Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

206. zenbakia Data 2012-10-29 184 orria

7 Udal Administrazioa

LEZOKO UDALA
Lezoko Udalerrian Uraren kudeaketa arautzeko Udal Araudia.

LEZOKO UDALA

Uraren kudeaketa arau­tzeko udal araudia.  

Udalba batza­rrak, 2012/09/27 datan egindako ohizko bilkuran, behin betikoz onartu zuen ondorengo Uraren kudeaketa arau­tzeko udal araudia.

AURKIBIDEA
LEZOKO UDALERRIAN URAREN KUDEAKETA ARAU­TZEKO UDAL ARAUDIA

I. ATALBURUA.

ARAU OROKORRAK.

1. artikulua.    Xedea.

2. artikulua.    Arau Orokorrak.

3. artikulua.    Eskudun­tzak.

4. artikulua.    Abonatua.

5. artikulua.    Erakunde horni­tzailea.

6. artikulua.    Estaldura ingurua.

7. artikulua.    Derrigorrez ordaindu beharra.

II. ATALBURUA..    ‑LEZOKO UDALAREN ETA PER­TSONA       
ABONATUEN BETEBEHARRAK ETA        
ESKUBIDEAK.

8. artikulua.    Lezoko Udalaren betebeharrak.

9. artikulua.    Abonatutako per­tso­naren betebeharrak.

10. artikulua.    Abonatutako per­tso­naren betebeharrak.

11. artikulua.    Abonatutako per­tso­nen eskubideak.

III. ATALBURUA.    INSTALAZIOAK

12. artikulua.    Banaketa sarea.

13. artikulua.    Arteria.

14. artikulua.    Bide hoditeria.

15. artikulua.    Hartumeak.

16. artikulua.    Ur horniduraren instalazio orokorrak.

17. artikulua.    Saneamenduko hartunea.

IV ATALBURUA.    INSTALAZIO OROKORRAK.

18. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

19. artikulua.    Instalazio motak.

20. artikulua.Zerbi­tzuari ekiteko baimena.

21. artikulua.    Barneko instalazioen aldaketa.

22. artikulua.    Ikuskari­tza almena.

V. ATALBURUA.    HARTUNEAK.

23. artikulua.    Baimena ematea.

24. artikulua.    Baimenaren baldin­tzak.

25. artikulua.    Jarduerak estaldura eremuan.

26. artikulua.    Urbanizazioak eta poligonoak.

27. artikulua.    Urezkateka-hartumeak.

28. artikulua.    Hartuneen ezaugarriak finka­tzea.

29. artikulua.    Eskaeren izapidaketa.

30. artikulua.    Emakidaren xedea.

31. artikulua.    Emakida gauza­tzea.

32. artikulua.    Obrak gauza­tzea eta artapena.

33. artikulua.    Hartunearen eskubidea.

VI ATALBURUA.    SANEAMENDUA.

34. artikulua.Baldin­tza orokorrak.

35. artikulua.    Hartuneak.

36. artikulua.Jarduerak estaldura eremuan.

VII. ATALBURUA.    KON­TSU­MOAREN KONTROLA.

37. artikulua.    Neurgailuak.

38. artikulua.    Neurgailuen ezaugarri teknikoak.

39. artikulua.    Kontagailu bakarra.

40. artikulua.    Banakako kontagailu bateria.

41. artikulua.    Kontagailuaren jabe­tza.

42. artikulua.    Egiaztapena egiteko derrigorrezkotasuna.

43. artikulua.    Zigilaketa ofiziala.

44. artikulua.    Kontagailuen aldian aldiko berriztapena.

45. artikulua.    Laborategi ofizialak.

46. artikulua.    Laborato baimenduak.

47. artikulua.    Kontagailuen desmuntaia.

48. artikulua.    Kokaeraren aldaketa.

49. artikulua.    Kontagailua maneia­tzea.

50. artikulua.    Jakinarazpena abonatutako per­tso­nari.

51. artikulua.    Egiaztapenegatiko likidazioa.

52. artikulua.    Aldaketa.

53. artikulua.    Gastuak.

VIII. ATALBURUA.    ‑URAREN HORNIKETARAKO        
BALDIN­TZAK.

54. artikulua Horniketaren izaera.

55. artikulua.    Horniketa desberdinak.

56. artikulua Suteen aurkako zerbi­tzuaren horniketa.

IX. ATALBURUA.    ‑HORNIKETAREN EMAKIDA ETA   
KONTRATAZIOA.

57. artikuloa.    Horniketa eskaera.

58. artikuloa.    Kontratazioa.

59. artikuloa.    Kontratua uka­tzeko arrazioak.

60. artikuloa.    Horniketa Kontratua.

61. artikulua.    Sinatu beharreko kontratuak.

62. artikulua.    Kontratuaren sina­tzaileak.

63. artikulua.    Abonatutako per­tso­nen toki-aldaketa eta aldaketa.

64. artikulua.    Subrogazioa.

65. artikulua.    Kontratuaren xedea eta irismena.

66. artikulua.    Gordailu­tzak.

67 artikulua.    Kontratuaren iraupena.

68. artikulua.    Horniketa ete­tzeko arrazoiak.

69. artikulua.    Horniketaren etenaldirako prozedura.

70. artikulua.    Horniketa kontratuaren iraungipena.

X. ATALBURUA.    HORNIKETAREN ERREGULARTASUNA.

71. artikulua.    Zerbi­tzuaren maiztasuna.

72. artikulua.    Denbora jakinerako etendurak.

73. artikulua.    Ur erreserbak.

74. artikulua.    Murrizketak horniduran.

XI. ATALBURUA.    ‑IRAKURKETAK, KON­TSU­MOAK ETA        
FAKTURAZIOAK.

75. artikulua.    Irakurketaren maiztasuna.

76. artikulua.    Irakurketako ordutegia.

77. artikulua.    Abonatutako per­tso­nek egindako irakurketa.

78. artikulua.    Kon­tsu­moaren zehaztapena.

79. artikulua.    Balioe­tsi­tako kon­tsu­moak.

80. artikulua.    Fakturazioaren xedea eta maiztasuna.

81. artikulua.    Facturen eta ordainagirien betebeharrak.

82. artikulua.    Informazioa ordainagirietan.

83. artikulua.    Ordainketa epea.

84. artikulua.    Facturen edo ordainagirien ordainketa modua.

85. artikulua.    Aldez aurretik erabakitako kon­tsu­moak.

XII. ATALBURUA.    IRUZURRAK URAREN HORNIKETAN.

86. artikulua.    Baimendutako ikuska­tzaileak.

87. artikulua.    Ikuskapenaren akta.

88. artikulua.    Jokabidea hutse­giteen kasuan.

89. artikulua.    Iruzurragatko likidazioa.

XIII. ATALBURUA.    TARIFAK EZAR­TZEKO SISTEMAK.

90. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

91. artikulua.    Kuota finkoa edo zerbi­tzu kuota.

92. artikulua.    Kuota aldakorra edo kon­tsu­moko kuota.

93. artikulua.    Saneamendua.

94. artikulua.    Kontagailuen alogera eta artapena.

95. artikulua.    Zergak.

XIV. ATALBURUA.    ERREKLAMAZIOAK ETA JURISKIKZIOA.

96. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

XV. ATALBURUA.    ARAU-HAUSTE ETA ZIGORRAK.

97. artikulua.    Arau-hausteak.

98. artikulua.    Ez-zerga­tzeko arau-hausteak.

99. artikulua.    Zerga­tzeko arau-hausteen motak.

100. artikulua.    Arau-hauste arinak.

101. artikulua.    Arau-hauste larriak.

102. artikulua.    Arau-hauste arina berriro egitea.

103 artikulua.    Zerga­tzeko arau-hausteak.

104. artikulua Instalazioak maneia­tzea.

105. artikulua.    Iruzurrezko arau-hausteak.

XEDAPEN IRAGANKORRAK.

XEDAPEN IDARGABE­TZAILEA.

AZKEN XEDAPENA.

ERANSKINAK.

I. ERANSKINA.    ‑EDATEKO URAREN HARTUNEAK     
GAUZA­TZEKO ARAU TEKNIKOAK,          
NEURGAILUAK ETA INSTALAZIO BEREZIAK.

II. ERANSKINA.    ‑SANEAMENDUKO HARTUNEAK EGITEKO ARAU TEKNIKOAK.

LEZOKO UDALERRIAN URAREN KUDEAKETA
ARAU­TZEKO UDAL ARAUDIA

I. ATALBURUA

ARAU OROKORRAK

1. artikulua.    Xedea.

Araudi honen xedea da, Lezoko Udalaren eta abonatuak diren per­tso­nen arteko harremanak arau­tzea. Bi alderdi horien eskubideak eta oinarrizko bete beharrak zehazten dira.    

Zergei eta ordainarazpenei dagokienez, Udalean indarrean dagoen ordenan­tza fiskalak arautuko ditu zerbi­tzuak, baita ordenan­tza honetan bertan xeda­tzen denak ere.

Udala toki erakunde bat da eta bere helburuen artean, bere udalerriaren barruan ur hornidura eta saneamendu zerbi­tzuak eskain­tzea jaso­tzen da, une bakoi­tzean indarrean dagoen Estatuko eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko legedian jaso­tzen diren xedapenen arabera.

Udalak aurreko paragrafoan aipa­tzen diren zerbi­tzuak erregimen zuzenean kudea­tzen ditu.

Araudi hau Udalak bere eskumenen esparruan eskain­tzen dituen hornidura eta saneamendu zerbi­tzu guztiei aplikatuko zaie.

2. artikulua.    Arau Orokorrak.

Edateko uraren ­etxeko hornidura zerbi­tzua honako arau hauek xeda­tzen dutenari egokituko zaio: Araudi honek xedatutakoari, 2006ko mar­txo­aren 17ko 314/2006 Errege Dekretuan xedatutakoari, haren ondoko aldaketa eta zuzenketetan xedatutakoari, Eraikun­tza­ren Kode Teknikoari baitagokio (aurreran­tzean CTE) eta Udalak onarturik daukan Araudi edota Ordenan­tzek diotenari, aurrekoekin kontraesanean ez badatoz.

3. artikulua.    Eskudun­tzak.

Ur horniduraren emakida, bere modalitate desberdinetan, eta isurketen hustuketa eta trataera Lezoko Udalari bakarrik dagokio eta Lezoko Udala bera izango da gainon­tzeko lanak bere kargura kontratatuko dituena dagokion Hornidura Kontratuaren bidez eta, halaber, zerbi­tzua buru­tzeko baldin­tzak arautuko ditu.

4. artikulua.    Abonatua.

Araudi honen ondorioetarako, abonatua izango da finka, lokal edo industriaren erabilera eskubidea izanik, ur edangarriaren hornidura kontratatuta daukan titularra edo bere ordezkaria.

5. artikulua.    Erakunde horni­tzailea.

Araudi honen ondorioetarako Erakunde Horni­tzailea Udala izango da.

6. artikulua.    Estaldura ingurua.

Araudi hau Udalak udalerri barruan eskain­tzen dituen hornidura eta saneamendu zerbi­tzu guztiei aplikatuko zaie.           

Oro har, Udalarenak ez diren barrutietara ez da ur emaririk hornituko, ez barruti horietatik isurketarik hustuko ez araztuko.           

Alabaina, aparteko izaeraz eta kasu bakoi­tzean gerta­tzen diren inguruabarrak kontuan izanik, Udalak ur emariak hornitu ahal izango ditu, edota ur-isurketak atera eta araztu bere eskudun­tza­koak ez diren barrutietatik, baldin eta eginkizun horiek ez badiote eragozten berari dagozkion udal zerbi­tzuei behar bezala kasu egitea.

Zerbi­tzuak udal barrutitik kanpo ematen direnean, prekarioan emandako­tzat joko dira. Udalak, beraz, uste badu zerbi­tzu horiek manten­tzeak udal zerbi­tzua kaltetu edo ­gutxitu egingo duela, horniketa eteteko aukera izango du. Holakoetan, erabil­tzaileak ez du inolako eskubiderik izango erabaki horren kontra ­jotzeko.

7. artikulua.    Derrigorrez ordaindu beharra.

Urik ezingo da inoiz eta inolaz ere hornitu, ez eta hondakin-urak atera eta arazteko zerbi­tzu­rik eman doako izaeraz.       

Udalak bere esku gordeko du bide publikoan dauden edateko uraren iturriak erabil­tzeko eskubidea, uraren erabilera hori premiazko­tzat ­jotzen denean, hala nola udalak kontrata­tzen dituen enpresen makina eta zerbi­tzuetarako denean.     

Udalak, halaber, herritarrei zerbi­tzu onuragarri bat emateko beharrezko­tzat ­jotzen badu, berari egoki irudi­tzen zaizkion edateko uraren iturri guztiak jarri ahal izango ditu bide publikoan.

II. ATALBURUA

LEZOKO UDALAREN ETA PER­TSONA ABONATUEN BETEBEHARRAK ETA ESKUBIDEAK

8. artikulua.    Lezoko Udalaren betebeharrak.

Udalaren­tzako betebehar bereziak erakar ditza­keten eta Araudi honetan arauketa bereziko gai izan daitezkeen egoeretaz aparte, Lezoko Udalak honako betebehar hauek izango ditu:        

— Izaera orokorrekoak: Udalak eskura dituen baliabideekin eta bere eskudun­tza eremuaren barne, edateko ura abonatuen hartu-lekura eramateko betebeharra dauka, beti ere, Araudi honetan eta aplikagarri diren gainon­tzeko xedapenetan finka­tzen diren baldin­tzen arabera.

— Ura horni­tzeko betebeharra: 6. artikuluan defini­tzen den estaldura inguruaren barne, Udalak eska­tzen duen oro uraz horni­tzeko betebeharra dauka eta uraren hornidura zabal­tze­koa eska­tzen duen amaierako per­tsona abonatu orori; beti ere Araudi honetan eta indarrean dauden erregelamendu-arauetan jaso­tzen diren baldin­tza tekniko eta ekonomikoen arabera.   

— Aurreko pasartean aipa­tzen diren zerbi­tzuak emateko betebeharra, azpiegitura eta instalazioak gauza­tzeko eta gara­tzeko Udalak erabaki ditza­keen inber­tsio planetan finka­tzen diren epeen baldin­tza­pean egongo da.          

— Uraren edangarritasuna: Udalak obligazioa dauka, indarrean dauden osasun xedapenen arabera, ura edangarria izango dela berma­tzeko eraikinaren ur hartunearen hasierako gil­tza­raino, salbu eta hornidura beste entitate lokal bati egitea pasabide-gil­tzara bitarte, eraikinaren barneko instalazioa hasten den puntura bitarte.

— Instalazioen artapena: Udalak hornidurarako eta saneamendurako behar diren sare eta instalazioak bere kargura zain­tzeko eta arta­tzeko betebeharra dauka.

— Zerbi­tzuaren erregulartasuna: Udalak uraren horniduraren erregulartasunari eusteko betebeharra dauka.      

— Nolanahi ere, Araudi honetan jaso­tzen diren balizkoetan ezingo zaizkio zerbi­tzuen etenaldiak ego­tzi. 

— Presazko deiak: Udalak deiak jaso­tzeko zerbi­tzu iraunkor bat izan beharko du, per­tsona abonatuek eguneko edozein garaitan matxu­ren berri eman edo larrialdietan informazioa jaso ahal izan dezaten. Zerbi­tzu hau Udal­tzaingoan egongo da zentralizatua, eta gaueko ordutegian 112 telefonoan.       

— Erreklamazioak: Udalak ida­tziz egiten diren erreklamazioei hogeita hamar egunetako epearen barne eran­tzu­teko betebeharra dauka.

— Tarifak: Udalak finkatuta dauzkan hornidura mota bakoi­tzari dagokion ordenan­tza fiskalak, une bakoi­tzean, onartuta dituen tarifak aplika­tzeko betebeharra dauka.     

9. artikulua.    Lezoko Udalaren eskubideak.

Egoera berezien ondorioz Udalari egotz lekizkiokeen beste eskubideez gain, honako eskubide hauek izango ditu izaera orokorrez:

— Barneko instalazioak ikuska­tzeko: Indarrean dagoen legediak Administrazioko Organo desberdinei ematen dizkien eskudun­tzen kalterik gabe, Udalak Araudi honetan finka­tzen diren mugen barne eta edozein arrazoi tarteko zerbi­tzuan egon edo erabil­tzen diren hornidurarekin lotutako instalazioak ikuska­tzeko, berrikusteko eta kontrola­tzeko eskubidea dauka.   

— Faktura bidezko kobran­tza: Udalak abonatutako per­tso­nari egiten dizkion fakturak edo karguak kobra­tzeko eskubidea dauka.

10. artikulua.    Abonatutako per­tso­naren betebeharrak.

Araudi honetan eta abonatutako per­tsona baten­tzat betebehar bereziak sortaraziz, arauketa bereziko gaiak izan daitezkeen egoera haietatik aparte, honako betebehar hauek izango ditu izaera orokorrez:

1.    Ordainagirien eta fakturen ordainketa: Jaso­tzen duen zerbi­tzuaren ordainetan, abonatutako per­tsona orok, Udalak une bakoi­tzean onartuta dauzkan prezioen arabera egiten dizkion karguak ordain­tzeko betebeharra izango du, bai eta zerbi­tzu berezietatik eratorririk, dagokion ordenan­tza fiskalean finka­tzen dituen prezioak ordain­tzeko ere.

Uraren kon­tsu­moari dagokionean, ordain­tzeko betebehar hori zabaldu egiten da, kon­tsu­moaren arrazoiak itogina, ­matxura edo barneko instalazioen eraikun­tzan edo artapenean izan daitekeen edozein aka­tsen ondorio bada ere.

2.    Fidan­tzen ordainketa: Ureztaketa-hartuneen bidezko aldi baterako hornidurak edo eraikinak eraiki­tzeko edo obra eta zundaketak egiteko hornidurak eska­tzen dituzten per­tsona guztiek dagokion fidan­tza jar­tzeko betebeharra daukate, Araudi honetan xedatutakoaren arabera.

3.    Instalazioen artapena: CTEn gai honen inguruan xeda­tzen denaren kalterik gabe, abonatutako per­tsona orok bere zerbi­tzu­rako instalazioak modu zuzenean erabili behar ditu eta, hala, instalazioak modurik onenean zain­tzeko beharrezko neurriak hartuko ditu, ur kutsa­garriak sarera ­itzul ez daitezen zainduko du eta, horretaz gainera, kontagailua eta hartuneko instalazioak ez direla maneiatu berma­tzeko dauden zigiluak berean mantendu eta irakurketa errazteko baldin­tza­rik onenak jarriko ditu. Hartuneen zain­tza eta artapena per­tsona abonatuaren eran­tzu­kizuna izango da, hartune-lepotik aurrera.     

4.    Instalazioen ikuskari­tza­rako erraztasunak ematea: Hornidura eska­tzen duen per­tsona orok behar diren elementu guztiak bere jabe­tzan jar­tzeko erraztasunak Udalari emateko obligazioa dauka, bai eta, hornidurarekin lotutako egiaztapen guztiak egin ­ditzan. Erakunde horrek baimendutako eta egiazta­tzen duen per­tso­nalari sarbidea emateko ere.     

5.    Era berean, eta kasu bakoi­tzean egokienak diren neurketa ekipoak eta gainon­tzeko elementu osagarriak jar­tzeko behar diren lokalak, esparruak edo kutxe­tak erabil­tzeko eskubidea Udalari laga­tzeko obligazioa dauka.

6.    Hirugarrenenganako desbideraketak: Abonatutako per­tso­nek ezingo diote, inola ere ez, urik beste hirugarrengo per­tso­nei lagatu, doan zein kopuru baten ordainetan, ez denbora jakin baterako ez izaera iraunkorrez, ez bada Udalak baimen­tzen duen kasuetan. Eta bai berak eta bai bere menpeko norbaitek horniduran egin dezakeen edonolako iruzurraren eran­tzule izango da abonatutako per­tsona hori.

7.    Matxu­ren berri ematea: Abonatutako per­tso­nek, denen eta beren mesederako, banaketako sare nagusian izan edo beren iri­tzian izan daitekeen edozein ­matxura edo hondaketaren berri eman behar dio Udalari.

8.    Erabilerak eta horniduraren irismena: Abonatutako per­tso­nek kontratatutako urari dagokion erabilera emateko obligazioa dauka.

9.    Era berean, kontratatutako horniduran gehikun­tza­rik edo har­tzaileen kopuruan aldaketarik ekarriko lukeen instalazioetako edozein aldaketaren berri eman eta Udalaren baimena jaso­tzeko obligazioa daukate abonatuek.

10.    Aipaturiko arrazoi hori tarteko neurketarako aparailuren bat aldatu beharko balitz, abonatutakoak egingo du, bere kontura. Udalak ere egin ahal izango du, abonatutako per­tso­nak hala eska­tzen badio, baina hala eginez gero sor­tzen diren gastu guztiak abonatutako per­tso­naren konturakoak izango dira eta jarri beharreko ekipoari egoki­tzea ere bere gain egongo da.

11.    Bajaren berri ematea: Uraren hornidura zerbi­tzuan baja eman nahi duen per­tsona abonatuak bere nahiaren berri Udalari emateko obligazioa dauka eta, beti ere, hornidura zerbi­tzuari amaiera eman nahi dion data adierazi beharko du.

12.    Titularra alda­tzen edo kontratuaren subrogazioa egiten denean, aldaketa data jakinarazteaz gainera, egun horretan kontagailuaren irakurketak ematen duen emai­tza adi­tzera emango da.

13.    Ur-emariaren berreskura­tzea: Ura energia eroale gisa erabil­tzen dituzten hozketa ekipoak edo izozketa instalazioak edota beren instalazioetan igerilekuak dituzten per­tsona abonatuek, ura birzikla­tzeko ekipoak jarri beharko dituzte beren instalazioetan.

14.    Instalazioen bereizketa: Finka berean banaketa publikoko urarekin batera beste jatorriko urik dagoenean, abonatutako per­tso­nak ura ibiliko edo bilduko duen sare eta instalazio desberdinak jar­tzeko obligazioa izango du eta bata eta bestea nahasteko ezein arrisku ekidin beharko.  

15.    Ura arrazoizko eran erabil­tzea, zarraztelkeriak ekidituz eta ura aurrezteko xedez Udalak sustatutako kanpainetan lagun­tza ematea.

11. artikulua.    Abonatutako per­tso­nen eskubideak.

Egoera berezien ondorioz abonatutako per­tso­nei egotz lekizkiokeen beste eskubide haietaz gain, honako eskubide hauek izango ditu izaera orokorrez:

— Uraren edangarritasuna: Indarrean dauden xedapenetan ezar­tzen diren edangarritasun baldin­tzak bete­tzen dituen ura jaso­tzea bere instalazioetan.

— Zerbi­tzu etengabea: Edateko uraren hornidura etengabea izatea, hornidura kontratuan ezar­tzen diren baldin­tzen arabera eta Araudi honetan eta gainon­tzeko xedapen aplikagarrietan finka­tzen diren bestelako mugarik gabe.         

— Fakturazioa: Jaso­tzen dituen zerbi­tzuen ordainketarako, une bakoi­tzean indarrean dauden kon­tzep­tuak eta kopuruak faktura dakizkion.

Irakurketaren maiztasuna: Hornidura kontrola­tzen duen neurketa ekipoaren irakurketa lau hilabeteko epeaz behetiko maiztasunarekin egitea Lezoko Udalak.

Fakturazioaren maiztasuna: Jaso­tzen dituen zerbi­tzuen fakturazioa, lau hilabeteko gehienezko epean jaso­tzea.    

— Kontratua: Araudi honen 60. atalean finka­tzen diren hornidurarako oinarrizko baldin­tzak jasoko dituen kontratu bat egitea, ida­tziz.

— Barneko instalazioak gauza­tzea: Abonatutako per­tso­nek beraiek hauta­tzea libreki barneko instalazioak egingo dizkion instala­tzaile baimendu bat eta materialaren horni­tzailea bera hauta­tzea, beti ere, arauz eskatu daitezkeen baldin­tza teknikoak bete beharko baditu ere materialak.

— Erreklamazioak: Udalaren edo bere enplegatuen jardueraren aurkako erreklamazioak jar­tzea, Araudi honetan jaso­tzen diren prozedurei jarraiki. Erreklamazioa uraren hornidura baldin­tzak bete­tze­arekin lotuta dagoenean, erreklamaziogileak hornidura kontratuaren titularra edo haren legezko ordezkari dela egiaztatu beharko du.

— Informazioa: Zerbi­tzuarekin eta fun­tzionamenduarekin lotutako gai guztiak, norberaren hornidurarekin lotutako gaietan, kon­tsulta­tzeko; bai eta ida­tziz jaso­tzeko eran­tzuna ere, prozedura hori erabiliz egin diren kon­tsul­tetan. Era berean, eska­tzaileak eskubidea izango du, horrela eskatuz gero, aplikagarri zaion eta indarrean dagoen Araudiaren berri eman dakion eta, Lezoko Udalak Araudi honen ale bat utz dakion, abonatutako per­tso­naren harrerarako bulegoan irakur dezan.       

— Zigiluak ken­tzea: Premia larria gertatuz gero, instala­tzaileak kontagailuaren zigilua ken dezake eta horren berri Udalari eman beharko dio, kendu eta 24 orduren barruan.           

III. ATALBURUA

INSTALAZIOAK

12. artikulua.    Banaketa sarea.

Banaketa sarea hodi guztiek eta edateko ura presioan daramaten maniobra eta kontroleko gainon­tzeko elementuek osa­tzen dute; bertatik atera­tzen direlarik abonatutako per­tso­nen­tzako ur hartuneak.

13. artikulua.    Arteria.

Arteria da hornitutako zonaldeko sektore desberdinak ­lotzen dituen hodia eta banaketa sarearen barne, berarekin lotuta dauden gainon­tzeko elementuak. Arteriatan ezin daitezke ur-hartuneak atera.

14. artikulua.    Bide hoditeria.

Bide hoditeria osa­tzen dute, bide batetan zehar doazen banaketa sareko hodiak eta berauetatik, hala balegokio, hornidurako hartuneak, ureztaketa-hartuneak eta suteetako ur-hartuneak atera daitezke.

15. artikulua.    Hartuneak.

Bide-hoditeria hornitu nahi den finka, lurzati edo dena delakoaren barneko instalazioarekin ­lotzen dituen hodien eta gainon­tzeko elementuen mul­tzoak dira.

1.    Hartuneak, ­gutxienez ere, honako elementuak eduki behar ditu:

a)    Hartune-gil­tza bat edo kargako hartune-lepoa, horniketako kanpoko sarearen hodi bana­tzailearen gainean, hartunea ireki­tzeko;

b)    Hartune-hodia, hartune-gil­tza eta mozketa orokorreko gil­tza elkarrekin ­lotzeko;

c)    Mozketa-gil­tza, jabe­tza­ren kanpo aldean jarriko dena.

Hartune-gil­tza­ren eta finkaren kanpoko hormaren arteko tartea 5 m-tik gorakoa bada jarriko da mozteko gil­tza.

2.    Hartunea ur-bilketa pribatutik egiten bada edo ur-hornidurarako sare orokorrorik ez dagoen landa-eremuan egiten bada, honako ekipoak jarri beharko dira, ur-bilketarako behar denaz gain: Oineko balbula, ura leku batetik bestera alda­tzeko ponpa eta erregistro eta mozketa orokorreko balbulak.       

16. artikulua.    Ur horniduraren instalazio orokorrak.    

Ur horniduraren instalazio orokor­tzat honako hauek hartuko dira: Hodien mul­tzoa eta bere kontrol, maniobra eta segurtasunerako elementuak; baina beti ere, uraren zirkulazioari jarraiki, pasabide-gil­tza­ren ondoren kokaturik daudenak.

Instalazio orokorrak, onartutako eskemaren arabera, ondoren datozen ataletan aipa­tzen diren elementuetatik dagozkionak eduki behar ditu, hauek alegia:

— Mozketa orokorreko gil­tza: Mozketa orokorreko gil­tza eraikinaren horniketa eteteko izango da, eta jabe­tza­ren barruan jarriko da, erabilera komuneko zonaren batean, bertara erraz iristeko moduan eta erraz identifika­tzeko eran seinalatuta. Kontagailu orokorraren armairu edo kutxe­tarikz balego, horren barruan jarri behar da mozketa orokorreko gil­tza.

— Instalazio orokorraren iragazkia: Instalazio orokorraren iragazkiak hoditeria metalikoa herdoildu ditza­keten ur-hondarrak ­atxiki behar ditu. Iragazki hori mozketa orokorreko gil­tza­ren jarraian jarriko da. Kontagailu orokorraren armairu edo kutxe­tarik balego, horren barruan jarriko da. Iragazkiak Y motakoa behar du izan; iragazpen-muga 25 eta 50 μm bitartekoa izango da; sarea ­altzairu herdoilgai­tzez­koa, eta zilarreztatua, bakteriorik ez sor­tzeko, eta berez garbi­tzeko modukoa. Garbi­tzea eta arta­tzea behar bezala egiteko moduan jarriko da iragazkia, eta eginkizun horiek horniketa moztu beharrik gabe egiteko moduan.

— Kontagailu orokorraren armairu edo ­kutxeta: Kontagailu orokorraren armairu edo kutxe­tak honako elementuak edukiko ditu barruan eta hemen aipa­tzen diren ordena berean: Mozketa orokorreko gil­tza, instalazio orokorraren iragazkia, kontagailua, probak egiteko iturria edo errakorea, atxiki­tzeko balbula eta irteerako gil­tza. Horren instalazioa lurrari paraleloan dagoen planoan egingo da.

Irteerako gil­tzak eraikinaren horniketa mozteko aukera eman behar du. Mozketa orokorreko gil­tzak eta irteerakoak kontagailu orokorra jarri eta ken­tzeko balio behar dute.

— Elika­tze-hodia: Elika­tze-hodiaren ibilbidea erabilera komuneko zonetan zehar joango da. Horman txerta­tzen bada, erregistroak jarri behar dira instalazioa ikuskatu eta jarioak kontrola­tzeko; erregistro horiek hodiaren ertze­tan eta norabidea alde­tzeko lotunetan jarriko dira.

— Bana­tzaile nagusia: Bana­tzaile nagusiaren ibilbidea erabilera komuneko zonetan zehar joango da. Horman txerta­tzen bada, erregistroak jarri behar dira instalazioa ikuskatu eta jarioak kontrola­tzeko; erregistro horiek hodiaren ertze­tan eta norabidea alde­tzeko lotunetan jarriko dira.

Eraikin berezietan, hala nola osasun erabilera dutenetan, eraztunak eratuko dira banaketarako. Hartara, matxu­raren bat gerta­tzen denean, bermatuta egongo da barruko horniketa.

— Goranzko hodiak edo hodi-muntagak: Goranzko hodiak edo muntagak eraikineko erabilera komuneko zonetan zehar joango dira.

Holako hodiak berariaz egindako leku edo husgunetan zehar joango dira. Aipatutako leku edo husgune horiek erabilera partekatukoak izan daitezke, baldin eta erabilera horiek eraikineko ur-instalazioak badira. Leku edo husgune horiek erregistra­tzeko modukoak izango dira eta tamanaina egokikoak, bertan manten­tze lanak egin ahal izateko.

Goranzko hodiek erreten­tzio-balbulak edukiko dituzte oinean, hau da, mozketa-gil­tza bat manten­tze-lanetarako. Mozketa-gil­tza horiek erraz iristeko lekuan kokatuko dira, eta erraz ikusteko moduan seinalatuta. Erreten­tzio-balbua, lehenbizi, uraren zirkulazioaren zen­tzuan jarriko da.          

Goialdean purga­tzeko gailuak jarri behar dira, automatikoak edo eskuzkoak; bana­tzailea edo ganbera­txo bat edukiko dute, uraren abiadura murriztuz eta hodiaren barruko airea kanpora­tzeko, baita ­batzuetan gerta­tzen diren ariete-kolpeen eraginak gutxi­tzeko ere.

— Banakako kontagailuak. Banakako kontagailuak eraikineko erabilera komuneko zonetan jarriko dira, leku irisgarri eta libreetan.

Instalazioa aldez aurretik egokituko da, kontagailuen urrutiko irakurketarako gailuak lotu ahal izateko eran.

Banakako kontagailu bakoi­tza­ren aurretik mozketa-gil­tza jarriko da, eta kontagailu bakoi­tza­ren ondoren erreten­tzio-balbula jarriko.

17. artikulua.    Saneamenduko hartuneak.

Eraikun­tza­ren barneko instalazioak bide-hoditeriarekin ­lotzen dituzten hodien eta gainon­tzeko elementuen mul­tzoak dira.

Hartuneak Araudi honen eranskinean ager­tzen den eskemari eran­tzungo dio eta honako elementu hauek osatuko dute:  

a)    Abio-­kutxeta: Beti jabe­tza­ren mugaren ondoan egongo da, finkaren kanpoko aldean.

b)    Garraio-hodiak: Hasierako kutxe­tetatik saneamendu sareko lotura ­putzuetara bitarte doazen hodi zatiak dira.          

c)    Lotuneak: Hartuneko hodiak eta estolderia sarea elkar­tzen diren guneak dira.

IV ATALBURUA

INSTALAZIO OROKORRAK

18. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

Uren hornidurako barneko instalazioak baimendutako instala­tzaile batek gauzatuko ditu eta, CTEk agin­tzen dituenetara egokituko dira.

Instalazio hauen artapena eta zain­tza, une bakoi­tzean gune horretan dauden eta horniduraren titularrak diren per­tso­nen kargurakoak eta konturakoak izango dira.

19. artikulua.    Instalazio motak.

Uraren hornidurako barneko instalazioak gauza­tzeko eta mar­txan jar­tzeko behar den administrazio baimena izapide­tzeko ondorioetarako, CTEn jaso­tzen diren mul­tzo­etan sailkatuko dira instalazioak.

20. artikulua.    Zerbi­tzuari ekiteko baimena.

Barneko instalazioetan zerbi­tzuari ekiteko baimena jaso­tzeko aurkeztu behar den dokumentazioa eta egin beharreko izapideak aurreko artikuluan xedatutakoaren eta kasu bakoi­tza­ren­tzat CTEn ezar­tzen diren betebeharren araberakoa izango dira.

21. artikulua.    Barneko instalazioen aldaketa.

Hornidura eta saneamendu zerbi­tzuan abonatuta dauden per­tso­nek, barneko instalazioen egituran edo ezaugarrietan edozein aldaketa egiteko baimena eskatu behar diote derrigor Udalari.

22. artikulua.    Ikuskari­tza ahalmena.

Lezoko Udalaren dagozkion zerbi­tzuek abonatutako per­tso­nen instalazioak ikuskatu ahal izango dituzte, hornidura nola eta zein baldin­tze­tan erabil­tzen den zain­tzeko xedez. 

V. ATALBURUA

HARTUNEAK

23. artikulua.    Baimena ematea.

Edateko uraren hornidurarako baimena ematea Udalari dagokio eta Araudi honetan ezar­tzen diren baldin­tza eta egoerak bete­tzen diren guztietan eta bertan jaso­tzen diren arauen arabera emateko obligazioa dauka.         

24. artikulua.    Baimenaren baldin­tzak.

Uraren hornidurarako hartune bat jar­tzeko baimena, hornidura osorako baldin­tzak bete­tze­aren menpe egongo da; ondoren zehazten diren baldin­tza­pean, alegia:

1.    Hornitu behar den eraikina horniduraren estaldura eremuaren barne egotea.

2.    Hornitu nahi den eraikinak barneko instalazioak izatea eta Araudi honetan jaso­tzen diren arauetan ezar­tzen diren baldin­tze­tara egoki­tzea.

3.    Hornitu nahi den eraikinak isurketen eta euri uren hartune bat izatea edo/eta bestelako ebakuazio sistema bat izatea; kasu honetan, horretarako behar dituen baimen guztiak izan beharko ditu.

4.    Eraikinaren mugakide diren izaera publikoko kale edo plazetan, edo/eta bere fatxa­daren aurrean, edateko uraren banaketa sare publikoko instalazioak izatea eta mar­txan egotea.  

5.    Bide publiko batean ura eramateko hoditeria bi espaloietan proiektaturik badago ere, aurreko pasartean aipatutako aurreko espaloiaren beste aldekoan izatea hoditeria, ez dakar berez aurreko pasartean jasotako baldin­tza bete­tzea.

6.    Eraikina hornitu behar duen hoditeria zerbi­tzua emateko egoera ezin hobean egotea eta bere garraio ahalmena, desbideratu behar den hartuneko erregimen hidraulikoaren lau halako izatea.

7.    Hornitu behar den eraikinak lehen erabilpenerako lizen­tzia izatea.

25. artikulua.    Jarduerak estaldura eremuan.

Araudi honetako 6. Artikuluan definitutako estaldura eremuaren barne hornidura osorako baldin­tzak ematen direnean eta hartunerako dagokion baimena izapidetu denean, Udalak eskatutako hartunea edo hartuneak jar­tzeko beharrezko diren lanak eta instalazioak egiteko obligazioa dauka; eta, bestalde, aipatutako emakida indarrean den egunetik hurrengo hamabost lanegunetako epearen barne egin beharko ditu dagozkion lanak.

Udalaren estaldura eremuaren barne egon arren, hornidurarik ez duten tokietan horniketa berrien emakida egiteko edo, horniketarik izanik, inguru horretan dauden instalazioen zabalpen bat edo aldaketa bat ekar dezaketen emakidak egiteko baimenak, Udalaren iri­tziko aukera teknikoen eta berak onartutako inber­tsio planetan jaso­tzen diren lehentasunen arabera emango dira.

Nolanahi, kon­tsu­mitu nahi den puntutik hurbil banaketa sarerik ez badago, Lezoko Udalak eska­tzaileari exijitu diezaioke Banaketa Sarearen luzapena hartunea jar­tzeko baimen­tzen den punturaino. Luzapena Udalak jarritako ezaugarri teknikoen arabera egingo da eta eska­tzailearen kontura. Banaketa Sarearen luzapenaren obrak amaitutakoan, tarte berria Udalaren jabe­tza­koa izango da, eta horregatik eska­tzaileak konpen­tsa­zio gisa ez du inongo kopururik jasoko.      


Eraikitako luzapena eska­tzailearen hurbilean dauden lekuetan horniketa berriak elikatu ahal izateko erabil dezake Udalak, beti ere, tarte horren edukiera gaindi­tzen ez badu, egiterakoan ezarri ­zitzaizkion neurriak kontuan izanda.   

Hartuneak eska­tzailearen kargura egingo dira, Araudi honek ezarritako ezaugarrien arabera. Udalak lanak nola gauzatu diren ikuskatu ahal izango du, egokiro gauzatu ez direnean horniketa ez emateko ahalmena du, aka­tsak zuzendu arte.         


Hartuneak edo hartune adarrak erabil­tzaileen jabe­tzako geratuko dira. Haiena izango da beraz artapenaren, gerta daitezkeen matxu­ren eta fun­tzionamendu txa­rragatik sor daitezkeen kalteen eran­tzule, hartune lepoa eta hartune gil­tza barne.  

Nolanahi ere, Lezoko Udalak ez du ur emari baten hornidura presio jakin batekin egiteko obligaziorik.   

Ur emari jakin batetarako nahikoa presiorik izango ez balitz, eska­tzaileak berak jarri beharko du presioa handi­tzeko sistema partikular bat eta haren artapen lana egin.

Batek edo ­batzuek egindako eskaerari kasu egiteko, sarea eska­tzaile horien etorkizuneko premia aurreikusiei eran­tzu­teko behar denerako baino gehiagorako zabal­tzen edo alda­tzen denean, gastua erabil­tzaile berrien eta etorkizunekoen artean banatuko da. Horretako, sarean dabilen ur-emariarekiko erabil­tzaile bakoi­tzari bidera­tzen zaiona izango da kontuan.

Sarearen zabalpen edo aldaketa oro egiteko Udalak finkatutako baldin­tza teknikoak jarraitu beharko dira.

Udalak ez du inolako obligaziorik izango, sare eta instalazioetan egin beharreko aldaketa, luzapen eta errefor­tzuak hirigin­tza jardueren ondorio izanik ere, aipatutako sare eta instalazio horien taxuketa edo kokapena traba, oztopo edo menpekotasunik sor­tzen duenean.

Estaldura eremuaren barne sor­tzen diren poligono eta urbanizazio berrien barne egiten diren jarduerak, artikulu honetako aurreko puntuetan ezar­tzen diren betebehar eta baldin­tze­tatik salbue­tsi­rik egongo dira eta ondorengo artikuluan ezar­tzen diren baldin­tzen arabera arautuko.

26. artikulua.    Urbanizazioak eta poligonoak.

Araudi honen ondorioetarako urbanizazio eta poligono iri­tziko dira burutu beharreko hirigin­tza jarduerak bide eta zerbi­tzu azpiegitura sor­tzea, alda­tzea edo zabal­tzea eragin dezaketen guneak; hau da, lursaila bana­tzen den lurzati edo orube desberdinen arteko eta berauetatik hiriguneko zonaldearekin ­lotzeko azpiegiturak eragiten dituzteneko guneak.

Aurreko pasartean definitutako poligono edo urbanizaziorako edo bertan kokatutako orube edo eraikinen hornidura edo hartunearen emakida, ondoren zehazten diren baldin­tzak aldez aurretik bete­tze­aren menpe egongo da.

a)    Aipatutako urbanizazio edo poligonoen ur hornidura zuzenerako behar diren barneko banaketa sareak eta gainon­tzeko instalazioak Udalak onartutako eskemen arabera burutu eta, gai den teknikari batek definitu eta egindako proiektu batean jaso beharko dira, ondoren Udalak onar­tzeko. Aipaturiko proiektua aplikagarri diren Erregelamenduetara eta Udalak ezarritako Arau Teknikoetara egokitu beharko da. Eta proiektua urbanizazioaren edo poligonoaren susta­tzailearen edo jabearen kontura eta kargura gauzatuko da.

b)    Onartutako proiektuan definitutako obrak eta instalazioak, bai eta Udalaren baimenarekin proiektua gauza­tzen den bitartean izan daitezkeen aldaketak, urbanizazioaren edo poligonoaren susta­tzailearen edo jabearen kargura burutuko dira bere osotasunean eta beti ere, eskumena duen Teknikari baten eta, kasua balitz, Industria, Merkatari­tza eta Turismoko Lurralde Ordezkari­tzak homologatutako enpresa instala­tzaile baten zuzendari­tza­pean.

Udalak obrak gauza­tzen diren bitartean edo obra har­tzeko edo zerbi­tzuari ekiteko unean, obrak egoki gauzatu eta proiektuan aurreikusitako materialaren kalitate-ezaugarriak errespetatu direla berma­tzeko beharrezko irizten dituen proba eta saio guztiak exijitu ahal izango ditu, eta proba horietatik eratorritako gastuak urbanizazioaren susta­tzailearen edo jabearen kargura izango dira.

Urbanizazioaren edo poligonoaren susta­tzailea edo egileak ezingo du inoiz, Udalaren aldez aurreko baimenik gabe eta dagokion emakidarik jaso aurretik, uraren hornidura egin bertako eraikinetan, orubeetan edo lur-zatietan.   

c)    Poligonoen barneko sareen eta Udalaren menpeko kanpoko sarearekiko lotura edo loturak, eta urbanizazioak berak ezarritako behar berrien ondorioz egin beharreko aldaketa eta errefor­tzuak Lezoko Udalak finkatuko ditu eta artikulu honetako a) pasartean aipa­tzen den proiektuan jasoko dira argi eta garbi; eta gauzatu, berriz urbanizazioaren susta­tzailearen edo jabearen kontura eta kargura gauzatuko dira.       

Behin sareak eta sistema orokorrarekiko loturak egin ondoren, Udalaren jabe­tza­koak izatera igaroko dira; alabaina, obrak ez badira Udalak finkatutako irizpide teknikoen arabera gauzatu, Udalak obra har­tze­ari uko egin diezaioke eta sistema orokorrarekiko loturak egiteko baimena ezeztatu.

Horniduraren emakida landa lurrean edo lurzoru ez-hiritargarrian ematea, indarrean dagoen hirigin­tza legediak eta bereziki Lezoko Hirigin­tza Antolamendurako Plan Orokorrak baimen­tzen dituen balizkoetara muga­tzen da.

Hartunea bere osotasunean abonatuaren jabe­tza­koa izango da; hura izango da manten­tze-lanen eta artapenaren eran­tzu­kizuna izango duena eta, matxu­ratuz gero, hark ordaindu beharko du konponketa.

27. artikulua.    Urezkateka-hartuneak.

Udalak ur hornidura ureztaketa-hartuneen bidez kontratatu ahal izango du, baita zutabe hidranteen bidez, udalak hala erabakiaz gero. Hornidura hau diskrezionalki eman ahal izango die eska­tzen duten interesatuei. Kontratu hauen indarraldiaren gehienezko epea hiru hilabetetakoa izango da. Kontratatu beharreko bolumena Lezoko Udalak zehaztuko du eta ez da eguneko 5 mł baino ­gutxiagokoa izango. Ureztaketa hartuneen bidezko behin behineko hornidura, kontratua indarraldian dagoen eperako erabaki den kon­tsu­moarena izango da eta aldez aurretik ordaindu beharko da; aldi berean, ureztaketa hartuneetan izan daitezkeen kalteei aurre egiteko fidan­tza edo berme bat jarri beharko da. Kontratuaren indarraldia amai­tzean balioe­tsi­tako eta benetako kon­tsu­moaren arteko diferen­tziaren kitapena egingo da.

Ureztaketa hartune hauetako behin behineko loturak abonatutako per­tso­nak egingo ditu «orejera» edo hodi hariztatuaren bidez eta kanila izan beharko du, uraren isurketa librea eragozteko. Aipatutako hartuneak uzten diren bakoi­tzean ondo ­itxita ­utzi beharko dira, ur galera alferrikakoak ekiditeko. Hodiaren hariztaketa edo «orejera» hartunearen neurri berekoa izango da. Oker erabil­tze­agatik hartuneetan izan daitezkeen kalteak konpon­tzeko gastuak abonatutako per­tso­naren konturakoak izango dira, eta ezarritako fidan­tza­rik murriztuko.           

Kontagailua hodiaren edo «orejeraren» gainean jarriko da eta Udalak emango duen identifikazio txar­telaren bidez identifikatuko da. Ikusteko moduan egongo da une oro eta Udalak erabaki­tzen duen moduan itsa­tsiko zaio kontagailuari. Instalazioa abonatutako per­tso­naren kargura egingo da eta ez dezaten ostu edo narriatu zain­tzeko segurtasun neurriak hartuko ditu. Kontagailuak 38. artikuluan jaso­tzen diren ezaugarriak izan beharko ditu.

Abonatutako per­tso­nak Udalako langileei edo hark baimendutako per­tso­nalari edo Udal­tzainei hornidura kontratua eraku­tsi beharko die, hala eskatuz gero.  

Ikuskari­tza­ren ondorioz ura gal­tzen edo erabilera ez egokia ematen zaiola egiaztatuko balitz, kontratua iraungi­tze­ari eta hornidura eteteari ekingo zaio. Abonatutako per­tso­nak, horniduran erabil­tzen dituen hodiak eta mahukak modu egokian babestu eta zaindu beharko ditu, jariorik izan ez dezaten.

Abonatutako per­tso­nak, kontratuaren indarraldiaren barne, kontratatutako hartunea, batetik bestera eraman nahiko balu, aldez aurretik eskatu egin beharko du eta eskaeran ureztaketa-hartune berriaren kokapena eta kontagailuak une horretan erakusten duen neurketa adierazi beharko ditu.

Bide publikoa urezta­tzeko kontratuek urte beteko indarraldia izango dute eta ez dituzte aurreko puntuan jasotako obligazioak bete behar. Alabaina, hilero jakinarazi beharko diote Udalari kontagailuaren neurketa eta, urtean behin, Zerbi­tzuak erabaki­tzen duen garaian, kontagailua eta bere «orejera» aurkeztu beharko dituzte udalean egiazta ditza­ten.

28. artikulua.    Hartuneen ezaugarriak finka­tzea.           

Hartuneen ezaugarriak, non materialen neurriei, osagaiei, motari eta kalitateari dagokionez, eta non gauza­tzeko moduari eta lotura guneari dagokionez, Udalak finkatuko ditu, hornitu beharreko eraikinaren erabilerari buruzko CTEn ezarritakoaren arabera, aurreikusitako kon­tsu­moaren eta presio baldin­tzen eta eranskinean jaso­tzen diren berezitasunen arabera.  

Ondorio horietarako, merkatari­tzako lokalen eta zehaztu gabeko erabilerako solairuen, edo eraikun­tza banaketarik edo egitura espresu jakinik gabekoen kon­tsu­moa 0,02 l/seg/m˛-tan finkatuko da. Nolanahi ere, bere garaian egiten den eskaeran, kon­tsumo erreala aipatutako ur-emaritik gorakoa denean, eska­tzaileak, eta eskaeraren ondorioz erator dakizkiokeen gainon­tzeko betebeharren kalterik gabe, emariaren hazkun­tza horrek berez hartunearen ezaugarrietan eragin ditza­keen aldaketen ondorioz sor daitezkeen gastuak ordaindu beharko ditu bere kargura.

Aurreko pasartean jarritako kasuan, eta kontagailuen baterien dimen­tsionamenduaren ondorioetarako, 25 m˛ bakoi­tzeko, ­gutxienez, merkatari­tzako lokal bat dagoela iri­tziko da.

29. artikulua.    Eskaeren izapidaketa.

Hartunearen eskaera interesa duen per­tso­nak egingo du Udalaren erregistroan. Horretarako udalak emango dion eskaera-orri normalizatua bete beharko du.

Eskaerarekin batera, ­gutxienez, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a)  Kokapenaren, iturgin­tza­ren, saneamenduaren eta suteen aurkako hartuneen planoa eta, hala balegokio, instalazioaren ezaugarri nagusien orria.

b)  Jabe­tza eskritura edo hornidura zein ondasun higiezinerako eska­tzen den, haren erabilgarritasuna egiazta­tzen duen agiria, Ondasun Higiezinen Zergaren errezibo zenbakia adierazita.

c)  Obretarako Udal Lizen­tzia.

d)  Dagokion baimena, hartunearen ibilbidea beste jabe­tza­ren batetik igaro­tzen bada, jabe­tza pribatua nahiz publikoa dela.

Eska­tzaileak aurkezten dituen datuen arabera, eraikinaren ezaugarrien eta banaketa sareen egoeraren arabera, Udalak, eskaera aurkeztu eta gehienezko hogeita hamar laneguneko epean, interesatuari jakinaraziko dio eskatutako hartunearen­tzako edo hartuneen­tzako baimena ematen dion ala uka­tzen dion eta, kasu horretan, baimenik ez emateko arrazoiak azalduko dizkio.

Eska­tzaileak, berriz, beste hogeita hamar egun naturaleko epea izango du Lezoko Udalak egindako errekerimenduei eran­tzu­teko edo, kasua balitz, egoki irizten dituen alegazioak aurkezteko. 

Honakoak dira interesdunak epe horren barruan formalizatu beharreko betebeharrak:

1.    Dagozkion udal tasak ordain­tzea.           

2.    Kontu bat helbidera­tzea, egindako lanen ordainagiriak bertara karga­tzeko.

3.    Udalak zehaztuko duen fidan­tza gauza­tzea. Fidan­tza horrek propor­tzio bat gordeko du eraiki beharreko etxe­bizi­tza-kopuruarekin, eraiki beharreko pabilioi industrialaren zabalerarekin edo oro har obraren tamainarekin, eta aipameneko instalazioagatik sor daitezkeen balizko kalte eta galerei eran­tzu­teko modukoa izango da eta, aldi berean, instalazioaren behin-behinekotasuna bermatuko du. Eskaera egin duenak Ur Zerbi­tzuari jakinarazten dionean berak egin zuen eskariaren xedea amaitu dela, fidan­tza ­itzuli egingo zaio eska­tzaileari oso-osorik edo dagokion zatia.

Epe hori araututakoa bete gabe igaroko balitz, eskaera bertan behera ­utzi dela ulertuko da, eta Udalak ez du bestelako betebeharrik izango.

Eskaera onartu ondoren, Lezoko Udalak, hogeita hamar laneguneko gehienezko epean, hartuneak edo hartuneek izan behar dituzten ezaugarriak eta baimenaren eta obrak gauza­tzeko baldin­tzak jakinaraziko ditu.

30. artikulua.    Emakidaren xedea.

Edateko uraren banaketa sarean hartunea izateko baimena emango zaio, eraikun­tza unitate independentea osa­tzen duen eta bide publikorako irispide zuzena duen higiezin bakoi­tzari. 

Araututakoa bete­tze­aren ondorioetarako, eraikun­tza unitate independentea izango da, sarrerako atari bakarra duten etxe­bizi­tza eta/edo lokalen mul­tzoak osa­tzen duten eraikina.

Eraikun­tza unitate independentearen beheko oinetan kokaturik dauden lokalek, sarrera-atari berdina ez izan arren, higiezinaren kontagailuen bateria orokorretik hornitu beharko dira.           

Industria- eta merkatari­tza-pabilioien kasuan, unitate bereizi­tzat joko da eraikin osoa, nahiz eta hori zatituta egon eta jabe bat baino gehiagorena izan. Sail bakoi­tza kontagailuen bateria orokorretik hornituko da.

31. artikulua.    Emakida gauza­tzea.

Emakidaren baldin­tzak bi aldeek onartu ondoren eskatutako hartunearen emakida egingo da Dena den, emakidak ez du indarrik izango eska­tzaileak Erregelamendu honen eta Ordenan­tza Fiskalen arabera dagozkion betebehar ekonomikoak bete­tzen ez dituen bitartean.       

32. artikulua.    Obrak gauza­tzea eta artapena.

Uren hornidurako hartuneen obrak Industria, Merkatari­tza eta Turismoko Lurralde Ordezkari­tzak baimendutako per­tsona batek gauzatuko ditu, Araudi honetan gai honen inguruan ezarritakoaren arabera. Hartunearen artapena eska­tzailearen kontura izango da, hartune lepoa eta hartune gil­tza barne.

Hartune-gil­tza babesten duen ­kutxeta desegin eta berriro egin behar bada, Abonatuaren edo abonatu-mul­tzo­aren kargura izango dira lan horren gastuak ­matxura karga-lepoan, hartune-gil­tza­ren konexio-hodian eta hartune-gil­tzean bertan gertatu bada.

Hartune-gil­tza­ren irteeran gertatu bada ­matxura, gastuak abonatuaren kargura edo abonatu-mul­tzo­aren kargura izango dira.

Hartunearen ibilbiderako ireki eta ­itxi beharreko zangetako obrak, hala bide publikoan nola jabe­tza pribatuan, erretenak egin eta hormak eta zoladurak zula­tzeko lanak abonatutako per­tso­nak ordaindu beharko ditu, kosteak bere kontura izan eta obrak bere eran­tzu­kizunpean egingo dituelarik. Obrak gauza­tzeko eta hartunea egokiro egiteko Udalak ematen dizkion argibideei jarraitu beharko dio.

Aurreko pasartean ezarritakoaren kalterik gabe, Udalak aipaturiko obrak gauzatu ahal izango ditu, beti ere haren kontura eta hark eskatuz gero.        

Nolanahi ere, hartunea gauza­tze­aren kostua eska­tzailearen konturakoa izango da. Horri dagokion ordainarazpena eta bilketa Ordenan­tza Fiskalak ezar­tzen duen moduan egingo da.   

Instalazio hau Lezoko Udalaren langileek edo hark baimendutako langileek bakarrik maneiatu ahal izango du; eta horrenbestez, uraz horni­tzen den higiezinaren jabeak ezingo du, Udalaren baimen espresik gabe, inolako aldaketarik egin inguru horretan.

33. artikulua.    Hartunearen eskubidea.

Udalaren hartune baten eska­tzaileak ordaindu beharreko kopuru ekonomikoak dira eskubide horiek, hornidura berri hori izan aurretik zerbi­tzua ematen zen baldin­tza berdinetan ematen eta gainon­tzeko hartuneetan inolako kalterik eragin gabe jarrai­tzeko, banaketa sarean egin behar diren zabalpen, aldaketa, erreforma eta hobekun­tze­tarako inber­tsioen balio propor­tzionala ordain­tzeko.

Hartunearen emakidak berez darama eska­tzaileak Udalaren ordenan­tza fiskalean aurreikusitakoaren arabera dagokion prezioa ordain­tzea.

Hartunearen eskubideak osorik eta behin ordainduko dira; eta hala ordaindu ondoren dagozkien instalazioei atxi­kita geratuko dira, bere jabea edo erabil­tzailea edozein delarik ere.       

Abonatutako per­tsona batek aurrez dagoen hartune baten sekzioa handi­tzea eskatuko balu, eskatutakoaren eta lehen zegoen hartunearen arteko zenbatekoaren diferen­tzia adinako kopuru baten ordainketa egin beharko du. Gainera, une horretan berraztertu egingo da bere garaian jarritako fidan­tza.

VI. ATALBURUA

SANEAMENDUA

34. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

Saneamenduko zerbi­tzuari Araudi honetan jasotako xedapenak aplikatuko zaizkio izaera orokorrez, beti ere, bere izaera espezifikoagatik hornidura zerbi­tzuari bakarrik aplikagarri zaizkion haietan izan ezik, eta ondorengo artikuluetan xedatutako berezitasunen kalterik gabe.

Aurreko pasartean ezarritakoaren ondorioetarako «hornidura», «hornidura edo horniketa», «kon­tsu­moak» eta «hornitu» terminoak «hustuketa», «saneamendua», «isurketak» eta «ebakuazio sistema dutenak» terminoei egiten die erreferen­tzia.   

Udalak ez du, gal­tzada azpitik 0,80 metrotatik beherako sakonera kotarik baino handiagorik emateko obligaziorik.          

Isurketaren kota kolektorean dagoena baino txi­kiagoa bada, eska­tzaileak ordainduko ditu dagokion jaso­tze ekipoaren instalazioaren eta zain­tza­ren gastuak, eta arau orokor gisa, eraikinaren edo finkaren barruan jarriko da.

35. artikulua.    Hartuneak.

a)  Saneamenduko Hartunea Udalak adierazten eta hark irizten duen punturik egokienean lotuko zaio saneamenduko sare nagusiari, eta eginda dagoenean Lezoko Udalarena izango da.

b)  Saneamenduko hartuneak beren diseinuan eta eraiketan iragazgaiztasuna bermatuko dute, batez ere, saneamenduko sarearekin ­lotzen diren puntuetan. Udalak hartunearen puntuan eta sarearekin ­lotzen den unean kutxe­tak jar­tzea exiji dezake, bai eta bestelako kutxe­tak egitea, emarien kontrol eta edukierarako, eta dagozkien neurketarako sistemak jar­tzea ere. Eta hori guztia, Udalak ematen dituen zehaztapenak betez gauzatuko da. Nolanahi ere, saneamenduko hartuneak estrukturalki irauteko proiektatu eta gauzatu beharko dira, bai eta, garraiatu behar diren uren erasokortasuna bermatuko duten ezaugarriekin ere.


c)  Lezoko Udalak isurketen eta euri-uren hartune independenteak instala­tzea exijituko du, bai eta, ondorioz, ebakuazio zerbi­tzua izango duen eraikin edo finkan sare berezituak egitea ere.

d)  Udalak isurkinen kontrol berezia egitea beharrezkoa edo komenigarria deri­tzon kasuei begira, isurkinen neurgailua koka­tzeko sistema bat diseinatu eta adieraziko du; eta hori, derrigorrez instalatu beharrezkoa izango da.

e)  Udalak isurketen laginak jaso­tzeko kutxe­tak, berak onartutako diseinuaren arabera eraiki­tzea exiji dezake.   

f)  Arau hau eman baino lehenagoko instalazioetan, abio-kutxe­tarik ez dutenetan, alegia, instalazio partikular­tzat joko da, jabe­tza­ren mugak gaindituta ere, puntu honen eta bide publikoan dagoen erregistra­tzeko lehen puntuaren bitartean dagoen instalazioa.

g)  Instalazio honen jabeak Udalari galda diezaioke hartunea sare publikoaren barruan sar­tzeko baldin eta aldez aurretik kanalizazio hori egoki­tzeko lanak gauza­tzen baditu eta abio-­kutxeta ordenan­tza honetan bertan ematen diren arau teknikoen arabera egiten badu.

h)  Zati horren harrera egin aurretik, zerbi­tzuko teknikari arduradunak TV ikusketa egingo du partikularraren kargura, eta har­tze­kotan den instalazioaren egoera ona ziurtatuko du.

i)  Instalazioak ­gutxiengo eskakizunak bete­tzen ez baditu, partikularra izaten jarraituko du.

36. artikulua.    Jarduerak estaldura eremuan.

a)  Saneamenduko azpiegiturarik gabeko edo nahikoa saneamendu azpiegiturarik ez dagoen zonaldeetan erabil­tzaileek irtenbide bereziak bila ditza­kete, hala nola hobi septikoak edo beharrezkoak irizten diren bestelako arazketa sistemak jarriz; baina beti ere bai proiektua eta bai gauzaketa gai den teknikari batek egin eta kontrolatu beharko ditu.

b)  Nolanahi ere, konponbide horiek eta ematen diren baimenak behin behineko izaera izango dute, Lezoko Udalak finkaren inguruan saneamenduko sarerik ez duen bitarterako. Beraz, saneamenduko sarea finkaren ondotik igaro­tzen denean, Araudi honetan aurreikusitako moduan eta baldin­tza orokorretan ekingo zaio sarearekiko loturari.

c)  Holako kasuetan, behin-behineko konponbide berezi horien jabeek derrigorrez eskatu behar dute udalaren obra lizen­tzia, sarearen hartunea egiteko eta behin-behineko instalazioa desegiteko.

d)    Partikularrak, lan horiek egin ondoren, instalazio berriaren hartunea har­tzeko eskatuko dio udal zerbi­tzuari.

e)    Zati hori hartu aurretik, zerbi­tzuko teknikari arduradunak TV ikusketa egingo du partikularraren kargura eta har­tze­kotan den instalazioa egoera onean dagoela ziurtatuko du, baita behin-behineko instalazioa egoki kendu dela ere.

f)    Aurreko pasartean aurreikusitakoaren ondorioetarako, saneamenduko azpiegiturarik gabeko zonaldeak iri­tziko dira, hartunea kokatu behar den inguru hartan kolektore sarerik ez dituzten zonaldeak.

g)    Era berean, toki batek nahikoa saneamendu azpiegiturarik ez duela iri­tziko da, hartunea kokatu behar den toki horretan isurketa eskaera berri bati eran­tzu­teko adinako garraio gaitasunik edo kotarik ez duen tokia.          

h)    Lezoko Udalak ez du izaera bereziko ­etxe instalazioetako isurkinak bere gain har­tzeko, garbi­tzeko eta sanea­tzeko obligaziorik, baldin eta Zerbi­tzuaren eta isurketen arazketa sistema partikularraren jabearen arteko akordiorik ez badago. Eta kasu honetan bi aldeen artean hitzar­tutakoari lotuko zaio eman beharreko zerbi­tzua, edo/eta, bestela, zerbi­tzu hori saneamenduari berez dagozkion zerbi­tzuak kobra­tzeko ordainetan ematen ez bada.

VII. ATALBURUA

KON­TSU­MOAREN KONTROLA

37. artikulua.    Neurgailuak.

a)    CTEn kasu bakoi­tze­rako ezarritakoaren kalterik gabe, horniketa ororen fakturaziorako oinarri gisa erabiliko diren kon­tsu­moen neurketa kontagailuen bidez egingo da, kon­tsu­moaren beraren berri emango duen bide bakarra izango dena, bestalde.

b)    Arau orokor gisa, bide publikora ematen duten eraikinen kasuan, kon­tsu­moaren neurketa honako era honetan egingo da:

c)    Kontagailu bakarra: Eraikinean edo finkan etxe­bizi­tza bakarra edo lokal bat dagoenean, obretarako behin-behineko horniketaren eta poligonoetan obrak gauza­tzen diren bitartean jarriko dira, barneko banaketa sareak Zerbi­tzuak har­tzen ez dituen bitartean egongo dira.

d)    Banakako kontagailu sorta: Etxe­bizi­tza edo lokal bat baino gehiago dagoen eraikinean derrigorrezkoa izango da bakoi­tza­ren­tzat neurgailu bat eta zerbi­tzu amankomunetarako behar diren gainon­tzeko guztiak jar­tzea. Gaur edo bihar gehiago jar­tzeko modua aurreikusi beharko da.

e)    Kontagailua edo kontagailuak eraikinaren jabe edo susta­tzaileak jarri behar ditu bere kontura.

f)    Nolanahi ere, Udalak barneko instalazioa hasten den puntuan kontagailu orokor bat jarri ahal izango du eta bere eginkizun bakarra instalazio horren barneko kon­tsumo osoa kontrola­tzea izango da. Kontagailu honek ematen dituen datuak ez dute ondoriorik izango fakturazioan eta barneko instalazioan izan daitekeen edozein arazo igar­tzeko erabiliko da. Hala, edozein ­matxura izanez gero berehala jakinaraziko ­litzaieke abonatutako per­tso­nei eta haiek dauden aka­tsak zuzen­tzeko obligazioa izango dute, beti ere Araudi honen 68. artikuluaren m atalean ezar­tzen den zazpi eguneko epearen barne.

g)    Jabe bat baino gehiago dagoen sektore edo par­tzela pribatu baterako hartune bakarra dagoen industrialdeetan Udalak agindu ahal izango du kontagailu orokor bat jar dadila partikularren par­tzela independentearen mugan. Kontagailu orokor horren eta kontagailu par­tzialen baturaren artean alderik badago kontagailu par­tzialen artean banatuko da.

h)    Zazpi eguneko epea igaro ondoren arazoak konpondu gabe badaude, aipatutako kontagailu orokorren alta jabekideen izenean egin behar da. Jabekideen Erkidegoari dagokio kontagailu orokorrean jasotako kon­tsu­moa ordain­tzea, Banakakoen batuketan ez dagoena, diferen­tzia hauek finkan izandako kon­tsu­moei baitagozkie. 

i)    Kontagailuaren edo kontagailuen neurriak eta ezaugarriak, erabili den sistema edozein delarik ere, Udalaren eskudun­tza izango da; eta hala abonatutako per­tso­nak, bere horniketa eskaeran egiten duen kon­tsu­moari dagokionean adierazitakoaren arabera eta CTEn xedatutakoaren arabera finkatuko dira ezaugarriak.

38. artikulua.    Neurgailuen ezaugarri teknikoak.           

Ur-kontagailuen ezaugarri teknikoak uztailaren 21eko 889/2006 EDn (2006ko azaroaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) xedatutakoarekin bat etorriko dira une oro, baita 2006ko azaroaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren ED horretako akats-zuzenketarekin ere, edota 2008ko ­otsailaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialean plazaratu zen urtarrilaren 31ko ITC/279/2008 Aginduarekin Edo eta aipatu araudi hauek ordezka­tzen dituzten lege edo arauekin bat.       

39. artikulua.    Kontagailu bakarra.

Babespen eta maniobra gil­tze­kin instalatuko da armairu baten barnean, edo CTEren bidez finkatutako neurrietako ganbera batean, Udalak homologatua. Lezoko Udalak homologatutakoa izango da eta helburu hori baino ez du izango. Eraikinaren beheko oinean kokatuko da, sarrerako atearen ondoan, eta fatxa­daren horman txer­tatuta edo hornitu nahi den jabe­tzako itxi­tura baten barnean kokatuko da. Nolanahi ere, sarrera zuzena izango du bide publikotik.

Inoiz, eta behar bezala zuritutako arrazoiak tarteko, kontagailu bakarra, haren maniobra gil­tzak eta erreten­tzio balbula lurpeko ganbara batean kokatu ahal izango dira, baina kaletik sarrera zuzena eta jabe­tza­ren fatxa­datik edo itxi­turatik ahalik eta gertuen egon beharko dute.

Kontagailuaren armairua edo itxi­tura iragazgai­tzak izango dira eta hustubidea, instala­tzen den hartuneak eman dezakeen ur emari gehienezkoa ebakua­tzeko adinako izango da eta estolderiara jai­tsiko zuzenean. Era berean, Udalak homologatutako ate eta sarrailak izango ditu.

40. artikulua.    Banakako kontagailu bateria.

Banakako kontagailu bateriak helburu hori bakarrik izango duten lokaletan edo armairutan instalatuko dira. Eraikinaren beheko oinean, erabilera amankomuneko zonan kokatuko dira eta ataritik sarbide zuzena izango dute.        

Kontagailuak bil­tzeko bateriak ofizialki onartutako eta homologatutako mota eta modelokoak izango dira.

Gainleiho bakoi­tza­ren oinarrian eta banakako kontagailuen bateriaren lotunean bertan, ura banaketa sarera itzul­tzea erago­tziko duen balbula bat instalatuko da.      

Bateriak jasoko dituen lokalen eta armairuen baldin­tzak I.eranskinean jaso­tzen dira, 3.2. puntuan.

41. artikulua.    Kontagailuaren jabe­tza.

Kontagailuak hasiera batez eraikineko jabe edo susta­tzaileek jarriko dituzte beren kontura.

Kontagailuak homologa­tzeko zehaztapenak 38. artikuluan jaso dira.

Kontagailuaren lehen ordainagiria ordaindu ondoren, kontagailua Udalaren jabe­tza­koa izango da.

Abonatuari dagokio neur­tze eta kontrola­tzeko ekipoak (kontadore eta irrati moduloak) zain­tzeko ardura, eta Lezoko Udalari, ekipoak era egokian manten­tzea eta maneia­tzea, baita betebehar horietatik eratorri daitezkeen ondorioei eran­tzu­tea ere.

Izozte edo suteen ondorioz kalteak gerta­tzen direnean kontadorea edo irrati moduloa desager­tzen bada ere, abonatuaren konturako izango dira ordezka­tze-gastuak.

42. artikulua.    Egiaztapena egiteko derrigorrezkotasuna.

Araudi hau indarrean sar­tzen den egunetik aurrera, derrigorrezkoa izango da inolako salbuespenik gabe, uraren kon­tsu­moaren fakturaketa egiteko oinarri gisa erabiliko diren eta instala­tzen diren kontagailuen eta neurgailuen egiaztapena eta zigilaketa egitea.

Ondorengo egoerak ematen direnean, Industria, Merkatari­tza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordekari­tzak agindutako erakunde eskuduna arduratuko da, bere laborategi ofizial edo baimenduaren bidez, aparatuak egiazta­tzeaz eta zigila­tzeaz:

1.Aparailuen fun­tzionamendu arruntean eraginik izan dezakeen edozein konponketa lana egin edo zigilua hau­tsi behar izan denean.

2.Abonatutako per­tso­nek, Udalak edo Administrazio Publikoko edozein organo eskudunek eska­tzen dutenean.  

3.    Horniduraren titulartasun aldaketetan.

Aparailuak arauz ezarritako baldin­tzak beteko ez balitu konpondu eta egiaztatua izan beharko da berriro.

Egiaztapenak laborategi ofizial edo baimendutako batean egin beharko dira; nolanahi ere, kontagailua dagoen tokian ere egingo ahal izango da, Udalaren iri­tziz, egiaztapena laborategian egiten den eran eta aparailu eramangarriekin egin daitekeenean.

43. artikulua.    Zigilaketa ofiziala.

Laborategi ofizialak edo baimendutakoak egiaztapenik egin dizkien kontagailuak edo aparailu guztiak zigilatuko ditu.       

Egiaztapenaren ondoren jarritako zigilu ofizialak berma­tzen ditu:

1.    Kontagailua edo neurgailua onartutako sistema batekoa dela.

2.    Erregulartartasun baten barne fun­tziona­tzen duela.

Lehen instalazioko kontagailu berrietan, egiaztapen data gisa, laborategiak jatorrizko egiaztapen markarik daukan egiazta­tzen dueneko data jasoko da. Data horretatik aurrera hasiko da konta­tzen kontagailuaren bizi­tza Araudi honetan aurreikusitako ondorioetarako.

Abonatutako per­tso­naren betebeharrak izango dira kontagailua edo neurgailua eta urrutitik irakur­tzeko modulua edo ekipoa zain­tzea eta egoera onean eduki­tzea eta manten­tzea, baita kontagailuen zigiluei eta etiketei dagokionez ere. Obligazio hau ez bete­tze­tik erator daitekeen eran­tzu­kizuna horniketaren titular gisa ageri den per­tsona abonatuarena izango da.        


44. artikulua.    Kontagailuen aldian aldiko berriztapena.

Berriztapenaren helburua da kon­tsu­moen edukiera, onartutako toleran­tzien barne, berma­tzea eta parkea osa­tzen duten kontagailuak fun­tzionamendu egoera onean eduki­tzea.

Helburu hau bete­tzeko, ur ­hotzeko kontagailuek modeloaren onarpenerako eta jatorrizko egiaztapenerako kontrol metrologikoa pasa beharko dute; eta kontrol hau, ekainaren 10eko 597/1998 Errege Dekretuan, CEE Kontrol Metrologikoa onar­tzen duenean, edo, kasua balitz, Estatuko Administrazioak egiten duen kontrol metrologikoa zehazten duen irailaren 11ko 1.616/1985 Errege Dekretuan eta arau hauek gara­tzen dituzten erregelamenduetan xeda­tzen direnaren arabera egin beharko da.        Edo eta aipatu araudi hauek ordezka­tzen dituzten lege edo arauekin bat.

Ezaugarri metrologiko, teknologiko, inskripzio, marka eta jatorrizko egiaztapenari dagokionean aipatutako araudian ezarritakoari lotuko zaio.

Kontagailuen bizi­tza erabilgarriaren epea instalatu zenetik 17 urtetakoa izango da, epe hau igaro ondoren aldatu egin beharko delarik derrigorrez.

45. artikulua.    Laborategi ofizialak.

Laborategi ofizialak dira Eusko Jaurlari­tzak, ur horniketan erabil­tzen diren kontagailuen eta neurgailuen probaketa, egiaztapen eta kontrolerako instalatuta dituenak. 

46. artikulua.    Laborategi baimenduak.

Laborategi ofizial horietatik aparte bestelako laborategiak ere ireki ahal izango dira helburu eta ondorio berdinekin; baina beti ere, dagokion Administrazioak emandako baimena izan beharko dute. Era berean, Administrazio hauek baimenak emateko eta aipatutako laborategien fun­tzionamendua zuzenduko dituzten arauak emango dituzte.

47. artikulua.    Kontagailuen desmuntaia.

Kontagailuaren edo neurgailuaren konexioa eta deskonexioa Udalak edo baimendutako per­tsona batek egin beharko du, instalazioaren zigilaketa egin beharko duelarik. Era berean, berau izango da ustiapena dela-eta, zigilaketa ken­tzeko baimena izango duen bakarra.

Kontagailuak edo neurgailuak desmuntatu ahal izango dira ondorengo arrazoi hauek ematen direnean:

Industria, Merkatari­tza eta Turismo Ordezkari­tza­ren Ebazpenak horrela erabaki­tzen duenean.

Horniketa kontratua iraungi­tzen denean.

Neurgailuan matxu­rarik izanez gero.

Aldian aldiko berrikuspenen ondorioz, beti ere Araudi honetan ezar­tzen denaren arabera.

Kon­tsu­moen erregimenean izan daitezkeen aldaketengatik, hau da, instalatutako aparailuaren gaitasun teorikoa, goitik zein behetik, gaindi­tzen denean.

Udalaren iri­tziz, kontagailuaren edo neurgailuaren fun­tzionamendua zuzena ez dela erakusten duten aztarna garbiak daudenean. Kasu honetan, abonatutako per­tso­nari jakinarazi ondoren, desmuntatu egingo da eta haren ordez, bide ofizialari jarraiki egiaztatu den beste bat jarriko da. Eta, bide batez, aurrekoaren ordez instalatutako aparailuak erregistra­tzen dituen kon­tsu­moak izango dira likidaziorako erabiliko direnak.

Udalak baimendurik, kontagailuak maneiatu eta zigiluak jarri zein ken ditza­keten per­tso­nek, Gipuzkoako Industria, Merkatari­tza eta Turismo Lurralde Ordezkari­tzak luzatutako instala­tzaile baimena beharko dute eta, era berean, indarrean dagoen Zurgin Instala­tzaile Karnetaren jabe diren langileak beharko ditu.

— Kontagailuak alda­tzeko prozedurak arrazoiaren arabera.    

1.    Aldaketa matxu­ragatik.

Udalak kontagailu bat matxu­ratuta dagoela soma­tzen duenean, aldatu egingo da Lezoko Udalaren jabe­tza­koa bada eta, bestela, abonatutako per­tso­nari jakinaraziko zaio berak, bere kontura, gehineko 30 eguneko eparen barruan, konpon edo alda dezan.

Epe hori bete­tzen denean eta kontagailua aldatu gabe badago, Udalak aldatuko du, eta jabeak aldaketa gastuak bere gain hartuko ditu.

— Kontagailuaren jabeak matxu­ratutako kontagailua konpon­tzea erabakiko balu honako pauso hauek eman beharko ditu: Lehenik, dagoen kontagailua desmuntatuko da, ondoren, behin behineko kontagailu bat jarriko, gero, matxu­ratutako kontagailua konpondu eta egiaztatu beharko da eta, azkenik, behin behineko kontagailua desmuntatu ondoren, konpondutakoa jarriko da edo berri bat, egiaztapen probak gaindituko ez balitu.

Konpondutako kontagailuak egiaztapen probak gaindituko balitu, Udalak kontagailu berdina jarriko du, eta igorriko duen fakturan kontagailuaren bi desmuntaia/muntaia lan, konponketa eta egiaztapenaren kon­tzep­tuak jasoko ditu.

Konpondutako kontagailuak egiaztapena gaindituko ez balu, ordea, Udalak kontagailu berria jarriko du, eta igorriko duen fakturan bi desmuntaia/muntaia lan, konponketa, egiaztapena eta kontagailu berriaren kon­tzep­tuak jasoko ditu.

— Jabeak, indarrean dauden prezioak kontuan izanik, kontagailua ordezka­tzea hobe baderi­tzo, egin beharreko lana izango da kontagailu zaharra desmunta­tzea eta ordezkatuko duena instala­tzea.

Kasu honetan Lezoko Udalak igorriko duen fakturan, kontagailuaren desmuntaia/muntaia lana eta kontagailu berriaren kon­tzep­tuak jasoko dira.

2.    Aldian aldiko berrikuspenaren ondorioz aldatu behar direnean, Udalak egingo du eta aldaketa gastuak bere gain hartuko ditu.

Udalaren jabe­tzako kontagailuak instalatu eta 10 urte igaro ondoren aldatuko dira.

48. artikulua.    Kokaeraren aldaketa.

Kontagailuak edo neurgailuak kokatuko diren oinarrizko instalazioa instala­tzaile baimendu batek egin behar du, eta higiezinaren titularraren kontura eta kargura egingo da; beti ere, arauz ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituen kokagune batetan egin beharko delarik.

Kontagailuaren edo neurgailuaren kokapenean edozein aldaketa egiteko, horniketa atxi­kituta duen esparruaren edo jabe­tza­ren barne, aldaketa egitea bul­tzatu duen aldearen kargura izango da, beti. Alabaina, abonatutako per­tso­naren kargura izango dira, ondoren zehazten diren arrazoiengatik egiten diren kontagailuen kokaguneen aldaketak:         

a)  Kontagailuaren instalazioa egin eta gerora, abonatutako per­tso­nak egiten dituen erreforma obrengatik eratorri eta irakurketa, berrikuspena edo aldaketa eragozten denean.

b)  Kontagailuaren instalazioak Araudi honetan jaso­tzen diren betebeharrei eran­tzu­ten ez dionean eta horniketaren titularitatean aldaketarik dagoenean.

49. artikulua.    Kontagailua maneia­tzea.

Abonatutako per­tso­nak edo erabil­tzaileak ezingo du inoiz maneiatu kontagailua edo neurgailua, ez eta desbideraketak eta hartuneak egin aparailuaren aurretik, Udalaren baimen espresik gabe.

50. artikulua.    Jakinarazpena abonatutako per­tso­nari.

Udalak aldez aurretik jakinarazi beharko dio abonatutako per­tso­nari, neurgailuen konexioa edo deskonexioa egin behar denean.

Udalak abonatutako per­tso­nari ida­tziz jakinarazi beharko dio neurgailuaren mota eta fabrika-zenbakia eta hasierako irakurketa.

51. artikulua.    Egiaztapenagatiko likidazioa.

Neurgailuetan egin beharreko edonolako probak Udalak egoki irizten duen guztietan edo abonatutako per­tso­nak berak eska­tzen duen bakoi­tzean egin beharko dira. Alabaina, proba hori abonatutako per­tso­nak eskatuta egingo balitz, eta neurgailua fun­tzionamendu egoera onean dagoela egiazta­tzen bada, zerbi­tzu honengatik sortutako gastuak eska­tzailearen kontura ordainduko dira.

Neurgailua fun­tzionamendu egoera onean dagoela iri­tziko da, neurketaren erroreak, izango balira, indarrean dagoen araudiak onar­tzen dituen tarteen barne badaude.  

Neurgailuaren egiaztapenaren ondorioz fun­tzionamendu okerra egiaztatuko balitz, Udalak dagokion likidazioa egingo du.

Egiaztapenaren ondorioz kontagailuak baimendutako errore positibo gehienezkotik gora fun­tziona­tzen duela egiaztatuko balitz, ­itzuli beharreko kopurua zehazteari ekingo zaio; beti ere, kon­tsumo erreala kontuan izanik eta likidazioa atze­ratu behar den hilabete horietan indarrean zeuden tarifen arabera.

Aurreko pasartean zehazten den denbora, kontagailua instalatu zen garaitik aurrera edo egin zen azkeneko egiaztapenaren datatik aurrera, markaketan errorea egiaztatu den egunera bitarte igarotako denbora izango da. Eta inoiz ez da sei hilabetetik gorakoa izango.

Kontagailuak emari desberdinekin oker fun­tziona­tzen duela egiazta­tzen bada, Udalak ­itzuli beharreko kopuruaren likidazioa, hala balegokio, aurreko pasartean finkatutako denbora horretara luzatuz egingo da; eta denbora horretan, kontagailu berria jarri eta hurrengo laurogeita hamar egunetan izandako kon­tsumo bera izan dela iri­tziko da.

Egiaztapen prozesuak irauten duen bitartean aparailu bat iruzur egiteko xedez maneiatu dela egiaztatuko balitz, egiazta­tzaileak dagokion akta, Araudi honetako 87 artikuluan ezar­tzen diren ondorioetarako, jasoko du.

52. artikulua.    Aldaketa.

Konponketarik behar duelako, aldiko berrikun­tza eta/edo egiaztapenaren ondorioz, kontagailu edo neurgailu bat instalaziotik kendu behar denean eta berria berehala jarri ezin denean, haren ordez behin behineko kontagailu edo neurgailu bat, egiaztapen probak pasa dituena, jarriko da eta bera izango da kon­tsu­moa kontrolatuko duena.

Instala­tzen den kontagailu edo neurgailu hau, beti, Udalaren jabe­tza­koa izango da. Alabaina, zaharraren ordez jar­tzen den kontagailua abonatutako per­tso­naren jabe­tza­koa den kasuetan, eta konponketaren, aldiko berriztapenaren eta/edo egiaztapenaren ondoren erabilgarria dela irizten bada eta abonatutako per­tso­nak bere instalazioan erabil­tzen jarraitu nahi badu, berriro instalatuko dio Udalak eta abonatutako per­tso­naren kargura izango dira gastuak; eta bere baliagarritasun aldia edo bizi­tza amaitu bitartean egongo da bertan.

53. artikulua.    Gastuak.

Oro har, kontagailuen edo neurgailuetan egiten diren egiaztapenen edo konponketen ondorioz sor­tzen diren gastuak aparailu horien jabearen kontura ordainduko dira.

Egiaztapena alde baten eskaerari eran­tzu­nez egiten denean, haren ondorioz kon­tzeptu guztietan sor­tzen diren gastuak eska­tzailearen kontura ordainduko dira, beti ere, aparailuaren fun­tzionamendu okerra erakusten ez duen bitartean eta errorea beste aldearen aldekoa denean.

VIII. ATALBURUA

URAREN HORNIKETARAKO BALDIN­TZAK

54. artikulua.    Horniketaren izaera.

Urari ematen zaion erabileraren arabera, horniketaren izaera honako hauetan sailkatuko da:

a)  Etxeko erabilerako kon­tsu­moa, lurzoru urbanoan eta landa lurzoruan.

­Etxeko erabilerako kon­tsumo bereiziak.

­Etxeko erabilerako kon­tsu­moak bizilagunen komunitateetan eta kontagailu orokor batek neurturikoak.

b)  ­Etxeko erabilerarik ez duen kon­tsu­moa.

Merkatari­tza jarduera eta garaje erabilerako kon­tsu­moak.

Nekazal eta abel­tzain jardueretarako kon­tsu­moak.

Ostalari­tza, zerbi­tzu, zundaketa eta industria jarduerako erabilerako kon­tsu­moak.

Obrak egiteko kon­tsu­moak.

Finka partikularretako ureztaketa eta igerileku erabilerako kon­tsu­moak.

Udalaren eta bere erakunde autonomoen erabilerako kon­tsu­moak.

Erabilerako kon­tsu­moak irakaskun­tza arautuko ikaste­txe­etan, ospitaleetan, hirugarren adinekoen­tzako egoi­tze­tan, kuarteletan eta bestelako ­antzeko ostatu kolektiboetan.

Suteei aurre egiteko kon­tsu­moa.

­Etxeko erabilerako kon­tsumo bereizia izango da lehen erabilerako Lizen­tzia behar eta egoi­tza erabilera duten etxe­bizi­tze­tan edo eremuetan izaten den kon­tsu­moa.    

Aurreko pasartean aipatutako etxe­bizi­tza edo esparru batean egoi­tza erabilera eta jarduera bat aldi berean buru­tzen direnean, horniketa osoa jardueraren erabilerarako dela iri­tziko da.

­Etxeko erabilerako kon­tsu­moak bizilagunen komunitateetan eta kontagailu orokor batek neurturiko­tzat iri­tziko dira, lehen erabilerako Lizen­tzia behar eta egoi­tza erabilera duten etxe­bizi­tze­tan edo eremuetan izaten den kon­tsu­moak, beti ere, abonatutako per­tsona etxe­bizi­tza bat baino gehiagoko finkaren jabea edo Jabekide-Elkargoa denean abonatutakoa.

Merkatari­tza-erabilerako horniketa­tzat joko dira negozio-lokaletako horniketak, baldin eta lokal horiek jarduteko edo ireki­tzeko lizen­tziaren jabeak badira eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman beharrekoak badira jardun ahal izateko. Merkatari­tza-erabilerako horniketa­tzat joko dira, halaber, herri-administrazioei eta horien erakundeei egiten zaizkien horniketak, duten erabileragatik bestelako erabileretan sar­tzen ez badira, eta beren jarduerak merkatari­tza-lokaletan edo etxe­bizi­tzak izateko diren lokaletan –ordenamenduak lokal horietan jarduerak gara­tzeko baimena ematen badu– garatu edo ez. Izaera hori emango zaizkie, berebat, garaje partikular, trasteleku eta oro har inolako jarduerarik ez duten lokalei ere.

Ostalari­tza-, zerbi­tzu- eta industria-erabilerako horniketa­tzat joko dira, ostalari­tza-, zerbi­tzu- eta industria-lokalak horni­tzeko direnak, baldin eta jarduera horretarako jarduteko edo ireki­tzeko lizen­tziaren jabeak badira, eta jardun ahal izateko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman behar bada.      

Obrak buru­tzeko horniketaren izaera izango dute eraikun­tza edo erreforma beharrei eta zunaketei eta, azken batean, edozein obra buru­tzeko behar den horniketari eran­tzu­teko izango diren kon­tsu­moek. Horniketa hauek baimenduko dira, hala ere, denbora jakin baterako eta prekarioan, beti ere herritarren behar orokorren baldin­tza­pean.

Alabaina, eraikun­tza amaituta egon arren, dagozkien lizen­tziak (lehen erabilerakoak, jarduerakoak edo ireki­tze­koak) oraindik lortu ez badituzte, eraikun­tza­ren obrarako horniketa­tzat joko dira harik eta dagozkien lizen­tzia horiek lortu arte.       

Finka partikularretan ureztaketa eta igerilekuen erabilerako horniketaren izaera izango dute erabilera hori edozein finka partikularrean ematen denean, bertan etxe­bizi­tza bat edo mul­tzo­rik, industriarik eta abarrik dagoen edo ez begiratu gabe.

Suteen aurkako horniketaren izaera izango dute, helburu horrekin kontrata­tzen diren ur horniketak.

Aurrez aipatutako horniketa mota horietako edozein horniketa berezia baimendu ahal izango da, noizbehinkako edo behin-behineko izaera duen ezein beharri eran­tzun behar zaionean.

Nolanahi ere, horniketa hauek Udalak eska­tzen den puntu horretan dauzkan instalazioek ematen dituzten aukeren eta hiritarren behar orokorren menpe egongo dira. Nolanahi ere, emakida prekarioan eta denbora jakinerako izango da.           


55. artikulua.    Horniketa desberdinak.

Nolanahi ere, eraikin bakoi­tzean egon daitezkeen merkatari­tza edo negozio lokalek beren horniketa independentea izan beharko dute.

56. artikulua.    Suteen aurkako zerbi­tzuaren horniketa.

Eraikinen barneko suteen aurkako instalazioek, eraikinen xedea edo erabilera edozein izanik ere, erabilera hori bakarrik izango duen ur horniketa berezia izan behar dute. Eta ondorio guztietarako, Araudi honetan horniketa arrunteko instalazioetarako agin­tzen diren baldin­tzak bete beharko dituzte, ondorengo irizpideen arabera:

1.    Instalazio berezituak izatea: Suteen aurkako instalazioak beste edozein erabilera duten instalazioetatik berezituak izango dira eta berauetatik ezingo da beste erabilerarik izan dezakeen desbideraketarik egin.

Era berean, eta Udalaren baimen espresik gabe, debekaturik dago urik har­tzea instalazio hauetako edozein elementutik, suteen kasuan izan ezik.

Suteen aurkako araudi bereziak abonatutako per­tso­naren jabe­tzako barneko instalazioan Udalak berma­tzen ez duen presiorik exiji­tzen duenean, abonatutako per­tso­naren eran­tzu­kizuna izango da, lehen aipatutako araudi berezi hori bete­tzera eramango duen presioa handi­tzeko gailuak jar­tzea eta haiek artapen lana egitea.

Suteen aurkako hartunen bidez kon­tsu­mitutako ura fakturatu egingo da. Eta horretarako kontagailu bat jarri beharko da, bestelako edozein horniketetarako jar­tzen direnen ezaugarri berekoak.

2.    Horniketaren kontratazioa: Banaketako sare publikoari suteen aurkako horniketarako hartune bat ­lotzeko, aldez aurretik, Udalaren eta abonatutako per­tso­naren arteko horniketa kontratua sinatu beharko da.

Kontratu hauek horniketa arruntetarako kontratuen izapideketa eta izaera bera izango dute; eta horrenbestez, arauz ezarritako manamendu berak bete beharko dituzte.

IX. ATALBURUA

HORNIKETAREN EMAKIDA ETA KONTRATAZIOA

57. artikulua.    Horniketa eskaera.

Horniketa kontratatu aurretik, interesaturik dagoen per­tso­nak horniketa eskaera egiteko inprimakia aurkeztu beharko du Udaleko erregistroan.

Eskaera orrian eska­tzailearen izena, eskatutako urari eman nahi zaion erabilera, finkaren xedea eta, bide batez, horniketaren ezaugarriak eta baldin­tzak egokiro defini­tzeko eta zerbi­tzuaren ordainetan dagozkion tarifak aplika­tzeko, beharrezko izan daitezkeen gainon­tzeko ingurumarien berri eman behar du. Inprimaki horretan jakinarazi beharko da jakinarazpenak igor­tzeko helbidea, beti ere, hornidura izango duen gunea ez den kasuetan.

Aurrez arautu eta horniketaren inprimakian agerrarazten diren datu guztiak zuzenak izatea eska­tzailearen eran­tzu­kizuna izango da eta aipatutako horniketa arau­tzeko oinarri gisa erabiliko dira.

Horniketa eskaerarekin batera, interesaturik dagoen per­tso­nak ondorengo dokumentazioa eran­tsiko du:

— Instala­tzailearen buletina, Industria, Merkatari­tza eta Turismo Ordezkari­tzak ikus-one­tsia.

— Jabe­tza eskritura eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordain-agiria.

— Kontrata­tzailearen nortasuna egiazta­tzen duen agiria.

— Zorraren eraketa-dokumentua, aipameneko horniketako instalazioengatik zor hori ezarri beharreko­tzat ­jotzen denean.           

— Horniketa etxe­bizi­tza­rako bada, lehen okupazioko lizen­tzia ere ekarri behar da.

— Horniketa merkatari­tza-, zerbi­tzu-, garaje-, edo industria-lokaletarako bada, edo nekazal eta abel­tzai­tza jardueretarako bada honako dokumentuak ekarri behar dira:

— Ireki­tzeko lizen­tzia edo jarduera hasi denaren aurretiazko jakinarazpena.

— Behar balitz Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren egiaztagiria.

58. artikulua.    Kontratazioa.

Horniketa eskaera egin ondoren, Udalak, hamabost lanegunetako gehienezko epearen barne, horniketa gauza­tzeko baldin­tza tekniko eta ekonomikoen gaineko azterketa jakinaraziko dio eska­tzaileari ida­tziz. Sarearekiko lotua egiteko eskubidea emateagatik ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa ere jakinaraziko zaio.

Eska­tzaileak, behin baldin­tza tekniko eta ekonomikoen jakinarazpena jaso ondoren, hogeita hamar egunetako epea izango du kontratua sina­tzeko. Epe hori kontratua sinatu gabe igaroko balitz, eskaerak bere indarra galduko du Udalaren­tzako inolako obligaziorik sortu gabe.

Nolanahi ere, horniketa kontratu edo poliza horrek ez du indarrik izango, eska­tzaileak, Araudi honetan xedatutakoarekin bat, konpondu edo bete behar dituen obligazio ekonomiko, tekniko eta administratiboak bete­tzen ez dituen bitartean.      

Behin eska­tzaileak eskubideak ordaindu eta dagozkion betebeharrak bete ondoren, Lezoko Udalak instalazioa eta horniketa mar­txan jar­tzeko obligazioa dauka, beti ere, kontratazioa eta ordainketa egindako datatik hamabost laneguneko epearen barne.

Nolanahi ere, lanak buru­tzeko behar diren baimenak lor­tzean atze­rapenak izango balira, aurreko pasartean finkatutako epea ete­tzea ekarriko du. Eta atze­rapen horren berri emango dio ida­tziz Lezoko Udalak eska­tzaileari.    

59. artikulua.    Kontratua uka­tzeko arrazoiak.

Uraren horniketaren emakidarako ahalmena, indarrean dauden arauen arabera, Udalari dagokio.          

Udalak horniketaren kontratazioa uka dezake, ondorengo kasu hauetan:

1.    Horniketa eska­tzen duen per­tso­nak edo entitateak, uraren horniketaren kontratazioari buruz indarrean dauden xedapenen arabera eta baimendutako eredu batean luzatutako kontratua sina­tze­ari uko egiten dionean, edo legez ezarritako dokumentazioa aurkezten ez duenean edo, azkenik, dagozkion ordainketak egiten ez dituenean.

2.    Eska­tzaile horren instalazioan, eta Udalaren iri­tziz, behin egiaztatu ondoren, indarrean dagoen araudiak izaera orokorrez ezar­tzen dituen manamenduak bete­tzen ez direnean. Kasu honetan, Lezoko Udalak aurkitutako hutsu­neak adieraziko dizkio eska­tzaileari zuzen ­ditzan.

3.    Uraren horniketarako hartunerik ez duenean edo isurketen eta euri uren hustuketarako.    

4.    Horniketaren eska­tzaileak, aurrez, uraren horniketaren zenbatekoa ordain­tze­ari ­utzi diola egiazta­tzen denean, nahiz eta horniketarako eskubidea eduki­tzeko betekizunak bete, Udalari uraren zerbi­tzuagatik diru kantitateren bat zor badiote, horniketa hori ukatuko zaie zenbateko hori kitatu arte, eta gainera horrela jardun beharrak eragin ditza­keen errekargu eta gastuei eran­tzun beharko die.

5.    Horniketa eska­tzen den lokalerako, aurretik eta indarrean dagoen beste horniketa kontratu bat dagoenean.

6.    Horniketaren eska­tzaileak legozkiokeen hirugarren per­tso­nen baimenik lortu dituela zehaztasunez egiazta­tzen ez duenean, edo/eta, kasua balitz, eskatutako zerbi­tzuak emateko gauzatu beharreko obrak eta instalazioak egiteko beharrezko zortasunak, erregistroan inskribaturik, ezarri ez dituenean.           

60. artikulua.    Horniketa kontratua.

Udalaren eta abonatutako per­tso­naren arteko erlazioa horniketa kontratuak edo ordainketa polizak arautuko dute.         

Horniketa kontratua izango da, zerbi­tzuaren emakida legeztatuko duen agiri bakarra eta, Araudi honetan ezarritako baldin­tzaz gainera, Lezoko Udalaren eta abonatutako per­tso­naren arteko harremanak arautuko dira. Une honetan zorpe­tzen dira udal sarearekiko lotura eskubideak. Eskubide horiek tasa arau­tzen duen ordenan­tza fiskalean kuantifikatuko dira.

Aipatutako kontratu hori ida­tziz eta ale bikoi­tzean jasoko da; eta ale bat, behar bezala beterik, abonatutako per­tso­nari emango zaio, bertan, ­gutxienez, ondorengo datu hauek jaso beharko direlarik:

a)    Entitate horni­tzailearen identifikazioa:

Lezoko Udala.

b)    Abonatuaren identifikazioa:

Izen-deiturak edo egoi­tza soziala.

NAN edo IFK.

Helbidea (hornitutako higiezinaren helbide bera ez bada).

Helbidera­tze agindua.

c)    Hornikun­tza­ren datuak:

Hornikun­tza mota.

Jarduera (Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren epigrafea).

Jarduera/irekiera lizen­tziaren titularra eta eguna.

Aurreko jarduera.

d)    Hornitutako finkaren datuak:

Helbidea.

Etxe­bizi­tza, letra, eskailera.

Etxe­bizi­tza kopurua, guztira.

Ondasun Higiezinen gaineko zergaren errezibo zk.

e)    Aurreko instalazioaren ezaugarriak.

Baimendutako instala­tzailearen buletinaren erreferen­tzia.

f)    Horniketaren ezaugarriak:

Tarifa.

Hartunearen diametroa.

Kontratatutako emaria, eskariaren arabera.

g)    Neurgailua:

Mota.

Fabrikazio zenbakia.

Kalibrea, milimetrotan emana.

h)    Baldin­tza ekonomikoak.

Hartune eskubideak.

i)    Baldin­tza bereziak:

Kontagailuen kokapena.

Kontratuaren argibideak.

j)    Kontratua sina­tzen den tokia eta eguna.

k)    Aldeen sinadurak.

61. artikulua.    Sinatu beharreko kontratuak.

Kontratuak horniketa mota bakoi­tza­ren­tzako ezarriko dira eta, horrenbestez, tarifa edo baldin­tza bereziak aplikatu behar diren kasu haietarako, kontratu desberdinak sinatu beharko dira derrigorrez.

62. artikulua.    Kontratuaren sina­tzaileak.

Horniketa kontratua Udalak eta hornitu behar den etxe­bizi­tza­ren, lokalaren edo industriaren erabilera eskubidearen titularrak, edo hura ordezka­tzen duen per­tso­nak sinatuko dute.

63. artikulua.    Abonatutako per­tso­nen toki-aldaketa eta aldaketa.

­Etxez alda­tzean eta lokala kontratua sinatu zuen beste per­tsona batek okupa­tzeak beste kontratu berri bat sina­tzea dakar berez, edo/eta kasua balitz, aurrekoaren subrogazioa egitea; baina beti ere, Araudi honetan ezarritako betebeharrak bete­tzen badira.

Jite orokorrez, abonatuak ezingo dizkio bere eskubideak beste inori ­utzi, ez eta Zerbi­tzuarekin dauzkan eran­tzu­kizunei ­itzuri ere. Alabaina, Zerbi­tzuarekin dauzkan betebehar ekonomikoak eguneratuta badauzka, bere poliza lokal hori hartuko duen beste norbaiti aldatu ahal izango dio, betiere kontratuko baldin­tza berberak gordez.

Abonatuak ida­tziz jakinaraziko dio Udalari egindako aldaketa.

Zerbi­tzuak, jakinarazpena jaso eta abonatu berriak betebehar formal eta ekonomikoak bete ondoren, kontratu berria egingo du abonatu berriaren izenean. Abonatu beriak zerbi­tzu horiek kontrata­tzeko behar diren dokumentu eta baimenak ekarri behar ditu; era berean, Udalean jarduera ekonomikoaren titulartasuna alda­tzeko tramiteak egiten ari dela egiazta­tzeko dokumentuak ere ekarri behar ditu.    

64. artikulua.    Subrogazioa.

Ordainketa polizaren titularra hilko balitz, polizaren eskubide eta betebeharren subrogazioa egin ahal izango da, beti ere, herio­tza­ren dataren aurretik, ­gutxienez bi urteko epean, ohiko etxe­bizi­tzan elkarrekin bizi zitezkeen bere ezkontide, izatezko bikote, ondorengo, seme-alaba­tzako oso, aurreko eta anai-arreben artean. Nolanahi ere, elkarrekin bi urtetan bizi­tzeko betebehar hori ez da bete­tzea derrigorrezkoa izango, zenduaren guraso-agintepean egon zitezkeenen­tzat ez eta ezkontidearen­tzat ere.

Era berean, beste oinordeko legatudun batengan ere subroga daitezke eskubideak eta betebeharrak, beti ere hornidura egiten den etxe­bizi­tza­ren edo lokalaren jabe­tza edo eskubidea bere­tzat har­tzen badu.

Entitate juridikoen kasuan, subroga­tzen duenak edo eskubideetan eta betebeharretan hura ordezkatuko duenak, gauza bera egin dezake ordainketa polizari dagokionean, baina, Lezoko Udalen beharrezko liratekeen baimen administratibo guztiak aurkeztearen baldin­tza­pean.

Subrogaziorako epea, gertaera izan eta hamabi hilabetekoa izango da.

65. artikulua.    Kontratuaren xedea eta irismena.

Horniketa kontratuak etxe­bizi­tza, lokal, industria edo unitate bereizitua osa­tzen duen obra bakoi­tzeko sinatuko dira.        

Horniketa bakoi­tza eman zeneko helburuei atxi­kita geratuko da; beraz, debekatuta dago beste helbururekin erabil­tzea edo bere irismena alda­tzea. Horrelakorik egin nahiko balitz, eskaera berri bat egin eta, kasua balitz, legokiokeen kontratu berria sinatu beharko da.

66. artikulua.    Gordailu­tzak.

Iraupen labur edo aldi bateko zerbi­tzuetan, betiere hiru hiletik beherakoetan, behin-behineko zenbateko bat gordailu­tzeko eskatuko da kontratua egiterakoan, eta hori kontagailuaren kalibre eta aurreikusitako erabilera-orduen arabera kalkulatutako da aurretiaz. Gerora egingo da behin betiko likidazioa, benetako kon­tsu­moaren arabera.

67. artikulua.    Kontratuaren iraupena.

Horniketa kontratuaren iraupena behin betikoa izango da, bestelako eperik finka­tzen duen erabaki espresik izan ezean. Alabaina, abonatutako per­tso­nak edozein garaitan erabaki dezake kontratuaren iraungipena, nahiz eta horretarako, erabakiaren berri Udalari eman beharko dion hilabeteko aurrerapenarekin.

Obretarako horniketa, eremu mugikorretako aldian aldiko ikuskizunetarako eta, oro har, noizbehinkako jardueratarako denean, kontratuan espreski zehaztuko den denbora jakin horretarako kontratatuko da.

Denbora jakinerako kontratuak luzatu ahal izango dira horniketaren titularrak eskatuz gero, baina arrazoi zurigarriak izanik Udalak baimen espresua ematen badu.

68. artikulua.    Horniketa ete­tzeko arrazoiak.

Udalak, indarrean dagoen legediak babes diezaizkiokeen izaera zibil edo administratiboko akzioei ekitearen kalterik gabe, abonatutako per­tso­nen horniketa eten ahal izango du ondorengo kasu hauetan:

a)  Ur-horniketa eta saneamenduari dagokion tasaren ondoz ondoko hiru ordainagiri ordain­tzen ez direnean, edo Udalak emandako edozein zerbi­tzuri dagozkion zenbatekoen zor­tza­pen-datatik konta­tzen hasita, abonatuak hiru hileko epearen barruan ordain­tzen ez dituenean.

b)  Bere izenean horniketa izateko tartean kontratu ida­tzi­rik ez dagoenean eta Udalaren errekerimenduari jaramonik egin gabe kontratua sina­tze­ari uko egiten dionean.

c)  Iruzurrik egin edo iruzurrean berrerori dela egiaztatu ondoren egiten zaion likidaziotik eratorritako kopuruak, jakinarazpenaren datatik aurrera hurrengo hamabost lanegunetan, ordain­tzen ez direnean.

d)  Abonatutako per­tso­nak horni­tzen zaion urari, kontratu duen helburu eta erabilera desberdina ematen dion kasu guztietan.

e)  Abonatutako per­tso­nak uraren horniketarako bere instalazioan, eta horniketa kontratuan jasotako beste finka, lokal edo etxe­bizi­tze­tarako desbideraketak egiten eta egitea uzten duenean.

f)  Udaleko per­tso­nalak horniketako sareetan kontraturik gabeko ur kon­tsu­moak egiazta­tzen dituenean, hau da, ezkutuan egindako hartuneak aurki­tzen dituenean. Kasu horietan, Udalak berehala eten ahal izango du ura aipatutako desbideraketetan, eta Industria, Merkatari­tza eta Turismoko Lurralde Ordezkari­tzari horren berri emango dio ida­tziz.

g)  Abonatutako per­tso­nak kontratatutako horniketa kontrola­tzen den lokalean, Udalak baimendutako eta dagokion nortasun dokumentazioa erakusten duen per­tso­nalari, laneko orduetan edo kanpoko harremanak izateko ordutegi normalean, instalazioak ikuska­tzera sar­tzen uzten ez dionean. Kasu honetan, Udalak gertakarien akta jaso beharko du.      

h)  Abonatutako per­tso­nak, Entitatearekin sinatuta daukan kontratuko erabakiak edo zerbi­tzua erabil­tzeko baldin­tza orokorrak, edozein gai delarik ere, bete­tzen ez dituenean.

i)  Urari ematen zaion erabileragatik edo barneko instalazioen egiturarengatik banaketa sareko uraren edangarritasunean eragin kaltegarririk sor daitezkeenean. Etenaldiak abonatutako per­tso­nek egoera horiek ez daitezen gertatu, neurri egokiak har­tzen dituzten bitartean iraungo du. Kasu horretan Udalak berehala eten dezake horniketa, eta Industria, Merkatari­tza eta Turismoko Lurralde Ordezkari­tzari horren berri emango dio ida­tziz.

j)  Abonatutako per­tso­nak erregistroa edo kontagailuaren ­kutxeta eta are barneko instalazioa, alda­tze­ari uko egiten dionean; beti ere, Araudi honek baimen­tzen dituen arrazoiengatik kontagailua aldatu behar den kasuetan.

k)  Abonatutako per­tso­nak beste jatorriko urak nahasten dituenean Udalak ur hornidura berehala eten ahal izango du eta Industria, Merkatari­tza eta Turismoko Lurralde Ordezkari­tzari horren berri emango dio ida­tziz.

l)  Kontagailuaren irakurketa egiteko prozedura arruntari jarraiki hamabi hilabeteko epean ezinezkoa gerta­tzen denean, abonatutako per­tso­nari egoz dakizkiokeen arrazoiengatik. Kasu honetan Lezoko Udalak eten ahal izango du horniketa izaera iragankorrez eta, abonatutako per­tso­nak, bere kargura eta kontura, neurgailuen instalazioan, irakurketa egiteko sarbiderako oztopoak kenduz, aldaketak egiten ez dituen bitartean.

m)  Abonatutako per­tso­naren utzi­keriagatik; hau da, Udalak, ida­tziz, bere instalazioetan dauden matxu­rak konpon­tzeko errekerimendua egin arren, zazpi egunetako epea igaroko balitz ­matxura konpondu gabe.

69. artikulua.    Horniketaren etenaldirako prozedura.

Araudi honetan aurreikusitako berehalako horniketa etenaldien kasuetan izan ezik, Udalak hartutako erabakiaren jakinarazpena igorriko dio abonatutako per­tso­nari. Eta jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar lanegunetan aka­tsak bere hartan badirau, horniketa etengo da.

Udalak, berehalako etenaldiko kasuetan salbu, ezingo du uraren horniketa eten jaiegunetan edo, edozein arrazoi tarteko, jendearen harrerarako zerbi­tzu administratibo eta teknikorik ez dagoen egunetan, –beti ere zerbi­tzua berrezar­tzeko izapideketa osoa egin ahal izateko–, ez eta mota horretako egoeraren bat sortuko den egunen bezperatan.       

Zerbi­tzua egun berean berrezarriko da edo, ezinezkoa balitz, horniketaren etenaldirako izan ziren hutse­giteak bere onera ekar­tzen diren hurrengo lanegunean.

Horniketaren etenaldirako jakinarazpenean, ­gutxienez, honako puntu hauek jasoko dira:

— Abonatutako per­tso­naren izen-deiturak eta helbidea.

— Hornitutako finkaren identifikazioa.

— Etenaldirako arrazoi zeha­tza.

— Etenaldia eragin zuten hutse­giteak konpondu ahal izateko Lezoko Udalako bulegoen helbidea, telefonoa eta ordutegia.

Horniketaren birkonexioa Udalak egingo du eta abonatutako per­tso­nari, lan horrengatik eta une horretan instalatutako kalibre berdinerako, indarrean dagoen kontratazio kuotaren zenbatekoaren kopuru baliokide eta gehienezkoa kobratu ahal izango dio.

Etenaldiaren arrazoia ordainketarik ez egitea bada eta etenaldiaren egunetik hiru hilabeteko epean abonatutako per­tso­nak ordain­tzeko dauzkan ordainagiriak ordain­tzen ez baditu, kontratua iraungi­tzat emango da, Udalak zorra ordain­tzeko eta sor zekizkiokeen kalte eta galeren kalte-ordainak exiji­tzeko eskubidea erabil­tze­aren kalterik gabe.

70. artikulua.    Horniketa kontratuaren iraungipena.

Uraren hornidurarako kontratua da, eta Araudi honetako 68. Artikuluan zehaztutako arrazoiengatik horniketa eteteko bideak erabil­tze­aren kalterik gabe, honako arrazoi hauengatik iraungi daiteke:

1.    Abonatutako per­tso­naren eskaeraz.

2.    Entitate horni­tzailearen erabakia tarteko, honako kasu hauetan:

a)  Araudi honen 68 artikuluan araututako horniketa etenaldirako edozein arrazoi delarik, berean jarrai­tzea hiru hilabetetik gorako epean.

b)  Horniketa kontratuan jaso­tzen diren epeak eta baldin­tzak bete­tzen direnean.

c)  Zerbi­tzua kontrata­tze­rakoan zeuden zerbi­tzu eta instalazioen erabilera alda­tzen denean, bai eta, horniketa kontratatu zeneko finkaren eraispen, zabalpen edo erreformarik izaten denean.

Behin, aipatutako edozein arrazoiarengatik kontratua iraungi­tzen bada eta horniketa berriro izan nahi bada, bakar bakarrik, eskaera berri bat eginez, kontratu berri bat sinatuz eta legozkiokeen eskubideak ordainduz lortu ahal izango da.      

X. ATALBURUA

HORNIKETAREN ERREGULARTASUNA

71. artikulua.    Zerbi­tzuaren maiztasuna.

Ezinbesteko arrazoiak tarteko edo instalazio publikoetan izan daitekeen matxu­rarik salbu, Udalak, zerbi­tzuari etenaldirik gabe eusteko obligazioa dauka, beti ere, horniketa kontratuetan edo polizetan bestelakorik ezar­tzen ez den bitartean.

72. artikulua.    Denbora jakinerako etendurak.

Udalak zerbi­tzuaren denbora jakinerako etendurak egin ahal izango ditu, bere kargura dauden instalazioen mantenimendu, konponketa edo hobekun­tza lanak egiteko.

Aurreikusitako eta programatutako etenduretan, Udalak etetearen berri eman beharko die erabil­tzaileei hogeita lau orduko aurrerapen minimoarekin eta, ­gutxienez, herrian zabalkunderik handiena duen komunikabide baten bidez. Alabaina, komunikabideen bidez egitea ezinezkoa izango bali­tzaio, bere eskura dauden bestelako bideak erabiliko ditu etetea nahiko denborarekin iragar­tzeko eta haren berri jasoko dela berma­tzeko moduan.

Udalaren kargura dauden instalazioetan izandako matxu­ren eraginez horniketa eten behar denean, halabeharrezko arrazoiak ez direnean tarteko eta bedera­tzi egunetatik gorako epean izango direnean, abonatutako per­tso­nak, Araudi honen 91. artikuluan zehazten den kuota finkoa edo zerbi­tzuko kuotaren zati propor­tzionala ­itzul dakion eska­tzeko eskubidea izango du.

73. artikulua.    Ur erreserbak.

Sektore bakoi­tza­ren arauketa berezian ezar­tzen denaren kalterik gabe, ura osasun publikorako edo per­tso­nen eta ondasunen segurtasunerako behar ezinbesteko eta etengabekoa den jarduera buru­tzen den lokal guztietan eta, bereziki, gai suharkorren eta erregaien biltegietan, erreserbako ur biltegiak jarri beharko dira eta, ­gutxienez, estali behar diren behar minimoei hogeita lau ordutik gora eran­tzu­teko adinako autonomia emango dizkien moduko biltegiak izango dira. 


Era berean, produkzio prozesuan edo produktuen kon­tser­baziorako ura ezinbesteko elementu den industrietan ur erreserbak egokitu eta dimen­tsionatu egin beharko dira, beti ere, autohorniketa, ­gutxienez, hogeita lau ordutan berma­tzeko moduan, zerbi­tzu desberdinetan edateko ur gisa erabili gabe.         

74. artikulua.    Murrizketak horniduran.

Lehorteak, ur emariaren urritasunak edo trataerako zailtasunak horrela eska­tzen duenean, Udalak murrizketak ezarri ahal izango ditu abonatutako per­tso­nen horniketa zerbi­tzuan.  

Kasu honetan, Udalak aplikatu behar dituen neurriak, ahalik eta modurik argienean, abonatutako per­tso­nei azal­tzeko obligazioa dauka, bai eta, murrizketak hasiko diren daten berri emateko ere, eta horretarako komunikabideak erabiliko ditu. Komunikabideen bidez azal­tzea ezinezkoa izango balitz, Entitateak abonatutako per­tsona bakoi­tzari jakinarazi beharko dio gutun per­tso­nal baten bidez.

Horniketa eteteko arrazoia nahikoa ur emaririk ez izatea denean, erabil­tzaileen beharrei eran­tzu­teko, kontratatutako erabileraren modalitateari jarraituko zaio, eta horniketa ondoren finka­tzen den ordenari jarraiki etengo da: Iparraldeko III. Plan Hidrologikoan edo, hala badagokio, Euskal Autonomi Erkidegoko Plan Hidrologikoan adierazitako aprobe­txa­menduen lehentasunen alderan­tzizko ordenari jarriki.

1.    Prekarioan egindako horniketak.

2.    Apainketa erabilerako horniketak.

3.    Jolas erabilerako eta kirol instalazioen horniketak.           

4.    Industria, merkatari­tza eta zerbi­tzu erabilerako horniketak.

5.    ­Etxeko erabilerako horniketak.

XI. ATALBURUA

IRAKURKETAK, KON­TSU­MOAK ETA FAKTURAZIOAK

75. artikulua.    Irakurketaren maiztasuna.

Udalak irakurketarako sistema iraunkor eta aldizkakoa ezar­tzeko obligazioa dauka, beti ere, abonatutako per­tsona bakoi­tza­ren kontagailuaren irakurketa, ahal den neurrian, ziklo berdinetan egin dadin.

76. artikulua.    Irakurketako ordutegia.

Lezoko Udalak espresuki baimenduako per­tso­nalak irakurketa lanegunetan eta laneko edo kanpoko harremanetarako ordutegi normalean egingo du; nolanahi ere, langile hauek bere identifikazio agiriak izango dituzte.

Abonatutako per­tso­nak ezingo du, inoiz, irakurketa egiteko obligazioa ezarri Lezoko Udalak horretarako erabakita daukan ordutegitik kanpo.

Behin behineko horniketarako baimena ematen den kasuetan eta horniketa neurgailu mugikorren bidez egiten denean, abonatutako per­tso­nak dagokion kontratuan edo emakidan finka­tzen diren toki edo lokaletan eta aipatutako agiri horretan bertan finka­tzen diren egunetan, neurgailu mugikorrak aurkeztu beharko ditu irakurketa egin dadin.          

77. artikulua.    Abonatutako per­tso­nek egindako irakurketa.

Abonatutako per­tsona bertan ez dagoelako irakurketa egitea ezinezkoa izango balitz, per­tso­nal arduradunak abonatutako per­tso­naren etxe­bizi­tza­ren ate azpian edo poston­tzian txar­tel bat ­utziko du abonatuak irakurketaren datuak eman ahal izateko. Udalak irakurketaren datuak emateko egoki deri­tzon beste erak ezar­tzeko eskumena izango du.

78. artikulua.    Kon­tsu­moaren zehaztapena.

Oro har, abonatutako per­tso­nak egiten duen kon­tsu­moaren zehaztapena, fakturazioko jarraiko bi epeen artean izandako irakurketen diferen­tziaren arabera egingo da.

79. artikulua.    Balioe­tsi­tako kon­tsu­moak.

Benetan izandako kon­tsu­moa zein den jakitea ezinezkoa bada, neurgailuan matxu­raren bat dagoelako, irakurketa egin nahi izan zen momentuan abonatutako per­tsona ez zegoelako bertan edo Udalari egotz dakizkiokeen bestelako arrazoiengatik, kon­tsu­moaren fakturazioa, denbora epe berean eta urteko sasoi berean izandako kon­tsu­moaren arabera egingo da; alabaina, neurketa horiek eskura izango ez balira, aurreko zor­tzi hilabeteetan izandako kon­tsu­moaren batez beste aritmetikoaren arabera likidatuko dira fakturak.

Aurreko pasartean aipa­tzen den batez bestekoa lor­tzeko datu historikorik ez dagoen kasu haietan, kon­tsu­moak aurreko aldietan ezagu­tzen zaizkion kon­tsu­moen batez bestekoa eginez zehaztuko dira. Hori ere ezinezkoa izango balitz, kontagailuaren kapazitate nominala eta hilean hogeita hamar orduko erabilera izango balu, izango litza­tekeen kon­tsu­moaren arabera fakturatuko da.

Modu honetan balioesten diren kon­tsu­moek izaera irmoa izango dute kontagailuan matxu­rarik bada ere. Eta bestelako balizkoen kontura, non behin irakurketa erreala egin ondoren egoera normalizatuko baita, hala gehiegizko nola ­gutxienezko kasuan, ondorengo aldi bakoi­tzean egiten den irakurketaren arabera zehaztuko dira kon­tsu­moak.

Kon­tsu­moen balioespenari ere ekin ahal izango zaio, Udalan abonatutako per­tso­nak emandako neurgailuen datuak ikusirik, bertan irudika­tzen diren kon­tsu­moek, abonatutako per­tso­nak izan ohi duen kon­tsumo erregimenarekin bat ez datozenean.

Aurreko pasartean aipa­tzen diren kasuetan, Udalak, epe edo aldi horretako fakturazioa egiteko xedez, kon­tsu­moen balioespena edo hurrengo aldira atzera­tzea erabaki dezake, azkeneko aldi horretan bilduko direlarik bi aldi horietako kon­tsu­moak.  

80. artikulua.    Fakturazioaren xedea eta maiztasuna.

Udalak XIII. Atalburuan jaso­tzen eta kasu bakoi­tzari egoki­tzen zaizkion kon­tzep­tuak fakturatuko ditu, horniketa motaren eta une bakoi­tzean indarrean dauden tarifen arabera. Kon­tsu­moak indarrean dagoen ordenan­tza fiskalak xeda­tzen duenaren arabera fakturatuko dira.

81. artikulua.    Fakturen eta ordainagirien betebeharrak.

Hornidura eta saneamendu zerbi­tzuak jaso­tze­tik abonatutako per­tso­nari egozten zaizkion zorrak jaso­tzen diren ordainagirietan, indarrean dagoen legediak une bakoi­tzean exiji­tzen dituen zehaztasunak jasoko dira eta, bide batez, prezioak, kon­tsu­moak eta erabil­tzailearen­tzako interesgarriak izan daitezkeen gainon­tzeko datuak jaso beharko dira modu argi eta ulergarrian.

82. artikulua.    Informazioa ordainagirietan.

Fakturazio kon­tzep­tuetan edo formetan aldaketa handiak edo garran­tzi­tsuak izaten direnean, Udalak tarifak aplika­tzeko moduari eta fakturazioan jaso­tzen diren kon­tzep­tuak babesten dituzten eta indarrean dauden xedapenei buruzko informazioa emango die abonatutako per­tso­nei.

83. artikulua.    Ordainketa epea.

Udalak, uztailaren 5eko Foru Arauko (Gipuzkoako tokiko ogasunak arau­tzen dituena) 14.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egoki diren zerga-erroldak onar­tzera joko du, eta horiek ordain­tzeko epea urteko zerga-egutegian ezarritakoa izango da. Nolanahi ere, hori guztia Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bilketa Araudian ezarritakoari lotuta egingo da.

84. artikulua.    Fakturen edo ordainagirien ordainketa modua.

Udalak fakturatutako zenbatekoa ondorengo sistemen bidez ordaindu ahal izango du abonatutako per­tso­nak.     


— Zerbi­tzuak gaitutako Banke­txe edo ­Kutxan dirutan ordainduz.

— Abonatutako per­tso­nak adierazten duen kontuan helbideratuz.

85. artikulua.    Aldez aurretik erabakitako kon­tsu­moak.

Bere izaera behin behinekoa delako, edo izaera prekarioan eman delako, edo bestelako salbuespenagatik, bolumen edo emari finko baten, edo erabilerako denbora unitateko kopuru zehatz baten horniketa kontrata­tzen den kasuetan, ezingo zaizkie hitzar­tutako kon­tsu­moei bestelakoak ego­tzi, iruzurrezko erabilera edo ezarritako kontratua bete­tzen ez denean salbu.

Era berean, horniketa hauek kontrata­tzen dituen per­tso­nak ezingo du inolako arrazoirik eman edo zirkunstan­tziarik argudiatu, hitzar­tutako kon­tsu­moetan edo kopuruetan murriztapenik egiteko.

Kasu hauetan fakturazioa aldez aurretik egin ahal izango da, horniketaren emakida bera jakinarazten den une beran.

XII. ATALBURUA

IRUZURRAK URAREN HORNIKETAN

86. artikulua.    Baimendutako ikuska­tzaileak.

Udalak nortasun txar­tel batekin kreditatuko ditu bere ikuska­tzaileak eta bertan bere argazkia eta dagozkion atribuzioak konstaraziko dira.         

Baimendutako ikuska­tzaileek, Araudi honen ondorioetarako eta edozein hutse­gite dagoen egiazta­tzeko xedez, dagozkion instalazioak erabil­tzen diren lokalak ikusteko eta ikuska­tzeko gaitasuna izango dute.

87. artikulua.    Ikuskapenaren akta.

Hala, hutse­gitea egiaztatu ondoren, baimendutako ikuska­tzaileak, ahal bada, iruzurrarekin lotutako elementuak zigilatuko ditu eta dagokion akta jasoko du. Aktan lokalaren kokapena eta bisitaren ordua, sumatutako hutse­gitearen deskribapen zeha­tza eta proba-elementuak, baleude, jasoko dira eta abonatutako per­tso­nari, edo beraren­tzat lanean ari den per­tso­nalari, senitarteko edo ikuskari­tza lana ikusten duen edozein testiguri akta sina­tzeko aukera emango zaio eta, bertan bide batez, abonatutako per­tso­nak, bere sinadurarekin, egoki iriz ditza­keen azalpenak konstatarazi ahal izango ditu. Sina­tze­ari uko egiteak ez du inolako eraginik izango izapideketan ez eta gerora atera daitezkeen ondorioetan ere; eta, era berean, ez dira bere oharpenak kontuan hartuko ez bada akta sina­tzen.

88. artikulua.    Jokabidea hutse­giteen kasuan.

Udalak, jasotako aktaren arabera, instalazioan sumatutako hutse­giteak zuzen­tzeko errekerimendua luzatuko dio jabeari eta bost lanegunetako epean arazoa konpon­tzen ez bada, dagokion horniketa etenez aplikatuko da erabakia.    

Udalak bere sareetan horniketarako desbideraketak inolako hitzar­menik gabe somatuko balitu, hau da, ezkutuan eginikoak aurkituko balitu, horniketa berehala eten dezake aipatutako desbideraketak.          

Iruzur salaketa baten egiaztapena egiterakoan per­tso­nal eskudunari abonatutako per­tsona baten etxe­bizi­tzan sar­tzea erago­tziko bali­tzaio horniketa eten ahal izango da.

89. artikulua.    Iruzurragatiko likidazioa.

Udalak, Akta aurrean duelarik, iruzurragatiko likidazioa egingo du ondorengo kasu hauek kontuan izanik:

1.    Uraren horniketarako kontraturik ez izatea.         

2.    Edozein prozedura erabiliz, kontagailua edo neurgailuaren erregistroa maneia­tzea edo alda­tzea.

3.    Emarian desbideraketak egitea abonatu gabeko erabil­tzaile baten­tzat, izaera iraunkorrez nahiz egoera bati eran­tzu­teko, Udalaren baimenik gabe.

4.    Emarian eta neurgailuaren aurretik desbideraketak egitea, izaera iraunkorrez nahiz egoera bati eran­tzu­teko.

5.    Urari kontratatutako bestelako erabilerak ematea, aplikatu beharreko tarifaren arabera kon­tsu­moen fakturaketan eragina izanik.

Udalak dagokion likidazioa egingo du, kasu bakoi­tza­ren arabera eta honako era honetan:

— 1. kasua: Iruzurragatiko likidazio bat egingo da eta bertan iruzurrezko egin­tza horretan erabili beharko liratekeen instalazioei arauz egokituko ­litzaizkiokeen kontagailuen kapazitate nominaleko kon­tsu­moa ego­tziko da, beti ere, titulartasuna edo aipatutako instalazioen erabilera eskubideak eskuratu eta detektatutako iruzurra zuzendu bitarte igarotako denboran eguneko hiru ordutako kon­tsu­moa izan dela iri­tziz; nolanahi ere, ez da urte betetik gora luzatuko aipatutako epe hori.

— 2. kasua: Instalatutako kontagailuko edo aparailuko markaketak fal­tsutu badira, berauen fun­tzionamendu okerra eragiten duten prozedura edo gailuak erabiliz, iruzurraren zenbatekoaren likidazioa finka­tzeko oinarri gisa nominalaren kapazitatea hartuko da eta kontagailuaren azken egiaztapen ofiziala egin eta iruzurra zuzendu bitarte igarotako denboran eguneko hiru ordutako kon­tsu­moa izan dela iri­tziko da; nolanahi ere, iruzurraren egileari denbora-epe horretan ordaindu dituen kon­tsu­moak deskontatuko zaizkio.

— 3. kasua:Iruzurra egin bada emaria kontagailuaren aurretik desbideratuz, lehen kasuan bezala likidatuko da horniketa kontraturik izango ez balitz, eta ez da kontagailuan neurtutako uraren deskonturik egingo.

— 4. kasua: Emariak abonatua ez den beste erabil­tzaile batengana desbidera­tzen badira Lezoko Udalaren baimenik gabe, titularrari fakturatuko zaio emari desbideratuari dagokiona, 1. kasuan adierazitako moduan, eta desbiraketa hori berehala ­itxi beharko da.

— 5. kasua: Kasu honetan, erabilera okerra eman zaion ur kopuruaren likidazioa Udalaren alde egingo da eta, hala, urari ematen zaion benetako erabilerari aldi bakoi­tzean dagokion tarifaren eta kontratatutako erabilera kontuan izanik aplikatu zaion tarifaren arteko diferen­tzia kon­tsu­moari aplikatuz egingo da. Aldi edo denbora-epe hori ezingo da urte betetik gorakoa izan.

Kontagailuaren emari nominal­tzat hartuko dira, kontrakorik erakusten duen frogarik aurkezten ez den bitartean, ondorengo taulan kontagailuaren diametroaren arabera, jaso­tzen direnak.

               Kalibrea/mm           Emari nominala (mł/h)

                   13 mm                               1,5

                   15 mm                               1,5

                   20 mm                               2,5

                   25 mm                               6,0

                   30 mm                               6,0

                   40 mm                              10,0

                   50 mm                              50,0

                   65 mm                              65,0

                   80 mm                            120,0

                   100 mm                          180,0

                   125 mm                          180,0

                   150 mm                          450,0

                   200 mm                          700,0

Kasu guztietan eta aurreko pasartean ezarritako manamenduen arabera ondoriozta daitekeen zenbateko horri, saneamenduko tasa eta gainon­tzeko zergak aplikatuko zaizkio eta, ondorioz, egiten diren likidazio horietan jaso beharko dira.           

Udalak egiten dituen likidazioak interesatuei jakinaraziko zaizkie eta, hauek bere aldetik, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

XIII. ATALBURUA

TARIFAK EZAR­TZEKO SISTEMAK

90. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

Araudi honetako ondorioetarako, tarifa-sistema izango da abonatutako per­tso­nak ordaindu beharreko prezioa osa­tzen duten kon­tzep­tuen mul­tzoa, Udalak bere zerbi­tzuak eskain­tzeko oreka ekonomikoa eta finan­tza­rioa lor­tzeko eta hari eusteko ordain­tzen dena, alegia.

91. artikulua.    Kuota finkoa edo zerbi­tzu kuota.

Erabil­tzaileek erabilgarriasunagatik, aldian aldian eta berdin zerbi­tzua erabil­tzen edo erabil­tzen ez bada, ordaindu behar duten kopuru finkoa da.

Prezioa kontagailuaren diametroaren arabera aldatuko da.

92. artikulua.    Kuota aldakorra edo kon­tsu­moko kuota.

Abonatutako per­tso­nak aldian-aldian izan duen kon­tsu­moaren arabera ordain­tzen duen kopurua da. Kuota hau koantifika­tzeko tarifa jakin bat aplika­tzen da. Uraren erabilera bera duen kon­tsu­moa tramoka faktura­tzen da.

93. artikulua.    Saneamendua.

Saneamendu kuota aldi horretan fakturatutako uraren zenbatekoaren arabera fakturatuko da.

94. artikulua.    Kontagailuen alogera eta artapena.

Kontagailuaren horniketa Lezoko Udalari aloka­tzen zaionean, instalatutako kontagailuaren kalibreari dagokion kuota ordainduko da alogera eta artapen kon­tzep­tuan.  

Abonatutako per­tso­nak bere jabe­tzako kontagailuaren artapen zerbi­tzua kontrata­tzen badu, Lezoko Udalak lan hori egingo du, eta instalatutako kontagailuaren kalibreari dagokion kuota eran­tsiko dio.

95. artikulua.    Zergak.

Faktura­tzen diren kon­tzeptu desberdinei une bakoi­tzean aplikagarri zaizkien zergak jasoko dira fakturetan.

XIV. ATALBURUA

ERREKLAMAZIOAK ETA JURISDIKZIOA

96. artikulua.    Baldin­tza orokorrak.

Toki Administrazioaren gaietan indarrean dagoen legedian ezar­tzen den prozedurarekin bat etorriz, eta Lezoko Udalaren jardueren eta erabakien aurka egiteko egoki irizten diren bideak hauta­tze­aren kalterik gabe, zerbi­tzuak eskain­tzeko baldin­tzen inguruan sor­tzen diren erreklamazioak, zalan­tzak eta interpretazioak, kasu bakoi­tzean eskudun den Administrazio Publikoko organoak erabakiko ditu bide administratiboan.   

Aurreko pasartean ezarritakoaren kalterik gabe, Justiziako Auzitegiei dagokie, beren jurisdikziopeko gai propioetan eta alde interesatuaren eskaerari eran­tzu­nez, esku har­tzea.          

Nolanahi ere, eta Araudi honetan arau­tzen diren zerbi­tzuetatik eratorritako harremanen ondorioz Udalaren eta abonatutako per­tso­nen artean sor­tzen diren auziak, Administrazioko Auzien jurisdikziopean egongo dira.           

XV. ATALBURUA

ARAU-HAUSTE ETA ZIGORRAK

97. artikulua.    Arau-hausteak.

Abonatuak egindako arau-hauste­tzat joko dira, Ordenan­tza honetan ezarritako betebeharrak eta baldin­tzak ez bete­tzea, hala nola 2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz Udalak onar­tzen dituenak ez bete­tzea. Arau-hausteak zerga­tze­koak eta ez-zerga­tze­koak izan daitezke.

98. artikulua.    Ez-zerga­tzeko arau-hausteak.

Ez-zerga­tzeko arau-hausteak, era honetara sailkatuko dira garran­tziaren eta ondorioen arabera: Arinak eta larriak.

Arau-hauste arinak izango dira Ordenan­tza honetako ondorengo artikulu eta ataletan abonatuari ezarritako betebeharrak ez bete­tzea: 10. artikulua, 7., 8., 9., 10., 11. eta 12. atalak.   

Arau-hauste larriak izango dira honako artikulu eta ataletan datozen arauak ez bete­tzea: 10. artikulua, 3., 4., 5., 6., 13., 14. eta 15. atalak. Arau-hauste larri­tzat joko da, berebat, arau-hauste arin­tzat jotako arau-haustea behin eta berriz egitea.        

99. artikulua.    Zerga­tzeko arau-hausteen motak.

Zerga­tzeko arau-hausteak izango dira, larriak zein arinak, araua aplika­tze­rakoan indarrean dagoen legerian izaera hori ematen zaizkienak.

100. artikulua.    Arau-hauste arinak.

Arau-hauste arinek Zerbi­tzuaren ohartarazpena ekarriko dute, eta abonatuak bere egoera normaldu beharra hori beharrezko­tzat ­jotzen denean. Ohartarazpena jaso eta hamabost eguneko epea izango du abonatuak. Abonatuaren kargura izango dira egoera normal­tzeko gastu guztiak.

101. artikulua.    Arau-hauste larriak.

Arau-hauste larriak, 105. artikuluaren arabera egin beharreko likidazioak likidazio, uraren 500 metro kubikori dagokion tarifaren zenbateko baliokideaz zigortuko dira, salbu tokiko erregimenaren arloan aplikatu beharreko legeak muga handiago ezarri, edota arau-haustearen larritasunagatik sektoreko legeriarekin bat etorriz zigor handiagoa jarri behar. Horrela jarritako zigorra edozein delarik ere, kasuak hala eska­tzen duenean, zerbi­tzuak etengo dira harik eta Zerbi­tzuak instalazioa bere onera ekarri dela ziurtatu arte edo arau-haustearekin jarraituko dela ekiditeko neurri zuzen­tzaileak hartu direla ikusi arte. Aurrean ezarritakoak ez ditu ukatuko abonatuak berak sortutako egoeragatik dagozkion zuzeneko eran­tzu­kizunak.   


Edonola ere, ur-horniketarik ez da emango, egindako arau-haustearen ondorioz gastuak eragin badira eta horiek ordaindu ez badira.

102. artikulua.    Arau-hauste arina berriro egitea.

Arau-hauste arina behin eta berriz egitea arau-hauste larri­tzat joko da.

103. artikulua.    Zerga­tzeko arau-hausteak.

Zerga­tzeko arau-hausteak legeria aplikagarriak edozein unetan ezar­tzen duenaren arabera zigortuko dira.         

104. artikulua.    Instalazioak maneia­tzea.

Iruzurra instalazioak maneia­tze­aren ondorioz egiten denean, eten egingo dira kontratatutako zerbi­tzuak, harik eta maneiatutako instalazioak bere onera ekarri arte eta maneia­tze horren ondorioz eragindako gastuak araua-hau­tsi duenak ordaindu arte.

105. artikulua.    Iruzurrezko arau-hausteak.

1.    Iruzurrezko arau-hausteek, egoki diren zigorrez gain, egindako iruzurrari dagokion likidazioari eran­tzun beharra eragingo dute.

2.    Iruzurraren ezaugarriengatik, eta aurreko atalean aipa­tzen den likidazioari begira, ezinezkoa gerta­tzen denean kon­tsu­mitutako ur-bolumena kalkula­tzea, iruzurra egin den aldian hartunetik igaro ahal izan den gehienezko ur-bolumena izango da kontuan, betiere egunean hogeita lau ordutan kon­tsu­mitu izan balitz bezala.

Iruzurra egin den aldi hori ezin bada zehaztasunez kalkulatu, honako denboraren eskalak erabiliko dira likidazioa egiteko, betiere kasu bakoi­tzean ematen den egoera kontuan izanik:

— Aztarnen arabera susma­tzen denean, iruzurraren aldia ez dela izan hamabost egunetik gorakoa: Hamabost egun.      

— Susmoen arabera, iruzurra hilabete ingurukoa izan dela susma­tzen denean: Hogeita hamar egun.

— Susmoen arabera, iruzurra hilabete eta hiru hilabete artekoa izan dela susma­tzen denean: Laurogeita hamar egun.

— Susmoen arabera, iruzurra hirutik sei hilabete bitartekoa izan dela susma­tzen denean: Ehun eta laurogei egun.

— Eta sei hilabetetik urtebetera artekoetan: Hirurehun eta hirurogeita bost egun.

— Urtebetetik gorakoen­tzat: Zazpiehun eta hogeita hamar egun.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

1.    Kutxe­tek, erregistro-­kutxek eta kontagailuen gelek beren bateria eta guztikoek araudi hau indarrean sar­tzen denean bertan eska­tzen diren betebeharrak bete­tzen ez badituzte eraikun­tzen ezaugarriei dagokienez, araudi honetako eskakizunetara egokitu behar dira. Horretarako, 8. xedapen iragankorrean jaso­tzen den prozedura beteko da.

2.    Kutxe­tetan, erregistro-kutxe­tan, aire librean, baterian edota etxe­bizi­tza edo lokaletan dauden kontagailuek araudi hau indarrean sar­tzen denean bertan eska­tzen diren betebeharrak bete­tzen ez badituzte kokapenari dagokionez, eta arua ez bete­tze­aren ondorioz kontagailuak ezin badira irakurri edo behar denean konpondu, araudi honetako betekizunetara egokitu behar dira. Horretarako, 8. xedapen iragankorrean jaso­tzen den prozedura beteko da.

3.    Araudi hau indarrean jar­tzen den egunean, aurreko puntuan sar­tzen ez diren kontagailuek, araudi honetak 44. artikuluan jaso­tzen diren homologazio-baldin­tzak bete­tzen ez badituzte, ordezkatu egin behar dira, 8. xedapen iragankorrean jaso­tzen den prozeduraren arabera.

4.    Arau hau indarrean jar­tzen den egunean, eraikun­tza ezaugarriei dagokionean exiji­tzen diren betebeharrak bete­tzen ez dituzten kutxe­tak, erregistro kaxak eta kontagailuen bateriak jaso­tzen dituzten gelak, Udalak homologatutako sarraila sistema hartu beharko dute. Egunera­tzeko prozedura 8. xedapen iragankorrean jasotakoa izango da.

5.    Araudi hau indarrean jar­tzen den egunean kontratu edo polizarik ez duten abonatutako per­tso­nek ez dute sinatu beharrik izango horniketaren erabileran aldaketarik izaten edo egungo eskubideen eskualdaketa edo subrogazioa izaten ez den bitartean. Nolanahi ere, Udalak horniketaren egoera erreala argi­tzeko beharrezkoa iri­tziko balu, kontratua sina­tzeko proposamena egin ahal izango du. 

6.    Araudi hau indarrean jar­tzen den egunean egiten diren horniketak erabilera ani­tze­rako kontagailu bakar baten bidez egiten badira, barruko instalazioa aldatu behar dute, erabilera bakoi­tza kontagailu desberdinaren bidez horni­tzeko eta egoki diren poliza berriak sina­tzeko. Egunera­tzeko prozedura 8. xedapen iragankorrean jasotakoa izango da.   

7.    Lezoko Udalaren Abonatu edo abonatu-mul­tzo­aren kargurakoa izango da lepokoa, hartune-gil­tza eta ­kutxeta/erregistroa manten­tzea, araudi hau onartu eta gero egiten diren instalazioetan, betiere araudian bertan ezarritakoarekin bat etorriz.

8.    ­Kutxeta/erregistroa berriro egin behar bada, Udalari Abonatu edo abonatu-mul­tzo­ari ego­tziko zaio eginbeharra, hori hodi nagusiaren eta hartune-balbularen irteera bitartean gertatutako matxu­raren ondoriozkoa bada. Era berean, abonatuak edo abonatuek ordaindu beharko dute, ­kutxeta egin beharra eragin duen ­matxura balbula horren eta instalazio orokorraren bitartean gertatu bada.

9.    Araudi honetako 1etik 6ra bitarteko xedapen iragankorretan aipa­tzen diren egunera­tzeko prozeduretan honako pausuak emango dira:

Aldizkako ikusketa baten ondorioz erabaki­tzen bada instalazioa ez dagoela araudira egokituta honako arrazoiengatik:

— ­Kutxeta, erregistro, kontagailuen gelak eta kontagailuen baterien eraikun­tza baldin­tzak.

— Kontagailuen kokapena.

— Kontagailuen bizi­tza baliagarria.

— Kontagailuen ezaugarri teknikoak.

— Kontagailuaren gelara sar­tzeko behar den gil­tza­ren homologazioa.

— Zerbi­tzua kontrata­tzeko behar diren daturik ez ematea edo zuzenak ez izatea.

— Kontagailu bat bakar baten bidez erabilera askorako egitea horniketa.

Holako egoera ez egokiak gerta­tzen direnean ikusketa-aktan jasoko dira, eta une horretan bertan erabil­tzaileari ohartaraziko zaio, kasu bakoi­tzean, zuzendu behar dituen okerrak; egin behar dituen tramiteak; ustezko gastuak; epeak eta horiek bete­tzen ez baditu jasoko dituen zigorrak.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Araudi hau indarrean jar­tzen den egunean, indar eta baliorik gabe geratuko dira, Araudi honen aurka doazen bere pareko edo maila txi­kiagoko xedapen, erregelamendu eta Araudi guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Araudi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.    

ERANSKINAK

I. ERANSKINA

EDATEKO URAREN HARTUNEAK GAUZA­TZEKO ARAU TEKNIKOAK, NEURGAILUAK ETA INSTALAZIO BEREZIAK

1.  Xedea.

Arau honen xedea da, hartuneek fun­tzionamendu egokia izateko exijitu behar diren baldin­tza minimoak ezar­tzea, beti ere, ohiko erabilerako baldin­tzen barne, horniketa nahikoa eta erregularra izan dadin.

Arauak egiteko Eraikun­tza­ren Kode Teknikoa hartu da erreferen­tzi gisa. Hemendi aurrera, kode hori aipa­tzen den aldiro CTE deituko zaio. Aldiz, agiri honetan jaso­tzen diren arauak, «Arau Teknikoak» izenarekin azalduko dira.

Derrigorrez bete­tze­koak izango dira eraikun­tza berriko instalazioetan, bai eta egun daudenetan zabalpenak egiteko ere.  

2.  Gai orokorrak.

Hartuneak behar bezala baimendutako enpresek edo profesionalek egingo dituzte; eta, hain zuzen ere, haiei eta proiektuak idazten dituzten per­tso­nei zuzen­tzen zaizkie Arau Tekniko hauek.

Ezaugarriak, eranskin honetako 5. eta 7. puntuekin bat etorriz, uraren presioaren, hitzar­tutako ur emariaren, aurreikusitako kon­tsu­moaren, hornitu behar den eraikinaren kokagunearen eta dituen zerbi­tzuen arabera finkatuko dira.

Arau orokor gisara, finka bakoi­tzak bere hartune propio eta bakarra izango du eta horretarako eraikinean izan daitezkeen kon­tsumo guztiak, merkatari­tzako lokalenak barne, aurreikusi beharko dira, suteen aurkako hartunea izan ezik, hori independentea izango baita.

Hasiera batean, ez da hartunerako baimenik emango, azterketa xehekatua egin ondoren, diametroa edo balioe­tsi­tako kon­tsu­moaren arabera sareko baldin­tzak eran­tzungo ez diola aurreikusten denean.

3.    Definizioak.

3.1.  Hartunea eta maniobrako gil­tzak.

— Hartune-hodia eraikinen, lokalen, lurzatien edo bestelako eraikinen barneko instalazio orokorra banaketa sareko hoditeriarekin ­lotzen duen hodia da.

— Hartunea banaketa sareko hodiaren gainean dago eta instalazioaren barneko hartunearen eta sarearen arteko lotura da. Komenigarria da erabil­tzen den sistemak sarean, hodia zerbi­tzu­tik kanpo ­utzi gabe, hartuneak egiteko eta hartuneetan maniobrak egiteko aukera ematea.

— Hartuneko gil­tza muntaiaren arabera, hartunearen lepoan edo «t»an egongo da eta sarea eta hartune-hodiaren arteko lotura eteteko izango da.

— Hartune-hodia hartunearen gailu eta jabe­tza­tik kanpo dagoen mozketa-gil­tza­ren arteko zatia da. Mozketa-gil­tza­rik ez da jarriko bien artean bost metro baino ­gutxiagoko tartea badago.

— Mozketa-gil­tza hartunearen gainean egongo da, erregistro ­kutxeta bateanblikoan eta eraikun­tza­ren ondoan. Lezoko Udalak edo bereziki baimendutako per­tso­nak bakarrik erabili ahal izango dute; inolaz ere ez ordea, abonatuek, jabeek edota hirugarren per­tso­nek. Behar bezala homologatutako erregistro-kutxe­tan egongo da, erabili eta konpondu ahal izango den moduan.

— Mozketa orokorreko gil­tza, elikadura-hodiaren gainean egongo da, barneko aldean, erregistro-­kutxeta batean; eta higiezinaren kanpoko hormaren ondoan edo finkaren itxi­turaren ondoan kokatuko da. Alabaina fatxa­dan, behar bezala iragazkaiztutako eta nahiko neurriko ganbara batean ere jarri ahal izango da. Ganbara honek bere ate edo dagokion erregistroko estalkia izango du; itxi­tura sistema egokia eta behar bezala identifikatuta egongo dena. Bestalde, ganbara hori eraikinaren susta­tzaileak edo hartunearen berriketa edo zabalpena eskatu duen elkargoaren edo per­tso­naren kargura eraikiko da. Beharrezkoa izango balitz ­itxi egin ahal izango da eraikineko barneko instalazio osoa urik gabe uzteko, baina beti ere, jabearen edo higiezinaren per­tsona eran­tzu­learen eran­tzu­kizunpean ­itxiko da.

3.2.  Eraikinaren barneko instalazio orokorra.

— Elikadura-uraren hodia higiezineko hartunea banakako kontagailuen bateriarekin edo, bateriarik ez dagoen kasuan, kontagailuarekin ­lotzen duen hodia da. Eraikinaren itxi­tura-horma zeharkatuko balu, horman irekitako pasabide baten bidez egingo da eta juntura estankoak izango ditu atmosfera bateko presioan, elikadura-hodiaren dilataziorako aukera eman dezan. Bestalde, erabilera amankomuneko ingurutatik igaroko da eta, posible izango balitz, agerian egongo da bere ibilbide osoan. Nolanahi ere, horretarako eraiketa trabarik izango balitz plastikozko hodi estanko baten barnean sartuko da eta guztia ormigoiez estaliko da erresisten­tzia mekanikoa emateko. Plastikozko estaldura, ­gutxienez, elikadura-hodiaren bi halako diametrokoa izango da eta bere muturretan erregistroak eta izan daitekeen edozein itogin kontrola­tzeko ikuskari­tza egiteko aukera eman ditza­keten norabide aldaketak izango ditu.

Hodia hormetatik edo forjaketatik barrena igaroko balitz, 10 mm-ko ­gutxieneko lasaiera izango duen PVCko zorro bat pasako da eta errezibimendua karezko mortairuarekin edo plastiko hedagarriko materialarekin egingo da; era berean, diametroa edo errezibimendua egokiak ez badira baztertu egingo da.

Obraren harrera egin aurretik, Udalak hormetako zorro horiek eta beraien errezibimendua kontrola­tzeko ikuskari­tza egingo du eta, automatikoki baztertuko dira diametroa edo errezibimendua egokiak ez badira.       

Behin instalazioa manamendu hauen arabera egin ondoren Udalak edo horrek delega­tzen duen per­tso­nak egingo du instalazioa.

— Banakako kontagailuen bateria, elikadura-hodiaren amaieran instalatuko da, Eta, zirkuitu ­itxi bat osatuz, hodi horizontal eta bertikalen mul­tzo batek osatuko du eta gehienez, kontagailuak elika­tzen dituen hiru hodi horizontal izango ditu; bide batez, aparailu horien eta beren gil­tzen euskarri izango dira. Uraren sarrera-gil­tza, kontagailuaren aurrean kokatuko dena, bateriarekin lotuko du eta irteerako gil­tzak uraren itzu­lera erago­tziko duen gailu bat jar­tzeko aukera emango du.

Bateriak helburu horretarako eraikiko diren armairu edo gelatan kokatuko dira eta eraikinaren behe oinean edo lehen sotoan edo eraikinaren kanpoko aldean jarriko dira, sarbide errazeko eta higiezinaren erabilera amankomuneko toki batean. Bertara indar elektrikoa eramango da eta indarra har­tzeko hartune bat izango du Behe-Ten­tsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren (MI-BT 027 argibidea) arabera. Era berean, hustuketa sifonikoko iragazkaizketa izango du eta, ­matxura izanez gero, ur guztia saneamenduko sarera bota­tzeko adinako neurria eta, ­gutxienez, elikadura-hodiaren diametroaren bi halako izango da. Eta bide batez, bateria hauek gas eta elektrizitate kontagailuak bil­tzen dituzten bestelako aretoetatik bereziturik egongo dira.

Armairuak, ­gutxienez, kontagailuen muntaia, desmuntaia eta irakurketa egiteko adinako neurriak izango ditu. Kasu guztietan maneiaketarako gune librearen altuera, ­gutxienez, 2 metrotakoa izango da eta, kontagailuen irteera-gil­tza­tik aurrera, metro bateko espazio librea izango du. 

Bateria osa­tzen dituzten hodiak, ­gutzienez, ingura­tzen dituzten paramentuetatik, 0,2 metrotako distan­tziara egongo dira eta kontagailuak, zorutik gorako altuera izanik, ­gutxienez 0,30 m-tara eta gehienez 1,50 m-tara egon beharko dute.       

Bateria dagoen tokira sar­tzeko beste ate bat igaro beharko balitz, gelaren beraren ateaz beste bat, alegia, berau beti irekita egongo da edo Udalak erabakitako itxi­tura sistema izan beharko du. Baldin­tza hau bete­tze­tik salbue­tsita dago kaletik barrura, eraikinera sar­tzeko atea.

Kontagailuen gelatan telefono linea bat instalatu ahal izango da, etorkizunean tele-irakurketarako aukera izan dadin.

— Baterian instalatuta ez dagoen kontagailua pasabide gil­tza dagoen ganbara berean eta haren ondoren jarriko da elikadura-hoditik bereziturik, par­tzialki bada ere. Nolanahi ere, instalazioa kontagailuaren fun­tzionamendu egoki batetarako egingo da eta, horretarako, kontagailuaren aurretik eta ondoren, bere kalibrearen eta ezaugarrien arabera, behar dituen hodi zati zuzenak izango ditu. Kontagailua desmuntaia erraztuko duten bi gil­tzen artean kokatuko da eta erreten­tzio balbula bat eta egiaztapenetarako hartune bat izango ditu. Ganbarak hustuketa naturala izango du; eta matxu­rarik izanez gero, ur guztia kanpora husteko adinako neurriak izango ditu eta, ­gutxienez, hartuneko hodiaren bi halako diametrokoa izango da.

Pasabidearen Gil­tza eta Jarritako Kontagailu Orokorreko Kutxe­taren ­Gutxieneko Neurria hau izango da: CTE HS4ko 4. artikuluan adierazten dena.

Nolanahi ere, kanpoko horman txer­tatuta ere instalatu ahal izango dira; ganbararen barneko alde osoa luzitu egingo da eta kontagailua erregistroko gil­tza­tik ahalik eta gertuen kokatuko da, gehienez ere, 3 metrotara.

Atea orri bat edo gehiagokoa izango da, baina armairuaren zabalera osoa hartu beharko du.

Itxi­tura normalizatua izango du eta, era berean telefono linea izan ahal izango du.

Kontagailuaren Armairurako ­Gutxieneko Neurria hau izango da: CTE HS4ko 4. artikuluan adierazten dena.

Erreten­tzio orokorreko balbula elikadura hodiaren gainean kokatuko da pasabide-gil­tza­ren ondoan edo, baterian instalaturik ez dagoen kontagailuaren kasuan, haren ondoren. Bere helburua banaketa sarera ­itzul daitezkeen ur susmagarrietatik babestea da.

Era berean, derrigorrezkoa baterian instalatutako kontagailu bakoi­tzean erreten­tzio-balbula bat jar­tzea.

4.    Neurgailuak (Kontagailuak).

Araudi honetako VII. atalburuan ezarritakoa bete beharko dute.

5.  Hartuneen dimensionamendua, neurgailuak eta haien kokapena.

Edateko uren horniketarako hartuneek, prin­tzi­pioz, CTEk eta abenduaren 3ko 2267/2004 ED finka­tzen dituen neurriak izango dituzte.

Suteen aurkako sareen hartuneak, berriz, NBE-CPI-82 araua kontuan izanik, dagokion neurriak izango ditu. Kontagailua izan beharko dute beti, eta Lezoko Udalak homologatutakoa izateaz gainera hartunearen diametroaren neurri berekoa izango da.

Berdeguneen eta iturri publiko edo apaindurazkoen ureztaketarako hartuneak, aurreikusitako kon­tsu­moaren eta sarearen baldin­tza hidraulikoen arabera legokiokeen neurria izango du; eta sarrera errazeko toki batean kokatutako kontagailua izan beharko dute.

Industriarako eta aurreko kasuetan aurreikusi gabeko bestelako kasuetan, aurreikusitako kon­tsu­moaren araberako neurriak izango dituzte hartuneek eta, beti ere, kon­tsu­moa arrazoitu egin beharko da.

Edozein kalkulu egiteko kargako galerak zehaztuko dira Darcy-Weisbach-en adierazpena erabiliz eta, beroni, Colebrook-White-en ekuaziotik atera­tzen den koefizientea aplikatuko zaio. Zimurtasuna koefizientea fundiziorako 0,6 mm-koa izango da eta polietilenorako 0,03 mm. Erabili beharreko biskositate zinematikorako balioa 0,0000011 m˛/seg. izango da. Aipatu diren koefizienteak kon­tser­badoreak badirudite ere, instalazioaren zahar­tzea berma­tzen dute eta, gainera, ezingo dira kontuan hartu kargako galera singularrak.

«Airearen hozketan edo egoki­tza­penean» ere emari handiak behar izaten dira eta, horrenbestez, instalazioak Oinarrizko Arauetako 3. tituluan ezarritakoari egokituko dira.           

— Hartuneen neurriak. CTEk, HS4 Oinarrizko Dokumen­tuak eta Hartune, Elikadura-Hodi eta Presio Taldeak dimen­tsiona­tzeko Memoria Teknikoak adierazten duenaren arabera neurtuko dira, eta holakorik ezean, ordezko konponbidean ezarritakoaren arabera (CTEko 5.1.3 artikuluko b atalean ezarritakoaren arabera).

6.  Instalazio Bereziak.

— Sobrepresioko mul­tzoak.

Zerbi­tzuak bermatuko du, oro har, sareko presioaren bidez uraren zuzeneko horniketa, hartuneko edo hartunearen adarreko presioa ez denean 15 metrokoa baino gehiagokoa bere gailurrean. Holako kasuetan, igo­tzeko ekipo bat instalatu beharko da, eta horretan ponpa bul­tza­tzaileek andel lagungarri batetik hartu beharko dute ura halabeharrez. Erabat debekatuta dago ura instalazioko hodietatik zuzenean har­tzea.

Presio-ponparen ekipoa eraikineko beheko solairuan edo sotoan jarriko da.

Neurriak CTEn adierazitakoaren araberakoak izango dira.

— Suteetarako Hartuneak.

Eraikineko hartune orokorretik bereizita egingo dira; horien instalazioan hartune orokorrak egiteko erabil­tzen diren elementu berberak erabiliko dira.

Neurriak finka­tzeko hartuneko adar bakoi­tze­rako aurreikusitako kon­tsu­moen baturatik atera­tzen den emaria hartuko da kontuan.

— Klimatizazio eta aire egokituko unitate sistemak.   

Sare publikoko ura erabil­tzen duten hozketako eta aire egokituko unitateen sistemetarako, azerketa bat egin beharko da, birzirkulaziorako instalazio bat eta dagokien erreten­tzio balbula jarri behar ote zaien ikusteko.        

7.  Erabili beharreko materialak.

Hartuneetan erabil behar diren hodi eta gil­tzen materiala, oro har, 16 kgr./cm˛-ko ­gutxieneko presioan lan egiteko gauza izan behar dute, beti ere, zerbi­tzuaren presioa eta kanilak isterakoan sor­tzen diren ariete-kolpeei aurre egiteko behar besteko indarra izan dezaten.

Hartuneak:

— Diametroa 80 mm-koa edo handiagoa:

Fundizio nodularra juntura automatiko malguarekin. Fundizio nodularreko piezak.

— Diametroa 80 mm-tik beherakoa:

Den­tsi­tate altuko polietilenoa, PE100, UNE-EN12201 arauen arabera, laneko presioaren goitik tinbratua, ­gutxienez PN16. AENOR 001 kalitate marka izan beharko du. Piezak latoi estanpatukoak.

Materiale guztiak, osagaiak eta instalatutako gainon­tzeko elementuak ofizialki homologatuak izan behar dute.

Nolanahi ere, instalazioa osa­tzen duten elementuek UNE arauen edo berauen baliokide europarren, egun aplikagarri diren eta etorkizunean eman daitezkeen arauetan finkatuko diren jarraibideen arabera eginak izan beharko dute.

8.    Trazadura.

Trazadura hornidura sarearekiko, ahal den guztietan, ortogonala izango da eta derrigorrezkoa ez den bihurgune oro kenduko da.

Prin­tzi­pioz ez dira guru­tza­durak onartuko gal­tza­dan eta bakar bakarrik egin ahal izango dira, beste trazadurarik egitea guztiz ezinezkoa denean; eta beti ere, Udalaren baimenarekin eta beti udalak eska­tzen dituen baldin­tzak betez egin beharko da.

— Beste zerbi­tzuekiko lotura (guru­tza­durak eta paralelismoak).

Bere trazaduran edateko uraren eta gainon­tzeko zerbi­tzuen artean izango diren guru­tza­dura eta paraleloki joateko distan­tziak, une bakoi­tzean Legediak eta Udal Ordenan­tzek ezar­tzen dituztenak izango dira.

Nolanahi ere edateko uren hartuneen eta saneamenduko hartuneen arteko distan­tzia paraleloa, ­gutxienez, 0,40 metrokoa izango da. Dena den, ur hartunea horien guztien gainetik joango da.

9.    Ikuskari­tzak.

«Arau Tekniko» hauen arabera gauzatu diren instalazioak mar­txan jarri aurretik, Enpresa edo per­tsona instala­tzaileek «Arau Tekniko» hauetan aurreikusitako erresisten­tzia mekanikoko eta estankotasun probak egin beharko dituzte; eta horretarako Udala jakinaren gainean jarri beharko da.

Udalak arauz ezarritako probak egin eta, Arau Tekniko hauen arabera gauzatu diren instalazioen fun­tzionamendu ona berma­tzeko, beharrezko irizten dituen gainon­tzeko ikuskari­tza, gainbegiraketa eta egiaztapen proba guztiak egin ahal izango ditu.

Proba hauek emai­tza ona izan dutela iri­tziko da Eusko Jaurlari­tzako Industria, Merkatari­tza eta Turismo Lurralde Ordezkari­tzak emandako Ziurtagiria aurkezten bada.         

10.    Probak instalazioetan.

Instalazioa osa­tzen duten elementu eta osagai guztiak izango dira arauzko probak egiteko gai.

Hodiak estal­tze­ari ekin aurretik Enpresa instala­tzaileek ondoren proba hau egin beharko dute derrigorrez.         

— Erresisten­tzia mekanikoko eta estankotasun probak.

Proba hau presio hidraulikorekin egingo da.

Instalazioa osa­tzen duten hodi, elementu eta osagai guztiei egin beharko zaie proba hau.

— Probak hodi instalatuan.

Erregelamendu edo araudietan eska­tzen diren frogetara muga­tze­arren, MOPUren Ur-horniketako hodietarako Agindu Tekniko Orokorren agiriko edukiari lotuko gara, eta batez ere horko 11. kapituluan xeda­tzen denera, hau da:          

11.    Probak hodi instalatuan.

11.1.    Derrigorrezko probak.

11.1.1.    Zangan instalatutako hodian honako bi proba hauek egin behar dira derrigorrez:

1.    Barruko presioaren proba.

2.    Estankotasunaren proba.

Proba horiek egiteko behar diren elementu guztiak ekarriko ditu kontratistak, baita horretarako behar diren langileak ere; Administrazioak manometroak eta ekipo neurgailuak ekarri ahal izango ditu, baldin eta egoki irudi­tzen bazaio kontratistak ekarritakoak ikuska­tzea.

11.2.    Barruko presioaren proba.

11.2.1.    Hoditeria muntatu ahala, hodiaren barruko presioaren probak egingo dira Administrazioak finkatutako luzerako zatietan. Gomendagarria da zati horiek 500 (bostehun) metro ingurukoak izatea, baina aukeratutako zatian, sestrarik behekoenaren eta sestrarik goikoenaren arteko presio-diferen­tzia ez da 11.2.6an ezarritako proba-presioaren ehuneko hamar (100eko 10) baino handiagoa izango.      

11.2.2.    Probak egiten hasi aurretik, behin betiko lekuan jarrita egon behar dute hodiaren osagarri guztiek. Zangak beteta egon behar du hein batean, eta junturak agerian. 

11.2.3.    Probaren xedeko zatia urez bete­tzen hasiko gara, poliki-poliki eta barruko airea kanpora dezaketen gailu guztiak irekita ­utziko dira; horiek gero, hodian airerik ez dagoela egiaztatu ondoren, ondoz ondo ­itxiz joango gara behetik gora. Ahal bada ura beheko aldetik sartuko dugu, horrela erraztu egingo dugulako airea goiko aldetik irtetea. Hori ezingo balitz egin, urez bete­tzea askoz ere man­tso­ago egingo dugu, hodian airerik gera ez dadin. Hodiaren gailurrean iturri bat jarriko dugu behetik gora datorren airea purga­tzeko eta probaren xedeko hodi zatiaren barrua erabat komunikatuta eta modu egokian dagoela egiazta­tzeko.

11.2.4.    Uraren presioko ponpa eskuzkoa edo mekanikoa izan daiteke, baina mekanikoa denean deskargako gil­tzak edo presioaren gehikun­tza erregula­tzeko gailu egokiak eduki behar ditu. Ponpa probatuko den hodiaren gunerik baxuenean jarriko da eta bi manometro edukiko ditu; horietako bat Administrazioak berak ekarriko du aldez aurretik ikuskatu ondoren.   

11.2.5.    Probatu nahi den hodiaren muturrak pieza bereziekin ­itxiko dira eta horiek zurkaiztu egingo dira, irrista­tzeak edo ihesak ekiditeko. Pieza horiek, halaber, erraz desmunta­tze­koak izango dira, hodiaren muntaiarekin nahi denean jarraitu ahal izateko. Arreta handiz zainduko da proban dagoen zatiko gil­tzak, halakorik badago, behar bezala daudela irekita. Norabide-aldagailuak, pieza bereziak, eta abarrek ainguratuta egon behar dute eta beren fabrikak erresisten­tzia handikoak.   

11.2.6.    Hodia zangan dagoela probatuko da, eta horko presioa proba­tzen ari garen hodi zati baxuenean presio handieneko gunean dagoen gehieneko presioa baino bat koma lau (1,4) bider handiagoa izango da. Presio hori emeki-emeki igoaraziko da, presioaren gehikun­tza ez dadin kilogramo bat (1) baino handiagoa izan zentimetro kuadroko eta minutuko.

11.2.7.    Nahi den presioa lortu ondoren, hogeita hamar minutuko etena egingo da, eta denbora horretan manometroa askorik jaisten ez bada (p/5en erro karratua; p = zangan egindako proban zentimetro koadroko lortu den presioa) ­ontzat emango da. Manometroa hori gehiago baino jaisten bada, aka­tsak zuzen­tzera joko da, ura gal­tzen duten junturak errepasatuz eta, behar bada, hodiren bat aldatuz, edo behar dena eginez, presioaren jai­tsiera ez dadin adierazitako neurri hori baino handiagoa izan.

11.2.8.    Hormigoizko eta amianto-zementuzko hodien kasuan, presioaren proba egin baino lehen, hodia urez beteko da eta horrela edukiko, ­gutxienez hogeita lau (24) orduz.

11.2.9.    Kasu berezietan, hala nola munta­tze­rakoan, hodia bete­tzeko ur ­gutxi dagoenean edota bestelako egoeretan, alegia, kontratistak proposatu ahal izango du, arrazoiak emanez, beste sistema bereziren bat erabil­tzea, junturak ikuska­tzeko segurtasun neurri berdinak gordez. Proposatutako proba-sistemak berme nahikorik ematen ez badu, Administrazioak proba gai­tzes­teko aukera izango du.

11.3.    Estankotasunaren proba.

11.3.1.    Hodiaren barruko presioa ikusteko frogek emai­tza onak izan dituztela ikusi ondoren, estankotasunaren proba egingo da.

11.3.2.    Probaren xedeko hodi zatian zegoen presio estatiko gorena izango da estankotasun-probako presioa.  

11.3.3.    Frogetan dagoen hodi zatia urez bete eta gero, estankotasunaren proba egingo dugu. Horretan lortutako presioa konstante manten­tzeko, ura sartu beharko dugu hodian ponpa­txo baten bidez, eta presio hori manten­tzeko sartu behar dugun urari galera deituko diogu.

11.3.4.    Estankotasunaren probak bi orduko iraupena izango du, eta denbora horretan izango duen galerak honako formularen bidez atera­tzen den balioa baino txi­kiagoa izan behar du:

V = K L D

hizkien honako balioez:

V = Probako galera guztira, litrotan.

L = Probaren xedeko zatiaren luzera, metrotan.

D = Barruko diametroa, metrotan.

K = Materialari dagokion koefizientea.

Honako taularen arabera:

Hormigoi masan. K = 1,000.

Hormigoi armatua atorrarekin edo gabe. K = 0,400.

Hormigoi aurreatezatua. K = 0,250.

Fibrozementua. K = 0,350.

Burdinurtua. K = 0,300.

­Altzairua. K = 0,350.

Plastikoa. K = 0,350.

11.3.5.  Edozein modutara, finkatutako galerak edonolakoak izanik ere, horiek gaindituz gero, kontratistak bere kargura ikuskatu beharko ditu juntura eta aka­tsak dituzten hodi guztiak; kontratistak, halaber, hoditerian atze­mandako edozein ur-galera konpondu beharra dauka, nahiz eta galera hori onar­tzeko ezarrita dagoena baino txi­kiagoa izan.

 

 

Probak egiterakoan kontuan izan beharrekoak:           

a)  Aire-hondakinezko pol­tsak uretan disolba­tzen dira, baina proba egiterakoan berriro bere onera etor daitezke eta presio-kolpea eragin. Beraz hodia sareko punturik baxuenetik bete­tzea gomenda­tzen da era honetako mugekin: Dn <90 hodietan, 0,1 litro segundoko emaria baino ­gutxiago; Dn 90etik 160 mm bitartekoetan, 0,5 litro segundoko; eta Dn > 160 mm-koetan, 2 litro segundoko. Baldin­tza horiek betez gero, ez da aire-pol­tsa­rik era­tzen eta era berezian errazten dira puntu garietan, presio-probak egiterakoan, nahitaezkoak diren purgaketak.       

Komenigarri da saio edo proba ofizialak egunaren barruko puntako tenperaturaren ondoren egitea eta ez gauetan. Probatan dagoen zatian, hein batean agerian dagoenean, giroko tenperatura asko igo­tzen da probaren hasieratik eta amaieraino; ondorioz hodiaren dilatazioa urarenaz bestelakoa izan daiteke eta presio jai­tsaldi garran­tzi­tsua eragin, batez ere polietilenozko hodietan. Tenperaturaren gorabehera horrek probaren emai­tzak nahas ­ditzake.

b)  Proba 20 kg/cm˛-ko presioan egingo da. Proba egiten hasteko instalazio guztia urez beteko da, eta horretarako amaierako iturri guztiak irekita egongo dira, harik eta ziur izan purgaketa guztia egin dela eta aire tanta batik ere ez dela geldi­tzen. Ondoren, purgarako ireki ditugun gil­tza guztiak ­itxiz joango gara, baita elika­tze-iturria bera ere. Gero, ponpa erabiliko dugu, ordurako lotuta egongo dena, eta fun­tziona­tzen mantenduko, harik eta probako presioa lortu arte. Behin eta presio hori lor­tzen dugunean, ponparen ireki­tze-gil­tza ­itxiko dugu. Eta azkenik, instalazio guztia ikuskatuko, galerarik ez dagoela ziurta­tzeko.

c)  Ondoren, presioa gutxi­tuz joango gara, zerbi­tzuko presioa lortu arte: 6 kg/cm˛-ko ­gutxienez, eta presio horri ­eutsi egingo diogu hamabost minututan. Instalazioa ­ontzat emango da denbora horretan manometroaren irakurketak gorabeherarik izan ez badu, hau da, konstante mantendu bada.

Proba honetan erabili beharreko manometroa irakurketa argikoa izango da, kg/cm˛-en hamarrenak irakur­tzeko modukoa.

d)  Aurrean aipatu ditugun presio-unitateak gal­tza­daren mailan hartutakoak dira.

12.    Harrera.

Aurreko araudia bete ondoren hartunearen instalazioa ­ontzat emango da. Eta une horretatik aurrera Uraren horniketa ezarri ahal izango da; beti ere Saneamenduko hartunea edo ordezko instalazioren bat egin bada.

II. ERANSKINA

SANEAMENDUKO HARTUNEAK EGITEKO ARAU TEKNIKOAK

1.    Xedea.

Arau honen xedea da eraikin, finka, industria edo zuzkidura instalazio bateko isurketak husteko kanpo instalazioetan exijitu behar diren baldin­tzak ezar­tzea; beti ere, erabilera arrunta izanik, bere fun­tzionamendu eta ustiaketarako nahikoa izan eta zerbi­tzua bermatuta egon dadin.

Saneamenduko hartuneak egiteko arau tekniko hauek «Lezoko Udalerrian proiektuak ida­tzi eta lanak har­tzeko ordenan­tza»n ezarritakoaz osatuko dira.          

2.    Definizioa eta hartune bateko elementuak.

2.1.  Definizioa.

Hartune bat izango da, abio-kutxe­tatik udal kolektoreetara abia­tzen diren eta isurketa mota desberdinak (euri-urak, ur fekalak eta industrialak) bil­tzeko erabil­tzen diren adarren mul­tzoa.

Normalki, ur hartune bakoi­tzeko saneamenduko hartune bat eta bakar bat izango da.

Baldin­tzak zerbi­tzua jaso­tzen duen jabegoaren motaren eta ingurutan dagoen Estolderia Sarearen arabera finkatuko dira.           

Saneamenduko hartuneen adarrak bereizgarriak izango dira, bai eta kolektore batetan bilduko badira ere.

2.2.  Elementuak.

Saneamenduko hartune bateko elementu garran­tzi­tsuenak honako hauek izango dira:

— Abio-kutxe­tak.

— Hodiak.

— Lotuneak.

2.2.1.  Abio-kutxe­tak.

Beti jabe­tza­ren mugaren ondoan, finkaren kanpoko aldean jarriko dira.

Hartunea hasten den puntua da eta erabil­tzailearen jabe­tze­koa da, naiz finkaren kanpoaldean egon; eta, beti, hartune bateko adar desberdin bakoi­tza­ren hasiera izango dira. Bide batez, kokapena eta abio-erregistroa bertan egon eta garbiketarako hartune gisa erabili ahal izango dira.

Bertan, kolektorera doan isurketaren ­itxierarako mekanismoak jarriko dira.

2.2.2.  Hodiak.

Abio-kutxe­tak Estolderiako Udal Sareko ­putzuekin ­lotzen dituzten hodi zatiak dira. Hauek ere erabil­tzailearen jabe­tza­koak dira.

2.2.3.  Lotuneak.

Hartuneko adarrak estolderiako ­putzuen bitartez estolderia sarearekin ­lotzen diren guneak dira. Lotueneak udal jabe­tza­koak dira. Bertan atasko edo bestelako arazorik izanez gero udalari dagokio haren kudeaketa. Ataskoa edo bestelako arazoa lotunearen aurretik badago, Abio ­kutxa edo tarteko hodian, erabil­tzaileri dagokio haren kudeaketa. 

2.2.4.  Jabe­tza­ren barneko ­kutxeta.

Jabe­tza pribatuan dagoelako hartunearen zati ez bada ere, derrigorrez instalatu beharko da jabe­tza­ren barneko aldean, toki egoki batean, eta erregistro ­kutxeta bat jarri beharko da bertako ur fekal eta/edo industrialak jaso­tzeko eta sifoi motakoa izan beharko du.

3.    Hartuneko Adar Motak.

— Euri-urak. Zenbait izan daitezke eta bakar bakarrik euri-ura jaso­tzeko izango dira.

— Fekalak. Eraikin bakoi­tzeko adar bat jarriko da eta, bakar bakarrik, izaera fekal edo asimilatuko urak hustuko ditu.    

— Industrialak. Bakar bakarrik edo nagusiki izaera industrialeko urak husteko izango dira, nahiz eta zati batean, txi­kienean, izaera fekal edo asimilatutako isurkinekin nahas daitezkeen.

4.    Hartuneen Neurriak.

4.1.  Xedea.

Saneamenduko hartune bateko zati guztien neurriak zerbi­tzua eman zaion eraikinean, finkan, industrian edo bestelako eraikinetan sor­tzen diren isurkinen emari gehienezkoak (erabilera normalean) hustu­tzeko aukera eman beharko dute.

Garbiketa lanak errazteko xedez, ez dira ur fekaletako eta/edo industrialen hustuketarako 300 mm-tik beherako diametroak onartuko, ez eta 250 mm-tik beharakoak euri-uren isurketetarako.

4.2.  ­Gutxieneko diametroa eta materialak.

Hartuneko hodiren materiala ­Gutxieneko diametro nominala

P.V.C. (Saneamendua)                      250 edo 315 mm

Fibrozementua, Fundizioa, F.V. Poliester, Gresa 250 edo 300 mm

Hormigoizko Juntura Estankoa                         300 mm

A. D. Polietilenoa                               250 edo 300 mm

1 zenbakiko taula

4.3.  Diametro gehienezkoa.

Aurreko pasartean ezarritakoaren kalterik gabe, saneamenduko hartune baten diametroa, oro har, ez da saneamenduko sarean elika­tzen duen kolektoreak daukan diametroa baino handiagoa izango.

4.4.  Diametroaren normalizazioa.

Saneamenduko hartuneak gauza­tzen direnean, ­gutxieneko diametroen mugak kontuan izanik, ondorengo eran normalizatuko dira.

Materiala               Diametros nominal normalizatua

P.V.C. (Saneamendua)  250, 315, 355, 400 eta 500 mm

Fibrozementua, Fundizioa 250, 300, 350, 400 eta 500 mm

Hormigoixko Juntura estankoa 300, 400, 500 eta 600 mm

A.D. Polietilenoa                  250, 315, 350 eta 400 mm

2 zenbakiko taula

5.    Adarren neurriak.

5.1. Euri uretako adarren neurriak.

Euri urak jaso­tzeko adarren neurriak dagokion proiektuan jaso beharko dira eta drenatu behar den azaleraren, inguruko plubiometriaren, hustu beharreko inguruaren kon­tzen­trazio denboraren eta finkatutako itzu­lera denboraren (10 urte) arabera erabakiko da.

Estalkiaren eta terrazen hustuketetarako eta datu zeha­tza­gorik ez dagoenez, hustu beharreko emaria ondorengo adierazpenaren bidez (emariaren kon­tzen­trazioa 3 minitutan denean) kalkulatuko da.

Q = [ S (m˛) x 160 / 3600 ] (l / s)

1 zenbakiko formula

5.2.  Ur fekaletako adarren neurriak.

Ur fekalen adarren neurriak, Uraren Horniketako Barneko Instalazioetarako Oinarrizko Arauetako 1.3 artikuluan egiten den sailkapenari jarraiki, eraikinak dituen etxi­bizi­tzen kopuruaren arabera kalkula­tzen dira.

 

Adarraren diametroa
Diámetro ramal

Etxebizitza kopuru maximoa / N.ş máximo de viviendas

A mota / Tipo A

B mota / Tipo B

C mota / Tipo C

D mota / Tipo D

E mota / Tipo E

300 mm

274

200

146

100

65

350 mm

443

322

236

161

104

400 mm

674

490

360

245

159

3 zenbakiko taula / Tabla N.ş 3

 

 

5.3.  Industria edo zuzkidura-instalazio bateko hartune bateko adarren neurriak, euri-urak sartu gabe.

Industrietako, Ospitaleetako, Ikaste­txe­etako eta abarretako hartuneetako adarren neurriak dagokion proiektuan jaso beharko dira eta hustea aurreikusi diren emari gehienezkoen arabera kalkulatuko dira (dagozkien gehienezko koefizienteak ere kontuan izanik).

Horrela erabili behar diren emari hauen arabera:

        Adarraren diametroa Hustu beharreko emari maximoa

                 300 mm                 40 l/s bitarte

                 350 mm                    40 - 63 l/s.

                 400 mm                    63 - 90 l/s.

                 500 mm                  90 - 163 l/s.

4 zenbakiko taula

6.    Trazadura.

Saneamenduko hartune baten trazadura elementu guztiz garran­tzi­tsu bat da. Trazadura egoki batekin honako helburu hauek lortu nahi dira:

— Fun­tzionamendu egokia bere erabilera normalean.

— Une oron hartunea aurki daitekeen moduan eduki­tzea eta hiri zerbi­tzuen mul­tzo­aren baren bere egoera ezagu­tzea.

— Mantenimenduko, garbiketako eta abarretako lanak berma­tzea.

— Eraiketa erraztea.

2.1. puntuan jaso denaren arabera, arau orokor gisara, erabil­tzaile bakoi­tzak (eraikina, industria, finka, zuzkidura instalazioa, eta abar) hartune bakar eta independente bat izango du; beti ere, erabil­tzaile ­batzuen isurketak inguru pribatu batean bil­tzea erabaki eta hustuketa sare nagusira hartune bakar baten bidez egitea erabil­tzen ez bada.

6.1.  Trazadura plantan.

Saneamenduko hartune baten trazadura plantan, ahal den guztietan, estolderia sarearekiko lotunean, ortogonala izango da, baina lotuneko ­putzuetara bitarteko zatian trazadura diagonalak ere onartuko dira. Trazadura plantan beti zuzena izango da eta norabide aldaketarik egin beharko balitz bestelako ­putzuak edo kutxe­tak jarri beharko dira (ikus 1 zenbakiko irudia).

6.2.  Trazadura aurretiko bistatik.

Saneamenduko hartune baten trazadura beti behera, estolderia sarerantz, joango da eta ­gutxieneko malda ehuneko batekoa (%1) izango da.

Malda uniformea izango da.

Aurretiko bistatik ez da trazaduran ukondorik jar­tzea onartuko (guztiz beharrezkoa ez den kasuetan). Nolanahi ere eta ukondorik jarri behar izanez gero, kondukziorako pieza berezi eta propioen bidez egin beharko da eta ez dira inoiz ­kutxeta ­itsuak erabiliko. Ukondo horien­tzako angelu gehienezkoa 45 ukondo ganbiletan eta 30 ukondo ahurretan. (ikus 2 zenbakiko irudia).

Hartune bateko adar batean onar daitezkeen ukondoen kopuru gehienezkoa bi izango da.

Nolanahi ere, mugimenduak, deskal­tzeak, garbiketa lanak eta abar izan daitezkeela aurreikusiz ukondoak ez direla mugituko bermatu beharko da.

6.3.  Beste zerbi­tzuekiko loturak (Guru­tza­durak eta paralelismoak).

Bere trazaduran saneamenduko hartuneen eta gainon­tzeko zerbi­tzuen artean izango diren guru­tza­dura eta paraleloki joateko distan­tziak, une bakoi­tzean Legediak eta Udal Ordenan­tzek ezar­tzen dituztenak izango dira.

Nolanahi ere saneamenduko hartuneen eta edateko ur hartuneen arteko distan­tzia paraleloa, ­gutxienez, 0,40 metrotakoa izango da.

7.    Abio-Kutxe­ten Motak.

7.1.  Sifoi motatakoak.

Barne aldean kutxe­tarik jar­tzea guztiz ezinezkoa denean sifoi motako kutxe­tak jarriko dira.

Bide publikoan sifoi motako kutxe­taren bat jarri beharko balitz, bere diseinuak ez du hartunearen garbiketarako gune izatearen ­futzioa erago­tziko.

7.2.  Sifoi motatakoak ez direnak.

Normalean jarri edo instalatuko direnak dira.

8.  Estolderia sarearekiko lotunea. Lotunea ­putzu baten bidez.

Sarean ordurako eraikita dagoen ­putzu batean egingo da edo/eta bestela ­putzu bat eraikiko da helburu bakar horrekin.

Aurrefabrikatutako ­putzuen kasuan ezik, bai baitituzte behar dituzten zuloak, ­putzu berriak egiten direnean, eta eraiketak aukera hori ematen duen guztietan, zuloak makineria egokia daukan barauts handiko daratulu batekin egingo dira.

Hartuneko hodia ­putzura ekarri, eraiketak horretarako aukera ematen duen guztietan, hodi horren eta Estolderia Sareko Kolektorearekin ­lotzeko gako-kotak berdin­tzeko moduan ekarri beharko da.

Nolanahi ere, hartuneko hodiaren Kota Hidraulikoa, ­putzuaren zorutik 0,80 metrotatik behara gera­tzea gomenda­tzen da.

8.1.  Juntura malgu estankoarekin.

— ­Putzuaren paretan zuloa egin eta aro edo pieza malgu bat jarriko da eta, beronen bidez, hartuneko hodia sartuko da ­putzuan (­putzu aurrefabrikatutakoek prestatuta etor daitezke paretetan zuloa izanik).

— Hartuneko hodia ­putzuan sartuz, hormako zulo baten bidez eta ­putzuaren paretan juntura malgu baten bidez lotuz.     

8.2.  Irtenuneko ­putzuarekin.

Hartuneko hodiaren sestraren arabera ­putzuarekin ­lotzeko gunea, zorutik 0,80 metrotatik gora derrigorrez egin beharra dagoen kasuetan erabiliko da.

Kasu hauetan eta langileak ­putzura sar­tzea errazteko irtenuneko ­putzu eran­tsi bat eraiki­tzea gomenda­tzen da; ­putzu horren bidez, lotunea edo sarrera ­putzuaren zorutik 0,80 m-tatik behera egitea posibilitatuko da.

9.    Gomendatutako materialak.

9.1.  Hodiak.

Hartune baten eraiketa, normalean, Estolderia Sarea bera baino baldin­tza okerragoetan egiten denez, estankotasun arazoak emango ez dituen materialeko hodiak eta adar bakoi­tzean ahalik eta juntura ­gutxien jar­tzeko aukera ematen duten materialak erabil­tzea gomenda­tzen da, hau da, hodiak luzera jakin batekoak izan daitezela. Hala, bada, honako gomendio hau egiten da:

— P.V.C.

— Poliesterra, Beira-Zun­tza.

— Fundizio nodularra.

— Den­tsi­tate Altuko Polietilenoa.

— Gresa.

— Estankotasun Junturako Hormigoia DN 400-etik gorakoa izatea (­gutxieneko luzeera 2,20 m).

— Fibrozementua.

Saneamenduko hartuneetan erabil­tzen diren hodien eta exijituko zaizkien ezaugarri mekanikoak izango dira, 400 DN/IN diametrora bitartekoetan, erresisten­tzia mailarik altuena izatea, material mota bakoi­tza­ren arabera. 400 DN/ID diametrotik gorakoen­tzako, berriz, zuritu egin beharko da kalkulu baten bidez, hartuneko hoditeriari exiji­tzen zaizkion erresisten­tzia mekanikoen mailara iristen direla.

9.2.  Kutxe­tak.

Hodien­tzako proposatutako bestelako materialak erabili ahal izango dira ­kutxeta aurrefabrikatuetan. (P.V.C., Fundizio nodularra, Polietilenoa, Hormigoia, Fibrozementua, Gresa).

9.3.  Erregistro estalkiak.

Fundizio nodularreko materialak gomenda­tzen dira, baina zenbait kasutan (espaloietako estalkiak) baldosa eta hormigoiez estalitako metalezko estalkiak erabili ahal izango dira.

UNE-EN124 arauan exiji­tzen diren betebeharrak bete beharko dituzte.

9.4.  Loturako junturak.

Loturako junturak kau­txu sintetikokoak edo naturalekoak izango dira, lotura, estankotasuna, angelu desbideraketa eta isurketen eta lurzoruaren ezaugarrienganako erresisten­tzia berma­tzeko modukoak.

10.    Harrera eta probak hartuneetan.

Estolderia Sare bateko hartuneetan dauden hodien luzera guztira, kolektoreetako hodien luzera bikoiztu dezakete. Hala, maila honetan, garran­tzi berezia dauka hartune horiek modu egokian eraiki­tzea eta kolektoreen sareko betebehar eta exijen­tzia berdinak izatea.

10.1.  Hartuneen harrera.

Hartune bakoi­tzak bere Harrera izan beharko du, baina, aldez aurretik, ondorengo baldin­tzak bete direla egiaztatu beharko da:

— Barneko kutxe­taren eta abio-kutxe­taren arteko lotura izatea.

— Abio-­kutxeta: Akabera orokorra, zolarriaren osaketa, estaldurak, estalkia, hodien sarrera eta irteerak.          

— Hartuneko hodiak: Trazaketa plantan, trazadura aurreko bistatik, ezarpena, ainguraketen gauza­tzea, betelana eta trinko­tzea.

— ­Putzuarekiko lotunea: Gauza­tzea.

— Beste zerbi­tzuekiko paralelismoa eta guru­tza­dura, distan­tziak, babespena eta seinaleztapena.

— Bidezorua bere onera ekarri izana.

10.2.  Probak hartunean.

Probak hartunetan banaka eta bakoi­tzan egingo dira.  

10.2.1.  Hormigoizko eta gresezko hodiko (masa edo hormigoi-armatua) hartunetan egin beharreko probak.

Estankotasun probak urarekin edo airearekin egin ahal izango da, ondoren zehaztutako prozedurari jarraiki.

10.2.1.1.  Hartuneetako proba indibidualizatuak urarekin (hormigoia edo gresa):

Uren beheko obtura­tzailetik gora egingo da bete­tze lanaren ondorioz hodian dagoen airea atera dadin errazteko; eta proba egiteko unean, proban (h) finkatutako ur zutabearen altuerari dagokion presioa aplikatuko zaio hodiari, 4 m.c.a-ren baliokidea.

Hormigoizko hodien kasuan eta probari ekin aurretik, behar den denbora guztia emango zaio hormigoiaren inpregnazio prozesua egonkortu dadin, eta ondoren ekingo zaio probari. Hala probarako finkatutako presioari eusteko behar den ur bolumena gehituko zaio. Ondoren ur zutabeko muturreko presioa, presio gehienezko onargarrira iristen ez dela egiaztatu beharko da. Presio hori ez da inoiz 1 kg/cm˛-tik gorakoa izango.        

Proba zuzena izango da, hogeita hamar minutu igaro ondoren, mailari eusteko gehitu behar izan zaizkion litroen kopurua ez bada adierazpen horren emai­tza­ren goitikoa:

V < ID2 (m). L (m) litro

2 zenbakiko formula

Aurrekoan oinarriturik, estankotasun proba onargarria izateko gehitutako bolumen gehienezko onargarria, ondorengo baloreetan finka­tzen dena izango da:

Hartunearen diametroa         Litroak/30 minutu

              (mm)                    10 m linealeko hodirako

               250                                       2

               300                                       3

               400                                       5

               500                                       8

               600                                      11

5 zenbakiko taula

Aurreko adierazpena, proba egin den zatian bil daitekeen bolumenaren milako 4ri dagokio.

Aurki­tzen diren ur galerako puntu guztiak gainbegiratu beharko dira, nahiz eta probaren emai­tza ­ontzat eman.

10.2.1.2.  Hartuneetako proba indibidualizatuak airearekin:

Prozedura:

— Probatu behar den hodi zatia garbi­tzea, batez ere, itxi­turako baloi metalikoak jarri behar diren tokietan. Baloi hauek fabrika­tzaileak adierazten duen barneko presioarekin puztu beharko dira.

— Airea pixkanaka sar­tzea probatu behar den zatian, barneko presioak 0,27 kg/cm˛-ko mailara iristen den arte.

— Behin presio horretara iri­tsi ondoren, airea, presioari eta tenperaturari dagokionean, egonkor­tzen ­utziko da, ­gutxienez, bi minututan eta ondoren 0,27 kg/cm˛-ko presioari eusteko behar den aire kopuru justua sartuko da.

— Presioa eta tenperatura egonkortu denean presioari, gehienez, 0,24 kg/cm˛-ra arte bakarrik jaisten ­utzi ahal izango zaio.

Proba izango da, 0,17 kg/cm˛-ko presiora jaisten behar duen denbora aurrez finkatutako «t» balioarena baino handiagoa dela egiazta­tzea, hau da, «t» denbora baten barne presioa 0,07 kg/cm˛ baino gehiago ez jeztea.

 

Aire presioarekin proba (0,24 kg/cm˛) / Prueba con aire a presión (0,24 kg/cm˛)

 

 

Frogaren Luzeera (m) / Longitud de prueba (m)

Hartunearen diametroa (mm) / Diámetro de la acometida (mm)

250

300

400

500

600

Frogaren iraupena (minutuak eta segunduak)
Duración de la prueba (minutos y segundos)

15

0:50

1:12

2:08

3:20

4:48

25

1:23

2:00

3:33

5:33

8:00

35

1:57

2:48

4:58

7:46

10:12

40

2:13

3:12

5:41

8:30

10:12

45

2:30

3:26

6:24

8:30

10:12

50

2:47

4:00

6:48

8:30

10:12

60

3:20

4:48

6:48

8:30

11:31

70

3:53

5:06

6:48

9:20

13:26

80

3:53

5:06

6:48

10:40

15:21

6. zenbakiko taula / Tabla N.ş 6

 

 

Estolderia Sareko Proba bat egiteko, kolektoreak eta hartuneak batera egiazta­tzeko, alegia, ASTM C924 Arauan jaso­tzen den Presioan sartutako Aireko Proba egitea gomenda­tzen da.     

10.2.2.  Galdaketako, Fibrozementuko, PVC-ko, Polies­terreko, beira-zun­tzeko edo Polietilenoko hodiko hartunetan egin beharreko probak.

10.2.1. puntuan jasotako prozedura bera erabiliz, Urarekin egindako proba egingo da, baina, kasu honetan, ez da inolako ur galerarik onartuko.

Erabakiaren aurkako errekur­tsoak:

a)  Auzitara jo aurretik, eska­tzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berrazter­tzeko errekur­tsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

— Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

— Errekur­tsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b)  Bestela, administrazioarekiko auzi-errekur­tsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

— Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

— Errekur­tsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako salara jo behar da.

Lezo, 2012ko urriaren 11.—Eneko Lartige Zabaleku, Alkate lanetan.

(1599)   (9837)