Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

236. zenbakia Data 2013-12-12 51 orria

7 Udal Administrazioa

ZUMAIAKO UDALA
Udal etxebizitza tasatuen ordenantzaren 2. aldaketari hasierako onarpena ematea.

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

2013ko azaroaren 28ko ohiko batza­rraldian Osoko Bilkurak aho batez udal etxe­bizi­tza tasatuen ordenan­tza­ren 2. aldaketari hasierako onarpena ematea onartu zuen.

Apirilaren 2ko, 7/1985 toki-araubidearen oinarri Legearen 49. artikuluari jarraiki, akordioa hogeita hamar lan-egunez agerraldi publikoan jar­tzen da interesdunek alegazioak aurkez ditza­ten.

— Erabakiaren testua ­hitzez hitz:

«1.  Udal Etxe­bizi­tza tasatuen ordenan­tza­ren 2.2. artikuluan eta 4. artikulua alda­tzea, modu honetan geratuaz:   


2. artikulua. «Udal Etxe­bizi­tza Tasatuaren» kon­tzep­tua.

1.  Zumaiako udalerrian «Udal Etxe­bizi­tza Tasatuak (UET)» izango dira, beren salmenta edo alokairu prezioa mugatua izateagatik eta Ordenan­tza honetan zehaztutako gainerako baldin­tzak beterik, Udalak halako­tzat har­tzen dituenak. Etxe­bizi­tza bakoi­tza­rekin loturiko garaje eta trastelekuetara ere zabal­tzen da «Udal Etxe­bizi­tza Babestuaren (UET)» izaera.    

2.  Babes erregimen honetan sartuko dira:

a)  Izaera berdineko elementuek osaturiko egoi­tza eraikun­tza mul­tzo baten barnean dauden etxe­bizi­tzak, honako kasu hauetan:

1.  Hirigin­tza plangin­tzak espresuki erabilera horretarako kalifikaturiko lurzoruetan egiten badira.

2.  Egoi­tza lurzoru libreetan egiten direnean, etxe­bizi­tzen susta­tzailearen eta Udalaren artean akordioa edo hitzar­mena badago.

3.  Udal titulartasuneko lurzoruan egiten direnean, Udalak edo, hala behar badu, kudeaketaz ardura­tzen den udal elkarteak hala erabaki­tzen duenean.

b)  Izaera berdineko elementuez osaturiko egoi­tza mul­tzo baten barnean ez egon arren, lokal bat etxe­bizi­tza bilakatu ondoko emai­tza izanik erregimen orokorreko udal etxe­bizi­tza tasatu gisa har­tzen diren etxe­bizi­tzak.

c)  Udalak edo Zumaia Lan­tzen udal elkartearen etxe­bizi­tzak izaera berdineko elementuez osaturiko egoi­tza mul­tzo baten barnean ez egon arren, Udalba­tzak erabaki­tzen duenean.


4. artikulua.  Zumaiako Udal Etxe­bizi­tza Tasatuen ezaugarri orokorrak.

1.  Zumaiako Udal Etxe­bizi­tza Tasatuek, erregimen orokorra eta berezia bi erregimenetan, ez dute 90 m²(t) baino azalera erabilgarri handiagoa izango, behar bezala egiaztaturiko arrazoi teknikoengatik, eta Udalak aldez aurretik onartuta, 90 metro erabilgarri baino gehiagoko etxe­bizi­tzak egin behar direnean edo bereziki familia edo bizikide­tza-unitate handien­tzako direnean izan ezik, kasu horretan ez dituzte 120 m²(t) baino gehiago izango, eta sustapen bakoi­tzean gehienez ere guztizkoaren 100eko 5 erabiliko da horretarako.           

2.  Izaera orokorrez, Udal Etxe­bizi­tza Tasatu guztiek izango dituzte aparkaleku plaza bana eta trasteleku bana. Horiek ez dituzte, hurrenez hurren, 30 m²(t) eta 10 m²(t)  baino azalera handiagoak izango, eta Jabe­tza-erregistroan inskribatuko da etxe­bizi­tza­rekiko duten lotura hori. Hala ere, eraikun­tza zehatz ­batzuetan, teknikoki ezin badira aparkaleku edo/eta trasteleku horiek egin, edo ezin bada neurri horietara mugatu, behar bezala egiaztatu ondoren, Udal Administrazioak edo haren erakunde kudea­tzaileak baldin­tza hori kendu edo aldatu ahal izango du.

3.  Udal Etxe­bizi­tza Tasatuek, beren garaje eta trastelekuekin, dagokien hirigin­tza plangin­tza edo udal araudian edo, horrelakorik ez badago, Autonomi Administrazioaren Babes Ofizialeko Etxe­bizi­tza Tasatuetarako (BOET) zehaztutako teknika eta diseinu baldin­tzak beteko dituzte betiere, eta horiek zehazten ez diren bitartean, Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxe­bizi­tzei eska­tzen zaizkienak.

4.  Udalak edo Zumaia Lan­tzen udal elkartearen etxe­bizi­tzak izaera berdineko elementuez osaturiko egoi­tza mul­tzo baten barnean ez egon arren, Udalba­tzak erabaki­tzen duenean, eta etxe­bizi­tza horiek eraikita daudenean etxe­bizi­tzak Zumaiako Arau subsidiarioetan ezar­tzen diren bizigarritasun baldin­tzak bete beharko dituzte. Ezinbestekoa izango da etxe­bizi­tza irisgarritasun araudia bete­tzea ­etxe sarreraraino».      


Zumaia, 2013ko azaroaren 29a.—Iñaki Agirrezabalaga Alkorta, Alkatea.

(2680)   (11527)