Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

33. zenbakia Data 2014-02-19 114 orria

7 Udal Administrazioa

ZUMAIAKO UDALA
Zumaiako udaleko larrialdietarako apartamentuan sartzeko araudiari behin betiko onespena ematea.

ZUMAIAKO UDALA

Gaia: Zumaiako Udaleko Larrialdietarako Aparta­mentuan Sar­tzeko Araudiari behin betiko onespena ematea.

Udalaren 2013ko abenduaren 19ko ezohiko osoko bilkuran Zumaiako Udaleko Larrialdietarako Apartamentuan Sar­tzeko Araudiari hasierako onarpena eman zion.           

Ordenan­tza hori 30 eguneko epean jendaurrean jarri zen, 2014ko urtarrilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, eta ez zenez aurkeztu interesdun aldetik inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatutako ordenan­tza behin betiko onartu­tzat ematen da.

Beraz, Toki Jaurbidearen Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan eranskin gisa argitara­tzen da araudiaren testu osoa.

Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administra­zioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitara­tzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Zumaia, 2014ko otsailaren 13a.—Ińaki Agirrezabala Al­kor­ta, Alkatea.

(443)    (1499)

Zumaiako Udaleko Larrialdietako Apartamentura sar­tzeko prozedura eta fun­tzionamendu arautegia.        

ZIOEN AZALPENA

12/2008, abenduaren 5ekoa Gizarte Zerbi­tzuen Legearen 6. artikuluan jaso­tzen da Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistemaren fun­tsezko eginkizunak dira:

— Per­tso­nen autonomia susta­tzea eta mendetasun-egoerek per­tso­nei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta eran­tzu­tea.

— Babesgabezia-egoerek eragiten dituzten beharrizanei aurrea hartu eta eran­tzu­tea.

— Bazterketa egoerei aurrea hartu eta eran­tzu­tea eta per­tso­nen, familien eta taldeen gizartera­tzea susta­tzea.   

— Larrialdi-egoerek per­tso­nei eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta eran­tzu­tea.

Helburu horiek lor­tze aldera, mekanismo ­batzuk jarriko direla dio, besteak beste, Gizarte-zerbi­tzuen arloan arreta behar duten gizarte-beharrizanak aurki­tzea eta horiei eran­tzu­teko zerbi­tzu eta prestazio egokienak planifika­tzea.

Legean ere 8. artikuluan Arretarako eta esku-har­tze­rako ereduaz jaso­tzen du Gizarte Zerbi­tzuen Euskal Sistema komunitate oinarri duen ikuspegiaren arabera jardungo da, alegia zerbi­tzu eta prestazioen hurbiltasunaren ikuspegiaren arabera.           

Baliabideak eta esku-har­tzea tokian tokiko erkidegoaren ezaugarrien araberakoak izan daitezen saiatuko da.

Baita adierazten da per­tso­nei arreta beren ohiko ingurunean emateko eskainiko du, ahal dela beren bizitokian, eta ohiko bizilekuan jarrai­tzeko modurik ez dutenean, beren ohiko ingurunearen ordezko egokiak aurkitu beharko dira, neurriagatik eta hurbil egoteagatik egokiak diren egoi­tza ordezkoak.

Ildo honetan 2004. urtean Zumaiako Udalak Branka erai­kun­tzan, eraiki eta aldi berean Balio ani­tzeko apartamentuak eskura­tzeko prozesua eta horien fun­tzionamendu erregelamendua onartu zen.

2005. urtean Zumaiako Udalak hainbat herritarren beharrei eran­tzun nahirik Brankan kokatuta dauden apartamentuak ireki zituen.  

2012. urtean, zumaiarren eskaera eta beharrak baloratuz, larrialdietarako apartamentuetako batetik bi apartamentu balioaniztun egitea erabaki da

2013. urtetik aurrera, 4 plaza dituen larrialdietarako apartamentu bat izango dugu.

Brankako larrialdietarako apartamentuaren ardura udalarena izan arren, etxe­bizi­tzen kudeaketa, dagokion enpresa esleipendunaren esku geratuko daiteke.

ATARIKO TITULUA

I. KAPITULUA.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

Arautegi honek Zumaiako herrian kokatuta eta Udalarena den larrialdietarako apartamentuan sarrera eta fun­tzionamendua arau­tzen du.

2. artikulua.  Definizioa.

Baliabide hau, 4 plazako 80,60m2 dituen apartamentua da.      

Larrialdietarako Apartamentuak aldi baterako bizitokia eta harrera eskain­tzen du, eta etxe­bizi­tza ezak edota bizikide­tza arazo larriak sortutako egoera larriengatik ohiko beren etxe­bizi­tza­tik irtetea eska­tzen duten egoerei eran­tzun bat emateko da.       

3. artikulua.  Helburuak.

Helburu orokorrak:

Hainbat egoera larriengatik etxe­bizi­tza­rik gabe edo beren ohiko etxe­bizi­tzan bizi­tzen jarrai­tzeko arazoak dituzten per­tso­nei, familiei, bizitokia, harrera, gainbegiraketa eta jarraipena eskain­tzea.

Helburu zeha­tzak:

— Per­tsona horiei komunitate inguru ohiko batean bizi­tzeko aukera ematea, aurreko etxe­bizi­tzan zituzten baldin­tzak hobetu ahal izateko.

— Zerbi­tzu guztietan preben­tzio ikuspegi bat sartu, ahal den neurrian, gizarte arriskuak edo beharrizanak azaldu edo larriagotu aurretik.

— Gizarte eta bizikide­tza harremanei euts diezaieten lagun­tzea erabil­tzaileen parte har­tzea bul­tza­tuz, herri mailan antola­tzen diren ekin­tze­tan.

— Per­tsona horien bizi­tza kalitatea hobe­tzea. Horretarako, Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuek kasu bakoi­tzean beharrezko­tzat ­jotzen dituzten esku har­tze programak diseinatu beharko dituzte, ebalua­tzeko eta berrikusteko aldizkako mekanismoak jasoz.

4. artikulua.  Zerbi­tzuak.

Etxe­bizi­tza horietan biziko diren per­tso­nek zerbi­tzu hauek izango dituzte eskura:

Erabil­tzaileen­tzat Oinarrizko zerbi­tzuak:

Bizitoki zerbi­tzua:

— Apartamentuari dagokion espazioa.          

Harrera eta abegi zerbi­tzua:

— Erabil­tzaileei harrera eta abegia.

Gainbegiraketa eta jarraipen Zerbi­tzua:

— Modu bateratuan erabil­tzaileak behar dituen lagun­tza edo preben­tzio zerbi­tzuak Banakako esku-har­tze Planean zehaztu:

— Aten­tzio per­tso­naleko zerbi­tzua.

— ­Etxeko lanetarako zerbi­tzua.

— Gainbegiraketa Zerbi­tzua.

— Bitartekari­tza lana, per­tso­nen arteko arazoak eta kexak sortuko balira.

Garbitasun eta manten­tze zerbi­tzua:

— Guztion erabilerarako guneen garbitasuna.

— Guztion erabilerarako eta erabilera pribatuko guneen manten­tze-lana.

5. artikulua.  Arduren banaketa.

Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbi­tzuen Saileko ardurak hauek izango dira:

— Etxe­bizi­tzan sartu nahi dutenei informazioa eta aholkua ematea: Zertan ­datzan zerbi­tzua eta zer baldin­tza bete behar diren.

— Eskaerak jaso­tzea eta balora­tzea.

— Erabil­tzailearekin adostutako Arreta plan per­tso­nal bat lan­tzea. Planaren jarraipena eta ebaluazioa.

— Per­tso­nak banan-banan har­tzea, eta etxe­bizi­tza mota hauetan sar­tzeko baldin­tzak bete­tzen ez dituztenei (baldin­tza fisikoak edo psikikoak, integrazio arazoak, ezintasuna eta abar direla eta) edo hala eska­tzen duten erabil­tzaileei beste irtenbide ­batzuk aurki­tzen lagun­tzea.

— Apartamentuetan sar­tzeko prozedura lan­tzea.       

— Barne Erregelamendua onar­tzeko proposamena.

— Erabil­tzaile bakoi­tzak ordaindu beharreko diru kopurua zehaztea, horretarako onartua izan den araudiaren arabera.

— Kudeaketa, administrazio eta fun­tzionamenduaz arduratuko da.

Zumaiako Udaleko Ogasun Saileko ardurak hauek dira:          

— Ordenan­tza fiskaletan, apartamentuan ordaindu beharreko tasa zehaztea.

Zerbi­tzua enpresa batek kudea­tzen badu, enpresa esleipendunaren ardura hau da:

— Apartamentura sartuko diren erabil­tzaileak harrera, abegi eta segimendua egitea.

— Erabil­tzaile bakoi­tza­ren­tzako banakako plana egitea.          

— Erabil­tzaile bakoi­tzari jarraipena eta gainbegira­tzea.           

— Etxe­bizi­tze­tako instalazioen, etxe­tresna elektrikoen edo altza­rien manten­tze lana.

— Guztiek erabil­tzen dituzten guneak garbi­tzea.

— Bitartekari­tza lana egitea, arazoak edo kexak daudenean.

— Erabil­tzaileekin lotutako edozein gertaera garran­tzi­tsu Gizarte Zerbi­tzuei jakinarazi beharko zaio. Honakoak besteak beste:

— Etxe­bizi­tzen garbiketa.

— Harreman arazo larriak.

— Sortu litezkeen arazoak.

— Gaitasun kognitiboen aldaketa.

I. TITULUA

ARAUDI KOMUNA

I. KAPITULUA.  ERABIL­TZAILEAK

6. artikulua.  Zerbi­tzua eskura­tzeko baldin­tzak

Larrialdietarako bizitokian sar­tzeko eska­tzaileek baldin­tza hauek bete beharko dituzte:  

Aldagaia: Udalerrian bizi­tzea.

Bere ohizko etxe­bizi­tza uzteko behar larria baldin badu, Zumaian erroldatuta dagoen edozein per­tso­nak edo bizikide­tza unitatek erabil dezake larrialdietako bizitokia.

Aldagaia: Gipuzkoan bizi­tzea.

Beste herrietako per­tso­nak ere erabil dezakete larrialdietarako bizitokia, aurrez dagokion organoak azterketa eta onartu ondoren, beti ere bere jatorrizko bizilekuko Udal edo dagokion erakundeak horrela eska­tzen badu eta honek tasa ordain­tzeaz gain, esan beharko du zergatik komeni den larrialdietako bizitokia Zumaian izatea.

Aldagaia: Hainbat kasuistika.

— Famili harreman jasanezinak, tratu ­txar fisiko nahiz psikikoak direla-eta.

— Eskumen zibilaren aurrean jarraitutako jardunbideetan emandako epai irmoek agindutako etxe­gabe­tzeak, arrazoia izanik baliabiderik ez izateagatik ordaindu ez izana, jabearen beharra, hondamendi­tzat jo izana edo antze­koak.

— Harrera zerbi­tzua behar duen per­tso­naren nahiz per­tso­nen bizitoki den eraikina hondoa ­jotzeko zorian dagoela ­jotzea Udalak.

— Hondamendia, sutea, uholdea, nahiz ­antzeko ezbeharra.

II. KAPITULUA.  ONARPEN PROZEDURA

8. artikulua.  Eskaerak har­tzea.

Ohiko jardunbidea.

1.  Larrialdietako etxe­bizi­tza bat eslei­tzeko prozeduran, eskaera egitea da lehenengo pausoa. Horretarako, Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbi­tzuen Sailak eredu bat prestatu du. (Ikus I. eranskina) edo bestela, hauen ekimenez, alojamendu beharra detektatu ondoren.        

2.  Gizarte Langileak, balorazio eta Gizarte Diagnostiko bat egingo du eta bertan zehaztuko ditu per­tsona edo bizikide­tza unitatearen beharrak, zergatiak eta adierazpenak. Arreta Plan Per­tso­nalizatu baten bidez zehaztuko dira, egindako diagnostikoaren bidez aproposak jo diren prestazioak eta zerbi­tzuak.

3.  Gizarte Txos­tena egin ondoren honen berri Gizarte Zerbi­tzu Batzor­dean proposatuko da, eta bertan eskaera onar­tzea edo ezezta­tzea proposatuko da. Alkate Dekretu bidez eba­tziko da larrialdietako bizitokian sar­tzeko eskabidea onartu ala baztertu.

6. artikulua.  Larrialdiko jardunbidea.

Larrialdietako etxe­bizi­tzan, per­tsona bat edo ­batzuen sarrera modu azkar eta larri batean egin behar den kasuetan, Gizarte Zerbi­tzuetako departamentuko arduradunak edo Gi­zarte Zerbi­tzuetako Batzor­deburuak eska­tzailea zerbi­tzuan berehala sar­tzea proposatu ahal izango du. Hori egin bezain laster, lehen azaldutako ohiko jardunbidea abian jarriko da, behin betiko ebazpena emate aldera. Zerbi­tzuan sartu eta hamabost egun natural iragan baino lehen eman beharko da ebazpen hori.         

Larrialdiko jardunbideaz sartu ostean, onuradunak uko egiten badio espedientea hasten edo bidera­tzen lagun­tze­ari, edo bidera­tzen ari dela, egiazta­tzen bada ebazpena ezezkoa izan behar duela, hamar egun natural baino lehen, zerbi­tzua ­utzi beharko duela jakinaraziko zaio. Epea jakinarazpena jaso­tzen duenetik hasiko da. Horrela ez badu egiten, apartamentuaren erabil­tzailearen ezinbesteko irtenaraztea hasiko da.     

Interesdunak uko egin diezaioke eskabideari, prozesuko edozein unetan. Hori ida­tziz egin beharko du. Hala gerta­tzen bada, espedientea artxi­batu egingo da.

7. artikulua.  Iraupena.

Larrialdietako alojamenduan egonaldia gehienez hiru hilabetekoa izango da, eta modu berezian beste hiru hilabeterako gehitu daiteke, aurrez Gizarte Zerbi­tzuak aldeko txos­tena egin eta ondorengo Alkate Dekretuaren ebazpenarekin.

8. artikulua.  Alojamendu zerbi­tzuan baja.

Erabil­tzaileek Larrialdietako etxe­bizi­tza ­utzi egin beharko dute arrazoi hauengatik:

— Erabil­tzaileak berak hala nahi izan duelako, ida­tziz adierazi beharko du.

— Erabil­tzailea zigor baten ondorioz etxe­bizi­tza­tik bota dutelako.

— Erabil­tzailea hil egin delako.

— Etxe­bizi­tzan bizi ahal izateko aukera eman zion egoera aldatu egin delako, erabat edo neurri batean.

9. artikulua.  Dokumentazioa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Nortasuna.

— Eska­tzailearen eta lagun­tzailearen NANaren fotokopia.

— Familia liburuaren fotokopia.

— Banandutako bikotea: Hitzar­menaren ebazpena eta azken ordainketaren agiria.

— Lan bila ari­tze­aren ziurtagiria (lanerako adina duten familiakide guztiena).

— Gaur egun langabetua izatearen ziurtagiria.           

Baliabideak eta ondarea.

— Ordainketa egitea nahi den kontu zenbakiaren fotokopia (20 digitu).

— Gaur egungo saldoa eta azken 12 hilabeteetako batez bestekoak.

— Hipoteka mailegua: Azken hilabeteko ordainketaren agiria eta gaur egungo egoeraren bankuko ziurtagiria (ordain­tzeko geldi­tzen den diru eta hilabete kopurua).

— Larrialdietako etxe­bizi­tza biziko diren familia unitateko kide guztiek ondasunen ziurtagiria eskatu beharko dute.         

Diru-sarrerak.

— Familia unitatearen diru-sarreren frogagiriak (familia unitatea etxe­bizi­tza berean bizi den per­tsona taldea da, ondorio hauetarako).

— Balio ani­tzeko etxe­bizi­tzan biziko diren familia unitateko kide guztien diru sarreren frogagiria (soldatak, pen­tsioak, aurrezki orriak, eperako aurrezkiak).

— Pen­tsioduna: Urteko pen­tsioaren edo pen­tsioen GSIN ziurtagiria.

— Langabetuak: Langabeziako diru- lagun­tza­ren ziurtagiria edo Subsidioaren ziurtagiria.

— DSL-EPOren onuradunak (hala badagokio): Har­tzailea izatea egiazta­tzen duen agiria eta hileroko diru-kopurua.

— Azken Errenta Aitorpenaren fotokopia. Aitorpenik ezean eska­tzaileak eta etxe­bizi­tzan biziko diren familia unitateko kide guztiek Ogasunaren ziurtagiri bat lortu beharko dute, aitorpena egitera behartuta ez daudela froga­tzeko.

— Udaleko Gizarte Zerbi­tzuetatik beharrezko­tzat ­jotzen duen beste edozein dokumentu.

Etxebizitzaren inguruko datuak.

— Etxe­bizi­tza jabe­tzan: OHZren azken ordainagiria.

— Etxe­bizi­tza alokairuan, berrakuran edo apopilo­tzan: Alokairuaren kontratua eta azken bi hilabeteetako ordainketen ziurtagiria.

— Etxe­bideko eskaeraren erregistro ziurtagiria.

— Udalak beharrezko­tzat har­tzen duen beste edozein dokumentazio.

10.artikulua.  Ebazpena.

Eska­tzailearen dokumentazio guztia jaso ondoren, Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuak horren gizarte egoera balioztatuko du. Txos­ten teknikoa egin ondoren, kasu bakoi­tzari dagokion ebazpena proposatuko dio Gizarte Zerbi­tzuetako Batzor­deari. Ondoren, erakunde eskudunak hartuko du azken erabakia.

III. KAPITULUA.  ‑FUN­TZIONAMENDUKO BARNE          ARAUDIA.

11. artikulua.  Fun­tzionamendu arauak.

Apartamentuek ondo fun­tzionatuko badute beharrezkoa da guztion ahalegina, bai egoiliarrena, bai langileena; hortaz, fun­tzionamendu egokia eta elkarbizi­tza errazteko beharrezkoa izango da ­gutxieneko arau ­batzuk finka­tzea.

— Araudiaren gai orokorrak.

Apartamentuak ohiko etxe­bizi­tza modura erabil daitezke.        

Larrialdiko apartamentuan bizi direnek behar den errespetu eta begirunea izango diete gainerako egoiliarrei, elkarren artean bizikide­tza bake­tsua izan dezaten. Era berean, etxe­bizi­tze­tako instalazioak ondo zainduko dituzte, bertan dauden ondasunak kaltetu gabe.

Egoiliarrak ez dira beste egoiliar baten apartamentuan sartuko haren baimenik gabe.

Egoiliarrek objektu bat aurkitu edo gal­tzen badute arduradunari jakinaraziko diote.

Apartamentu barruan ez da gainerako egoiliarrak molesta­tzeko moduko zaratarik egingo. Eta apartamentuetatik kanpo ere besten atse­dena galaraziko duen egoerarik ez da sortuko, esate baterako, elkarrizketa ozenekin, pasilloetan haur jolasekin, ateen danbatekoekin edo antze­koekin. 

Egoiliarrak berak arduratu behako dira beren bizi­tzaz eta behar per­tso­nalez: Botikak, elikadura

Apartamentuetan bizi direnak ezingo dute inolako obrarik egin, aurretik Udalaren baimenik eduki gabe.

Baldin apartamentu batean bizi den egoiliarrak hango gil­tza gal­tzen badu, zentroko arduradunari jakinaraziko dio.

Aldian-aldian apartamentuko arduradunak apartamentuak ikuskatuko ditu, egoera eta ordena nola dagoen ikusteko, eta garbitasuna edo higienea manten­tze­arren edozein arropa, tresna edo objektu erretiratu ahal izango du.

— Garbitasuna e higienea.

Erabil­tzaileek txu­kun eta garbi ibil­tzen saiatuko dira, zentroko langileek garbitasunari eta janzkerari buruz esaten dutenari kasu eginez.

Apartamentua garbi-garbi mantendu behar da.           

— Etxe­bizi­tza­tik atera­tzea eta bisitak.

— Erabil­tzaileek jakinarazi egin beharko dituzte gertueneko senitartekoen helbide aldaketak edota horien telefono zenbakien aldaketak.

— Erabil­tzaileek askatasun osoa dute etxe­bizi­tza­tik nahi dutenean atera­tzeko eta sar­tzeko. Horretarako, bakoi­tzak bere gil­tza izango du.

— Erabil­tzaile batek gaua etxe­bizi­tza­tik kanpo igaro behar duenean, ­gutxienez 24 orduko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dio arduradunari.

— Langileak edo beste erabil­tzaileak min ditza­keten eztabaidarik edo istilurik ez izaten ahalegindu behar da.

— Bisitei dagokionez, ez da ordutegi zorro­tzik ezarriko. Bakoi­tzak bere sen ona erabili beharko du.

— Erabil­tzaileek, erabil­tzaile izateagatik, eskubide osoa dute etxe­bizi­tzako instalazioak eta zerbi­tzuak erabil­tzeko. Horien senitartekoek, lagunek edo bestelako per­tso­nek ez dute, ordea, eskubide hori izango.

— Etxe­bizi­tzan ezin izango du bizi erabil­tzaile izendatuta ez dagoen beste inor.

— Etxe­bizi­tza­tik kanpo egoiliarrak izan ditza­keen arreta beharrak.

Apartamentuetako erabil­tzaile bat gaixotu dela eta ospitaleren batera eraman behar bada, familia arduratuko da ospitaleko osasun-lagun­tzaz, gaixoa zaindu, arreta eskaini eta bisita­tzeaz.     


— Altza­riak.

— Erabil­tzaileek, hala nahi badute, beren gauza per­tso­nalak etxe­bizi­tzan jar­tzeko aukera izango dute, betiere haiei emandako lekuan horiek sar­tzeko leku eta baldin­tza aproposak egonez gero. Udalak ez du bere gain hartuko baliozko gauza per­tso­nalekiko ardurarik, ezta horien manten­tze lanekiko edo garbiketarekiko ardurarik ere.

— Erabil­tzaileek salbuespenezko kasuetan soilik eramango dituzte altza­riak etxe­bizi­tzara, aurretik zerbi­tzuko arduradunak berariazko baimena eman ondoren. ­Altzari horiek ondo sartu behar dute, eta baldin­tza egokiak izan behar dituzte. Erabil­tzaileak bere kabuz eraman beharko ditu altza­riak.

— Etxe­bizi­tzan bizi­tze­ari uzterakoan, erabil­tzaileak hasieran aurkitu zuen bezalaxe eman beharko du ­etxea. Astebeteko epea izango du bere gauza guztiak atera­tzeko eta, hori egingo ez balu, gauza horiek Udalaren eskuetan geratuko dira.    

— Segurtasun neurriak.

— Ez da asfixia edo sutea eragin dezakeen tresnarik erabiliko, ez gasezkorik, ez elektrikorik, ez bestelakorik.

— Ezin da ezer bota komunetik edo leihotik.

— Etxe­bizi­tzako tresna edo ­altzari bat honda­tzen bada edo horren fun­tzionamenduan ohikoa ez den zerbait suma­tzen bada, beti eman behar zaio horren berri arduradunari, horiek konpondu ahal izateko.

— Zalan­tza, iradokizun eta erreklamazioak.

Apartamentuetako edozein egoiliarrek zalan­tza, iradokizun edo erreklamazioren bat egin nahi badu, hauek dira bideak: Zentroko koordina­tzaileari ahoz zuzenean adieraztea edo iradokizun-­ontzian ida­tzita uztea; aldian-aldian helburu horrekin egiten diren bileretan azal­tzea; edo zuzenean Udaleko gizarte zerbi­tzuetako arduradun teknikoarena ­jotzea.

Arau hauetan ager­tzen ez diren gai guztiei dagokienez, Udalak Gizarte Zerbi­tzuen ­Batzorde Informa­tzailearen bidez hartutako erabakiei jarraituko die.

12. artikulua.  Erabil­tzaileen eskubideak eta betebeharrak.         

12.1.  Erabil­tzaileek erabateko askatasuna izango dute, be­ti ere bizikide­tza­rako arauek ezar­tzen dituzten mugen baitan.  

Erabil­tzaileek eskubide hauek dituzte:

— Etxe­bizi­tza erabil­tzeko eskubidea.

— Norberaren izaera, giza duintasun eta intimitatearekiko errespetua. Ezingo da inor baztertu ez gizarte mailan, ez ekonomikoan, ezta maila moralean edo ideologikoan ere.

— Bakoi­tzak behar duen informazioa jaso­tzeko eskubidea, bai ahoz, bai ida­tziz.

— Prozesuan erabiliko den informazio guztia isilpean gordeko dela berma­tzen duen eskubidea, baldin eta legeak ez badu informazio hori eska­tzen.

— Zerbi­tzu orokorrak eta administrazio zerbi­tzuak modu egokian fun­tziona­tzeko eskubidea. Bizi­tzeko baldin­tza egokiak eduki­tzeko eskubidea, baita garbitasun, segurtasun, errespetu eta intimitate baldin­tza egokiak eduki­tze­koa ere.

— Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkezteko ohiko bideak erabil­tzeko eskubidea.

— Egunez familiaren eta lagunen bisitak izateko eskubidea.

— Behar izanez gero, erabil­tzaileek behar dituzten gizarte zerbi­tzuak Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuko gizarte langileak kudea­tzeko eskubidea.

— Erabil­tzaileak bere etxe­bizi­tzako gil­tza eduki­tzeko eskubidea, indibidualizazio prin­tzi­pioa bete ahal izateko. Halere, arduradunak ere gil­tza­ren kopia bat izango du, beharrezkoa denean erabili ahal izateko.

— Erabil­tzailearen mendekotasun maila handituko balitz eta ezin izango balu etxe­bizi­tza horretan bizi­tzen jarraitu, eskubidea izatea Oinarrizko Gizarte Zerbi­tzuak beharrezko gestio guztiak egin ­ditzan, per­tsona hori baliabiderik egokiena izateko.

12.2.  Larrialdietako etxe­bizi­tzako erabil­tzaileek betebehar hauek izango dituzte:

— Etxe­bizi­tza eta ekipamendu guztiak zaindu beharko dituzte.

— Etxe­bizi­tza ­utzi nahi edo ­utzi behar izanez gero, arduradunari jakinarazi beharko diote.

— Instalazioak zaindu egin beharko dituzte, eta ­altzari, tresna eta ematen zaizkion beste gauza guztiak bereak balira bezala zaindu.

— Erabil­tzailearen osasunak okerrera egingo balu, udalaren erabakia onartu egin beharko du.

— Gizalege eta bizikide­tza arauak errespetatu beharko dituzte, bai guztion­tzako guneetan, baita ­etxe barruan ere.

— Arduradunari ­utzi egin beharko diote etxe­bizi­tzan sar­tzen, per­tsona horrek izango baitu segimenduaren eta fun­tzionamendu egokiaren ardura.

— Etxe­bizi­tzan bizi­tze­agatik ezarritako diru kopurua behar den garaian ordaindu beharko dute. Alde horretatik, erabil­tzaileen diru sarreretan aldaketaren bat gertatuko balitz (adostutako diru kopurua finka­tzeko erabili izan den edozein diru sarrera, alegia), horren berri eman beharko dute aldaketa gertatu eta 15 egunen buruan:

— Per­tso­nak jaso­tzen duen diru- sarreren aldaketa, bai mo­tari, bai zenbatekoari dagokionez.

— Ondarea areagotu edo murriztu izana.

— Dirua lortu izana, eskubide ekonomikoak gauzatu dituztelako.

— Ez sar­tzea zerbi­tzuan animaliarik eta ez gorde­tzea material antihigieniko edo eta arrisku­tsu­rik. Debekatuta dago armak eduki­tzea.

— Ez egitea etxe­bizi­tzan irabazi xedea duen inolako jarduerarik.

— Zerbi­tzuko gil­tzak ez kopia­tzea, ez eta inori uztea ere. Egonaldia amaituta, gil­tzak Gizarte Zerbi­tzu Departamentuan ­utzi beharko ditu, zerbi­tzu­tik baja ematen zaion egun bertan.  

— Hainbat bizikide­tza unitateko per­tso­nek parteka­tzen badute zerbi­tzua, elkarrekin bizi­tzeko arauak bete beharko dira, garbiketa dela, higienea dela, ordutegiak direla. Nor bere seme-alabez arduratuko da, bai eta bere gela eta objektu per­tso­nalak txu­kun eta garbi eduki­tzeaz ere. ­Etxeko lanei eta osagai komunei dagokionez, akordio batera iri­tsi beharko dute eta, gero, errespetatu eta bete.     

— Onuradunen arteko gatazka edo desadostasunaren kasuan, Gizarte Zerbi­tzuetako per­tso­nalak, edo horrela bada kontratatutako enpresarenak, egoera aztertuko du eta onartu eta bete behar diren erabaki aproposenak hartuko ditu.          

13. artikulua.  Diziplina araubidea.

Bizilagunekiko edo langileekiko bizikide­tza errespeta­tzen ez duten erabil­tzaileei zigorra ezarriko zaie, baita sarbide eskaeran datu fal­tsuak ematen dituztenei ere.       

Oro har, Araudi honetako edozein arau urra­tzea hutse­gite­tzat hartuko da. Hutse­giteak honela sailkatuko dira: Arinak, larriak edo oso larriak.

Erregelamendua errespeta­tzen ez duten erabil­tzaileek behin betiko kanporatuak izateko zigorra ere jaso lezakete.

14. artikulua.  Hutse­gite motak.

Etxe­bizi­tza­ren barruan gerta­tzen den edozein kalteren ardura (zerbait egiteagatik edo zerbait ez egiteagatik) bertan bizi direnena da.

Alde horretatik, hutse­giteak oso larriak, larriak edo arinak izan daitezke.

Oso hutse­gite larriak:

a)  Hiru hutse­gite larri edo gehiago egitea.

b)  Etxe­bizi­tzako kideak, bizilagunak edo langileak eraso­tzea edo bortizki trata­tzea.

c)  Aitorpenak fal­tsu­tzea eta ezkuta­tzea edo zehaztu ga­beko datuak ematea, etekina atera ahal izateko.

d)  Etxe­bizi­tzako ondasunetan kalte handiak eragitea edo besteekiko harremanetan liskar larriak sor­tzea.

Hutse­gite larriak:

a)  Hiru hutse­gite arin edo gehiago egitea.

b)  Etxe­bizi­tzako edozein ondasun edo gauza lapur­tzea, baita beste edozein erabil­tzaileren edo langileren gauzak ere.     

c)  Adostutako diru kopurua berandu ordain­tzea, inolako azalpenik eman gabe.

d)  Etxe­bizi­tzan erabil­tzaileen senitartekoren edo lagunen bat bizi­tzea, nahiz eta aldi baterako izan, aurretik udaleko Gizarte Zerbi­tzuei jakinarazi gabe edo horretarako arrazoirik eman gabe.

Hutse­gite arinak:

a)  Langileekiko edo beste erabil­tzaileekiko errespeturik ez ager­tzea: Jendea gaizki trata­tzea ­hitzez edo jarreraz, edo hitz txa­rrak esatea.

b)  Etxe­bizi­tzako altza­riak, sukaldeko tresnak, gauzak eta instalazioak zabarkeriaz edo arretarik gabe erabil­tzea, hori guztia per­tso­naren adinari edo egoera fisikoari ego­tzi ezin bazaio, bederen.

15. artikulua.  Zigorrak.

Aurreko hutse­giteren bat egiten duen erabil­tzaileari zigor hauek ezarriko zaizkio:          

Oso hutse­gite larriak:

— Erabil­tzailea behin betiko kanporatuko da etxe­bizi­tza­tik.

Hutse­gite larriak:

— Kanporatua izateko arriskuaz ohartaraziko zaio eta 90 euroko isuna ordaindu beharko du. Hirugarren ohartarazpenaren ondoren, behin betiko kanporatuko da.

Hutse­gite arinak:

a)  Ahozko edo ida­tzizko ohartarazpenak.

b)  Hiru hutse­gite arin hutse­gite larri bat bihurtuko dira.

16. artikulua.  Hutse­giteei buruzko erabakiak.

Arautegi honetan ezarritakoaren hutse­giteei buruzko erabakiak Alkateak hartuko ditu.

Arautegi honetan aurreikusitako hutse­giteei isunak jar­tzeko prozedura, ­otsaileko 20ko Euskal Herriko Erkidegoko administrazio publikoen isunak jar­tzeko ahalmena, 2/1998 Legean jarritakoa izango da.

IV. KAPITULUA.  ERREGIMEN EKONOMIKOA

17. artikulua.  Zerbi­tzuaren tasa.

Zumaiako Udalak urtero, ordenan­tza fiskalen onarpenaren bitartez, erabakiko du etxe­bizi­tza bakoi­tza­ren kostua.

18.artikulua.  Zerbi­tzuaren finan­tza­keta.

Zerbi­tzuaren urteroko finan­tza­keta diru iturri hauen bidez egingo da:

— Erabil­tzaileek ordaindutako dirua.

— Erabil­tzaileei emandako dirua, apartamentuaren kuota ordain­tzeko.

19.artikulua. Erabil­tzaileek ordaindu beharrekoa.-

Erabil­tzaileek tasaren %100 ordainduko dute honelako egoeretan:

Onuradunek beren bizikide­tza unitateari duen kide kopuruagatik legokiokeen D.S.B.E.ren %150 baino diru-sarrera handiagoa baldin badituzte.

Erabil­tzaileen tasaren %50 ordainduko du honelako egoeretan:

Bere bizikide­tza unitateari duen kide kopuruagatik legokiokeen D.S.B.E.ren %100 baino sarrera handiagoak eta %150 edo txi­kiagoak baditu.

Erabil­tzaileek tasaren %10 ordainduko du honelako egoeretan:

Bere bizikide­tza unitateari duen kide kopuruagatik legokiokeen D.S.B.E. besteko sarrerak edo sarrera txi­kiagoak baditu.           

Arrazoi bategatik edo besteagatik hartu izan diren per­tsona ­batzuek nahiz per­tsona talde ­batzuek parteka­tzen badute zerbi­tzua, eragindako gastuak apartamentuan dauden beste erabil­tzaileek konpen­tsatu ahal izango dituzte.

Zerbi­tzu behar izatearen arrazoia den ezbehar edo egoerak eragindako gastuak estal­tzen dituen asegururik badu, aseguru konpainiari apartamentuaren tasa ordain­tzea eskatuko zaio.

Zerbi­tzua erabil­tzen ari dela, bizitoki gastuak estal­tzeko la­gun­tza pribatu nahiz publikorik jaso­tzen badu, dagokion diru-lagun­tza bizitokia ordain­tzeko erabiliko da.      

Horrela eska­tzen duten egoeran baldin badaude, larrialdietako apartamentuan dauden lehen 7 egunak ez dute tasarik or­dainduko. Egoera berezi hauek, dagokion gizarte txos­tenean azaldu beharko dira.

V. KAPITULUA.  ‑IRADOKIZUN ETA KEXAK       AURKEZTU, IZAPIDETU ETA         EBAZTEA

Larrialdietako apartamentuko egoiliarrek zuzenean parte hartu ahalko dute zerbi­tzuen fun­tzionamenduan, denbora guztian edo momentu jakin ­batzuetan, horretarako iradokizunak eta kexak aurkeztuz. Zerbi­tzuaren erabil­tzaile ez izanagatik bisitari, lagun­tzaile eta/edo senitarteko modura zerbi­tzuarekin nolabaiteko harremana duten beste per­tsona ­batzuek ere erabili ahal izango dute parte har­tzeko bide hau.

Iradokizun eta kexak aurkezteko honako bideak jarriko dira erabil­tzaileen eskura:

1.  Kexa eta iradokizunen ­ontzia: Ondo ikusteko moduko tokian eta eskura egongo da jarrita, eta bertan ­utzi ahalko da ida­tzia.

2.  Iradokizun eta kexak dagokionari postaz, posta elektronikoz edo faxez bidal­tzeko aukera egongo da.

Iradokizunak izapidetu eta ebazteko.

Egon diren iradokizunak eta/edo kexak eta horien bideragarritasuna aztertu ondoren, egin direnetik gehienez ere 30 egun balioduneko epean eran­tzun egin beharko zaie egoiliarrei.

Ida­tzia egin beharrean ahoz eran­tzun ahalko da baldin eta erreklamazioa egin duen egoiliarra erabat gustura badago egin diren jarduerekin edo eman zaizkion azalpenekin.

Erreklamazioak egiteko beste bide ­batzuk.

Kexak jar­tzeak ez du eragozten administrazio-errekur­tsoa jar­tzeko edo epaitegietara ­jotzeko bidea. Horrez gain, indarrean dagoen legediak ezarritako beste edozein erreklamazio-bide erabili ahal izateko zehaztuta dauden legezko epeen iragaitea ere ez du etengo.

AZKEN XEDAPENA

Arautegi hau indarrean sartuko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.