7
UDAL ADMINISTRAZIOA

URRETXUKO UDALA

Iragarkia

Jendeaurreko informazio epea igarota, eta ez denez inolako erreklamaziorik edo oharkizunik aurkeztu, behin betiko bihurtu da Udalba­tzak 2014ko urriaren 30ean hartutako hasierako erabakia, Udalarekiko zorren ordainketa zatika­tzeko eta atzera­tzeko Araudiaren aldaketaren hasierako onarpenari buruzkoa, eta 2015 urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez.               

Aldaketak jaso ondoren, Erregelamenduaren testu osoa honakoa da:

Udalarekiko zorren ordainketa zatika­tzeko eta atzera­tzeko arau­tzen duen Erregelamendua.

ATARIKOA

Urre­txuko Udalak, erregelamendu honen bidez, atze­rapenak eta zatikapenak ematea erregulatu nahi du, izaera orokorreko araudia udalerriko errealitate sozial eta ekonomikoari egoki­tzeko; ildo horretan, Urre­txuko Udalak prozedura espezifikoak finkatu nahi ditu, bere esferako zerga zorrak eta izaera publikoko gainerako baliabide guztiak ordain­tzeko atze­rapenak eta zatikapenak emateko, Tokiko Ogasunen esparruan indarrean dagoen araudiak gara­tzen duen erregelamendu hau onartuz.     


1. artikulua.

Urre­txuko Udalak, zorren ordainketa eta borondatezko ordain aldian edo betearazpen aldian dauden izaera publikoko gainerako baliabide guztien ordainketa atzera­tzea eta zatika­tzea onartu dezake erregelamendu honetan aurreikusitako eran; aurretik, ordain­tzera derrigortua dagoenak hala egitea eskatu behar du bere finan­tza- eta ekonomia-egoerak ezarritako epeetan ordainketa –aldi batean- egiten uzten ez dionean duen diru egoerarengatik.

Erregelamendu honek aurreikusten ez duenerako, mar­txo­aren 2/2005ko 79 Foru Arauaren -Gipuzkoako Lurralde Histo­rikoko Zerga Arau Nagusia- 64 eta 79. artikuluek, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Dirubilketa Erregelamenduak eta hori gara­tzen duen araudiak ezarritako erregulazioa erabiliko da.

2. artikulua.  Irizpideak.

Atze­rapenak eta zatikapenak emateko irizpide orokorrak hauek izango dira:

a)  Ez da emango aukerarik zorrak atze­ratu edo zatika­tzeko, zenbatekoa 150 euro baino txi­kiagoa baldin bada.

b)  151 eta 600 euro arteko zenbatekoen zorrak, gehienez ere 3 hilabetera arte atze­ratu edo zatikatu daitezke.           

c)  600,01 eta 1.500 euro arteko zenbatekoen zorrak, gehienez ere 3 hilabetera arte atze­ratu daitezke edo 6 hilabetera arte zatikatu.

d)  1.500,01 eta 6.000 euro arteko zenbatekoen zorrak, gehienez ere 6 hilabetera arte atze­ratu daitezke edo 12 hilabetera arte zatikatu.

e)  6.000,01 eta 12.000 euro arteko zenbatekoen zorrak, gehienez ere 6 hilabetera arte atze­ratu daitezke edo 18 hilabetera arte zatikatu.

f)  12.000 eurotik gorako zenbatekoen zorrak, gehienez ere 24 hilabetera arte zatikatu daitezke, aurretik zorraren %20 ordainduta.

Ez da emango, kasu berezietan izan ezik, atzera­tzeko edo zatika­tzeko aukerarik exekutiban dauden zorretan aurretik zorraren %20 ordaindu gabe.

Salbuespen gisa, Alkateak, ordain­tzera derrigortua dagoenak ordain­tzeko duen ahalmena zein den ikusita eta zorretan duen zenbatekoa ain­tzat hartuta, atal honetan adierazitako beste zenbatekoa edo beste epe duten zorrak atzera­tzeko edo zatika ordain­tzeko baimena eman dezake.

Zatikatu beharreko zorraren zenbatekoan sartuko da ordaindu barik dagoen zor guztia, eska­tzaileak izan dezakeen aurreko zorra ere bai.

Ez zaie zorren atze­rapen edo zatikapenik onartuko eskaera egiteko unean honako zirkunstan­tzia hauetakoren batean dauden subjektu pasiboei:

a)  Egin beharreko aitorpenak aurkeztu ez dituztenei edo zerga edukiari buruzko informazioa jaso­tzeko Urre­txuko Udalak egindako eskaeraren bat bete ez dutenei.         

b)  Aldez aurretik atze­ratu eta zatikatu diren zorren atze­rapen edo zatikapenik ez da onartuko, horren beharra eta bete­tzeko bideragarritasuna ziurta­tzen den kasuetan izan ezik.     

3. artikulua.  Eskumena.

Atze­rapen eta zatikapen eskabideak Alkateak erabakiko ditu, baina alkate­tzak beste organo ­batzuen esku ­utzi ahal izango du ahalmen hori, aurretik Kontu har­tzaile­tzako atalak emandako txos­ten teknikoarekin.

4. artikulua.  Eskaera.

Atze­ratu edo zatika­tzeko eskabidea egin behar du ordain­tzeko obligazioa duenak, Udalaren Erregistro Nagusian, hartarako egokitutako inprimaki batean, eta, hala badagokio, ekonomia eta finan­tza egoera zein den jakiteko behar diren agiriak ekarri behar ditu.

Ordainketak atzera­tzeko edo zatika­tzeko eskaerak Diruzain­tzari zuzenduko zaizkio, eta hari dagokio ordain­tzeko obligazioa duenaren ekonomia-finan­tza egoera balora­tzea zor horiek ordain­tzeko ahalbideei begira.

Zatikatutako zorraren hileko ordainketak egiten arduratuko da zergaduna, horretarako ordainketaren helbidera­tzea egingo da, ordainketa agindu baten bidez, honen kopia bat aurkeztea beharrezkoa izango delarik.

1.  Datuak eskaeretan.

— Zorrak gerora­tzeko edo zatika­tzeko eskaerak, derrigorrez, ondoko datu hauek eman behar ditu:

a)  Eska­tzailearen eta, hala badagokio, ordezkariaren izen-abizenak, sozietatearen izena, identifikazio fiskaleko zenbakia eta zerga helbidea.

b)  Zorren zerrenda, atze­ratu edo zatikatu nahi direnena, hau da, zorretan edo ordain­tzeke dauden guztiak. ­Gutxienez, borondateko ordain aldian zorretan dagoen zenbatekoa zein den azaldu behar da eta kon­tzep­tua.

c)  Atzera­tzea-zatika­tzea eska­tzeko arrazoiak. Era berean, atzera­tzea-zatika­tzea eska­tzen den aldirako dauden diruzain­tza-aurreikuspenei buruzko informazioa ere eman behar da.          

d)  Eska­tzen den gerora­tze-zatika­tze­aren epeak eta gainon­tzeko baldin­tza guztiak.

e)  Zein den eskain­tzen den bermea, berau aurkeztu behar ez den kasuetarako ezarritakoaren kaltetan gabe.

f)  Ordaindu gabe dauden zor guztiak lortu nahi den gerorapenean meta­tzeko eska­tzea.

g)  Lekua, data eta eskaera-egilearen sinadura.

— Udal Diruzain­tzak eskaerak dokumentu jakin ­batzuetan egiteko beharrezkoa dena egingo du; dokumentu horietan, irizpide orokorrak edo nagusiak zein­tzuk diren azalduko dira, finan­tza- eta ekonomia-zailtasunak oinarri­tzeko premia azpimarratuko da, horretarako ekarri behar diren dokumentuak ekarrita.

Hala badagokio, eskain­tzen den bermea zehaztu eta ekonomia zailtasunak egiaztatu beharko dira.

2.  Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Kreditu entitate batek edo elkarrekiko berme-sozietate batek hartutako konpromiso zeha­tza eta atze­raezina, abal solidarioa formaliza­tzeko. Hau ez da beharrezkoa izango, ordea, berme-salbuespena dagoenean edo onar­tzeko eska­tzen den bermea kreditu entitate baten edo elkarrekiko bermedun sozietate baten abala ez denean.

Azken kasu horretan, abal hori lor­tzeko ezintasunari buruzko informazioa eran­tsi beharko da, eta berme gisa eskain­tzen diren ondasunak zerrendatuz. Balorazio bat eskatu ahal izango zaio eska­tzaileari honek eskainitako ondasunen inguruan, eta balorazio hau administrazioak izendatuko dituen enpresa edo profesional aditu eta independienteek egin ahal izango dute.

Ordezkari­tza egiazta­tzen duten agiriak, baldin badaude.          

Urteko kontuak, gerorapen eskaera egin aurreko azken ekitaldi amaituari buruzkoak, eta aurreko hiruhilekoaren balan­tzea eta emai­tzen kontua, edo bere kasuan, azkenengo ekitaldiari dagokion errenta aitorpena.

Zorra bide exekutiboan egonez gero, zorraren % 20 ordaindu izanaren frogagiria aurkeztuko da.

Bermetik erabat edo par­tzialki salbuestea eska­tzen bada, ondoko hau aurkeztuko da:

— Eska­tzailearen aitorpena, ondasunik ez duela edo ez beste dituela adieraziz.

— Azken hiru urteetako balan­tzea eta emai­tzen kontua eta, baldin badago, auditore­tza-txos­tena.

— Egindako azken Errenta Aitorpenaren kopia.

Eskaerak ez baditu baldin­tzak bete­tzen edo harekin batera ez badira exijitutako agiriak edo dokumentuak ekar­tzen, eskaera egin duenari hamar eguneko epea emango zaio aka­tsa zuzendu edo derrigorrez ekarri beharreko agiriak ekar­tzeko; hala egin ezean, bere eskaera ez aurkeztu­tzat hartuko dela eta besterik gabe artxi­batu egingo dela ohartaraziz.

Era berean, Zerga bilketa Zerbi­tzuak interesgarri deri­tzon dokumentazio edo informazioa eskatu ahal izango dio interesatuari ebazpena hobeto oinarri­tzeko.

5. artikulua.  Eskaeraren ondorioak.

Eskaera borondatezko ordain aldian aurkezteak dituen ondorioak.

— Zorra gerora­tzeko edo zatika­tzeko eskaera bat borondatezko aldian aurkezteak betearazpen aldian sar­tzea erago­tziko du baina ez berandu­tza-interesaren ordainketa.

— Eskaera betearazpen edo exekuziozko ordain aldian aurkezteak dituen ondorioak.

1.  Eskaerak betearazpen epean aurkeztu daitezke harik eta ordain­tzera derrigortua dagoenari enbargatutako ondasunak besteren­tzeko erabakia jakinarazi arte.

Premiamenduzko prozedurari hasiera edo jarraipena eman dakioke gerora­tzea eta zatika­tzea tramita­tzen ari den bitartean.        

Dena dela, enbargatutako ondasunak besteren­tzako jardunak eten egin behar dira harik eta gerora­tzea edo zatika­tzea uka­tzen duen ebazpena jakinarazi arte.

2.  Gerora­tzea edo zatika­tzea ordain­tzeko borondatezko epea amaitu ondoren eskatuz gero, hau da, exekuzio aldiari ekin ondoren, aplikatuko den errekargua ohikoa izango da, %20koa, baina ez da hasiko zordunaren ondarearen kontrako exekuziorik.

3.  Gerora­tzea edo zatika­tzea premiamenduzko probiden­tzia jakinarazi ondoren eskatuz gero eta probiden­tzia horretan emandako epea amaituta badago -Zergen Foru Arauaren 61.5 artikulua- enbargo-agindu guztiak eten egingo dira; hala ere, eskaera egin aurretik tramitatutako enbargo-agindu guztiek euren bidea egingo dute eta doazkien ondorioak sortuko.     

6. artikulua.  Bermeak.

1.  Zor nagusia eta atze­rapenak sorturiko berandu­tze-interesak gehi bi kontu-sail horien batuketaren ehuneko 25 kitatuko ditu bermeak.

2.  Honako berme hauek onartuko dira:

a)  Erakunde gordailuzainen abal solidarioa, hasierako kopurua eta berandu­tze interesak kitatuko dituena. Emaniko epeak amaitu eta ­gutxienez 6 hilabete geroago emango da abal hori eta behar bezala kontu hartua egongo da.

b)  Udalak onarturiko obra ziurtagiriak. Obra horien ordainketa gerarazi egingo da bermaturiko zorra kita­tzen ez den bitartean.

c)  Nahiko­tzat har­tzen den beste edozein berme.

Prozedura exekutiboan enbarga­tzeko aurreneurrizko idatz oharra egin denean nahiko balioa duten ondasunen erregistro publikoan, zorra bermatu­tzat joko da eta ez da behar izango berme berririk.

7. artikulua.  Bermeen dispen­tsa.

1.  Ondorengo kasu hauetan dispen­tsatu daiteke guztiz edo par­tzialki bermeen eraketa:

a)  Kasu guztietan, eska­tzailea Lurraldeko Herri Adminis­trazio bat edo horren erakunde autonomoren bat denean.

b)  Hileroko epemuga duten ordainketak zati­tzeko eskaerak direnean, beti ere zorraren zenbateko osoak 12.000 euro gaindi­tzen ez duenean eta epea urtebetetik gorakoa ez bada.

c)  Hileroko epemuga duten ordainketak zati­tzeko edo bide exekutiboan dauden zorrak ordain­tzeko atze­rapen eskaerak direnean, beti ere zorraren zenbateko osoak 10.000 euro gain­di­tzen ez duenean, epea urtebetetik gorakoa ez denean eta eska­tzaileak, kon­tze­sioa egin aurretik, zorraren %20ko zenbatekoa jaso­tzen duenean, legozkiokeen interesak eta premiamenduzko errekargua barne direlarik.

Espedientean daukagun eta zatikapen eskabidean ekarritako dokumentazioaren arabera, alkateak berme nahikoa emateko obligazioa barkatu dezake, bereziki obligazioa duenak nahiko ondasun ez duenean zorra berma­tzeko eta bere ondasunen exekuzioak eragin diezaiokeenean neurri handian produkzio gaitasuna eta jarduera ekonomikoaren enplegu maila manten­tze­ari.          

8. artikulua.  Berandu­tza interesak.

1.  Ordainketa atze­ratutako edo zatikatutako zenbatekoek, hala balegoke, betearazpen aldiaren errekarguak kanpoan ­utzita, mar­txo­aren 8ko 2/2005 Foru Arauaren -Gipuzkoako lurralde historikoko Zerga Arau Nagusia- 26. artikuluak aipa­tzen dituen berandu­tza interesak ordainduko dituzte, edo bestela, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Finan­tza eta Aurrekontu Araubideari buruzko Foru Arauan aipatutakoak, aurrena zerga-zorrak direnean eta hurrena zerga-zorrak ez direnean aipa­tzen duen berandu­tzako interesa.

2.  Borondatezko epean zatiketa edo ordainketa atzera­tzeko eskaera egitean, ez da berandu­tze interesik kobratuko, baldin eta ordainketa zorra sortu den urtea amaitu baino lehen ordain­tzen bada, atzera­tzen edo zati­tzen den tributua aldizkako epemuga duen eta taldeka jakinaraztekoa den zorren kasuan.

3.  1.500 eurotik beherako zorrak direla eta eskatutako atze­rapen eta zatikapenek ere ez dute berandu­tze-interesik sortuko.

9. artikulua.  Ordainketa ezaren ondorioak.

1.  Atze­rapen epea amaitu ondoren ez badira atze­ratutako kopuruak ordain­tzen, zera hartuko da kontuan:

a)  Atze­rapen eskaera borondatezko epean eskatu bada, exekuzio epeari hasiera emango zaio eta atze­ratutako zorra eta sortutako interesak exijituko dira, epe exekutiboko edo betearazleko errekarguarekin.

b)  Atze­rapena betearazpen epean edo epe exekutiboan eskatu bada, lehendik hasitako premiamenduzko prozedurak bere bidea egingo du, besterik gabe, eta hala balegoke, lehendabizi dagoen bermea gauzatu daiteke.

2.  Zatikapenetan epea amaitu ondoren ez badira beharreko kopuruak ordaindu, zera hartuko da kontuan:

a)  Borondatezko aldian eskatu direnean, hura amaitu eta 2 epe ordaindu ezean, mugaeguneratu­tzat joko dira ordaindu gabe dauden zatikapen guztiak, eta exekuzio aldia hasiko da eta, beste tramiterik egin gabe, ordaindu ez den zorra dela-eta premiamenduzko probiden­tzia egingo da.

b)  Betearazpen aldian edo exekuzio epean eskatu badira eta emandako epemugan zati bat ordaindu ezean, ordainketa 10 eguneko epean egiteko agindua emango da, eta epe horretan ere ordainduko ez balira, berehala hartuko da premiamenduzko bidea zorretan dagoen guztiagatik.

Udalak erakunde abal-emaileari bermaturiko zorra ordain­tzeko eska­tzen badio, honek errekerimendua jaso ondoko hama­bost egunetan ordaindu beharko du kopuru hori.     

Urre­txu, 2014ko abenduaren 16a.—Oihane Zabaleta Mujika, alkatea.     (11352)