ALTZOKO UDALA
Ordenantza Fiskaletako tarifak 2015
2014-10-21an egin zen Osoko Bilkuran Altzoko
Udalak erabaki zuen: Altzoko Udalean indarrean dauden Ordenantza Fiskaletan
zenbait aldaketa egitea. Erabakia jendaurrean egon den denboran ez da
erreklamaziorik aurkeztu eta beraz erabakia behin betikoa bihurtu da.
Hartutako erabakia jarraian argitaratzen
da 2015eko urtarrilaren 1ean indarrean jarri dadin:
1) Orokorrean, Altzoko Udalean indarrean dauden Ordenantza Fiskalen
tarifa, koefiziente edo tipoak, zaborraren tasa izan ezik, ez dira igoko, beraz
2014an bezala gelditzen dira.
2) Zabor bilketa zerbitzuaren tasa:
— %10,6 igoko dira konpostatzen ez dutenen
bi tarifak, hau da, etxebizitzena eta komertzioena. Erabaki hau hartu da
zerbitzuaren tasa sarrera eta gastua parekatzeko helburuarekin.
— Aurten indarrean egon den hobaria kontzeptua
aldatuko da «etxean zabor organikoa kudeatzen duenak %10eko hobaria izango
du» esaten duen ordez, 2 tarifa berri sortuko dira; konpostatzen duten etxebizitzena
eta konpostatzen duten komertzioena. Hauen zenbatekoak ez dira igoko 2014an
bezala geldituko dira.
Erabaki hauek aplikatuta zabor bilketa
zerbitzuagatiko Tasa honela geldituko da 2015erako:
Euro
— Famili etxebizitzak .................................................... 71,00
— Konpostatzen duten famili etxebizitzak
................ 57,60
— Taberna, kafetegi edo antzeko
establezimendu ko-mer. 142,00
— Konpostatzen duten taberna,kafetegi
edota ........
................................................................................. 115,20
— Lokal industrialak (20 langile artekoak) ................ 142,00
— Lokal industrialak (20 langiletik gora) ................... 157,00
Guzti hori Gipuzkoako Toki Ogasunak
erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak
agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan
aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horren 18.1 artikuluan
xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta
aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek tartejarri ahal izango
dute errekurtso kontentzioso-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi
Nagusiari dagokion Salaren aurrean, bi hilabeteko epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den
egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak
emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute
eta bide Kontentzioso-administratiboa hartu aurretik Gipuzkoako Auzitegi
Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea
dutelarik, argitalpen hauek Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Altzo, 2014ko abenduaren 15a.—Miren Balerdi Amondarain, alkatea. (11314)