Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

113. zenbakia Data 2014-06-17 89 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEZOKO UDALA
Lezoko udal hilerriaren ordenantza.

LEZOKO UDALA

Iragarkia. Lezoko udal hilerriaren Ordenan­tza.      

Udalba­tza­rrak, 2014ko mar­txo­aren 27an egindako ohizko bilkuran, berriro hasera batez Lezoko hilerriaren erregimen eta fun­tzionamendua arau­tzeko Udal Ordenan­tza,, onar­tzea erabaki zuen, 10-13 eta 16 artikuluei egindako alegazioak onartu eta gainon­tze­koak baztertu ondoren.

Honen berri Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarri zen 2014/04/10ean. Jendaurreko erakusketa epea 2014/05/20an bukatu da eta bitartean inork ez duenez ez iradokizunik ez erreklamaziorik aurkeztu, aipatu ordenan­tzak behin betiko onarpena du.

Lezoko udal hilerriaren erregimena eta fun­tzionamendua arau­tzeko udal ordenan­tza.

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Lezoko udal hilerria, herritar guztien zerbi­tzura dagoena, udal agintari­tza­ren menpe dago, eta Udalari dagokio, beraz, hura administra­tzea, zain­tzea eta zuzen­tzea, beste agintari edo erakunde ­batzuen eskumenak baztertu gabe.           

2. artikulua.  Udalak honako fun­tzio hauek ditu administrazio, zain­tza eta zuzendari­tza arloetan:     

a)  Erabilera komuneko eremuak zain­tzea, garbi­tzea eta egoki­tzea (pasabideak, lorategiak, kapera eta gainerako zerbi­tzuak).

b)  Gorpuak ehorzteko eskubideak aitor­tzea Udalak eraikitako hilobi–hormetan eta hilobi lagapen bidez emandako lursailetan.

c)  Legez ezarritako eskubideak eta zergak eskura­tzea.      

d)  Osasun eta higiene neurriak bete­tzea uneoro.    

e)  Hilerriko langileak izenda­tzea eta kargugabe­tzea.         

3. artikulua.  Hilerria zabalik egongo da egunero, astelehenetik igandera, 09:00etatik 20:00etara.       

Ordutegi horretan, hilerria ­itxi baino beranduenez hamabost minutu lehenago aurkeztutako gorpu guztiak ehor­tziko dira.

Larunbatetan, gorpuak 13:00ak arte ehor­tziko dira.

Igande eta jaiegunetan ez da gorpurik ehor­tziko.

4. artikulua.  Hileta eremuko lasaitasuna eta ordena eragozten duten per­tso­nak edo per­tsona mul­tzoak (bere egoerarengatik edo beste arrazoiren batengatik) ezin izango dira hilerrira sartu, ezta duintasun arauak errespeta­tzen ez dituztenak ere.

5. artikulua.  Guztiz debekatuta dago autoak, motozikletak, bizikletak, gurdiak, zamariak eta animaliak hilerrira sar­tzea.           

6. artikulua.  Enpresa kon­tze­siodunak edo, halakorik ez badago, Udalak eraikiko ditu hilobi–hormak, ilaratan edo lerrotan antolatuta. Beharren estatistika aurreikuspenen arabera eraikiko ditu betiere, eta kontuan hartuko du, halaber, biztanle den­tsi­tatea eta azken hamar urtean udalerrian izandako herio­tza kopurua.

7. artikulua.  Hilobi–hormak eraiki­tzean, indarreko osasun arauak eta nahitaezko lege atalak beteko dira. Hilobi–hormak elkarren hurrenez hurren zenbakituta egongo dira, eta eskaera agindu her­tsi bidez emango da gorpuak ehorzteko eskubidea.           

8. artikulua.  Hezurtegi nagusira eramango dira abortuak, gorpuzkinak, giza errau­tsak eta gorpu hondarrak. 

II. KAPITULUA

LANGILEAK

9. artikulua.  Hilerri zerbi­tzuko langileei dagokienez, legedi aplikagarrian langileak har­tze­ari buruz ezarritakoari jarraituko zaio.

10. artikulua.  Ehorzlearen fun­tzioak dira:

a)  Hilerriko eta hari lotutako guneetako manten­tze-lanak egitea, barruko aretoa antola­tzea, lorategi lanak egitea (landare-zuhai­tzak zain­tzea; belarra ebaki­tzea; loreak, landaresiak eta bideak zain­tzea; kaleko altza­riak margo­tzea, hala nola bankuak, paperon­tziak eta kale argiak; hormak zarpia­tzea eta margo­tzea; lekua eta bideak garbi­tzea oro har; eta landare, koroa eta loreon­tzi hondarrak edukion­tzietara bota­tzea. Aldiz, ez dira ehorzlearen fun­tzioak: hilarrietako, hilobi–hormetako, hilobietako eta panteoietako manten­tze-lanak.   

b)  Hilerriko elementuak zain­tzea: hilobietako apaindura, eta haren zerbi­tzu­rako beharrezkoak diren elementu, tresna eta lanabesak.

c)  Erabilera ani­tzeko aretoa eta kapera sakon garbi­tzea, eta hezurtegiko manten­tze-lanak egitea.

d)  Gorpuak eta gorpuzkinak har­tzea eta garraia­tzea.

e)  Gorpuak ehorzteko eta hilobitik atera­tzeko eragiketa materialak egitea, hala dagokion kasuetan, eta hilobiak ixtea eta estal­tzea. Lan horiek egiteko, ehorzleak beharrezko jan­tziak, eskularruak, maskara, etab. erabili beharko ditu.      

f)  Hilerriko gil­tza gorde­tzea.

g)  Hileta eremuko ordena zain­tzea: lotsa­bidezko ekin­tzak saihestea, eta lekuari zor zaion begirunearen aurka joka­tzen duten per­tsona eta jarduerak eragoztea.

h)  Kasuan kasuko hilobiak eta horma hilobiak prest izatea. Ezin da inolaz ere ehorzte saiorik eten hilobiak prest ez daudelako.

i)  Alkateak eta beste jurisdikzio agintari ­batzuek emandako agindu bereziak gauza­tzea, dagokion eskumenaz baliatuz.           

J)  Gorpuak ehor­tzi edo hilobitik atera aurretik, dagokion dokumentazioa eska­tzea gorpuek udal arauak bete­tzen dituzten egiazta­tzeko.

k)  Zerbi­tzuen Sailari hilerriari buruzko datu-baseak etengabe eguneratuta eduki­tzeko beharrezko informazio guztia ematea berehala.          

11. artikulua.  Ehorzleak bete­tzen ez baditu aurreko artikuluan aipatutako fun­tzioak, zigorra jasoko du, herri administrazioko fun­tzionarioen araudiari jarraituz.          

III. KAPITULUA

HORMA-HILOBIAK ETA HILOBIAK

12. artikulua.  Udal hilerriko horma–hilobietan eta hilobietan gorpuak ehorzteko eskubidea aldi baterakoa eta banakakoa da, eta hamar urteko epemuga du.         

13. artikulua.  Aurreko artikuluan aipatutakoaren ildotik, ehorzte eskubidearen epemuga buka­tzean, Udalak gorpuzkinak hartu eta hezurtegi nagusira eraman ahal izango ditu. Horma hilobietako eta hilobietako objektu eta gauzei dagokienez, kode zibileko 615. artikuluan xedatutakoaren arabera jokatuko da.       

Horrenbestez, Guztiz debekatuta dago berriz okupatuta dauden edo ­hutsik jarrai­tzen duten hilobi edo nitxo­etatik ateratako gorpuak eta gorpuzkiak berriz ehorztea. Debekatuta dago, halaber, okupatuta dauden hilobi edo nitxo­etan gorpu gehiago ehorztea.

14. artikulua.  Horma–hilobiak eta hilobiak era honetan ­itxiko dira:

— Horma–hilobiei dagokienez, ehorzleak lauzaz, silikonaz edo porlan-morteroz ­itxiko ditu. Hilobiei dagokienez, berriz, ehorzleak zigilatu egingo ditu dagokien eran, horma–hilobiak eta hilobiak hermetikoki ­itxita gera daitezen.  

— Hilobietako sinboloen jabeak dira sinbolo horien kon­tze­siodunak (hilarriak, aurrealdeak, guru­tzeak, loreon­tziak, landareak, loreak, argazkiak, serigrafiak, apaingarriak eta oroigarriak). Alegia, haien ardura da sinboloak zain­tzea eta manten­tzea, Udalak ez baitu inongo eran­tzu­kizunik izango sinboloak lapur­tzen edo honda­tzen dituzten kasuetan. Kon­tze­sioa amaituta, titularrek kendu egin beharko dituzte; bestela, Udalak erabakiko du zer egin, eta titularrek ez dute aukerarik izango erreklamaziorik egiteko.           

IV. KAPITULUA

HILERRIAN DAUDEN PANTEOIAK

15. artikulua.  Lursailen gaineko ehorzte eskubidea 99 urterako emango zaie esleipendunei, eta luza­tzeko aukera izango da, dagokion prozeduraren bidez.           

16. artikulua.  Panteoiaren tamainak ahalbide­tzen duen adina gorpu ehor­tzi ahal izango dira panteoi bakoi­tzean, eta ehorzketa eskubidearen titularrek ahalmena izango dute gorpuak bertan uzteko (emakidaren epea amaitu arte), gorpuzkiak murriztu eta panteoiko hezurtegian uzteko (data berdinera arte) edo hobitik atera­tzeko, aurrez beharrezko baimenak lortuta.

Udal ehorzleak gorpuzkiak eta barneko edukion­tziak (­kutxak, etab.) garbi­tze­ari ekingo dio, baldin eta lan horiek egiteagatik dagokion zenbatekoa ordaindu bazaio Udalari, zerga ordenan­tze­kin bat etorriz.          

Panteoietako ehorzketak baimen­tzeko, araudi xedapenak beteta eduki beharko dira.

17. artikulua.  Panteoietan gorpuak ehor­tzi ondoren, estalkia ­itxi egingo du berehala Udaleko langile batek. Gastuak kon­tze­siodunek ordainduko dituzte, eta, kalterik sor­tzen bada estalkia ixtean, Udalak ez du kalte-ordainik emango. Panteoiak ixteko eta ireki­tzeko lauzak udal langileek garraiatuko dituzte, ez beste inork, eta, kalterik sor­tzen bada garraia­tzean, Udalak ez du kalte-ordainik emango.     




18. artikulua.  Panteoietan gorpuak ehorzteko, titularrak berariaz eman beharko du baimena aldez aurretik, eta hark helaraziko dio kon­tze­sio agiria ehorzleari, dagozkion oharrak har ­ditzan.

19. artikulua.  Ezn da panteoi berririk egin.       

V. KAPITULUA

HILERRIAN DAUDEN PANTEOIEN EPEA IRAUNGITZEA

20. artikulua.  Udalak iraungi­tzat joko du hilobi kon­tze­sioa honako kasu hauetan:  

a)  Manten­tze-lanik egin ez, eta hilobia hondamen egoeran badago. Hilobi bat hondamen egoeran dagoela eta, horrenbestez, kon­tze­sioa iraungi egin dela iri­tziz gero, alkateak administrazio espediente bat egin beharko du.

b)  Hilobia ­utzita badago. Utzi­tako hilobi­tzat joko da titularra hilez geroztik 30 urte igaro eta eskubideen onuradun, oinordeko edo mesedetuek eskualda­tze­rik eska­tzen ez dutenean beren alde. Eskualda­tzeko, kasuan kasuko kanona ordaindu behar da, baita manten­tze-lan atze­ratuen gastuak ere.

c)  Kon­tze­sio epea amai­tzen bada eta epea luza­tzeko eskaerarik egin ez bada.

d)  Udal zergaren bat ordaindu gabe uzten bada (ehorzteari, gorpua hilobitik atera­tze­ari, urteko manten­tze-lanei eta abarri dagozkien zergak).

VI. KAPITULUA

LURPEAN EHORZTEA

21. artikulua.  Lurrean ehorztea ez dago baimenduta.

VII. KAPITULUA

GORPUAK EHORZTEA, HILOBITIK ATERATZEA ETA LEKUZ ALDATZEA

22. artikulua.  Gorpuak edo gorpuzkinak ehorzteko, hilobitik atera­tzeko eta lekuz alda­tzeko, gorpuen osasun zain­tzari buruz indarrean diren legeak bete beharko dira.

23. artikulua.  Gorpu bat ehorzteko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira Udalean, dagokion atalean:           

a)  Hilobi kon­tze­sioaren agiria, halakorik badago.

b)  Ehorzte baimena.

c)  Herio­tza naturala ez beste kasuetan, udal epailearen edo eskumena duen epailearen baimena.

d)  Ordenan­tzan ezarritako eskubideen ordainagiria.

e)  Gorpua erraustuz gero, zinpeko adierazpena eta medikuaren agiriaren fotokopia (edo agindu gutuna).

24. artikulua.  Dokumentazioa aztertu ondoren, ehorzte agiria egingo da, bi kopiatan. Kopia originala hilerrira eraman behar da, gorpuarekin batera, dokumentazioa eguneratuta dagoela egiazta­tze aldera. Gorpua gordailura eramanda edo eraman gabe, gorpua ehor­tziko da ondoren.       

25. artikulua.  Aurreko artikuluan aipatutako ehorzte agirian, honako datu hauek agertuko dira nahitaez:

1.  Izen-abizenak, NAN zenbakia eta eska­tzailearen helbidea.

2.  Hildakoaren izen- abizenak eta adina.

3.  Herio­tza lekua eta data.

4.  Hildakoaren helbidea.

5.  Ehorzte lekua, eta horma–hilobiaren izenda­tze espezifikoa edo hilobiaren kon­tze­sioa, hala badagokio.      

26. artikulua.  Ehorzleak Udalera bidaliko du ehorzte agiri originala, egun berean, behar bezala sinatuta, ehorztea behar bezala bete dela egiazta­tzeko eta Erregistroan jaso­tzeko. Ondoren, agiria itzu­liko die hildakoaren senitartekoei.   


27. artikulua.  Gorpuak hilobitik atera­tzeko eta ehor­tzi­tako gorpuak lekuz alda­tzeko, Udalak adostasuna agertu beharko du eta, betiere, eskumena duen osasun erakundearen baimena lortu beharko da. Bestalde, gorpuak, gorpuzkinak edo errau­tsak ehorzteko zerga ordaindu beharko da.

28. artikulua.  Horma–hilobia Udaleko Erregistroan jaso behar da, dagokion atalean. Erregistroan, honako datu hauek bildu behar dira:

a)  Zenbakia.

b)  Gorpuak ehorzteari, hilobitik atera­tze­ari, errausteari eta lekuz alda­tze­ari buruzko datuak: data, hildakoaren izen-abizenak eta hildakoaren sexua.

c)  Lortutako eskubideak.

29. artikulua.  Hilobi kon­tze­sioen berme gisa, hildakoaren datuak dagozkion erregistroan jasoko dira, eta kon­tze­sio bakoi­tza­ren izendun agiria egingo du Udalak, dagokion atalaren bitartez, alkateak onespena emanda. Udaleko atal horrek Erregistroan jasoko ditu hilobi kon­tze­sioak, zigilua jarrita eta orriak zenbakituta, eta honako datu hauek bilduko ditu:          

a)  Kon­tze­sioaren identifikazioa.

b)  Kon­tze­sioaren data.

c)  Familiako ordezkariaren izen-abizenak eta helbidea.        

d)  Izendatutako onuraduna, hala badagokio.

e)  Egindako eskualda­tzeak.

f)  Gorpuak ehorzteari, hilobitik atera­tze­ari eta lekuz alda­tze­ari buruzko datuak: data, eta hildakoen izen-abizenak eta sexua.

g)  Lortutako eskubideak.

30. artikulua.  Ez da gorpurik ehor­tziko gorpuak ustel­tze zan­tzu­rik ez badu, ezta per­tsona hil baino 24 ordu lehenago eta 48 ordu geroago ere, baldin eta ez bada erabili gorpua ustel­tzea atzera­tzeko metodorik (hoztea, aldi baterako kon­tser­bazioa edo hilondura).  

31. artikulua.  Ehorzketa beste gorpu edo gorpuzki ­batzuk dituen panteoi batean egin behar denean, horiek murriztu egingo dira ekin­tza beraren baitan. Titularrak berariaz eskatuz gero, ehorzketaren aurretik egin ahal izango da.

32. artikulua.  Udal zergaren bat ordaindu gabe uzten bada, kon­tze­sioa edo alokairua deuseztatu egingo da, eta Udalak zorra erreklamatuko du, diru bilketaren zerbi­tzuaren bitartez.

VIII. KAPITULUA

KOLUNBARIOAK

33. artikulua.  Udalak eraikitako kolunbarioetan ehorzteko hilobi eskubidea aldi baterako eta per­tsona bakarraren­tzat izango da, eta udal lizen­tziaren izapideen arabera emango da, 10 urteko aldi baterako. Epe hori amaitutakoan, errau­tsak hilerrian dagoen udal hezurtegian gordeko dira.

34. artikulua.  Kolunbarioen kanpoko aldeek 47 cm-ko zabalera, 47 cm-ko altuera eta 42 cm-ko sakonera izango dituzte, zinbawe koloreko marmolez eginak.

35. artikulua.  Kolunbarioak honela ­itxiko dira.     

— Erabil­tzaileak kontratatutako enpresa batek kolunbarioaren kanpoko perimetro osoa hartuko duen itxi­tura bat egingo du. Itxi­turak Hegoafrikako beltz koloreko marmolezko akabera edo horren antze­koa izan beharko du eta silikonaz zigilatuta egon beharko du, kolunbariorako sarreraren estankotasuna ziurta­tzeko.

— Aurreko aldean Udalak adierazitako kolunbarioaren zenbakiak agertu beharko du; horrez gain, hildakoaren inskripzioa eta bestelako datu eta elementu apaingarriak ere jar dakizkioke.        

36. artikulua.  Kolunbario bakoi­tzak gorpu bakarraren errau­tsak barne hartuko ditu. Kolunbario batek ezin izango ditu gorpu bat baino gehiagoren errau­tsak barne hartu.

IX. KAPITULUA

HILOBI ESKUBIDEAK

37. artikulua.  Gorpuak hilerrian ehor­tzi ahal izango dira, baldin eta lege izapideak bete­tzen badira eta nahitaezko baldin­tza hauetako bat ­gutxienez bete­tzen bada:          

— Lezoarra izana izatea.

— Lezon erroldatuta egona izatea.

— Aurreko egoeraren batean dauden per­tso­nen zuzeneko nahiz zeharkako arbasoak edo ondorengoa izana izatea.     

Baldin­tzak horiek bete­tzen ez badira, Udalak gorpuak ehorztea erabaki dezake egoera eta behar berezietan. Horretarako, berariazko erabakia hartu beharko du.

Lezo, 2014ko maiatzaren 26a.—Ainhoa Zabalo Loiarte, Al­katea.

(869)    (5612)