7
UDAL ADMINISTRAZIOA

SASIETA MANKOMUNITATEA

Iragarkia

Apirilaren 2ko Erregimen Lokaleko Oinarrien 7/1985 Lege Erregula­tzaileko 70.2 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Erret Dekretu bidez one­tsi­tako Entitate Lokalen Antolamendu, Fun­tzionamendu eta Erregimen Juridiko Erregelamenduko 196.2 artikuluan eta 1955eko ekainaren 17ko Dekretu bidez one­tsi­tako Korporazio Lokalen Zerbi­tzu Erregelamenduko 7.2 artikuluaren arabera, 2014ko urriaren 23an ­Batzar Errektorean, «Sasieta mankomunitatea osa­tzen duten udalerrien esparruan ­etxe eta merkatari­tza hondakinak bildu eta trata­tzeko zerbi­tzua arau­tzen duen Ordenan­tza­ren» hasierako aldaketari onespena eman ­zitzaion eta erabaki hori 2014ko urriaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 207. zbk.an argitaratu zen. Erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin-betiko one­tsi da, eta horren ondorioz, testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, argitara­tzen da.

Beasain, 2014ko abenduaren 22a.—Azeari Andonegi Beris­tain, lehendakaria.      (11806)

Sasieta Mankomunitatea osa­tzen duten udalerrien esparruan ­etxe eta merkatari­tza hondakinak bildu eta trata­tzeko zerbi­tzua arau­tzen duen ordenan­tza.

ZIOEN AZALPENA

Sasieta Mankomunitateak, bere estatutuen 1. artikuluarekin bat etorriz, helburu hau du: «Sortutako hondakinak bildu, garraiatu, tratatu eta ezaba­tzeko zerbi­tzua egitea berori osa­tzen duten udalerrien esparruan; hau da, udalerri hauetan:, ­Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-­Itsaso, Gabiria, Gain­tza, Idiazabal, Itsa­sondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urre­txu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga».

2008/98/EE zuzentaraua («Hondakinen esparru-zuzentaraua») atera­tze­arekin batera, hondakinak kudea­tzeko esparru juridiko berria ezarri da Europar Batasunean: Hazkunde ekonomikoaren eta hondakin-sorreraren arteko lotura bereiztea ahalbide­tzen duten tresnak ematea; preben­tzioa azpimarratuta, produktu bat hondakin bihurtu aurretik hartutako neurrien mul­tzo­tzat hartuta; substan­tzia arrisku­tsuen kantitatea eta edukia murrizteko, eta sortutako hondakinek giza osasunaren eta ingurumenaren gainean dituzten aurkako eraginak ere murrizteko. Hala, hondakinen sorreran eta kudeaketan hierarkiaren prin­tzi­pioa gainera­tzen du. Prin­tzi­pio horrek oinarri izan behar ditu preben­tzioa, berriz erabil­tzeko prestaketa, birzikla­tzea eta bestelako balio­tze motak (balio­tze energetikoa barne dela); eta Europar Batasuna «birzikla­tze­aren gizartea» bilaka­tzea eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lagun­tzea du helburu.     

Zuzentarau hori barruko ordenamendu juridikora ekarri zen Hondakinei eta lurzoru kutsa­tuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen bitartez (horrek ordezkatu egiten du lehen indarrean zegoen Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legea).

22/2011 Legearen bigarren xedapen iragankorrak honako hau xeda­tzen du: «Toki-erakundeek Lege honen 12.5 artikuluan jasotako ordenan­tzak onartuko dituzte Lege hau indarrean jar­tzen denetik 2 urteko epean. Aipatutako ordenan­tza­rik ezean, autonomia-erkidegoek onar­tzen dituzten arauak aplikatuko dira».

Egun indarrean dagoen «Sasieta mankomunitatea osa­tzen duten udalerrien esparruan ­etxe eta merkatari­tza hondakinak bildu eta trata­tzeko zerbi­tzua arau­tzen duen Ordenan­tza­ren» testu osoa 2012ko ­otsailaren 27an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 39. zbk.an argitaratu zen.

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua.  Zerbi­tzu­gin­tza­ren xedea eta esparrua.

1.1.  Ordenan­tza honen xedea da Sasieta Manko­mu­nitateak eman eta erabil­tzaileak erabiliko dituen, Sasieta Mankomunitatea osa­tzen duten udalerrietan, hau da, ­Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-­Itsaso, Gabiria, Gain­tza, Idiazabal, Itsa­sondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Or­dizia, Ormaiztegi, Segura, Urre­txu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga udalerrietan sortutako ­etxeko eta merkatari­tzako hondakin ez arrisku­tsuak jaso­tzeko zerbi­tzuak arau­tzea.               

1.2.  Ordenan­tza hau ez zaio aplikatuko Sasieta Manko­munitatea osa­tzen duten udalerrietan sortutako industria-hondakin ez-arrisku­tsuen kudeaketari, hondakin horien bilketa eta tratamendua, behin betiko onartu eta, 2009ko urriaren 22an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen «Sasieta Mankomunitatea osa­tzen duten udalerrien eremuko industrialde eta enpresa-guneetan hondakinen bilketa-zerbi­tzua arau­tzeko ordenan­tza» delakoaren bidez arau­tzen baita.

1.3.  Erabil­tzaile kategoria dute, zerbi­tzu horiek jaso­tze­ari begira, aipatu zerbi­tzuen onura edo eragina duten eta Mankomunitatea osa­tzen duten udalerriren batean helbideratuta dauden per­tsona fisiko eta juridiko guztiak. Erabil­tzaileek indarrean dauden xedapenen eta Ordenan­tza honen arabera erabiliko dituzte aipatu zerbi­tzu horiek.

2. artikulua.  Aplika daitekeen araudia.

Ordenan­tza honen araudiak Hondakin eta lurzoru kutsa­tuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea (2011ko uztailaren 29an BOEren 181. zenbakian argitaratua) eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak ditu oinarri.          

3. artikulua.  Definizioak.

Ordenan­tza honen arabera, honako kon­tzeptu hauen definizioa hau izango da:

«Hondakin»: Bere eduki­tzaileak utzi­tako edo uzteko asmoa edo obligazioa duen edozein substan­tzia edo objektu.

«­Etxeko hondakinak»: ­Etxeko jardueren ondorioz etxe­etan sor­tzen diren hondakinak. Halaber, ­etxeko hondakin­tzat hartuko dira zerbi­tzu edo industrietan sortu eta aurrekoekin pareka daitezkeen hondakinak. Gainera, kategoria horren barne har­tzen dira etxe­etan sor­tzen diren zenbait hondakin, hala nola, tresna elektriko eta elektronikoak, arropa, pilak, metagailua, altza­riak eta lanabesak, bai eta ­etxeko eraikun­tza eta konponketarako obra txi­kiek sortutako obra-hondakinak ere. ­Etxeko hondakin­tzat hartuko dira bide publiko, berdegune, aisigune eta hondar­tzak garbi­tzen direnean sor­tzen diren hondakinak, bai eta ­etxeko animalia hilak eta kalean utzi­tako ibilgailuak ere.     

«Merkatari­tza-hondakinak»: Merkatari­tza­ren beraren jarduerak, handizkako zein txi­kizkako merkatari­tza-jarduerak, jate­txe eta tabernetako zerbi­tzuak, bulego eta azoketako jarduerak, bai eta zerbi­tzuen sektoreko gainerako jarduerak sortutako hondakinak.

«Industria-hondakinak»: Industria-jarduerako fabrikazio, eraldaketa, erabilera, kon­tsumo, garbiketa edo manten­tze-lanetako prozesuetan sortutako hondakinak, azaroaren 15eko 34/2007 Legean araututako atmosferarako isurketak alde batera ­utzita.

«Hondakinen eduki­tzaile»: Hondakinak sor­tzen dituena edo hondakinak dituen beste per­tsona fisiko edo juridikoa.

«Negozia­tzailea»: Bere kaxa hondakinak erosi eta ondoren sal­tzen dituen per­tsona fisiko edo juridiko oro, hondakinak fisikoki har­tzen ez dituzten negozia­tzaileak barne.          

«Eragile»: Hirugarren per­tsona ­batzuen enkarguz hondakinak balio­tze edo ezaba­tzea antola­tzen duen per­tsona fisiko edo juridiko oro, hondakinak fisikoki har­tzen ez dituzten eragileak barne.

«Hondakinen kudeaketa»: Hondakinak bildu, garraiatu eta trata­tzea, bai eta operazio horien jarraipena egitea ere, bai eta hondakinak ­itxi osteko manten­tze-lanak ere, negozia­tzaile edo eragile gisa eginiko jarduerak barne.  

«Hondakinen kudea­tzailea»: Hondakinen kudeaketa osa­tzen duten operazioetako edozein egiten duen eta baimen edo komunikazio bidez erregistratutako per­tsona edo erakundea, publikoa edo pribatua, hondakinak sor­tzen dituena izan ala ez.

«Bilketa»: Hondakinak bil­tzea oinarri duen operazioa, tratamendu-instalazio batera garraia­tzeko egiten den hasierako sailkapen eta biltegira­tzea barne.

«Gaikako bilketa»: Hondakin-fluxu bat bereizita bil­tzea, hondakin mota eta izaeraren arabera, hondakin horren berariazko tratamendua errazteko asmoz.

«Berrerabilera»: Hondakinak ez diren produktuak edo produktuen osagaiak sortu zirenean zuten xede bererako berriz erabiliz egiten den edozein operazio.  

«Birziklapena»: Hondakin-materialak berriz produktu, material edo substan­tzia bihur­tzen dituen balio­tze-operazio oro, jatorrizko xedea izan edo beste edozein xederekin egiten bada ere. Gai organikoaren eraldaketa ere barne har­tzen du, baina ez balio­tze energetikoa, ez eta erregai gisa edo betelanetarako material gisa erabiliko diren material bihur­tzeko prozesuak.

«Tratamendua»: Balio­tze- edo ezaba­tze-operazioak, baliotu edo ezabatu aurretik egiten den prestaketa-lana barne.         

«Baliozta­tzea»: Edozein operazio izan daiteke baldin eta emai­tza nagusia beste material ­batzuk ordezka­tze­rakoan hondakina baliagarri bihur­tzen badu, beste modu batera, hondakin hori fun­tzio jakin bat bete­tzeko erabili behar bazen, edo hondakina fun­tzio hori instalazioan edo ekonomian, oro har, bete­tzeko presta­tzen badu.

«Ezaba­tzea»: Balio­tzea ez den beste edozein operazio, nahiz eta operazioak, bigarren mailako ondorio gisa substan­tziak edo energiaren aprobe­txa­mendua izan.

4. artikulua.  Zerbi­tzua derrigorrez erabili eta har­tzea.

4.1.  Sasieta Mankomunitateari dagokio Ordenan­tza honetan ezarritako moduan ­etxe, merkatari­tza eta zerbi­tzuen sektorean sortutako ­etxeko hondakinak bildu, garraiatu eta trata­tzeko zerbi­tzua ematea, 22/2011 Legearen 12.5 artikuluan xedatutakoaren, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoak xeda ditza­keenaren eta ekoizlearen eran­tzu­kizun eran­tsiaren arloan dagoen araudi sektorialaren esparru juridikoan.  

4.2.  Hondakin horiek dituzten per­tso­nek derrigorrean Sasieta Mankomunitateari eman behar dizkiote hondakin horiek baliotu edo ezaba ­ditzan, Ordenan­tza honetan zehaztutako baldin­tze­tan.

4.3.  Halaber, Sasieta Mankomunitateari dagokio zainketa- eta ikuskari­tza-lanak egitea, bai eta bere eskumenen alorrean zigorrak ezar­tze­aren ardura ere.

5. artikulua.  Hondakinak bertan behera uztea.

Debekatuta dago hondakinak kontrolik gabe bertan behera ­utzi, isuri edo ezaba­tzea, bai eta horien kudeaketa zailduko duen edozein nahasketa egitea ere. Erabil­tzaileak hondakin horiek Sasieta Mankomunitateak jarritako egutegi, ordutegi eta baldin­tzen arabera uztera behartuta daude.

6. artikulua.  Bilketaz ardura­tzen diren langileen legitima­tzea.

6.1.  Hondakinen bilketa egiteko ardura Sasieta Mankomu­nitateko zerbi­tzuak soilik du. Beraz, debekatuta dago Ordenan­tza honetan adierazitako per­tsona fisiko edo juridikoak ez diren beste ­batzuei hondakin ez-arrisku­tsuak eman, saldu edo laga­tzea, 22/2011 Legearen 17. artikuluan xedatutako kasuetan salbu.

6.2.  Sasieta Mankomunitateak hondakinen kudeaketa-jarduerak zuzenean egiteko aukera du edo tokiko araubideari buruzko legedian aurreikusitako beste edozein kudeaketa modu erabil dezake.

7. artikulua.  Zerbi­tzua emateagatiko tasa.

Sasieta Mankomunitatea osa­tzen duten udale­txeek urtero hondakinak bildu eta trata­tzeko zerbi­tzua emateari dagokion tasa ezarriko dute. Horretarako, ahal den neurrian, propor­tzionaltasun prin­tzi­pioa aplikatuko du sortutako hondakin kopuruaren eta ordaindu beharreko kopuruaren artean eta baita tarifaren diskriminazio positiboaren prin­tzi­pioa, hau da, tarifa murriztea bul­tza­tuko da, berrerabil­tzeak, birzikla­tzeak eta konposta­tzeak azken tratamenduaren aurrean lortutako mailaren arabera. Erabil­tzaileek tasa hori ordainduko dute, erkidetutako udalerri bakoi­tzari dagokion ordenan­tza fiskalak xedatutakoarekin bat etorriz.

II. TITULUA

BILKETA ZERBI­TZUA

I. KAPITULUA.  BILKETA ARRUNTA

8. artikulua.  Bilketa arruntaren xede diren hondakinak.

Ordenan­tza honen arabera, hondakinen bilketa arruntaren xede honako hondakin hauek izango dira:            

a)  ­Etxeko jardueren ondorioz etxe­etan sor­tzen diren ­etxeko hondakinak. Halaber, ­etxeko hondakin­tzat hartuko dira zerbi­tzu edo industrietan sortu eta aurrekoekin pareka daitezkeen hondakinak.

b)  Merkatari­tza-hondakin ez-arrisku­tsuak, merkatari­tza­ren beraren jarduerak, jate­txe eta tabernetako zerbi­tzuak, bulego eta azoketako jarduerak, bai eta zerbi­tzuen sektoreko gainerako jarduerak sortutako hondakinak.

Aipatu hondakin horiek Sasieta Mankomunitateak horiek bil­tzeko zehaztu dituen egun, ordu, modu eta lekuan ­utziko dira, mankomunitatea osa­tzen duten udale­txe ezberdinekin koordinaturik.

9. artikulua.  Bilketa arruntaren zerbi­tzuan sar­tzen ez diren hondakinak.

Ondorengo hauek bilketa arruntetik kanpo daude, eta beraz, ez dira derrigorrez jaso­tze­koak:            

— Indusketarako produktuak, lurrak eta obra publiko nahiz pribatuko edozein obra-hondakin.

— ­Etxeko eraikun­tza eta berrikun­tza­rako obra txi­kietako hondakinak, hala nola, obra-hondakinak, zura, ate eta leihoetako markoak, zokaloak, per­tsianak, tarimak, zoruak, moketak, bainuon­tziak, komunak, konketak, sukaldeko altza­riak, erradiadoreak eta antze­koak eta, oro har, obra-lanetako edozein hondakin.

— Edozein motatako pneumatikoak.

— Lorezain­tzako eta berdeguneen manten­tze-lanetako inausketa eta mozketetan sortutako hondakinak.

— Animalien hilo­tzak eta Europako Parlamentu eta Batzor­dearen 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 EE araudiak jaso­tzen dituen animalien azpi-produktuak.

— Etxe­bizi­tzak usterakoan edo altza­riak alda­tze­rakoan uzten diren tamaina handiko ­altzari edo tresnak, ezin direnak isolatu­tzat jo, etxe­bizi­tze­tako altza­rien­tzat edo etxe­bizi­tzaz alda­tze­rakoan erabil­tzen diren bilgarriak barne.

— Bide-garbiketako hondakinak.

— Abandonatutako ibilgailuak.

— Mankomunitateak berariaz zehaztutako beste edozein hondakin, bere izaera edo berezitasunengatik, hondakinak jaso­tzen dituen Mankomunitateko zerbi­tzuak ezin dituelako jaso.

10. artikulua.  Derrigorrezko zerbi­tzua.

Mankomunitatea beharturik dago ­etxeko eta merkatari­tzako hondakin ez-arrisku­tsuak bildu, garraiatu eta trata­tzeko zerbi­tzua eskain­tzera eta Mankomunitateak derrigorrez jaso beharrezko­tzat ­jotzen diren hondakinak ken­tzeaz arduratuko da. Aipatu hondakin horiek Ordenan­tza honen 8. artikuluan adierazten direnak dira.

11. artikulua.  Prestazioak.

Zerbi­tzuaren prestazioak honako operazio hauek barne har­tzen ditu:

— Hondakinak mankomunitateak ezarritako lekuetatik eta moduan eraman eta bilketarako ibilgailuetan hustea.           

— Behin hustu eta gero, ­ontzi txi­kiak edo edukion­tziak jatorrizko lekuetara itzul­tzea.          

— Operazio horien ondorioz bide publikoan eror daitezkeen hondakinak ken­tzea.

— Hondakinak dagozkien tratamenduko instalazioetara edo Transferen­tzia Estazioetara garraiatu eta deskarga­tzea, geroago trata daitezen.

— Edukion­tziak eta herritarrek eskuragarri dituzten euskarriak aldiro-aldiro garbitu eta horien manten­tze-lanak egitea.

12. artikulua.  Hondakinen jabe­tza.

12.1.  Hondakinak sor­tzen edo eduki­tzen dituztenek, Ordenan­tza honetan zehazten diren baldin­tze­tan jarriko dituzte Hondakinen Kudea­tzailearen esku, hau da, Sasieta Manko­munitatearen esku. Mankomunitatea izango da entregatu eta bil­tzen diren une beretik horien guztien jabea. Hondakin sor­tzaile edo eduki­tzaileak salbue­tsi­rik geratuko dira hondakin horiek sor ditza­keten kalteen ondoriozko eran­tzu­kizunetatik, beti ere entrega horretan Ordenan­tza hau eta legezko gainerako arauak bete badira.

12.2.  Debekatuta dago bide publikoan, dagozkien zerbi­tzuek jasoko zain, ­utzi diren hondakinak manipulatu, aukeratu eta horien jabe egitea.

13. artikulua.  Zerbi­tzua ematea.

Mankomunitateak hondakinen «gaikako bilketa» ezarriko du bilketa horren edozein modalitatetan, ekarpenak egiteko edukion­tziz osatutako guneak bide publikoan jarriz, «atez ate», eremu sakabanatuetan edukion­tziz osatutako «birziklaguneak» jarriz edo horien konbinazio baten bidez. Bilketaren maiztasuna Mankomunitatea osa­tzen duten udalerri bakoi­tza­ren demografia eta abarren ezaugarriak kontutan hartuta egingo da.

14. artikulua.  Programazioa.

Sasieta Mankomunitateak aurreikusitako bilketa-zerbi­tzuen egun, ordutegi, modu eta lekuen berri emango du hainbat baliabideren bidez (informazio-oholak, web-orria, informazio-liburuxkak poston­tzietan, publizitatea, tokiko aldizkariak, etab.).             

Mankomunitateak, zerbi­tzuaren beharren arabera, interes publikoa dela eta, egokien irudi­tzen zaizkion aldaketak egin ­ditzake, zerbi­tzuan egingo diren aldaketak nahikoa denboraz jakinaraziz.

Mankomunitateko lehendakariak behar diren xedapenak emango ditu larrialdi, ustekabeko edo ezinbesteko egoeretan. Xehetasunak Lehendakariaren Bandoaren bidez arautuko dira.           

15. artikulua.  Larrialdi-kasuak.

Larrialdi­tzat ­jotzen diren kasuetan, hala nola, gatazka sozial, uholde, elurte edo ezinbesteko beste egoera ­batzuetan, zerbi­tzua ezin eman badaiteke eta aurrez udalek jakinarazi badute, bizilagunek ez dituzte hondakinak horretarako dauden guneetan ­utziko zerbi­tzua normalizatu arte edo Mankomu­nitateak dagozkion argibideak eman arte.               

16. artikulua.  Hondakinak jaso­tzeko edukion­tziak, ­ontziak eta beste elementu ­batzuk.

16.1.  Mankomunitateak ezarriko du bide publikoan jarri beharreko edukion­tzien, ­ontzien edo hondakinak bil­tzeko beste ­ontzi ­batzuen edo birziklaguneen eta zutabeen ezaugarriak, kolorea, edukiera, fabrikazio-materiala, kokalekua eta kopurua, bai eta oro har erabil­tzaileek hondakinak emateko egoki­tzat ­jotzen den edozein elementurenak ere.

16.2.  Sasieta Mankomunitatea osa­tzen duten udalek lurrazpiko edukion­tzi-irlak instala­tzeko aukera izango dute, beti ere une bakoi­tzean Mankomunitateak erabaki­tzen duen bilketa-sistema arruntarekin bateragarriak badira. Irla horiek honako baldin­tzak beteko dituzte:

— Lurrazpiko bihur­tzeko obra zibila eta puntuaren instalazioa hori eska­tzen duen udalaren kargura izango da eta, hala badagokio, susta­tzailearena, urbanizazio berrien kasuan.

— Lurrazpiko puntuaren kokapenerako eta instalazio-ezaugarri teknikoak zehazteko, aurrez Mankomunitateko Zerbi­tzu Teknikoen oniri­tzia behar da.               

— Puntu bakoi­tzean kokatu beharreko eta hondakinen frakzio desberdinak bereizitako jaso­tzeko lurrazpiko edukion­tzien kopurua eta edukiera Mankomunitateko Zerbi­tzu Teknikoek zehaztuko dituzte.

— Hondakinak bota­tzeko ahoak Mankomunitateko Zerbi­tzu Teknikoek zehaztutako kolore, testu eta ezaugarrien bidez identifikatuko dira.

— Instalazioa amai­tzean, Udalak Mankomunitateko Zerbi­tzu Teknikoei instalazioaren erabilera eta manten­tze-lanen eskuliburua, «EE» onespen adierazpena, zatika­tze osoa eta instalazioaren segurtasunarekin lotutako gainerako agiriak emango dizkie. Halaber, lurrazpiko edukion­tzi mota bakoi­tzeko, ­gutxienez, urrutiko aginte bat eta instalazioa automatikoki ireki­tzeko erreserba-aginte bat emango dizkie.         

— Instalazioaren garbi­tze- eta manten­tze-lanak Udalaren eran­tzu­kizuna izango dira. Mankomunitatea hustu beharreko instalazio barruan dauden ­ontzien garbi­tze- eta manten­tze-lanez soilik arduratuko da.

— Instalazioaren gabezia edo matxu­rak direla eta, hondakinak ezingo balira bildu, Udalak ahalik eta azkarren konponduko du erabil­tzaileei ematen zaien zerbi­tzua berma­tzeko.  

— Bilketa-zerbi­tzuarekin zerikusirik ez duen arrazoiren batengatik, instalazioa nahikoa ez eta handitu beharko balitz (etxe­bizi­tza berriak eraiki izana edo gunean saltoki berriak ireki izana, hondakin-kopuruak handitu izana, etab.), Udala izango da handi­tzeko aipatu lanak egiteko arduraduna.          

— Mankomunitatea izango da hondakinen bilketarako buru­tzen diren operazioen ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren eran­tzule. Instalazioaren erruz eragin daitezkeen kalte-galeren eran­tzu­lea, berriz, Udala izango da.           

17. artikulua.  Garbi­tze- eta manten­tze-lanak.

Mankomunitateko zerbi­tzuek edukion­tzien garbi­tze- eta man­ten­tze-lanak egingo dituzte.

18. artikulua.  Erabil­tzaileen eskubide, betebehar eta eran­tzu­kizunak.

Ordenan­tza honetan zehaztutako edozein hondakin duen per­tso­nak, bai eta Mankomunitateak derrigorrean jaso beharreko edozein hondakin duenak ere, Mankomunitateak eskain­tzen dituen bilketa-zerbi­tzuak erabil­tzeko eskubidea du.

Mankomunitateko Zerbi­tzuek irizten badute eduki­tzaileak ­utzi nahi dituen hondakinek, horien osaera eta kopuruagatik dituzten ezaugarriak direla eta, horiek jaso, garraiatu, baliotu edo ezaba­tzeko lanak ohiz kanpokoak direla, eduki­tzailea derrigortu dezakete hondakin horiek bere kabuz kudea­tzera eta, hala badagokio, Mankomunitateak horretarako egokitutako lekura edo lekuetara garraia­tzera.

19. artikulua.  Erabilera-arauak.

— Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak derrigortuta daude hondakinak bereizita, hau da, horien mota eta izaeraren arabera sailkatuta, uztera Mankomunitatearen programazioaren bidez publiko egingo dituen argibideak jarraituz.

— Debekatuta dago hondakinak kontrolik gabe ­utzi, isuri edo ezaba­tzea, bai eta horien kudeaketa zail­tzen duten nahasketa oro ere. Erabil­tzaileak derrigortuta daude hondakinak Sasieta Mankomunitateak bere programazioan ezarritako egutegi, ordutegi, leku eta moduan uztera.

— Debekatuta dago zerbi­tzu­rako hiri-altza­rien fun­tzioa edo estetika honda­tzen duen edozein jarduera egitea, bai eta Mankomunitateak erabil­tzaileei hondakinen frakzio desberdinak jatorrian bereiztea errazteko emandako ­ontzi edo beste elementuenak ere.

20. artikulua.  Frakzio organikoa gaika bil­tzea.

20.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak frakzio organikoa Manko­munitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Horretarako, Mankomunitateak erabil­tzaileei ­ontzi egokiak, pol­tsa konpostagarriak eta informazio zeha­tza emango die bereizketa xede diren hondakinen inguruan.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak derrigortuta daude frakzio organikoa Mankomunitateak emandako pol­tsa konpostagarrietan uztera. Pol­tsa horiek, behar bezala ­itxita, Mankomu­nitateak horretarako jarri dituen marroi koloreko edukion­tzien barruan jarriko dituzte, edo «atez ateko» bilketa-sisteman dagokien ­ontzi eta edukion­tzi marroietan sartuta horretarako adierazitako egun, ordutegi, leku eta moduan.      


Frakzio organikoa pol­tsa konpostagarrian sartuta dagokion edukion­tzi edo ­ontzi marroian sartuko da. Materia organikoa sor­tzen duten zenbait sor­tzaile berezik (fruitategiak, okindegiak) pol­tsa konpostagarriak erabil­tzeko salbue­tsita egongo dira, Mankomunitateko Zerbi­tzu Teknikoen ustetan soltean bota­tzea kaltegarria ez bada.

20.2.  Frakzio organikoan, sukaldeko hondarrak ere barne har­tzen dira, landare zein animalienak, gordinik zein kozinatuak, hala nola: Fruta eta barazki hondarrak, arrau­tza azalak, fruitu lehorren azalak, ogia eta opilak, fruta hezurrak, loreak eta landareak, bara­tze eta lorategiko hondarrak (belarra, inausketa xehatua), kozinatutako janari hondarrak, haragi eta arrain hondarrak, hezurrak, marisko azalak, sukaldeko papera, paperezko ezpainzapi eta ahozapi zikinak, infusio-pol­tsa­txoak, kafe hondarrak eta iragazkiak, kor­txozko tapoiak eta, oro har, Konpost Plantan konposta daitekeen edozein material.

20.3.  Debekatuta dago frakzio organikoarekin batera goian aipatutako hondakinak ez diren beste motatako hondakinak ematea, bereziki lorezain­tzako zurezko hondarrak (adarrak, enborrak), lurra, zigarro-puntak eta hau­tson­tzi-hondarrak, animalien goro­tzak, xurgagailuko edo erra­tza­ren hondarrak, pixoihalak eta konpresak, olioa eta, oro har, konpostagarria ez den edozein material solido. Ezin da plastikozko pol­tsa­rik erabili (ez konpostagarriak) frakzio organikoa emateko edo ontzi­ratu gabe emateko, Mankomunitateak horretarako baimena ematen ez badu behin­tzat. Debekatua dago frakzio organikoa ­ontzi edo edukion­tzi marroitik kanpo uztea.

21. artikulua.  ­Etxeko paper eta kartoiaren gaikako bilketa    
.

21.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak papera eta kartoia Manko­mu­nitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek papera eta kartoia Mankomu­nitateak horretarako jarri dituen urdin koloreko edukion­tzien barruan jarriko dituzte, edo «atez ateko» bilketa-sisteman dagokien ­ontzi edo edukion­tzi urdinetan sartuta, horretarako adierazitako egun, ordutegi, leku eta moduan. Kartoia behar bezala tolestuta entregatuko da.

Papera eta kartoia dagokion edukion­tzi edo ­ontzi urdinean sartuko da.

21.2.  Paper/kartoi frakzioak, egunkariak, aldizkariak, liburuak, gutun-azalak, propaganda, administrazio-papera, kartoizko kaxak eta bilgarriak, etab. izango ditu.

21.3.  Debekatuta dago paper eta kartoiarekin paper edo kartoi garbia ez den beste material ­batzuk uztea, bereziki plastikoak, zumi­tzak, brikak, paper zikina, etab. Debekatuta dago papera/kartoia ­ontzi edo edukion­tzi urdinetik kanpo uztea.

22. artikulua.  ­Ontzi arinen gaikako bilketa.

22.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak ­ontzi arinak Mankomu­nitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek ­ontzi arinak Mankomunitateak horretarako jarri dituen hori koloreko edukion­tzien barruan jarriko dituzte, edo «atez ateko» bilketa-sisteman dagokien ­ontzi edo edukion­tzi horietan sartuta, horretarako adierazitako egun, ordutegi, leku eta moduan. 

­Ontzi arinen frakzioa dagokion ­ontzi edo edukion­tzi horian sartuko da.

22.2.  ­Ontzi arinen frakzioak honako ­ontziak jasoko ditu: Edari eta garbiketa produktuen ­ontziak, kon­tserba-poto metalikoak, edari-latak, jogurt eta antze­koen ­ontziak, olio eta ozpinenak, xanpu, gel eta antze­koenak, plastikozko pol­tsak, esne, zuku, ardo eta tomateen ­ontziak, spray potoak, kafe edo ur makinen edalon­tziak, plastikozko erretiluak, poliespanezkoak eta aluminiozkoak, tapak eta tapoiak, opilen eta litxa­rrerien pol­tsak, blisterra, lata eta botilen pack finka­tzaileak, hor­tze­tako pastaren tuboak eta antze­koak eta, oro har, ECOEMBESen «puntu berdea» logoa duten metal, brik eta plastikozko ­ontzi guztiak.

22.3.  Debekatuta dago ­ontzi arin garbiak ez diren beste material ­batzuetako ­ontziak ­ontzi arinekin ematea, bereziki, beirazko ­ontziak, esekigailuak, jokoak, boligrafoak eta errotulagailuak, zartaginak, kazolak eta ­etxeko hatuak, etxe­tresna elektriko txi­kiak (plan­txak, lehorgailuak, etab.), diskoak edo datu-zintak, audioa eta bideoa (CD, DVD, VHS, biniloa). Debekatuta dago ­ontzi arinak ­ontzi edo edukion­tzi horitik kanpo uztea.

23. artikulua.  Beirazko ­ontzien gaikako bilketa.

23.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak beirazko ­ontziak Manko­munitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tze­ra derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek beirazko ­ontziak Manko­mu­nitateak horretarako jarri dituen berde koloreko iglu moduko edukion­tzien barruan jarriko dituzte.

Edukion­tzi bidezko bilketaren modalitatean, beirazko ­ontzien frakzioa edukion­tzian 8:00ak eta 22:00ak artean sartuko dira eta, betiere, Mankomunitateak bizilagunen ongizatean eraginik ez izateko egokien irizten dion ordutegian.

Bestalde, ekoizle edo eduki­tzaileek beirazko ­ontziak beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneetan utz ditza­kete.     

23.2.  Beirazko ­ontzien frakzioan beirazko botilak, kon­tserba-potoak (beirazkoak) eta, oro har, ECOVIDRIOren «puntu berdea» logoa daramaten beirazko ­ontzi guztiak jaso­tzen dira.  

23.3.  Debekatuta dago beirazko ­ontziekin beirazko ­ontziak ez diren beste material ­batzuk uztea, bereziki, bonbillak eta fluoreszenteak, ispiluak eta leihoak, zeramikazko platerak eta edalon­tziak. Debekatuta dago beirazko ­ontziak beiraren­tzat berariaz jarritako edukion­tzietatik kanpo uztea. Debekatuta dago beirazko ­ontziak ezarritako ordutegitik kanpo uztea.

24. artikulua.  Arroparen gaikako bilketa.

24.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak arropa Mankomu­nitate­ak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak horretarako jarritako zuri koloreko edukion­tzien barruan ­utziko dute arropa. Arropa beti pol­tsa itxi­tan sartuko da.

Arropa horretarako jarritako edukion­tzian sartuko da, ordutegi librean, beti ere, bizilagunen ongizatean ez bada eraginik izaten.

Bestalde, ekoizle edo eduki­tzaileek arropa beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneetan utz ditza­kete.      

24.2.  Arropa frakzioan orotariko jan­tziak (kaleko janzkiak, kirolekoak, bainugelakoak, barruko arropa, etab.), ­etxeko arropa (mantak, izarak, ohazalak, edredoiak, errezelak, eskuoihalak, etab.), erabil­tzeko egoera onean dauden oinetakoak, hainbat osagarri (gerrikoak, gorbatak, tiranteak, bufandak, eskuzapiak, eskularruak, pol­tsak, diru-zorroak, gerriko pol­tsak, etab.) jasoko dira.

24.3.  Debekatuta dago arroparekin batera arropa erabilia, oinetakoak eta osagarriak ez diren beste material ­batzuk uztea, bereziki, alfonbrak eta moketak, garbiketa-tresnak (lanbasak, hau­tsa ken­tzeko trapuak, baietak, etab.), garbiketarako erabilitako trapu eta iruteak, ehundegietako oihal-zatiak. Debekatuta dago arropa horretarako jarritako edukion­tzi­tik kanpo uztea. Debekatua dago arropa bere horretan, pol­tsan sartu gabe, aipatu edukion­tzietan sar­tzea.

25. artikulua.  Pilen gaikako bilketa.

25.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak pilak Mankomunitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak horretarako jarritako arrosa koloreko edukion­tzien barruan ­utziko dituzte pilak.

Pilak horretarako jarritako edukion­tzian sartuko dira, ordutegi librean, beti ere, bizilagunen ongizatean ez bada eraginik izaten.

Bestalde, ekoizle edo eduki­tzaileek pilak beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneetan utz ditza­kete.         

25.2.  Frakzio horren barruan ­otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak araututako edozein motatako pila eta meta­tzaile eramangarriak jaso­tzen dira.

25.3.  Pilekin batera debekatuta dago kargagailuak eta urrutiko aginteak (TBkoak, musika ekipoetakoak) uztea. Debekatuta dago pilak horretarako jarritako edukion­tzi­tik kanpo uztea.

26. artikulua.  Landare-olioaren gaikako bilketa.

26.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak olioa Mankomunitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak horretarako jarritako laranja koloreko edukion­tzien barruan ­utziko dute landare-olioa. Erabilitako olioa beirazko edo plastikozko ­ontzi ­itxietan ­utziko da.

Olioa horretarako jarritako edukion­tzian sartuko da, ordutegi librean, beti ere, bizilagunen ongizatean ez bada eraginik izaten.

Bestalde, ekoizle edo eduki­tzaileek landare-olioa beren ka­buz Mankomunitatearen garbiguneetan utz dezakete.          

26.2.  Frakzio horretan sukaldean erabilitako landare-olioa soilik sar­tzen da eta odolki, txo­rixo, mondeju eta egositako haragien gan­tzak ere onartuko dira.       

26.3.  Debekatuta dago automobilgin­tzako erabilitako olioarekin edo beste edozein likidorekin nahastea. Debekatuta dago olioa horretarako jarritako edukion­tzi­tik kanpo uztea. Debekatuta dago olioa ontzi­rik gabe edukion­tziaren barrura bota­tzea.

27. artikulua.  Hondar-frakzioaren gaikako bilketa.

27.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak derrigortuta daude «hondar-frakzioa» edo «errefusa», hau da, birziklatu ezin diren hondakinez osatutako frakzioa, Mankomunitateak udalerri bakoi­tza­ren­tzat argitaratutako programazioan ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzea.          

a)  Edukion­tzien bidezko bilketa-modalitatean, edukion­tzi berde irekien bitartez izan edo banakako txar­tel bidez astean behin programatuta ireki­tzen diren edukion­tzi gris ­itxien bitartez izan, «hondar-frakzioa» edukion­tzi barruan sartuko da, itxi­tako pol­tsa­tan.        

b)  «Atez ateko» bilketa-modalitatean, «hondar-frakzioa» berariazko ­ontzi edo edukion­tzi grisaren barruan sartuko da.  

27.2.  Hondar-frakzioan sartuko dira, besteak beste, pixoihalak (haur­txo eta helduenak), konpresak, tanpoiak eta norberaren higienearekin lotutako beste produktu ­batzuk, xurgagailuaren hondarrak, erra­tza­renak, bizarra mozteko eta de­pila­­tzeko xaflak, kosmetika oihal­txoak, preserbatiboak, arrandegi eta harategiko paper zikina, tirak, bendak eta antze­koak, boligrafoak, errotulagailuak eta antze­koak, puskatutako jokoak, zeramikazko platerak eta edalon­tziak, zigarro-puntak eta hau­tson­tzi-hondarrak, animalien goro­tzak.

27.3.  Dena den, «atez ateko» lau frakzioko bilketa-modalitatean, pixoihalak berezituta eta pol­tsa itxi­tan, bilketako ­ontziekin batera egunero atera ahal izango dira. Halaber, edukion­tzien bidezko bilketa-modalitatean edo sistema mistoetan, berariazko txar­telaren bidez ireki­tzen diren pixoihalen­tzako itxi­tako edukion­tzi grisen bidez jaso ahal izango dira.          

27.4.  Debekatuta dago hondar-frakzioarekin batera nahasian birzikla daitekeen edozein material entrega­tzea.

Debekatuta dago hondar-frakzioa horretarako dauden ­ontzi edo edukion­tzi­tik kanpo uztea.

Debekatuta dago hondar-frakzioa dagokion edukion­tzian soltean sar­tzea (kubo, pakete, kaxa eta antze­koen bidez adibidez).

Debekatua dago hondar-frakzioarekin edo errefusarekin batera, hondakin likidoak edo likidotu daitezkeen hondakinak uztea.

Pixoihalen­tzako edukion­tzi gris ­itxiak erabil­tzen diren udalerrietan, debekatuta dago barrura pixoihala ez den beste edozer bota­tzea. Debekatuta dago baita pixoihalen­tzako edukion­tzi­tik kanpo uztea ere.

II. KAPITULUA.  BILKETA BEREZIAK

28. artikulua.  ­Etxeko gauza handien bilketa.

28.1.  Mankomunitateak ­etxeko gauza handien bilketa berezia eskain­tzeko zerbi­tzu bat ezarri du. Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak zehaztutako egun, ordu, modu eta lekuan eman beharko dituzte ­etxeko gauza handiak.

Jarraian azal­tzen diren entrega-baldin­tzak interes publikoa dela eta alda daitezke, zerbi­tzuaren beharren arabera betiere.            

— Bilketa-egutegia honako taulak zehazten du:         

Udalerria                                                                                                               Bilketa egutegia

Beasain                                                                       Astelehenero

Ordizia                                                                              Asteartero

Lazkao                                                                         Asteazkenero

Zumarraga                                                                     Ostegunero

Urre­txu                                                                              Ostiralero

Legazpi                                                                              Ostiralero

Olaberria                                        Hileko 1. eta 3. astelehenetan

Idiazabal                                         Hileko 2. eta 4. astelehenetan

Zaldibia                                             Hileko 1. eta 3. astearteetan

Legorreta                                           Hileko 2. eta 4. astearteetan

Ataun                                             Hileko 1. eta 3. asteazkenetan

Segura                                           Hileko 2. eta 4. asteazkenetan

Zegama                                          Hileko 2. eta 4. asteazkenetan

Ormaiztegi                                            Hileko 1. eta 3. ostiraletan

Itsa­sondo                                                    Hileko 2. astearteetan

Gain­tza                                                        Hileko 3. astearteetan

Arama                                                           Hileko 4. astearteetan

­Altzaga                                                         Hileko 4. astearteetan

Mutiloa                                                  Hileroko 2. asteazkenetan

Zerain                                                       Hileko 4. asteazkenetan

Gabiria                                                             Hileko 2. ostiraletan

Ezkio-­Itsaso                                                    Hileko 4. ostiraletan

— Bilketa-eguna jai-eguna bada, bilketa aurreko edo ondorengo lan-egunean egingo da, kasuan-kasuan Mankomuni­tateak publiko egindako programazioaren arabera.    

— Bilketa egunez egingo da, goizeko 06.00etatik 13.30era artean.

— Traste zaharrak bilketa-egunaren bezperan ­utziko dira, 20.00etatik 22.00etara bitartean.

— Jabeek aldez aurretik abisua emango dute Mankomu­nitateko bulegoetara lanordu barruan (7.00etatik 15.00etara) deituz edo eran­tzun­gailu automatikoan abisua ­utziz edo info@sasieta.net helbide elektronikora mezua bidaliz, aterako dituen trasteen kokapena, ezaugarriak eta bolumena adieraziz.             

— Jabeek ­etxeko gauzak Mankomunitateak jarraian adierazitako zehaztutako zaborguneetan ­utziko dituzte, txu­kun, lurzoruan, oinezkoen eta ibilgailuen pasabidea oztopatu gabe: 

a)  Edukion­tzien bilketa-sistema edo bilketa-sistema mistoa duten udalerrietako hiriguneetan: Edukion­tzien eremuetan.         

b)  Lau frakzioen atez ateko bilketa-sistema integrala duten udalerrietako hiriguneetan: Beira-edukion­tziaren ondoan.              

c)  Edukion­tziekin osatutako eremu ­itxiak («birziklaguneak» deri­tza­nak) dituzten udalerrietako hiriguneetan edo biztanleria-eremu sakabanatuak dituzten udalerrietan: Edukion­tzien eremuetan bertan.

Bestalde, ekoizleek gauza handiak Mankomunitateak ze­haz­tutako garbiguneetan utz ditza­kete.    

28.2.  Gauza handien artean sar­tzen dira altza­riak, etxe­tresna elektrikoak eta ­etxean erabilgai­tzak diren bestelako gauzak.

28.3.  Debekatuta dago tresna mekanikoen bidez (garabiak, poleak, etab.) mugitu behar diren hondakinak bota­tzea, ezta berehalako garraiorako prest ez dauden gauzak ere. Debekatuta dago ­etxeko gauza handiak beste mota bateko hondakinekin batera bota­tzea, eta batez ere, eraikun­tza eta ­etxeko konponketa-lan txi­kietatik eratorritakoak, pneumatikoak eta Ordenan­tza honen arabera derrigorrez hartu behar ez diren bestelako hondakinak. Debekatuta dago gauzak Mankomunitateko zerbi­tzuak ezarritako egun eta ordutegietatik kanpo uztea.         

29. artikulua.  Merkatari­tza-kartoiaren bilketa.

29.1.  Mankomunitateak merkatari­tza-kartoiaren bilketa berezia eskain­tzeko zerbi­tzu bat ezarri du. Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak zehaztutako egun, ordu, modu eta lekuan eman beharko dute kartoia.

— Horretarako, Sasieta Mankomunitateko zerbi­tzuek gune jakin ­batzuk zehaztuko dituzte merkatari­tza-kartoia bil­tzeko.

— Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek kartoia dagokion puntuan ­utzi beharko dute, behar bezala tolestu eta mul­tzo­katuta, ahalik eta bolumen ­gutxien okupa dezan, oinezkoen eta ibilgailuen pasabidea oztopatu gabe.

— Kartoia berau bil­tzeko zehaztutako egunetan ­utziko da, 20:00ak eta 22:00ak bitartean, larunbatetan, igandeetan, jaiegunetan izan ezik.

Bestalde, ekoizleek merkatari­tza-kartoia Mankomunitateak zehaztutako garbiguneetan utz dezakete.              

29.2.  Kartoiaren barruan sar­tzen dira dendari, ostalari­tza-zerbi­tzu, bulego eta merkatuetako, baita bestelako zerbi­tzu-sektoreen jardueratik eratorritako kartoizko kaxa eta bilgarriak.          

29.3.  Debekatuta dago kartoiarekin batera kartoi garbiak ez diren bestelako materialak uztea, bereziki, plastikoak, zumi­tzak, etab. Debekatuta dago kartoiak Mankomunitateko zerbi­tzuak ezarritako egun eta ordutegietatik kanpo uztea. Debe­katuta dago merkatari­tza-kartoia tolestu gabe uztea, oinezkoen edota ibilgailuen pasabidea oztopa­tzen baitu.

30. artikulua.  ­Etxe-animaliak ­utzi, aldi baterako gorde eta kudea­tzeko zerbi­tzua.

30.1.  Mankomunitateak ­etxe-animalien (maskotak) gorpuzkinak garbigunean ­utzi, aldi baterako gorde eta ondoren baimendutako kudea­tzaile baten bidez bildu eta kudea­tzeko zerbi­tzua ezarri du.

30.2.  Aipatutako zerbi­tzuak, animalien azpiproduktuei eta gizakien kon­tsu­mora bidera­tzen ez diren produktu deribatuei (SANDACH deri­tza­nei) aplikagarriak zaizkien arau sanitarioak ezar­tzen dituen Europako Parlamentuaren eta Kon­tseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 (EB) Araudian, 8. artikuluan (1. kategoriako materiala), a) atalean, iii) oharrean adierazitako etxe­bizi­tze­tako ­etxe-animaliak hartuko ditu soilik. ­Etxe-animaliaren jabeak dagokion garbigunera eraman eta entregatuko du ezarritako arau higieniko-sanitariok betez eta animaliaren identifikazio ofizial eta osasun txar­tela ekarriz. Zerbi­tzu­tik kanpo geratuko dira beste jatorriko ­etxe-animaliak, hala nola albaitari­tza zentruak, bizitegi edo aterpe­txeak, haztegiak, animalia basatiak berreskura­tzeko zentruak eta antze­koak. Kasu hauetan beraiek kudeatuko dituzte kategoria horretarako baimendutako kudea­tzaile baten bidez.            


30.3.  Zerbi­tzu honetatik kanpo gera­tzen dira baita ere 1069/2009 (EB) Araudian aipatutako lande­txeko animaliak, animalia basatiak eta zoo eta zirkoetako animaliak. Kasu hauetan ere jabeek kudeatuko dituzte kategoria horretarako baimendutako kudea­tzaile baten bidez.

30.4 Debekatuta dago 1069/2009 (EB) Araudian barne hartutako animalien azpiproduktuak eta gizakien kon­tsu­mora bidera­tzen ez diren produktuak kontrolik gabe uztea.

31. artikulua.  Merkatuetako hondakinen bilketa.

31.1.  Mankomunitateak merkatuetako hondakinak bereizita bil­tzeko zerbi­tzu berezi bat ezarri du. Azoketan produktuak saldu nahi dituztenek, baita merkatuaren inguruko merkatariek ere, beren jardueratik eratorritako hondakinak bereizi behar dituzte, eta Mankomunitateak zehaztutako moduan eta lekuan entregatu.     

Horretarako, Sasieta Mankomunitateko zerbi­tzuek, udal garbiketa-zerbi­tzuekin koordinatuta, hondakin mota ezberdinak bereizita dituzten edukion­tziak dituen gune bat zehaztuko dute. Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek hondakinak bilketa-puntura eraman behar dituzte, sortu dituzten puntutik, hondakin bakoi­tzari dagokion edukion­tzia dagoen punturaino.    

Postua kendutakoan, gunea garbi egon beharko da, hondakinik gabe, udal garbiketa-zerbi­tzuak azken garbiketa egin baino lehen.

31.2.  Mankomunitatearen eremuaren barnean egiten diren asteroko hainbat merkatutan sortutako hondakinen kantitatea eta horien motaren arabera, Mankomunitateko zerbi­tzuek ezar dezakete, merkatu bakoi­tze­rako, jarraian azal­tzen diren hondakin guztien edo ­batzuen bereizitako bilketa:               

— Papera eta kartoia.

— Materia organikoa.

— Plastiko eta metalezko ­ontziak (­ontzi arinak).

— Zura.

— Hondarrak.

31.3.  Debekatuta dago hondakin zehatz bati dagokion edukion­tzian beste mota bateko hondakinak uztea. Debekatuta dago hondakinak edukion­tzietatik edo kaioletatik kanpo uztea. Debekatuta dago edukion­tzietan merkatuko jardueretatik kanpo sortutako hondakinak uztea, horretara zuzenduta baitaude edukion­tzi horiek. Kartoizko kaxen kasuan, bota aurretik ireki eta txu­kun telastatu eta pilatuko dira bere bolumena jeisteko.

32. artikulua.  Garbigune zerbi­tzua.

32.1.  Garbigune zerbi­tzua ezarri da, noizbehinkako etxe­bizi­tzako jardueratik sortutako hondakinak jaso­tzeko, baita Mankomunitateak bildu behar dituen bestelako hondakinak bil­tzeko ere, adibidez:

— Obra eta konponketa txi­kietako eraikun­tza-hondakinak.       

— Automobilgin­tzako pneumatikoak.

— Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, 208/2005 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera.

— ­Etxeko hondakin arrisku­tsuak (pilak eta metagailuak, pintura zaharkituak, bernizak, itsas­garriak, garbiketa-produktuak, automobilgin­tzako olioak, autoetako bateriak, disolba­tzaile ez halogenoak, hustutako aerosolak, hustutako plastiko edo metalezko ­ontzi kutsa­tuak, erre­txina ore­tsua, tonerrak eta tinta-kartu­txoak, etab.).

— Txa­tarra.

— Egurrak.

— Papera eta kartoia.

— Plastikoak.

— ­Etxeko gauza handiak.

— Beira.

— ­Ontzi arinak.

— Materia organikoa.

— Errefusa.

— Arraindegietako hondarrak.

— Bestelakoak: Erabilitako arropa, sukaldeko olioa, etab.

— Berrerabili daitezkeen zenbait hondakin (jostailuak, liburuak, ­etxeko trenak).

— ­Etxe-animaliak Ordizia eta Urre­txuko garbiguneetan.             

32.2.  Garbiguneetan emandako zerbi­tzuek dagokien Or­denan­tza Fiskalean aurreikusitako tasak eragingo dituzte.   

32.3.  Garbigune zerbi­tzuaren erabilera Mankomunitateak zehaztutako baldin­tzen arabera egingo da.

32.4.  Garbiguneko kanpoko aldean hondakinak uztea debekatuta dago.

III. TITULUA

ZIGOR ARAUBIDEA

I. KAPITULUA.  XEDAPEN OROKORRAK

34. artikulua.  Sarrera.

Ordenan­tza honi dagozkion arau-hausteak Titulu honetan xedatutakoaren arabera zehatuko dira, dagozkien eran­tzu­kizun zibil eta penalen kalterik gabe.        

35. artikulua.  Prozedura.

Testu honetan adierazitako arauak ez bete­tze­agatik dagozkien eran­tzu­kizunak hartu behar dituzten per­tso­nei zigorrak ezarri ahal izango zaizkie, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen zigor­tzeko ahalmenari buruzko ­otsailaren 20ko 2/1998 Legean adierazitakoa eta apirilaren 21eko 10/1998 Legea urra­tze­ari buruz abuztuaren 4ko 1.398/1993 Errege Dekretuan adierazitakoa bete eta dagokien prozedura erabili ondoren.

36.artikulua.  Zigor­tzeko ahalmena.

Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 49.3 artikuluak ezarritakoaren arabera, hondakin arrisku­tsuak kontrolik gabe bertan behera ­utzi, isuri edo ezaba­tzen bada, edo Ordenan­tza honetan aurreikusitako baldin­tzak bete gabe entrega­tzen badira, zigorrak ezar­tzeko ahalmena Mankomunitatearen Lehendakariari dagokio.

37. artikulua.  Hondakinen titular eran­tzu­leak.

37.1.  Hondakinek titular eran­tzule bat izango dute beti, ka­su bakoi­tzean hondakinen erabil­tzailea, sor­tzailea, eduki­tzailea edo kudea­tzailea izan daitekeena.

37.2.  Eran­tzu­kizun administratibotik kanpo geratuko dira, bakar-bakarrik, hondakinak Udalari eskuratu dizkiotenak Ordenan­tzak eta gainerako araudi ezargarria betez, edota hondakinak horien kudeaketa-lana egiteko beharrezko baimena duten kudea­tzaileei eskuratu dizkiotenak.          

38. artikulua.  Arau-hausleen eran­tzu­leak.

38.1.  Kapitulu honetan ezarritako arau-hauste administratiboak egiteagatik zigortuko dira per­tsona fisiko eta juridikoak, Ordenan­tza honetan ezarritakoaren arabera eta Ordenan­tza honetan adierazitako arau-hausleen dagozkien eran­tzu­kizun zibil, penal eta ingumenari dagozkienei kalterik gabe.   

38.2.  Ordenan­tza honetan ezarritakoa per­tsona bati baino gehiagori dagokienean, modu solidarioan eran­tzungo diote diru-zigorrari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 130.3 artikuluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak xedatutakoaren arabera.   


38.3.  Eran­tzu­kizuna solidarioa izango da ondorengo ka­suetan:

a)  Hondakinen jabeak, eduki­tzaileak edo kudea­tzaileak hondakin horiek legez baimendutakoa ez den per­tsona fisiko edo juridiko bati ematen dizkionean.

b)  Eran­tzu­leak bat baino gehiago direnean eta horietako bakoi­tzak dagokion arau-haustean zenbaterainoko partaide­tza izan duen zehazterik ez dagoenean.

38.4. Hainbat per­tso­nen jardueren metaketaren ondorioz ingurumena kaltetu bada, administrazio eskudunak eran­tzu­kizuna eta horri dagokion ondorio ekonomikoak indibidualki zigor ­ditzake.

II. KAPITULUA BIS.  IKUSKAPENA

38 bis artikulua.  Ikuskapen-zerbi­tzua.

Indarrean dagoen legeriaren arabera, agintari­tza-agenteek ikuskapen-fun­tzioak burutu ahal izango dituzte.

Bere fun­tzioen jardunean, hondakinak uzteko erabil­tzen diren pol­tsen eta gaineratiko ­ontzien edukia ikuska­tzeko ahalmena izango dute.

II. KAPITULUA.  LEGE HAUSTEAK

39. artikulua.  Lege-tipifikazioaren garapena.

Kapitulu hau uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 49.3 ar­tikuluak –46.3.c) artikuluari loturik– alor honetan Toki Erakun­deei esleitutako zigor­tzeko ahalmenaren eta arau-hausteen garapen gisa erregulatu da.

Artikulu horien arabera, Toki Erakundeko titularrak, arau-hauste larria egiteagatik, hots, «edozein hondakin-mota ez-arrisku­tsu kontrolik gabe ­utzi, bota edo deusezta­tze­agatik, ingurumenaren­tzat kalte edo hondamen larririk eragin gabe edo per­tso­nen osasuna arrisku larrian jarri gabe, zigor bat jarri ahal izango du, 901 eta 45.000 ¤ bitartekoa».          

40. artikulua.  Arau-hauste motak.

40.1.  Arau-hauste OSO LARRIAK izango dira:

a)  Edozein hondakin-mota ez-arrisku­tsu kontrolik gabe ­utzi, bota edo deusezta­tzea, ingurumenaren­tzat kalte edo hondamen larririk eragin gabe edo per­tso­nen osasuna arrisku larrian jarri gabe.

b)  Mankomunitateko bilketa-bitartekoei eta hondakinen tratamenduari nahita kalte egitea, horiek erabat sun­tsi­tzea edo zerbi­tzu­tik ezaba­tzea xede­tzat duten bitarteko edo moduen bidez.

c)  Bilketako edukion­tziak, ­ontziak, kaiolak edo elementu osagarriak lapur­tzea.

d)  Arau-hauste larriak errepika­tzea. Errepika­tzea, urte batean ­gutxienez bi arau-hauste larri egiten direnean gertatuko da.

40.2.  Arau-hauste LARRIAK izango dira:

a)  Bilketa-guneetan Ordenan­tza honetan bildu behar ez di­ren hondakin­tzat ­jotzen diren edozein hondakin mota uztea.          

b)  Bilketa-zerbi­tzuaren erabil­tzaileak, arrazoi justifikaturik gabe eta arauzkoa denean, uko egitea berak sor­tzen dituen hondakinak Bilketa Zerbi­tzuaren esku jar­tze­ari.

c)  Bilketako ­ontzi, edukion­tzi edo elementu osagarriei fun­tzionalki edo estetikoki kalte egitea, aurreko paragrafoko b) atalean oso larri­tzat ­jotzen ez bada.      

d)  ­Ontziak, edukion­tziak, kaiolak edo zin­tzi­lika­tze­koak mugi­tzea, lekuz alda­tzea edo behar ez bezala erabil­tzea, betiere azken kasu horretan egoera arrisku­tsuak sorrarazi gabe edo zerbi­tzuko per­tso­nalari bilketa egitea zaildu gabe, eta hori guztia administrazioaren aldez aurreko baimenik gabe.

e)  Hondakinen zamaketa-lanak eta garraioa oztopa­tzea.       

f)  Hondakinak zuzenean estolderiatik edo saneamendu-saretik bota­tzea.

g)  Dagokion zerbi­tzuak bildu aurretik bide publikoan dauden hondakinak manipulatu, hautatu eta lapur­tzea.            

h)  Arau-hauste arinak errepika­tzea. Errepika­tzea, urte ba­tean ­gutxienez bi arau-hauste arin egiten direnean gertatuko da.      

40.3. Arau-hauste ARINAK izango dira:

a)  Hondakinak edukion­tzietatik kanpo edo Mankomu­nitateak hondakinak uzteko adierazitako lekuetatik kanpo uztea, edo zerbi­tzuaren egutegitik edo ezarritako ordutegitik kanpo uztea.

b)  Hondakinak bide publikoan kokatutako paperon­tzietan uztea edo bide publikoan aldi baterako jarritako obra-edukion­tziak hondakinak uzteko erabil­tzea.

c)  Substan­tzia likidoak edo likidotu daitezkeenak edo isurketak eragin ditza­ketenak dauzkaten hondakinak uztea.

d)  Gaika bil­tzeko «atez ateko» zerbi­tzua ezarrita dagoen udalerrietan, hondakinak nahastuta uztea, hondakin-fluxu jakin baten gaikako bilketaren zerbi­tzuaren motaren arabera bereizi gabe, ondorengo tratamendu espezifikoa zail­tzen baitu.

e)  Gaika bil­tzeko «atez ateko» zerbi­tzua ezarrita dagoen Mankomunitateko udalerrietan, hondar-frakzioan birzikla daitezkeen hondakinak uztea edo baliotu daitezkeen frakzio bakoi­tzean eskatu ez diren bestelako hondakinak uztea. 

f)  Ordenan­tza honetan bildutako beste arau-hausteak, zuzenean arau-hauste larri edo oso larri­tzat tipifikatu ez direnak.

III. KAPITULUA.  ZIGORRAK

41. artikulua.  Zigor motak.

Aurreko artikuluan aurreikusitako arau-hausteak egiten badira, honako zigorrak ezarri ahal izango dira:

a)  Arau-hauste oso larriak:

— Isuna: 450,50 ¤ eta 45.000,00 ¤ bitartekoa.

b)  Arau-hauste larriak:

— Isuna: 90,11 ¤ eta 450,49 ¤ bitartekoa.

c)  Arau-hauste arinak:

— Ohartarazpena.

— 90,10 ¤ bitartekoa.

42. artikulua.  Zigor-ezarpena.

Zigorrak honako hauen arabera ezarriko dira: Arau-haustearen eragina, per­tso­nen osasun eta segurtasunari dagokionez garran­tzia, eran­tzu­learen egoera, bere inten­tzionalitate-maila, parte-har­tzea eta lortutako onurak, errepika­tzea, urte berean mota berdineko arau-hauste bat baino gehiago egiteagatik, behin-betiko ebazpen batek ezarri badu, eta eragindako kalteen itzu­lezintasuna.    


43. artikulua.  Jarduera osagarria.

Arau-hausleak behartuta daude bertan behera utzi­tako hondakinak handik ken­tzera eta zikindu duten ingurua garbi­tzera, horiei dagozkien zigorrak kontuan izan gabe.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Ordenan­tza honetan aurreikusi ez diren gauza guztietan uztailaren 28ko 22/2011 Hondakin eta lurzoru kutsa­tuen Legeak xedatutakoari men egingo zaio, baita aplikagarri izan daitezkeen gainerako araudiei ere.

AZKEN XEDAPENA

Ordenan­tza hau bere testu osoa behin betiko gisa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta handik hamabost lanegunetara sartuko da indarrean.