13. zenbakia | Data 2013-01-18 | 104 orria |
LEGAZPIKO UDALA
Iragarkia
Ohore eta Goraipamenerako araudi bereziaren aldaketaren hasierako
onarpenaren aurkako erreklamazio edo iradokizunik egon ez denez, Toki
Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 49.
artikuluaren c) azpitalaren azken paragrafoan zehaztutakoaren arabera, zeinari
apirilaren 21eko 11/1999 Legeak gehigarri batzuk erantsi dizkion, Udalbatzak
hartutako hasierako onarpena, orain behin-betiko bilakatu da. Hori horrela Toki
Erregimeneko Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70-2
artikuluan aurreikusitakoa betetzearren, araudia horren testu oso-osoa
argitaratzen da.
Erabaki hori argitaratzen dut aipatu erabakiak arduralaritza-bidek
ahitzen dituela adieraziz eta erabaki horren aurka adierazpena egiten den
hurrengo egunetik eta bi hilabeteko epean Euskal Herriko Auzitegi Gorenean
arduralaritza-auzipideetatikako errekurtsoa jarri ahal izango duzu, horrek
egoki deritzazun beste edozein errekurtso jartzeko aukera eragozten ez
dizularik.
Legazpi, 2012ko urtarrilaren 14a.—Kepa Urzelai Goitia, Alkatea. (486)
OHORE ETA GORAIPAMENETARAKO
ARAUDI BEREZIA
I. KAPITULUA. HELBURUA
1. artikulua. Araudiaren
helburua sarituak izango diren pertsona fisiko nahiz juridikoetan emango diren
merezimendu, nolakotasun eta inguruabar bereziak sarituko dituzten ohorezko
ezaugarri eta izendapenak arautzea da.
2. artikulua. Araudi
honetan jasoko diren ezaugarri guztiak ohorezko ezaugarriak izango dira, ez
dute beraz inolako eskubide administratibo edo ekonomikorik suposatuko.
3. artikulua. Administrazioan
kargu altuak dituzten pertsonek –eta haiekiko Korporazioak hierarki, funtzio
edo zerbitzu-menpekotasunezko harremana duenean– ezingo dute ohorezko
ezaugarririk edo izendapenik jaso. Ezinbesteko baldintza izango da proposatuko
diren izangaiek 52/2007 Legean ezarritakoa bete dezatela. Lege horrek gerra
zibilaren eta diktaduraren garaian jazarpena edo indarkeria jasan zutenen
eskubideak aitortzen eta zabaltzen eta haien aldeko neurriak ezartzen dira.
(Oroimen historikoaren Lege modura da ezaguna).
II. KAPITULUA. IZENDAPENEI BURUZ
4. artikulua. Udal
Korporazioaren Osoko Bilkurak honako izendapenak eman ahal izango ditu:
— Gogoko seme/alaba.
— Adopziozko seme/alaba.
— Ohorezko Korporazio-kide.
5. artikulua. Izendapenekin
sarituek erakutsitako meritu, nolakotasun eta inguruabar bereziak sarituko
dira.
6. artikulua. Ohorezko
Korporazio-kide izendatzeak ez du Korporazioaren administrazioan edo gobernuan
esku hartzeko ahalmenik emango baina Alkate titularrak edo Udalak funtzio
ordezkatzaileak eskain diezazkieke ohorezko Korporazio-kideei.
7. artikulua. Izendapenak
Alkatetzaren Dekretuaren bidez hasiko den espedientea bideratu ondoren egingo
dira. Aipatu dekretua Alkateak berak erabakita edo Udal Korporazioa osatzen
duten kideen herenak eskatuta luzatuko da. Espedientean proposatu den pertsonari
4. artikuluan zehaztutakoen artean zein izendapen eman nahi zaion zehaztuko da
eta izendapenerako arrazoiak azalduko dira.
Proposamena Udal Korporazioaren Osoko Bilkuran erabakiko da ezarrita
dagoen legezko prozeduraren arabera.
III. KAPITULUA. ‑OHOREZKO BESTELAKO EZAUGARRIAK
8. artikulua. Udal
Korporazioaren Osoko Bilkurak bide publikoa, hiri-eremua edo udal-instalakuntza
herriarekin lotura duen pertsonaren izenarekin bataiatu ahal izango du, modu
horretan merezimendu bereziak edo aparteko zerbitzuak eskertuz.
IV. KAPITULUA. OLARIA
9. artikulua. Legazpiko
Udalak «Olaria» izeneko ezaugarria sortu du.
10. artikulua. «Olaria»
izeneko ezaugarria Legazpiren garapenaren alde urtean zehar, edo ibilbide osoan
zehar, gehien nabarmendu den ekintza edo ekimen sozialari emango zaion saria
da. Ezaugarri hori ondoko prozedura honen arabera emango da:
— Legazpiar guztiek edo herriko elkarteek saria jaso dezakeen izangaia
proposa dezakete bidezko argudioak agertuz. Horretarako, udaletxeko
Arreta-bulegora jo dezakete, urte bakoitzeko otsailaren 28a baino lehen.
— Udalaren ardura izango da aurkeztutako proposamenek Araudi honen 3.
artikuluan ezarritakoa betetzen dutela egiaztatzea. Beraz, egoki iritziz
gero, aholkua eskatu ahal izango die «Legazpi 36, oroimen historikoa» bezalako
elkarteei.
— Alkate jauna buru izanik, udaletxean ordezkaritza duten alderdi
politiko bakoitzeko ordezkariek (alderdi bakoitzeko bat) osatutako Epaimahaia
eratuko da. Modu berean hartuko dute Epaimahaian parte aurreko urtean saria
irabazi zuenak, eta urtero aldatzen joango diren eta zozketa eginez udalerriko
elkarteen artean aukeratuko diren 3 elkarteetako ordezkariek (elkarte bakoitzeko
bat).
Zozketa hori urtarrilean egingo den Bozeramaileen batzordean egingo da
udal idazkariaren aurrean eta, horretarako, urtarrilean egingo den Kultura
saileko informazio-batzordean aldez aurretik adostutako elkarteen zerrenda
erabiliko da.
Helburu horretarako, elkarte bakoitzari parte hartzeko zenbaki bat
esleituko zaio eta zozketatik kanpo geratuko dira epaimahaian aurreko urteetan
parte hartu izan duten elkarteak, elkarte guztiek parte hartuko duten arte.
Modu berean, egingo den zozketan ordezkoak hautatuko dira, beharrezko joko den
kopuruan.
— Urtero, martxoan zehar, Alkateak deituta beharrezkoak izango diren
bilerak egingo ditu Epaimahaiak. Lehenengo bilerarako deialdiarekin batera,
presidenteak proposatutako izangaien zerrenda bidaliko die epaimahaia osatzen
duten gainerako kideei. Proposatutako izangaiak bi baino gehiago badira,
lehenengo botazioa egingo da bi finalista aukeratzeko, epaimahaiko kide bakoitzak
proposatutakoen artean bi izen hautatuz. Finalistak aukeratuta bigarren
botazioan saritua zein den edo ezaugarria «ez aequo» emango den erabakiko da.
Proposatutakoak bi badira zuzenean erabakiko da saritua nor den edo
ezaugarria «ex aequo» emango den.
Proposamen bakarra egonez gero, Epaimahaiak saria emango den edo saria hutsik
aldarrikatuko den erabakiko du. Halaber, proposatutakorik ez badago, saria
zuzenean eman gabe utziko da.
— Epaimahaiak bileran dauden kideen gehiengoen bidez hartuko ditu
erabakiak. Berdinketa emanez gero, lehendakariaren kalitatezko botoarekin erabakiko
da. Modu berean epaimahaia osatzerakoan aintzat hartu beharko da
Emakumezkoen eta Gizonezkoen berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005
Legearen 20. artikuluan ezarritakoa.
— Epaimahaiaren bileren aktak jasoko ditu Idazkaritza saileko administrariak
eta parte hartu duten guztiek sinatuko dituzte.
11. artikulua. Aurreko
eginbehar guztiak martxoaren azken astean egin ondoren, Epaimahaiburuak
ebazpen-proposamena luzatuko dio Osoko Bilkurari dagokion espedientea igorriz;
horrela, egingo den lehenengo ohiko edo aparteko bilkurak, legez ezarritako
prozeduraren arabera, Epaimahaiak proposatutakoaren inguruan erabakia hartuko
du.
12. artikulua. Udalak
Ohorezko Goraipamen eta izendapenen Liburua sortu du eta bertan jasoko dira
sarituak.
13. artikulua. Ohorezko
goraipamena urtero maiatzaren 3an, Ezpata-dantza ekitaldian egingo da eta
bertan hartuko dute parte Korporazioaren Osoko Bilkurako kideek eta
gonbidatutako bestelako agintari eta ordezkariek.
Alkate jaunaren esku geratuko da ohorezko izendapen edo bestelako
goraipamena egitean ekintzaren bat antolatzearen erabakia.
14. artikulua. Ohorezko
izendapen edo goraipamena egiteko bideratuko den espedientearen ezaugarri eta
berme berdinak izango dituen espedientea bideratu ondoren, Korporazioak saritu
den pertsonari emandako saria kentzea erabaki ahal izango du, beti ere pertsona
horrek jokabidea aldatu badu edo bere ondorengo ekintzekin sarituen artean
egoteko merezimenduari muzin egin badio.
AZKEN XEDAPENA
Araudi Gipuzkoako Aldizkari
Ofizialean osorik argitaratu eta 15 egunetara sartuko da indarrean.