GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
OGASUN ETA FINANTZA
DEPARTAMENTUA
173/2015 FORU AGINDUA,
apirilaren 22koa, «Berotegi efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen
aitorpen laburbiltzailea» izeneko 586 eredua onartu eta hori aurkezteko modua
eta prozedura ezartzen dituena.
Berotegi efektuko
gasen gaineko zerga tributu itundua da eta estatuak une bakoitzean ezartzen
dituen funtsezko eta formazko arau berberei jarraituz erregulatuko da, hala
jasotzen baitu 34. artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunak,
2002ko maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartuak.
Lurralde
historikoetako erakunde eskudunek, hala ere, aitorpen eta ordainketa ereduak
onartu ahal izango dituzte. Eredu horietan gutxienez lurralde erkideko datu
berberak agertuko dira, eta likidazio aldi bakoitzerako ordainketa epeak
ezarriko dira, baina azken horiek funtsean ezin dira izan Estatuko
Administrazioak ezarritakoez oso bestelakoak.
Zergaren
ordainarazpena Estatuko Administrazioari edo lurraldea dela-eta eskumena duen
foru aldundiari egokituko zaio, segun eta estatuko araudian aipatutako azken
kontsumitzaileek produktuak erabiltzen dituzten instalazio, ekipo edo
aparatuak lurralde erkidean edo euskal lurraldean kokatuta dauden.
Berotegi efektuko
gas fluordunak autokontsumitzen direnean, zergaren ordainarazpena Estatuko
Administrazioari edo lurraldea dela-eta eskumena duen aldundiari egokituko
zaio, autokontsumoa gertatzen den lurraldearen arabera.
Aurreko
paragrafoetan jasotako gainerako kasuetan, zerga egitatea gertatzen den
zergadunaren establezimenduaren lurraldeko administrazioak ordainaraziko du
zerga.
Zerga horren
erregulazioa jasota agertzen da Ingurumen arloko gaiak zergapetzeko neurriak
ezarri eta bestelako neurri tributario eta finantzarioak onartzen dituen
urriaren 29ko 16/2013 Legean, bai eta 2013ko abenduaren 27ko 1042/2013 Errege
Dekretuaren bidez onartutako zergaren Erregelamenduan ere.
Ekonomia Ituneko
lehen xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera, foru erakundeek araudi
propiorik egiten ez duten bitartean, lurralde erkidean indarrean dauden arauak
aplikatuko dira. Arau horiek, dena dela, ordezko zuzenbidea izango dira beti.
Berotegi Efektuko
Gasen gaineko Zergaren Erregelamenduak 5. artikuluan dioenez, eragiketen
aitorpen laburbiltzaile bat aurkeztu behar dute 2013ko urriaren 29ko 16/2013
Legeko 5. artikuluaren zazpigarren apartatuan eta seigarren apartatuko 2.
zenbakiaren lehen paragrafoan jasotakoari jarraituz, hurrenez hurren, zerga
horretatik salbuetsita edo lotu gabe dauden gas fluordunen erosketak,
salmentak edo entregak egiten dituzten fabrikatzaileek, inportatzaileek,
batasun barruko eskuratzaileek eta hondakin kudeatzaileek.
Foru agindu honen
bidez onartu egiten da 586 eredua, salbuetsita dauden gas fluordunen erosketa,
salmenta edo entregen aitorpen laburbiltzailea aurkeztekoa.
Honenbestez, honako
hau
XEDATZEN DUT
1.
artikulua. 586 eredua onartzea.
Onartu egiten da 586
eredua, «Berotegi efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen
laburbiltzailea», eta foru agindu honen I. eranskinean jasotzen da.
Bi ale ditu ereduak:
Administrazioarena eta interesdunarena.
2.
artikulua. 586 eredua aurkeztera behartuak.
586 eredua aurkeztu
behar dute 2013ko urriaren 29ko 16/2013 Legeak, Ingurumen arloko gaiak zergapetzeko
neurriak ezarri eta bestelako neurri tributario eta finantzarioak onartzen
dituenak, 5. artikuluaren zazpigarren apartatuan eta seigarren apartatuko 2.
zenbakiaren lehen paragrafoan jasotakoari jarraituz, hurrenez hurren, zerga
horretatik salbuetsita edo lotu gabe dauden gas fluordunen erosketak,
salmentak edo entregak egiten dituzten fabrikatzaileek, inportatzaileek,
batasun barruko eskuratzaileek eta hondakin kudeatzaileek.
3.
artikulua. 586 eredua aurkezteko epeak.
586 eredua martxoko
lehen hogeita hamar egun naturaletan aurkeztuko da aurreko urte naturaleko
eragiketei dagokienez.
Eredua aurkezteko
azken eguna larunbata edo egun baliogabea bada, epea ondorengo egun baliodunera
luzatuko da.
4.
artikulua. 586 eredua aurkezteko modua.
1. 586
eredua paperean edo Internet bidezko igorpen elektronikoz aurkeztu ahal izango
da. Horretarako, interesdunak «Gipuzkoataria» tramite eta zerbitzu
elektronikoen atarira jo beharko du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza
elektronikoaren bidez (www.gipuzkoa.eus).
2. Aurreko
apartatuan xedatutakoa xedatuta ere, 586 eredua igorpen telematikoz aurkeztu
behar dute 2010eko azaroaren 24ko 1011/2010 Foru Aginduak, zerga arloko zenbait
tramite bide elektronikoz egiteko obligazioa arautzen duenak, 1. artikuluaren
1. apartatuan aipatzen dituen subjektu pasiboek, foru agindu horretan
ezarritakoari jarraikiz. Orobat, zergapekoek, eredu horiek bide telematikoz
aurkeztera behartuta egon gabe, modalitate hori aukeratzen badute, 1011/2010
Foru Aginduan ezarritakoaren arabera egin beharko dute aurkezpena.
3. 586
ereduaren aurkezpena igorpen elektronikoz egingo da, foru agindu honen I.
eranskinean jasotako diseinua duen «pdf betegarria» Internet bidez bidalita,
eta, betiere, 2010eko azaroaren 24ko 1011/2010 Foru Aginduak, zerga arloko
zenbait tramite bide elektronikoz egiteko obligazioa arautzen duenak,
ezarritako prozedurari jarraituz.
Eragiketen
xehetasuna «pdf betegarrian» edo horrekin batera bidaliko den fitxategi baten
bidez sartu ahal izango da, foru agindu honen II. eranskinean jasotako eduki
eta diseinuaren arabera.
4. Paperezko
aurkezpena aurreko apartatuan aipatutako «pdf betegarriaren» bidez egingo da,
behin Administrazioaren alea eta aitortzailearena bete eta inprimatu ondoren.
Paperezko aurkezpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen
Zerbitzuan egin ahal izango da (Errotaburu pasealekua 2, 20108 Donostia) edo,
bestela, Ogasun eta Finantza Departamentuko herritarren arretarako bulego
batean.
Xedapen iragankorra.
2014ko eragiketen
aitorpen laburbiltzailearen 586 eredua 2015eko maiatzaren 29ra arte aurkeztu
ahal izango da.
Azken xedapena.
Foru agindu hau
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratzen den egun berean jarriko da indarrean.
Donostia, 2015eko
apirilaren 22a.—Helena Franco Ibarzabal, Ogasun eta Finantza Departamentuko
foru diputatua.
(3749)
II. ERANSKINA
«Berotegi efektuko gas
fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburbiltzailea» izeneko 586 eredua
telematikoki aurkezteko sortzen diren fitxategiek bete beharreko diseinua.
Inportatu beharreko
fitxategiak testu formatua izango du, eremuak (;) karakterearen bidez
bereizita.
Gehienez 1.000
erregistro inportatuko dira aitorpen bakoitzeko.
Inportatu beharreko
erregistroaren formatua:
Eremua / Campo Luzera / Longitud Mota / Tipo Azalpena / Descripción 1 8 A Aitortzailearen GFJ CAF declarante 2 1 A Identifikazio mota Tipo de identificación 3 15 A IFZ, IFZ-BEZ NIF, NIF-IVA 4 50 A Izena edo sozietate izena Nombre o razón social 5 8 A Hartzailearen GFJ CAF destinatario 6 6 A Epigrafea Epígrafe 7 11,2 N Zergari lotu gabeko kopurua
(kilogramotan, bi hamartarrekin) Cantidad no sujeta (en
kilogramos con dos decimales) 8 11,2 N Salbuetsitako kopurua
(kilogramotan, bi hamartarrekin) Cantidad exenta (en
kilogramos con dos decimales)
Eremuen azalpena.
· 1etik
5era bitarteko eremuak (aitortzaile eta hartzailearen identifikazioa):
Autokontsumo salbuetsiak
aitortzen badira, hartzailea aitortzailea bera izango da, eta hura
identifikatuko da autokontsumo salbuetsia lotu zaion gas fluordunen jarduera
kodearekin (GFJ) (GF, GV edo GG) (1. identifikazio mota).
Salmenta edo entrega
salbuetsiak aitortzen badira, hartzailea identifikatzeko, zergari buruzko
urriaren 29ko 16/2013 Legean jasotakoaren arabera aplikagarria den
salbuespenaren arabera egin beharko da bereizketa:
— 5.7.1.a)
artikuluko salbuespena: hartzailea bere GFJ kodearekin (GF edo GV)
identifikatuko da (1. identifikazio mota).
— 5.7.1.b)
artikuluko salbuespena: hartzailea bere GFJ kodearekin (GO) identifikatuko da
(1. identifikazio mota).
— 5.7.1.c) artikuluko
salbuespena: hartzailea bere GFJ kodearekin (GT) identifikatuko da (1.
identifikazio mota).
— 5.7.1.d)
artikuluko salbuespena: hartzailea bere GFJ kodearekin (GN) identifikatuko da
(1. identifikazio mota). Hartzailea ekipo edo aparatu berrien fabrikatzailearen
desberdina bada, bere IFZrekin eta sozietate izenarekin identifikatuko da (2.
identifikazio mota).
— 5.7.1.e)
artikuluko salbuespena: hartzailea bere GFJ kodearekin (GM) identifikatuko da
(1. identifikazio mota).
— 5.7.1.f)
artikuluko salbuespena: hartzailea bere IFZrekin eta sozietate izenarekin
identifikatuko da (2. identifikazio mota).
— 5.7.1.g) artikuluko
salbuespena: hartzailea identifikatuko da bere IFZrekin eta sozietate
izenarekin, itsasontzi edo aireontziaren jabearen arabera (2. identifikazio
mota); bere IFZ-BEZarekin eta sozietate izenarekin (3. identifikazio mota); edo
bere datuak ez jarriz (4. identifikazio mota).
— 5.7.2 artikuluaren
lehen paragrafoko salbuespena: hartzailea bere GFJ kodearekin (GI)
identifikatuko da (1. identifikazio mota).
— 5.7.2 artikuluaren
bigarren paragrafoko salbuespena: hartzailea bere GFJ kodearekin (GC)
identifikatuko da (1. identifikazio mota).
— 5.7.2 artikuluaren
laugarren paragrafoko salbuespena: hartzailea bere GFJ kodearekin (GD)
identifikatuko da (1. identifikazio mota).
Zergari lotu gabeko
salmenta edo entregak aitortzen badira, hartzailea identifikatzeko, gas
fluordunen helmugaren arabera bereizi behar da:
— Europar
Batasunaren barruan badago, hartzailea bere IFZ-BEZarekin eta sozietate
izenarekin identifikatuko da (3. identifikazio mota).
— Europar
Batasunetik kanpo badago, hartzailea bere datuak ez jarriz identifikatuko da
(4. identifikazio mota).
· 6
eremua (epigrafea):
Autokontsumo,
salmenta edo entregari lotutako berotegi efektuko gas fluordunari dagokion
epigrafea jaso behar da, 2013ko urriaren 29ko 16/2013 Legearen 5.hamaika
artikuluan jasotakoari jarraituz aplikagarri zaion tarifaren arabera:
— Gasak izateagatik
1. tarifa aplikagarri bazaio, gas motaren arabera dagokion epigrafea jaso
beharko da, 1.1etik 1.25era bitarteko epigrafeen artetik, biak barne.
— Prestakinak
izateagatik 2. tarifa aplikagarri bada, 2.1 epigrafea jaso beharko da.
— Gas edo prestakin
birsortuak edo birziklatuak izateagatik 3. tarifa aplikagarri bada, 3.1
epigrafea jaso beharko da, gasak izanez gero, edo 3.2 epigrafea, prestakinak
izanez gero.
· 7.
eremua (zergari lotu gabeko kopurua):
Hemen jaso beharko
da aitorpenari dagokion urte naturalean 2013ko urriaren 29ko 16/2013 Legearen
5.seigarrena.2 artikuluaren lehen paragrafoan ezarritakoaren arabera zergari
lotu gabe saldu edo entregatu den kopurua. Kopuru hori kilogramotan adieraziko
da, bi zenbaki hamartar jarrita, eta operadore eta epigrafearen arabera
taldekatuko da.
· 8.
eremua (salbuetsitako kopurua):
Hemen jaso beharko
da aitorpenari dagokion urte naturalean 2013ko urriaren 29ko 16/2013 Legearen
5.zazpi artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita saldu, entregatu edo
autokontsumitu den kopurua. Kopuru hori kilogramotan adieraziko da, bi
zenbaki hamartar jarrita, eta operadore eta epigrafearen arabera taldekatuko
da.