36. zenbakia | Data 2013-02-21 | 266 orria |
ZUMAIAKO UDALA
Gaia: Zumaian ekitaldi zibilak egiteko udal ordenantzaren behin
betiko onarpena.
Udalbatzak, 2012ko abenduaren 26ko ezohiko bileran, Zumaian ekitaldi
zibilak egiteko udal ordenantzari hasierako onespena eman zion.
Ordenantza hori 30 eguneko epean jendaurrean jarri zen, 2013ko
urtarrilaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean argitaratutako 8 zenbakidun iragarkiaren bidez, eta ez denez
aurkeztu inolako erreklamaziorik zein iradokizunik, aipatu araudia behin betiko
onartutzat ematen da.
Beraz, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko
7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan
eranskin gisa argitaratzen da Ordenantzaren testu osoa.
Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia
Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean,
iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Hala ere, aldez aurreko izaeraz, Udal honen Osoko Bilkuraren aurrean
aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko
epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo
da administrazioarekiko auzietako helegiterik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa
erabaki arte.
Zumaia, 2013ko urtarrilaren 18a.—Ińaki Agirrezabalaga Alkorta,
Alkatea.
(451) (1777)
Zumaian Ekitaldi Zibilak Egiteko Udal Ordenantza.
ATARIKOA
Estatu ez-konfesional eta laiko batean, erakundeek pertsonen eta
elkarteen askatasun ideologiko eta erlijiosoa eta gurtzarako askatasuna
bermatu behar dutela gauza jakina da gizartean, eta horretarako muga bakarra
legeak ezartzen duen ordena publikoa errespetatzeko beharra da.
Ekitaldi zibilak (hiletak, ezkontzak edo/eta
omenaldiak) egiteko behar soziala erlijiorik gabe bizitzea aukeratu
duten herritarrei zeremonia duina eta pertsonala eskaintzeko beharretik
sortu da, herritar horiek bizitza ulertzeko duten modua errespetatzeko.
Gure gizartean edo herrian bertan elkarren ondoan bizi diren erlijioek
hildakoei agur esateko liturgia-ekitaldiak egiteko edo bestelako ekitaldi
zibilak egiteko toki edo tenpluak dituzten bezala, Zumaiako Udalak gizartean
gero eta eskaera handiagoa duen behar bati erantzun behar dio.
Ordenantza honen helburua, beraz, Zumaiako gizarte zibila osatzen
duten familiek, adiskideek, erakundeek edo taldeek egin nahi dituzten ekitaldi
zibilak baimentzeko arauak ematea da, hala, pertsona horien ekarpenak edo
balio etikoak edota gizatiarrak onartzeko.
1. KAPITULUA
XEDEA
1. artikulua.
Ordenantza honen helburua Zumaiako udalerrian ekitaldi zibilak egiteko
udal lokalen edo espazio publikoaren erabilera eta baimena arautzea da.
2. KAPITULUA
BAIMENA
2. artikulua.
Alkateak edo hori ordezkatuko duen zinegotziak, ekitaldi zibiletarako
gordetako espazioak erabiltzea baimendu ahal izango du, betiere, Zumaiako
Udalerrian erroldatutako senitartekoak edo dagokionak Zumaiako Udalean edo Udaltzaingoen
bulegoan eskabidea bete ondoren.
3. KAPITULUA
ANTOLAKETA
3. artikulua.
Ekitaldi zibilak egiteko eskaerak Zumaiako Udalaren Alkatetzari
zuzenduko zaizkio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko arazoen 26ko 30/1992 Legeak
baimendutako moduetako edozein erabilita.
4. artikulua.
Hileta eta ekitaldi zibilen eskaeren izapideak egoera horrek
beharrezkoa duen berehalakotasun printzipioaren arabera arautuko dira, eta
horiek ebazteko eskumena duen pertsonari bidaliko zaizkio.
5. artikulua.
Egingo diren eskaeretan honako datu hauek adierazi beharko dira:
a) Ekitaldia egiteko baimena eskatzen duen pertsonaren
izen abizenak, helbidea eta identifikazioa.
b) Ekitaldia zuzenduta dagien pertsonaren izen-abizenak.
c) Eskaeran ekitaldi zibila zein egunetan eta zein ordutan
egin nahi diren adierazi behar da.
d) Oro har, eta herrigunean, ospakizun horiek ondorengo
eraikin edo gune publikoetan egingo dira:
— Forondan.
— Konbentuan.
— Udalbatza aretoa
Administrazioak, ahal duen neurrian, eskaeran zehaztutako eguna eta
ordua errespetatuko ditu, eta eskaerak egin diren ordena hartuko da kontuan
horretarako. Ordena hori aldatu ahal izango da aparteko kasuetan eta
horretarako arrazoi nahikoa dagoenean.
Ekitaldi zibilak ez die hirugarrenei kalterik eragingo (ostalaritza,
merkatalgoa, haurren jolas lekuak)
e) Eskaera egin den lekua eta data.
f) Eskatzailearen sinadura.
g) Ekitaldiaren deskribapen laburra, eta beharko duten
materialarena (megafonia, mahaiak, aulkiak, etab.).
Egun berean eta leku berean bi ekitaldi zibil egiteko eskaera balego,
aurkeztutako data kontuan izango da, eta bata bestaren atzetik ospatu beharko
da, tartean utzi beharko da lekua egoki prestatzeko behar adina denbora.
Baldin eta Udalak, zerbitzua emateko jarritako ohiko baliabideekin
(pertsona eta materialak), ezin badie aurre egin aurkeztutako eskabide
guztiei, kontuan hartuko da aipatutako aurkezpenen ordena.
6. artikulua.
Eskaerak aurreko artikuluak zehaztutako baldintzak betetzen ez
baditu, interesdunari lehenbailehen eskatuko zaio akatsa zuzentzeko edo
aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, ekitaldiaren aurretik edo ondoren.
4. KAPITULUA
PROZEDURAREN INSTRUKZIOA EGITEA
7. artikulua.
Ekitaldi zibila egiteko tokia, eguna eta ordua Alkateak edo horren
ordezko zinegotziak onartuko du.
Eskaerak lehenetsitako egun eta orduen ordena kontuan izanik
zehaztuko dira, ahal den neurrian behintzat, egun eta orduak. Udal lokalen edo
leku publikoen erabileraren ondorioz, zenbaitetan ez da eskaeretan eskatutako
orduetarako horien erabilera uzterik izango. Nolanahi ere, horretarako erabakia
behar bezala arrazoituta egon beharko da eta eskaera egin dutenekin hitz egin
beharko da eskatu dutenarekiko egon den aldaketari buruz.
8. artikulua.
Eskaera ikusita Alkatetzak edo berak ordezko izendatzen duen zinegotzigoak
zein leku edo espazio publikotan egin baimenduko du; oro har, ekitaldi zibila
5. artikuluan finkatutako lekuren batean izango da. Aparteko izaeraz, beste
lokal batzuk edo espazio publikoak erabiltzea baimendu ahal izango da.
9. artikulua.
Ekitaldi zibilak astelehenetik larunbatera ospatuko dira, horretarako
beharrezkoak diren udal baliabideak emanda.
Ekitaldi zibilak egiteko ordutegia, arratsaldeko 17:00etatik
21:00etara izango da astelehenetik ostiralera. Larunbata eta jaiegunetan
(igandetan izan ezik) ordutegia, berriz, goizeko 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko
17:00etatik 21:00etara izango da. Hori guztia, Alkateak ordutegia aldatzeko
duen eskumenari utzi gabe, gero horren berri Udalbatzarrari emanda.
10. artikulua.
Ekitaldiaren ospakizunak udal langileen laguntza izango du. Udalak
eskatzailearen eskura jarriko dituenak: Megafonia, aulkiak, mahaiak.
11. artikulua.
Ekitaldi zibilak irauten duen bitartean, Zumaiako Udaltzaingoa izango
da ingurunean, ekitaldia arazorik gabe garatuko dela bermatzeko.
5. KAPITULUA
ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
12. artikulua.
Udal lokalen zainketa egokia bermatzeko, ekitaldian parte hartuko
dutenek ez dute lokaletan kalterik edo galerarik eragin dezakeen inolako ekintzarik
egingo. Ekitaldia egiterakoan udal ondasunetan sor daitezkeen kalte-galeren
erantzulea baimenaren titularra izango da.
13. artikulua.
Ekitaldiaren antolatzaileek udal lokala apaindu nahi badute modu
bereziren batean egokitu nahi badute, aurrez eta nahiko denboraz horren berri
eman behar diote udaltzaingoei; hala ere, lekuaren harmonia eta ezaugarriak
errespetatu beharko dituzte beti, eta sor daitezkeen gastuak beren gain hartu
beharko dituzte. Ekitaldia egiteko zerbitzu osagarriak interesdunaren kontura
eta kargura izango dira, baina, betiere, Zumaiako Udalak ikuskatu ahal izango
ditu.
14. artikulua.
Salbuespen gisa ekitaldi zibila egiteko 5. Artikuluan aurreikusi gabeko
espazio publikoren bat erabiltzea baimenduko balitz, Udalak espazio mugatu ahal
izango du lehen aipatutako eskubide eta betebeharrekin.
15. artikulua.
Ordenantza honetan aurreikusten ez den edozein alderdietarako, udal
aginduak hartuko dira kontuan.
16. artikulua.
Ekitaldi zibilaren kostua dagokion Ordenantza fiskaletan jasota dago,
ordainketa eskatzaileak ekitaldia ospatu aurretik ordaindu beharko du.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau berorren behin betiko onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta
hurrengo egunean jarriko da indarrean.