32. zenbakia | Data 2014-02-18 | 98 orria |
ZUMAIAKO UDALA
Zumaiako Udaleko Balio Anitzeko Apartamentuetan Sartzeko Araudiari
behin betiko onespena ematea.
Udalaren 2013ko abenduaren 19ko ezohiko osoko bilkuran Zumaiako Udaleko
Balio Anitzeko Apartamentuetan Sartzeko Araudiari hasierako onarpena eman
zion.
Ordenantza hori 30 eguneko epean jendaurrean jarri zen, 2014ko
urtarrilaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, eta ez zenez aurkeztu
interesdun aldetik inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatutako
ordenantza behin betiko onartutzat ematen da.
Beraz, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko
7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan
eranskin gisa argitaratzen da araudiaren testu osoa.
Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia
Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean,
iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Zumaia, 2014ko otsailaren 13a.—Ińaki Agirrezabalaga Alkorta, alkatea.
(442) (1495)
ERANSKINA
Zumaiako Udaleko balio anitzeko apartamenduetan sartzeko prozedura
eta funtzionamendu arautegia.
ZIOEN AZALPENA
12/2008, abenduaren 5ekoa Gizarte Zerbitzuen Legearen 6. artikuluan
jasotzen da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren funtsezko eginkizunak dira:
— Pertsonen autonomia sustatzea eta mendetasun-egoerek pertsonei
eta familiei eragiten dizkieten beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea.
— Babesgabezia-egoerek eragiten dituzten beharrizanei aurrea hartu eta
erantzutea.
— Bazterketa egoerei aurrea hartu eta erantzutea eta pertsonen,
familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
— Larrialdi-egoerek pertsonei eta familiei eragiten dizkieten
beharrizanei aurrea hartu eta erantzutea.
Helburu horiek lortze aldera, mekanismo batzuk jarriko direla dio,
besteak beste, Gizarte Zerbitzuen arloan arreta behar duten
gizarte-beharrizanak aurkitzea eta horiei erantzuteko zerbitzu eta
prestazio egokienak planifikatzea.
Legean ere 8. artikuluan Arretarako eta esku-hartzerako ereduaz jasotzen
du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema komunitate oinarri duen ikuspegiaren
arabera jardungo da, alegia, zerbitzu eta prestazioen hurbiltasunaren
ikuspegiaren arabera.
Baliabideak eta esku-hartzea tokian tokiko erkidegoaren ezaugarrien
araberakoak izan daitezen saiatuko da.
Baita ere adierazten da pertsonei arreta beren ohiko ingurunean
emateko eskainiko duela, ahal dela beren bizitokian, eta ohiko bizilekuan
jarraitzeko modurik ez dutenean, beren ohiko ingurunearen ordezko egokiak
aurkitu beharko direla, neurriagatik eta hurbil egoteagatik egokiak diren egoitza
ordezkoak.
Ildo honetan eta Urola Kosta eskualdean aitzindari, 2004. urtean
Zumaiako Udalak Branka eraikinean, eraiki eta aldi berean Balio anitzeko etxebizitzetan
sartzeko prozedura eta funtzionamendu arautegia onartu zen.
2005. urtean Zumaiako Udalak hainbat herritarren beharrei erantzun
nahirik Brankan kokatuta dauden apartamentuak ireki zituen.
Urte hauetan eta gaur egun balio anitzeko apartamentuak oso baliabide
egokiak eta baliagarriak dira.
2012. urtean zumaiarrak egindako eskaera eta beharrak baloratu ondoren,
larrialdietarako apartamentuetako batetik bi apartamentu balioaniztun egitea
erabaki da.
Brankako apartamentuen gaur egungo berrantolaketak, araudi berri bat
lantzeko beharra planteatu du, beren artikuluetan zumaiarrak planteatzen
dituzten gizarte behar berriak jasotzeko.
Brankan dauden apartamentuen ardura Udalarena izan arren, etxebizitzen
kudeaketa, dagokion enpresa esleipendunaren esku gera daiteke.
ATARIKO TITULUA
I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
Arautegi honen helburua da Zumaiako herrian kokatuta dauden balio anitzeko
apartamentuetan sartzeko prozedura eta funtzionamendua arautzea. Ondoren
adierazten den araudiko baldintzak betetzen dituzten adineko pertsonei
zuzenduta daude.
2. artikulua. Definizioa.
Baliabide honek 16 etxebizitza ditu: 40,30 m˛-ko 2 apartamentu, 41,55
m˛-ko 4 apartamentu, 43,30 m˛-ko 6 apartamentu eta 54,65 m˛-ko 4 apartamentu.
Horien guztien helburua 60 urtetik gorako adineko pertsonentzako etxebizitzak
eskaini eta behar dutenean arreta eskaintzea da; betiere, pertsona horiek ez
badute eguneroko bizitzari aurre egiteko arazo handirik, eta beren ohiko etxebizitzan
bizitzen jarraitzeko zailtasunak badituzte. Apartamentu guztietan ez da jende
kopuru bera sartzen: Dimentsioen araberakoa da hori.
Kasu batzuetan eta salbuespen modura ez dira kontuan izango bertan
ezarritako baldintzak, beti ere Udaleko gizarte txostenaren bitartez arrazoitzen
bada.
Balio Anitzeko Etxebizitzak laguntza sarearen baitako baliabideak
dira, etxebizitza egokirik ez duten, bizikidetza edo bakardade arazoak
dituzten edo merkatuko etxebizitza bat eskuratzeko adina diru ez duten
adineko pertsonen etxebizitza eta segimendu beharrei aurre egiteko.
3. artikulua. Helburuak.
Helburu orokorrak:
Eguneroko bizitzako jardueretan arreta-premia larriak ez izan arren,
beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitzeko zailtasunak dituzten pertsona
nagusiei egoitza eta behar duten arreta ematea da.
Helburu zehatzak:
— Pertsona horiei komunitate inguru ohiko batean bizitzeko aukera ematea,
aurreko etxebizitzan zituzten baldintzak hobetu ahal izateko.
— Nor bere kabuz bizitzeko gaitasuna bultzatzea, bakoitzari behar
duen laguntza eta esku-hartzea emanez.
— Zerbitzu guztietan prebentzio ikuspegi bat sartu, ahal den
neurrian, gizarte arriskuak edo beharrizanak azaldu edo larriagotu aurretik.
— Gizarte eta bizikidetza harremanei euts diezaieten laguntzea erabiltzaileen
parte-hartzea bultzatuz, herri mailan antolatzen diren ekintzetan.
— Pertsona horien bizitza kalitatea hobetzea.
Horretarako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek kasu bakoitzean beharrezkotzat jotzen
dituzten esku- hartze programak diseinatu beharko dituzte, ebaluatzeko eta
berrikusteko aldizkako mekanismoak jasoz.
4. artikulua.
Zerbitzuak.
Etxebizitza horietan biziko diren pertsonek
zerbitzu hauek izango dituzte eskura:
Erabiltzaileentzat Oinarrizko zerbitzuak:
Bizitoki zerbitzua:
— Apartamentu bakoitzari dagokion espazioa.
Harrera eta abegi zerbitzua:
— Erabiltzaileei harrera eta abegia.
Gainbegiraketa eta Jarraipen Zerbitzua:
— Modu bateratuan erabiltzaileak behar dituen laguntza edo prebentzio
zerbitzuak Banakako esku-hartze Planean zehaztu:
— Arreta pertsonaleko zerbitzua.
— Etxeko lanetarako zerbitzua.
— Gainbegiraketa Zerbitzua.
— Bitartekaritza lana, pertsonen arteko arazoak eta kexak sortuko
balira.
Janari Zerbitzua:
— Catering zerbitzua eska daiteke.
Garbitasun eta Mantentze zerbitzua:
— Guztion erabilerarako guneen garbitasuna.
— Guztion erabilerarako eta erabilera pribatuko guneen mantentze-lana.
5. artikulua. Arduren
banaketa.
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Saileko ardurak hauek izango dira:
— Etxebizitzan sartu nahi dutenei informazioa eta aholkua ematea:
Zertan datzan zerbitzua eta zer baldintza bete behar diren.
— Eskaerak jasotzea eta baloratzea.
— Erabiltzailearekin adostutako Arreta plan pertsonalizatu bat lantzea.
Planaren jarraipena eta ebaluazioa.
— Pertsonak banan-banan hartzea, eta etxebizitza mota hauetan sartzeko
baldintzak betetzen ez dituztenei (baldintza fisikoak edo psikikoak,
integrazio arazoak, ezintasuna eta abar direla eta) edo hala eskatzen duten
erabiltzaileei beste irtenbide batzuk aurkitzen laguntzea.
— Itxaron zerrendak ordenan jartzea eta hutsik dauden lekuak betetzea.
— Apartamentuetan sartzeko prozedura lantzea.
— Barne Araudia onartzeko proposamena.
— Erabiltzaile bakoitzak ordaindu beharreko diru kopurua zehaztea,
horretarako onartua izan den araudiaren arabera.
— Kudeaketa, administrazio eta funtzionamenduaz arduratuko da.
Zumaiako Udaleko Ogasun Saileko ardurak hauek dira:
— Ordenantza fiskaletan, apartamentu bakoitzagatik ordaindu
beharreko tasa zehaztea.
Zerbitzua enpresa batek kudeatzen badu, enpresa esleipendunaren ardura
hau da:
— Apartamentura sartuko diren erabiltzaileei harrera, abegia eta
segimendua egitea.
— Erabiltzaile bakoitzarentzako banakako plana egitea.
— Erabiltzaile bakoitzari ohiko bizitzaren ekintzen segimendu
berezia egitea.
— Catering zerbitzua, eskatzen dutenentzat.
— Etxebizitzetako instalazioen, etxetresna elektrikoen edo altzarien
mantentze lana.
— Guztiek erabiltzen dituzten guneak garbitzea.
— Eguneroko oinarrizko jarduerak egiten laguntzea.
— Bitartekaritza lana egitea, arazoak edo kexak daudenean.
— Zerbitzuaren erabiltzaileengan gertatzen diren aldaketak
gainbegiratzea.
— Erabiltzaileekin lotutako edozein gertaera garrantzitsu Gizarte
Zerbitzuei jakinarazi beharko zaio. Honakoak besteak beste:
— Etxebizitzen garbiketa.
— Harreman arazo larriak.
— Sortu litezkeen arazoak.
— Gaitasun kognitiboen aldaketa.
I. TITULUA
ARAUDI KOMUNA
I. KAPITULUA. ERABILTZAILEAK
6. artikulua. Zerbitzua
eskuratzeko baldintzak.
Balio anitzeko etxebizitzetan sartu ahal izateko, eskatzaileek
baldintza hauek bete beharko dituzte:
Aldagaia: Udalerrian bizitzea.
— Zumaian erroldatuta egotea: Gutxienez eskaera data baino 24 hilabete
lehenago.
Baldintza hau ez da beharrezkoa izango Zumaian jaio eta familiarekin
berriz elkartzeagatik edo gizarte arrazoiengatik Zumaian berriz bizi nahi
dutela argudiatzen dutenentzat.
Dena dela ere, unean uneko egoeraren arabera eta aurreko baldintza
bete gabe ere, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek familiarekin berriz elkartzeko
egoerak edo beste zenbait egoera kontuan hartuko ditu, betiere egoera horiekin
herriarekiko behar adinako lotura (bai pertsonala, bai familiarekin
lotutakoa) frogatzen bada.
Aldagaia: Adina.
— 60 urtetik gorako pertsonentzat izango dira.
— Eskaera apartamentu bikoitzetarako egiten denean, baliabide hori
lortu ahal izango dute senar-emazteek, edo bikote harremana duten pertsonek,
edo familiarteko beste edozein harreman dutenek, betiere beste zirkunstantzia batzuk
egonda egokitzat jotzen bada, eta bietako batek 60 urte baditu.
— Salbuespenezko kasuetan baliabide hori lortu ahal izango dute adin
horretara iristen ez diren pertsonek, baliabide horretarako Gizarte Zerbitzuetako
teknikarien balorazio sozialak hala proposatu badu eta Udal Gizarte Zerbitzu
Batzordean oniritzia jaso badu.
Aldagaia: Autonomia.
— Eskatzailea eta bere apartamentuan berarekin bizi izango den pertsona
ere, pertsona autonomoak izango dira, eskaera egiteko unean indarrean egongo
diren neurketa-eskalen arabera.
— Salbuespen modura, baliabide honetan sar daitezke mendekotasun
ertaina duten pertsonak, Gizarte Zerbitzuetako teknikoen gizarte txostenak
horrela proposatzen badu, eta Gizarte Zerbitzuetako Batzordekideek aldeko
proposamenarekin.
— Urritasun fisiko, psikiko edo sozialak pertsona autonomoa izatea,
eta gainbegiratze maila txikia behar izatea, eta/edo pertsona horrek, bere
ardurapean, ohiko etxebizitzan bizitzeko gai ez den senitarteko edo laguna
izatea.
Halaber, kontuan hartu behar da pertsona horien osasunak eta autonomo
izateko gaitasunak pixkanaka okerrera egingo duela; beraz, beharrezkoa izango
da zerbitzu hau utzi eta pertsona horientzat egokiagoak izango diren
baliabideak ezartzea.
Ondorioz:
— Eskatzaileen ezkonlagunek ere etxebizitzan sartzeko aukera izango
dute, nahiz eta aurretik ezarritako baldintzak ez bete (adina, erroldatzea).
Halaber, familiako beste zenbait kidek ere (seme-alabek, anai-arrebek, etab.)
sartzeko aukera izango dute eskatzailearekin bizi eta ezinduak direla egiaztatzen
bada.
— Eskaera familia unitate batek egindakoa bada, mendekotasun mailako
pertsonek ere badute etxebizitza mota hauetan bizitzeko aukera, baldin eta
eskatzailea gai bada pertsona horrek behar duen zaintza emateko.
— Ez da onartuko besteekin harremanak izateko arazoak izan eta, beraz,
bizikidetza galaraz dezakeen inor.
— Balorazio taldeak erabakiko du eskakizun bakoitzaren egokitasuna,
pertsona bakoitzaren beharren eta mendekotasun fisikoaren, psikikoaren eta
sozialaren arabera.
— Etxebizitza bat eskatzen duen pertsonak etxebizitza horretan
jarraitzeko baldintzak betetzen ez dituenean (mendekotasun maila handitu
egin zaiolako edo laguna hil egin delako). Erreferentziako gizarte langileak,
erabiltzailearekin Arreta Plan Pertsonalizatu bat landuko du, bertan zehaztu
diren beharrak esku-hartzeen bitartez osatzeko.
7. artikulua. Balio anitzeko apartamentuan plaza bat lortzeko
baremazioa.
Aldagai bakoitzean lortutako puntuazioan oinarrituta sartu ahal izango
da adinekoa apartamentuan. Puntuazio horrek zehaztuko du eskatzaileak arlo
bakoitzean zenbaterainoko beharra duen.
Puntuatu beharreko aldagai bakoitzean, item bakarra aukeratu beharko
da.
a) Baremoa: Etxebizitza (gehienez 40 puntu).
— Etxebizitzarik ez edukitzea edo etxebizitzaren batean egoteko
modurik ez izatea, eta aterpetxeetan edo antzekoetan behin-behineko eta
larrialdiko arreta jaso arren, okupatutako plazan handik denbora gutxira utzi
behar izatea: 40 p.
— Epailearen aginduz egiaztatutako etxegabetzea: 40 p.
— Bera bizi den etxebizitza bizitzeko moduan ez dagoela aitortuta
egotea eta bitartekorik ez izatea bizitzeko moduko baldintzak dituen besteren
bat lortzeko (txosten teknikoa): 35 p.
— Beretzat espazio gutxi geratzen den etxebizitza batean bizitzea,
eta gainera familia-eremutik kanpo (pentsio batean edo beste batzuekin batera
partekatutako etxebizitza edo geletan): 30 p.
— Epailearen aginduz egiaztatu gabeko etxegabetzea, baina jabearen
jakinarazpen garbia jasota duena: 25 p.
— Aurreko egoera bera, baina bertatik berehala alde egin beharrik gabe:
20 p.
— Etxebizitzan oinarrizko ekipamendurik ez edukitzea eta frogatuta
badago ekipamendu hori eskuratzeko edo jartzeko zailtasunak daudela: 15 p.
— Alokairuan bizi den etxebizitzan oztopo gaindiezinak badaude, eta
horien ondorioz adineko pertsona isolatuta edo isolatuta geratzeko arriskuan
dagoenean eta bere bizi baldintzak zailagoak direnean: 15 p.
— Bere jabetzako etxebizitzan arkitektura-oztopo gaindiezinak
badaude, eta horien ondorioz adineko pertsona isolatuta edo isolatuta geratzeko
arriskuan dagoenean eta bere bizi-baldintzak zailagoak direnean: 5 p.
— Familiakoekin batera bizi den etxebizitzan denak pilatuta bizi
badira edo espazio txikiak badaude: 5 p.
— Bizi den etxebizitzak bertan bizitzeko moduko baldintzak baditu,
zerbitzu orokorretara jotzeko aukera du eta bizitoki egonkorra da: 0 p.
b) Baremoa: Pertsonaren egoera sozio-familiarra (gehienez
40 puntu).
— Seme-alabekin edo familiartekoekin bizi da edo etxebizitza partekatzen
du, baina gatazka larri eta etengabeak daude, tratu txarrak edo abandonu
fisiko eta/edo psikikoa, elkarbizitza txarra da, eta horregatik familiarekiko
arnasaldi bat edo kokapen egoki bat behar du: 40 p.
— Aurreko puntuan deskribatutako egoerara iristeko arriskuan dago: 35
p.
— Bakarrik bizi da, herri berean hurbileko familiartekoak bizi edo ez,
eta gizarte isolamendu egoeran dago, familiaren aldetik bizitoki egoki baten
aukerarik gabe: 30 p.
— Behar bezala justifikatutako bakardade eta segurtasun gabezia. Baita
norberaren zirkunstantziengandik eguneroko bizitzan kanpoko gainbegiraketa
behar duten pertsonak ere, hori egin ezean bere bizi-kalitateak okerrera
egingo lukeelako: 30 p.
— Aldi baterako familiartekoen edo beste batzuen etxeetan hartuta
daude, edo seme-alaba baten etxetik bestearenera txandaka dabiltza, eta
gainera familiartean tentsio-egoerak daudelako, arreta eta erreferentzia
egonkorrak beharrezkoak dira: 20 p.
— Eskaera egin duen adineko pertsonak uste badu, osotasunean hartuta,
bere beharrak ez daudela ondo beteta: 10 p.
— Bere ohiko etxebizitzetan bizi dira, bakarrik edo
familiartekoekin, arazo nabarmenik gabe, eta gizarte baliabide egokiak eskuratu
ditzakete: 0 p.
c) Baremoa: Ekonomia (gehienez 20 p.).
Atal honetan kontzeptu hauek puntuatuko dira:
— Edozein kontzepturengatik jasotzen diren aldizkako diru-sarrerak
(pentsioak, diru-laguntzak, bankuko interesak, errentak, etab.).
— Ondasun higigarriak.
— Ondasun higiezinak.
c.1) Aldizkako diru-sarrerak.
— Pertsona bakarrarentzat.
Honenbesteko diru-sarrera izatea: Lanbide arteko gutxieneko soldata
(LSG 14 paga) bestekoa edo gutxiago: 10 puntu.
%101etik %150era: 8 puntu.
% 151tik %200era: 4 puntu.
%201etik %250era: 2 puntu.
%250etik aurrera: 0 puntu.
— Senar-emazte, ezkontide (baita izatezko bikoteak ere) edo
senitartekoen kasuan edo apartamentu bererako batera egindako eskaera:
Honenbesteko diru-sarrera izatea: Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) %120
edo gutxiago: 10 puntu.
%121etik %180era: 8 puntu.
% 181tik %240era: 4 puntu.
%241etik %300era: 2 puntu.
%300k aurrera: 0 puntu.
c.2) Ondasun higigarriak.
— Pertsona bakarrarentzat.
Honenbesteko aurrezkiak izatea: Urteko lanbide
arteko gutxieneko soldata (LGS) 4 aldiz edo gutxiago: 5 puntu.
LGS 4tik 8ra aldiz: 4 puntu.
LGS 8tik 12ra aldiz: 2 puntu.
LGS 12 aldiz baino gehiago: 0 puntu.
— Senar-emazte, ezkontide (baita izatezko bikoteak ere) edo
senitartekoen kasuan edo apartamentu bererako batera egindako eskaera.
Honenbesteko aurrezkiak izatea:
Urteko lanbide arteko gutxieneko soldata 5 aldiz edo gutxiago: 5
puntu.
LGS 5etik 9ra aldiz: 4 puntu.
LGS 9tik 13ra aldiz: 2 puntu.
LGS 13 aldiz baino gehiago: 0 puntu.
c.3) Ondasun higiezinak.
— Pertsona bakarrarentzat.
Jabetzaren katastro-balioa honenbestekoa izatea: Lanbide arteko gutxieneko
soldata (LGS) 4 aldiz edo gutxiago: 5 puntu.
LGS 4tik 8ra aldiz: 4 puntu.
LGS 8tik 12ra aldiz: 2 puntu.
LGS 12 aldiz baino gehiago: 0 puntu.
— Senar-emazte, ezkontide (baita izatezko bikoteak ere) edo
senitartekoen kasuan edo apartamentu bererako batera egindako eskaera:
Jabetzaren katastro-balioa honenbestekoa izatea: Lanbide arteko gutxieneko
soldata (SMI) 5 aldiz edo gutxiago: 5 puntu.
LGS 5etik 9ra aldiz: 4 puntu.
LGS 9tik 13ra aldiz: 2 puntu.
LGS 13 aldiz baino gehiago: 0 puntu.
II. KAPITULUA. ‑ONARPEN
PROZEDURA
8. artikulua. Eskaerak hartzea.
Balio anitzeko etxebizitza bat esleitzeko prozeduran eskaera egitea
da lehenengo pausoa. Horretarako, Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak
araututako eredu bat prestatu du.
9. artikulua. Dokumentazioa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
NORTASUNA.
— Eskatzailearen eta laguntzailearen NANaren fotokopia.
— Familia liburuaren fotokopia.
— Banandutako bikotea: Hitzarmenaren ebazpena eta azken ordainketaren
agiria.
— Lan bila aritzearen ziurtagiria (lanerako adina duten familiakide
guztiena).
— Gaur egun langabetua izatearen ziurtagiria.
BALIABIDEAK ETA ONDAREA.
— Ordainketa egitea nahi den kontu zenbakiaren fotokopia (20 digitu).
— Gaur egungo saldoa eta azken 12 hilabeteetako batez bestekoak.
— Hipoteka mailegua: Azken hilabeteko ordainketaren agiria eta gaur
egungo egoeraren bankuko ziurtagiria (ordaintzeko gelditzen den diru eta
hilabete kopurua).
— Balio anitzeko etxebizitza biziko diren familia unitateko kide
guztiek azken 4 urteetako ondasunen ziurtagiria eskatu beharko dute.
DIRU-SARRERAK.
— Familia unitatearen diru-sarreren frogagiriak (familia unitatea etxebizitza
berean bizi den pertsona taldea da, ondorio hauetarako).
— Balio anitzeko etxebizitzan biziko diren familia unitateko kide
guztien diru sarreren frogagiria (soldatak, pentsioak, aurrezki orriak,
eperako aurrezkiak).
— Pentsioduna: Urteko pentsioaren edo pentsioen GSIN ziurtagiria.
— Langabetuak: Langabeziako diru- laguntzaren ziurtagiria edo
Subsidioaren ziurtagiria.
— DBL-EPO-ren onuradunak (hala badagokio): Hartzailea izatea egiaztatzen
duen agiria eta hileroko diru-kopurua.
— Azken Errenta Aitorpenaren fotokopia. Aitorpenik ezean eskatzaileak
eta etxebizitzan biziko diren familia unitateko kide guztiek Ogasunaren
ziurtagiri bat lortu beharko dute, aitorpena egitera behartuta ez daudela frogatzeko.
— Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik beharrezkotzat jotzen duen beste
edozein dokumentu.
ETXEBIZITZAREN INGURUKO DATUAK.
— Etxebizitza jabetzan: OHZren azken ordainagiria.
— Etxebizitza alokairuan, berrakuran edo apopilotzan: Alokairuaren
kontratua eta azken bi hilabeteetako ordainketen ziurtagiria.
— Etxebideko eskaeraren erregistro ziurtagiria.
— Udalak beharrezkotzat hartzen duen beste edozein dokumentazio.
10 .artikulua. Ebazpena.
Eskatzailearen dokumentazio guztia jaso ondoren, Oinarrizko Gizarte
Zerbitzuak horren gizarte egoera baloratuko du. Txosten teknikoa egin ondoren,
kasu bakoitzari dagokion ebazpena proposatuko dio Gizarte Zerbitzuetako
Batzordeari. Ondoren, erakunde eskudunak hartuko du azken erabakia.
11. artikulua. Itxaron
zerrendak.
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak egingo ditu itxaron zerrendak
eta erreserba zerrendak, hutsik geratzen diren tokiak bete ahal izateko.
Plaza bat hutsik geratzen denean, eta eskaera egin zenetik denbora
pasa bada, kasua berrikustea erabaki daiteke, eskaera egin zen unean jarritako
baldintzak eta baremoak oraindik betetzen ote dituzten egiaztatzeko. Horren
ondorioz, gerta daiteke sartzeko baldintzak ez betetzea eta eskaera ez onartzea.
12. artikulua. Balio anitzeko
apartamentuetan sartzea.
Plazaren esleipendunak Udalak edo zerbitzuaren gestioa daraman
enpresak jarritako egunetan sartu beharko dira apartamentuetan, eta hori
egiteko gehienez 30 eguneko epea emango zaio. Epe horretan sartzen ez badira
esleipena galduko dute, ezinbesteko edo ezusteko kausa izan ezik. Azken horiek
behar bezala egiaztatu beharko dira eta Gizarte Zerbitzuetako batzordeak
baloratuko ditu.
13. artikulua. Erabiltzaile
izateari uztea.-.
Erabiltzaileek balio anitzeko etxebizitza utzi egin beharko dute
arrazoi hauengatik:
— Erabiltzaileak berak hala nahi izan duelako. Asmo hori espresuki eta
argi adierazi beharko du.
— Erabiltzailea zigor baten ondorioz etxebizitzatik bota dutelako.
— Erabiltzailea hil egin delako.
— Arrazoirik eman gabe behin eta berriz –edo tarteka– etxebizitzatik
kanpo bizi izan delako (oporretako urteko 45 egunak ez dira kontuan hartuko).
— Etxebizitzan bizi ahal izateko aukera eman zion egoera aldatu egin
delako, erabat edo neurri batean.
III. KAPITULUA. ‑FUNTZIONAMENDUKO
BARNE ARAUDIA
14. artikulua. Funtzionamendu
arauak.
Apartamentuek ondo funtzionatuko badute beharrezkoa da guztion
ahalegina, bai egoiliarrena, bai langileena; hortaz, funtzionamendu egokia eta
elkarbizitza errazteko beharrezkoa izango da gutxieneko arau batzuk finkatzea.
— Araudiaren gai orokorrak.
Apartamentuak ohiko etxebizitza modura erabil daitezke.
Balio anitzeko apartamentuetan bizi direnek behar den errespetu eta
begirunea izango diete gainerako egoiliarrei, elkarren artean bizikidetza baketsua
izan dezaten. Era berean, etxebizitzetako instalazioak ondo zainduko
dituzte, bertan dauden ondasunak kaltetu gabe.
Egoiliarrak ez dira beste egoiliar baten apartamentuan sartuko haren
baimenik gabe.
Egoiliarrek objektu bat aurkitu edo galtzen badute arduradunari
jakinaraziko diote.
Apartamentu barruan ez da gainerako egoiliarrak molestatzeko moduko
zaratarik egingo. Eta apartamentuetatik kanpo ere besteen atsedena galaraziko
duen egoerarik ez da sortuko, esate baterako, elkarrizketa ozenekin,
pasilloetan haur jolasekin, ateen danbatekoekin edo antzekoekin.
Egoiliarrak berak arduratu behako dira beren bizitzaz eta behar pertsonalez:
Botikak, elikadura.
Balio anitzeko apartamentuetan bizi direnek ezingo dute inolako
obrarik egin, aurretik Udalaren baimenik eduki gabe.
Baldin apartamentu batean bizi den egoiliarrak hango giltza galtzen
badu, zentroko arduradunari jakinaraziko dio.
Aldian-aldian babespeko apartamentuetako arduradunak apartamentuak
ikuskatuko ditu, egoera eta ordena nola dagoen ikusteko, eta garbitasuna edo
higienea mantentzearren edozein arropa, tresna edo objektu erretiratu ahal
izango du.
— Garbitasuna e higienea.
Erabiltzaileek txukun eta garbi ibiltzen saiatuko dira, zentroko
langileek garbitasunari eta janzkerari buruz esaten dutenari kasu eginez.
Apartamentua garbi-garbi mantendu behar da.
— Etxebizitzatik ateratzea eta bisitak.
— Erabiltzaileek jakinarazi egin beharko dituzte gertueneko
senitartekoen helbide aldaketak edota horien telefono zenbakien aldaketak.
— Erabiltzaileek askatasun osoa dute etxebizitzatik nahi dutenean
ateratzeko eta sartzeko. Horretarako, bakoitzak bere giltza izango du.
— Erabiltzaile batek gaua etxebizitzatik kanpo igaro behar duenean,
gutxienez 24 orduko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dio arduradunari.
Egoera hori urtean 45 aldiz gertatuko da gehienez.
— Langileak edo beste erabiltzaileak min ditzaketen eztabaidarik edo
istilurik ez izaten ahalegindu behar da.
— Bisitei dagokionez, ez da ordutegi zorrotzik
ezarriko. Bakoitzak bere sen ona erabili beharko du.
— Erabiltzaileek, erabiltzaile izateagatik, eskubide osoa dute etxebizitzako
instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko. Horien senitartekoek, lagunek edo
bestelako pertsonek ez dute, ordea, eskubide hori izango.
— Etxebizitzetan ezin izango du bizi erabiltzaile izendatuta ez
dagoen beste inor.
— Etxebizitzatik kanpo egoiliarrak izan ditzakeen arreta beharrak.
Apartamentuetako erabiltzaile bat gaixotu dela eta ospitaleren batera
eraman behar bada, familia arduratuko da ospitaleko osasun-laguntzaz, gaixoa
zaindu, arreta eskaini eta bisitatzeaz.
Erabiltzailea ospitalean, oporretan, familia edo lagunak bisitatzen
dagoen bitartean, babespeko etxebizitzako zerbitzua ez da erabiltzailea
atenditzeaz eta berekin egoteaz arduratuko, egoeraren jarraipena egingo duen
arren.
— Altzariak.
— Erabiltzaileek, hala nahi badute, beren gauza pertsonalak etxebizitzan
jartzeko aukera izango dute, betiere haiei emandako lekuan horiek sartzeko
leku eta baldintza aproposak egonez gero. Udalak ez du bere gain hartuko
baliozko gauza pertsonalekiko ardurarik, ezta horien mantentze lanekiko edo
garbiketarekiko ardurarik ere.
— Erabiltzaileek salbuespenezko kasuetan soilik eramango dituzte altzariak
etxebizitzara, aurretik zerbitzuko arduradunak berariazko baimena eman
ondoren. Altzari horiek ondo sartu behar dute, eta baldintza egokiak izan
behar dituzte. Erabiltzaileak bere kabuz eraman beharko ditu altzariak.
— Etxebizitzan bizitzeari uzterakoan, erabiltzaileak hasieran
aurkitu zuen bezalaxe eman beharko du etxea. Astebeteko epea izango du bere
gauza guztiak ateratzeko eta, hori egingo ez balu, gauza horiek Udalaren
eskuetan geratuko dira.
— Segurtasun neurriak.
— Ez da asfixia edo sutea eragin dezakeen tresnarik erabiliko, ez
gasekorik, ez elektrikorik, ez bestelakorik.
— Ezin da ezer bota komunetik edo leihotik.
— Etxebizitzako tresna edo altzari bat hondatzen bada edo horren
funtzionamenduan ohikoa ez den zerbait sumatzen bada, beti eman behar zaio
horren berri arduradunari, horiek konpondu ahal izateko.
— Zalantza, iradokizun eta erreklamazioak.
Balio anitzeko apartamentuetako edozein egoiliarrek zalantza,
iradokizun edo erreklamazioren bat egin nahi badu, bi gauek ditu: Zentroko
koordinatzaileari ahoz zuzenean adieraztea edo iradokizun-ontzian idatzita
uztea; aldian-aldian helburu horrekin egiten diren bileretan azaltzea; edo
zuzenean udaleko gizarte zerbitzuetako arduradun teknikoarena jotzea.
Arau hauetan agertzen ez diren gai guztiei dagokienez, Udaleko
teknikariek diotena egingo da, aurrez Gizarte Zerbitzuen Batzordeari
informazioa eman eta gero.
15.artikulua. Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
15.1. Erabiltzaileek erabateko askatasuna izango dute,
betiere bizikidetzarako arauek ezartzen dituzten mugen baitan.
Erabiltzaileek eskubide hauek dituzte:
— Etxebizitza erabiltzeko eskubidea.
— Norberaren izaera, giza duintasun eta intimitatearekiko errespetua.
Ezingo da inor baztertu ez gizarte mailan, ez ekonomikoan, ezta maila moralean
edo ideologikoan ere.
— Bakoitzak behar duen informazioa jasotzeko eskubidea, bai ahoz, bai
idatziz.
— Prozesuan erabiliko den informazio guztia isilpean gordeko dela bermatzen
duen eskubidea, baldin eta legeak ez badu informazio hori eskatzen.
— Zerbitzu orokorrak eta administrazio zerbitzuak modu egokian funtzionatzeko
eskubidea. Bizitzeko baldintza egokiak edukitzeko eskubidea, baita
garbitasun, segurtasun, errespetu eta intimitate baldintza egokiak edukitzekoa
ere.
— Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkezteko ohiko bideak erabiltzeko
eskubidea.
— Egunez familiaren eta lagunen bisitak izateko eskubidea.
— Urtean gehienez 45 eguneko oporraldiaz gozatzeko eskubidea. Dena
dela ere, pertsona batek gaua etxebizitzatik kanpo igaro nahi badu,
arduradunari aldez aurretik jakinarazi beharko dio.
— Behar izanez gero, erabiltzaileek behar dituzten gizarte zerbitzuak
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak kudeatzeko eskubidea.
— Erabiltzaileak etxebizitzaz aldatu ahal izango da, betiere
–eskaeraren arabera– aldaketa hori beharrezkotzat jotzen bada zerbitzua
hobeto kudeatu ahal izateko.
— Erabiltzaileak bere etxebizitzako giltza edukitzeko eskubidea,
indibidualizazio printzipioa bete ahal izateko. Halere, arduradunak ere giltzaren
kopia bat izango du, beharrezkoa denean erabili ahal izateko.
— Erabiltzailearen mendekotasun maila handituko balitz eta ezin izango
balu etxebizitza horretan bizitzen jarraitu, eskubidea izatea Oinarrizko
Gizarte Zerbitzuak beharrezko gestio guztiak egin ditzan, pertsona hori
baliabiderik egokiena izateko.
15.2. Balio anitzeko etxebizitzako erabiltzaileek
betebehar hauek izango dituzte:
— Etxebizitza eta ekipamendu guztiak zaindu beharko dituzte.
— Etxebizitza utzi nahi edo utzi behar izanez gero, arduradunari
jakinarazi beharko diote, hilabeteko aurrerapenarekin.
— Instalazioak zaindu egin beharko dituzte, eta altzari, tresna eta
ematen zaizkion beste gauza guztiak bereak balira bezala zaindu.
— Erabiltzailearen osasunak okerrera egingo balu, udalaren erabakia
onartu egin beharko du.
— Gizalege eta bizikidetza arauak errespetatu beharko dituzte, bai
guztiontzako guneetan, baita etxe barruan ere.
— Arduradunari utzi egin beharko diote etxebizitzan sartzen, pertsona
horrek izango baitu segimenduaren eta funtzionamendu egokiaren ardura.
— Telefono linea kontratatu eta teleasistentzia zerbitzuaren eskaera
egin.
— Etxebizitzan bizitzeagatik ezarritako diru kopurua behar den
garaian ordaindu beharko dute. Alde horretatik, erabiltzaileen diru sarreretan
aldaketaren bat gertatuko balitz (adostutako diru kopurua finkatzeko erabili
izan den edozein diru-sarrera, alegia), horren berri eman beharko dute aldaketa
gertatu eta 15 egunen buruan:
— Pertsonak jasotzen duen diru- sarreren aldaketa, bai motari, bai
zenbatekoari dagokionez.
— Ondarea areagotu edo murriztu izana.
— Dirua lortu izana, eskubide ekonomikoak gauzatu dituztelako.
16. artikulua. Diziplina
araubidea.
a) Hutsegiteak.
Babespeko apartamentuetako egoiliarren ardura izango dira
instalazioetan egitez edo ez-egitez eragindako kalteak eta liskarrak. Horrez
gain, egite edo ez-egite horiengatik erantzukizun zibila edo penala ere izan
lezakete, dagokion auzitegi eta epaitegietan exijitu ahal izango dena.
Egoiliarrek araudi honetan aurreikusitako hutsegiteren bat egiten
badute, Administrazio Prozedurari buruzko legeak oro har ezartzen duen
zehapen-prozedura ezarriko zaie. Ondorio horietarako, hona hemen hutsegiteen
sailkapena:
a.1.) Hutsegite arinak.
a.2.) Hutsegite larriak.
a.3.) Hutsegite oso larriak.
a.1.) Hutsegite arinak:
— Beste erabiltzaile batekiko edo zerbitzura atxikitako langileekiko
errespetu falta erakustea, tratu okerra emanez, inongo begirunerik gabeko
jokamoldeak erakutsiz edo hitz desegokiak esanez.
— Edozein liskar, haserre edo borroka bultzatzea edo horietan parte
hartzea.
— Etxebizitzako altzariak, tresneria, objektuak edo instalazioak
erabiltzeko orduan, pertsonaren adinari edo egoera fisikoari leporatu ezin
zaizkion deskuidu edo zabarkeriak egitea.
— Norbere garbitasunari, beste egoiliarrekiko harremanari eta beste
kontu batzuei buruz apartamentuetako arduradunek egoiliarrari emandako
aginduak behin eta berriz ez betetzea.
— Instalazioak edo etxebizitzako bitartekoak gaizki erabiltzea edo
bertako jarduerak behar bezala egiten ez uztea.
— Oro har, ordenantza honetan deskribatzen diren betebeharren ez-betetze
arina.
a.2.) Hutsegite larriak:
— Hutsegite arinak hirutan edo gehiagotan egitea.
— Balio anitzeko apartamentuetan egin beharreko jarduerak nahita eta
sarritan oztopatzea.
— Bizikidetzako arauak sarritan hondatzea, apartamentuen barruan
ezinegona eta haserrea sortuz.
— Apartamentuetako beste egoiliarrak eta langileak mintzea irainen eta
biraoen bidez edo beste edozein errespetu falta erakutsiz.
— 24 ordu baino gehiago edo hiru egun baino gutxiago etxebizitzatik
kanpo egon eta horren berri ez ematea.
— Tasaren ordainketan atzeratzea arrazoirik gabe.
— Instalazioetakoak, langileenak edo beste edozein egoiliar edo
bisitarienak diren ondasun edo objektuak lapurtzea.
— Iruzur eginez edo ardura gabe kalte arinak eragitea egoiliarrei edo
zerbitzuko langileei eta baita apartamentuetan, instalazioetan edo hango
materialetan ere.
— Egoiliarraren familiarteko eta/edo lagunen batek babespeko
apartamentua erabiltzea bizi izateko, aldi baterako bada ere.
— Bere espedienteari buruzko datu pertsonalak edo apartamentua erabiltzeari
buruzkoak faltsutu edo ezkutatzea.
a.3.) Hutsegite oso larriak:
— Hutsegite larriak hirutan edo gehiagotan egitea.
— Hiru egun baino gehiago etxebizitzatik kanpo egon eta horren berri
ez ematea.
— Babespeko apartamentuetako egoiliarrak edo gainerako langileak jotzea
edo horiei tratu txarrak ematea.
— Aitorpenak faltsutu eta ezkutatzea edo erabiltzaile izaerarekin
zerikusia duten datu okerrak eta garrantzitsuak ematea etekina ateratzeko.
— Apartamentuko ondasunetan edo bizikidetzan kalte handiak edo
nabarmenak egitea.
— Obrak egitea, aldez aurretik Udalaren baimena jaso gabe, nahiz eta
hobekuntzak egiteko izan.
— Prezio publikoa ez ordaintzea edo zorraren aitorpen agiria sinatzeari
uko egitea.
— Egoiliarren gaitasun ekonomikoan aldaketa handia eragin badute, bere
diru-sarrerak handitu direla jakinarazteko duen obligazioa ez betetzea.
— Hirugarren pertsonei apartamentuan bizi izaten uztea.
— Babespeko apartamentua ez erabiltzea ohiko etxebizitza bezala 45
egunetan baino gehiagotan, inongo arrazoirik gabe.
b) Zehapenak.
Arestian sailkatutako hutsegiteak egiten dituzten egoiliarrei honako
zehapenak jarriko zaizkie:
b.1.) Hutsegite arinak eginez gero:
— Kargu hartuko zaie ahoz edo idatziz.
Kudeaketaz arduratzen den enpresak jarriko ditu zehapenak, aldez
aurretik Gizarte Zerbitzuak jakinaren gainean jarri eta honek onartu ondoren.
b.2.) Hutsegite larriak eginez
gero:
— Ohartaraztea kanpora bidal dezaketela.
— Kanpora bidaltzea gehienez ere hiru
hilabeterako.
Alkatetzaren dekretu bidez jarriko da
zehapena, aldez aurretik enpresak Batzorde Teknikoari egoeraren berri eman eta
honek txostena egin ondoren.
b.3.) Hutsegite oso larriak eginez
gero:
— Balioanizdun apartamentuetatik kanpora bidaltzea
aldi baterako, gutxienez 3 eta gehienez 6 hilabeterako; zenbait kasutan,
ordea, alarma soziala eraginez gero behin betiko bidaltzea ere gerta daiteke.
— Apartamentua izateko eskubidea iraungitzea.
Alkatetzaren dekretu bidez ezarriko da
ebazpena, aldez aurretik enpresak edo gizarte langileak Batzorde Teknikoari
egoeraren berri eman eta honek txostena egin ondoren.
Zehazpenaren preskripzioa.
— Hutsegite arinek handik bi hilabetera
preskribituko dute.
— Hutsegite larriek handik sei hilabetera
preskribituko dute.
— Hutsegite oso larriek handik urtebetera
preskribituko dute.
Betiere denboraldi horietan zehar interesatuari jakinarazi ez bazaio
espedienteari hasiera eman zaiola.
Hutsegiteak ebaztea.
Arautegi honetan esandakoari dagozkion hutsegiteek, dagokion organoak
ebatziko ditu.
Arautegi honetan aurreikusitako hutsuneei zehapenak jartzeko
prozedura, 2/1998 Legea, otsailaren 20koan finkatuta dago, Euskal Autonomi
Erkidegoko administrazio publikoen ahalmen zehatzailearena.
IV. KAPITULUA. ERREGIMEN EKONOMIKOA
17. artikulua. Zerbitzua
eskuratzeagatik ordaindu beharreko tasa.
Zumaiako Udaleko ordenantza fiskaletan finkatuko da urtero, balio anitzeko
apartamentuetako bizitoki zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasa.
18. artikulua. Zerbitzuaren
finantzaketa.
Zerbitzuaren urteroko finantzaketa diru iturri hauen bidez egingo
da:
— Erabiltzaileek ordaindutako dirua.
— Erabiltzaileei emandako dirua, apartamentuaren kuota ordaintzeko.
Tasak Udalak erabakiko ditu, dagokion Zerga Ordenantzaren bidez.
Zerbitzu hau eskuratzeagatik ordaindu beharreko kopurua desberdina
izango da etxebizitza motaren arabera:
a) A motako etxebizitza (40,30 m˛, 41,55 m˛).
b) B motako etxebizitza (43,50 m˛).
c) C motako etxebizitza (54,65 m˛).
19. artikulua. Erabiltzaileek
ordaindu beharrekoa.-.
Etxebizitza zerbitzu hau eskuratu ahal izateko, erabiltzaileek
dituzten diru- sarrera eta ondasun guztiak hartu beharko dira kontuan.
Horretarako, erabiltzaile bakoitzak bere diru-sarreren frogagiri guztiak eta
bere ondasun higigarriei eta higiezinei buruzko zinpeko aitorpena prestatu
beharko ditu.
Erabiltzailearen eta harekin biziko direnen higigarrien guztirako per
capita ondarea 6.000 eurotik gorakoa bada, balio anitzeko etxebizitza
soberakin horrekin ordaindu beharko dute. Aipatutako kopuru horrekin, berriz,
norberak nahi duena egin ahal izango du.
Erabiltzailea egun batzuetan etxebizitzatik kanpo egon bada ere,
hilero dagokion diru kopuru guzti-guztia ordaindu beharko du.
Ezarriko da etxebizitza erabili den egunen araberako kuota proportzionala:
Erabiltzaileak alta eman duen hilean, eta teknikoki arrazoitu dagoen kasuetan
emango da.
Ordaintzeko modua: Sinatutako kontratuan adostutakoaren eran ordaindu
beharko dute kuota, eta nahitaezkoa izango da kontu korronte baten zenbakia
ematea, kontu horretatik dirua kobratu ahal izateko. Zehaztutako epean zorrak
ordaintzen ez badira, premiamendu bidetik eskatuko dira eta zordunek %20ko
errekargua ordaindu beharko dute.
20. artikulua. Erabiltzaileak
Udalak ezarritako diru kopurua ordaindu izatea.
Eskatzaileak eta balio anitzeko etxebizitzan harekin biziko diren
senitartekoek ez badute hileko kuota ordaintzeko behar adina diru, Udalari
laguntza eskatzeko aukera izango dute. Horretarako, dokumentu hauek gehi
aurrez zehaztutakoa 19. artikuluan prestatu beharko dituzte:
Eskaera: Dokumentu horretan, eskatzaileak azaldu egin beharko du
zergatik ezin duen balio anitzeko etxebizitzari dagokion kuota ordaindu.
Erabiltzaile batek, hileko kuota ordaintzeko behar adina eskudiru
eduki ez arren, bere ondareekin diru kopuru hori ordaintzeko aukera izango
balu, pertsona horren erantzukizuna izango da hilean zor duen dirua ordaintzea,
horretarako ondareaz baliatu behar izango balu ere.
Erabiltzaile batek diru-sarreretan edo ondarean aldaketaren bat izango
balu, 15 egun natural igaro aurretik eman beharko du aldaketa horren berri
Gizarte Zerbitzuetan, egoera berriaren balorazioa egin ahal izateko. Erabiltzaileen
egoera ekonomikoa urtero berrikusiko da.
21. artikulua. Udalaren
diru-laguntzak balio anitzeko etxebizitzaren kuota ordaintzeko.
Udalaren diru-laguntza hau izango da: Erabiltzaileak balio anitzeko
etxebizitzan bizitzeagatik ordaindu behar duen diru kopuruari erabiltzaileari
gastatzeko dagokion diru kopurua kenduta geratzen den diru kopurua.
Norberak gastatzeko dirua lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 da
(14 paga), erabiltzailea bakarra bada. Pertsona bakarra izan beharrean bi pertsona
badira, aurreko kopuruari %30 gehituko zaio. Eta hirugarren kide bat egongo
balitz, berriz, beste %9. Azkenik, laugarren kideagatik %7,7 gehituko litzateke.
Zumaiarrak ez diren erabiltzaileen kasuan, jatorriko Udalaren diru
laguntzarekin eta erabiltzailearen diruarekin ordainduko da hileroko diru
kopurua. Beraz, jatorriko Udalak ordainduko du kasu bakoitzari dagokion
diferentzia ekonomikoa.
V. KAPITULUA. ‑IRADOKIZUN
ETA KEXAK AURKEZTU, IZAPIDETU ETA EBAZTEA
Balio anitzeko apartamentuetako egoiliarrek zuzenean parte hartu
ahalko dute zerbitzuen funtzionamenduan, denbora guztian edo momentu jakin batzuetan,
horretarako iradokizunak eta kexak aurkeztuz. Zerbitzuaren erabiltzaile ez
izanagatik bisitari, laguntzaile eta/edo senitarteko modura zerbitzuarekin
nolabaiteko harremana duten beste pertsona batzuek ere erabili ahal izango
dute parte hartzeko bide hau.
Iradokizun eta kexak aurkezteko honako bideak jarriko dira erabiltzaileen
eskura:
1. Kexa eta iradokizunen ontzia: Ondo ikusteko moduko
tokian eta eskura egongo da jarrita, eta bertan utzi ahalko da idatzia.
2. Iradokizun eta kexak dagokionari postaz, posta
elektronikoz edo faxez bidaltzeko aukera egongo da.
3. Kexa-liburua egongo da eta egoiliar guztiek erabili ahal
izango dute; konfidentzialtasuna momentu guztian bermatuko da.
Iradokizunak izapidetu eta ebazteko.
Egon diren iradokizunak eta/edo kexak eta horien bideragarritasuna
aztertu ondoren, egin direnetik gehienez ere 30 egun balioduneko epean erantzun
egin beharko zaie egoiliarrei.
Idatzia egin beharrean ahoz erantzun ahalko da baldin eta
erreklamazioa egin duen egoiliarra erabat gustura badago egin diren jarduerekin
edo eman zaizkion azalpenekin.
Erreklamazioak egiteko beste bide batzuk.
Kexak jartzeak ez du eragozten
administrazio-errekurtsoa jartzeko edo epaitegietara jotzeko bidea. Horrez
gain, indarrean dagoen legediak ezarritako beste edozein erreklamazio-bide
erabili ahal izateko zehaztuta dauden legezko epeen iragaitea ere ez du etengo.
ORDENANTZAREN URRAKETA
Gizarte Zerbitzuen Batzordeak erabiltzaile
batek edo haren senitartekoek arautegi honetan eskatzen diren baldintzei
buruz gezurrak esan dituztela jakin eta horiek behar den bezala frogatuko
balitu, pertsona horrek berehala utziko lioke erabiltzaile izateari. Neurri
horrekin arautegi honetako 16. artikuluan ezarritako zigorra aplikatuko litzateke.
Hori gertatuko balitz, eskatzaileari jakinaraziko litzaioke erabakia, eta
Udalak, berehala, egoki iruditzen zaizkion izapideak egiteari ekingo dio, ordaindutako
kopurua itzul dakion. Eta hutsegite jakin horretan engainuzko jokabidea
hautematen badu, jurisdikzio penalean salatuko luke gertaera hori.
AZKEN XEDAPENA
Arautegi hau indarrean sartuko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.