Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

139. zenbakia Data 2013-07-22 17 orria

3 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Xedapen Orokorrak

DIPUTATU NAGUSIA
2013ko uztailaren 17ko 5/2013 FORU ARAUA, zerga iruzurraren aurkako neurriei, kredituak kobratzeko elkarren laguntzari eta zergen arloko beste aldaketa batzuei buruzkoa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

2013ko uztailaren 17ko 5/2013 FORU ARAUA, zerga iruzurraren aurkako neurriei, kredituak kobra­tzeko elkarren lagun­tzari eta zergen arloko beste aldaketa ­batzuei buruzkoa.

Gipuzkoako diputatu nagusiak

Jakinarazten dut Gipuzkoako ­Batzar Nagusiek onartu dutela «2013ko uztailaren 17ko 5/2013 Foru Araua, zerga iruzurraren aurkako neurriei, kredituak kobra­tzeko elkarren lagun­tzari eta zergen arloko beste aldaketa ­batzuei buruzkoa»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agin­tzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2013ko uztailaren 17a.—Martin Garitano Larra­ńaga, diputatu nagusia.

(1253)   (7190)

­HITZAURREA

Zerga arloko zenbait aldaketa onar­tzen dituen abenduaren 27ko 13/2012 Foru Arauak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2012.12.28) bere ­hitzaurrean jaso­tzen du 2013ko lehen seihilekoaren barruan foru arau proiektu bat aurkezteko asmoa, eta zerga iruzurra prebenitu eta borroka­tzeko arau arloko neurriak jasoko lirateke proiektu horretan. Asmo horri jarraituz, hausnarketa prozesu bat egin da Ogasun eta Finan­tza Departamen­tuan, eta horren emai­tza foru arau hauxe dugu.

Zerga iruzurraren aurkako borroka Foru Gobernuaren le­hen­tasun nagusietako bat da. Ekitatean eta progresibotasunean oinarritutako zerga sistema bat eratuko bada, horren arauak helburu horietara egoki­tzeaz gain, arau horiek benetan bete­tze­aren alde ere lan egin behar da. Horregatik, ezinbestekoa da ikuspuntu global batekin joka­tzea zerga iruzurra prebenitu eta aurki­tzeko, bai herritarrak kon­tzien­tziatuz zerga obligazioak euren borondatez bete ditza­ten, eta bai araugin­tza arloan lege erreformak eginez zerga elusioa muga­tzeko. Era berean, garran­tzi handikoa da baliabideak gehi­tzea eta antolaketa hobe­tzea, Administrazioak iruzurra antze­mateko egiten duen lana efizienteagoa izan dadin.  


Foru arau honen lehen helburua da zerga iruzurraren aurkako borroka; horretarako, behar diren arau aldaketak bul­tza­tuko dira, zergen egiaztapen eta bilketa faseetan hari aurre egiteko. Helburu berari begira, Gipuzkoako Foru Aldundiak giza baliabide gehiagoz hornituko du Ikuskari­tzako Zuzendariorde­tza, unitate berri bat sortuta; eta, aldi berean, Zergabilketako unitateak eta Zuzeneko eta Zeharkako Zergen Kudeaketa Zerbi­tzuak sendoagotuko ditu.         

Zerga iruzurraren aurkako borrokarekin ere lotuta, foru arau honen barruan sar­tzen dira Kon­tseiluaren 2010eko mar­txo­aren 16ko 2010/24/EB Direktibaren transposizioa Gipuzkoako zerga araudira ekar­tzeko behar diren aldaketak. Aipatutako direktiba eskubide jakin ­batzuei eta bestelako neurriei dagozkien kredituak kobra­tzeko orduan elkarri lagun­tze­ari buruzkoa da.          

Bigarrenik, erabakigarria da zerga sistema justua eta ekitatiboa era­tzea, ez bakarrik ikuspuntu formaletik, baizik eta ikuspuntu material edo praktikotik ere. Ez du ezertarako balio arau justuak, orokorrak, berdin­tzaileak, progresiboak eta ekitatiboak ezar­tzeak, baldin eta ondoren bitartekorik ez bada jar­tzen eta ez bada gauza­tzen arauen har­tzaile guztiei haiek berdin betearazteko behar den jarduketarik.

Horretaz jabetuta, foru arau honetan hainbat arau aldaketa egiten dira, zerga elusioaren mekanismoak zaildu edo eragozte aldera, zeren eta, terminoaren zen­tzu her­tsian iruzurra ez izan arren, zergen ordainketa saihesteko bidea bai­tzi­ren.  

Hirugarrenik, foru arauan sar­tzen dira beste hainbat aldaketa, zerga iruzurraren edo elusioaren aurkako neurriak ez izan arren, errenten tributazioan ekitate eta propor­tzionaltasun prin­tzi­pioak berreskura­tzeko lagungarriak direnak.

Hori horrela, foru araua hiru tituluz osatuta dago: Lehena, zerga iruzurraren eta elusioaren aurkako neurriei buruzkoa; bigarrena, kredituen kobran­tza­rako elkarren lagun­tzako arauen transposizioari buruzkoa; eta, hirugarrena, zergen arloko bestelako aldaketa ­batzuei buruzkoa.

I. titulua 4. artikuluz osatuta dago, eta horien bidez beste hain­beste foru arau alda­tzen dira, ordena honetan:       

1.  Zergen Foru Arau Orokorra.

2.  Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Araua.

3.  Sozietateen gaineko Zergaren Foru Araua.

4.  Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumen­tatuen gaineko Zergaren Foru Araua.

II. tituluan, aldatu egiten da berriro Zergen Foru Arau Orokorra, 2010/24/EB Direktibaren transposizioa egiteko eta direktiba horretatik zerga prozeduran erator­tzen diren berezitasun guztiak berariaz jaso­tzeko asmoz.

Azkenik, III. tituluan jasota daude Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko aldaketak.

Foru arau honetan, Zergen Foru Arau Orokorraren hainbat aldaketa sar­tzen dira, zerga iruzurraren aurkako borrokaren eraginkortasuna areagotu ahal izateko.

Horiek horrela, Foru Ogasunaren aurkako iruzurra egitean, behin zerga zorra sortuta, dagoen ondarea bazkideei bana­tzen zaienean aurrelikidazioko eragiketen bidez, kuota ­hutsal bat –edo batere ez– duen likidazio formal bat lor­tze aldera, komenigarria da horretarako zerga zorraren oinordea den bazkidearen likidazio kuotaren balioa handi­tzea haren eran­tzu­kizunaren muga den zerga zorrean. Horretarako, erregulatu egiten da, berariaz, bazkideak noraino duen eran­tzu­kizuna desegin edo likidatu diren per­tsona juridikoen edo entitateen zerga zorrari dagokionez, zerga zorraren eta, hala badagokio, zehapenen oinorde­tzan.          

Aldatu egiten da nortasun juridikoa duten entitateen oinorde­tza sistema, entitate juridiko-publikoen oinorde­tzari babes juridikoa emateko, horietan ere merkatari­tza arloko ohiko subrogazioa gerta­tzen baita. Asmo horrekin, sartu egiten dira, esplizituki, zerga arloko oinorde­tza izan dezaketenez, oinorde eta onuradun izaera duten mota guztietako nortasun juridikodun sozietate eta entitateak.

Argitu egiten dira zerga eran­tzu­learen izaera juridikoak dakar­tzan ondorioak. Izan ere, eran­tzule hori ez da parekatu be­har subjektu arau-hausle batekin, baizik eta zergapeko batekin, zen­tzu her­tsian hartuta, nahiz eta kasu ­batzuetan arau-hausleari jarritako zerga zehapenez ere eran­tzun.  

Berriro formula­tzen dira eran­tzu­kizun kasu ­batzuk. Bere­ziki aipa­tze­koa da, gauza berria baita, per­tsona juridiko baten bazkideei edo administra­tzaileei eragiten dien eran­tzu­kizun solidario berri bat sar­tzea, beren zerga per­tso­nalean haren ordainsarien atxi­kipenen kenkaria aplika­tzen badute, per­tsona juridikoak atxi­kipenak Herri Ogasunean sartu ez dituenean.

Eran­tzu­kizun subsidiarioko kasu berri bat sar­tzen da, kobran­tza erraztu nahi baita, ondarerik gabe jarduera ekonomiko erregular batean aritu arren, jasanarazi beharreko zergengatik edo langileei, profesionalei edo beste enpresari ­batzuei ­atxiki beharreko diru kopuruengatik, eta iruzurra egiteko asmoz, behin eta berriz eta sistematikoki diru sarrerarik gabeko autolikidazioen aurkezpen formala egiten duten enpresetako administra­tzaileen aurka.

Zergapekoak aitorpenik aurkezten ez duenean, bere zerga helbidea zehazteko, halako­tzat hartuko da errolda-oinarrian jasotako helbidea edo bera titular moduan ager­tzen den edozein ondasun higiezinen edo ustiapen ekonomikoren kokalekuaren helbidea.

Hobetu egiten da arauaren idazkera, preskripzio epearen konputuaren hasieraren dies a quo-ren zehaztapenean, eran­tzu­kizun solidarioa antze­matea gai­tzen duen egitatea zordun nagusiaren borondatezko epea amaitu eta biharamunaren ondoren gerta­tzen denean.

Gainera, argitu egiten da, zerga obligazio jakin ­batzuei dagokienez, Administrazioak zerga zorra likidazioaren bidez zehazteko duen eskubidearen preskripzio epearen konputuaren etenari buruzko araubide juridikoa, Administrazioaren ekin­tza jatorriz beste zerga obligazio desberdin bati zuzendu zaionean, zergapekoak okerreko aitorpen bat aurkeztearen ondorioz.           


Bestetik, aldatu egiten da konkur­tso deklarazioak etendako preskripzio epea berriro hasten den momentua, bat etorri dadin Administrazioak bere autotutore­tza exekutiboaren ahalmenak berreskura­tzen dituen momentuarekin; horretarako, guztiz teknikoa den hobekun­tza bat sar­tzen da, Foru Ogasunak zordun konkur­tsa­tuekin dituen harremanei segurtasun juridikoa emate aldera.

Era berean, argitu egiten dira auzi, konkur­tso, gatazka eta legezko beste arrazoi ­batzuk direla-eta preskripzio epea etetearen ondorioak; horretarako, etendura horren ondorioak zergapeko guztiei zabal­tzen zaizkiela azal­tzen da.

Preskripzioaren hedadurari eta ondorioei dagokienez, argitu egiten da, espresuki, egiaztapen eta ikerketa jarduketak egin ahal izango direla jarraian azalduko diren alderdien egoera, nondik norakoa eta zenbatekoak zein­tzuk diren zehazteko: Oinarri ezargarri negatiboak, kuotako kenkariak, zergak jasanarazteko mekanismoa ezarrita duten zergetan konpen­tsa­tzeko diren kuotak eta, azkenik, zergapekoek konpen­tsatu, kenkaria egin, ­itzuli edo gozatu nahi duten beste edozein kreditu fiskal, nahiz eta ekitaldi preskribatu batetik eratorriak izan, ahaztu gabe jatorria diren zergaldi preskribatuei dagokienez zerga likidazio bat egitea ezinezkoa dela. 

Sartu egiten da epaileari bere fun­tzio jurisdikzionalaren ariketa ahalbidera­tzen dioten neurriak har­tzeko aukera, hark erabakiak hartu ahal izan ­ditzan kautelazko neurrien eremuan, ikerketa lan batean oinarrituta eta Zerga Administrazioak baloratuta zergatik gerta­tzen diren, bere iri­tziz, kautelazko neurri bat har­tzea komenigarri egiten duten zirkunstan­tziak. Iruzur larriagoaren aurkako borrokan aurrera egite aldera, aldatu egiten dira delitu fiskaleko espedienteetan kautelazko neurriak, eta, horrela, neurri horiek salbuespenezko eta behin-behineko neurri­tzat har­tzen dira, eta haien asmo bakarra da ahalik eta azkarren erabaki jurisdikzionalaren menpe jar­tzea ondare baten blokeoa, zeren eta haren erabilgarritasuna, prozesu penalaren ondorioz, auzitan jar­tzen baita kautelazko neurri administratiboa har­tzea ahalbidera­tzen duten gertaera frogatuen bidez. Nabarmen­tze­koa da kautelazko neurriak har­tzeko aukera zabal­tzen dela ikerketa judizialaren jatorria Zerga Administrazioak egindako egiaztapen eta ikerketa jarduketak ez dituzten beste kasu ­batzuetara. Aldaketa hori osa­tzen da, Foru Ogasunaren jarduketari segurtasun juridiko handiagoa emateko asmoz, Zerga Administrazioari ematen zaion legezko mandatu batekin, horrek ikertu dezan Herri Ogasunaren aurkako delituagatik irekitako prozesu batek eraginda edo horrekin lotuta dauden subjektuen ondarea. 

Gainera, zerga bilketaren arloko iruzurrezko portaera jakin ­batzuei aurre egiteko –hala nola sozietate baten ondarea hustea–, debekatu egiten da erabil­tzea akzioak edo partaide­tzak enbargatu zaizkien eta, Foru Ogasunaren zordun izanik, horien titularrak enpresaren kontrol efektiboa daramaten sozietateen ondasunak eta horien gaineko eskubideak.     

Diruzkoak ez diren zehapenen operatibotasuna hobe­tzeko, aldatu egiten da zehapen horiek jar­tzeko zehapen prozeduren hasiera epea. Hori horrela, sei hilabeteko epea hasiko da konta­tzen diruzkoa ez den zehapenaren balizko ezarpenari lotuta dagoen diruzko zehapen bat ezar­tzeko egin­tza jakinarazten denetik edo jakinarazi­tzat ematen denetik aurrera.        

Argitu egiten da berandu­tza interesak eten eta sor­tzeko sistema, eran­tzu­kizuna erator­tzeko erabakien aurkako errekur­tsoa edo erreklamazioa aurkeztuz gero. Horrela, izaera orokorrez, baldin eta zehapena errekurri­tzen badu bai zordun nagusiak bai eran­tzu­leak, eten egingo da zehapenaren exekuzioa, eta berandu­tza interesak sor­tze­ari ­utziko zaio administrazio bidea amai­tzen duen ebazpena jakinaraztean irekitako borondatezko epea bukatu arte doan denbora tartean. Halere, Zergen Foru Arau Orokorrak 42. artikuluaren 4. apartatuan jasotako eran­tzu­kizun solidarioko kasuetan, ez dira aplikatuko exekuzioa eten eta interesak ez sor­tzeko neurri horiek, kontuan hartuta zuzenbidezko zer kasutan gertatu daitekeen eran­tzu­kizun hori. 

Era berean, sartu egiten da Zerga Administrazioak kautelazko neurriak har­tzeko aukera, identifikazio fiskaleko zenbakia baliogabe­tzeko prozeduraren ondorioak ziurta­tze aldera.  

Europar Batasunean kapitalek eta merkan­tziek zirkulazio askatasuna izatearekin eta diru masa eskergen jatorri eta helmugaren gaineko kontrolak lasaitu edo deusezta­tze­arekin batera –paradisu fiskaletan ez ezik, herrialde askotako eremu ilunetan ere–, erabateko hutsu­nea izan du harmonizazio fiskalak, bai eta eremu ekonomiko erkideetan ere, eta egitatez edo zuzenbidez uko egin zaio zerga administrazioen artean datu fiskalak modu orokortu batean eta berehala truka­tzeko mekanismoak ezar­tze­ari.

Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da informazioko berariazko obligazio bat ezar­tzea, atze­rrian kokatutako ondasun eta eskubideen arloan, ondasun edo eskubide horien jabeei dagokienez. Hori dela eta, ezarri egiten dira aipatutako informazio obligazioa eta hori gara­tzeko erregelamenduzko gaikun­tza, Zergen Foru Arau Orokorrari eransten zaion xedapen gehigarri baten bidez. Obligazio hori osa­tzeko, xedapen horretan zehapen araubide bat ezar­tzen da, obligazioa bete­tzen ez denerako eta ez-bete­tze horrek preskripzioari dakarzkion ondorioei buruz.

Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan jasotako aldaketei dagokienez, jarraian aldaketa nagusiak aipatuko dira.   

Zuzeneko zenbatespeneko jarduera ekonomikoen etekina zehaztean, mugak jar­tzen zaizkio gastu jakin ­batzuk kengarriak izateari, hala nola jate­txe, ostatu, bidai eta oparietan eta turismoko ibilgailuetan, motozikletetan eta antze­koetan.      

Azken horiei dagokienez, zerga ondorioetarako mugatutako erosketa prezio bat ezar­tzen da –25.000 euro–, eta prezio horren erreferen­tzia izango dute depreziazio, errentamendu eta lagapen gastuek; hori horrela, bakarrik izango dira kengarriak erosketa prezio horretatik beherako ibilgailuen gastuek edo, prezioa gaindituz gero, zenbateko horretaraino zati propor­tzionalean izango dira kengarriak. Beraz, prezio handiagoko ibilgailuak erosten dituzten zergadunek ezingo dute kon­tzeptu horiei lotutako kenkari fiskala aplikatu diferen­tziari dagokionez, kasu horietan zerga araudiak sustatu behar ez dituen gozamen per­tso­naleko elementuak sar­tzen diren neurrian, aurreko paragrafoan aipatutako gastuetan bezala. Gainera, muga bat ezar­tzen da ibilgailuaren erabilpenarekin lotutako gastuetan kenkaria egiteko.

Aldi berean, ezar­tzen da urriaren 29ko 7/2012 Legeak 7. artikuluan ezarri duen debekua, ordainketak esku-dirutan ezin egitekoa, bete­tzen ez duten eragiketen gastuak ez direla kengarriak izango. Gainera, eta aurretiazko egoerari aldaketarik ekarri gabe, aldarrikatu egiten da eroskeria kengarria izateko aukera baztertuta dagoela. Horrela, berariaz jasota geldi­tzen da gure araudian zehaztapen hori, Kon­tseiluak 2009ko maia­tza­ren 25ean merkatari­tzako transakzioetan atze­rriko fun­tzionarioen ustelkeriaren aurkako borroka indar­tzeko neurri fiskalei buruz emandako C (2009)  64 Gomendioari jarraituz - eta bai Lan­kide­tza­rako eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak bai Europar Batasunak esparru horretan iradoki­tzen dituzten oharpenei erreparatuz. Era berean, Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan jarritakoen ­antzeko mugak ezar­tzen dira Sozietateen gaineko Zergaren oinarri ezargarria zehazteko fiskalki kengarriak diren gastuetan.

Beste aldaketa bat egiten da Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauan, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauaren aldaketen artean ere sartuta dagoena, eta justifikatu gabeko ondare irabaziei eragiten die. Horri begira, ezarri egiten da atze­rriko ondasun eta eskubideei buruzko informazio betebeharra epe barruan ez aurkezteak zer eragin izan dezakeen irabazi horiei eta errenten ustezko lorpenari dagokienez. Aldi berean, Zergen Foru Arau Orokorrean sartu egiten da, gainera, berariazko arau-hauste bat. Horrela, handitu egiten dira zehapenak, zergapekoek beren autolikidazioetan frogatu gabeko edo ustez lortutako ondare irabazi moduan erregulariza­tzen diren errentak jaso gabe ­utzi zituzten kasuetarako.  


Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauan jasotako aldaketen artean, aipa­tze­koa da barruan sar­tzen direla per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergan fiskalki kengarriak diren zenbait gasturi dagokionez jada aipatutakoak. Gastu horiek dira, esate baterako, jate­txe eta ostatu gastuak, bidaiak eta opariak, eta turismoko ibilgailuei, motozikletei eta antze­koei dagozkienak.

Bestalde, erregelak ezar­tzen dira uron­tzi eta aireon­tzietatik datozen gastuak kendu ahal izateko. Horrela, argi­tzen da gastu horiek kengarriak izango direla baldin eta garraio elementu horien ustiapena jardueraren xedea bada eta jarduerak horretarako bitarteko material eta per­tso­nal nahikoak baditu. Zerga honetara igor­tze­agatik, erregela horiek ere aplikagarriak izango dira per­tsona fisikoen errentaren gaineko zergadunen­tzat, jarduera ekonomikoaren etekina zuzeneko zenbatespenaren metodoan kalkula­tzen dutenean.    

Horrez gain, foru arau honetan jaso­tzen da garraiobide jakin ­batzuen kenkariak, amortizazio askatasuna, amortizazio azkartua, eta aparteko mozkinen berrinber­tsioagatik aplika­tzen den salbuespena baztertuta edo mugatuta gera daitezkeela. Era berean, aldatu egiten da finan­tza errentamenduko kontratuetarako jasotako araubide fiskala; horrela, alde batetik, mugatu edo bazter­tzen da garraiobide jakin ­batzuen kostuaren berreskurapena kengarria izatea eta, bestetik, ahalbideratu egiten da aktibo jakin ­batzuk aurrerapenez amortiza­tzea, horien izaera bereziaren arabera.

Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aldaketei dagokienez, aldatu egiten da balore eskualdaketari aplikagarri zaion salbuespena, hasieran ezarritakoari jarraituz elusio fiskalaren aurkako neurri­tzat har­tzeko, ondasun higiezinen eskualdaketa baten estaldura batean halakoak diren balizko balore eskualdaketak egiten direnean sozietate figurak tartekatuz. Horretarako, sinplifikatu egiten da haren erregulazioa, eta aldatu egiten da xedapena Ondare Eskualda­keten eta Egin­tza Juridikoen gaineko Zergaren kargaren salbuespen orokorra argi­tzeko; horrela, salbue­tsi egiten dira horrelako exen­tzioak, baldin eta zergaren ordainketa saihesteko ahalegina egiten bada eskualdatutako baloreak ordezka­tzen dituzten entitateen ondasun higiezinen eskualdaketaren bidez, kasu horretan eragiketa berriro zergapetuko baita.

III. tituluan, lehenago adierazitakoaren arabera, sartu egiten dira Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Foru Arauei eragiten dieten zerga aldaketak. 

Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Araua­ren aldaketei dagokienez, zerga ahalmenari eta ekitateari lotutako arrazoiengatik, gehienez 180.000 eurora muga­tzen da foru arauan langilearen kalera­tze edo kargugabe­tze­agatik jasotako kalte-ordainen zenbatekoa, gainerako zatia errenta irregular moduan zergape­tzea erago­tzi gabe. Bestetik, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren oharpenari erreparatuta, salbuespen horretatik kanpo uzten da herri administrazioetako giza baliabideen plan estrategikoak eta kalera­tze kolektiboak eta Langileen Estatutuetako 51. artikuluan jasotako arrazoi objektiboek eragindako kalera­tzeak edo kargugabe­tzeak pareka­tzea. 

5/2011 Foru Arauak lan etekin irregularrei buruz ezarritako irizpidearen arabera, urteko 300.000 euroko muga bat jar­tzen zaio kapital higiezinaren eta jarduera ekonomikoen etekin irregularrak eta kapital higigarriaren etekin jakin ­batzuk integra­tze­ari, baldin eta etekin horiei ekitaldi bakoi­tzean 100eko 100etik beherako integrazio por­tzen­taje bat aplika­tzen bazaie. Zen­bateko horren gaineko soberakina 100eko 100ean integratuko da.

Higiezinen errentamenduko edo salerosketako jarduera ekonomikoen etekin garbia zehaztean, mugatu egiten da jardueraren xede diren ondasunak, eskubideak edo ondasun higiezinen erabilera edo gozamen ahalmenak erosi, birgaitu edo hobe­tzean inbertitutako besteren kapitalengatik izandako interesak kengarriak izatea; muga hori ezingo da handiagoa izan aipatutako ondasun, eskubide edo erabilera edo gozamen ahalmenetatik datozen etekin osoen 100eko 50 baino.

Era berean, gehieneko muga bat ezar­tzen da kapital higiezinaren etekin garbia zehaztean, eta etekinen sorburu diren ondasunak, eskubideak nahiz erabilera edo gozamen ahalmenak eskuratu, birgaitu edo hobe­tzeko inbertitutako besteren kapitalen interesen zenbatekoa eta gainerako finan­tza­keta gastuak kengarriak izateari dagokionez; muga hori izango da aipatutako ondasun, eskubide nahiz erabilera edo gozamen ahalmenetatik datozen etekin osoen 100eko 50a.

Aldatu egiten dira oinarri ezargarri orokorraren errentak integratu eta konpen­tsa­tzeko erregelak, eta ezar­tzen da zergadun baten jarduera ekonomikoen etekinak negatiboak izanez gero bakarrik konpen­tsa­tuko direla zergadun berak ondorengo 4 ekitaldietan jarduera ekonomikoan lortutako etekin positiboekin.

Azkenik, ohiko etxe­bizi­tza­ren alokairuko kenkarirako nahiz ohiko etxe­bizi­tza­ren erosketako kenkarirako, erregela hau ezar­tzen da: Kenkari por­tzen­tajea aplika­tzen zaion oinarritik kenduko dira zergadunak aloka­tzeko edo birgaitu edo erosteko jasotako diru lagun­tzak, halakorik badago.           

Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aldaketei dagokienez, foru arau honetan ezar­tzen da enbarga­tzeko eskumena duen administrazioak ofizioz agindutako enbargoko preben­tziozko oharrak ez direla lotuta egongo egin­tza juridiko dokumentatuen modalitatera.       

I. TITULUA

ZERGA IRUZURRAREN AURKA
BORROKA­TZEKO NEURRIAK

1. artikulua.  Zergen Foru Arau Orokorra alda­tzea.         

Aldaketa hauek sar­tzen dira 2005eko mar­txo­aren 8ko 2/2005 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrean:

Bat. Paragrafo bat gehi­tzen zaio 39. artikuluaren 3. apartatuari. Hona hemen haren edukia:

«Aurreko paragrafoan aipatutako zerga obligazioak eta he­rio­tza dela-eta eskualdatu daitezkeen obligazioak heren­tzia onartugabeko ondasunen kargura bete ahal izango dira». 

Bi.  Honela ida­tzita gera­tzen dira 40. artikuluaren 1., 2. eta 6. apartatuak:

«1.  Zerga obligazioak nortasun juridikoa duten sozietate eta entitate desegin eta likidatuetatik datozenean eta sozietate eta entitate horietan bazkide, partaide edo titularkideen ondare eran­tzu­kizuna legez mugatua badago, zerga obligazioak haiei eskualdatuko zaizkie, eta solidarioki bete beharko dituzte. Obligazio horiek badute, ordea, muga bat: Bazkide, partaide edo titularkideen likidazio kuotaren balioa, eta sozietatea desegin aurreko lau urteetan jaso­tzen dituzten ondare prestazioak, baldin eta obligazio horietan eran­tzun beharko lukeen sozietate ondarea gutxi­tzen badute, betiere foru arau honetan bazkide, partaide edo titularkide horien eran­tzu­kizun kasuetarako finkatutakoa erago­tzi gabe.

Nortasun juridikodun sozietate edo entitate bat desegiten eta likida­tzen bada eta legeriak bazkideen, partaideen edo titularkideen ondasun eran­tzu­kizuna muga­tzen ez badu, bete gabeko zerga obligazio guztiak haiei eskualdatuko zaizkie, eta solidarioki bete beharko dituzte».           

«2.  Nortasun juridikoa duen sozietate eta entitateak likidaziorik gabe iraungi edo desegiten direnean, bete­tzeko geldi­tzen diren zerga obligazioak eragiketaren ondorengoak edo onuradunak diren per­tsona edo entitateei eskualdatuko zaizkie. Arau hau nortasun juridikoa duen sozietate eta entitate baten aktibo eta pasibo osoaren edozein lagapenetan ere».    

«6. Artikulu honetan aipatutako sozietate eta entitateen urraketengatik bidezkoak izan litezkeen zehapenak haien ondorengoei exijituko zaizkie, aurreko apartatuetan ezarritako eran, eta, bidezkoa bada, artikulu honen 1. apartatuan jasotakoaren arabera jarritako mugaraino».    

Hiru.  Honela ida­tzita gera­tzen da 41. artikuluaren 4. apartatua:

«4.  Eran­tzu­kizuna ez da zehapenetara iri­tsiko, foru arau honetan edo beste batean ezar daitezkeen salbuespenetan izan ezik.

Eran­tzu­kizuna zehapenetara iristen bada, zordun nagusiak foru arau honek 192. artikuluaren 1. apartatuan jasotako mu­rriz­penerako eskubidea izan duenean, zordun nagusiari egokitu dakiokeen murrizpena aplikatu gabe bidezkoa den zenbatekoa izango da zor eratorria, eta eran­tzu­leari adostasun tramitea emango zaio eran­tzu­kizun adierazpenari buruzko proposamenean.

Foru arau honek 192. artikuluaren 1. apartatuan adostasunagatik jasotako murrizpena egingo zaio. Eran­tzu­leak lortutako murrizpena tramite gehiagorik gabe exijituko zaio, baldin eta edozein errekur­tso edo erreklamazio aurkezten badu eran­tzu­kizun adierazpenaren aurka, eran­tzu­kizun eratorpenaren edo likidazio eratorrien bidezkotasunean oinarrituta.

Apartatu honetan jasotako murrizpena ez zaio aplikatuko foru arau honek 42. artikuluaren 4. apartatuan zorren ordainketagatik eratorritako eran­tzu­kizuna dagoenean.»

Lau.  Honela ida­tzita gera­tzen da 42. artikuluaren 3. apartatua:

«3.  Era berean, oraindik ordain­tzeke dauden atxi­kipenak egin dituzten entitateen eran­tzule solidario izango dira: Izatezko zein zuzenbideko administra­tzaileak; ­gutxienez kapitalaren 100eko 20ko partaide­tza zuzena edo zeharkakoa duten bazkideak; erkide edo partaideak; ezkontideak; izatezko bikoteak (Izatezko bikoteak arau­tzen dituen 2003ko maia­tza­ren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratuak), eta ezkontide zein bikotekideen aurreko nahiz ondorengo ahaideak (bigarren graduraino). Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioetan atxi­kipen horiek direla- eta kenduriko zenbatekoen eran­tzule izango dira haiek guztiak. Baldin eta atxi­kitako zenbateko horien sarrera par­tzialak egin badira, ordain­tzeko gera­tzen den zorra atxi­kitako bakoi­tzari dagokiola joko da, propor­tzionalki.

Halaber, elkarren eran­tzule solidarioak izango dira ­batzuen eta besteen zerga zor eta zehapenengatik: Per­tsona juridikoen benetako kontrola (osoa edo par­tziala, zuzenekoa edo zeharkakoa)  duten per­tsona edo entitateak; edo per­tsona juridiko horien zuzendari­tza borondate berdina duten per­tsona edo entitateak; edo zergadunen benetako kontrolaren (osoaren edo par­tzialaren)  pean dauden per­tsona edo erakundeak; edo zergadun horien zuzendari­tza borondate berdina duten per­tsona edo entitateak.

Aurreko paragrafoan xeda­tzen dena aplika­tzeko, egiaztatua egon behar da per­tsona edo entitate horiek gehiegikeriaz edo iruzurrez sortu edo erabili direla, Herri Ogasunaren aurrean ondare eran­tzu­kizun uniber­tsala saihesteko».   

Bost.  Aldatu egiten da 43. artikuluaren 1. apartatuko c)  letra, eta kendu egiten da apartatu beraren f) letra:

«c)  Administrazio konkur­tsa­leko kideak eta, oro har, sozietate eta entitateen likida­tzaileak, egoera horiek gertatu aurretik sortu diren eta zergapeko bakoi­tzari ego­tzi behar zaizkion zerga obligazioak oso-osorik bete­tzeko beharrezko diren gestioak egin ez dituztenean. Administra­tzaile konkur­tsa­lek administrazio eginkizunak agindu zaizkienean eran­tzungo dute administra­tzaile gisa zerga obligazioengatik eta egoera horien ondorengo zehapenengatik.        

Orobat, izango dira zerga betebeharron eran­tzule, baldin eta betebeharrok baino lehentasun handiagoa ez duten hirugarrenen kredituak ordaindu badira. Eran­tzu­kizun horren muga, dena dela, oker ordaindutako zenbatekoak izango dira».

Sei.  43. artikuluan 2. apartatu berri bat sar­tzen da, oraingo 2. apartatua alda­tzen da –3 zenbakia har­tzen du– eta oraingo 3. apartatuak 4 zenbakia har­tzen du:

«2.  Langile, profesional edo beste enpresari ­batzuei jasanarazi beharreko tributuetatik edo ­atxiki beharreko zenbatekoetatik erator­tzen diren zerga zorren eran­tzule subsidiario izango dira zor horien aitorpena eta sarrera egin behar duten per­tsona juridikoen izatezko edo zuzenbideko administra­tzaileak, baldin eta, jardueraren ariketak jarrai­tzen duenean, zerga kon­tzeptu horiei dagozkien sarrerarik gabeko autolikidazioak behin eta berriz aurkezten badira eta modurik baldin bada egiazta­tzeko aurkezpen horren arrazoia ez dela autolikidazioaren xede den zerga betebeharra bete­tzeko egiazko asmo bat.

Autolikidazioak behin eta berriz aurkezten direla ulertuko da, baldin eta urte natural berean, elkarren jarraian edo modu etenean, diru sarrerarik gabe aurkeztu badira benetan aurkeztu beharko liratekeen autolikidazioen erdia edo gehiago, kontuan hartu gabe gerorapen edo zatikapen eskaerarik aurkeztu den eta hori epe barruan edo epez kanpo egin den.          

Horretarako, ez dira konputatuko gerorapen edo zatikapen eskaera izan duten eta onarpen ebazpena eman zaien autolikidazioak, salbu ondoren ez badira haiek bete­tzen eta kontuan hartu gabe ez-bete­tze hori noiz gertatu den; inoiz ere ez dira konputatuko behar bezala formalizatutako bermearekin onartu direnak.    

Eran­tzu­kizun horri dagokionez, autolikidazioaren aurkezpena sarrerarik gabe egin dela joko da, baldin eta, aurkezturiko autolikidazio guztien edo ­batzuen sarrera par­tzialak egin arren, horien zenbateko osoak ez badu gaindi­tzen bigarren paragrafoan aipatutako urte naturalean zehar autolikidaturiko eta sartu beharreko kuota guztien baturaren 100eko 25a.  

Ulertuko da lehen paragrafoan aipatutako obligazioak bete­tzeko egiazko asmorik ez dagoela, baldin eta xedapen honetan jasotako eran­tzu­kizuna har­tzen duten zerga betebeharrak sortu ziren egunean edo exijigarriak izan eta azken horietatik eratorritako zerga kredituak baino lehentasun handiagoa izan ez zuten egunean ordaindu badira geroagoko mugaeguna duten hirugarrengoen titulartasuneko kredituak.»

«3.  Foru arau bidez ezarri ahal izango dira aurreko apartatuetan jasotakoez besteko eran­tzu­kizun subsidiarioen kasuak».

Zazpi.  Honela ida­tzita gera­tzen dira 48. artikuluaren 3. eta 4. apartatuak:

«3.  Zergapekoek euren egoi­tza non dagoen adierazi behar diote Zerga Administrazioari. Ekonomia Itunaren 43. artikuluan xeda­tzen denaren kalterik gabe, aitorpenik ez bada, Zerga Administrazioak esku izango du pen­tsa­tzeko zergapekoaren egoi­tza errolda-oinarrian jasota dagoena dela edo hura titular legez ageri den edozein higiezin edo ustiategi ekonomikoren kokagunea.

4.  Zergapeko batek bere egoi­tza alda­tzen duenean, Zerga Administrazioari jakinarazi behar dio hori, horretarako beren-beregi eginiko aitorpen baten bitartez. Dena dela, berdin bete beharko da Ekonomia Itunaren 43. artikuluaren bosgarren apartatuan xedaturikoa, eta, era berean, egoi­tza aldaketak ez du ondoriorik izango Administrazioaren aurrean, harik eta arestixean aipaturiko zerga aitorpena aurkeztu arte.

Zergapekoak zerga helbidea aldatu duela jakinarazten ez badio Zerga Administrazioari aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera, bien bitartean, errolda-oinarrian jasota dagoena hartu ahal izango da jakinarazpen ondorioetarako. Halaber, jakinarazpenak egiteko, indarreko­tzat jo ahal izango da hark azkenengo aitorturikoa edo berak edozein zerga dokumentutan jasoarazitakoa».

Zor­tzi.  Honela ida­tzita geldi­tzen da 66. artikuluaren 2. apartatua:

«2.  Eran­tzule solidarioei ordainketa exiji­tzeko preskripzio epea zordun nagusiak borondatez ordain­tzeko duen epea amaitu ondorengo egunetik aurrera hasiko da konta­tzen.

Hala ere, baldin eta eran­tzu­kizunaren oinarri diren gertakariak aurreko paragrafoan jarritako epearen ostean gerta­tzen direnean, preskripzio epe hori gertakari horiek izan diren unean abiaraziko da.      

Eran­tzu­leak subsidiarioak badira, preskripzio epea konputa­tzen hasiko da zordun nagusiari edo edozein eran­tzule solidariori egindako azken zerga bilketako jarduketa jakinarazten denetik aurrera».

Bedera­tzi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 67. artikulua: 

«67. artikulua.  Preskripzio epeak etetea.

1.  Foru arau honek 65. artikuluaren a) paragrafoan aipa­tzen duen eskubidearen preskripzio epea honako arrazoi hauengatik etengo da:

a)  Zerga obligazioaren elementu guztiak edo horietako ­batzuk onartu, erregularizatu, egiaztatu, ikuskatu, ziurtatu edo likida­tzeko asmoz, Zerga Administrazioak edozein ekin­tza egiteagatik zergapekoak horren berri formala edukita, nahiz eta hasiera batean ekin­tza hori beste zerga betebehar batera zuzendurik abia­tzen bada, zergapekoaren aitorpen oker baten ondorioz.    

b)  Edozein motatako erreklamazio edo errekur­tsoak aurkezteagatik, erreklamazio edo errekur­tso horien harian jarduketak egiteagatik zergapekoak haien berri formala edukita, Arbitraje Batzor­deari gatazka bat plantea­tze­agatik, zigor arloko auzitegiei erruduntasun testigan­tza igor­tze­agatik edo Ministerio Fiskalari salaketa aurkezteagatik eta, orobat, organo jurisdikzional batek bidalitako komunikazioak irekita dagoen prozedura administratiboa geldi­tzeko agin­tze­agatik.          

c)  Zerga zorra likidatu edo autolikida­tzeko asmoz, zergapekoak edozein jarduketa modu frogagarrian egiteagatik.         

2.  Foru arau honek 65. artikuluaren b) letran aipa­tzen duen eskubidearen preskripzio epea honako arrazoi hauengatik etengo da:

a)  Zerga zorra modu efektiboan bil­tzeko asmoz, Zerga Ad­mi­nistrazioak edozein ekin­tza egiteagatik, zergapekoak haren berri formala edukita.

b)  Edozein motatako erreklamazio edo errekur­tsoak aurkezteagatik, erreklamazio edo errekur­tso horien harian jarduketak egiteagatik, zergapekoak haien berri formala edukita, Arbitraje Batzor­deari gatazka bat plantea­tze­agatik, zordunaren konkur­tsoa deklara­tze­agatik edo zerga zorra kobra­tzea helburu duten ekin­tza zibil zein penalak aurrera eramateagatik, eta, orobat, organo jurisdikzional batek bidalitako komunikazioak irekita dagoen prozedura administratiboa geldi­tzeko agin­tze­agatik.

c)  Zerga zorra ordaindu edo iraungi­tzeko asmoz, zergapekoak edozein jarduketa modu frogagarrian egiteagatik.

3.  Foru arau honek 65. artikuluaren c) letran aipa­tzen duen eskubidearen preskripzio epea honako arrazoi hauengatik etengo da:

a)  Autolikidazioa ­itzuli edo zuzen­tzeko asmoz, zergapekoak edozein jarduketa modu frogagarrian egiteagatik.   

b)  Edozein motatako erreklamazio edo errekur­tsoak aurkeztu, tramitatu edo ebazteagatik.

c)  Zerga obligazioaren elementu guztiak edo horietako ­batzuk onartu, erregularizatu, egiaztatu, ikuskatu, ziurtatu edo likida­tzeko asmoz, Zerga Administrazioak edozein ekin­tza egiteagatik zergapekoak horren berri formala edukita.

4.  Foru arau honek 65. artikuluaren d) letran aipa­tzen duen eskubidearen preskripzio epea honako arrazoi hauengatik etengo da:

a)  Diru kopuruak itzul­tzeko asmoz, Zerga Adminis­trazioak edozein ekin­tza egiteagatik.

b)  Itzul­ketaren ordainketa exiji­tzeko, zergapekoak edozein jarduketa modu frogagarrian egiteagatik.

c)  Edozein motatako erreklamazio edo errekur­tsoak aurkeztu, tramitatu edo ebazteagatik, edota Arbitraje Batzor­deari gatazka bat plantea­tze­agatik.

5.  Aurreko zenbakietan zehazten diren jarduketek nahiz horien antze­koek preskripzioa etengo dute, baldin eta beste estatu batean egiten badira elkarren lagun­tza­ren esparruan, nahiz eta egin­tza horiek ez sortu ­antzeko eten ondoriorik egin­tzok benetan egiten diren estatuan.    

6.  Behin preskripzio epea eten ondoren, epe hori berriro hasiko da konputa­tzen, ondorengo bi apartatuetan ezarritakoan izan ezik:

7.  Preskripzio epea eteten bada administrazioarekiko au­zietarako jurisdizkioari errekur­tsoa aurkezteagatik, ekin­tza zibil edo penalak aurrera eramateagatik, erruduntasun-testigan­tza jurisdikzio eskudunari igor­tze­agatik, Ministerio Fiskalari salaketa aurkezteagatik, edo prozedura geldiarazteko agin­tzen duen komunikazio judiziala jaso­tze­agatik, preskripzio epea berriro hasiko da konputa­tzen prozesu judizialari amaiera ematen dion edo prozedura geldiarazteko agindua ken­tzen duen ebazpen irmoa Zerga Administrazioak jaso­tzen duenean edota Ministerioa Fiskalak espedientea ­atzera itzul­tzen duela jakinarazten duenean.

Preskripzio epea zordunaren konkur­tso deklarazioak eteten badu, konkur­tsoa bukatu­tzat ematen duen ebazpen judiziala irmo bilaka­tzean hasiko da berriz konputa­tzen. Ez bada hitzar­menik onar­tzen, preskripzio epea hura onar­tzean berrabiaraziko da, haren pean ez dauden zerga zorretarako. Hitzar­men konkur­tsa­lari lotuta dauden zerga zorrei dagokienez, preskripzio epea zordunari eskatu ahal zaizkionean hasiko da berriz konputa­tzen.   

Preskripzio epea etetea ez bada administraziorekiko auzibidetik erabaki, apartatu honetako lehen paragrafoan xedatutakoa ez da aplikagarria izango Zerga Administrazioak ordainketa exiji­tzeko duen eskubidearen preskripzio epeari dagokionez.

8.  Preskripzio epea Arbitraje Batzor­deari gatazka bat plantea­tze­agatik eten bada, ­batzorde horrek hartutako erabakiaren jakinarazpena jaso­tzen den unean hasiko da berriro konputa­tzen preskripzio epea. 

9.  Preskripzio epea zergapeko bati eteten zaionean, horren ondorioak gainerako zergapekoengana ere zabalduko dira, eran­tzu­leak barne. Guztiarekin ere, obligazioa partekatuta badago eta dagokion zatia zergapeko bati bakarrik erreklama­tzen bazaio, epea ez da gainerakoen­tzat eten.           

Zergapeko berberaren kontura zor bat baino gehiago likidatu badira, preskripzioa berarekin lotuta dagoen zorrari dagokionez bakarrik etengo da.

Zordun nagusiari edo eran­tzu­leetariko bati dagokionez, auziagatik, konkur­tso­agatik edo beste legezko arrazoi ­ba­tzuengatik foru arau honen 65. artikuluaren b) letran jasotako preskripzio epearen zenbaketa eteteak eragin bera du solidarioki ordain­tzeko betebeharra duten gainerako subjektuengan, beste eran­tzule ­batzuk izan edo zordun nagusia bera izan, baina, hala ere, berdin jarrai dezakete aurrera kasuan-kasuan haien aurkako kobra­tze ekin­tzek.

10.  Preskripzio epea edozein motatako errekur­tso edo erreklamazioak aurkezteagatik eten bada, ulertuko da preskripzio epe hori ez dela eten zergapekoak aurkeztutako errekur­tso edo erreklamazio horiek beren osoan one­tsi direnean eta inpugna­tzeko arrazoia izan den egin­tza administratiboa baliogabetu denean».    

Hamar.  4. apartatu bat gehi­tzen zaio 68. artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«4.  Aurreko apartatuan jasotakoa jasota ere, Zerga Admi­nistrazioak jarraian azalduko direnen egoera, nondik norakoa eta zenbatekoak zein diren zehazteko egiaztapen eta ikerketa jarduketak burutu ahal izango ditu: Oinarri ezargarri negatiboak, kuotako kenkariak, zergak jasanarazteko mekanismoa ezarrita duten zergetan konpen­tsa­tzeko edo itzul­tzeko diren kuotak, eta zergapekoek konpen­tsatu, kendu, ­itzuli edo gozatu nahi dituzten zerga kredituak, nahiz eta ekitaldi iraungi batetik eratorriak izan. Jarduketa horiek ezin dute ekarri dagozkien ekitaldiei begirako zerga likidaziorik, baina, hala ere, ohartarazi beharko dute ekitaldi horietan badirela konpen­tsa­zio, aplikazio edo itzul­keta eskubidea sor­tzeko beharrezkoak diren egitatezko gertakariak».        


Hamaika.  Aldatu egiten da 78. artikulua, eta honela ida­tzita gera­tzen da:

«78. artikulua.  Kautelazko neurriak.

1.  Zerga Administrazioak suma­tzen badu badirela arrazoiak zerga zorra ezin izango dela kobratu edo kobran­tza oztopatuta gerta daitekeela pen­tsa­tzeko, kautelazko neurriak hartu ahal izango ditu zerga zorra kobratuko dela ziurta­tzeko.      

Kautelazko neurria interesatuari jakinaraziko zaio hura har­tzeko arrazoiak espresuki aipatuz.

2.  Elkarren lagun­tza­ren esparruan, kautelazko neurriak har­tzea eska­tzen bazaio Zerga Administrazioari, eskaera egin duen estatuaren edo nazioarteko zein nazioz gaindiko entitatearen dokumentuak, zeinak kautelazko neurriok har­tzea ahalbide­tzen duen, ez du beharko aitorpen, gehi­tze edo ordezpen egin­tza­rik.

3.  Neurriak saihestu nahi den kaltearen araberakoak izango dira, bakar-bakarrik zorra kobratuko dela ziurta­tzen duen zenbatekoraino. Inola ere ez da hartuko kalte konpongaitz edo konponezina ekar dezakeen neurririk.         

4.  Honako hauek izan daitezke kautelazko neurriak:

a)  Zerga Administrazioak ­itzuli behar dituen kopuruak edo egin behar dituen bestelako ordainketak atxiki­tzea. Zerga itzul­keta bat kautelarki atxiki­tzen bada bere osoan edo par­tzialki, interesatuari jakinaraziko zaio itzul­keta erabakiarekin batera.

b)  Ondasun eta eskubideak modu prebentiboan enbarga­tzea. Hala dagokionean, enbargo horren preben­tzio oharra egingo da.

c)  Ondasun edo eskubideen salmenta, karga edo erabilpena debeka­tzea.

d)  Beren jarduera nagusiari dagozkion obra exekuzioak edo zerbi­tzu prestazioak kontrata­tzen edo birkontrata­tzen dituzten per­tsona edo entitateek kontratistei edo birkontratistei egiten dizkieten ordainketen por­tzen­taje bat atxiki­tzea, kontrata­tzen edo birkontrata­tzen diren obra edo zerbi­tzuei dagokien zatian, langileei, profesionalei edo bestelako enpresariei jasanarazi behar zaizkien tributuen edo ­atxiki behar zaizkien kopuruen zerga obligazioen berme gisa.

e)  Legez aurreikusita dagoen beste edozein neurri.

5.  Kautelazko neurriak kudeaketa, ikuskapen edo zerga bilketako prozedura baten edozein unetan gauzatu daitezke, betiere modu arrazoituan eta nahikoan froga­tzen bada artikulu honen 1. apartatuan jasotako gertakariak izaten direla.        

6.  Kautelazko neurrien ondorioak sei hilabeteko epean amaituko dira, neurriak har­tzen direnetik aurrera, honako kasuotan izan ezik:

a)  Premiamenduzko prozeduran enbargo forma har­tzen dutenean edo kautelazko neurri judizial bihur­tzen direnean. Horrelakoetan, kautelazko neurria hartu den egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

b)  Neurria har­tzeko arrazoiak desagertu direnean.    

c)  Interesatuak aski jo den beste berme batekin ordezka­tzeko eskatu duenean.

Nolanahi dela ere, kautelazko neurriak kendu egingo dira baldin eta, haien zenbatekoa kobratuko dela berma­tze aldera, zergapekoak kreditu entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal solidarioa aurkezten badu edo kauzio aseguruaren ziurtagiria erakusten.

Zergapekoak borondatezko epean ordain­tzen badu kautelazko neurriak ziurta­tzen zuen zerga obligazioa, ordainketan etendurarik egon gabe, Zerga Administrazioak aurkeztu den abalaren gastuak ordaindu beharko ditu.

d)  Epe hori luza­tzen denean erabaki arrazoitua dela medio, luzapena sei hilabetetik gorakoa izan gabe.

7.  Zilegi izango da dirua eta merkan­tziak modu prebentiboan enbarga­tzea, establezimendurik gabe egin diren eta aitortuta ez dauden jarduera lukratiboengatik exijigarria den zerga zorraren ordainketa ziurta­tzeko. Era berean, ikuskizun publikoen irabaziak modu prebentiboan enbarga­tzea erabaki daiteke Zerga Administrazioari aldez aurretik aitortu ez zaizkionean.         

8.  Kudeaketa edo ikuskapen prozedura bat dela-eta Ogasun Publikoaren kontrako delituagatik salaketa edo kereila bat formalizatua denean, edo prozedura judizial bat bideratu delitu horregatik, artikulu honetan ezar­tzen diren kautelazko neurriak hartu ahal izango ditu Zerga Administrazioko organo eskudunak, foru arau honek hamahirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa erago­tzi gabe.

Ustezko delituaren ikerketaren jatorria ez bada kudeaketa edo ikuskapen prozedura bat, kautelazko neurriak Ministerio Fiskalak egindako ikerketa diligen­tziak ireki ondoren edo, hala badagokio, zigor diligen­tziak ireki ondoren hartu ahal izango ditu Zerga Administrazioko organo eskudunak.         


Aurreko paragrafoetan aipatutako kasuetan, kautelazko neu­rriak salaketan edo kereilan zuzeneko eran­tzule nahiz eran­tzule subsidiario izan litezkeenen artean identifika­tzen diren subjektuetariko edozeini zuzenduak izan daitezke, Zigor Kodearen 126. artikuluan aipa­tzen diren zenbatekoen ordain­tzaile izan daitezkeen heinean.

Zerga Administrazioaren barruan eskumena duen organoak kautelazko neurriak hartuz gero, hori jakinaraziko zaie interesdunari, Ministerio Fiskalari eta arlo horretan eskumena duen organo judizialari, eta bere horretan ­eutsiko zaie neurrioi, harik eta organo judizial erabaki arte ea jurisdikzio neurri bilakatuko diren edo neurriok kenduko dituen».

Hamabi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 102. artikuluaren 3. apartatua:

«3.  Konpen­tsa­tutako edo konpen­tsatu gabeko oinarri edo kuotak nahiz aplikatutako edo aplikatu gabeko kenkariak Administrazioak zerga zorra zehazteko duen eskubidea preskribitu den zergaldietan sortu badira, haien jatorria eta zenbatekoa nahiz konpen­tsa­zio, aplikazio edo kenkariaren eskubidea sor­tzeko behar diren izatezko kasuen zergaldietan gertatu izana frogatu beharko dira horiek adierazi ziren likidazio edo autolikidazioak, kontabilitatea eta bidezko diren euskarri dokumentalak aurkeztuz».      



Hamahiru.  6. apartatu bat gehi­tzen zaio 174. artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«6.  Kasu ­batzuetan, sozietate baten ondasunak edo horien gaineko eskubideak erabil­tzeko debekua ezar­tzea erabaki ahal izango du Zerga Administrazioak, nahiz eta zerga bilketako prozedura haren aurkakoa izan ez: Baldin eta zergapekoari sozietate horren akzioak edo partaide­tzak enbargatu bazaizkio, bai eta, akzio-partaide­tzak beste sozietateren batenak izanik, haien bitartez higigarrion eta higiezinon titular den sozietatearen gaineko kontrola egiten badu, osoa zein par­tziala, zuzenean zein zeharka. Halakoetan, Merkatari­tza Kodearen 42. artikuluan xeda­tzen diren baldin­tzei jarraituko zaie, eta zergapekoak ez du zertan formulatuta izan kontu bateraturik. Horretarako, manamendu baten bidez, dena delako erregistroan, haiek xeda­tzeko debekuari buruzko idatz-ohar prebentiboa jaso ahal izango da; manamendu horretan, hain zuzen ere, justifikatuko da erregistroko titularra ez den per­tso­naren aurkako kautelazko neurria baliozkoa dela, kontrol harreman bat dagoelako, zeinaren izatezko kasua manamenduan bertan zehaztuko den.

Ondasun higiezinak izanez gero, debekuaren preben­tziozko idatz-oharra jasoko da jabe­tza­ren erregistro eskudunean finkei irekitako orrian.

Ondasunak erabil­tzeko neurriaren aurkako errekur­tso­aren oinarri bakarra izan daiteke hura har­tzea ahalbidera­tzen duten izatezko kasuetako bat ez gerta­tzea.

Neurri hori ezeztu egingo da, edozein arrazoirengatik iraun­gi­tzen denean zergapekoaren partaide­tza edo akzioen gaineko enbargoa. Era berean, Zerga Administrazioak higiezinak erabil­tzeko debekua kendu ahal izango du, baldin eta debekuari eusteak nekez konpon litezkeen edo konponezinak litezkeen kalteak eragin bali­tzake. Horretarako, sozietateak behar den legez egiaztatu behar du arrisku hori».

Hamalau.  Honela ida­tzita gera­tzen da 175. artikuluaren 1. apartatua:

«1.  Zerga Administrazioak jakin duenean edo zan­tzuak daudenean kreditu entitate nahiz beste per­tsona edo entitate gordailuzain bati eman edo zain­tza­pean utzi­tako fondo, balore, titulu edo beste ondasun ­batzuk daudela, horiek enbargatu ahal izango ditu behar den adina, entitate horretan dauden ondasun edo eskubideen identifikazio datuak zehaztu beharrik gabe.   

Per­tsona edo entitate gordailuzainak emandako informazioaren arabera enbargoaren momentuan ondoriozta­tzen bada dauden fondo, balore, titulu edo beste ondasun ­batzuk ez direla homogeneoak edo haien balioa handiagoa dela foru arau honek 173. artikuluaren 1. apartatuan jasotako kopurua baino, zerga bilketako organoak trabatuta geratu beharrekoak zehaztu beharko ditu».

Hamabost.  Honela ida­tzita gera­tzen da 179. artikuluaren 5. apartatua:

«5.  Eran­tzu­kizun eratorpenari buruzko erabakiaren aurkako errekur­tso edo erreklamazioan, eran­tzu­kizun hori gai­tzen duen egitatezko gertakariaren eta horrek har­tzen dituen likidazioen kontra egin ahal izango da. Nolanahi ere, errekur­tso edo erreklamazio horien ondorioz, ezin izango dira berrikusi beste zergapeko batzuen­tzat irmotasuna hartu duten likidazioak, baizik eta bakarrik errekur­tsoa edo erreklamazioa jarri duen eran­tzu­learen betebeharraren zenbatekoa.

Dena den, foru arau honek 42. artikuluaren 4. apartatuan ja­sotako gertakarietan, ezin izango da egin aipatutako gertakariak har­tzen dituen likidazioen aurka, baizik eta eran­tzu­kizunaren hedadura osoaren kontra. Era berean, kasu horietan beretan, ez da aplika­tze­koa izango 218. artikuluaren 2. zenbakian xedaturikoa, hala eratorritako zenbatekoaren oinarria zorrak direnean, nola zerga zehapenak».        

Hamasei.  Honela berridazten da 214. artikuluaren 2. apartatua:

«2.  Kudeaketa edo ikuskapen prozesu baten ondorioz hasten diren zigor prozedurak ezin izango dira hasi per­tsona edo entitate bati dagokionez, baldin eta prozeduran sartuta egon bada behin sei hilabeteko epea igarota likidazioa edo ebazpena jakinarazi edo jakinarazi­tzat hartu denetik aurrera.          

Foru arau honen 190. artikuluan jaso­tzen diren zehapenak jar­tzeko ireki­tzen diren zehapen prozedurak xedapen horretan aipa­tzen den diru zehapena jakinarazi denetik edo jakinarazi­tzat ­jotzen denetik aurrerako sei hilabeteko epearen barruan hasi behar dira.»

Hamazazpi.  Honela ida­tzia gera­tzen da 218. artikuluaren 2. apartatua:

«2.  Efektu hauek izango ditu zehapen baten aurkako errekur­tso edo erreklamazio administratiboa behar den epean eta moduan aurkezteak:

a)  Zerga zehapenen exekuzioa zuzenean etenda geratuko da borondatezko epea, bermea aurkeztu beharrik gabe harik eta zehapenak administrazio bidean irmoak izan arte.

b)  Ez da berandu­tza interesik exijituko administrazio bi­dea amai­tzen duen ebazpenaren jakinarazpena dela-eta irekitako borondatezko aldian ordain­tzeko epea bukatu arte igaro­tzen den denboragatik, eta epe hori amaitu eta biharamunetik aurrera exijituko dira berandu­tza interesak.

c)  Zergapekoaren adostasunaren ondorioz aplikatu beharreko murrizketa galdu egingo da, foru arau honetako 192. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Apartatu honetako aurreko paragrafoetan ezar­tzen dena eran­tzu­kizuna erator­tzeko erabakiaren xede diren zerga zehapenak eteteko aplikatuko da, bai subjektu arau-hausleak zehapena errekurri­tzen duenean, bai eta foru arau honen 179. artikuluaren 5. apartatuan ezarritakoa betez zehapen hori eran­tzu­leak berak zehapena errekurri­tzen duenean ere. Deriba­tzen den zerga zorra ez da inoiz automatikoki etengo xedapen hau dela eta.     

Halaber, xedapen hau dela-eta ez dira etengo foru arau honetako 42. artikuluaren 4. apartatuan aurreikusitako zorren ordainketaren ondoriozko eran­tzu­kizunak».

Hamazor­tzi.  5. apartatu bat gehi­tzen zaio laugarren xedapen gehigarriari. Hona hemen haren edukia:

«5.  Identifikazio fiskaleko zenbakia baliogabe­tzeko prozeduraren ondorioak berma­tzeko kautelazko neurriak hartu ahal izango ditu Zerga Administrazioak, baldin eta ager­tzen diren zan­tzu arrazionalek pen­tsa­razten badute bestela ezinezkoa izango dela arian dagoen prozedurarekin lortu gura den helburua lor­tzea edo horretarako zailtasun handiak egongo direla.

Kautelazko neurria behar bezala fun­tsatu behar dira, eta jakinarazi behar da berariaz adierazita zein diren neurriok har­tzea gomenda­tzen duten arrazoiak, egoki deri­tzen alegazioak egin ahal izan ­ditzan zergapekoak.

Kautelazko neurriok haiekin saihestu nahi den kaltearen propor­tziokoak izan behar dute eta ezingo dute, inoiz, kalte konpongaitz edo konponezinik eragin. Neurriok hauek izan daitezke:

a)  Zerga Administrazioak egin behar dituen zerga itzul­keten ordainketak eta bestelako ordainketak atxiki­tzea.

b)  Kautelaz baja ematea batasun barruko operadoreen erregistroan.

c)  Kautelaz baja ematea BEZaren hileko itzul­keten erregistroan.

d)  Zergapekoak dituen kontuen edo gordailuen enbargo prebentiboa, eta, halakorik eginez gero, enbargo hori segurta­tzeko idatz-ohar prebentiboa egingo da».

Hemere­tzi.  Xedapen gehigarri bat, hamaikagarrena, eransten da. Hona hemen bere edukia:

«Hamaikagarren xedapen gehigarria.  Atze­rrian diren ondasun eta eskubideen berri eman beharra.

1.  Zergapekoek, foru arau honen 29. eta 90. artikuluetan ezarritakoarekin bat eta erregelamenduz ezar­tzen diren baldin­tze­tan, honako informazio hau eman beharko diote Zerga Administrazioari:

a)  Banku edo kreditu trafikoan diharduten atze­rriko entitateetan irekita dauden kontuei buruzko informazioa, baldin eta zergapekoa bada kontuon titularra edo onuraduna, edo kontuon gaineko nolabaiteko xeda­tze ahalmenik badu.         

b)  Batetik, mota guztietako entitateen kapital sozialeko edo fondo propioetako edo ondareko partaide­tza ordezka­tzen duten titulu, aktibo, balore edo aktibo guztiei buruzko informazioa, zergapekoa haien titularra bada eta aurreko horiek guztiak atze­rrian badaude edo han gordailatuta; bestetik, zergapekoa har­tzaile den bizi­tza edo baliaezintasun aseguruei buruzko informazioa zein dirua, ondasun higigarriak edo higiezinak emanez eraturiko biziarteko edo aldi baterako errentei buruzko informazioa, zergapekoa haien onuraduna bada, baldin eta aseguru eta errenta horiek atze­rrian kokatutako entitateekin kontratatu badira.

c)  Zergapekoak bere titulartasunpean atze­rrian dituen ondasun higiezinei nahiz ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa.

d)  Zergapekoak aitorpena egiten denean bere titulartasunpean atze­rrian dituen ondasun higigarriei nahiz ondasun higigarrien gaineko eskubideei buruzko informazioa.

e)  Zergapekoak bere titulartasunpean atze­rrian matrikulaturik edo erregistraturik dituen ondasun higiezinei nahiz ondasun higiezinen gaineko eskubideei buruzko informazioa.

Aurreko paragrafoetan ezarritako betebeharrak izango dituzte, orobat, Kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finan­tza­keta prebeni­tzeko 2010eko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen 4. artikuluaren 2. apartatuan ezar­tzen denarekin bat titular erreal­tzat ­jotzen direnek.

2.  Zerga arloko arau-hauste­tzat har­tzen da xedapen gehigarri honetan aipa­tzen diren informazio aitorpenak horretarako dagoen epearen barruan ez aurkeztea edo informazio osatugabea, zehaztugabea edo datu fal­tsuak dituzten aitorpenak aurkeztea.

Arau-hausteok erregela hauen arabera zehatuko dira:

a)  Ez bada bete atze­rriko kreditu entitateei buruzko informazioa emateko betebeharra, 5.000 euroko isun finkoa jarriko da aitorpenean kontu berari buruz jaso beharreko datu edo datu-mul­tzo bakoi­tzeko, edo osatugabea edo zehaztugabea edo fal­tsua den datu edo datu-mul­tzo bakoi­tzeko; isuna, ­gutxienez, 10.000 eurokoa izango da. 

Zehapena 100 eurokoa izango da kontu berari buruz jaso beharreko datu edo datu -mul­tzo bakoi­tzeko, aitorpena epez kanpo aurkeztu bada baina Zerga Administrazioak hura aurkezteko errekerimendurik egin gabe; zehapena, ­gutxienez, 1.500 eurokoa izango da.

b)  Ez bada bete atze­rrian gordailatu, kudeatu edo lortutako titulu, aktibo, balore, eskubide, aseguru eta errentei buruzko informazioa emateko betebeharra, 5.000 euroko isun finkoa jarriko da aitorpenean ondare elementu bakoi­tzari buruz bere motaren arabera jaso beharreko datu edo datu-mul­tzo bakoi­tzeko, edo aitorpen horretan osatugabea edo zehaztugabea edo fal­tsua den datu edo datu-mul­tzo bakoi­tzeko; isuna, ­gutxienez, 10.000 eurokoa izango da.

Zehapena 100 eurokoa izango da bere motaren arabera banaka hartutako ondare elementu bakoi­tzari buruz jaso beharreko datu edo datu-mul­tzo bakoi­tzeko, aitorpena epez kanpo aurkeztu bada baina Zerga Administrazioak hura aurkezteko errekerimendurik egin gabe; zehapena, ­gutxienez, 1.500 eurokoa izango da.

c)  Ez bada bete aurreko 1. apartatuko c), d) eta e) letretan aipatutako ondasun higigarriei eta higiezinei nahiz horietako bakoi­tza­ren gaineko eskubideei buruzko informazioa emateko betebeharra, 5.000 euroko isun finkoa jarriko da aitorpenean ondasun higigarri eta higiezin nahiz horietako bakoi­tza­ren gaineko eskubide berari buruz jaso beharreko datu edo datu-mul­tzo bakoi­tzeko, edo aitorpen horretan osatugabea edo zehaztugabea edo fal­tsua den datu edo datu mul­tzo bakoi­tzeko; isuna, ­gutxienez, 10.000 eurokoa izango da.

Zehapena 100 eurokoa izango da ondasun higigarri edo hi­giezin berari buruz edo horietako bakoi­tza­ren gaineko eskubide berari jaso beharreko datu edo datu-mul­tzo bakoi­tzeko, aitorpena epez kanpo aurkeztu bada baina Zerga Administrazioak hura aurkezteko errekerimendurik egin gabe; zehapena, ­gu­txienez, 1.500 eurokoa izango da.

Bateraezinak dira xedapen gehigarri honetan arau­tzen diren arau-hausteak eta zehapenak, batetik, eta foru arau honen 202. eta 203. artikuluetan ezarritakoak, bestetik.

3.  Tributu bakoi­tza arau­tzen duten foru arauek beste ondorio espezifiko ­batzuk ezarri ahal izango dituzte xedapen gehigarri honetan zehazten den informazioa emateko betebeharra bete­tzen ez denerako».

Hogei.  Xedapen gehigarri bat eransten da, hamabigarrena. Hona hemen bere edukia:

«Hamabigarren xedapen gehigarria.  Justifikatu gabeko ondare irabazien eta ustez lortutako errenten zehapen araubidea.

Aplika­tzen bada Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauaren 52. artikuluaren 2. apartatuan eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauaren 124. artikuluaren 6. apartatuan ezarritakoa, zerga arau haustea egongo da, eta zehapenaren oinarriaren 100eko 150eko diru isun propor­tzionala jarriko da.        

Zehapenaren oinarria hau da: Aurreko paragafoan aipatutako artikuluak aplikatuz atera­tzen den kuota osoaren zenbatekoa. Zehapenaren oinarria kalkula­tze­rakoan ez dira kontuan hartuko egiaztatu nahi den ekitaldian aurreko ekitaldietako zer zenbateko gera­tzen den konpen­tsa­tzeko, deduzi­tzeko edo aplika­tzeko, zenbateko horiek oinarri ezargarria edo likidazio oinarria edo kuota osoa gutxi­tzeko erabil badaitezke.          

Bateraezinak dira xedapen gehigarri honetan adierazitako zehapena, batetik, eta, bestetik, foru arau honen 195.etik 199.era bitarteko artikuluetan jasotako arau-hausteak direla-eta jarri beharko liratekeen zehapenak, justifikatu gabeko ondare irabaziei edo ustez lortutako errentei lotutakoak, hain zuzen.         

Kasu horiei foru arau honen 192. artikuluan ezar­tzen dena aplikatuko zaie».

Hogeita bat.  Xedapen gehigarri bat eransten da, hamahirugarrena. Hona hemen bere edukia:

«Hamahirugarren xedapen gehigarria.  Ogasun Publikoa­ren aurkako delituei buruzko prozesuetan ondarea iker­tzeko eskumenak.

Ogasun Publikoaren aurkako delituei buruzko prozesuetan, eta Polizia Judizialeko unitateei dagozkien ahalmenak erago­tzi gabe, Zerga Administrazioko zerga bilketako organoek iker­tzeko eskumena izaten jarraituko dute, agintari­tza judizialaren ikuskari­tza­pean, hala araka­tzeko zer ondarek izan lezakeen harremana delituari loturik dauden diru kopuruen ordainketarekin.

Horretarako, foru arau honen 90., 91. eta 166. artikuluetan xeda­tzen diren eskumenak erabili ahal izango ditu, delituarekin zerikusia duten per­tso­nen ondare egoerari buruzko txos­tenak egin, eta foru arau honen 78. artikuluaren 8. apartatuan xeda­tzen diren kautelazko neurriak hartu.

Berehala eman beharko dio zigor arloko epaileari jarduera, gorabehera eta ikerketon emai­tzen berri, eta hark berre­tsi, aldatu edo kenduko ditu lehen harturiko neurriak.

Egindako jarduketek foru arau honi eta hori gara­tzen duen araudiari jarraituko diete; nolanahi ere, epaileak erabaki dezake Prozedura Kriminalaren Legeak 989. artikuluan jasotakoari jarraituz beste jarduketa ­batzuk egitea».          

2. artikulua.  Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga alda­tzea.

Xedapen hauek alda­tzen dira Gipuzkoako Per­tsona Fisi­koen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauan:

Bat.  28. artikuluari 1. erregela aldatu eta 5., 6., 7. eta 8. erregelak gehi­tzen zaizkio, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hona hemen haien edukia:

«1.  Sozietateen gaineko Zergaren uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak 14. artikuluaren 5. apartatuan aipa­tzen dituen kon­tzep­tuak eta enpresari edo profesionalak berak gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpenak ez dira gastu kengarriak izango, foru arau honen 72. artikuluan jasotakoa erago­tzi gabe.

Hala ere, norbere konturako langileen edo autonomoen Gizarte Seguran­tzako erregimen berezian sartu gabeko profesionalek diru kopuruak ordain­tzen dituztenean gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin sinatutako aseguru kontratuengatik, ordaindutako kopuru horiek gastu kengarri­tzat joko dira, Gizarte Seguran­tzak estal­tzen dituen gorabeherak har­tzen dituen zatian, baldin eta Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legeak hamabosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako obligazioa bete­tzeko, mutualitate horiek Gizarte Seguran­tzako erregimen bereziaren ordez ari­tzen badira. Urteko muga 4.500 eurokoa izango da».

«5.  Honako gastu hauek kengarri izango dira, behean azal­tzen diren zenbateko eta baldin­tzen arabera, baldin eta jarduera ekonomikoari loturik badaude:

a)  100eko 50, zergadunak jate­txe, ostalari­tza, bidaia eta joan-etorriei loturiko harreman publikoak direla-eta egiten duen jarduera bakoi­tzeko. Kon­tzeptu horiek guztiak baturik, zergadunak zergaldian zehar dituen diru sarrera guztien 100eko 5 izango da muga, jarduera bakoi­tza­ren arabera zehaztua; sarrera guzien zenbatekoa kalkula­tzean, kanpoan ­utziko da ondare elementu atxi­kiak besteren­tzeak dakar­tzan kontraprestazioen zenbatekoa.  

b)  Opariak eta bestelako esku-eraku­tsiak, baldin eta har­tzaile bakoi­tzari dagokionaren prezioa ez bada (zergaldi bakoi­tzeko) 300 euro baino gehiago, eta har­tzailearen nortasuna agiriren batean jasota gera­tzen bada. Baldin eta aipaturiko gastuak goian zehazturiko zenbatekoa baino gehiago badira, zenbateko horretaraino soilik izango dira kengarri.

6. Bat.  Oro har, ez dira kengarri izango turismoko ibilgailuekin eta beren atoiekin, ziklomotorrekin eta motozikletekin zerikusia duten gastuak; alegia, halakoak erostea, inporta­tzea, aloka­tzea, konpon­tzea, manten­tze lanak egitea, haien balio galera eta haiek erabil­tze­arekin zerikusia duen beste edozein gastu.

Ondorio horietarako, turismoko ibilgailu, atoi, ziklomotor eta motozikleta­tzat hartuko dira mar­txo­aren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onar­tzen duenak, eranskinean hala defini­tzen dituenak, eranskin horretan ibilgailu misto gisa definitutakoak eta, nolanahi ere, lur orotariko ibilgailuak edo» jeep» motatakoak.       

Bi.  Zergadunak dudarik gabe froga­tzen duenean ibilgailua esklusiboki dagokiola bere jarduera ekonomikoari, gastu horiek kengarri izango dira, baina honako muga hauekin:           

a)  Bi zenbateko hauetatik txi­kiena: Edo 5.000 euro, edo zergadunak erabili duen amortizazio por­tzen­tajea bider 25.000 euro (alokairu, laga­tze edo balio-galerarenak)  eginik atera­tzen den zenbatekoa.

Jarduera bati bakarrik atxi­kitako ibilgailu bat eskualda­tzean edo aktibotik baja ematean, horretatik eratorritako irabazia edo galera kalkula­tzeko, ibilgailuaren erosketa prezioa edo produkzio kostua ain­tzat hartuko da, behin aurreko paragrafoan jasotakoaren arabera kendutako amortizazioak gutxi­tuta; gainera, erregela hauek aplikatuko dira:

— Galera bat agerian jar­tzen bada, hura kengarria izango da, muga hau ezarrita: 25.000 eurotik a) letra honek lehen paragrafoan jasotakoaren arabera ibilgailua eduki den denboran kendutako kopuruak gutxi­tuta atera­tzen den zenbatekoa.   

— Irabazi bat lor­tzen bada, foru arau honek 15. artikuluaren 9. apartatuan jasotako moneta-zuzenketa kalkula­tzeko, kontuan hartuko dira erosketa prezioa edo produkzio kostua, gehienez 25.000 euroraino, eta a)  letra honen lehen paragrafoan xedatutakoari jarraituz kendutako amortizazioak. Horrela kalkulatutako moneta-zuzenketaren zenbatekoa ezin izango da handiagoa izan eskualdaketa harengatik lortutako irabazia baino.  

b)  6.000 euro, ibilgailuok erabil­tze­ari loturiko beste kon­tzeptu guztiengatik.

Zergadunak ez badu urteko aldi batean ibilgailu hori erabil­tzen, erabili duen denboraren arabera kalkulatuko dira goiko zenbakietan aipaturiko mugak.

Hiru.  Erregela honen bigarren zenbakian aipa­tzen diren mugak honako ibilgailu hauen erabilerari dagozkionean, ez dira aplikatuko erregela honetan aipa­tzen diren gastuak, zeren ibilgailu horiek esklusiboki jarduera ekonomikoaren garapenari atxiki­tzen zaizkiola joko baita:

1.  Merkan­tzien garraioan erabilitako ibilgailu mistoak.

2.  Bidaiariak kontraprestazio bat ordainduta garraia­tzeko zerbi­tzuetan erabil­tzen direnak.

3.  Fabrika­tzaileek probak, saioak, erakusketak edo salmenten sustapena egiteko erabilitakoak.

4.  Ordezkariek edo merkatari­tza agenteek beren joan-etorri profesionaletan erabil­tzen dituztenak, baina, halakoetan, aurreko bi zenbakiaren a) letran ezar­tzen den muga aplikatuta.    

5.  Gidariei edo pilotuei kontraprestazio bat ordainduta irakasteko zerbi­tzuetan erabilitakoak.

6.  Zain­tza zerbi­tzuetan erabilitakoak.

7.  Eskuarki ibilgailuak aloka­tzen jarduten duten erakundeek kontraprestazio bidezko alokairu-jarduera horretan soil-soilik erabil­tzen dituztena.

7.  Ez dira kengarri izango 2012ko urriaren 29ko 7/2012 Legearen 7. artikuluan eskudiruzko ordainketez xeda­tzen dena hausten duten eragiketetatik eratorritako gastuak. Lege horrek aurrekontuen araudia aldatu eta finan­tza-araudia egoki­tzen du, iruzurraren kontrako preben­tzio ekin­tzak eta iruzurraren kontra borroka­tzeko ekin­tzak areago­tze­arren.       

8.  Eroskeria ere ez da kengarri izango».

Bi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 29. artikuluaren 1. apartatua, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

«1.  Honela jokatuko da etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztuan kalkula­tzeko:     

a)  Lehendabizi, sarrerak eta gastuak kalifikatu eta kuantifikatuko dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauan eta aurreko artikuluko erregeletan xedatutakoaren arabera. Kanpoan ­utziko dira hornidurak, amortizazioak, foru arau honek 28. artikuluaren 6. erregelako bi apartatuaren a) letran jasotako kopuruak eta jarduerari atxi­kitako ondare elementuetatik eratorritako irabazi eta galerak.

b)  Aurreko letran aipatu diren sarrera eta gastuen arteko diferen­tzia kalkulatuko da, eta hortik atera­tzen den emai­tzari 100eko 10 kenduko zaio amortizazioengatik, hornidurengatik eta gastu frogagai­tzen­gatik.

c)  Aurreko b) letran esandakoaren arabera atera­tzen den emai­tzari jarduerari atxi­kitako ondare elementuen irabazi eta galerak gehitu edo kenduko zaizkio, foru arau honek 26. artikuluaren 5. apartatuan xedatutakoari jarraikiz».           

Hiru.  Honela ida­tzita gera­tzen da 52. artikulua, foru arau hau indarrean jar­tzen denetik aurrerako ondorioekin: 

«52. artikulua.  Justifikatu gabeko ondare irabaziak.

1.  Ondare irabaziak justifikatu gabeko­tzat hartuko dira ondasun eta eskubideen eduki­tza, aitorpena edo eskurapena zergadunak aitortutako errenta edo ondarearekin bat ez datorrenean, eta, orobat, existi­tzen ez diren zorrak zerga honen edo Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren edozein aitorpenetan sartu nahiz liburu zein erregistro ofizialetan adierazten direnean.

Justifikatu gabeko ondare irabaziak azaldu diren zergaldiaren oinarri likidagarri orokorrean sartuko dira, non eta zergadunak ez duen behar bezala froga­tzen preskribatuta dagoen zergaldi bateko data jakin batetik aurrera ondasun eta eskubideen titularra izan dela».        

2.  Dena dela, justifikatu gabeko ondare irabazi­tzat joko da –eta, oraindik baliodun izanik, erregula daitezkeen zergaldietatik zaharrenaren oinarri likidagarri nagusian sartuko– edozein ondasun edo eskubide izatea, aitor­tzea edo eskura­tzea, baldin eta ez bada epearen barruan bete halakoen berri eman beharra ezar­tzen duen obligazioa, 2005eko mar­txo­aren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak, hamaikagarren xedapen gehigarrian jasoa.           

Hala ere, apartatu honetan xeda­tzen dena ez da aplika­tze­koa izango baldin eta zergadunak egoki egiazta­tzen badu ondasun edo eskubideon titulartasuna aitorturiko errentei dagokiela, edo baldin eta beste zergaldi ­batzuetan eskuraturiko errentei dagozkiela, eta orduan ez zela zerga honen zergadun».    

Lau.  Honela ida­tzita gera­tzen dira 62. artikuluaren 1. eta 2. apartatuak, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:           

«1.  Oro har, gauza bidez jasotako errentak merkatuan duten ohiko balioaren arabera baloratuko dira, baina balio hori inolaz ere ezingo da izan gauzok ordain­tzaileari eragin dioten kostua baino txi­kiagoa, zergak eta gastuak barne.

2.  Gauza bidez jasotako lan etekinak ondoren adierazten diren erregela berezien arabera baloratuko dira:

a)  Ordain­tzailearen etxe­bizi­tza erabil­tzen den kasuetan, haien balio katastralaren 100eko 4 aplikatuz lor­tzen den balioa hartuko da.

Zergaren sor­tza­pen egunean ondasun higiezinek ez badute balio katastralik edo hori ez bazaio titularrari jakinarazten, haren ordez hartuko da Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zergaren ondorioetarako kontuan hartu beharreko balioaren 100eko 50.

Ordain­tzailearena ez den ­etxe bat erabil­tzen den kasuan, horrek ordain­tzailearen­tzat dakarren kostuaren arabera, tributuak eta gastuak barne; dena dela, horren ondoriozko balorazioa ezingo da izan aurreko paragrafoan xedaturikoa aplikatuz legokiokeena baino ­gutxiago.

Halaber, ordain­tzaileak ­etxea erabil­tze­tik datozen gastuak ordain­tzen dituenean (ura, gasa, argindarra eta etxe­ari loturiko beste edozein gastu), gastuok hari dakarkioten kostua.    

b)  Ibilgailuak erabili edo ematen diren kasuetan, direla turismoko ibilgailuak eta beren atoiak, ziklomotorrak eta motozikletak, aisiarako ­ontziak edo ­itsas kiroletako ­ontziak eta aireon­tziak, denak ere ordain­tzailearenak.

— Ibilgailua entrega­tzen bada, eskurapenak ordain­tzaileari dakarkion kostua hartuko da, eragiketa karga­tzen duten zergak barne.

— Ibilgailua erabil­tzen bada, aurreko paragrafoan aipa­tzen den kostuaren urteko 100eko 20 hartuko da.

— Ibilgailua erabili eta, horren ondoren, entrega­tzen bada, azken honen balorazioa aurreko erabileraren ondorioz atera­tzen den balorazioa kontuan hartuz egingo da.

Baldin eta aipaturiko garraiobideak ez badira ordain­tzailea­renak, garraiobideok erabil­tzeak hari dakarkion kostua hartuko da kontuan, tributuak eta gastuak barne.

Goian aipaturiko kasu guztietan, ordain­tzaileak ordain­tzen dituenean ibilgailua erabil­tze­ari berez dagozkion gastuak (hala nola konponketak, erregaia, aparkalekua eta ordaindu beharreko autobideak), horrek ordain­tzaileari dakarkion kostua.   

Ibilgailua lanerako zein helburu partikularretarako erabil­tzen denean, gauza bidezko ordainketaren balorazioa izango da letra honetan jasotako erregelak dena delako kasuari aplikatu ondoren atera­tzen den emai­tza­ren 100eko 50.

c)  Diruaren legezko interes tasatik behera ematen diren maileguetan, balorazioa ordaindutako interesaren eta zergaldian indarrean dagoen legezko interesaren arteko diferen­tzia izango da.

d)  Ondorengo errentak badira, balorazioa ordain­tzailearen­tzat izan den kostuaren arabera egingo da, eragiketa karga­tzen duten zergak barne:

— Mantenu, ostatu, bidaia eta ­antzeko kon­tzep­tuengatik izandako prestazioak.

— Aseguru edo ­antzeko beste kontratuengatik enpresak ordaindu dituen primak edo kuotak, foru arau honek 17. artikuluaren 2. apartatuko f), g) eta i) letretan xedatutakoa erago­tzi gabe.

— Zergadunaren, bere ezkontidearen edo izatezko bikote-lagunaren ikasketa eta mantenu gastuak ordain­tzeko erabil­tzen diren kopuruak, edota hari ahaidetasun harreman batez loturiko per­tso­nenak ordain­tzeko direnak (ezkonahaideenak edo izatezko bikoteak sortaraz ditza­keen bestelako ahaideenak). Nolanahi ere, foru arau honetako 17. artikuluko 2. apartatuaren d)  letran ezarritakoa bete behar da.

e)  Beren zenbateko osoan, borondatezko gizarte aurreikuspenerako entitateetako bazkide babesleek eta pen­tsio planen susta­tzaileek ordaindutako kontribuzioak nahiz Europako Parlamentuak eta Kon­tseiluak 2003ko ekainaren 3an enplegu pen­tsioen jarduerei eta fondo ikuskapenei buruz emandako 2003/41/EE Direktibak jasotako enpresa susta­tzaileek ordaindutako kontribuzioak, bai eta enpresariek, Pen­tsio plan eta fondoak arau­tzen dituen Legearen Testu Bateratuaren lehen xedapen gehigarrian eta legea gara­tzen duen araudian jasotako pen­tsio konpromisoei aurre egiteko, ordaindu dituzten kopuruak ere. Era berean, mendetasun aseguruei enpresaburuek ordaindutako diru kopuruen zenbatekoa.     

Aurreko letretan jasotakoa jasota ere, lan etekina dakarten jarduerak egitea ohiko jarduera duten enpresek ordain­tzen dutenean, balorazioa ezingo da txi­kiagoa izan dena delako ondasun, eskubide edo zerbi­tzu horrek jendearen­tzat duen prezioa baino.  


Jendeari eskainitako prezio­tzat hartuko da 2003ko abenduaren 22ko 6/2003 Legeak, Kon­tsumi­tzaileen eta Erabil­tzaileen Estatutua onar­tzen duenak, 15. artikuluan aurreikusten duena, deskontu arruntak edo ohikoak kenduta. Deskontu arrunt edo ohiko­tzat hartuko dira enpresako langileen pareko diren beste gizatalde ­batzuei eskain­tzen zaizkienak eta, orobat, promozio deskontu orokorrak izanik gauza bidezko ordainketa egiteko unean indarrean daudenak edo, beste edozein kasutan, 100eko 15eko por­tzen­tajea edo urtean 1.000 euroko kopurua gaindi­tzen ez dutenak».

Bost.  Hogeita seigarren xedapen iragankor bat gehi­tzen da, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hona hemen haren edukia:

«Hogeita seigarrena.  Hainbat ibilgailuren eskualdaketa.

Foru arau honek 28. artikuluaren 6. erregelako bi zenbakiaren a) letran aipatutako jarduera bati bakarrik atxi­kitako ibilgailuetatik eratorritako irabazi edo galerak kalkula­tzeko, baldin eta haiek 2013ko uztailaren 17ko 5/2013 Foru Arauak, zerga iruzurraren aurkako neurriei, kredituak kobra­tzeko elkarren lagun­tzari eta zergen arloko beste aldaketa ­batzuei buruzkoak, xedapen hari ematen dion ondorio dataren aurretik eskuratu badira, letra hartan xedatutakoa bete behar da, berezitasun hauek kontuan hartuta:

— Aipatutako a) letraren bigarren paragrafoan aipatutako kopuru kengarriak zehazteko, kontuan hartuko dira egindako amortizazio fiskalki deduzituak, aurreko paragrafoan aipatu diren ondorio dataren aurrekoak barne.           

— Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauak 15. artikuluaren 9. apartatuan aipatutako moneta zuzenketa kalkula­tzeko –ibilgailu haien eskualdaketatik eratorria–, kontuan hartuko dira bai erosketa prezioa edo produkzio kostua eta bai egindako amortizazio fiskalki deduzituak. Horrela kalkulatutako moneta zuzenketa ezingo da izan eskualdaketa harengatik lortutako irabaziaren mugatik gorakoa».   

Sei.  Hogeita zazpigarren xedapen iragankor bat gehi­tzen da, foru arau hau indarrean jar­tzen denetik aurrerako ondorioekin. Hona hemen haren edukia:

«Hogeita zazpigarrena.  Justifikatu ez diren ondare irabazien egozpena.

Foru dekretu honen 52. artikuluaren 2. aparatuan arau­tzen den egozpena arau horretan xedatutakoaren arabera dagokion zergaldiari aplikatuko zaio, salbu eta 2012ko ekitaldiari edo aurrekoren bati ego­tzi behar izanez gero; halakoetan, 2013ko ekitaldiari ego­tziko zaio. 2013ko ekitaldia ez bada erregulariza­tze­koa, horrelakoa den ondorengo lehen ekitaldiari ego­tziko zaio.»

3. artikulua.  Sozietateen gaineko Zerga alda­tzea.

Aldaketa hauek sar­tzen dira Sozietateen gaineko Zergaren uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauan, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin:

Bat.  7. eta 8. apartatuak gehi­tzen zaizkio 11. artikuluari. Hona hemen haien edukia:

«7.  Foru arau honek 14. artikuluaren 3. apartatuan aipatutako ibilgailuak direnean, artikulu honetan xedatutakoa erregela hauei jarraituz aplikatuko da:

a)  Amortizazio oinarria apartatu horretan kasu bakoi­tze­rako jasotako balio galeragatiko mugak, hala badagokio, aplika­tzeak dakarrena izango da.

b)  Amortizazio askatasuna aplikatu ahal izango da, hala dagokionean, bakarrik aipatutako 3. apartatuaren b) letran, c)  letraren lehen paragrafoan eta e) letran jasotako ibilgailuei dagokienez. Kasu horietan, letra horietan jasotako mugak ere errespetatu beharko dira, hala dagokionean.

8.  Aipatutako 14. artikuluaren 4. apartatuan aipatutako garraio elementuak direnean, artikulu honetan xedatutakoa erregela hauei jarraituz aplikatuko da:

a)  Aipatutako 4. apartatuaren lehen paragrafoan jasotako elementuengatik, inongo kopururik ez da kengarria izango amortizazio kon­tzep­tuan.

b)  Aipatutako 4. apartatuaren bigarren paragrafoan jasotako elementuengatik, artikulu honetan aipatutako metodoak eta sistemak aplikatuko dira, salbu amortizazio askatasuna. Letra honetan xedatutakoa aplika­tzeak dakarren aplikazioa konputatuko da aipatutako bigarren paragrafoan jasotako urteko mugaren ondorioetarako.

c)  Aipatutako 4. apartatuaren hirugarren paragrafoan jasotako elementuengatik, artikulu honetan aipatutako metodoak eta sistemak aplikatuko dira, amortizazio askatasuna barne».

Bi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 14. artikulua: 

«14. artikulua.  Kenkari­tzat hartuko ez diren gastuak.

1.  Honako gastu hauek ez dira fiskalki kengarri­tzat hartuko:

a)  Fondo propioak ordain­tzeko direnak.        

b)  Sozietateen gaineko Zerga kontabiliza­tze­tik eratorritakoak. Kontabilizazio horretatik datozenak ez dira sarrera­tzat hartuko.

c)  Isun nahiz zehapen penal eta administratiboak, premiamenduzko errekargua eta, halaber, aitorpen-likidazioak eta autolikidazioak epez kanpo aurkezteagatik jarritako errekargua.

d)  Jokoan izandako galerak.

e)  Dohain­tzak eta liberalitateak.

Ondoko hauek ez dira letra honetan sartuko: Bezero edo horni­tzaileekiko harremanak direla-eta izandako gastuak; ohiturei jarraikiz enpresako langileekin izandako gastuak; ondasun entrega eta zerbi­tzu prestazioa zuzenean edo zeharka susta­tzeko izandako gastuak; eta diru sarrerei lotutako gastuak, ondorengo 2. apartatuan xedatutakoa erago­tzi gabe.   

f)  Pen­tsio Plan eta Fondoen Legearen Testu Bateratuak eta borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen zerga araudiari buruzko foru arauek jasotako kontingen­tzien berdinak edo antze­koak estal­tzeko hornikun­tza edo barne fondoetarako zuzkidurak.

g)  Erregelamenduz paradisu fiskal­tzat hartutako herrialde edo lurraldeetan egoi­tza duten per­tsona edo entitateekin zuzenean edo zeharka burututako eragiketei dagozkien zerbi­tzuen gastuak, edo haietan egoi­tza duten per­tsona edo entitateen bitartez ordain­tzen diren gastuak, salbu subjektu pasiboak froga­tzen badu gastua benetan burututako eragiketa edo transakzio bati dagokiola.

Nazioarteko gardentasun fiskalaren araubidea, foru arau honek arautua, ez zaie aplikatuko fiskalki kengarri­tzat har­tzen ez diren gastuen errentei.  

h)  2012ko urriaren 29ko 7/2012 Legearen 7. artikuluan eskudiruzko ordainketez xeda­tzen dena hausten duten eragiketetatik eratorritako gastuak. Lege horrek aurrekontuen araudia aldatu eta finan­tza araudia egoki­tzen du, iruzurraren kontrako preben­tzio ekin­tzak eta iruzurraren kontra borroka­tzeko ekin­tzak areago­tze­arren.

i)  Eroskeria.

2.  Aurreko apartatuko e) letraren bigarren paragrafoan aipa­tzen diren gastuak kengarri izango dira, diru sarrerekin loturik dauden kasuan, honako zenbateko eta baldin­tza hauen arabera:

a)  Jate­txe, ostalari­tza, bidaia eta joan-etorrien zerbi­tzuei buruzko harreman publikoen gastuen 100eko 50; horren gehieneko muga, ordea, subjektu pasiboaren eragiketa guztien 100eko 5 izango da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Eko­nomia Itunean defini­tzen den eran.      

b)  Opariak eta bestelako esku-eraku­tsiak, baldin eta har­tzaile bakoi­tzari dagokionaren prezio unitarioa ez bada (zergaldi bakoi­tzeko) 300 euro baino gehiago, eta har­tzailearen nortasuna agiriren batean jasota gera­tzen bada. Baldin eta aipaturiko gastuak goian zehazturiko zenbatekoa baino gehiago badira, zenbateko horretaraino soilik izango dira kengarri.

3.  Honako erregela hauek aplikatuko dira turismoko ibilgailuak, atoiak, ziklomotorrak eta motozikletak erabil­tze­tik sor­tzen diren gastuei dagokienez:

a)  Gastuen 100eko 50 izango da kengarri, haiek erosi, alokatu, konpondu, mantendu eta balioa gal­tze­arekin zein haien erabilerarekin zerikusia duen beste edozein kasutan, baina horrek muga hauek izango ditu ibilgailuko eta urteko:

a».  Bi zenbateko hauetatik txi­kiena: Edo 2.500 euro, edo subjektu pasiboak erabili duen amortizazio por­tzen­tajea bider 25.000 euro (alokairu, laga­tze edo balio galerarenak) eginik atera­tzen den zenbatekoa.

Ibilgailu bat eskualda­tzean edo aktibotik baja ematean, horretatik eratorritako errenta kalkula­tzeko, ibilgailuaren erosketa prezioa edo produkzio kostua ain­tzat hartuko da, behin aurreko paragrafoan jasotakoaren arabera kendutako amortizazioak gutxi­tuta; gainera, erregela hauek aplikatuko dira:           

— Galera bat agerian jar­tzen bada, hura kengarria izango da, muga hau ezarrita: 25.000 euroren 100eko 50etik a» letra honek lehen paragrafoan jasotakoaren arabera ibilgailua eduki den denboran kendutako kopuruak gutxi­tuta atera­tzen den zenbatekoa. Kalkulu horretatik atera­tzen den zenbatekoaren 100eko 100 izango da kengarria.

— Mozkinak lor­tzen badira, foru arau honek 15. artikuluaren 9. apartatuan jasotako moneta-zuzenketa kalkula­tzeko, kontuan hartuko dira erosketa prezioa edo produkzio kostua, gehienez 25.000 euroren 100eko 50eraino, eta a» letra honen lehen paragrafoan xedatutakoari jarraituz kendutako amortizazioak. Kalkulu horretatik atera­tzen den zenbatekoaren 100eko 100 izango da kengarria, nahiz eta ez izango den handiagoa izan eskualdaketa horrengatik lortutako errenta positiboak baino.     

b».  3.000 euro, ibilgailuok erabil­tze­ari loturiko gainerako kon­tzep­tuengatik.

b)  Dudarik gabe froga­tzen denean ibilgailua esklusiboki dagokiola jarduera ekonomiko bati, haren erabileratik eratorritako gastuak kengarriak izango dira, ibilgailu eta urteko muga hauekin:

a».  Bi zenbateko hauetatik txi­kiena: Edo 5.000 euro, edo zergadunak erabili duen amortizazio por­tzen­tajea bider 25.000 euro (alokairu, laga­tze edo balio galerarenak) eginik atera­tzen den zenbatekoa.

Bakar-bakarrik jarduera bati atxi­kitako ibilgailu bat eskualda­tzean edo aktibotik baja ematean, horretatik eratorritako errenta kalkula­tzeko, ibilgailuaren erosketa prezioa edo produkzio kostua ain­tzat hartuko da, behin aurreko paragrafoan jasotakoaren arabera kendutako amortizazioak gutxi­tuta; gainera, erregela hauek aplikatuko dira:

— Galera bat agerian jar­tzen bada, hura kengarria izango da, muga hau ezarrita: 25.000 eurotik a» letra honek lehen paragrafoan jasotakoaren arabera ibilgailua eduki den denboran kendutako kopuruak gutxi­tuta atera­tzen den zenbatekoa.   

— Mozkinak lor­tzen badira, foru arau honek 15. artikuluaren 9. apartatuan jasotako moneta-zuzenketa kalkula­tzeko, kontuan hartuko dira erosketa prezioa edo produkzio kostua, gehienez 25.000 euroraino, eta a» letra honen lehen paragrafoan xedatutakoari jarraituz kendutako amortizazioak. Horrela kalkulatutako moneta zuzenketaren zenbatekoa ezingo da izan eskualdaketa harengatik lortutako errenta positiboen mugatik gorakoa.

b».  6.000 euro, ibilgailuok erabil­tze­ari loturiko gainerako kon­tzep­tuengatik.

Era berean, b) letra honetan xedatutakoa aplikagarria izango da zergaren autolikidazioa aurkeztu aurretik garraio elementua erabil­tzen duen per­tso­nari gauza bidezko ordainsari moduan dagozkion kopuruak ego­tzi zaizkionean, 2006ko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak, Gipuzkoako Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, 62. artikuluan jasota­ko arauei jarraituz.           

c)  Kengarri izango dira ordezkariek edo merkatari­tza agenteek joan-etorri profesionaletan darabil­tza­ten ibilgailuekin zerikusia duten gastuak; alegia, halakoak erostea, aloka­tzea, konpon­tzea, manten­tze lanak egitea, haien depreziazioa, galera, moneta zuzenketa eta haiek erabil­tze­arekin zerikusia duen beste edozein gastu, 3 zenbaki honen b).a» letran jasotako mugarekin.

Hala ere, baldin eta ibilgailuok erabil­tzen dituena foru arau honen 16. artikuluan azal­tzen diren baldin­tze­tan badago loturik, 3 zenbaki honetako a) letran ezarria aplikatuko da.

d)  Baldin eta per­tsona berak aurreko a), b) eta c) letretan aipa­tzen diren ibilgailuetariko bat baino gehiago ibil­tzen badu aldi berean, per­tsona eta urteko aplikatuko dira mugok, zenbanahi ibilgailu erabilita ere.

Baldin eta ibilgailu bat ez bada urte osoan erabili, aipatutako letretan aipa­tzen diren gehieneko mugak propor­tzionalik kalkulatuko dira, kasuan kasuko ibilgailua zenbat denbora erabili den ikusita.

e)  Kengarriak izango dira honako ibilgailu hauek erosi, alokatu, konpondu, mantendu eta balioa gal­tze­arekin zein haien erabilerarekin zerikusia duten gastuak:   

a».  Merkan­tzien garraioan erabilitako ibilgailu mistoak.          

b».  Bidaiariak kontraprestazio bat ordainduta garraia­tze­ko zerbi­tzuetan erabil­tzen direnak.

c».  Fabrika­tzaileek probak, saioak, erakusketak edo salmenten sustapena egiteko erabilitakoak.

d».  Gidariei edo pilotuei kontraprestazio bat ordainduta irakasteko zerbi­tzuetan erabilitakoak.

e».  Zain­tza zerbi­tzuetan erabilitakoak.

f».  Eskuarki ibilgailuak aloka­tzen jarduten duten entitateek kontraprestazio bidezko alokairu jarduera horretan soil-soilik erabil­tzen dituztena.

3. apartatu honetan jasotakoaren ondorioetarako, turismoko ibilgailu, atoi, ziklomotor eta motozikleta­tzat hartuko dira mar­txo­aren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onar­tzen duenak, eranskinean hala defini­tzen dituenak, eranskin horretan ibilgailu misto gisa definitutakoak eta, nolanahi ere, lur orotariko ibilgailuak edo» jeep» motatakoak.

4.  Ez dira kengarri izango aisiako edo ­itsas kiroletarako edozein ­ontzi edo itsa­son­tziekin, zein aireon­tziekin zerikusia duten gastuak; alegia, halakoak erostea, aloka­tzea, konpon­tzea, manten­tze lanak egitea, haien balio-galera eta haiek erabil­tze­arekin zerikusia duen beste edozein gastu.

Modu frogagarri batean egiazta­tzen denean elementu horiek bakar-bakarrik jarduera ekonomiko bati atxi­kita daudela, aurreko paragrafoan adierazitako gastuak kengarriak izango dira, gehienez muga honekin: Paragrafo honetan aipatutako elementuetatik eratorritako gastuak murriztu eta, hala badagokio, oinarri ezargarri negatiboak konpen­tsatu aurreko oinarri ezargarriaren zenbatekoa.

Hala ere, muga hori ez da aplikagarria izango baldin eta subjektu pasiboak egiaztatua badu badituela jarduera ekonomiko horretan –alegia, garraiobideok ustia­tzea– denboran zehar jarraian jarduteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak.

5.  Kengarriak izango dira dohain­tzan ematen diren ondasunen kopuru ordainduak eta kontabilitateko balioa, honako entitate dohain­tza har­tzaile hauek berezkoak dituzten helburuen lorpenari ezarri ahal bazaizkio:

a)  Eskualdeko industria garapenerako sozietateak.

b)  Kirol federakunde eta kirol klubek, kirol jarduera ez-profesionalen sustapen eta garapenerako sozietate anonimoengandik hartu dituzten kopuruei dagokienez, betiere entitate horien artean aipatutako kirol federakunde eta kluben helburua lor­tzeko beharrezkoa den kontratu bidezko eta kostu bidezko lokarria ezarri denean soilik.  

Apartatu honek aipa­tzen dituen eskualdaketek ez dute zehaztuko entitate eskualda­tzailearen­tzat errenta positibo edo negatiboen lorpena, alegia, hurrengo artikuluaren 3. apartatuan ezar­tzen direnena.

6.  3. Aurreko 1. apartatuko a) letran jasotakoa jasota ere, kengarriak izango dira 1996ko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretu Legeak, zerga eta sustapen alorreko premiazko neurriei eta jarduera ekonomikoaren liberalizazioari buruzkoak, 20. artikuluaren lehen apartatuan jarritako baldin­tzak bete­tzen dituen partaide­tza-mailegu batean sortutako interesak, finkoak izan edo aldakorrak izan».

Hiru.  Honela ida­tzita gera­tzen da 22. artikuluaren 1. apartatua:

«1.  Lortu diren errentak oinarri ezargarrian integratu gabe geratu ahal izango dira, behin errenta horiek zuzenduta, hala dagokionean, foru arau honek 15. artikuluaren 9. apartatuan araututako balio-galera monetarioaren zenbatekoari dagokionez, baldin eta errenta horiek ustiapen ekonomikoei lotuta dauden ibilgetu material edo ukiezineko edo higiezinetako inber­tsioetako ondare elementuen kostu bidezko eskualdaketan edo eskualdatu aurretik sal­tzeko mantendutako aktibo ez-korronte gisa sailkatutako elementu hauen eskualdaketan sortuak badira.

Foru arau honek 14. artikuluaren 3. apartatuan aipatutako ibilgailuak eskualda­tzen badira, ez-integrazioa haren e)  letran aipatutako ibilgailuei dagokienez bakarrik aplikatu ahal izango da. Era berean, aipatutako 14. artikuluaren 4. apartatuan aipatutako garraio elementuak eskualda­tzen badira, ez-integrazioa haren hirugarren apartatuan aipatutako elementuei dagokienez aplikatu ahal izango da.

Era berean, oinarri ezargarrian integratu gabe geratu daiteke entitate mota guztien kapitaleko edo fondo propioetako partaide-­tza-ren baloreak kostu bidez eskualda­tzean lortutako errenten 100eko 60, baldin eta haien kapital sozialaren 100eko 5etik beherakoa ez den partaide­tza ematen badute eta ­gutxienez urtebete lehenago eduki badira, betiere ondorengo paragrafoan jasotakoaren arabera egin den berrinber­tsioa ustiapen ekonomikoei lotuta gera­tzen bada. Eskualdatutako partaide­tza konputa­tzean, zergaldia hartuko da kontuan.       

Errentak oinarri ezargarrian sartu gabe gera­tzeko, eskualdaketetan lortutako zenbateko osoa lehenago aipatutako ondare elementuetako edozeinetan berrinbertitu beharko da, ondare elementua eman edo eskura jarri aurreko urtebetearen eta ondorengo hiru urteen arteko epearen barruan.   

Dena den, ez da berrinber­tsioa gauzatu­tzat joko eskuraketa hori foru arau honetako 16. artikuluak jasotako zen­tzuan talde berekoak diren erakundeen, foru arau honetako VIII. tituluko X. kapituluan ezarritako araubide bereziari atxi­kien arteko eragiketa bidez egiten denean.

Ez da berrinber­tsioa gauzatu­tzat joko, era berean, foru arau honetako 16. artikuluan jasotako zen­tzuan talde berekoa den beste erakunde bati erosten zaionean, ibilgetu material berriko elementuak direnean izan ezik.

Gainera, errenta agerian jarri baldin bada entitateei ondare elementu ­batzuen bidez egindako ez-diruzko ekarpen batez, berrinber­tsioa ezin izango da gauzatu ekarpen horiek jaso­tzen dituzten entitateen kapitaleko edo fondo propioetako partaide­tza adierazten duten baloreetan.      

Berrinber­tsioaren ondorioetarako, ez dira kontuan hartuko eraistearen edo erretira­tze­aren ondorioz hartutako obligazioei da dagozkien kostuak, berrinber­tsio hori gauza­tzen den aktiboei atxi­kitakoak, alde batera ­utzita horiek balora­tzeko ain­tzat har­tzen diren edo ez.

Berrinber­tsioa burutu dela ulertu behar da berrinber­tsioa gauza­tzen den ondare elementuak eskura jar­tzen diren egunean».

Lau.  Honela ida­tzita gera­tzen da 46. artikuluaren 3. apartatua:

«3.  Hitzar­tutako kontraprestazio osoa sartuko da kenkariaren oinarrian, salbu eta interesak, zeharkako zergak eta errekarguak, eraikun­tza marjina, eta lizitazioaren gastu teknikoak. Horiek ez dira harren barruan konputatuko, aktiboak edo, halakorik bada, gastuak balora­tzeko ain­tzat hartu badaitezke ere. 

Aurreko paragrafoan xedatutakoa hala izanik ere, sor­tzen diren kostuak baldin badatoz titulu honetako IV., V. eta VI. kapituluetan aurreikusitako kenkariak aplika­tzeko eskubidea ematen duten aktiboak desegiteak dakar­tzan obligazioengatik, kostu horiek ez dira sartuko esandako kapituluetan aurreikusitako kenkarien oinarrian, kontuan izan gabe aktiboak balora­tzeko ain­tzat har­tzen diren edo ez.

Errentamendu operatiboen kasuan, errenta­tzaileak errentan eman duen edo erabil­tzeko laga duen elementuan inber­tsio bat egiteagatik agerian jar­tzen diren aktiboek ez dute eskubiderik emango titulu honen IV. V. eta VI. kapituluetan jasotako kenkariak aplika­tzeko.

Foru arau honek 14. artikuluaren 3. apartatuan aipatutako ibilgailuak badira, kenkariak haren e) letran aipatutako ibilgailuei dagokienez bakarrik aplikatu ahal izango dira. Era berean, aipatutako 14. artikuluaren 4. apartatuan aipatutako garraio elementuak eskualda­tzen badira, kenkariak haren hirugarren apartatuan aipatutako elementuei dagokienez aplikatu ahal izango dira.

Kenkariaren oinarria, horrela kalkulatuta, ezin izango da izan merkatuan egoera normalean eta per­tsona independenteen artean adostuko zen prezioa baino handiagoa.

Ondasun higiezinetan inbertituz gero, lurzoruaren balioa kenkariaren oinarritik kanpo ­utziko da beti.       

Halaber, aipatutako oinarritik kendu egingo da, hala badagokio, aurreko IV., V. eta VI. kapituluetako kenkariak dagozkien inber­tsioetarako edo jardueren sustapenerako jasotako kapital nahiz ustiapen diru lagun­tzen gainean ondoko ehunekoa aplikatuta atera­tzen den zenbatekoa: 100en eta entitateari aplika­tze­koa zaion zerga tasaren arteko diferen­tzia.           

Aurreko IV., V. eta VI. kapituluetan araututako kenkarien oi­narriaren barruan sar­tzen diren kopuru guztiak ibilgetu moduan edo, hala badagokie, gastu moduan kontabilizaturik egon beharko dira, Kontabilitate Plan Orokorreko arauei jarraituz».

Bost.  Honela ida­tzita gera­tzen da 50. artikuluaren 1. apartatua:

«1.  Ibilgetu materialaren elementu berriek, eraikinak kanpo ­utzita, aurreko 49. artikuluan aipatutako enpresa txi­kiek erosten dituztenean, amortizazio askatasuna izango dute mar­txan jar­tzen direnetik aurrera.

Ibilgetu materialaren elementu berriak, eraikinak kanpo ­utzita, aurreko 49. artikuluan aipatutako enpresa ertainek erosten dituztenean, foru arau honek 11. artikuluan jasotako taulako amortizazioko gehieneko koefiziente a 1,5ekin biderkatuz atera­tzen den koefizientearen arabera amortizatu ahal izango dira mar­txan jar­tzen direnetik aurrera.

Aurretik jasotakoa jasota ere, 14. artikuluaren 3. apartatuko a) letran eta c) letraren bigarren paragrafoan nahiz artikulu beraren 4. apartatuko lehen eta bigarren paragrafoetan aipatutako eraikinek eta garraio elementuek ez dute izango artikulu honetan jasotako amortizazio askatasuna edo amortizazio aurreratua.

Bestetik, foru arau honek 14. artikuluaren b) letran eta c)  letraren lehen paragrafoan aipatutako ibilgailuek artikulu honetan jasotako amortizazio askatasuna edo amortizazio aurreratua izango dute, xedapen haietan kon­tzeptu horretan jarritako mugak aplikatuz atera­tzen den kopuruan».        

Sei.  Aldatu egiten dira 116. artikuluaren 1., 5., 6. eta 10. apartatuak, eta 11. apartatu bat gehi­tzen zaio artikulu berari:

«1.  Artikulu honetan jasotakoa aplikatuko zaie uztailaren 29ko 26/1988 Legeak, Kreditu entitateen disziplinari eta kontu har­tzaile­tzari buruzkoak, zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuan aipatutako errentamendu finan­tza­rioko kontratuei.

Aurretik jasotakoa jasota ere, araubide hau ez zaie aplikatuko foru arau honek 14. artikuluaren 3. apartatuko a) letran eta c) letraren bigarren paragrafoan nahiz artikulu beraren 4. apartatuko lehen eta bigarren paragrafoetan aipatutako garraio elementuei».

«5.  Nolanahi ere, fiskalki gastu kengarri­tzat hartuko da entitate errenta­tzaileak ordaindutako finan­tza karga. Dena den, foru arau honek 14. artikuluaren 3. apartatuko b) letran aipatutako ibilgailuetatik eratorritako finan­tza gastuak konputatuko dira apartatu horretan jasotako erabilera kon­tzep­tuan jarritako mugaren ondorioetarako.

6.  Halako­tzat hartuko da ondasunaren kostua berreskura­tzeko ordaindutako finan­tza errentamenduko kuoten zatia ere, salbu kontratuaren xedea terreno, orube edo beste aktibo amortizaezin ­batzuk direnean. Kontratuan araututako ondasunaren zati batean bakarrik halakoa gertatuz gero, bakar-bakarrik amortiza daitezkeen elementuei dagokien propor­tzioa hartuko da kenkari­tzat, eta kontratuan berezita adierazi beharko da.


Aurreko paragrafoaren arabera kengarri­tzat har daitekeen kopuruaren zenbatekoa ez da handiagoa izango ondasunaren kostuari amortizazio koefiziente linealaren bikoi­tza –foru arau honek 11. artikuluaren 2. eta 3. apartatuan jasotako amortizazio taularen arabera ondasun horri dagokiona aplikatuz atera­tzen den emai­tza baino. Soberakina segidako zergaldietan izango da kengarria, aurretik aipatutako mugapean Aipatu muga kalkula­tzeko, kontuan hartuko da ondasuna noiz jarriko den behar bezala mar­txan.

VIII. tituluaren II. kapituluan jasotako subjektu pasiboak izanez gero, ondasunaren kostuari foru arau honek 11. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasotakoa aplikatuz atera­tzen den amortizazio koefizientearen bikoi­tza – eraikinetarako izan ezik, 1,5ekin biderkatuta- aplika­tze­agatik lortutako emai­tza hartuko da.

Aurreko bi paragrafoetan jasotakoa, foru arau honek 14. artikuluaren 3. apartatuaren b) letran eta c) letrako lehen paragrafoan aipatutako ibilgailuen kasuan, bakarrik aplikatuko da aipatutako letretan jarritako balio-galeragatiko muga gaindi­tzen ez duen ondasunaren kostuaren berreskura­tze zatiari dagokionez».

«10.  Entitate errenta­tzaileek aukeratu ahal izango dute, Ogasun eta Finan­tza Departamentuko foru diputatuari jakinarazirik erregelamendu bidez ezar­tzen den prozeduraren arabera, artikulu honetako 6. apartatuan aipatutako data eta aktiboa eraiki­tzen benetan hasi izanaren momentua berbera direla, betiere honako betekizun hauek aldi berean bete izana ain­tzat hartuta:       

a)  Aktiboak finan­tza errentamenduko kontratu baten ibilgetu material direnean eta aktiboaren eraikun­tza amaitu baino lehenago era adierazgarrian ordain­tzen direnean aipatutako kontratuaren kuotak.  

b)  Aktibo horien eraikun­tza ­gutxienez 12 hilabeteko epean denean.

c)  Aktiboak ezaugarri tekniko eta diseinuzko bereziak dituztenean, eta ez direnean serieko produkziokoak.       

11.  Baldin eta subjektu pasiboari leporatu ezineko arrazoiak direla medio ondasuna galdu edo behin betiko erabili gabe geldi­tzen bada, ez da integratuko errentariaren oinarri ezargarrian ondasunaren kostuaren berreskurapena dela-eta kendutako kopuruaren eta haren kontabilitate amortizazioaren arteko diferen­tzia».

Zazpi.  Aldatu egiten da 124. artikuluaren 6. apartatua eta 7. apartatu bat gehi­tzen zaio artikulu berari. Hona hemen haien edukiak:

«6.  Edozelan ere, aitortu gabeko errenten bitartez eskuratu direla joko da, eta oraindik preskribitu ez duten eta erregulariza daitezkeen zergaldietatik zaharrenari ego­tziko zaizkio, 2005eko mar­txo­aren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak, hamaikagarren xedapen gehigarrian aipa­tzen zen informazio eginbeharra bete ez eta, horretarako epearen barruan, subjektu pasiboak aitortu gabe utzi­tako ondasun eta eskubideak.

Hala ere, apartatu honetan xeda­tzen dena ez da aplika­tze­koa izango, baldin eta subjektu pasiboak egoki egiazta­tzen badu bere titulartasunaren pean dauzkan ondasun edo eskubideok aitorturiko errentez eskuratu direla edo beste zergaldi ­batzuetan eskuraturiko errentei dagozkiela, eta orduan ez zela zerga honen zergadun.

7.  Aurreko 1.etik 6.era bitarteko apartatuetan aipa­tzen diren ondare elementuen balioa, behin oinarri ezargarrian sartutakoan, zergaren ondorio guztietarako izango du balioa.»

Zor­tzi.  Hogeita hamahirugarren xedapen iragankor bat gehi­tzen da. Hona hemen bere edukia:

«Hogeita hamahirugarren xedapen iragankorra.  Ustezko errenten egozpena.

Foru arau honen 124. artikuluaren 6. apartatuan arau­tzen den errenta egozpena arau horretan xedatutakoaren arabera dagokion zergaldiari aplikatuko zaio, salbu eta 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako zergaldiren bati ego­tzi behar izanez gero; halakoetan, data horren ostean hasten den eta erregularizatu daitekeen lehen zergaldiari ego­tziko zaio».        

Bedera­tzi.  Hogeita hamahirugarren xedapen iragankor bat gehi­tzen da. Hona hemen bere edukia:

«Hogeita hamahirugarren xedapen iragankorra.  Finan­tza errentamenduko zenbait kontraturen zerga araubidea.

Foru arau honetako 116. artikuluaren 10. apartatuan ezarritakoari jarraituta dagokion administrazio baimena 2013ko urtarrilaren 1a baino lehenago hasitako zergaldiren baten izan duten ondare elementuak 2012ko abenduaren 31n indarrean zegoen araudiaren arabera arautuko dira aipatutako artikuluaren ezarpenari dagokionez». 

Hamar.  Hogeita hamalaugarren xedapen iragankor bat gehi­tzen da. Hona hemen bere edukia:

«Hogeita hamalaugarren xedapen iragankorra.  Ibilgailu jakin ­batzuen eskualdaketa.

Foru arau honek 14. artikuluaren 3. apartatuan aipatutako ibilgailuetatik eratorritako errentak kalkula­tzeko, baldin eta haiek 2013ko uztailaren 17ko 5/2013 Foru Arauak, zerga iruzurraren aurkako neurriei, kredituak kobra­tzeko elkarren lagun­tzari eta zergen arloko beste aldaketa ­batzuei buruzkoak, xedapen hari buruz finka­tzen duen ondorio dataren aurretik eskuratu badira, apartatu hartan xedatutakoa bete behar da, berezitasun hauek kontuan hartuta:

— Aipatutako apartatuko a).a» letraren bigarren paragrafoan aipatutako kopuru kengarriak zehazteko, kontuan hartuko dira egindako amortizazio fiskalki deduzituak, aurreko paragrafoan aipatu diren ondorio dataren aurrekoak barne.         

— Aurreko paragrafoan jasotakoa ere aplikagarria izango da, apartatu horretako b).a» letraren bigarren paragrafoan aipatutako kopuru kengarriak zehazteko.

— Foru arau honek 15. artikuluaren 9. apartatuan aipatutako moneta zuzenketa kalkula­tzeko –eskualdaketa horietatik eratorria–, kontuan hartuko dira bai erosketa prezioa edo produkzio kostua eta bai egindako amortizazio fiskalki deduzituak. Horrela kalkulatutako moneta zuzenketa ezingo da izan eskualdaketa harengatik lortutako errenta positiboen mugatik gorakoa».

4. artikulua.  Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga alda­tzea.

Aldatu egiten da 41. artikuluko 1. apartatuaren B letrako 25. zenbakia, Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren abenduaren 18/1987 Foru Arauan, eta honela ida­tzita gera­tzen da:        

«25. 1.  Bigarren mailako merkatu ofizial batean negozia­tzeko onartutako edo onartu gabeko baloreen eskualdaketa.

2.  Aurreko apartatuan xedatutakorik salbue­tsita geldi­tzen dira bigarren mailako merkatu ofizial batean negozia­tzeko onartu gabeko baloreen eskualdaketak, eta foru arau honetan jasotakoari jarraituz zergapetuta geldituko dira ondasun higiezinen kostu bidezko eskualdaketa moduan zergari lotuta daudenean eta, balore eskualdaketa horien bitartez, balore horiek ordezka­tzen dituzten entitateen jabe­tzako ondasun higiezinen eskualdaketa kargatu duen zergaren ordainketa saihesteko asmoa egon denean.           

Aurreko paragrafoan xedatutakoa erago­tzi gabe, ulertu behar da, aurkako frogarik izan ezean, ondasun higiezinen eskualdaketari dagokion zergaren ordainketa saihesteko asmoz jarduten dela kasu hauetan:

a)  Kontrola lor­tzen denean ­gutxienez aktiboaren 100eko 50a Espainian kokatuta dauden eta jarduera enpresarial edo profesionalei atxi­kita ez dauden ondasun higiezinez osatua duen entitate bati dagokionez, edo, behin kontrol hori lortuta, entitate horretan edukitako partaide­tza kuota handi­tzen denean.

b)  Kontrola lor­tzen denean ­gutxienez aktiboaren 100eko 50a Espainian kokatuta dauden eta jarduera enpresarial edo profesionalei atxi­kita ez dauden ondasun higiezinez osatua duen beste entitate baten kontrola izatea ahalbidera­tzen duten baloreak har­tzen dituen aktiboa duen entitate bati dagokionez, edo, behin kontrol hori lortuta, entitate horretan edukitako partaide­tza kuota handi­tzen denean.

c)  Eskualdatutako baloreak sozietate eraketa edo za­bal­kun­tza edo haren kapital sozialaren gehikun­tza dela-eta egindako ondasun higiezinen ekarpenen truke jaso direnean, betiere ondasun horiek ez badiete eragiten jarduera enpresarial edo profesionalei eta ekarpen datatik eskualdaketa datara hiru urte igaro ez badira.     

3.  Balore eskualdaketa zergari lotuta geldi­tzen bada salbuespenik gabe, aurreko 2. apartatuan jasotakoaren arabera, erregela hauek aplikatuko dira:

1.  Aktiboa konputa­tzeko, ondasun kontabilizatu guztien kontabilitate balio garbien ordez eskualdaketa edo eskurapen datan zehaztutako balore errealak hartuko dira kontuan. Horretarako, subjektu pasiboa behartuta egongo da data horretako aktiboaren inbentarioa egitera eta, Zerga Administrazioak eskatuz gero, berari ematera.        

2.  Merkatari­tza sozietateak direnean, aipatutako kontrola lortu dela joko da kapital sozialean zuzenean edo zeharka dagoen partaide­tza 100eko 50etik gorakoa denean. Horre­tarako, sozietate talde bereko gainerako entitateen baloreak ere eskura­tzailearen partaide­tza gisa konputatuko dira.       

3.  Higiezinak ondoren amortiza­tzeko eduki­tzen dituen sozietateari berari baloreak eskualdatuz gero, zerga ondorioetarako ulertuko da aurreko apartatuko a) edo b) letretan definitutako elusio kasua gertatu dela. Kasu horretan, subjektu pasiboa izango da eragiketa horien ondorioz lehenago aipatutakoaren arabera sozietatearen kontrola lor­tzen duen akzioduna.         

4.  Aurreko 2. apartatuan jasotakoaren arabera Ondare Es­kual­daketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kostu bidezko ondare eskualdaketen modalitatean zergapetu beharreko balore eskualdaketetan, likidazioa egiteko, zerga horren elementuak aplikatuko zaizkio ondasun higiezinen balio errealaren zati propor­tzionalari, balio hori zergaren araudian jasotako erregelen arabera kalkulatuta. Horretarako, oinarri ezargarri­tzat hartuko da:        

— Aurreko 2. apartatuko a) letran aipatutako kasuetan, xedapen hau aplika­tzeko higiezin gisa konputatu behar diren aktibo-partida guztien balio errealaren gaineko zati propor­tzionala, hain zuzen kontrola lor­tze­rakoan edukitako partaide­tza por­tzen­taje osoari dagokiona edo, kostu bidez edo kosturik gabe kontrola lortu ondoren, partaide­tza kuota gehitutako por­tzen­tajeari dagokiona.

— Aurreko 2. apartatuko b) letran aipatutako kasuetan, oinarri ezargarria zehazteko, bakarrik kontuan hartuko dira ­gutxienez aktiboaren 100eko 50a jarduera enpresarial edo profesionalei ­atxiki gabeko ondasun higiezinez osatua duten ondasun higiezinak.

— Aurreko 2. apartatuko c) letran aipatutako kasuetan, kontuan hartuko da eskualdatutako akzio edo partaide­tzei zegokienez garai batean ekarritako ondasun higiezinen balio errealaren zati propor­tzionala».

II. TITULUA

ELKARREN LAGUNTZA

5. artikulua.  Zergen Foru Arau Orokorra alda­tzea.         

Xedapen hauek alda­tzen dira 2005eko mar­txo­aren 8ko 2/2005 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Fo­ru Arau Orokorrean:

Bat.  Aurreran­tzean 1. artikuluaren egungo edukia haren 1. apartatuaren edukia izango da, eta 2. apartatu bat gehi­tzen da. Hona hemen haren edukia:

«2.  Foru arau honek ezar­tzen du, orobat, zer prin­tzi­pio eta arau juridiko orokorrek erregulatuko dituzten Europar Batasuneko estatu kideek elkarren lagun­tzari buruzko araudia aplikatuz Zerga Administrazioak egin beharreko jarduketak edo zergape­tze bikoi­tza saihesteko nahiz nazioarteko beste hitzar­men ­batzuen barruan egin beharreko jarduketak.

Foru arau honi dagokionez, elkarren lagun­tza hau izango da: Zerga Administrazioak Europar Batasunarekin, nazioarteko edo nazioz gaindiko beste erakunde ­batzuekin edo beste estatu ­batzuekin egiten, haiengandik jaso­tzen edo haiekin batera gara­tzen dituen lagun­tza, elkarlan eta lankide­tza ekin­tzak eta ­antzeko izaera duten gainerako ekin­tzak, hala Europar Batasuneko estatu kideen arteko elkarren lagun­tzari buruzko araudia dela bide egiten direnak, nola zergape­tze bikoi­tza saihesteko hitzar­menen nahiz nazioarteko beste hitzar­men ­batzuen esparruan egiten direnak. Zergapekoen aurrean jarduketak egitea ere sartu daiteke elkarren lagun­tza­ren barruan».

Bi.  Bigarren paragrafo bat gehi­tzen zaio 5. artikuluaren 3. apartatuari. Hona hemen haren edukia:

«Era berean, Ekonomia Itunak zehaztutakoa dela bide tributuen aplikazioari dagokionez Foru Aldundiaren eskumenen pean dauden zergapekoak direla eta, Foru Aldundiari dagokio elkarren lagun­tzari buruzko arauditik tributuen aplikaziorako ondoriozta­tzen diren eskumenak edo araudi horrek emandakoak bete­tzea».

Tres.  Honela berridazten da 17. artikuluaren 5. apartatua, eta aurreran­tzean horren egungo edukia 6. apartatua izango da:

«5.  Elkarren lagun­tza­ren barruan, zerga betebeharrak ezarri ahal zaizkie zergapekoei, haien xedea edozein dela ere. Zergapekoek ez badituzte betebeharrok bete­tzen, aplikatu beharreko araudian zehazten diren zerga zehapenak ezar daitezke».           

Lau.  Honela berridazten da 26. artikuluaren 2. apartatuko f)  letra, eta aurreran­tzean horren egungo edukia g)  letra izango da:

«f)  Beste estatu ­batzuen edo nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeen titulartasuneko zorrak kobra­tzeko eskari bat jaso­tzen denean, salbu eta araudi horrek besterik zehazten duenean».

Bost.  6. apartatu berri bat gehi­tzen zaio 28. artikuluari. Ho­na hemen haren edukia:

«6.  Ez da aldi exekutiboko errekargurik sortuko beste estatu ­batzuen edo nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeen titulartasuneko zorrak direla-eta zor horiek bil­tzeko jarduketak elkarren lagun­tza­ren esparruan egiten badira, salbu eta lagun­tza horri buruzko araudiak besterik zehazten duenean».

Sei.  Honela berridazten da 35. artikuluaren 1. apartatua:       

«1.  Zerga alorreko araudiaren arabera zerga obligazio material edo formalak bete behar dituzten per­tsona fisiko edo juridikoak nahiz entitateak dira zergapekoak. Zergapekoak izango dira, halaber, elkarren lagun­tzari buruzko araudiaren arabera zerga betebeharrak ezarri ahal zaizkienak».        

Zazpi.  Honela berridazten da 61. artikuluaren 6. apartatua, eta aurreran­tzean egungo 6., 7. eta 8. apartatuak 7., 8. eta 9. apartatuak izango dira hurrenez hurren:

«6.  Beste estatu ­batzuen edo nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeen titulartasuneko zorrak direla-eta zor horiek bil­tzeko jarduketak elkarren lagun­tza­ren esparruan egiten denean zergapekoari eskatuko zaio zor horiek ordain­tzea, eta exekuzio tresna jakinarazten zaionetik hilabete izango du horretarako.

Nolanahi ere, elkarren lagun­tza erregula­tzen duen arauak horretarako aukera ematen badu, zorraren titularra den estatuak edo nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeak zor hori kobra­tzeko eginiko eskaera jaso­tzen duenetik bertatik has ­ditzake Zerga Administrazioak zor hori bil­tzeko jarduketak, apartatu honetan adierazten den epea amaitu arte itxa­ron behar izan gabe».

Zor­tzi.  Honela berridazten da 64. artikuluaren 7. apartatua, eta aurreran­tzean horren egungo edukia 8. apartatua izango da:

«7.  Aurreko zenbakietan ezarritakoa berdin aplikatuko da beste estatu ­batzuen edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeen titulartasuneko kredituak direla-eta kredituok kobra­tzeko eskaera jaso­tzen denean, salbu eta elkarren lagun­tzari buruzko araudiak besterik zehazten duenean».

Bedera­tzi.  3. apartatu bat gehi­tzen zaio 75. artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«3.  Beste estatu ­batzuen edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeen titulartasuneko kredituek ez dute lehentasunik izango zuzenbide publikoko beste kreditu ­batzuen aurretik, ez eta apartatu honetan ezarritako gainerako bermeen aurretik ere, salbu eta elkarren lagun­tzari buruzko araudiak besterik zehazten duenean eta foru arau honek 78. artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe».

Hamar.  Honela berridazten da 80. artikuluaren 2. apartatua, eta aurreran­tzean egungo 2.etik 4.era bitarteko apartatuak 3.etik 5.era bitartekoak izango dira hurrenez hurren:

«2.  Tributuen aplikazio­tzat ­jotzen da, halaber, aurreko zenbakian aipa­tzen dira Administrazioaren jarduerak eta zergapekoen jarduketak egitea, elkarren lagun­tza­ren esparruan egiten badira

Zerga Administrazioak, agintari­tza eskudunaren bidez, lagun­tza eska dezake eta, era berean, elkarren lagun­tza emango du, informazioa truka­tzeko, kredituen bilketa egiteko edo lagun­tza horri buruzko araudian aurrez ikusitako beste helburu ­batzuetarako; gainera, beste estatu ­batzuetako agintari­tza eskudunekin batera, aldibereko kontroletan parte hartu ahal izango du, elkarren lagun­tzari buruzko araudian ezarritako baldin­tze­tan, parte har­tzen duten estatuen­tzat interes komunekoak edo interes osagarrikoak diren per­tso­nak edo erakundeak direla-eta lortutako informazioa truka­tze­arren.

Beste estatu ­batzuei lagun­tzeko jarduketak egiten diren bitartean bertan egon daitezke lagun­tza eskatu duen administrazioko fun­tzionarioak, baldin eta hala adostu bada administrazio eska­tzailearekin. Era berean, Zerga Administrazioak izendatutako fun­tzionarioak ere beste estatu ­batzuetara joan ahal izango dira, lagun­tza eskaeren esparruan edo aldibereko kontrolak direla-eta.

Lagun­tza kasu bakoi­tza erregula­tzen duen araudian zehaztutako bitartekoak erabiliz eta agintari­tza eskudunaren bitartez egingo dira Zerga Administrazioak elkarren lagun­tzari buruzko araudia dela-eta beste estatu ­batzuekin edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeekin dituen komunikazioak. Erregulazio espezifikorik ez badago, bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoei emango zaie lehentasuna komunikaziook egiteko».

Hamaika.  ń) letra bat gehi­tzen zaio 92. artikuluaren 1. apartatuari, eta 5. apartatu bat eransten zaio artikulu berari. Hona hemen haien edukia:

«ń)  Informazioa truka­tzea, elkarren lagun­tzari buruzko araudiaren esparruan.

Zerga Administrazioak beste estatu ­batzuei edo nazioarteko zein nazioz gaindiko beste erakunde ­batzuei eman diezazkieke berak bere eginkizunak bete­tze­rakoan lortutako datu, txos­ten eta aurrekariak, betiere laga­tze horren helburua beste estatu ­batzuen edo nazioarteko zein nazioz gaindiko beste erakunde ­batzuen titulartasuneko tributuak aplika­tzea bada, elkarren lagun­tzari buruzko araudian ezarritako baldin­tza eta mugekin; nolanahi ere, informazioa jaso­tzen duen estatu edo erakundeak beste helburu ­batzuetarako erabil dezake, aukera hori araudian jasota baldin badago.

Informazio hori emateko, informazioa lor­tzeko beharrezko dituen ekin­tzak egin ­ditzake Zerga Administrazioak, baita eskatutako informazio hori administrazio horren barneko tributuak zehazteko beharrezkoa ez denean ere. Administrazioak, horretarako, foru arau honek informazioa lor­tzeko arau­tzen dituen tresna guztiak erabil ­ditzake.

Zerga Administrazioa, elkarren lagun­tzari buruzko araudian zehaztutako baldin­tze­tan, berariaz baimendu behar du berak aurreko apartatuaren arabera emandako informazioa beste hirugarren estatu edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakunde bati ematea, eta emate horren aurka ere ager daiteke».

«5.  Zerga Administrazioak beste hirugarren ­batzuei laga ahal izango die beste estatu ­batzuek edo nazioarteko zein nazioz gaindiko beste erakunde ­batzuek elkarren lagun­tzari buruzko araudia dela-eta berari emandako informazioa, baina bakarrik informazioa eman dion estatuko edo erakundeko araudiak informazio hori ­antzeko helburuetarako erabil­tzea baimen­tzen badu, salbu eta lagun­tzari buruzko araudiak besterik zehazten duenean.

Hala badagokio, zenbaki honetan aipa­tzen den informazioa beste estatu ­batzuei edo nazioarteko zein nazioz gaindiko beste erakunde ­batzuei igorri ahal izango zaie, elkarren lagun­tza­rri buruzko araudiak horretarako baimena ematen badu eta araudian bertan ezarritako baldin­tze­tan».

Hamabi.  Paragrafo berri bat gehi­tzen zaio 101. artikuluaren 1. apartatuari. Hona hemen haren edukia:

«Beste estatu ­batzuek edo nazioarteko zein nazioz gaindiko beste erakunde ­batzuek elkarren lagun­tza­ren esparruan emandako frogak edo informazioak dagokien prozeduran jaso ahal izango dira, aurreko paragrafoaren arabera dagokien froga ba­lioarekin».

Hamahiru.  Artikulu berri bat gehi­tzen da, 105. bis. Hona hemen bere edukia:

«107. bis artikulua.  Jakinarazpenetarako lagun­tza.

1.  Elkarren lagun­tza­ren esparruan, Zerga Administrazioak emandako egin­tzak, agintari­tza eskudunaren bidez, beste estatu bateko lurraldean jakinarazi ahal izango dira, beste estatu horretako agintari­tza eskudunaren lagun­tza­rekin.

Halako jakinarazpenek baldin­tza bakarra bete behar dute ondorioak sor­tzeko: Lagun­tza eskatu zaion agintari­tza­ren komunikazioa jaso behar da, non adierazten duen dagoeneko egin duela berari eskatutako jakinarazpena.

Lagun­tza beste estatu bati eska­tzen zaionean, jakinarazpenerako eskabidea bidali zenetik aurrerako bi hilabeteko epean ezinezkoa izan bada jakinarazpena atze­rrian egitea edo lagun­tza eskatu zaion agintari­tzak ez badio Zerga Administrazioari eran­tzun adieraziz zein egunetan jakinarazi zion dokumentua har­tzaileari, Administrazioak bertaratuta egin ahal izango du jakinarazpena, foru arau honen 108. artikuluan ezar­tzen den legez. Egin­tza birritan jakinarazten bada, lehenengo jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen data­tzat.  


2.  Zerga Administrazioak elkarren lagun­tza esparruan beste estatu bateko edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeetako agintari­tza eskudunak luzatutako agiriak jakinarazten dituenean, jakinarazten diren dokumentuak Zerga Adminis­trazioak jaso­tzen dituen hizkun­tzan bidaliko zaizkio har­­tzai­leari, salbu eta elkarren lagun­tzari buruzko araudiak besterik zehazten duenean».

Hamalau.  3. apartatu berri bat gehi­tzen zaio 106. artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«3.  Elkarren lagun­tza­ren esparruan, jakinarazpena, hala badagokio, aurreko apartatuetan zehaztutako lekuetan egiteaz gainera, atze­rriko agintari­tzak horretarako zehazten duen lekuan ere egin ahal izango da.

Ezin bazaio jakinarazpena egin interesdunari, Zerga Administrazioari ego­tzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, eta jakinarazpena egiteko ahalegina egin bada bai zergapekoaren zerga egoi­tzan bai atze­rriko agintari­tzak horretarako zehaztutako tokian, foru arau honen 108. artikuluan ezar­tzen dena aplikatuko da».

Hamabost.  Artikulu berri bat gehi­tzen da, 164. bis. Hona hemen bere edukia:

«164. bis artikulua.  Elkarren lagun­tza­ren esparruko bilketa.

1.  Elkarren lagun­tza­ren esparruan bildu nahi diren zorrak honela bilduko dira: Zergapekoak ordainketa eginez, edo zergapeko horrek foru arau honen 61. artikuluaren 6. apartatuan eta 64. artikuluaren 7. apartatuan zehazten diren baldin­tzak betez, bai eta, hala badagokio, kapitulu honen 2. sekzioko arauak aplikatuz ere, kapitulu horretan jasotako berezitasunak erago­tzi gabe.

2.  Elkarren lagun­tza­rako arauekin bat hasitako bilketa prozedura ofizioz etetea erabakiko da, baldin eta lagun­tza eskatu duen estatuak edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeak komunika­tzen badu lagun­tza eska­tze­aren xede den kredituari eragin diezaiokeen auzi bat dagoela. Prozedura berdin etengo da prozedura horretako interesdunak modu frogagarrian komunikatu eta egiazta­tzen badu auzi hori dagoela. Nolanahi ere, ez da eteterik erabakiko edo ondoriorik gabe geratuko da, baldin eta estatuak edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeak betearazpenerako borondatea adierazten badu.

Auzia lagun­tza eskaeraren zati bati buruzkoa baino ez de­nean, ulertuko da aurreko apartatuan adierazitako etetea bakarrik dagokiola aurkaratutako zatiari, eta, beraz, aurrera jarrai dezake aurkaratu ez den zatiaren betearazpenak. 

Salbu eta elkarren lagun­tzari buruzko araudiak besterik zehazten duenean, bilketa prozedura berdin etengo da lagun­tza horretan parte har­tzen duten estatuetako edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeetako batek adiskidetasuneko prozedura bat hasi badu eta prozedura horren emai­tzak lagun­tza eskaeraren xede den kredituari eragin badiezaioke. Prozedura hori amaitu arte sortuko ditu ondorioak eteteak, salbu eta, besteak beste, ager­tzen diren zan­tzu arrazionalek pen­tsa­razten badute kobru hori ez dela egingo edo egin ahal izateko oztopo handiak egongo direla; kasu horretan, aurrera jarraituko du betearazpenak. Nolanahi ere, kreditua kobra­tzen dela berma­tzeko kautela neurriak hartu ahal izango dira, foru arau honen 78. artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoarekin bat.     

3.  Elkarren lagun­tza­ren barruan tramita­tzen diren bilketa prozedurak kasu honetan amaituko dira: Batetik, foru arau honen 177. artikuluko arrazoiak gerta­tzen direnean; bestetik, lagun­tza eskatu zuen estatuak edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeak ­atzera bota­tzen duenean berak eginiko kobru eskaera bat».

Hamasei.  Artikulu berri bat gehi­tzen da, 171. bis. Hona hemen bere edukia:

«171. bis artikulua.  Exekuzio tresna elkarren lagun­tza­ren esparruan.

1.  Elkarren lagun­tzari buruzko arauen babesean, hau hartuko da exekuzio tresna­tzat: Kapitulu honetan aipa­tzen diren bilketa jarduketak egiteko gai­tzen duen tresna.  

2.  Exekuzio tresna premiamenduzko probiden­tziaren berdin­tzat ­jotzen da. Bereziki, bilketa prozedura hasteko titulu nahiko­tzat joko da eta foru arau honen 171. artikuluan aipa­tzen den premiamenduzko probiden­tziaren indar exekutibo bera izango du ordain­tzera behartuta daudenen ondasun-eskubideen aurka egiteko.

3.  Exekuzio tresna baldin badago estatuak edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeak tresna horri buruz emandako buruzko beste dokumentu ­batzuekin batera, dokumentuok Zerga Administrazioak jaso dituen hizkun­tzan bidaliko zaizkio har­tzaileari, salbu eta elkarren lagun­tzari buruzko araudiak besterik zehazten duenean.

4.  Ez exekuzio tresnak ez harekin batera doazen tresna horri buruzko diren dokumentuek, elkarren lagun­tzari buruzko araudiarekin bat jasotakoek, ez dute beharko Zerga Adminis­trazioak aitorpen, gehi­tze edo ordezpen egin­tza­rik egiterik, salbu eta araudi horrek besterik zehazten duenean.           

5.  Foru arau honek 171. artikuluaren 3. apartatuan zehaztutako arrazoiak ez dira onartuko elkarren lagun­tza­rako arauen esparruan emandako exekuzio tresnaren aurka egiteko; foru arau honek 174. artikuluaren 4. apartatuan jasotakoa aplikagarri izango da».

Hamazazpi.  Honela berridazten da 174. artikuluaren 4. apartatua, eta aurreran­tzean egungo 4. eta 5. apartatuak 5. eta 6. apartatuak izango dira hurrenez hurren:

«4.  Elkarren lagun­tza­ren babesean ematen diren enbargo eginbideen aurka egiteko soilik onartuko dira aurreko apartatuan zehazten diren arrazoiak.

Beste estatu bateko edo nazioarteko zein nazioz gaindiko beste erakunde bateko administrazio instan­tzien edo instan­tzia judizialen aurrean eginiko jarduketetan lortutako frogabideak erabil­tzen badira aurkara­tzeko arrazoien oinarri moduan, frogabideok behar bezala egiazta ­ditzala eskatu behar zaio organo eskudunari. Horretarako bidalitako informazioak Zuzenbidean dagokion froga balioa izango du, foru arau honen 101. artikuluaren 1. apartatuko bigarren paragrafoarekin bat.

Foru arau honetatik eta hura gara­tzeko arauditik ondoriozta­tzen diren arrazoiak erabil daitezke Zerga Administrazioak elkarren lagun­tza­ren barruan jaso­tzen duen kobru eskaera baten ondorioz egiten diren gainerako jarduketak aurkara­tzeko».

Hemezor­tzi.  h) paragrafo berri bat gehi­tzen zaio 186. artikuluaren 1. apartatuari. Hona hemen haren edukia:

«h)  Zergapekoak, elkarren lagun­tzari buruzko araudiarekin bat».

Hemere­tzi.  208. artikuluaren 5. apartatua alda­tzen da, eta aurreran­tzean egungo 5. eta 6. apartatuak 6. eta 7. apartatuak izan­go dira hurrenez hurren:

«5.  Aurreko apartatuetan ezarritakoa berdin-berdin aplikatuko da aurre egitea, oztopa­tzea, aitza­kiak jar­tzea edo ezezkoa ematea atze­rriko fun­tzionarioek elkarren lagun­tza­ren esparruan egiten dituzten jarduketak direla-eta egiten badira.»

Hogei.  4. apartatu berri bat gehi­tzen zaio 219. artikuluari. Hona hemen haren edukia:

«4.  Elkarren lagun­tza eska­tzen duen estatuak edo nazioarteko zein nazioz gaindiko erakundeak berrikusiko du foru arau honen 171. bis artikuluan aipa­tzen den betearazpen tresna, salbu eta elkarren lagun­tzari buruzko araudiak besterik zehazten duenean.

Zerga Administrazioak jasotako kobru eskaera baten ondorioz administrazio horrek egiten dituen enbargo eginbideen eta gainerako jarduketen berrikusketa, berriz, foru arau honetan eta hura gara­tzeko araudian ezar­tzen diren berrikusketa organoek egingo dute».

Hogeita bat.  Xedapen gehigarri berri bat gehi­tzen da, ha­malaugarrena. Hona hemen bere edukia:

«Hamalaugarren xedapen gehigarria.  Elkarren lagun­tza­ren esparruan kudeatutako kredituen izaera juridikoa.

1.  Foru arau honen 1. artikuluaren 2. apartatuan aipa­tzen den elkarren lagun­tza­ren ondorioetarako eta foru arau honen 75.3 artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe, beste estatu baten edo nazioarteko zein nazioz gaindiko beste erakunde baten kredituak Ogasun Publikoaren izaera publikoko eskubide­tzat hartuko dira, baldin eta Zerga Administrazioak, haiei elkarren lagun­tza emanez, lagun­tza, elkarlan eta lankide­tza ekin­tzak eta ­antzeko izaera duten beste ekin­tza ­batzuk egiten baditu.

2.  Elkarren lagun­tzako ekin­tzok betearazteko, Gipuzkoa­ko lurralde historikoko araudiaren arabera jatorrian zuten izaera juridikoa gordeko dute eskubideok eta Finan­tza eta Aurrekontu Araubidearen Foru Arauan nahiz foru arau honetan erregula­tzen den araubide juridikoa aplikatuko zaie».  

III. TITULUA

ZERGEN ARLOKO BESTE ALDAKETA ­BATZUK

6. artikulua.  Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga alda­tzea.

Aldaketa hauek sar­tzen dira Gipuzkoako Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauan:

«Bat.  Honela ida­tzita gera­tzen da 9. artikuluaren 4. zenbakia, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

«4.  Langilea kaleratu edo kargugabe­tze­agatik ematen diren kalte-ordainak, Langileen Estatutuan, bere erregelamenduzko garapenean edo, halakorik balego, senten­tziak betearazteko araudian nahitaezko izaeraz ezarritako zenbatekoan. Ezin izango da halako­tzat hartu hitzar­men, itun edo kontratu bidez ezarritakoa. Era berean, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 103. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren aplikazioz, kooperatiban baja har­tze­agatik bazkideak jaso­tzen dituen kalte-ordainak ere salbue­tsita egongo dira, lan araudiak Langileen Estatutuko 52. artikuluaren c)  letran aipa­tzen den kargugabe­tze kasuetarako nahitaezko izaeraz ezar­tzen duen zenbatekoan.

Aurreko paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, Langileen Estatutuaren 51. artikuluan xedatutakoaren arabera egiten diren kalera­tze kolektiboen kasuan, edo aipaturiko estatutuaren 52. artikuluaren c)  letran aurreikusitako arrazoiak direla medio amaitutako kontratuetan, betiere bai kasu batean bai bestean arrazoiak ekonomikoak, teknikoak, antolaketakoak, produkziokoak edo halabeharrezkoak badira, bai eta estatutu horretako hogeigarren xedapen gehigarriak sektore publikoko per­tso­nal laboralaren­tzat aurreikusitako kalera­tze­etan ere, jasotako kalte-ordaina salbue­tsita geratuko da estatutu horretan bidegabeko kalera­tze­etarako zehaztutako nahitaezko mugak gaindi­tzen ez dituen zatian. Ordezkapen kontratu baten indarrez lan harremana deuseztatu eta jarduera laborala lehenago uzteagatik langileek jaso­tzen dituzten kopuruak ere muga horiekin egongo dira salbue­tsita.    

Aurreko paragrafoetan jasotako kasuetako edozeinetan gehieneko kopuru salbue­tsia ezin izango da 180.000 eurotik gorakoa izan. Muga hori bakarra izango da langilearen kalera­tze edo kargugabe­tze bakoi­tzeko, kalte-ordaina ordain­tzeko era zeinahi dela ere».

Bi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 26. artikuluaren 7. apartatua, foru arau hau indarrean jar­tzen denetik aurrerako ondorioekin:

«7.  Jarduera ekonomikoaren etekin garbia bi urtetik gorako epean sortu denean eta aldizka edo noizean behin lortu ez denean, 100eko 60 aplikatuko da; por­tzen­taje hori 100eko 50ekoa izango da sorrera-aldia 5 urtetik gorakoa denean edo etekina denboran era irregular nabarmenean lortutako­tzat erregelamenduz kalifika­tzen denean.     

Zatika kobra­tzen bada, sorrera-aldia konputa­tze­rakoan kontuan hartu beharko da zenbat urtetan zatika­tzen den kobran­tza erregelamenduz ezar­tzen den eran.        

Apartatu honetan jasotako 100eko 100etik beherako integrazio por­tzen­tajeak aplikatu ahal izateko, etekinen kasuan urteko zenbatekoa ezin da izan 300.000 eurokoa baino handiagoa. Zenbateko horren gaineko soberakina 100eko 100ean integratuko da.

Jasotako etekinei 100eko 100etik beherako integrazio por­tzen­tajeak aplikagarri zaizkienean, aurreko paragrafoan aurreikusitako 300.000 euroko muga konputa­tze­rakoan, aurrenik kontuan hartuko dira integrazio por­tzen­tajerik txi­kienak aplikagarri dituztenak». 

Hiru.  9. erregela bat gehi­tzen zaio 28. artikuluari, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hona hemen haren edukia:

«9.  Foru arau honek 25. artikuluaren 3. apartatuan jasotakoaren arabera jarduera ekonomiko­tzat har­tzen den ondasun higiezinen errentamendua edo salerosketa bada, etekinen jatorri diren ondasunak, eskubideak edo erabilera edo gozamen ahalmenak eskura­tzean, birgai­tzean edo hobe­tzean inbertitutako besteren kapitalen interesek eragindako gastuak eta gainerako finan­tza­keta gastuak kengarriak izango dira jarduera ekonomikoak eragindako etekin osoen 100eko 50eraino».       

Lau.  Honela ida­tzita gera­tzen da 33. artikuluaren 3. apartatua, foru arau hau indarrean jar­tzen denetik aurrerako ondorioekin:

«3.  Hala ere, foru arau honek 35. artikuluaren 2. apartatuan aipa­tzen dituen etekinak bi urtetik gorako epean sortu badira, beren zenbatekoaren 100eko 60 hartuko da etekin oso­tzat; por­tzen­taje hori 100eko 50ekoa izango da sorrera-aldia bost urtetik gorakoa denean edo etekinak denboran zehar era irregular nabarmenean lortutako­tzat erregelamenduz har­tzen direnean.    

Etekinak zatika kobra­tzen badira, sorrera-aldia konputa­tze­rakoan kontuan hartuko da zenbat urtetan zatika­tzen den, kobran­tza erregelamenduz ezar­tzen den moduan.          

Apartatu honetan jasotako 100eko 100etik beherako integrazio por­tzen­tajeak aplikatu ahal izateko, etekinen kasuan urteko zenbatekoa ezin da izan 300.000 eurokoa baino handiagoa. Zenbateko horren gaineko soberakina 100eko 100ean integratuko da.

Jasotako etekinei 100eko 100etik beherako integrazio por­tzen­tajeak aplikagarri zaizkienean, aurreko paragrafoan aurreikusitako 300.000 euroko muga konputa­tze­rakoan, aurrenik kontuan hartuko dira integrazio por­tzen­tajerik txi­kienak aplikagarri dituztenak.   

Etekinak ondasun higiezinen erabilera edo gozamenerako eskubide errealak era­tze­tik datozenean, edonola ere, haien zenbatekoaren 100eko 100 konputatuko da.»

Bost.  Honela ida­tzita gera­tzen da 35. artikulua, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

«35. artikulua.  Gastu kengarriak eta hobaria.

1.  Etxe­bizi­tze­tatik datozen kapital higiezinaren etekinen kasuan, higiezin bakoi­tzeko lortutako etekin osoen 100eko 20ko hobaria aplikatuko da.   

Era berean, higiezin bakoi­tzeko bakar-bakarik kengarria izango da etekinen sorburu diren ondasunak, eskubideak edo erabilera nahiz gozamen ahalmenak eskuratu, birgaitu edo hobe­tzeko inbertitutako besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finan­tza­keta gastuak ere, gehienez aipatutako ondasun, eskubide edo erabilera edo gozamen ahalmenetatik erator­tzen diren etekin osoen 100eko 50eraino.

Ulertuko da apartatu honetan sartuta daudela, bakar-bakarrik, Hiri Errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeak 2. artikuluan etxe­bizi­tza errentamendu­tzat hartutakoetatik datozen etekinak.

2.  Aurreko apartatuan sartu gabe dauden kapital higiezinaren etekinetan, etekin osoari gastu kengarri hauen zenbatekoa gutxi­tuko zaio:  

a)  Etekinak lor­tzeko beharrezko diren gastuak. Gastu horietan sartuko dira etekinen sorburu diren ondasunak, eskubideak edo erabilera nahiz gozamen ahalmenak eskuratu, birgaitu edo hobe­tzeko inbertitutako besteren kapitalen interesen zenbatekoa, bai eta gainerako finan­tza­keta gastuak ere, gehienez aipatutako ondasun, eskubide edo erabilera edo gozamen ahalmenetatik erator­tzen diren etekin osoen 100eko 50eraino.   

b)  Etekinen iturria diren ondasunak erabil­tze­agatik edo denbora igaro­tze­agatik horiek jasandako narriaduraren zenbatekoa, erregelamenduz zehazten diren baldin­tze­tan.       

Erabilera edo gozamenerako eskubide edo ahalmenen titularitatetik datozen etekinen kasuan, ordaindutako eskurapen balioen dagokien zati propor­tzionala izango da kengarria, balio-galeraren kon­tzep­tupean, erregelamenduz zehazten diren baldin­tze­tan.

Gastu kengarrien baturak ez du ekarriko, ondasun higiezin bakoi­tze­rako, etekin garbi negatiborik.»

Sei.  Honela ida­tzita gera­tzen da 42. artikuluaren 3. apartatua, foru arau hau indarrean jar­tzen denetik aurrerako ondorioekin:

«3.  Hala ere, foru arau honek 40. artikuluan jasotako etekinetatik datorren etekin garbiaren 100eko 60 integratuko da, bi urtetik gorako epean sortu bada. Integrazio por­tzen­tajea 100eko 50ekoa izango da, aldiz, sorrera-aldia bost urtetik gorakoa bada edo etekinak erregelamenduz har­tzen badira denboran era irregular nabarmenean lortutako­tzat.    

Etekinak zatika kobra­tzen badira, kobran­tza zenbat urtetan zatika­tzen den kontuan hartu behar da sorrera-aldia konputa­tze­rakoan, erregelamenduz ezar­tzen den moduan.   

Apartatu honetan jasotako 100eko 100etik beherako integrazio por­tzen­tajeak aplikatu ahal izateko, etekinen kasuan urteko zenbatekoa ezin da izan 300.000 eurokoa baino handiagoa. Zenbateko horren gaineko soberakina 100eko 100ean integratuko da.

Jasotako etekinei 100eko 100etik beherako integrazio por­tzen­tajeak aplikagarri zaizkienean, aurreko paragrafoan aurreikusitako 300.000 euroko muga konputa­tze­rakoan, aurrenik kontuan hartuko dira integrazio por­tzen­tajerik txi­kienak aplikagarri dituztenak». 

Zazpi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 47. artikuluaren 2. apartatua, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

«2.  Aurreko apartatuan aipatutako eskurapen balioa erregelamenduz finka­tzen diren koefizienteak aplikatuz eguneratuko da. Horretarako, kontuan hartuko da batik bat ondare elementuen eskurapen egunetik kon­tsu­morako prezioen indizeak izan duen bilakaera eta eskualdaketaren ekitaldirako espero dena. Koefizienteak honela aplikatuko dira:       

a)  Aurreko apartatuko a) eta b) letretan aipatutako zenbatekoen gainean, zein urtetan ordaindu diren kontuan izanik.    

b)  Amortizazioen gainean, dagokien urtea kontuan izanik.      

Aipatutako koefizienteak aplika­tzeko, beharrekoa izango da urtebetetik gora igaro­tzea ondare elementua eskura­tzen denetik eskualdatu arte».          

Zor­tzi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 67. artikulua, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

«67. artikulua.  Errentak oinarri ezargarri orokorrean integra­tzea eta konpen­tsa­tzea.

Oinarri ezargarri orokorra saldo hauen batura izango da:         

a)  Batetik, foru arau honek 64. artikuluan aipa­tzen dituen etekinak –salbu jarduera ekonomikoetatik eratorritakoak– eta errenta egozpenak, haien artean zergaldi bakoi­tzean eta inolako mugarik gabe, elkarrekin integratu eta konpen­tsa­tuz atera­tzen den saldoa.

b)  Jarduera ekonomikoetatik sorturiko etekinak, zergaldi bakoi­tzean eta inolako mugarik gabe, elkarrekin integratu eta konpen­tsa­tuz atera­tzen den saldo positiboaa.      

Emai­tza saldo negatiboa bada, horren zenbatekoa ondorengo 4 urteetako jarduera ekonomikoetatik lorturiko etekinen saldo positiboarekin konpen­tsatu behar da.

c)  Ondare irabaziak eta galerak, soil-soilik haien artean eta zergaldi bakoi­tzean, integratuz eta konpen­tsa­tuz atera­tzen den saldo positiboa, foru arau honen ondorengo artikuluan jasotakoak alde batera ­utzita.

Artikulu honen c) letran aipa­tzen den integrazio eta konpen­tsa­zioaren emai­tza saldo negatiboa bada, horren zenbatekoa artikulu honetako a) eta b) letretan jasotako errenten saldo positiboarekin konpen­tsatu behar da, hau da, zergaldi berean lortutako saldo positiboarekin, muga izanik saldo horren 100eko 25. Konpen­tsa­zio hori egin eta saldo negatiboa atera­tzen bada, zenbateko hori ondorengo 4 urteetan zehar konpen­tsa­tuko da, artikulu honetako aurreko letretan ezarri den hurrenkera berari jarraituz.

Ondorengo ekitaldi bakoi­tzean onar daitekeen gehieneko kopuruan egin beharko da konpen­tsa­zioa, betiere 4 urteko epearen barruan, aurreko ekitaldietan ondare galera moduan jasoz».         

Bedera­tzi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 89. artikuluaren 1. apartatua, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:   

«1.  Zergaldian ohiko etxe­bizi­tza­ren alokairua ordain­tzen duten zergadunek zergaldian ordaindutako kopuruen 100eko 20ko kenkaria egin dezakete, gehienez urtean 1.600 euroraino.


Dena den, zergadunak 35 urtetik beherakoak badira edo familia ugariaren titularrak badira, aurreko paragrafoan jasotako kenkaria %25ekoa izango da, gehienez urtean 2.000 euroraino.

Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin be­harko zaio zergadunak etxe­aren alokairurako jasotako diru lagun­tzen zenbatekoa (halakorik jaso badu), zeinak salbue­tsi­rik egongo baitira zerga hau arau­tzen duen araudiaren arabera.»

Hamar.  9. apartatu bat gehi­tzen zaio 90. artikuluari, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hona hemen haren edukia:

«9.  Artikulu honetan xeda­tzen den kenkariari dagokionez, arestian aipaturiko zenbatekoei kendu egin beharko zaie zergadunak ­etxea erosteko edo zaharberri­tzeko jasotako diru- agun­tzen zenbatekoa (halakorik jaso badu), zeinak salbue­tsi­rik egongo baitira zerga hau arau­tzen duen araudiaren arabera».      

Hamaika.  Honela ida­tzita gera­tzen da 101. artikuluaren 4. apartatua, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aurreran­tzean 4. eta 5. apartatuen gauregungo edukiak hurrenez hurren 5. eta 6. apartatuak izanik:

«4.  Aurretik jasotakoa jasota ere, ezin izango dira konpen­tsatu familia unitateko edozein kideren jarduera ekonomikoetatik eratorritako etekinen saldo negatiboak eta familia unitateko beste kide ­batzuen jarduera ekonomikoek izan ditza­keten saldo positiboak.

Saldo negatibo horiek konpen­tsatu ahal izango dira foru arau honek 67. artikuluaren b) letran jasotakoaren arabera, bakar-bakarrik zergadunak berak egindako jarduera ekonomikoetatik eratorritako etekinen saldo positiboekin».    

Hamabi.  Honela ida­tzita gera­tzen da 118. artikuluaren lehen paragrafoa, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

Zerga honengatik sortutako zerga zorrek eta, hala badagokio, zerga zigorrek Kode Zibilaren 1365. artikuluan aipatutakoen izaera bera izango dute. Ondorioz, zuzenean irabazpidezko ondasunen bitartez kitatuko dira ezkontideetako batek Foru Aldundiarekiko hartutako zor eta, hala badagokio, zehapen horiek, foru arau honen 101. artikuluko 6. apartatuan baterako tributaziorako jasotakoa erago­tzi gabe». 

Hamahiru.  Xedapen gehigarri bat gehi­tzen da, hogeita zazpigarrena, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hona hemen haren edukia:

«Hogeita zazpigarrena.  Mugaldeko langilearen izaeraren iraupena.

Espainiak eta Fran­tziak Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen arloan zergape­tze bikoi­tza saihesteko 1973ko ekainaren 27an sinatutako Hitzar­meneko 15. artikuluaren 4. apartatuan jasotakoa aplika­tzeko, mugaldeko langilearen izaerak iraupen hau izango du:

— Besteren konturako langile batek bere ohiko bizilekua Fran­tziara alda­tzen duenean eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunaren izaera har­tzen duenean, mugaldeko langilearen izaerak bakarrik izango ditu ondorioak bizilekua alda­tzen duenetik aurrera eta horretarako finkatutako legezko beharkizunak bete­tzen direnez geroztik. Horrenbestez, langile horrek bizilekua Fran­tziara alda­tzen duen arte Gipuz­koan lortutako lan etekinak Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari lotuta geldituko dira, eta zerga horren konturako ordainketa­tzat hartuko dira bizilekua alda­tzen den bitarte horretan Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan egindako atxi­kipenak eta konturako sarrerak. 

Izaera horrek legezko beharkizun horiek bete­tzen diren bitartean iraungo du.

— Besteren konturako langileak bere ohiko bizilekua Fran­tziara alda­tzen duenean eta zergaldi horretan Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunaren izaera manten­tzen duenean, mugaldeko langilearen izaerak ondorengo zergaldiko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak».

Hamalau.  Xedapen iragankor bat gehi­tzen da, hogeita zor­tzi­garrena, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hona hemen haren edukia:

«Hogeita zor­tzi­garrena.  Kalera­tze­agatik emandako kalte-ordainen araubide iragankorra, 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen aitortu direnean.

Foru arau honen 9. artikuluko 4. zenbakiaren azken paragrafoan aurreikusitako muga ez da aplikatuko kalera­tze edo kargugabe­tze­engatik emandako kalte-ordainak 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen aitortu badira. Berdin da noiz ordain­tzen diren».

7. artikulua.  Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga alda­tzea.

Bat.  Aldatu egiten da Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauaren 37. artikulua, eta honela ida­tzita gera­tzen da:

«37. artikulua.

Erregistro publikoetan egiteko luza­tzen diren ohar prebentiboak zergari lotuta daude, gai­tzat eskubide edo interes baloragarri bat dutenean eta ofizioz agindu gabe eta aginte judizialaren edo administratiboak alderdi gisa esku hartu gabe gerta­tzen direnean».

«Bi.  Paragrafo berri bat gehi­tzen zaio Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauaren 41. artikuluaren I. apartatuko B)  letrako 28. zenbakiari. Hona hemen edukia:          

«Apartatu honetan jasotako salbuespenak kreditu hipotekarioei ere aplikatuko zaizkie, beharkizun eta baldin­tza berdinetan. Salbuespen horiek aplika­tzeko, era berean, beharrezkoa izango da kredituaren zenbatekoa kreditu har­tzaileak Gipuz­koan ohiko etxe­bizi­tza eskura­tzeko erabil­tzea. Horretarako, ohiko etxe­bizi­tza­tzat hartuko da Per­tsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak eta hori gara­tzeko xedapenek hala jasotakoa.       


Kredituaren zenbatekoaren zati bat ohiko etxe­bizi­tza eskura­tzeko erabil­tzen denean, salbuespenak eskurapen horretara bideratutako kredituaren zati propor­tzionala hartuko du».

«Hiru.  40. zenbakia gehi­tzen zaio Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauaren 41. artikuluaren l. apartatuko B)  letrari. Hona hemen edukia:

«40.  Artikulu honen I.A.a)  apartatuan jasotako herri administrazioetako edozeinen alde egindako alde bakarreko hipoteken eraketa edo deuseztapenari buruzko eskritura notarialen lehen kopiak».

XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRA

BALORE ESKUALDAKETAK ONDARE ESKUALDAKETEN ETA EGIN­TZA JURIDIKO DOKUMENTATUEN GAINEKO ZERGAN.

Ondare Eskualdaketen eta Egin­tza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 18/1987 Foru Arauak 41. artikuluaren 1. apartatuaren B) letraren 25. zenbakian jasotakoa, foru arau honek emandako idazkeran, aplikagarria izango zaie 2012ko urriko 31tik aurrera eginiko balore eskualdaketei.

AMAIERAKO XEDAPENA

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean foru arau hau, bere xedapenetan espresuki jasotako ondorioak erago­tzi gabe.