Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

35. zenbakia Data 2013-02-20 2 orria

3 Gipuzkoako Lurralde Historikoko Xedapen Orokorrak

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
131/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINAN­TZA DEPARTAMENTUA

131/2013 FORU AGINDUA, ­otsailaren 7koa, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau ­batzuk bateratu eta egunean jar­tzen dituen ­otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua alda­tzen duena.

Ekainaren 29ko 2/2012 Legeak, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, Europar Batasuneko araudira egokitu du zerga berezien erregulazioa, eta horren ondorioz, Zenbait Hidrokarburoren Txi­kizkako Salmenten gaineko Zerga Hidrokarburoen gaineko Zergan geratu da integratuta 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Horrek hidrokarburoen gaineko zerga autolikida­tzeko ereduak alda­tzera behar­tzen gaitu.

­Otsailaren 16ko 113/2009 Foru Aginduaren bidez zerga bereziak autolikida­tzeko hainbat eredu onartu ziren, eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau ­batzuk bateratu eta eguneratu ziren. Onartutako ereduen artean Hidrokarburoen gaineko Zerga autolikida­tzeko 564 eredua zegoen.

Hidrokarburoen gaineko Zergaren egitura berria dela-eta (hiru zerga tasa ditu, estatukoa, berezia eta autonomikoa), eta berrigorlearen figura sortu denez, zerga autolikida­tzeko 564 eredua egokitu beharra dago. Horrela, eredu hori 581 eredua izatera pasa­tzen da, baina 564 ereduaren erreferen­tzia manten­tzen da likidatuta dauden zergaldietako aitorpen osagarri edo zuzen­tzaileak aurkeztea gerta daitekeelako. Orobat, 582 eredu berria sor­tzen da, berrigorle direnek erabil dezaten.         

Hori dela-eta, aipatu den 113/2009 Foru Agindua aldatu beharra dago esandako eredu berriak onartu eta jaso­tzeko.

Horiek horrela, honako hau,

XEDA­TZEN DUT

Artikulu bakarra.  Zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau ­batzuk bateratu eta egunean jar­tzen dituen ­otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua alda­tzea.

Lehena: Xedapen hauek alda­tzen dira ­otsailaren 16ko 113/2009 Foru Aginduan, zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau ­batzuk bateratu eta egunera­tze­ari buruzkoan:

Bat.  1. artikuluaren 1. eta 4. apartatuak honela berridazten dira:

«1.  Onarturik gera­tzen dira fabrikazio zerga berezien zerga zorra zehaztu eta ordain­tzeko erabiliko diren autolikidazio ereduak, jarraian aipa­tzen direnak. Ereduek bina ale dituzte, Administrazioarena eta interesatuarena:

a)    560 eredua: Elektrizitatearen gaineko zerga. Autolikidazioa. I. eranskin gisa ageri da foru agindu honetan.  

b)    561 eredua: Garagardoaren gaineko zerga. Autoli­kidazioa. II. eranskin gisa ageri da foru agindu honetan.

c)    562 eredua: Tarteko produktuen gaineko zerga. Autolikidazioa. III. eranskin gisa ageri da foru agindu honetan.      

d)    563 eredua: Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zerga. Autolikidazioa. IV. eranskin gisa ageri da foru agindu honetan.

e)    564 eredua: Hidrokarburoen gaineko zerga. Autoli­kidazioa. V. eranskin gisa ageri da foru agindu honetan. 2013ko ekitaldia hasi aurreko likidazio-aldiei dagokienez erabiliko da.       

f)    581 eredua: Hidrokarburoen gaineko zerga. Autoliki­dazioa. V bis eranskin gisa ageri da foru agindu honetan. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazio-aldiei dagokienez erabiliko da.

g)    566 eredua: Tabako laboreen gaineko zerga. Autolikidazioa. VI. eranskin gisa ageri da foru agindu honetan.          

h)    KUBA eredua. Alkoholaren eta Edari Deribatuen, Tabako Laboreen eta Elektrizitatearen gaineko Zerga Bereziak. Kuota bateratuak banaka­tzeko aitorpena. VII. eranskin gisa ageri da foru agindu honetan.

i)    KBBA eredua. Hidrokarburoen gaineko zerga. Kuota bateratuak banaka­tzeko aitorpena. VIII. eranskin gisa ageri da foru agindu honetan.

j)    582 eredua: Hidrokarburoen gaineko Zerga: Produk­tuak beste lurralde historiko batera edo beste autonomia erkidego batera berrigor­tze­agatik egin beharreko erregularizazioa. VIII bis eranskin gisa ageri da foru agindu honetan.

Fabrikazio zerga berezien subjektu pasiboek eta zerga horiek ordain­tzera behartuta dauden gainerako zergapekoek aurkeztu behar dituzte eredu hauek, bi kasutan izan ezik: Inportazioak egiten dituztenean eta mar­txo­aren 3ko 20/1998 Foru Dekretuak, Gipuzkoako zerga araudia Zerga bereziei buruzko abenduaren 28ko 39/1992 Legera egoki­tzen duenak (20/1998 Foru Dekretua aurreran­tzean) 20.6 artikuluan definitutako artisau destila­tzaileak direnean. 582 eredua berrigorle direnek baino ez dute aurkeztu behar. Izaera hori izango dute zerga berezien erregelamendua onar­tzen duen uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak 1.13 artikuluan jasotako definizioan sar­tzen direnean. 

Oro har, fabrikazio zerga bereziei atxi­kitako produktuak jaso­tzen dituen establezimendu edo harrera leku bakoi­tzak aurkeztu behar ditu ereduak eta kuota likidoak aldi berean ordaindu, likida­tzen den epealdian egindako eragiketengatik.        


Ogasun eta Finan­tza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbi­tzuak aurrez baimendu badie, enpresek jardueren aitorpen-likidazio bakarra aurkeztu dezakete, zerga bakoi­tzeko, Gipuzkoako Lurralde Historikoan, Hidrokarburoen gaineko Zergaren kasuan izan ezik.          

Kuota bateratuak banaka­tzeko aitorpenak –KUBA eta KBBA ereduak– zerga bakoi­tza ordain­tzeko ezarrita dauden epeen barruan aurkeztu behar dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finan­tza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbi­tzuan. Eredu horiekin batera, autolikidazio bateratuaren kopia bat eta egindako eragiketen aitorpenak ere aurkeztuko dira, banakatu beharreko kuoten fabrikazio zerga berezia zein den adierazita.

Likida­tzen den epealdian ez bada izan fabrikazio zerga bereziei atxi­kitako produktuen izakinik edo mugimendurik, ez da beharrezkoa izango autolikidaziorik aurkeztea. Orobat, ez da horrelakorik aurkeztu beharko Elektrizitatearen gaineko Zergaren likidazio-aldiak zero kuota duenean.       

582 ereduaren kasuan, ez da autolikidaziorik aurkeztu beharko baldin eta likida­tzen den epealdian ez bada inolako berrigorpenik egin beste lurralde historiko batera edo beste autonomia erkidego batera.

Fabrikazio zerga berezien subjektu pasiboak batasunaren gainerako lurralde eremutik iri­tsi­tako produktuak jaso edo emateagatik bakarrik baldin badira zergaren subjektu pasiboak, ez dute autolikidaziorik aurkeztu beharko produkturik jaso edo eman ez duten likidazio-aldietan.

Likidazio-aldi batean fabrikazio zerga berezien karga tasa desberdinak aplikatu direnean, karga tasak aplikatu diren epealdi bakoi­tzeko aurkeztu behar da autolikidazioa eta bakoi­tza­gatik bidezko kuotak ordaindu».   

«4.  Establezimendu edo harrera leku bakoi­tzak honako likidazio-aldiak eta honako epeak izango ditu autolikidazioak aurkezteko eta, hala bada, horrekin batera dagozkien kuotak ordain­tzeko:

a)    Hidrokarburoen eta tabako laboreen gaineko zergak. Likidazio-aldia: Hilabete natural bat.

Epea: Sor­tza­penak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo lehen hogeita bost egun naturalak.

582 eredua sor­tza­penak gertatu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo lehen hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztu behar da.

b)    Alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga.

Likidazio-aldia: Hiruhileko natural bat, non eta subjektu pasiboek, dela eragiketa kopuruaren arabera aitor­tzen dutelako, dela zergaren araudiak aurreikusten dituen bestelako zirkunstan­tziak gerta­tzen direlako, ez duten Balio Eran­tsiaren gaineko Zerga hilean likida­tzen. Horrelakoetan, hilekoa ere izango da zerga horien likidazio-aldia.

Epea: Likidazio-aldia hiruhilekoa bada, sor­tza­penak gertatu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo bigarren hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalak. Likidazio-aldia hilekoa bada, sor­tza­penak gertatu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo hirugarren hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalak.   

c)    Elektrizitatearen gaineko zerga.

Likidazio-aldia: Hiruhileko natural bat, non eta subjektu pasiboek, dela eragiketa kopuruaren arabera aitor­tzen dutelako, dela zergaren araudiak aurreikusten dituen bestelako zirkunstan­tziak gerta­tzen direlako, ez duten Balio Eran­tsiaren gaineko Zerga hilean likida­tzen. Horrelakoetan, hilekoa ere izango da zerga honen likidazio-aldia.

Epea: Sor­tza­penak gertatu diren hilabetea edo hiruhilekoa –likidazio-aldia zein den– amaitu ondorengo lehen hogeita bost egun naturalak.

Elektrizitatearen gaineko zergaren subjektu pasiboa ez bada fabrika edo gordailu fiskal baten titularra, kuotak ordain­tzeko autolikidazio bakarra aurkeztuko da likidazio-aldi bakoi­tzeko».      

Bi.  2. artikuluaren 1. apartatuko lehen paragrafoa honela berridazten da:

«1.  Autolikidazioak osa­tze aldera, eta aurreko artikuluko 4. apartatuan diru sarrera egiteko aipatu den epearen barruan, subjektu pasiboak behartuta daude egindako eragiketak jaso­tzen dituzten aitorpenak aurkeztera, baita izakinak bakarrik daudenean ere, foru agindu honetan onar­tzen diren ereduei jarraituta. Honako hauek ez dute eragiketen aitorpenik aurkeztu beharko: Berrigorle gisa jarduten duten subjektu pasiboek, betiere izaera hori badute zerga berezien erregelamendua onar­tzen duen uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak 1.13 artikuluan jasotako definizioaren arabera, eta zerga bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legeak 8. artikuluaren 3. apartatuko lehen paragrafoan ezarritakoa ain­tzat hartuta, zergadunaren ordezko gisa jarduten duten subjektu pasiboek.   

Aurrekoa hala izanik ere, Ardoaren eta Edari Har­tzi­tuen gaineko Zergan aplika­tzen den zerga tasa zero den bitartean, zergari atxi­kitako produktuak fabrika­tzen dituztenek eta produktu horien gordailu fiskalen titularrek urtarril, apiril, uztail eta urriaren lehen hogeita bost egunen barruan aurkeztu behar dute, bulego kudea­tzailean, eragiketen aitorpena, eta bertan aurreko hiruhileko naturalean establezimenduan izandako mugimenduak adierazi».

Hiru.  Honela gera­tzen da ida­tzita 3. artikuluaren 2. apartatuko f) letra:

«f)    590 eredua aurkeztu behar da zerga berezien erregelamendua onar­tzen duen uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuak 7. eta 57.4 artikuluetan aipa­tzen dituen kasuetan. Merkan­tziak esporta­tzeko tramitearen aduanako agiria aurkeztu eta berehala aurkeztu behar da eskaera».           

Lau.  2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako aitorpen-aldietarako, Tabako Laboreen gaineko Zerga autolikida­tzeko 566 ereduari dagokion VI. eranskinean, beste testu bat hartu behar da kontuan «Likidazioa» atalaren barruan «Epigrafea» bete­tzeko jarraibideetan, honako hau:

«Epigrafea: Azaroaren 20ko EHA/3482/2007 Aginduaren XLIV. eranskineko epigrafeak jarri behar dira».       

Bigarrena: Onarturik gera­tzen da V bis eranskin berria, Hidrokarburoen gaineko Zerga autolikida­tzeko 581 ereduari dagokiona. Foru agindu honetan I. eranskin gisa jaso­tzen da.

Hirugarrena. Onarturik gera­tzen da VIII bis eranskin berria, 582 ereduarena: «Hidrokarburoen gaineko Zerga: Produktuak beste lurralde historiko batera edo beste autonomia erkidego batera berrigor­tze­agatik egin beharreko erregularizazioa». Foru agindu honetan II. eranskin gisa ageri da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Abenduaren 27ko 16/2012 Legeak, finan­tza publikoak indar­tzeko eta jarduera ekonomikoa susta­tzeko zerga-neurri ­batzuk egoki­tzen dituenak, lehen xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, zergaren eremu objektiboan sartutako produktuen txi­kizkako salmentak 2012ko abenduaren 31tik aurrera egindako­tzat joko dira baldin eta data horretan produktuak jendearen­tzako txi­kizkako saltokietan badaude –Zenbait Hidrokarburoren Txi­kizkako Salmenten gaineko Zergari buruzko mar­txo­aren 20ko 2/2002 Foru Arauaren 4. artikuluko 2. zenbakian definitutakoetan–, salbu eta aipatutako produktuei hidrokarburoen gaineko zergaren etendura araubidea aplikagarri bazaie.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, produktuen txi­kizkako salmentak publikoaren­tzako txi­kizkako saltokia zein lurraldetan dagoen kokatuta, eta han joko dira egindako­tzat beti.

2013ko apirileko lehen 25 egun naturaletan, zergaren subjektu pasiboak behartuta daude aurreko paragrafoetatik ondoriozta­tzen den autolikidazioa eta sorrarazitako kuoten zerrenda aurkeztera, baita, salbue­tsi­tako eragiketena ere, halakorik bada. Autolikidazio hori 2012ko azken hiruhilekoko autolikidaziotik bereiz izapidetuko da.

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunean jarriko da indarrean.

Donostia, 2013ko otsailaren 7a.—Helena Franco Ibarzabal, Ogasun eta Finan­tza Departamentuko foru diputatua.

(1468)   (1503)

I. ERANSKINA
«V bis ERANSKINA»

 

II. ERANSKINA
«VIII bis ERANSKINA»