Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

219. zenbakia Data 2013-11-18 92 orria

7 Udal Administrazioa

ZUMAIAKO UDALA
Tasatutako udal etxebizitzen ordenantzaren 13. artikuluan 3. atala sartzeari behin betiko onespena ematea.

ZUMAIAKO UDALA

Gaia: Tasatutako udal etxe­bizi­tzen ordenan­tza­ren 13. artikuluan 3. atala sar­tze­ari behin betiko onespena ematea.

Udalaren 2013ko irailaren 26ko ohiko osoko bilkuran Tasatutako Udal Etxe­bizi­tzen Ordenan­tza­ren 13. artikuluan 3 atala sar­tze­ari.go klausula sar­tze­aren hasierako onarpena eman zion.

Ordenan­tza hori 30 eguneko apean jendaurrean jarri zen, 2013ko urriaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, eta ez zenez aurkeztu interesdun aldetik inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatu ordenan­tza behin betiko onartu­tzat ematen da.

Beraz, Toki Jaurbidearen Oinarriak arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan eranskin gisa argitara­tzen da ordenan­tza­ren 13. artilkularen 3. klausuaren testu osoa.

Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitara­tzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Zumaia, 2013ko azaroaren 13a.—Ińaki Agirrezabalaga Alkorta, alkatea.

(2440)   (10644)

ERANSKINA

ETXE­BIZI­TZA TASATUEN TOKIKO ORDENAN­TZA

13. artikulua.  Onuradunek bete beharreko baldin­tzak.

1.  Dagozkion oinarrietan edo deialdian zehaztutakoa kontuan harturik, udal etxe­bizi­tza tasatu baten esleipenean onuradun izateko, eska­tzaileek honako baldin­tza hauek bete beharko dituzte ­gutxienez:

a)    Adin nagusikoa edo eman­tzi­patua izatea.

b)    Etxe­bizi­tza beharra izatea.

c)    ­Gutxienez azken bi urteetan herrian erroldatua egotea, edo azken 5 urteetan ­gutxienez 3 urte Zumaian erroldatua egon izana, baina eskaera egiten den egunean ez da Zumaiako Biztanleen Udal Erroldan inskribatua egon beharrik.        

d)    Diru-sarrera gorenak eta ­gutxienekoak.

e)    Aurreko bi urteetan babes publikoko beste etxe­bizi­tza baten esleipendun ez suertatu izatea.

2.  Etxe­bizi­tza beharra izateko baldin­tza horrek esan nahi du bizikide­tza-unitateko kide bakar batek ere ez duela etxe­bizi­tza­rik izan behar jabe­tzan, azalera eskubidean, usufruktuan edo jabe­tza soilean, deialdia sustatuko duen ebazpena edo erabakia hartu aurreko bi urteetan. Babes ofizialeko etxe­bizi­tzen alorrean autonomia araudian aurreikusitakoak izango dira salbuespen egoerak.           

3.  1. paragrafoan jasotako ­gutxieneko baldin­tzen araberako esleipen prozedura publikoa jarraitu bada eta etxe­bizi­tza soberakinik balego, ezin izan direlako esleitu, eta egitate hori behar bezala egiaztatua geratuko balitz, orduan, Udalak ahalmena izan dezake: 1. b) atalean adierazitako etxe­bizi­tza beharra berriro defini­tzeko, eta/edo 1. c) atalean jasotako errolda­tze baldin­tza Euskal Autonomia Erkidegora zabal­tzeko eta/edo 1. d) ataleko gehienezko zein ­gutxienezko diru-sarrerak doi­tzeko».