Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

161. zenbakia Data 2013-08-26 48 orria

7 Udal Administrazioa

TOLOSALDEKO MANKOMUNITATEA
Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten udalen eremuan etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautuko duen ordenantza orokorra.

TOLOSALDEKO MANKOMUNITATEA

Iragarkia

Tolosaldeko Mankomunitatea osa­tzen duten udalen eremuan ­etxe eta merkatari­tza hondakinak bildu eta trata­tzeko zerbi­tzua arau­tzen duen Ordenan­tza Orokorraren hasierako onarpena argitaratu ondoren, eta 7/1985 Legearen 49.c artikuluan zehazten den legezko epean jendaurrean egon eta inolako erreklamaziorik egon ez denez, behin betiko onartu­tzat ­jotzen da.  

Aipatutako erabakiaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkez daiteke Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren Bilboko egoi­tzan, Administrazioarekiko Auzien Aretoaren aurrean, iragarki hau argitaratuta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Era berean, eta Toki Jaurpidearen Oinarriak arau­tzen dituen 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan jasotakoari jarraiki, aipaturiko Ordenan­tza Orokorra osorik argitara­tzen da.

Tolosaldeko Mankomunitatea osa­tzen duten udalen eremuan ­etxeko eta merkatari­tzako hondakinak bildu eta trata­tzeko zerbi­tzua arautuko duen ordenan­tza orokorra.     

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.    Zerbi­tzuen xedea eta eremua.

1.1.  Ordenan­tza honen xedea da Mankomunitatea osa­tzen duten udaletan sor­tzen diren ­etxeko eta merkatari­tzako hondakin ez-arrisku­tsuak bil­tzeko zerbi­tzuak Tolosaldeko Mankomunitateak zein baldin­tza­tan emango dituen eta erabil­tzaileak nola erabiliko dituen arau­tzea. Hauexek dira Tolosaldeko Mankomunitatea osa­tzen duten udalak: Abal­tzis­keta, Aduna, Albiztur, Alkiza, Alegia, ­Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belaun­tza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizar­tza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil.

1.2.  Ordenan­tza hau ez zaio aplikatuko Mankomunitatea osa­tzen duten udalerrietan sortutako industria-hondakin ez-arrisku­tsuen kudeaketari. Hondakin horien bilketa eta tratamendua «Tolosaldeko Mankomunitatea osa­tzen duten udalen eremuan dauden industria eta enpresa guneetan eta beste jarduera ­batzuetan hondakinak bil­tzeko zerbi­tzua arautuko duen ordenan­tza­ren» bidez dago araututa. Ordenan­tza hori behin betiko onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko azaroaren 15ean.

1.3.  Zerbi­tzu horiek jasoko dituzte aipatutako zerbi­tzuen onura edo eragina duten per­tsona fisiko nahiz juridiko guztiek, baldin eta Mankomunitateko udalerriren batean helbidea badute. Erabil­tzaileek indarrean dauden xedapenen eta ordenan­tza honen arabera erabiliko dituzte zerbi­tzu horiek. 

2. artikulua.    Aplika daitekeen araudia.

Ordenan­tza honen araudiak Hondakin eta lurzoru kutsa­tuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea (2011ko uztailaren 29an, BOEren 181. zenbakian argitaratua) eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak ditu oinarri.         

3. artikulua.    Definizioak.

Ordenan­tza honen arabera, honako kon­tzeptu hauen definizioa hauxe izango da:

— Hondakin: Bere eduki­tzaileak utzi­tako edo uzteko asmoa edo obligazioa duen edozein substan­tzia edo objektu.

— ­Etxeko hondakinak: ­Etxeko jardueren ondorioz etxe­etan sor­tzen diren hondakinak. Halaber, ­etxeko hondakinak dira zerbi­tzu edo industrietan sortu eta aurrekoekin pareka daitezkeen hondakinak. Eta baita etxe­etan sor­tzen diren zenbait hondakin ere, hala nola, tresna elektriko eta elektronikoak, arropa, pilak, metagailuak, altza­riak eta lanabesak, eta ­etxeko eraikun­tza eta konponketarako obra txi­kiek sortutako obra-hondakinak. Etxeko hondakinak izango dira bide publiko, berdegune, aisigune eta hondar­tzak garbi­tzen direnean sor­tzen diren hondakinak, bai eta ­etxeko animalia hilak eta kalean utzi­tako ibilgailuak ere.     

— Merkatari­tza-hondakinak: Merkatari­tza­ren beraren jarduerak, handizkako zein txi­kizkako merkatari­tza-jarduerak, jate­txe eta tabernetako zerbi­tzuak, bulego eta azoketako jarduerak, bai eta zerbi­tzuen sektoreko gainerako jarduerak sortutako hondakinak.

— Industria-hondakinak: Industria-jarduerako fabrikazio, eraldaketa, erabilera, kon­tsumo, garbiketa edo manten­tze-lanetako prozesuetan sortutako hondakinak, azaroaren 15eko 34/2007 Legean araututako atmosferarako isurketak alde batera ­utzita.

— Hondakinen eduki­tzaile: Hondakinak sor­tzen dituena edo hondakinak dituen beste per­tsona fisiko edo juridikoa.

— Negozia­tzaile: Bere kaxa hondakinak erosi eta ondoren sal­tzen dituen per­tsona fisiko edo juridiko oro, hondakinak fisikoki har­tzen ez dituzten negozia­tzaileak barne.           

— Eragile: Hirugarren per­tsona ­batzuen enkarguz hondakinen balio­tzea edo ezaba­tzea antola­tzen duen per­tsona fisiko edo juridiko oro, hondakinak fisikoki har­tzen ez dituzten eragileak barne.

— Hondakinen kudeaketa: Hondakinak bildu, garraiatu eta trata­tzea, bai eta lan horien jarraipena egitea ere, bai eta hondakinak ­itxi osteko manten­tze-lanak ere, negozia­tzaile edo eragile gisa eginiko jarduerak barne.

— Hondakinen kudea­tzaile: Hondakinen kudeaketa osa­tzen duten lanetako edozein egiten duen eta baimen edo komunikazio bidez erregistratutako per­tsona edo erakundea, publikoa edo pribatua, hondakinak sor­tzen dituena izan ala ez.

— Bilketa: Hondakinak bil­tzea, tratamendu-instalazio batera garraia­tzeko egiten den hasierako sailkapen eta biltegira­tzea barne.

— Gaikako bilketa: Hondakin-fluxu bat bereizita bil­tzea, hondakin mota eta izaeraren arabera, hondakin horren berariazko tratamendua errazteko asmoz.

— Berrerabil­tzea: Hondakinak ez diren produktuak edo produktuen osagaiak sortu zirenean zuten xede bererako berriz erabiliz egiten den edozein operazio.       

— Birzikla­tzea: Hondakin-materialak berriz produktu, material edo substan­tzia bihur­tzen dituen balio­tze-operazio oro, jatorrizko xedea izan edo beste edozein xederekin egiten bada ere. Gai organikoaren eraldaketa ere barne har­tzen du, baina ez balio­tze energetikoa, ez eta erregai gisa edo betelanetarako material gisa erabiliko diren material bihur­tzeko prozesuak.      

— Tratamendua: Balio­tze edo ezaba­tze operazioak, baliotu edo ezabatu aurretik egiten den prestaketa-lana barne.        

— Baliozta­tzea: Edozein operazio izan daiteke baldin eta emai­tza nagusia beste material ­batzuk ordezka­tze­rakoan hondakina baliagarri bihur­tzen badu, beste modu batera, hondakin hori fun­tzio jakin bat bete­tzeko erabili behar bazen, edo hondakina fun­tzio hori instalazioan edo ekonomian, oro har, bete­tzeko presta­tzen badu.

— Ezaba­tzea: Balio­tzea ez den beste edozein operazio, nahiz eta operazioak, bigarren mailako ondorio gisa substan­tziak edo energiaren aprobe­txa­mendua izan.

4. artikulua.    Zerbi­tzua derrigorrez erabili eta har­tzea.

4.1.  Mankomunitateari dagokio Ordenan­tza honetan ezarritako moduan ­etxe, merkatari­tza eta zerbi­tzuen sektorean sortutako ­etxeko hondakinak bildu, garraiatu eta trata­tzeko zerbi­tzua ematea, 22/2011 Legearen 12.5 artikuluan xedatutakoaren, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoak xeda ditza­keenaren eta ekoizlearen eran­tzu­kizun eran­tsiaren arloan dagoen araudi sektorialaren esparru juridikoan.  

4.2.  Hondakin horiek dituzten per­tso­nek nahitaez Mankomu­nitateari eman behar dizkiote hondakin horiek baliotu edo ezaba ­ditzan, Ordenan­tza honetan zehaztutako baldin­tze­tan.

5. artikulua.    Hondakinak uztea.

Debekatuta dago hondakinak kontrolik gabe ­utzi, bota edo ezaba­tzea, bai eta horien kudeaketa zailduko duen edozein nahasketa egitea ere. Erabil­tzaileak behartuta daude hondakin horiek Tolosaldeko Mankomunitateak finkatutako egutegi, ordutegi eta baldin­tzen arabera uztera.

6. artikulua.    Bilketaz ardura­tzen diren langileak legitima­tzea.

6.1.  Tolosaldeko Mankomunitateko zerbi­tzuak soilik egin dezake hondakinen bilketa. Beraz, debekatuta dago Ordenan­tza honetan adierazitako per­tsona fisiko edo juridikoak ez diren beste ­batzuei hondakin ez-arrisku­tsuak eman, saldu edo laga­tzea, 22/2011 Legearen 17. artikuluan xedatutako kasuetan salbu.

6.2.  Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen kudeaketa-jarduerak zuzenean egiteko aukera du edo tokiko araubideari buruzko legedian aurreikusitako beste edozein kudeaketa modu erabil dezake.

7. artikulua.    Zerbi­tzua emateagatiko tasa.

Mankomunitatea osa­tzen duten udalek urtero hondakinak bildu eta trata­tzeko zerbi­tzua emateari dagokion tasa ezarriko dute. Horretarako, ahal den neurrian, propor­tzionaltasun prin­tzi­pioa aplikatuko du sortutako hondakin kopuruaren eta ordaindu beharreko kopuruaren artean eta baita tarifaren diskriminazio positiboaren prin­tzi­pioa, hau da, tarifa murriztea bul­tza­tuko da, berrerabil­tzeak, birzikla­tzeak eta konposta­tzeak azken tratamenduaren aurrean lortutako mailaren arabera. Erabil­tzaileek tasa hori ordainduko dute, mankomunatutako udalerri bakoi­tzari dagokion ordenan­tza fiskalak xedatutakoarekin bat etorriz.        

Udalerriek tasaren kudeaketa administratiboa mankomunitatearen esku ­utzi ahal izango dute.

II. TITULUA

BILKETA ZERBI­TZUA

I. KAPITULUA.  BILKETA ARRUNTA

8. artikulua.    Bilketa arruntaren xede diren hondakinak.

Ordenan­tza honen arabera, hondakinen bilketa arruntaren xede honako hondakin hauek izango dira:      

a)    ­Etxeko jardueren ondorioz etxe­etan sor­tzen diren ­etxeko hondakinak. Halaber, ­etxeko hondakinak dira zerbi­tzu edo industrietan sortu eta aurrekoekin pareka daitezkeen hondakinak.

b)    Merkatari­tza-hondakin ez-arrisku­tsuak, merkatari­tza­ren beraren jarduerak, jate­txe eta tabernetako zerbi­tzuak, bulego eta azoketako jarduerak, bai eta zerbi­tzuen sektoreko gainerako jarduerak sortutako hondakinak.

Aipatutako hondakin horiek Mankomunitateak horiek bil­tzeko zehaztu dituen egun, ordu, modu eta lekuan ­utziko dira.

9. artikulua.    Bilketa arruntaren zerbi­tzuan sar­tzen ez diren hondakinak.

Ondorengo hauek bilketa arruntetik kanpo daude, eta beraz, ez dira derrigorrez jaso­tze­koak:     

— Indusketarako produktuak, lurrak eta obra publiko nahiz pribatuko edozein obra-hondakin.

— ­Etxeko eraikun­tza eta berrikun­tza­rako obra txi­kietako hondakinak, hala nola, obra-hondakinak, zura, ate eta leihoetako markoak, zokaloak, per­tsianak, tarimak, zoruak, moketak, bainuon­tziak, komunak, konketak, sukaldeko altza­riak, erradiadoreak eta antze­koak eta, oro har, obra-lanetako edozein hondakin.

— Edozein motatako pneumatikoak.

— Lorezain­tzako eta berdeguneen manten­tze-lanetako inausketa eta mozketetan sortutako hondakinak.

— Animalien hilo­tzak eta Europako Parlamentu eta Batzor­dearen 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 EE araudiak jaso­tzen dituen animalien azpi-produktuak.

— Etxe­bizi­tzak usterakoan edo altza­riak alda­tze­rakoan uzten diren tamaina handiko ­altzari edo tresnak, ezin direnak isolatu­tzat jo, etxe­bizi­tze­tako altza­rien­tzat edo etxe­bizi­tzaz alda­tze­rakoan erabil­tzen diren bilgarriak barne.

— Bide-garbiketako hondakinak.

— Abandonatutako ibilgailuak.

— Mankomunitateak berariaz zehaztutako beste edozein hondakin, bere izaera edo berezitasunengatik, hondakinak jaso­tzen dituen Mankomunitateko zerbi­tzuak ezin dituelako jaso.   

10. artikulua.    Derrigorrezko zerbi­tzua.

Mankomunitatea beharturik dago ­etxeko eta merkatari­tzako hondakin ez-arrisku­tsuak bildu, garraiatu eta trata­tzeko zerbi­tzua eskain­tzera eta Mankomunitateak derrigorrez jaso beharrezko­tzat ­jotzen diren hondakinak ken­tzeaz arduratuko da. Aipatutako hondakin horiek Ordenan­tza honen 8. artikuluan adierazten direnak dira.

11. artikulua.    Prestazioak.

Zerbi­tzuaren eginbeharrak honako hauek dira:           

— Hondakinak Mankomunitateak ezarritako lekuetatik eta moduan eraman eta bilketarako ibilgailuetan hustea.

— Behin hustu eta gero, edukion­tziak jatorrizko lekuetara itzul­tzea.

— Lan horien ondorioz bide publikoan eror daitezkeen hondakinak ken­tzea.

— Hondakinak dagozkien tratamenduko instalazioetara edo Transferen­tzia Estazioetara garraiatu eta deskarga­tzea, geroago trata daitezen.

— Kalean dauden edukion­tziak aldiro-aldiro garbitu eta horien manten­tze-lanak egitea.

12. artikulua.    Hondakinen jabe­tza.

12.1.  Hondakinak sor­tzen edo eduki­tzen dituztenek, Ordenan­tza honetan zehazten diren baldin­tze­tan jarriko dituzte Hondakin Kudea­tzailearen esku, hau da, Tolosaldeko Mankomunitatearen esku. Mankomunitatea izango da entregatu eta bil­tzen diren une beretik horien guztien jabea. Hondakin sor­tzaile edo eduki­tzaileak salbue­tsita geratuko dira hondakin horiek sor ditza­keten kalteen ondoriozko eran­tzu­kizunetatik, beti ere entrega­tzeko orduan Ordenan­tza hau eta legezko gainerako arauak bete badira.

12.2.  Debekatuta dago bide publikoan, dagozkien zerbi­tzuek jasoko zain, ­utzi diren hondakinak manipulatu, aukeratu eta horien jabe egitea.

13. artikulua.    Zerbi­tzua ematea.

Mankomunitateak hondakinen gaikako bilketa ezarriko du bilketa horren edozein modalitatetan, ekarpenak egiteko guneetarako edukion­tziak bide publikoan jarriz, atez ate edo horien konbinazio baten bidez. Bilketaren maiztasuna Mankomu­nitatea osa­tzen duten udalerri bakoi­tza­ren­tzat egokiena eta aproposena izango da, horien hiri, demografia eta abarren ezaugarriak kontutan hartuta.

14. artikulua.    Programazioa.

Mankomunitateak aurreikusitako bilketa-zerbi­tzuen egun, ordutegi, modu eta lekuen berri emango du hainbat baliabideren bidez (informazio-oholak, web-orria, informazio-liburuxkak poston­tzietan, publizitatea, tokiko aldizkariak, etab.).      

Mankomunitateak, zerbi­tzuaren beharren arabera, interes publikoa dela eta, egokien irudi­tzen zaizkion aldaketak egin ­ditzake, zerbi­tzuan egingo diren aldaketak nahikoa denboraz jakinaraziz.

Mankomunitateko lehendakariak behar diren xedapenak emango ditu larrialdi, ustekabeko edo ezinbesteko egoeretan. Xehetasunak Lehendakariaren Bandoaren bidez arautuko dira. Aipatutako egoerak udalerri batean edo ­batzuetan gerta­tzen direnean, neurriak Alkate­tze­kin koordinatuko dira garran­tziaren eta hartu beharreko neurrien arabera.       

15. artikulua.    Larrialdi-kasuak.

Larrialdi­tzat ­jotzen diren kasuetan, hala nola, gatazka sozial, uholde, elurte edo ezinbesteko beste egoera ­batzuetan, zerbi­tzua ezin eman badaiteke eta aurrez, aldi berean edo modu koordinatuan udalek jakinarazi badute, bizilagunek ez dituzte hondakinak horretarako dauden guneetan ­utziko zerbi­tzua normalizatu arte edo Mankomunitateak dagozkion argibideak eman arte.

16. artikulua.    Hondakinak jaso­tzeko edukion­tziak eta beste elementu ­batzuk.

16.1.  Mankomunitatearen zerbi­tzuek udalerriekin modu koordinatuan ezarriko dute bide publikoan jarri beharreko edukion­tzien edo hondakinak bil­tzeko beste ­ontzi ­batzuen edo atez ateko bilketaren­tzako kubo edo pol­tsak eusteko euskarrien ezaugarriak, kolorea, edukiera, fabrikazio-materiala, kokalekua eta kopurua, bai eta oro har erabil­tzaileek hondakinak emateko egoki­tzat ­jotzen den edozein elementurenak ere. 

16.2.  Mankomunitatea osa­tzen duten udalek lurrazpiko edukion­tzi-irlak instala­tzeko aukera izango dute, beti ere une bakoi­tzean Mankomunitateak erabaki­tzen duen bilketa-sistema arruntarekin bateragarriak badira. Irla horiek honako baldin­tzak beteko dituzte:

— Lurrazpiko bihur­tzeko obra zibila eta puntuaren instalazioa hori eska­tzen duen udalaren kargura izango da eta, hala badagokio, susta­tzailearena, urbanizazio berrien kasuan.

— Lurrazpiko puntuaren kokapenerako eta instalazio-ezaugarri teknikoak zehazteko, aurrez Mankomunitateko Zerbi­tzu Teknikoen oniri­tzia behar da.     

— Puntu bakoi­tzean kokatu beharreko eta hondakinen frakzio desberdinak bereizita jaso­tzeko lurrazpiko edukion­tzien kopurua eta edukiera Mankomunitateko Zerbi­tzu Teknikoek zehaztuko dituzte.

— Hondakinak bota­tzeko ahoak Mankomunitateko Zerbi­tzu Teknikoek zehaztutako kolore, testu eta ezaugarrien bidez identifikatuko dira.

— Instalazioa amai­tzean, Udalak Mankomunitateko Zerbi­tzu Teknikoei instalazioaren erabilera eta manten­tze-lanen eskuliburua, «EE» onespen adierazpena, zatika­tze osoa eta instalazioaren segurtasunarekin lotutako gainerako agiriak emango dizkie. Halaber, lurrazpiko edukion­tzi mota bakoi­tzeko, ­gutxienez, urrutiko aginte bat eta instalazioa automatikoki ireki­tzeko erreserba-aginte bat emango dizkie.       

— Edukion­tzien garbi­tze eta manten­tze lan arruntak Mankomunitatearen eran­tzu­kizuna izango dira.

— Instalazioaren gabezia edo matxu­rak direla eta, hondakinak ezingo balira bildu, Udalak ahalik eta azkarren konponduko du erabil­tzaileei ematen zaien zerbi­tzua berma­tzeko.

— Bilketa-zerbi­tzuarekin zerikusirik ez duen arrazoiren batengatik, instalazioa nahikoa ez eta handitu beharko balitz (etxe­bizi­tza berriak eraiki izana edo gunean saltoki berriak ireki izana, hondakin-kopuruak handitu izana, etab.), Udala izango da handi­tzeko aipatu lanak egiteko arduraduna.   

— Mankomunitatea izango da hondakinen bilketarako buru­tzen diren operazioen ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren eran­tzule. Instalazioaren egoera kaxkarraren erruz eragin daitezkeen kalte-galeren eran­tzu­lea, berriz, Udala izango da. 

17. artikulua.    Garbi­tze eta manten­tze lanak.

Mankomunitateko zerbi­tzuek edukion­tzien garbi­tze eta manten­tze lanak aldian-aldian egingo dituzte, bai eta premiazko egoeretan ere.

18. artikulua.    Erabil­tzaileen eskubide, betebehar eta eran­tzu­kizunak.

Ordenan­tza honetan zehaztutako edozein hondakin duen per­tso­nak, bai eta Mankomunitateak derrigorrean jaso beharreko edozein hondakin duenak ere, Mankomunitateak eskain­tzen dituen bilketa-zerbi­tzuak erabil­tzeko eskubidea du.

Mankomunitateko Zerbi­tzuek irizten badute eduki­tzaileak ­utzi nahi dituen hondakinek, horien osaera eta kopuruagatik dituzten ezaugarriak direla eta, horiek jaso, garraiatu, baliotu edo ezaba­tzeko lanak ohiz kanpokoak direla, eduki­tzailea derrigortu dezakete hondakin horiek bere kabuz kudea­tzera eta, hala badagokio, Mankomunitateak horretarako egokitutako lekura edo lekuetara garraia­tzera.  

19. artikulua.    Erabilera-arauak.

— Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak derrigortuta daude hondakinak bereizita, hau da, horien mota eta izaeraren arabera sailkatuta, uztera Mankomunitatearen programazioaren bidez jakitera emango dituen argibideak jarraituz.

— Debekatuta dago hondakinak kontrolik gabe ­utzi, isuri edo ezaba­tzea, bai eta horien kudeaketa zail­tzen duten nahasketa oro ere. Erabil­tzaileak derrigortuta daude hondakinak Mankomunitateak bere programazioan ezarritako egutegi, ordutegi, leku eta moduan uztera.

— Debekatuta dago zerbi­tzu­rako hiri-altza­rien fun­tzioa edo estetika honda­tzen duen edozein jarduera egitea, bai eta Mankomunitateak erabil­tzaileei hondakinen frakzio desberdinak jatorrian bereiztea errazteko emandako ­ontzi edo beste elementuenak ere.

— Debekatuta dago hondakinak bide publikoan manipula­tzea.

20. artikulua.    Frakzio organikoa gaika bil­tzea.

20.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak frakzio organikoa Mankomu­nitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Horretarako, Mankomunitateak erabil­tzaileei ­ontzi egokiak eta informazio zeha­tza emango die bereizi beharreko hondakinen inguruan.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak derrigortuta daude frakzio organikoa Udalak emandako pol­tsa konpostagarrietan uztera. Pol­tsa horiek, behar bezala ­itxita, Mankomunitateak horretarako jarri dituen marroi koloreko edukion­tzien barruan ­utziko dituzte, edo atez ateko bilketa-sisteman horretarako adierazitako leku eta moduan.     


Edukion­tzi bidezko bilketa modalitatean, frakzio organikoa edukion­tzi marroian sartuko da.

20.2.  Frakzio organikoan, sukaldeko hondarrak barne har­tzen dira, landare zein animalienak, gordinik zein kozinatuak, hala nola: Fruta eta barazki hondarrak, arrau­tza azalak, fruitu lehorren azalak, ogia eta opilak, fruta hezurrak, loreak eta landareak, bara­tze eta lorategiko hondarrak (belarra, inausketa xehatua), kozinatutako janari hondarrak, haragi eta arrain hondarrak, hezurrak, marisko azalak, sukaldeko papera, paperezko ezpainzapi eta ahozapi zikinak, infusio-pol­tsa­txoak, kafe hondarrak eta iragazkiak, kor­txozko tapoiak eta, oro har, Konpost Plantan konposta daitekeen edozein material.

20.3.  Debekatuta dago frakzio organikoarekin batera goian aipatutako hondakinak ez diren beste motatako hondakinak ematea, bereziki lorezain­tzako zurezko hondarrak (adarrak, enborrak), lurra, zigarro-puntak eta hau­tson­tzi-hondarrak, animalien goro­tzak, xurgagailuko edo erra­tza­ren hondarrak, pixoihalak eta konpresak, olioa eta, oro har, konpostagarria ez den edozein material solido. Ezin da plastikozko pol­tsa­rik erabili (ez konpostagarriak) frakzio organikoa emateko edo ontzi­ratu gabe emateko, Mankomunitateak horretarako baimena ematen ez badu behin­tzat. Debekatua dago frakzio organikoa edukion­tzi marroitik kanpo uztea.

21. artikulua.    ­Etxeko paper eta kartoiaren gaikako bilketa.

21.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak papera eta kartoia Mankomunitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek papera eta kartoia Mankomunitateak horretarako jarri dituen urdin koloreko edukion­tzien barruan ­utziko dute, edo atez ateko bilketa-sisteman horretarako adierazitako leku eta moduan. Kartoia behar bezala tolestuta entregatuko da.

Edukion­tzi bidezko bilketa modalitatean, papera eta kartoia edukion­tzi urdinean sartuko da.

Bestalde, ekoizle edo eduki­tzaileek papera eta kartoia beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneetan utz dezakete.      

21.2.  Paper/kartoi frakzioak, egunkariak, aldizkariak, liburuak, gutun-azalak, propaganda, administrazio-papera, kartoizko kaxak eta bilgarriak, etab. izango ditu.

21.3.  Debekatuta dago paper eta kartoiarekin paper edo kartoi garbia ez den beste material ­batzuk uztea, bereziki plastikoak, zumi­tzak, brikak, paper zikina, etab. Debekatuta dago papera/kartoia edukion­tzi urdinetik kanpo uztea.

22. artikulua.    ­Ontzi arinen gaikako bilketa.

22.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak ­ontzi arinak Manko­muni­tateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek ­ontzi arinak Mankomunitateak horretarako jarri dituen hori koloreko edukion­tzien barruan ­utziko dituzte, edo atez ateko bilketa-sisteman horretarako adierazitako leku eta moduan.

Edukion­tzi bidezko bilketa modalitatean, ­ontzi arinen frakzioa edukion­tzi horian sartuko da.       

22.2.  ­Ontzi arinen frakzioak honako ­ontziak jasoko ditu: Edari eta garbiketa produktuen ­ontziak, kon­tserba-poto metalikoak, edari-latak, jogurt eta antze­koen ­ontziak, olio eta ozpinenak, xanpu, gel eta antze­koenak, plastikozko pol­tsak, esne, zuku, ardo eta tomateen ­ontziak, spray potoak, kafe edo ur makinen edalon­tziak, plastikozko erretiluak, poliespanezkoak eta aluminiozkoak, tapak eta tapoiak, opilen eta litxa­rrerien pol­tsak, blisterra, lata eta botilen pack finka­tzaileak, hor­tze­tako pastaren tuboak eta antze­koak eta, oro har, ECOEMBESen «puntu berdea» logoa duten metal, brik eta plastikozko ­ontzi guztiak.

22.3.  Debekatuta dago ­ontzi arin garbiak ez diren beste material ­batzuetako ­ontziak ­ontzi arinekin ematea, bereziki, beirazko ­ontziak, esekigailuak, jokoak, boligrafoak eta errotulagailuak, zartaginak, kazolak eta ­etxeko hatuak, etxe­tresna elektriko txi­kiak (plan­txak, lehorgailuak, etab.), diskoak edo datu-zintak, audioa eta bideoa (CD, DVD, VHS, biniloa). Debekatuta dago ­ontzi arinak edukion­tzi horitik kanpo uztea.

23. artikulua.    Beirazko ­ontzien gaikako bilketa.

23.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak beirazko ­ontziak Mankomu­nitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek beirazko ­ontziak Mankomu­nitateak horretarako jarri dituen berde koloreko iglu moduko edukion­tzien barruan ­utziko dituzte, edo atez ateko bilketa-sisteman horretarako adierazitako leku eta moduan.      

Edukion­tzi bidezko bilketaren modalitatean, beirazko ­ontzien frakzioa edukion­tzian 8:00ak eta 22:00ak artean sartuko da eta, betiere, Mankomunitateak bizilagunen ongizatean eraginik ez izateko egokien irizten dion ordutegian.         

Bestalde, ekoizle edo eduki­tzaileek beirazko ­ontziak beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneetan utz ditza­kete.         

23.2.  Beirazko ­ontzien frakzioan beirazko botilak, kon­tserba-potoak (kristalezkoak) eta, oro har, ECOVIDRIOren «puntu berdea» logoa daramaten beirazko ­ontzi guztiak jaso­tzen dira.

23.3.  Debekatuta dago beirazko ­ontziekin beirazko ­ontziak ez diren beste material ­batzuk uztea, bereziki, bonbillak eta fluoreszenteak, ispiluak eta leihoak, zeramikazko platerak eta edalon­tziak. Debekatuta dago beirazko ­ontziak beiraren­tzat berariaz jarritako edukion­tzietatik kanpo uztea. Debekatuta dago beirazko ­ontziak ezarritako ordutegitik kanpo uztea.

24. artikulua.    Arroparen gaikako bilketa.

24.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak arropa Mankomuni­tateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak horretarako jarritako berde ilun koloreko edukion­tzien barruan ­utziko dute arropa. Arropa beti pol­tsa itxi­tan sartuko da.      

Bestalde, ekoizle edo eduki­tzaileek arropa beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneetan utz dezakete.           

24.2.  Arropa frakzioan orotariko jan­tziak (kaleko janzkiak, kirolekoak, bainugelakoak, barruko arropa, etab.), ­etxeko arropa (mantak, izarak, ohazalak, edredoiak, errezelak, eskuoihalak, etab.), erabil­tzeko egoera onean dauden oinetakoak, hainbat osagarri (gerrikoak, gorbatak, tiranteak, bufandak, eskuzapiak, eskularruak, pol­tsak, diru-zorroak, gerriko pol­tsak, etab.) jasoko dira.

24.3.  Debekatuta dago arroparekin batera arropa erabilia, oinetakoak eta osagarriak ez diren beste material ­batzuk uztea, bereziki, alfonbrak eta moketak, garbiketa-tresnak (lanbasak, hau­tsa ken­tzeko trapuak, baietak, etab.), garbiketarako erabilitako trapu eta iruteak, ehundegietako oihal-zatiak. Debekatuta dago arropa horretarako jarritako edukion­tzi­tik kanpo uztea. Debekatua dago arropa bere horretan, pol­tsan sartu gabe, aipatutako edukion­tzietan sar­tzea.

25. artikulua.    Pilen gaikako bilketa.

25.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak pilak Mankomunitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak horretarako jarritako edukion­tzien barruan sartuko dituzte pilak.   

Bestalde, ekoizle edo eduki­tzaileek pilak beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneetan utz ditza­kete. 

25.2.  Frakzio horren barruan ­otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuak araututako edozein motatako pila eta meta­tzaile eramangarriak jaso­tzen dira.

25.3.  Pilekin batera debekatuta dago kargagailuak eta urrutiko aginteak (TBkoak, musika ekipoetakoak) uztea. Debekatuta dago pilak horretarako jarritako edukion­tzi­tik kanpo uztea.

26. artikulua.    Landare-olioaren gaikako bilketa.

26.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak olioa Mankomunitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzera derrigortuta daude.

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak horretarako jarritako beix/laranja koloreko edukion­tzien barruan ­utziko dute landare-olioa. Erabilitako olioa beirazko edo plastikozko ­ontzi ­itxietan ­utziko da.    

Bestalde, ekoizle edo eduki­tzaileek landare-olioa beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneetan utz dezakete. 

26.2.  Frakzio horretan sukaldean erabilitako landare-olioa soilik sar­tzen da.

26.3.  Debekatuta dago automobilgin­tzako erabilitako olioarekin edo beste edozein likidorekin nahastea. Debekatuta dago olioa horretarako jarritako edukion­tzi­tik kanpo uztea. Debekatuta dago olioa ontzi­rik gabe edukion­tziaren barrura bota­tzea.

27. artikulua.    Hondar-frakzioaren gaikako bilketa.

27.1.  Zerbi­tzuaren erabil­tzaileak derrigortuta daude «hondar-frakzioa» edo «erreusa», hau da, birziklatu ezin diren hondakinez osatutako frakzioa, Mankomunitateak ezarritako egun, ordu, modu eta lekuan entrega­tzea.       

Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek hondar-frakzioa Mankomuni­tateak horretarako jarri dituen edukion­tzien barruan ­utziko dute, edo atez ateko bilketa-sisteman horretarako adierazitako leku eta moduan.     

Edukion­tzi bidez bil­tzeko modalitatean, hondar-frakzioa berariazko edukion­tzian ­utziko da, hermetikoki itxi­tako plastikozko pol­tsa­tan, 20:00etatik 22:00etara, hondakin horiek jaso­tzeko egunaren bezperan, jaiegunak barne, Urteberri-egunean (urtarrilak 1) eta Eguberri-egunean (abenduak 25) izan ezik, egun horietan ez baita bilketa-zerbi­tzu­rik izango.

27.2.  Hondar-frakzioan sartuko dira pixoihalak (haur­txo eta helduenak), konpresak, tanpoiak eta norberaren higienearekin lotutako beste produktu ­batzuk, xurgagailuaren hondarrak, erra­tza­renak, bizarra mozteko eta depila­tzeko xaflak, kosmetika oihal­txoak, preserbatiboak, arrandegi eta harategiko paper zikina, tirak, bendak eta antze­koak, boligrafoak, errotulagailuak eta antze­koak, puskatutako jokoak, zeramikazko platerak eta edalon­tziak, zigarro-puntak eta hau­tson­tzi-hondarrak, animalien goro­tzak.

Atez ateko bilketaren modalitatean, Mankomunitateak pixoihalak jaso­tzeko berariazko bilketa bat egin dezake erabilera horretarako jarritako edukion­tzien bidez, hondakin mota horiek sor­tzen dituztenen­tzat edo egoki­tzat ­jotzen duen beste sistemaren bat.

27.3.  Hondar-frakzioa jaso­tzeko atez ateko modalitatea duten udalerrietan, debekatuta dago birzikla daitekeen edozein material hondar-frakzioarekin entrega­tzea. Kasu horretan, bilketa-zerbi­tzuak hondakin horiek jaso­tze­ari uko egin diezaioke eta erabil­tzailea derrigortuta egongo da bilketa-puntutik ken­tzea gehienez 24 orduko epean. Entrega, nahitaez, aurrez Mankomunitateak emandako kubo kodetuen bidez egingo da.      

Edukion­tzi bidez bil­tzeko modalitatean, debekatuta dago hondar-frakzioa horretarako dauden edukion­tzi­tik kanpo uztea. Debekatuta dago hondar-frakzioa dagokion edukion­tzian soltean sar­tzea, kubo, pakete, kaxa eta antze­koen bidez.   

Debekatua dago hondar-frakzioarekin edo erreusarekin batera, hondakin likidoak edo likidotu daitezkeen hondakinak uztea.

II. KAPITULUA.  BILKETA BEREZIAK

28. artikulua.    ­Etxeko gauza handien bilketa.

28.1.  Mankomunitateak ­etxeko gauza handien bilketa berezia eskain­tzeko zerbi­tzu bat ezarri du. Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak zehaztutako egun, ordu, modu eta lekuan entregatu beharko dituzte ­etxeko gauza handiak.         

Jarraian azal­tzen diren entrega-baldin­tzak interes publikoa dela eta alda daitezke, zerbi­tzuaren beharren arabera betiere.

Bilketa-egutegia honako taulak zehazten du:  

Udalerria                           Bilketa eguna

Abal­tzis­keta              Hileko 2. ostegunetan

Aduna                       Hileko 3. ostegunetan

Albiztur                     Hileko 2. ostegunetan

Alegia                Hileko 2. eta 4. ostiraletan

Alkiza                       Hileko 3. ostegunetan

­Altzo                         Hileko 2. ostegunetan

Amezketa        Hileko 1. eta 3. astearteetan

Andoain                                    Asteartero

Anoeta      Hileko 2. eta azken astearteetan

Asteasu              Hileko 1. eta 3. ostiraletan

Baliarrain                  Hileko 2. ostegunetan

Belaun­tza                  Hileko 3. ostegunetan

Berastegi         Hileko 1. eta 3. ostegunetan

Berrobi                     Hileko 3. ostegunetan

Elduain                      Hileko 3. ostegunetan

Gaztelu                     Hileko 3. ostegunetan

Hernialde                  Hileko 3. ostegunetan

Ibarra                                      Ostegunero

Ikaztegieta                Hileko 1. ostegunetan

Irura                  Hileko 1. eta 3. ostiraletan

Larraul                      Hileko 3. ostegunetan

Leaburu                    Hileko 3. ostegunetan

Lizar­tza                     Hileko 2. ostegunetan

Orendain                   Hileko 2. ostegunetan

Orexa                       Hileko 2. ostegunetan

Tolosa                                  Asteazkenero

Villabona                                 Ostegunero

Zizurkil                                      Asteartero

— Bilketa jaiegunetan ere egingo da, Urteberri-egunean (urtarrilak 1) eta Eguberri-egunean (abenduak 25) izan ezik. Kasu horietan egun bat lehenago edo beranduago egingo da bilketa.

— Bilketa egunez egingo da, goizeko 06.00etatik 13.30era artean.

— Zerbi­tzua erabili nahi dutenek Mankomunitateak horretarako jarritako telefono zenbakira deitu beharko dute aurrez, eta gero, ­etxeko gauzak Mankomunitateak zehaztutako gunean ­utziko dituzte, txu­kun, lurzoruan, oinezkoen eta ibilgailuen pasabidea oztopatu gabe. Gauzak bilketa-egunaren bezperan ­utziko dira, 20.00etatik 22.00etara bitartean.     

Bestalde, ekoizleek gauza handiak beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneren batean utz ditza­kete. 

28.2.  Gauza handien artean sar­tzen dira altza­riak, etxe­tresna elektrikoak eta ­etxean erabilgai­tzak diren bestelako gauzak.

28.3.  Debekatuta dago tresna mekanikoen bidez (garabiak, poleak, etab.) mugitu behar diren hondakinak bota­tzea, ezta berehalako garraiorako prest ez dauden gauzak ere. Debekatuta dago ­etxeko gauza handiak beste mota bateko hondakinekin batera bota­tzea, eta batez ere, eraikun­tza eta ­etxeko konponketa-lan txi­kietatik eratorritakoak, pneumatikoak eta Ordenan­tza honen arabera derrigorrez hartu behar ez diren bestelako hondakinak. Debekatuta dago gauzak Mankomunitateko zerbi­tzuak ezarritako egun eta ordutegietatik kanpo uztea.   

29. artikulua.    Merkatari­tza-kartoiaren bilketa.

29.1.  Mankomunitateak merkatari­tza-kartoiaren bilketa berezia eskain­tzeko zerbi­tzu bat ezarri du. Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak zehaztutako egun, ordu, modu eta lekuan entregatu beharko dute kartoia.

— Horretarako, Mankomunitateko zerbi­tzuek gune jakin ­batzuk zehaztuko dituzte merkatari­tza-kartoia bil­tzeko.

— Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek kartoia dagokion puntuan ­utzi beharko dute, behar bezala tolestu eta mul­tzo­katuta, ahalik eta bolumen ­gutxien okupa dezan, oinezkoen eta ibilgailuen pasabidea oztopatu gabe.

— Kartoia berau bil­tzeko zehaztutako egunetan ­utziko da, 20:00ak eta 22:00ak bitartean, larunbat eta igandeetan eta Eguberri eta Urteberri egunean izan ezik.

Bestalde, ekoizleek merkatari­tza-kartoia beren kabuz Mankomunitatearen garbiguneetan utz dezakete. 

29.2.  Kartoiaren barruan sar­tzen dira dendari, ostalari­tza-zerbi­tzu, bulego eta merkatuetako, baita bestelako zerbi­tzu-sektoreen jardueratik eratorritako kartoizko kaxa eta bilgarriak.   

29.3.  Debekatuta dago kartoiarekin batera kartoi garbiak ez diren beste material ­batzuk uztea, bereziki plastikoak, zumi­tzak, etab. Debekatuta dago merkatari­tza-kartoia Mankomu­nitateko zerbi­tzuak ezarritako egun eta ordutegietatik kanpo uztea. Debekatuta dago merkatari­tza-kartoia tolestu gabe uztea, oinezkoen edota ibilgailuen pasabidea oztopa­tzen baitu.

30. artikulua.    Hildako ­etxe-abereen bilketa.

30.1.  Mankomunitateak bilketa-zerbi­tzu berezi bat ezarri du hildako zakur eta bestelako ­etxe-abereak bil­tzeko. Hildako ­etxe-abereak bil­tzeko eskaera (etxe­etan, albaitari-kliniketan, haztegietan, bizitegietan edo aterpe­txe­etan daudenak) Mankomunitatearen bilketa-zerbi­tzuari egingo zaio. Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek Mankomunitateak zehaztutako egun, ordu, modu eta lekuan ­utziko dute aberea.   

30.2.  Zerbi­tzu honetatik kanpo leudeke abel­tzain­tzako ustiategietan hildako animaliak, baita 2009ko urriaren 21eko Europako Parlamentuaren eta Kon­tseiluaren 1069/2009 Araudiak babesten dituen animalien gorpuak ere.

30.3.  Debekatuta dago hildako ­etxe-abereak kontrolik gabe uztea.

31. artikulua.    Merkatuetako hondakinen bilketa.

31.1.  Mankomunitateak merkatuetako hondakinak bereizita bil­tzeko zerbi­tzu berezi bat ezarri du. Azoketan produktuak saldu nahi dituztenek, baita merkatuaren inguruko merkatariek ere, beren jardueratik eratorritako hondakinak bereizi behar dituzte, eta Mankomunitateak zehaztutako moduan eta lekuan entregatu.

Horretarako, Mankomunitateko zerbi­tzuek, udal garbiketa-zerbi­tzuekin koordinatuta, hondakin mota ezberdinak bereizita dituzten edukion­tziak dituen gune bat zehaztuko dute. Zerbi­tzuaren erabil­tzaileek hondakinak bilketa-puntura eraman behar dituzte, sortu dituzten puntutik, hondakin bakoi­tzari dagokion edukion­tzia dagoen punturaino.          

Postua kendutakoan, gunea garbi egon beharko da, hondakinik gabe, udal garbiketa-zerbi­tzuak azken garbiketa egin baino lehen.

31.2.  Mankomunitatearen eremuaren barnean egiten diren asteroko hainbat merkatutan sortutako hondakinen kantitatea eta horien motaren arabera, Mankomunitateko zerbi­tzuek ezar dezakete, merkatu bakoi­tze­rako, jarraian azal­tzen diren hondakin guztien edo ­batzuen bereizitako bilketa:  

— Kartoia.

— Materia organikoa.

— Plastiko eta metalezko ­ontziak.

— Zura.

— Hondarrak.

31.3.  Debekatuta dago hondakin zehatz bati dagokion edukion­tzian beste mota bateko hondakinak uztea. Debekatuta dago hondakinak edukion­tzietatik kanpo uztea. Debekatuta dago edukion­tzietan merkatuko jardueretatik kanpo sortutako hondakinak uztea, horretara zuzenduta baitaude edukion­tzi horiek.

32. artikulua.    Garbigune zerbi­tzua.

32.1.  Garbigune zerbi­tzua ezarri da, noizbehinkako etxe­bizi­tzako jardueratik sortutako hondakinak jaso­tzeko, baita Mankomunitateak bildu behar dituen bestelako hondakinak bil­tzeko ere, adibidez:

— Obra eta konponketa txi­kietako eraikun­tza-hondakinak.     

— Automobilgin­tzako pneumatikoak.

— Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, 208/2005 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera.

— ­Etxeko hondakin arrisku­tsuak (pilak eta metagailuak, pintura zaharkituak, bernizak, itsas­garriak, garbiketa-produktuak, automobilgin­tzako olioak, autoetako bateriak, disolba­tzaile ez halogenoak, hustutako aerosolak, hustutako plastiko edo metalezko ­ontzi kutsa­tuak, erre­txina ore­tsua, tonerrak eta tinta-kartu­txoak, etab.).

— Txa­tarra.

— Egurrak.

— Papera eta kartoia.

— Plastikoak.

— ­Etxeko gauza handiak.

— Inausketa eta lorezain­tzako hondakinak.   

— Bestelakoak: Erabilitako arropa, sukaldeko olioa, beirazko ­ontziak, etab.

32.2.  Garbigune zerbi­tzua doakoa izango da ­etxeko erabil­tzaileen­tzat eta ez du dagokion Ordenan­tza Fiskalean aurreikusitako tasarik eragingo.

32.3.  Garbigune zerbi­tzuaren erabilera Mankomunitateak zehaztutako baldin­tzen arabera egingo da.

III. TITULUA

ZIGOR ARAUBIDEA

I. KAPITULUA.  XEDAPEN OROKORRAK

34. artikulua.    Sarrera.

Ordenan­tza honi dagozkion arau-hausteak Titulu honetan xedatutakoaren arabera zehatuko dira, dagozkien eran­tzu­kizun zibil eta penalen kalterik gabe.          

35. artikulua.    Prozedura.

Testu honetan adierazitako arauak ez bete­tze­agatik dagozkien eran­tzu­kizunak hartu behar dituzten per­tso­nei zigorrak ezarri ahal izango zaizkie, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen zigor­tzeko ahalmenari buruzko ­otsailaren 20ko 2/1998 Legean adierazitakoa eta uztailaren 28ko 22/2011 Legea urra­tze­ari buruz abuztuaren 4ko 1.398/1993 Errege Dekretuan adierazitakoa bete eta dagokien prozedura erabili ondoren.          

36. artikulua.    Arau-hausteak bidera­tzeko eta zigor­tzeko ahalmena.

Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 49.3 artikuluak ezarritakoaren arabera, hondakin arrisku­tsuak kontrolik gabe ­utzi, isuri edo ezaba­tzen bada, edo Ordenan­tza honetan aurreikusitako baldin­tzak bete gabe entrega­tzen badira, zigorrak ezar­tzeko ahalmena arau-haustea egin den udalerriko alkateari dagokio.Horretarako, Mankomunitateko zerbi­tzuek eta mankomunatutako udal zerbi­tzuek elkarrekin lan egingo dute, ordenan­tza honetan aurreikusitako arau-hausteak ikuska­tzeko eta sala­tzeko. Mankomunitateak hala eskatuta, Udalak ez badu zigor prozedura hasten, eskaera egin den egunetik konta­tzen hasita 10 eguneko epean, Mankomunitateko Lehendakariak arau-haustea bideratu eta zigortu ahal izango du.          



37. artikulua.    Hondakinen titular eran­tzu­lea.

37.1.  Hondakinek titular eran­tzule bat izango dute beti, kasu bakoi­tzean hondakinen erabil­tzailea, sor­tzailea, eduki­tzailea edo kudea­tzailea izan daitekeena.

37.2.  Eran­tzu­kizun administratibotik kanpo geratuko dira, bakar-bakarrik, hondakinak Mankomunitateari entregatu dizkiotenak Ordenan­tzak eta gainerako araudi aplikagarria betez, edota hondakinak horien kudeaketa-lana egiteko beharrezko baimena duten kudea­tzaileei eman dizkiotenak.   

38. artikulua.    Arau-hausteen arduradunak.

38.1.  Kapitulu honetan ezarritako arau-hauste administratiboak egiteagatik zigortuko dira per­tsona fisiko edo juridikoak, Ordenan­tza honetan ezarritakoaren arabera eta Ordenan­tza honetan adierazitako arau-hausleen dagozkien eran­tzu­kizun zibil, penal eta ingumenari dagozkienei kalterik gabe.  

38.2.  Ordenan­tza honetan ezarritakoa per­tsona bati baino gehiagori dagokienean, modu solidarioan eran­tzungo diote diru-zigorrari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 130.3 artikuluak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak xedatutakoaren arabera. 

38.3.  Eran­tzu­kizuna solidarioa izango da ondorengo kasuetan:

a)    Hondakinen jabeak, eduki­tzaileak edo kudea­tzaileak hondakin horiek legez baimendutakoa ez den per­tsona fisiko edo juridiko bati ematen dizkionean.

b)    Eran­tzu­leak bat baino gehiago direnean eta horietako bakoi­tzak dagokion arau-haustean zenbaterainoko partaide­tza izan duen zehazterik ez dagoenean.

38.4. Hainbat per­tso­nen jardueren metaketaren ondorioz ingurumena kaltetu bada, administrazio eskudunak eran­tzu­kizuna eta horri dagokion ondorio ekonomikoak indibidualki zigor ­ditzake.

II. KAPITULUA.  ARAU-HAUSTEAK

39. artikulua.    Lege-tipifikazioaren garapena.

Kapitulu hau uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 49.3 artikuluak –46.3.c) artikuluari loturik– alor honetan Toki Erakundeei esleitutako zigor­tzeko ahalmenaren eta arau-hausteen garapen gisa erregulatu da.

Artikulu horien arabera, Toki Erakundeko titularrak, arau-hauste larria egiteagatik, hots, «edozein hondakin-mota ez-arrisku­tsu kontrolik gabe ­utzi, bota edo deusezta­tze­agatik, ingurumenaren­tzat kalte edo hondamen larririk eragin gabe edo per­tso­nen osasuna arrisku larrian jarri gabe, zigor bat jarri ahal izango du, 901 eta 45.000 € bitartekoa».        

40. artikulua.    Arau-hauste motak.

40.1.  Arau-hauste oso larriak izango dira:

a)    Edozein hondakin-mota ez-arrisku­tsu kontrolik gabe ­utzi, bota edo deusezta­tzea, ingurumenaren­tzat kalte edo hondamen larririk eragin gabe edo per­tso­nen osasuna arrisku larrian jarri gabe.

b)    Mankomunitateko bilketa-bitartekoei eta hondakinen tratamenduari nahita kalte egitea, horiek erabat sun­tsi­tzea edo zerbi­tzu­tik ezaba­tzea xede­tzat duten bitarteko edo moduen bidez.

c)    Arau-hauste larriak errepika­tzea. Errepika­tzea, urte batean ­gutxienez bi arau-hauste larri egiten direnean gertatuko da.

40.2.  Arau-hauste larriak izango dira:

a)    Bilketa-guneetan Ordenan­tza honetan bildu behar ez diren hondakin­tzat ­jotzen diren edozein hondakin mota uztea.  

b)    Bilketa-zerbi­tzuaren erabil­tzaileak, arrazoi justifikaturik gabe eta nahitaezkoa denean, uko egitea berak sor­tzen dituen hondakinak aipatutako zerbi­tzuaren esku jar­tze­ari.

c)    Hondakinak jaso eta trata­tzeko bitartekoei fun­tzionalki edo estetikoki kalte egitea, aurreko paragrafoko b) atalean oso larri­tzat ­jotzen ez bada. 

d)    Edukion­tziak mugi­tzea, lekuz alda­tzea edo manipula­tzea, betiere egoera arrisku­tsuak edo hondakin-bilketa zaildu dezaketen egoerak sor badaitezke, administrazioaren aldez aurreko baimenik gabe.

e)    Hondakinen zamaketa-lanak eta garraioa oztopa­tzea edo galaraztea.

f)    Hondakinak zuzenean estolderiatik edo saneamendu-saretik bota­tzea.

g)    Dagokion zerbi­tzuak bildu aurretik bide publikoan dauden hondakinak manipulatu, hautatu eta lapur­tzea.     

h)    Arau-hauste arinak errepika­tzea. Errepika­tzea, urte batean ­gutxienez bi arau-hauste arin egiten direnean gertatuko da.

40.3.  Arau-hauste arinak izango dira:

a)    Hondakinak edukion­tzietatik kanpo edo Mankomunitateak hondakinak uzteko adierazitako lekuetatik kanpo uztea, edo zerbi­tzuaren egutegitik edo ezarritako ordutegitik kanpo uztea.

b)    Hondakinak bide publikoan kokatutako paperon­tzietan uztea edo bide publikoan aldi baterako jarritako obra-edukion­tziak hondakinak uzteko erabil­tzea.

c)    Substan­tzia likidoak edo likidotu daitezkeenak edo isurketak eragin ditza­ketenak dauzkaten hondakinak uztea.

d)    Gaika bil­tzeko «atez ateko» zerbi­tzua ezarrita dagoen udalerrietan, hondakinak nahastuta uztea, hondakin-fluxu jakin baten gaikako bilketaren zerbi­tzuaren motaren arabera bereizi gabe, ondorengo tratamendu espezifikoa zail­tzen baitu.         

e)    Gaika bil­tzeko atez ateko zerbi­tzua ezarrita dagoen Mankomunitateko udalerrietan, hondar-frakzioan birzikla daitezkeen hondakinak uztea edo baliotu daitezkeen frakzio bakoi­tzean eskatu ez diren bestelako hondakinak uztea.    

f)    Ordenan­tza honetan bildutako beste arau-hausteak, zuzenean arau-hauste larri edo oso larri­tzat tipifikatu ez direnak.

III. KAPITULUA.  ZIGORRAK

41. artikulua.    Zigor motak.

Aurreko artikuluan aurreikusitako arau-hausteak egiten badira, honako zigorrak ezarri ahal izango dira:

a)    Arau-hauste oso larriak:

— Isuna: 450,50 € eta 45.000,00 € bitartekoa.

b)    Arau-hauste larriak:

— Isuna: 90,11 € eta 450,49 € bitartekoa.

c)    Arau-hauste arinak:

— Ohartarazpena.

90,10 € bitarteko isuna.

42. artikulua.    Zigor-ezarpena.

Zigorrak honako hauen arabera ezarriko dira: Arau-haustearen eragina, per­tso­nen osasun eta segurtasunari dagokionez garran­tzia, eran­tzu­learen egoera, bere inten­tzionalitate-maila, parte-har­tzea eta lortutako onurak, errepika­tzea, urte berean mota berdineko arau-hauste bat baino gehiago egiteagatik, behin-betiko ebazpen batek ezarri badu, eta eragindako kalteen itzu­lezintasuna.      


43. artikulua.    Jarduera osagarria.

Arau-hausleak behartuta daude utzi­tako hondakinak ken­tzera eta zikindu duten ingurua garbi­tzera, dagozkien zigorrak kontuan izan gabe.        

XEDAPEN GEHIGARRIAK

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

ORDENAN­TZA OROKORRAREN GARAPENA

Mankomunitatea osa­tzen duten udalek haien lurralde-eremuan hoberen egoki­tzen den tresna juridikoaren bidez garatu ahal izango dute Ordenan­tza hau. Helburua da Ordenan­tza hobeto aplika­tzea, eta ondorioz, aurreko araudia, egun dauden erabilerak eta ohiturak batera­tzea, egoki­tzea eta bateragarri egitea, kontuan hartuta betiere auzoak, herrigune historikoak, populazio sakabanatua, landa-guneak, ibilgailuen irisgarritasuna, aukera­tze-sistema, sorburuko bereizketa, bilketa, hasierako tratamendua, elkar­tzea, trinko­tzea, garraioa, lan-ordutegiak eta baldin­tza teknikoak, baldin­tza higieniko sanitarioak, apaintasun publikoko baldin­tzak, eraginkortasun-baldin­tzak eta baita ordenan­tza berri honen eta aplikagarria den legediaren edukia, filosofia eta xedea hobeto bete­tzeko eta kudea­tzeko udalek finka­tzen dituzten ­antzeko baldin­tzak ere.


Ordenan­tza hau ordenan­tza, araudi, bando edo instrukzio bidez garatu ahal izango da baldin­tzen arabera eta Udal bakoi­tzak hartutako erabakiaren arabera.

Nolanahi ere, garapenak zehatz-mehatz bete beharko ditu Ordenan­tza Orokor honen prin­tzi­pioak, zuzenbidearen iturriak eta mankomunitatearen interes orokorrak.   

ARAUDI GEHIGARRIA

Ordenan­tza honetan aurreikusi ez diren gai guztietan Hondakin eta lurzoru kutsa­tuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak xedatutakoari men egingo zaio, baita aplikagarri izan daitezkeen gainerako araudiei ere.

AZKEN XEDAPEN INDARGABE­TZAILE OROKORRA

Indargabetuta geldituko dira mankomunitatea osa­tzen duten Udalek onartu dituzten eta Ordenan­tza honen edukiaren aurkakoak eta bateraezinak diren maila bereko eta apalagoko Ordenan­tzak, Araudiak, Bandoak, Instrukzioak eta arauak (Ordenan­tzak, Araudiak, Bandoak, Instrukzioak).           

AZKEN XEDAPENA, INDARRALDIA

Ordenan­tza hau, Mankomunitateko Batza­rrak behar bezala onartutakoa, legean agindu bezala bideratuko da eta bere testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Tolosa, 2013ko abuztuaren 14a.—Ainhoa Ugalde Gorostiaga, lehendakaria.

(66)      (8089)