Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

206. zenbakia Data 2012-10-29 175 orria

7 Udal Administrazioa

LEZOKO UDALA
Gazteen lokalei buruzko udal araudia.

LEZOKO UDALA

Gazteen lokalei buruzko ordenan­tza udal araudia.   
2011H0290001.

Udalba­tza­rrak, 2012/09/27 datan egindako ohizko bilkuran, behin betikoz onartu zuen ondorengo Gazte lokalei buruzko udal araudia.

Erabakiaren aurkako errekur­tsoak:

a)    Auzitara jo aurretik, eska­tzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

— Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

— Errekur­tsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b)    Bestela, administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

— Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

— Errekur­tsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako salara jo behar da.

GAZTEEN LOKALEI BURUZKO UDAL ARAUDIA


ZIOEN ADIERAZPENA

Azken urte hauetan, gazte lokalen fenomenoa kontuan har­tzeko beste hazi da Lezo, eta baita beste herri ­batzuetan ere. 

Gazteek beste modu ­batzuetara antola­tzen dute aisialdia. Egun, gure udalerrian 6 lokal baino gehiago daude eta haietan hainbat gazte ­batzen da.

Hala eta guztiz ere, lokal bakoi­tzak dituen baldin­tzak eta ematen zaien erabilera oso desberdina da.       

Errealitate berri baten aurrean gaude, eta lokalen arteko bizikide­tza behar bezalakoa izan dadin, guztion ahalegina da beharrezkoa. Araudi hau, hortaz, bizikide­tza hori berma­tzeko da.

Gizarte-gertakari honetan inplikatutako herritarren arteko (gazteak, auzotarrak, jabeak eta adin txi­kikoen gurasoak) lan-dinamika honek, bere horretan, honako elementuak eta fenomenoak eragin ditu:

— Herritarren eta administrazioaren arteko hurbilketa eta elkarrizketa. Horri esker, gaia testuinguruan kokatu, hausnartu eta eztabaidatu ahal izan da, eta taldeko proposamenak sortu dira.

— Alderdi guztien arten adostasun batera iri­tsita, gazteak ­batzeko lokalen asmoa, gizarte-gertakari gisa, gara­tzeak duen garran­tziaren onarpena.

— Herritarrek adostutako proposamenak eta iri­tziak jaso­tzea, egoera honekin zerikusia duten gaiak eta esparruak arautu eta normaliza­tzeko.

— Gazte lokaletan aplikatuko den protokoloa bizikide­tza proposamena da, prozesu parte-har­tzailean landu eta onartu dena. Protokolo hau ordenan­tza honen agiri-eranskin gisa aurkeztuko da.

I.KAPITULUA

EZARPEN EREMUA

1. artikulua.    Xedea eta helburuak.

Ordenan­tza honen xedea honakoa da: Batez ere gazteek aisialdi alternatiborako erabil­tzen dituzten guneek, nahitaez, ­gutxieneko segurtasun eta garbitasun baldin­tzak bete­tzen dituztela berma­tzea, eta bestalde, erabil­tzaileei eta auzotarrei sor dakizkiekeen traba eta arriskuak ekiditea.

Udalerrian dauden gazte lokalen erabilera arau­tzea du helburu Ordenan­tza honek.

Helburuak:

a)    Gazte lokalek ­gutxieneko baldin­tzak bete ditza­ten ziurta­tzea, hau da, bizigarritasun, higiene eta erosotasunari dagozkienak eta baita segurtasunari eta auzotarrei eragin liezaizkiekeen eragozpenei buruzkoak ere.

b)    Lokalen erabilera eta auzotarrei enbarazurik ez egiteko duten eskubidea bateragarri izatea. Azken finean, lokalen erabilera eta auzotarren eskubideak batera­tzea da lortu nahi dena, eta horretarako, dagozkion neurri zuzen­tzaileak har­tzea. 

c)    Gazte lokalek sor­tzen dituzten arazoak murriztea eta bizikidetasuna bul­tza­tzea.

2. artikulua.    Definizioa.

Gazte lokalk sarrera mugatua duten gune pribatuak dira, eta ez daude mundu guztiaren­tzat zabalik. Eraikinetako behe solairuan egon ohi dira lokalk. Gazteek aisialdirako erabili ohi dituzte, erreferen­tzia-gune dira haien­tzat eta lagunekin batu eta egoteko erabiliak izaten dira.

3. artikulua.    Ordenan­tza­ren aplikazio-eremua.

Ordenan­tza honek Lezoko bizitegi lurzoru hiritarrean dauden lokaletan izango du eragin eta baita industrialdean direnetan ere. Gaur egun egon daudenetan eta gerora irekiko direnetan ere bai. Ordenan­tza hau kontuan hartu beharko da, hortaz, irekiko diren lokal berrietarako zein gaur egun daudenak egoki­tzeko.

4. artikulua.    Erabilera.

a)    Lokal hauek 3/1998 Ingurumena Babesteko Legearen 55 eta 62-bis artikuluek xeda­tzen duten aurretiazko jakinarazpenarekin bat egin behar dute. Ezingo dute, gazteen aisialdiarekin zerikusi zuzena ez duten jarduerarik burutu, ez eta gogaikarriak direnak edo debekatuta daudenak. Debekatuta dago, halaber, ezer sal­tzea edo erostea lokal hauetan. 

b)    Berariaz araudi honetatik kanpo geldituko dira, ostalari­tzako jarduerak, hala nola, zirkuetan, barraketan, txos­netan, ­txoko gastronomikoetan kokatutako taberna, kafetegi edo jate­txe zerbi­tzuak, eta baita 3/1998 Ingurumena Babesteko Legearen II.B eranskinean aipatutako jarduera guztiak ere.       

c)    Debekatuta daude auzotarrei gogaikarri zaizkien jarduerak, eta baita eraikinaren segurtasuna arriskuan jarriko luketenak ere. Sukalderik jar­tzea ere debekatuta dago.

d)    Debekatuta dago era guztietako erregaiak biltegira­tzea eta kon­tsumi­tzea, berogailuen­tzako erabil­tzen dena salbu.   

5. artikulua.    Nori dago zuzenduta.

1.    Gazteei: Ordenan­tza honen bidez, gazte lokalek dituzten baldin­tzak hobe­tzea da helburua. Lonjetako erabil­tzaile eta errentari diren aldetik, gazte hauek dituzten eskubideak ezagutu ditza­ten nahi da. Beste alde batetik, honelako jarduera baten aurrean dituzten betebehar eta ardurak ezagutu behar dituzte gazte hauek.

2.    Auzotarrei: Zarata izan ohi da lokalen erabil­tzaileen eta erkidegoaren arteko gatazka nagusiaren jatorria. Lokal hauen inguruan sor­tzen den zikinkeria ere izan daiteke gatazka-eragile bizikide­tzan. Ordenan­tza honen xedea arazoak murriztea da eta alde bietako eskubideak beteko direla ziurta­tzea. 

3.    Lokaletako jabeei: Ordenan­tza honek gazte lokalak bezala erabili ahal izateko eduki behar dituzten baldin­tzak arau­tzen ditu. Lonjetako jabeek, hortaz, ordenan­tza honen berri izan behar dute, honetan zeresana ere baitute.         

6. artikulua.    Lokalok bete beharreko ­gutxieneko baldin­tzak.

6.1 Edozein lokal ez da egoki edozein jarduera buru­tzeko, segurtasun eta higieneren gaineko ­gutxieneko baldin­tzak bete behar baitituzte. Lokal hauek arau­tze aldera, honako baldin­tza hauek bete beharko dituzte:

Azpiegiturak.

a)    Argia: Derrigorrezkoa da argiaren instalazioa erabil­tzeko egoera onean eta ofiziala delako egiaztagiria izatea.         

b)    Ura: Derrigorrezkoa da ur-hargune bat eta kontagailua izatea, ­gutxienez, garbilanak eta erabil­tzaileen kon­tsu­moa ziurta­tzeko.

c)    Komuna: Komuna izan behar dute eta bertan konketa bat eta komuna izan beharko ditu.

d)    Su-itzal­gailua: Legeak ezarrita duenaren araberako su-itzal­gailuak eduki beharko dituzte. ­Gutxienez, sei kiloko hau­tsezko su-itzal­gailu bat eta beste bat C02-koa, panel elektrikoaren alboan. Esku-eskura egon beharko dute eta mante­n­tze-kontratua indarrean.

e)    Larrialdietako argiak: Irteerako seinaleztapena eta irteera bera non dagoen eta, halaber, larrialdietako gailuak era egokian egon behar dute jarrita. Horretarako, Eraikinetarako Kode Teknikoan ager­tzen diren suteen preben­tzioaren gaineko argibideak hartu behar dira kontuan. Kontuan hartuko da, halaber, lokalaren tamaina. Larrialdietarako argia egon beharko da gela guztietan.

f)    Edukiera: Zein edukiera duen ezarrita egon behar da. Horretarako, Eraikinetarako Kode Teknikoan ager­tzen diren suteen preben­tzioaren gaineko argibideak hartu behar dira kontuan. Behe solairuan, erabilera publikoa duen gunean 2 m-ko per­tsona bat da, ­gutxi gorabeherako kalkulua. Gehienezko edukiera hau lokal barruko begi-bistakoa den toki batean jarri beharko da.

g)    Ateak: Sar­tzeko eta irteteko ateak 90 cm-ko zabalera eduki behar du, ­gutxienez. Gainon­tzeko ateek 80 cm. eduki beharko dute, irisgarritasunaren gaineko 2000/68 Dekretuaren arabera.

h)    Sarrera: Lokalek sarrera egokitua izan behar dute, segurtasun eta irisgarritasun neurriak ziurta­tzeko. Lokal hauek kalerako zuzeneko sarbidea izan behar dute. Ezingo dute, bestalde, atalondotik sarbiderik eduki.

Udal Informazio bulegoan izango da eskuragarri informazio hau.

Lehen lagun­tze­tarako botikina eduki beharko da.

6.2.  Udalak instalazioak ikuskatu ahal izango ditu, baldin­tzak bete­tzen dituztela ziurta­tzeko, edo, bestela, neurri zuzen­tzaileak ezar­tzeko.

7. artikulua.    Bizitegi-zonakoak ez diren lokalen kokapenaren gaineko baldin­tza bereziak.

Bizitegi-zonakoak ez diren lokalen araubideari dagokionez, hirigin­tza plangin­tzan aurreikusitakoa izango da kontuan, eta hala ez bada, Ordenan­tza honetan aurreikusitakoa; baldin eta lokal horien ondorioz per­tso­nei edo ondasunei arazoak sor­tzeko edo ingurumenari kalte egiteko arriskua badago.

8. artikulua.Aseguroa.

Eran­tzu­kizun zibileko asegurua eduki behar du lokalak. ­Gutxieneko estaldura 100.000 €takoa izan behar da. Aseguru honek erabil­tzaileak eta hauen ondasunak babestu behar ditu, edozer gertatuta ere; hirugarrenekoak ere babes bera izango dute. Erabil­tzailek eurek kontratatuko dute aseguru hau. Adingabeen kasuan, hauen tutoreek egingo dira kargu aseguru horretaz.

9. artikulua.    Kontratua.

Lokalek alokairu edo erabilia izateko lagapen kontratua izan behar dute, jabeek eta erabil­tzaileek izenpetuta. Adingabeen kasuan, hauen ardura dutenek izenpetuko dute.

II. KAPITULUA

EKIPAMENDUA ETA GARBITASUNAREN ETA OSASUNAREN ARLOKO BALDIN­TZAK

10. artikulua.    Aplikagarritasun orokorra.

Kapitulu honetan jasoko diren baldin­tza eta neurri zuzen­tzaile guztiak arau orokorrak izango dira, eta Ordenan­tza honen mendean geldi­tzen diren lokal guztietan bete beharko dira.           

Hala ere, arau horiek zehatz-mehatz bete­tze­tik salbue­tsi ahal izango da, Udalari behar bezala arrazoitutako eskaera egiten bazaio. Honek konponbiderik egokienaren aldeko proposamena justifikatuko du.

11. artikulua.    Zaratak eragindako eragozpenak saihesteko neurriak.

Lokala etxe­bizi­tza baten beheko solairuan kokatuta badago, intso­norizazio egokia eduki beharko du, ondorengo irizpideen arabera:

a)    Irratia, telebista, hari musikala eta musika ekipamenduak erabili ahal izango dira, poten­tzia handikoak izan ezik. Guztiek ainguratuta egon beharko dute, lokalaren edozein gunetan 75 dB (A) soinu maila gainditu ez dezaten.

b)    Hurreko etxe­bizi­tze­tan, hauen ate eta leihoak ­itxita daudenean, zarata mailak ezingo du 40 eta 30 dB (A) gainditu. 40 dB goizeko 8:00etan, eta 30 gaueko 22:00etan. Leq. 60 segundutan, ezta 45 eta 35 dB (A) gehienezko balioetan.    

c)    Erkidegoetan arazoak pila ez daitezen, ez da atalondo bakoi­tzeko lokal bat baino gehiago irekiko.

d)    Gaueko 22:00ak ezkeroztik, lokalaren sarreran gazteak ez pila­tzea aholka­tzen da.

12. artikulua.    Ordutegia.

Isiltasuna ziurtatu egin behar da, bizikide­tza berma­tze aldera: Erregimen orokorra: 00:30ak arte.

Ordutegi luzapena:

a)    Ordu bat beranduago zarratuko dira ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan.

b)    Ordu erdi beranduago ekainaren 1etik irailaren 30era.     

c)    abenduaren 16ko, 296/1997 Dekretuan ezarritakoaren kalterik gabe, ordu bi beranduago Udaleko zaindariaren jaietan, Aste Santuko ostegunetik astelehenera, Ińauterietako ostegunetik asteartera eta, Gabonetan, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra.

Ordutegiaren luzapen orokorrak metagarriak izango dira.

13. artikulua.    Higiene neurriak.

a)    Lokal bakoi­tzak higienearen gaineko ­gutxieneko neurriak izan beharko ditu. Lokala, hortaz, garbitasuna errazteko egokituta egon behar da. Lurzorua, hormak eta sabaia, bada, leunak eta garbi­tzeko errazak izan beharko dira.

b)    Lokalaren barruan ezingo da zaborrik pilatu, zabor-pol­tsa edo zaborron­tzietatik kanpo.

c)    Lokalaren kanpoaldeak eta inguruak baldin­tza higieniko egokiak izan beharko dituzte, lokalean. Horrela bada, ez dira botata ­utziko lokalean egindako jardueraren batean erabilitako gauzak edo bertan sortutako zaborrak.

d)    Zaborra kalean dauden udaleko zaborron­tzietan jarri behar da.

e)    Lokala aireztatua egon behar da betiere.

III. KAPITULUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

14. artikulua.    Lokal berriak ireki­tzeko eskabideak.       

1.    Jarduera Salikatuaren aurretiazko jakinarazpena Alkate-Lehendakariari zuzenduko zaio, eta bertan, ondorengo datuak aipatu beharko dira:

— Eska­tzailearen izen-abizenak, Nortasun Agiri Naziona­laren zenbakia edo Identifikazio Fiskalerako Zedula, helbidea eta telefonoa.

— Lokalaren ardura duen per­tsona/en izen-abizenak, eta harremanetarako telefonoa. Adingabeak izanez gero, gurasoen edo tutoreen baimena egiazta­tzen duen agiria.

— Lokalaren kokalekua eta deskribapena: Kalea eta zenbakia, guztizko azalera eta atalkakoa (bainugelak, biltegia.). Segurtasun neurriak jarrita dauden guneen planoa eta zehaztapena.

— Lokalaren jabearen datuak: Izen-abizenak eta telefonoa.

— Lokala kokatuta dagoen Jabe erkidegoko presidentearen izena, abizenak eta telefonoa. Per­tsona hau izango da gazteekin harremanetan izango dena.

— Lokalaren jabe­tza egiazta­tzen duen dokumentua edo alokairuaren kontratua.

— Eran­tzu­kizun zibileko aseguruaren kopia. Eskabidea lokalaren lehenengo erabilerarako denean, eran­tzu­kizun zibileko aseguruaren aurrekontua aurkeztu beharko da. Azkenean erabilera-baimena ematen baldin bada, aste beteko epean aurkeztu beharko da eran­tzu­kizun zibileko aseguruaren kopia.

— Su-itzal­gailua erosi izanaren eta manten­tze-zerbi­tzuaren ordainagiriaren kopia.

— Edukiera.

— Lokaleko zarata-igorleak eta neurri zuzen­tzaileak.

— Barne araudia.

— Memoria bat: Jarduera deskribatu behar du eta jarduera horrek ingurumenean, per­tso­nengan edo haien ondasunetan eragin ditza­keen kalteak gutxi­tzeko ezarri diren neurriak azaldu.

— Eskumena daukan teknikariak emandako ziurtagiria, egiazta­tzeko jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo bete­tzen dituztela ingurumenarekiko betebehar guztiak, baita, bete beharrekoak badira, ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotakoak ere.

15. artikulua.  Lokal berriak ireki ahal izateko edo egun erabil­tzen diren lokalen egoera arau­tzeko prozedura.

a)    Lokal bat ireki aurretik edo beharrezkoa den baimen barik gaur egun erabilera hau duten lokalen egoera erregulariza­tzeko, gazteek Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpen bat aurkeztu behar dute Udale­txean aurreko artikuluan jasotako dokumentazioarekin.

b)    Komunikazioa eginda dagoela, komunikazioa aurkeztu den egunetik bertatik has daiteke gauza­tzen jarduera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Administratibo Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71 bis artikuluan xedatutakoaren arabera.        

c)    Jarduera hastea jardueraren titularren eta ziurtagiria eman duten teknikarien ardurapean egingo da, erabat; halere, jarduerak hasi ahal izateko, beharrezkoa izango da sektorean aplika­tze­koa den araudiaren arabera baimena eduki­tzeko beharrezko diren titulu administratiboak aurretik eskura­tzea edo egin beharreko kontrolak aurretik eginda eduki­tzea.

16. artikulua.  Erregistratu gabeko lokalak.

Izan daitezkeen bestelako zigorrei ­utzi gabe, Ordenan­tza honek ezar­tzen dituen baldin­tzak lokal batek bete­tzen ez dituela jakindakoan, honako neurri hauek hartuko dira:   

a)    Lokala erregulariza­tzeko modukoa baldin bada, titularrei eskatuko zaie beraien egoera erregulariza dezatela; horretarako, gehienez ere, hiru hilabeteko epea emango zaie, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik. Horretaz gain, lokala ­itxi ahal izango da, egoki­tzat ­jotzen baldin bada; interesatuei entzu­naldia eskaini ondoren.

b)    Lokala erregulariza­tzea ezinezkoa baldin bada, ordenan­tza hau edo gainon­tzeko udal araudia bete­tzen ez dituelako, lokala ­itxi egin beharko da; hala ere, interesatuei entzu­naldia eskainiko zaie.

IV. KAPITULUA

DIZIPLINA-ARAUBIDEA

17. artikulua.- arau-hausteak.

a)    Arau-hauste larriak: Arau-hauste larri­tzat joko dira, baldin eta per­tso­nei, hauen ondasunei edo ingurumenari kalte larria egiten badiete, eta ordenamendu juridikoak agindutakoaren aurka egiten badira.

b)    Arau-hauste arinak: Arau-hauste arin­tzat joko dira, baldin eta per­tso­negan, hauen ondasunetan edo ingurumenean duten eragin eskasarengatik, arau-hauste horiek horrela sailka­tzeko arrazoirik ez dagoenean.

18. artikulua.  Preskripzioa.

Ordenan­tza honetan aipa­tzen diren arau-hausteak ondorengo epe hauetan preskribatuko dira, egin­tza buru­tzen denetik hasita edo ingurumenari egin zaion kaltea detekta­tzen denetik hasita, baldin eta berehalakoa ez bada:

a)    Urtebete eta bi urte bitartean, arau-hauste larrien kasuan.

b)    6 hilabete eta urtebete bitartean, arau-hauste arinen kasuan.

19. artikulua.    Zehapenak.

a)    Arau-hauste larriak:

Erkidegoaren­tzako lanak eginez, 15 eta 30 egun bitartean.

Instalazioa erabat edo edo zati bat ixtea aldi baterako (gehienez ere, urtebete).

Ohartarazpena.

b)    Arau-hauste arinak:

Erkidegoaren­tzako lanak eginez, 5 eta 10 egun bitartean.

Instalazioak aldi baterako eta erabat edo par­tzialki ixtea (gehienez ere, sei hilabete).

Ohartarazpena.

Lokala behin betiko ­itxi ahal izango da salbuespen gisa. Neurri edo zehapen hau hartu aurretik, protokolo eran­tsia aplikatuko dela bermatuko da, eta baita artikulu honetan ­batzen diren zehapenen aplikazioarena ere.

Lehenengo xedapen gehigarria.  Lokalen eta erabil­tzaileen erregistroa.

a)    Udalak egon dauden lokalen erregistroa izango du, ordenan­tza honen bidez lortutako datuez bailatuta.        

b)    Lokalek segimendua izango dute eta mar­txan ez dauden lonjei baja emango zaie, edo lokaln aldaketaren balego, jakinarazi.

c)    Udalak bitartekari lanak egingo ditu sor daitezkeen gatazketan. Dena den, beti emango zaie lehentasuna aldeek hartutako erabakiei.

d)    Udal Informazio bulegoak informatuta izango ditu beti lonjetako gazteak.  

Bigarren xedapen gehigarria.  Ikuska­tzea eta kontrola­tzea.

1.    Lokalak urtero ikuskatuko dira, zein egoeratan dauden ikusteko, eta lokalen zerrenda eguneratuta izateko.  

2.    Udalaren eskumenekoak izango dira ordenan­tzan ezarritakoa benetan bete­tzen dela egiazta­tzeko egingo diren fun­tzioak. Era berean, udalak beharrezko ikuskapenak egiteko ahalmena izango du. Alkateak, edo hala badagokio, Hirigin­tzako Zinego­tzi Delegatuak eskumena izango dute beharrezko neurriak har­tzeko, fun­tziook bermatuak izan daitezen.

3.    Lokalen baten fun­tzionamenduan aka­tsak daudela ikusiz gero, lokaleko ordezkariari eskatuko zaio aka­tsak zuzen ­ditzala, eta horretarako, epe jakin bat emango zaio. Epe hori ez da hiru hilabetetik gorakoa izango, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik.

4.    Ikuskapen bisita bat egiten den bakoi­tzean, arauen aurka joan daitezkeen ekin­tzei buruzko akta egin beharko da. Aktan ekin­tza haien eran­tzu­kizuna duen per­tso­nak egiten dituen alegazioak jaso beharko dira. Akta hauek ziurtasun-presun­tzioa eta froga-balioa izango dute. Horretaz gain, beraien interesak babestu ahal izateko, administratuek aurkeztu ahal izango dituzten gainerako frogak ere kontuan izango dira.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Lege Markoa.

Araudi honetan xeda­tzen ez den guztian 3/1998 Ingurumena Babesteko Legeak eta bere garapen araudiak xeda­tzen dutena aplikatuko da. Kontraesana egonez gera aipatu 3/1998 legea eta bere garapen araudia lehene­tsiko dira.     

Xedapen Iragankorra.

Gaur egun zabalik dauden eta gazteen aisialdirako lokal gisa fun­tziona­tzen ari diren lokalak egoki­tzeko eta Ordenan­tza honetan eska­tzen den dokumentazio guztia aurkezteko epea urte betekoa izango da, Ordenan­tza hau indarrean sar­tzen den egunetik zenba­tzen hasita.

Azken Xedapena.

Ordenan­tza hau indarrean sartuko da, haren testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta egutegiko 15 egun igaro ondoren.

ERANSKINA

ADOSTUTAKO ELKARBIZI­TZA­RAKO PROTOKOLOA

Helburua: Protokolo honek lokalen fenomenoak sor ditza­ken gertakari eta elkarbizi­tza arazo ezberdinak detektatu, bideratu eta konpon­tzen saia­tzea izango du helburu nagusi­tzat.     

Erabilera: Egunerokotasunean lokalen erabilera kudea­tzeko erabiliko da nagusiki. Gatazken aurrean eta desadostasunak daudenean ere aplikatuko da.

Ordenan­tzan edo itunean adostasunik lortu ez duten puntuak jorra­tzeko, adosten den protokolo hau erabiliko da.

Ordezkariak: Lokal bakoi­tzeko eta ­etxeko bizilagunetatik kide bana arduradun edo ordezkari bezala izendatuko dira.

Adin txi­kiko gazteak dituzten lokaletan, gazte bat eta guraso bat izendatuko dira arduradun bezala.

Gazte lokalen kasuan, ordezkaria momentuan aukeratu ahal izango da. Hala ere, kontakturako telefono zenbaki bat eman beharko da.

Bizilagunei dagokionez, ­etxe-blokeak erabakiko du bilera batean nor izango den ordezkaria (administra­tzailea, interesa azal­tzen duen bizilaguna.). Era berean, bizilagunek erabakiko dute ere, bloke batean lokal bat baino gehiago badaude zenbat ordezkari izendatu (bakarra, lokal bakoi­tzeko bana.).       

Administrazioaren testigan­tza: Udaleko teknikariari izendatu diren arduradunen izenak eta datuak igorriko zaizkio.         

Harreman ordinarioa: Eguneroko erlazioaz gain, udal teknikariak eta udal­tzaingoa (soilik muturreko kasuetan) onartuko dira, lokalen erabil­tzaile eta bizilagunen arteko elkarbizi­tza egokia berma­tzeko erreferente bezala eta udal aparejadorea, lokalak betebeharreko osasun eta segurtasun baldin­tzen erreferente bezala.

Gainera, urtean bitan bilera egingo da. Bilera horren ondorioak teknikariari helaraziko zaizkio ida­tziz, memorian ­artxiba ­ditzan.

Harreman ordinario honetan, bizilagun, gazte eta kasu ­batzuetan gurasoekin batera, udaleko ordezkariek hartuko dute parte, gaiaren arabera figura bat edo beste izendatuaz. 

Ohikoak ez diren arazoak sortu ezkero, elkarri bilera bat egitea eskatuko diote. Gaiaren arabera erabakiko da nor­tzuk bilduko diren bilera horretan.

Gatazka bidera­tzeko prozesua eta pausuak:

Gatazka bat ematen denean, udal­tzainak eta udaleko teknikaria izango dira figura erreferenteak. Hauek izango dira, era berean, gazte eta bizilagunekin harremana izango dutenak eta egoeraren diagnosia burutuko dutenak.

Lokaleko gazte nahiz bizilagunek, arazo bat errepika­tzen denean, bi aldeetako arduradunak bilera batetara deituko dituzte arazoari bide ematen saia­tzeko. Haien kabuz konponbidea adosteko ahaleginak egingo dituzte bi aldeek.

Arazoa bilera honetan konponduko ez balitz, udaleko teknikariarengana joko da. Honek, bitartekari­tza eskainiko du eta negoziazio berriak ahalbidetuko ditu.

Administrazioaren bitartekari­tzak fruiturik emango ez balu, honek kanpo aholkulari­tza eskatuko du bitartekari­tza fun­tzioa egiteko.

Udala: Udalak, bere aldetik, dituen eta eskaini ditza­ken baliabideak aztertuko ditu beharrezkoa den lagun­tza emateko, hala eskatuko zaion kasuetan.

Udalaren ustez beharrezkoa da, azken aldian eta batez ere, gazteen artean hazten ari den errealitate sozial bat arau­tzea. Horretaz gain, Udalak herritarren eta lokalen erabil­tzaileen atse­den egokia eta segurtasuna berma­tzeko beharra du.

Noizean behin, egiaztatu ahal izan da gazteek erabil­tzen dituzten hainbat lokalek ez dituztela neurri zuzen­tzaile egokiak bete­tzen.Gainera, lokal edota eraikin horien egiturazko baldin­tzak desegokiak dira, eta ondorioz, arriskuak areagotu egiten dira.

Ordenan­tza hau ondorengo xedeak kontuan izanda sortu da: Aisialdi alternatiborako gazteek, batik bat, eska­tzen dituzten tokiak berma­tzea, erabil­tzaileei eta auzokoei enbarazurik eta kalterik ez egitea, maizterren eta bizilagunen eskubideak eta betebeharrak batera­tzea, inplikatutako alderdien eran­tzu­kizunak zehaztea, eta azkenik, interes pribatuak eta publikoak uztartuko dituen konponbide egokia jar­tzea.

Lezo, 2012ko urriaren 11.—Eneko Lartigue Zabaleku, alkate lanetan.

(15974) (9871)