Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

2. zenbakia Data 2013-01-03 76 orria

7 Udal Administrazioa

PASAIAKO UDALA
Hilerrien araudia: behin betiko onarpena.

PASAIAKO UDALA

Hilerrien araudia: behin betiko narpena.

Pasaiako Hilerrien Fun­tzionamendurako Araudia»ren hasierako onarpenaz Udal Batza­rrak 2012ko urriaren 23an hartu zuen erabakia jendaurrean egon den arauzko epean inolako alegaziorik aurkeztu ez denez, aipatu erabakia behin betiko­tzat ­jotzen da eta testu osoa argitara eraman, toki-Jaurpideko Oinarriak Arauzko­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeak bere 70.2 artikuluan adierazten duena beteaz.           


Pasaia, 2012ko abenduaren 20a.—Alkatea.

(2557)   (11896)

Pasaiako hilerrien funzionamendurako araudia.      

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENENGO ATALA.  ARAU OROKORRAK

1. artikulua.    Zerbi­tzu publikoko ondasunak.

Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hilerriak zerbi­tzu publikoko ondasunak dira, zerbi­tzu publiko bati atxi­kiak. Horien titularra Udala da, eta hari dagokio horiek administra­tzea, zain­tzea eta zuzen­tzea.

2. artikulua.    Instalazioak.

San Pedroko hilerriak instalazio hauek ditu: Horma-hilobiak, eraikitako panteoiak, hezurtegi orokorra, bulego eraikina, gune libreak eta kapera.

Donibaneko hilerriak instalazio hauek ditu: Eraikitako panteoiak, hezurtegi orokorra, gune libreak eta bulego eraikina.     

Instalazio horiez gain, etorkizunean errauts-­kutxak gorde­tzeko lekuak prestatuko dira.

Hilerrietan ez dauden nahitaezko zerbi­tzuak (labea eta gorputegia) kontratatu egingo dira, hilerriak berritu eta zerbi­tzu horiek emateko prestatu artean.           

3. artikulua.    Araudi ezargarriak.

Bi hilerrien araubide juridikoa eta administrazioa hauek arautuko dute: Jabari eta/edo zerbi­tzu publiko ondasunei buruzko araudiak, gorpuen osasun-zain­tzari buruzko araudiak, Udal Zerga Ordenan­tzak eta Araudi hau.     

4. artikulua.    Administrazio eginkizunak.

Administrazio, zain­tza eta zuzendari­tza lanetan Udalari eginkizun hauek dagozkio:

a)    Hilerriak eta hilerrietako zerbi­tzu orokorrak eta instalazioak administra­tzea, antola­tzea, zain­tzea eta egoki­tzea.

b)    Gorpu eta gorpuzkiak lurpera­tzea, lurpetik atera­tzea, hilerriaren barruan lekualda­tzea, gorde­tzea, eta gorpuen osasun-zain­tza­ren arloan indarrean dauden legeetan eska­tzen diren bestelako jarduketak.

c)    Ehorzketa eskubideak ematea, onar­tzea, alda­tzea, bizien arteko eskualdaketa edo mortis causa eskualdaketa, ehorzketa eskubideak iraungi direla aitortu ahal izatea, eta eskubide horien ordezkariak izenda­tzea eta horiei dagozkien tituluak izapide­tzea eta egitea.        

d)    Dagokion Zerga Ordenan­tzan ezar­tzen diren eskubideak eta tasak jaso­tzea.

e)    Hilerrien barne-araudia.

f)    Ematen diren edo etorkizunean emango diren osasun- eta higiene-neurriak bete­tzea.

g)  Partikularrei baimena ematea, hilerrietan edozein motatako obrak edo instalazioak egiteko, eta baita obra horiek zuzen­tzea eta ikuska­tzea ere.

h)  Araudi hau bete­tzen dela zain­tzea eta, hala badagokio, dagozkion zehapenak ezar­tzea.

i)  Hilerrien jabe gisa eta erakunde publiko gisa dagokiokeen beste edozein eginkizun, Udalari baitagokio jarduera arau­tzea udalerriaren barruan.    

5. artikulua.    Administrazio eginkizunak atxiki­tzea.

Hilerrien administrazioa eta ehorzketa eskubideen kudeaketa Idazkari­tza Saileko ondare arloari dagozkio; ehorzketa-zerbi­tzuak ematea eta hilerrien manten­tze-lana egitea Obra eta Zerbi­tzu Sailari dagozkio.         

6. artikulua.    Ideologia eta erlijio askatasuna.

Udal hilerrietan ideologia eta erlijio askatasunarekiko errespetu handia izan behar da.

Udalak askatasun hori berma­tze­arren:

a)    Udala akonfesionala izango da, eta bere instalazioetan ez du erlijio-sinbolorik erabiliko.

b)    Baimena emango du erabilera pribatiboko elementuetan erlijio sinboloak, epitafioak, oroigarriak, ikurrak eta gainerako sinboloak erabil­tzeko.

c)    Kontuan hartuko ditu sinismen ezberdinetako hileta-erabilerak, hilerriak berritu edo handi­tzeko garaian.      

7. artikulua.    Bizikide­tza arauak.

Udala hilerrien ordena zain­tzeaz eta hilerrien eginkizuna errespetarazteaz arduratuko da.          

Udal hilerrien ordutegia eta beharrezko gainerako bizikide­tza-arauak Alkate­tza­ren ebazpen bidez ezarriko dira, zerbi­tzu ezberdinen beharren arabera.    

Oro har ez da hilerri barnean salmenta ibiltaririk baimenduko, eta ez da merkatari­tza edo propagandarako baimenik emango.

BIGARREN KAPITULUA.  ‑ERROLDA PUBLIKOA

8. artikulua.

Errolda publiko bana eratuko da, hilobira­tze-unitateak eta ehorzketa-eskubideak zein egiten diren zerbi­tzuak jaso­tzeko.   

Beharrezko neurriak hartuko dira, datuen segurtasuna berma­tzeko, eta datuak alda­tzea, gal­tzea edo baimenik gabe trata­tzea edo eskura­tzea galarazteko.

9. artikulua.    Ehorzketa-eskubideen errolda.

Hilobira­tze-unitateei eta ehorzketa-eskubideei dagokienez, datu hauek jasoko dira:

a)    Panteoi, horma-hilobi edo hezurtegiaren identifikazioa.

b)    Ehorzketa-eskubidea eman zen data eta horren indarraldia.

c)    Titularraren edo bere ordezkariaren izen-abizenak eta helbidea.

d)    Bizien arteko edo mortis causa ekin­tza bidezko jarraikako eskualdaketak.

e)    Hilobira­tzea, hilobitik atera­tzea edo lekuz alda­tzea; berariaz aipatuko da gorpua edo gorpuzkiak norenak ziren (izen-abizenak eta sexua) eta ekin­tzok noiz gauzatu ziren.

f)    Mugak eta debekuak, halakorik balego.

g)    Hilobira­tze-unitateari eragiten dion beste edozer. 

10. artikulua.    Ehorzketa-zerbi­tzuen errolda.

Gorpuzkiak hilobira sartu, hilobitik atera, eta birrin­tzeko eta lekualda­tzeko zerbi­tzuei dagokienez, datu hauek jasoko dira: 

a)    Hilobiratutako per­tso­naren edo erraustutako gorpuaren izen-abizenak.

b)    Zein ehorzketa-enpresak egin duen zerbi­tzua, hala badagokio.

c)    Zerbi­tzua noiz eman zen.

d)    Hilobiratu den lekua, edo hilobitik ateratako gorpuzkien norakoa.

e)    Gorpuzkiak hilobitik atera­tzeko zerbi­tzuaren zergatia.

II. TITULUA

ZERBI­TZUAK

LEHENENGO ATALA.  ‑HILOBIRA­TZEA ETA BERRIZ HILOBIRA­TZEA

11. artikulua.

1.    Hilobira­tzeak instalazio hauetan egin daitezke:     

— Familiaren panteoia.

— Panteoi komunitarioa (orokorrak edo haurren­tzako direnak).

— Horma-hilobia.

2.    Panteoietan hurrenez hurren zenbat gorpu ehortz daitekeen zehazterakoan, hilobiaren edukiera bera izango da mugakizun bakarra.

12. artikulua.

Hilobira­tze­rakoan unean-unean indarrean diren arau tekniko-sanitarioak errespetatuko dira.

Horretarako, banan-banako espedienteak irekiko dira eta, hilobiratu aurretik, agiri hauek badirela egiaztatuko da:           

a)    Eskaera-orria, erregistroan sar­tzeko eska­tzen diren datuekin. Eskabide hori bete beharko du titularraren ordezkariak edo hark baimendutako per­tso­nak. Titularra ados dagoela adierazteko, eska­tzaileak titulu eguneratua aurkeztea nahikoa izango da, agiria lapurtu edo galdu dela ida­tziz salatu ez bada, behin­tzat.

b)    Lurpera­tzeko edo ehorzteko lizen­tzia, gorpuak hilobiratu behar direnerako.

c)    Medikuak emandako herio­tza-egiaztagiria, gorpuak hilobiratu behar direnerako; edo anputazioaren egiaztagiria, gorpuzkiak hilobiratu behar direnerako.

d)    Hobitik atera­tzeko eta lekualda­tzeko baimena, gorpuzkiak badira.

e)    Epailearen edo eskumena duen organoaren baimena, herio­tza naturala izan ez bada.

13. artikulua.    Per­tsona juridikoak.

Titulua sozietate, elkarte, fundazio, komunitate erlijioso edo ospitale baten izenean badago, hilobitik atera­tzeko beharrezkoa izango da egiaztagiri bat aurkeztea, gorpua komunitateko kide, langile edo egoiliar batena dela ziurta­tzen duena.     

14. artikulua.    Baimena eskatu beharrik eza.

Soilik kasu hauetan emango da hilobira­tzeko baimena titulurik aurkeztu gabe, eta titularraren ordezkariak eskatu gabe:   

a)    Titularra edo titularkidea hilobiratu behar denean. Titulurik aurkeztu gabe hilobira­tzea baimenduko zio ager­tzen den edozeini, senitartekoa izan ala ez. Horrelakoetan, titularitatea eskualda­tzeko eskatu beharko da.

b)  Erroldan ida­tziz jasota badago ehorzketa eskubidearen borondatea.

BIGARREN KAPITULUA.  ‑GORPUZKIAK HILOBITIK ATERA­TZEA, LEKUALDATZEA ETA MURRIZTEA

15. artikulua.

Gorpuak edo gorpuzkiak hilobitik atera daitezke, lekualda­tzeko, hilerriaren barruan berriz hilobira­tzeko edo beste leku batera eramateko.

Hilobitik atera­tzeko eta lekualda­tzeko, unean-unean indarrean diren sanitate-arauak errespetatuko dira.

16. artikulua.

Gorpuzkiak hilobitik atera­tzeko, gorpuzki horiek dauden lekuko ehorzketa-eskubidearen ordezkariak edo hildakoaren oinordekoek edo senitartekoek egingo dute eskaera. Hilerri barruko lekualdaketa egin behar denean ere eskatuko zaio adostasuna titularrari edo ehorzketa-eskubidearen ordezkariari.   

Ehorzketa-eskubidearen ordezkaria eta hildakoaren oinordekoak edo senitartekoak ados ez badaude, azken horien borondatea lehene­tsiko da, eta ez da lehenengoaren baimena beharko panteoia ireki­tzeko. 

Panteoi sinple eta komunitarioen kasuan, gorpuzkien kokaleku fisikoak baldin­tza­tuko du horiek hilobitik atera­tzea.          

17. artikulua.

Gorpuak edo gorpuzkiak hilobitik atera­tzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a)    Eskaera-orria, hori errolda publikoan jaso­tzeko datuekin batera.

b)    Hilobiratuko den lekuaren titularraren baimena, hilerri barruan lekualdatu behar denean edo herriko beste hilerri batera lekualdatu behar denean.

c)    Osasun agintarien baimena, udalerritik kanpora eraman behar denean.

18. artikulua.

1.    Hildako baten izenean dagoen panteoi batean utzi­tako gorpu edo gorpuzkien lekualdaketa baimen­tzeko, aldez aurretik titulua eskualda­tzeko eskatu beharko da.

2.    Lekualdaketak egiteko, gorpuzkiak pol­tsa batean sartuko dira, hilerri barruko beste leku batera edo herriko beste hilerri batera eraman behar direnean; edo gorpuzkien ­kutxa batean sartuko dira, hilerritik kanpo eraman behar badira.

19. artikulua.    Gorpuzkiak murriztea.

Gorpuzkiak murriztea hau da: Gorpuzkiak errauts-­kutxa txi­kietan sar­tzea ehorzketa-unitate beraren barruan edo horretarako berariazko unitate batean; unitate horren edo hilerriaren edukiera handi­tze­arren.   

Izen bera ematen zaio, gorpuzkiak gorpuzki-pol­tsa batean sartu eta hezurtegi orokorrera eramateari.     

Gorpuzkien murrizketa udal zerbi­tzuek egingo dute, ehorzketa-unitatearen titularraren ordezkariak eskatuta, edo beren kabuz, emakida-epea buka­tzen denean. Batean zein bestean interesdunak dagokion tasa ordaindu beharko du.     

Salbuespeneko egoeraren bat gerta­tzen denean, edo instalazioen okupazio-maila handia denean, Udalak bere kabuz erabaki dezake gorpuzkiak murriztea.    

20. artikulua.    Higiene- eta osasun-neurriak.

1.    Udako hilabeteetan hilobitik atera­tzeko lanak bertan behera ­utziko dira, agintari judizialek agindutakoak izan ezik.    

2.    Hilobitik atera­tzeko lanak egiteko garaian, kasu bakoi­tzari dagozkion higiene- eta osasun-arauak bete behar dira; halaber, lan-osasunaren eta lan-arriskuen preben­tzioaren arloko araudiak bete behar dira. Gorpuak edo gorpuzkiak hilobitik atera­tzeko ardura duten langileek eskularru gogorrak, maska, botak eta babes-arropa berezia erabiliko dituzte.

III. TITULUA

EHORZKETA-ESKUBIDEAK

LEHENENGO ATALA.  ‑IZAERA ETA EDUKIA.

21. artikulua.    Definizioa.

1.    Hilobira­tze unitateak edo hilobiak, par­tze­lak, panteoiak, horma-hilobiak edo hezurtegiak erabil­tzeko ehorzketa-eskubidea sor­tzen da, hilobira­tze unitate bakoi­tze­rako titulua ematerakoan eta dagokion tasa ordain­tze­rakoan.

2.    Ehorzketa eskubideak jabeari ahalmena ematen dio hilerrian izendaturiko hilobira­tze unitatea eduki­tzeko eta erabil­tzeko, tituluan adierazitako epean.

Barne har­tzen ditu lurraren erabilera eta gorpuak edo giza gorpuzkinak hilobira­tzeko, zain­tzeko edo gorde­tzeko egindako eraikinak, lursaila edo ehorzketa unitatea beste edozertarako erabil­tze­rik izango ez dela.

3.    Ehorzketa-eskubidea eman ahal izango da, gorpuak hilobira­tzeko edo gorpuzkiak edo errau­tsak gorde­tzeko.

22. artikulua.    Xedea.

Ehorzketa eskubidea honako hauek direla-eta eratu daiteke:

— Lursailak, non ehorzketa eskubidearen onuradunak panteoiak eraiki ahal izango dituen, unean-unean ezar­tzen diren baldin­tzak betez.

— Dagoneneko eraikita dauden familia-panteoiak.

— Panteoi orokorrak.

— Gorpuzkien horma-hilobiak.

— Horma-hilobiak.

— Errauts-­kutxak gorde­tzeko lekuak.

23. artikulua.    Titulartasuna.

1.    Pasaiako herritar guztiak dira ehorzketa-eskubidearen titularrak, hilobira­tzeko edo gorpuzkiak edo errau­tsak gorde­tzeko modalitateren batean (22. artikuluan aipatu dira).

2.    Udalerrian jaio baino bertan bizi ez direnek eskubidea izango dute, par­tze­lak edo familia-panteoiak emakidan emateko dei­tzen diren prozedura publikoetan parte har­tzeko.         

3.    Ehorzketa eskubideak emango dira, udal jabari publikoko ondasunen erabilera arau­tzeko xedapenekin bat. Par­tze­len eta familia-panteoien emakidak eslei­tzeko enkantea erabiliko da.       

4.    Ehorzketa eskubidea hilobira­tze unitate bakoi­tze­rako emango da:

a)    Per­tsona fisiko baten izenean.

b)    Senar-emazte ­batzuen edo izatezko bikote baten izenean.

c)  Familia-lotura duten bi per­tso­nen izenean.

d)  Korporazio, fundazio, erakunde, erlijio komunitate, ongin­tza establezimendu, ospitalen izenean, euren kide, langile, babestu eta egoiliarren­tzat bakarrik.       

5.    Inolaz ere ezingo da ehorzketa eskubidea eman edo erregistratu aseguru-­etxeen, aurreikuspen konpainien edo antze­koen izenean, baldin eta dagokion jardueraren barruan bezeroei hil­tzen direnerako lurpera­tze eskubidea eskain­tzen badie.

6.    Senar-emazteen edo izatezko bikoteen kasuan, horietako bakoi­tzak % 50eko partaide­tza izango du.

7.    Gainerako ondasun-komunitateetan eskaeran zehaztu beharko da kide bakoi­tzari dagokion ehunekoa.

24. artikulua.    Ordezkaria.

1.    Ehorzketa eskubidearen titularra edo titularrak horri atxi­kitako eskubide eta betebeharren titular ere badira.

Hala ere, titularkide direnek –bai hasieratik titularkide direlako, edo bai ehorzketa eskubidea behin eta berriz eskualdatu delako– ordezkari bat izendatu beharko dute, eta ordezkari hori izango da ehorzketa-eskubideak atxi­kita dituen eskubide eta betebeharren arduradun zuzena; nolanahi ere, gainerako titularrei haiei dagokien zatia eska­tzeko eskubidea izango du.

2.    Titularraren ordezkariak ordezka­tzen du titularraren nahia udalean, eta hark baimen­tzen ditu lurpera­tzeak unitate bakoi­tzean.

3.    Ordezkaria da ehorzketa-eskubideei ezar­tzen zaizkien tasa eta zergen subjektu pasiboa.

4.    Ordezkaria erreboka­tzeko, titularkideek ordezkari berria izendatu beharko dute. % 50etik gorako partaide­tza beharko da horretarako.

5.    Ordezkaria hilko balitz, Udalak titularkideei eskatuko die beste norbait izenda­tzeko, eta horretarako, guztiei dei egingo die. Titularkideek aho batez proposa­tzen dutena aukeratuko dute, edo bestela, udalaren deialdira ager­tzen diren gehienek proposa­tzen dutena. Bertaratutakoen partaide­tza­ren gehiengoa beharko da horretarako.   

6.    Izendapen hori egiten ez bada edo izendatu denak ez badu izendapena onar­tzen, Udalak izendatuko du ordezkaria, irizpide hauei jarraiki:

a)    Por­tzen­taje handiena duena izendatuko da.

b)    Eskubide bera dutenen artean, udalerrian bizi dena izendatuko da.

c)    Bat baino gehiago badira, dei egin zaien egunean zozketaren bitartez erabakiko da.

25. artikulua.    Betebeharrak.

1.    Ehorzketa-eskubideen emakidadunek betebehar orokor hauek dauzkate:

a)    Hilobia baldin­tza egokietan manten­tzeko betebeharra, alderdi hauei dagokienez: Garbitasuna, kon­tser­bazioa, apaindura eta estetika. Ezin da jarri hilerriaren egungo estetika hau­tsi dezakeen elementurik, beraz, hilarriak, lauzak, itxi­turak eta gainerako apaingarriak jar­tzeko garaian, oraingo irizpide estetikoak jarraitu behar dira, eta baita horri buruz Udalak etorkizunean eman ditza­keen arauak ere.

b)    Emakida buka­tzen denean, titularrek apaingarriak eta elementu estetikoak kendu beharko dituzte. Bestela, Udalak erabakiko du apaingarri horiekin zer egin, eta titularrek ez dute eskubiderik izango erreklamazioak egiteko edo kalte-ordaina jaso­tzeko.

c)    Zerga Ordenan­tzan jasotako eskubide eta tasak ordain­tzeko betebeharra: Emandako zerbi­tzu ezberdinei dagozkien eskubideak, eta erabilera pribatiboari dagozkion tasak.

d)    Panteoiak erabil­tzeko emakidei dagokienez, emakidadunaren ardura izango da hurrengo ehorzketetarako nahikoa leku izatea, eta panteoia bete­tzear dagoenean, gorpuzkiak murriztu beharko ditu.         

2.    Hilobira­tze unitatea par­tzela bat denean, ehorzketa eskubidearen titularrak panteoia edo hileta eraikina eraiki beharko du, ordenan­tza honetan ezarritako arauekin eta dagokion tituluan adierazten diren baldin­tze­kin bat, eta horretarako adierazitako epean. 

3.    Aurreko ataletan adierazitako betebeharrez gain, Udalak edo beste administrazio edo erakunde eskudunek emandako xedapenak errespetatu eta bete beharko dituzte emakidadunek.

26. artikulua.    Eraikun­tzak.

1.    Inolaz ere ez dira baimenduko besteen gainetik nabarmendu nahi diren eraikun­tzak, edo gainerako eraikun­tzen uniformetasuna hausten dutenak.

2.    Hilobira­tze unitateetan egindako eraikun­tzak beti udalaren onurarako izango dira.

BIGARREN KAPITULUA.  ‑EHORZKETA ESKUBIDEEN IRAUNALDIA

27. artikulua.

Tituluan jaso­tzen den hileta eskubiderako epea ez dute etengo edo aldatuko indarraldian gauzatutako hilobira­tzeek ezta titulu eskualdaketek ere.        

28. artikulua.

Ehorzketa eskubidearen indarraldia amaitutakoan, hilobira­tze unitatea hustu egin beharko da, eta hartan diren gorpuzkiak titularrak esandako tokira eramango dira, betiere indarreko xedapen tekniko eta sanitarioen arabera.

Bestela, gorpuzkiak murriztu eta hezurtegi orokorrera eramango dira.

29. artikulua.    Familia-panteoien emakidak.

1.    Panteoiak erabil­tzeko emakida berrogeita hamar urterako izango da. Epe hori luza­tzeko aukera dago, gehienez ere beste berrogeita bedera­tzi urterako, eskumena duen udal organoak hartutako akordioaren bitartez, emakidaren titularrak edo haren ordezkariak Udalean eskaera egiten badu, eta dagokion tasa ordain­tzen badu.

2.    Emakidak betirako eman badira, data zeha­tzik ezarri gabe, emakidaren epea gehienez ere laurogeita hemere­tzi urtekoa dela joko da, emakida hura emen zenetik konta­tzen hasita.

30. artikulua.    Horma-hilobien emakidak.

Gorpuak hilobira­tzeko horma-hilobien erabilera hamar urterako izango da. Emakida bukatu ondoren, esleipendunak ehorzketa eskubidea izan dezake gorpuzkiak gorpuzkien horma-hilobi batean sar­tzeko; emakida hori ere hamar urterako izango da, beste hamar urtez luza­tzeko aukerarekin.        

Epe hori bukatutakoan, gorpuzkiak murriztu eta hezurtegi orokorrera eramango dira. Emakida epeak eta horien luzapenak hilerrian libre dagoen lekuaren arabera emango dira.       

31. artikulua.    Panteoi orokorraren erabilera.

Panteoi orokorren erabilera hamar urterako izango da, eta beste erabil­tzaile ­batzuekin partekatuko da. Epe hori bukatu ondoren, esleipendunak ehorzketa eskubidea izan dezake gorpuzkiak gorpuzkien horma-hilobi batean sar­tzeko; emakida hori ere hamar urterako izango da, beste hamar urtez luza­tzeko aukerarekin.

Azken epe hori bukatutakoan, edo gorpuzkien horma-hilobia erabil­tzen ez bada, gorpuzkiak murriztu eta hezurtegi orokorrera eramango dira. Emakida epeak eta horien luzapenak hilerrian libre dagoen lekuaren arabera emango dira.

HIRUGARREN KAPITULUA.  ‑EHORZKETA ESKUBIDEAK ESKUALDA­TZEA

32. artikulua.

Udal hilerrietan dauden hilobira­tze unitate guztiak salerosi ezinezko ondasun­tzat har­tzen dira. Beraz, ezingo dira inolako salerosketaren gai izan, ordenan­tza honetan xedaturiko eskualdaketak izan ezik.   

33. artikulua.    Mortis causa eskualdaketa.

Ehorzketa eskubidea titularra hildakoan eskualdagarria da, hilburukoaren xedapenekin bat, edo bestela, hilburukorik gabeko ondorengo­tza­ren arabera, zuzenbide zibilaren arauekin bat.

Hilburukoan edo abintestato oinordeko bat baino gehiago izendatu badira, titulartasuna jaso eta Udalean euren ordezkari izango dena izendatuko dute adostasunez; adostasunik lortuko ez balitz, ordenan­tza honen 24.5. artikuluan aurreikusitakoarekin bat erabakiko da haien ordezkaria zein den.        

Hilburukoaren bidez edozein hilobi motaren usufruktua ondorengoei uzten zaienean, ehorzketa eskubidearen titulartasuna usufruktu har­tzaileari emango zaio.

34. artikulua.    Intervivos eskualdaketa.

Ehorzketa eskubidea inter-vivos eskualda­tzea onartuko da, bakarrik doako lagapena izanda, honako hauetako bat izanez gero:

a)    Titularraren senideen alde, laugarren maila arte zuzenekoei eta zeharrekoei dagokienez, biak ere odolkidetasunez; eta, afinitatez, bigarren maila arte.

b)    Ezkontidearen alde, eta eskualdatu aurretik jabearekin ­gutxienez bost urtean bizi izan direla egiazta­tzen duten lagunen alde.    

c)    Ospitale eta izaera juridikoa duten ongin­tza edo erlijio erakundeen alde.

Dohainik laga ahal izateko, Udalak baimena eman beharko du, eta baimenean datu hauek adieraziko dira: Eskubidearen iraunaldia amai­tzeko zenbat denbora falta den, eta ordenan­tza­ren arabera, tituluetan jaso beharreko gainerako baldin­tzak eta datuak.

35. artikulua.    Erabil­tzeko laga­tzea senideei eta hurbilekoei.

Familia-panteoietan bakarrik emakidaren titularrak lurperatu edo haien gorpuzkiak sar daitezke. Hala ere, panteoietan titularren senideak lurpera­tzeko baimena ematen da.       

LAUGARREN KAPITULUA.  ‑EHORZKETA ESKUBIDEA IRAUNGI­TZEA

36. artikulua.

Ehorzketa eskubidea iraungi­tzat jota, hilobira­tze unitatea eta horren ingurukoak Udalaren jabe­tza izango dira berriro kasu hauetan:

a)    Titularrak uko egiten badu.

b)    Eraikun­tza aurri egoeran edo ­utzita dagoela ­jotzen bada, eraikun­tza partikularra denean.

c)    Ehorzketa eskubidearen emakida epea bukatu, eta epea luza­tzen ez bada.

e)    Titularra hil eta 10 urte pasa ondoren, oinordekoek eskubidea eskatu ez badute.

f)    Legez kanpo eskualdatu bada, edo ordenan­tza honetan xedatutakoa bete ez bada.

g)    Ordenan­tza honen arabera xeda­tzen diren tasak ez badira ordain­tzen.

h)    Hilobira­tze unitatearen emakida ondoriorik gabe uzteko ebazpena ematen bada, herriaren interesak eragindako indargabe­tze, ­atzera berreskura­tze, desjabe­tze edo bestelako prozedura dela bitarte. Kasu horietan titularrei beste hilobira­tze unitate bat emango zaie, epe hura amaitu arte falta den aldirako; baldin eta hilerriren batean unitateren bat libre badago. Bestela, aldebiko espedientea bideratuko da, kalterik ordaindu behar den edo ez argi­tzeko. 

37. artikulua.    Titularrak uko egitea.

Titularrak uko eginez gero, ehorzketa eskubidearen titularrak Udalari jakinarazi behar dio eskubide horri uko egin nahi diola, eta erakundearen esku ­utziko du hilobira­tze unitatea.       

Ehorzketa eskubideari uko egin ahal izateko, baldin­tza hauek bete beharko dira:

— Hilobira­tze unitatean inolako gorpuzkirik ez egotea.           

— Titularitate gatazkarik ez izatea hilobira­tze unitate horren gainean.

Uko egiteko eskaera egin ondoren, ehorzketa eskubidearen titularrak bere gain hartu beharko ditu titularitate horrek eragindako gastuak, Udalak ukoa onar­tzeko ebazpena eman arte.

Eskatutako ukoari buruzko erabakia har­tzeko, Udalak alderdi hauek hartuko ditu kontuan: Udal hilerrien egoera, zenbat hilobira­tze unitate dauden libre, eta egoki iri­tzi­tako bestelako alderdiak. Ebazpena arrazoitua izango da, eta bertan jasoko da uko egiteko eskaera onar­tzen den edo ez. Onartuko balitz, ebazpenean zehaztuko litza­teke, hala balegokio, interesdunak jaso beharreko kopurua, dagokion zerga ordenan­tzan ezarritakoarekin bat.

Uko egiteko eskaera aurkeztu eta hiru hilabeteren buruan ida­tzizko ebazpenik ematen ez bada, interesdunak bere eskaera eze­tsi­tzat jo beharko du.

38. artikulua.    Entzu­naldiaren izapidea.

Eskubidea lehenago iraungi­tzeko administrazio-espedientearen jakitun jarriko du Udalak titularra, 35. artikuluko b), f), g) eta h) ataletan aurreikusitako arrazoiengatik, zuzenbidearen arabera komeni zaiona alegatu ahal izateko.

39. artikulua.    Hezurtegi orokorrera lekualda­tzea.

Ehorzketa eskubidea iraungita, interesdunak jakitun jarri ostean, hilobira­tze unitatean diren gorpuzkiak hezurtegi orokorrera eramango dira edo, bestela, erraustu egingo dira, hildakoaren senideek edo baimendun per­tso­nek beste hilobiren batera eramateko eskatu ezean.

Interesdunei jakinarazi zaiela joko da, udal erregistroan ageri den titularraren ordezkariari jakinarazten zaionean, edo haren oinordeko ezagunei jakinarazten zaienean, hildakoa titularra bada. Halaber, iragarkia argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edo senideak bizi direla uste den erkidegoko aldizkari ofizialean.   

IV. TITULUA

HILOBIAK EGITEA ETA HILOBIAK
ZAIN­TZEKO BETEBEHARRA

40. artikulua.    Obrak.

1.    Hilerrietan edozein obra egiteko, aldez aurretik udalari baimena eskatu beharko zaio.

2.    Lauzak eta hilarriak egiteko eta konpon­tzeko, material nobleak erabil­tzeko eskatuko da.    

41. artikulua.    Zain­tzea.

Udalari dagozkio hilerriko instalazio orokorrak zain­tzea eta horien manten­tze-lanak egitea.

Halaber, Udalari dagokio panteoien urteko manten­tze-lana egitea: Belarrak garbitu, fumigatu, zimeldutako loreak kendu.

Partikularrei dagokie hilobira­tze unitateak garbi­tzea, apain­tzea eta horien manten­tze-lana egitea.

Partikularren batek hilobira­tze unitatea zain­tzeko betebeharra beteko ez balu, eta honda­tzen ari dela ikusiko balitz, Udalak eskubide horren titularrari eskatuko lioke beharrezko garbiketa-lanak edo obrak egiteko, garbitasun, apaindura eta seguratasun baldin­tzak bete daitezen. Eta horretarako epe jakin bat emango dio. Partikularrak agindua beteko ez balu, Udalak jardungo du subsidiarioki eta obligaziodunen kontura. 


42. artikulua.

Udalak, Udalba­tza­ren akordioaren bitartez, erabaki dezake panteoiak interes artistiko edo historikoa duela ­jotzea, baldin eta horretarako ezaugarriak badituzte. Panteoi horiek babes-araubide baten pean egongo dira, haien kon­tser­bazioa bermatu dadin eta hondatu ez daitezen.

V. TITULUA

GATAZKAK KONPON­TZEA

43. artikulua.

Udalari dagokio, ehorzketa eskubideari, titularitateari, ordezkari­tzari eta erabilerari buruz partikularren artean izan daitezkeen gatazkei edo eztabaidei irtenbidea ematea, administrazio-ebazpen bidez. Ebazpen hori interesdunei jakinaraziko zaie, eta dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak berrikusi ahal izango du.

44. artikulua.

1.    Gorpua non hilobiratu behar den eztabaida dagoenean, eta premiagatik Udalak behin betiko erabakia hartu ezin duenean, behin-behineko horma-hilobi batean hilobiratuko da. Gatazka udal ebazpen irmoaren bidez eba­tzi ondoren, behin betiko hilobiratuko den lekura eramango da.     

Behin betiko hilobira­tzea beste hilerri batean egin nahi badute, aurrez gorpua bal­tsa­matu behar da, eta agintari sanitarioen baimena eskatu.           

2.    Gatazka sor­tzen bada gorpuzkiak hilobitik atera­tzeko edo gorpuzkiak murrizteko garaian, ez da behin-behineko neurririk hartuko, eta egitatezko egoera bere horretan ­utziko da, gatazka behin betiko konpondu arte.

VI. TITULUA

ZERGAK, TASAK ETA PREZIOAK

45. artikulua.

Zerga Ordenan­tze­tan jasoko dira ematen diren zerbi­tzuengatik kobratu beharreko tasak, eta ehorzketa eskubidea eman, eskualdatu edo alda­tze­agatik kobratu beharrekoak.         

XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRA

Udalak, ordenan­tza hau onartu ondoren, hilobira­tze unitateen zerrenda bat argitaratuko du, eta horretan datu hauek adieraziko ditu: Hilobira­tze unitateetan jaso­tzen diren titularkideak, unitateen ordezkariak, titularrek aurrez izendatu balituzte, eta hilobira­tze unitateak aurri egoeran edo ­utzita dauden.

Zerrenda hori jendaurrean jarriko da, eta interesdunei entzu­naldiaren izapidea eskainiko zaie bi hilabetez, alegazioak aurkez ditza­ten. Epe berean, ordezkaririk ez duten hilobira­tze unitateen titularrek ordezkaria izendatu behar dute eta haiek onartu egin beharko dute. Ordezkaririk izenda­tzen ez badute, edo izenda­tzen duten ordezkariak izendapena onar­tzen ez badu, Udalak izendatuko du, Ordenan­tza­ren 24.5. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko hilobira­tze unitate eta titularren zerrenda onartuko da, eta horrek amaiera emango dio administrazio-bideari. Zerrenda hori Udaleko iragarki-taulan argitaratuko da, eta horrez gain, alegazioak aurkeztu dituztenei zuzenean jakinaraziko zaie.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Indargabeturik gera­tzen dira ordenan­tza honetan xedaturikoaren aurkako udal ebazpen guztiak eta, zehazki, Pasaiako Hilerrien Araudia, 1916ko uztailaren 18ko udalba­tza­rrean onartua, eta lurpera­tzeko ordutegiei buruzko Udalba­tza­ren akordioa, 1988ko azaroaren 28koa.

AZKEN XEDAPENA

Ordenan­tza hau indarrean sartuko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta handik hogei egunera.