GIPUZKOAKO FORU
ALDUNDIA
OGASUN ETA FINANTZA
DEPARTAMENTUA
5/2015 FORU AGINDUA,
urtarrilaren 15ekoa, ibilgailu eta itsasontzien batez besteko salmenta
prezioak onartzen dituena ondare eskualdaketen eta egintza juridiko
dokumentatuen gaineko zerga, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga, zenbait
garraiobideren gaineko zerga berezia, eta aberastasunaren eta fortuna handien
gaineko zerga kudeatzean aplikatzeko.
Martxoaren 8ko
2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak, 56. artikuluan ezartzen
du merkatuko batez besteko prezioak direla balioak egiaztatzeko bitartekoetako
bat.
Balio egiaztapena
merkatuko batez besteko prezioen arabera egiten denean, Ogasun eta Finantza
Departamentuko foru diputatuak zilegi du foru aginduz onartu eta argitaratzea
bai batez besteko prezio horiek ondasun motaren arabera kalkulatzeko sistema
edo metodologia eta bai hortik ateratako balioak, halaxe xedatzen baitu
abenduaren 16ko 79/2008 Foru Dekretuak, Zergen Foru Arau Orokorrean balioen
egiaztapenerako aurreikusita dagoen prozedura garatzen duenak, 2.2 artikuluan.
Orain artean
bitarteko hori jo da egokitzat da garraiobide pribatuen balioak egiaztatzeko,
eta horren ondorioz, urtero propio onartutako foru aginduan jasota utzi dira
ez bakarrik turismo ibilgailuen, lur orotarakoen eta motozikleten merkatuko
prezioak, baita aisiarako itsasontzienak ere.
Bestalde, abenduaren
30eko 18/1987 Foru Arauak, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko
Dokumentatuen gaineko Zergarenak, 45. artikuluan ezartzen du ibilgailu eta
itsasontzi erabiliak baloratzeko aplikatu behar diren batez besteko salmenta
prezioak aldian behin argiratuko den foru agindu bidez finkatu behar direla.
Balorazio hori
berdin aplikatu da orain arte bai oinordetza eta dohaintzen gaineko zergan
eta bai zenbait garraiobideren gaineko zerga berezian ere.
Orobat, abenduaren
18ko 10/2012 Foru Arauak, Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko
Zergarenak, 16.1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezartzen du ezen
zergadunek, merkatu balioa zehazteko, erabil ditzaketela zergaren sortzapen
egunean ibilgailu erabilientzat indarrean dauden balorazio taulak, hain zuzen
ere ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarako
eta oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergarako Foru Aldundiak onartutakoak.
Azken eguneratzea
urtarrilaren 9ko 1/2014 Foru Aginduaren bidez egin zen. Agindu horrek
ibilgailu eta itsasontzi erabilien batez besteko salmenta prezioak eta horien
antzinatasunaren araberako balio-galeraren portzentajeak onartu zituen, hain
zuzen ere, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko
zerga, ondarearen gaineko zerga, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga,
zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia berezia eta aberastasunaren eta
fortuna handien gaineko zerga kudeatzean aplikaziozkoak.
Ereduen eta prezioen
taulak prestatzeko, garraiobideak fabrikatu eta saltzen dituzten elkarteen
argitalpenak eta fabrikatzaileek berek ibilgailu berriei buruz egindako
oharrak erabili dira.
Aurreko urteetan
bezala, potentzia adierazteko kilowatta (kW) erabili da, eta 2008ko
urtarriletik merkaturatutako ibilgailuen kasuan, CO2-ren isurpen maila gehitu
da, kilometroko gramotan (gr-km) adierazia. Hala ere, motorren zaldi potentzia
(ZP) eta potentzia fiskala modeloen identifikazio datu gisa mantendu dira.
Izan ere, datu horiek komertzialak eta orokorrak direnez, baliagarriak gertatzen
dira automobilen zenbait eredu identifikatzeko. Era berean, ibilgailu batzuk
bereizte aldera, erabaki da merkaturatze aldia ere identifikazio elementu gisa
erabiltzea, haien deitura denboraren joanean ere mantentzen baita. Izan ere,
ibilgailu batzuk, desberdinak izanik ere, izen komertzial berdinarekin jarraitzen
dute urte askotan. Bestalde, motozikleten batez besteko prezioak adierazteko,
motorraren tamaina hartu da berriro kontuan, metro kubikotan adierazia.
Zilindrada handiagokoen kasuan, kopuruak gehitu egin dira denborak aurrera egin
ahala haien merkatuko balioa handiagoa izaten delako.
Azkenik, zenbait garraiobideren
gaineko zerga bereziari dagokionez, eta balorazioa Europar Batasuneko
irizpideekin bat etor dadin, mantendu egin da aurreko urtean erabilitako
formula, hau da, merkatuko baliotik kanpo uzten da, zerga horren
ondorioetarako, ibilgailu erabiliak dagoeneko jasan duen zeharkako zerga.
Hori guztia
dela-eta, zilegi da batez besteko salmenta prezioak eta aplikagarri zaizkien
portzentajeak 2015erako eguneratzea.
Honenbestez, hau.
XEDATZEN DUT
1. artikulua. Batez besteko prezio aplikagarrien taulak.
Onarturik geratzen
dira ibilgailu eta itsasontzi erabilien batez besteko salmenta prezioak eta
horien antzinatasunaren araberako balio-galeraren portzentajeak jasotzen
dituzten taulak, foru agindu honetako I., II., III. eta IV. eranskinetan ageri
direnak.
2. artikulua. Aplikazio eremua.
Foru agindu honen
bidez onartzen diren batez besteko salmenta prezioak egiaztabide gisa erabili
ahal izango dira ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen
gaineko zerga, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga, zenbait
garraiobideren gaineko zerga berezia, eta aberastasunaren eta fortuna handien
gaineko zerga kudeatzeko.
3. artikulua. Nola zehaztu turismo ibilgailuen, lur
orotarakoen eta motozikleten balioa.
Dagoeneko
matrikulatuta dauden turismo ibilgailuen, lur orotarakoen eta motozikleten
balioa zehazteko, foru agindu honetako I. eranskinean ageri diren batez besteko
prezioei agindu honetan IV. eranskinean jasotako taulan eta instrukzioetan
ezarritako portzentajeak aplikatuko zaizkie, erabilpen urteak eta, hala
badagokio, ibilgailuaren jarduera kontuan hartuta.
4. artikulua. Nola zehaztu aisiarako itsasontzien eta itsas
motorren balioa.
Aisiarako itsasontzien
eta itsas motorren balioa finkatzeko, alde batetik ontzia baloratu behar da,
motorrik gabe, eta beste alde batetik motorra. Horretarako, foru agindu
honetako II. eta III. eranskinetan ezarritako balioak hartu behar dira eta
balio horiei III. eranskinean erabilpen urteen arabera ageri den taulako portzentajeak
aplikatu. Azkenik, balio eguneratuak batu behar dira, ontziaren balio osoa lortzeko.
5. artikulua. Balioa zenbait garraiobideren gaineko zerga
berezian zehazteko erregela berezia.
Zenbait
garraiobideren gaineko zerga bereziari dagokionez, erregela hauek aplikatuko
dira:
Lehena. Foru agindu honetako I., II. eta III.
eranskinetan ageri diren batez besteko prezioei agindu honetako IV. eranskinean
jasotako taulan eta instrukzioetan ezarritako portzentajeak aplikatuko
zaizkie, erabilpen urteak eta, hala badagokio, ibilgailuaren jarduera kontuan
hartuta.
Bigarrena. Garraiobideak atzerrian matrikulatuta egon badira, eta Gipuzkoan
ibilgailu erabilien behin betiko lehen matrikulazioa egiten bazaie, aurreko
lehen erregelan jasotakoaren arabera kalkulatutako merkatu baliotik zeharkako
zergen kuoten hondar balioa kendu behar da, baldin eta haren barruan sartuta
badago. Horretarako, formula hau erabili ahal izango da:
MB
ZO =
1 + (BEZtasa + ZGZBtasa + BESTELAKOtasak)
Hor:
ZO: garraiobide
erabilien zerga oinarria zenbait garraiobideren gaineko zerga berezian.
MB: merkatu balioa,
batez besteko prezioen taulen arabera kalkulatua IV. eranskineko portzentajeak
aplikatu ondoren.
BEZtasa:
garraiobidearen lehen matrikulazio efektiboaren unean BEZa dela–eta indarrean
zegoen zerga tasa, bateko hainbestean adierazia, baldin eta matrikulazio hori
BEZaren aplikazio lurraldean egin bada;
ZGZBtasa:
garraiobidearen lehen matrikulazio efektiboaren unean eta haren lurralde
eremuan zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziagatik indarrean zegoen
zerga tasa, bateko hainbestean adierazia, baldin eta matrikulazio hori
Espainian egin bada;
BESTELAKOtasak:
garraiobidearen erosketa kargatu duten zeharkako beste zerga guztien karga
tasak batzearen emaitza, bateko hainbestean adierazia, baldin eta merkatu
balioan sartuta badaude.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Bakarra. Foru
agindu honetan sartu gabeko ibilgailuak.
1. Ibilgailu horiei dagokienez batez besteko
salmenta prezioei buruzko foru agindu berri bat onartzen ez den bitartean,
indarrean jarraituko du uztailaren 29ko 446/2014 Foru Aginduak, urtarrilaren
9ko 1/2014 Foru Aginduan sartu gabeko ibilgailu eta itsasontzien batez
besteko salmenta prezioak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko
dokumentatuen gaineko zerga, oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga, zenbait
garraiobideren gaineko zerga berezia, eta aberastasunaren eta fortuna handien
gaineko zerga kudeatzean aplikatzeko onartzen dituenak.
2. Uztailaren 29ko 446/2014 Foru Aginduan
urtarrilaren 9ko 1/2014 Foru Aginduari buruz egindako aipamenak foru agindu
honi buruz egindakotzat joko dira.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indarrik gabe geratzen
da urtarrilaren 9ko 1/2014 Foru Agindua, ibilgailu eta itsasontzien batez
besteko salmenta prezioak onartzen dituena ondare eskualdaketen eta egintza
juridiko dokumentatuen gaineko zerga, ondarearen gaineko zerga, oinordetza eta
dohaintzen gaineko zerga, zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia eta
aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zerga kudeatzean aplikatzeko.
AMAIERAKO XEDAPENA
Foru agindu hau
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean
argitaratu ondorengo egunean jarriko da indarrean.
Donostia, 2015eko
urtarrilaren 15a.—Helena Franco
Ibarzabal, Ogasun eta
Finantzako Departamentuko foru diputatua. (362)
Ziklomotorren eta
motozikleta erabilien batez besteko prezioak, aurreneko aldiz matrikulatu
ondorengo lehen urtean
2015eko ekitaldirako balioak
Zilindrada Prezioak/Euroak
50 z.z.
arte 600
50,01.etik
75 z.z.tara 750
75,01.etik
125 z.z.tara 1.100
125,01.etik
150 z.z.tara 1.200
150,01.etik
200 z.z.tara 1.300
200,01.etik
250 z.z.tara 1.500
250,01.etik
350 z.z.tara 2.200
350,01.etik
450 z.z.tara 2.700
450,01.etik
550 z.z.tara 3.000
550,01.etik
750 z.z.tara 5.000
750,01.etik
1.000 z.z.tara 7.500
1.000,01.etik
1.200 z.z.tara 9.500
1.200,01
z.z. eta hauniagoak 12.000
III. ERANSKINA
ITSAS MOTORRAK
Itsas motorraren
oinarrizko balorazioa. Horren transmisioa ere kontuan hartu da (karelez
kanpokoa, karelez barrukoa, karelez kanpo eta barrukoa).
Benetako unitatearen
potentzia mekanikoko ZP edo KW-en arabera, erregai motari jarraituaz:
|
Gasolina
(euro/benetako ZP) Gasolina
(euros/C.V. real) |
Diesela
(euro/benetako ZP) Diesel
(euros/C.V. real) |
50 ZP-raino /
Hasta |
42,07 |
72,12 |
Hortik gorako
ZP bakoitzeko / Por cada C.V. más |
27,05 |
42,07 |
|
Gasolina
(euro/benetako KW) Gasolina
(euros / KW. real) |
Diesela
(euro/benetako KW) Diesel
(euros / KW. real) |
37 KW-raino /
Hasta 37 KW |
56,86 |
97,46 |
Hortik gorako
KW. bakoitzeko / Por cada KW más |
36,80 |
57,24 |
Itsasontzietan,
motorrik gabeko ontzia eta motorra bereizita baloratuko dira.
Zerrendan jasotako
balioa motorrik gabeko ontziarena izango da eta, eta antzinatasunaren arabera
balorazio portzentajeak erabiliz eguneratzeko oinarri gisa balio izango du,
segun eta belaontzia eta motorrezko ontzia izan.
Motorizazioa belaontzietan
osagarria eta motorrezko ontzietan funtsezkoa izanik, itsas motorraren
oinarrizko balorazioaren arabera kalkulatuko da motorizazioaren oinarrizko
balioa, eta balorazio portzentajeei jarraituaz eguneratuko da propultsio-ekipoaren
antzinatasunaren arabera.
Balio eguneratu osoa
lortzeko, batu behar dira motorrik gabeko ontzien eta itsas motorren balio
eguneratuak (alegia, lehenago lortutako balioak).
Hona hemen erabilpen
urteen arabera zehaztutako balorazio portzentajeak, Ogasuna eta Finantza
Departamentuak itsas ontzi eta motorretarako finkatu dituen batez besteko
prezioei aplikatu behar zaizkienak:
Erabilpen
urteak / Años de uso |
Itsasontziak
(motorrik gabe) Embarcaciones
( sin motor) |
Itsas
motorrak haien
transm. Motores
marinos con su transmisión |
|
Belaontziak
/ A vela |
Motordunak
/ A motor |
||
Urtebete arte
/ Hasta 1 año |
100 |
100 |
100 |
Urtebete
baino gehiagotik 2 urtera / Más de 1 año, hasta 2 |
95 |
85 |
85 |
2 baino
gehiagotik 3 urtera / Más de 2 años, hasta 3 |
89 |
72 |
72 |
3 baino
gehiagotik 4 urtera / Más de 3 años, hasta 4 |
78 |
61 |
61 |
4 baino
gehiagotik 5 urtera / Más de 4 años, hasta 5 |
70 |
52 |
52 |
5 baino gehiagotik
6 urtera / Más de 5 años, hasta 6 |
60 |
44 |
44 |
6 baino
gehiagotik 7 urtera / Más de 6 años, hasta 7 |
55 |
37 |
37 |
7 baino
gehiagotik 8 urtera / Más de 7 años, hasta 8 |
40 |
32 |
32 |
8 baino
gehiagotik 9 urtera / Más de 8 años, hasta 9 |
38 |
27 |
27 |
9 baino gehiagotik
10 urtera / Más de 9 años, hasta 10 |
35 |
23 |
23 |
10 baino
gehiagotik 11 urtera / Más de 10 años, hasta 11 |
30 |
19 |
19 |
11 baino
gehiagotik 12 urtera / Más de 11 años, hasta 12 |
25 |
16 |
16 |
12 baino
gehiagotik 13 urtera / Más de 12 años, hasta 13 |
20 |
14 |
14 |
13 baino
gehiagotik 14 urtera / Más de 13 años, hasta 14 |
15 |
12 |
12 |
14 irtetol
gora / Más de 14 años |
10 |
10 |
10 |
IV ERANSKINA
Hona hemen erabilpen
urteen arabera zehaztutako balorazio portzentajeak, Ogasuna eta Finantza
Departamentuak jadanik matrikulatutako turismoko eta lur orotariko
ibilgailuetarako eta motozikletetarako finkatu dituen prezioei aplikatu behar
zaizkienak:
Erabilpen
urteak / Años de uso |
Portzentajeak
/ Porcentajes |
|
Urtebete arte
/ Hasta 1 año |
100 |
|
Urtebete
baino gehiagotik 2 urtera / Más de 1 año, hasta 2 |
84 |
|
2 baino
gehiagotik 3 urtera / Más de 2 años, hasta 3 |
67 |
|
3 baino
gehiagotik 4 urtera / Más de 3 años, hasta 4 |
56 |
|
4 baino
gehiagotik 5 urtera / Más de 4 años, hasta 5 |
47 |
|
5 baino
gehiagotik 6 urtera / Más de 5 años, hasta 6 |
39 |
|
6 baino
gehiagotik 7 urtera / Más de 6 años, hasta 7 |
34 |
|
7 baino
gehiagotik 8 urtera / Más de 7 años, hasta 8 |
28 |
|
8 baino gehiagotik
9 urtera / Más de 8 años, hasta 9 |
24 |
|
9 baino
gehiagotik 10 urtera / Más de 9 años, hasta 10 |
19 |
|
10 baino
gehiagotik 11 urtera / Más de 10 años, hasta 11 |
17 |
|
11 baino
gehiagotik 12 urtera/ Más de 11 años, hasta 12 |
13 |
|
12 urtetik
gora / Más de 12 años |
10 |
|
Aurreko portzentajeak
erabilita ateratzen den portzentajea 100eko 70 murriztuko da, baldin eta
saldutako ibilgailua bakarrik lotuta egon bada, sei hilabete baino gehiagotan
behin betiko lehen matrikulaziotik aurrera, kontraprestazio bidezko gidarien irakaskuntzari
edo gidaririk gabeko ibilgailuen ailokairuari edo, bestela, indarrean dagoen
legeriaren arabera, taxi, autotaxi edo autoturismoa izan bada.