasuna dutenen­tzako mugikortasunerako eta garraio gastuetarako subsidioa.

g)  Gizarte larrialdiko lagun­tzak eta etxe­bizi­tzako gastuetarako prestazio osagarriak, 2008ko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak, Gizartera­tzeko eta Diru Sarrerak Berma­tze­koak, arautuak.

h)  Arrisku egoeran dauden per­tso­nak gizartean integra­tzeko ematen diren helburu jakineko lagun­tzak.

i)  Babesgabezian dauden adingabeak harreran har­tzeko lagun­tzak.

j)  2006ko azaroaren 14ko 39/2006 Legean, Mendekotasun Egoeran bizi diren Per­tso­nei Lagun­tzeko eta Arreta ematekoan, jasotako prestazio ekonomikoak.

k)  Genero indarkeriaren biktima diren per­tso­nen­tzako prestazio ekonomikoak.

l)  Zentro okupazional batera joateagatik lortutako ordainsariak.

ll)  Ohiko etxe­bizi­tza­ren gaineko alderan­tzizko hipotekengatik lortutako kuotak.

m)  Baliaezintasun handiaren osagarria, beste per­tsona baten premiagatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pen­tsioaren osagarria, norberaren kargu dagoen eta %75eko desgaitasuna edo handiagoa duen 18 urtetik gorako seme edo alabarengatik jaso­tzen den diru kopurua eta Desgaitasuna duten per­tso­nen eskubideei eta haien gizartera­tze­ari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginak (2013ko azaroaren 29ko 1/2013 Legegin­tzako Errege Dekretuak onartuak) aurreikusitako hirugarren per­tsona bati lagun­tzeko sorospena, pen­tsio edo prestazio horien kausa­tzailea zerbi­tzuaren erabil­tzailea ez denean.

n)  Helburu jakineko bestelako gizarte prestazioak, horrelakorik dagoenean.

2.    Foru dekretu honen xede diren bizitoki zerbi­tzuen erabil­tzaileen ohiko etxe­bizi­tza errentan emateagatik lor­tzen diren kapital higiezinaren etekin garbien %40 ere salbue­tsita geratuko da.

14. artikulua.    Lan etekinei buruzko salbuespena.

Norberaren edo inoren konturako lanetik etorritako sarreren konputuan, sarrera horien %40 salbue­tsiko da.

15. artikulua.    Ondarea.

1.    Elkarbizi­tzako unitatearen ahalmen ekonomikoa kalkula­tzeko, ondare­tzat hartuko da:

a)  Zerbi­tzua eska­tzen den egunean osorik edo zati batean elkarbizi­tza unitateko kideen titularitatekoak diren ondasun higigarri nahiz higiezinen eta eduki ekonomikoko eskubideen mul­tzoa.

b)  Zerbi­tzua eska­tzen den egunaren aurreko bost urteen barruan, elkarbizi­tza unitateko kideren batek dohainik eskualdatu dituen ondasun eta eskubideen balioa.         

2.    Konputuan sartutako ondasunen gaineko kargak eta zamak, ondasun horiek eskuratu edo errehabilitatu ahal izateko hartutako konpromisoen ondoriozkoak direnean, deskontatu egingo dira ondasunen balio garbia kalkula­tzeko. Era berean, elkarbizi­tza unitatearen obligazioei aurre egiteko notario aurrean edo banku entitateen aurrean eratutako konpromisoak eta zor per­tso­nalak deskontatu egingo dira elkarbizi­tza unitatearen ondare balioetatik.      

3.    Hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera ohiko bizilekua izan den etxe­bizi­tza ondare salbue­tsia denez, etxe­bizi­tza horren gaineko kargak eta zamak ere ez dira kenduko elkarbizi­tza unitatearen ondaretik.   

4.    Ondarearen balioespena 2012ko abenduaren 18ko 10/2012 Foru Arauak, Aberastasunaren eta Fortuna Handien Gaineko Zergarenak, ezarritako irizpideen araberakoa izango da; bestela, ondareari buruzko zergak arau­tzen duen araudiaren araberakoa.

16. artikulua.    Ondare salbue­tsia.

Elkarbizi­tzako unitatearen ahalmen ekonomikoa kalkula­tzeko, ondare salbue­tsi­tzat hartuko da:

a)  Ohiko etxe­bizi­tza, balio aparta duenean izan ezik. Balio aparta duela ulertuko da etxe­bizi­tza­ren balio katastrala handiagoa denean Justizia, Lan eta Gizarte Seguran­tza sailburuaren 2006ko maia­tza­ren 15eko Aginduak, prestazio ekonomikoak emateko gehieneko balio katastralak ezar­tzen dituenak, edo agindu hori ordezten duen araudiak, finkatutako balioak baino, zerbi­tzuen koordainketarako beste gehieneko baliorik ezar­tzen ez den bitartean; kasu horietan, ondare gisa konputatuko da balio katastrala gaindi­tzen duen zatia, ezarritako mugak kontuan izanda.

a.1.)  Alde horretatik, ohiko etxe­bizi­tza­ren kon­tzep­tuan sartuko dira, etxe­bizi­tzaz gain, garajea eta trastelekua, horrelakorik dagoenean, baldin eta etxe­bizi­tza dagoen eraikin berean edo inguruko batean baldin badaude. Ohiko etxe­bizi­tza landatarra denean, ohiko etxe­bizi­tza­ren kon­tzep­tuan sartuko da eran­tsi­tako par­tzela landatarra ere, desagregatuta ez badago.   


a.2.)  Ohiko etxe­bizi­tza­tzat hartuko da bizitoki zerbi­tzuan sartu arte erabil­tzailea bizi izan den etxe­bizi­tza. Alde horretatik, bizitoki zerbi­tzuan sartu aurretik erabil­tzailea garai bateko bere ohiko bizilekua ez den beste ­etxe batean bizi izan bada, hori ere ohiko etxe­bizi­tza­tzat hartuko da eta, beraz, ondare baloraziotik kanpo geratuko da, ondoko 3 baldin­tza hauek bete­tzen badira:        



— ­Utzi duen etxe­bizi­tza bere ohiko etxe­bizi­tza izatea 3 urtean ­gutxienez.

— Etxe­bizi­tza batetik bestera alda­tzeko arrazoia eska­tzailearen mendekotasuna edo autonomiarik eza izatea. 

— Etxe­bizi­tza berrian bere mendekotasunaren­tzako lagun­tzak izatea, hau da, beste norbaitekin bizi izatera joatea, edo ­etxe aldaketa barrera arkitektonikoak gaindi­tzeko egitea.    

b)  azaroaren 18ko 41/2003 Legeak –Desgaitasuna dutenen ondarea babestekoak, eta xede horretarako Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta Zerga Arautegia aldarazten dituenak– ezarritakoaren arabera bereziki babestutako ondare bati ekarritako ondasunak eta eskubideak, baldin eta ondare horren titularra ez bada zerbi­tzuan sar­tzen dena, eta zerbi­tzu horretan sar­tzea behin betikoa bada, eta zerbi­tzu horrek per­tso­naren premia bitalak estal­tzeko parte har­tzen duen neurrian, aipatutako Legeko 1.1. eta 5.4 artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.             

17. artikulua.    Dokumentazioa.

1.    Zerbi­tzuak eska­tzen dituztenek 7. artikuluan azaldutako hobariak lortu nahi dituztenean ekarpen ekonomikoetan, zerbi­tzua erabil­tzeko eskaerarekin batera, aurreko ekitaldiko diru sarreren eta ondarearen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute. Era berean, ezagu­tzera emango dituzte, zerbi­tzua eska­tzen den egunaren aurreko bost urteen barruan elkarbizi­tza unitateko kide ez direnei dohainik eskualdatutako ondasun eta eskubideak. Zinpeko aitorpenarekin batera, dokumentu hauek aurkeztuko dituzte, kasua denean:         

a)  Espainiar estatutik kanpo sortutako pen­tsioaren ziurtagiria edo pen­tsio horren abonuaren banku agiria.

b)  Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoan eduki ditza­keen ondasun higigarri nahiz higiezinen ziurtagiria.

c)  Seme-alaben aldeko mantenu pen­tsioa eta/edo ezkontide ohiaren aldeko konpen­tsa­zio pen­tsioa ezar­tzen dituen epaia eta, kasua bada, hitzar­men arauemailea.

d)  Interesatuaren ahalmen ekonomikoa zehazteko organo kudea­tzaileak beharrezko­tzat ­jotzen dituen gainerako dokumentuak, horrelakorik bada.

2.    Ahalmen ekonomikoari buruzko datuak fal­tsu­tzeak edo ezkuta­tzeak zerbi­tzu prestazioa behin betiko etetea ekarriko du.

III. KAPITULUA.  ‑ZERBI­TZUEN ERABIL­TZAILEAREN EKARPENA ZEHAZTEA

I. ATALA.  Elementu komunak

18. artikulua.    Eskumena.

Foru dekretu honetan arau­tzen diren zerbi­tzuen erabil­tzaileek egin beharko ekarpen ekonomikoaren likidazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari dagokio.

Erabil­tzaileak finan­tza­tzen ez duen zerbi­tzuko plazaren kostuaren zatia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak finan­tza­tuko du.

19. artikulua.    Egun bakoi­tzeko aplikatuko den ekarpen ekonomikoa.

Erabil­tzaileak ordaindu beharreko ekarpen ekonomikoa, hartutako edo erreserbatutako zerbi­tzu egun bakoi­tzeko zehaztuko da.

20. artikulua.    Izaera iraunkorreko bi zerbi­tzu aldi berean gerta­tzea.

Egoi­tza zerbi­tzu iraunkor baten erabil­tzaile bat aldi berean eguneko arreta zerbi­tzuen erabil­tzaile denean, egoi­tza zerbi­tzuengatik egin beharko duen ekarpena kalkula­tzeko, eguneko zerbi­tzuaren gastua deskontatu egingo da erabil­tzailearen errenta indibidualetik.

II. ATALA.  ‑Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako egoi­tza zentroak

21. artikulua.    Ahalmen ekonomikoa zehazteko osagaiak.      

Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako egoi­tza zerbi­tzuaren erabil­tzailearen ahalmen ekonomikoa zehazteko, elkarbizi­tza unitatearen urteko errenta eta ondarea hartuko dira kontuan, urte osoa kontatuta, foru dekretu honetako II. tituluaren II. kapituluan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuta.            

22. artikulua.    Ekarpen ekonomikoa zehaztea.

1.    Honela zehaztuko da erabil­tzailearen ekarpena: 

a)  Erabil­tzailaren banakako ondarearen balioa handiagoa bada urtebeteko Lanbide arteko ­Gutxieneko Soldataren (LGS) %50 baino, hasieran esleituko zaion ekarpena gehieneko ekarpenaren berdina izango da. Erabil­tzaileak gehieneko ekarpena osorik zenbat denboran ordaindu beharko duen kalkula­tzeko, formula hau aplikatuko da:

(Ondare indibiduala – LGSren %50) / Gehieneko ekarpena = gehieneko ekarpena ordain­tzeko egunen kopurua.

Azalpena:

— Ondare indibiduala: 10. artikuluan definitua.

— Gehieneko ekarpena: 3. artikuluan ezarria.

b)  Aurreko a) apartatuan kalkulatutako denbora igarotakoan, erabil­tzailearen ekarpen ekonomikoa zehaztuko da errenta indibidualaren arabera. Kalkulu honen emai­tza izango da esleituko zaion ekarpen ekonomikoa:

Errenta indibidualaren %85 / 365 egun = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan definitua.

2.    Aurreko apartatuko b) puntuan emandako formula aplikatuta atera­tzen den zenbatekoa murriztu egingo da, behar izanez gero, 8. artikuluan zehaztutako erabilera libreko kopuru minimoa garantiza­tzera iri­tsi arte.

23. artikulua.    Zerbi­tzuaren beraren salbuespenak.

Kontuan izanik ohiko etxe­bizi­tza ez diren ondasun higiezinak ondare gisa baloratuko direla, ondasun horiek errentan ematetik lor­tzen diren kapital higiezinaren etekinak ez dira sartuko elkarbizi­tza unitatearen errenta kalkula­tzean. Arrazoi berarengatik, kapital higigarriaren etekinak ere salbue­tsi egingo dira.

III. ATALA.  ‑Desgaitasuna edo buruko gaixotasuna dutenen­tzako egoi­tza zentroak

24. artikulua.    Ahalmen ekonomikoa zehazteko osagaiak.      

Erabil­tzailearen ahalmen ekonomikoa zehazteko kontuan hartuko da errenta, urte osoa kontatuta, titulu honetako II. kapituluan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuta.            

25. artikulua.    Ekarpen ekonomikoa zehaztea.

Honela zehaztuko da erabil­tzailearen ekarpena:        

Errenta indibidualaren %75 /365 egun = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan definitua.

IV. ATALA.  ‑Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako eguneko arreta zentroak

26. artikulua.    Ahalmen ekonomikoa zehazteko osagaiak.      

Erabil­tzailearen ahalmen ekonomikoa zehazteko, errenta indibiduala hartuko da kontuan, II. tituluaren II. kapituluan definitutakoaren arabera.

27. artikulua.    Ekarpen ekonomikoa zehaztea.

Eguneko arreta zentroen erabil­tzaileak egin beharreko ekarpena, formula hau aplikatuta atera­tzen dena izango da:      

Errenta indibidualaren %45 / 264 = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan definitua.

V. ATALA.  ‑Desgaitasuna dutenen­tzako eguneko arreta zentroak eta buruko gaixotasuna dutenen­tzako errehabilitazio psikosozialeko zentroak               

28. artikulua.    Ahalmen ekonomikoa zehazteko osagaiak.      

Erabil­tzailearen ahalmen ekonomikoa zehazteko, errenta indibiduala hartuko da kontuan, II tituluaren II. kapituluan definitutakoaren arabera.

29. artikulua.    Ekarpen ekonomikoa zehaztea.

Eguneko arretako zentroen eta errehabilitazio psikosozialeko zentroen erabil­tzaileek egin beharreko ekarpena, formula hau aplikatuta atera­tzen dena izango da:            

Errenta indibidualaren %45 / 220 = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan definitua.

VI. ATALA.  Egoi­tza unitate soziosanitarioak

30. artikulua.    Ahalmen ekonomikoa zehazteko osagaiak.      

Erabil­tzailearen ahalmen ekonomikoa zehazteko, errenta indibiduala hartuko da kontuan, II. tituluaren II. kapituluan definitutakoaren arabera.

31. artikulua.    Ekarpen ekonomikoa zehaztea.

1.    Egoi­tza unitate soziosanitarioko zerbi­tzuen erabil­tzaileak egin beharreko ekarpena, formula hau aplikatuta atera­tzen dena izango da:

Errenta indibidualaren %80 / 365 = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan definitua.

2.    Aurreko apartatuan emandako formula aplikatuta atera­tzen den zenbatekoa murriztu egingo da, behar izanez gero, 8. artikuluan zehaztutako erabilera libreko kopuru minimoa garantiza­tzera iri­tsi arte.

32. artikulua.    Lehenengo 30 egunetako salbuespena.

Egoi­tza unitate soziosanitarioen erabil­tzaileek ez dute ekarpen ekonomikorik ordaindu beharko egonaldiaren lehenengo 30 egunetan.

VII. ATALA.  ‑Mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen­tzako egoi­tza zentroetan aldi baterako egonaldia egiteko zerbi­tzuak

33. artikulua.    Ahalmen ekonomikoa zehazteko osagaiak.      

Erabil­tzailearen ahalmen ekonomikoa zehazteko, errenta indibiduala hartuko da kontuan, II. tituluaren II. kapituluan definitutakoaren arabera.

34. artikulua.    Ekarpen ekonomikoa zehaztea.

1.    Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzaileak egin beharreko ekarpena, formula hau aplikatuta atera­tzen dena izango da: 

Errenta indibidualaren %85 / 365 egun = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan definitua.

2.    Desgaitasuna edo buruko gaixotasuna dutenen­tzako aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzaileak egin beharreko ekarpena, formula hau aplikatuta atera­tzen dena izango da:

Errenta indibidualaren %75 / 365 egun = erabil­tzailearen ekarpena.

Azalpena:

Errenta indibiduala: 10. artikuluan definitua.

3.    Aurreko apartatuetan emandako formuletatik bakoi­tzari dagokiona aplikatuta atera­tzen den zenbatekoa murriztu egingo da, behar izanez gero, 8. artikuluan zehaztutako erabilera libreko kopuru minimoa garantiza­tzera iri­tsi arte.

35. artikulua.    Gehieneko ekarpenak.

Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako eta desgaitasuna edo buruko gaixotasuna dutenen­tzako aldi baterako egonaldi zerbi­tzuetarako gehieneko ekarpenak, foru dekretu bidez onartuko diren mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako eta desgaitasuna edo buruko gaixotasuna dutenen­tzako egoi­tza zerbi­tzu iraunkorrerako ezarritako gehieneko ekarpenak izango dira, hurrenez hurren.      

Adinekoen­tzako aldi baterako egonaldien zerbi­tzuko erabil­tzaileari, baldin eta mendekotasun gradua balioe­tsita ez badu, BVDko III. eta II. graduko plaza bateko erabil­tzailearen egoera emango zaio.            

36. artikulua.    Eguneko arreta zerbi­tzua eta egoi­tzako aldi baterako egonaldi zerbi­tzua aldi berean gerta­tzea.

Aldi baterako egonaldia eska­tzen duena eguneko arreta zerbi­tzuaren erabil­tzailea denean, aldi baterako egonaldirako ekarpen ekonomikoa kalkula­tzeko, eguneko zentroko urteko ekarpena kenduko zaio banakako errentari.   

37. artikulua.    Inten­tsi­tate ­txiki edo ertaineko bizitoki iraunkorreko zerbi­tzua eta inten­tsi­tate handiko aldi baterako bizitoki zerbi­tzua aldi berean gerta­tzea.

Inten­tsi­tate ­txiki-ertaineko bizitoki iraunkorreko zerbi­tzu baten erabil­tzaile batek inten­tsi­tate handiagoko bizitoki zerbi­tzu bat erabili behar duenean aldi baterako, egiten duen ekarpenaren %75arekin bizitoki iraunkorreko zerbi­tzua ordainduko du eta gainerako %25arekin aldi baterako egonaldi zerbi­tzua.               

38. artikulua.    Aldi baterako egonaldi zerbi­tzua eta udaleko ­etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua aldi berean ematea.

1.    ­Etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua arau­tzen duen udal araudiari kalterik egin gabe, bi zerbi­tzu horiek bateraezinak direla ulertuko da eta aldi baterako egonaldiak irauten duen bitartean ­etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua etenda geratuko dela. Beraz, erabil­tzaileak 34. artikuluaren arabera kalkulatutako ekarpen osoa ordainduko du.

2.    Hala ere, ­etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzua ematen jarrai­tzen bada, erabil­tzailearen ­etxean elkarbizi­tza unitateko beste kideren bat gera­tzen delako zerbi­tzu hori jaso­tzeko baldin­tzak bete­tzen dituena, aldi baterako egonaldirako kalkulatutako ekarpen ekonomikoari deskontatuko zaio ­etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuari dagokion gastuaren zati propor­tzionala. Gastuaren zati propor­tzional hori izango da aldi baterako egonaldiak irauten duen denboran hartutako ­etxez ­etxeko lagun­tza zerbi­tzuarengatik ordaindu beharreko zenbatekoa zerbi­tzu horren har­tzaileen kopuruarekin zatituta atera­tzen dena.

39. artikulua.    Aldi baterako egonaldi zerbi­tzua luza­tzea, irteerako pronostikoa egoi­tza iraunkor batean sar­tzea denean.              

Aldi baterako zerbi­tzuko egonaldia luza­tzen denean gero egoi­tza iraunkorreko plaza batera deriba­tzeko, ekarpen ekonomikoa kalkula­tzeko, zerbi­tzu iraunkorretarako ezarritakoa aplikatuko da.

40. artikulua.    Uko egiteak.

2005eko apirilaren 21eko 12/2005 Foru Dekretuaren 28. artikuluak arau­tzen duen aldi baterako egonaldiaren zerbi­tzuaren eska­tzaileak edo erabil­tzaileak uko egiten badu, zegokien ekarpenaren %50 ordaindu beharko du erabili gabeko egonaldi egunengatik, kasu hauetan:              

a)  Justifikazioa erabakigarria ez bada eta aurrerapena behar adinakoa ez bada zerbi­tzua erregula­tzen duen araudiaren arabera, gehienez 7 egun ordainduko ditu.

b)  Aurrerapena behar adinakoa izan arren justifikazioa erabakigarria ez bada, eta urte naturalaren barruan ­antzeko beste uko egite bat gertatu bada, gehienez 3 egun ordainduko ditu.

III. TITULUA

SOR­TZA­PENA, ORDAINKETA ETA GARANTIAK

I. KAPITULUA.  SOR­TZA­PENA ETA ORDAINKETA

41. artikulua.    Sor­tza­pena.

Araudi honetan erregulatutako ekarpen ekonomikoak ordain­tzeko obligazioa, 2. artikuluan zehaztutako zerbi­tzuetako edozein ematen den momentuan sor­tzen da.

42. artikulua.    Ordainketa.

1.    Zehazten den entitateari dagokion faktura kobra­tzeko aurkezten duen momentuan ordaindu beharko dira ekarpen ekonomikoak.

2.    Titulu honen III. kapituluan aurreikusitakoaren arabera ordainketaren zati bat gerora­tzen denean, honela jokatuko da:         

a)  Hilero ordaindu beharreko ekarpen zatia, zerbi­tzua ematen duen entitateak faktura kobra­tzeko aurkezten duen momentuan ordainduko da. Zerbi­tzua ematen duen entitateari ordainduko zaio. 

b)  Ekarpenaren gainerako zatia, sortutako interesekin batera, zerbi­tzua amai­tzen denean ordainduko da, edo hori baino lehenago, ordain­tzera behartuta dagoenak horrela nahi izanez gero, zerbi­tzua amaitu aurretik ordainaraztea erabaki­tzen badu. Ordainketa hori Gipuzkoako Foru Aldundiari egingo zaio.

3.    Bestalde, 40. artikuluan araututako uko egiteak gerta­tzen direnean, uko egitea zerbi­tzuan sartu aurretik gerta­tzen bada, baina ekarpenen bat ordaindu behar bada, Gipuzkoako Foru Aldundiari ordainduko zaio, ordainketa galdagarria dela erabaki­tzen duenean.

43. artikulua.    Ordain­tzera behartutako per­tso­nak.

1.    Ekarpen ekonomikoa ordain­tzera behartuta egongo dira, foru dekretu honetan araututako terminoetan, 2. artikuluan aurreikusitako zerbi­tzuetako bakoi­tza eskura­tzen duten per­tso­nak.

2.    Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak adingabeak edo juridikoki ezgaitutako per­tsona helduak direnean, horien guraso ahala edo tutore­tza edo kuradore­tza duten per­tso­nak egongo dira ordain­tzera behartuta.

3.    Era berean, 2008ko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbi­tzuei buruzkoak, 57.6 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, ekarpen ekonomikoa ordain­tzera subsidiarioki behartuta egongo dira erabil­tzaileak edo haren ezkontideak, zerbi­tzuan sar­tzeko eskaeraren aurreko bost urteetan dohainik egindako ondare eskualda­tze baten edo gehiagoren onura lortu duten per­tso­nak. Ordain­tzeko obligazioa dohain­tzan hartutako ondasunaren baliorainokoa izango da. Balio hori balio katastrala izango da ondasun higiezinak direnean, eta zerbi­tzua eska­tzen den momentuan ondasunak merkatuan duen balioa ondasun higigarriak direnean.              

II. KAPITULUA.  ‑EBAZPENA, BERRIKUSPENA ETA EGUNERA­TZEA

44. artikulua.  Ebazpena.

1.    Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari dagokio foru dekretu honetan aurreikusitako ekarpen ekonomikoen likidazioa eta aplikazioa.

2.    Gizarte Politikako Departamentuak interesatuari edo, hala dagokionean, haren legezko ordezkariari jakinaraziko dio:

a)  Zerbi­tzuko plazaren kostu osoa.

b)  Ordaindu beharko duen ekarpen ekonomikoa.

c)  Gipuzkoako Foru Aldundiak finan­tza­tuko duen kostu zatia.

d)  Ahalmen ekonomikoa zehazteko konputatutako errenta eta ondarea.

e)  Erabil­tzailearen obligazioak.

f)  Ebazpenaren aurka jar litezkeen errekur­tsoak.

3.    Hasierako ekarpen ekonomikoaren likidazioa 2015eko mar­txo­aren 24ko 7/2015 Foru Dekretuz araututako prozeduraren zati bat da; bestela, 2015eko apirilaren 21eko 12/2015 Foru Dekretuaz arau­tzen da. Horrenbestez, eskatutako zerbi­tzuaren onarpena eta ekarpenaren ebazpena ekin­tza administratibo berean eba­tziko dira.   

45. artikulua.    Komunika­tzeko betebeharra.

1.    2. artikuluan zehaztutako zerbi­tzuetakoren bat har­tzen dutenek edo, hala dagokionean, haien legezko ordezkariek, hilabeteko epearen barruan ezagu­tzera eman beharko dute elkarbizi­tza unitatean edozein aldaketa gerta­tzen bada kideen kopuruari, egoera zibilari, diru sarrerei nahiz ondareari (hartutako jaraunspenak edo dohain­tzak, higiezinen eskualda­tzea,) dagokienez, eta berdin erabil­tzaileari esleitutako ekarpen ekonomikoan eragina izan lezakeen bestelako gorabeheraren bat gerta­tzen bada, aldaketa gerta­tzen den egunetik kontatuta.

2.    Komunikazio horren ondorioz, erabil­tzaileari esleitutako ekarpena aldatu ahal izango da, eta aldaketak eragina izango du berrikuspen eskaera egiten den egunaren hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera, salbu eta aldaketa horrek ekarpen ekonomikoa gehi­tzea ekar­tzen badu eta aldaketa sorrarazi duten gorabeherak epe barruan ezagu­tzera eman ez badira, kasu horretan aldaketa gertatu zen egunaren hurrengo hilaren lehenengotik aurrera izango baititu ondorioak.

3.    Gizarte Politikako Departamentuak jakiten badu ekarpen ekonomikoa zehazteko kontuan har­tzen den aldaketaren bat gertatu dela elkarbizi­tza unitatearen ahalmen ekonomikoan, eta aldaketa horren berri ez bada eman aurreko paragrafoan aurreikusitako moduan, Departamentuak ofizioz berrikusiko du esleitutako ekarpen ekonomikoa, egoera berrira egoki­tzeko. Ekarpen ekonomiko berria ­atzera eraginez aplikatuko da, aldaketa gertatu den egunaren hurrengo hilaren lehenengo egunera arte, eta epealdi horretan metatutako kopuru atze­ratuak ordain­tzeko obligazioa sorraraziko dio erabil­tzaileari.       


46. artikulua.    Ofizioz berrikustea.

1.    Gizarte Politikako Departamentuko organo kudea­tzaileak urtero berrikusiko ditu erabil­tzaileek ordaindu beharreko ekarpen ekonomikoak, errenta eguneratuei egoki­tzeko.         

2.    Urtero berrikusteaz gain, organo kudea­tzaileak egoki deri­tzen berrikuspen guztiak egin ahal izango ditu eta esleitutako ekarpen ekonomikoa alda­tzea eba­tzi ahal izango du erabil­tzaileen ahalmen ekonomikoan aldaketaren bat gertatu dela egiazta­tzen duenean.

47. artikulua.    Esleitutako ekarpen ekonomikoa alda­tzea.      

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileari esleitutako ekarpen ekonomikoa alda­tzeko arrazoi izango dira, ahalmen ekonomikoa alda­tzeaz gain, jarraian zehazten diren hauek:

a)  Erabil­tzailearen mendekotasun gradua alda­tzea, mendekotasun egoeran dauden adinekoen egoi­tza zentroen erabil­tzaileak direnean.               

b)  Zentro batetik beste batera alda­tzea, beste mota bateko zerbi­tzu batera alda­tzen denean nahiz mota bereko zerbi­tzu batera alda­tzen denean, zentro bakoi­tze­rako ezarritako gehieneko ekarpena zehazteko modua alda­tzen baldin bada.     

III. KAPITULUA.  ‑ORDAINKETAREN ZATI BAT GERORA­TZEA ETA ZORRA AITOR­TZEA

48. artikulua.    Ordainketaren zati bat gerora­tzea aplika­tzea.

1.    Erabil­tzaileek edo, hala dagokionean, ordain­tzera behartuta daudenek froga­tzen dutenean ez dutela aldizkako nahikoa sarrera esleitu zaien ekarpen ekonomikoa ordain­tzeko, eta nekez diru bihur daitezkeen ondasunak dituztenean, aldez aurretik berariaz eskatuta, ordainketaren zati bat geroratu ahal izango dute.

2.    Ordainketaren zati bat geroratu ahal izango da, 2. artikuluan xedatutakoaren arabera, esleitutako ekarpen ekonomikoa zehazteko garaian ondarea kontuan har­tzen den egoi­tza zerbi­tzuetan.

3.    Ordainketaren zati bat gerora­tzeak ekitaldi bakoi­tzean indarrean dagoen diruaren legezko interesa sortuko du.

49. artikulua.    Geroratu ahal izango diren kopuruak.

Ordain­tzera behartuta dauden per­tso­nek urtero geroratu ahal izango dute ondoko formulatik atera­tzen den kopuruaren ordainketa:

Zerbi­tzuarengatik ordaindu beharreko ekarpen ekonomikoa - (errenta indibiduala - erabilera libreko ­gutxieneko kopurua).

50. artikulua.    Zorra aitor­tzea.

1.    Aurreko artikuluetan aurreikusitako ordainketa gerora­tze­aren onura lortu nahi dutenek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zorra aitor­tzeko dokumentu bat sinatu beharko dute, egun bakoi­tzeko geroratuko den zenbatekoagatik, hau da, esleitu zaien ekarpen ekonomikoaren eta egun bakoi­tzeko ordaindu beharreko zenbatekoaren arteko diferen­tziagatik. Horretarako, ordain­tzera behartuta dauden per­tso­nek, ordain­tzeko konpromiso bat formalizatuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuarekin, zerbi­tzua adjudikatu dien ebazpen administratiboan aurreikusitako terminoen arabera.

2.    Ordainketa gerora­tzeko eskaera eta zorra aitor­tzeko dokumentuaren sinadura, zentroan sartu aurretik nahiz sartu ondoren formalizatu ahal izango dira, aurreko artikuluetan jasotako zirkunstan­tziak bete­tzen baldin badira.

3.    Zor aitorpena eta ondoriozko ordain­tzeko konpromisoa sina­tzeak esan nahiko du, harik eta zorra kitatu arte, ezingo dela ondasun propiorik besterendu ezta eskubide ekonomikoei edo ondare eskubideei uko egin ere, aldez aurretik berariazko baimena ematen ez badu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak. Obligazio hori ez bete­tzeak ekarriko du ordain­tzeko dagoen kopuru osoa exiji­tzea, eta zor aitorpenetik eratorritako ondorioak azken­tzea. 

4.    Gizarte Politikako Departamentuak urtero bidaliko die ordain­tzera behartutako per­tso­nei, informazio gisa, zorra aitor­tzeko dokumentu eguneratua, egun horretan zor duten kopuruarekin, prin­tzi­pala eta sortutako interesak bereizita.           

51. artikulua.    Ordainketa gerora­tzean garantia era­tzea.         

1.    Aitortutako zorraren edo sor litekeenaren ordainketa gerora­tzea garantiza­tzeko, Gizarte Politikako Departamentuak bere aldeko abal solidarioa kreditu erakunde batean era­tzea exijituko du.

2.    Abal konpromiso hori lor­tzea ezinezkoa dela justifika­tzen bada, horretarako egindako gestioak egiaztatuz, bi finan­tza entitate desberdinen ziurtagiri negatiboekin dokumentatuta, ondasun higiezinen edo higigarrien gaineko hipoteka eskaini beharko du eska­tzaileak garantia gisa. Ordain­tzera behartuta dagoenak beste ondasun higiezin ­batzuk baldin baditu, ohiko etxe­bizi­tzaz gain, ohiko etxe­bizi­tza izango da azkeneko hipotekatuko den ondasuna. Eta karga hori inola ere ez da ezarriko etxe­bizi­tza baten gainean, etxe­bizi­tza hori elkarbizi­tza unitateko kideen edo aurreko edo ondorengo ahaideen ohiko bizilekua bada.

3.    Bi zerbi­tzu urtetan sor litekeen zorra estali beharko du garantiak. Epealdi hori igaro baino hiru hilabete lehenago, garantia emendatu beharko da hasierako kopuru berean. Eta berdin egingo da behar den aldi guztietan, garantiak beti estal dezan ordura arte sortutako zorra.   

4.    Garantiak ekonomikoki eta juridikoki aski diren ala ez, gerora­tzea tramita­tzeko eskumena duen organoak baloratuko du eta balorazio horrek zailtasun bereziren bat duenean, Ogasun eta Finan­tza Departamentuari txos­tena eskatu ahal izango zaio.

52. artikulua.    Zorraren jakinarazpena.

Zorra aitortu denean, zerbi­tzua emateari uzten zaionean, ordain­tzeko gera­tzen den zorraren saldoa jakinaraziko du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak, saldo horren zordunari zuzendutako ebazpenaren bidez –erabil­tzailearen herio­tza izan ez bada zerbi­tzua amai­tzeko arrazoia–, edo jaraunsle edo oinordeko posibleei zuzendutako ebazpenaren bidez; eta ebazpen horretan zehaztuko dira zorraren prin­tzi­pala, sortutako interesak eta lehen ordaindugabe utzi­tako ordainagiriak edo oraindik ordain­tzeko daudenak, horrelakorik baldin badago, ebazpena jaso eta hurrengo 60 egun naturaleko epean zorra kita dezaten.

53. artikulua.    Exekuzio aldiko diru bilketa.

1.    Borondatezko aldia amaitu eta hurrengo egunean hasiko da exekuzio aldia.

2.    Borondatezko aldia amaitua, Gizarte Politikako Departamentuak Ogasun eta Finan­tza Departamentuari helaraziko dizkio borondatezko aldian ordaindu ez diren zenbatekoak, departamentu horrek premiamendu prozeduraren bidetik kobra ­ditzan, ordain­tzera behartutako per­tso­nen ondarearen kontra.              

3.    Exekuzio aldiaren hasierak berandu­tza interesen galdagarritasuna erabakiko du eta, halaber, exekuzio aldiko errekarguena eta, horrelakorik egonez gero, premiamendu prozeduraren kostuena.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Foru dekretu hau aplikatuko zaie, eguneko arreta zerbi­tzuen erabil­tzaile guztiei, desgaitasuna edo buruko gaixotasuna dutenen­tzako egoi­tza zerbi­tzuen erabil­tzaileei eta foru dekretua indarrean sar­tzen denetik aurrera mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako egoi­tza zerbi­tzuetan sar­tzeko egiten diren eskaera berri guztiei.

Hala ere, lehenagoko araudiaren babesean zehaztutako ekarpen ekonomikoa duten adineko egoi­tza zerbi­tzuaren erabil­tzaileek, foru dekretu honetan ezarritakoa aplika­tzea nahi badute, aukera hori egikaritu ahal izango dute. Ekarpen ekonomikoa alda­tzeko ebazpenak ondorioak izango ditu eskaera egiten den egunaren hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera.

47. artikuluan esleitutako ekarpen ekonomikoa alda­tzeko aurreikusitako zirkunstan­tziaren bat gerta­tzen bada, foru dekretu honetan xedatutakoaren arabera zehaztuko da ekarpen ekonomiko berria.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Foru dekretu honen 3. artikuluaren 1. apartatuaren ondorioetarako, 2015. urterako 2. artikuluan aipatutako zerbi­tzuen gehieneko ekarpenak II. eranskinean jasotako zenbatekoetan zehazten dira.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

2015eko abuztuaren batetik aurrera, indarrik gabe gera­tzen dira araua hauek eta foru dekretu honen mailako edo maila baxuagoko arauak baldin eta hark dioena kontrajar­tzen badute:

— apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretuak, Gipuzkoako adineko per­tsona ezinduen­tzako lekuak eskatu eta emateko arauak ematen dituenak, foru dekretu honetako xedapen gehigarrian xedatutakoa izan ezik, zeinak indarrean jarraituko baitu.

— ekainaren 15eko 56/1999 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekin­tza Departamentuaren adineko per­tso­nen­tzako zentroetako prezio publikoak ezar­tze­koa, foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dion guztian, V. kapituluan ezarritakoa izan ezik.

2015eko urriaren batetik aurrera, indarrik gabe gera­tzen dira araua hauek eta foru dekretu honen mailako edo maila baxuagoko arauak baldin eta hark dioena kontrajar­tzen badute:

— urriaren 26ko 30/2010 Foru Dekretua, baliabide sozio-sanitarioen sareko zerbi­tzuen erabil­tzaileen diru ekarpenak arau­tzen dituena.

— abenduaren 30eko 758/2002 Foru Agindua, Sendian Programarekin loturiko zerbi­tzu eta prestazioen erabil­tzaileen zenbait prezio, baremo ekonomiko eta ekarpen onesten dituena.

— apirilaren 29ko 29/2008 Foru Dekretuko, egoi­tza arretako eta eguneko arretako zerbi­tzuen onuradunek aste bukaeretan eta jaiegunetan egin beharreko ekarpenak arau­tzen ditueneko, 3. artikulua.

2016ko urtarrilaren batetik aurrera, indarrik gabe gera­tzen dira araua hauek eta foru dekretu honen mailako edo maila baxuagoko arauak baldin eta hark dioena kontrajar­tzen badute:

— uztailaren 27ko 56/2001 Foru Dekretua, Gizartekin­tza Departamentuaren minusbaliatuen egoi­tze­tako prezio publikoak onartu zituen ekainaren 3ko 41/1997 Foru Dekretuan xedatutakoari beste prezio publiko bat eta onuradunek ordaindu beharreko zenbatekoa eransten diona.

— ekainaren 3ko 41/1997 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekin­tzak dituen minusbaliatuen egoi­tze­tako prezio publikoak onar­tzen dituena.        

— urtarrilaren 30eko 4/1996 Foru Dekretua, Uliazpi Fundazioa Erakunde Autonomoko asisten­tzia-zentroen prezio publikoak ezar­tzen dituena (6. artikulua eta 5. artikuluko lehenengo paragrafoa izan ezik).

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa.  Garapena.

Ahalmena ematen zaio Gizarte Politikako Departamentuko titularrari, foru dekretu hau gara­tzeko, exekuta­tzeko eta aplika­tzeko bidezkoak edo beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ­ditzan.

Bigarrena.    Inprimakiak.

Gizarte Politikako Departamentuak eredu normalizatuak onartuko ditu, foru dekretu honetan xedatutakoa kudea­tzeko.              

Hirugarrena.    Indarrean jar­tzea.

2015eko abuztuaren 1ean:

— Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako egoi­tza zentroak.

— Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako eguneko arreta zentroak.

2015eko urriaren 1ean:

— Egoi­tza unitate soziosanitarioak.

— Buruko gaixotasuna dutenen­tzako egoi­tza zentroak.             

— Buruko gaixotasuna dutenen­tzako errehabilitazio psicosozialeko zentroak.

— Mendekotasun egoeran dauden adinekoen­tzako aldi baterako egonaldiak.

2016ko urtarrilaren 1ean:

— Desgaitasuna dutenen­tzako egoi­tza zentroak.

— Desgaitasuna dutenen­tzako eguneko arreta zentroak.

— Desgaitasuna edo buruko gaixotasuna dutenen­tzako aldi baterako egonaldiak.

Donostia, 2015eko ekainaren 2a.

                                                           DIPUTATU NAGUSIA,         
                                                 Martin Garitano Larrañaga.

                    GIZARTE POLITIKAKO               
                     D
EPARTAMENTUKO
                      F
ORU DIPUTATUA, 
             Ander Rodriguez Lejarza.
         (5844)

I. ERANSKINA. ERABILERA LIBREKO KOPURUAK

(Indarrean dagoen urteko Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren portzentajean adierazita)

 

Zerbitzu mota

Erabilera librekoa

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza zentroak

LGSren %23

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroak

LGSren %60

Desgaitasuna dutenentzako egoitza zentroak

LGSren %35

Desgaitasuna dutenentzako eguneko zentroak

LGSren %60

Buruko gaixotasuna dutenentzako egoitza zentroak

LGSren %40

Buruko gaixotasuna dutenentzako errehabilitazio psikosozialeko zentroak

LGSren %60

Egoitza unitate soziosanitarioak

LGSren %23

 

 

ANEXO I. CUANTÍAS DE LIBRE DISPOSICIÓN

(Expresadas en porcentaje del Salario Mínimo Interprofesional vigente en cálculo anual)

 

Tipo de servicio

Libre disposición

Centros residenciales para personas mayores en situación de dependencia

23% del SMI

Centros de atención diurna para personas mayores en situación de dependencia

60% del SMI

Centros residenciales para personas con discapacidad

35% del SMI

Centros de atención diurna para personas con discapacidad

60% del SMI

Centros residenciales para personas con enfermedad mental

40% del SMI

Centros de rehabilitación psicosocial para personas con enfermedad mental

60% del SMI

Unidades residenciales sociosanitarias

23% del SMI

 

II. ERANSKINA

GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUAK EMATEN DITUEN ETA FORU DEKRETU HONEK UKITZEN DITUEN ZERBITZUETAN APLIKATZEKO GEHIENEKO EKARPENEN ZENBATEKOA 2015ERAKO

 

ADINEKOENTZAKO ZERBITZUAK

1. tarifa. Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza zentroak

1.1 tarifa. Unitate psikogeriatrikoa

66,58 €

1.2 tarifa. MBBn 3. eta 2. Graduan baloratutako pertsonak

66,58 €

1.3 tarifa. MBBn 1. Graduan baloratutako pertsonak

53,25 €

1.4 tarifa. Autonomoak eta mendekotasun egoeran baloratu gabekoak

43,72 €

2. tarifa. Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroak

2.1 tarifa. Laneguneko tarifa

15,50 €

2.2 tarifa. Jaieguneko edo asteburuko tarifa

15,50 €

 

BURUKO GAIXOTASUNA DUTENENTZAKO ZERBITZUAK

3. tarifa. Buruko gaixotasuna dutenentzako egoitza zentroak

3.1 tarifa. 1. taldea. Laguntzadun etxebizitzak

14,20 €

3.2 tarifa. 2. taldea. Egoitza unitateak

19,60 €

4. tarifa. Errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroak

4.1 tarifa. Errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroak

8,50 €

 

EGOITZA UNITATE SOZIOSANITARIOAK

5. tarifa. Egoitza unitate soziosanitarioak

5.1. tarifa. Egoitza unitate soziosanitarioak

32,96 €

 

ANEXO II

IMPORTE DE LAS APORTACIONES MÁXIMAS APLICABLES A LOS SERVICIOS PROVISTOS POR EL DEPARTAMENTO DE POLÍTICA SOCIAL Y AFECTADOS POR EL PRESENTE DECRETO FORAL PARA EL 2015

 

SERVICIOS PARA PERSONAS MAYORES

Tarifa 1. Centros residenciales para personas mayores en situación de dependencia

Tarifa 1.1. Unidad psicogeriátrica

66,58 €

Tarifa 1.2. Personas valoradas en Grado 3 y 2 del BVD

66,58 €

Tarifa 1.3. Personas valoradas en Grado 1 del BVD

53,25 €

Tarifa 1.4. Personas autónomas o sin valoración de dependencia

43,72 €

Tarifa 2. Centros de atención diurna para personas mayores en situación de dependencia

Tarifa 2.1.Tarifa de día laborable

15,5 €

Tarifa 2.2.Tarifa de día festivo o fin de semana

15,5 €

 

SERVICIOS PARA PERSONAS CON ENFERMEDAD MENTAL

Tarifa 3. Centros residenciales para personas enfermedad mental

Tarifa 3.1. Grupo 1 Viviendas con apoyos

14,20 €

Tarifa 3.2. Grupo 2. Unidades residenciales

19,60 €

Tarifa 4. Centros de atención diurna de rehabilitación psicosocial

Tarifa 4.1. Centros de día rehabilitación psicosocial

8,50 €

 

UNIDADES RESIDENCIALES SOCIOSANITARIAS

Tarifa 5. Unidades residenciales sociosanitarias

Tarifa 5.1. Unidades residenciales sociosanitarias

32,96 €