Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

245. zenbakia Data 2013-12-26 100 orria

7 Udal Administrazioa

ASTEASUKO UDALA
2014. urterako Ordenantza Fiskalen behin betiko onarpena.

ASTEASUKO UDALA

Iragarkia

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik gabe igaro denez, finko eta behin betiko­tzat ­jotzen da Udalba­tza­rrak, 2013ko urriaren 30ean eginiko osoko bilkuran 2014 urteko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenan­tza Fiskalak alda­tzeko onarturiko hasierako onespena, indarrean egongo diren tipo, kuota, tarifa eta Ordenan­tza Fiskalen aldaketak hauek izango direlarik:

Ordenan­tza arau­tzailean V. Atala sar­tzea onar­tzen da:

V.  ERREKARGUA

5. artikulua.  Etxe­bizi­tza erabilera duten ondasun higiezinek, subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko egoi­tza ez direnak.

Etxe­bizi­tza erabilera duten ondasun higiezinek, subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko egoi­tza ez diren –hirugarrenen kasuan errentamenduz edo lagapen bidez– eta etxe­bizi­tza erabilera duten ondasun higiezinek %25eko errekargua izango dute zergaren kuota likidoaren gainean. Errekargua zerga honen subjektu pasiboei exijituko zaie, haren sor­tza­pena zerga sor­tzen den une berean gertatuko da, eta urtero likidatuko da, kuotarekin batera.

Errekargu hau aplika­tze­aren ondorioetarako, Katastroaren arabera etxe­bizi­tza gisa erabil­tze­koak diren lokalak etxe­bizi­tza erabilera duten ondasun higiezin­tzat hartuko dira. Etxe­bizi­tza­ren eranskinak barruan sartuko dira, finka erregistral bakarra osa­tzen dutenean. Ondorio horietarako ere, presun­tzio egingo da etxe­bizi­tza erabilerako ondasun higiezin bat ohiko egoi­tza dela baldin eta, zergaren zor­tza­pen egunean, hura kokaturik dagoen udalerriko erroldan egiaztatuta badago bertan bizi denaren/direnen ohiko bizilekua dela.

Errekargua ez zaie higiezin hauei aplikatuko:

— Aloka daitezen erakunde publikoren baten eskura utzi­tako higiezinak.

— Hirugarren adineko egoi­tza­tan erroldatutako per­tso­nen titularitateko higiezinak.

— Ordenazioz kanpo dauden, aurri deklaratuta dauden edo hirigin­tzako kudeaketapean dauden higiezinak.

6. artikulua.  Errekargua aplika­tzeko kudeaketa prozedura berezia.

Udalak, ofizioz, ohiko egoiliarrik inskribatuta ageri ez zaien bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular izanik zerga honen subjektu pasibo direnen hasierako zerrenda egingo du.    

Zerrenda horretan sartuta dauden subjektu pasibo guztiei hau jakinaraziko zaie: Kasuan kasu onar­tzen den errekarguari lotuta dauden bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular­tzat sartu dituztela, behin-behinekoz. Horrela, subjektu pasiboek egoki deri­tzo­tena alegatu ahalko dute, behin betiko erabaki­tze­arren ea ondasun higiezina zein egoeratan dagoen, egiazko bizileku­tzat erabil­tze­ari edota errekargua ez aplika­tzeko baldin­tzak bete­tze­ari dagokionez.

Ondasunaren araubidea erabaki­tzeko behin betiko ebazpenaren jakinarazpena, soilik alegazioa tarteratu duten subjektu pasiboei egingo zaie. Eta, egoki baldin bada, zergaren erroldan sartuko dituzte, errekarguak zergapetutako ondasunen baten titular diren subjektu gisa.

Ondorioz indarreko V. Azken Xedapena VI Azken Xedapena izatera pasako da.

UDAL JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO PROBE­TXA­MENDU BEREZIA-GATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK

C)  Kiroldegiko abonuak:

                                                                         Euro

— Urte osokoa:       

Helduak (Tarifa Asteasu) .............................         125

Helduak (Tarifa Orokorra) ...........................         150

Gazteak (Tarifa Asteasu) .............................          95

Gazteak (Tarifa Orokorra) ...........................         120

Jubilatuak (Tarifa Asteasu) ..........................          70

Jubilatuak (Tarifa Orokorra) .........................          95

Hiru Hilabeteko abonua (Tarifa Asteasu) ......        57,5

Hiru hilabeteko abunua (Tarifa Orokorra) ......        72,5

Hilabeteko abonua (Tarifa Asteasu) ..............        32,5

Hilabeteko abonua (Tarifa Orokorra) ............        42,5

Eguneroko sarrera (Tarifa Asteasu) ..............            3

Eguneroko sarrera (Tarifa Orokorra) ............        3,75

Frontoiko ordua ...........................................          12

Frontoi aretoa futbolerako ............................          20

Gimnasioko ordua erreserba .........................          20

Ping-pong ordua ..........................................            3

— Urteko ikastaroak:

Aerobik bi egun astean (Tarifa Asteasu) .......         130

Aerobik bi egun astean (Tarifa Orokorra) ......         155

Aerobik hiru egun astean (Tarifa Asteasu) ....         185

Aerobik hiru egun astean (Tarifa Asteasu) ....         210

Mantenu gimnasia (Tarifa Asteasu) ..............         185

Mantenu gimnasia (Tarifa Orokorra) .............         210

3.adinekoen­tzat gimnasia (Tarifa Asteasu) ....         110

3. Adinekoen­tzat gimnasia (Tarifa Orokorra) .         135

Pilates (Tarifa Asteasu) ...............................         185

Pilates (Tarifa Orokorra) ..............................         210

Ciclo indoor Grupo 1 (Tarifa Asteasu) ...........         185

Ciclo indoor Grupo 1 (Tarifa Orokorra) .........         210

Ciclo indoor Grupo 2 (Tarifa Asteasu) ...........         185

Ciclo indoor Grupo 2 (Tarifa Orokorra) .........         210

Ciclo indoor Grupo 3 (Tarifa Asteasu) ...........         185

Ciclo indoor Grupo 3 (Tarifa Orokorra) .........         210

Ciclo indoor gazteen­tzat (Tarifa Asteasu) ......         .85

Ciclo indoor gazte (Tarifa Orokorra) .............         110

— Umeak:

Dan­tza astean egun bat ................................          60

Dan­tza astean bi egun ..................................          70

Antzer­kia ....................................................          70

Solfeo .........................................................         105

­Txistu .........................................................         190

Trikitixa 1.urtea ...........................................         120  
1go urtetik aurrera .......................................         150

Panderoa ....................................................         120

— Adultos:

Laboreak ....................................................         165

— Eskolaz kanpoko Kirolak:

Multikirolak .................................................          70

Judo ............................................................          70

Pelota .........................................................          70

Futbol .........................................................          70

Gimnasia rítmica ..........................................          70

Mahai tenisa ................................................          70

Pala ............................................................          70

Asteasu, 2013ko abenduaren 17a.—Maria Pilar Legarra Cortajarena, Alkaeta.            (11970)