1
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

12/2015 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden per­tso­nek egoi­tze­tan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera arau­tzen duena.

Zioen azalpena zioen azalpena.

I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

1. artikulua. Xedea.

2. artikulua. Helburua.

3. artikulua. Aplikazio-eremua eta egonaldien kudeaketa.

4. artikulua. Zerbi­tzua emateko erregimena edo araubidea.

5. artikulua. Administrazio publikoen arteko lankide­tza.

6. artikulua. Aldi baterako egonaldien tipologia.

7. artikulua. Zerbi­tzuaren erabil­tzaile izateko betekizunak.

8. artikulua. Per­tsona eska­tzailearen adostasuna.

II. kapitulua. Prozedurak.

9. artikulua. Prozedurak.

1. atala. Egoi­tza-zentroetan Aldi Baterako Egonaldi Zerbi­tzuan onartua izateko prozedura.

10. artikulua. Xedea.

11. artikulua. Prozedura abiaraztea.

12. artikulua. Prozedura bidera­tzea.

13. artikulua. Prozedura ebaztea.

14. artikulua. ­Atzera egitea.

15. artikulua. Eskaera uka­tzeko arrazoiak.

16. artikulua. Aldi baterako egonaldirako eskubidea iraungi­tzea.

17. artikulua. Aldi baterako egonaldi zerbi­tzu­rako eskubidea etetea.

18. artikulua. Aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan baja emateko prozedura.

2. atala. Egoi­tza zentro batean aldi baterako egonaldia eska­tzeko prozedura.

19. artikulua. Xedea.

20. artikulua. Prozedura abiaraztea.

21. artikulua. Prozedura bidera­tzea.

22. artikulua. Prozedura ebaztea.

23. artikulua. ­Atzera egitea.

3. atala. Errekur­tso administratiboak.

24. artikulua. Errekur­tso administratiboak.

III. kapitulua. Egonaldien kudeaketa.

25. artikulua. Sartu aurreko informazioa egonaldia egiteko.    

26. artikulua. Esleitutako aldi baterako egonaldi zentroan sar­tzea.

27. artikulua. Aldi baterako egonaldian egindako jarduketak.

28. artikulua. Uko egitea.

29. artikulua. Plaza gorde­tzea.

30. artikulua. Egonaldia iraungi­tzea.

31. artikulua. Erabil­tzailearen eta zain­tzaile nagusiaren konpromisoa.

IV. kapitulua. Bateragarritasunak eta bateraezintasunak.

32. artikulua. Aldi berean prestazio ekonomikoak jaso­tzea.

33. artikulua. Zerbi­tzuen aldiberekotasuna.

V. kapitulua. Erabil­tzaileen eskubideak eta betebeharrak.

34. artikulua. Egoi­tza zentroetan aldi baterako egonaldi-zerbi­tzuak erabil­tzen dituzten per­tso­nen eskubideak.

35. artikulua. Egoi­tza-zentroetan aldi baterako egonaldi zerbi­tzuak erabil­tzen dituzten per­tso­nen betebeharrak.

36. artikulua. Prezio publikoa ordain­tzeko obligazioa.

Xedapen gehigarriak.

Lehendabizikoa. Aplikatuko den araudia.

Bigarrena. Araudia gara­tzea.

Xedapen iragankorrak.

Xedapen indargabe­tzaile bakarra.

Azken xedapena.

I. eranskina. Aldi baterako egonaldien tipologia egoi­tza zentroetan.

II. eranskina. Aldi baterako egonaldi-zerbi­tzuan onartua izateko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

III. eranskina. Gizarte-balorazioa eta baremoa.

ZIOEN AZALPENA

Abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, Autonomia Per­tso­nala Susta­tze­ari eta Mendekotasun egoeran dauden per­tso­nak zain­tze­ari buruzkoak, zerbi­tzu-katalogo bat ezarri zuen bere 15. artikuluan, non, besteak beste, duten desgaitasun-motaren arabera, mendekotasun egoeran dauden adineko per­tso­nen zentroetan eta mendekotasun-egoeran dauden per­tso­nei arreta emateko zentroetan eskainitako egoi­tza-zerbi­tzu bat zegoela zehaztu zen.

Lege horretan bertan, geroago, aipatutako zerbi­tzuen katalogoa deskribatuta dago, eta 25.3. artikuluan, honako hau xedatu zen egoi­tza-arretako zerbi­tzuari buruz: «Zerbi­tzua eskain­tzeko modua iraunkorra izango da, egoi­tza hori dena delako per­tso­naren ohiko egoi­tza bihur­tzen bada, edo aldi baterakoa soilik, aldi bateko gaixotasunengatik sortutako egonaldien kasuan, nahiz oporretan, asteburuetan, edo profesionalak ez diren zain­tzaileak gaixo­tzean edo atse­den har­tzen dutenean».

Euskadiko Gizarte Zerbi­tzuei buruzko 12/2008 Legeak, abenduaren 5ekoak, bere II. Tituluko I. Kapituluaren 3. atalean, eta 22. artikuluan zehazkiago esateko, aldarrika­tzen du Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbi­tzuen Katalogoa. Artikulu horren 2.5 puntuan ezarritakoaren arabera, bigarren mailako arreta zerbi­tzua da Atse­denerako Zerbi­tzua, izaera propioa eta independentea duena, egoi­tza zentroetan ematen diren zerbi­tzuetatik ere apartekoa.

Katalogo hau oraindik garatu gabe dagoenez, hau da, Lege horren beraren 23.1 artikuluan aurreikusitako Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbi­tzuen Kartera eratu gabe dagoenez, eta kontuan hartuta egoi­tza zerbi­tzuetan ematen diren aldi baterako edo atse­denerako egonaldiak, mendekotasuna edo desgaitasuna duen adineko per­tsona bere ohiko ingurunean manten­tzeko ematen den lagun­tza­tzat hartu behar direla, behar-beharrezkoa da Gipuzkoako Lurralde Historikoan gai honen inguruan dagoen araudia osa­tzea eta gaur egungo egoeraren premietara egoki­tzea; betiere bere prin­tzi­pio gidariak kontuan hartuta, eta horien artean bereziki, berdintasuneko eta ekitateko prin­tzi­pioak.

Une honetan, ondoren aipa­tzen diren arauek erregula­tzen dute Gipuzkoako Lurralde Historikoan adierazitako zerbi­tzua:

a)  Aldi baterako egonaldi luzeei dagokienez, uztailaren 18ko 72/2000 Foru Dekretuak, mendekotasuna duten adineko per­tso­nen ardura duten familiei lagun­tzeko Sendian programa onesten duenak; eta abenduaren 30eko 758/2002 Foru Aginduak, Sendian programako zerbi­tzu eta prestazioen prezioak, baremo ekonomikoak eta erabil­tzaileen ekarpenak onar­tzen dituenak.

b)  Atse­denaldi labur edo aldi baterako egonaldi laburrei dagokienez, apirilaren 29ko 29/2008 Foru Dekretuak, mendekotasuna duten adineko per­tso­nen ardura duten familiei lagun­tzeko «Sendian» programa onesten duenak; horren bidez, uztailaren 18ko 72/2000 Foru Dekretua, era berean egonaldi mota horiek arau­tzen zituena, par­tzialki baliogabetu zen.            

Hortaz, arau sakabanatuak ditugu (bi foru dekretu), denboran ere elkarrengandik aski urrun daudenak. Gainera, ez da berariazko araudi bat, programa zabalago baten barruan (Sendian izenekoan) dagoen araudia baizik, eta, horregatik, aldi baterako egonaldien inguruko erregulazioa oso azalekoa da.

Beste alde batetik, nabarmendu behar da erregulazio horren barruan mendekotasun egoeran dauden adineko per­tso­nen aldi baterako egonaldiak soilik sar­tzen direla, ez dagoela desgaitasuna duten per­tso­nak barnean har­tzen dituen araudirik, eta, hortaz, horrelako araudi bat onartu beharko dela. Desgaitasuna duten per­tso­nei zuzendutako aldi baterako egonaldiak eta atse­denaldiak dira, hain zuzen ere, konplexutasun handiena dutenak, zerbi­tzua jaso­tzeko eskabide eta kudeaketa egiteko modalitate ugari daudelako. Hauek lirateke, laburbilduta, modalitateak:

1.  Eskaera oinarrizko gizarte zerbi­tzuen bidez, eta jaso­tze­aren kudeaketa Gizarte Politikako Departamentuaren bidez.

2.  Eskaera zerbi­tzua ematen duen erakundearen bidez, eta jaso­tze­aren kudeaketa zerbi­tzua ematen duen erakundearen bidez.

Gaur egun, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan errotuta dagoen desgaitasunaren arloko erakunde eta elkarteen familienganako hurbiltasunean oinarritutako ohitura baten ondorioz, bigarren tipologiako egonaldiak dira nagusi. Zerbi­tzu hurbila eta arina eskain­tzea ahalbidetu du horrek, familien beharrei egokiro eran­tzun dien zerbi­tzua, hain zuzen ere. Hala ere, prozedura horrek ez du berma­tzen zerbi­tzua irizpide homogeneoetatik abiatuta ekitatez jaso­tzea, lehenengo prozedurak, aldiz, berma­tzen duen bezala. Hala bada, desiragarria litza­teke eskaera oinarrizko gizarte zerbi­tzuen bidez egin eta bertan onartua izatearen kudeaketa Gizarte Politikako Departamentuaren bidez egin izan dituzten egonaldien por­tzen­tajea maximiza­tzeko joera bul­tza­tzea, arintasunik eta gertutasunik batere kendu gabe. Horretarako, beharrezkoa izango da egoki­tzeko prozesu nabarmena, eta, halaber, baita prozesuak egoki­tzea ere. Hortaz, beharrezkoa izango da egoki­tzeko aldi iragankor bat, tarteko egoerak kontuan har­tzeko.  

Zerbi­tzu horren ezaugarri nagusia aldi baterakoa izatea da, hau da, egoi­tza zerbi­tzu batean egiten den egonaldia mugatua izatea, era horretan, ohiko ingurunean mantenduko dela eta zainketak bertan egingo zaizkiola bermatuko bai­tzaio zerbi­tzuaren erabil­tzaileari; izan ere, lagun­tza bat da, ingurune horretan atse­dena har­tzeko beharren aurrean, eta, atse­den hori arriskuan dagoenean, unean-unean indar­tzeko modua, edonola ere mendekotasuna duen per­tso­nari eman beharreko zainketak bermatuz.

Egonaldien tipologiari dagokionez, iraupena ez ezik, egonaldien xedea edo zioa ere zein den ahalik eta zeha­tzen definitu behar da. Oso zabalduta dago atse­den terminoa erabil­tzea egonaldi mota horiez ari denean; 12/2008 Legeak berak ere definizio hori ematen du. Hala ere, eskarmentuak eraku­tsi digu aldi baterako egonaldi horiek ez dutela zain­tzailearen atse­den-beharra soilik ase­tzen, bestelako behar ugari ere ase­tzen baitituzte, askotan bat-batekoak edo ustekabekoak izan ohi direnak, edo baita erabil­tzaileak berak aukeratutakoak ere.              

Bestalde, prozeduraren kudeaketa bi fasetan egitea plantea­tzen da: hasierako eskaerari eta zerbi­tzuan alta emateari dagokiona, batetik, eta eskaera harren ondorengoak diren ondoz ondoko egonaldi zehatz guztiei eta horietako bakoi­tzari dagokiena, bestetik. Bereizketa horri esker, karga administratibo guztia hasierako prozeduraren gainean jarri nahi litza­teke, aurkeztu beharreko akreditazioko dokumentazio guztia behin bakarrik entregatuz horrela, hurrengo egonaldien eskaera guztietan eta horietako bakoi­tzean aurkezten ibili beharrean.

Egonaldi bakoi­tza­ren kudeaketa arrunta foru dekretu honetan bertan arau­tzen da, alderdi orokorrei dagokienez, baina dena den, araudiaren garapen bat beharko litza­teke egonaldiaren iraupena, egunen zenbatekoa eta gerta daitezkeen aukerak hain aldakorrak izanik, arau honek ematen ez dituen gainerako alderdiak ere zehazteko. Eta alderdi honekin batera, aldi baterako egonaldien erabil­tzaileek dituzten bateragarritasunak, eskubideak eta obligazioak ere erregula­tzen dira.

Araubide ekonomikoari dagokionez, erregulazioa mendekotasuna dutenak arta­tzeko zentroetako per­tsona erabil­tzaileen ekarpen ekonomikoa erregula­tzen duen araudiaren arabera egingo da, aldi baterako egonaldiei aplika­tze­koa den heinean.

Kontuan hartuta, bestalde, generoak arau honetan duen eragina, batez ere, zain­tzaileei atse­dena ematea helburu duten egonaldiei dagokienez; araua idazterakoan ain­tzat hartu dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko ­otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 3.4 artikuluan, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2015eko mar­txo­aren 9ko 2/2015 Foru Arauak 3. artikuluan ezarritako prin­tzi­pioak, desberdintasunak desagerrarazten eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna susta­tzen saia­tzeko.

Araudi honekin lortu nahi da gizonen ardura partekatua susta­tzea ­etxeko lanetan nahiz zain­tza lanetan, atse­dena har­tzeko aukerak eskainiz eta familia inguruneko zain­tzen errealitatea aitortuz eta duin bihurtuz. Era berean, zain­tzak jaso­tzeko eskubidea ahalbide­tzen da berdintasun egoeran, zain­tza jaso­tzen duten per­tso­nen autonomiaren sustapena bermatuz, eta emakumeen gain geldi­tzen den familia inguruneko zain­tzen eredua (eskain­tzen duten arretan eta bere gain har­tzen dituzten arduretan inolako atse­denik hartu gabe) ez errepika­tzeko neurriak abian jarriz.               

Hori guztia dela-eta, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta Diputatuen Kon­tseiluak gaurko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren,

XEDA­TZEN DUT

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

Foru dekretu honen xedea da erregula­tzea Gipuzkoako Lurralde Historikoan aldi baterako egonaldien erregimen juridikoa eta egoi­tza zerbi­tzu publikoa, beren autonomian dituzten mugapenetatik eratorritako premiak dauzkaten per­tso­nen­tzat.     

2. artikulua.  Helburua.

Foru dekretu honen xedearen erregulazioaren bitartez, mendekotasun egoeran dagoen per­tso­nak (adineko per­tsona izan daiteke, desgaitasuna edo gaixotasun mentala duena) bere ingurunean behar duen arreta osoa bermatu nahi litza­teke, betiere familiartekoen edota per­tsona zain­tzaileen atse­den-premiei eran­tzu­nez, eta zainketen jarraipena arriskuan jar dezakeen edota zain­tza horiek birplanteatu beharra ekar dezakeen gorabehera orori aurrea hartuz. Era berean, per­tsona horien arreta ere bermatu nahi da, zerbi­tzu hori euren bizimodua behar bezala garatu ahal izateko edo beraien eguneroko inguruneak behar adina estal­tzen ez dituen premiak bete­tzeko lagun­tza moduan aukeratuko duten kasuetarako.

Zain­tzaileen atse­den premiak onar­tzean eta eran­tzun bat ematean, emakume zain­tzaileak ahaldundu nahi dira eta emakumeen eta gizonen eran­tzun partekatua sustatu nahi da zain­tza lanetan.

3. artikulua.  Aplikazio-eremua eta egonaldien kudeaketa.

1.  Foru dekretu hau egoi­tza zentroetan egingo diren aldi baterako egonaldietan aplikatuko da, mendekotasun egoeran aurki­tzen diren adineko per­tso­nen­tzat bezala baita desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten per­tso­nen­tzat, betiere egonaldi horiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren sare propioko edo itunpeko sareko egoi­tze­tan egiten badira.

2.  Gipuzkoako Foru Aldundiak, aparteko kasuetan, itundu gabeko edota Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpoko egoi­tza plazak erabili ahal izango ditu xede horretarako, baldin eta plaza horiek foru dekretu honetan edo berau ordezten edo gara­tzen duen araudian ezarritako baldin­tzak bete­tzen badituzte.              

3.  Aldi baterako egonaldien erregimenean erabil­tzera bidera­tzen diren egoi­tza plazen gehieneko iraupena eta banaketa, Gipuzkoako Foru Aldundiak foru dekretu hau gara­tzeko onar­tzen duen prozedurari jarraituz zehaztu eta ezarriko dira.     

4. artikulua.  Zerbi­tzua emateko erregimena edo araubidea.

1.  Mendekotasun egoeran dauden adineko per­tso­nen­tzako aldi baterako egoi­tza zerbi­tzua, hau da, testu arau­tzaile honen helburu den zerbi­tzua emateko araubidea, zerbi­tzua ematen duten zentroak dituzten erakundeekin Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzar­mena edo ituna sinatua duen kasuetan aplikatuko da, maia­tza­ren 22ko 38/2007 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, izan ere foru dekretu horrek zehazten baititu mendekotasuna duten adineko per­tso­nen­tzako egoi­tza zerbi­tzuak itun­tzeko beharrezkoak diren baldin­tzak. Bestela, dekretu hori ordezten edo gara­tzen duen araudian ezarritakoari jarraituko zaio.

2.  Zerbi­tzua kontratu administratibo bat formalizatu izanaren ondorioz ematen bada, aldi baterako egonaldiei buruz kasuan kasuko baldin­tza agirietan eta kontratuan ezarritakoa beteko da. Halakorik izan ezean, egonaldi iraunkorretarako ezarrita dagoen araubideari jarraituz emango da zerbi­tzua.         


3.  Desgaitasuna edo gaixotasun mentalen bat daukaten per­tso­nen­tzako aldi baterako egoi­tza zerbi­tzua emateko araubidea, halaber, per­tsona horiei zuzendutako egoi­tza zerbi­tzuari buruz unean-unean indarrean dagoen arau-esparrura egokitu beharko da.

5. artikulua.  Administrazio publikoen arteko lankide­tza.

1.  Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak eta gizarte zerbi­tzuen eta/edo lagun­tza zerbi­tzuen gaian eskumena duten gainerako administrazio publikoek, elkarrekiko informazio, lankide­tza eta koordinazioko betebeharrak beteko dituzte, betiere bakoi­tzari dagokion eskumen-esparrua errespetatuz.

2.  Administrazio publiko horiek, beren eskumeneko esparruan, eskumen horiek eraginkortasunez gara­tzeko eskura ditza­keten lankide­tza eta lagun­tza aktiboa eman beharko dute.

3.  Xede horri begira, gizarte zerbi­tzuen eta/edo lagun­tza zerbi­tzuen inguruan eskumena duten administrazioen artean beharrezkoak diren bitarteko guztiak egituratuko dira, zerbi­tzua emateko prozeduraren barruan beharrezkoa den informazioa errazteko.

6. artikulua.  Aldi baterako egonaldien tipologia.

1.  Foru dekretu honen ondorioetarako, aldi baterako egonaldi mota hauek bereiziko dira:

a)  Atse­denerako egonaldiak: Mendekotasun egoeran dauden per­tso­nei zuzenduak daude (adinekoak, desgaitasuna nahiz gaixotasun mentala dutenak), profesionalak ez diren zain­tzaileek arta­tzen dituztenen kasuetan. Egonaldi hauen helburua da zain­tzaile nagusiari aukera ematea atse­denerako, indarberri­tzeko eta/edo garapen per­tso­nalerako denbora har dezan, edota zain­tza lanak bete­tzea eragozten dion premia egoera bati aurre egin ahal izateko.

Egonaldi horiek, halaber, laburrak edo luzeak izan daitezke; eta ­gutxieneko zein gehieneko iraunaldi horiek foru aginduaren bitartez zehazten dira.

Nolanahi ere, egonaldia buka­tzean, mendekotasuna duen per­tsona hori bere ohiko ingurunera itzu­liko da.

b)  Zainketen jarraipena berma­tzeko aparteko egonaldiak: ustekabean sortutako egoera baten ondorioz gerta­tzen direnak, nahiz irtenbide egonkor bat kudea­tzea eska­tzen dutenak. Ezusteko egoera hori mendekotasuna duen per­tso­narekin lotua egon daiteke, edo per­tsona hori zain­tzeaz ardura­tzen diren per­tso­nekin, edo baita bizileku duten ingurunearekin ere.

c)  Norberak aukera ditza­keen egonaldiak: bere bizi planean zerbi­tzu hau barnera­tzeko aukera emango zaio per­tsona bakoi­tzari, bere garapen per­tso­nalerako edo baita bere ohiko ingurunean estal­tzeko zailak diren premiak ase­tzeko.

2.  Arrazoi horiek ain­tzat hartuta eta bestelako gorabehera garran­tzi­tsuak kontuan hartuta zehaztu dira foru dekretu honen I. Eranskinean deskribatuko diren egonaldi motak; eta kasu bakoi­tzean, aldi baterako egonaldia buka­tzean erabil­tzaileak izango duen destinoa eran­tsi da, dagokion irteera planifika­tze aldera.

7. artikulua.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaile izateko betekizunak.

Abenduaren 5eko Gizarte Zerbi­tzuei buruzko 12/2008 Legean aurreikusitako baldin­tza espezifikoak ezarri arte eta erregelamendua gara­tzen ez den bitartean, honako hauek izango dira zerbi­tzuaren erabil­tzaile izateko betekizunak:

1.  Betekizun orokorrak.

a)  Zerbi­tzuaren premia. Premia edo beharrizan hori egiazta­tzeko, eska­tzaileak adierazpen bat aurkeztuko du foru dekretu honen 6. artikuluan eta I. Eranskinean azaldutako kasuren batean dagoela ziurtatuz.

b)  Bai per­tsona erabil­tzaileak eta baita per­tsona zain­tzaileak ere, halakorik izanez gero, eskaera egiteko momentuan Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan behar dute benetako bizilekua. Hori egiazta­tzeko, errolda­tze-agiria eta bizikide­tza-ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Erroldatua egon arren benetako bizilekuari buruz arrazoizko zalan­tzak izanez gero, benetako bizileku hori egiazta­tzeko beste agiri gehigarri ­batzuk ere eskatu ahal izango dira.

Egonaldirako arrazoia mendekotasun egoeran dagoen per­tso­narenedo desgaituaren ohiko inguruneko irisgarritasun obrak egitea edo ingurunea bera egoki­tzea bada, hala nola alta ondoko zainketak emateko aparteko egonaldiaren kasuak baldin badira, bizikide­tza­ren baldin­tza ez da bete beharrik izango, baldin eta Udaleko Gizarte Zerbi­tzuek eskaeraren aldeko txos­ten soziala egiten badute, nahiz eta per­tsona erabil­tzailearekin bizi den beste per­tsona zain­tzailerik egon ez kasu horretan.     

c)  Erabil­tzaileak mendekotasun egoeran dagoela aitor­tzea. Hori egiazta­tzeko, mendekotasuna balora­tzeko agiria (MBA) aurkeztuko du, egoera hori ziurta­tzen duen agiria, hain zuzen. Hiru mendekotasun maila daude eta horietako edozein izan daiteke.

d)  Egoi­tzan sar­tzeko eskatutako adina izatea:

— Egoi­tza zerbi­tzuak adineko per­tso­nen­tzat: 65 urte eduki­tzea edo eskaera aurkezten den urtean bete­tzea, edo 60 urte eduki­tzea desgaitasuna duten per­tso­nen kasuan.

Baldin­tza hori bete­tze­tik salbue­tsi ahal izango dira, aurrez medikuaren txos­tena eta aldeko txos­ten soziala aurkeztuta, mendekotasun egoera aitortua duten eta gorabehera per­tso­nal edo sozialengatik zentro mota horrek ematen duen arretak mesede egin diezaiekeen per­tso­nak.

— Egoi­tza zerbi­tzuak desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten per­tso­nen­tzat: 18 urte beteta edo hortik gora eduki­tzea, edo 64 urte beteta edo hortik behera eduki­tzea eskaera aurkezten den egunean.

Baldin­tza hori bete­tze­tik salbue­tsi ahal izango dira, aurrez medikuaren txos­tena eta aldeko txos­ten soziala aurkeztuta, mendekotasun egoera aitortua duten eta gorabehera per­tso­nal edo sozialengatik zentro mota horrek ematen duen arretak mesede egin diezaiekeen per­tso­nak.

e)  Mendekotasun egoeran dauden per­tso­nen autonomia per­tso­nala eta arreta susta­tzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean jasotako prestazio ekonomikoak erregula­tzen dituen 25/2009 Foru Dekretuan, uztailaren 21ekoan, aurreikusitako Zerbi­tzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa ez jaso­tzea, eta prestazio horren jaso­tzaile gisa alta emanda ez egotea, baldin eta lotura hori egoi­tza zerbi­tzu iraunkorrari buruzkoa bada. Nolanahi ere, erabil­tzailearen aldi baterako egonaldiaren iraupenak eten egingo du 25/2009 Foru Dekretuak, uztailaren 21ekoak, 18. artikuluaren a) letraren bigarren pasartean aurreikusitako ­gutxieneko epearen konputua.

f)  Eska­tzaileak ez du bizi behar, izaera iraunkorrez, adineko per­tso­nen­tzako edo desgaitasuna duten per­tso­nen­tzako ezein egoi­tza zentrotan; era berean, aldi baterako egonaldi hori ez du erabili behar erabil­tzailearen edo honen familiaren egonaldi pribatuaren kostua osorik edo zati batean finan­tza­tzeko.   

g)  Eska­tzaileak ez du baliabide espezializatu edota zain­tza maila handirik eska­tzen duen osasun lagun­tza­rik behar izango; hau da, ez du era honetako egoi­tza zerbi­tzu baten berariazko ahalmen edo gaitasunez aparteko lagun­tza­rik beharko.

h)  Ez du gaixotasun infekzioso edo kutsa­garririk izango, delako gaixotasun hori transmiti­tzeko bidea kontuan hartuta, egoi­tza zentro batean arta­tzeko modukoa den kasuetan izan ezik.

i)  Eska­tzaileak ez du izango jokabide nahasmendu larririk, ezta zentroaren fun­tzionamendu normala edo zentroko bizikide­tza normala larriki kaltetu dezakeen portaerarik ere; hau da, ez du izango adineko per­tso­nen­tzako eta desgaitasuna duten per­tso­nen­tzako era honetako egoi­tza zentroen berariazko baliabideekin kontrola­tzeko modukoa ez den portaerarik, baldin eta zentroak, arazo horiei eran­tzu­teko plaza espezifikorik ez badu behin­tzat.

j)  Ez du aurreko aldi baterako egonaldiengatik, edota Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak aurrez emandako beste edozein zerbi­tzu­rengatik zorrik izango.

Erabil­tzailearen lagun­tzaileak ez du c) eta d) baldin­tzak bete beharrik izango, baldin eta erabil­tzailearekin legez ezkondua badago, edota berorren izatezko bikotea bada, izatezko bikoteak arau­tzen dituen maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera.

2.  Betekizun espezifikoak.

a)  Adineko per­tso­nen­tzako zentroetan egonaldiak egiteko:

Eska­tzaileak orientazio-txos­tena beharko du. Baliabidearen egokitasuna txos­ten horretan zehaztuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak xede horretarako ezarritako balorazio eta orientazioko tresnaren bitartez, eta era berean, kasuan-kasuan egokia den plaza mota adieraziko da (plaza konben­tzionala edo Unitate Psikogeriatrikokoa den adieraziz). Egokitasunari buruzko balorazio horrek bat etorri behar du eska­tzailearen egungo egoerarekin; hau da, ezin izango da erabili aurreko egoera batean bidezkoa zen baina aldi baterako egonaldia egiteko eskaera aurkezteko momentuan nabarmen aldatu den baloraziorik. Ospitaleren batean egindako edozein ingresuk egokitasuneko balorazioa eguneratu beharra ekarriko du ezinbestean.

b)  Desgaitasuna duten per­tso­nen­tzako zentroetan egonaldiak egiteko:

Eska­tzaileak orientazio-txos­tena beharko du, baliabidearen egokitasuna zehazten duena, Gipuzkoako Foru Aldundian desgaitasunaren balorazioa egin eta orientazioa emateko teknikariek luzatua.

c)  Gaixotasun mentala duten per­tso­nen­tzako zentroetan egonaldiak egiteko:

Osasun mentaleko sare publikoan artatua egotea, eta Balorazio Soziosanitarioko Batzor­deak luzatutako orientazio-txos­tenean aipatutako zerbi­tzu­rako egoki­tzat ­jotzea.

d)  Atse­denerako egonaldiak egiteko, eta esku-har­tze planaren arabera, irteteko unean per­tsona zain­tzaile bat izan beharra eska­tzen duten egonaldiak egiteko:

Zain­tzaile nagusi gisa identifika­tzen den per­tso­narekin bizi behar da, baldin eta egonaldirako arrazoia mendekotasun egoeran dagoen edo desgaitasuna duen per­tso­naren ohiko inguruneko irisgarritasun obrak egitea edo ingurunea bera egoki­tzea bada; horrelakoetan, dena den, Udaleko Gizarte Zerbi­tzuek eskaeraren alde egindako txos­tena aurkeztu beharko da, nahiz eta per­tsona erabil­tzailearekin bizi den per­tsona zain­tzailerik ez egon.

3.  Per­tsona lagun­tzailea.

Aparteko kasuren batean, familia-unitatea manten­tzeko beharrezkoa denean, egoi­tza ekipamenduetan batera sar­tzeko aukera eskatu ahal izango da, baldin eta eska­tzaileetako batek aurreko atalean aipatutako baldin­tzak bete­tzen baditu eta beste eska­tzaileak honako egoera hauetakoren bat egiazta­tzen badu:

a)  Ezkontidea edo izatezko bikotekidea izatea, izatezko bikoteak arau­tzen dituen maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera; eta horrez gain, ohikoan beste eska­tzailearekin batera bizi­tzea.

b)  Lehen edo bigarren mailako senitartekoa izatea, odolkidetasunez, ahaidetasunez edo adopzioz, eta baliabide horren premian egotea.

4.  Betekizunak egiazta­tzea.

Aipatutako betekizun edo baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzeko, foru-dekretu honen II. Eranskinean zehaztu diren datuak eta agiriak aurkeztu beharko dira, baldin eta datu eta agiri horiek lehendik ere Administrazio Publikoen esku ez badaude behin­tzat. Dena den, izaera per­tso­naleko datuen kasuan, interesdunen adostasuna beharko da Izaera Per­tso­naleko Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan, edo Lege indarreko beste arauren batean ezarritako baldin­tzak betez.          

8. artikulua.  Per­tsona eska­tzailearen adostasuna.

Eska­tzailea erabil­tzaile­tzat hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da eska­tzaile horrek egoi­tzan sar­tzeko adostasuna ematea, modu ukaezinean, adierazpen libre, kon­tziente eta formalaren eskakizunak beteta. Adostasun hori eska­tzaileak berak aurkez dezake edo, bestela, legezko nahiz borondatezko ordez­kariaren edota izatezko zain­tzailearen bitartez.

II. KAPITULUA

PROZEDURAK

9. artikulua.  Prozedurak.

Aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaz baliatu ahal izateko, bi prozedura administratibo bereizi tramitatu beharko dira:          

1.  Egoi­tze­tan Aldi Baterako Egonaldi Zerbi­tzuan onartua izateko prozedura.

2.  Egoi­tzan aldi baterako egonaldia eska­tzeko prozedura.    

1. ATALA.  ‑Egoi­tza zentroetan Aldi Baterako Egonaldi Zerbitzuan onartua izateko prozedura

10. artikulua.  Xedea.

1.  Aldi Baterako Egonaldi Zerbi­tzuan egindako eskaera erregula­tzea da prozedura honen helburua, egoi­tza zentro batean aldi baterako egonaldia eskatu ahal izateko.           

2.  Foru dekretu honetako 7. artikuluan aurreikusitako betekizun eta baldin­tzak bete direla egiaztatu ondoren, eska­tzaileak egonaldiak eskatu ahal izango ditu, aldi bakoi­tzean betekizun horiek egiaztatu gabe, betiere baldin­tza horiei eragiten dien fun­tsezko aldaketaren bat gertatu ez bada behin­tzat.

3.  Betekizun eta baldin­tzen egiaztapenak eta, ondorioz, aldi baterako egonaldi zerbi­tzuko onarpenak, hasiera batean, eskaera egiten den urteko abenduaren 31ra arteko baliozkotasuna izango du oro har.

Nolanahi ere, aldi baterako egonaldiaren eskaera urte aldaketarekin egoki­tzen bada, betekizunen egiaztapena eta aldi baterako egonaldi zerbi­tzuko onarpenaren ondorioak urte berriko urtarrilaren 31 artekoak izango dira.

4.  Aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan onar­tzeko ebazpenaren indarraldia amaitutakoan, zerbi­tzuaren erabil­tzaileak zerbi­tzuan berriz onar­tzeko eskaera aurkeztu beharko du, hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera.

11. artikulua.  Prozedura abiaraztea.

1.  Eska­tzaileak edo legezko ordezkariak, edo borondatezko ordezkariak, edo izatezko zain­tzaileak, halakorik izanez gero, eska­tzailea erroldatua dagoen udalerriko Gizarte Zerbi­tzuetan aurkeztu behar du zerbi­tzuan onartua izateko eskaera.

2.  Eskaera horrekin batera, foru dekretu honen II. Eranskinean adierazitako dokumentazioa aurkeztuko da, xedapen honen 7. artikuluaren 4 apartatuan adierazitako salbuespenak ain­tzat hartuta.

3.  Udaleko oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuek eskaera Gizarte Politikako Departamentuari igorriko diote, beraiek egindako balorazio sozialarekin batera.

4.  Baldin eta aurkeztutako eskabidea osatu gabe badago, edota aurreko artikuluan aipatutako agiri edo dokumenturen bat falta bada, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 71.1 artikuluan ezarritakora joko da. Eta horrela, eska­tzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio antze­mandako aka­tsak zuzen­tzeko eta arauzko agiriak aurkezteko; era berean ohartaraziko zaio, agindutakoa bete ezean, eskabidea eze­tsi­tzat joko dela, aipatutako 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 42. artikuluan aurreikusitako baldin­tze­tan bidezko ebazpena emanda aldez aurretik.       

12. artikulua.  Prozedura bidera­tzea.

1.  Eskabidea Gizarte Politikako Departamentuan jaso­tzean, eska­tzailearen egoera aztertuko da, bere ikuspegi guztietatik, foru dekretu honetan xedatutakoari jarraituz eta departamentu horrek ezarritako irizpide teknikoen arabera.              

2.  Balorazioa egiteaz ardura­tzen diren zerbi­tzu teknikoek eska­tzailearen egoera azter­tzeko beharrezko­tzat ­jotzen dituzten azterketa edo errekonozimenduak, elkarrizketak eta bidezkoak izan daitezkeen gainerako probak egin ahal izango dituzte; era berean, xede horretarako egokiak izan daitezkeen txos­tenak eskatuko dizkiete beste zerbi­tzu eta erakundeei.

3.  Gizarte Politikako Departamentuak, halaber, eska­tzailearen eta, halakorik balego, lagun­tzailearen egoera ekonomikoa baloratuko ditu, horiek egin beharreko diru-ekarpenaren zenbatekoa zehazteko. Departamentuak, xede horri begira, beharrezko­tzat eta bidezko­tzat ­jotzen duen dokumentazio osagarria ere eskatu ahal izango du.

13. artikulua.  Prozedura ebaztea.

1.  Irizpen teknikoa eman eta, bidezkoa denean, interesdunari entzu­teko tramitea bete ondoren, kasuan kasuko ebazpen proposamena igorriko zaio Ezinduen eta Desgaituen Lagun­tzako Zuzendari­tza Nagusiari.

2.  Aurreko apartatuan aipatutako ebazpen- proposamenaren argitan, Ezinduen eta Desgaituen Lagun­tzako Zuzendari­tza Nagusiak ebazpena emango du, eta interesdunari jakinaraziko dio Gizarte Politikako Departamentuan eskaera jaso zenetik hasita hilabeteko epean, edo udaleko oinarrizko gizarte zerbi­tzuetan jaso zenetik hasita bi hilabeteko epean. Jakinarazpen horretan, dagozkion errekur­tsoak adieraziko dira. Baldin eta espedientea etenda egongo balitz eska­tzaileari lepora dakiokeen arrazoiren batengatik, etendura hori ez da konputatuko arestian aipatutako epe horren barruan.

3.  Prozedurari ebazpen arrazoitua eman beharko zaio, honako alderdi hauek ain­tzat hartuta betiere:

a)  Eska­tzaileari aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzaile-izaera onartu edo, aitzi­tik, ukatu egin zaion adieraziko da, foru dekretu honetako 6. artikuluan zehaztutako arrazoietan ezarritakoaren arabera zein egonaldi mota dagokion finkatuz.     

b)  Izaera hori onar­tzea ebazten bada:

— Erabaki horren ondorioen hasiera-data adieraziko da, interesdunak aldi baterako egonaldien eta amaieraren eskaera zeha­tzak aurkeztu ahal izan ­ditzan.

— Zerbi­tzuaren prezio publikoa eta erabil­tzaileak egin beharreko ekarpena, hau da, egonaldi-egun bakoi­tzeko ordaindu beharreko diru-kopurua, adieraziko da, betiere mendekotasuna, desgaitasuna eta nahasmendu psikikoa arta­tzeko zentroetako erabil­tzaileek egin beharreko diru-ekarpena erregula­tzeko indarrean dagoen foru araudiaren arabera.

c)  Erabil­tzaile izaera uka­tzea ebazten bada, ezespen horren arrazoia edo arrazoiak adieraziko dira.

4.  Ebazpena eman eta hori jakinarazteko gehieneko epea –bi hilabete eskaera udaleko oinarrizko gizarte zerbi­tzuetan aurkeztu zenetik aurrera– bete arren berariazko ebazpena oraindik eman ez bada, aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan sar­tzeko eskaera eze­tsi­tzat emango da, administrazioaren isiltasuna dela-eta.

14. artikulua.  ­Atzera egitea.

Ebazpena eman aurretik, prozeduraren edozein momentutan, eska­tzaileak edo bere legezko ordezkariak, edo bere borondatezko ordezkariak, edo izatezko zain­tzaileak, halakorik balego, ­atzera egin dezake aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan onartua izateko eskaeran. ­Atzera egite hori ida­tziz jakinaraziko da, edo bestela, eskaera aurkeztu zen udaleko oinarrizko gizarte zerbi­tzuetan legitimatua dagoen per­tsona bertaratuta. Azken kasu horretan, kasuan kasuko fun­tzionarioak edo lan-kontratupeko langileak, bertara­tze­aren akta egingo du. Akta hori aipatutako per­tsona horrek eta interesdunak sinatu beharko dute; edo bestela, interesdunaren legezko ordezkariak, borondatezko ordezkariak edota izatezko zain­tzaileak.

15. artikulua.  Eskaera uka­tzeko arrazoiak.

Foru dekretu honen 7. artikuluan aurreikusitako edozein betekizun edo baldin­tza ez bete­tzeak aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan sar­tzeko eskaera uka­tzea ekarriko du.              

16. artikulua.  Aldi baterako egonaldirako eskubidea iraungi­tzea.

1.  Aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzailearen eskubidea iraungi egingo da, eta hortaz, zerbi­tzu horretan baja emango zaio, honako arrazoiren bat gerta­tzean:

a)  Eska­tzailearen herio­tza.

b)  Berariaz uko egitea, ida­tziz formulatuta edota eska­tzailea erroldatua dagoen Udaleko oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuan bertaratuta.

c)  Zerbi­tzuan onartua izan eta gero, foru dekretu honen 7. artikuluan exijitutako betekizun edo baldin­tza­ren bat ez bete­tzea gerta­tzea.

d)  Erabil­tzaileak foru dekretu honen 35. eta 36. artikuluetan jasotako betebeharrak ez bete­tzea.  

2.  Aurreko apartatuko a) letraren kasuan, erabil­tzailearen herio­tza­ren berri izateak jarduketak bukatu eta artxiba­tzea ekarriko du berarekin.

3.  Baina b) letraren kasuan, ordea, uko egitea Ebazpen bitartez onartuko da eta horretan, eskubidea iraungi­tzat emango da, data jakin batetik aurrera baja emango da, eta jarduketa guztiak bukatu eta artxiba­tzea erabakiko da.

4.  Eta c) eta d) letretan aurreikusitako kasuetan, aldiz, foru dekretu honen 18. artikuluan jasotako baja emateko prozedura administratiboa ofizioz hasi ahal izango da.

17. artikulua.  Aldi baterako egonaldi zerbi­tzu­rako eskubidea etetea.

Zerbi­tzuan onartua izan eta gero, erabil­tzaileak foru dekretu honen 7. artikuluan aurreikusitako baldin­tza espezifikoren bat beteko ez balu, baina Gizarte Politikako Departamentuaren iri­tziz, ez-bete­tze hori 10. artikuluan aurreikusitako indarraldia baino epe laburragoan konpon­tzeko modukoa bada, zerbi­tzuaren erabil­tzaile izaera behin-behinekoz etenda gera daiteke. Horrelakorik gertatuz gero, erabil­tzaileak ezin izango du egonaldi-eskaera berririk egin, harik eta berriro aipatutako baldin­tza horiek bete­tzen dituela egiazta­tzen den arte.

18. artikulua.  Aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan baja emateko prozedura.

1.  16. artikuluaren 1. puntuko c) eta d) letretan aurreikusitako kasuetan, administrazioak ofizioz hasi ahal izango du erabil­tzaileari aitortutako plaza-eskubidea iraungi­tzat emateko eta aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan baja emateko prozedura.   

2.  Behin prozedura abiarazita, eta baldin­tzak ez direla bete agerian jar­tzen duten edota egonaldi-eskubidearen iraungipena eta baja bul­tzatu duten arrazoiak agerian jar­tzen dituzten txos­tenetan oinarrituta, ez-bete­tze edo arrazoi horiek erabil­tzaileari, edo horren legezko nahiz borondatezko ordezkariari edota izatezko zain­tzaileari jakinaraziko zaizkio. Gainera, hamar egun balioduneko epea emango zaio bidezko alegazioak aurkezteko.

3.  Aipatutako epea bete­tzean, Ezinduen eta Desgaituen Lagun­tzako Zerbi­tzuak bere irizpena eman ondoren, Ezinduen eta Desgaituen Lagun­tzako Zuzendari­tza Nagusiak Ebazpena emango du, erabil­tzaileak egoi­tza plaza bat aldi baterako erregimenean goza­tzen jarrai­tzeko zuen eskubidea iraungi egin dela eta interesdun horri aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan baja eman zaiola aitortuz. Edota, bidezkoa denean, plaza horretarako eskubidea eta aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan izena emanda jarrai­tzea berre­tsiko du.

2. ATALA.  ‑Egoi­tza zentro batean aldi baterako egonaldia eskatzeko prozedura

19. artikulua.  Xedea.

Behin aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan onartua izateko eskaera interesdunaren alde erabaki ondoren, aldi baterako egonaldi zeha­tza edo zeha­tzak arau­tzea da prozedura honen xedea, eska­tzaileari aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzaile-izaera emanda.

20. artikulua.  Prozedura abiaraztea.

1.  Eskaera:

a)  Eska­tzaileak, edo interesdunaren legezko edo borondatezko ordezkariak, edota izatezko zain­tzaileak, halakorik izanez gero, eska­tzailea erroldatua dagoen Udalerriko oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuetako erregistroan aurkeztuko du aldi baterako egonaldia egiteko eskaera.

b)  Eska­tzailea ez bada aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzaile gisa ageri, egonaldirako eskaera aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan onar­tzeko eskaerarekin batera aurkeztu ahal izango da. Nolanahi ere, tramitazioa etenda geratuko da harik eta zerbi­tzuan onartua izateko prozedura eba­tzi arte.          

c)  Egonaldirako eskaerak banakakoak edo ani­tzak izan daitezke, bizikide­tza-unitate bakoi­tzeko gehienez ere 4 kide onartuz.

2.  Eskatutako egonaldiaren iraupena:

Eskatutako egonaldiaren iraupena, foru dekretu hau gara­tzeko zehazten diren mugek agin­tzen dutena izango da.       

3.  Betekizunak:

Ezinbestekoa izango da eska­tzaileak aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzaile-izaera onartua eduki­tzea. Egonaldirako eskaera aurkezteak, interesdunak egoera hori aitor­tzeko ain­tzat hartutako baldin­tzak bete­tzen jarrai­tzen duela adieraztea dakar berarekin.

Baldin eta zirkunstan­tziaren bat aldatu egin bada, aldaketa hori egonaldirako eskaeran adierazi beharko da; eta horren ondorioz, per­tsona horrek aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzaile izateko exijitutako baldin­tzak bete­tzen jarrai­tzen duen ala ez berre­tsi beharko du ofizioz Gizarte Politikako Departamentuak, edo bestela, aipatutako eskubidearen etendura edo iraungipena bul­tza­tzen duen egoeran dagoela ziurtatu.               

4.  Lehentasunezko zentroa eta denboraldia:

Egonaldirako eskaeretan, egonaldia lehentasunez zein zentrotan egin nahi den eta baita haren ordez lehenesten diren beste bi zentro ere adierazteko aukera egongo da.

Era berean, eskaera bakoi­tzean, egonaldia lehentasunez zein denboralditan egin nahi den eta haren ordez lehenesten diren beste bi epealdi ere adierazteko aukera egongo da.

5.  Esku-har­tze Plana:

Zainketen jarraipenak berma­tzeko aparteko egonaldien kasuan, udaleko oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuek esku-har­tze plan bat aurkeztuko dute eskaerarekin batera. Eta plan horretan honakoak jasoko dira:

a)  Egonaldia egiteko arrazoiaren eta helburuen deskripzio xehatua.

b)  Aurreikusitako epea edo iraupena.

c)  Egonaldia buka­tzen denerako aurreikusi den destinoa (ohiko ingurunera itzul­tzea edo egoi­tza baliabideari hel­tzea behin betiko).

d)  Aldi baterako egonaldian zehar gauzatuko diren ekin­tzen deskripzioa, aurrez egindako aurreikuspenak bete daitezen ahalbide­tzeko, eta ekin­tza horien arduradunak eta epeak ere adieraziz.

Dokumentu horrek arauzko txos­tenaren pareko balioa izango du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoaren ondorioetarako. Horrela bada, espedientearen tramitazioa etenda geratuko da oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuak aipatutako txos­tena egin arte.

6.  Osasun-txos­tenak:

Zainketen jarraipenak berma­tzeko aparteko egonaldien kasuan, esparru sanitario eta soziosanitarioekin lotutako jarduketa-protokoloen inguruko osasun-txos­tenak aurkeztu beharko dituzte udaleko oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuek; esate baterako, per­tso­naren egoera egiazta­tzen duten medikuaren alta-txos­tenak, eta txos­ten horietan interesdunak behar dituen lagun­tzak adieraziko dira, besteak beste. Informazio hori Osakide­tza­ren esku badago, ez da osasun-txos­ten horiek aurkeztu beharrik egongo, baldin eta informazio hori Osakide­tzan kon­tsul­tatu eta eska­tzeko baimena ematen badio eska­tzaileak Gizarte Politikako Departamentuari.

7.  Aurkezpena egiteko aurrerapen-epea:

Egonaldirako eskaerak, Gizarte Politikako Departamentuak foru dekretu hau gara­tzeko ematen duen araudian zehaztutako aurrerapenarekin aurkeztu beharko dira.

8.  Gorabeheren eta aldaketen berri ematea:

Programatutako gorabeherak eta aldaketak 7 egun balioduneko aurrerapenarekin jakinaraziko dituzte ­gutxienez erabil­tzaileek, edo horien legezko ordezkariak, borondatezko ordezkariak edota izatezko zain­tzaileak, Gizarte Politikako Depar­tamentuak une horretan erabilgarri dauden aukera eta baliabideen arabera kudea dezan esku artean daukan prozedura.

9.  Epaia bete­tzeko egonaldiak:

Aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan sar­tzea bul­tzatu duen arrazoia foru dekretu honetako I. Eranskinaren 2.2.1 puntuan aipatutako epai judizial bat bete­tzea izan baldin bada, egonaldia bete egingo da, betiere testu arau­tzaile honetan ezarritako araubidera egokituta ahal den neurrian.

10.  Eskaera osatu gabeak:

Eskaera osatu gabe aurkeztu bada edota aurreko artikuluan aipatutako dokumentu edo daturen bat falta dela antze­maten bada, udaleko oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuak edo, eskaera jada Gizarte Politikako Departamentuari helarazi baldin bazaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, 71.1 artikuluan ezarritakora joko da. Eta horrela, eska­tzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio antze­mandako aka­tsak zuzen­tzeko eta arauzko dokumentuak aurkezteko; era berean, agindutakoa bete ezean, eskaera eze­tsi­tzat joko dela ohartaraziko zaio, aipatutako 30/1992 Legeak bere 42. artikuluan aurreikusitako baldin­tze­tan emango den ebazpenaren bitartez.

21. artikulua.  Prozedura bidera­tzea.

1.  Eskaera tramita­tzeko onar­tzea.

Udaleko oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuek Gizarte Politikako Departamentuari bidalitako eskabide irmoak soilik onartuko dira tramita­tzeko.

2.  Eskaera balora­tzea.

Eskabidea Gizarte Politikako Departamentuan jaso­tzean, eska­tzailearen egoera aztertuko da, ikuspegi guztietatik, aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzaile izateko exijitutako baldin­tza guztiak bete­tzen jarrai­tzen duela ziurta­tzeko. Aldaketaren bat antze­maten bada, ofizioz jardungo da, aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzailearen egoera berrikusteko; eta prozedura etenda geratuko da harik eta azterketa hori erabaki edo ebazten den arte.

3.  Itxa­ron-zerrenda.

Gizarte Politikako Departamentuak itxa­ron-zerrenda erabiliko du aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan plaza eslei­tzeko lehentasun-ordena ezar­tzeko; hau da, erabil­tzaile-izaera aitortu zaien eta, ondorioz, sar­tzeko eskubidea duten baina, eskabideen kopurua eskura dauden lekuak baino gehiago izateagatik, oraindik zerbi­tzuaz balia­tzeko aukerarik izan ez duten eska­tzaileen artean lehentasuna zehazteko.

Hiru itxa­ron-zerrenda izango dira: bata, 1. motako egonaldi eskaerei aplikatuko zaie, beste bat 2. motakoei, eta azkenekoa 3. motakoei, betiere foru dekretu honen I. Eranskinean jasotako sailkapenaren arabera. Zerrenda horietako bakoi­tzean, lehentasun-irizpideak hauek izango dira, handienetik txi­kienera:

a)  1. motako egonaldiak (atse­denerako egonaldi arruntak):

1.— Arrazoia:

Eskatutako egonaldiaren arrazoiaren arabera, I. Eranskinean azaldutako tipologiari jarraituz, honako hurrenkera honetan:

1.— 1.2 arrazoiak bul­tza­tutakoak.

2.— 1.1 arrazoiak bul­tza­tutakoak.

2.— MBA maila:

Arrazoi beraren ondorio diren egonaldi-eskaerak, eska­tzaileak indarrean dagoen mendekotasunaren balorazioan aitortua daukan mailaren arabera antolatuko dira, lehentasuna mailarik handiena egiazta­tzen dutenei emanez.

3.— Urte naturalean zehar baliatutako egun-kopurua:

Arrazoi beraren ondorio diren egonaldi-eskaerak mendekotasun maila berarekin baloratutako per­tso­nenak direnean, eskaera aurkeztutako urte naturalean zehar edozein eratako aldi baterako egonaldi zerbi­tzu­ren batean egun ­gutxien baliatu dituen eska­tzaileari emango zaio lehentasuna.

4.— Baremo sozialean lortutako puntuazioa:

Arrazoi beraren ondorio diren egonaldi-eskaerak mendekotasun-maila berarekin baloratutako per­tso­nenak direnean, eta per­tsona horiek urte naturalean zehar aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan egun-kopuru bera baliatu dutenean, foru dekretu honen III. Eranskinean aurreikusitako baremo sozialean lortutako puntuazioaren arabera emango zaie lehentasuna.

b)  2. motako egonaldiak (zainketen jarraipena berma­tzeko aparteko egonaldiak):

1.— Eskatutako egonaldiaren arrazoia:

Eskatutako egonaldiaren arrazoiaren arabera, I. Eranskinean azaldutako tipologiari jarraituz, honako hurrenkera honetan:

1.— 2.2.1 arrazoiak eragindakoak.

2.— 2.1.2 arrazoiak eragindakoak.

3.— 2.1.1 arrazoiak eragindakoak.

4.— 2.2.2 arrazoiak eragindakoak.

5.— 2.1.3 arrazoiak eragindakoak.

2.— MBA maila:

Arrazoi beraren ondorio diren egonaldi-eskaerak, eska­tzaileak indarrean dagoen mendekotasunaren balorazioan aitortua daukan mailaren arabera antolatuko dira, lehentasuna mailarik handiena egiazta­tzen dutenei emanez.

3.— Baremo sozialean lortutako puntuazioa:

Arrazoi beraren ondorio diren egonaldi-eskaerak mendekotasun maila berarekin baloratutako per­tso­nenak direnean, foru dekretu honen III. Eranskinean aurreikusitako baremo sozialean lortutako puntuazioaren arabera emango zaie lehentasuna.

c)  3. motako egonaldiak (garapen edo aukera per­tso­nalekoak):

1.— Arrazoia:

Eskatutako egonaldiaren arrazoiaren arabera, I. Eranskinean azaldutako tipologiari jarraituz, honako hurrenkera honetan:

1.— 3.2 arrazoiak eragindakoak.

2.— 3.1 arrazoiak eragindakoak.

2.— MBA maila:

Arrazoi beraren ondorio diren egonaldi-eskaerak, eska­tzaileak indarrean dagoen mendekotasunaren balorazioan aitortua daukan mailaren arabera antolatuko dira, lehentasuna mailarik handiena egiazta­tzen dutenei emanez.

3.— Urte naturalean zehar baliatutako egun-kopurua:

Arrazoi beraren ondorio diren egonaldi-eskaerak mendekotasun maila berarekin baloratutako per­tso­nenak direnean, eskaera aurkeztutako urte naturalean zehar aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan egun ­gutxien baliatu dituen eska­tzaileari emango zaio lehentasuna.

4.— Baremo sozialean lortutako puntuazioa:

Arrazoi beraren ondorio diren egonaldi-eskaerak mendekotasun maila berarekin baloratutako per­tso­nenak direnean, eta per­tsona horiek urte naturalean zehar edozein eratako aldi baterako egonaldi zerbi­tzu­ren batean egun-kopuru bera baliatu dutenean, foru dekretu honen III. Eranskinean aurreikusitako baremo sozialean lortutako puntuazioaren arabera emango zaie lehentasuna.

d)  Egonaldi mota eta itxa­ron-zerrenda guztien­tzako irizpide orokorrak:

— Eskatutako epealdian eska­tzailearen profilari egoki­tzen zaion egoi­tza plaza izatearen edo ez izatearen baitan egongo dira irizpide horiek. Profil hori, foru dekretu honen 7.2 artikuluan eska­tzailearen gaitasuna zehazteko aurreikusitako baliabide eta tresnak aplika­tze­aren emai­tza izango da.

— Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak, behar bezala arrazoitu eta azaldutako aparteko zirkunstan­tzien argitan, egonaldiak eslei­tzeko hurrenkera alda­tzea erabaki dezake, eta hori espedientean jasota geratuko da.

— Atse­denerako aldi baterako egonaldien eskaera handia dagoen urte-garaietan, eskuragarri dauden plazen arabera esleituko dira zainketen jarraipena berma­tzeko aparteko egonaldiak.

— Nolanahi ere, lehentasunezko kasuak alde batera lagata, eskaera aurkezteko datan edo eskaera onartu den unean, egoi­tza egonaldi iraunkorrerako tramite bidean plaza eskaerarik ez duten eska­tzaileak lehene­tsiko dira gainerako eska­tzaileen aurretik.

22. artikulua.  Prozedura ebaztea.

Eska­tzailearen egoera aztertu ondoren eta, hala egokituz gero, arestian deskribatutako itxa­ron-zerrenden irizpideak aplikatu ostean, hala nola plazen erabilgarritasuna jakinik, Ezinduen eta Desgaituen Lagun­tzako Zuzendari­tza Nagusiak ebazpena emango du, betiere Gizarte Politikako Departamentuko zerbi­tzu teknikoek bere irizpena eman ondoren. Ebazpen hori honelakoa izan daiteke:

a)  Egonaldia onar­tze­koa, baldin eta plazen erabilgarritasuna kontuan hartuta eta exijitutako betekizunak bete direla ikusita, eskatutako egonaldi zeha­tza egin badaiteke. Ebazpenean, erabil­tzaileak eta, hala egokituz gero, lagun­tzaileak egin beharreko diru-ekarpena adieraziko da.

b)  Egonaldia uka­tze­koa, baldin eta eskatutako egonaldi zeha­tza ezin bada eman, plazarik ez dagoelako edota zerbi­tzuan exijitutako betekizunak bete ez direlako. Dena den, eskaera uka­tzeko arrazoiak azaldu egin beharko dira beti.

c)  Itxa­ron-zerrendan sar­tze­koa. Horrelakoetan, kasuan-kasuan egin beharreko diru-ekarpena zehaztuko da, bai erabil­tzaileari dagokiona eta baita honen lagun­tzaileari dagokiona ere, halakorik izanez gero behin­tzat.

23. artikulua.  ­Atzera egitea.

Ebazpena eman aurretik, prozeduraren edozein momentutan, eska­tzaileak edo bere legezko nahiz borondatezko ordezkariak, edo izatezko zain­tzaileak, halakorik denean, ­atzera egin dezake aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan onartua izateko eskaeran. ­Atzera egite hori ida­tziz jakinaraziko da, edo bestela, legitimatua dagoen per­tsona eskaera aurkeztu zen udaleko oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuetan bertaratuta. Azken kasu horretan, kasuan kasuko fun­tzionarioak edo lan-kontratupekoak, bertara­tze­aren akta egingo du. Akta hori aipatutako per­tsona horrek eta interesdunak sinatu beharko dute; edo bestela, interesdunaren legezko ordezkariak, borondatezko ordezkariak edota izatezko zain­tzaileak.

3. ATALA.  Errekur­tso administratiboak

24. artikulua.  Errekur­tso administratiboak.

Azaldutako prozedurak erabaki­tzen dituzten ebazpenen aurka, interesdunek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 114. artikuluan aurreikusitako errekur­tsoa jarri ahal izango dute.

III. KAPITULUA

EGONALDIEN KUDEAKETA

25. artikulua.  Egonaldia egikari­tzeko egoi­tzan sartu aurreko informazioa.

1.  Erabil­tzailea egoi­tzan sartu aurretik, edo sar­tzeko une berean, egoi­tza zentroko zuzendari­tzak zentroko bizikide­tza-arauen berri emango dio erabil­tzaileari edo, hala egokituz gero, bere legezko nahiz borondatezko ordezkariari, edo izatezko zain­tzaileari.

2.  Edonola izanik ere, foru sareko edozein egoi­tza zentrotan sar­tze ­hutsak zentroko arauak onartu beharra ekarriko du beti erabil­tzailearen­tzat.

26. artikulua.  Esleitutako aldi baterako egonaldi zentroan sar­tzea.

1.  Behin erabil­tzaileari plaza bat esleituta, egonaldia onar­tzeko ebazpenean adierazitako datan sartu beharko du per­tsona horrek egoi­tza zentroan.

2.  Baldin eta aipatutako datan erabil­tzailea ez bada egoi­tza zentroan sar­tzen, ez Gipuzkoako Foru Aldundiari eta ez zentroari lepora dakizkiekeen arrazoiengatik, eta interesdunak ez badu aldez aurretik jakinarazi zentroan beranduago sar­tzeko asmoa, per­tsona horrek aldi baterako egonaldiko erabil­tzaile-izaerari eta esleitutako zentroan sar­tzeko duen eskubideari uko egin diela ulertuko da. Ondorioz, foru dekretu honen 28.4 artikuluan ezarritako erregimen ekonomikoa aplikatuko zaio, eta berari esleitutako plaza, berak ­hutsik ­utzi duena, itxa­ron-zerrendan sartua dagoen beste per­tsona bati esleituko zaio berehala.

3.  Interesdunak egonaldia beranduago hasteko bere asmoa jakinarazten badu, plaza hori gorde egiten zaiola ulertuko da, foru dekretu honetako 29. artikuluan araututakoari jarraituz.

27. artikulua.  Aldi baterako egonaldian egindako jarduketak.

1.  Zainketen jarraipenak berma­tzeko aparteko egonaldietan Esku-har­tze Plana egunera­tzea:

Esku-har­tze Planaren edukietakoren bat aldatu beharra ekar dezakeen edozein zirkunstan­tziaren berri izan bezain laster, aldaketa hori proposatu eta planari eran­tsiko zaio, betiere aurrez Gizarte Politikako Departamentuaren baimena eskuratuta.

Era berean, izaera arrunteko egonaldi moduan hasitakoak prozesuan zehar aparteko egonaldi bihur­tzen badira, aipatutako Esku-har­tze Plan hori inkorporatu beharko dute berehala, eta plan hori motibazio gisa eta proposamen tekniko gisa erabiliko da.

Desgaitasuna duten per­tso­nen­tzako egoi­tza zentroetan egindako egonaldien kasuan, egonaldia gerta­tzen den zentroko ardura duen erakundeak berak egin ahal izango du egunera­tze hori, dekretu honen hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat.

2.  Irteerako destinoa behin betiko egoi­tza izango duten per­tso­nen aldi baterako egonaldiak:

Esku-har­tze Planean aldi baterako egonaldia buka­tze­rakoan destinoa behin betiko egoi­tza­ren baliabidea izango dela erabaki­tzen den bezain laster, egoi­tza plaza iraunkorra eskatu beharko da berehala. Adineko per­tso­nen kasuan, erroldatua dagoen udalerriari dagokion eskualdean proposa­tzen zaion lehen plaza ­hutsa onartu beharko du interesdunak. Desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten per­tso­nen kasuan, berriz, proposa­tzen zaion eta bere ezaugarrietara egokitua dagoen lehen plaza ­hutsa onartu beharko du interesdunak.  

Baldin eta egonaldian zehar, hasiera batean ezarritako iraunaldia luzatu beharra gerta­tzen bada, Esku-har­tze Plana eguneratu egin beharko da. Egunera­tze horretan, aipatutako luzapenaren premia egiaztatu eta planteatutako premiei eran­tzu­teko zenbate­tsi den epe berria proposatuko da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak proposamen horri eran­tzun egin beharko dio, gorabehera gisa, artikulu honen 4. apartatuan ezarritakoari jarraituz. Desgaitasuna duten per­tso­nen­tzako egoi­tza baliabideetan egindako egonaldien kasuan, berriz, egunera­tze-lan horren ardura aldi baterako egonaldi zerbi­tzua ematen duen erakundeari dagokio, dekretu honen hirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraituz.

3.  Lankide­tza sozio-sanitarioa:

Osasun-esparruarekin lankide­tza­rik handiena sustatuko da une oro, batez ere bi sistemen artean alta ondoko zainketak berma­tzeko. Hori horrela, xede horretarako zehazten diren jarduketa-protokoloak aplikatuko dira kasu bakoi­tzean.

4.  Gorabeherak eta aldaketak kudea­tzea:

Programatutako izaera duten data-aldaketei buruzko gorabeherak Gizarte Politikako Departamentuak soilik kudeatuko ditu, eska­tzaileak horrela eskatuta, ­gutxienez 7 egun balioduneko aurretiaz jakinarazita, aldaketa horiek une horretan erabil­tzeko moduan dauden aukeren arabera kudea ­ditzan.        

28. artikulua.  Uko egitea.

1.  Baldin eta prozeduran erabil­tzaile izaera aitor­tzen duen ebazpena eman bada, edota eska­tzailea egoi­tza batean aldi baterako egonaldian sar­tzea onartu bada, edota erabil­tzailea jada foru sarearen zentro batean sartua badago, erabil­tzaileak berak edo, hala egokituz gero, bere legezko edo borondatezko ordezkariak edo izatezko zain­tzaileak erabil­tzaileari onartutako eskubideari uko egin ahal izango dio, Gizarte Politikako Departamentura ida­tzi bat bidalita, edo per­tsona legitimatua udaleko oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuetan bertaratuta. Azken kasu horretan, kasuan kasuko fun­tzionarioak edo lan-kontratupekoak bertara­tze­aren akta egingo du. Akta hori aipatutako per­tsona horrek eta interesdunak sinatu beharko dute; edo bestela, interesdunaren legezko nahiz borondatezko ordezkariak edota izatezko zain­tzaileak.

2.  Era berean, uko egin dela ulertuko da halaber interesdunak egonaldian zehar izandako jarduketak kontuan hartuta egonaldiari uko egiten diola ondoriozta badaiteke, betiere zentroak jarduera horien berri behar den moduan eman baldin badu.

3.  Egonaldiari uko egitea, honela sailkatuko da:

a)  Bere norainokoaren arabera:

1.— Erabateko uko egitea:

Uko egiteak baimendutako egonaldi osoari eragiten dionean eta, hortaz, egonaldia inola ere gertatu ez denean.

2.— Uko egite par­tziala:

Halako­tzat hartuko da, erabil­tzaileak egonaldiaren azkeneko egun gisa finkatutako data baino lehen zentroa uzten duenean. Ez da onartuko, inola ere, uko egiteko asmoa jakinarazi den eguna baino lehenagoko ondorioak izan ditza­keen uko egiterik.

b)  Zer-nolako aurrerapenarekin gerta­tzen den arabera:

1.— Behar besteko aurrerapenaz egindako uko egitea:

— Erabateko uko egitearen kasuan, Gizarte Politikako Departamentuari egonaldia hasteko data baino 7 egun lehenago jakinarazitakoa izango da.

— Uko egite par­tzialen kasuan, guztiak ere behar besteko aurrerapenaz egindako­tzat joko dira.

2.— Behar besteko aurrerapenaz egin ez den uko egitea:

Halako­tzat joko da aurreko puntuan adierazitako ­gutxieneko aurrerapenaz jakinarazi ez dena.

c)  Uko egiteko arrazoien arabera:

1.— Arrazoi erabakigarriak:

Uko egiteko arrazoi erabakigarri­tzat joko dira hurrengo egoera edo zirkunstan­tzia guztiak:

— Eska­tzailearen herio­tza.

— Eska­tzailearen edo lagun­tzailearen ospitalera­tzea.

— Gaixotasuna edo osasun-egoeran gertatutako bat-bateko aldaketa, egonaldia ez egitea gomenda­tzen duena; txos­ten medikoarekin egiaztatuko da.

— Salbuespen moduan, Gizarte Politikako Departamentuak beste hainbat arrazoi ere onar ­ditzake, betiere behar bezala egiaztatuak badaude.

2.— Arrazoi ez erabakigarriak:

Halako­tzat hartuko dira aurreko puntuan adierazitako arrazoiez bestelakoen ondoriozko uko egiteak.

4.  Mendekotasuna, desgaitasuna eta nahasmendu psikikoa arta­tzeko zentroetako erabil­tzaileek egin beharreko diru-ekarpena erregula­tzeko indarrean dagoen foru araudiaren arabera finkatuko da uko egite kasu bakoi­tzari dagokion diru-ekarpena.

29. artikulua.  Plaza gorde­tzea.

1.  Baldin eta erabil­tzaileak baimendutako dataz geroztik hasten badu egonaldia, edota baimendutako azken data baino lehen uzten badu egonaldia, plaza hori erreserbako erregimenean dagoela ulertuko da, berariaz uko egiten ez dion bitartean.

2.  Plaza gorde­tzeak, berriro zentrora itzul­tzeko eta baimendutako azken data arte egonaldiaz goza­tzeko eskubidea ematen du.

3.  Mendekotasuna, desgaitasuna eta nahasmendu psikikoa arta­tzeko zentroetako erabil­tzaileek egin beharreko diru-ekarpena erregula­tzeko indarrean dagoen foru araudiaren arabera finkatuko da plaza gordeta eduki­tzen den bitartean egin beharreko diru-ekarpenaren zenbatekoa.

30. artikulua.  Egonaldia iraungi­tzea.

1.  Baimendutako aldi baterako egonaldiaz balia­tzeko eskubidea honako kasu hauetan iraungiko da:

a.  Onartutako egonaldiaren iraupena amai­tzean.

b.  Erabil­tzailea hil­tzean.

c.  Egonaldiari berariaz uko egitean, ida­tziz edota udaleko oinarrizko gizarte zerbi­tzuan bertaratuta.

d.  Foru dekretu honen 7. artikuluan exijitutako baldin­tza­ren bat gal­tzean.

2.  Aurreko apartatuko a) eta b) letren kasuan, egonaldiaren iraupena buka­tzeak edota interesdunaren herio­tza­ren berri izateak, egonaldiari buruzko jarduketak bukatu eta artxiba­tzea ekarriko du berarekin.

3.  1. apartatuko c) letraren kasuan, Ebazpenaren ondoriozko uko egitea onartu egingo da; horrelakoetan, ebazpen horretan eskubidea iraungi­tzat emango da, data jakin batetik aurrera baja emango da, eta egonaldiari buruzko jarduketa guztiak bukatu eta artxiba­tzea erabakiko da.

4.  Eta 1. apartatuko d) letraren kasuan, ofizioz hasiko da aldi baterako egonaldi zerbi­tzuaren erabil­tzaile-izaera eteteko edo iraungi­tzeko prozedura administratiboa. 

31. artikulua.  Erabil­tzailearen eta zain­tzaile nagusiaren konpromisoa.

1.  Atse­denerako egonaldi arrunten kasuan, bai erabil­tzaileak nahiz lagun­tzaileak, halakorik izanez gero, eta baita zain­tzaile nagusiak ere, onartutako egonaldiaren iraupena buka­tzean egoi­tza zentroa uzteko eta berriro ere bidezkoak diren zain­tzak ematen hasteko konpromisoa hartuko dute, hurrenez hurren, euren gain.

2.  Baldin eta aldi baterako egonaldia buka­tzean, zain­tzaile nagusia ez bada zerbi­tzuaren erabil­tzailearen zain­tzaz ardura­tzen, eta jokabide hori bul­tzatu duen ezintasun materialaren arrazoiak Gizarte Politikako Departamentuko zerbi­tzu teknikoen aurrean behar bezala egiazta­tzen ez badira, Gipuzkoako Foru Aldundiak dagozkion tramiteak abiaraziko ditu mendekotasun egoeran dagoen adineko per­tsona horren eskubideak berma­tzeko, eta jokabide horrek ekar ditza­keen eran­tzu­kizunak exiji­tzeko.

IV. KAPITULUA

BATERAGARRITASUNAK ETA BATERAEZINTASUNAK

32. artikulua.  Aldi berean prestazio ekonomikoak jaso­tzea.

Mendekotasun egoera aitor­tze­tik etorritako prestazioei dagokienez, aldi baterako egonaldia eska­tzeko momentuan prestazio horiek erregula­tzen dituen araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

33. artikulua.  Zerbi­tzuen aldiberekotasuna.

1.  Eguneko zentroa:

Foru dekretu honetan erregulatu den egoi­tza zentroko aldi baterako egonaldia bateragarria izango da eguneko zentroarekin. Bi egoera hauek bereiziko dira:

a)  Egoi­tza zentroa eta eguneko zentroa bat bera izatea: aldi baterako egonaldia eta eguneko zentroko zerbi­tzua zentro berean ematen direnean gerta­tzen da hori.

b)  Egoi­tza zentroa eta eguneko zentroa desberdinak izatea: bi egonaldiak zentro desberdinetan egitean gerta­tzen da. Nolanahi ere, zerbi­tzuaren erabil­tzaileari edo honen ordezkariari dagokio egin beharreko aldaketak (garraioari dagozkionak, batez ere) eguneko zentroarekin adostea.               

2.  Inten­tsi­tate ­txiki-ertaineko bizileku iraunkorra emateko zerbi­tzuak:

Bi zerbi­tzuak bateragarriak direla eta, interesduna aldi baterako egonaldiaren erabil­tzailea den bitartean, jatorrizko zerbi­tzuan plaza gorde egingo zaiola ulertuko da, baldin eta plaza horretarako itzu­liko dela aurreikusi bada behin­tzat.

Jatorrizko bizileku-zerbi­tzuak udalarenak badira, arestian adierazitakoa aplikatuko da, udal araudiak ezarritakoa baldin­tzatu gabe.

3.  Udalak emandako ­Etxeko Lagun­tza Zerbi­tzua:

­Etxeko Lagun­tza Zerbi­tzua erregula­tzen duen udal araudiak ezarritakoa baldin­tzatu gabe, bi zerbi­tzuak bateraezinak direla eta, aldi baterako egonaldiak dirauen bitartean, ­Etxeko Lagun­tza Zerbi­tzua eten egingo dela ulertuko da.

V. KAPITULUA

ERABIL­TZAILEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

34. artikulua.  Egoi­tza zentroetan aldi baterako egonaldi zerbi­tzuak erabil­tzen dituzten per­tso­nen eskubideak.

Mendekotasuna duten adineko per­tso­nen­tzako foru aldundiak prestatutako egoi­tza zerbi­tzuaren erabil­tzaileek, zerbi­tzuaren prestazioa jaso­tzeko eskubidea izango dute, mendekotasun egoeran dauden adineko per­tso­nen­tzako egoi­tza zerbi­tzuak hitzar­tzeko bete beharreko baldin­tzak ezar­tzen dituen 38/2007 Foru Dekretuak, maia­tza­ren 22koak, ezarritakoaren arabera. Era berean, eskubidea izango dute, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbi­tzuen erabil­tzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharren Gutuna eta iradokizun eta kexen araubidea onar­tzen dituen Eusko Jaurlari­tza­ren 64/2004 Dekretuan, apirilaren 6koan, adierazitako prestazio guztiak jaso­tzeko. Horiek guztiak aplikagarri izango zaizkie baita aldi baterako egonaldi zerbi­tzua erabil­tzen duten desgaitu guztiei.

35. artikulua.  Egoi­tza zentroetan aldi baterako egonaldi zerbi­tzuak erabil­tzen dituzten per­tso­nen betebeharrak.

1.  Hauek izango dira mendekotasuna duten adineko per­tso­nen­tzako aldi baterako egonaldi zerbi­tzua erabil­tzen duten per­tso­nen betebeharrak: adineko per­tso­nen­tzako egoi­tze­tako gizarte zerbi­tzuei buruzko 41/1998 Dekretuan, mar­txo­aren 10ekoan, jasotakoak, batetik, eta, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbi­tzuen erabil­tzaile eta profesionalen eskubide eta betebeharren Gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onar­tzen dituen Eusko Jaurlari­tza­ren 64/2004 Dekretuan, apirilaren 6koan, jasotakoak; azkeneko horiek desgaitasuna duten erabil­tzaileei ere aplika­tze­koak dira.

2.  Era berean, eta izaera espezifikoz, erabil­tzaileak edo honen legezko nahiz borondatezko ordezkariak edota izatezko zain­tzaileak, halakorik izanez gero, aldi baterako egonaldi zerbi­tzuan onartua izateko eskaera aurkeztu ondoren, nahitaez jakinarazi egin beharko du zerbi­tzuan sar­tzeko eskubidean edo egin beharreko diru-ekarpenaren zenbatekoan eragin dezakeen aldaketa oro. Eta jakinarazpen hori gehienez ere 15 egun balioduneko epean egingo du, aipatutako aldaketa gerta­tzen denetik hasita.

36. artikulua.  Prezio publikoa ordain­tzeko obligazioa.

Egoi­tze­tako foru zerbi­tzua aldi baterako egonaldirako erabil­tzen duten per­tso­nak eta horien lagun­tzaileak, halakorik izanez gero, kasuan kasuko prezio publikoa ordain­tzera behartuak egongo dira, foru dekretu honetan edota berau erregula­tzeko foru araudi espezifikoan ezarritako baldin­tze­tan.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehendabizikoa.  Aplikatuko den araudia.

Aldi baterako egonaldien egoi­tze­tako foru zerbi­tzu publikoan sartu eta erabili ahal izateko prozedura administratiboa foru dekretu honetan xedatutakoak erregulatuko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, ezarritakoa osagarri gisa aplika­tzeko aukera baztertu gabe.

Bigarrena.  Araudia gara­tzea.

Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau behar bezala aplika­tzeko eta gara­tzeko beharrezkoak diren ekin­tzak emateko.

Hirugarrena.  Mendekotasun egoera onartua izateko betebeharraren salbuespena.

Foru dekretu honen 7.1.c) artikuluak aipa­tzen duen mendekotasun egoeran dagoen per­tso­naren balorazio-graduaren betebeharraren ondorioetarako, onartutako 0 graduaren balorazioa duten per­tso­nek zerbi­tzu hauetara sar­tzeko aukera izango dute salbuespen moduan, baldin eta eskumena duen zerbi­tzu teknikoak uste badu zerbi­tzu honek erabil­tzaileei mesede egin diezaiekeela edo horien zain­tzak berma­tzeko beharrezkoa dela.

Laugarrena.  Egoerak onar­tzea genero berdintasunaren ikuspegitik.

Mendekotasun egoeraren onarpenaren ondoriozko lagun­tzei buruzko araudiak xedatutako eran, familia ingurunean zain­tza eta arreta eskain­tzen duten per­tsona guztien egoerak onar­tzeko ahalegina egingo da, per­tsona horiek senitartekoak nahiz lagun­tzaile ­hutsak izan, zain­tzaile horiei atse­dena har­tzeko eta ongizatea hobe­tzeko aukerak eskain­tzeko, eta era horretan genero berdintasuna bul­tza­tzeko.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehendabizikoa.  Foru dekretu hau indarrean jar­tzeko unean goza­tzen ari diren aldi baterako egonaldiak, aurrez indarrean dagoen araudiaren arabera erregulatuko dira onartutako egonaldiaren iraupena amaitu arte.

Bigarrena.  Foru dekretu hau onartu aurretik tramita­tzen hasiak diren eta foru dekretu hau indarrean jar­tzen den egunean oraindik erabaki gabe dauden eskaerak, foru dekretu honetan ezarritakoari jarraituz tramitatu eta erabakiko dira.           

Hirugarrena.  Desgaitasuna duten per­tso­nen­tzako zentroetan aldi baterako egonaldien zerbi­tzua Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itundutako hitzar­men partikularren esparruan ematen duten erakundeak, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erakunde Autonomoa den Uliazpi Fundazioak, denboraldi iragankor bat izango dute foru dekretu honetan ezarritakora molda­tzeko. Inplikatutako instituzio eta erakundeetako langileen artean prozedura ezar­tzeko dauden posibilitateek, batetik, eta horren kudeaketarako beharrezkoak diren azpiegitura teknologikoek, bestetik, baldin­tza­tuko dute denboraldi iragankor hori.

Bien bitartean, aldi baterako egonaldien kudeaketa pixkanaka dekretu honetara egoki­tzen joateko ahalegina egingo da:

— Aurreneko fasean, egonaldien eskaerak erakunde horiek kudeatuko lituzketen arren, betiere kasuan kasuko hitzar­men edo arau erregula­tzaileetan ezarritakoaren bidetik horien berri emanez, zerbi­tzu­rako sarrera edo irispidea oinarrizko gizarte zerbi­tzuetatik kudea­tzen hasteko ahalegina egin beharko litza­teke, dekretu honetako II. kapituluko lehenengo atalean ezarritakoarekin bat.

— Hurrengo fase batean, egonaldien eskaeren kudeaketa ere sartuko litza­teke, dekretu honetako II. kapituluko bigarren atalean ezarritakoarekin bat, baina kudeaketa erakundeek egingo lukete, oinarrizko gizarte zerbi­tzuek egin ordez.

Eta azkenik, egonaldi horien eskaeren kudeaketa erabat oinarrizko gizarte zerbi­tzuen gain uzteko aukera baloratuko litza­teke.

Laugarrena.  III. Eranskinean zehaztutako baremo sozialaren puntuazioaren ondorioetarako, aipatu Eranskin horretan definitutako txos­ten eta baremo sozialaren ber­tsioa aplikatuko dira hasiera batean. Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemak gizarte diagnostikoa egiteko erabil­tzen duen tresnara egokituko du puntuazio hori Gizarte Politikako Departamentuak. Tresna hori Gizarte Zerbi­tzuetako Euskal Sistemaren ­Fitxa Sozialari buruzko eta Gizarte Zerbi­tzuetako Euskal Sistemaren gizarte diagnostikoa egiteko tresnari buruzko 353/2013 Dekretuan, maia­tza­ren 28koan onartu eta 2013ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintari­tza­ren Aldizkarian argitaratu zen, foru dekretu hau indarrean sartu zenetik urtebeteko epearen barruan hain zuzen ere.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILE BAKARRA

Indargabetuta gera­tzen dira foru dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren lerrun berdineko edo txi­kiagoko xedapen guztiak. Bereziki indargabetuta gera­tzen dira beren kargura mendekotasuna duten adineko per­tso­nak dituzten familiei lagun­tzeko «Sendian» programa onar­tzen duen 29/2008 Foru Dekretuak, apirilaren 29koak, aurreikusitako egonaldien erregulazioa (erabil­tzaileen diru-ekarpenak arau­tzen duen 3. artikulua izan ezik); beren kargura mendekotasuna duten adineko per­tso­nak dituzten familiei lagun­tzeko Sendian Programa onar­tzen duen 72/2000 Foru Dekretuak, uztailaren 18koak, aurreikusitako «atse­den luzearen» erregulazioa.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara­tzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Donostia, 2015eko apirilaren 21a.

                                              HIRUGARREN DIPUTATU NAGUSIORDEA            
                                           –2005
eko uztailaren 12ko 6/2005         
                                                Foru Araua, 29.b) artikulua–,              
                                             Garbińe Errekondo Salsamendi.

                    GIZARTE POLITIKAKO               
                     D
EPARTAMENTUKO
                      F
ORU DIPUTATUA, 
             Ander Rodríguez Lejarza.
         (4008)

I. ERANSKINA

ALDI BATERAKO EGONALDIEN TIPOLOGIA EGOITZA ZENTROETAN

 

EGONALDI MOTA

ARRAZOIA

DESTINOA AMAIERAN

ATSEDENEKOA

1.1. IRAUPEN LABURREKOA (SENDIAN)

1.1.1.- Ohiko pertsona zaintzailearen atsedenaldia, ezinbestekoa baitu atseden hartzea.

Ohiko ingurunea.

1.2 IRAUPEN ERTAIN / LUZEKOA

1.2.1.- Pertsona zaintzailearen atsedenaldia / oporraldiak.

1.2.2.- Pertsona zaintzailearen aldi baterako absentzia programatua, hasierako eta bukaerako datan, lan edo familia-arazoak direla tarteko.

1.2.3.- Mendekotasun egoeran edo desgaitua dagoen adineko pertsonaren ohiko ingurunean irisgarritasun eta/edo egokitzapeneko lanak egitea.

ALTA ONDOKO ZAINKETAK BERMATZEKO APARTEKO EGONALDIAK

2.1. EGOERAREN BAT-BATEKO ALDAKETA

2.1.1.- Mendekotasun egoeran edo desgaitua dagoen adineko pertsonak behar duen zaintza areagotzea: ohiko zaintzaileek ezin dituzte bete mendekotasun egoeran gertatutako bat-bateko aldaketak eragindako arreta premiak.

Ohiko ingurunea edo behin betiko egoitza-baliabidea.

2.1.2.- Ohiko zaintzaileak ezin du adinekoa zaintzen jarraitu, bere arazo propioak direla tarteko: osasun-arazoak, beste senitarteko batzuk –lehen edo bigarren gradukoak odolkidetasunez, ahaidetasunez edo adopzioz– zaindu beharra, lan-arrazoiak, heriotza, eta beste.

Ohiko ingurunea edo behin betiko egoitza-baliabidea.

2.1.3.- Mendekotasun egoeran edo desgaitua dagoen adineko pertsona osasun-sare espezializatuan artatzen dute eta, alta hartzean, ohiko bizilekuan ez du laguntza egituraturik, ez eta plazarik ere behin betiko egoitzan.

Ohiko ingurunea edo behin betiko egoitza-baliabidea

2.2. BALIABIDE EGONKOR BATERANZKO IRAGAPENA

2.2.1.- Mendekotasun egoeran edo desgaitua dagoen adineko pertsonak egoitza-baliabide batean sartu behar du, epaileak hala aginduta, eta zein egoitzatara bidali jakiteko balorazio-prozesuan dago.

Behin betiko egoitza-baliabidea.

2.2.2.- Mendekotasun egoeran edo desgaitua dagoen adineko pertsona ezin da baloratu MBAren arabera, bere osasun-egoera ez delako egonkorra edo behar duen baliabidean sartzeko baldintzak betetzen ez dituelako.

Behin betiko egoitza-baliabidea edo ohiko ingurunea.

AUKERA PERTSONALEKOAK

3.1. IRAUPEN LABURREKOA.

3.1.1.- Bere bizi-planaren barruan sartua dagoen garapen pertsonalerako.

3.1.2.- Bere ohiko inguruneak behar bezala estaltzen ez dizkion premiak asetzeko.

 

 

3.2. IRAUPEN ERTAIN / LUZEKOA

3.2.1.- Bere bizi-planaren barruan sartua dagoen garapen pertsonalerako.

3.2.2.- Bere ohiko inguruneak behar bezala estaltzen ez dizkion premiak asetzeko.

 

 

II. ERANSKINA

ALDI BATERAKO EGONALDI ZERBI­TZUAN ONARTUA IZATEKO ESKAERAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Datu per­tso­nalak egiazta­tzea:

a)  Indarrean dagoen NANaren fotokopia edo, horrelakorik ez bada, per­tsona eska­tzailearen, bere legezko nahiz borondatezko ordezkariaren edo izatezko zain­tzailearen nortasuna egiazta­tzen duen agiriren bat, baldin eta agiri hori lehendik ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren esku ez badago behin­tzat.

b)  Foru dekretu honen 9. artikuluan definitutako bizikide­tza unitateko kide bakoi­tza­ren NANaren fotokopia edo, horrelakorik ez bada, bakoi­tza­ren nortasuna egiazta­tzen duen agiriren bat, baldin eta agiri hori lehendik ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren esku ez badago behin­tzat.

c)  Lagun­tzailearen eta baita bizikide­tza-unitatea osa­tzen duen horren kideen NANaren fotokopia, baldin eta beste bizikide­tza-unitate batekoa bada.

d)  Eska­tzaileak egoi­tzan sar­tzea bere borondatez onar­tzen duela egiazta­tzen duen agiria, foru dekretu hau gara­tzeko araudian xede horretarako aurreikusitako ereduaren arabera egina.

e)  Eska­tzailea legez ezgaitua badago, per­tsona ezgaitu horren izenean eskaera aurkeztu duen per­tso­nari dagokion legezko ordezkari­tza egiazta­tzen duen agiria, baldin eta agiri hori lehendik ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren esku ez badago behin­tzat.

f)  Interesdunak borondatezko ordezkari bat edo izatezko zain­tzaile bat izanez gero, izaera hori egiaztatu egin beharko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko Borondatezko Ordezkarien Errolda arau­tzen duen 86/2013 Foru Aginduak, urtarrilaren 22koak, xede horri begira indarrean daukan araudian ezarritako moduan.

g)  Biztanleen Udal Erroldaren arabera eska­tzailearen helbidean inskribatuak dauden per­tso­nen ziurtagiria, baldin eta Gizarte Politikako Departamentuak ez badauka aurrez sinatuta egoi­tzan sar­tzeko hitzar­menik.

Egoera ekonomikoa egiazta­tzea.

h)  Mendekotasuna, desgaitasuna eta nahasmendu psikikoa arta­tzeko zentroetako erabil­tzaileek egin beharreko diru-ekarpena erregula­tzeko indarrean dagoen foru araudiaren arabera egiaztatuko da.

Ordainketa helbidera­tzea.

i)  Egoi­tzan aldi baterako egonaldia egitearen prezio publikoaren ordainketa bankuan helbideratua dagoela egiazta­tzen duen agiria. Ordainketa bakarra egingo da, interesdunak lagun­tzailea izanda ere.

Zain­tza­rik ez duela behar egiazta­tzea.

j)  Eska­tzailearen zain­tzaileen osasuneko, laneko edo beste edozein arlotako egoera egiazta­tzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, baldin eta aldi baterako egonaldia bul­tzatu duen egoera froga­tzeko edota larrialdia justifika­tzeko erabakigarriak badira.

Balorazio soziala:

k)  Balorazio soziala: foru dekretu honen III. Eranskinean zehaztutako ereduaren arabera.

III. ERANSKINA

BALORAZIO SOZIALA ETA BAREMOA

1.  PRONOSTIKO SOZIALA (ez du punturik ematen).

Aldi baterako egonaldia amai­tzean egin daitekeen aurreikuspena (aukera bakarra):

a)  Bere bizilekura itzul­tzea lagun­tza­rik GABE.

b)  Bere bizilekura itzul­tzea lagun­tza ETA GUZTI (adierazi zein edo zein­tzuk diren):

— EELZ (­etxez ­etxeko lagun­tza-zerbi­tzua).

— Eguneko zentroa.

— Lagun­tzako produktuak.

— Prestazio ekonomikoak.

— Sendian programa.

c)  Egoi­tza batean ingresa­tzea.

d)  Baliabide pribatuak (egoi­tza zentroa barne hartuta).

e)  Epe jakin batean erabaki­tze­koa:

— 1 hilabete.

— 2 hilabete.

— 3 hilabete.

2.  EGOERA SOZIO-FAMILIARRA (32,0 puntu arte)

 

Etxean zaintzak hartzeko gaitasuna

Bai

Ez

2. maila arterainoko familiartekoak edukitzea

1,0

0,0

Zaintzaile formala egotea

1,0

0,0

Zaintzaile informala egotea

1,0

0,0

Zainketak emateko norbait egotea

1,0

0,0

PUNTUAZIOA, GUZTIRA

4,0

0,0

 

Zaintzak jasotzeko bermea

Egokia

Eskasa

Oso eskasa

Familia barruko harremana

4,0

2,0

0,0

Bizikidetzaren antolamendua:

 

 

 

Elikadura

4,0

2,0

0,0

Higiene pertsonala

4,0

2,0

0,0

Administrazio ekonomikoa

4,0

2,0

0,0

Eginkizunen banaketa

4,0

2,0

0,0

Botikak ematea

4,0

2,0

0,0

Zaintzen erantzukizuna edo ardura

4,0

2,0

0,0

PUNTUAZIOA, GUZTIRA

28,0

14,0

0,0

 

3.  ETXEBIZITZA (17 puntu arte)

 

Etxebizitzarik ba al du?

Bai

Ez

Etxebizitzarik ba al du?

1,0

0,0

PUNTUAZIOA, GUZTIRA

1,0

0,0

 

Etxebizitzaren ezaugarriak

Egokia

Eskasa

Oso eskasa

Bizigarritasun-baldintzak

4,0

2,0

0,0

Barrera edo hesiak

 

 

 

Barrukoak

4,0

2,0

0,0

Kanpokoak

4,0

2,0

0,0

Kokapen geografikoa

4,0

2,0

0,0

PUNTUAZIOA, GUZTIRA

16,0

8,0

0,0

 

4.  EGOERA EKONOMIKOA (1,0 puntu arte)

 

Gaitasun ekonomikorik ba al du

Bai

Ez

Behar adinako gaitasun ekonomikorik ba al du?

1,0

0,0

PUNTUAZIOA, GUZTIRA

1,0

0,0