Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

206. zenbakia Data 2012-10-29 168 orria

7 Udal Administrazioa

LEZOKO UDALA
Bide publikoan terrazak eta mahai multzoak jartzeari buruzko ordenantza erregulatzailea.

LEZOKO UDALA

Bide publikoan terrazak eta mahai mul­tzoak jar­tze­ari buruzko ordenan­tza arau­tzailea.

Udalba­tza­rrak, 2012/09/27 datan egindako ohizko bilkuran, behin betikoz onartu zuen ondorengo Bide publikoan terrazak eta mahai mul­tzoak jar­tze­ari buruzko ordenan­tza arau­tzailea.

Errekurtsoak:

a)  Auzitara jo aurretik, eska­tzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

— Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

— Errekur­tsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b)  Bestela, administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

— Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

— Errekur­tsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako salara jo behar da.

BIDE PUBLIKOAN EDO ERABILERA PUBLIKOKO EREMUETAN TERRAZAK ETA MAHAI MUL­TZOAK JAR­TZE­ARI BURUZKO UDAL ORDENAN­TZA ERREGULA­TZAILEA

ZIOEN AZALPENA

I. KAPITULUA

XEDEA ETA APLIKAZIO EREMUA

1. artikulua.    Xedea.

1.1.    Ordenan­tza honen helburua da araubide tekniko eta juridiko bat ezar­tzea bide publikoan eta erabilera publikoko eremuetan terrazak, mahai mul­tzoak eta haiei lotutako instalazioak (eguzkitakoak, eguzki-oihalak, alboetako babesgarriak, upelak, etab.) jar­tze­ari buruz.

1.2.    Aurreko paragrafoan adierazitakoa bete­tze­ari begira, terraza­tzat eta mahai mul­tzo­tzat hartuko dira mahaiz, aulkiz eta behin-behineko instalazio mugikorrez osatutako mul­tzoak, ostalari­tzan erabil­tzen direnak legezko jardueren behin-behineko osagarri gisa (taberna, jate­txe, kafetegi eta antze­koetan). Jarduera horien gaineko baimena duten titularrek (per­tsona fisiko zein juridikoak) jasoko dute mul­tzo horiek instala­tzeko baimena.

1.3.    Debekatuta dago lehen paragrafoan adierazitako elementuez bestelakoak instala­tzea, hala nola hozkailuak, salmahaiak, armairuak, bozgorailuak, etab.

2. artikulua.    Aplikazio eremua.

Lezoko eremu publiko guztietan (bide publikoa, gune libreak, berdeguneak, etab.) eta erabilera publikoko eremu guztietan aplikatuko da ordenan­tza hau, eremu publikoak zein pribatuak izan. Erabilera publikoa zer den zehazteko, eremuaren izaera eta indarreko hirigin­tza planeko zehaztapenen aplikazioa hartuko dira kontuan.           

II. KAPITULUA

IBILGAILU ZIRKULAZIOA DUTEN KALEETAKO ESPALOIETAKO INSTALAZIOAK

3. artikulua.    Baldin­tzak.

Ibilgailu zirkulazioa duten kaleetan, atal honetan ezarritako baldin­tzen arabera emango da eremu publikoetan mahai mul­tzoak jar­tzeko baimena. Ordenan­tza honi jarraituz, eremu publiko batean zoladura mota desberdin bat izateak ez dakar eremu hori kale­tzat edo oinezkoen­tzako eremu­tzat har­tzea. Bestalde, ordenan­tza honetan, ibilgailu zirkulazioko kale­tzat hartuko dira parte zaharreko sarbide nagusi­tzat har­tzen diren bideak.

Mahai eta aulkiek ezin izango dute trabarik egin inguruko eraikinen sarbideetan eta jendea bildu ohi den lokalen larrialdi irteeretan, ezta oinezkoei eragozpenik eragin ere.

Instalazioaren luzerari dagokionez, instalazioa ez da izango jarduera nagusia bil­tzen duen lokalaren ­fatxada baino luzeagoa (alboetako babesgarriak ere barne hartuta), kasu honetan izan ezik: Udalak erabaki­tzen badu instalazioak ez duela inguruan kalterik eragiten eta inguruko eraikinetako jabeek baimena ematen badute, ida­tziz.

Ahal dela, mahai eta aulkiak espaloiaren ertza­ren ondoan jarriko dira, luzetara.

Artikulu honetan adierazitakoa gorabehera, atal honetan bildutako neurriak baino zorro­tza­goak ezarriko dira eta, areago, ­batzuetan, ez da baimenik emango honako kasu hauetan: Gune batek, errepide zirkulazioko eremu batek eta oinezkoen eremu batek ezaugarri bereziak dituenean interes publikoari dagokionez (ahalmen urritasunak dituzten per­tso­nak ibil­tzeko guneak direlako, beharrezkoak direlako eraikin publikoen edo eskolen segurtasunari begira, ibilgailu asko ibil­tzen delako, etab.). Alegia, ez da terrazarik jar­tzeko baimenik emango interes publikoa babestu beharra dagoen kasuetan.       

4. artikulua.    Terrazen eta mahai mul­tzoen estalkiak instala­tzeko eragozpenak.

Eskumena duen udal agintariak ­atzera botako ditu estalkiak instala­tzeko eskaerak honako kasu hauetan:           

Bideko segurtasunean kalte egiten badute (ikuseremua murriztea, gidariei arreta galaraztea, eta abar) edo oinezkoen zirkulazioan traba egiten badute nabarmen.

Inguruko eraikin eta lokaletako segurtasunean eraginik badute (ebakuazioetan).

Inguruneari begira desegokiak badira, edo ingurunearekin bat ez badatoz, edo hiri paisaian eragin kaltegarria badute.

III. KAPITULUA

OINEZKOEN KALEETAKO, PLAZETAKO ETA GUNE BEREZIETAKO INSTALAZIOAK

5. artikulua.    Oinezkoen kaleak.

5.1.    Parte zaharrean, terrazak jar­tzeko baimena emango da baldin eta kaleak lau metro eta erdiko zabalera badu ­gutxienez; betiere, terrazek ez dute trabarik egingo garbiketa lanetan eta bana­tzaileen eta larrialdi zerbi­tzuen lanetan. Zabalera 4,5 metro baino txi­kiagoa denean ez da baimenik emango.

5.2.    Oinezkoen eremuetan ezin da mahai mul­tzo­rik jarri ibilgailuak ibil­tzen diren orduetan, per­tsona eta ibilgailuei trabarik egiten ez dienean izan ezik.       

5.3.    Eguneko edozein ordutan oinezkoen gune batetik igaro behar badu baimendun ibilgailu batek edo larrialdietarako ibilgailu batek eta mahai mul­tzoek traba egiten badute, mahai mul­tzoen titularrek mahaiak kendu beharko dituzte berehala, ibilgailuek maniobrak egin ditza­ten.

Halaber, mahai mul­tzoak kendu beharko dira kirol edo kultura ekin­tzak edo ekitaldiak egitea aurreikusita dagoen kasuetan, Udalak antolatuta edo bestela, baldin eta baimenik badute horretarako.

6. artikulua.    Plazak eta gune libre bereziak.

6.1.    Halako guneetan terrazak eta mahai mul­tzoak jar­tzeko eskaerak kasuan kasuko ezaugarrien arabera eba­tziko dira, honako baldin­tza orokor hauen arabera:  

a)    Berdeguneak, jolas eremuak eta atse­denerako guneak errespetatuko dira. Ezin zaie oinezkoei trabarik egin.           

b)    Mota horretako eremu publikoak okupa­tzeko baimena emango zaie 1.2 artikuluan adierazitako lokalen titularrei bakarrik, baldin eta lokalen fatxa­dak alde horietara ematen badute.

c)    Baimendutako mahai mul­tzoek ezin dute bete erdigunearen %50 baino gehiago, berdeguneak, jolas eremuak eta hiri altza­riak kenduta.

d)    Eskaera bat baino gehiago baldin badago gune berean, lokal interesdunen kopuruaren eta ezarritako banaketaren propor­tzio berean emango dira baimenak.           


6.2.    Ezin da Udalak baimendutako eremua baino gehiago bete, eta aulki eta mahaiak soilik jarri ahal izango dira; alegia, debekatuta dago kanpo salmahaiak, makinak, kioskoak, lurrean ainguratutako eguzki-oihal finkoak eta abar jar­tzea.

Artikulu honetan ezarritakoa gorabehera, atal honetan bildutako neurriak baino zorro­tza­goak ezarriko dira eta, areago, ­batzuetan, baimenik ez da emango honako kasu hauetan: Gune batek, errepide zirkulazioko eremu batek eta oinezkoen eremu batek ezaugarri bereziak dituenean interes publikoari dagokionez (ahalmen urritasunak dituzten per­tso­nak ibil­tzeko guneak direlako, eraikin publikoen edo eskolen segurtasunari begira beharrezkoak direlako, ibilgailu asko ibil­tzen delako, eta abar). Alegia, ez da terrazarik jar­tzeko baimenik emango interes publikoa babestu beharra dagoen kasuetan.       

IV. KAPITULUA

BALDIN­TZA TEKNIKOAK

7. artikulua.    Instalazioen ezaugarriak.

7.1.    Baimendutako mahai eta aulki kopurua soilik jar daiteke. Aldaketarik egin nahi izanez gero, beste eskaera bat egin beharko da, eta kasuan kasuko baimena lortu.

7.2.    Elementu osagarri gisa jarri ahal izango dira eguzki-oihal edo eguzkitako mugikorrak, baldin eta 2,25 metroko altuera badute ­gutxienez eta mahai mul­tzoen eremuan badaude. 

8. artikulua.    Titularren betebeharrak.

Baimenen titularren betebeharra da terrazaren eremua garbi egotea eta higiene ezaugarriak bete­tzea, egun guztian zehar; horretarako, eremua erraztatu beharko dute, eta aldizkako garbiketak egin.

Bestalde, altza­riak jaso egin beharko dituzte eguna amai­tzean, eta eremua garbi-garbi ­utzi beharko dute.           

Halaber, ostalari­tza jarduera baten titularrak jarduera hori uzten badu, zegoen bezala ­utzi beharko du eremu publikoa, baldin eta ez badu egiazta­tzen ostalari­tza jarduerak aurrera jarraituko duela eta elementu horiek erabiliko direla.  

Altza­riak (mahaiak, aulkiak, eguzki-oihalak, alboetako babesgarriak, eguzkitakoak etab.) ondo zaindu behar dira, eta ezin dira lurrean ainguratu.

V. KAPITULUA

ORDUTEGIAK

9. artikulua.    Zarata.

Debekatuta dago bizilagunen atse­dena eragoztea zarata eginez, oihukatuz edo beste edozein eragozpen sortuz; batez ere, 22:00etatik aurrera. Inongo kasutan ezin da megafoniarik jarri kanpoaldean.

10. artikulua.    Ordutegia.

10.1.    Terrazen eta mahai mul­tzoen ordutegia honako hau izango da:

Udan (maia­tza­ren 1etik urriaren 31ra):

— Igandetik ostegunera: 08:00etatik 24:00etara.

— Ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan: 08:00etatik 01:00etara.

Neguan (azaroaren 1etik apirilaren 30era):

— Igandetik ostegunera: 08:00etatik 22:00etara.

— Ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan: 08:00etatik 24:00etara.

Mahaiek ezin izango dute trabarik egin kaleko garbiketa lanetarako.

10.2.    Gune berezietan (aterpeak, plaza ­itxiak) eta bizilagunen kexak egon daitezkeen guneetan (etxe­bizi­tzen behe solairua plazako kotarekiko oso baxu dagoenean edo beste kasu ­batzuetan), era honetan mugatuko da ordutegia: Ostegunetik igandera, 21:00ak arte, eta, ostiraletan eta jai bezperetan, 23:00ak arte.       


10.3.    Oinezkoen eremu edo kaleetan, kasuan kasuko ordutegiak ezarriko dira; betiere, ezin izango da terrazarik edo mahai mul­tzo­rik jarri zamalanen ordutegia amaitu arte.

11. artikulua.    Otorduak.

Jate­txe lizen­tziarik ez duten lokalek debekatuta dute bazkari eta/edo afari zerbi­tzua ematea eremu publikoko mahaietan. Gainerako kasuetan, aperitiboak zerbi­tza­tzeko baimena emango da soilik.

VI. KAPITULUA

BAIMENA LOR­TZEKO BALDIN­TZAK

12. artikulua.    Baimenaren epemuga.

Baimena lortutakoan, ­gutxienez hilabeteko iraupena izango du eremu publikoan mahai mul­tzoak jar­tzeko baimenak.       

13. artikulua.    Eskaerak.

13.1.    Mahai mul­tzoak eta haien elementu osagarriak jar­tzeko, udal baimena lortu behar da.

13.2.    Horretarako, interesdunak eskaera bat aurkeztu beharko du, honako alderdi hauek adierazita: Zenbat mahai jarri nahi dituen, eta eskala plano bat, mahai eta aulkien, alboetako babesgarrien, eguzkitakoen, erre­tzaileen­tzako kanpo euskarriak eta abar nola antolatuko dituen zehaztuta. Plano honen kopia txi­kiagotu bat eraikinaren barruan eraku­tsiko da udal­tzainak emakidaren mugak egiaztatu ahal izateko.

13.3.    Mahai mul­tzoa jar­tzeko eskaerarekin batera, jarduerari lotutako udal zergak eta tasak ordainduta dauzkala egiazta­tzeko udal agiri bat aurkeztu beharko du (Zerga Bilketarako Bulegoan eskatu behar da). Agiri hori aurkezten ez bada, Udalak ofizioz eskatuko du, eta ez du baimenik emango zor guztiak ordainduta egon arte. 

13.4.    Aldaketarik edo berrikun­tza­rik egin nahi bada altza­rien banaketan eta materialetan, eta, oro har, baimenean eragin handirik ez duen egoeraren bat suerta­tzen bada, interesdunak aldaketaren berri eman beharko du, Udalean eskaera bat aurkeztuta. Izan ere, gerta daiteke egoera berriak beste baimen bat eska­tzea.

14. artikulua.    Baimenaren baldin­tzak.

14.1.    Baimenak jabe­tza eskubidea gordeta eta hirugarrenei kalterik eragin gabe emango dira beti. Baimena izateak ez dakar titularraren eran­tzu­kizun zibila eta zigor eran­tzu­kizuna urri­tze­rik edo bazter­tze­rik bere jardueretan, eta, bestalde, titularrak beste baimenen bat lortu nahi badu, berriz egin beharko ditu izapideak.

14.2.    Baimenaren dokumentuan, honako alderdi hauek zehaztuko dira: Instalazioaren eta elementu osagarrien baldin­tzak, zenbateko eremua hartuko duen instalazioak, baimenaren epemuga, eta beharrezko­tzat ­jotzen den beste edozein xehetasun.

14.3.    Baimena behin-behinekoa izango da beti. Zirkulazioari, hirigin­tzari edo beste arrazoiren bati lotutako egoera bereziak sor­tzen direnean, baimendutako instalazioak eremu publikotik ken­tzeko agin dezakete udal agintariek, arrazoiak emanez; partikularren kontura joango da instalazioak ken­tzea, eta ez dute kalte-ordainik jasoko.

14.4.    Baimenaren titularrak ordaindu beharko ditu instalazioak eremu publikoan eragindako kalte guztiak.       

15. artikulua.    Indarraldia.

15.1.    Baimenek hilabeteko indarraldia izango dute.  

15.2.    Epemuga hori amaitutakoan, baimenaren titularrak baimena berri­tzeko eskaera egin ahal izango du. Beste kasu ­batzuetan, dagokion lokalaren baimena berritu ahal izango du. Baimenik lortu ezean, instalazioa oso-osorik kendu beharko du, eta eremu publikoa zegoen bezala ­utzi.

15.3.    Hurrengo urteetarako baimena berri­tzeko, garran­tzizko aldaketarik egin behar ez bada, ez da beharrezkoa izango dokumentazio osagarririk aurkeztea eskaera egitean; bai, ordea, aldaketaren bat egin behar bada.  

16. artikulua.    Baimena lor­tzen dutenen betebeharrak.

16.1.    Betebehar orokorrez eta ordenan­tza honetan adierazitako betebeharrez gain, instalazioen titularrek manten­tze lanak egin beharko dituzte baimendutako lur eremuan, instalazioan eta haren elementu osagarrietan. Hala, garbitasun, segurtasun eta apaindura baldin­tzak bete beharko dituzte, eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak eman: Paperon­tziak, hau­tson­tziak, etab.

16.2.    Instalazioen titularrek dagozkien kuotak eta gainerako ordainarazpenak ordaindu beharko dituzte, zerga ordenan­tze­tan ezarritako kopuruaren eta moduaren arabera.

VII. KAPITULUA

ZIGOR ERREGIMENA

17. artikulua.    Baimenik gabeko instalazioak.

17.1.    Udal agintariek kautelaz eta berehala kenduko dituzte baimenik izan gabe eremu publikoan dauden mahai mul­tzoak eta terrazak, eta gordailu berezi batera eramango dituzte. Horrez gain, arau-hausleek dagozkien zigorrak jasoko dituzte.

17.2.    Baimenaren epemuga amaitu ondoren terrazarik eta mahai mul­tzo­rik instalatuz gero, kasuan kasuko diziplina arauak aplikatuko dira, eta instalazioek udal baimenik ez balute bezala jokatuko da.

18. artikulua.    Arau-hausteak.

Ordenan­tza honetan, arau-hausteak arinak eta larriak bereizten dira.

1.    Arau-hauste arin­tzat hartuko da:

a)    Terrazak eta mahai mul­tzoak adostutako ordutegitik kanpo jar­tzea.

b)    Baimendutakoak baino elementu gehiago jar­tzea (mahaiak, aulkiak eta beste elementu osagarri ­batzuk).

c)    Mahaiak, aulkiak eta beste elementu osagarri ­batzuk baimendutako eremutik kanpo jar­tzea.

d)    Apaindura, segurtasun eta garbitasun baldin­tzak ez bete­tzea.

e)    Mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak, upelak, etab. ez jaso­tzea.

f)    Ordenan­tza honetan ezarritako araudia ez bete­tzea, arau-hauste larririk egin gabe.

2.    Arau-hauste larri­tzat hartuko da:

a)    Mahai mul­tzoak, terrazak eta beste elementu osagarri ­batzuk jar­tzea baimenik izan gabe.

b)    Ordenan­tza honetan aipa­tzen diren elementuak jar­tzea baldin­tza teknikoak bete gabe.

c)    Hiru arau-hauste arin egitea zigor espedientea hasi aurreko urtean. Halako kasuetan, erabaki irmo bidez ezarriko da zigorra.

19. artikulua.    Zigorrak.

19.1.    Ordenan­tza honetan aipa­tzen diren arau-hausteak egiten dituztenek isunak ordainduko dituzte zigor gisa. Isunak eskala honen arabera ezarriko dira:

a)    Arau-hauste arinak: 300 eurotik 750 eurora bitarteko isuna, eta/edo baimena ken­tzea eta, ondorioz, instalazioa berehala ken­tzea, Udalak hala eskatuz gero.

b)    Arau-hauste larriak: 751 eurotik 1.200 eurora bitarteko isuna, eta/edo ordenan­tza honetan araututako baimenak lor­tzeko gaitasunik gabe uztea lokala bi urteko epean, eta/edo instalazioa berehala ken­tzea.

19.2.    Zigorra jaso ondotik instalazioa legeztatuz gero, arau-haustea berriz errepika­tzen ez bada edo udal errekerimendua bete bada, zigorra murriztu egingo da, eta isun bat ordaindu besterik ez da egingo.

20. artikulua.    Zigor espedientea.

Zigorrak jar­tzeko, dagokion espedientea izapidetu behar da aurretik. Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioek zigor­tzeko duten ahalmenari buruzko ­otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarritakoari jarraituz izapidetuko da espediente hori.  

21. artikulua.    Betearazte subsidiarioa.

21.1.    Instalazioaren arduradunak ez badu bete­tzen instalatutako elementuak eremu publikotik ken­tzeko agindua (udal agintariek emana), Administrazioak berak bideratuko ditu ken­tze lanak, ordenan­tza honi jarraituz; hala, elementu horiek kendu, eta gordailu batera eramango ditu. Ondoren, elementuen jabeak gordailutik atera ahal izango ditu, baina kasuan kasuko gastuak ordainduta; betiere, administrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

21.2.    Artikulu honetan ezarritakoari jarraituz kendutako elementuak ezin dira gordailuan egon sei hilabetean baino gehiagoan. Epe hori igarota interesdunek elementuak jaso ez badituzte, Udalak sun­tsitu, saldu eta/edo laga egingo ditu, interesdunei inolako ordainik eman gabe.

Lezo, 2012ko urriaren 11.—Eneko Lartige Zabaleku, Alkate lanetan.

(1598)   (9870)